Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

15/1997 Legea, urriaren 31koa, Urdaibaiko Biosfera-Gebenaldea Babestu eta Antolatzeari buruzko uztailaren 6ko 5/1989 Legea aldatzekoa.

1997-10-31

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1997/10/17, 220. zk.; EAO, 2012/1/14, 12. zk.

 

§ 200. 15/1997 LEGEA, URRIAREN 31KOA, URDAIBAIKO BIOSFERA-GEBENALDEA BABESTU ETA ANTOLATZEARI BURUZKO UZTAILAREN 6KO FALDATZEKOA

 

ZIOEN ADIERAZPENA

      Urdaibaiko Biosfera-Gebenaldea Babestu eta Antolatzeari buruzko uztailaren 6ko 5/1989 Legea (§118) indarrean egon deneko lehenengo urteetan zehar, Gebenaldeko Zaingo Batzordeak jarduera administratibo bizia garatu du, bere lurralde esparruan jarduten duten alor sozial eta erakunde publiko eta pribatu guztien erreferentzi puntu bihurtu dena.

      Legea indarrean jarri zenetik bildu den esperientziaren ondorioz, beharrezkotzat jo da lurralde esparruan sartuta dauden udalerrien zerrendari, bereizketa prozesuen ondorioz, zein Zaingo Batzordeko barneko funtzionamenduari eragiten dieten zenbait alde aldatzeari ekitea.

      Horrela, 2. atala egokitu beharra jasotzen da, hain zuzen, Biosfera-Gebenaldearen mugaketak eragiten dien udalerriei buruzkoa, Ajangiz eta Arratzu udalerriak sartuz, Gernika-Lumo udalerritik banandu baitira, hurrenez hurren, 1990eko azaroaren 20an eta 1992ko urriaren 15ean Bizkaiko Batzar Nagusiek hartutako akordioen indarrez.

      Halaber, legearen 18. atala aldatu beharra dago, Zaingo Batzordearen osaketari eta hango kideak izendatzako moduari dagokienez, Urdaibaiko Biosfera-Gebenaldean partaide diren eragileek partehartze handiagoa izan dezaten, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren presentzia, Gebenaldea antolatu eta kudeatzean dituen aginpidetzen arabera, handituz, bai eta udal ordezkaritza ere, eraginda dauden udalerrien kopuru handia dela eta, eta nekazaritza eta basogintza alorreko hiru ordezkari sartuz. Euskadin kokatuta egon eta ingurugiroaren azterketan eta babesean jokabide egiaztatua duten elkarteek zuten partaidetzak, ostera, beherantz jotzen du, Urdaibaiko esparruko elkarte ekologista eta kontserbazionistek mantentzen duten ordezkaritzak horien ekarpena bideratzen duela jotzen delako.

      Zaingo Batzordeko eraketa berri honek horren osaketa orekatua dakar, badauden interesak ordezkatzen dituela eraginkortasuna murriztu gabe, elkarte ekologista, nekazaritza eta basogintza alor eta Udaletako ordezkariak izendatzeko moduak araudi bidez araupetuko direla ezartzearekin batera, azken hauek "proportzionalitate eta aniztasun politikoen printzipioak" beteta. Harik eta arauen garapen hori gauzatu arte, Batzordeburuari egokituko zaio izendapen horiek egitea, Zaingo Batzordeak irizpena eman ostean.

      Azkenik, diseinatutako eskema berriarekin bat etorriz, Batzorde Iraunkorraren osaketa aldatzen da, horretan ere kide gehiago egongo dela.

Lehenengo Atala

      Urdaibaiko Biosfera-Gebenaldea Babestu eta Antolatzeari buruzko uztailaren 6ko 5/1989 Legearen 2. ataleko 2. azpiatala aldatu egiten da. Aurrerantzean honelaxe dio:

"2. Atala

2.-         Muga hauek ondoren ematen diren udal-mugarteak dituzte barne, osorik edo zati batean:

Ajangiz, Amorebieta-Echano, Arratzu, Arrieta, Bermeo, Busturia, Elantxobe, Ereño, Errigoiti, Forua, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Ibarrangelu, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka, Munitibar-Arbatzegi Gerrikaitz, Murueta, Muxika, Nabarniz eta Sukarrieta".

