16/1997 Legea, azaroaren 7koa, Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legea aldatzekoa.
1997-11-07Erakundea: Eusko Legebiltzarra
Argitalpena: EHAA, 1997/10/18, 221. zk.; EAO, 2012/1/14, 12. zk.
§
201. 16/1997 LEGEA, AZAROAREN 7KOA, EUSKAL FUNTZIO PUBLIKOARI BURUZKO LEGEA
ALDATZEKOA
ZIOEN
ADIERAZPENA
Euskal Funtzio Publikoari buruzko
uztailaren 6ko 6/1989 Legearen bidez (§119) aurrerapauso garrantzizkoa eman
zen, guztientzat balioko zuen ereduari jarraiki, euskal administrazioetako giza
baliabideak eratu eta tajutzeko, eta hori, alor horretako oinarrizko
ordenamenduak eskaintzen zituen aukera murritzen barruan. Ia-ia zortzi urte
igaro dira, legeak indarra hartu zuenetik, eta egin zaizkion aldaketak gutxi
izan dira. Aldaketa horien helburua sustantiboak ez diren prebisio batzuk 1992,
1995 eta 1997 urteetako aurrekontuei buruzko legeen bidez eguneratzea izan da;
izan ere, Funtzio Publikoari buruzko Legearen aplikazioaren eraginez alde
batetik, eta bere oinarrizko erregulazioagatik bestetik, beharrezkotzat jo da
prebisio horiek egitea.
Hori horrela izanik ere, ez dira landu
giza baliabideen kudeaketa azkartuko duten erreforma sakonagoak, ez eta
Administrazioaren barruan plangintza estrategikoa ezartzen laguntza eskainiko
duten erreformak ere. Bi gaiok errealitate beraren alde biak dira, izan ere,
kudeaketarako baliabideen zurruntasunak oztopatu egiten du, eragotzi agian,
plangintza zuzen bat.
Giza baliabideak kudeatzeari dagokionez,
nabarmena da, alor horretan gertatu den eskumen-pilaketa handiak, 1989ko Legeak
finkatu zuenak alegia, indarra galdu duela apurka-apurka, jarduera hori
behar-beharrezkoa zen arren euskal funtzio publikoa gorpuzteak lehentasuna
zuenean. Horrela eman zen aditzera Herri Administrazioa Arrazoizkotzeko eta
Hobetzeko Batzordearen txostenean. Txosten hori Jaurlaritzak 1994ko ekainean
onartu eta orain agintean dagoen Jaurlaritza osatzeari buruzko Koalizio
Akordioan bere alderik behinenetan onartu zen. Horiek horrela, akordio horretan
jasotzen diren norabideen arabera, izan ere, politika publikoak aurkezterakoan
giza baliabideen izaera estrategikoa indartzearen aldekoak baitira norabide
horiek, eta, horren ondorioz, politikok gauzatzeko ardura duten sailek
baliabide horiek kudeatzeko autonomia eurenganatzen badute, lege honek
lanpostuei buruz gaur egun Jaurlaritzaren Kontseiluak bere gain dituen
eskumenak sailetako titularren esku uzteko bideak ezarriko ditu. Horren ildotik
esan behar da, hala ere, eskumenak berrizendatzeko aukerak eskaini arren, ez
dela zuzenean gauzatzen, izan ere, egungo egoeratik adierazitako eredura
igarotzeak argibide eta kontrol-sistemak ezartzea eskatzen du, arian-arian
eratuko direnak alegia.
Bestalde, Funtzio Publikoaren Euskal
Kontseilua lehendik bereganatuta dituen egitekoetara egokitzea dakar eskumenak
eta antolaera berraztertzeak. Aurrerantzean osaera eraginkorragoa izango du,
erkatutako ereduekin bat datorrena; bermatu egingo du, hala ere,
administrazioek eta sindikatuek kontseiluan parte hartzea, eta hori,
sindikatuek administrazio horietan zabalik eduki behar dituzten gainerako
organu eta jarduneko bideen kaltetan gabe. Kontseiluaren egitekoek lehengoan
diraute, jardunean egon den zortzi urteko errealitateari egokitzen baitzaizkio,
baita oraintsukoa den administrazio publikoen errejimen juridikoari buruzko
legediari ere, lehendik ere kontseiluarentzat aplikagarria zenari hain zuzen.
Plangintza estrategikoa dela-eta,
interesgarriak dira 1994az geroztik Estatuan eta autonomi elkarteetan gertatu
diren berrikuntzak. Berrikuntza horiei buruzko araugintza ez da izan, ez,
egokiena, ez baitute ekarri hain beharrezkoa den enplegatu publikoaren
estatutuaren birplanteaketa, hots, autonomien Estatuaren izaera aunitzari
egokitu dakiona eta, politika publikoak tajutu eta burutzeko funtsezkoak diren
elementuetariko bati dagokionez, autogobernuaren garapena ekar dezana. Dena
dela, birdefinitze hori gerta ez dadin bitartean, onuragarria litzateke giza
baliabideak arrazionalizatzeko sistemak, alegia, euskal administrazioen
berezitasunei egokitutako programak garatzea ahalbidetuko dutenak, gure
legedian modu formalean arautzea.
Oinarrizko araudian
arrazionalizazio-sistemak, enplegurako egitasmoak adibidez, sartzeak, familia
babesteari buruz xedapen aurreratuagoak indarra hartzeak eta Europako
Batasunaren Ituna aplikatzeak eragin itzela izan dutenez egoera
administratiboen errejimenean, segurtasun juridikoko arrazoiek errejimen horren
erregulazio osatuago baten egokitzapena eskatzen dute. Segurtasun juridikoak,
bestalde, abagune honetaz baliatzea eskatzen du 1989an jasotako prebisioen
nondik norakoak eta eragina argiago zehazteko, izan ere, interpretazio
kontrajarriak ekarri baitituzte legegilearen borondatearekiko. Egoera horren
barruan sar ditzakegu administrazio publikoen arteko mugikortasuna edo gradu
pertsonala sendotzeko modua. Arrazoi berdintsuak egon dira baita ere beste
erabaki batzuen erredakzioa aldatzeko eta, duten oinarrizko izaera dela-eta,
Euskal Autonomi Elkartean aplikagarriak diren arauak beren-beregi sartzeko.
Azkenik, eskualdaketen ondorioz edozein
euskal administraziok beregana ditzakeen langileak integratzeaz dihardu legeak.
Hori, gai horren inguruan ordenamendu juridikoak eskaintzen dituen aukerak
aplikatzearen arabera, eta eskualdaketa horiek eragindako antolaketa-alorretan
egon dauden giza baliabideak arrazionalizatzearen arabera. Ildo horretatik,
merezimenduaren eta gaitasunaren erizpideak guztiz bermatu eta
eraginkortasunari egokitzeko, jurisprudentziaren erizpiderik zehatzenak
erabiltzen dira.
Salbaguarda berarekin, eta epe laburrean
ezabatu beharko litzatekeen berariazko prozedura lez hartuta, 1989ko Legearen
aldibaterako erabakietatik seigarrenean jasotako epea ireki egiten da berriro.
Erabaki horretan agindutakoa erabaki horrek indarra hartu aurretik karrerako
funtzionari edo lan-itunepeko langile izatera iritsi eta Administrazioarekin
duten loturaren araberako zerbitzu-harremanari dagozkion lanpostuak ez baizik
eta beste lanpostu batzuk beteko dituztenei aplikatuko zaie. Berriro irekitze
hori, erabaki horretan ezarritako epe-mugaren ondorioz, beharrezkotzat eta
egokitzat jotzen da. Epe-muga hori, batzuetan, lanpostuen zerrendak gertatzeari
buruz erabaki gehigarrietatik bosgarrenean agindutakoa bete ezinaren ondorioa
izan da, eta beste batzuetan, agindu hori burutzeko hasi diren jarduerak eta
horietarako deialdiak ezereztu dituzten beste arrazoi batzuen ondorioa.
Neurri hori, nolanahi ere, prozesu horiek
beti bete behar duten izaera bereziari eta errepikaezinari lotuko zaio
zehatz-mehatz, horiei buruzko konstituzio-jurisprudentziaren arabera. 1989ko
Legean jaso gabeko prebisio bakarra sartzen da hain zuzen ere, prozesuon izaera
bereziarekin bat datorrena. Administrazioei aukera ematen zaie arauaren barne
sartzen diren langileek, hots, aukeraketa-prozesuen bidez lan-itunepeko langile
izatea lortu dutenek, ez ditzaten egin ezagupenak eta gaitasunak egiaztatzeko
probak, baldin eta lehendik burututa eta gaindituta badituzte.
Integrazio-prozedurok bide ematen dute,
benetan, giza baliabideak era arrazoizkoagoan kudeatzeko, eta, ondorioz,
efizientzia eta eraginkortasun handiagoa izateko bai kudeaketa publikoan eta
bai euskal administrazioek herritarren gurariak asetzeko lanean.
I ATALBURUA
EUSKAL ADMINISTRAZIO PUBLIKOEN
ZERBITZUKO LANGILEGOA
Lehenengo
Atala - Erabaki orokorrak
Euskal Funtzio Publikoari buruzko
uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 2.1 atalaren d) letra honela geldituko da:
"2.
Atala
1.- (...)
d) Foru eta Toki Administrazioak eta horien
Erakunde Autonomoak".
2.
Atala - Organuak eta horiei dagozkienak
1.- 5.
ataleko h) eta i) letrak aldatu egiten dira, eta honela geldituko dira.
"5.
Atala
1.- (...)
h) Sail eta Erakunde Autonomo bakoitzarentzat egokiena
izan daitekeen lanpostu-egitura ezartzea.
i) Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren
eremuan, lanpostuen sailkapen-erizpideak finkatzea eta horiei dagozkien
zerrendak onartzea".
