14/1983 Legea, uztailaren 27koa, Euskadiren Ondareaz.
1983-07-27Erakundea: Eusko Legebiltzarra
Argitalpena: EHAA, 1983/8/6, 117. zk.; EAO, 2012/4/12, 88. zk.
Indargabetua: 2007-01-11
§ 43. 14/1983 LEGEA,
UZTAILAREN 27KOA, EUSKADIREN ONDAREAZ
ZIOEN ADIERAZPENA
Euskadiko
Autonomia-Estatutoaren 10.7 atalak, Autonomia-Elkarte honek herri-jaurgopeko
eta ondare-alorreko bere ogasunak antolatzeko ahalmena duela esan ondoren,
Estatuto horretxen 43.3 atalak Euskadiren ondarearen Arduralaritza, zaingoa eta
horri eustea Eusko Legebiltzarraren Lege batek jarri dezan eran egingo direla
zehazten du.
Erakundegoren-mailako
manu hori du zio ondarearen alorrean gure Autonomia-Elkartearen iharduna haiei
atxiki beharreko irizpideak jartzen dituen Lege honek.
Ondarea,
Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritza jabe-izeneko bakarra izan eta herri
jaurgopeko eta norbanako-jaurgopeko ogasun guztiak barne dituen zer bakarra
denez ikustetik abiatzen da, eta Artezko Arduralaritza eta Erakundegorenen
Arduralaritza horretarako ere batean bilduz. Erakuntza-irizpide nagusiei
buruzkoetan bakarra den jaurpide horrek, hala ere, ogasunen zermugapen berezien
eta izango dituzten tratu-bide berezien ondoriozko berarizko ñabardurak
aitortzen ditu.
Iritzi-mailan
ezezik egiteratze-mailan ere nabarmen diren arrazoiek egin dute onargarri Lege
honen oinarri gertatzen den funtsezko aukera hori: Aski txikia izan eta
izadi-baliapidez aberatsa ez den mugarte baten, jabe-izeneko askoren artean
zatixkatutako ondare batek ihardunen alperrikako barreiapen bat eta
barne-egokitasunik gabeko Arduralaritza bat lekarke.
Bainan
salbuespen banaka batzukin Ondarearekiko jabe-izenekoa bakarra denarren,
horrekiko eraentza atalka erabat banatuta eta Jaurlaritzako Sail berezien eta
Erakundegorenetako Ihardutzee-Sail eta Izaikien eskutan uzten da, bete-betean
norbanako jaurgopeko diren ogasunei buruzko agintepideaz gainera ondare
osoarekiko nagusigo-ahalmena Ekonomia eta Harriogasun-Sailarengan datzala eta,
hori, alde batetik, Jaurlaritzari eta Eusko Legebiltzarrari dagozkienen eta,
bestetik, Irrati-Telebista, etxebizitzen eta lurraren herri-suztapena eta
bezalako gaietan Erakundegorenek Baltzuetan partzuer izatea legearen eta
aldiaren aldetik aholkugarri gertatzen diren berarizko jaurpideen kaltetan
gabe.
Herri-jaurgopeko
ogasun mugikorren eraentza lehen esandako Ihardutze-Sail hoiei ematen zaie,
hoien zermugapenerako bermapideak eta hoiek erabiltzeko eta agian saltzeko
alperrikako eta nahaspilabide liratekeen araukerien eza baten biltzen dituen
jaurpidepean. Lege-sendespenetikakoak, teknolojiareen aldetikako
interesgarriak, informatikazkoak edo Ibilgailusaila osatzen dutenak
bezelakoentzako berarizkotasunak, ogasun-moeta hoien berarizko zernolakoen
ondorio dira.
Ogasun
edo eskubide bat herri-jaurgopekoetakoa denaren zermugapena, orohar, zertarakoaren
arauera egiten da: "eratxikipena" hitza, berriz Arduralaritza
Nagusiko edo Erakundegoren-Arduralaritzako ihardutze-sail zehatz bati lotutako
ogasunei buruzkoetarako gordetzen da.
Legeak
norbanako-jaurgopeko ogasunen eraentza ere araupetzeen du, zertarakoa jartzen
zaiela edo herri-zuduzko direlako utziaraziz Elkartearen beharrei artez
zerbitzu eginaz nahiz zentzuzko ustiaketaren bidez baliagarri izatea
lehen-helburu duen ogasun eta eskubide-sail bat osatzen dutenez, alperrikako
ondarerik egon ez dedin.
Herri-jaurgopekoen
eraentzari buruz, berriz, hoienizako funtsezko arauak jartzen dira, hala
egokitu dedinetarako gai berari buruzko Arduralaritza legeepidetara jo beharra
aginduz.
Bestalde,
Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren bere Ondarearen aldezpenerako ihardunaren
artezpide nagusiak jartzen dira, ogasunak birreskuratzeko, ogasun hoien
egoerari buruzko ikerketa eta ikuskaketa, zedarritze-moduak, Arduralaritzaren
berenezko jaurgopeko ogasunekiko hertsatze-erabakiak hartzearen edo
bahitze-manuak ematearen debekuak, Ondarearen aldezpenerako guztiek bere
laguntza eman beharra, eta horrekiko ebaskerien edo kalteen alorreango zigorrak
eta gainontzeko erantzunbeharrak bezalakoetarako-agintepideak emanaz.
Autonomia-Elkartearen
Ondarea osatzen duten ogasun eta eskubideen Zerrenda Nagusia sortarazten da eta
horrekin batean, eta horri hertsiki datxekola, Ondarea osatzen duten ogasun eta
eskubideen eraentzarekiko unean-uneango jarraipena egiteko bide izango den
Ondare-Kontaduritza.
Egituraz,
Legeak hiru Atalburu ditu, hurrenez hurren herri-jaurgopeko eta
norbanako-jaurgopeko ogasunekiko jaurpideak eta herri-jaurgopekoentzakoak gai
dituztela. Legearen gun diren Atalburu hoiei, Lau Erabaki Gehigarri,
Aldibaterako bat eta Azken-Erabaki bat gehitzen zaizkie.
Lehenengo
Atalburuak lehenengotik 37garrenerainoko Atalak ditu barne, eta honako hauek
gai: Euskadiren Ondarean sartzen diren ogasun eta eskubide guztiekiko orotariko
irizpideak, Autonomia Elkarteko Arduralaritzak hori aldezten eta horri eusten
leuzkakeen agintepide eta eskubideak, eta horri kalte egin edo esandako
aldezpen eta euste hoiek egiteko Arduralaritzari lagundu beharra bete ez
dezatenei jarri dakizkiekeen erantzukizunak eta zigorrak.
Bigarren
Atalburua, 38garrenetik 56garrenerainoko Atalak daramatzana alegia, norbanako
jaurgopeko ogasun eta eskubideentzako berarizko jaurpideez ari da, araurik
gehienak hoientzako agizko tratu-bideen antolaketari dagozkiola.
Bukatzeko,
hirugarren Atalburuak, 57garrenetik 63garrenerainoko Atalei dagokienak, herri
jaurgopeko ogasunen eraentzaren alorreko oinarri-irizpideak jartzen ditu.
Erabaki
Gehigarriek arreta berezia eskatzen duten berarizko alderdi batzuk araupetzea
edo Legean jarritako oinarri-irizpideen alderdi batzuk indargabetzea dute
helburu. Horrela, Lehenengo Erabaki Gehigarriak, Legearen beraren ondoriozko
gauzazko baliapideen eskuraketei buruz "Autonomia-Elkarte Osorako
Erakundeen eta Kondaira-Lurraldetakoen arteko harremanak" Legeak agindu
dezanera jo-arazten du; Bigarrenak, Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailari
ematen dizkio etxebizitzen eta lurren herri-suztapenerako Legeak Ekonomia eta
Herriogasun-Sailari izendatzen dizkion aginpidetako asko eta hori, hain zuzen,
ihardun horrek duen berarizkotasunagatik; Hirugarren Erabaki Gehigarriak beste
salbuespen bat egiten dio Ogasunekiko jaurpide-batasunari, Irrati eta
Telebistaren alorrean; eta bukatzeko, Laugarrenak, Legearen Ataletan jartzen
diren diru-zenbatekoak Dekretoz aldatzeko ahalmena ematen dio Jaurlaritzari,
diruaren andeapena dela eta zenbateko hoiek atzeratuta gelditu ez daitezen.
Aldibaterako
Erabakiak, Euskal Enerjia-Erakundearentzat emandako araupidetza Lege honek
agintzen dituenei egokitu dakiekeneko eskua ematen dio Jaurlaritzari.
