12/1983 Legea, ekainaren 22koa, Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauekikoa.
1983-06-22Erakundea: Eusko Legebiltzarra
Argitalpena: EHAA, 1983/7/6, 99. zk.; EAO, 2012/4/12, 88. zk.
Indargabetua: 1988-05-21
§
41. 12/1983 LEGEA, EKAINAREN 22KOA, EUSKAL HERRIKO HERRIOGASUNTZA NAGUSIAREN
ANTOLARAUEKIKOA
ZIOEN ADIERAZPENA
1.- LEGEAREKIKO AZALPENA
Euskadiko
Autonomia Elkarteak, bere Autonomia-Estatutoaren IIIgarren Idazpuruan agintzen
denez, bere agintepideak behar bezala egiteratzeko eta hoien dirubidetarako
duen Herri-Ogasuntza da Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusia.
Euskadiko
Erakunde-mailako egituraren berezia aski da, besterik gabe ere, Autonomia-Elkartea
bere Herriogasuntza Nagusia antolatzeari ekin dakion, gure oinarrizko
Herri-Egitamuaren berarizko alderdiei egokitzeko. Horrek, Autonomia-Elkarteak
orain bere esku dituen eskuarteen neurriarekin eta bere zerbitzuen
egiteratze-mailarekin batean, bere Herri-ogasuntza Nagusia antolatzea
ezinbesteko egiten du, Elkartearen ekintzapideen eginkortasuna eta bere
ekonomiazko eskuarteen eraginkortasuna ahalik eta hoberenak izan daitezen
nahitaezko lanabes izan dedin lege-erakidetza finkozko hesparru bat jartzeko
xedez.
Bainan,
hala ere, Herriogasuntza ez da erabateko gai bakun bat. Alderantziz,
elkarregandik argi ta garbi bereizten diren gaiak aurkitu daitezke horren
baitan (diruegitamu-jaurpideak, Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusia, zergak,
etabar) hoietako batzuk (lan-akurapenak, ondarea) berenezko eta
Herriogasuntzarekingo atxikitasunik gabeko burujabetza lortu bai-luten,
gainontzekoengandik erabat hastandutako legeen bidez antolatzeraino.
Bestalde,
orohar Herriogasuntza deritzana osatu eta beste gaietan ohi den baino sorta
haundiago bilakarazten duten gaien zabalaz eta korapilotsuaz ez da ahantzi
behar.
Egoera
hori dela eta, Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiari dagozkion antolapide guztiak
lege bakar baten sartzea ezinezkoa gertatzen da, eta gaiak aurrera dakarkigun
arazoari hobeki egokitu dakion legegintza-teknikabidezko beste aterapideren bat
aurkitu beharra dago.
Hoiek
horrela direla ere, Herriogasuntzaren askotarikotasuna, zabala eta korapilotsua
ez dira orotariko oinarri-irizpide batzuk emateko eragozpen, haiek batzutan
berariz adierazita ez badaude ere egon badaude eta; alderantziz, barreiatutako
antolapenak batasun batera biltzeko hori egitearen komenigarritasuna erakusten
digute, egiteko horrek bilketa-lan haundi bat eskatzen badu ere.
Horixe
du xede Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Lege
honek, lege alorrean bitariko helburu batekin sortzen den honetan:
Herriogasuntza Nagusiaren oinarrizko egitura jartzekoa eta, hori artez erabili
ahal izatearen ere kaltetan gabe, Herriogasuntza-antolaketa osoaren artezpide
eta batasun-bide izanez haren legezko araupeketaren ardatz dela. Lege honek
eskaintzen dituen egitura eta irizpideetatik abiatuta, Euskal Herriko
Herriogasuntza Nagusiari dagozkion gai guztiak berariz eta bereziki araupetuko
dira.
Legegintza-modu
hori Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren zernolakoei ongi egokitzen zaie,
orotariko egitura-irizpideen batasuna eta horren gai diren alderdiekiko
berarizko antolapenen arteko berezitasuna batean bilduz.
2.- I LEHENENGO IDAZPURUKO OROTARIKO ERABAKIAK
"Orotariko
Erabakiak" deritzan Lege honen I Idazpuruak, Euskal Herriko Herriogasuntza
Nagusiaren antolakuntza-arauetan eragin orokorrena eta funtsezkoena duten
arauak ditu gai, bidezko denez legearen beraren Legetasun-alderdietatik
abiatuta.
Lehenengo
eta behin Herriogasuntza Nagusia antolatzeko araupideak eman, eta hoiek ontzat
emateko ahalmenaren banakuntza egiten da, Herriogasuntza legebidez egiteratzea
eran egiteko gauza izan dedin bateratutako agintepide-egitura bat egon dedineko
xedez, hori guzti hori Euskadiko Autonomia-Elkarteak bere Herriogasuntza
Nagusia antolatzeko duen agintepide-hesparruaren barruan eta, beraz,
Erresuma-mailako izan eta Autonomia-Elkartearentzat eragingarri eta
behartze-indarrezko egin ondoren bertan nahitaezko bilakatu daitezen arauak
erabiltzearen kaltetan gabe.
Euskadiko
Autonomia-Elkartearen agintepide eremuan eta hoien egiterapenean sartu eta,
bigarren Atalak, Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren eta horri berenez
dagozkion gaien berarizko antolakuntza Elkarteak berak emandako
Arduralaritza-Lege orokorragoek jartzen dituzten arauei egokitu dakizkiekela
agintzen du. Erresumako legebideek ez dute Euskadiko Autonomia-Elkartearen
beraren antolakuntza osatzen duen araupilo hoien ezean baizik ordezkatze-balioa
izango; arau hori Autonomia-Estatutoan jarrita dagoelako lege honetan ez da
ematen, hori, bigarren Ataleko 5garren idazpuruan eta 50garrenaren lehenengoan
egiten denez, Lege honetako agindu batzutan Erresuma-legeen ordezkotasuna
berariz aipatzeko eragozpen ez bada ere.
Bigarrenez,
Autonomia-Elkartearen arau-ematezko nahiz besterako ihardun osoarentzako
artezpideak ematen dira, herri-ihardunaren ondorioa ahalik eta hoberena izan
dedinari bultz egiteko bide.
3. EUSKADIKO GUZTIZKO DIRUEGITAMUAK ETA EUSKADIKO GUZTIZKO DIRUEGITAMUEN LEGEA
Agitz,
Herri-Erakundeen Diruegitamu-Legeak hoien diruegitamu-jaurpideen zerbitzurako
baliagarri izan dira; horregatik, Diruegitamu-Legeen antolakuntza
jaurpideenarekin batean egin ohi zen, horren zati soil bai-liran.
Gero,
arian-arian, Lege hoien eremua diruegitamu-jaurpide soilaz besteko alderdi
batzutara zabaldu zen, ekonomia-gizarteen alorreango helburuak hobeki lortzeko
legezko baliapide izanarazteraino, diruegitamu-jaurpideekiko bere atxikitasuna
dela eta alor horren barruan bazirauten ere.
Aurreko
lerroaldian esandako bilakakuntza-bideari jarraituz, oraingo Lege honen
IIgarren Idazpurua, Guztizko Diruegitamuen eta Guztizko Diruegitamuekiko Legeen
antolakuntza elkarregandik bereizten dituela, lehengo egoerarekiko
aurrera-hurrats berri gertatzen da.
Izan
ere, Autonomia-Elkartearen ekonomiazko ihardunaren zenbatekoa ekonomia-urte baterako
zehazteko lanabes gisa agertzen dira, Legean, Euskadiko Autonomia-Elkarteko edo
Euskadiko Guztizko Diruegitamuak. Horrek, Euskadiko Guztizko Diruegitamuek
berenezko neurriak eta iareitasuna lortu eta dirueskuraketen eta gastuen
zerrenda huts bat izateari betiko ihes egiten dio.
Irizpide
horren arauera, bakoitzaren dirueskuraketa eta gastuen zerrendez osatutako
Autonomia-Elkarteko Erakundeen diruegitamuak Euskadiko Guztizko Diruegitamuen
zati gertatzen dira, bainan horrek batzuk eta besteak era berekoak izaterik ez
dakarrela. Euskadiko Guztizko Diruegitamuek, diru-eskuraketa eta gastu-zerrenda
soilez beste direnez, gaudimenak emateko eta zorpetzeko mugak ere ba
daramatzate berebaitan, hoiek ere Elkartearen ekonimiazko ihardunari dagozkion
alderdi direnez. Beraz, dirueskuraketa eta gastuen zerrendak eta gaudimenak
emateko eta zorpetzeko mugak barne daramatzaten egitamuek osatzen dituzte
Euskadiko Guztizko Diruegitamuak, Lege honek hoieri ezartzen dien izakeraren
arauera.
Guztizko
Diruegitamuak taiuketa horrela egin ondoren Lege-alorrari egokitu beharra
sortzen da eta horretarakoa da, funtsean, Guztizko Diruegitamuen Legea. Beraz
Guztizko Diruegitamuen onarpena du Lege honek, hain zuzen ere, bere lehenengo
egitekoa.
Hala
ere, gure Herriko ekonomia-egoerak berak eta gizartean dauden ekonomiazko
harremanen zer nolakoak, batzutan, Guztizko Diruegitamuentzat lehen jarritako
hesparruan sartzen ez den neurri-sail bat hartu beharra dakarkiote
Herri-Agintaritzari. Gainera, ba daude Guztizko Diruegitamuetan sartu gabeko
zenbait gairen araupeketa Guztizko Diruegitamuen Legeei uzten dieten erabakiak
ere eta hori, agian, Lege hoien epe-mugarik eza dela etengabeango
unean-uneangotze bat egin ahal izateko bide egoki izan daitezkeenaren ustetan.
Hoiegatik guztiegatik Lege honek, Diruegitamuak ontzat emate soilaz bestelako
egiteko bat izendatzen die Euskadiko Guztizko Diruegitamuen Legeei; egiteko
hori 6garren Ataleko 2 idazatian adierazten da, beste agindu batzutara jo ahal
izateari eta batipat gizarte-ekonomiaren alorrak dituen alderdien ugariari
dagokionez oharteman eta itxi gabe uztekoa dela.
Esandako
hoiek guztiak horrela, Euskadiko Guztizko Diruegitamuen eta Euskadiko Guztizko
Diruegitamuen Legeek osatzen duten erapidetza ez dugu inola ere erakuntza
hertsi eta aldakaitz bat, bere ihardunaren ezaugarri beinen malgutasuna eta
higikorta suna dituen bat baizik, Elkarteko Herri Arduralaritzaren baitango
hesparrua gainditu eta ekonomia-politikazko lanabes egoki gertatzen den
elkar-antolapenezko baliapidea.