2.- 5.
atalari 2 idazati berria gehitzen zaio; orain duen testua 1 idazati lez
gelditzen da. 2 idazati berriak honela dio:
"2.- Jaurlaritzak Sailburuen esku utzi dezake
beren menpeko Sail eta Erakunde Autonomoetako lanpostuen zerrendak onartzeko
eskuduntza. Horrelakoetan, egitura organikoari buruzko arauetan ezarritako
eskuduntza-banatzearen arabera, Sailek gertatuko dituzte zerrendak. Sailek,
zerrendok jasoko dituzten aginduak eman aurretik, funtzio publikoaren ardura
duen Sailaren onarpena beharko dute".
3.- 6.1
e) atalari erredakzio berria ematen zaio, honela geldituko dela:
"6.
Atala
1.- (...)
e) Sail eta Erakunde Autonomo bakoitzarentzat
onuragarriena den lanpostu-egitura proposatzea Jaurlaritzari. Lanpostuen
zerrendak gertatzea, eta horiek onartzeko proposamena egitea Jaurlaritzari,
lege honetako 5.2 atalean jasotako deskonzentrazio egoeran izan ezik. Lege
honetako 18.2 eta 50.6 ataletan aurrikusitako lanpostuak eta funtzionariak
berratxikitzeko erabakia hartzea, baldin eta Sailean aldaketak eragiten
badituzte.
Enplegu
publikorako eskaintza gertatu eta onartzea. Sailaren beraren ekimenez edo
eragindako Sailen ekimenez, giza baliabideak arrazionalizatzeko programak
gertatu eta onartzea, Sail bakarrerakoak direnak izan ezik".
4.- 8
b) atala honela geldituko da:
"8.
Atala
(...)
b) lege honetan esaten dena garatuz, Jaurlaritzaren
Kontseiluak onar ditzan xedapen orokorrei buruzko proiektuak hilabeteko epean
informatzea".
5.- 9.
atala honela geldituko da:
"9.
Atala
1.- Honako hauek izango dira Funtzio Publikoaren
Euskal Kontseiluko kide:
a) funtzio publikoaren alorrean eskuduntza duen
Sailburua, hau buru izango dela,
b) Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioko
bost ordezkari, funtzio publikoaren alorrean eskuduntza duen Sailburuak
langile-kopuru handiena atxikita dagoen Sailetako langileen kudeaketaren ardura
duten goi-karguen artetik izendatuta,
c) Foru Diputazioetatik ordezkari bana,
horietariko bakoitzak izendatua,
d) Udal Batzarretatik hiru ordezkari, Euskal
Autonomi Elkartean ordezkaririk gehien duen elkarteak izendatuta, eta
e) langilegoaren sei ordezkari, sindikatuek
izendatuak, Euskal Administrazio Publikoetan dituzten ordezkarien arabera.
2.- Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio
Orokorreko ordezkari bat arituko da idazkari-lanetan. Funtzio publikoaren
alorrean eskuduntza duen Sailburuak izendatuko du.
3.- Kide horien ordezkoak izenda daitezkeela
jaso dezake Kontseiluaren arautegiak. Arautegi hori gizartearen interesak
ordezkatzen dituzten erakundeek parte hartzen duten administrazio arteko organu
kolejiatuei aplikagarria zaien errejimen juridikoari egokituko zaio. Akordioak
hartzerakoan berdinketarik egongo balitz, Kontseiluko buruak emango luke boto
ebazlea".
6.- 10.1
e) atala honela geldituko da:
"10.
Atala
1.- (...)
e) Saileko lanpostuen zerrendak proposatzea eta,
5.2 atalean aurrikusitako egoeran, gertatu eta onartzea. Lege honetako 18.2 eta
50.6 ataletan aurrikusitako lanpostu eta funtzionari-berratxikitzeak
erabakitzea, baldin eta Sailez aldatzerik ez badakarte.
Bere Sailerako diren giza baliabideak
arrazionalizatzeko programak gertatu eta onartzea".
7.- 10.3
atala honela geldituko da:
"10.
Atala
(...)
3.- Behin-behineko langileak izendatzea eta e)
letran jasotakoa izan ezik, 1 idazatian aipatzen diren eskuduntzak, horiei
atxikitako langileei dagokienez, Erakunde Autonomoetako organuek gauzatuko
dituzte, euren egitura eta jardute-arauetan ezarrita dagoen
eskuduntza-banaketaren arabera".
II
ATALBURUA
FUNTZIO PUBLIKOA EGITURATZEA ETA
ANTOLATZEA
3.
Atala - Lanpostuen zerrendak
1.- 15.2
ataleko b) letra aldatu egiten da, eta honela geldituko da:
"15.
Atala
2.- (...)
b) lanpostu-horniketarako sistema eta, hala
beharko balitz, zein Administrazio Publikotako funtzionariei ematen zaien
lanpostuak betetzeko aukera".
2.- 18.
atalari lerroalde berri bi gehitzen zaizkio; gaur duen testua 1 lerroalde lez
geldituko da. Bi idazati berriek honela diote:
"18.
Atala
(...)
2.- Unitate edo Zuzendaritza Zentro bati
atxikitako lanpostu ez singularizatuak, zerbitzuko premien arabera, Sail edo
Erakunde Autonomo bereko eta ezberdineko beste Unitate edo Zuzendaritza Zentro
batzuei berratxiki dakizkieke, herri berean. Beteko dituzten egitekoak ordura
arte gaineratuta zituztenen antzekoak izango dira.
Lanpostuak
berratxikitzeko beharrezkoa da zioak jasoko dituen memoria aurkeztea. Memoria
horretan, hartzen den neurriaren egokitasuna justifikatuko duten arrazoiak
egiaztatu beharko dira. Funtzio publikoaren alorrean eskuduntza duen organuak
emandako aldeko txostena ere beharko da, aurreko lerroaldean exigitzen diren
eskakizunak betetzeari buruzkoa.
Atal
honetan xedatutakoaren arabera berratxiki daitezen lanpostuetan ari diren
funtzionariek berorietan jarraituko dute eta ordura arte zituzten baldintza
berberak izango dituzte.
3.- Atal honetan xedatutakoaren ondorioetarako
ez dira aintzakotzat hartuko lanpostuak atxikita daudeneko Sail edo organuen
izenei baino ez daragieten aldaketak, eta ez badaragiete horien egitekoen
edukiari ez eta eskakizunei ere. Hala ere, lanpostuen zerrenden egoera uneoro nolakoa
den jakin ahal izateko, eta horien kudeaketa erraztu ahal izateko, funtzio
publikoaren alorrean eskuduntza duten organuek eguneratu egingo dute,
aldian-aldian, lanpostuei buruzko informazioa. Agiri-eredu bat gertatuko da
horretarako; aldaketok eta aurreko epealdian lanpostuetan izandako gainerako
aldaketak jasoko dira, horien eragile izan diren egintza juridikoak
adieraziz".
3.- 19.2
atala aldatu egiten da. Idazkera berria hartuko du f) letrak, eta orain duen
edukia, berriz, g) letran jasoko da:
"19.
Atala
(...)
2.- (...)
f) Administrazio edo laguntza-egitekoak
dituzten atzerriko lanpostuak.
g) duten izaera eta horiei atxikita daudeneko
organu edo unitateek bete dezaten zerbitzuaren zernolakoak kontutan izanik,
Eusko Legebiltzarraren legez finka daitezen lanpostuak".
4.
Atala - Giza baliabideak arrazionalizatzeko programak eta enplegu publikorako
eskaintza
1.- 22.
atala honela geldituko da:
"22.
Atala
1.- Euskal Administrazio Publikoek giza baliabideak
arrazionalizatzeko programak onar ditzakete, euren buruak antolatzeko duten
gaitasunaren arabera eta langileen ordezkariekin negoziatu ostean. Programok
euren berezitasunei egokituko zaizkie, eta funtzionariei zein lan-kontratuko
langileei buruzkoak izango dira, eta euren eraginpeko alorrean giza baliabideak
ahalik ondoen erabiltzeko garatu behar diren jarduketak hartuko dituzte batera.
Eta hori aurrekontuen mugen barne egin beharko da, gobernu-organuek langileei
buruzko politikarako finka ditzaten jokabideen arabera.
2.- Giza baliabideak arrazionalizatzeko
programetan, enplegu-planetarako aplikagarriak diren arau orokorretan
ezarritako neurri guztiak edo batzuen batzuk sar daitezke. Horretaz gain,
borondatezko lan-utzialdian daudenentzat, aldez aurretik jubilatu
daitezenentzat, jarduneko zerbitzu-aldia uzten dutenentzat edo behin-betiko
baja hartzen dutenentzat pizgarriak ere sar daitezke.
3.- Lege honetan eta Administrazio Publiko
bakoitzak eman dezan arautegian xedatutakoa beteko da giza baliabideak
arrazionalizatzeko programetan.
4.- Euren aplikazio-arautegi berezia beteko da
enplegu planetan.
5.- Giza baliabideak arrazionalizatzeko programak
daragien langileek beste Administrazio Publiko batzuetara berratxiki daitezke.
Era eta modua Administrazioen arteko hitzarmenetan ezarriko dira.
6.- Giza baliabideak arrazionalizatzeko programek,
Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren eremuan, Sail, Erakunde edo
administrazio-alor bati edo hainbati eragin diezaiekete. Funtzio publikoaren
alorrean eskuduntzak dituen Sailak onartuko ditu programok, ogasun alorrean
eskuduntza duen Sailak emandako aldeko txostena beharko duela aldez aurretik.
Sail bati baino ez badiote eragiten, aipatutako Sail horien aldez aurretiko
aldeko txostena izan ondoren, Sail horrek onartuko ditu.
Programok
gertatzeko ekimena, eragindako Sail edo Erakundearen esku geldituko da edo,
elkarlanean, funtzio publikoaren eta ogasunaren alorretan eskuduntza duten
Sailen esku. Azken egoera honetan, aplika dakien Sailen txostena beharko
da".
2.- 23.
atala honela geldituko da:
"23.
