14/1988 Legea, urriaren 28koa, goren-kargudunen lansariei buruzkoa.
1988-10-28Erakundea: Eusko Legebiltzarra
Argitalpena: EHAA, 1988/11/23, 220. zk.; EAO, 2012/3/17, 66. zk.
§
110. 14/1988 LEGEA, URRIAREN 28KOA, GOREN-KARGUDUNEN LANSARIEI BURUZKOA
ZIOEN ADIERAZPENA
Ekainaren 30eko 7/1981 Legean, Jaurlaritzakide eta Arduralaritzako Goren-Kargudunekiko Legebideei eta Konfiantzazko Kargudunei buruz jarritako manuetan egiten dira haien lansari-jaurpideari buruzko aipamen bakarrak. Zenbait alderdiren araupetze urriak, Norbanako-Legepeko Herri-Baltzu eta Izaikietako artezkaritza-kargudunen lansariei buruzko araurik ezak eta esandako lege-araua indarrean jarri zenetik izandako azturak beharrezko egiten zuten orain arteko arau-hutsuneak betetzera nahiz hazi-orrazietan komenigarri ikusi diren alderdiak sartzera jo dezaten neurriak hartzea.
Iritzi
horretatik abiatuta, Legeak Jaurlaritzakide, Arduralaritzako Goren-Kargudun eta
Konfiantzazko Kargudunen lansari-jaurpidea araupetzen du eta lansari bakar bat
finkatzen; Legebiltzarrak finkatuko du lansari honen zenbatekoa,
Diruegitamu-Legeen bitartez, eta karguari edo lantokiari datxezkion zernolako
guztiak sartuko dira bertan. Halaber, kargu-uzteagatikako
ekonomia-eskubideekiko jaurpideari buruz ari da. Zehazki esanda, diruordain
bakar bat eta, langabezian geratuz gero baino ez eta, bere xedeari darionez,
elkartuezin-jaurpide zorrotzaren menpe, aldi baterako ordainsari bat.
Azkenik,
Herri-Baltzu eta Izaikietako artezkaritza-kargudunen lansarietako erizpideak
zehazten dira, eta bai legebiltzar-artabide egokiak ere.
Lehenengo
Atala
1.- Lege honek, Euskadiko Autonomi Elkarteko
Jaurlaritzakide, Arduralaritzako Goren-Kargudunen, konfiantzazko kargudunen eta
Iraskundegoren-mailako Arduralaritzako eta Arduralaritza Nagusiko gainontzeko
artezkaritza-kargudunen, hauek karguan dirauten bitarteko, lansariak eta
kargu-uzteagatikako diruordain eta aldi baterako ordainsariak araupetzea du
xede.
2.- Aurreko idazatian sartzen direnek kargua utzi
edo horiek kargutik kendu izanagatik, ez da Lege honetan esaten direnez besteko
inolako ordainik ematerik izango.
2.
Atala
1.- Jaurlaritzakide eta Arduralaritzako
Goren-Kargudunek lansari bakar bat jasoko dute beren ihardunetan. Lansari honen
urte bakoitzeko zenbatekoa, zernolako baten eretzean, dagokion
Diruegitamu-Legean zehaztuko da.
2.- Konfiantzazko edo behin-behingo kargudunek
ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28. atalak dioena eta gainintzeko manu
erabilgarriak izango dituzte jaurpide, eta aurrekoek bezala, lansari bakar bat
jasoko.
Jaurlaritzak
erabakiko ditu kargudun horietako lantokiak eta urte bakoitzeko
Diruegitamu-Legean adieraziko dira, lansarien zenbatekoak, beti ere
Sailburuorde-karguari dagokionetik gora gabe, zehaztuz.
3.- Atal honetan aipatzen den lansarian karguari
edo lantokiari datxezkion zernolako guztiak sartuko dira, Lege honetan berariz
adierazten direnak salbu. Lansariak hilero eta hila bukatuta izango dira
eskuragarri eta horien ordainketa egingo, izandako zerbitzu-aldiaren heinean
eta indarreango zergapide eta gizarte-legeen arauz dagozkien hainbestekoak
kendu ondoren.
3.
Atala
1.- Jaurlaritzakide, Arduralaritzako
Goren-Kargudun eta, hala badagokio, konfiantzazko edon behin-behingo kargudunek
zerbitzu-beharragatik egin behar ditzaten gastu guztien ordaina jasotzeko
eskubidea izango dute, gastu horiek egiaztatu ondoren.