Bukatzeko,
Guztizko Diruegitamuak eta Guztizko Diruegitamuaren Legeak direnez eta xede
dituzten gaien antolakuntza bazter utziz araupetzen dituenean Legeak bere
sorburu izan dituen oinarri-irizpideekiko duen egokitasuna azpimarratu behar
da. Gainera Guztizko Diruegitamuen Legeei buruzkoetan berarizko araupeketa
horrek garrantzi nabarmena du, Euskadiko Autonomia-Elkartearen ekonomia
ihardunaren aldian-aldiango legezko baliapide izate ari darizkion berezitasunak
gai izan eta hoien antolaketa egiten bait ditu, Euskal Herriko Herriogasuntza
Nagusiarentzat osoango arau-egituraketa bat lortzeko xedez.
4.- ERAKUNDETZA
Legearen
III Idazpurua, Euskadiko Autonomia Arduralaritza Nagusiaren eta Erakundegoren
mailakoaren iharduna hobetzeko beharrezkoa denez horren egituraketa araupetzea
du gai.
Erakundetzaren
alorra berez ere berarizko araupidetza baten gai izateko adinako gauza
denarren, Autonomia Elkartearen beharrei gutxien baten bederen erantzuteko
erakunde-mailako antolaketa baten beharra izan da Euskal Herriko Herriogasuntza
Nagusiaren nolakoazko eta zenbatekozko garrantziarekin batean, III Idazpurua
izatearen zio.
Egituraketa
horrek, erakuntza Autonomia-Elkarteari emandako helburuak lortzeko bide denez
ikustea du oinarri, eta funtsezko oinarri-irizpide bi darabiltza:
a) Legegintza-agintariek
garrantzizko gaietan eskuhartzea eta unean-uneango zernolakoei egokitutako
antolapen bat lortzeko beharrezkoa den malgutasuna elkarri egokitu
dakizkienekoa.
b) Batzutan
norbanako-alorreko legebideez baliatzea, herri-alorreko eta norbanako-alorreko
legebideen arteko atxikipena ere eginkortasun haundiagoa lortzeko bide egoki
izan dedin.
Elkartearen erakundegoren-mailako erakuntzan egiten diren
aldakuntzetan Herri-Baltzuen legegizartezko eraketaren orotariko araupeketa nabarmentzen
da eta, batipat, berarizko erabat ohartematea.
Herri-erakundeek norbanako-alorreko legebideez baliatzea
ihardutze-maila soil-soilekoa dela kontutan izanik, eta aukeratutako akziokako baltzuzko
beste era batzutan Herri-Baltzu baten beharrei egokitu ezina izan daitakeenez
gero, Legeak lege-gizartezko era berezi bat egon ahal izatea ohartematen du,
Herri-Baltzuak berak dituen beharrei egokitzeko modu erakor gisa.
Erabaki hori ez da Autonomia-Elkarteak erakuntzarako duen
bakarreango agintepidea egiteratzea baino, Herri-Baltzuak bere baitango
Erakunde alorreko Sail bait-ditu. Bestalde, gizarte-alorreko
merkataritza-legebideekingo inolako oztopabiderik ere ez da gertatzen,
Erakunde-Arduralaritzaren ihardunak ez bait-du nahitaez norbanako-alorreko
legepeko izan behar, eta berarizko era hori Herri-Baltzuetan baizik ez bait-da
erabilgarri, mugapen hori Legearen 27garren Atalaren 1 txatalaren e) zatiak
agintzen duenaren bidez bermatuta gelditzen dela.
5.- AGINTEPIDE-JAURPIDEAK
Erapide-beharraren
eraginez, Legearen IV Idazpurua agintepide nabarmenak eta orotarikoenak
ematezkoa da, hori, ekainaren 30eko 7/1981 Jaurlaritza-Legea eta Lege horren
III Idazpurua erabat egiteratu beharra oinarri duen Lege horretxen 30garren
Ataletik atera dedinaren kaltetan gabe.
6.- EDUKIAK
Euskal
Herriko Herriogasuntza Nagusiaren edukia du gai Legearen V Idazpuruak,
eskubideak eta eginbeharrak, haren alderdi berezi direnez, elkarrengandik
bereiz aztertzen dituela.
Eskubide
eta eginbehar hoientzako orotariko jaurpideak jartzeaz gainera, V Idazpuruak
eskubideen sailkaketa bat egiten du, diru-eskuraketa nabarmenenen alderdi
nagusiei heltzen diela.
7.- BABESA
Legearen
VI Idazpurua Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiarekiko babespideez ari da,
azterkizun izan daitezkeen bi alderdiak, gaudimenena eta erantzunbeharrena
alegia kontutan izanik.
Gaudimen-bideei
buruzkoetan nagusiena 48garren Atala da, Herriogasuntza Nagusiaren eskubideak
arriskuan daudenean hoiek bermatzeko egintza-bide bat jarri eta araupetzen
duela. Egintza-bide horrek, aurrera-bidea bitan banatuz, behin-behingo
bermearen eta behin-betiko bermearen alditan alegia, babesaren eginkortasuna
eta behartutakoen eskubideekiko begirunea berebaitan biltzen ditu.
Erantzunbeharrei
dagozkienetan, Legeak Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiari egindako gaitz
eta kalteegatik ordaina eman beharra jartzen du eta, hori, zentzatze-bidez edo
zigorlege-bidez eskatu daitezkeen beste erantzunbeharren eta bidezko izan
daitezen zigorrak jartzearen kaltetan gabe.
8.- IKERPEN-BIDEAK
Bukatzeko,
Legearen VII Idazpuruak Euskadiko Autonomia-Elkarteak Erresumak horretarako
jarri edo Euskadiren Autonomia-Estatutoak agintzen duenari darizkiokeen kaltetan
gabe bere ekonomia ihardunaren zaingorako dituen artabideak aipatzen ditu.
Idazpuru
horrek Elkartearen ikerpen-bidean orotariko sailkaketa berri bat egiten du,
hoiek gero eraz eta arrazoibidez zehaztu ahal izateko aintzin-oinarri.
Hortik
abiatuta VII Idazpuruak Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiak bere dituen gai
guztiei dagozkien eta Elkartearen agintepide diren Euskadiko
ekonomia-ihardunarentzako berarizko zaingo-bideen zermugapena eiten du, hoiek
osabideratzea geroko araupeketa berezietan egiteko utziz.
I IDAZPURUA
OROTARIKO ERABAKIAK
Lehenengo
Atala - Zerdena
1.- Euskadiko Autonomia-Elkarteari berenez
dagozkion ekonomiazko eskubide eta beharkun guztiek osatzen dute Euskal Herriko
Herriogasuntza Nagusia.
2.- Honako gai hauek ditu Euskal Herriko
Herriogasuntza Nagusiak bere berenezko gai:
a) Ondarearekiko jaurpideak.
b) Diruegitamuak gertatzeko eta hoien eraentzarako bideak.
c) Autonomia-Elkartearen
ekonomia-iharduna bere menpe izan behar duen ikerpen eta kontaduritza-erapidetza.
d) Akurapide-jaurpideak
e) Euskal
Herriko Diruzaingo Nagusiarentzako jaurpideak.
f) Bere zerga
eta herri eta norbanako-alorreko lege-bidezko gainontzeko diru-eskuraketak.
g) Zorpetze-jaurpideak.
h) Gaudimenak
emateko jaurpideak.
i) Bere Herriogasuntza
Nagusiko gainontzeko gaiei buruz Autonomia-Elkarteak dituen
eskubide-lehentasunen jaurpideak.
j) Atal honen
1 zatiaren gai direnen eskubide eta beharkunei datxekien beste edozein.
2.
Atala - Antolaketa-arauak
1.- Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiak Lege
hau eta hari dagozkion gaietan Euskadiko Autonomia-Elkarteak emandako
gainontzekoak, eta bertan erabilgarri izan daitezken besteak eta, hoien aurkako
izan ez daitezenetan, hoiek osabidetzeko eta/edo egiteratzeko eman daitezen
araudibidezko manuak izango ditu jaurpide.
2.- Herriogasuntza Nagusiak bere dituen gaiei
buruzko oinarrizko araupideak eta Lege honetan berariz horretarako utzitako
gainontzeko alderdiak Lege-bidez antolatu beharrekoak izango dira.
3.- 1 zatiaren gai diren araudi-bidezko manuei
onarpena ematea Jaurlaritzaren egitekoa izango da, Jaurlaritzaren Lege baten
edo Dekreto baten bidez, eta azkeneko honetan Lehendakariak aurrez ontzat eman
ondoren Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuari berariz izendatzen zaionean salbu.
4.- Aurreko zatietan aipatzen diren arauen ezean,
Euskadiko Autonomia-Elkarteak emandako Arduralaritza-Legezkoek izango dute
indarra.
5.- Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuari dagokio
Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusia antolatzeko lege-bidezko edo araudi-bidezko
artez nahiz ordez erabiltzeko arau guztiei buruzko ulertzemoduak edo argipideak
ematezko erabakiak hartzeko eskubidea, Erresumarenak izan eta
Autonomia-Elkartean nahitaez erabili beharrezko gertatu daitezenei buruzkoak
salbu. Manu hoiek, bere edukiak ulertze-moduaren edo argipideen gai diren
arauenekin bat egingo dutenarren, Jaurlaritzako Sailburuek onartu ditzaten
araudientzat legez jarritako erakoak izango dira, eta Autonomia-Elkarteko
ihardutze-sail eta Erakundeek nahitaez men egin beharko diete.
3.
Atala - Agiriango iharduna
Bere
Herriogasuntza Nagusiari dagozkion gaietan, Euskadiko Autonomia-Elkarteak
legezkotasunaren, deneantxekotasunaren, merketasunaren, eginkortasunaren,
artaren, dirukutxa-batasunaren eta bere ihardutze-Sail eta Erakundeen arteko
elkaregokitasunaren arauerako irizpidez ihardungo du.
4.
Atala - Eskubide bereziak
Euskadiko
Autonomia-Elkarteak Erresumari aitortzen zaizkion eskubide bereziak heurak
izango ditu bere aginte-alorrean eta bere Herriogasuntza Nagusiari dagozkionetan,
berak emandako Legemailako horretzazko berarizko erabakiren bat izan dedinean
salbu.
