18/1983 Legea, urriaren 6koa, berehalako ekintza-eremuen eta oraintsuko euriek hondatu dituzten etxebizitzen jaurpideari buruzko irailaren 12ko 1/1983 Dekreto-Legeari lege-sendespena egitezkoa.
1983-10-06Erakundea: Eusko Legebiltzarra
Argitalpena: EHAA, 1983/10/21, 155. zk.; EAO, 2012/4/12, 88. zk.
§ 47. 18/1983 LEGEA, URRIAREN
6KOA, BEREHALAKO EKINTZA-EREMUEN ETA ORAINTSUKO EURIEK HONDATU DITUZTEN
ETXEBIZITZEN JAURPIDEARI BURUZKO IRAILAREN 12KO 1/1983 DEKRETO-LEGEARI
LEGE-SENDESPENA EGITEZKOA
Euskal
Herriko Autonomia-Elkartean oraintsuko euriek sortarazi dituzten neurtu ezineko
kalteen konponketak, ekonomia-ihardutzea bereoneratzea ahaldu eta eusko
herritarrei eragindako herri-zerbitzu eta antolapidetzetan berehalako laguntza
ziurtatu dakien Herri-Arduralaritzaren berehalako ekintza eska tzen du. Helburu
horrekin, horretarako beharrezko diren lurretaz berehala baliatzea ahal dezan
eran, hirigintza-egitamuketaren taiuketa eta onarpenerako bideak eta bai euriek
ondatu dituzten eraikintza eta antolapidetzen birreraikintza ere arinagotzea
beharrezkoa da, hori dela eta, herri-argipideketaren bermeak eta doakien
Herri-Erakundeei egin beharrezko aholkuak alde batera utzi gabe.
Era
horretan hartu behar diren neurriek indarrean dauden legeekin erakidetasun
egokia eskatzen dute, bere erapidetza eta lege-jaurpidean gutxienezko
salbuespenak eginez eta nahitaezko jabegokentzelegeko manuei eutsiz.
Euskal
Herriko Autonomia-Elkarteak lurralde, itsasalde eta hirigintza-antolaketaren
alorrean dituen agintepideak kontuan izanik eta Eusko Legebiltzarraren
Irailaren 8ko 17/83 Legeak emandako eskubideetaz baliatuz eta
Jaurlaritza-Batzarrak 1983.eko Irailaren 12an egindako bilkuran aztertu
ondoren, honako hau erabakitzen dut:
I IDAZPURUA
BEREHALAKO EKINTZA-EREMUAK
I ATALBURUA
EGITAMUKETA
Lehenengo
Atala
1.- Etxebizitza, industria eta zerbitzuetarako
lurren gertakuntza eta bai ezein herri-azpiegitura edo antolapidetza-mota ere
arinagotzeko helburuaz, jarraipenean aipatzen denaren arauera, Berehalako
Ekintza-Egitamua izeneko hirigintza-egitamuketarako egiterapidea sortzen da.
2.- Berehalako Ekintza-Egitamuek, lurraldearen
erabateko antolaketarako egiterapideek duten aginte-maila bera izango dute.
2.
Atala
1.- Berehalako Ekintza-Egitamuak gutxienez honako
agiripaper hauek euki beharko ditu:
a) Bere edukiari
eta beharrari buruzko xehetasun eta egiaztapen-txosten laburra.
b) Berehalako
ekintza-eremutzat jotzen den alor, lur-eremu, ekintza-banako edo hirilurreko
ekintza-bakanaren mugaketari buruzko laun-irudia.
c) Guztizko
erapidetza edo udal-zati baten zerbitzurako tokiko erapidetza-mailako
azpiegitura edo herri-antolapidetza denean, hura egiteratu dadin berehalako
ekintza-eremutzat jota sartzen diren beharrezko lurren mugaketari buruzko
laun-irudia.