Atala
1.- Administrazio Publiko bakoitzeko langileekin
bete ezin diren giza baliabideak, hots, aurrekontu-izendapena dutenak, enplegu
publikorako eskaintzaz beteko dira.
2.- Enplegu publikorako eskaintzan, bete behar
diren plaza betegabeak adieraziko dira, bai funtzionarienak eta bai lankontratuko
langile finkoenak ere. Plazok funtzionarien lankategoriaka edo taldeka,
kidegoka eta eskalaka sailkatuko dira. Plaza horiek sartzeak ez du esan gura
aldez aurretik lanpostu horien lehiaketa egin behar denik funtzionarien artean.
3.- Ezingo da plazak betetzeko
aukeraketa-probetarako deialdirik egin, enplegu publikorako eskaintzaren
arabera plaza horiek bete beharrekoak ez badira".
3.- 24.
atala honela geldituko da:
"24.
Atala
Enplegu
publikorako eskaintzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko
dira edo, Foru Diputazio edo Udal Batzarrenak badira, Lurralde Historikoetako
aldizkarietan. Azken kasu honetan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian
argitaratu beharko da eskaintzen laburpen bat".
4.- 30.
atalari 3 idazati hau gehitzen zaio:
"30.
Atala
(...)
3.- Deialdiak eta horiek arautuko dituzten
oinarriak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira, edo,
Foru Diputazio edo Udal Batzarrenak badira, Lurralde Historikoetako
aldizkarietan, indarreango legediak beste aldizkari ofizial batzuetan
argitaratzea beren-beregi eska dezakeenaren kaltetan gabe".
III
ATALBURUA
EUSKAL ADMINISTRAZIO PUBLIKOETAKO
FUNTZIONARIAK
5.
Atala - Funtzionaritza lortzea eta galtzea
1.- 37. atala honela geldituko da:
"37.
Atala
1.- Honako arrazoi hauetakoren batengatik uzten
zaio Euskal Administrazio Publikoetako funtzionari izateari:
a) doakionak
idatziz uko eginez, Administrazioak onartzen badu,
b) zerbitzutik
behin-betiko kentzea ekar dezan sendetsitako zentzabide-zigorra,
c) funtzionaritzarekin
lotutako lanpostuari edo enpleguari dagozkion egitekoak betetzeko erabateko
ezgaitzea edo ezgaitze berezia dakarren pena nagusia edo osagarria, epaiz
zehaztua,
d) espainiar
nazionalitatea, Europako Batasuneko kide den beste Estatu batekoa edo beste
edozein Estatutakoa galtzea, alor horretako legedi orokorraren eta
aplikagarriak diren nazioarteko ituneen arabera,
e) derrigorrezko edo borondatezko jubilazioa,
eta
f) heriotza.
2.- Funtzionari izatea galduko dute, halaber:
a) Zerbitzu berezietako egoeran, edozein
Administrazio Publikotako beste kidego edo eskala batean jardunean egoteagatik edo
familiaren bateratzeagatik borondatezko lanutzialdiko egoeran eta seme-alabak
jagoteko eskatutako lan-utzialdi egoeran deklaratu zireneko baldintza
desagertuta, edo denbora igarota, jarduneko zerbitzura berriz sartzeko eskatu
ez dutenek interes partikularrarengatik borondatezko lan-utzialdi egoeran
sartzeko behar hainbat benetako zerbitzu ez dutenean.
b) Derrigorrezko lan-utzialdi egoeran egonik,
euren kidegoari edo eskalari dagozkion lanpostuak betetzeko dei egindako
lehiaketetan parte hartzen ez dutenek edo, Administrazioak horrela erabaki
dezanean, birlaneratzean jarduneko zerbitzuan sartzen ez direnek, edo,
destinoaren zain egon eta derrigorrezko lan-utzialdikoak izanik, sektore
publikoan lanpostuak betetzen dituztenek, interes partikularrarengatik borondatezko
lan-utzialdi egoeran sartzeko behar hainbat benetako zerbitzu ez
dutenean".
3.- Nazionalitatez aldatu dutelako edo ezintasun
iraunkorragatiko jubilazioa dutelako funtzionaritza galdu duten funtzionariek
birgaitzea eska dezakete, horretarako ezar dadin prozeduraren arabera.
4.- Euskal Administrazio Publikoek, doakionak hala
eskatzen badu, birgaitzea eman diezaiekete ezgaitzeko pena nagusia edo
osagarria izan dutenei, egindako delituaren zernolakoak eta garrantzia kontutan
hartuz".
2.- 38.
ataleko 1 idazatia honela geldituko da:
"38.
Atala
1.- Funtzionari publikoen derrigorrezko jubilazioa
ofizioz deklaratuko da hirurogeita bost urte betetzean.
Aurreko
lerroaldean xedatutakoa gorabehera, deklarazio hori ez da egingo funtzionarien
jarduneko zerbitzuaren egoera amaitu dadin arte, hau da, egoera horretan, euren
borondatez, goitik jota hirurogeita hamar urte bete ditzaten arte jarraitzen
badute. Euskal Administrazio Publikoek emango dituzte eskubide horretaz
baliatzeko beharrezkoak diren prozedura-arauak.
Jubilatzeko
arau bereziak dituzten kidego eta eskaletako funtzionariak, aurreko lerroaldean
xedatutakotik kanpo geldituko dira".
6.
Atala - Funtzionarien sailak
42. Atala honela geldituko da:
"42.
Atala
Kidego
edo eskala jakin batera lanpostuak esklusibotasunez atxiki daitezke, atxikipena
lanpostu horietan bete beharreko egitekoen izaerari darionean eta horrela ezar
dadinean lanpostuen zerrendetan. Kidego edo eskala baterako lanpostuak
gordetzeak ez ditu aurrez juzgatzen lanpostu horiei izendatu beharreko
osagarrizko lansariak, ez eta guztientzako edo gutxienezko lansariak finkatuko
direla bermatzen ere".
7.
Atala - Administrazio-karrera
1.- 45.
ataleko 3 idazatia aldatu egiten da, eta honela geldituko da:
"45.
Atala
(...)
3.- Norbere gradua sendotzeko ez da kontutan
hartuko lanpostu batean behin-behingotasunez egindako zerbitzua, egoera hori
aurrez zuena kenduz sortu ez bada behintzat, edo, edukia aldatu dela-eta,
lekualdaketa egon delako. Horrelakoetan, parte har dezakeen aurreneko
lehiaketaren ebazpena jaso arte, eta graduari dagokionez, ezabatutako
lanpostuaren maila sendotuz joango da funtzionaria.
Lanpostu
batean zerbitzu-aldian iraundako aldia, funtzionariaren beraren
lanpostu-mailari dagokion norbere gradua sendotzeko kontutan hartuko da".
2.- 45.
ataleko 8 idazatia aldatu egiten da, honela geldituko dela:
"45.
Atala
(...)
8.- Funtzionari sartu berriei eurak dauden
talderako ezarritako gutxieneko mailari dagokion norbere gradua izendatuko
zaie.
Goragoko
gradu bat sendotu ahal izateko, aurreko idazatietan xedatutako erregelak
aplikatuko zaizkie, 6 zenbakian jasotakoa batik bat".
3.- 45.
ataleko 10 idazatia aldatu egiten da, honela geldituko dela:
"45.
Atala
(...)
10.- Zerbitzu berezietan, seme-alabak jagoteko lanutzialdian,
destinoaren zain eta lanpostua ezabatzeagatik edo jarduneko zerbitzura
itzultzeko aukerarik ez izateagatik derrigorrezko lan-utzialdian emandako
denbora, norbere gradua sendotzeko, jarduneko zerbitzuko azken lanpostuan
betetako lez hartuko da; lehenengo bi egoerei dagokienez, ordea, gerora
lehiaketa bidez lortutako lanpostua hartuko da kontutan".
4.- 47.1
atala aldatu egiten da, honela geldituko dela:
"47.
Atala
1.- Lanpostuak betetzeko Euskal Autonomi Elkarteko
Administrazioak egin ditzan deialdiak, lehiaketaz nahiz aukerako izendapenez
egin daitezenak, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira.
Foru Diputazioek edo Udal Batzarrek egindakoak, ostera, Lurralde Historikoetako
aldizkari ofizialetan argitaratuko dira. Hala ere, deialdia egiten duenaz
besteko Administrazio Publikoetako funtzionariek bete ditzaketen lanpostuak
agertzen badira deialdietan, horien laburpen bat argitaratuko da Euskal Herriko
Agintaritzaren Aldizkarian. Indarreango legedi aplikagarriak, hala ere, beste
argitalpen batzuk egitea ezar dezake.
Deialdietan
halabeharrez jaso beharko dira honako xehetasun hauek:
a) izena, tokia, maila eta lanpostuaren
berariazko osagarria,
b) hori betetzeko eskatzen diren baldintzak,
horien artean, lanpostu-zerrendetan jasotakoak bakarrik azal daitezkeela, eta
c) eskabideak aurkezteko epea, eta hori ez da,
inola ere, dagokion aldizkari ofizialean argitaratzen den egunetik hasita, edo
azkenengotik aurrera, hamabost lanegunetik beherakoa izango".
5.- 48.1
atala aldatu egiten da, honela geldituko dela:
"48.
Atala
1.- Jarduneko zerbitzuan, zerbitzu berezietan eta
seme-alabak jagoteko lan-utzialdian egon daitezen funtzionariek parte har
dezakete lanpostuak betetzeko deietan. Halaber, derrigorrezko edo borondatezko
lan-utzialdian, egitekoez gabeturik eta gainerako Administrazio Publikoetan
zerbitzu-aldian daudenek ere parte har dezakete lehiaketan, prozedura hauen
bidez jarduneko zerbitzura itzuliz egoera horietarako jarritako iraupen-aldia
beteta egon dadinaren baldintzapean".
6.- 49.
atala aldatu egiten da, honela geldituko dela:
"49.