II IDAZPURUA
EUSKADIKO GUZTIZKO DIRUEGITAMUAK ETA EUSKADIKO
GUZTIZKO DIRUEGITAMU-LEGEAK
5.
Atala - Euskadiko Guztizko Diruegitamuak
1.- Euskadiko Autonomia-Elkarteko Guztizko
Diruegitamu edo Euskadiko Guztizko Diruegitamuak, Euskadiko Autonomia-Elkarteak
ekonomia urte edo diruegitamu-urte bakoitzean egitaratu beharreko ekonomiazko
ekintzarako artezpide diren bateango erabaki-sortaren dirubidetza-alorreko
agiribidezko zinezko adierazpide dira.
2.- Euskadiko Guztizko Diruegitamuak, bere aldetik, Euskadiko Autonomia-Elkartearen eskuarteak behar bezala erabiltzen direla zaintzeko bide dira.
3.- Honako hauek dira Euskadiko Guztizko
Diruegitamu:
a) Euskadiko
Autonomia-Elkartea osatzen duten Erakundeen diruegitamuak, dagozkien
diru-eskuraketa eta gastu-zerrendak barne daramatzatela eta baita, hala
gertatuz gero, Gizartesegurantzaren ekonomia-jaurpideen eraentzarako
diruegitamuak ere.
b) Gai horretan
herri-alorreko lege-jaurpidepeko izan daitezen Autonomia-Elkarteko Erakundeak.
c) Gai
horretan herri-alorreko lege-jaurpidepeko izan daitezen Autonomia-Elkarteko
Erakundeen zorpetze-muga.
4.- Diruegitamu Nagusiaren ekonomia edo
diruegitamu-urtea egutegi-urtearekin baterakoa da.
6.
Atala - Euskadiko Gutizko Diruegitamu-Legeak
1.- Aurreko Atalean zermugatutako Guztizko
Diruegitamuak ontzat ematea xede dutenak dira Euskadiko Autonomia-Elkarteko
Guztizko Diruegitamu-Lege edo Euskadiko Guztizko Diruegitamu-Legeak.
2.- Horretzaz gainera, Euskadiko Guztizko
Diruegitamuen Legeek, Guztizko Diru-egitamuetango diruizendapenei dagozkien
lanarien ordainsarien eta gozamensarien jaurpideak, hoiekiko
diruegitamujaurpide eta herri-gastuen egiterapenak, Autonomia-Elkartearen
berenezko zergentzako jaurpideak eta zorpetze-moduak bezala ekonomia-urte
hartakoak izan eta horretan berarizko eragina izan dezaten Euskal Herriko
Herriogasuntza Nagusiaren arazoetara eta horri datxezkonetara ere iritsi ahal
izango dute. Gai hoiei buruzko Guztizko Diruegitamuetango manuak, nolakoz eta
jaurpidez Lege hoiek bezalakoxeak izango dira.
3.- Euskadiko Guztizko Diruegitamuen Legeak
dakartzan lege-arauak aldatzezko edo osatzezko beste lege-arau batzuk izatea
gertatuz gero, azkeneko hauek, izan dezaten indarraldia agizkoa nahiz
luzarazitakoa dela, nolakoz eta jaurpidez haiek bezalakoak izango dira.
4.- Euskadiko Guztizko Diruegitamuen
Lege-Egitasmoa, bere gai izan ditzan gaietako bakoitzari dagokion araupidetzan agindutakoaren
arauera egin eta, Jaurlaritzak, dagokion ekonomia-urtearen aurreko Azaroaren
lehenengoa baino lehen Legebiltzarrari aztertu eta, hala badagokio, ontzat eman
dezan aurkezteko onartuko du.
7.
Atala - Indarraldia
1.- Euskadiko
Guztizko Diruegitamuen Legeek Diruegitamu hoiei dagokien ekonomia-urterako
indarra izango dute, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu
daitezeneko eguna dena dela, bakoitzean berariz besterik agindu dedinean salbu.
2.- Ekonomia-urte
bat hasi eta horretarako Guztizko Diruegitamuak oraindik onartu gabe egotea
gertatuz gero, honako arau hauek erabiliko dira:
a) Aurreko ekonomia-urterakoa izan eta horren
azkeneko egunean indarrean egon dedin Guztizko Diruegitamuen legearen
indarraldia, aldakuntza eta osagarriak baditu hoiek barne direla, Guztizko
Diruegitamu berriak onartzezko Legea indarrean jarri dedinerarte luzaraziko da
eta, hori, aurreko "1" zatian esanda bezala Lege berriak
Diruegitamuei dagokien ekonomia-urteko lehenengo egunerarteko atzera-indarra ematearen
kaltetan gabe. Luzapen hori, nolanahi ere, 5garren Atalaren 3garren zatiak
aipatzen dituen gaietako bakoitzari dagokion luzapen-aldia orokorki araupetu
dezan araupidetza beteaz egingo da.
b) Araukizun den luzapena berariz araupetu dezan
beste Lege bat indarrean jartzeak ez dio aurreko ekonomia-urterako Guztizko
Diruegitamuen Lege horren indarrari eragingo, beste Lege hark berariz
baliogabetu ditzan alderdietan edo honek dionari egokitu ezinezkotan salbu.
c) Alde horretarako araupidetan dagoen bitasunaren
ondorioz esanda bezala luza-arazitako aurreko ekonomia-urterako Guztizko
Diruegitamuen Legea eta ekonomia-urte berrirakoa-ekonomia-urteko lehengo
egunetik hasi eta Guztizko Diruegitamuen Lege berria Euskal Herriko
Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu arte esandako urterako Guztizko
Diruegitamuetan edo hoien egiterapenean gertatu daitezkeen egokitasunik ezak
Jaurlaritzak ebatziko ditu bidezkoen deritzen moduan, Ekonomia eta
Herriogasun-Sailaren saloz eta hurrengo hamabost egunen barruan Legebiltzarreko
Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeari jakinaraziz.
3.- Aurreko
zatietan esandako indarraldiak bukatu ondoren, Guztizko Diruegitamuen Legeak,
oso-osorik, berez eta besterik gabe indargabetuta geldituko dira, hoiek
indargabetzearen edo hoietzazko inolako adierazpenik egin beharrik gabe.
4.- Hala
ere, manuren batek 5garren Atalaren arauera Guztizko Diruegitamu izan ez dedin
gairen bat araupetzeko Guztizko Diruegitamuen Legetara jo arazten badu,
honelako arauak hartara jo araztea egiten duen erabakiari dagokion indarraldian
indarrean iraungo du, aurreko zatietan esaten den Guztizko Diruegitamuen Legeen
indar-galtzeak ez duela hartzen.
8.
Atala - Baliogabetze-indarra
1.- Euskadiko
Guztizko Diruegitamuen Legeen arteko aurkakotasunen bat izatea gertatuz gero,
manu-baliogabetzeari buruzko orotariko jaurpideak izango dira erabilgarri.
Jaurpide hori erabiliko da aurkakotasuna Euskadiko Guztizko Diruegitamuen Lege
baten eta lehendik indarrean egon eta 10garren Atalaren "2" zatian
ohartemandakoetako araupide manuren baten artekoa bada ere.
2.- Guztizko
Diruegitamuen Lege ez diren legebide-arauei eta 10garren Atalean
ohartemandakoetakoak izan ez daitezen araudi-manuei buruz, Euskadiko Guztizko
Diruegitamuen Legeek ez dute baliogabetze-indarrik izango, hori berariz agindu
dezatenean baino.
3.- Guztizko
Diruegitamuen Legetan 7garren Atalaren 4garren zatiak dionez, beste arau batzuk
hoietara jo izanaren ondorioz sartzen diren arauek, aginduak indargabetzeko
orotariko jaurpidetan ematen den baliogabetze-indarra izango dute.
4.- Egin
dedin baliogabetzearen kaltetan gabe, Guztizko Diruegitamuen Legeetango
baliogabetze arauen indarrak ez ditu 7garren atalean jarritako mugak
gaindituko.
9.
Atala - Geldiarazte-indarra
1.-
8garren Atalaren 2garren zatian esandakoa gertatuz gerozkoez bestetan, Guztizko
Diruegitamuen Lege izan ez daitezen legepide-arauen indarraldia, eta 10garren
Atalean ohartemandakoez besteko araudi-bidezko manuena, Guztizko Diruegitamuen
Lege baten agindutakoarekin elkartu ezineko gerta daitezenean, 7garren Atalaren
1 eta 2 zatietan esaten den Lege horren indarraldiak diraueno geldiarazita
geldituko da.
2.- Honela geldiarazitako arauek, geldiarazte hori ekarri duen Guztizko Diruegitamuen Legearen indarraldia buka dedinean berriz erabat indarrean jarriko dira, berez eta horretzazko inolako adierazpen beharrik gabe, aurrez baliogabetu badira edo berriz geldiarazten badira salbu.
10.
Atala - Guztizko Diruegitamuen Legeen ondorioz emandako araudi-manuak
7garren,
8garren eta 9garren ataletan Guztizko Diruegitamuen Legeentzat agindutakoa,
hoiek oinarri direla emandako araudi-bidezko manuekin ere erabilgarri izango
da, 8garren eta 9garren Atalak, arau hoien eta bere oinarria Guztizko
Diruegitamuen Legetan izan ez dezaten araudi-bidezko beste batzuen arteko
aitzitasunari dagozkiola ulertu beharra salbu.
III IDAZPURUA
ERAKUNDE-ANTOLAKUNTZA
11.
Atala - Erakundeen sailkapena
1.- Euskadiko Autonomia-Elkartea
Herri-Arduralaritza Nagusiak eta Erakundegoren-mailako Arduralaritzak osatzen
dute.
2.- Jaurlaritzaren ekainaren 30eko 7/1981 Legeko
53garren atalak dioen Euskadiko Arduralaritza Nagusia edo Autonomia-Elkarteko
Arduralaritza da Elkarte honetan lurraldekako Erakunde bakarra.
3.- Honako Bazkun hauek osatzen dute
Erakundegoren-mailako Arduralaritza:
a) Herri-alorreko
legepeko izan eta Ihardutze-Sail Burujabe deritzen elkarteko Erakunde-mailako
Izaikiek.
b) Funtsezko
jaurpide norbanako-alorreko legeak izan, eta honako bi moeta hauetakoak izan
daitezkeen Elkarteko Erakunde-izaikiak.
- Norbanako-alorreko
Legepeko Herri-Izaikiek.
- Herri-Baltzuek.
