15/1983 Legea, uztailaren 27koa, Euskal Ikastolen Erakundea-Instituto Vasco de Ikastolas sortarazi eta ikastolentzako Lege-Jaurpideak onartzezkoa.
1983-07-27Erakundea: Eusko Legebiltzarra
Argitalpena: EHAA, 1983/8/6, 117. zk.; EAO, 2012/4/12, 88. zk.
Indargabetua: 1993-02-26
§ 44. 15/1983 LEGEA, UZTAILAREN
27KOA, EUSKAL IKASTOLEN ERAKUNDEA-INSTITUTO VASCO DE IKASTOLAS SORTARAZI ETA
IKASTOLENTZAKO LEGE-JAURPIDEAK ONARTZEZKOA
ZIOEN
ADIERAZPENA
Hezkuntza
eta Kultura-erakundeen euskal kultura-ondarearekiko arretarik ezak
jazarpenaraino iristen ez zenean-, belaunaldi berriak edonongo diren baloreak
eta gure herriari berenez dagozkionak batera hartuz hezitzea xede nagusi zuen
herri-ekintza ausart bat sortarazi zuen hogeita hamargarren urte-hamarrekoan.
Egiteko bikain hori gauzatzeko sortu ziren ikastegiei IKASTOLAK zeritzen, gero
Euskal Ikastola Batza gisa eratu eta Agirre Lehendakariaren Euzkadiko
Jaurlaritzak zegokien arreta egin ziela.
Ikastolen
herri-ekintzak jasan behar izan zuen hauspena ez zen, ordea, bere seme-alabak
arbasoegandik hartu eta ezaugarri beinen euskera duen kultura-nortasunaren arauera
hezitzeko zuten bidezko eskubidea utzi ezin zezaketen guraso askoren gogoa
apaltzeko aski. Bidezko gogo horrek herrian zituen sustraien gogorra zela eta,
aldirik txarrenetan ere Ikastolen ekintza ez zen galdu, izkutuan ihardun eta
lekukotza soil izatera muga-arazten bazuen ere.
Gure
Herriko ikastegietan bertako kultura eta euskera ezaguraraztearekiko
erakunde-mailango ukoak berebaitan zuen bidegabekeria nabarmenak, gure euskal
kultura-ondarea babesteko eta suztatzeko hainbat ekintza sortarazi zituen,
hoien artean ikastolak sortu izana azpimarratzea ezinbesteko gertatzen dela;
hirurogeigarren hamarrurte-aldian gertatu zen hori gero, eta era guztietako
kontaezinala eragozpen gaindituz gero, urte gutxiren barruan, gure herriko
gizarte-alor zabalen ukaezineko atxikipena lortu eta duen ekintza gisa
sendotzeko, gurasoek bere seme-alabentzako hezkuntza-modua nahi bezela
aukeratzeko duten demokraziazko eskubidea harian-harian erakunde-mailakotu
zedin ikastolek eman duten laguntza aitortu beharra dago. Bainan, guztiok
dakigunez, ikastolek egin duten lanak izan ditu, izan, bai herri-agintaritzen
laguntzarik ezari eta bai bere gauzazko eta gizakizko eskuarteen urriari
zerizkion eragozpenak ere. Horri dario oraingo egoera honetan ikastolek duten
gizarte eta lege-arduralaritzaren aldeetatikako arauzkogabetasuna.
Lege-antolakuntza
berriak hizkuntza-modu bereziekiko begirunea eta babesa bermatzen du, eta bai
ikastegiak aukeratzeko askatasuna ere. Ikastolak sortarazi eta garatu-arazi
zituzten gurasoek, ikastegiaren herri-jabetzapekotasunaren eta norbanako
jabezapekotasunaren arteango aukera egiteko benetako askatasunez jabetuta ikusi
zituzten heuren buruak. Herri-arduralaritzagandik jaso zuten bereizkeriazko
portuak sortarazi du ikastola asko orain daudeneko egoera larria.
Lege
hori, ikastola-ekintzaren kondairatikako ikaspideek berebaitan daramatzaten
herri-gurariei erakunde-mailako bideak eskaintzeko demokraziaren-arauzko
beharrari erantzutera dator eta, hori, ikastolen garakuntza, bere seme-alabei
hoien bidez gure arbasoen kultura-berezitasunaren arauerako hezkuntza emateaz
gainera mundu zabaleko kulturaren aberasgarri haundiak eskuratu dakizkiela nahi
duten hainbat eta hainbat gurasoren nahia benetan egiteratu dedineko laguntza
izan dedineko bide.