Azken
Erabakietako Lehenengoak ohizko ahalmena ematen dio Ekonomia eta
Herriogasun-Sailari Legea osabideratzeko eta egiteratzeko beharrezko izan
daitezen manuak emateko, Bigarren Erabaki Gehigarrian Lurralde-Antolaketa eta
Garraio-Sailburuari ematen zaiona eta Aldibaterako Erabakian ohartematen dena
salbu.
I ATALBURUA
OROTARIKO ERABAKIAK
I SAILA
ZERDENA, JAURPIDEAK ETA ERAKUNTZA
Lehenengo Atala
Lege honek Euskadiko Autonomia-Elkartearen
Ondarea, edo bestela esanda, Euskadiren Ondarea osatzen duten herri-jaurgopeko
ogasunentzako eta norbanako-jaurgopeko edo ondarezko ogasunentzako
lege-jaurpideak araupetzen ditu.
2. Atala
1.- Orain
edo geroan eta nolanahiko jabetzemoduz bere izan ditzan ogasun eta eskubide
guztiek osatzen dute Euskadiko Autonomia-Elkartearen Ondarea edo Euskadiren
Ondarea.
2.- Ihardutze-Erakunde
Burujabeek eta norbanako-alorreko legepeko Herri-Erakundeek euki ditzaten
ogasun eta eskubide guztiak Euskadiren Ondarekotzat joko dira, bai hoiek
berenez, berriz agizko tratura eramateko edo legez nahitaezko izan ditzaten
emendioen bermetarako beretzakotu badituzte ere, eta hoiekiko
ihardutze-jaurpideak direnak direla.
3.- Autonomia-Elkarteko
Herri-Baltzuenak diren ogasun eta eskubideak ez dira Lege honetako erabakien
menpe egongo eta, hori, Legean bertan Euskal Irrati-Telebista Herri-Erakundearenak
diren Herri Baltzuentzat aintzin-ohartemandakoaren kaltetan gabe.
3. Atala
Euskadiko Autonomia-Elkarteko
Arduralaritzak izango du Euskadiren Ondareko ogasun eta eskubideekiko jaurgoa,
bai Lege honen 2.2 Atalean aipatutakoena ere, 44.2 Atalean ohartemandakoa
salbu.
4. Atala
1.- Autonomia-Elkarteko
Jaurlaritza-Sailek, Ihardutze-Erakunde Burujabeek eta Norbanako alorreko
Legepeko Herri-Izaikiek Lege honek aitortzen dizkien agintepideak eta
eskubideak izango dituzte Ondarekoak izan eta berenez nahiz eratxikita euki
ditzaten ogasun eta eskubideei buruz.
2.- Ihardutze-Erakunde
Burujabe eta Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaikiei eratxikitako ogasun eta
eskubideek, Euskadiren Ondareko ogasun direnez lehendik zegokien zermugapenean
iraungo dute, hori aldatzeko gai den ihardutzesailaren berarizko erabakia izan
dedinean salbu.
3.- Eusko
Legebiltzarrari eratxikitako ogasun eta eskubideak Autonomia-Elkartearen
Ondarekoak dira Legebiltzarrak, hoiei buruz Jaurlaritzak eta Sailburuek heurei
dagozkienetan dituzten agintepide eta eskubideak berak dituela, bainan
Ibilgailu sailarentzat, lege-sendespenez beretzakotutako ogasunentzat,
informatika-ogasunentzat eta teknolojia interesgarrientzat egindako mugapenik
gabe.
5. Atala
1.- Euskadiren
Ondareak Lege hau eta honen egiteratze eta osapideratze-araudiak izango ditu
jaurpide eta, hoien ezean, erabilgarri izan daitezen herri naiz norbanako
alorreko lege-arauak.
2.- Euskadiko
Ondarekoak izan eta berarizko arduralaritza-legepidepekoak izan daitezen ogasun
eta eskubideek bere arau bereziak izango dituzte.
Hala ere, Lege honen I Atalburuko aginduak
hoiekin beti erabilgarri izango dira.
6. Atala
Euskadiko Autonomia-Elkarteareen Ondareko
ogasunak herri-jaurgopeko eta norbanako jaurgopeko ogasunetan sailkatzen dira.
7. Atala
1.- Bereak
izan eta herri-baliapidetarako edo zerbitzurako jarritako ogasunak dira
Euskadiko Autonomia-Elkartearen herri-jaurgopeko ogasun, eta bai Lege batek
berariz horrelakotzat jo ditzanak ere.
2.- Autonomia-Elkartearenak
izan eta horren ihardutze-sailen edo antolapideen egoitza izan daitezen
eraikintzak, herri-baliapide edo zerbitzurakotzat joko dira beti.
8. Atala
1.- Euskadiko
Autonomia-Elkartearenak izanik herri-erabilpenerako edo zerbitzurakoak diren
ogasun mugikorrak ere herri-jaurgopekoak dira.
2.- Dena
dela, Euskadiko Elkarteko Arduralaritzarenak izan, eta ondoren zehazten diren
sailetakoren batekoak izan daitezen ogasun mugikorrak herri-jaurgopeko
sailekotzat joko dira:
a) Informatika ogasunak.
b) Ogasun teknolojia-interesgarritasundunak.
c) Ibilgailusaileko
ibilgailuak.
d) Egarikizun izan ez arren,
merkatuko prezioan, banaka hartuz berrogeita hamar mila pesetatik goragoko
balioa, eta ogasun-pilo gisa ehun mila pesetatik gorakoa izan dezatenak.
9. Atala
Honako hauek dira Euskadiko
Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren norbanako jaurgopeko ogasun:
1.- Hori jabe izan eta
herri-baliapide edo zerbitzutarako jarri gabeak.
2.- Alogera-eskubideak, eta
inoren gauzekiko beste edozein.
3.- Ikutuezinoekiko eskubideak.
4.- Autonomia-Elkarteko
Arduralaritzak, horren Ihardutze-Erakunde Burujabeek eta Norbanako-alorreko
Legepeko Herri-Izaikiek bertan eskuhartzen duteneko herri naiz
norbanako-alorreko Baltzuetako akzio eta partzuer-zati eta zor-agiriak.
5.- Norbanako-jaurgopeko
ogasunen jabeizeneko izateari darizkion eskubideak.
6.- Hoien jabe-izenekoa
Autonomia Elkarteko Arduralaritza izan, eta herri-jaurgopekotan zermugatuta
egon ez daitezen beste ogasun eta eskubide guztiak.
10. Atala
1.- Euskadiren
Ondareko ogasun eta eskubideekiko nagusi-ahalmena egiteratzea, eta bai
Epailaritzaz kanporako horren ordezkaritza ere, Ekonomia eta
Herriogasun-Sailari dagokio, Ondare-Artezkaritzaren bidez, Lege honek berariz
besterik agindu dezanean salbu, eta beste Ihardutze-Sail edo Izaikiek Lege
honetan bertan ohartematen denez atxiki edo utzi dakizkien herri edo
norbanakojaurgopeko ondasunei buruzkoan, hoiek izan ditzaten eginbeharren eta
erantzukizunen kaltetan gabe.
Autonomia-Elkarteak Euskadiko
Ibilgailu-saileko autoei buruz edozergatik izendatuta izan dezan eskubide-saila
horren berenezko arauen ariora egitaratuko da.
2.- Jaurlaritzako
Sailei, Ihardutze-Erakunde Burujabeei eta Norbanako-alorreko Legepeko
Herri-Izaikiei dagokie, Legean ohartematen den eran, heurak hoietzaz baliatu
daitezeneko ogasun eta eskubideekiko Arduralaritza.
3.- Jaurlaritzaren
ebazpenen eta Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren erabakien egiterapena, Lege
honen gai direnetan, eta bertan besterik ohartematen bada salbu,
Ondare-Artezkaritzari dagokio.
4.- Hamaikagarren
Atalean araupetutako Zerrenda Nagusian sartutako ogasun eta eskubideen
eraentzari, Ekonomia eta Herriogasun Sailak egingo duen Ondare-Kontaduritza
baten bidez arta egingo zaio.
5.- Euskadiko
Autonomia Elkarteko Arduralaritzari Baltzutan partzuer izateagatik dagozkion
eskubideen egiterapena, ekainaren 30eko 7/1981 legean agintzen denez izendatuko
den Arduralaritzako ihardutze-sailari dagokio.
Ihardutze-Erakunde burujabeak eta
norbanako-alorreko legepeko Herri-Izakiak izan daitezenean, eskubide hoien
egiterapena hoiekiko araupideek esan dezaten ihardutze-sailak egingo du, eta
araupiderik ezean hoien legezko ordezkotza izan dezanak.
