11/1987 Legea, abenduaren 30ekoa, Euskadiko Autonomia-Elkarteko 1987garrenerako Aurrekontu Nagusien Legea 1988garrenean zehar luzatzea dela eta, zenbait gai arautzezkoa.
1987-12-30Erakundea: Eusko Legebiltzarra
Argitalpena: EHAA, 1987/12/21, 246. zk.; EAO, 2012/3/22, 70. zk.
§
96. 11/1987 LEGEA, ABENDUAREN 30EKOA, EUSKADIKO AUTONOMIA ELKARTEKO
1987GARRENERAKO AURREKONTU NAGUSIEN LEGEA 1988GARRENEAN ZEHAR LUZATZEA DELA ETA
ZENBAIT GAI ARAUTZEZKOA
ZIOEN ADIERAZPENA
Euskadiko Autonomia-Elkarteko 1988garrenerako Diruegitamu Nagusia, indarra izan behar dueneko urtea hasi aurretik Eusko Legebiltzarrak onartzerik izango ez duenez, diruizendapenen jaurpide Nagusiari buruzko eta Euskadiko Diruegitamu-Jaurpidearen 31/1983 Legearen IX Izenburuan ohartemandakoa osatu edo egokitu dezaten funtsezko zenbait alderdi, gaur eguneko gorabeheren eretzean, diruegitamuaren luzapen-aldirako arautu beharra dago.
Esandako
Lege horretako 142. atalean, bere aldetik, luzapen-aldian lansariak gehienera
zenbat jaso daitezkeen esaten da. Horri buruz, lehenengo atalak, 1988garreneko
Diruegitamuen Lege berria indarrean jarri arte erabili beharreko irizpideak
arautzen ditu.
Halaber,
Insalud-ek egindako osasunketa-sorozpidetzaren, Inserso-k egindako Sorozpide
eta gizarte-zerbitzuen alorrean Autonomia-Elkarteari egindako betebehar eta
zerbitzuak eskuratu izanak, baita 1988garreneko Urtarrilaren lehen-egunetik
aurrerako eragite-indarrez, Eskuraketen Bitariko Batzordeak 1987garreneko
Ekainaren 17an erabakitako Zuzentza-Arduralaritzaren ihardunbiderako gauzazko
eta diruzko baliapideez osatu izanak ere, horiek geure gain hartu izanagatikako
gastuei aurre egiteko beharrezkoak diren diruizendapenak egun horretatik
aurrera sartzea beharrezko egiten dute. Zerbitzu berri horiek duten
berarizkotasuna dela eta, luzapen-aldiko eraentzarako ahalbide batzuk eskatzen
dituzte, horrela gure Autonomia-Elkarteak bere gain hartu arte Erresumak egiten
zituen herri-zerbitzuak egiten jarraitzea arriskuan jarri gabe. Diruizendapenen
sarrera eta horien diruegitamu-jaurpidea horregatik ohartematen dira
behin-behingotasunez 2. atalean, Legebiltzarrak bere garaian onar ditzan
behin-betiko diruizendapenen kaltetan gabe.
Bestalde,
1987garreneko Diruegitamuen Legeak jasotzen duen eta Diruegitamuaren
Jaurpiderako 31/1983 Legean esandakoaren osagarri den diruizendapen-aldaketen
jaurpideari luzapen-aldian indarrean eustea berariz erasota uztea komeni dela
ematen du eta, hori, Diruegitamuen Lege horrek diruizendapenen Jaurpide
Orokorra luzapen-aldian ere behar bezala osatzen duela uste delako.
Bukatzeko,
Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltzarako Diruezarketei dagozkien luzapen-aldiko
lehen esandako diruegitamu-izendapenen aipamen zehatza egiten da, Diruezarketa
horietatik Euskal Herriari dagozkionak, arrazoizko denez, Erresumako
Diruegitamu Nagusien 33. Sailean
ohartematen direnak besterik izan ezin daitezkeela.
1. Atala - Langilegoaren lansariak
1.- 1988garreneko
Urtarrilaren lehen-egunetikako indarrez, Lehendakariaren, Lehendakariordearen,
Sail ezberdinetako Sailburuen, Sailburuordeen, Artezkarien, Artezkariordeen,
Lurralde-Ordezkarien eta Autonomia-Elkarteko Arduralaritza Nagusiaren eta honen
lan-jaurpidepean gabeko Ihardutze-Erakundeen zerbitzuan ari diren lanarien
1987garreneko lansariak, behin-behingoz, lansari-egitura beraz, erabateko
hainbatekoak ehuneko 4koan gehituz jasoko dira.
Behin-behinerako gehikuntza hori,
Azaroaren 25eko 27/1983 Legea egiteratuz Kondaira-Lurraldeetatik eskuratutako
lanarigoarentzat ehuneko 3,5ekoa izango da. Lege hori erabiliz eta ontzat
emandako karrerako herrilanarien edo aldi baterako lankidetzarako
arduralaritza-akurapenezkoen antzeko lanean ari izanik, haiei dagokien erabateko
ordainsaria baino txikiagoa aterako balitz, hori doakien lanarien ordainsariak
behin-behingoz, 1987garrenean jasotakoetatik ehuneko 4koa gehienez gehituz,
esandako taldeen lansarien berdinketa lortu arte, behar hainbat gehituko dira.
2.- Halaber,
1988garreneko Urtarrilaren lehen-egunetikako indarrez, Autonomia-Elkarteko
Arduralaritza Nagusiaren eta honen IhardutzeErakunde Burujabeen zerbitzuan ari
den lan-itunepeko lanarigoaren lansari-multzoak, elkarkidetasunerako xedez, ez
du 1987garrenekoaren eretzean, bere osoan behin-behingotasunez ehuneko 4 baino
gehiagokoa izaterik izango.
Gehikuntza hori, Azaroaren 25eko 27/1983
Legea egiteratuz Kondaira-Lurraldeetatik eskuratutako lanarien lansari-multzorako
ehuneko 3,5ekoa izango da, ehuneko horretan zernolako guztietatikakoa sartzen
dela, eta lansariak eta laneko baldintzak aurreko lerroaldiaren
erabiltze-eremuan sartzen diren lanariek berenezko dituenen kideko izan
ditzaten taldeentzat, ehuneko 4koa.
3.- Nolanahi
ere, geroko hobekuntzek edo gehikuntzek hartzekoak izan daitezen edo, horrela
aginduta dagoelako, hainbatekoak daudenean utzi beharreko izan ditzaten
ordainsari-zernolakoek, eurentzako berarizko araupidea izango dute jaurpide.
2.
Atala - Zerbitzu-Erakundeak
Euskadiko
Autonomia-Elkarteko 1988garrenerako Diruegitamu Nagusiak onartzen ez diren
bitarterako, Insalud-ek egindako osasunketa-sorozpidetzari eta Inserso-k
egindako sorozpidetza eta gizarte-zerbitzuei buruzkoan Eskuraketen Bitariko
Batzordeak, 1987garreneko Ekainaren 17an hartutako Erabakietan onartutako
zerbitzuen eskuraketari behin-behingotasunez aurre egin ahal izateko beharrezko
diren gastuen eta eskuraketen zerrendari buruzko diruizendapenak luzatutako
Diruegitamuan sartzeko eta Zuzentza-Arduralaritza ihardunerako gauzazko eta
diruzko baliapidez osatzeko ahalmena ematen zaio Jaurlaritzari.
3.
Atala - Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltza
Luzapenak
diraueno, Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltzaren pentzutango egitasmoei buruzko
diruegitamu-izendapenak Erresumako 1988garreneko Diruegitamu Nagusietako 33
Sailean egon eta Euskal Herriko Autonomia-Elkarteari dagozkionak izango dira.
Gehigarrizko
Erabakiak
Lehenengoa
- Diruizendapen-aldaketarako jaurpideak
Luzapenak
diraueno, diruizendapen-aldaketetarako jaurpidea, 1987garrenerako Diruegitamu
Nagusien 2/1987 Legean ohartemandako berarizko jaurpideez osatutako Euskadiko
Diruegitamu-Jaurpiderako 31/1983 Legean ematen den araupidetzaz arautuko da.
Bigarrena
- Osakidetzan gastuak ontzat emateko agintepideak
Euskadiko
Autonomia-Elkartearen 1984garrenerako Diruegitamu Nagusiei buruzko Jorrailaren
8ko 928/1965 Dekretoz onartu eta Abenduaren 20ko 30/1983 Legez aldatutako
Atalkako Idazkia den Erresuma Akuraketa-Legeko Azken Erabakietako Bigarreneko
c) hizkiko B) txatalean esaten denez, Ihardutze-Erakunde Burujabeekin
akuraketak egiteko aurrez eman beharreko baimena, hasierako diruegitamua 75
miloe pezeta baino gehiagokoa dutenetarako baino ez da beharrezko izango.
Azken
Erabaki Bakarra
Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin egun berean jarriko da indarrean, eta 1988garreneko Urtarrilaren lehen-egunetikako eragita-indarra izango du.