Atala
1.- Lanpostuak betetzeko lehiaketetarako deialdia
batera egingo da, edo kidego edo eskala bateko edo gehiagoko lanpostuei
buruzkoak izango dira. Azkenengo egoera honetan, deialdiak aipatzen dituen
kidego edo eskaletako langileek baino bete ezin dituzten lanpostu hutsak
bakarrik hartuko ditu deialdiak.
2.- Euskal Administrazio Publikoek, egoera
berezietan, baimena eman dezakete lanpostuak betetzeko diren lehiaketei buruzko
deialdietarako; finkatuko diren alor, sektore edo sailetan destinoa duten
funtzionarientzat izango dira lehiaketok".
7.- 50.
atalari 6 idazati hau gehitzen zaio:
"50.
Atala
(...)
6.- Singularizatu gabeko lanpostuetan behin-betiko
dauden funtzionariak, betetzeko prozedura eta destinoosagarri maila bereko
beste lanpostu batzuetara atxiki daitezke, herri berean eta izaera berberaz;
beharrezkoa izango funtzio publikoaren alorrean eskuduntza duen organuak aldez
aurretik aldeko txostena ematea".
8.- 51.2
atala aldatu egiten da, honela geldituko dela:
"51.
Atala
(...)
2.- Lehen izandako lanpostua ezabatu izanaren
ondorioz edo, edukia aldatu dela-eta, lekualdaketa egon delako, beste lanpostu bati
behin-behingoz atxikitako funtzionariek, egin dadin hurrengo lehiaketan, eta
behin bakarrik, herri berean egon daitezen lanpostu hutsak betetzeko
lehentasuna izango dute; lanpostuok, ezabatutako edo aldatutako lanpostuaren
destino osagarri berdina edo txikiagokoa izan beharko dute".
9.- 53.2
atala aldatu egiten da, honela geldituko dela:
"53.
Atala
(...)
2.- Behin-behingo atxikipena lehengo lanpostua
ezabatu egin delako edo edukia aldatzearen ondorioz lekualdaketa egon delako
gertatu bada eta lanpostu berriari izendatutako lansariak utzitakoarenak baino
txikiagoak badira, funtzionariak, aurreko idazatian xedatutakoaren kaltetan
gabe, aldibaterako osagarria eskuratuko du aldeagatik. Doakionak parte har
dezakeen lehenengo lehiaketa ebatzi arte iraungo du osagarri horrek".
10.- 54.5
atala honela geldituko da:
"54.
Atala
(...)
5.- Zerbitzu-aldiaren iraupena ez da bi urtetik
gorakoa izango, ez bada ematen, titularra zerbitzu berezietan dagoelako edo
aldibaterako falta delako, lanpostu bat betetzeko. Zerbitzu-aldia gehienez ere
bi urtez luza daiteke, eta lanpostu bati beren-beregi izendatu ez zaizkion
zeregin berezietarako emana denean".
11.- 6
zenbakidun idazati bat gehitzen zaio 54. atalari. Hona hemen idazati horren
idazkera:
"54.
Atala
(...)
6.- Aurreko idazatietan xedatzen dena beste
Administrazio batzuetan lanpostuak edo egitekoak betetzeko eman daitezen
zerbitzu-aldiei aplikatuko zaie. Zerbitzu-aldi horiek indarra galdu egingo dute
bai finkatutako indarraldia amaitzean eta bai eraginpeko bi administrazioetariko
batek eman dezan erabaki espresuz ere.
Beste
Administrazio Publiko batean zerbitzu-aldian daudenak Administrazio honek
ezarritako lan-baldintzei atxikiko zaizkie. Sustapen profesionala eta
zerbitzutik kendu izanagatiko zigorra ez dira horretan sartzen".
12.- 54
bis atala gehitzen da. Hona hemen bere idazkera:
"54
bis Atala
1.- Giza baliabideak arrazionalizatzeko
programaren bat aplikatu izanaren ondorioz, funtzionariren baten lanpostua
ezabatzea gertatuz gero, beste lanpostu baterako destinoa eman dakioke
funtzionari horri langileen berrizendapen-prozeduraz baliatuz.
2.- Langileen ordezkariekin negoziatuko diren
arrazionalizazio-programak, giza baliabideei buruzkoak, aplikatu izanaren
ondorioz burutu daitezen langileen berrizendapenak gaitasun, formazio,
esperientzia eta antzinatasunari buruzko erizpide objektiboak kontuan hartuta
egingo dira. Erizpide horiek arrazionalizazio-programetan finkatuko dira.
3.- Berrizendapen bidez esleitu den lanpostuari
funtzionari bat atxikitzeak behin-betiko indarra izango du.
4.- Giza baliabideen arrazionalizazio-programak
aplikatzearen barruan burututako langile-berrizendapenaren eraginez,
funtzionari batek bere egoitza aldatu beharra izatea gertatuz gero, arlo honi
buruzko arauetan finkatzen den kalte-galeren ordaina eskuratzeko eskubidea
izango du. Eskubide berdinak izango dituzte derrigorrezko lan-utzialdian egon
eta programa horri jarraituz destinoa jaso dezaten funtzionariek.
5.- Autonomi Elkarteko Administrazioaren eremuaren
barruan, hiru alditan egingo da langileen berrizendapena:
1.a.- Funtzionariak destinoa dueneko Sailak egingo
du langileen berrizendapena bere eremuaren barruan eta beroni atxikitako
erakundeen eremuaren barruan. Lanpostua ezabatu dadin egunetik hasi eta sei
hilabeteko epearen barruan egin behar da hori. Behartze-indarra izango du
berrizendapenak udalerri bererako baldin bada, eta, beste udalerri baterakoa
izanez gero, borondatezkoa izango da. Ezaugarriak, egitekoak eta lansariak
antzekoak izango dira bi kasuetan. Lehen betetzen zen lanpostuari zegokion
lansaria eta berria berdinak izango dira aldi honetan zehar.
2.a.- Sail mailako berrizendapen aldian, funtzionari
batek bere destinoa dueneko Sailean lanpostua lortzen ez badu, funtzio publikoaren
arloan eskuduntza duen Sailak funtzionari horren aldeko berrizendapena egin
ahal izango du. Hiru hilabeteko epearen barruan egin beharko da hori, beste
Sail batzuetako eta horiei atxikitako erakundeetako lanpostuetarako eta lehengo
lanpostuan zituen baldintzekin. Aurreko lanpostuari zegokion lansaria
eskuratuko du bigarren aldi honetan zehar.
Aipatu
diren bi aldi horietan, eragindako funtzionariei berak direneko kidego edo
eskalari dagozkion egitekoak eman ahal izango zaizkie.
3.a.- Langileak berrizendatzeko aldiak igaro eta
lanpostua lortu ez duten funtzionariak, funtzio publikoaren arloan eskuduntza
duen Sailari atxiki ahal izango zaizkio destinoaren zain dauden egoerako gisa.
Berrizendapen-lanpostuen zerrenda berezien bidez egingo da hori. Beste Sail
batzuetako eta horiei atxikitako erakundeetako antzeko ezaugarriak dituzten
beste lanpostu batzuetarako ere izendatu ahal izango ditu Sail horrek; kasu
horretan, behartze-indarra izango du berrizendapenak lanpostua Lurralde
Historiko berean baldin badago, eta, beste Lurralde Historiko batean egonez
gero, borondatezkoa izango da.
Giza
baliabideak arrazionalizatzeko programak Administrazio Publiko batzuetan
aplikatu izanaren ondorioz langileen berrizendapena egitea gerta dadinean,
lehen aipatu diren irizpideak, hau da, epe, lansari, mugikortasun eta
administrazio-egoerak, bermatuz egin beharko da berrizendapen hori".
13.- 57.
atala honela geldituko da:
"57.
Atala
1.- Lege honen eremuan sartzen diren funtzionari
publikoek lanpostuz aldatzeko duten eskubidea aitortzen da,
lanpostu-zerrendetan horrela zehaztu dadin kasuetan eta aplikagarri diren
funtzio publikoko legeetan xedatzen denari jarraiki.
2.- Aurreko idazatian aurrikusitako kasuetan,
Euskal Administrazio Publikoetako funtzionariek, lanpostuak betetzeko horietako
edozeinek egin ditzaten deietan eskuhartu ahal izango dute.
3.- Halaber, Euskal Administrazio Publikoek,
lanpostu-zerrendetan horretako jarri dadinari jarraiki, beste edozein
Administraziotako diren funtzionariz bete ahal izango dituzte lanpostuak.
4.- Tokiz aldatzeko eskubidea erabiltzea
ahalbideratzeko, egitekoak eta sartzeko eskatu beharreko titulu-maila antzekoak
dituzten Euskal Administrazio Publikoetako Kidego eta Eskalen arteko
baliokidetasuna, Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluak proposatuta, Eusko
Jaurlaritzak erabakiko du".
8.
Atala - Administrazio-egoerak
Euskal Funtzio Publikoari buruzko
uztailaren 6ko 6/1989 Legeko III. idazpuruko (Euskal Administrazio Publikoetako
funtzionariei buruzkoa) V. atalburua (administrazio-egoerak) aldatu egiten da.
Honako era honetan gelditzen da:
"V.
ATALBURUA
ADMINISTRAZIO
EGOERAK
lehenengo
sekzioa
egoerak
oro har
59.
Atala
Euskal
Administrazio Publikoetako funtzionariek honako administrazio-egoera
hauetakoren batean egon behar dute:
a) jarduneko zerbitzuan,
b) borondatezko
lan-utzialdian,
c) pizgarridun borondatezko lan-utzialdian,
d) lan-utzialdian,
umeak zaintzeko,
e) destinoaren zain,
f) zerbitzu berezietan,
g) derrigorrezko lan-utzialdian,
h) destinoaren zain daudenekotzat deklaraturiko
funtzionariei aplikagarria, zaien derrigorrezko lan-utzialdian,
i) egitekoez gabetuta, eta
j) beste Administrazio Publiko batzuen
zerbitzuan.
bigarren
sekzioa
jarduneko
zerbitzua
60.
