12/1997 Legea, urriaren 10ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko 1994. urterako Aurrekontu Orokorraren kitapena onartzen duena.
1997-10-10Erakundea: Eusko Legebiltzarra
Argitalpena: EHAA, 1997/11/13, 218. zk.; EAO, 2012/1/14, 12. zk.
§ 197. 12/1997 LEGEA, URRIAREN 10EKOA, EUSKAL
AUTONOMIA ERKIDEGOKO 1994. URTERAKO AURREKONTU OROKORRAREN KITAPENA ONARTZEN
DUENA
ZIOEN ADIERAZPENA
Euskadiko Aurrekontu-Errejimenari buruz
Indarrean dauden Legezko Xedapenen Testu Bateratua Onartzen duen irailaren 27ko
1/1994 Legegintza Dekretuaren 124. atalean, Aurrekontu Orokorraren kitapena
osatu behar duen gutxienezko dokumentazioA adierazten da.
Dokumentazio hori Eusko Jaurlaritzak
bidaliko du Euskal Autonomia Erkidegoaren finantza- eta ondareegoeraren beste
alderdi batzuei buruzko informazioarekin batera, horrela eskatzen bada,
Euskadiko Aurrekontu-Errejimenari buruz Indarrean dauden Legezko Xedapenen
Testu Bateratua Onartzen duen irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren 126.
atalean zehaztutakoaren arabera, dagokion lege-egitasmoaren bidez,
Legebiltzarrak eztabaidatu eta onar dezan. Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak
prozedura arautzen duen araudian zehaztutakoaren arabera parte hartuko du
prozeduran.
Horri dagokionez, Herri-Kontuen Euskal
Epaitegiaren otsailaren 5eko 1/1988 Legearen 9.4 atalean zehazten denez,
Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak -bere eginkizun fiskalizatzailea burutzeko-
Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorraren kitapenari buruzko
dokumentazioa ikuskatu eta egiaztatuko du, eta bere txostenaren berri emango
zaie Legebiltzarrari eta Jaurlaritzari, dagozkion ondorioetarako. Emaitzak
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira eta txostena
Euskadiko Aurrekontu-Errejimenari buruz Indarrean dauden Legezko Xedapenen
Testu Bateratua Onartzen duen irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren 126.
atalean aipatutako lege-egitasmoari erantsi beharko zaio ezinbestean.
Aurre-arau horietatik abiatuta, Ogasun eta
Herri-Administrazio Sailak eskatu zaion dokumentazioa (horren taula laburtuak
legeari erantsi zaizkio) egin eta gero, eta Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak
beharrezko fiskalizazio-txostenak egin ondoren, lege honek Euskal Autonomia
Erkidegoko 1994. urterako Aurrekontu Orokorraren kitapena onartzeari ekiten
dio. Txosten horien emaitzak honako boletin hauetan argitaratu ziren: Euskal
Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 180. zk.an (1996ko irailaren 18koan),
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 191. zk.an (1996ko urriaren 3koan),
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 196. zk.an (1996ko urriaren
10ekoan) eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 227. zk.an (1996ko
azaroaren 25ekoan).
Atal
bakarra
Lege honen bitartez Euskal Autonomia
Erkidegoko 1994. urterako Aurrekontu Orokorraren kitapena onartzen da. Legea
honako dokumentazioak osatua da: Euskadiko Aurrekontu-Errejimenari buruz
Indarrean dauden Legezko Xedapenen Testu Bateratua Onartzen duen irailaren 27ko
1/1994 Legegintza Dekretuaren 124. atalean adierazitako dokumentazioa. Horren
laburpen-taulak eranskin batean jaso dira.