4.- Euskadiko Autonomia-Elkartea goragoko 2 eta 3
idazatietan esandako eta Elkarteko bertako herri-alorra osatzen duten Bazkunez
osatzen da. Bazkun hoietako bakoitza bere eta gainontzekoek izan dezatenaz
bestelako lege-nortasunaren jabe da.
5.- Legebiltzarrari eratxikitako eskubide eta
eginbeharren jabetza Euskadiko Arduralaritza Nagusi edo Autonomia-Elkarteko
Arduralaritzari dagokio, Legebiltzar honek haiei buruz izan ditzan agintepideen
kaltetan gabe.
I ATALBURUA
EUSKADIKO AUTONOMIA-ELKARTEKO ARDURALARITZA
12.
Atala - Araupeketa
1.- Jaurlaritzaren Ekainaren 30eko 7/1981 Legearen
53garren atalak dion Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak Lege honetan
ohartemandako arauak izango ditu jaurpide bere erakuntzari eta ihardunari
dagozkienetan.
2.- Herriogasuntza Nagusiaren berenezko gaiei
buruzkoetan, Euskadiko Autonomia Elkarteko Arduralaritzak haiei buruzkoak izan
eta berarekin berariz erabilgarri izan daitezen manuak izango ditu jaurpide eta
baita, hoien aurka egon ez daitezen guztietan, Herri-alorreko legepeko izan
daitezen Autonomia-Elkarteko erakunde guztiekin erabilgarri diren gainontzeko
arauak ere.
II ATALBURUA
IHARDUTZA-ERAKUNDE BURUJABEAK
13.
Atala - Zerdena
Herri-alorreko
izan, xedez Euskadiko Autonomia-Elkartearen agintepeko ekintzapideak
aginte-banakuntzaz egiteratzea duten eta herrialorreko legepekoak diren
Euskadiko Autonomia-Elkarteko Iraskuntza-Izaikiak dira Ihardutze-Erakunde
Burujabeak.
14.
Atala - Moetak
Ihardutze-Erakunde
Burujabeak bitarikoak izan daitezke:
a) Ekonomiazko,
salerosketako, industriako, diru-bidetzazko edo merkataritzazko gainontzeko
ezein ekintzapidetan diharduten Merkataritzazko Ihardutze-Erakunde Burujabeak.
b) Beste
guztiak Arduralaritzazko Erakunde Buru-jabe dira.
15.
Atala - Zermugapena
Ihardutze-Erakunde
Burujabe bat sortarazteko aginduak zehaztuko du 14garren Atalak dionaren
arauerako horren zermugapena.
16.
Atala - Sortaraztea eta ezabapena
1.- Ihardutze-Erakunde Burujabeak Legez sortarazi
eta ezabatu beharko dira.
2.- Sortarazteko aginduan edo besteren baten
ezabapenaren zioak eta moduak zehaztuta egon daitezenean, ez da ezabapena
egiteko berarizko agindurik beharko.
17.
Atala - Birregiturapena
Jaurlaritzak
Ihardutze-Erakunde Burujabeen Birregituraketa araudi-bidez egin ahal izango du
hoiek bere esku izan behar dituzten gizakizko eta gauzazko eskuarteei buruzko
agintepideak ematea, aldatzea edo kentzea eta hoiekiko lege-jaurpideekiko
aldakuntzak barne, bainan hoien funtsezko izakera eta zermugapena inola ere
aldatu gabe.
18.
Atala - Araupeketa
16garren
eta 17garren ataletan esandakoen kaltetan gabe Ihardutze-Erakundeek, Euskal
Herriko Herriogasuntza Nagusiak bere dituen gaiei buruzkoetan, heurekin berariz
erabilgarri izan daitezen manuak izango dituzte jaurpide eta hoien aurka ez
daudenetan, herri-alorreko legepeko izan daitezen Autonomia-Elkarteko erakunde
guztiekin erabilgarri izan daitezen gainontzeko arauak edo, hoien ezean,
Autonomia-Elkarteko Arduralaritzarentzat jarritakoak.
III ATALBURUA
NORBANAKO-ALORREKO LEGEPEKO HERRI-IZAIKIAK
19.
Atala - Zerdena
Herri-izakerako izan, xedez Autonomia-Elkartearen agintepeko ekintzapideak aginte-banakuntzaz egiteratzea duten eta herri-alorreko legepekoak diren Euskadiko Autonomia-Elkarteko Iraskuntza-Izaikiak dira Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaikiak.
20.
Atala - Zermugapena
Norbanako-alorreko
Legepeko Herri-Izaikiak hoietako direnaren zehaztapena, sortarazte-manuan
berariz egin beharko da.
21.
Atala - Sortaraztea, ezabapena eta birregiturapena
Lege
honen 16garren eta 17garren Ataletan agindutakoa izango da Norbanako-alorreko
Legepeko Herri-Izaikiekin erabilgarri.
22.
Atala - Araupeketa
21garren Atalean esandakoaren kaltetan gabe Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaikiek, Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiak bere dituen gaiei buruzkoetan heurekin berariz erabilgarri izan daitezen manuak izango dituzte jaurpide eta, hoien aurka egon ez daitezenetan, norbanako-alorreko legeak.
IV ATALBURUA
HERRI-BALTZUAK
23.
Atala - Zerdena
Euskadiko
Autonomia-Elkarteko Arduralaritza nahiz honen herri nahiz norbanako-legepeko
Erakundegoren-mailako Izaikiak bere baltzu-domuko gehiengozko zatiaren jabe
izan daitezeneko merkataritza-baltzuak dira Herri-Baltzu. Gehiengozko
partzuer-zati hori zehazteko, esandako Izaiki hoiek dituzten partzuer-zati
guztiak kontatuko dira.
24.
Atala - Sortaraztea eta ezabapena
1.- Honako hauetan gertatuko da Herri-Baltzu bat
sortaraztea:
a) Herri-Baltzu
izan dedin merkataritza-baltzu bat berritan sortaraztean.
b) Lehendik
egon dagoen merkataritza-baltzu bat Herri-Baltzu bilakatzean.
2.- Honako hauetan gertatuko da Herri-Baltzu
baten ezabapena:
a) Herri-Baltzuetan
zermugatutako merkataritza-baltzu bat ezabatzean.
b) Merkataritza-baltzu
batek Herri-Baltzu izatea galdutakoan.
3.- Herri-Baltzuak sortaraztea eta ezabatzea, eta
bai Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak edo honen
Erakundegoren-mailako Izaikiek gehien gozko partzuer-zaditun izatea galtzea
ere, Jaurlaritzaren Dekretoz egin beharko dira.
4.- Hori legez edo araudiz ezabapenzio izan ezik,
merkataritza-baltzu batek Herri-Baltzu izateari uzteak ez du nahitaez horren
ezabapena ekarriko.
25.
Atala - Lege-gizartearen eretzeango moetak
1.- Legez, Herri-Baltzuak honako era hauetakoren
batekoak izan daitezke:
a) Akziokako baltzuak.
b) Berarizkoak.
2.- Euskadiko
Autonomia-Elkarteak lege-gizartezko erabat zehaztea ezingo da honako hauetan
baino egin:
a) Herri-Baltzu hori sortarazteko eskribau-agiria egin baino lehenagoko
edozein unetan.
b) Herri-Baltzuaren baltzu-domu osoa Euskadiko Autonomia-Elkarteko
Arduralaritzarena eta/edo honen Izaikiena izan dedinean, Herri-Baltzuaren
bizitzaren ezein unetan Baldintza hori betetzen ez bada, Baltzu bakoitzaren
eraldakuntzari buruz indarrean egon daitezen arauak bete beharko dira.
26.
Atala - Akziokako baltzu gisako egitura
1.- Herri-Baltzuak akziokako baltzu gisako era
izateak-Baltzu hori baltzu-moeta horrentzat unean-unean indarrean dauden legeen
jarupidepean egotea dakar berebaitan.
2.- Herri-Baltzuek, Jaurlaritzak hori erabaki
dezanetan hartuko dute baltzu-era hori.
27.
Atala - Berarizko baltzu gisako egitea
1.- Baltzu-era
hori honako arau hauek beteaz hartu ahal izango da:
a) Lege-nortasunaz jabetzeko, akziokako baltzu
guztientzat jarritako betebeharrak heurak bete beharko dira.
b) Baltzu-izenak, nahitaez, "berarizko euskal
herri-baltzua" hitzak izan beharko ditu barne.
c) Horren baltzu-domuaren eta jaulki ditzaten
zor-agirien tituloak, merkataritzako balore-agirientzat jarritako arauei-egokitu
zaizkie.
d) Bazkideek ez dute baltzuaren zorrekiko
berenezko erantzubeharrik izango.
e) Lege-gizartezko berarizko egitura izan
dezatenek Herri-Baltzu izatea galtzeak, hoiek berez eta besterik gabe ezabatzea
ekarriko du, norbanako-alorreko legepidetan dauden merkataritza-baltzu
moetetakoren batera aldatzea aurrez erabaki badute salbu.
f) Unean-unean indarrean egon dedin
akziokako-baltzuentzako lege-jaurpideak, jarritako berarizko jaurpidea
osatze-bidezko balioa izango du.
2.- Herri-Baltzuak,
Jaurlaritzak bakoitzean zernolako lege-gizartezko jaurpidepeko izango diren
adieraziz hori erabaki dezanean izango dira berarizko erakoak.
3.- Herri-Baltzu
batentzat jarritako legegizartezko berarizko jaurpidetza aldatzeko, horren
25garren Atalaren 2garren zatian agintzen dena beteaz egin beharko da.
4.- Euskadiko
Autonomia-Elkarteko Herri-Arduralaritzako gainontzeko Erakundeek era bereziko
Herri-Baltzu hoietako Arduralariak eta artezkaritakoak izendatzearen eta hoiei
arta egitearen alorrean egiteratu beharreko agintepideek ezingo dute akiokako
baltzurako Herri-Baltzuetarako jarrita egon daitezenak baino murritzagoak izan.
28.
Atala - Araupeketa
Aurreko
Ataletan esandakoaren kaltetan gabe Herri-Baltzuek, Euskal Herriko
Herriogasuntza Nagusiak bere dituen gaiei buruzkoetan, heurekin berariz
erabilgarri izan daitezen manuak izango dituzte jaurpide, eta hoien aurka egon
ez daitezenetan norbanako-alorreko legeak.
29.
Atala - Herri-Baltzuetango partzuer-zatiak
Autonomia-Elkarteko
Izaikiek haren Herri-Baltzuetan izan ditzaten partzuer-zatiak osatzen dute
Autonomia-Elkartearen ondarea, Euskadiko Ondare-Legean ohartemandako modutan.
IV IDAZPURUA
AGINTEPIDEEKIKO JAURPIDEAK
30.
Atala - Orotariko jaurpideak
Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiak bere dituen gaiei buruz lege honen edo beste ezein manuren ondorioz egin daitezen aginte-emate edo bestelako eratze-erabaki guztiak, Jaurlaritzaren Ekainaren 30eko 7/1981 Legean eta oraingo honen III Idazpuruan agintzen denaren arauera besterik agindu ahal izatearen kaltetan gabe egiten direla ulertuko da.
31.
Atala - Legebiltzarraren agintepideak
1.- Lege honetan eta erabilgarri izan daitezen
gainontzeko manutan jarri daitezen modutan, Legebiltzarrari dagokio:
a) Euskadiko
Diruegitamu Nagusiak ontzat ematea, hoiekiko ikermena eta zaingoa izatea.
b) Diruegitamuak
gertatzea eta hoien eraentza.
c) Autonomia-Elkartearen
berenezko zergapideak jartzea edo eraberritzea.
d) Ondare-jaurpideak.
e) Akurapen-jaurpideak.
f) Zorpetze-jaurpideak.
g) Autonomia-Elkartearen
dirubidetza eta ekonomia-eragiketa haundiak ontzat ematea.
h) Hala
egokituz gero, Jaurlaritzak gertatu dezan Autonomiaren ekonomiazko urte
batzutarako ihardunari buruzko egitamuketa.
i) Lege honen,
Autonomia-Elkarteak emandakoen edo erabilgarri izan daitezen gainontzekoen
arauera, Legez araupetu behar daitezen beste gai guztiak.
2.- Herriogasuntza Nagusiak bere dituen gaiekiko
barne-jaurpideei buruz Legebiltzarrak, Euskadiko Autonomia-Estatutoko 27.1
Atalean eta bere Araudian agindutakoaren arauera, honako agintepide hauek ditu:
a) Bere
Diruegitamuaren onarpena; diruegitamu hori, behar bezalako eraz ihardutzeko,
Euskadiko Autonomia-Elkartearen Guztizko Diruegitamuetan sartuko da.
b) Bere
diruegitamua Legebiltzarrak ontzat emandako modutan egiteratzea.
c) Euskadiko
Autonomia-Elkarteak bere Herriogasuntza Nagusiari buruz eman ditzan Legeak
izendatu diezazkion gainontzeko guztiak.
32.
Atala - Jaurlaritzaren agintepideak
Euskadiko
Autonomia-Elkartearen agintepideen hesparruan honako hauek dagozkio
Jaurlaritzari:
a) Elkartearen
ekonomia eta dirubidetza-politikarentzako artezpideak jartzea eta onartzea,
Legebiltzarrak honetan dituen agintepideen kaltetan gabe.
b) Elkartearen
Guztizko Diruegitamuen Lege-Egitasmoak Legebiltzarrari bidaltzeko ontzat
ematea.
c) Euskal
Herriko Herriogasuntza Nagusiari buruzkoetan Jaurlaritzaren Ekainaren 30eko
7/1981 Legean agindutakoaren indarrez dagozkiokeenak, eta lege-erapidetzat
izendatu diezaizkion gainontzekoak.
d) Orohar,
bere zerdena edo garrantzia dela eta Jaurlaritzak ezagutu beharrekoak izan eta
Legebiltzarraren agintepeko izan ez daitezen guztiak.
33.
Atala - Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren agintepideak
Honako
hauek dagozkio Ekonomia eta Herriogasun-Sailari:
a) Euskal
Herriko Herriogasuntza Nagusiaren eskubideen arduralaritza, eraentza eta
egiterapena, indarreango araupidetzan jarritako modutan.
b) Autonomia-Elkartearen
Diruegitamuen egitasmotzakoa gertatzen eta egiteratzen denarekiko eta ekonomia
eta dirupidetza-arauak betetzen direnekiko arta, hori guzti hori Jaurlaritzako
Sailak eskuhartzen dutela.
c) Guztizko
Diruegitamuen Legeen Egitasmotzakoak Jaurlaritzako Sailak eskuhartuz gertatzea,
eta bai Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiak bere dituen gaiei buruzko beste
batzuk eta gai bera izan eta hoien onarpena Jaurlaritzari izendatutako
Araudi-egitasmoak ere.
d) Euskadiko
Autonomia-Elkartearen ekonomiazko ihardunarekiko kontaduritza-eskubideak eta
ikuskaketa-arta.
e) Euskadiko
Autonomia-Elkarteko Arduralaritzari dagozkion ordainketa guztien antolaketa.
f) Jaurlaritzak
ontzat emandako ekonomia eta dirubidetza-politika hark esandako modutan
egiteratzea.
34.
Atala - Sailen agintepideak
Honako
hauek dagozkie Sailei:
a) Bere diruegitamuen
aintzin-egitasmoa gertatzea.
b) Heurei
eratxikitako gastutarako diru-izendapenen eraentza.
c) Sailari
dagozkion gastuetarako baimena ematea, Jaurlaritzaren agintepekotakoak izan ez
daitezenean.
d) Euskadiko Autonomia-Elkarteko
Arduralaritzaren pentzutango ekonomiazko eginbeharrak hartzea, bere
agintepideei eta horretan indarrean egon daitezen arauei atxikiz.
e) Ekonomia
eta Herriogasun-Sailari ordainkizunak ordaindu daitezeneko saloak egitea.
f) Heurei eratxikita
izan ditzaten Erakundegoren-mailako Izaikien diruegitamuen aintzin-egitasmoei
aintzin-onarpena ematea.
g) Ekainaren
30eko 7/1981 Jaurlaritza-Legean agindutakoaren indarrez Euskal Herriko
Herriogasuntza Nagusiari buruzkoetan dagozkienak.
h) Jaurlaritzak
ontzat emandako ekonomiazko politika hark zehaztu ditzan modutan egiteratzea.
i) Euskal
Herriko Herriogasuntza Nagusiari buruzkoetan lege-erapidetzak eman diezazkien
beste guztiak.
35.
Atala - Erakundegoren-mailako izaikien agintepideak
1.- Ihardutze-Erakunde Burujabeei honako hauek
dagozkie:
a) Bere
diruegitamuen aintzin-egitasmoak gertatzea.
b) Bere
ekonomiazko eskubideen arduralaritza, eraentza eta egiterapena, horretzazko
manuek ohartemandako modutan.
c) Bere
diruegitamuetan onartutako diru-izendapenen arauerako gastuak egiteko baimena
eman, eta hoiei dagozkien ordainketak egiteko agintzea.
d) Euskal
Herriko Herriogasuntza Nagusiari buruzkoetan lege-erapidetzak eman diezazkien
best guztiak.
2.- Gainontzeko Erakundegoren-mailako Izaikiek,
bere diruegitamuen aintzin-egitasmoa gertatzeko ahalmena izango dute
izendatuta, eta bai Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiari buruzkoetan
lege-erapidetzak eman diezazkien beste guztiak ere.
36.
Atala Antolakideketarako, ebazpenak eta saloak egiteko agintepideak
32garren,
33garren, 34garren eta 35garren Ataletan agindutakoa, Epailaren 17ko 42/1981
Dekretoz sortarazitako Ekonomia-Batzordeari era Euskadiko Autonomia-Elkartean
egon daitezkeen horretarako beste ihardutze-sail batzuei izendaturako antolakideketarako,
ebazpenak eta saloak emateko agintepideen kaltetan gabe izango da.
V IDAZPURUA
EDUKIA
I ATALBURUA
ESKUBIDEAK
37.
Atala - Sailkaketa
1.- Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren eskubideak herri-alorrekoak edo norbanako-alorrekoak izan daitezke.
2.- Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzari
eta horren Ihardutze-Erakunde Burujabeei dagozkien herri-alorreko eskubideak,
herri-ahalmenen jabe direnez dituzten harreman eta lege-egoeren ondorioz Izaiki
hoiei dagozkienak dira. Herri-alorreko eskubideak bitarikoak izan daitezke:
a) Herri-alorreko
legepeko diru-eskuraketak.
b) Beste
eskubide batzuk.
3.- Euskadiko Autonomia-Elkarteari dagozkionak
eta Atal honen 2garren zatian sartu gabe daudenak dira norbanako-alorreko
eskubideak. Norbanako-alorreko eskubideak bitarikoak izan daitezke:
a) Norbanako-alorreko legepeko diru-eskuraketak.
b) Beste eskubide batzuk.
38. Atala - Herri-alorreko legepeko diru-eskuraketak
37garren Atalaren 2 zatian esandako
irizpidearen arauera, honako hauek dira Euskal Herriko Herriogasuntza
Nagusiaren herri-alorreko legepeko diru-eskuraketak:
a) Kondaira-Lurraldeen Euskadiko Autonomia-Elkartearen diruegitamu-gastutarako
laguntza gauzatuz Foru-Diputazioak egin ditzaten diru-ekarketak.
b) Euskadiko
Autonomia-Elkartearen beraren zergak eman dezatena.
c) Euskadiko
Autonomia-Elkarteak zergei jarri diezazkiekeen zerga-gainekoak.
d) Lurraldearteko
Ordezkaketa-Baltzatikako diru-bidalketak, eta Erresumaren Guztizko Egitamuen
pentzutango beste diru-izendapen batzuk.
e) Autonomia-Elkarteko
Arduralaritzak edo horren Ihardutze-Erakunde Burujabeek beste Herri-Izaiki
batzuegandik hartutako diru-bidalketa eta laguntzak.
f) Autonomia-Elkarteko
Arduralaritzak edo honen Ihardutze-Erakunde Burujabeak egindako
zorpetze-bidetatikakoak.
g) Autonomia-Elkarteko
Arduralaritzak edo horren Ihardutze-Erakunde Burujabeek jarritako isun eta
gainontzeko diruzko zigorretatikakoak.
h) Euskadiko
Autonomia-Elkarteak hasitako arduralaritza-egintzabideen ondoriozko
ordezkatze-bidezko kenketei darizkienak, kenketa hoiek gauditze-bidezkoak izan
ez izan.
i) Herri-alorreko
eskubideei egindako oker eta kaltengatikako ordainsariak.
j) Herri-alorreko
diru-eskuraketei dagozkien diru-sariak.
k) Herri-alorreko
eginbeharrak beteko direneko gaudimen izan daitezen diruak.
l) Elkarteak
suztapen-xedez edo herri-zuduzkotarako beste herri nahiz norbanako-alorreko
nortasundunei emandako jesapen eta gaudimenei buruzko hitzarmenen ondorioz
Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak edo horren Ihardutze-Erakunde Burujabeek
hartu beharreko diru-zenbatekoa.
m) Autonomia-Elkarteak
emandako dirulaguntzak izan eta dirulaguntza hoiek zuten helburua edo
dirulaguntzak emateango baldintzak ez bete izanaren ondorioz hoien itzulpena
Autonomia-Elkarteko Arduralaritzari edo horren Ihardutze-Erakunde Burujabeei
egitea dagokion diruak.
n) Lege honen
37garren Atalaren 2garren zatian sartutakoetako beste ezein diru-eskuraketa.
39.
Atala - Kondaira-Lurraldeen ekarketak
Kondaira-Lurraldeeen
ekarketetarako, hoien eta Autonomia-Elkartearen arteko harrema-nak antolatzeko
araupidetan agindutakoa izango da jaurpide, eta hoietan oharteman gabe-koetan
Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiari dagozkion gaiei buruzko erabakietan
agindutakoa.
40.
Atala - Zergabideak
1.- Honako hauek ditu Euskadiko
Autonomia-Elkarteak bere zergabide:
a) Ekonomia-Itunean
sartuta edo ohartemanda egon ez, eta Erresumak edo Kondaira -Lurraldeek zergapetutako
zergakizunei buruzkoak izan ez, eta Autonomia-Elkarteak hala egokituz gero
Euskadiko Autonomia-Estatutoaren 42-b) Atalak dionaren arauera jarri ditzakeen
Autonomia-Elkartearen beraren zergak.
b) Autonomia-Elkarteko
herri-jabetzapekoaz baliatzeagatikako, Elkarteak herri-zerbitzu bat
egiteagatikako edo zergaduruari berariz dagokion, datxekon edo abantailaren bat
dakarkion egintza-bide bategatikako arielak.
c) Autonomia-Elkarteak
herri-lanak egin izanaren edo bere pentzutan herri-zerbitzuak jarri edo gehitu
izanaren ondorioz zergaduruak irabaziren bat edo bere ogasunen balioaren
gehitze bat izan izanagatik hala egokituz gero jarri daitezen berarizko zergak.
2.- Euskadiko Autonomia-Elkarteko zerga guztiak
zergapidetza-alorrekoak izan, eta dagokien diruegitamuetan agertuko dira.
3.- Zergak jartzea eta kentzea Lege-bidez egi
beharko da.
4.- Erresumak Euskadiko Autonomia-Elkarteari
eskuratutako zerbitzuegatikako arielak eta lakapenak, edo Elkarteari
eskuratutako ihardutze-sail edo erbitzuentzako dirubidetarako izendatu
daitezenak, Elkartearen berenezko zergatzat jo eta Elkarteak lakatuko ditu,
horren ekonomiazko eskubideen egiterapenerako Lege honetan ohartamaten denaren
arauera.
41.
Atala - Zerga-gehigarriak
1.- Euskadiko
Autonomia-Elkarteak honako zerga hauei gehigarriak jarri ahal izango dizkie:
a) Bere zergaduru-egoitza Euskadiko
Autonomia-Elkartearen mugartean izan dezaten Norbanakoen Urteko
Irabaziegatikako zergari.
b) Bere zergaduru-egoitza Euskadiko Autonomia-Elkartearen
mugartean izan dezaten Norbanakoen Ondare garbiagatikako zergari.
c) Euskal lurrean bakarrik aritzen diren Baltzuen
zergari, Ekonomia-Ituneko 18garren Ataleko bigarren arauan zehaztutako modu eta
neurritan.
d) Ondareen jabego-aldakuntzegatikako
zergari.
e) Oinorde eta emaitzegatikako zergari.
f) Gutxikako salmentegatikako orotariko sariari.
g) Gutxikako salmenta-aldiango berarizko
egaripenekiko zergari, bakarreango zergapide-jabegoz bildutakoak salbu.
h) Jokuagatikako arielei eta gainontzeko
lakapenei.
2.- Aurreko
Atalean ohartemandako gehikuntza hoiek ezingo dira Kondaira-Lurraldeek zerga
hoietxetatik izan ditzaten diru-eskuraketak gutxitu daitezeneko moduan egin.
3.- Gehikuntza
hoiek jartzea eta kentzea Lege-bidez egin beharko da.
42.
Atala - Erresumagandikako diru-eskuraketa eta izendapenak
38garren
Atalaren d) zatiaren gai diren Erresumagandikako diru-eskuraketek eta
izendapenek bere berarizko araupidetzan agindu daitezenak izango dituzte
erabateko jaurpide.
43.
Atala - Zorpetzea
Autonomia-Elkarteko
Arduralaritzak eta horren Ihardutze-Erakunde Burujabeek eman ditzaten mailegu
eta jasapenetatikakoak eta Izaiki hoiek jaulki dezaten herrizorretikakoak dira
38garren Atalaren f) zatiak dion zorpidetatikako diru-eskuraketak.
44.
Atala - Norbanako-alorreko legepeko diru eskuraketak
Honako
hauek dira Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren norbanako-alorreko legepeko
diru-eskuraketak:
a) Euskadiko
Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren edo horren Ihardutze-Erakundeen
jabetzapeko ogasunez baliatzetikako edo hoiek erabiltzetikako nolanahiko
irabazi edo etekinak, eta bai Izaiki hoien jabetzapeko gauzekiko nahiz
norbanakoekiko izan eta hoien balioa dirutan zehaztu daitekeeneko eskubideei
darizkienak ere, haiek eta hauek herri-baliapide edo zerbitzuei eratxikita egon
ez daitezenaren baldintzapean.
b) Euskadiko
Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak eta horren Ihardutze-Erakunde Burujabeek
oinordeko nahiz hilburuko gisa edo emaitzaz beretzakotutakoak.
c) Lege honen
38garren Atalean sartu gabeko diru-eskuraketa guztiak.
45.
Atala - Eskubideduntzea
Euskal
Herriko Herriogasuntza Nagusia eskubide hoietzaz jabetzea, hoietako
bakoitzarentzako berarizko araupideek agintzen dutenez egingo da.
46.
Atala - Eraginkortasuna
1.- 38garren Atalaren d) zatian ohartemandako
diru-eskuraketak salbu, Herriogasuntza Nagusiaren herri-alorreko eskubideak
horretarako arduralaritzabideak eginda egiteratuko dira.
2.- 38garren Atalak dion diru-eskuraketa guztien
edo batzuen bilketa, Atal honen a), d) e) eta f) zatietan zehaztutakoena salbu,
Foru-Diputazioen zerbitzuek egin ahal izango dute, horretarako egindako Ituneen
indarrez, eta Itune hoiek esan dezaten modutan. Horrela egindako Ituneek,
eraginkor izateko, Jaurlaritzak onartzea eta Euskal Herriko Agintaritzaren
Aldizkarian argitaratzea beharrezko izango dute.
3.- Norbanako-alorreko eskubideen egiterapena,
norbanako-alorreko lege-erapidetzaren arauera egingo da.
4.- 38garren Atalaren b), c), g) eta h) zatien gai
diren diruen eskuraketa egitea aukeran zatitu edo gerorakotu ahal izango da,
dagokion gaudimena utzita, gaudimen horrek atzerapenengatikako korrituak ere
hartzen dituela, eta gaudimena bermagarririk gabekoa ezin izan daitekeela.
Gainontzeko eskubideak ezingo dira bakoitzarentzako berarentzako berarizko
araupidetzan ohartemandakoak gertatuz gero eta bertan jarritako eginbeharrak
eta baldintzak beteaz baino zatikatu edo atzeratu.
47.
Atala - Zertarakoa
1.- Diru-eskuraketa bakoitzaren berarizko araupidetzak
besterik badio salbu, eskuratutako diruaren jabe izan dedin Izaikiak orohar
izan ditzan beharkunetarako dirubidetarako erabiliko dira.
2.- Gauza zehatzetarako opari-bidezko diruak izan
daitezenean ez da berarizko eratxikipen-erabakirik beharko, opariok une hartan
indarrean egon dedin araupidetzaren arauera onartu izanaren baldintzapean.
48.
Atala - Orotasuna
1.- Herriogasuntza Nagusiaren herri-alorreko
eskubideak besteentzakotzea ez da Legeren baten ohartemandakoak gertatuz gero
baizik egingo.
2.- Herriogasuntza Nagusiaren herri-alorreko
eskubideei eta norbanako-alorreko izan eta Autonomia-Elkartearen edo horren
Ihardutze-Erakunde Burujabeen jabetzapekoei buruzkoetan, epailaritza-bidezko
nahiz epailaritzaz kanpoko erdibideak egiteko eta ebazpen-bidezko antolapenak
egiteko Jaurlaritzaren baimena beharrezkoa izango da.
49.
Atala - Diru-sariak
1.- Euskadiko Autonomia-Elkarteko Herri-Izaiki
izan ez daitezenak hartako Izaikien jabetzapeko herri-alorreko eskubideen
ondorioz Autonomia-Elkarteari zor izan diezazkioten diruak, betebehar
bakoitzaren epe-uneaz gero diru-sariak sortaraziko dituzte, inolako oharpen edo
eskerik egin beharrik gabe.
2.- Atzerapenagatikako diru-saria, dagokion betebeharrarentzako epemuga-egunean indarrean egon dedin "Banco de España"-ren oinarrizkoari lau punto gehituz atera dedina izango da.
3.- Herri-Izaikiak Euskadiko
Autonomia-Elkartearekiko izan ditzaten zorrei gagozkiela, Erresumak horretan
jarritako araupidetza izango da jaurpide, Autonomia-Elkarteak hoiek berariz araupetuta
izan ditzanean salbu, orduan araupide hoiek izango bait-dira nagusi.
50.
Atala - Indarra galtzea
1.- Euskadiko Autonomia-Elkartearen eskubideak,
hoietako bakoitzarekin berariz, artez nahiz osatze-bidez erabilgarri diren agindutan
jarritako modu eta neurritan indargabetuko dira.
2.- Aurreko zatian aipatzen diren manuen ezean,
Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren edo horren Ihardutze-Erakundeen
ondoren zehazten direnetarako eskubideak bost urteren barruan indargabetuta
geldituko dira:
a) Bere aldeko
herri-alorreko eskubideak aitortu edo hoiekiko kontu-garbitasuna egiterakoan,
eskubidea egiteratu ahal izan zen egunetik hasita. Aitorpen edo kontu-garbiketa
hori egiteko esandako Izaiki hoien aurreango adierazpena beharko dela aginduta
egon dedinean, indargabetzeratzeko aldi hori ez da eskatzen diren betebehar
guztiak beteaz adierazpen hori egin dedinerarte kontatzen hasiko.
b) Aitortutako
edo hoiekiko kontu-garbitasuna egindako herri-alorreko eskubideak eskuratzeko,
adierazpena egin dedin egunetik hasita, eta adierazpen hori ezinbesteko ez
denean epemuga-egunetik hasita.
