16/1983 Legea, uztailaren 27koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeaz.
1983-07-27Erakundea: Eusko Legebiltzarra
Argitalpena: EHAA, 1983/8/6, 117. zk.; EAO, 2012/4/12, 88. zk.
§ 45. 16/1983 LEGEA, UZTAILAREN
27KOA, HERRI ARDURALARITZAREN EUSKAL ERAKUNDEAZ
ZIOEN
ADIERAZPENA
Lanarigoa
funtsezko alderdi gertatzen da ezein Herri-Arduralaritzatan. Esan dugun hori
edozein Arduralaritzari dagokionarren, Euskadiko Autonomia-Elkartean berarizko
garrantzia dauka.
Euskal
Herriak bere burujabetza ardietsi eta Autonomiazko Arduralaritza berri bat
sortu izanak autonomia-bidearen zerbitzurako egon eta teknikaz oso gertatuta
egon eta eginkor izan dedin lanarigoa aukeratzea eta gaiagotzea ezinbesteko
egiten da.
Autonomiazko
Arduralaritzarekin batean, Euskadiko Kondaira-Lurraldeek eta Udalek ere
eskabide berdinak dituzte bere herrilanarien teknikazko gaitasunari eta
gaikuntzari buruzkoetan. Eginkortasun-eske horri, Euskal Herriko Arduralaritza
guztiek horretan bat egiten duteneko beste hau gehitu behar zaio:
Herri-iharduna funtsean euskaldun izatea lortu nahia, alegia. Bateango behar
eta gurari hoiek, gure Herriaren legearen eta ekonomiaren aldeetatikako
bereizitasunekiko zientzia-mailako ikerkuntza suztatu beharraren luzaezinarekin
batean, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundea sortzea bidezko egiten dute,
Euskadiko Herri-Arduralaritza guztiak eratzeko oinarritzat jotzen dugun
Erakundea, alegia.
Herri-Arduralaritzaren
Euskal Erakundea lege-nortasuna eman ziezaion lege berezi baten bermerik gabe
sortarazi zen. Bermerik ez hori zuzentzea du xede oraingo Lege honek, Alde
horretatik Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundea, Herri-Arduralaritzako beste
Iraskunde ospetsu batzuen bideari jarraituz, Lehendakaritza-Sailari eratxikita
egon eta ihardutze eremuz Euskadiko Autonomia-Elkarte osoa hartzen duen
Erakunde Burujabe eta lege-nortasundun gisa sortzen da. Honako hauek dituzte
oinarrizko alderdi Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundearen Legearen
funtsezko artezpideek:
Lehenengo
eta behin, lanariak aukeratzea du Legeak Herri-Arduralaritzaren Euskal
Erakundearen xedeetako bat. Alde horretatik, legearen 4.1 Atala, bai
Autonomia-Elkartearen herri-ihardunaren alorreango agintepideei geroan ikutu
diezaieketen erresuma-mailako arauen bai Kondaira-Lurraldeen Lege eta Euskal
Herriko Toki-Arduralaritzaren Lege izango direnen aurka ez egoten saiatzen da.
Hoien edukia dena dela, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeak lege hoiek
izendatu diezaioten lanari aukeraketa egin ahal izango du, eta bai akurapen
hori beste Herri-Arduralaritzaren bati esku emanda edo elkar hartuta egin ere.
Bestalde,
Erakunde Burujabe denez, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak berenez
dagozkion egitekoak betetzeko diruegitamu berezi bat izan beharko du.
Oinarrizko
irizpide hoietatik abiatuta, Euskal Herriko Herri-Arduralaritza horren iharduna
funtsezkotzat jotzen deneko Erakunde hori araupetzen du Herri-Arduralaritzaren
Euskal Erakundearen Legeak.
I ATALBURUA
HERRI-ARDURALARITZAREN EUSKAL ERAKUNDEEN LEGE-JAURPIDEAK
Lehenengo Atala
Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundea sortarazten da, Euskal Herriko Erakundetzako Herri-Arduralaritzaren baitako. Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundea, Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritza-Sailari atxikitako arduralaritzako Ihardutze-Erakunde Burujabe gisa eratzen da.