d) Lur-sailkapena,
hala badagokio, indarrean dagoen egitamuketak zehazturikoarekiko bidezko izan
daitezen aldakuntzak adieraziz.
e) Eremua
horretarako deneko baliapidea edo bateango baliapideak eta bai bere metro
kuadro bakoitzeko eraiki diren metro koadroetan zehazturiko bere gehienezko
trinkotasuna ere bertan zehazten direneko araupidea.
f) Nahitaezko
jabegokentze-legeak dioenaren arauera, nahitaezko jabegokentzearen gaitzat
jotzen diren ogasun edo eskubideak ikuspegi guztietatik, gauzazko eta
legezkotik, eta bai doakien banan-banako izendapena ere, azaltzen direneko
zerrenda zehatz eta banakakoa.
2.- Berehalako Ekintza-Egitamuak udal bati edo
batzuei, bereizi gabe, eragin ahal izango die, lurraldearen erabateko
antolaketarako Egiterapidea izan, nahi izan ez.
3.
Atala
1.- Agindu-bidez edo doakien Foru-Diputazioen edo
Udalen akioz Berehalako Ekintza-Egitamuak gauzatzea Eusko Jaurlaritzaren
Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailari dagokio, jarraipenean ezartzen den
egiteratze-bidearen arauera eginarazi behar direlarik:
a) Lehen-onarpena
Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailak emango du eta Berehalako
Ekintza-Egitamuak mugaturiko lurraldean baimen-ematea geldiaraztea, berak,
beste inor gabe, erabakiko du, hasierako onarpenari buruzko erabakian
salbuesten diren eraikintza eta lur baliapenekiko ekintzei buruzkoak direnetan
salbu. Geldi-aldi horren ondorioak Berehalako Ekintza-Egitamuaren behin-betiko
onarpenaz ezeztatuko dira, eta nolanahi ere, bere lehen onarpena argitara
dadinetik hasi eta sei hilabeteko epea bukatu ondoren.
b) Berehalako
Ekintza-Egitamua hasiera batean onartu ondoren, 15 eguneko epe batez,
herri-argipideketara atera eta aldi berean doakien Foru-Diputazio eta Udaletan
adierazpenak egingo dira.
Bere
bitartez Berehalako Ekintza-Egitamua herri-argipideketara ateratzen deneko
erabakiaren agintze-zatiaren argitalpenaz, Egitamuaren gai den lurraldearen
eremuak, baimen ematearen geldialdiak eragin ez dien eraikintza eta
lur-baliapenekiko ekintzak, doakienen banan-banako izendapena eta bai
eragindako ogasun eta eskubideen zerrenda ere, nahitaez azalduko dira.
c) Epe hori
bukatu ondoren, aurkeztutako aldezpenak aztertzera joko da, eta hala badagokio,
Eusko Jaurlaritzaren Dekretoz behin-betiko onartzera.
Behin-betiko
onarpenarekiko Dekretoan bidezko eritzitako aldakuntzak egin ahal izango dira,
horretarako herri-argipideketarako epe berria jartzeko beharrik gabe.
d) Hasierako
onarpenarekiko erabakiaren eta Berehalako Ekintza-Egitamuaren behin-betiko
onarpenarekiko Dekretoaren agintze-zatia, Euskal Herriko Agintaritzaren
Aldizkarian, doakien Kondaira-Lurraldeetako Aldizkarietan eta lurralde
bakoitzean argitaratuko da. Halaber, iragarpen-oholtzan jar dezaten,
jabeken-tzearen gai diren gauzak kokaturik daudeneko mugarteko udalei,
eragindako ogasun eta eskubideen zerrenda bidaliko zaie.
4.
Atala
1.- Berehalako Ekintza-Egitamuen onarpenak, bere
egiterapenaren herri-zuduzkotasunaren aldarri kapena, eta horetarako diren lur,
ogasun eta eskubideetaz baliatzezko presazko aldarrikapena ere bere baitan
eramango du, horiek, halaber, geroago onar daiteken lanaren berraurkezte eta
aldakuntzetan sartutako ogasun eta eskubideei buruzkoak direlarik.
