12/1988 Legea, urriaren 7koa, Autonomia Elkarteko Administrazioaren eta "Construcciones San Prudencio, S.A."-ren arteko lurren trukaketari baimena ematezkoa.
1988-10-07Erakundea: Eusko Legebiltzarra
Argitalpena: EHAA, 1988/10/25, 199. zk.; EAO, 2012/3/17, 66. zk.
§
108. 12/1988 LEGEA, URRIAREN 7/KOA, AUTONOMIA ELKARTEKO ADMINISTRAZIOAREN ETA
"CONSTRUCCIONES SAN PRUDENCIO, S.A."-REN ARTEKO LURREN TRUKAKETARI
BAIMENA EMATEZKOA
ZIOEN ADIERAZPENA
Jabetza
pribatuko ondasunen edo Euskadiko Autonomia Elkarteko Administrazioaren ondare
ondasunen artean, Gasteiz hirian dagoen 2.000 m2-ko orube bat dago,
Nieves Cano eta Martinez de Aragon kaleen bateragunean, hiriaren erdigunetik
aldendurik dagoen alde batean, hirigintza-sailkapenean etxebizitzetarako dena
eta, gutxi gorabehera, guztira 8.000 m2. eraikitzeko gai dena.
Euskadiko
Autonomia Elkartearen Administrazioko Zerbitzuen hazte eta hedaketaren
ondorioz, zerbitzu horiek kokatuko diren onibarren gero ta behar haundiagoa
dago eta hiriaren erdigunean kokatutakoarena hain zuzen, bertaratzea errazteko
administratuei.
Aipatutako
orube hori, bere kokapena eta bere hirigintzazko erabilerak direla medio,
herritarrei erantzungo dizkieten administrazio-zerbitzuak jartzeko ez da egokia
baina, administrazioaren beharrei erantzuteko gai diren onibarrak badituzten
suztatzaileentzat interesgarria izan daitekela kontutan harturik, Eusko
Jaurlaritzak, Gasteizeko onibar-merkatuan egon daitezkeen onibarrak aukeratzeko
baseak onartu zituen, gero aipatu orube horrekin trukatu ahal izateko.
Administraziozko
bulegoak, horrek dakarren ordainketa eta guzti, nolanahi ere eta luzatu gabe
hartu behar direnez gero eta Administrazioarena den orube horrek probetxurik ez
daukanez, aurkezten den trukaketa-posibilitate horrek arrazoibidezkoa dirudi.
Horretarako
hasi zen lehiaketan, "Construcciones San Prudencio, S.A."-k
eskainitako onibar bat izan zen aukeratua eta, trukatu beharreko onibarrak ehun
miloi pezetatatik gorakoak direnez gero, Euskadiko Ondareari buruzko uztailaren
27ko 14/1983 Legeko 50 eta 47 artikuluen arauera, trukaketa hori, Eusko
Legebiltzarraren Lege baten bidez onartu behar da, Herriogasun eta
Dirubideetarako Sailburuak 1988.eko maiatzaren hiruan emandako Erabaki batez,
hori besterenganatzeko gai dela aitortu ondoren.
Lehenengo
Atala
Euskadiko
Autonomi Elkartearen Administrazioaren eta "Construcciones San Prudencio,
S.A."-ren arteko onibar-trukaketari baimena ematen zaio, onibar horiek
ondorengo artikulu hauetan zehazten direnak izanik.
2.
Atala
Euskadiko
Autonomia Elkartearen jabetzapekoa den trukatu beharreko lurzatia, hemen
jarraian zehazten dena izango da:
Lurrak, Gasteizen, bi mila metro kuadroko azalera hartzen du.
Iparraldetik, berrogeitamar metroko luzaroan, Nieves Cano kalea du mugakide;
hegoaldetik, berrogeita hamabost metro eta hirurogei zentimetroko lerroz,
banatzen denetikoaren Iparralde eta Ekialdeko zedarriaren paralelo, hots,
Arabako Aurrezki Kutxaren finka, eta Mendebaldean, hogeita hamazazpi metro eta
larogeita hamar zentimetroz, Domingo Martinez de Aragon kalearekin.
Gasteizeko 5 zenbakidun Jabetza-Erregistroan inskribatua, 3839
Tomoan, 278 Liburuan, 221 Folioan, 11.534 Finkan, l. Inskrizioan.
Lurzati honen baloraketa, ehun eta bogeitamabost miloi,
hirurehun eta hemezortzi mila (135.318.000 pezeta) pezetatakoa da.
3.
Atala
Euskadiko
Autonomi Elkartearen Administrazioak hartu beharreko "Construcciones San
Prudencio, S.A."-ren jabetzapekoa den onibarra honako hau izango da:
Lehen solairuko lokala, kanpoaldekoa eta lonjen gaineko
solairuarteko aldea, etxadiko patioan, bulego horien arteko pasabide itxia eta
atari independientea, sarrera Arcak/ko 3garrenetik duena. 902,12 m2-ko
eraikitako guztirako azalera hartzen dute alde horiek.
Gasteizeko 5 zenbakidun Jabetza-Erregistroan inskribatua, 266
Liburuko 76 Folioan, 10.761 Finkaren 1. Inskrizioan.
Lurzati honen baloraketa, ehun eta hogeita hamabost miloi,
hirurehun eta hemezortzi mila (135.318.000 pezeta) pezetatakoa da.
4.
Atala
Izendatutako
baloraketetan ezberdintasunik ez dagoenez gero, ekonomiazko ordainketa-biderik
ez dago.
5.
Atala
Lege honetan agindutakoaren eginkortasunerako beharrezko izan daitezen tramiteak burutzea, Herriogasun eta Dirubideetarako Sailak gauzatuko du, Ondare eta Kontrataziotarako Zuzendaritzaren bidez.