Atala
Honako
baldintza hauek bete ditzanean egongo da funtzionari bat jarduneko zerbitzuan,
alegia, aurrekontuetan dirua izan eta plantilako plaza bat okupatu,
funtzionariarentzako gordetako lanpostuan lanean egon edo zerbitzu-aldiak eman
dakizkionean.
hirugarren
sekzioa
borondatezko
lan utzialdia
61.
Atala
1.- Funtzionari bat honako egoera hauetakoren
batean dagoenean, bidezkoa izango da borondatezko egoeran dagoela deklaratzea:
a) Edozein Administrazio Publikotako beste
kidego batean edo eskalan jarduneko zerbitzuan egon dadinean, honako kasu
hauetan izan ezik, hau da, bidezkoa den egokigarritasuna lor dezanean edo
sektore publikoko entitateren batean zerbitzuak egitera igaro dadinean eta,
lege honetan xedatzen denaren arabera, beste egoera bat hartzea ez dagokionean.
Funtzionariek egoera horretan jarraitu
ahal izango dute, egoera horren zio izan zen zerbitzu-harremanak indarrean
iraun dezan bitartean. Egoera hori utzi ondoren eta hogeita hamar eguneko
epearen barruan jarduneko zerbitzuan berriro sartzea eskatu beharko du
funtzionariak; eskabidea ez egitea gertatuz gero, interes partikularpeko
borondatezko lan-utzialdi egoerakotzat deklaratua izango da, baina,
horretarako, lege honetan ezartzen diren eskakizunak bete beharko dira.
b) Beren interes partikularrarengatik eskabidea
egin dezatenean. Kasu honetan, lan-utzialdia ematea, zerbitzuaren aldibaterako
beharren baldintzapean geldituko da. Interes partikularpeko lan-utzialdira
pasatzeko eskabidea aurkeztu ahal izateko, beharrezkoa izango da, edozein
Administrazio Publikotan, lan-utzialdia eskatu aurreko bost urteetan zehar
Administrazio Publikoren batean benetako zerbitzuak eginda izatea. Gutxienez bi
urteko epealdian egon beharko da egoera horretan. Epealdi horiek kontatu ahal
izateko, honako urte hauek joko dira benetako zerbitzutzat, alegia, zerbitzu
berezietan, destinoaren zain eta seme-alabak zaintzeko lan-utzialdian egindako
urteak.
Idazati honetako a) letran aipatzen den
borondatezko lan-utzialdiko egoerakotzat deklaratua izatearen ondorioetarako,
sektore publikotzat jotzetik kanpo gelditzen diren Erakundeetan edo
Entitateetan zerbitzuak egin ditzaten funtzionariak interes partikularpeko
borondatezko lanutzialdi egoerakotzat deklaratuak izango dira eta ez zaie
aplikatuko aurreko lerroaldean aipatzen den lan-utzialdiko denbora.
Interes partikularpeko borondatezko
lan-utzialdia ezin eman izango da, funtzionaria zentzabide-espedientepean edo
zigorra betetze zain egotea gerta dadinean.
Egoera horretan dauden eta jarduneko zerbitzuan
sartzeko eskabidea egin bai, baina, betegabeko plazarik ez dagoelako, lana
lortu ez dezaten funtzionariek egoera horretan jarraituko dute plaza hutsa
egotea gerta dadin arte.
c) Familia bateratu ahal izateko borondatezko
lan-utzialdia ondorengo kasuan eman ahal izango zaie funtzionariei, gutxienez
bi urterako eta gehienez hamabost urterako: haien ezkontideak lanpostu bat
behin-betiko lortu eta, hori bete behar duelako, beste udalerri batean bizi
beharra duenean, nahiz karrerako funtzionari gisa, nahiz lan-kontratupeko
funtzionari gisa. Lanpostu hori egon daiteke Administrazio Publiko batean,
Erakunde Autonomo batean, Gizarte Segurantzako Entitate Kudeatzaile batean,
konstituzio-organu batean, Eusko Legebiltzarrean, Herri Kontuen Euskal
Epaitegian, Arartekoaren bulegoetan eta Epailaritza-Boterearen organuetan.
Familia bateratu ahal izateko borondatezko
lan-utzialdi egoeran jarraitzeko gehienezko epealdia amaitu ondoren,
funtzionariak jarduneko zerbitzura birsartzeko eskabidea egin behar du 30 eguneko
epearen barruan, eta, horrela jokatzen ez badu, interes partikularpeko
borondatezko lan-utzialdi egoeran dagoela deklaratuko da, baina, horretarako,
lege honetan ezartzen diren eskakizunak bete beharko dira.
Borondatezko lan-utzialdiak ez du ekarriko
lanpostua gordetzea, eta egoera horretan egindako denboraldia ez da kontatuko
sustapen, hirurteko eta eskubide pasiboen ondorioetarako.
2.- Berrizendatzeko prozesu batek bere
eraginpean hartu eta lege honetako 54 bis atalean aipatzen diren lehenengo bi
aldietakoren batean egon daitezen funtzionariak pizgarridun borondatezko
lan-utzialdi egoerakotzat deklaratu ahal izango dira eurak hala eskatzen
badute.
Giza
baliabideak arrazionalizatzeko programak aplikatu izanaren ondorioz destinoaren
zain edo derrigorrezko lan-utzialdian egon daitezenek eskubidea izango dute
egoera horretara pasatzeko, horren eskabidea egiten badute.
Pizgarridun
borondatezko lan-utzialdiak bost urteko iraupena izango du eta sektore
publikoan lanpostuak betetzeko ahalbideak itxi egingo ditu. Ondorioz, langile
horrek ezin bete izango du funtzionari edo kontratu-harremaneko lanposturik,
kontratu hori lan-itunepekoa nahiz administrazio-kontratua izan. Aipatu den
epealdi hori bete ondoren, interes partikularpeko borondatezko lan-utzialdi
egoerara pasako da funtzionaria beste gabe, birsartzea eskatzen ez baldin bada
behintzat, baina, horretarako, lege honetan ezartzen diren eskakizunak bete
beharko dira.
Pizgarridun
borondatezko lan-utzialdi egoerara pasa daitezen funtzionariek aldian aldiko
eta lehen bete zuten azken lanpostuari zegozkion lansarien hileko bat
eskuratzeko eskubidea izango dute, benetako zerbitzuetan egindako urte oso
bakoitzagatik, gehienera hamabi hilabeteko izango direla. Ez dira horretan
sartzen, ez ohiz kanpoko lansariak eta ez produktibitate-osagarria ere.
Borondatezko
lan-utzialdiak ez du ekarriko lanpostua gordetzeko eskubiderik, eta bertan
egoteak ez du izango ondoriorik ez sustapen, ez hirurteko eta ez eskubide
pasiboei dagozkienetan ere.
laugarren
sekzioa
lan
utzialdia seme-alabak zaintzeko
62.
Atala
1.- Gehienez hiru urteko iraupena izango duen
lan-utzialdi baterako eskubidea izango dute funtzionariek, seme edo alaba
bakoitza zaintzeko. Jaiotza-egunetik edo epaileak erabakia eman dezanetik
hasita kontatuko da epealdia eta semea edo alaba norberea edo adopziozkoa izan
daiteke.
2.- Seme edo alaba bakoitzak lan-utzialdi berri
baterako eskubidea emango du, lan-utzialdi batek bestea indargabetu egingo
duela.
3.- Aita eta ama, biak lanean dabiltzanean,
bietako bat bakarrik baliatu ahal izango da eskubide horretaz.
4.- Egoera horretan igarotzen den aldia
konputagarria izango da hirurtekoen, norbere gradua sendotzearen eta eskubide
pasiboen ondorioetarako. Denboraldi horretan gisa honetako funtzionariek
eskubidea izango dute lehen betetzen zuten lanpostua gorde diezaieten.
5.- Egoera horretan igarotzen den aldiko
lansaridun jardunak Administrazio Publikoen zerbitzuan dauden langileei
aplikatzen zaien bateraezintasun-errejimenari atxikiko zaizkio eta ezin
eragotzi izango dute edo ezin kalte egin izango diote seme-alabak zaintzeari.
6.- Lan-utzialdian egoteko gehienezko epealdia
amaitu ondoren, 30 eguneko epearen barruan jarduneko zerbitzura birsartzeko
eskabidea egingo du funtzionariak; eskabidea ez egitea gertatuz gero, interes
partikularpeko borondatezko lan-utzialdi egoerakotzat deklaratuko da, baina,
horretarako, lege honetan ezartzen diren eskakizunak bete beharko dira.
bosgarren
sekzioa
destinoaren
zain egotea
63.
Atala
1.- Destinoaren zain dauden funtzionariek
honako lansari hauek eskuratuko dituzte: oinarrizkoak, legokiekeen norbere
graduaren destino-osagarria eta egoera horretara pasatzean betetzen zuten
lanpostuari zegokion berariazko osagarriaren 100eko 50a.
2.- Honako
hauek bete beharko dituzte funtzionari horiek:
a) Destinatuta
zeuden Lurralde Historikoan eskaini dakizkiekeen eta betetzen zituzten
lanpostuen antzeko ezaugarriak dituzten destinoak onartu.
b) Destinatuta
zeuden Lurralde Historikoan kokatuta dauden eta beren kidego, eskala edo
kategoriari egokitutako lanpostuak hartzeko lehiaketetan parte hartu.
c) Deialdia egin dakieneko
trebakuntza-ikastaroetan parte hartu.
3.- Destinoaren zain egoteko denbora gehienez
urtebete izango da. Epealdi hori igaro ondoren, derrigorrezko lan-utzialdi
egoerara pasako dira.
4.- Gainontzeko ondorioei dagokienetan, egoera
hau eta jarduneko zerbitzuan egotearena parekoak dira.
seigarren
sekzioa
zerbitzu
bereziak
64.