2.- Bizitokia bere egitekoak bete behar
dituzteneko ohizko egoitzara aldatu behar dezatenean, nahitaezko
bizitoki-aldaketagatikako diruordaina jasoko dute herrilanari eta
herri-zerbitzupekoentzat jarritako eskakizun eta baldintzekin eurekin. Eskubide
hori bera aitortzen zaie bere lanaldia bukatu eta bizitokia aldatu behar
dezatenerako.
4.
Atala
1.- Autonomi Elkarteko norbanako-legepeko
Herri-Baltzu eta Izaikietako artezkaritza-kargudunen lansari finkoak eta
aldizkakoak dagozkien Arduralaritza-Batzordeek finkatuko dituzte eta dagokion
diru-kontuan sailkatuta adieraziko dira urte bakoitzeko Diruegitamu-Legearen
barruan, inolaz ere Sailburuorde-karguari dagozkionetatik gorakoak izaterik
izango ez dutela.
2.- Halaber, zenbateko bermaturik gabeko
suspergarriak jarri daitezke, eraentza-helburuak edo etekinak lortu-ala
eskuragarri. Suspergarri horiek emateko erizpideak zehaztu egin beharko dira
urte bakoitzeko Diruegitamu-Legean, eta Jaurlaritzak haien eretzean eskiratu
daitezen diru-zenbatekoen berri emango dio Legebiltzarrari.
5.
Atala
1.- Jaurlaritzakide, Arduralaritzako
Goren-Kargudun eta, hala badagokio, konfiantzazko edo behin-behingo kargudunek
beren karguak uztean hileko lansariaren hainbateko diruordain bakar bat jasoko
dute, horretako zioa eta izandako zerbitzu-aldia direnak direla.
Aurreko
lerroaldian ohartemandako ordain-saria ez da erabiliko, toki-uztea edo kargutik
kentzea bere baitan eskubide hori duen ezein Herri-Arduralaritzatako beste
kargu batez jabetzeko izaten bada, kargua utzi eta izendapena egin bitartean
hilabete baino gutxiagoko tartea gertatzen denean.
2.- Aurreko idazatian aipatzen den diru-ordainaz
gainera, langabezian aurkitu daitezenek hileko lansariaren %40-ko aldi baterako
ordainsari bat ere jasoko dute.
Ordainsari
hori hilero eta hila bukatuta ordainduko da eta 3 hilabeteko iraunaldia izango
zerbitzu-urte edo 6 hilabetetik gorako urte-zati bakoitzeko, iraunaldi hori
gutxienez 3 eta gehienez 12 hilabetekoa dela.
Kasu
honetan, Jaurlaritzak, berez edo herri zein norbanako-alorreko
laguntza-erakundeekiko hitzarmen-bidez, sendagai-medikutzazko laguntza eskaini
beharko dio ordainsariaren hartzekodunari, ordainsari honek diraueno eta
Gizarte-Segurantzako Agizko Jaurpidean dagoen zertako eta norainokoarekin
eurekin, beti ere hartzekodunak laguntza horretako eskubiderik ez badu.
3.- Aurreko lerroaldietan ohartemandako laguntzen
zergapide-aldetikako ondorioei buruzkorako, garai bakoitzean indarrean dauden
zergapide eta gizarte-legeetan agintzen dena egingo da.
6.
Atala
Norbanako-legepeko
Herri-Baltzu eta Izaikietako artezkaritza-kargudunentzako diruordainak Lege
honetan ohartematen den jaurpideari atxikiko zaizkio edo, onuragarriagoak
izatekotan, erabilgarri izan lekizkien Gizarte-Legeetan ohartematen diren
gutxienezko eskubideei.
7.
Atala
1.- Boskarren atalean adierazten diren diruordain
eta ordainsarien zenbatekoa ateratzeko, eskubide hori gautzatzean izandako
karguari dagokion urte-lansari osoaren hamabirena hartuko da hilekotzat, Lege
honen 4.2 atalean araupetutako suspergarriak kontutan izan gabe. Lansari
ezberdinez kargu edo lantoki bat baino gehiagotan ihardun izatekotan, lansari
haundienekoa hartuko da oinarri.
2.- Aldi baterako ordainsariaren iraunaldiaren
oinarri den zerbitzu-aldiariantz emateko, eskubide horren sorburu diren kargu
edo lantokietarako izendapen eta kargu-uztea indarrean jarri zireneko egunak
hartuko dira, hurrenez-hurren, hasiera eta amaiera-eguntzat.
Eskubidedunak,
hala eska dakion bakoitzean eskubide horren hartzekodun izateko eskakizun eta
baldintzak egiaztatu beharko ditu sinistarazte-indarrez. Besterik ezinekoetan
salbu, eginbehar hori ez betetzeak eskubidea galtzea ekarriko du, hala
badagokio, behar ez denez jasotako diruak atzera itzultzearen kaltetan gabe.
3.- Diruordainak eta aldi baterako ordainsariak,
horretarako eskabiderik egin behar izateke ordainduko dira, bigarren kasuan
doakionaren egoera aurretik egiaztatu behar izatearen kaltetan gabe.
Berezko
eskubidedunaren heriotza gertatuz gero, ondore-legezko arauei atxikiz oinordeko
gerta daitezenei egingo zaie ordaina, horren zenbatekoa zehazteko dagokion
arduralaritza-bidea egin ondoren.
8.
Atala
1.- 5. ataleko 2 idazatian aipatzen den aldi
baterako ordainsaria elkartuezina izango da honako hauekin:
a) Langabezia-ordainsari edo herri-diruen pentzutango bizisariekin.
b) Beste herri-karguren bat uzteagatikako ezein diruordain edo antzeko
ordainsari jaso izanarekin, baldin eta, hautapen zein izendapen-bidez, saripeko
herri-kargu edo lantoki batetik bestera iristea etenik egon gabe gertatzen
bada. Kargu bat uztearen eta hurrengo baterako izendapenaren artean 6 hilabete
gutxienez igarotzen ez badira, esandako iristea etenik egon gabekotzat ulertuko
da.
c) Hautapen zein izendapen-bidez, ezein saripeko herri-kargutan
ihardutzearekin.
2.- Esandako zioetatik edozein gertatzen bada,
beretzakotutako edo beretzakotu litekeen eskubidea galduko da.
Erabaki
Gehigarria
Konfinantzazko
edo behin-behingo kargudunen mailen artean, Jaurlaritzak berariz zehaztuko ditu
Lege honen 3.1 eta 5 ataletan agindutakoetan sartu ahal izango diren karguak.
Aldi
Baterako Erabakia
1.- Lege hau indarrean jartzean ihardunean
dirauten Jaurlaritzakide, Arduralaritzako Goren-Kargudun eta konfiantzazko
kargudunek, edo heriotza gertatu izanez gero beren oinordekoek, kargu-uztea
indarrean jartzean, Lege honetan bertan ohartematen den jaurpidearen eta
Ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 37. atalak ohartematen duenaren artean, bietako
baten aukera egin ahal izango dute.
2.- Azkeneko honetan, ordainsariaren
iraun-aldiari antz emateko, Lege hau indarrean jarri aurretik egindako
zerbitzu-aldia baino ez da kontagarri izango. Horrela atera dadin iraun-alditik
kendu egingo dira, hala behar izzanez gero, beste ezein herri-kargu
uzteagatikako diruordain edo antzeko ordainsari gisa jasotako hileko sariak.
Ordainsari
hori, hautapen zein izendapen-bidez ezein saripeko herri-kargutan
ihardutzearekin elkartu ezinezkoa izango da, eta bai langabezia-ordainsari edo
herri-diruen pentzutango bizisariekin ere. Esandako elkartu-ezintasuneko zioek
eskubidea beste gabe ezabatzeko bide emango dute, eta doakionak, hala egokituz
gero, haietako edozein gartatu zenetik aurrerako aldiagatik ordaindu zaizkion
diruak atzera itzuli beharko ditu.
Indargabetzezko
Erabakia
Indargabetu
egiten dira Jaurlaritzari buruzko Ekainaren 30eko 7/1981 Legeko 33, 35 eta 37.
atalak.
Azken
Erabakietakoak
Lehenengoa
Lege
hau osabideratzeko beharrezko izan daitezen manu guztiak emateko esku ematen zaio
Jaurlaritzari.
Bigarrena
Lege
hau Euskal Herriko Agintaritza-Aldizkarian argitaratzen den egunaren
biharamonean jarriko da indarrean.