Gure
Autonomia-Elkarte osorako Erakundeei dagokie Estatutoak dakarren bi hizkuntza
ofizialen erabilkera bermatu dedineko agindua bete dedin beharrezko izan
daitezen neurri guztiak araupetzea eta egiteratzea, gure Herriaren gizarte eta
kizkuntza auniztasuna eta bere hazkundean gertatzen diren berarizko zernolakoak
kontutan izanik. Agindu bikain hori beteaz Lege honek Ikastolen lege-jaurpideak
araupetu, eta gure herriak bere nortasunaren bidezko aldezpenerako bere
sustraietatik sortarazitako ekintza horri men egin, eta iraun dezaneko laguntza
ematen dio.
Lege
honek lau idazpuru, behin-behingorako bi erabaki, hiru erabaki gehigarri,
baliogabetzezko bat eta azkeneko bat ditu.
Lehenengo
Idazpurua, Hezkuntza eta Kultura Sailari atxikitako Erakunde Burujabe gisa
sortarazten den "EUSKAL IKASTOLEN ERAKUNDEA-INSTITUTO VASCO DE
IKASTOLAS"-en sortze, helburu, egiteko, eraentza-sail eta ondareaz ari da,
Lege horri dagozkionetarako Ikastola zer den zehazten da, Ihardutze-Erakunde
Burujabe horren egitekoak eta Eraentza-Sailak jartzen dira, hoien
ihardunarekiko eta Artezte-Batzordea osatzeko moduarekiko adierazpen labur
batekin, araudirako zeintzuk uzten diren esanaz, eta eskuarteak azalduz. Hori
guzti hori, Erresumako Erakunde Burujabeen Lege Jaurpideen Legeak eta Euskal
Herriko Autonomia-Estatutoko Zazpigarren Behin-behingo Erabakiak diotenaren
arauera.
Bigarren
Idazpuruak "EUSKAL IKASTOLEN ERAKUNDEA-INSTITUTO VASCO DE
IKASTOLAS"-en menpeko diren Ikastolak ditu gai, Dekretoz sortarazi eta
Ihardutze-Erakunde Burujabe horri eratxikitako Ikastolen eta
norbanako-jabetzapeko izan eta borondatez Ihardutze-Erakunde Burujabe horren
menpeko izatera aldatzea erabaki dezatenen arteko bereizkuntza eginaz azkeneko
hoietan, jabe izendunek darabiltzaten tegien jabetza Autonomia-Elkarteari eman,
hoietzaz baliatzeko eskua ematezko itune bat egin, edo hala dagokionean alogera
eskubideak utzi diezazkiotela eskatzen zaiela.
"EUSKAL
IKASTOLEN ERAKUNDEA-INSTITUTO VASCO DE IKASTOLAS"-en sartu nahi dezaten Ikastola
guztiak Hezkuntza eta Kultura-Saileko Ikastegi-Erroldean sartuta egon
daitezeneko baldintza ere jartzen da.
Hirugarren
Idazpurua "EUSKAL IKASTOLEN ERAKUNDEA-INSTITUTO VASCO DE
IKASTOLAS"-ko ikastoletako eraentza-sailez ari da, bateango eta gizabanakozko
ihardutze-sailetan sailkatzen direla. Ikastola bakoitzean gutxienez egon
beharko duten eraentza-sailak zehazten dira, ondoren hoien osatze-modua eta
egitekoak antolatuz.
Ikastoletako
eraentza-sailak zermugatu eta hoien eratze-modua eta egitekoak zehazterakoan,
indarrean dauden legebideek agintzen dutena eta Ikastolek bere kondairan izan
dituzten ihardutze-sailak elkarri egokitzen zaizkio. Irakastegi hoien
zernolakoei egokituz eta, beraz, Konstituzioak gurasoei, irakasleei eta
ikasleei Arduralaritzak herri-diruz eusten dien Ikastegien artan eta eraentzan
eskuhartzeko aitortzen dien eskubideari funtsean men eginaz. Ondoren
Ikastolaren eraentzako norbanako-sailak jartzen dira, hoien egitekoei eta hoiek
aukeratzeko eta izendatzeko bideei buruzkoetan Lege eta Araudiek agintzen
dutenetara joaz.
Laugarren
Idazpurua "EUSKAL IKASTOLEN ERAKUNDEA-INSTITUTO VASCO DE
IKASTOLAS"-eko lanariez ari da. Ihardutze-Erakunde burujabearen ardurapeko
Ikastoletan zerbitzu egiten duten lanari-moeta bereziak agertu, eta behar
denetan araudira jotzera egiten da.
Erabaki
Gehigarrietan "EUSKAL IKASTOLEN ERAKUNDEA-INSTITUTO VASCO DE
IKASTOLAS"-ko Irakasle-Sailak sortaraztezko Lege-Egitasmoa Legebiltzarrari
bidali beharra ezartzen zaio Jaurlaritzari, Ihardutze-Erakunde Burujabe honetan
sartu nahi ez dezaten Ikastolekin lankidetasuntuneak egin ahal ditzaneko bideak
ere jarriaz, eta bai unibersitatekoaz besteko irakaskuntza araupetzeko
Lege-Egitasmo bat ere.
Baliogabetze-Erabaki
bat ere ba darama, eta bai Lege hau araupidez egiteratu dezan Jaurlaritzari
eskua ematezko Azken Erabaki bat eta indarrean jartzeari buruzko txatala ere.
I IDAZPURUA
"EUSKAL IKASTOLEN ERAKUNDEA-INSTITUTO VASCO DE
IKASTOLAS (E.I.K.E-I.V.I.)-EN SORPENARI, HELBURUEI, EGITEKOEI, ERAENTZA-SAILEI
ETA ONDAREARI BURUZ
Lehenengo Atala
"Euskal
Ikastolen Erakundea-Instituto Vasco de Ikastolas" sortarazten da
Herrilege-alorreko Erakunde gisa eta berenezko eta Autonomia-Elkarteko
Arduralaritzarenaz besteko Lege-nortasunaren jabe; bere helburuak betetzeko gaitasun
osoz ihardun, eta Hezkuntza eta Kultura Sailari arduralaritzako
Ihardutze-Erakunde Burujabe gisa eratxikita egongo da.
Ihardutze-Erakunde
hau sortarazten, Autonomia-Elkarteko Erakundeek emandako araupeko izan eta
bertako irakaskuntzako berenezko herrilanarri-Sailek izango dituzten Euskal
Herri-Eskola indarrean jartzeko bideango behin-behingo hurrats bat dela joko
da.
2. Atala
Bere
menpeko Ikastolen bidez unibersitatekoaz besteko hezkuntza-maila guztietan
euskerazko irakaspenak suztatzea eta ematea izango du "Euskal Ikastolen
Erakundea-Instituto Vasco de Ikastolas"-ek bere funtsezko egitekoa.
3. Atala
Lege
honi dagozkionetarako, unibersitatekoaz besteko hezkuntza-maila guztietan euskerazko
irakaskuntzarako berarizko Ikastegiak joko dira Ikastolatzat.
4. Atala
Honako hauek izango ditu bere egitekoak
"Euskal Ikastolen Erakundea-Instituto Vasco de Ikastolas"-ek:
a) Hezkuntza
eta Kultura-Sailak eman ditzan ikasketa-egitarauei eta irakaspide-arauei
atxikiz Ikastoletan euskerazko irakaskuntzak emateko artezpideak egiteratzea.
b) Ikastolak
sortarazi daitezeneko saloak egitea.
c) Ikastoletan
euskera erakusteari eta euskeraz baliatzeari buruzko aginduak bete
daitezenarekiko zaingoa, hizkuntza horretango irakaskuntzaren ontasun-maila
segurtatzeko eran, hori guzti hori Hezkuntza eta Kultura-Sailak agindutakoaren
arauera.
d) Bere
menpeko Ikastolen ekintzapideen erakidekuntza.
e) Hezkuntza
eta Kultura-Sailari Ikastolak "Euskal Ikastolen Erakundea-Instituto Vasco
de Ikastolas"-en sartu daitezeneko irizpide eta artepideen saloak egitea.
f) Herri-Ikastolek
eta beste Irakastegi batzuk bat egiteko saloak egitea.
g) Erakunde
honen menpeko irakasleak gaitzeko egitarau eta eginpideak egiteratzea eta
suztatzea, horretarako gai diren Erakundeekingo elkarlanean horretarako behar
daitezen ikastaroak eratuz.
h) Euskerazko
irakaskuntza gehitzea eta suztatzea xede izan dezaten Ikastegi eta erakundeekin
lan-kidetasun eta antolakidetasunezko harremanak izatea, bere ihardunean
Autonomia-Elkarteko mugartetik kanpo ari daitezenean ere hoiei dagokien
laguntza eman eta, horrelakoetan, gai diren erakundeekin beharrezko izan
daitezen lankidetasunezko harremanetan jarriaz.
i) Ikastoletan
irakaspidetzarekiko ikerlanak indartzea.
j) Herri-Ikastolei
eman dakizkien erakuntza eta eraentza-alorretako artezpideak bete daitezenaren
arta.
5. Atala
1.- Honako hauek izango ditu "Euskal
Ikastolen Erakundea-Instituto Vasco de Ikastolas"-ek bere Eraentza-Sailak:
- Artezte-Batzordea.
- Lehendakaria.
- Arduralaria.
2.- "Euskal Ikastolen Erakundea-Instituto
Vasco de Ikastolas"-en ihardutze-arauen bidez beste ihardutze-sail batzuk
sortarazi eta hoien egitekoak zehaztu ahal izango dira.