Atala
1.- Honako kasu hauetan deklaratuko dira Euskal
Administrazio Publikoetako funtzionariak zerbitzu berezien egoerakotzat:
a) nazioarteko edo nazioez gaineko erakundeetako
funtzionari izatea lor dezatenean,
b) nazioarteko erakundeetan, atzerriko gobernu
edo entitate publikoetan edo nazio edo nazioarte mailako lankidetza-programetan
sei hilabetetik gorako iraupena izango duten eginkizunak betetzeko,
Administrazioak baimena eman diezaienean,
c) Eusko Jaurlaritzako, Estatuko Gobernuko edo
beste Autonomi Elkarte batzuetako gobernu-organuetako edo Foru Diputazioetako
kide izateko edo berorietako goi-mailako karguetarako izendatuak izan
daitezenean, kargu horiek nahitaez funtzionari publikoek bete beharrekoak ez
diren kasuetan,
d) Gorte Nagusiek konstituzio-organuetako edo
beste organu bateko kide izateko aukera ditzatenean, aukeratzea Biltzar horiei
dagokien kasuetan,
e) Europako Parlamentuak organu bateko kide
izateko izenda ditzanean, aukeratzea Parlamentu horri dagokion kasuetan,
f) Gorte Nagusietako diputatu edo senadore
izateko edo Europako Parlamentuko diputatu izatera irits daitezenean,
g) Eusko Legebiltzarreko, Lurralde Historiko
bateko Batzar Nagusietako edo beste Autonomi Elkarte bateko Legegintza Biltzar
bateko kide izatera irits daitezenean, non eta, bateraezintasunean sartu gabe,
jarduneko zerbitzuan jarraitzeko erabakia hartzen ez duten,
h) hauteskundeen ondorioz kargu lansaridun eta
dedikazio esklusiboa eskatzen dutenak Udal Batzarretan bete ditzatenean,
i) behin-behineko
langileentzako gordeta dauden lanpostuak bete ditzatenean,
j) funtzio
publikoarekin bateragarria ez den edozein kargu politikotarako izenda ditzatenean,
k) soldadutza
edo ordezko zerbitzua betetzen ari daitezenean, hori eta funtzio publikoa
betetzea bateragarriak izan daitezenean izan ezik,
l) Konstituzio
Auzitegiko, Arartekoaren edo Herri Defendatzailearen zerbitzuei atxikita egon
daitezenean edo, apirilaren 5eko 7/1988 Legeko 93.3 atalean xedatzen denaren
arabera, Kontuen Epaitegira destinatuta,
m) Herri Kontuen
Euskal Epaitegiko kide egin daitezenean, eta
n) beste
edozein kasutan, Eusko Legebiltzarrak lege bidez hala finkatu dezanean.
2.- Zerbitzu berezietan egon daitezen
funtzionariei gorde egingo zaizkie bai plaza eta bai destinoa ere. Eta egoera
horretan egon daitezen denboraldia konputatu egingo zaie, gradu, hirurteko eta
eskubide pasiboen ondorioetarako.
Dena
dela, bete dezaten benetako lanpostuari edo karguari dagozkion ordainsariak
eskuratu egingo dituzte eta bai funtzionari gisa onartuta izan ditzaten
hirurtekoei dagozkienak ere.
3.- Diputatu, senadore eta Eusko
Legebiltzarreko, Lurralde Historikoetako Batzar Nagusietako eta beste Autonomi
Elkarte bateko Legegintza Biltzarreko kide izan, baina Biltzarra ezabatu egin
delako edo agintealdia amaitu delako izaera hori gal dezatenek jarraitu ahal
izango dute zerbitzu berezien egoeran Biltzar berria eratu arte.
4.- Zerbitzu berezietako egoerakotzat
deklaratua izatearen jatorri izan zen izaera galdu dezatenek jarduneko
zerbitzuan birsartzeko eskabidea aurkeztu behar dute hogeita hamar eguneko
epearen barruan, eta, horrela ez badute jokatzen, interes partikularpeko borondatezko
lan-utzialdi egoerara pasako dira, lege honetan eskatzen diren baldintzak
betetzen baldin badituzte.
zazpigarren
sekzioa
derrigorrezko
lan utzialdia
65.
Atala
1.- Honako kasu hauetan pasako dira Euskal
Administrazio Publikoetako funtzionariak derrigorrezko lan-utzialdi egoerara:
a) funtzionariak betetzen duen lanpostua ezabatu
eta destino berri bat ematea ezinezkoa izan dadinean, eta
b) egitekoez gabeturik egondako aldia igaro edo
semea edo alaba zaintzeko lan-utzialdia amaitu ondoren, funtzionariak
birsartzeko eskabidea egin, baina birsartzea ezinezkoa denean plaza hutsik ez
dagoelako.
2.- Derrigorrezko lan-utzialdian dagoenak
eskubidea izango du oinarrizko lansariak eskuratzeko eta egoera horretan
igarotako aldia konputagarria izango zaio hirurtekoetarako, eskubide
pasiboetarako eta norbere gradua sendotzeko.
3.- Derrigorrezko lan-utzialdian dagoen
funtzionariak bere kidegoko edo eskalakoak diren lanpostuak betetzeko egin
daitezen deialdietako lehiaketa guztietan hartu beharko du parte. Dena dela,
dagokion Administrazioak jarduneko zerbitzura sar dadila agindu ahal izango
dio, aurrekontuetan horretarako dirua duen plaza hutsa egotea gerta dadinean.
Administrazioak
derrigortasunez agindu, baina, hala ere, lehiaketetan parte hartu ez edo
hogeita hamar eguneko epearen barruan jarduneko zerbitzura sartu ez daitezen
funtzionariak interes partikularpeko borondatezko lan-utzialdi egoerara pasako
dira, lege honetan horretarako ezartzen diren eskakizunak betetzen badituzte.
4.- Destinoaren zain daudenekotzat deklaratuak
izan daitezen funtzionariak derrigorrezko lan-utzialdi egoerara pasako dira
lerroalde honetan finkatzen diren berezitasunekin eta honako kausa hauek gerta
daitezenean:
a) Egoera horretarako finkatuta zegoen
gehienezko denboraldia pasata izatea,
b) 63.2 atalean aipatzen diren obligazioak ez
betetzea.
Derrigorrezko
lan-utzialdi honetan daudenek oinarrizko lansariak eskuratzeko eskubidea izango
dute.
Funtzionari
horiek honako obligazio hauek bete beharko dituzte: beren kidego, eskala edo
kategoriari egokitzen zaizkien lanpostuetarako egin daitezen deialdietako
lehiaketetan parte hartzekoa, horien berri jasotakoan; antzeko ezaugarriak
dituzten eta izenda dakizkiekeen destinoak onartzekoa eta eskaini dakizkiekeen
trebakuntza-ikastaroetan parte hartzekoa.
Sektore
publikoan ezin bete izango dute funtzionari edo kontratu-harremaneko
lanposturik, kontratu hor ilan-itunepekoa nahiz administrazio-kontratua izan.
Sektore horretan lanpostua lortzea gertatuz gero, 61.1.a) atalean arautzen den
borondatezko lan-utzialdi egoerara pasatuko dira funtzionariak.
Interes
partikularpeko borondatezko lan-utzialdi egoerara pasako dira, lerroalde
honetan aipatzen diren obligazioak ez betetzea gertatuz gero eta egoera
horretaz baliatzeko bete behar diren baldintzak betetzen badituzte.
zortzigarren
sekzioa
egitekoez
gabetzea
66.
Atala
1.- Egitekoez gabetzea behin-behinekoa edo
sendetsia izan daiteke. Gabetzeak iraun dezan bitartean, kendu egiten zaizkio
funtzionariari bere egitekoak eta horien ondoriozko eskubideak aldibaterako
baldin bada ere. Atal honetan xedatzen direnak ere kontutan hartuko dira.
2.- Egitekoez behin-behingoz gabetzeko erabakia
prebentzio mailakoa izan daiteke, epaiketa edo zentzabide mailako prozeduraren
izapideak burutzen diren bitartean, interes publikoa kasu bereziren batean
babestu beharrak hala eska dezanean.
Zentzabide-espediente
baten izapideak egiteko aldian egitekoez behin-behingoz gabeturik egoteko
denboraldia ezin daiteke izan espediente horri ebazpena emateko legeetan
finkatzen dena baino luzeagoa, atzerakizuna espedientepeko funtzionariari ezar
dakiokeen kasuan izan ezik.
Epaiketa-prozeduraren
pean dagoen funtzionaria egitekoez behin-behingoz gabeturik egoteko aldia
luzatu ahal izango da kausa penalaren izapideak bete arte.
Dena
dela, izapideek iraun dezaten bitartean epailaritza-organuak aldibaterako
espetxeratzea edo beste neurri batzuk hartzea erabakiko balu eta funtzionaria
lanean aritzea ezinezko bilakatu, behin-behingoz egitekoez gabetutzat
deklaratuko da funtzionaria, neurri horiek indarra izan dezaten aldian zehar.
Egitekoez
behin-behingoz gabetuta dagoenak oinarrizko lansariak eskuratzeko eskubidea
izango du, ez agertzea edo funtzionariari ezar dakiokeen espediente-luzapena
ematea gerta dadinean izan ezik, orduan edozein eratako lansarietarako
eskubidea galduko bailitzateke.
Espedienteari
ebazpena eman eta, hala ere, egitekoez gabetzea sendetsitzat ez deklaratzea
gertatuko balitz, honako hauek ekarriko lituzke horrek, alegia, funtzionaria
berehala lanpostuan birsartu ahal izatea, ordaindu ez zaizkion lansariak
eskuratu ahal izatea eta egitekoez behin-behingoz gabeturik egindako
denboraldia jarduneko zerbitzutzat konputatu ahal izatea.
3.- Egitekoez gabetzea sendetsia izango da
gabetze hori krimen-kondenaren edo zentzabide-zigorraren ondoriozkoa izan
dadinean. Bere iraupena sei hilabetetik gorakoa baldin bada, lanpostua galtzea
ekarriko du.