2.
Atala
Herri-Arduralaritzaren
Euskal Erakundea lege-nortasunaren eta bere helburuak betetzeko behar diren
eskuarteen jabe da.
3.
Atala
Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeak bere egoitza Oñatiko
Unibersitate zaharraren etxean izango du; hala ere, eta bere helburuak lortzeko
komenigarri izan dedinetan hiri berezietango ordezkaritzen bidez ere ihardun
ahal izango du.
4.
Atala
Honako
hauek ditu xede Herri-Arduralaritzako Euskal Erakundeak:
1.- Euskal Herriko Autonomia-Arduralaritzak
akuratu beharreko herri-lanarien aukerapena, alor horretako bere iharduna
Lehendakaritza-Saileko horretzazko zerbitzuekin antolakidetuz.
2.- Beste Herri-Arduralaritzaren batek edo lege
bideek bere esku utzi diezaioketen herri-lanarien aukerapena.
3.- Euskal Herriko Autonomia-Arduralaritzak edo
beste edozein Herri-Arduralaritzak bere esku utzi diezaizkiokeen herrilanari eta
akuratuen gaikuntza eta hobekuntza.
4.- Kondaira-Lurraldeekin, Udalekin eta Euskadiko
Toki-Arduralaritzako gainontzeko Erakundeekin hoien lanarigoa gaitzeko eta
hobetzeko elkar hartzearen suztapena.
5.- Euskeraren Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko
Legean agintzen dena egiteratuz, Euskera Herri-Arduralaritzan sarraraztea,
hedatzea, erabiltzea eta arauzkotzea, baita arduralaritza-hizkuntza zehaztea
ere.
6.- Euskal Herriko Herri-Arduralaritzen azterpena,
irakaskuntza eta hoien legearen, dirubideen eta estadistikaren aldeetatikako
bereizitasunak ezagutaraztea.
7.- Alduralaritza-Zientziari buruzko ikerketa,
irakaskuntza eta ezagutaraztea, eta Euskal Herriko Arduralaritza berezietan
sarraraztea.
8.- Xede bereko beste erakunde espainiarrekin edo
atzerrikoekin harremanak eta ituneak egitea.
5.
Atala
Bere
helburuak lortzeko, herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeak honako hauek egin
ahal izango ditu:
1.- Komenigarri eritzitako Lan-Sail, Lan-Alor eta
Zerbitzuak eratzea.
2.- Horretarako gaitasuna izan eta ikastorduak,
mintegiak edo hitzaldiak eman edo berarizko gaiei buruzko edo zientzia-mailako
lanak egin ditzaketenei bere laguntza eskatzea.
6.
Atala
Erakundeak,
norgehiagoka eta lanari-akurapena egiteko bestetgan, eta Arduralaritza-karreran
aurreratzeko merezimendu izan daitezkeen agiri eta egiaztagiriaki emango ditu.
7.
Atala
Autonomia-Elkarteko
Erakundeek Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundearengana joan ahal izango dute
Euskal Herriko Herri-Arduralaritzaren egituraketari eta hobekuntzari buruzko
aholku bila, galdezka eta arauak gerta diezaizkienaren eske.
II ATALBURUA
HERRI-ARDURALARITZAKO ERAKUNDEAREN ERAKUNTZA
8.
Atala
Erakundeko
eraentza-sailak honeko hauek dira:
a) Zaingo-Batzordea.
b) Herri-Arduralaritzaren
Euskal Erakundeko Artezkaria.
9.
Atala
Honako
hauek izango dira Zaingo-Batzordeko kideak:
Lehendakari:
Lehendakaritza-Sailburua.
Lehendakariorde:
Toki-Arduralaritzako Sailburuordea.
Batzordekideak:
Kondaira-Lurraldeetako Ahaldun Nagusiak; Autonomiazko Arduralaritzaren
Kondaira-Lurralde bakoitzeango ordezkari bana; Euskal Herriko
Toki-Arduralaritzaren Kondaira-Lurralde bakoitzeango ordezkari bana; Eusko
Jaurlaritzako Herri-Ihardunaren ordezkari bat, gutxienez Artezkari-maila duela,
eta Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Artezkaria. Herri-Arduralaritzaren
Euskal Erakundeko Idazkari Nagusiak egingo du Idazkaritza, hitz egiteko
eskubidez baina botoa ematekorik gabe.