2. Atala

      Urdaibaiko Biosfera-Gebenaldea Babestu eta Antolatzeari buruzko uztailaren 6ko 5/1989 Legearen 18. ataleko 1. azpiatala aldatu egiten da. Aurrerantzean honelaxe dio:

"18. Atala

1.-         Urdaibaiko Biosfera-Gebenaldeko Zaingo Batzordea sortarazten da Eusko Jaurlaritzako ingurugiroko jardutze-sailari atxikirik, honako kide hauek dituela:

-     Eusko Legebiltzarreko ordezkari bat.

-     Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioko bost ordezkari.

-     Bizkaiko Foru Aldundiko hiru ordezkari.

-     Eraginpeko Udaletako sei ordezkari.

-     Estatuko Administrazioko ordezkari bat.

-     Euskal Herriko Unibertsitateko ordezkari bat.

-     Unesco-ren "Gizakia eta Biosfera" egitarauko ordezkari bat.

-     Biosfera-Gebenaldearen azterkuntza eta babeste-lanetan izen ona duten Gebenaldearen esparruko elkarte ekologista eta kontserbazionistetako ordezkari bat.

-     Gebenaldearen esparruko nekazaritza eta basogintza alorreko hiru ordezkari.

-     Gebenaldeko Lankidetza Kontseiluburua.

Zaingo Batzordeburua, horko kideen artetik, ingurugiro organoaren proposamenez, Jaurlaritzak izendatuko du, araudi bidez zehazten den eran.

Gebenaldeko zuzendari-artatzailea osoko bilkuretara joango da, hitz egiteko eskubidea bai baina botorik ez duela".

3. Atala

      Urdaibaiko Biosfera-Gebenaldea Babestu eta Antolatzeari buruzko uztailaren 6ko 5/1989 Legearen 18. atalari 1 bis azpiatala erantsi zaio, hauxe hain zuzen:

"18. Atala

1 bis.-            Eraginpeko Udaletako, elkarte ekologista eta kontserbazionistetako eta nekazaritza eta basogintza alorreko ordezkaritza araudi bidez araupetuko da".

4. Atala

      Urdaibaiko Biosfera-Gebenaldea Babestu eta Antolatzeari buruzko uztailaren 6ko 5/1989 Legearen 19. atala aldatu egiten da. Aurrerantzean honelaxe dio

"19. Atala

Zaingo Batzordearen barruan horren menpeko Batzorde Iraunkorra eratuko da, Zaingo Batzordeburua bera lehendakari duela; honako kide hauek izango ditu gainera:

-  Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioko hiru ordezkari, horietako bi ingurugiro organoak izendatuko dituela.

-  Bizkaiko Foru Aldundiko bi ordezkari.

-      Eraginpeko Udaletako bi ordezkari.

-  Zaingo Batzordeko partaide diren gainontzeko erakunde eta entitateetako ordezkari bat.

Gebenaldeko zuzendari-artatzailea Batzorde Iraunkorreko bilkuretara joango da, hitz egiteko eskubidea bai baina botorik ez duela".

Aldibaterako Xedapen Bakarra

      Harik eta 18. atalean ohartematen diren Udaletako, nekazaritza eta basogintza alorreko eta elkarte ekologista eta kontserbazionistetako ordezkariak hautatu eta izendatzeko erak araudiz garatu arte, eta Urdaibaiko Biosfera-Gebenaldeko Zaingo Batzordeko zuzendaritza organoen funtzionamendu normala bermatzekotan, Zaingo Batzordeburuari egokituko zaio kasuan kasuko izendapenak egitea, eraginpeko alor eta erakundeek proposatuta eta Zaingo Batzordeak irizpena eman ondoren.

Azken Xedapena

      Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean lege hau.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra