Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

19/1983 Legea, urriaren 6koa, hondamendizko erauntsien ondorioz, agintaritza-babespeko etxebizitzen alorreango presakako neurriei buruzko irailaren 12ko 2/1983 Dekreto-Legeari lege-sendespena egitezkoa.

1983-10-06

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1983/10/21, 155. zk.; EAO, 2012/4/12, 88. zk.

§ 48. 19/1983 LEGEA, URRIAREN 6KOA, HONDAMENDIZKO ERAUNTSIEN ONDORIOZ, AGINTARITZA-BABESPEKO ETXEBIZITZEN ALORREANGO PRESAKAKO NEURRIEI BURUZKO IRAILAREN 12KO 2/1983 DEKRETO-LEGEARI LEGE-SENDESPENA EGITEZKOA

 

       Euskal Herriko Autonomia-Elkartean oraintsu gertatutako egundoko erauntsiak direla zio, Irailaren lehenengoko 5/1983 Erregeren Dekreto-Legez Ondamendizko aldetzako Aldarrikapena eginda, erasandako udaletan bere egoitza zuten hainbat eta hainbat familia etxebizitzarik gabe gelditu da urri bizi eta atsekabe-egoera larri bat sortaraziz, eta ondorioz, Arduralaritzak, bere aldetik, egoera horri berehalako irtenbide bat emateko, presakako neurriak hartzea behar-beharrezkoa gertatzen da.

 

       Euskal Herriko Autonomia-Estatutotikako Etxebizitzen alorreango ahalmen-eskuraketa eta, Azaroaren 27ko 3.006/1981 Eregeren Dekreto-Legearen indarrez, aipaturiko alorrean Euskal Herriko Autonomia-Elkarteari egindako zerbitzu-eskuraketa kontutan izanik, eta Legebiltzarraren Irailaren 8ko 17/83 Legeak aitortzen dizkidan ahalmenez baliatuz eta Jaurtze Batzordeak 1983.eko Irailaren 12an egindako bilkuran aztertu ondoren, zera

 

ERABAKITZEN DUT:

 

Lehenengo Atala

 

       Lurralde-Antolaketa eta Garrario-Sailak, bere baliapide soilez, Autonomia Elkartekoak izan eta horien baliapen eta xedeari dagokienetan indarreango manuak hautsi ditzaten etxebizitza guztiak zigilatu eta horietaz aldibaterako jabetza hartzeko baimena Sail horren Sailburuaren erabakiz emango du, horretaz gainera, dagokion etsipen-zehaztapidetzari hasiera eman edo, hala gertatuz gero, horren jarraipenari ekingo zaio, Agintaritza-Babespeko Etxebizitzen Legea betebideratzeko Araudia onartzeari buruzko uztailaren 24eko 2.114/1968 Dekretoko 138 eta 1-42 Atalek diotenaren arauera.

 

2. Atala

 

       Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Udaletan kokatuta egon eta oraintsu gertatutako erauntsiek erasandako Agintaritza-Babespeko Etxebizitzak, Legeak dionez ohizko eta etengabeko egoitzarako baino ez direla, behin-behingo alogera-akurapen egiteko gai ahal izango dira, gutxienez 2 urtetarako eta alogeran hartzaileentzat nahitaezko lege-luzapenaren eskubiderik gabe, beti ere, jarraiango eskakizun hauek bete daitezenaren baldintzapean.

 

a)  Alogeran emaleak, hutsik egon eta bizitzeko behar adinako egokitsauna, duen Agintaritza-Babespeko Etxebizitzaren jabe izatea errolderatu beharra, Eusko Jaurlaritzako Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailak horretarako sortarazitako errolde-liburuan, eta Dekreto-Lege hau argitara dadinetik hasi eta hamabost eguneko epearen barruan.

b)  Alogeran hartzailea, erauntsiak direla zio bakar eta soil, hondatutako edo bizitzeko ez gai gertatutako etxebizitzaren jabea, maizterra edo horrekiko gozamenduna izan delakoa.

c)  Alogeran hartzailea erasandako ezein udaletako ohizko biztanle izatea.

 

3. Atala

 

       1.-   Bidezko arrazoirik salbu, hutsik dirauten eta Dekreto-Lege honetako 2. Atalaren arauera sortarazitako etxebizitza-erroldean erasota egon ez daitezen Agintaritza-Babespeko Etxebizitzek, Agintaritza-Babespeko Etxebizitzekiko lege-jaurpidearen hauspen larri-larria egiteagatikako zigorra izango dute, Urriaren 31ko 31/1978 Erregeren Dekreto-Legeak eta hori osabideratzen duten erabakiek diotenaren arauera.

 

       2.-   Atal honetako lehen idaz-zatia oinarri hartuz hasitako zigortze-zehaztapidetzentzat presakako biderapena erabiliko da, Arduralaritzabide-Legearen 58. Atalak ohartemandakoaren arauera, agizko ihardupiderako eman diren epeak bere erdian jartzen direla, eskezko edo goradei-idazkiak aurkeztekoei dagozkienak salbu.

 

4. Atala

 

       Dekreto-Lege honetan jarritako baldintzat bete ditzaten Agintaritza-Babespeko Etxebizitzen Alogeratzaileek, Eusko Jaurlaritzak araupetuko dituen etxebizitzen alogeratarako laguntzei heldu ahal izango dute.

 

5. Atala

 

       Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailburuak agintaritza-babespeko etxebizitzak eta aintzingintza bidezkoak, etxebizitzarik gabekoentzat edo bizitzeko behar den gaitasunik gabekoentzat erosi ahal izango ditu, aurrez akurapen-zehaztapidetza egin beharrik gabe, jaurtze-Batzordeari berehala horren berri emanez.

 

       Esku ematen zaio Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailburuari, Herri-Lanak eta Hirigintza Ministeritzarekin Lankidetza-Hitzarmenak egiteko.

 

Azken Erabakia

 

       Dekreto-Lege hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadineko egunean bertan jarriko da indarrean.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra