12/1982 Legea, abenduaren 28koa, industriaren birregituraketa eta eraldaketarako maileguentzako goren-muga zabalagotzezkoa.
1982-12-28Erakundea: Eusko Legebiltzarra
Argitalpena: EHAA, 1983/1/15, 6. zk.; EAO, 2012/4/26, 100. zk.
§
27. 12/1982 LEGEA, ABENDUAREN 28KOA, INDUSTRIAREN BIRREGITURAKETA ETA
ERALDAKETARAKO MAILEGUENTZAKO GOREN-MUGA ZABALAGOTZEKOA
Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen 1982garrenerako Guztizko Diruegitamuei buruzko Epailaren 24ko 3/1982 Legeko laugarren erabaki gehigarriak dionez, Jaurlaritzak Industriaren Suztapen eta Eraldaketarako baltzuaren bidez industria birregituratzeko eta eraldatzeko eman ditzan mai le guek ez dute guztira, gaudeneko ekonomia-urte honetan, bi mila miloe pesetatik gora joko.
Bestalde,
esandako Legeak, bere 30garren Atalaren 2.a zatian, jarrita dagoen 10.000
(hamar mila) miloeren mugen barruan, Autonomia-Elkarteak Industriaren
Suztapenerako eta Eraldakuntzarako Baltzurako lortu ditzan maileguei bi mila
miloe pesetarainoko gaudimenak eman ahal izango dizkiela erabakitzen du.
Ekonomiaren
eta gizartearen alorretako zioak, Industria eta Enerjia-Sailak hasitako larrialdiango
lan-alor eta enpresen birregituraketa bidea gelditu ez, eta jarritako laguntza
hoiek eskatzen ari diren industria-alor eta enpresenganaino heldu ahal izatea
dakarte.
Horretarako,
eta ekonomia-urte honen hasieratik abuzturarte burututako egintzapideak oinarri
hartuta egin diren orainarterako haztaketek lehenengoan jarritako zenbateko
hura gainditu egingo dela ohartematen dutenez gero, ekonomia-urte honetan
horretarako maileguentzat jarritako zenbatekoa gehitzea ezinbesteko gertatzen
da.
Horrekin
batean, Autonomia-Elkarteak lndustriaren Suztapenerako eta Eraldakuntzarako
Baltzuari eman diezazkiokeen gaudimenen muga ere jaso beharra dago, Baltzu
horrek politikabide hori egiteratzeko behar diren diruak bildu ahal ditzan.
Hala ere, gehitze hori Epailaren 24ko 3/1982 Legearen 30garren Ataleko
lehenengo zatian jarritako 10.000 (hamar mila) miloe pesetako guztizko muga
aldatuz egin beharrik ez dago, esandako Atal honen bigarren zatiko d) letran
Erakunde Burujabeek eta Agintaritza-Erakundeek lortu ditzaketen maileguentzat
jarri, eta hasieran 5.500 miloe jo eta ekonomiaurtearen gaudeneko aldi honetan
gehiegizkotzat jo daitekeen berarizko muga horrenbestetxe beheratuz egin bait
daiteke.
Lehenengo
Atala
Epailaren
24ko 3/1982 Legearen Laugarren Erabaki Gehigarrian jaurlaritzak bere
Ekonomia-Batzordearen saloz eta Industriaren Suztapen eta Eraldakuntzarako
Baltzuaren bidez industriaren birregituraketari eta eraldakuntzari laguntzeko
eman ditzakeen maileguentzat 1982garreneko jartzen zuen zenbatekoa mila eta
hirurehun miloe peseta gehitzen da.
2.
Atala
Epailaren
24ko 3/1982 Legearen 30garren Atalaren bigarren zatiko a) txatalean
Autonomia-Elkarteak Industriaren Suztapen eta Eraldakuntzarako Baltzuak lortu
ditzan maileguei gaudimena emateko jartzen zen goren-muga mila miloe peseta
jasotzen da.
3.
Atala
Epailaren
24ko 3/1982 Legearen 30garren Atalaren 2garren zatiko d) txatalean
Autonomia-Elkarteak bere Ihardutze-Sail Burujabeek eta herri nahiz
norbanako-jabetzapeko Erakundeek lortu ditzaten mailegutan bere gaudimena
emateko jartzen zaion muga mila miloe peseta beheratzen da.
Azken
Erabakia
Lege
hau Euskal Herriko Agntaritzaren Aldizkarian argitaratu dedin egunean bertan
jarriko da indarrean.