Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

17/1988 Legea, abenduaren 22koa, Euskadiko Autonomi Elkarteko 1989.erako Diruegitamu Nagusiak onartzen duena.

1988-12-22

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1988/12/31, 246. zk.; EAO, 2012/3/17, 66. zk.

 

§ 113. 17/1988 LEGEA, ABENDUAREN 22KOA, EUSKADIKO AUTONOMI ELKARTEKO 1989.ERAKO DIRUEGITAMU NAGUSIAK ONARTZEZKOA

 

IDAZPURUA

GUZTIZKO DIRUEGITAMUEN ONARPENAZ ETA EDUKIAZ

 

Lehenengo Atala - Guztizko Diruegitamuak

 

1.- Lege honen bidez, Euskal Autonomi Elkartearen 1989.eko ekonomia-urterako Guztizko Diruegitamuak onartzen dira, honako osakai hauek dituztela:

 

- Autonomi Elkarteko Arduralaritzaren Diruegitamuak.

- Arduralaritzako Ihardutze-Sail Burujabeen Diruegitamuak.

- Merkataritzako Ihardutze-Sail Burujabeen Diruegitamuak.

- Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaikien Diruegitamuak.

- Herri-Baltzuen Diruegitamuak.

- Autonomi Elkarteko Arduralaritzak gehienera eman ditzakeen bermeak.

- Autonomi Elkarteko Arduralaritzaren zorpetzeko gehienezko mugak.

- Legebiltzarreko Diruegitamua ere, beharrrezko arauen ondoriotarako, Autonomi Elkarteko Guztizko Diruegitamuen barruan sartzen da.

 

2.- Lege hau 1988.eko abenduaren 31z gero eta urte honi dagozkion Aurrekontuez geroztik sortu daitezkeen Euskal Autonomi Elkartearen osagarri izanezko Erakundeekin eta horien Diruegitamuekin erabilgarri izango da eta, hala egokituz gero, baita horietako bakoitzaren gaudimenak emateko eta zorpetzeko gehienezko mugekin ere.

 

3.- Autonomi Elkarteko Arduralaritzaren Diruegitamuetako gastuen zehaztapen-zerrendak, zenbatekoz, ordainketetarako diruizendapenen aldetik guztira 379.864.000.000 pezeta jotzen du, eta gerorako lotzezko diruizendapenenetik guztira 72.367.600.000 pezeta, horien 1989.enaz geroko ekonomia-urtekako banaketa I Eraskinean zehazten dena delarik.

 

Autonomi Elkarteko Arduralaritzaren Diruegitamuetako diru-eskuraketen zehaztapen-zerrendaren zenbatekoak guztira 379.864.000.000 pezeta jotzen du, honako hauetan banatuta:

 

a) Lege honen VII Idazpuruan agintzen denez, Foru-Diputazioek Euskal Autonomi Elkartearen diruegitamu-gastuetarako egingo dituzten diru-ekarketak, 278.531.786.000 pezeta jotzen dutela.

b) Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltzatikako diru-eskuraketak, 13.326.400.000 pezeta jotzen dutela.

c) Lege honen 25. atalak jartzen dituen baldintzak betez egin ahal izango den 19.000.000.000 pezetarainoko zorpetzea, Lege honetako 31 c) atalean ezarritakoaren kaltetan gabe.

d) Autonomi Elkarteak berak kitatu behar eta idazati honen aurreko txataletan sartu gabeko diruzko eskubideakak; horiek 9.346.336.000 pezeta izango direla jotzen da.

e) Europako Elkarteen Dirubaltzak, indarrean dauden legeetan ohartemandako dirubideen arauera, guztira 6.002.926.000 pezeta jotzen dela.

f) Gizarte-Segurantzako diru-eskuraketak 28.656.552.000 pezeta.

g) Diru-gaindikinak 25.000.000.000 pezeta.

 

4.- Arduralaritzazko Ihardutze-Erakunde Burujabeen Diruegitamuetako gastuen zehaztapen-zerrendatan, honako zenbateko hauetako ordainketetarako eta gerorako lotzezko diruizendapenak egiten dira:

 

- "Servicio Vasco de Salud-OSAKIDETZA"- ri, ordainketetarako diruizendapenen aldetik 120.508.000.000 pezeta, eta gerorako lotzezko diruizendapenenetik 3.249.500.000 pezeta, horien 1989.aren ondorengo ekonomia-urtekako banaketa I Eraskinean zehazten dena izango dela.

- "Instituto Vasco de Administración Pública-Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundea"ri, ordainketetarako diruizendapenen aldetikako 1.054.316.000 pezeta.

- "Instituto de Alfabetización y Euskaldunización-Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntze-Erakundea"-ri ordainketetarako diruizendapenen aldetikako 2.290.000.000 pezeta.

- "Euskal Estadistika-Erakundea-Instituto Vasco de Estadística"-ri ordainketetarako diruizendapenen aldetikako 740.920.000 pezeta.

- "Emakumearen Euskal Erakundea-Instituto Vasco de la Mujer"-i ordainketetarako diruizendapenen aldetikako 210.619.988 pezeta.

- "Soin-Hezkuntzako Euskal Erakundea-Instituto Vasco de Educación Física"-ri ordainketetarako diruizendapenen aldetikako 111.372.000 pezeta.

 

Arduralaritzako Ihardutze-Erakunde Burujabeen Diruegitamuetako diru-eskuraketen zehaztapen-zerrendek, haietako bakoitzari egindako ordainketetarako diruizendapenen guztizko zenbatekoak eurak jotzen dituzte.

 

5.- Euskal Irrati-Telebista Herri-Izaikiaren Diruegitamuetan, guztira 6.694.000.000 pezeta jotzen duten diru-horniketak egiten dira; diru-eskuarteak 6.694.000.000 pezetakoak izango direla jotzen dela.

 

Irrati-Telebistako herri-zerbitzuen eraentzarako Herri-Baltzuen Diruegitamuetan, honako zenbateko hauetako diru-horniketak onartzen dira:

 

- "Radio Vitoria-Gasteiz Irratia, S.A."-ri, 320.000.000 pezeta.

- "Televisión Vasca-Euskal Telebista, S.A."-ri, 8.534.697.000 pezeta.

- "Radiodifusión Vasca-Eusko Irratia, S.A."-ri, 768.800.000 pezeta.

 

Eraentzarako Herri-Baltzu horientzat ohartemandako diru-eskuraketek, Baltzu bakoitzarentzat ordainketetarako diruizendapenak hornitzeko ontzat emandakoen guztizko zenbatekoa bera jotzen dute.

 

Maiatzaren 20ko 5/1982 Legearen 44. atalak dioenaren arauera, Euskal Irrati-Telebista Herri-Izaikiaren eta Irrati-Telebistako herri-zerbitzuen eraentzarako Herri-Baltzuen bateratutako Diruegitamuak ontzat ematen dira, ordainketetarako diruizendapenak hornitzekoen aldetik guztira 9.969.997.000 pezeta jo, eta diru-eskuartean guztizko zenbatekoa 9.969.997.000 pezetakoa izango dela jotzen delarik.

 

6.- Enerjiaren Euskal Erakundearen Diruegitamuetan, ordainketetarako diruizendapen-horniketarako guztira 4.445.046.000 pezeta onartzen dira, eta gerorako lotzezko diruizendapenen horniketarako guztira 135.000.000 pezeta, horien 1989.az geroko ekonomia-urtekako banaketa I Eraskinean zehazten dena izan, eta horietarako dirubideak guztira 4.445.046.000 pezeta jotzen duten diru-eskuarteen bidez egiten direla.

 

7.- Atal honen 6. idazatian sartu gabeko Herri-Baltzuen Diruegitamuetan, ordainketetarako diruizendapenak hornitzeko guztira ematen diren 38.346.714.000 pezetak eta geroko lotzezko diruizendapenak hornitzeko guztirako 6.674.548.000 pezetak Baltzuka zehazten dira, horien 1989.az geroko ekonomia-urtekako banaketa I Eraskinean zehazten denez egingo dela. Ordainketetarako diruizendapenak hornitzeko ohartemandako eskuarteak bakoitzaren diru-eskuraketen zehaztapen-zerrendan zehazten dira, guztira 38.346.714.000 pezeta jotzen dutela.

 

Baltzu bakoitzaren Diruegitamuetan ohartemandako diru-izendapenen eta diru-eskuarteen zenbatekoak II Eraskinean zehazten dira.

 

8.- Euskal Autonomi Elkarteak, 1983.eko Abuztuaren 25eko Unibertsitatearen Eraberrikuntzarako Legearen 54. atalean agintzen denaren arauera, Euskal Herriko Unibertsitateari emango dion orobilduzko diru-laguntza 10.856.000.000 pezetatan jartzen da.

 

9.- 1989.eko ekonomia-urtean Autonomi Elkarteko Arduralaritzak gehienera 4.000.000.000 pezetako gaudimenak eman ahal izango ditu nolanahiko egiketetarako; berebaitan lehen emandako gaudimenak baliogabetzea izan dezaten dirubide berritarako edo egiketa-ordezkaketarako eman daitezen gaudimenak ez dira muga horretarako kontatuko.

 

10.- Autonomi Elkarteko Arduralaritzak egin eta indarrean egon daitezen zorpetzeek ezingo dute 1989.eko abenduaren 31n, horiekiko sendespen-agiriak direnak direla, 80.300.000.000 pezetatik gora jo, Lege honen 31. ataleko c) letra eta 25. ataleko lehenengo idazatiko b) letran agintzen dena salbu.

 

Norbanako-alorreko legepeko erakundeen 11.700.000.000 pezetako gehienekorainoko zorpetzeen zenbatekoa ez da aurreko zatian jartzen den mugarako kontatuko.

 

11.-a) Esku ematen zaio Jaurlaritzari Lege hau indarrean jar dadinetik gerora sortarazi daitezen Herri-Bazkunen Aurrekontuak onartzeko, beti ere, horien xedeak Euskal Autonomi Elkarteko Guztizko Diruegitamuetan sartutako Egitarauetan ohartemanda baldin badaude.

Horretarako, diru-izendapenei dagokienetan beharrezko doizketak egin beharko dira, baina Euskal Autonomi Elkarteko Herri-Arduralaritzak horiei eskuratutakoa aipaturiko egitarauetan izendatutakoa baino gehiago ezingo dela izan kontutan izanik.

b) Ezein Norbanako-Jabetzapeko Herri-Erakunde edo Herri-Baltzu sortarazteko, Jaurlaritzak aurkeztu eta onartu beharko du Erakunde edo Baltzu horien ekintzen lehenengo lau urteak har ditzan ekonomia-egitamua.

c) Aurreko a) idazatiaren gai diren onartutako diruegitamuak, Jaurlaritzak Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeari bidaliko dizkio.

 

II IDAZPURUA

DIRUIZENDAPENEN OROTARIKO JAURPIDEAK

 

2. Atala - Diruizendapenen bestetarakotze-jaurpideak

 

1.- 1989.eko ekonomia-urtean, Euskal Autonomi Elkarteko Guztizko Diruegitamuetako diruizendapen-bestetarakotzeak Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideen Abenduaren 20ko 31/1983 Legeak dakartzanak izango ditu jaurpide, hurrengo zatietan esaten diren berarizkotasunen kaltetan gabe.

 

2.- Egitarau bereango bestetarakotzeak.

 

Beharrezkoak izan daitezenak, diruizendapen berriak sortarazi ahal direlarik:

 

a) Herri-Baltzuentzako VII, VIII eta IX Atalburuen artean, hartzailea lehengoa bera izan dadinaren baldintzapean.

b) Lanbide-Suztapenerako 13500 Egitasmoaren diruizendapen guztien artean eta Ihardute-bidezko Hezkuntzako 13600 Egitasmoaren diruizendapen guztien artean.

 

3.- Egitarau-arteko bestetarakotzeak.

 

II Atalburuko diruizendapenen artean beharrezko izan daitezenak, diruizendapen horientzako egitarau berri bat sortaraztea barne, eta zernolako beretako VI Atalburuko diruizendapenen artean, Sail berekoak izan daitezenaren baldintzapean.

 

4.- Egitarau baten barruko edo egitarau berezien arteko bestetarakotzeak.

 

Beharrezkoak izan daitezenak:

 

a) Sail beraren barruan, diruizendapen berriak egin dakizkiekeela:

1.- II eta IV Atalburuen artean.

2.- VI eta VII Atalburuen artean.

3.- IV Atalburuko diruatal guztien artean.

4.- VII Atalburuko diruatal guztien artean.

b) Gaikuntza-aldiango Ertzaintzaren eta Zerbitzuango Ertzaintzaren egitarauetako diruizendapenen artean, diruegitamuetako diruizendapenak ertzainen benetako banakuntza-beharrei egokitzeko.

c) I Atalburuko ordainketetarako diruizendapenen artean, Diruegitamuetan sartuta egon eta horietzaz jabetzeko atzerapenak gerta daitezeneko lan-tokiak behin-behingorako betetzeko.

d) Sail baten barruan, zehaztutako aldirako lan-itunepeko lanarien ordainsaritarako diruizendapenen artean.

e) Honako hauetarako beharrezkoak izan daitezen teknikazko egokikuntzen ondorioz:

1.- Kontaduritzan behar bezala erasota uztea lortzeko.

2.- Arduralaritza-birrantolapenei erantzuteko, beharrezkoak gerta daitezen diruegitamu-Sailak, Zerbitzuak, Egitarauak eta Zertarakoak sortaraziz, eta diruizendapenak egitura berriari egokitzeko birrantolatuz.

Aurreko zatian esandako egiketek ez dute inola ere Autonomi Elkartearen Diruegitamuetako gastuak gehitzerik ekarriko, Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideen Legeko 21. atalean egiten den diru izendapenen guztizkoaren araupeketaren kaltetan gabe.

Egiketa horiek Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeari jakinarazaki zaizkio.

f) 50 Saileko diruizendapenen artean.

g) Ikastolak Herri-Ikastegi izatera aldatzeak beharrezko egin ditzan egokiketen ondorioz, eragiketa hauen berri Eusko Legebiltzarrari emanik.

h) E.E.E.-ko baltzekin batera dirubideratutako egitasmoak egiteko zuzendutako diruizendapenak emateko eta, horrela balitz, egitarau berriak sortu ahal izango dira, eragiketa hauen berri Eusko Legebiltzarrari emanik.

 

5.- Gerorako lotzezko diruizendapenei dagozkien ordainketetarako diruizendapenen indarreango legepideen arauerako bestetarakotze-baimenak, dagokion gerorako lotzezko diruizendapenaren hasierako zenbatekoa gutxitzea eta azkeneko zertakoari dagokiona gehitzea ekar dezake.

 

6.- 1989.ean, Aurrekontu-Jaurpideari buruzko 31/1983 Legearen 21. atalak aipatzen duen orohartzezko mailegua, beste edozein aurrekontutako maileguetatikako gaindikinen diruz gehitu daiteke eta, hori, Autonomi Elkarteko Arduralaritzaren Aurrekontuan izendatutako hasera bateko maileguen gehienez ehuneko 1eko kopururarte. Orohartzezko maileguko diru-izendapen berriak Diruegitamu-Jaurpideari buruzko 31/1983 Legearen 21.3 atalean aipatzen den diruegitamu-jaurpideaz beraz baliatuz bestetarakotuko dira.

 

7.- Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideen Abenduaren 20ko 31/1983 Legean eta Lege honetan zehaztutako diruizendapen-bestetarakotzeen jaurpideak 1989.eko Agizko Diruegitamuekin eta horietan sartutako lehengo ekonomia-urteetatikako gaindikinekin erabiliko dira, Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideen Legeko 100. atalaren lehenengo zatian agintzen denaren kaltetan gabe.

 

3. Atala - Diruizendapenak bestetarakotzeko baimenak emateko gai diren Ihardutze-sailak

 

1.- Jaurlaritzako Sailburuek aurreko ataleko 4 zenbakiko c) eta d) letretan ohartemandako diruizendapen-bestetarakotzetarako baimenak eman ahal izango dituzte, eta bai horietan Sail bakar batek eskuhartu dezaneko egitarau bereziei dagozkien II Atalburuko bestetarakotzetarako ere.

 

2.- Dirubide eta Herriogasun-Sailburuak, doakien Sailen saloz, aurreko zatian esandako diruizendapen-bestetarakotzetarako baimenak eman ahal izango ditu, Sail berezietako edo horietan Sail batzuen eskuhartzepeko egitarauekiko eragina izan dezatenean.

 

Beti ere, aurreko ataleko 4 zenbakiaren e) letrapeko 2. idazatian esandako bestetarakotzetarako baimenak emateko gaitasuna Dirubide eta Herriogasun-Sailburuak izango du.

 

3.- Gainontzeko diruizendapen-bestetarakotzetan, Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideen Abenduaren 20ko 31/1983 Legeak agintzen duena egingo da.

 

4. Atala - Diruizendapen gehikizunak

 

Diruegitamu-Jaurpideen Legeko 26, 27 eta 28 garren ataletan agindutakoaren kaltetan gabe, Autonomi Elkarteko Arduralaritzaren Diruegitamuetan sartuta egon eta ondoren zehazten diren diruizendapenak, 1989 garrenean, arauz ontzat eman beharreko ordainkizunek jo dezaten zenbateraino gehikizun izango dira:

 

a) Autonomi Elkarteko Arduralaritzaren eta horren Ihardutze-Erakunde Burujabeen zerbitzuango lanariei ordaintzeko I Atalburuko diruizendapenak, Lege honetan eta indarrean dauden legepidetan jarritako ordainsari-jaurpideak eta Euskal Herri-Ihardunaren Antolaketaren arauera jarri daitezenak betetzeko.

b) Lanarien ordainsaritarakoak, indarrean egon daitezen legepideen arauera erabakitako lansari-gehikuntzen ondorioz gehitu behar daitezen neurrian.

c) Benetan egindako zerbitzu-aldiari eta Herri-Arduralaritzan egindako zerbitzuen aitorpenari buruzko Abenduaren 26ko 70/1978 Legean agindutakoa egiteratzeari darizkien hirurtekako hobariak ordaintzeko diruizendapenak.

d) Hutsik dauden lan-tokiegatik dagozkien diruizendapenak gutxitu zaizkien lanarientzako diru-horniketak, hutsik dauden lan-tokiak erabili beharreko legepideen arauera bete daitezen neurrian.

e) Gozamendunentzakoak, indarreango araupideen arauera egindako horiegatikako zorra sortu zeneko ekonomia-urteko berarizko zorrekiko aitorpenaren eretzean.

f) Diruegitamuetako teknikazko akatsen eta, berariz, Aginte-Eskuraketarako Hitzarmenetan egon daitezenen ondoriozko eragina jasan dezaketenak, akats horiek zuzentzeari darion goste-gehikuntzari erantzuteko beharrezkoa izan dadin zenbatekoz.

g) Autonomi Elkarteko Arduralaritzak jaulkitako moeta berezitako Herri-Zorraren diru-sariak, domu-kitapenak, eta hori jaulkitzearen, eraldatzearen, ordezkatzearen edo kitatzearen ondoriozko gastuak, lanarigo-gastuak salbu, ordaintzeko diruizendapenak.

h) Ertzaintza-alorreko agintepideen dirubidetarakoak, Kupoaren Bitariko Batzordeak agintepide horren dirubidetarako erabakitako gehienezko zenbatekoz.

i) Indarrean dauden legepideen arauera bizitokiagatikako kalte-ordainerako eskubidea aitortu zaien lan-tokietako lanariei zor dakiena ordaintzeko diruizendapenak.

j) OSAKIDETZA-Servicio Vasco de Salud-en Diruegitasmoan aipatutako botika-sorozpidetzako gastuak ordaintzeko bideratutako diruizendapenak.

k) Gastuen zehaztapen-zerrendan gehikizunetan zermugatuta agertu daitezen diruizendapen guztiak.

 

5. Atala - Diruizendapenak Diruegitamuetan sartzea

 

1.- 1988.erako Diruegitamuetan diruizendapenak sartzeko jaurpideak, Euskadiko Diruegitamu Jaurpideen Abenduaren 20ko 31/1983 Legeak dakartzanak izango dira.

 

2.- Aurreko zatian agindutakoa hala dela ere, 1989erako Diruegitamuetan, Ertzaintzaren 1988.eko Diruegitamuetan sartutako aurreko ekonomia-urteetatikako gaindikinei dagozkien diruizendapenak ekonomia-urte barruan noiznahi sartu ahal izango dira.

 

Era berean, 1988.eko ekonomia-urtea bukatzean, 49 Sailean sartuta dauden diruegitasmoko diruizendapen gaindikinik balego, 1989.eko Diruegitasmora sartu ahal izango dira ekonomia-urteko edozein unetan.

 

6. Atala - Lanarigo-gastuetarako ordainketa-diruizendapenak

 

1.- Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideen Abenduaren 20ko 31/1983 Legearen 23. atalean agintzen denari buruz, herrilanarien, aldi baterako laguntzarako jaurpidepean akuratutako lanarien, aldi baterako lanarien eta lanari finkoen diruegitamuetango erroldarekiko mugatze-indarra, maila bakoitzeko iharduneango lanariak eta hutsik dauden lan-tokiak zer egitarauri eratxikita daudenari begiratu gabe barne izan ditzan errolde osoarekikoa izango da. Hala ere, oinarrizko mailako diruegitamuetango erroldea gehitu ahal izango da, gora-goko maila batekoa beste horrenbeste gutxitzearekin ordezkatu dadinaren baldintzapean.

 

2.- Lanarigoarentzako diruizendapenen zenbatekoarekiko mugatze-indarra Sail bakoitzeko I Atalburuaren guztizkoari buruzkoa izango da, zehaztutako aldirako lan-itunepeko lanariei, aholkulariei eta konfiantzazkoiei dagozkienak kanpo gelditzen direla.

 

3.- Zehaztutako aldirako lan-hitzarmenen zenbatekoa eta aholkularien eta konfiantzazkoen izendapenek horretarako egindako diru-izendapenen zenbatekoa izango dute muga, Lege honen 2.4.d) atalean agindutakoaren kaltetan gabe.

 

4.- Lanari-errolde hori 1989.eko Diruegitamuan jarritakotik ehuneko 1ekoan gehitzeko ahalmena ematen zaio Jaurlaritzari, osasunketa-lanari eta irakaslegoan izan ezik.

 

7. Atala - Gerorako lotzezko diruizendapenak

 

1.- Egiteratze-aldiz hasi direneko ekonomia-urtea gainditu eta horietarako gerorako lotzezko diruizendapenik gabeko betebeharrak hartu ahal izango dira, hitz emandako egiterapena atzeratu izanagatik ekonomia-urte haretan ohartemandako helburua lortu ezina gertatuz gero, baita E.E.E.-ko baltzekin batera dirubideratutako egitasmo berriei buruzko Legearen 2. ataleko 4. idazatiko h) letran ezarritakoa betetzeko ere.

 

2.- Aurrean esandakoaren kaltetan gabe eta Ertzaintzari dagokionez, aurrez izendatu gabeko gerorako lotzezko maileguak baimenduko dira eta, hori, Ertzain-banaketa bereziei darizkien benetako diruezarketa-beharkizun, horniketa-eragiketa, teknika-aldetitako laguntza eta antolapidetza-alogeren ondorioz, mailegu horien diru-kopuruak, Kupoarekiko Bitariko Batzordearen Erabakien arauera, diru-aldetik hurrengo diruegitamu-urteetan oinarriturik egon daitezenean.

 

8. Atala - Diruizendapen aldakizunak

 

1.- Autonomi Elkartearen Ertzaintza-alorreko agintepideen dirubidetarako diruizendapenak diruizendapen aldakizunak izango dira, Gaikuntza-aldiango Ertzainei nahiz Zerbitzuango Ertzainei buruzkoak izan.

 

2.- Aurreko zatian esan eta aldakizunetan zermugatutako diruizendapenak, Kupoaren Bitariko Batzordean Ertzaintzarentzako Dirubideei buruz erabakitakoaren eretzean diruegitamuetan sartu, gehitu, ezabatu edo gutxitu ahal izango dira.

 

Diruizendapenen aldakuntza Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko den Jaurlaritzaren horretzazko Dekretoz egingo da.

 

9. Atala - Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltza

 

1.- Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltzari eratxikitako eta Lege hau indarrean jarri ondoren Erresumarengandik hartu daitezen agintepide eta/edo zerbitzuen dirubidetarako jarritako diruizendapenak, dagozkien Sailen barruan horretarako sortarazitako zernolakoan edo zernolakoetan erasoko dira.

 

2.- Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltsaren aurreko ekonomia-urteetako diru-horniketetakoak izan eta jadanik onartutako egitekoak betetzeari eratxiki gabe egon daitezen diruizendapen-gaindikinak, Dirubide eta Herriogasun-Sailak indarreango Diruegitamuetako dagokion Sailean sartuko ditu, eta hasieran haietarako ziren egitasmoak egiteratzen erabili beharko dira.

