2/1980 Legea, abenduaren 18koa, Eusko Jaurlaritzaren 1980garreneko maiatza-abendua aldirako egitura-xahupenen egitarauari buruzkoa.
1980-12-18Erakundea: Eusko Legebiltzarra
Argitalpena: EHAA, 1981/2/6, 2. zk.; EAO, 2012/5/8, 110. zk.
§ 2. 2/1980 LEGEA, ABENDUAREN 18KOA, EUSKO
JAURLARITZAREN 1980GARRENEKO MAIATZA-ABENDUA ALDIRAKO EGITURA XAUPENEN
EGITARAUARI BURUZ
Eusko Jaurlaritzak, bere erakundetzak
eskatzen dituen Egiturazko lehen xahupenak, bere ihardunak dakartzan lehenengoak
eta Herrian bizien dauden arazoekiko azterlanek dakartzatenei aurre egiteko
ohartamenda dituenak oinarri harturik, bere Egitura-xahupenen Egitaraua gertatu
du. Bere indar-aldiak zortzi hilabete iraungo du, Eusko Jaurlaritza eratu
zenekoan bertan hasten dela.
Xahupen-Egitarau deritza eta, hori
teknikaren aldetik begiratuta Diruegitamu bat izan ez, eta helburuz eta eremuz
ekonomia eta gizarte-politikako lanabes izateko xederik ez duelako.
Egitarau hortan zera azpimarratu behar da:
Batazbesteko erroldea aipatzen denean, Sail bakoitzak urtearen azkenerarte
ohartemandako lanari-sartzearen bidea adierazi nahi dela. Bide hori, noski,
aginte-eskuratzeen neurrien baldintzapean dago.
"Ordainketa Amaikizunak" gisa
aipatzen denak Eusko Kontseilu Nagusiko lanari izandakoen kontu-kitapena
biltzen du, honako hauek, hots, berariz eta gerorako arau izateke: Eusko
Kontseilu Nagusiko Turismo eta Lan Kontseilaritzek beretzakotutako
Herri-lanariei emandako lansari osagarriei buruz hartutako betebeharrak, eta zenduta
dagoen Eusko Jaurlaritzak atzerrialdian bere gain hartutako ordaindu beharrak.
Lehen-mailako ekintza-alorretango azterlan
eta egitarauak gertatzeko egiten den diru-izendapenak garrantzi haundiena
dauka, bai zenbatekoaren, bai esanguraren aldetik, egiteratu beharreko
politikaren zentzuzko euskarri eta zegun izango bait-dira.
Xahupenetarako dirubideak bitarikoak dira.
Lehenengoa, Erresumaren 1980garrenerako Guztizko Diruegitamuetan Autonomiazko
Erakundeentzako dirubideetarako ohartemandakoa. Bigarrena, Elkartearengandik
beragandik dator; lehenengo unean, eta aldi baterako, Arabak Erresumari
1980garrenean eman beharreko hainbestekoaren puska bat atzeratze-bidezko bada
ere, azken eta behin-betirako zehaztapenean, alde batetik Kupoaren Legeak, eta
bestetik, Autonomia-Estatutoko 42garren atalak dionez, bidezkotasun-arauz
batzeko irizpideak eta Kondaira-Lurralde bakoitzak Euskal Herriko
Diruegitamuari emango dizkion diruketekiko hitzarmen eta ordaintze-moduak
ezarriko dituen Legearen bidez zehaztuko da.
Autonomia Estatutoko 44garren atalak
agintzen duenaren arauera, Jaurlaritzak 1980garreneko Maiatza/Abendu-aldirako
bere egitura-Xahupenen Egitaraua gertatu du, eta Legebiltzarrak eztabaidatu eta
onar dezan aurkezten du, honako atal hauekin:
Lehenengo
Atala
1980garreneko Maiatzetik Abendurarteko
aldirako, Lege honen ERASKINEAN agertzen denez, mila berrehun eta
hirurogeitaemeretzi miloe eta bederatzirehun eta hemezortzi mila peseta jotzen
duen Eusko Jaurlaritzaren Egitura-xahupenen Egitaraua ontzat ematen da.
2.
Atala
Hoietarako diruak honako hauetatik
etorriko dira:
a) Ehun miloe peseta, Erresumaren 1980garren
urterako Guztizko Diruegitamuetan Elkarte Autonomiadun eta Aurreautonomiadunen
diru-bideetarako izendatutakoetatik.
b) Eskuraketen Askotariko Batzordean erabakitako
ordaintzemodu eta neurritan, Herri-Ogasun Ministeritzak Arabako
Foru-Diputazioari, 1980garreneko Kupoaren pentzutan, aurtengo Irailetik
Abendura bitarterako ordainketen epeak atzeratzeko emandako baimenetik, mila
ehun eta hirurogeitaemeretzi miloe eta bederatzirehun eta hemezortzi mila
peseta.
3.
Atala
Arabako Foru-Diputazioari ematen zaion
ordainketa-atzerapena Elkarte Autonomiadunarentzako ere atzerapen da, bere
garaiko kontu-garbiketa Kupoaren Legeak eta Kondaira-Lurraldeen arteko bidezkotasun-arauzko
banaketak ezarri dezatenean, eta Autonomia Estatutoaren 42garren atalaren
arauera, Foru Diputazioek Euskal Herriko diruegitamu-xahupenetan eskuartzeko
irizpideak ezartzeko Eusko Legebiltzarrak egingo duen Legeak zehaztuko duenaren
esanetara geratzen dela.
4.
Atala
Lege honetan diruezarketak egiteko
izendatutako dirutzak ezingo dira agizko gastuak ordaintzekotara aldatu.