6. Atala
1.- Artezte Batzordea du E.I.K.E.-I.V.I.-k bere
Eraentza-Sail Nagusia, eta honek ditu Hezkuntza eta Kultura-Sailak emandako
artezpideei atxikiz erabiliko dituen Artezte eta Eraentza-ahalmenak. Honako
hauek izango ditu bere egitekoak:
- Hezkuntza
eta Kultura-Sailak jarritako orotariko ihardutze-bideak egiteratu, eta
Ihardutze-Erakundearen ekintzapide-egitamua gertatzea.
- Sailari,
Ihardutze-Sailak behar bezala ihardun dezan beharrezko eritzitako agintza
guztiak onartu edo hala badagokio bere bideak eginarazi diezazkienaren saloak
egitea.
- Urteroko
ekintzapide-txostena ontzat ematea,
- Urteko
Diruegitamuen egitasmotzakoa gertatzea.
- Ihardutze-Erakundearen
zerbitzurako lanari-erroldearekiko saloa gertatzea, Sailari bidaltzeko.
- Legeak
eta Araudiak eman diezazkioten beste guztiak.
2.- Honako hauek izango dira Batzordekide:
- E.I.K.E-I.V.I.-ko
Lehendakaria.
- Arduralaria,
hitz egiteko eskubidez bainan botoa ematekorik gabe.
- Hezkuntza-Sailaren
menpeko Artezkariak.
- E.I.K.E.-I.V.I.-ren
menpeko Kondaira-Lurralde bakoitzeko ikastolen izeneko bat, araubidez jarri
dedin moduan aukeratuta.
- Hezkuntza-Sailaren
Lurralde-Ordezkariak.
- Foru-Diputazio
bakoitzaren izeneko bana.
3.- Artezte-Batzordeak bere kideen artetik
Idazkari bat izendatuko du, kargu horri dagozkion egitekoak bete ditzan.
4.- Eztabaidaketa eta erabakiak hartzeko
jaurpideak, 1958garreneko Uztailaren 17ko Arduralaritzabide-Legearen I
Idazpuruko II Atalburuan ohartemandakoari atxikiko zaizkio.
7. Atala
Hezkuntza-Sailburuordea
izango da "Euskal Ikastolen Erakundea-Instituto Vasco de
Ikastolas"-eko berenezko Lehendakari. Erakundearen ordezkaritza, horren
ekintzapide guztien ikuskaketa eta suztapena eta Artezte-Batzordeak hartutako
erabakiak bete daitezenaren arta dagozkio.
8. Atala
Arduralaria
Hezkuntza eta Kultura Sailburuak nahi bezala izendatuko eta kenduko du.
E.I.K.E.-I.V.I.-ko ekonomiazko eta arduralaritzazko artekotza, honen menpeko
lanari guztiekiko burugoa, Eraentza-Sailak arduralaritzaren eta ekonomiaren
alorretan hartutako erabakien egiterapena eta araubidez eman dakizkion
gainontzeko egiteko guztiak dagozkio, Lehendakariarekiko artezko menpetasunez.
9. Atala
Honako
hauek ditu bere ogasun eta eskuarte "Euskal Ikastolen Erakundea-Instituto
Vasco de Ikastolas"-ek:
- Ondare-Legearen
arauera bete jabetzapeko do eskupeko izan ditzan ogasunak.
- Ogasun
hoietatikako irabazi eta errentak.
- Autonomia-Elkartearen
Guztizko Diruegitamuetan izendatu dakizkion diruak
- Bazkunek,
Erakundeek edo norbanakoek emandako dirulaguntza eta borondatezko ekarketak.
- Izendatu dakiokeen beste ezein eskuarte.
II IDAZPURUA
"EUSKAL IKASTOLEN ERAKUNDEA-INSTITUTO VASCO DE
IKASTOLAS"-EN ARDURAPEKO IKASTEGIEZ
10. Atala
1.- Honako hauek izango dira "Euskal
Ikastolen Erakunde-Instituto Vasco de Ikastolas"en menpeko Ikastolak:
a) Hezkuntza eta Kultura-Sailaren saloz Dekretoz
sortarazitakoak.
b) E.I.K.E.-I.V.I.-n sartzea erabaki dezaten
ikastolak, eraldakuntza-zehaztapidetza araudi-bidez jarri dedin moduan
behin-betiko erabaki ondoren.
2.- Lehenengo lerroaldiaren gai diren
Irakastegiak Hezkuntza eta Kultura-Saileko Ikastegi-Erroldean sartuta egongo
dira.
11. Atala
1.- Irakaskuntzarako erabiltzen diren eraikintzen
jabe izan eta "Euskal Ikastolen Erakundea-Instituto Vasco de
Ikastolas"-en sartu nahi dezaten Ikastoletako baimen-jabedunek, honako
aterapide hauen arteango aukera egin beharko dute:
a) Eraikintza hoiekiko baimen-jabegoa
Autonomia-Elkarteko Arduralaritzari ematea horrek, gero, Euskal Herriko
Autonomia Elkartean indarrean dagoen Ondare-Legearen arauera "Euskal
Ikastolen Erakundea-Instituto Vasco de Ikastolas"-eri eratxiki diezazkion.
Emate hori eskribau-agiriz egin beharko da, eta horren gai diren ogasunek
Jabego-Erroldean behar bezala erasota eta inorentzako zorrik gabe eta
jabego-aldakuntzagatikako zergazorrik gabe egon beharko dute.
b) Eraikintza hoietzaz horretarako egin dedin
itunean jarri daitezen modutan baliatzea Autonomia-Elkarteko Arduralaritzari
uztea, hoiek aurreko lerroaldian esandakotarako jarriz eta eratxikiz.
2.- Irakaskuntza-ihardunerako alogeran hartutako
eraikintzaz baliatu daitezen Ikastolak E.I.K.E.-I.V.I-n sartu ahal izango dute,
alogera-itunearen ondoriozko eskubideak Autonomia-Elkarteko Arduralaritzan eta
gero horrek E.I.K.E.-I.V.I.-ri edo erabat nahiz alderdi batzutan horren
ordezkotza hartu dezan Autonomia-Elkarteko ezein ihardutze-sail edo erakunderi
utzi ahal diezaioneko moduko alogeratzailearekingo hitzarmena egin ondoren.
3.- Aurreko zatien gai diren Ikastoletako
baimen-jabeek zergapidetzako, Gizartesegurantzako eta ogasun eta eskubideekiko
jabetzaren ondoriozko gainontzeko ordurarteko ordainkizunak kitatuta euki
beharko dituzte.
12. Atala
1.- Nolanahi ere, aurreko Atalean aipatzen diren
Ikastolak, E.I.K.E.-I.V.I.-n sartu aurretik, enpresak eta akuratutako
irakaskuntzako nahiz irakaskuntzakoaz besteko lanari guztiek izenpetutako
hitzarmen bat aurkeztu beharko dute, sartze honekin bat datozela adieraziz,
alderdi hori, aurrez, Ikastolen ordezkarien eta doakien lanarien izeneko
Sindikaritza-erakundeen arteko bateango hitzarmenez erabaki ez bada -honek
hitzarmena beretzakotu dezaten Ikastolentzat baino ez du behartze-indarrik
izango-, eta bai -bere lan-ituneak buka-arazteko toki-uztea ere; horrek
Ikastolak Ihardutze-Erakunde Burujabean sartu daitezen egunerarte
eragite-indarrik ez duela.
2.- Hezkuntza eta Kultura-Sailak aurreko zatian
jarritako baldintzak bete ditzaten irakaskuntzako nahiz irakaskuntzakoaz
besteko lanarien ihardunaren etenik ere bermatuko du.
13. Atala
"Euskal
Ikastolen Erakundea-Instituto Vasco de Ikastolas"-en sartu nahi dezaten
norbanako jabetzapeko Ikastola guztiek dagozkien mailetako irakaskuntzetarako
baimena duten Ikastegi gisa Hezkuntza eta Kultura-Saileko Ikastegi-Erroldean
behar bezala sartuta egon beharko dute.
III IDAZPURUA
"EUSKAL IKASTOLEN ERAKUNDEA-INSTITUTO VASCO DE
IKASTOLAS"-EKO IKASTOLETAKO ERAENTZA-SAILEZ
14. Atala
"Euskal-Ikastolen
Erakundea-Instituto Vasco de Ikastolas"-en menpeko Ikastoletako
eraentzasailak bitarikokoak izango dira: Bateangoak eta Norbanakakoak.
15. Atala
Honako
hauek izango dira, gutxienez, Bateango Eraentza-Sailak:
- Biltzar
Nagusia.
- Artezte-Batzordea.
- Irakasle-Taldea.
- Ekonomia-Batzordea.
- Ikasleen
Gurasoen Batzordea.
16. Atala
1.- Biltzar Nagusia du Ikastolak erabakitze-sail
nagusia, Arduralaritzari dagozkiokeen ahalmenen kaltetan gabe. Honela osatuko
da:
- Ikastolan
zerbitzu egiten ari diren irakaskuntzako nahiz irakaskuntzakoez besteko lanari
guztiak.
- Aurreko
lerroaldiaren gai diren irakaskuntzako nahiz irakaskuntzakoez besteko lanariak
hainbat ikasle-guraso. Hala ere, guraso guztiek egon ahal izango dute bertan
hitz egiteko ezkubidez bainan botoa ematekorik gabe.
- O.H.O.
baino goragoko ikasturtetako ikasleen ordezkariak, ikasketa-maila hoiek egon
badaude.
- Ikasleen ordezkariak hainbat Udalbatzarraren
izeneko.
2.- Artezte-Batzordeko
guztiak Biltzar Nagusiko berenezko kide izango dira.
3.- Biltzar
Nagusiak kide guztien artezko eta isilpeko botoz hautatuko du bere
Lehendakaria, eta honek Batzarrerako deia egitea eta bertako eztabaidaketak
arteztea izango du bere egiteko.
4.- Artezte-Batzordeko
Idazkaria bera izango da Biltzar Nagusiko Idazkari.
5.- Biltzar Nagusiak, berarizko azterpena behar
dezaten arazoetarako Batzorde-atal bereziak izendatu ahal izango ditu.
6.- Biltzar Nagusiarentzako ihardutze jaurpideak
araudi-bidez jarriko dira.
17. Atala
Honako
hauek izango dira Biltzar Nagusiaren egitekoak:
- Artezte-Batzordeak
egindako Barne-Ihardunerako Araudia ontzat eman eta hala egokiuz gero aldatzea,
Hezkuntza eta Kultura-Sailak legezkotasunarekiko zaingoa egitearen kaltetan
gabe.
- Ikastolaren
ekintza osoak Hezkuntza eta Kultura-Sailak jarritako orotariko egitarauari
atxikiz orotariko lehen-arau eta hezkuntza-helburu izango dituenak ontzat
ematea.
- Ikastolaren
urteko ihardunarekiko txostena ontzat ematea.
- Ikastolaren
diruegitamuetatikako eskuarteentzat Ekonomia-Batzordeak egindako
Arduralaritza-Egitamua ontzat ematea.
- Ikastolako
Artezkaria hautatzea eta horren izendapena egin dezaneko saloa Hezkuntza eta
Kultura-Sailari egitea.
- Lege
edo Araudiak izendatu diezazkioten beste guztiak.
18. Atala
Honako
hauek osatuko dute Artezte-Batzordea:
- Lehendakari
izango den Ikastolako Artezkariak.
- Ikasketaburuak.
- Irakasle-Taldeak
hautatutako bi babeslek.
- Ikasle-Gurasoen
Batzordeak hautatutako lau gurasok.
- Ikastola
bertan datzaneko Udaleko Udalbatzarraren izeneko batek.
- Ikastolan
O.H.O.-tik gorako ikasturteak baldin badaude, ikasturteen ordezkarien artetik
hautatutako ikasleen izeneko bik.
- Ikastolako
Idazkariak, hitz egiteko eskubidez bainan botoa ematekorik gabe.
19. Atala
Honako
hauek izango ditu bere egiteko Artezte-Batzordeak:
a) Biltzar Nagusiari Ikastolako Artezkaritarako
hautagai-hirukotea aurkeztea, Biltzarrak aukeratu dezan.
b) Barne-Ihardunerako Araudia gertatzea, Biltzar
Nagusiari onar dezan eramateko.
c) Ikastolaren ihardun osoarentzako orotariko
oinarri-arau eta hezkuntza-helburuak osabideratzea, Biltzar Nagusiari onar
ditzan eramateko.
d) Ikastolaren hezkuntza-ihardunaren orotariko
egitarauketari buruzko erizpenak ematea.
e) Ikastolan ikasleak hartzeko indarrean dauden
arauak bete daitezenaren arta.
f) Ekonomia-Batzordearen agizko
ekonomia-eraentza ikuskatzea, horrek aldian-aldian eman beharko dizkion
argipideen bidez.
g) Ikasleei dagozkien araupide-arazoak
Barne-Ihardunerako Araudiari atxikiz erabakitzea.
h) Ikastolaren kulturazko eta eskolaz kanpoko
ekintzapideen Egitamuketa eta Egitarauak egitea.
i) Beste Ikastegi Batzuekin
lankidetasun-harremanetan jartzea.
j) Arduralaritza-sailei Ikastolaren ihardun eta
arazoei buruzko argipideak eman, eta hala egokituz gero behar daitezen saloak
egitea.
k) Bere ardurapeko arazoetan Artezkariari
laguntza eta aholkuak ematea.
l) Herrilanariak ikastolei eratxikitzeko saloak
egitea, eta bai Hezkuntza eta Kultura-Sailak jarritako direneantxeko
aukeratze-irizpideen arauera Ihardutze-Erakunde Burujabeek ikastola hoietarako
lanariak akuratu ditzanekoak ere.