3.- Nolanahi ere, herri-alorreko eskubideen
indargabetze-epeak honako hauetan eten egingo dira:
a) Zorduna arauzko bidez
jakitun dela izandako ezein arduralaritza-egintza izan dedinean, horretzazko
adierazpena akastuna, aitorpen, kontu-garbiketa edo eskuraketa-xedezkoa eta
hoiei buruzkoa izan dedinarren.
b) Zordunak
egintza-bidetik jo eta jazarpenak edo goradeiak egindakoan, hoiek legez
jarritakoak izan ez edo gaizki eginda egon arren, aurreko zatien gai diren
eskubideei dagozkienak izan daitezenaren baldintzapean, eta indargabetzea
ontzat eman dedila edo adierazi dedila bakar-bakarrik helburu nagusi izan
dezatenean salbu.
c) Aitorpena,
kontu-garbitasuna edo ordainketa edo hoiekin zerikusia duenen bat xede duen
zordunaren ezein egintza-bidegatik.
4.- Atal honen 1 zatiak aipatutako manurik ezean,
norbanako-alorreko eskubideen indargaltzeak norbanako-alorreko lege-irizpidetza
izango du jaurpide.
II ATALBURUA
EGINBEHARRAK
51.
Atala - Beretzakotzea
1.- Euskadiko Autonomia-Elkarteak berak emandako
Legeak artez jarri diezazkioten ekonomiazko betebeharrak beretzakotuko ditu,
eta bai legeerapidetzaren arauera lege-alorreko gertakari, egintza eta garapideen
ondorioz beretzako sortu daitezenak ere.
2.- Berariz, gastu-zerrendaketan hoientzat
mugagarri gisa baimena emandako diruizendapenen gainetikako gastutarako hitz
ematezko Autonomia-Elkarteak emandako araudi-bidezko manuak, berez erabat
lege-indarrik gabekoak izango dira.
52.
Atala - Eraginkortasuna
1.- Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren eta
horren Ihardutze-Erakunde Burujabeen pentzutango ordaindu beharrak ez dira bere
diruegitamuen egiterapenari, sendetsitako epailaritza-epai bati eta dirueragiketei
darizkienean baino eraginkor izango. Hala ere, sendetsitako epailaritza-epai
baten ondoriozko izan eta diruegitamuetan behar bezala eraso gabeko
eginbeharrak betetzea, Autonomia-Elkartearen diruegitamu-jaurpideak
antolatzezko araupidetzaren ariora diruegitamuetan erasotakoan egin beharko da.
2.- Autonomia-Elkarteko gainontzeko Izakien
pentzutango ordaindubeharrak, norbanako-alorreko lege-erapidetzan agintzen
denaren arauera egiteratuko dira.
3.- Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren edo horren
Ihardutze-Erakunde Burujabeen pentzutango ordainkizunak beste aldearentzako
legezko betebeharrak ere sortarazten ditzaten lege-harremanen ondoriozkoak
izatea gertatuz gero, hauek ezingo dira beste hauek bete edo behar bezala
bermatu gabe badaude egiteratu ahal izango. Sendetsitako epailaritza epaiz
ontzat emandako betebeharrak horretatik kanpo gelditzen dira.
53.
Atala - Diru-sariak (korrituak)
1.- Euskadiko Autonomia-Elkarteak norbanako-alorreko legepeko izan ez daitezen harremanen ondorioz izan ditzan zorrak, Elkarteko Izaikiak zordun direla aitortu dezaten uneaz geroko korrituak izango dituzte.
2.- Zor
hoiek daudenari ala ez daudenari buruzko agintaritza-sailen arteko auzia sortu
dedinean, diru-sariegatikako zorrak honako arau hauek izango dituzte jaurpide:
a) Lehenengo auzialdiango epaiak ba dela esan eta
Autonomia-Elkarteko esandako Izaiki hoiek sartutako goradeien ondorioz
eskuhartutako goragoko auzitegiak eman eta sendetsitako epaiz ontzat emandako
zorrek Izaiki horri lehenengo epaia jakinarazi dakien uneaz geroko korrituak
sortaraziko dituzte.
b) Aurreko lerroaldian ohartemandakoa gertatuz
gerokoaz bestetan, epai batek ba dela esan eta esandako Izaiki hoiek jazarri
gabeko zorrak, epai hori sendetsita gelditu dedin uneaz geroko korrituak
sortaraziko ditu edo, epaiaren beste alderdi batzuekiko jazarpenak daudela eta
epaia sendetsi gabe badago, Izaiki hoiek epaiaren aurkako jazarpena sartu
dezateneko epea bukatu dedin uneaz gero.
3.- Atzerapenagatikako
diru-saria, aurreko ataletan esandakoaren arauera dirusari-zorra hasi dedin
egunean indarrean egon dedin "Banco de España"-ko oinarrizko
dirusariari lau punto gehituz ateratzen de na izango da.
54.
Atala - Indarra galtzea
1.- Berarizko Legetan agindu dedina salbu, honako
hauetako eskubideak bost urteren buruan galduko dute bere indarra:
a) Euskadiko
Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak edo horren Ihardutze-Erakunde Burujabeek
horretarako beharrezko diren baldintzakizun guztiak beteta eta dagozkion
egiaztatze-agiri guztiak aurkeztuz hoien aitorpena eta kitapena egin dezatela
eskatu ez dakien ezein zorren aitorpena edo kitapena egin dezatenekoa. Epea,
zorra sortarazi duen zerbitzua edo laguntzabidea bukatu zen egunetik hasita
kontatuko da.
b) Euskadiko Autonomia-Elkarteko
Arduralaritzak edo horren Ihardutze-Erakunde Burujabeek iadanik aitortuta edo
kontu-garbitasuna eginda dauden zorrak oradaindu ditzatela eskatzekoa, eskea
legezko hartzekodunek edo bere eskubidea hoiengandik datorkienek egiten ez badute.
Epea, dagokion zorrarekiko aitorpena edo kontu-garbitasunaren adierazpenak
eragite-indarra izan dezaneko egunetik hasita kontatuko da.
2.- Berarizko Legetan agindutakoa salbu, indarra
galtzerararteko epea kontatzea norbanakoalorreko lege-erapidetzaren arauek
diotenez geldiaraziko da. Hala ere, Atal honen 1 zatiaren a) txatalak dion
eskubideak indarra galtzerarteko aldiaren kontaketa geldiarazteari buruz, Atal
honetan eskatzen direnak bete gabe egin dedin zor-aitorpenaren edo
kontugarbiketaren eskeak ez du geldiarazte-indarrik izango.
VI IDAZPURUA
BABESPIDEAK
I ATALBURUA
BERMAPIDEAK
55.
Atala - Eskubideak bahitu ezina
1.- Euskadiko Autonomia-Elkarteko
Arduralaritzaren edo horren Ihardutze-Erakunde Burujabeen jabetzapeko izan
daitezen Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren eskubideak ezingo dira
epailaritzabidez lakatu, ez arduralaritza-bidez edo erakundebidez bahitu ere.
2.- Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren
gainontzeko eskubideek aurreko zatian agindutakoa izango dute jaurpide Lege batek
hori berariz agindu dezanean.
56.
Atala - Egintza eta ituneak indargabetzea
1.- Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren
kaltetango egintza eta ituneak indargabekizun izango dira.
2.- Aurreko zatian esandakoa, bidezko izan
daitezen gainontzeko egintzapide edo goradeien kaltetan gabe ulertzen da.
57.
Atala - Lehentasun-eskubidea
1.- Bere eskubideak egiteratzeari buruzkoan,
Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak eta horren Ihardutze-Erakunde Burujabeak
legeerapidetzak Erresumako Arduralaritzarentzat eta horren Ihardutze-Erakunde
Burujabeentzat jarrita izan dezan lehentasun-eskubidea bera izango du, Izaiki
hoiekin aurrez-aurre gertatu daitezenean salbu, hori gertatuz gero bakoitzeango
berarizko araupidetza izango bait-da erabilgarri.
2.- Kondaira Lurraldeek itunepeko zergei
dagozkiela hartzeko izan ditzaten zergapide-harturenak, Autonomia-Elkarteko
Arduralaritzaren eta horren Ihardutze-Erakundeen eskubideekiko lehentasuna
izango dute.
58.
Atala - Eskubideekiko bermapideak
1.- Zordunaren
ekonomiazko edo dirubidetzazko egoera larria dela eta Herriogasuntza Nagusiak
Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzari edo horren Ihardutze-Erakundeei
dagozkiela dituen eskubideak galtzeko, murrizteko, andeatzeko edo eraginkor ez
izateko arriskua dagoela pentsatzeko arrazoizko zioak egon daitezenean, Izaiki
hoiek, eskubide hoien edukia eta egiterapena segurtatzeko, gaudimen-bidez
zordunaren ogasun eta eskubideekiko gauzakiko bermeak utzi daitezela erabaki
ahal izan dute, eta bai zordunak ekonomiazko beste gaudimen batzuk eman ditzana
ere, babesaren gai den gauzari buruzko eginbeharra betetzeko epea bukatu gabe
egon dedin arren.
2.- Neurri
hoiek Arduralaritza-bidez hartuko eta egiteratuko dira, bi alditan:
a) Behin-behingo segurtapen-aldia.
b) Behin-betiko segurtapen-aldia.
3.- Behin-behingo segurtatze-aldian, 1 zatian esandako Izaikiek honako
egintza hauek burutuko dituzte:
a) Arriskua egon daitekeenaren
zantzu izan daitezkeen gauzazko eta legezko alderdiak egiteratze-egitarauei
eratxikitzea, eta bai, hala badagokio, egin diren egiaztapen-bideak ere.
b) Hala egokituz gero, doakionari
entzun gabe eta behin-behingotasunez, egon daitezen arrisku-zantzuei dagozkien
neurriak hartzea.
c) Hartutako erabakiak
egiteratzea, hala egokituz gero bermapide-eskubideak dagozkien Erroldetan
erasota uztea barne.
4.- Behin-betiko segurtatze-aldian, lehenengo zatian esandako Izaikiak
honako egintzapide hauek burutuko dituzte:
a) Zordunari hartu diren behin-behingo
neurriak ezagutaraztea.
b) Arduralaritzabide-araupidetzaren
ariora bidezko izan daitezen egiaztapen-bideak egitea.
c) Zordunari entzutea.
d) Lege-alorreko erizpena ematea.
e) Hala badagokio, dauden arrisku-zantzuei dagozkien
behin-betiko neurriak hartzea, hoiek lehen behin-behingoz hartutakoak heurak
nahiz beste batzuk izan daitezkeela.
5.- Nolanai
ere, behin-behingorako neurriak, hartu zirenez gero bi hilabete igarotakoan
horretzazko ezein adierazpenik egin beharrik gabe indargebetuta geldituko dira.
6.- Behin-betiko
neurriak, hartzerakoan jarri dedin aldiak diraueno eraginkor izango dira, aldi
hori eskubideen edukia eta egiterapena segurtatzeko behar dedina baino
haundiagoa ezin izan daitekeela.
7.- Aurreko
zatian agintzen dena, legeerapidetzan ohartutako beste segurantza-neurri batzuk
hartu ahal izatearen kaltetan gabe izango da.
59.
Atala - Diruzko eskubideak erabili edo zaintzeagatikako gaudimenak eta
segurtabideak
1.- Euskadiko Autonomia-Elkartearen zerbitzuango
lanariek, eta Elkartearen herri-alorreko eskubideak erabili edo zaindu ditzaten
norbanako nahiz lege-nortasundun, herri nahiz norbanako-alorrekoek, araudiz
zehaztu dedinetan eta zehaztu dedin zenbatekoz eta moduz bermeak utzi beharko
dituzte.
2.- Autonomia-Elkarteak, bestalde, bere Izaikien
jabetzapeko herri nahiz norbanako-alorreko eskubideak galtzeko edo ohostu
ditzateneko arriskuari buruzko aseguro-ituneak egin ahal izango dituzte.
II ATALBURUA
ERANTZUN BEHARRAK
60.
Atala - Ondamen eta Kalte-ordaina
Legez
kontrako egite edo ez egiteagatik Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiari
ondamen edo kalte egin diezaien agintari eta herrilanariek ordainsaria eman
beharko dute.
61.
Atala - Beste erantzunbehar batzuk
60garren
Atalak dion ordain-saria eman beharra, zigorbidezkoa ego epaibidezkoa bezala
eskatu daitezkeen beste erantzunbehar batzuen eta bidezko izan daitezen
zigorren kaltetan gabe izango da.
62.
Atala - Biderapena
Euskadiko
Autonomia-Elkarteak arduralaritza-bidetik 60garren Atalak dion eman beharreko
ordain-saria eskatzea bidezko izan dedinetan hori, doakionari aurrez entzun
ondoren, horretako arduralaritza-bideak eginaz egingo da.
VI IDAZPURUA
IKERPENA
63.
Atala - Arta egiteko bideak
1.- Euskadiko Autonomia-Elkartearen bere buruaren
ekonomia-ihardunarekiko ikerpena honako bide hauetatik egiteratuko da:
a) Autonomia-Elkartearen
ekintzapide guztientzat jarrita egon eta ekonomia-alorrekoentzat eta
bestelakoentzat berdinak diren arta-bideak; hoiek, erabilgarri izan dedin
orotariko araupidetzapean egongo dira.
b) Autonomia-Elkartearen
ekonomia-ihardunarentzat berarizko eta Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiari
dagozkion gai guztientzakoak izan eta Idazpuru honetan jartzen diren
arta-bideak.
c) Euskal Herriko
Herriogasuntza Nagusiari dagozkion gaietakoren batentzako izan eta horretzako
araupidetza berezia jaurpide izango duten berarizko arta-bideak.
2.- Aurreko lehengo zatiaren b) txatalean
aipatutako arta-bideak honako hauek dira:
a) Kontaduritza-ikuskaketa.
b) Herri-Kontuen
Euskal Epaitegiaren ikuskaketa.
c) Ekonomia-arduralaritzabidetatikako
jazarpenak.
d) Artekaritza-ikuskaketa.
64. Atala - Kontaduritza-Ikuskaketa
1.- Ekonomiazko
edukia izan dezaten Euskadiko Autonomia-Elkartearen egintza eta eragiketa
guztiak, dagozkion Elkarteko Izaikiak bere kontaduritzan eraso, eta jarri dedin
moduan egiaztatu beharko dira.
2.- Autonomia-Elkarteko
Izaikiek bere ekonomiazko egintza eta eragiketa guztiei buruzko kontuak eman
beharko dituzte, horretarako ere jarriko diren modutan.
3.- Kontaduritza-ikuskaketa horretarakoxe
araupidetzan agindu dedin eran egingo da.
65.
Atala - Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren Ikuskaketa
Kontu-Epaitegiari
izendatutako agintepideen kaltetan gabe, Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak
Euskadiko Autonomia-Elkartearen ekonomiazko iharduna ikuskatuko du, hori
sortarazi eta araupetu dezan araupidetzan jarritako modutan.
66.
Atala - Ekonomia-arduralaritzazko jazarpenak
1.- Honako gai hauei izango da bidezko
ekonomia-arduralaritzabidetatik jazartzea, jazarpenak agintzei nahiz eskubideei
buruzkoak direla.
a) Norbere
zergen, 41garren Ataleko zerga-gehigarrien eta Euskadiko Autonomia-Elkarteko
herrilege-alorreko gainontzeko diru-eskurabideen eraentza, ikuskaketa eta
bilketa, Lege honen 38garren Atalaren d) zatikoa salbu.
b) Ekonomia
eta Herriogasun-Sailak Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren zorrak
aitortzea edo kitatzea, eta ihardutze-sail hark horren pentzutan egindako
ordainketei buruzko arazoak.
c) Autonomia-Elkarteko
Arduralaritzaren edo horren Ihardutze-Erakunde Burujabeen berarizko agintepeko
izan daitezen nolanahiko bizi-sari eta gozamen-sarien aitorpena eta ordainketa.
d) Legez
horrela erabakitako nolanahiko beste guztiak.
2.- Ekonomia-arduralaritzazko jazarpenak
Euskadiko Autonomia-Elkarteko ekonomia-arduralaritzako ihardutze-sailaren edo
ihardutzesailen aurrerako egingo dira, eta hoiek izango dute bere gain haiei
bere bideak eginaraztea eta hoiekiko ebazpenak ematea.
3.- Ekonomia-arduralaritzako bideak bukaarazi
ditzaten erabakien aurka Arduralaritza-Auzipidetatikako ihardutze-sailen
aurreango jazarpena egin ahal izango da, hori araupetzen duten arauei atxikiz.
4.- Atal honetan agindutakoa agindu-bidezko
birraztertze-bideen eta birrabiatze-eskearen kaltetan gabe izango da, hoiek
bere berarizko araupideak dituztela jaurpide.
67.
Atala - Artekaritza-arta
1.- Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritza
Nagusi eta Erakundegoren-mailakoak bere arioz bere buruaren ekonomia-ihardunari
bere berarizko araupidetzak jartzen dituen modutan hartzen dion arta hartzezko
artekaritza da bere buruarekiko artekaritza-arta.
2.- Honako bide hauetaz baliatzen da
artekaritza-arta:
a) Ekonomia-zergapidetzaren
aldetikako arta.
b) Ekonomia-dirubidetzaren
aldetikako arta.
c) Ekonomia-arduralaritzaren
aldetikako arta.
d) Ekonomia-araupidetzaren
aldetikako arta.
e) Ekonomia-erakuntzaren
aldetikako arta.
3.- Erabilgarri izan daitezen erabakiak betetzen
direla bermatzeko egiten den ekonomiazko ihardunaren zaingoan datza
ekonomia-zergapidetzaren aldetikako arta.
4.- Ekonomia-dirubidetzaren aldetikako arta,
ekonomiazko ihardunarekiko zaingoa alor bereko teknikabideez baliatuz egitean datza.
5.- Ekonomia eta Herriogasun-Saileko Sailburuak
eta goreneko kargudunek alor honetako ihardutze-sailean edo ihardutze-sailetan
ekonomia arduralaritzazko zuzenketa-eskeak sartzeko duten eskubidean datza
ekonomia-arduralaritzazko arta.
6.- Lege-Egitamutarako guztiek eta Legegintza
Dekretoa edo arduralaritza-erabakien egitasmo guztiek herri-dirueskuraketa eta
gastuetan, ekonomiazko ihardunean, eta orohar Euskal Herriko Herriogasuntza
Nagusiari dagozkion gai guztietan izan dezaketen eragina neurtzeko ikuskatzean
datza ekonomia araupidetzaren aldetikako arta.
7.- Euskadiko Autonomia-Elkarteko ihardutze
sailak eta Erakundeak sortzea, kentzea eta birregituratzea, gostea zertan
dagoen, norantza jotzen duen eta nola aldatzen den eta hoiek egiten dituzten
zerbitzuen emankortasuna eta eginkortasuna neurtzeko ikaskaketan datza
ekonomia-erakuntzaren aldetikako arta.
Aldibaterako
Erabakiak
Lehenengoa - Guztizko
Diruegitamuen Legeak
Lege
honen II idazpuruan agintzen dena, Lege hau indarrean jarri ondoren onartu
daitezen Guztizko Diruegitamuen Legeekin izango da erabilgarri, eta lehengoek
orduan zeuden araupideak izango dituzte iaurpide.
Bigarrena
- Erakundegoren-mailako Arduralaritza
Lege
hau indarrean jarri eta hiru hilabeteko epearen barruan, Jaurlaritzak, Lege
honen Hirugarren Idazpuruak dakartzan sailkaketa eta zermugapenari egokituko dizkio
iadanik egon dauden Erakundegoren-mailako Izaikiak.
Hirugarrena
- Diru-sariak
Lege
honen 49garren eta 53garren Ataletan agintzen dena ez da hori indarrean jarri
aurretik zeuden mailegu eta zorrekin erabilgarri izango, hoiek lehen
erabilgarri ziren araupideak izango bait-dituzte jaurpide.
Laugarrena
- Eskubideen bermea
58garren
Atalean agindutakoa, bertan ohartemanda egon eta Lege hau indarrean jarri
ondoren sartu daitezen eskubide guztiekin izango da erabilgarri.
Azken
Erabakia Bakarra - Indarrean jartzea
Lege
hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian osorik argitaratu dedin egunaren
biharamonean jarriko da indarrean.