Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

2/1981 Legea, otsailaren 12koa, Eusko Legebiltzarkideen ukiezin eta iareitasun-eskubideen aitorpenari buruz.

1981-02-12

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1981/3/21, 7. zk.; EAO, 2012/5/4, 107. zk.

§ 5. 2/1981 LEGEA, OTSAILAREN 12KOA, EUSKO LEGEBILTZARKIDEEN UKIEZIN ETA IAREITASUN-ESKUBIDEEN AITORPENARI BURUZ

      Indarrean dagoen 1978garreneko Abenduaren 27ko Espainiako Konstituzioaren 2, 137, 147 eta 152garren Atalek, besteak beste, egiten dituzten adiarezpenen arauera, Elkarte Autonomiadunak Espainiako Erresumaren Erakuntza berriaren zati dira.

      Alde honetatik, esandako Elkarte hoietako Legebiltzarrak, bakoitzari bere Estatutoak berariz izendatzen dizkion Legegintza ihardunetan ari direla, Erresumaren Ihardutze-Erakunde dira nolanahi ere, eta Konstituzioaren eta Estatutoaren aginduz, bere ardurapeko gaietan Erresumako Gorte Nagusien maila bereko direla.

      Horri darionez, Espainiako Erresumako Elkarte Autonomiadunetako Legebiltzarkideek Gorte Nagusietakoenen egiteko eta eskubide berberak dituzte, bere bereizkuntza onartzen dituzten Agintzen arteango ezein lehentasun-mailatatik ez, baina hoiek erabilgarri izango direneko lurralde-eremutik baino ez datorkiela.

      Legegintza-Agintaritzaren ordezkoen ukiezinari eta iareitasunari buruzko legebiltzarkide-eskubideak, kondairan, Legebiltzarraren Erregeagintearekiko askatasunaren nahi eta ezko berme gisa sortu ziren; irizpide horren esangura, gaur, zera da: Legegintza-Agintaritzaren Egintzapide eta Epailaritza-Agintaritzarekiko atzera ezineko askatasuna, legebiltzariareitasunari dagozkionetan, legebiltzarkide bat auzipideratzeko aurrez Biltzarrak hori erabaki beharrean gauzatzen dela.

      Erresuma berriko Legegintza-Agintaritzatakoen iareitasun-eskubideok Espainiako Konstituzioaren 71garren Atalean eta Euskal Herriko Autonomia-Estatutoaren 26garrenean berariz aitortzen eta araupetzen dira nahiz eta, Estatutoan, Eusko Legebiltzarkideak epai eta auzipideratzeko aurrez "auziperatze-eskea" eskatu beharra aipatu ez.

      Baina, hala ere, aipatze ez hori, lehen esandako guztizko irizpide hoiek nahi eta ez erabili beharrak ez ezik, Euskal Herriko Autonomia-Estatutoko Aldibaterako Erabakietatik Lehenengoaren azkeneko idazlerroek dakarten aginduz ere gaindituta gelditzen da, Diputadu-Batzarreko Araudia ordez erabilgarri dela adierazten duenean, horrek, bere 17garren eta 18garren Ataletan legebiltzarkideen ukiezinaren eta iareitasunaren ondorioak aztertzen bait-ditu; ordezkotasun hori, bestalde, Erresumaren Lege Nagusiko 149garren Atalaren 3 zatiak ematen duen irizpideak guztientzat eta Konstituzio-mailan sendetsita dago.

      Hoiek horrela, eta lege batek Elkarte Autonomiadunetako Legebiltzarkideen iareitasun-eskubidea zeharbidez ez, baina zehazki egiteratuz, Legebiltzarkideren bati buruzko epaibideetan hasteko Biltzarrak berarizko baimena aurrez eman behar duela esateari noraezeko eritzita, Eusko Legebiltzarrak honako Lege hau onartzen du.

Lehenengo Atala

      Eusko Legebiltzardikeak, bere egitekoa betetzen ari direla emandako iritzi eta botoegatik ukiezinak izango dira, bai bere Legibiltzarkide-aldia bukatu ondoren ere.

2. Atala

      1.-     Bere ordezkotza-aldiak dirauela, Legebiltzarkideek ezingo dira egotzi dakizkieken legehausteegatik atzi ez askatasunez gabetu, legea hausten bete-betean harrapatutakoan salbu. Halaber ezingo zaie errurik egotzi , ez auziperatu , Eusko Legebiltzarraren aurrezko baimenik gabe, Elkarte Autonomiadunaren lur-eremuaren barruan egin-ustekoak direnean erabakia Euskal Herriko Goren-Auzitegiari dagokiola.

      2.-     Euskal Herriaren lur-eremunik kanpoetan, zigorlegezko erantzukizuna Auzkitegi Nagusiko Zigorlege-Sailean eskatu ahal izango zaie, esandako modu berean.

      3.-     Legebiltzarraren aurrezko baimen hori, auzipean edo errudun usteko izan eta Legebiltzarkide izatera iritsitakoei buruzko auzibideak jarraitzeko ere nahi eta ezko izango da.

Erabaki Gehigarria

      Lege honetan agintutakoak, orain gaudeneko Legegintza-aldi honetan Legebiltzarkide izan eta hark araupetzen dituen egoeratakoren baten egon daitezenekin atzerako indarrez erabilgarri izango dira.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra