11/1998 Legea, apirilaren 20koa, Hirigintza Ekintzak sortutako Gainbalioetan Elkarteak izan behar duen Partaidetza zehazten duen Legea aldatzekoa.
1998-04-20Erakundea: Eusko Legebiltzarra
Argitalpena: EHAA, 1998/5/4, 80. zk.; EAO, 2011/12/31, 315. zk.
Indargabetua: 2006-09-20
§ 217. 11/1998 LEGEA, APIRILAREN 20KOA, HIRIGINTZA EKINTZAK SORTUTAKO
GAINBALIOETAN ELKARTEAK IZAN BEHAR DUEN PARTAIDETZA ZEHAZTEN DUEN LEGEA
ALDATZEKOA
Konstituzio Epaimahaiak,
1997ko martxoaren 20an emandako epaiaren bidez, balio barik utzi zituen
Lurzoruaren Araubide eta Hiri Antolamenduari buruzko Legearen Testu Bategina
onartzen duen ekainaren 26ko 1/1992 Legegintzako Errege Dekretuaren zenbait
atal; eta Eusko Legebiltzarrak, horren ostean, apirilaren 25eko 3/1997 Legea
onartu zuen, Hirigintza Ekintzak Sortutako Gainbalioetan Elkarteak izan behar
duen Partaidetza Zehazten duena, alegia.
Lurraren Araubideari eta
Balorazioei buruzko Legeak, alabaina, partaidetza horren gehienezko portzentaia
aldatu du, eta, ondorioz, ez dator bat Eusko Legebiltzarraren 3/1997 Legeak
finkatutakoarekin. Izan ere, gai hori arautzen duten arauak aplikatzerakoan
legezko segurtasuna bermatu behar denez, aldatu egin behar da 3/1997 Legea,
kontraesanik gerta ez dadin.
Atal bakarra
Aldatu egiten da,
ondoren adierazten den moduan, Hirigintza Ekintzak Sortutako Gainbalioetan
Elkarteak izan behar duen Partaidetza Zehazten duen apirilaren 25eko 3/1997
Legearen atal bakarra:
"Atal
bakarra
Honako era honetan gauzatuko da erakunde publikoen hirigintza-ekintzak
sortutako gainbalioetan elkarteak izan behar duen partaidetza:
1.- Hiri-lurraren
jabe direnek nahitaez eta dohainik utzi beharko diote udalari
hirigintza-zamatik iare dagoen eremuaren irabazizko
hirigintza-aprobetxamenduaren ehuneko hamar.
Bereoneratzeko lanen kasuan, udalari ez zaio aurretik
eraikitakoaren gaineko hirigintza-aprobetxamenduaren gehikuntzaren ehuneko
hamar baino egokituko.
2.- Hirigarri
den edo hiritzeko gai den lurraren jabeek nahitaez eta dohainik utzi beharko
diote udalari hirigintza-zamatik iare dagoen eremu edo alorraren irabazizko
hirigintza-aprobetxamenduaren ehuneko hamarrari dagokion lurra".
Azken Xedapena
Euskal Herriko Agintaritzaren
Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hartuko du indarra lege
honek.