Egitekoez
gabetze sendetsia zentzabide-zigorraren ondoriozkoa baldin bada, bere iraupena
ezin da izan lau urtetik gorakoa, eta, zigor hori betetzearen ondorioetarako,
egitekoez behin-behingoz gabeturik egondako aldia konputatu egingo da.
Epailearen
epaiaren ondoriozkoa den egitekoez gabetze sendetsia dagoeneantxe ezarriko da.
Zigorra
bete ondoren, jarduneko zerbitzuan birsartzeko eskabidea egin beharko du
funtzionariak hogeita hamar eguneko epearen barruan, eta, horrela jokatzen ez
badu, interes partikularpeko borondatezko lan-utzialdira pasatuko da, lege
honetan, horretarako, eskatzen diren baldintzak betetzen baditu. Egitekoez
gabeturik egondako aldia sei hilabetetik beherakoa baldin bada, beste gabe
birsartuko da lehengo lanpostuan.
bederatzigarren
sekzioa
zerbitzua
beste administrazio batzuetan
67.
Atala
Beste
Administrazio Publiko batzuetako lanpostuaz, nahiz lehiaketa bidez, nahiz
aukerako izendapenez, jabetu daitezen funtzionariak, beste Administrazio
Publiko batzuetako zerbitzu-egoerara pasatuko dira.
hamargarren
sekzioa
jarduneko
zerbitzuan birsartzea
68.
Atala
1.- Lanpostua gordeta izan ez dezaten
funtzionariak jarduneko zerbitzuan birsartzea ondoren aipatzen den
lehentasun-hurrenkerari jarraituz egingo da, horretarako, lanpostu hutsa eta
aurrekontuetan diruz hornitutakoa egotea ezinbestekoa dela:
a) destinoaren zain egotea,
b) derrigorrezko lan-utzialdian daudenak,
c) egitekoez gabetuak,
d) borondatezko lan-utzialdian daudenak eta
e) beste Administrazio Publiko batzuetan
zerbitzuan daudenak.
2.- Lehiaketaz edo aukerako izendapenez
lanpostuak betetzeko deialdietan parte hartuz egingo da birsartzea.
3.- Bere kidegoko edo eskalako lanpostu huts
bati behin-behingoz atxikitzearen bidez ere egin daiteke birsartzea. Eta egoera
horretan geldituko da funtzionaria, lehiaketa bidez edo aukerako izendapenez
behin-betiko destinoa lortu arte".
9.
Atala - Funtzionarien zentzabide-errejimena
1.- 83. atalari, honako ñ), o) eta p) letra
hauek gehitzen zaizkio:
"83.
Atala
(...)
ñ) ezarrita dauden epe eta baldintzak betez,
ustezko egintzei buruzko ziurtagiria ez ematea, bidezkoa denean.
o) Administrazio Publikoen kontratuei buruzko legezko
arauetan jasotzen diren xedapenak haustea edo behar den bezala ez aplikatzea,
gutxienez zabarkeria larria egon denean bitarteko.
p) sekretu profesionala haustea eta karguaren
ondorioz ezagutzen diren gaiekiko behar den bezalako isilpekotasuna ez gordetzea,
Administrazioaren edo eraginpekoen aurkako kalteak sortuz".
2.- 84. atalari, honako r), s), t) eta u) letra
hauek gehitzen zaizkio:
"84.
Atala
r) bi egun edo gehiagoz lanera joan gabe egotea
bata bestearen ondoren, justifikaziodun kausarik egon gabe.
s) karguaren ondorioz ezagutzen diren gaiekiko
isilpekotasun profesionala ez betetzea, falta larria ez denean.
t) zerbitzuko gaiei buruzko txostenak honako
era honetan ematea, alegia, egiaren kontra argi eta garbi ez jokatu arren egia
eraldatuta, esanahi aunitzeko, iluntasundun edo partzialtasundun hitzen bidez,
edo egia aldatuta, egia osoa jasotzen ez duten terminoez baliatuz; horretaz
aparte, egia iluntze horrek, norbere eta beste baten aldeko onura lortzea izan
behar du xedetzat edo Administrazioari edo hiritarrei kalteak ekartzeko bide
izan behar du.
u) medio edo baliabide ofizialez baliatzea edo
norbanakoek erabiltzeko baimena ematea edo beste batzuei eskaintzea; garrantzi
txikikoa delako, hutsegite arintzat kalifika daitekeenean izan ezik".
3.- 88. atala aldatu egiten da, eta honako era
honetan gelditzen da:
"88.
Atala
1.- Funtzionariaren gain jausi daitekeen
erantzukizun zibil edo penala barne dela ulertu behar da
zentzabide-erantzukizuna.
2.- Funtzionarien aurkako prozedura penal bati ekiteak
ez dio eragozpenik jarriko, egintza berdinengatiko aurre-informazioari edo
zentzabide-espedienteari ekiteari, eta, beharrezkoa izanez gero, egitekoez
behin-behingoz gabetu egingo dira espedientepekoak eta bidezkoak izan
daitezkeen kautelazko neurriak hartu ere bai. Hala ere, prozedura horiei
buruzko behin-betiko erabakia, eremu penalean emandako epaiak sendespena jaso
dezanean bakarrik emango da. Epai horrek bere baitan dituen eta probatutako
egintzen deklarazioak Administrazioa behartu egingo du".
10.
Atala - Eskualdatutako langileen integrazioa eta lan-kontratuko langileak
funtzionaritza lortzea
Erabaki
gehigarrietatik bigarrena aldatu egiten da 2 eta 3 zenbakidun idazati berriak
gehituta. Oraingo testua 1 zenbakidun idazatia izango da. Hona hemen idazati
berrien idazkera:
"ERABAKI
GEHIGARRIAK
(...)
BIGARRENA
(...)
2.- Eskualdaketak direla-eta, Euskal
Administrazio Publikoetarikoren batera sar daitezen funtzionariak eta
lan-kontratuko langile finkoak, hurrenez hurren, sartu ahal izango dira
lan-kontratupekoen plantilan edo funtzionari gisa dagokien kidegoan, baina
horretarako eskatu ohi diren titulazio mailako baldintzak bete beharko dituzte.
Horretarako, horien lanpostuak lehen zuten zerbitzu-harremanarekin ez, beste
batekin baizik sailkatu beharko ditu destinoko Administrazioak. Dagokien
plantilan sartu ahal izateko, mugatutako aukeraketa-probak egin ahal izango
dituzte Administrazioek; horietarako deialdiak ohiz kanpokoak izango dira eta
behin bakarrik egingo dira. Eskualdaketa egin eta hurrengo sei hilabeteko
epearen barruan egin behar da sailkapen berri hori.
Lanpostuen
zerrendan sailkapena sartu eta hurrengo sei hilabeteko epealdiaren barruan egin
behar da probetarako deialdia; izangaiak egindako zerbitzuak baloratuko dira
bertan eta bai berorren gaitasuna edo trebetasuna finkatzeko diren beste
edozein meritu ere. Beharrezkotzat jo eta ezagupenak kreditatzea xedetzat duten
probak ez dira alde batera utzi behar, noski.
Aukeraketa-prozesuan
parte hartu ez edo probak gainditu ez ditzatenek Administrazioaren zerbitzuan
jarraituko dute lehengo harremanei eutsiz. Plaza horiek ezabatu beharrekotzat
joko dira.
3.- Lan-kontratuko
langile finkoa izan eta indarrean dauden Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Saileko irakasle-lanpostuen zerrenden barruan dauden plazetara atxikitako
irakasleak irakaskuntzako karrerako funtzionari gisa sartu ahal izango dira
atxikirik dauden plazaren mailari dagokion kidegoan, aipatu kidegora sartu ahal
izateko berariazko titulazioaren jabe ez izan arren. Horretarako egin beharreko
aukeraketa-probak mugatuak izango dira eta deialdia, salbuespenez, Hezkuntza
Administrazioak egin ahal izango du.
11
Atala - Foru eta Toki Administrazioetako Eskalak, Azpieskalak, Klase eta
Espezialitateak
Erabaki
gehigarrietatik laugarrena aldatu egiten da, eta honako era honetan gelditzen
da:
"LAUGARRENA
Lege
honetan Kidego eta Eskalei buruz egiten diren aipamenak Foru Diputazioetan eta
Udal Batzarretan dauden Eskalei, Azpieskalei eta, hala badagokio, Klase eta
Espezialitateei buruz egindakotzat joko dira; hala ere, bi azkenengo hauek
sortu ahal izango ditu organu eskudunak".
12.
Atala - D Taldeko Kidegoak eta Eskalak C Taldeko Kidego eta Eskaletan sartzea
barne-sustapen bidez
Hamasei
zenbakia duen erabaki gehigarri bat gehitzen da. Hona hemen bere idazkera:
"HAMASEIGARRENA
C
Taldeko Kidegoetan eta Eskaletan sartzea, dagokion jardun-eremuko edo eremu
funtzionaleko D Taldeko Kidego edo Eskaletatik, barne-sustapen bidez bideratu
ahal izango da eta lehiaketa-oposizio bidez burutuko da. Karreraren eta
betetako lanpostuen bidez lortutako merituak, formazio-maila eta antzinatasuna
baloratuko dira lehiaketa-aldian.
Ondorio
horietarako, lege honetako 43. atalean finkatzen den titulazioa eskatuko da edo
hamar urteko antzinatasuna D Taldeko Kidegoan edo Eskalan, edo bost urteko
antzinatasuna eta formazio-ikastaro berezi bat gaindituta izatea. Irizpide
objektiboak erabiliko dira ikastaro horretan parte hartu ahal izateko".
13.
Atala - Foru eta Toki Administrazioetako bitarteko funtzionariak
Hamazazpi
zenbakia duen erabaki gehigarri bat gehitzen da. Hona hemen bere idazkera:
"HAMAZAZPIGARRENA
91.
atalean xedatzen denaren kaltetan gabe, Autonomi Elkarteko Foru eta Toki Administrazioek
bitarteko funtzionariak izendatu ahal izango dituzte aldibaterako programak
garatu ahal izateko".