Zaingo-Batzordeak
erabakiak hartzeko erabiliko dituen jaurpideak, Arduralaritzabide-Legearen
IIdazpuruko II Atalburuan bateango ihardutzesailentzat jartzen dinerak heurak
izango dira.
10.
Atala
Honako
hauek izango ditu Zaingo-Batzordeak bere berenezko egitekoak: Erakundearen
Garapenerako Orotariko Egitamua, Herri-Arduralaritzaren Erresuma-Erakunde,
Toki-Arduralaritzako Azter-Erakunde, Unibersitate edo horrelako beste erakunde
batzuekingo Ituneak ontzat ematea, urteko Txostena, Ikasketa-Egitamua, tituloak
eta lanarigoa hobetzeko eta aukeratzeko erak baiestea, diruegitamuaren
aintzin-egitasmoa Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritza-Sailari bidaltzeko ontzat
ematea, eta Erakundearen artezte-mailako gainontzeko arazoak.
11.
Atala
Herri-Arduralaritzaren
Euskal Erakundeko Artezkaria Jaurlaritzaren Dekretoz izendatu eta hala behar
izanez gero kenduko da, Lehendakaritzaio Sailburuaren saloz,
Herri-Arduralaritzakoen artean gaitasuna aitortzen zaienen artetik.
Kargu
hori Artezkari-mailari dagokion Lanari-Araudiaren jaurpidepekoa izango da,
Jaurlaritza-Legean agindutakoaren arauera.
12.
Atala
Erakundeko
Artezkariari dagokio ihardunbide, guztien bateango eta erazko eraentza,
zerbitzu artezkaritza eta lanari-burugoa bere gain hartzea, eta bai
Erakundearen ordezkotza, ikasketen, lanarigoaren gaitasun-agirien eta
erapidetzen hobekuntzarako eta horren akuratze-Egitamuaren saloa egitea,
diruegitamuaren aintzin-egitasmoa idaztea, gastuak egiteko baimena ematea eta
ordainketak eta Erakundeko lanari-erroldea zuzentzea ere.
III ATALBURUA
DIRU-ESKUARTEEZ
13.
Atala
Bere
helburuak lortzeko Herri-Ardurealaritzaren Euskal Erakundeak, urteoro, beretzat
berezia izan eta Autonomia-Elkartearen Guztizko Diru-egitamuetan sartutako
diruegitamu bat izango du.
14.
Atala
Honako
eskuarte hauek osatuko dute diruegitamuko eskuraketa-erroldea:
1.- Ikasketa-sari, titulu-emate, agiri,
egiaztagiri eta zerbitzuegatikako gainontzeko petxa edo arielek.
2.- Argitalpenak, iragarkiek eta Erakundeak
dirutruke egindako zerbitzuek eman dezatenek.
3.- Ezein norbanako edo Erakundek emandako
diru-laguntza, laguntzabide eta emaitzek.
4.- Bere ogasunetatikako irabaziek, Euskadiko
Ondare-Legeak agintzen duenaren arauera.
Azken
Erabakiak
Lehenengoa
Lehendakaritza-Saileko
ihardutze-sail gisa ziharzuen Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundea ezabatu,
eta honen gizakizko eta gauzazko eskuarteak Lege honen bidez eratzen den
Erakunde Burujabearentzat gelditzen dira.
Bigarrena
Eusko
Jaurlaritzari, Lehendakaritza-Sailburuaren saloz Lege hau osabideratzeko eta
egiteratzeko behar daitezen arau guztiak emateko eskua ematen zaio.
Baliogabetze
Erabakia
Euskal
Herriko Kontseilu Nagusiaren 1980garreneko Otsailaren 26ko erabakiz onartutako
Herri-Ardularitzaren Euskal Erakundearen Araudia baliogabetuta gelditzen da,
eta bai 1980garreneko Azaroaren 11ko Dekretoa ere, Lege honek agintzen duenaren
aurkako izan daitezen guztietan.