Baltzuetako partzuerzati-agiriez jabetzea
eta hoiek inorentzakotzea, Lege honek hoientzat ohartemandakoari atxikiz egingo
dira.
6.- Euskadiren
Ondarearen auzitango ordezkotza eta aldezpena Auzibide-Sailordetzari edo
agintepide hoiek bere gain dituen ihardutze-sailari dagokio.
11. Atala
1.- Euskadiren
Ondarea osatzen duten Ogasun eta Eskubidea Orotariko Zerrenda Ekonomia eta
Herriogasun-Saileko Artezkaritzak izango du bere gain.
2.- Orotariko
Zerrenda Euskadiren ondarea osatzen duten ogasun eta eskubide guztiak izango
ditu barne, banaka hogeita bost mila pesetatik beherako balioa izan dezaten
ogasun mugikorrak salbu.
3.- Jaurlaritzako
Sailek, ihardutze-Erakunde Burujabeek eta Autonomia-Elkarteko
Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izakiek Orotariko Zerrenda egiteko laguntza emango
dute, heurek jabe-izeneko izan, erabili edo eratxikita izan ditzaten ogasun eta
eskubideei buruzkoetan.
12. Atala
Ogasun eta eskubideen Lege honetan
ohartemandakoetarako balioneurketa egitearen arduradun Ekonomia eta Herriogasun
Saileko Ondare Azterkaritza izango da, horretarako Arduralaritzako beste
ihardutze-sail batzuei edo norbanakoei behar dezan laguntza eskatu
diezaiekeela.
II SAILA
BABESA ETA ALDEZPENA
13. Atala
1.- Euskadiko
Autonomia elkarteko Arduralaritzak, Euskadiren Ondarekoak izan eta bidegabe
galdutzko herri-jaurgopeko ogasun eta eskubideen jabegoa noiznahi berenez
birreskuratu ahal izango du.
2.- Era
berean, Ondare horretakoxe norbanako-jaurgopeko ogasunak ere birreskuratu ahal
izango ditu, bidegabeko jabego-galtzea gertatu dedin egunaren biharamonetik
hasi eta urtebeteko epearen barruan. Epe hori bukatu ondoren, ezingo du hori
agizko legepidetara joaz baizik egin.
3.- Euskadiko
Arduralaritza legez ezarritako ihardunbideari atxikirik badago, ez da gai
horretan haren agintepideen aurkako jabegoaren babeserako Epailaritza-manurik
onartuko.
14. Atala
1.- Euskadiko
Autonomia Elkarteko Arduralaritzak, ustez bere jaurgopeko izan daitezkeen
ogasun eta eskubideen egoera miatzeko eta ikuskatzeko ahalmena du,
Autonomia-Elkartearen hoiekiko jabegoa garbitzeko eta egiaztatzeko.
2.- Norbanako
nahiz Herri-alorreko edo norbanako-alorreko lege-nortasundun guztiek, manu
horretan esandakoetarako eta Ondare-Azterkaritzak eskatuta, bere laguntza eman
beharko dute.
3.- Laguntzarik
eza edo ikerketa-lanerako trabak jartzea, Atalburu honen 5karren Sailak dionez
zigortuko dira.
15. Atala
1.- Euskadiko
Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak bere ondareko ogasun mugiezinen mugak,
doakienei entzun dakieneko Arduralaritza bidez zehaztu ahal izango ditu.
2.- Mugaketa
hori egiteko Arduralaritza-bideak hasi ondoren ezingo da horretarakoxe
Epailaritza-bideak egiteri eskatu, eta ez da muga-zehaztzpenaren gai den
onibarrekiko jabetzari buruz jabegoaren babeserako Epailaritza-manurik ere
mugaketa bukatu arte onartuko.
3.- Muga-zehaztapenaren
zehaztapidetza, hori ontzat ematea eta egiteratzea, Ekonomia eta Herriogasun
Sailari dagozkio; horren erabakiak eragite indarra izango du, eta
biderapen-arauak hautsi izanagatik baino ezingo zaio Arduralaritza-Auzipidetatik
jazarri, bere eskubideei kalte egin zaiela uste dezaten guztiek eskubide hoiek
agizko auzibidetatik aldeztu ahal izatearen kaltetan gabe.
16. Atala
Muga-zehaztapena ontzat ematezko erabakia
arduralaritza-bidean sendetsi ondoren, doakienek eskuhartzen dutela mugak
jartzea egingo da.
17. Atala
Ondare-Artezkaritzak, errolderakizun izan
daitezen Euskadiren ondareko ogasun eta eskubideak dagozkien Erroldetan erasoko
ditu, herri-jaurgopekoak barne, Euskadiko Autonomia Elkarteko Arduralaritzaren
izenean.
18. Atala
Autonomia-Elkartearen ogasun eta
eskubideak errolderatzean edo zerrendan sartzean, horretarakoxe Erresuman
dauden herri-erroldaketarako, bahikuntzetarako eta arduralaritzarako arauak
heurak izango dira erabilgarri.
19. Atala
Herri-jaurgoa ezin da saldu ez bahituran
jarri, eta ez da aldiaz galtzen.
20. Atala
Ezein Epailarik edo
Arduralaritza-Agintarik ezingo du Autonomia-Elkartearen norbanako jaurgopeko
ogasun eta eskubideen aurkako bahituran hartzeko ez saldu daitezeneko manurik
ematerik izango, ez horren Ondarearen errenta, emaitz eta etekinen aurkakorik
ere, horri buruzkoetan erabilgarri izan daitezen Euskal Herriko Ogasuntzaren
araupideek agindu dezatena egin behar dela.
21. Atala
Autonomia-Elkartearen norbanako-jaurgopeko
ogasun eta eskubideak ezingo dira hoiek saltzeko jartzen diren baldintzak
beteaz baizik zamapetu.
22. Atala
Norbanako-jaurgopeko ogasun eta eskubideei
buruzko tratuak, eta bai hoiei buruzko eztabaidak eta auziak ebazpen-bidez
konponbideratzea ere, Jaurlaritzak Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren saloz
emandako Dekretoz erabakiko dira.
III SAILA
ONDAREAREN ETEKINAK ETA
SALMENTATIK ATERATAKOA
23. Atala
Euskadiren Ondaretikako irabazi, errenta,
erabiltze-sari eta edozein moetatako eta nolanahiko diru-eskuraketak, eta
norbanako-jaurgopeko ogasun eta eskubideak saltzetik atera daitezenak Euskal
Herriko Diruzaingo Nagusian sartuko dira, dagozkien diruegitamuetako
zernolakoetarako, eta gai horretzazko berarizko legepidetan ohartemandako eran.
IV SAILA
ZERTARAKOTZEA ETA
ZERTARAKOGABETZA-ZERTARAKOA ALDATZEA
24. Atala
1.- Ogasunak
herri-baliapide edo zerbitzutarako jartzea eta hoietarako izatetik kentzea
Ekonomia eta Herriogasun-Sailari dagokio, eta bai Jaurlaritzako Sailei, Ihardutze-Sail
Burujabeei eta norbanako jaurgopeko Herri-Izaikiei eratxikitzea, eratxikipen
hori kentzea eta batetik bestera aldatzea ere, Lege honek berariz besterik
dioenean salbu.
Jaurlaritzak, Ekonomia eta
Herriogasun-Sailburuaren saloz, Euskadiko Autonomia-Elkartearenak izanik, honek
onartutako egitamu, egitasmo edo egitarautan egon daitezen banakatutako ondasun
mugiezinak Dekretoz jarri ahal izango ditu herri-baliapide edo zerbitzutarako.
2.- Aurreko
zatiak dioen eskubide hori egiteratzeko, doakien Jaurlaritzako Sailek edo
Ihardutze-Sail edo Izaikiak arduralaritzaz menpeko dituztenek aurrez bere
erizpena eman beharko dute, eta hoien arteko hautsi-osoak Lege honen 30garren
Atalak dionez konponduko dira.
3.- Ogasun
edo eskubideei zertarako zehatza jartzeak, hoiek Herri-Jaurgopekoetan sartzea
ekarriko du.
38.1 Atalean agindutakoa dena dela,
Euskadiko Autonomia-Elkarteak luzaroko eta etengabeko Jaurgo-bidez beretzakotu
eta herri-baliapide edo zerbitzutarako erabili daitezen ogasunak ere, inolako
legebide zehatzen beharrik gabe, herri-jaurgopeko ogasuntzat joko dira, eta,
hori, norbanako-alorreko legezko arauen ondorioz beste norbaitek
beretzakotutako hoiekiko eskubideen kaltetan gabe.
4.- Eratxikipenak,
eratxikipena hari egin zaioneko Autonomia-Elkarteko Jaurlaritza-Sail edo
Erakundegoren-mailako Izaikiari emango dio Lege honek beste Ihardutze-Sailen
batzuentzat gorde gabeko ogasun eta eskubideen eraentzarako eta
arduralaritzarako ahalmena.
5.- Ogasun
mugiezinak, zioa dena dela, jabegoa kendutakoak bere lehengo jabeei itzultzea
barne, bere zertarakotik askatzeko, eta balioz 20 miloe pesetatarik gora
dutenei jakineko zertarakoa jartzeko, Eusko Legebiltzarreko Ekonomia,
Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeari aditzera eman beharko zaio.
25. Atala
Herri-jaurgopeko baten muga-zehaztapena
egin dedinean, gaindikako lurrak Autonomia-Elkartearen norbanako-jaurgopekotan
sartuko dira.
26. Atala
1.- Jaurlaritzako
Sailek, bere agintepeko zerbitzuen eraentzarako Euskadiren Ondareko ogasun eta
eskubideak eratxiki dakizkieneko eskea egin ahal izango diote Ekonomia eta
Herriogasun-Sailari.
2.- Ihardutze-Sail
Burujabeek eta Norbanakoalorreko Legepeko Herri-Izaikiek, Arduralaritzaz haien
menpeko izan daitezeneko Jaurlaritza-Sailen bidez, bere berarizko xedetarako
Euskadiren Ondareko ogasun eta eskubideak eratxiki dakizkieneko eskea egin ahal
izango diote Ekonomia eta Herriogasun-Sailari.
3.- Hala
egokituz gero, eratxikipena egin baino lehen herri-jaurgoperatzea egingo da.
Gainera Ihardutze Sail Burujabeak edo norbanako alorreko legepeko
Herri-Izaikiak izan daitezenean, ogasun edo eskubideen zertarakoa berariz
zehaztuko da.
4.- Ogasun
eta eskubideei zertarakoa jartzea eta hoien eratxikipena, Jaurlaritzak Ekonomia
eta Herriogasun-Sailburuaren saloz emandako Dekretoz araupetuko da.
27. Atala
1.- Jaurlaritzako
Sail bati eratxikitako ogasun edo eskubideak orotariko baliapideentzat edo
herri-zerbitzuentzat jadanik beharrezko ez izatea gerta dedinean. Sail horren
eratxikipen hori hautsi dedinaren saloa egin beharko dio, berehala, Ekonomia
eta Herriogasun Sailari.
2.- Ihardutze-Sail
Burujabeek eta norbanako-alorreko legepeko Herri-Izakiek ere horixe bera egin
beharko dute, arduralaritzaz haien menpeko direneko Jaurlaritza-Sailen bidez,
heurei eratxikitako ogasun eta eskubideen eratxikipena egin zenean jarri
zitzaien helburu zehazterako erabiltzetik kendu ditzatenean.
3.- Ekonomia
eta Herriogasun Sailak Ondare-Azterkaritzaren bidez eratxikipena hautsi edo
hala dagokionetan zertarakoa kendu, eta ogasun edo eskubidea Euskadiko
Norbanako Jaurgopekoetan sartuko da.
4.- Lege
honen 48.1 Atalean araupetzen den jaurlaritza-Sailei eratxikitako gauzuzko
ogasun mugikorren salmenta aurreko zatietan esandakotik kanpo gelditzen da, eta
bai lege honetakoxe 29.2 Atalean Ihardutze-Sail Burujabeei eta
Norbanako-alorreko Legepeko Herri-izakiei horretarako baimena ematen zaienekoa
ere.
Hoietan, saltzeko erabakiak berebaitan
izango du ogasun eta eskubideen eratxikipena haustea, eta hala dagokionean
zertarakoa kentzea.
5.- Eratxikipena
haustea eta zertarakoa kentzea berebaitan izango dituen nahitaezko
jabego-kentzez hartutako ogasun eta eskubideen itzulpena, horretarako berarizko
araupideei atxikiz egingo da.
28. Atala
Zertarakoa kendu zaien ogasunak Autonomia
Elkartearen norbanako-jaurgopekoetan sartzea ez da Ekonomia eta
Herriogasun-Saila ogasun hoietzaz behar bezala jabetu arte egindakotzat joko,
eta hori egin ez dedin artean ogasun hoiek herri-jaurgopeko izaten jarraituko
dute.
29. Atala
1.- Ihardutze-Sail
Burujabeek eta Norbanako-alorreko legepeko Herri-Izaikiek berenez erosi eta
lege honen laugarren Atalaren gai diren eta haien helburuak lortzeko artez
beharrezko izan ez daitezen ogasunak, Autonomia-Elkartearen
Norbanako-Jaurgopekoetan sartuko dira, hala behar izanez gero jarrita zeukaten
zertarakoa kendu ondoren.
2.- Honako
hauek aurreko zatian agindutakotik kanpo gelditzen dira eta, beraz,
Ihardutze-Sail Burujabeek eta Norbanako-alorreko Legepeko herri-Izaikiek
inorentzakotu egin ahal izango dituzte: Hoiek erositakoak izan eta bere dituzten
egitekoak egiteratuz berriz agizko tratubideratzen dituzten ogasunak, eta bai
jaurpide dituzten aginduak beteaz sortarazi beharreko emendio-baltzuen
emankortasuna bermatzeko erositakoak, eta banaka hogeita bost mila pesetatik
beherako balioa izan dezaten gauzazko ogasun mugikorrak ere.
Horrelakotan, saltzeko erabakiak ogasunei
bere zertarakoa kentzea barne daramala joko da.
30. Atala
Ihardutze-Sail Burujabeak,
Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaikiak edo Jaurlaritzako Sailak Euskadiren
Ondareko ogasun bati edo batzuei zertarakoa jartzeari edo kentzeari, hoien
eratxikipenari, eratxikipena hausteari edo zertarakoa aldatzeari buruz bere
artean edo Ekonomia eta Herriogasun-Sailarekin bat etorri ez daitezenean,
ebazpena Jaurlaritzak egingo du, Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren saloz,
doakien Sailek edo Ihardutze-Sail edo Izaikiek hoiei atxikita daudenekoek bere
erizpenak eman ondoren.
31. Atala
1.- Lege
honen laugarren Atalean aipatutako izaikietakoren bati edozergatik Euskadiren
Ondarearen Zerrenda Nagusian nahitaez sartu beharreko ogasun edo eskubideren
bat eman eta emate horretan Ekonomia eta Herriogasun-Sailak eskuhartu ez badu,
hori Ondare-Artezkaritzari berehala jakinaraziko zaio.
Horixe bera egin beharko da Ekonomia eta
Herriogasun-Sailak eskuhartzeke egindako zertarakokentze eta eratxikipen-hauste
edo inorentzakotzeetan ere.
2.- Halaber,
Euskadiren Ondareko ogasun eta eskubideren bat gai dezan Epailaritza nahiz
Arduralaritza-bidetikako ezein jazarpen ere, esandako Artezkaritza horri jakinaraziko
zaio, legez egin beharreko beste adierazpen batzuen kaltetan gabe.
32. Atala
1.- Ekonomia
eta Herriogasun-Sailak, Jaurlaritzako Sailek, Ihardutze-Sail Burujabeek,
Norbanako alorreko Legepeko Herri-Izaikiek, Erakundeek eta herri nahiz norbanako-alorreko
legepeko nortasundunek hoietzaz baliatzeko ezein modutan eman zaizkien
Euskadiren Ondareko ogasun eta eskubideak nola darabiltzatenaren ikuskaketa
egiteko gaitasuna du.
2.- Bere
eskubideaz baliatuz, Ekonomia eta Herriogasun-Sailak honako hauek egin ahal
izango ditu:
a) Ogasun eta eskubide hoien
erabilkerari buruz interesgarri eritzitako xehapen guztiak eskatzea.
b) Ogasun eta eskubideen
eratxikipena hausteko eta hoiei bere zertarakoa kentzeko arioa, eta hala
egokituz gero horretzazko erabakia hartzea.
3.- Ekonomia
eta Herriogasun-Sailak bere ordezkariak izango ditu Atal honen lehenengo zatian
aipatutako ihardutze-sail eta erakunde guztietan, zati horretan
ohartemandetarako.
V SAILA
ERANTZUNBEHARRAK ETA ZIGORRAK
33. Atala
Lege honetan aipatzen diren ogasun edo
eskubideen ardura izan dezaten norbanakoak edo legezko nortasundunak, hoiek
bakoitzean behar dedinaren arauera zaintzera, hoiei iraunaraztera eta hoiek
arrazoiz erabiltzera, eta hoiek agian egin ditzaketen oker eta kalteez Euskadiko
Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren aurrean erantzun behar izatera behartuta
daude.
34. Atala
1.- Maltzurkeriaz
nahiz axolagabekeriaz Autonomia-Elkarteko herri nahiz norbanako jaurgopeko
ogasunetan kalteak egin edo hoiek nola-nahi ebatsi ditzan nornahiri, egindako
kaltearen bi halakoaren isuna jarriko zaio.
2.- Aurreko
zatian esandako horrek, edozein modutan, ogasun hoiekiko jabegoa, eraentza edo
arduralaritza bere gain izango balu, isuna egindako kalteen hiru halakoa izango
da.
3.- Horrelakoetan,
Autonomia-Elkarteko Arduralaritzari, horren Ihardutze-Sail Burujabeei,
Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaikiei eta Herri-Baltzuei
herrilanaritzazko, lanezko, lanaritzazko edo zerbitzuzko harremanez atxikita
egon, eta Lege honen gai diren ogasun edo eskubideen eraentza bere gain izan
dezatenei, egindako kalteen lau halakoaren isuna jarriko zaie, herrilanarigoari
buruzko legepideen arauera bidezko izan daitezen gainontzeko zigorren kaltetan
gabe.
4.- Zigor
hoietzaz gainera, kalte-egile edo ebasleek kalte-saria ordaindu edo ebatsitakoa
itzuli egin beharko dute.
35. Atala
Lege honen hamabigarren Atalak jartzen
duen laguntza eman beharra ez bete izanagatikako zigorra, herrilanaria bada hamar
mila eta berrehun eta berrogeita hamar mila peseten arteko isuna izango da, eta
herritar soila baldin bada, hamar mila eta ehun milaren artekoa.
36. Atala
Kalteen zenbatekoa zehaztea, zigorra
jartzea eta erantzunbeharrak eskatzea arduralaritza-bidetatik egingo da,
doakionari entzunaz dagozkion zehaztapideak egin ondoren.
37. Atala
Aurreko Ataletan esandako egintza hoiek
legehauspen edo hutsegite izan daitezkeenean, Ekonomia eta Herriogasun-Sailak
Zigor-Epailaritzari jakinaraziko dio, horrek errugabetasuna aitortu edo epaia
sendetsi arte une horretan horretzaz egiten ari gai diren
arduralaritza-zehaztapidetzak geldi eta erabaki gabe utziz.
II ATALBURUA
NORBANAKO JAURGOPEKO OGASUNENTZAKO
LEGE-JAURPIDEAK
I SAILA
NORBERETZAKOTZEA
38. Atala
1.- Ogasun eta eskubide guztiak
Autonomia-Elkarteko norbanako-jaurgopekotarako hartzen direla ulertzen da eta,
hori, gero herri-baliapide edo zerbitzutarako jartzearen, eta
Autonomia-Estatutoan eta Autonomia-Elkarte osorako Erakundegorenen eta
Kondaira-Lurraldeen harremanen Legean ohartemandako ogasunak izendatzeko
jaurpideen kaltetan gabe.
2.- Ogasun eta eskubideak nahitaezko
jabegokentzez hartzea horretarako berarizko araupideei atxikiz egingo da, eta
horrek herriaren onerako edo gizarte-zuduzko direla aldarrikatzera eraman
zituzten xedeetarako jartzea eta hoiek eratxikitzea berebaitan izango ditu.
39. Atala
1.- Ogasun eta eskubideak hil-ondarez, ondarez
gainetikako emaitzen bidez edo emaribidez norberetzakotzeko, Jaurlaritzak
Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren saloz Dekretoz ontzat ematea beharrezkoa
izango da.
2.- Emaileak gozamendun izateko Lege honen
4garren Atalean esandakoetako ihardutze -sail zehatz bat jarri dezanarren,
Jaurlaritzak ogasun eta eskubideak Autonomia-Elkarteko Ondareari izendatuko
dizkio, eratxikipena egiterakoan gogo hori kontutan izatearen kaltetan gabe.
3.- Hil ondarea, beti ere, kontu-garbitasuna
aldezkoa izatearen baldintzapean onartzen dela ulertuko da.
40. Atala
1.- Autonomia-Elkarteari edonolako ogasunak
izendatu diezaizkion ezein epailaritza nahiz arduralaritza-agintarik, hartutako
erabakia Ondare-Artezkaritzari ezagutaraziko dio.
2.- Artezkaritza horrek, eman zaizkion ogasunen
zehaztapena eta aituen bidezko balio-neurketa egin ondoren,
Autonomia-Elkartearen norbanako-jaurgopekoetan sartuko ditu.
3.- Emate hori Autonomia-Elkartearekin euki eta
ematen den ogasun horren balioa baino txikiagoa duen zor baten ondoriozkoa
izatea gertatzen bada, ogasunaren jabe izandako zordunak ogasun horren
balioaren eta zorraren zenbateko soilak, lakatze-gehigarriak, gastuek eta
eskuratze-bideen gosteek, eta zorra ordaindu behar zenetik eta erabat ordaindu
arte erabilgarri den lege-araupidetzan jarritako ehunekoko korrituek guztira
jotzen dutenaren arteko aldea itzuli dakioneko eskubidea izango du.
41. Atala
1.- Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak, horren
Ihardutze-Sail Burujabeek edo Norbanako alorreko Legepeko Herri-Izaikiek bere
helburuak lortzeko beharrezko izan ditzaten eraikintzen erosketa Ekonomia eta
Herriogasun-Sailburuak erabakiko du, doakion Sailburuaren edo esandako
Ihardutze Erakunde eta Herri-Izaikiak arduralaritzaz haren menpeko izan
daitezenekoen arioz.
2.- Erosketa agiriko
lehiaketaren bidez egingo da.
3.- Jaurlaritzak,
Ekonomia eta Herriogasun Sailburuaren eta artez doakionaren bateango saloz,
lehiaketa-bideak alde batera utzi eta artezko akurapena egin dedineko baimena
eman ahal izango du, hauetakoren bat gerta dedinean:
a) Erosketaren presa
nabarmena.
b) Erantzun behar zaioneko
beharraren berarizkoa.
c) Eraikintza-merkatuango
eskaintzaren urria.
4.- Aurreko
zatian ohartemandakoak gerta daitezenean, ahal dedin guztietan gutzienez hiru
salo eskatuko dira.
5.- Erosketak
arduralaritza eta ogasun-akuraketarako ohartmandako araupideen ariora egingo
dira. Erosketa hauen zertzeladarik nabarmenenak Euskal Herriko Agintaritzaren
Aldizkariak argitaratuko dira.
42. Atala
1.- Gauzazko
ogasun mugikorrak diru-truke norberetzakotzea dagokien Sailburuak edo
Ihardutze-Sail Burujabeen edo norbanako-alorreko legepeko Herri-Izaikien
legezko ordezkariek erabakiko dute, ondoren esaten direnetan salbu, hoietan
ekainaren 30eko 7/1981 Legearen arauera esan dedin ihardutze-sailak egin
beharko bait-du:
a) Erosketa, legez
zuzkiketatzat jo dedinean.
b) Jaurlaritzak Ekonomia eta
Herriogasun-Sailburuaren saloz sendespena egindako ogasunak izan daitezenean.
c) Autoak izan daitezenean.
2.- Ogasun
hoiek erosteko modua agiriko lehiaketaren bidezkoa izango da, honako hauetan
artezko itune-bidez egin daitekeela:
a) Legez nahiz egitez
bakarreango salmentapeko izan daitezen ogasunak direlako eskeintzen arteko
lehia sortzeko biderik ez dagoenean.
b) Berarizko arrazoiegatik
edo luza ezineko beharren hestuaren ondoriozko presa nabarmena egoteagatik, eta
hori guzti hori zehaztapidetzan egiaztatu ondoren, Jaurlaritzak doakion
Sailburuaren edo esandako Ihardutze-Sail Burujabe edo Herri-Izaiki hoiek haren
menpe egon daitezenekoaren saloz horrela erabaki dezanean.
c) Hitzarmenaren guztizko
diruegitamuak bost miloe pesetatik gora jo ez dezanean.
d) Jaurlaritzak, gai honi
buruzkoan indarrean dauden Legeetan babestuz, doakion Sailburuaren edo
Ihardutze-Sail Burujabe edo Herri-Izaikiak hari eratxikitako Saileko
Sailburuaren saloz hartutako erabakiz, zehaztapidetza isilpekoa dela adierazi
dezanean.
e) Eskaintza-egilerik egon ez
delako, saloak onartu ez direlako edo saltzaileari egotzi dakizkiokeen
arrazoietagik itunea sendesteko biderik izan ez denean. Horrelakoetan,
Arduralaritzak lehiaketa berri baterako deia egin ahal izango du, erabaki
daitezen oinarri-arauak jarrita edo, bestela, erosketa artez egin ahal izango
du, bainan iragarritako lehiaketan zeuden baldintzekin heurekin.
3.- Artezko
itunea bidezko izan dedin guztietan, ahal dedin guztietan gutxienez hiru
eskaintza eskatuko dira, erabilgarri izan dedin zatian akurapeneango
agiritasunari eta bertan eskuhartzeari buruzko araupidetza ere beteaz. Erosketa
arauz erabaki dedin eran iragarriko da.
4.- Teknolojia-interesduntzat
edo informatika-ogasuntzat aldarrikatutako ogasunak erosteko, gaiari buruzko
berarizko araupideek agindu dezatena egingo da eta, hori, arduralaritza eta
ogasun-akurapenari buruzko arauak betetzearen kaltetan gabe.
43. Atala
1.- Autonomia-Elkarteko
Arduralaritzari, horren Ihardutze-Erakunde Burujabeei eta Norbanako alorreko
Legepeko Herri-Izaikiei eraikintzak alogeran uztea Ekonomia eta
Herriogasun-Sailak erabakiko du, artez doakion Sailburuaren edo
Ihardutze-Erakunde Burujabeak eta Herri-Izaikiak haren menpeko izan
daitezekoaren arioz.
2.- Ogasun
mugikorrak alogeran uztea Sail bakoitzeko Sailburuak edo Ihardutze-Erakunde
Burujabeen eta norbanako-alorreko legepeko herri-Izaikien legezko ordezkariek
erabakiko dute, honako hauek gai izan ditzatenean salbu:
a) Ibilgailusaileko autoak.
b) Legezko sendespena duten
ogasun mugikorrak.
c) Tekonolojiazko
interesduntzat aldarrikatutako ogasunak.
d) Informatika-ogasunak.
Horrelakoetan, agintepidea Ekainaren 30eko
7/1981 Legearen arauera emango da.
3.- Alogeratze
guztiak agiriko lehiaketaz egingo dira. Artezko itunea, ogasun-moeta
bakoitzarentzat, 41garren eta 42garren Ataletan zehaztutakoetarako bidezkoa
izango da, han bezala hemen ere, ahal dedin guztietan gutxienez hiru eskaintza
eskatu behar direla.
42-2, c) Atalean jarritako
diru-zenbatekoa, ogasun mugikorrak artezko itunez alogeran emateko urteko
bostehun mila pesetakoa izango da.
44. Atala
1.- Nolanahiko
Baltzuak sortarazteko baimena, eta bai Euskadiko Autonomia-Elkarteko
Arduralaritza hoietako partzuer-zatiak hartzekoa ere, Jaurlaritzak Ekonomia eta
Herriogasun-Sailburuaren eta enpresa arduralaritzaz haren menpeko izango deneko
Saileko Sailburuaren bateango saloz emandako Dekretoz egingo da, dirua eta
norbanako-jaurgopeko ogasunak eramatea erabaki dezakeela, hoien balioa dena
dela.
2.- Halaber,
Jaurlaritzak Ihardutze-Erakunde Burujabeei eta Norbanako-alorreko Legepeko
Herri-Izaikiei bakoitzak bere diruegitamuen pentzutan aurreko zatian esandako
baltzuak sortzeko edo hoietako partzuer-zatiak hartzeko baimena eman ahal
izango die, Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren eta Erakundegoren-Izaiki
hoiek haren menpeko izan daitezen Saileko Sailburuaren saloz emandako Dekretoz.
Baltzu hoien domuarekiko eskubideen
jabe-izendun Erakundegoren-Izaikiak izango dira.
3.- Nolanahi
ere, domuarekiko eskubide hoiek Euskadiko norbanako-jaurgopekoetakoak izango
dira, Lege honen 9.4 Atalean agintzen denez.
4.- Euskal
Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauen Legeak Autonomia-Elkarteko
Arduralaritza eta Erakundegoren-Izaikiak Baltzuetan sartzeko Baltzuen
zermugapenerako, hoiek sortarazteko edo hoietan partzuer izateko Atal honetan
jartzen diren baldintzez beste batzuk eskatu ditzanean, Lege horrek agintzen
duena egingo da.
45. Atala
Ekonomia eta Herriogasun-Sailak, Sail
berezien saloz nahiz norbere arioz, gauzazkoez besteko ogasunak diru-truke
erostea erabaki ahal izango du.
II SAILA
INORENTZAKOTZEA, UZTEA ETA TRUKEA
46. Atala
Eraikintzak inorentzakotzeko, hala
badagokio doakion Sailak emandako erizpenaren ondorioz, Ekonomia eta
Herriogasun-Sailburuak inorentzakotzeko gai direnaren adierazpena egitea
beharrezkoa egingo da.
47. Atala
1.- Inorentzakotu
dedin eraikintzak, aituen balio-neurketez jarrita hogei miloetatik gora gabeko
balioa izan dezanean inorentzakotzeko erabakia hartzea Ekonomia eta
Herriogasun-Sailburuari dagokio; balioa hortik gorakoa izan, baino ehun miloe
peseta gainditzen ez baditu, erabakia Jaurlaritzak hartu beharko du, Ekonomia
eta Herriogasun-Sailburuaren saloz, eta azkeneko esandako zenbatekotik gorakoa
baldin bada, Eusko Legebiltzarraren Lege baten bidezko baimena beharko da.
2.- Inorentzatzeko
modua agiriko errematebidezkoa izango da; balioz hamar miloe pesetatik
beherakoa baldin bada, horren ordez artezko salmenta egin ahal izango da,
Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren erabakiz, eta bestetan, Jaurlaritzak
horren saloz hartutako erabakiz.
48. Atala
1.- Gauzazko
ogasun mugikorrak inorentzakotzea, hoiek erabiltzen ari zen edo hari eratxikita
zeudeneko Saileko Sailburuak erabakiko du, Ihardutze-Burujabeentzat eta
Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaikientzat Lege honetan agindutakoaren
kaltetan gabe.
Inorentzakotzea agiriko erremate-bidez
egingo da.
2.- Errematea
egin eta han hartzailerik ez egotea gertatu edo hautsiko balitz, artez
inorentzakotzea erabaki ahal izango da.
Horrelakoetan, akurapenaren zernolakorik
nabarmenenak araupidez erabaki dedin eran aldarrikatuko dira.
3.- Legez
teknolojia-interesduntzat zermugatutako ogasunentzat eta
informatika-ogasunentzat, hoiei buruzko berarizko araupidetan agintzen dena
egingo da, eta hori, arduralaritza edo ogasun akuraketari buruzko legeek
ohartematen dutena betetzearen kaltetan gabe.
49. Atala
1.- Gauzazkoez
bestekoak inorentzakotzeko baimena Jaurlaritzak emango du, Ekonomia eta
Herriogasun-Sailburuaren saloz.
2.- Baltzuetako
domuekiko jabe-agiriak edo haien zor-agiriak inorentzakotzeko baimena
Jaurlaritzak emango du, Ekonomia eta Herriogasun Sailburuaren saloz.
3.- Inorentzakotze
modua, ondare eta arduralaritza-ituneekiko araupideetan agintzen denez, agiriko
errematea izango da, Jaurlaritzak, behar bezala egiaztatutako herri-zuduzko
zioegatik eta Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren saloz, artez egin behar
dela eritzi diezaionean salbu.
50. Atala
1.- Norbanako-jaurgopeko
ogasun mugiezinak beste batzuegatik trukatu ahal izango dira, inorentzakotzeko
gai direnaren adierazpena egin eta zehaztapidetzan trukearen komenigarritasuna
zuritu ondoren. Bi ogasunen balioen artean aldea balego, diruz berdintzea
bidezkoa izango da.
2.- Trukea
egiteko baimena emateko gaitasuna, eraikintzak saltzeko izan dezanaren
arauerakoa izango da, Autonomia-Elkarteak trukerako emandakoaren balioaren
arauera.
3.- Jaurlaritzak,
Ekonomia eta Herriogasun Sailburuaren saloz, norbanako-jabetzapeko nolako
zehatzezko ogasun mugikor batzuk inoren beste batzuekin trukatu ahal izatea
Dekretoz jarri ahal izango da.
Halaber Jaurlaritzak dagokion Sailburuaren
edo doakion Ihardutze-Erakunde Burujabea edo Herri-Izaikia hari atxikita egon
dedinekoaren saloz, aurreko lerroaldian esandako nolakoan bestelako jakineko
ogasun mugikor batzuk trukatu daitezeneko baimena eskatu ahal izango du
bakoitzean.
Nolanahi ere, indarrean dauden araupideek
jartzen dituzten gainontzeko baldintza eta legebideak bete beharko dira,
trukatutako ogasunen balioak ezberdinak gertatuz gero eskudiruz berdinduz.
51. Atala
1.- Ogasunak
eta eskubideak dohan inorentzakotzeko baimena Eusko Legebiltzarrak eman beharko
du, Lege-mailako arau baten berariz oharteman dedina salbu.
2.- Aurreko
Atalak dioen baimenak, Eusko Legebiltzarrak egoki eritzitako baldintza mugapen
eta bermapide guztiak izan ahal izango ditu, eta batipat honako hauek:
a) Gozamenduna ogasunaz edo
eskubideaz bete-betean baliatzeko epe bat jartzea.
b) Ogasuna edo eskubidea
hartarako eskatu zeneko ekintzapide edo baliatze-moduari eustea.
c) Inorentzakotzea bukatzeko
epe-muga bat jartzea.
d) Ogasuna edo eskubidea
beste inorentzakotzeko debekua.
3.- Jarritako
baldintzak, mugapenak edo bermapideak hautsi edo jarritako aldia bukatu
dedinean, ogasun eta eskubideak, legez erabat Euskadiren Ondarera itzuliko
dira, inorentzakotu zireneko jaurgotasun-moetarekin berarekin.
52. Atala
1.- Hoien
ustiaketa edo zertarakoari aurrez ezin antz eman dakiokeela uste dedineko
norbanako jaurgopeko ogasun mugiezinez baliatzea Jaurlaritzak dohan utzi ahal
izango du, herri-zuduzko xedetarako eta gehienezko hamar urteko aldi baterako,
Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren saloz.
Atal honen ondoriotarako, honako hauei
dohan uztea joko da herri-zuduzkotzat:
a) Herri-Arduralaritzei eta
hoietako Erakundegoren-mailako Izaikiei.
b) Irabazte-xederik gabeko
Erakundeei.
Uzte hoiek eta hoien luzapenak, hala egokituz
gero, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeari
jakinaraziko zaizkio.
2.- Era
berean, Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuak ogasun mugikorrak aurreko zatian
jarritako baldintzekin heurekin utzi ahal izango ditu, gehienezko bost urteko
aldi baterako.
3.- Uzte-hitzarmen
bakoitzean jarritako aldiak, hartzaileak eskatuta, hasierakoa bezalako bata
bestearen ondorengo alditarako luzatu ahal izango dira, isiltasun-bidezko
luzapenik onartzen ez dela.
Hala ere, ogasun mugiezinak uzteen
bigarren luzapena eta ondorengoak egiteko Eusko Legebiltzarraren baimena
beharko da.
53. Atala
1.- Beti
ere, aurreko atalean araupetutako uztea egiteko baimena ematezko erabakiek,
uzte hoien zertarako zehatza adieraziko dute.
2.- Utzitako
ogasunen jaurgoa honako hauetan Autonomia-Elkarteari atzera itzuliko zaio:
a) Hitzarmenean jarritako
aldiaren barruan, izendatu zitzaienetarako erabili ez daitezenean, edo gero
horretarako erabiltzeari utzi dakionean.
b) Uzteari jarritako
epe-muga, edo hala egokituz gero luzapena bukatu dedinean.
III SAILA
ALDIAZ GALTZEA
54. Atala
Norbanako-jabetzapeko ogasunekiko
eskubideak, Autonomia-Elkartearen aldeko eta aurkako indarra herri eta
merkataritza-alorretako legepideetan agindutakoaren arauera aldiaz galdu egiten
dute.
IV SAILA
BALIAPIDEAK ETA USTIAKETA
55. Atala
1.- Diru-irabazpide
izan daitezkeen norbanako jaurgopeko ogasunen ustiaketa, Jaurlaritzak Ekonomia
eta Herriogasun-Sailburuaren saloz hartutako erabakiz artez,
erakundegoren-mailako izaiki baten bidez nahiz norbanakoek egin dezakete.
2.- Jaurlaritzak,
Ekonomia eta Herriogasun Sailburuaren saloz, ustiaketaren eta horretarako
itunearen oinarri-irizpideak zehaztuko ditu, hitzarmen hori lege-erapidetzan
ohartemandakoetako ezein modutakoa izan daitekeela.
3.- Itunea
emateko gaitasuna Ekonomia eta Herriogasun-Sailak izango du, eta agiriko
lehiaketaren bidez egingo da.
Artezko itunea honako hauetan onartuko da:
a) Zehaztapidetzan
egiaztatutako horretarako herri zuduzko zioak egon daitezenean.
b) Euskadiko
Autonomia-Elkarteak ogasuna uzteagatik eskuratu dezan diruzko ordainsaria miloe
bat pesetetatik beherakoa izan dedinean.
c) Ustiaketa modu arrazoitsuz
egiteko gai den norbanako edo Izaiki bakar bat baizik ez dagoenean, hori
zehaztapidetzan eraso beharko da.
d) Eraentza eta ustiaketa
Euskadiko Autonomia Elkarteko Arduralaritza Nagusiko, Erakundegoren edo
Toki-Arduralaritzako Izaikiren baten esku utzi dedinean.
Nolanahi ere, ondare eta
arduralaritza-ituneei buruz indarrean dauden araupideak beteko dira.
Uztearen edo ustiaketaren alderdirik
nabarmenenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira.
56. Atala
Jaurlaritzak, Ekonomia eta
Herriogasun-Sailburuaren saloz, ustiaketa-aldia lehenengo epearen erdia halako
aldi baterako luzatzeko baimena eman ahal izango du.
Gehiagoko luzapen-aldirako Eusko
Legebiltzarraren baimena beharko da.
III ATALBURUA
HERRI-JAURGOPEKO OGASUNENTZAKO
JAURPIDEAK
57. Atala
1.- Herri-jaurgopeko
ogasunei buruzko baimenek, ustiatze-baimenek, eskubide-emate eta baliatzeko
uzteek Jaurlaritzak Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren eta doakion Saileko
Sailburuaren edo haien gai den ogasuna edo eskubidea atxikita daukan
Ihardutze-Erakunde Burujabea edo Herri-Izaiki haren menpeko deneko Sailekoaren
saloz jarri ditzan baldintzak izango dituzte jaurpide hoiek, hala egokituz
gero, baliatze-saria barne izan behar dutela.
2.- Baimenentzako
eta gaitasun-aitorpenentzako gehienezko aldia hogeita hamar urtekoa izango da,
eta esku-emateentzakoa berrogeita hamar urtekoa.
3.- Epea
bukatzeak edo baliatzaileak jarritako baldintzak ez bete izateak, eskubidea
bukatzea ekarriko du.
58. Atala
Herri-jaurgopeko ogasunez berariz batean
baliatzeko, ogasuna hari eratxikita egon eta erabiltzen ari deneko Sailaren,
Ihardutze-Erakunde Burujabearen edo norbanako-jaurgopeko Herri-Izaikiaren
baimena edo ustiatze-baimena beharrezkoa izango da.
59. Atala
Herri-jaurgopeko ogasunez bakarrik
baliatzea, herri-zerbitzuen eraentzarako arduralaritza akurapideei buruzko
legebideek jarri ditzaten oinarri irizpideen, baldintzen eta bideen arauera
egingo den eskubide-ematez egiteratuko da.
60. Atala
Baimen baten, eskubide-emate baten edo
eskuemate baten gai izan daitezen herri-jaurgopeko ogasunek hoietakoak izatea
galdu eta Autonomia-Elkarteko norbanako-jaurgopeko ogasun bilakatu daitezenean,
honako arau hauek kontuan izango dira:
a) Jarritako epeak diraueno,
gozamendunen eskubide eta eginbeharrak berebaitan iraungo dute.
b) Epeak beteala, Ekonomia eta
Herriogasun-Sailak, hurrenez-hurren, esku-emateen eta baimenen indargabetzeak
aldarrikatuko ditu.
Hori bera egingo da,
inolako eperik bukatzearen zain egon beharrik gabe, Autonomia-Elkarteak
noiznahi eta nahi bezala birreskuratzeko eskubidea berariz gorde duenean ere.
c) Ekonomia eta
Herriogasun-Sailak emandako eskubideei jarritako aldi osoan eustea ogasunen
geroko zertarakoaren kaltetangoa izan, edo inorentzakotzea egin ondoren
erabakiz gero hoiek asko andeatuko liratekeela erizten badio, emandako eskubideekiko
jabegoa nahitaez kentzeko erabakia hartu ahal izango da.
61. Atala
1.- Autonomia-Elkartearen
norbanako-jaurgopeko ogasunak inorentzakotu daitezen guztietan, hoiei buruz
indarrean egon eta herri-jaurgopeko zirenean egindako eskubide-emateen ondoriozko
eskubide-jaurgodunek, bere aldeko legez sendetsitako atzera-indarrezko
jabetze-eskubidea izan ez dezan nornahiren aurretikako erabateko
lehentasun-eskubidea izango dute.
2.- Atal
honen lehenengo zatian esandako eskubideen gai diren ogasunak hartutako
Erakundeek, bere berenezko Diru-Baltzen pentzutan iare utzi ahal izango
dituzte, Autonomia-Elkarteak bezalakoxe modu eta baldintzekin.
Ogasunak berriz Arduralaritzaren
jaurgopera itzuli daitezenean, Erakunde hoiek ez dute horren eretzean ordaindu zutena
birreskuratzeko eskubiderik izango.
62. Atala
1.- Jaurlaritzak,
Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren saloz, bere nagusitzapeko ogasunak,
zehaztapidetzan egiaztatutako herri-baliagarritasunaren zurrean,
Herri-Arduralaritzako ezein Ihardutze-Erakunderi berrogei ta hamar urtetarako
gehienera hoietzaz dohan baliatu dedin eman dakizkioneko baimena eman ahal
izango du.
2.- Gozamendunak
jarritako baldintzak ez betetzeak, edo epea luzatu izanak, baliatze-aldia
bukatzea ekarriko du.
3.- Aurreko
bi zatietan agindutakoaren arauera egindako ogasun mugiezinak uzte guztiak,
Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeari
jakinaraziko zaizkio.
4.- Uzte-aldia
luzatzeko, Eusko Legebiltzarraren baimena beharko da.
63. Atala
1.- Autonomia-Elkarteko
Arduralaritzari, Ihardutze-Erakunde Burujabeei edo Lege honen Laugarren Atalean
aipatzen diren Izaikiei egindako herri-jaurgopeko ogasun-utzierak onartzea,
uzte hori hari egiten zaioneko Sailburuak edo Ihardutze-Erakunde edo Izaiki
gozamendunak hari eratxikita daudeneko Sailekoak egingo du.
2.- Uzte
horrek baldintzaren bat edo berarizko baliatze-modu bati eutsi beharren bat
berebaitan badarama, Jaurlaritzak eman beharko du ontzat, doakion Sailburuaren
eta Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren saloz.
3.- Beti
ere, Jaurlaritzak doakion Sailburuaren eta Ekonomia eta
Herriogasun-Sailburuaren saloz hartutako erabakia beharko da honako hauetarako:
a) Zenbatekoz ogasuna utzi
zenean aituek egindako balio-neurketako balioaren ehuneko hogeita bostekotik
gorakoak izan daitezen eraikintzetango diru-ezarketetarako baimenak emateko.
b) Uzte-aldiaren bigarren
erdian, eta nolanahi ere azkeneko bi urtetan, bere onean eustekoez bestelako
gastuak egiteko.
Erabaki Gehigarriak
Lehenengoa
Autonomia-Elkarteko Ondarearen eta
Kondaira-Lurraldeetako Foru-Diputazioen artean hark edo hauek
"Autonomia-Elkarte osorako Erakundegorenen eta Kondaira-Lurraldeen arteko
Harremanei" buruzko Legearen ondorioz beretzakotu ditzaten agintepide eta
zerbitzuak direla eta egindako gauzazko baliapideen eskuraketak, Lege horrek
agindu dezanaren arauera egingo dira.
Eskuratutako edo hala gertatuz gero
itzulitako baliapideak, hoietzaz baliatzen ari zenak zituen legezko zermugapen
eta gozamenkariekin heurekin itzuliko dira.
Bigarrena
1.- Euskadiko
Autonomia-Elkarteak etxebizitzen eta lurren herri-suztapenaren alorrean dituen agintepideen
hesparruan, Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailak, bere dituenez gainera,
eraikintzei eta eraikintzekiko jabego-aldakuntzegatikako zergei buruzkoetan
Ekonomia eta Herriogasun-Sailari honako hauetan izendatutako eskubideak
egiteratzen ditu:
a) Lege honen II eta III
Atalburuetan, ordain-truke eta eraentzarako, arduralaritzarako eta baliatzeko
uzteko erosteari, zermugatzeari eta saltzeari buruzkoak.
b) Lege honen I Atalburuan,
aurreko a) zatian ohartemandakoari darizkion zertarakoa jartzeari, kentzeari,
eratxikipenari, eratxikipena hausteari eta inorentzakotze-gaitasunari buruzko
adierazpenetarako.
Adierazpen hoiek, dagozkien
Arduralaritzaerabakiak berebaitan daramatzatela ulertuko da.
2.- Jaurlaritzak
Dekretoz araupetuko ditu, Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailburuaren saloz,
Manu honen lehenengo a) zatian esandako agintepideak egiteratzeko bideak.
Arau hoiek eman ez daitezen artean,
etxebizitzak emateari buruzko jorrailaren 13ko 77/1982 Dekretoak indarrean
iraungo du.
Hirugarrena
1.- Euskal
Irrati-Telebista Herri-Izaikiaren menpeko Baltzuen baltzu-domua, eta bai haren
edo hauen zerbitzutango ogasun eta eskubide guztiak ere, Izaiki horren
herri-jaurgopekoak izango dira.
2.- Jaurlaritzak,
Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren salozko Dekretoz, irrati eta telebistazko
herri-zerbitzurako Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren jabetzapeko ogasun eta
eskubideen jabetza Euskal Irrati-Telebista Herri-Izaikiari edo horren era
entzarako Herri-Baltzuari eman dakiela erabaki ahal izango du, eta bai
Arduralaritzak horretarako egindako arduralaritza nahiz ondare-itunetan
Izaikiak eta bere Baltzuak Arduralaritzaren eginbeharrak beretza kotzea ere,
hala behar izanez gero beste itunebideek eta bermatzaileek bere baiezkoa eman
ondoren.
3.- Euskadiko
Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren jabetzapeko ogasun eta eskubideak ere
eratxiki ahal izango zaizkie Izaikiari eta bere Herri Baltzuei, bere berarizko
helburuak bete ditzaten.
4.- Izaikiaren
eta bere Baltzuen ondarean sartzen diren ogasun eta eskubideek
norberetzakotzeko, erabiltzeko, hoien arduralaritza egiteko eta
inorentzakotzeko jaurpideak Jaurlaritzak zehaztuko ditu, Dekretoz, Lege
honetako oinarri-irizpideak erabiliz, Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren
saloz.
5.- Aurrean
esandakoa, nolanahi ere, Herri-Izaizkiarentzat eta bere Baltzuentzat Maiatzaren
20ko 5/1982 Legez jarritako berarizko jaurpideen kaltetan gabe dela ulertuko
da.
Laugarrena
1.- Jaurlaritzari
Dekretoz, eta Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren saloz, Lege honen 8.d),
11.2, 24.5, 29.2, 42.2.c), 43.3, 47.1 eta 47.2 eta 55.3 b) Ataletan jarritako
zenbatekoak diruaren balioaren aldakuntzei egokitzeko aldatu ditzaneko baimena
ematen zaio.
Lehenengo aldakuntza ezingo da Lege hau
indarrean jarri eta hiru urte bete baino lehen egin.
2.- Ekonomia
eta Herriogasun-Sailburuak, noiznahi, Lege honen 11.2 Atalaren arauera
Euskadiren Ondarearen Zerrenda Nagusitik kanpo gelditzen diren ogasunak
Zerrenda horretan sartzea erabaki ahal izango du.
Aldibaterako Erabaki Bakarra
1.- Azaroaren
24ko 9/1982 Legez sortutako Enerjiaren Euskal Erakundearen ondarea araupetzen
duten arau guztiak Lege honi Dekretoz egokitzeko eskua ematen zaio
Jaurlaritzari.
2.- Dekreto
hau, Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren eta Industria eta
Enerjia-Sailburuaren bateango saloz emango da.
Azken Erabakia
Lehenengoa
Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuari
dagokio Jaurlaritzari Lege hau osabideratzeko eta egiteratzeko beharrezko izan
daitezen araudi-bidezko manuen saloa egitea, Lege honetxen Bigarren Erabaki
Gehigarrian Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailburuari ematen zaion
agintepidea eta Aldibaterako Erabaki Bakarrean ohartemandakoa salbu.