13/1982 Legea, abenduaren 28koa, "Sociedad de Gas de Euskadi, S.A."-ren baltzu-domua gehitzeari erantzuteko 164.750.000 pesetako berarizko diru-izendapen bat egiteari buruzkoa.
1982-12-28Erakundea: Eusko Legebiltzarra
Argitalpena: EHAA, 1983/1/15, 6. zk.; EAO, 2012/4/26, 100. zk.
§
28. 13/1982 LEGEA, ABENDUAREN 28KOA, "SOCIEDAD DE GAS DE EUSKADI,
S.A."-REN BALTZU-DOMUA GEHITZEARI ERANTZUTEKO 164.750.000 PESETAKO
BERARIZKO DIRUIZENDAPEN BAT EGITEARI BURUZKO LEGE-EGITASMOA
Jorrailaren
30eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako 82/1982
Dekretoak hasierarako baltzu-domuz miloe bat peseta izan zitzan "Sociedad
de Gas de Euskadi, S.A." herri-baltzua sortarazteko baimena eman zuen,
Autonomia-Elkartearen mugartean gasaz baliatzea suztatzeko xedez.
"Sociedad
de Gas de Euskadi, S.A."-k Euskal Herriko Autonomia-Elkartean
industria-baliapidetarako gasa banatzezko helburua betetzeari berehala ekin
ahal diezaion, horren baltzu-domua 1.000 miloe pesetaraino gehitzea beharrezko
gertazen da. Horren ondorioz, eta Autonomia-Elkartea baltzu honen
baltzu-domuaren ehuneko 66koaren jabe izango dela kontutan izanik, lehendik
bere zuen esandako miloe bateko zatia kontatu ondoren baltzu-domuan izango duen
ehuneko 25koaren dela kontutan izanik, lehendik bere zuen esandako miloe bateko
zatia kontatu ondoren baltzu-domuan izango duen ehuneko 25koaren partzuergoari
dagozkion 164.750.000 peseta eramatea dagokio.
Euskal
Herriko Autonomia-Elkartearen 1982garrenerako Diruegitamuen Epailaren 24ko
3/1982 Legeak, diruizendapenen eratxikipenak eta besterakotzeak egiteko erak
araupetzen dituenean, 99garren Sailean sartutako orotarikoak bezala aurreko
ekonomia-urtetik erabilkizun gelditutako diruez eta Diruegitamuak egiteratuta
gelditu daitezkeen diruizendapen-ondarrez baliatzeko bideak ematen ditu, hori
guzti hori esandakoa bezala diruegitamuak egin eta onartzerakoan aurrez
oharteman ezineko ziren behar berrien dirubidetarako.
Hala
ere, bai behar den diruaren zenbatekoak, bai hartaz ari gareneko beharraren
garrantziak, Jaurlaritzari horretarako diruizendapenen eratxikipena edo
besterakotzea egiteko baimen soila alde batera utziarazi dionez, Diruegitamuen
Orotariko Legearen 64garren Atalean jartzen diren bidetara jo eta
Legebiltzarrari Berarizko Diruizendapen Bat egiteko Lege-Egitasmo bat aurkeztea
beharrezkoa gertatzen da, Eusko Legebiltzarrak gai honetzazko legerik eman ez
dezan artean Autonomia-Estatutoaren Behin-behingo Erabakietako Zazpigarrenaren
indarrez Lege hura Autonomia-Elkartean erabilgarri gertatzen denez gero.
Lehenengo Atala
Indarrean
dagoen Diruegitamuaren "Industria eta Enerjia" 08 Saileko
"Enerjia" 03 Zerbitzuko "Akzio-erosketa" 08 zernolakorako
ehun eta hirurogeita lau miloe zazpirehun eta berrogeita lau miloe zazpirehun
eta berrogeita hamar mila pesetako berarizko diruizendapen bat egiten da,
"Sociedad de Gas de Euskadi, S. A."-ren baltzu-domuaren gehikuntza
ordaintzeko.
2.
Atala
Berarizko
diruizendapen horretarako dirubideak, 1981 garrenerako Diruegitamuetan sartuta
egon eta Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen 1982garrenerako Guztizko
Diruegitamuen Epailaren 24ko 3/1982 Legearen 9garren Atalean jarritako
jaurpideen ondorioz Autonomia-Elkarteko 1982garrenerako Diruegitamuetan sartu
daitezkeenetakoak izan daitezen gastutarako diruizendapena 1982garrenerako
Diruegitamuetako zehazki esandako konturako eginaz.
3.
Atala
Ekonomia
eta Herriogasun-Sailari Lege honetan agintzen dena betetzeko beharrezko izan
daitezen eratxikipenak egiteko eskea ematen zaio.
4.
Atala
Lege
hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedin egunean bertan
jarriko da indarrean.