 

3.- Lehenagoko ekonomia-urteetan hitzartutako hasierako diru-zenbatekoak aldatzea ekarri dezaten prezioen birrazterpenei, gehigarrizko edo eraldatutako egitasmoei darizkien lehenagoko ekonomia-urteetako ordaindu beharrak dagokion Saileko diruizendapenei eratxiki ahal izango zaizkie, ekonomia-urte horietan indarrean zegoen Diruegitamu-Sail bereko horrelakoxe diruizendapenen pentzutan.

 

III IDAZPURUA

ORDAINSARITARAKO DIRUIZENDAPENAK

 

10. Atala - Ordainsari-Gehikuntza

 

1.- 1989.eko urtarrilaren lehenengoaz geroko eragite-indarrez, Lehendakariak, Lehendakariordeak, Sail ezberdinetako Sailburuek, Sailburuordeek, Artezkariek, Artezkariordeek eta Ordezkariek guztien eretzean eskuratu ditzaten urteko ordainsari osoak 1988.eko abenduaren 31n indarrean zeudenen eretzean ehuneko 4koan gehituko dira, eta nolanahi ere, hurrengo lerroaldian esaten den Autonomi Elkarteko Arduralaritzaren zerbitzura diharduen lanarigoari orokorki ezarritakotik atera dadina adina.

 

1989.eko urtarrilaren lehenengoaz geroko eragite-indarrez, halaber, Autonomi Elkarteko Arduralaritza Nagusiaren eta horko Erakunde Burujabeen zerbitzuan ari eta lan-legeen jaurpidepean gabeko lanariek guztien eretzean eskuratu ditzaten urteko ordainsari osoak 1988.eko abenduaren 31n indarrean zeudenen eretzean ehuneko 4koan gehituko dira, gehikuntza hori eginda bakoitzari atera dakionaren eta atal honen 3. idazatian agintzen denaren kaltetan gabe. Autonomi Elkartearen Arduralaritza Nagusi eta Erakunde Burujabeen zerbitzuango lan-legepidepekoez besteko lanarietan, Autonomi Elkarteko Arduralaritzan lanean ari daitezen karrerako herrilanariak, ordezkatze-mailako herrilanariak, behin-behingorako lanariak, arduralaritza-akurapenezkoak, ordezkatze-mailan lantokiak bete ditzatenak, aldi baterako lanerako akuratutakoak eta Osakidetzaren menpekoa den estatutoaren arauzko lanarigoa sartutakotzat jotzen dira.

 

2.- Halaber, eta hori ere 1989.eko urtarrilaren lehenengoaz geroko eragite-indarrez, Autonomi Elkarteko Arduralaritza Nagusiaren eta honen Erakunde Burujabeen zerbitzuango lan-legepeko lanarigoaren lansari-moltsoa 1988.ekoaren eretzean ehuneko 4koan gehituko da, kidekotasun-irizpideei eutsiz.

 

3.- Atal honen aurreko zatietan ohartemandakoaz gainera, Autonomi Elkarteko Arduralaritza Nagusirako eta horren Ihardutze-Erakunde Burujabeentzako 610 miloi pezetako diru-baltza eratzen da; diru hori lanarigoaren lansari-egitura antolatu eta haundiagotzeko eta beharrezko izan daitezen ordainsari-zioen zehaztapena eta izendapena egiteko izango da, lanari-sail berezien arteko eta hauen eta Autonomi Elkarteko gainontzeko Herri-Arduralaritzen zerbitzuan ari diren lanarien arteko lansari-ezberdintasuna berdintzeko eta urriaren 9ko 321/1984 Dekretua eta honen kideko erabakiak ezarri dakizkiokeen eskuratutako lanarigoaren ihardute-bidezko eta lansariko balioztapenerako. Dena dela, Diru-Baltza honetako zati bat Autonomi Elkarteko Arduralaritza Nagusian eta horren Ihardutze-Erakunde Burujabeen zerbitzura araupetutako lanegun osoan ari daitezen langile guztiei hilero 82.143 pezetako (laurogeita bi mila ehun eta berrogeita hiru pezeta) orobarnezko soldata edo urteko orobarnezko 1.150.000 pezetakoa (miloi bat ehun eta berrogeita hamar mila pezeta) bermatzeko izango da.

 

11. Atala - Lehendakaria, Lehendakariordea, Sailburuak eta Arduralaritzako Goren-Karguak

 

Jaurlaritzako Kideen eta Arduralaritzako Goi Karguen soldatak % 4ko igoera izango dute 1989.eko urtarrilaren 1eko ondorioekin.

 

12. Atala - Zuzendariordeak eta Ordezkariak

 

1.- Sail berezietako Zuzendariordeen eta Lurralde Ordezkarien lansari-jaurpidea, urriaren 14eko 214/1986 Dekretuan, Lege eta arduralaritza mailako zerbitzu egitezko harremanez Euskal Autonomi Elkarteko Arduralaritzari atxikitako lanarigoarentzat guztizko heinean ezarritakoa izango da.

 

2.- Aurreko idazatian aipatzen den lansari-egokiketa egin bitartean, Zuzendariordeen eta Lurralde Ordezkarien lansariak 1988.eko urteari dagozkionak izango dira, horri Lege honen 10.1 atalean ohartemandakoa gehituko zaiolarik, ekonomia-urte horretako ordainsari-egiturarekin berarekin eta ekonomia-urte horretan indarrean zegoen araupidetzari atxikiz.

 

13. Atala - Karrerako Herrilanariak

 

1989.eko urtarrilaren lehenengotik aurrera, Autonomi Elkarteko Arduralaritza eta Ihardutze-Erakunde Burujabeentzako zerbitzuan dauden karrerako herrilanariek 1988.eko Abenduaren 31n indarrean zeuden ordainsariak eskuratuko dituzte, ekonomia-urte horretako ordainsari-egiturarekin berarekin eta ekonomia-urte horretan indarrean zegoen araupidetzari atxikiz, oinarrizko ordainsariak eta osagarriak ehuneko 4 gehituz, Lege honen 10. atalaren 3 idazatian agindutakoaren kaltetan gabe.

 

14. Atala - Ordezko-mailako eta Arduralaritza-Akurapenezko Herrilanariak

 

1.- Ordezko-mailako herrilanarien eta arduralaritza-legeen jaurpidepean akuratutako lanarien ordainsari osoak ehuneko 4koan gehituko dira, 1988.eko urtean jasotakoetatik gainera, Lege honen 10. atalaren 3 idazatian agindutakoaren kaltetan gabe. Gehikuntza hori, atera daitezen ordainsariak haien kideko karrerako herrilanariak lanaldi eta lan-toki berdinetan dituztenak baino haundiagoak izan ez daitezenari arreta eginaz egiteratuko da.

 

2.- Azaroaren 25eko 27/1983 Legea egiteratuz Kondaira-Lurraldeetatik eskuratutako ordezko-mailako herrilanarien eta arduralaritza-legeen jaurpidepean akuratutako lanarien ordainsariek, Lege honen 10. atalaren 2. zatiko lehenengo idazatian ohartemandako gehikuntza izango dute, zati horretan esandako modutan.

 

15. Atala - Euskal Autonomi Elkarteko Herri-Arduralaritzak Arduralaritza-Legeen Jaurpidepean akuratutako lanariak eta ordezkatze-mailako jaurpidepekoak

 

Abuztuaren 2ko 30/1984 Legearen seigarren behin-behingo erabakietako 4. zatiaren gai diren Jorrailaren 6ko 72/1983 Dekretoan ohartemandako arduralaritza-akurapenen agizko jaurpidepean akuratutako lanarien eta 1984.eko abenduaren 11ko Jaurlaritzaren Erabakian ohartemandako ordezkatze-mailako jaurpidearen arabera Autonomi Elkarteko Herri-Arduralaritzan zerbitzuak betetzen dituzten lanarien osoko ordainsariak ehuneko 4koan gehituko dira, Lege honen 10. atalaren 3. idazatian agindutakoaren kaltetan gabe.

 

16. Atala - OSAKIDETZA-ko Osasunketa Erakundeetako lanaria

 

1989.eko urtarrilaren lehenengotik aurrera, OSAKIDETZA-Euskal Osasun-Erakundearen menpeko Osasunketa Erakundeetan, nahiz guztientzakoak nahiz batzuentzakoak izan, zerbitzuak betetzen dituzten lanarien ordainsariak ehuneko 4koan gehituko dira, gehiketa hori ezartzetik sor daitekeen norbanakako ondorioaren eta Lege honen 10 garren atalaren 3. idazatian agindutakoaren kaltetan gabe.

 

17. Atala - Behin-behingorako lanariak

 

Eusko Jaurlaritzak zehaztuko du, zernolako, ordainsari eta guzti, behin-behingorako lanarientzat gordetzen diren lan-tokien zenbatekoa. Lanari horien ordainsariak, Arduralaritzako bere kideko lan-tokietakoenen berdinak edo heineangoak izango dira, lan-orduen arabera.

 

18. Atala - Ertzainak

 

Ertzainek izango dituzten ordainsariak Eusko Jaurlaritzak erabakiko ditu, Kupoaren Bitariko Batzordeak horretarako egin ditzan diru-izendapenak kontutan izanik.

 

19. Atala - Berarizko Arauak

 

1.- Indarrean dagoen araudiaren arabera, arauzko lan-orduak baino gutxiago egin ditzaten herrilanarien ordainsariek, oinarrizko zein osatzezko zatietan, hirurtekoegatikakoa barne, heineango beherapena izango dute.

 

2.- Euskal Herri-Arduralaritzaren zerbitzuango herrilanariek ez dute dagokien ordainsari-jaurpideen arauerako sariaz bestekorik eskuratuko, eta ez dute Arduralaritzak jaso ditzan zerga, arartekaritza-sari edo nolanahiko beste ezein diru-eskuraketetan partzuer izaterik izango.

 

3.- Nolanahi ere, gerorako hobekuntza edo gehikuntzen bidez berebaitagarri izan daitezen ordaintzezko zernolakoak, edo horrela ebatzita daukatelako bere kopuruak aldatu gabe izan behar dituztenak, berarizko araudiz arautuko dira.

 

20. Atala - Lan-itunepeko lanarigoa. Bateango Lan-Hitzarmenak egiteko baldintzak

 

1.- Lege honen 10. atalean ohartemandakoetarako, Bateango Lan-Itune edo Hitzarmenak egin ahal izateko, lansarien birrantolaketarako itune-bideak egiteko, eta jadanik egon eta Euskal Autonomi Elkarteko Herri-Arduralaritzako lan-itunepeko lanarientzakoak eta ez beste inorentzakoak izan daitezen beste Hitzarmen batzuri atxikitzea edo osorik edo zati baten horietara jotzea erabakitzeko, dagokion Sailak, itunekideek horretzazko itune-egitasmoa izenpetu baino lehen Dirubide eta Herriogasun-Sailari eta Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomiaren Garapenerako Sailari bidali beharko die, bere erizpenak eman ditzaten, 1988.eko lansari-baltzaren zenbakizko zehaztapena, horren 1989.erako gehikuntzaren kidekotasun-irizpidearen arauerako hainbaketa eta egitasmo horretan aztertzen diren ekonomiazko alderdi guztien balio-neurketa erantsiz.

 

2.- Aurreko zatian esandako erizpenak, zati horrek dioen agiri-sorta eskuratu dadin egunetik hasi eta hamabost egunera gehienera emango dira.

 

3.- Dirubide eta Herriogasun-Sailaren erizpena, herri-gastuen alorrean eragina izan dezaten alderdiei buruzkoa izango da, maiatzaren 17ko 1/1988 Legegintza Dekretuko 60. atalean ezarritako artezkaritza-ikuskaketaren kaltetan izan gabe.

 

Atal hau egiteratzearen ondorioz Autonomi Elkartearen Arduralaritza eta Autonomi Erakundeen Diruegitamuetako diru-izendapenetan egin behar daitezen birbanaketei edo aldakuntzei, indarrean dauden legeetan ohartemandako bideak eginaraziko zaizkie.

 

4.- Horretzazko Itunea izenpetu baino lehen, Ekonomia-Batzordearen baiezko erabakia beharrezkoa izango da.

 

5.- Dagokion arduralaritza-sailak gai horretan atal honetan ohartemandako erizpen eta onarpen-bideak betetzeke hartutako erabakiak lege-indarrik gabekoak izango dira.

 

21. Atala - Autonomi Elkarteko Herri-Baltzu eta norbanako jabetzapeko Herri-Erakundetako Lanari Zuzendaria

 

1.- Atal honek aipatzen dituen lanari horien edozergatikako urteko gehienezko dirueskuraketak ezingo dira Eusko Jaurlaritzako Sailburuek jasotzen dituzten oro-barneko ordainsariak baino gehiagokoak izan.

 

2.- Goren-Kargudunen lansariei buruzko Urriaren 28ko 14/1988 Legearen 4. ataleko 2. idazatian agintzen dena betez, suspergarrien haztaketarako eta horiek emateko irizpideak, Baltzu bakoitzaren urte bakoitzeko aurrekontuak eta urte bakoitzean horiekin batera joaten den urteko txostenean ematen diren nolakozko helburuak zenbateraino bete direnaren eretzean neurtutako erentza-eginkortasunez zehaztuko dira. Baltzu bakoitzeko Eraentza-Batzordeak zehaztu ahal izango ditu suspergarri hauek ordaintzeko era eta zenbatetik zenbaterakoa.

 

IV IDAZPURUA

GOZAMEN-SARIETAKO DIRUIZENDAPENAK

 

22. Atala - Gozamen-Sarietako Diruizendapenak

 

Bizisariak eta beste gozamen-eskubideak dagozkien baldintza eta zenbatekoetan ordainduko dira, berarizko eta indarreango araudian xedatutakoarekin bat etorriz.

 

V IDAZPURUA

ITUNEPEKO IKASTEGIEN GASTUEI AURRE EGITEKO EKONOMIA-MODULOA

 

23. Atala - Itunepeko Ikastegien kastuei aurre egiteko ekonomia-moduloa

 

1.- Gastuei aurre egiteko ekonomia-moduloaren urteko erabateko diru-kopuruak ikasle-taldeko, Diruegitamu-Lege honetan azaltzen den hainbateko osoa irakaskuntza mailaka banatzeko, honako hauek izango dira:

 

Eskolaurrea............................................................................ 3.064.998

Oinarrizko Hezkuntza Orokorra............................................. 3.575.325

Berarizko Hezkuntza. (Garakuntzaments haundiak)................ 5.589.877

Berarizko Hezkuntza. (Adimen-ermaindunak).......................... 4.621.173

Berarizko Hezkuntza. (Gorputz-ermaindunak)......................... 7.144.311

Berarizko Hezkuntza. (Somakin-ermaindunak)........................ 4.418.117

Lehen-mailako Lanbide-Hezkuntza.......................................... 6.647.718

2garren Mailako Lanbide-Hezkuntza...................................... 6.506.552

A.B.B. eta U.B.I....................................................................... 5.721.925

Irakaskuntza Ertainen Eraberrikuntza...................................... 5.705.966

 

2.- Gastuei aurre egiteko ekonomia-moduloa, ikasle-taldeko, irakaskuntza doan ematea bermatu behar duelarik, Erresumako Diruegitamu Nagusieetan finkatutakoaz eta Autonomi Elkarteko berarizko osatzebidezko moduluaz osatuko da.

 

Moduloaren osagarriak eta hauei dagozkien hurrenez hurreneko diru-kopuruak, hezkuntza-mailaka, Lege honen III Eraskinean finkatutakoak dira.

 

Eskolaurre eta Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko moduloan, euskerazko berarizko irakasleen diru-bideraketa ohartematen da, itunepeko gelak orokorrean hartu eta bataz besteko kostuaren arabera. Hala ere, zernolako hori, zerbitzua betetzen duten irakasle horien ikastegiei emango zaie soil-soilik, ikasturtea hasi aurretik onartutako irakasle-taulen arabera, eta diru-ordainketa benetako kostuarena izango da, euskera ematen bete diren orduak kontuan hartuta, hau behar bezala egiaztatu beharko delarik.

 

3.- Ikastegiari ezargarri izan eta Autonomi Elkarte osorako indarrean dagoen ituneko osagarria oinarrizko soldatari gehitzetik sortzen den ordainsariak, ikastegi hori zehaztuta dagoen mailetako moduloaren gastu finkoaren osakaian ezarritako zenbatekoa lortzen ez duenean, aurretik esandako gehiketa haren kopurua ordainduko zaio soil-soilik, osakai horren muga barruan geroago egokitzeko kaltetan izan gabe. Eguneratze hori, oinarrizko eta osagarritako lansarien hainbatekoa eremu eta maila bereko itunearen ondorioz gehitzen bada egingo da.

 

4.- Irailaren 8ko 293/1987 Dekretuko 20. atalean dagoen salbuespena, irakaskuntza-maila berezietarako III Eraskinean ohartemandako moduloetako a) hizkiari dagokiola ulertuko da.

 

VI IDAZPURUA

DIRUBIDETZA-EGIKETAK

 

24. Atala - Gaudimenak emateko era

 

Autonomi Elkarteko Arduralaritzak gaudimenak ematea araudi-bidez jarri dadin eran egingo da. Baimena ematea Jaurlaritzari dagokio, Ekonomia-Batzordearen saloz, eta horien sendespena egitea Dirubide eta Herriogasun-Sailari.

 

25. Atala - Zorpetze-egiketen jaurpideak

 

1.- Zorpetzeak.

 

a) Urtebete baino luzeagoko aldirako zorpetzezko ekonomia-urteango egiketek diruezarketa-gastutarako dirubideak egitea izango dute helburu.

b) Ekonomia-urtearen barruango urtebetetik gora gabeko aldirako zorpetze-egiketek, behin-behingo diru-beharrei aurre egitea izango dute helburu, horietarako baimenak ematea Jaurlaritzari dagokiola.

c) Jaurlaritzari dagokio, halaber, Herriogasun eta Dirubidetza-Sailaren saloz, aurreko idazpuruetan esandako zorpetze-egiketen diru-saria, baldintzak, zerga-iareipen eta gainontzeko zernolakoak erabakitzea. Hala egokituz gero, Dirubide eta Herriogasun-Sailari ematen zaio egiketa horiek Jaurlaritzaren izenean sendesteko eskua.

d) Euskal Autonomi Elkarteak egin ditzan Herrizor-Jaulkipenak Herrizorraren Estatutoaren arauerako izenetakoren batekin egingo ditu.

 

2.- Zorpetze-egiketetarako dirubide berriak egitea, horiek ordezkatzea edo epea baino lehenago birreskuratzea.

 

Merkatuaren egoera aldatu izanagatik dirubide merkeagoak lortu ahal daitezenean, Ekonomia-Batzordearen saloz, aurreko ekonomia-urteetan egiteratutako zorrentzako dirubide berriak egiteko eta/edo haiek ordezkatzeko baimena ematen zaio Jaurlaritzari, eta bai helburu horretxekin zorrak beste zor batzuekin ordezkatu gabe epea baino lehen kitatzeko ere. Hori gertatuz gero, Herrizor-Egitarauan horretarako diruizendapenak izendatuko dira, horietarako dirubide egon dauden eskuarteek eurek izan ahal izango dutela.

 

26. Atala - Autonomi Elkarteko Arduralaritzak emandako dirubideak

 

1.- Jaurlaritzak, Dirubide eta Herriogasun-Sailaren saloz, urtebete baino gehiago gabeko aldirako maileguak eta abantzu birreskuragarriak egin ahal izango dizkie Autonomi Elkarteko Erakundegoren-mailako Arduralaritza osatzen duten Izaikiei.

 

2.- Dirubide eta Herriogasun-Sailari dagokio aurreko zatian esandako maileguen diru-saria eta gainontzeko zernolakoak finkatzea, eta bai haiek Jaurlaritzaren izenean sendestea ere.

 

VII IDAZPURUA

FORU-DIPUTAZIOEN EKARKETAK

 

27. Atala - Ekarketa Orokorra

 

1.- 1989.eko ekonomia-urtean, Foru-Diputazioek Autonomi Elkarteko Arduralaritzaren Diruegitamuetan egindako diruizendapenei erantzuteko egin beharreko diru-ekarketak, irailaren 29ko 9/1988 Legearen 16. atalak dioenaren arauera kalkulatu eta otsailaren, jorrailaren, ekainaren, uztailaren, urriaren eta azaroaren lehenengo hamabost egunen barruan ordainduko diren 31.207.766.667 pezetako sei ekarketa izango dira.

 

2.- Aurreko idazatian adierazitako Ekarketa Orokorra kalkulatzeko honako hauek hartu dira kontutan:

 

a) Foru-Diputazioek 1989.eko ekonomia-urterako oharteman duten diru-bilketa, 502.462.600.000 pezetakoa da. Ohartemate hori, ekainaren 29ko 9/1988 Legeko 2. ataleko lehenengo zatian zehazki aipatzen diren diru-eskuraketei dagozkiena da.

b) Diputazioei bere eskuarte zituzten eta Balio-Erantsiagatikako Zerga indarrean jartzearekin baliogabetutako zergegatikako ordain garbia 31.604.100.000 pezeta jotzen du, ekainaren 29ko 9/1988 Legeko 2. ataleko bigarren zatian ohartemandako zenbatzeketaren arabera.

c) Hauek dira egin beharrezko murriztapenak:

- Erresumari 1987.eko ekonomia-urteari dagokion Kupoaren kitapena, ohartemandako zenbatekoa 7.515.100.000 pezetakoa delarik.

- Erresumari 1989.eko ekonomia-urteari dagokion Kupo garbia ordaintzeko, 82.873.200.000 pezeta.

- Ertzaintzari 1989.erako dagokion dirubideraketa, Erresumari ordaindu beharreko Kupo garbiaren zenbatekoan kontutan hartuta, 21.449.500.000 pezeta.

- Gizarte-Segurantzako Kudeaketa Erakundeei lotutako 1989.erako eskuraketei dagokien dirubideraketa, Erresumari ordaindu beharreko Kupo garbiaren zenbatekoan kontuan hartuta, 70.545.200.000 pezeta.

d) Azaroaren 25eko 27/1983 Legearen 22. ataleko hirugarren zatian ohartemandako politikak Jaurlaritzak egitearren gutxiagotu beharreko kopurua, 1.023.000.000 pezetakoa da.

 

28. Atala - Beste ekarketa batzuk

 

1.- Aurreko atalean aipatzen den ekarketa orokor horrez gain, Foru Aldundiek, ekainaren 29ko 9/1988 Legearen 7. atalean ohartemandako ekarketa bereziak egingo dituzte, aurreko ataleko lehenengo zatian zehaztuta dauden sei epeetan.

 

2.- Ekarketa bereziak honako hauek dira:

 

a) Autonomi Elkarteko Diruegitamuetan Ertzaintzarako jasotzen diren kastuen dirubideraketa, 20.870.200.000 pezetakoa.

b) Elkarte Osorako agintepidekoak diren Gizarte-Segurantzako Erakunde Kudeatzaileei lotutako eskuraketen dirubideraketa, 68.655.200.000 pezetakoa.

c) Azaroaren 25eko 27/1983 Legearen 22. ataleko hirugarren zatian jasotzen diren politika eta ihardunak Jaurlaritzak egiteratzeari dagokion laguntza, 1.023.000.000 peetakoa.

 

29. Atala - 1983.eko Euri-Jasei dagozkien diruizendapenetako ekarketa

 

Autonomi Elkartearen 1989.erako Diruegitamuetako 50 Sailean egindako diruizendapenetarako laguntza gisa, 1983.eko Euri-Jasei buruzkoa, Foru-Diputazioek, Lege honetako 27. atalaren lehenengo zatian ohartemandako epeen euren barruan, 670.100.000 pezetako diru-ekarketa egin beharko dute.

 

30. Atala - Eman beharreko diruen hainbatekoak

 

Kondaira-Lurralde bakoitzaren diru-emanketa, aurreko ataletan izendatutako zenbatekoekin ondoren ematen direnak erabiltzearen ondorioz ateratakoa izango da:

 

Arabarena.......................................... % 14,64ekoa

Bizkaiarena.......................................... % 52,08koa

Gipuzkoarena...................................... % 33,28koa

 

VIII IDAZPURUA

DIRUIZENDAPEN GEHIKIZUNEN GEHIKUNTZARAKO DIRUBIDEAK

 

31. Atala - Dirubideak

 

Lege honen 4. atalean gehikizunetan zermugatutako diruizendapenentzako dirubideak honako era hauetan egingo dira:

 

a) Horretara eratxikitako harturenen benetako bilketaren eretzeangoak izan daitezenei, egindako diru-eskuraketen ohartemanda zeudenekiko gaindikinen bidezko dirubideak egingo zaizkie.

b) Kondaira-Lurraldeek Erresumari ordaindu beharrekoa beste horrenbeste gutxitzea ekar dezatenentzako dirubideak Kondaira-Lurraldeek egingo dituzte, beherapen horren zenbatekoarekin berarekin, Lege honen 30. atalean jarritako ekarketa ehunekoen arauera.

c) Gastuen xehapenean zernolako eta txatal hauetan agertzen diren diruizendapenak: aideportuetako az.piegiturari buruzko 11150 Egitarauko 700.1 Zernolakoaren, trenbideetako azpiegiturari buruzko 11110 Egitarauko 700.1 Zernolakoaren eta itsasportuetako azpiegiturari buruzko 11230 Egitarauko 700.1 Zernolakoaren dirubideak, 1.3 c) atalean ezarritako zorpetzearen muga gehienez 10.000.000.000 pezetatan gehituz egingo dira, beti ere, dirubideketarako Hitzarmena Erresumako Arduralaritzarekin izenpetu ondoren.

d) Berarizko dirubide-erarik izendatu ez zaienentzako dirubideak, bestetarakotze-jaurpideez baliatuz edo Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideen Abenduaren 20ko 31/1983 Legearen 26.3 atalean jarritako eran egingo dira.

 

IX IDAZPURUA

ZERGAPIDETZA-ARAUAK

 

32. Atala - Zergapidetzaz besteko sari eta arielak

 

1.- Oinarrizko zenbatekoaren ehuneko gisa finkatu gabe egon, edo oinarri horren dirutango balio-neurketa egiteke dagoelako zenbateko finkokoak izan daitezen Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren zergalaritzaz besteko sari eta arielen zenbatekoak, 1988 garrenean horien eretzean eskatu zitekeen zenbatekoa bat koma zero hirugatik biderkatuz atera dedineraino jasotzen dira, atal honen 3 eta 4 idazatietan agindutakoa salbu.

 

1988.ean honetarako berarizko arauz uneangotutako zergalaritzaz besteko sari eta arielak gehitze horretatik kanpo gelditzen dira.

 

2.- Aurreko 1 zatian jarritako biderkaria erabiliz atera daitezen zenbatekoak, hamarrekotan borobiltzeko gehitu edo gutxitu ahal izango dira.

 

3.- Herrizaingo Sailak betetakoak izanik, jarraian aipatzen diren zernolakoei dagozkien zerbitzu eta ihardunen ordain gisa eska daitezkeen sariak, Lege hau indarrean jarri dadinetik aurrera ordainduko dira, eta honetan dautza:

 

A)... Gidarien berarizko eskolak

1.. Gidarien berarizko Eskolak edo hauen sailak irekitzeko baimena.. 26.500

2.. Gidarien berarizko eskoletako pertsonak edo gaiak aldatzeagatiko baimena

a) Ikuskaritzarik gabe..................................................................... 2.700

b) Ikuskaritza eginez....................................................................... 7.900

3.. Gidarien berarizko Eskoletako Zuzendari eta Irakasletarako gaitasun-agiriak eta beste tituluak ematea, horiek ematea Herrizaingo Sailari dagokionean, baita hauen aldakiak ere................................ 6.600

B)... Beste sari-taula batzuk

1.. Zehaztapidetzetan edozelango oharrak egitea, xehetasunak ematea, egiaztagiriak, agirien erkaketa eta banaketak 350

2.. Arauz agindutako ikuskaritza egiteagatik (gehienez bi aldiz urtean). 6.600

3.. Era guztietako xaflak ikurratzez jotzea................................................ 350

4.. Baimenen aldakiak, galdu, hondatu, ikuskatu edo haietan edozein aldaketa egiteagatiko baimenak 1.400

5.. Arduralaritzak emandako xaflak erabiltzea......................................... 650

6.. Saioetarako baimenaz dabiltzan ibilgailuentzako agiri ondunezko liburuak ikurratzez jotzea 650

7.. Eskaera aurkezten den Probintziaz beste baten egiten den arduralaritzazko kudeaketa 250

8.. Erakundeak emandako beste gaitasun-agiri edo baimenak................ 650

 

4.- Batxillerreko, Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturteko, Lanbide-Hezkuntzako eta Egitebidezko Arte-lanetarako eta Arte-Lanbideetarako ikasketak doangoak izango dira Herri-Jabetzapeko Ikastegietan eta ez da egongo irakaskuntza-arielik ez arduralaritza-arielik ordaindu beharrik, ikasketa horiei dagozkien azterketak egiteko eta egiaztagiriak lortzeko.

 

Euskal Autonomi Elkarteko hezkuntza egitura osotzen duten beste Ikastegietako ikasleek ere, aipatutako mailetakoak direnean, ez dute esandako arielik ordaintzerik izango.

 

X IDAZPURUA

LEGEBILTZARRARI ARGIPIDEAK EMATEA

 

33. Atala - Aldikotasunezko argipideak

 

1.- Jaurlaritzak, Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasuntza eta Diruegitamu-Batzordeari, hiru hilabetez behin, honako diruegitamu-egiketa hauen argipideak emango dizkio:

 

a) Diruegitamuko diruizendapenetan bestetarakotzeen bidez egindako aldakuntzen eta Diruegitamua zenbateraino egiteratu denarena.

b) Lanak artez akuratzeko baimena emanez bideratutako zehaztapidetzen zerrenda.

c) 5 miloi pezeta baino gehiagoko kostuko lan, zerbitzu eta zuzkiketa-akuraketen zerrenda zehatza.

d) Aldi horretan egindako gaudimenak eta gaudimenaren gai direnen hauspenegatik aurre egin behar izan dienen argipideak.

e) Merkataritzako Ihardutze-Erakunde Burujabeen, Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaikien eta Herri-Baltzuen Kontu-garbitasunak, Galera-Irabazien Zehaztapen-Zerrendak, Diruen Nondikakoaren eta Erabilkeraren Zehaztapen-Zerrendak, eta Domu eta Ustiaketa-Diruegitamuak.

f) Foru Aldundietako bakoitzak itunepeko zergegatik bildutakoak, zergapidez-zergapide zehaztuta.

 

2.- Aurreko zenbakian esaten den argipideketan behar bezain zehatz emango dira eraginik duten Egitaraua, Saila eta Atalburua, eta argipideak emateko aldia berezko hiruhilabete-aldia betetzearekin amaituko da eta Legebiltzarrari epea amaituko den hilaren hurrengo bigarrenaren 15a baino lehen bidaliko zaizkio.

 

34. Atala - Beste argipide batzuk

 

Halaber, Jaurlaritzak, gertatzen diren hilaren hurrengoan zehar eta gai duten Egitarau, Sail, Zerbitzu eta Atalburuari buruzkoan behar hainbateko zehaztasunak emanez, honako diruegitamu-egiketa hauen argipideak emango dizkio Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasuntza eta Diruegitamu-Batzordeari:

 

a) Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltzari datxezkon Egitasmoei buruzko diruizendapenean egin daitezen aldaketen, horien zergatien eta horretarako erabili diren ihardunbidearena.

b) Lege honetako 25. atalaren babespean egindako zorpetze-egiketena.

c) Lege honetako 26. atalaren babespean egindako maileguketena.

d) Foru-Diputazio bakoitzak Itundutako Zergetatik eskuratutakoak, atalondoko sailkatuta.

e) Ibilgailuen erosketari eta horien zaingoari buruzko orohartzezko argipideak.

 

Erabaki Gehigarriak

 

Lehenengoa - Jarraipen-Batzordeak

 

1.- Arduralaritzak eta Euskal Autonomi Elkarteko Herri-Arduralaritzetako zerbitzuan dagoen langilegoaren Ordezkatze-Erakundeei buruzkoa, hauteskunde-aldia arautzezkoa, lan-baldintzak eta partaidetza erabakitzezkoa den urriaren 6ko 304/87 Dekretuko 17. atalean aipatzen den itunebideko mahai nagusian dauden Sindikaritza-Erakundeek osatutako Jarraipen-Batzordea eratzen da; Batzorde horretan Lege honen 10. ataletik 21.erakoan orokorki emandako, eta bereziki, 10. atalean ohartemandako Diru-Baltza banatu aurretik, Baltza horretan izendatutako hainbatekotik gorako lansariak ekar ditzaten lanarien maileguak banatzeko erizpideak itunetuko dira Jarraipen-Batzorde horretan.

 

2.- Jaurlaritzak, Jarraipen-Batzordeari, honen ihardunbide egokirako, aurreko idazatian esandako diruizendapenen pentzutan, beharrezkoak izan ditzan diru-eskuarteak izendatuko dizkio.

 

3.- Indarrean dauden legeen arauera, Lan eta Gizarte-Segurantza Sailak, ordezkatze-indarrik haundiena izan dezaten Sindikaritza-Erakundeek eta erakunde-mailako ordezkotza izan dezaten Enpresaritza-Erakundeek osatuko duten Batzorde bat eratzen da; eta Batzorde horren egitekoa, 13500, 13600 eta 13210 egitarauak, Lanbide-politikari, Egite-bidezko Hezkuntzari eta Laneko Segurantza eta Osasunbideei buruzkoetan arta egin eta nola egiteratzen direnarekiko zaingoa izango da.

 

Bigarrena - Ospitalentzako eta beste Sorozpide-Erakundeentzako diru-laguntzak

 

Diruegitamu hauetan Ospitalentzako eta beste Sorozpide-Erakundeentzako izendatutako ustiapen laguntzak, baldin eta Etxe horiek honako baldintza hau betetzen badute ordainduko dira:

 

Etxe horien zerbitzuan ari diren lanarien urteko soldaten eta 1989.eko urtarrilaren lehen-egunetikako eragite-indarrezko gehikuntzak ez du Lege honetan Euskal Herri-Arduralaritzako lanarientzat finkatutakoa baino haundiagoa izaterik izango.

 

Hirugarrena - Ikastegietako diru-eskuraketen erabilpena

 

Hezkuntza, Unibersitate eta Ikerketa-Sailaren menpeko Ikastegiek, Autonomi Elkarteko Herri-Arduralaritzaren ekarketez kanpo lor ditzaketen diru-eskuraketak, bere gastutarako erabili ahal izango dituzte bakoitzak bere Eskola-Batzordearekin ituneak egin ondoren.

 

Honetarako, Herriogasuntza eta Dirubidetza-Sailak, besterik gabe, horretarako diru-izendapenak indarrean egon daitezen Diruegitamuetan sartuko ditu, benetan egindako diru-eskuraketen zenbatekoarekin berarekin.

 

Laugarrena - Herri-Baltzu, Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaikien eta Merkataritzako Ihardutze-Erakunde Burujabeentzako agizko eskuraketak

 

Euskadiko Diruegitamuen Jaurpideei buruzko 31/1983 Legearen 22. atalaren arauera, Euskal Autonomi Elkarteko Arduralaritza Nagusiko Diruegitamuetan sartuta dauden Herri-Baltzu, Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaiki eta Merkataritzako Ihardutze-Erakunde Burujabeentzat diren agizko bideraketei dagozkien ordainketetarako diruizendapenak, beti ere jarrita dagoen mugan, diru-laguntzazkoak izango dira hartzaileentzat irabazi eta galeren kontuak orekatzeko beharrezko diren neurrian; hori horrela, neurriz gorako baltzak eman izan balira, kopuru hori gaindikinezkotzat hartuko da, eta ondorioz Euskal Herriko Diruzaintza Nagusira itzuli beharko da.

 

Boskarrena - Industria-Suztapenerako eta Eraldakuntzarako Baltzuaren galerak

 

Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiak, Industria-Suztapenerako eta Eraldakuntzarako Baltzuak enpresa eta industria-alorrak berriz indarrean jartzeko berarizko laguntza gisa egin ditzan diru-egiketen ondoriozko galerak ordainduko ditu.

 

Seigarrena - Ihardutze-Erakunde Burujabeen Berrizendapenak

 

1989.eko emonomia-urtean, Ihardutze-Erakunde Burujabeek arduralaritza eta zerbitzu orokorrei dagozkien egitarauaren 249 diruizendapena gehitu ahal izango dute, bere diruegitamuetatiko edozein diruizendapenetako gaindikako eskuarteekin, dagokion Ihardutze-Erakundearen Diruegitamuetan hasieratik izendatuta dauden diruizendapenetako guztizkoaren % 1eko kopurua egin arte. Diruizendapen honen eskuarte berriak, Euskadiko Diruegitamuen Jaurpideari buruzko 31/1983 Legearen 21.3 atalak aipatzen duen diruegitamu jaurpide beraren menpean berrizendatu ahal izango dira.