Egiteko hau arauz agindu dedin eran
egiteratuko da, inoiz ere iritziegatik bereizkeriarik egiterik izango ez dela.
m) Araudi-bidez eman dakizkion beste guztiak.
20. Atala
1.- Irakasle-Taldea dute irakasleek ikastolaren
eraentzan eskuhartzeko bere ihardutze-saila. Ikastolan zerbitzu egiten ari
daitezen irakasle guztiek osatuko dute, ikastolako artezkaria lehendakari dela.
2.- Honako hauek dagozkio Irakasle-Taldeari:
a) Ikastolaren hezkuntza-lanaren egitarauak
egitea.
b) Ikastolako bateango ihardutze-sailetarako bere
ordezkariak-hautatzea.
c) Ikasleekiko balio-neurketei eta hoien
birjabetzeei buruzko irizpideak jartzea eta erakidetzea.
d) Ikasleekiko artezpidetza eta kuradoretza
erakidetzea.
e) Irakaspidetzaren alorreko saio eta
ikerlanetarako ekintzapideak suztatzea.
f) Bere agintepeko arazoetan artezkariari eta
norbanako kargudunei aholkuak ematea eta bai Artezte-Batzordeari
Barne-Jaurpideen Araudia egiteko edo aldatzeko bidezko deritzen arioak
aurkeztea ere.
g) Araudi-bidez eman dakizkion beste guztiak.
21. Atala
Ekonomia-Batzordea
da Ikastolako ekonomiazko eraentza-saila, eta honako hauek izango ditu kide:
- Artezkaria.
- Idazkaria.
- Irakasle-Taldeek
hautatutako Irakasle bat.
- Ikasle-gurasoek
aukeratutako bi ordezkari.
- Udalbatzarraren
Artezte-Batzordeango ordezkaria.
Honako
hauek izango ditu bere ardurapeko gai Ekonomia-Batzordeak, Ikastolaren diru-egitamu
alorreango burujabetasunaren hesparruan:
a) Ikastolaren diruegitamu-eskuarteen
arduralaritzarako egitamua egitea.
b) Ikastolako agizko ekonomia-eraentza.
c) Ikastolako antolapideak, altzariak eta
tresneria behar bezala erabili daitezenaren zaingoa.
d) Biltzarrari Ikastolaren orotariko horniketari
buruzko alderdien saloak egitea.
e) Ikasleen garraio eta janguak behar bezala
ihardun dezatenari arta egitea.
f) Arauz eman dakizkion beste guztiak.
22. Atala
1.- Ikasleen Gurasoen Batzordea Ikastolako
ikasle-erroldean sartutako Ikasle guztien Guraso edo Kuradorez osatutako
ihardutze-saila da, eta funtsean honako egiteko hauek izango ditu, Ikastolako
Ikasleen Gurasoen bazkun bereziei balio osoz onartutakoei bere araudien
indarrez dagozkiekeenen kaltetan gabe:
- Gurasoek
bere seme-alaben hezkuntzari dagozkion guztietan dituzten eskubideen aldezpena.
- Ikastolako
bateango ihardutze-sailetarako bere ordezkariak aukeratzea.
- Ikasle-Gurasoen
bazkun berezien ekintzapideak elkarri egokituz Ikastegien hezkuntza-lanean
laguntza ematea.
- Ekintzapide
berezien bidez gurasoei bere semealaben hezkuntzari buruzko guztietan eta
familia, gizarte eta eskola-hezkuntzari dagozkionetan artezpideak eman eta
bultz egitea.
- Artezte-Batzordean,
honek Barne-Jaurpideen Araudia egin edo aldatu dezan egoki eritzitako saloak
aurkeztea.
- Hezkuntza-ihardunaren
barne-egokitasuna lortzeko Irakasle-Taldearekin harremanak izatea.
2.- Horren ordezkaritza-sailen hautatze-modua
araudi-bidez zehaztuko da.
23. Atala
Bateango
ihardutze-sailek hiru hilabetez behin bildu beharko dute, eta ihardutze-sail
bakoitzari bere Lehendakariak bere arioz nahiz sailkideen herenak eskatuta dei
egin diezaion guztietan, ikasturtearen hasieran eta azkenean bilkura bana
egitea nahitaezkoa dela.
24. Atala
1.- Honako hauek ditu Ikastolak norbanakako
ihardutze-sail: Artezkaria, Idazkaria, Ikasketa-burua, egon badago
Lehendakariordea, eta Ikastolen zernolakoei, mailei eta haundiari begira
araudi-bidez jarri daitezen beste guztiak.
2.- Hoien egitekoak, aukeratze-modua eta
izendapena legez eta araudi-bidez jarri daitezenak izango dira.