14.
Atala - Lanorduak berreratzea eta lana banatzea
Hamazortzi
zenbakia duen erabaki gehigarri bat gehitzen da. Hona hemen bere idazkera:
"HAMAZORTZIGARRENA
1.- Administrazio Publikoek, lanaren banaketa
sustatzeko eta lanorduak berreratzeko, lanaldia murrizteko aukera eman
diezaiekete lege honen aplikazio-eremuan dauden langileei, soldata ere dagokion
heinean murriztuko zaiela. Beharrezkoa izango da, baina, giza baliabideen
plangintzak eta zerbitzuko beharrizanek horretarako aukera ematea.
Administrazio bakoitzak dituen aurrekontu-mugen barruan egin beharko da hori.
2.- Murrizketa horretaz baliatzeko baldintzak
Administrazio Publiko bakoitzeko organu eskudunak arautuko ditu, euren
berezitasunak kontuan hartuz. Honako
hauek bete beharko dira nahitaez:
a) Gehienezko eta gutxienezko murrizketa.
b) Egoera horretan gutxien egon beharreko
denbora.
c) Langileek egun osoko lanaldira itzultzeko
duten eskubidearen bermea eta mugak.
3.- Giza baliabideen plangintzak eta zerbitzuko
beharrizanek hala eskatzen dutelako, emandako lanaldi-murrizketa atzera bota
dezake Administrazioak. Aldez aurretik doakionari entzun ondoren, arrazoitutako
erabakiz egingo du hori".
15.
Atala - Atzerriko zerbitzu-aldiak
Hemeretzigarren
xedapen gehigarri bat sartzen da, idazkera honekin:
"HEMERETZIGARRENA
Atzerriko
lanpostuetarako emandako zerbitzu-aldiak bost urtekoak izango dira gehienez
ere".
Erabaki
Gehigarriak
Lehenengoa
- Organuen eta arauen izenak egokitzea
1.- Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi
Garapeneko Sailari eta Sailburuari eta Herriogasun eta Dirubideetako Sailari
eta Sailburuari buruz legean egiten diren aipamenak, hurrenez hurren, funtzio
publikoan eta ogasuntzan eskudunak diren Sail eta Sailburuenekin ordezkatu
behar dira.
2.- Arduralaritza-Auzipidetarako Legeari
buruzko aipamenak, administrazio-prozedurari dagozkionetan indarrean dagoen
legediarenekin ordezkatu behar da.
Bigarrena
- Foru eta Toki Administrazioen zerbitzuko langileen errejimen juridikoa
langile horiek betetzen dituzten lanpostuen izaerari egokitzea
Foru
eta Toki Administrazioetako funtzionariak eta lan-kontratuko langile finkoak,
hurrenez hurren, lan-kontratupekoen plantilan edo funtzionari gisa dagokien
kidegoan sartu ahal izango dira aukeraketa-proba mugatuen bitartez, baldin eta,
jarduneko zerbitzuan, horrekin parekatutako egoera batean edo lanpostua eta
destinoa gordetako kontratu-etenaldian daudela, haien lanpostuak
lanpostu-zerrendetan zuten zerbitzu-harremanarekin ez baizik beste batekin
sailkatuak izan badira. Horretarako, betiere, eska daitezkeen titulazio mailako
baldintzak bete beharko dituzte funtzionari eta langile horiek.
Egindako
zerbitzuak baloratuko dira deialdian eta bai izangaiaren gaitasuna edo
trebetasuna finkatzeko beste edozein meritu ere. Beharrezkotzat jo eta
ezagupenak kreditatzea xedetzat duten probak ez dira alde batera utzi behar,
noski.
6/89
Legea baino lehen lan-kontratuko langile finkoak izateko deialdi publikoko
aukeraketa-probak gaindituz eta meritu eta gaitasun-printzipioak errespetatuz
hautatutako langileek beren lanpostuetan jarraituko dute lan-kontratuko langile
finko gisa eta aurreko idazatietan ezarritako funtzionari bihurtzeko
prozesuetan parte hartu ahal izango dute. Horrenbestez, ez da aintzat hartuko
deialdi haiek zein egoera juridikotan dauden, lan-kontratuko langile
finkoentzat ez baizik eta karrerako funtzionarientzat izan behar zutela-eta
adierazitakoari dagokionez.
Aukeraketa-prozesuan
parte hartzen ez dutenek edo prozesu hori gainditzen ez dutenek beren
lanpostuan jarraituko dute aurretik zuten lan-harremanarekin, eskubide finkatu
guztiekin, sustapen profesionalerako aukeren kalterik gabe eta indarrean dauden
xedapenen arabera beren izaerari dagozkion eskubide guztiekin. Plaza horiek
ezabatu beharrekotzat joko dira.
Aurreko
aukeraketa-prozesuaren bitartez funtzionari edo lan-kontratuko langile finko
izatera iristeak plaza hutsa besterik gabe aldatzea ekarriko du, eta plaza hori
langilea sartu den plantilakoen artean integratuko da.
Aldibaterako
Erabakiak
Lehenengoa
- Lan-kontratukoen plantilan edo funtzionaritzan sartzeko epeari berriro ekitea
1.- Euskal Administrazio Publikoetan lan egin,
uztailaren 6ko 6/1989 Legea indarrean jarri baino lehen funtzionari eta lankontratuko
langile finkoak izan eta, lege horretako aldibaterako erabakietatik
seigarrenean gai horri buruz xedatzen denaren arabera, langile horiek
lan-kontratukoen plantilan edo funtzionaritzan oraindik sartu gabe daudenei
aplikatuko zaie Aldibaterako Erabaki horretan xedatzen dena. Ondorio
horietarako, horrek hartzen dituen Administrazioek hamazortzi hilabete izango
dituzte, bai lanpostuen zerrendak onartu ahal izateko eta bai seigarren erabaki
horretan finkatzen diren aukeraketa-prozesuetarako deialdia egiteko ere.
Deialdietako oinarriek deialdietan parte hartu dezaten funtzionariak eta
lan-kontratuko langile finkoak zenbait probatatik jare utzi ahal izango
dituzte, baldin eta proba horien bidez kreditatu beharreko ezagutzak eta
gaitasunak agertzen baziren funtzionari edo lan-kontratuko langile finko
egiteko gainditu zituzten deialdietako ariketetan.
2.- Aurreko idazatian aurrikusitakoa aplikatuko
zaie, halaber, Hezkuntza Administrazioa titulartzat duten ikastetxeen sarean
uztailaren 6ko 6/1989 Legeaz geroztik sartu ziren ikastola eta gainerako
ikastetxeetako langile ez-irakasleei, eta, ondorio horietarako, Euskal Autonomi
Elkarteko Unibertsitatekoaz besteko Irakaskuntzako Irakasleen Kidegoari buruzko
otsailaren 19ko 2/1993 Legearen aldibaterako hirugarren erabakian, hirugarren
epigrafean, xedatutakoa aplikatuko zaie.
Bigarrena
- Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legea indarrean jarri
baino lehen jardunean zeuden Foru eta Toki Administrazioetako funtzionariak
behin-betiko atxikitzea
Euskal
Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legea indarrean jarri baino
lehen, lege hori aplikagarria den Administrazioetan, jarduneko zerbitzuan edo
horrekin parekatutako egoeran lanean zeuden Foru eta Toki Administrazioetako
funtzionariak lehendik betetzen zuten lanpostuari edo dagokion Administrazioak
egin dezan lehenengo lanpostu-zerrenda onartu ondoren eman dakienari
behin-betiko atxikitzat joko dira. Ez da horrela izango, lehiaketa baten
ondorioz beste lanpostu batez behin-betikotasunez jabetzea gertatuz gero.
Hirugarrena
- Desagertutako Interbask, S.A, baltzu publikotik eta Arabako Kalkulu Zentroa,
A.B.tik datozen langileak fintzionari bihurtzea
1.- Desagertutako Interbask, S.A. baltzu
publikotik datozen lan-kontratuko langile finkoek funtzionari-izaera lor
dezakete plaza atxiki dakion kidegoan, baldin eta titulazioari buruz eska
daitezkeen baldintzak betetzen badituzte eta beren lanpostuak
funtzionari-lanpostutzat sailkatuak badira. Horretarako egin beharreko aukeraketa-probak
mugatuak izango dira eta deialdia behin bakarrik egingo da.
2.- Era berean, Herri Kontuen Euskal Epaitegiak
Arabako Lurralde Historikoaren 1992ko Kontu Orokorraren Fiskalizazio Txostenean
egindako gomendioak ukitzen dituen Arabako Kalkulu Zentroa, A.B.ko
lan-kontratuko langile finkoak Arabako Foru Aldundiaren Administrazio
Orokorrean sartuko dira, baldin eta titulazioari buruz eska daitezkeen
baldintzak betetzen badituzte eta beren lanpostuak funtzionari-lanpostutzat
sailkatuak badira. Horretarako egin beharreko aukeraketa-probak mugatuak izango
dira eta deialdia behin bakarrik egingo da.
3.- Aurreko bi idazatietan esaten diren
deialdiak funtzionarientzat gordetako lanpostu horiek agertzen diren
lanpostu-zerrendak onartu eta sei hilabeteren barruan egingo dira, eta, deialdi
horietan, egindako zerbitzuak baloratuko dira eta bai izangaiaren gaitasuna edo
trebetasuna finkatzeko beste edozein meritu ere. Beharrezkotzat jo eta
ezagupenak kreditatzea xedetzat duten probak ez dira alde batera utzi behar,
noski.
Aukeraketa-prozesuan
parte hartzen ez dutenek edo prozesu hori gainditzen ez dutenek, bakoizak bere
Administrazioan jarraituko du, lanean aurretik zuten lan-harremanarekin. Plaza
horiek ezabatu beharrekotzat joko dira.
Azken
Erabakia
Lege
hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren
biharamunean jarriko da indarrean.