 

Zazpigarrena - Indarrean eustea

 

Euskal Autonomi Elkarteko 1988.erako Guztizko Diruegitasmoen maiatzaren 31ko 8/1988 Legearen VI Idazpuruak indarrean jarraituko du oraingo eta hurrengo ekonomia-urteetarako, jarrain aipatzen den aldaketa kontuan izanik:

 

8/1988 Legearen 25.3 atalean ohartemandako akuratze-modua, uztailaren 17ko 1465/1985 Errege-Dekretuaz baliatuz bideratutako berarizko lanak eta agiz kanpokoak diren lan zehatzak akuratzeko hedatzen da.

 

Zortzigarrena

 

1.- Lege hau indarrean jartzetik hasi eta 30 egunen barruan, Jaurlaritzak larehun eta hogeitamar miloi pezetako diruizendapena sortuko du, horren zertakoa hitzez-hitz honela izango dela: Hirugarren Mundurako laguntza: aurrerakuntza-laguntzareko ekintzen dirubideketa".

 

2.- Diruizendapen hori Lehendakaritza-Sailean azalduko da eta berarizko egitaraua izango; eta horren dirubideak Sail guztietako diruizendapenak heinean gutxituz egingo dira.

 

3.- Eusko Legebiltzarreko Giza-Eskubidetako Batzordeak zehaztuko ditu Diru-atal hau Jaurlaritzak egiteratzeko oinarritarako izango diren irizpideak.

 

Azken Erabakiak

 

Lehenengoa - Jaurlaritzari eskua ematea

 

1.- Osakidetzako Osasunketa Erakundeetan, guztientzakoak nahiz batzuentzakoak izan, zerbitzuak betetzen dituen lanariaren ordaintzezko egitura-erakuntzara bideratutako beharrezko xedapenak emateko eskua ematen zaio Jaurlaritzari, baita "Instituto Nacional de la Salud (INSALUD)" delakoaren egitekoak eta zerbitzuak Euskal Autonomi Elkarteari eskuz aldatzeari buruzko azaroaren 6ko 1536/1987 Errege-Dekretuaren bidez Autonomi Elkarteari eskualdatu zaion lanariaren ordaintzezko eta lanerako baldintzen elkarkidetzeko eta berdintzeko ere, aipatutako Ihardutze-Erakunde Burujabeak emandako osasunketa zerbitzuen eraginkortasuna eta ontasun maila hobetzeko bideratutako neurrien artean.

 

Jaurlaritzak, sorozpidetzako beharrizanen arabera, arautuko ditu kupoko osasunketa lanariari iharduneango orduen jaurpidearen gehiketa eskaintzeko baldintzak. Lanari hau, sorozpidetzazko antolapidetik sor daitezkeen zerbitzu Batzordeei atxiki ahal izango zaie ihardute-egituraz eta erapidez. Kupoko mediku espezialistak mailakatutako zerbitzuetan sartu ahal izango dira, Arloko Mediku Espezialista edo Atxikitako Mediku mailarekin.

 

2.- Jaurlaritzari, doakien Udal-Batzarrekin hitzartu ondoren, oraindik Udalen menpe dauden osasunketa-zerbitzu jakin batzuk OSAKIDETZA-Euskal Osasun-Zerbitzuan sartzen joateko lana 1989. urtean zehar aurrera eramateko baimena ematen zaio. Zerbitzu horiek gogo-osasunari eta amahaurren egitarauari dagozkiona da. Halaber, horretarako behar daitezen diruegitamu-aldaketak egiteko baimena ematen da.

 

3.- Lege honetan ohartemandako guztiak osabideratzeko eta egiteratzeko behar daitezen manu guztiak emateko eskua ematen zaio Jaurlaritzari.

 

Bigarrena - Indarrean jartzea

 

Lege hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian osorik argitaratu dedin egunaren biharamonean jarriko da indarrean.

 

IV ERASKINA

 

DIRUEGITAMUKO GASTUEN ZERRENDARI EGINDAKO ALDAKETAK

 

Legeko atalkako idazkian baitetsitako diru-izendapenak Diruegitamuko egitarauko sailkapenean agertzen diren diru-ataletan eta bertan ematen diren zenbatekoz banatuko dira, Lege-Egitasmoarekin batera zetorren agiri-sortan banakatzen zen eran, aldaketa hauek eginez:

 

00 SAILA. LEGEBILTZARRA

 

00010 Egitaraua. Legebiltzarra

01 zerbitzuko "Familiei eta irabazte-xederik gabeko erakundeei" 780 zertakoko diruizendapena 201.611.017 pezeta gehitzen da.

 

01 zerbitzuko "Familiei eta irabazte-xederik gabeko erakundeei" 480 zertakoko diruizendapena 73.758.459 pezeta gutxitzen da.

 

01 SAILA. LEHENDAKARITZA

 

1500 Egitaraua. Drogamenpekotasunen Antolakidetza

05 zerbitzuko 480 zertakoko "Familiei eta erakundeei" 2 diru-ataleko diruizendapena 900.000 gehitzen da.

 

1700 Egitaraua. Emakumearen Euskal Erakundea

07 zerbitzuko "Ihardutze-Erakunde Burujabeentzako agizko gastutarako eskuraketak eta diru-laguntzak" 453 zertakoko diruizendapena 138.178.789 pezeta gehitzen da.

 

07 zerbitzuko "Ihardutze-Erakunde Burujabeentzako domu-egiketetarako eskuraketak eta diru-laguntzak" 743 zertakoko diruizendapena 35.000.000 pezeta gehitzen da.

 

02 SAILA. LEHENDAKARITZA, ZUZENTZA ETA AUTONOMI GARAPENA

 

2040 Egitaraua. Iraskunde-mailako Harremanak eta Toki-Arduralaritza

03 zerbitzuko 480 zertakoko "EUDEL-entzako diru-laguntza" 2 diru-ataleko diruizendapena 4.000.000 pezeta gutxitzen da.

 

2100 Egitaraua. EEE-rekiko Gaiak

08 zerbitzuko 250 zertakoko "EEE-ko Ikaste-saritako argipidetza-modua ezartzeko azterlanak" 1 diru-atala 1.000.000 pezetako diruizendapenez sortzen da.

 

2110 Egitaraua. Ihardutze-Erakunde Burujabeak

09 zerbitzuko 453 zertakoko "HAEE-rentzako eskuraketa, agizko gastutarako" 1 diru-ataleko diruizendapena 3.000.000 pezeta gehitzen da.

 

09 zerbitzuko 743 zertakoko "HAEE-rentzako eskuraketa, domu-egiketetarako" 1 diru-ataleko diruizendapena 7.000.000 pezeta gehitzen da.

 

2130 Egitaraua. Agirigordetegia eta Liburutegia

10 zerbitzuko "Irabazte-xederik gabeko Erakundeei" 480 zertakoko 6.000.000 pezetako diruizendapena kendu egiten da.

 

03 SAILA. NEKAZARITZA ETA ARRANTZUA

 

3020 Egitaraua. Nekazaritza eta Arrantzu-alorreko ikerkuntza

02 zerbitzuko "Eraikuntzak" 610 zertakoko diruizendapena 7.000.000 pezeta gehitzen da.

 

3030 Egitaraua. Nekazaritza eta Arrantzu-alorreko gaikuntza

02 zerbitzuko 480 zertakoko "Pasaiako Eskolarako ikasleen ikaste-saritarako" 1 diru-ataleko diruizendapena 2.000.000 pezeta gehitzen da.

 

3070 Egitaraua. Nekazaritza

05 zerbitzuko 780 zertakoko "Hazi onen erabilera suztatzeko" 1 diru-ataleko diruizendapena 2.500.000 gehitzen da.

 

05 zerbitzuko 780 zertakoko "Landare-gaitzen aurkako borroka-ekintzak" 4 diru-ataleko diruizendapena 2.500.000 pezeta gutxitzen da.

 

05 zerbitzuko 660 zertakoko 1 diru-ataleko eta beste hau jartzen da: "Berezko bazterraldeen zaingoa eta alorkako azterlanak".

 

04 SAILA. EKONOMIA ETA EGITAMUKETA

 

1320 Egitaraua. Zabalkundea

01 zerbitzuko "Argitalpenak eta zabalkundea" 246 zertakoko diruizendapena 1.000.000 pezeta gutxitzen da.

 

05 SAILA. KULTURA ETA TURISMOA

 

5020 Egitaraua. Euskeraren suztapena

02 zerbitzuko 470 zertakoko "Euskerazko filologia-ikerkuntzako liburutarako diru-laguntza" 6 diru-atala 2.000.000 pezetako diruizendapenez sortzen da.

 

02 zerbitzuko 470 zertakoko "Euskerazko pastoral-ikerkuntzako liburutarako diru-laguntza" 7 diru-atala 2.000.000 pezetako diruizendapenez sortzen da.

 

02 zerbitzuko 480 zertakoko "Hizkuntza-ikerkuntzarako Erakundeak eta euskeraren suztapenerako bestelako Elkarteak" 1 diru-atala 4.010.000 pezeta gutxitzen da.

 

5050 Egitaraua. Kultura-Sorkuntza eta Zabalkundea

05 zerbitzuko 610 zertakoko "Nazio-mailako Antzeztokia" 1 diru-atala 10.000 pezetako diruizendapenez sortzen da.

 

5070 Egitaraua. Turismoa

07 zerbitzuko 670 zertakoko "Turismo-gaien argitalpenak" 1 diru-ataleko diruizendapena 6.000.000 pezeta gehitzen da.

 

07 zerbitzuko 670 zertakoko "Iragarki-hesiak" 2 diru-ataleko 6.000.000 pezetako diruizendapena kendu egiten da.

 

06 SAILA. HERRIOGASUNTZA ETA DIRUBIDEAK

 

6010 Egitaraua. Egitura eta Laguntza Orokorra

01 zerbitzuko "Joan-etorriak, egonaldi-gastuak eta toki-aldaketak" 260 zertakoko diruizendapena 500.000 pezeta gutxitzen da.

 

6020 Egitaraua. Zerga-Arduralaritza

02 zerbitzuko "Ikerlanak eta egitasmoak" 660 zertakoko diruizendapena 2.000.000 pezeta gutxitzen da.

 

6030 Egitaraua. Erakundeen eskuarteak eta Herri-Ogasuntzekingo Antolakidetza

03 zerbitzuko 660 zertakoko "Zerbitzuari buruzko Azterlanak" 1 diru-ataleko diruizendapena 1.000.000 pezeta gutxitzen da.

 

03 zerbitzuko "Bilkurak, hitzaldiak eta ikastaldiak" 247 zertakoko diruizendapena 100.000 pezeta gutxitzen da.

 

03 zerbitzuko "Ikerlanak, azterlanak eta egitasmoak" 660 zertakoko diruizendapena 1.000.000 pezeta gutxitzen da.

 

6040 Egitaraua. Teknika-Urgazlaritza

04 zerbitzuko 660 zertakoko "Artezkaritzako gaiei buruzko Azterlanak" 1 diru-ataleko diruizendapena 2.000.000 pezeta gutxitzen da.

 

04 zerbitzuko "Joan-etorriak, egonaldi-gastuak eta toki-aldaketak" 260 zertakoko diruizendapena 250.000 pezeta gutxitzen da.

 

6050 Egitaraua. Euskal Herriko Dirubideketa-Modua eta Diruzaintza Nagusia

05 zerbitzuko "Joan-etorriak, egonaldi-gastuak eta toki-aldaketak" 260 zertakoko diruizendapena 350.000 pezeta gutxitzen da.

 

05 zerbitzuko "Liburuak eta bestelako argitalpenak" 221 zertakoko diruizendapena 200.000 pezeta gutxitzen da.

 

05 zerbitzuko "Bilkurak, Hitzaldiak eta Ikastaldiak" 247 zertakoko diruizendapena 200.000 pezeta gutxitzen da.

 

6060 Egitaraua. Ogasuna eta Akurapena

06 zerbitzuko "Bilkurak, Hitzaldiak eta Ikastaldiak" 247 zertakoko diruizendapena 150.000 pezeta gutxitzen da.

 

06 zerbitzuko " Liburuak eta bestelako argitalpenak" 221 zertakoko diruizendapena 320.000 pezeta gutxitzen da.

 

07 SAILA. HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKUNTZA

 

7010. Egitaraua. Hezkuntza-Arduralaritza

01 zerbitzuko 213 zertakoko "Garraio-gaiak Hezkuntza-Arduralaritzaren ihardunerako gastuak" 1 diru-ataleko 40.000 pezetako diruizendapena kendu egiten da.