IV IDAZPURUA
"EUSKAL IKASTOLEN ERAKUNDEA-INSTITUTO VASCO DE
IKASTOLAS"-EKO LANARIAK
25. Atala
Honako
hauek osatuko dute "Euskal Ikastolen Erakundea-Instituto Vasco de
Ikastolas"-en zerbitzurako lanarigoa:
1.- Jaurlaritzaren
edo Hezkuntza eta Kultura-Sailburuaren aukerango izendapenezko
artezkaritzakarguak izan ditzatenak.
2.- "Euskal Ikastolen Erakundea-Instituto
Vasco de Ikastolas"-en beraren herri-lanariek.
3.- Horretarako lantoki-izendapena izan dezaten
beste Herri-Arduralaritza batzuetako herrilanariek.
4.- Arduralaritza-akurapenezkoak.
5.- Lan-akurapenezkoak.
26. Atala
E.I.K.E.-I.V.I.-ren
zerbitzurako lanarien sarijaurpideak Autonomia-Elkarteko Guztizko Diruegitamuen
Legeak eta indarreango gainontzeko manuek jarri ditzatenak izango dira.
Behin-Behingo Erabakiak
Lehenengoa
E.I.K.E.-I.V.I.-ren menpeko Ikastolen
Artezte-Batzorderako 6.2 Atalean aipatzen diren ordezkariak aukeratzeko modua
araupetu ez dedin artean, ordezkari hoien ordez oraingo Ikastola-Baterakundeen
izenekoak jarriko dira, zenbateko eta lurraldekako banaketa berdinez.
Bigarrena
Lege hau indarrean jartzerakoan irakaskuntzan
ihardutzeko behar bezalako baimena izan dezaten ikastola guztiek, 3 urteko
epearen barruan E.I.K.E.-I.V.I.-n sartzearen eta Bigarren Erabaki Gehigarriaren
gai den itune-bidezko jaurpidepera aldatzearen arteko berarizko aukera egin
beharko dute.
Aukera hori egin dezatenerarte, Lege hau
indarrean jartzerakoan izan ditzaten dirulaguntza-jaurpideen heuren menpe
jarraituko dute.
Erabaki Gehigarriak
Lehenengoa
Jaurlaritzak, Lege hau indarrean jarri
eta, urtebete baino gutxiagoko epe baten barruan bidaliko dio Legebiltzarari
"Euskal Ikastolen Erakundea-Instituto Vasco de Ikastolas"-eko
Irakasle-Sailak sortarazteko Lege-Egitasmoa.
Sail hoietan sartzea norgehiagokaren,
Lehiaketa-norgehiagokaren edo lehiaketaren bidezkoa izango da, azkenengo horretan
ikastoletan egindako zerbitzu urteak lehentasunezko merezimendu direla.
Bigarrena
Jaurlaritzak, Lege hau indarrean jarri
dedinetik hasi eta 3 hilabete baino gehiago gabeko epe barruan, Euskal Herriko Autonomia-Elkartean
unibersitatekoez besteko irakaskuntza orohar araupetu dezan Lege-Egitasmo bat
bidaliko dio Eusko Legebiltzarrari.
Hirugarrena
Hezkuntza eta Kultura-Sailak eskatu
dezaten norbanako-jabetzapeko ikastolekin elkarlan-ituneak egin ahal izango
ditu, arauz zehaztu dedin modutan, itune hoiek, gutxienez, honako alderdi hauek
barne daramatzatela:
a) Dohangotasuneruntzako joera, nolanahi ere
orain dituzten dirubideak behar bezala gaurkotu eta hoiei eutsiz.
b) Euskerazko irakasketen egiteratze-maila.
c) Ikastolako maila guztietakoei Ikastegiko
Eraentza-Sailetan eskuhartu-araztea. Legeak eta Araudiek diotenari erabat men
eginaz.
d) Hezkuntza eta Kultura-Sailak gutxienezko
eskolaratzeari buruz jarritako irizpideak betetzea.
e) Ikastegiko ekonomiazko eraentza eta
irakaskuntza-lanarentzako dirubideak.
Baliogabetze-Erabakia
Lege honek dionaren aurka egon daitezen
manu guztiak baliogabetuta gelditzen dira eta, Eusko Kontseilu Nagusiaren Osoko
Bilkurarak 1979garreneko urriaren 25an onartutako Baimen-jabego Ofizialarekiko
Araupidetza, Bigarren Behin-behingo Erabakian agintzen direnetarako bertan
jartzen diren ekonomiazko laguntzekiko jaurpideei buruzkoetan salbu.
Azken Erabakia
Lege hau osabideratzeko eta egiteratzeko
behar daitezen araubidezko manuak emateko eskua ematen zaio Jaurlaritzari; Lege
hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedin egunaren
biharamomean jarriko da indarrean.