2.- Halaber, bidezko denean, Berehalako
Ekintza-Egitamuen onarpenak, indarrean dagoen guztizko egitamuketa eta, hura
egiteratzeko egitamualdakuntza eta bai ezein alorkako legeren babespean
onarturiko Egitamu edo Egitasmoen bidez zehazturiko berehalako ekintza-eremuan
dauden lurren orubeetaz baliatzeari buruzko ezein zehaztapen ere eskatuko ditu.
5.
Atala
Berehalako
Ekintza-Egitamuen egiterapena indarrean dagoen hirigintza-legearen arauera
dagokion zati edo bererizko egitamueketaren bidez egiteratuko da, bere
zehaztapen eta onarpen-bidean jarraipenean adierazten diren salbuespenak
eginez.
6.
Atala
1.- Berehalako Ekintza-Egitamuen zehaztapena
egiterapidetzeko Zati-Egitamuak eta Berarizko Egitamuak agindu-bidez edo
doakien Foru-Diputazioen edo Udalen akioz taiutzea, Lurralde-Antolaketa eta
Garraio-Sailari dagokio.
2.- Zati edo Berarizko Egitamuak idatzi ondoren,
doakien Foru-Diputazioen eta Udalen aintzinerizpenaz Lurralde-Antolaketa eta
Garraio-Sailburuak emandako erabakiz, onarpen, bakar baten, behin-betiko
onarpena, gai izango dira, erabaki hori luzatu ezineko hamar eguneko epe
barruan eman beharko delarik. Onarpen-erabakian bidezko eritzitako aldakuntzak
egin ahal izango dira, erizpena emateko epe berria ezartzeko beharrik gabe.
3.- Zati eta Berarizko-Egitamuen egipidetzea
Berehalako Ekintia-Egitamuarekin batera egin ahal izango da.
4.- Zati edo Berarizko Egitamuek horietan
ohartematen direneko lanei buruzko teknika-berezitasunen zehaztapena
daramatenean, Dekreto-Lege honen zortzigarren Atalak dioenaren arauera, horiek,
dagozkien Hirigintzaketa-Egitasmoaren edo Berarizko Lanei buruzko Egitasmoaren
onarpen baharrik gabe egiteratu ahal izango dira.
5.- Zati eta Berarizko Egitamuen onarpena,
Berehalako Ekintza-Egitamuketarako Dekreto-Lege honen hirugarren Atalean
esandakoaren arauera argitaratuko da.
6.- Zati eta Berarizko Egitamuen argipideak Eusko
Jaurlaritzaren Dekretoz zehaztuko dira, Lur-Jaurpide eta Hiri-Antolaketari
buruzko indarrean dagoen Legearen esandakoari kasu eginez eta ekintzen
presatasunak eskatzen dituen erreztasunekin.
II IDAZPURUA
EGITERAPENA
7.
Atala
1.- Berehalako Ekintza-Egitamuak egipideratzeko Zati
eta Berarizko Egitamu-egiterapentzat horiek ezarritako antolaketaren benetako
egiterapen eta zaingorako beharrezko diren legezko eta gauzazko egiketa
multzoak jotzen dira.
2.- Legezko egiketetan, honako hauek sartzen
dira:
a) Lurren
jabegabetze-bidez, hura egieratzeko beharrezko ogasun eta eskubideak lortzea.
b) Hirigintzaketa-Egitasmoen
eta berarizko lan-Egitasmoen zehaztapena, egipidetzea eta onartzea.
c) Eraikintza
eta lur-baliapenekiko ekintzak egiteratzeko hirigintza-baimen eta agiriak ematea.
3.- Gauzazko egiketetan, honako hauek sartzen
dira:
a) Berarizko
lan eta hirigintzaketa-Egitasmoetan zehazturiko lanen egiterapena.
b) Etxebizitza
eta antolapidetzen eraikintza-lanen egiterapena.
8.
Atala
1.- Berehalako Ekintza-Egitamua egiterapidetzeko
Zati edo Berarizko Egitamuetan ohartemandako lanen teknika-berezitasunei
buruzko zehaztapena, hurrenez hurren, Hirigintzaketa-Egitasmoaren eta berarizko
lan-Egitasmoen bidez egingo da, Lur-Jaurpide eta Hiri-Antolaketari buruzko
Legeko 15karren Atalean, 1976.eko Apirilaren 9ko Eraberritutako Idazkera eta
hirigintzaketa-Egitasmoentzako ezarritako manuak erabilgarri zaizkielarik.
2.- Hirigintzaketa-Egitasmoak erabateko
hirigintzaketa edo zati-hirigintzaketa motakoak izan daitezke, Berehalako Ekintza-Egitamuek
mugaturiko eremuetan Zati edo Berarizko Egitamuek zehazten dituzten
hirigintzaketa-lan guztiak edo batzuk barne izatearen baldintzapean, eremu
guztia edo horren zati bat aipa dezaketelarik.
3.- Hirigintzaketa-Egitasmoak eta Berarizko lan-Egitasmoak
taiutzea Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailari dagokio. Idatzi ondoren,
seigarren Ataleko bigarren idazatiak dioenaren arauera onarpen bakar baten gai
izango dira, doakien Foru-Diputazio eta Udalen aintzin-argipidearen
salbuespenaz.
4.- Aurreko idatzatian esandakoa hala izanik ere,
Berehalako Ekintza-Egitamuak egipideratzeko zati eta Berarizko Egitamuen
onarpen-erabakiak, Foru-Diputazioei edo Udalei, lehen aipatutako Egitasmoen
zehaztapen eta onarpenerako agintepidea eman ahal izango dio, honako gorabehera
hauek gertatzen direnean:
a) Berehalako
Ekintza-Egitamua, doakien Foru-Diputazio edo Udalek eskatuta zehaztu eta onartu
denean.
b) Bere
egiterapena Eusko Jaurlaritzaren bitartekorik gabeko agintepidea ez deneko
azpiegitura edo herri-antolapidetza izaten.
c) Zehaztapen
eta onarpenerako aipaturiko agintepideak, doakien Diputazio edo Udalek eskatuak
izaten.
Diputazio
eta Udalek Hirigintzaketa eta berarizko lan-Egitasmoa onar ditzateneko bidea
aurreko idazatalean aipatutakoa izango da.
9.
Atala
1.- Eraikintza eta lur-baliapenekiko ekintzak
egiteratzeko baimen-ematearen alorreko udalagintepideen kaltetan gabe, bere
helburua industria, etxebizitza eta zerbitzuetarako lurren gertakuntza deneko
Berehalako Ekintza-Egitasmoak egiterapidetzeko Zati eta Berarizko Egitamuen
egiterapena Eusko Jaurlaritzari dagokio, honek, horretarako, doakien
Foru-Diputazio, Udal eta beste Herri-Erakundeekin hitzarmenak egin
ditzakelarik.
2.- Aurreko Ataleko hirugarren eta laugarren
idazatalek diotenaren eta baimen-ematearen alorreko udal-agintepideen kaltetan
gabe, azpiegiturak eta herri-antolapidetzak egiteko Berarizko Egitamuen
egiterapena, horretarako agintepidea duten Herri Erakundeei dagokie, hala ere
bidezko eritzitako legezko eta gauzazko egiketen egiterapena Eusko
Jaurlaritzaren esku utz dezaketelarik.
3.- Berehalako Ekintza-Egitasmoak egiterapi
detzeko Zati-Egitamuak eta Berarizko Egitamuak egi teratu daitezen lur eta
beste ogasun eta eskubideetaz jabetzeko nahitaezko jabegokentzea, Nahitaezko Ja
begokentzeari buruzko Lege-bidez egiteratuko da, alor, lur-eremu edo
ekintza-banakoaren egoerak go mendatzen duenean bere egiterapena Lur-Jaurpide
eta Hiri-Antolaketari buruzko Legean, 1976.eko Apirilaren 9ko Eraberritutako
Idazkera, ezarritako jabegokentze-bidea betebideratuz egitearen kaltetan gabe.
10.
Atala
1.- Eusko Jaurlaritzak, aldez aurretik
lehiaketarik egiteko beharrik gabe Berehalako Ekintza Egitamuak
egiterapidetzeko Zati-Egitamuak eta Berarizko Egitamuak egitera daitezen,
arduralaritza baimena emango die Hirigintzarako Herri-Baltzuei.
2.- Arduralaritza-baimenak jabegokentze
onurabidea eta Egitamu horiek egitera daitezen Eusko Jaurlaritzaren eskubideen
ordezkotza hartzea da kartza.
11.
Atala
1.- Berehalako Ekintza-Egitamua egiterapidetzeko
Zati edo Berarizko Egitamua onartu ondoren, Lurralde-Antolaketa eta
Garraio-Sailburuak bere eremu-barruan dauden lurretan, dagokien
Hirigintzaketa-Egitasmorik edo berarizko lanik onartu gabe, eraikintzarako eta lurraz
baliatzeko eskuematea baimendu ahal izango du, eraikintza-lanen
elkargarritasuna eta erakideketa teknika aldetik bermaturik egon eta
baimen-eskaleak, dagokionean hirigintzaketa-lanen egiterapena bermatzeko behar
hainbateko zenbatekozko gaudimena horretarako emanez bapateko eraikintza eta
hirigintzaketa-lanak egiteratzeko hitza ematen duenean. Aipaturiko baimena
dagokion udal-baimena lortzeko beharraren kaltetan gabe ulertuko da, hori, hura
gabe ezin eman izango delarik.
2.- Tokiko Erakundeen Zerbitzu-Araudiaren
bederatzigarren Ataleko lehenengo idazataleko boskarren eta zazpigarren a)
zatietan aipaturiko Berehalako Ekintza-Egitamuen eremuetako eraikintza eta
lur-baliapenekiko ekintzetarako baimen-emateen epeak hamabost egunera eta
behin-behingorako herrietxebizitzen eraketa denean bost egunera gutxituko dira.
III IDAZPURUA
12.
Atala
1.- Berehalako Ekintza-Egitamuen hasierako
onarpenerako gehienezko epea, Dekreto-Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren
Aldizkarian argitara dadinetik hasi eta 6 hilabetekoa izango da.
2.- Berehalako Ekintza-Egitamuen behin-betiko
onarpena eta horiei lerizkiekeen Zati-Egitamuei eta Berarizko Egitamuei
dagozkiena, Berehalako Ekintza-Egitamuen hasierako onarpenerako ezarritako era
berean kontatu ahal izango den gehienezko bederatzi hilabeteko epean egin
beharko da.
3.- Aurreko idazatalean aipaturiko epea hausteak
Berehalako Ekintza-Egitamuaren onarpenari darien ondorioen berezko
baliogabetzea eta bertan azaltzen den eremua lehengo hirigintza-jaurpidera
itzultzea ekarriko du.
13.
Atala
Aurreko
Ataleko bigarren idazatalean ezarritako bederatzi hilabeteko epea bukatu
ondoren, Berehalako Ekintza-Egitamuek mugatzen dituzten eremuen egitamuketaren
ezein aldakuntza, indarrean dagoen hirigintza-legeetan ezarritakoaren arauera
egin beharko da.
14.
Atala
Dekreto-Lege
honen zortzigarren Atalean ohartemandako Hirigintzaketa eta Berarizko Lan
Egitasmoak, argitara daitezenetik hasi eta gehienezko urte beteko epearen barruan
onartu beharko dira. Epe hori bukatu ondoren, Berehalako Ekintza Egitamuetan
ohartemandako lanen teknikaberezitasunen zehaztapena, indarrean dagoen legeak
zehazturiko hirigintzaketa eta egiterapen-Egitasmoen bidez egingo da.
15.
Atala
Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailburuari hamaikagarren Ataleko lehenengo idazatalean eraikintza eta lur-baliapideekiko gaitasun-agirien ematea baimentzeko ematen zaion eskubidea, eta bai eraikintza eta lur-baliapideekiko ekintzetarako bere bigarren idazatalean aipaturiko baimen-emateen epe murrizpena ere Dekreto-Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadinetik hasi eta urte beteko epe batez egongo dira indarrean.
IV IDAZPURUA
ERAIKINTZA-JAURPIDEAK
I ATALBURUA
HIRIGINTZARAKO GAI EZ DEN LURREAN KALTE IZANDAKO ETXEAK
16.
Atala
1.- Lur-Lanbide eta Hiri-Antolaketari buruzko
1976-eko Apirilaren 9ko Eraberritutako idazkeraren arauerako Legearen 60.
atalaren ondorioetarako, Hirigintzarako gai ez den lurrean egon, 1938.eko
Abuztuko erauntsien ondorioz, bere eraikintze-alderdietan sartuta egon daitezen
etxe eta antolapideak ez dira arauz kanpokotzat joko, eta hori, esandako etxe
eta antolapidetzak indarreango egitamuketaren edo bideango egitamuketaren
zehaztapenekin bat ez etorri arren.
2.- Aipatutako atalaren bigarren idatzatian,
baimendutakoez gainera, aureko zatian esandako etxe eta antolapideetan,
berregite, berreraikitze, eraberritze, gogortze, gaukoratze eta eraikintzak
harutako luze-zabalera %20-rainoko zabaltze-lanak egin ahal izango dira,
geroago zehazten denari atxikiz.
3.- Aurreko idatzatian adierazita egon, baina
eraberritutako idazkeraren 60. Atalak hartu ez ditzan lanak egin ahal izateko,
beharrezko izango da Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailburuaren baimena,
doakionak eskabidea eta azaltzeko eta teknikazko lan-egitasmoa aurkeztu
ondoren. Baimen hori lortzeko, aipatutako Legearen 43.3 atalean jartzen diren
hurratsetara jotzea ez da beharrezko izango.
4.- Etxea edo antolapidetza, herri-mendeko, zorpidezko
edo errepideei atxikitako lurretan balengo, atal honen hirugaren idatzatian
aipatutako baimena lortzeko honako baldintza hauek, besteak beste, izango dira
betebeharreko:
a) Baimena
eman aurretik, errepidea menpe duen erakundeak, berezko etxea edo berezko
antolapidetzaren jabegabetze-balioa kinkatuko du. Nahitaezko Jabego-kentzezko
Legearen erispideei atxikiz; jabeak onartu ondoren, balio hori, errepidearen
agiango zabalagotze edo hobetzeagatik legozkiokeen ordainak zehazteko oinarri
izango da.
b) Jabegogabetze-balioa
finkatu ondoren, Jabego-Erroldaritzan erasoko da etxearen edo antolapidetzaren
gauzazko zorpide gisa.
5.- Etxea edo antolapidetza berezko ingurugiroan
behar bezala sartzea edo kokatzea, herri-bideetatik iristepide egokia, eraikintza-ereduei
alde horretako arkitektura-etxaurreen eta estalkien zernolakoei eustea eta
betegarri eritzi dakion beste edozein helburu ere bermatzeko, beharezko izan
daitezen neurri eta baldintzak jarri ahal izango ditu baimen horrek,
6.- Halaber, ederdura nahiz degurantza dela eta,
edo geroko hirigintza-garakuntza baldintzapetuta utzi dezan beste ezein
arrazoirengatik, kalte izandako eraikintzari eustea, ezagokia eritziz gero, uko
egin ahal izango zaio baimenari.
17.
Atala
1.- Bireraikitze, berregite, eraberritze,
gogortze, gaurkoratze eta zabaltze-lanak eraikintza edo antolapidetza zegoeneko
tokian bertan egiteari, segurantzagatik edo beste edozergatik egoki eritzi ez
dakionean, baimena eman ahal izango da eraikintza edo antolapidetza berri bat
aldamenetan egiteko, eta hori, indarrean edo bidean dagoen egitamuketaren
zehaztapenekin bat ez etorri arren; baina, besteak beste, honako eskakizun
hauek betetzearen baldintzapean:
a) Bertan
egingo deneko aldean dauden eraikintza-ereduari eta etxaurreen eta estalkien
zernolakoei eustea.
b) Lur-Jaurpide
eta Hiri-Antolaketari buruzko 1976-eko Apirilaren 9ko eraberritutako
Idazkeraren arauerako Legearen 73. atalak dioena betetzea.
c) Lur-gainetik,
hiru oinetatik gora edo ordezkatzen den eraikintzak edo antolapidetzak
zeuzkanetatik gora, ez egitea.
d) Ordezkatzen
den etxeak edo antolapidetzak zeukan lur-luzezabalaren %20tik gorako luzezabala
ez hartzea.
e) Kontatu
dadineko lur-zatiaren luzezabala, eraikintza edo antolapidetza lehen zegoenekoarena
baino txikiagoa ez izatea.
f) Ordezkatzen
den eraikintza edo antolapidetza erabat erausteko, edo zakarrak kentzeko eta
lekua garbitzeko hitz ematea.
2.- Atal honetan jarritako baimenari baldintzak
jarri edo uko egin ahal izateko arrazoiak, aurreko ataleko boskarren idatzatian
adierazitakoak berak izango dira.
18.
Atala
Aurreko
bi ataletan esandako baimenak, beharrezko udal-baimena lortu beharraren
kaltetan gabe ulertuko dira, azken hau bestea euki ez edo bere baldintzak ez
betetzea gertatuz gero ezin emango delarik.
II ATALBURUA
HIRILURREAN ETA HIRIGINTZARAKOAN KALTE JASANDAKO ERAIKINTZAK
19.
Atala
1.- Hirilurrean eta hirigintzarakoan kokatuta eta
indarean edo bidean dagoen egitamuketaren arauera antolaketaz kanpo egon eta antolaketa
egitamu zehatz batetan sartuta ez dauden eremuetan egon eta horiek osatzen
dituztenetako eraikintza alderdiren bateta, oraintsuko eurien ondorioz, kalte
izandako etxe nahiz antolapidetzek berarizko jaurpidea euki ahal izango dute,
horiek berregiteko birreraikitzeko, eraberritzeko edo sendotzeko, Eusko
Jaurlaritzak sortutako kaltedunen edozein erroldetan erasota baldin badago eta
beti ere Dekreto-Lege honen 16. atalean, hirigintzarako gai ez den lurerako,
eta xede horetarakoxe ezarritako bide eta zehaztapenei atxikiz.
2.- Udalei dagokie eraikintza-baimena ematea,
Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailburuak horretazko onarpena eman ondoren;
Udal egitamuketan egokiro sartzeko komenigarri izan daitezen erizpide eta
baldintzak ezarri ahal izango dituztela baime horretan bertan.
3.- Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailburuaren
onarpena emanda egon arren Udalak bere agintepidez baliatuz, uko egin ahal
izango dio baimenari, eraikintza kokatuta dagoeneko alor, lur eremu edo
ekintza-eremuaren antolaketa egoki eta zehatza egiteko, eraikintza horri eustea
bidezko gerta ez dadinean.
III ATALBURUA
ANTOLAKETAZ KANPOKO ERAIKITZEN JAURPIDETARAKO INDARRALDIAK
20.
Atala
1.- Idazpuru honetako aurreko bi Atalburuetan
esaten diren gehienezko epeak honela finkatuta gelditzen dira:
1.º Lurralde-Antolaketa eta Garraio
Sailburuaren aurean baimen-eskea egitekoa, sei hila betekoa, Dekreto-Lege hau
indarrean sar dadinetik hasita.
2.º Lurralde-Antolaketa eta Garraio Sailburuak
bere onarpena eman dezanetik hilabete bat izango du doakionak udal-baimena
eskatzeko.
3.º Udalak hilabeteko epea izango du gehienez,
eskatutako baimena emateari buruz baiezko ala ezezko erabakia hartzeko, epe
hori bukatu ondoren eta hortik hasita hilabeteko epea izango du gehienez
Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailburuak udal-agintepide horren ordezkotza
hartzeko.
4.º Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailburuak
agintepide-ordezkotza har dezaneko eskeak aurkezteko hilabeteko epea,
erabakirik emateke, igarota edo epe hori, eskabiderik egin gabe bukatu ondoren
arduralaritzaren erantzunik ezagatik ukatutakotzat joko da baimena.
2.- Baimenak, arduralaritza-erantzunik ezagatik
ukatutakotzat jotzeko epe horiek bukatuz gero, geroan emateko, indarrean dauden
legeak eta egitamueketak izango dituzte jaurpide.
21.
Atala
1.- Baimenetan zehazki adieraziko dira lanak
hasteko eta bukatzeko epeak, hauek hurrenez sei eta hamabi hilabetetik
gorakoak, baimenak jakinarazi daitezenetik hasita, ezin izango direla,
Arrazoizko goraberak gertatuko balira, epe horiek luzatu ahal izango dira,
doakionak, eskatuta eta Arduralaritzabide-Legean jartzen diren mugen barruan.
2.- Halaber, hirigintza-baimenetan, lanak
geldiarazteko gehienezko epea ere zehazki adieraziko da, epe hori, inolak ere,
hiru hilabetetik gorakoa ez eta lanak bukatzeko epemuga aldatzeko arrazoi ere
ezin izango delarik.
Azken
Erabakiak
Lehenengoa
Dekreto-Lege
hau Euskal Herriko Autonomia-Elkartekoak izan eta oraintsuko erauntsien
ondorioz kalte izandako udal-mugarteak zehazteko 1983.eko Irailaren 5eko
Herrizaingo-Ministeritzaren Aginduan sartuta egon daitezen udal guztietan
izango da erabilgarri.
Bigarrena
Behin
behingoz onartuta eta behin-betikoz onartzeko 1983.eko Abuztuaren lehenengoaren
aurretik Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailaren aurrean azterkizun jarri
diren Egitamu eta Ordezko Arauetarako, Lur-Jaurpide eta Hiri-Antolaketari
buruzko 1976.eko Apirilaren 9ko Eraberritutako Idazkeraren arauerako Legearen
41. ataleko bigarren zatian, orohar, ohartematen den sei hilabeteko epea hiru
hilabetetan luzatzen da.
Hirugarrena
Lur-Jaurpide
eta Hiri-Antolaketari buruzko 1976-eko Apirilaren 9ko Eraberritutako
Idazkeraren arauerako Legean eta indarrean dagoen gainontzeko hirigintza
legepidetan jarritako agintzak, Dekreto-Lege honetan arauepetzen ez den guztian
izango dira erabilgarri.
Laugarrena
Dekreto-Lege
honen egiterapena, indarreango legeek Erresumako Arduralaritzari alor
bakoitzerako ematen dizkioten agintepideen kaltetan gabe ulertuko da.
Bosgarrena
Dekreto-Lege
hau Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunean bertan
jarriko da indarrean.
Baliogabetze
Erabakia
Dekreto-Lege
honetan agindutakoaren aurka egon daitezen manu guztiak indargabetuta gelditzen
dira Euskal Herriko Autonomia-Elkartean.