 

7040 Egitaraua. Unibertsitateko irakaskuntza

06 zerbitzuko 480 zertakoko "Bizkaian UNED-en etxe berri bat jartzearen dirubidetarako" 7 diru-atala 40.000.000 pezetako diruizendapenez sortzen da.

 

06 zerbitzuko 480 zertakoko 6 diru-ataleko diruizendapena 40.000.000 pezeta gutxitzen da.

 

7070 Egitaraua. Doantasuna eta Irakaskuntzari laguntzea

08 zerbitzuko 480 zertakoko "laguntzapeko aldeetan doantasuna areagotzeko" 9 diru-ataleko diruizendapena 344.000.000 pezeta gutxitzen da.

 

08 zerbitzuko 480 zertakoko "O.H.O. mailako Hezkuntza-Itunetarako" 2 diru-ataleko diruizendapena 344.000.000 pezeta gehitzen da.

 

7080 Egitaraua. Ikerkuntza

07 zerbitzuko 780 zertakoko 2 diru-atalean esaten denari zati hau eranstan zaio: "1989.ean ordaintzeko diruizendapena: 140 MM, 1990.erako lotzezko diruizendapena: 200 MM, GUZTIRA: 340 MM".

 

08. SAILA. INDUSTRIA ETA MERKATARITZA

 

8030 Egitaraua. Industria-Ekintzapidea Berriro indarrean jartzea

03 zerbitzuko "Industria-egitasmo haundi berriak aurkitzeko laguntza" 760 zertakoko diruizendapena 39.000.000 pezeta gutxitzen da.

 

03 zerbitzuko 760 zertakoko "Industria-eraentza, ekoizkortasunea, EDIS, etabar hobetzeko ekintzak suspertzeko laguntzak" 5 diru-ataleko diruizendapena 39.000.000 pezeta gehitzen da.

 

8070 Egitaraua. Merkatal-banakuntza eguneratzea eta hobetzea

07 zerbitzuko 760 zertakoko "Merkataritzako enpresak eguneratzea. P.A. Egitaraua" 1 diru-ataleko diruizendapena 25.000.000 pezeta gehitzen da.

 

8080 Egitaraua. Merkatal-politikaren Ardura eta Eraentza

07 zerbitzuko 480 zertakoko "Atzerrirako saltzaile ez diren Enpresetako artezkarien ari-bidezko gaikuntzarako Ikastaldiak" 1 diru-ataleko diruizendapena 10.000.000 pezeta gutxitzen da.

 

07 zerbitzuko 660 zertakoko "Merkatal-banakuntzari eta atzerri-salmentei buruzko Azterlanak" 1 diru-ataleko diruizendapena 15.000.000 pezeta gutxitzen da.

 

8080 eta 8090 egitarauetako argipide-txosten, helburu eta ekintzetako idazkera teknikazko zuzenketa-eskearen bidez zuzentzen da. Zuzenketa horrek honela dio:

 

8080 EGITARAUA: PPP3 EGITARAUAREN BANAKAKO LABURPENA

 

ADIERAZGARRIAK:

 

1.- Atzerrirako saltzaile diren enpresen zenbatekoa.

2.- Gaitutako lanbidedunen kopurua.

3.- Bezero izan litezkeen atzerritarren ikustaldiak.

4.- Atzerri-salmentarako enpresarien arteko egiturak sortaraztea.

 

EKINTZAK:

 

1.- Zabalkunde egitezko, eta euskal enpresen kanporako irteeraren egitamuketa egin beharraz jabetuta, ekintza bereziak burutzea.

2.- Merkatu berriak urratzeko eta lehendik daudenei indar emateko egitarauei diruz laguntzea.

3.- Kanpo-merkataritzarekikoan gaitzeko eta alor horretako ikerlanetarako ikaste-sariak sortaraztea.

4.- Kanpoko bezero izan litezkeenak erakartzeari indar emateko xedezko ekintzatan lankide izan eta horiei diruz laguntzea.

5.- Kanpo-suztapenera jozko ekintzei diruz lagunduz, feriei indar ematea eta Bilboko Nazioarteko Ferian eskuhartzea.

6.- Atzerri-salmentarako enpresa-taldeak sortzeko aholkularitza eta bultz egitea.

 

ADIERAZGARRIAK:

 

1.- Hitzaldien, jardun-aldien, argitalpen berezien zenbatekoa.

2.- Ikerlan, merkatuko eta merkatu berriak jartzeko azterlanen laguntzarako zehaztapidetzen zenbatekoa.

3.- Ikaste-saridunen zenbatekoa.

4.- Merkataritza-lanak.

5.- Bisitarien zenbatekoa.

6.- Harremanak izandako enpresen zenbatekoa.

 

8090 Egitaraukoak dira.

 

8090 EGITARAUA: PPP3 EGITARAUAREN BANAKAKO LABURPENA

 

ADIERAZGARRIAK:

 

1.- Erakuntza-egitamua eta suztaketa-egitamuak.

2.- Harremanen gai izandako enpresak edo alorrak.

3.- Laguntzen gai izandako enpresak edo alorrak.

 

EKINTZAK:

 

1.- A.E.-ko ekoizkien banakuntza eta suztakuntzako arazoen etenik gabeko arakaketa eta igerbidea.

2.- Merkatuaren zaingoa.

3.- Gaikuntzarako egitarauak.

 

ADIERAZGARRIAK:

 

1.- Toki bereko lanak (xehapen-bilketa), azterlanak, txostenak argitalpenak.

2.- Ikuskaketa-lanak.

3.- Ikastaldiak, gaikuntzaren onuradun izan direnak.

 

8080 Egitaraukoak dira.

 

09 SAILA. HERRIZAINGOA

 

1320 Egitaraua. Zabalkundea

04 zerbitzuko "Argitalpenak eta zabalkundea" 246 zertakoko diruizendapena 500.000 pezeta gutxitzen da.

 

9090 Egitaraua. Agiri-sortak eta Lanerako antolakidetza

06 zerbitzuko "Beste lan batzuk" 259 zertakoko diruizendapena 3.000.000 pezeta gutxitzen da.

 

10 SAILA. HIRIGINTZA, ETXEBIZITZA ETA INGURU-GIROA

 

10020 Egitaraua. Inguru-giroaren ontasun-maila

02 zerbitzuko 248 zertakoko 150.000 pezetako diruizendapena kendu egiten da.

 

02 zerbitzuan, 150.000 pezetako diruizendapenez, "Beste Gastu berezi batzuk" 249 zertakoa sortzen da.

 

10050 Egitaraua. Herri-alorreko Etxebizitzen suztaketa eta Birgaikuntza

04 zerbitzuko 212 zertakoko "Bizkaiko Lurralde-Zerbitzuko Etxebizitza-Sailetako Elkarteko gastuak eta Konponketa Txikiak" 4 diru-ataleko diruizendapena 2.000.000 pezeta gehitzen da.

 

04 zerbitzuko 214 zertakoko "Bizkaiko lurralde-zerbitzuko altzari eta idazgu-tresneriari bere onean eustea" 2 diru-ataleko diruizendapenak 2.000.000 pezeta gutxitzen da.

 

03 zerbitzuko 700 zertakoko 1 diru-ataleko izena aldatu eta: "Autonomi Elkarteko 1/25.000 mailako mapa egiteko Ituneak. 1989.ean ordaintzeko izendatutakoa: 55 MM. 1990.erako lotzezko izendapena: 55 MM. GUZTIRA: 110 MM." jartzen da.

 

03 zerbitzuko 741 zertakoko 1 diru-ataleko izena kendu eta "Autonomi Elkarteko mapagintzarako azpiegitura egiteko Ituneak. 1989.ean ordaintzeko izendapena: 30 MM. 1990.erako lotzezko izendapena: 30 MM. GUZTIRA: 60 MM." jartzen da.

 

10080 Egitaraua. Eraikuntzak

05 zerbitzuko 660 zertakoko "Etxebizitzatarako azterlanak eta egitasmoak, antolapideak eta hirigintza" 2 diru-atala 50.000.000 pezetako diruizendapenez sortzen da.

 

05 zerbitzuko 660 zertakoko "Azterlan zehatzak cta gizarte-zuduzko etxebizitza-egitasmoa eta berritan sortutako lur-eremutako antolapidetako eraikuntzak" 2 diru-ataleko 30.000.000 pezetako diruizendapena kendu egiten da.

 

05 zerbitzuko 660 zertakoko "Elkarte-antolapidetarako tegiak egiteko azterlanak eta egitasmoak eta herri-alorreko marrarteen hirigintza-lanak" 3 diru-ataleko 20.000.000 pezetako diruizendapena kendu egiten da.

 

11 SAILA. GARRAIOAK ETA HERRI-LANAK

 

11230 Egitaraua. Portuetako azpiegitura sortzea

08 zerbitzuko 612 zertakoko 3 diru-ataleko izena aldatu eta "Donostiako Portua. Jaranako zolugintza, hesi eta guztiko tranpalen hobekuntza eta bestelako lanak. 1989.ean ordaintzeko izendapena: 1 MM. 1990.erako lotzezko izendapena: 25 MM. GUZTIRA: 26 MM." jartzen da.

 

08 zerbitzuko 612 zertakoko 5 diru-ataleko izena aldatu eta "Getariko portua. Zerbitzu-aldea haundiagotzea, argiak, eraikuntzak, zerbitzua eta beste lan batzuk. Ordaintzeko izendapena: 6 MM. Gerorako lotzezko izendapena: 144 MM. eta 1991.erakoa: 300 MM. GUZTIRA: 450 MM." jartzen da.

 

08 zerbitzuko 612 zertakoko 6 diru-ataleko izena aldatu eta "Orioko portua. Ordaintzeko izendapena: 2 MM. 1990.erako lotzezko izendapena: 100 MM. eta 1991.erakoa: 110 MM. GUZTIRA: 212 MM." jartzen da.

 

08 zerbitzuko 612 zertakoko 9 diru-ataleko izena aldatu eta "Lekeitioko portua. Zolugintza. Ordaintzeko izendapena: 2 MM. 1990.erako lotzezko izendapena: 25 MM. GUZTIRA: 27 MM." jartzen da.

 

08 zerbitzuko 612 zertakoko 10 diru-ataleko izena aldatu eta "Ondarruko portua. Sarrera berria. Ordaintzeko izendapena: 1 MM. 1990.erako lotaezko izendapena: 250 MM. eta 1991.erakoa: 250 MM. GUZTIRA: 501 MM." jartzen da.

 

12 SAILA. OSASUNKETA ETA EGARIPENA

 

12400 Egitaraua. Herri-Osasuna

40 zerbitzuko "Udalentzako Diru-laguntza, Hiri Osasungarriak Egitaraua" 452 zertakoko diruizendapena 5.000.000 pezeta gehitzen da.

 

40 zerbitzuko "Zerrendaratu ezineko idazgugaiak" 220 zertakoko diruizendapena 200.000 pezeta gutxitzen da.

 

40 zerbitzuko "Liburuak eta bestelako Argitalpenak" 221 zertakoko diruizendapena 400.000 pezeta gutxitzen da.

 

12500 Egitaraua. Osasun-Sorozpidetza

50 zerbitzuko 640 zertakoko "Osasun-Hezkuntzako idazgurako Erredizak" 1 diru-ataleko diruizendapena 1.000.000 pezeta gutxitzen da.

 

50 zerbitzuko "Arterako, kultura eta suztapenerako Diruezarketak. Hezkuntza-tegia" 670 zertakoko diruizendapena 7.400.000 pezeta gutxitzen da.

 

50 zerbitzuko 640 zertakoko "Osasun-Hezkuntzako idazgurako Erredizak" 1 diru-ataleko diruizendapena 1.000.000 pezeta gutxitzen da.

 

12600 Egitaraua. Osasun-Argipideketa eta Haztaketa

60 zerbitzuko 480 zertakoko 7 diru-ataleko izena aldatu eta "Bidaitarako Zorroak" jartzen da.

 

12700 Egitaraua. Egaripena

70 zerbitzuko 452 zertakoko "OMIC-en zaingorako Laguntzak" 1 diru-ataleko diruizendapena 5.000.000 pezeta gehitzen da.

 

12800 Egitaraua. Osakidetza

80 zerbitzuko 453 zertakoko "Osakidetzaren agizko gastuetarako laguntza" 1 diru-ataleko diruizendapena 10.000.000 pezeta gutxitzen da.

 

80 zerbitzuko 743 zertakoko "Osakidetzaren domu-gastuetarako laguntza" 1 diru-ataleko diruizendapena 10.000.000 pezeta gehitzen da.

 

80 zerbitzuko 453 zertakoko "Osakidetzaren agizko gastuetarako laguntza" 1 diru-ataleko diruizendapena 30.000.000 pezeta gutxitzen da.

 

13 SAILA. LANA ETA GIZARTE-SEGURANTZA

 

13200 Egitaraua. Lan-Baldintzak eta Laneko Harremanak

21 zerbitzuko 480 zertakoko "Sindikaritza-Erakundeentzako laguntzak" 1 diru-ataleko diruizendapena 26.400.000 pezeta gehitzen da.

 

13500 Egitaraua. Lanbide-Suztapena

31 zerbitzuko "Lanbiderako Herri-Izaikiaren Gastuen Dirubideak" 456 zertakoko diruizendapena 3.000.000 pezeta gutxitzen da.

 

13700 Egitaraua. Gizarte-Ongundea

33 zerbitzuko 741 zertakoko "Foru-Erakundeei Gauzazko Diruezarketetarako" 1 diru-ataleko diruizendapena 5.000.000 pezeta gehitzen da.

 

13930 Egitaraua. Txirotasunaren aurkako borrokarako erabateko Egitamua

10 zerbitzuko 451 zertakoko "Foru-Erakundeei" 1 diru-ataleko diruizendapena 4.250.000.000 pezeta gehitzen da.

 

10 zerbitzuko 480 zertakoko "Familiei eta irabazte-xederik gabeko Erakundeei" 1 diru-ataleko diruizendapena kendu egiten da. Diru-sarrerarik gabeko 8.000 famili hartuko dituen aringarritarako laguntzak.

 

10 zerbitzuko 452 zertakoko "Udal izaikiei eta lurralde-mailako beste izaikiei" 1 diru-ataleko diruizendapena kendu egiten da.

 

95 SAILA. IRASKUNDE-MAILAKO ESKUARTEAK

 

95020 Egitaraua. Eskuraketak eta Erresumako beste Dirutza batzuk

02 zerbitzuko 402 zertakoko "Insalud-Gizarte-Segurantzako agizko Eskuraketak" 1 diru-ataleko diruizendapena 600.000 pezeta gehitzen da.

 

99 SAILA. ZENBAIT SAIL

 

99010 Egitaraua. Zenbait Sailen Gastuak

09 zerbitzuko 610 zertakoko 1 diru-ataleko izena aldatu eta "Sail ugarirentzako Eraikuntzak. 1989.ean ordaintzeko izendapenak: 1.500 MM. 1990.erako lotzezko izendapena: 800 MM. 1991.erakoa: 800 MM. GUZTIRA: 3.100" jartzen da.

 

99020 Egitaraua. Orohartzezko Izendapena

09 zerbitzuko 680 zertakoko "Diruizendapenetako mentsei erantzuteko" 1 diru-ataleko diruizendapena 331.791.347 pezeta gutxitzen da.

 

09 zerbitzuko 680 zertakoko "Diruizendapenetako mentsei erantzuteko" 1 diru-ataleko diruizendapena 35.070.000 pezeta gehitzen da.

 

ARDURALARITZAKO IHARDUTZE-ERAKUNDEEN DIRUEGITAMUEI EGINDAKO ALDAKETAK

 

41 SAILA. OSAKIDETZA

 

41100 Egitaraua. Eraentza Orokorra

04 zerbitzuko 249 zertakoan, "Botika-zaingorako Egitaraua" 9.000.000 pezetako diruizendapenez, 3 diru atala sortzen da.

 

04 zerbitzuko 247 zertakoko "Bilkurak, Hitzaldiak eta Eraentza Orokorreko Ikastaldiak" 1 diru-ataleko diruizendapena 9.000.000 gutxitzen da.

 

04 zerbitzuko 246 zertakoko "Eraentza nagusiko argitalpenak eta zabalkundea" 1 diru-ataleko diruizendapena 30.000.000 pezeta gutxitzen da.

 

SARRERAK

 

41100. Eraentza Nagusia

04 zerbitzuko 450 zertakoko "Osasunketa eta Egaripen-Sailarengandik agizko gastutarako jasotako eskuraketak" 2 diru-ataleko sarrerak 30.000.000 pezeta gutxitzen dira.

 

HAEE

 

43020 Egitaraua. Herrilanarien aukeraketa

03 zerbitzuko 860 zertakoko "Tajuketa, sorkuntza" 1 diru-ataleko diruizendapena 3.000.000 pezeta gehitzen da.

 

43060 Egitaraua. Gaikuntza eta Hobekuntza

03 zerbitzuko 247 zertakoko "Hobetzeko eta birgaitzeko ikastaldiak" 1 diru-ataleko diruizendapena 5.400.000 pezeta gehitzen da.

 

03 zerbitzuko 247 zertakoko "Toki-Arduralaritzako Ikastaldiak" 2 diru-ataleko 2.400.000 pezetako diruizendapena kendu egiten da.

 

43080 Egitaraua. Lurralde eta Hiri-Azterlanetarako Euskal Ikastetxea

03 zerbitzuko "Erredizak" 640 zertakoko diruizendapena 2.000.000 pezeta gehitzen da.

 

03 zerbitzuko "Idazgu-tresneriak" 641 zertakoko diruizendapena 2.000.000 pezeta gehitzen da.

 

SARRERAK

 

43040 Egitaraua. Zerbitzu Nagusiak

01 zerbitzuko 450 zertakoko "HAEE-ren Ihardunbidea" 1 diru-ataleko sarrerak 3.000.000 pezeta gehitzen dira.

 

01 zerbitzuko 750 zertakoko "HAEE-ren domu-egiketak" 1 diru-ataleko sarrerak 7.000.000 pezeta gehitzen dira.

 

47 SAILA. EMAKUMEAREN EUSKAL ERAKUNDEA

 

47100 Egitaraua. Emakumearen Euskal Erakundea

01 zerbitzuko 100 zertakoko "Artezkari bat" 1 diru-ataleko diruizendapena 1.227.317 pezeta gehitzen da.

 

01 zerbitzuko 100 zertakoan, 5.727.452 pezetako diruizendapenez, "Idazkari Nagusi bat" 2 diru-atala sortzen da.

 

01 zerbitzuko 110 zertakoan, 4.132.178 pezetako diruizendapenez, "Behin-behingorako lanarientzako Lansariak" 1 diru-atala sortzen da.

 

01 zerbitzuko "Arduralaritza-akurapenezko Lanarigoaren Lansariak" 140 zertakoko diruizendapena 3.141.536 pezeta gehitzen da.

 

01 zerbitzuko "Erabiltzailearen pentzutango ordainketak" 160 zertakoko diruizendapena 2.050.306 pezeta gehitzen da.

 

01 zerbitzuko "Altzari eta Erredizen Alogerak" 204 zertakoa 1.000.000 pezetako diruizendapenez sortzen da.

 

01 zerbitzuko "Liburuak eta bestelako argitalpenak" 221 zertakoko diruizendapena 700.000 gehitzen da.

 

01 zerbitzuko 230 zertakoko "Ura, berogailua, argia, argi-indarra, eta bestelako gastuak" 1 diru-ataleko diruizendapena 800.000 pezeta gehitzen da.

 

01 zerbitzuko "Adierazpenak" 240 zertakoko diruizendapena 1.000.000 pezeta gehitzen da.

 

01 zerbitzuko "Garraioak" 241 zertakoa 1.000.000 pezetako diruizendapenez sortzen da.

 

01 zerbitzuko "Gizarte-Harremanak" 244 zertakoa 1.500.000 pezetako diruizendapenez sortzen da.

 

01 zerbitzuko 246 zertakoko "Gizartea jabetuarazteko ekintzak" 1 diru-atala 50.000.000 pezetako diruizendapenez sortzen da.

 

01 zerbitzuko 246 zertakoko "lkurra" 2 diru-atala 5.000.000 pezetako diruizendapenez sortzen da.

 

01 zerbitzuko 247 zertakoko "Bilkurak, hitzaldiak eta lanarigoarentzako ikastaldiak" 1 diru-atala 1.500.000 pezetako diruizendapenez sortzen da.

 

01 zerbitzuko 247 zertakoko "martxoaren 8ko jardunaldien antolakuntza" 2 diru-atala 4.000.000 pezetako diruizendapenez sortzen da.

 

01 zerbitzuko 247 zertakoko "Artezte-Batzordeari eta laneko batzordeentzako laguntza" 3 diru-atala 6.000.000 pezetako diruizendapenez sortzen da.

 

01 zerbitzuko "Azterlanak eta Erizpenak" 250 zertakoa 5.000.000 pezetako diruizendapenez sortzen da.

 

01 zerbitzuko "Argitalpenak" 251 zertakoa 4.000.000 pezetako diruizendapenez sortzen da.

 

01 zerbitzuko "Garbikuntza" 253 zertakoko diruizendapena 700.000 pezeta gehitzen da.

 

01 zerbitzuko 259 zertakoko "Zaingorako akuraketak" 1 diru atala 1.000.000 pezetako diruizendapenez sortzen da.

 

01 zerbitzuko "Joan-etorriak, egonaldi-gastuak eta toki-aldaketak" 260 zertakoko diruizendapena 3.000.000 pezeta gehitzen da.

 

01 zerbitzuko "Udal Izaikiei eta bestelako lurralde-izaikiei" 452 zertakoa 1.200.000 pezetako diruizendapenez sortzen da.

 

01 zerbitzuko 480 zertakoko "Ikastaldien, biltzarren eta mintegien Antolakuntzarako laguntzak" 1 diru-atala 3.000.000 pezetako diruizendapenez sortzen da.

 

01 zerbitzuko 480 zertakoko "Ikerlanetarako laguntzak" 2 diru-atala 5.000.000 pezetako diruizendapenez sortzen da.

 

01 zerbitzuko 480 zertakoko "Ikastaldietara joateko laguntzak" 3 diru-atala 1.500.000 pezetako diruizendapenez sortzen da.

 

01 zerbitzuko 480 zertakoko "Elkarteentzako Laguntzak" 4 diru-atala 25.000.000 pezetako diruizendapenez sortzen da.

 

01 zerbitzuko "Eraikuntza bereziak" 612 zertakoa 4.000.000 pezetako diruizendapenez sortzen da.

 

01 zerbitzuko "Erredizak" 640 zertakoa 3.000.000 pezetako diruizendapenez sortzen da.

 

01 zerbitzuko "Idazgu-tresneriak" 641 zertakoa 1.000.000 pezetako diruizendapenez sortzen da.

 

01 zerbitzuko "Argipideketa-bidetarako Tresneriak" 650 zertakoa 2.000.000 pezetako diruizendapenez sortzen da.

 

01 zerbitzuko "Ikerlanak, azterlanak eta egitasmoak" 660 zertakoko diruizendapena 25.000.000 pezeta gehitzen da.

 

01 zerbitzuko "Autonomi Elkarteko Arduralaritzaren agizko eskuraketak" 450 zertakoko diruizendapena 138.178.789 pezeta gehitzen da.

 

01 zerbitzuko "Autonomi Elkarteko Arduralaritzaren domu-eskuraketa" 750 zertakoko diruizendapena 35.000.000 pezeta gehitzen da.

 

HERRI-IZAIKI ETA BALTZUEN DIRUEGITAMUETAN EGINDAKO ALDAKETAK

 

SPRI, Akziokako Herri-Baltzua

 

89/12/31ko kontu-garbitasunean "Konponketak egiteko eta berarizko lanetarako emendioak" txatala aldatu eta, hainbateko beraz, honako hau jartzen da: "Dirubidetako diruezarketen balio-galeretarako emendioak".

 

Teknologi Elkartea, A.B.

 

Domu-Egitamuko "Geldiarazte-bidetangoak" 3 atalburuko diruizendapena 141.000.000 pezeta gutxitzen da.

 

Domu-Egitamuko "Erabiliango domuko aldaketak" 8 atalburuko diruizendapena 396.312.000 pezeta gutxitzen da.

 

SARRERAK

 

Domu-Egitamuko "Bizkaiko Foru-Aldundiak eta Zamudioko Udalak domua jartzea" 2.1.1 zertakoko sarrerak 537.312.000 pezeta gutxitzen dira.

 

DIRUEGITAMUKO SARREREN ZERRENDAN EGINDAKO ALDAKETAK

 

07 SAILA. HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKUNTZA

 

70110 Egitaraua. Hezkuntza-Arduralaritza

07 zerbitzuko 320 zertakoko "Lakak-Bizkaiko Euskera-zerbitzuaren Sarrerak" 6 diru-ataleko sarrerak 600.000 pezeta gutxitzen dira.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra