11/1982 Legea, azaroaren 24koa, Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen guztizko diruegitamuak onartzen dituen epailaren 24ko 3/1982 Legearen 35 eta 37.1 Atalak aldatzezkoa.
1982-11-24Erakundea: Eusko Legebiltzarra
Argitalpena: EHAA, 1982/12/16, 160. zk.; EAO, 2012/4/26, 100. zk.
§
26. 11/1982 LEGEA, AZAROAREN 24KOA, EUSKAL HERRIKO AUTONOMIA-LKARTEAREN UZTIZKO
DIRUEGITAMUAK ONARTZEN DITUEN EPAlLAREN 24KO
35 ETA 37.1 ATALAK ALDATZEZKOA
Diruegitamuei
dagozkien dirubideak egiteko behin-behingo modu bat bilatzea ezinbesteko behar
eta luzaezineko eginkizun gertatzen zenez gero, Jaurlaritzak, gaur Epailaren
24ko 3/1982 Lege bilakatu den Autonomia Elkartearen 1982garreneko Guztizko
Diruegitamuen Lege-Egitasmoa bidali zion Legebiltzarrari, horren 35 et 37.1 Atalean
Kondaira-Lurraldeek dagozkien diru-ekartekak egiteko modu batzuk jartzen
zirela.
Lege-Egitasmo
hori bere bideak egiten ari zela, eta osoko bilkurako aldian zegoela, hain
zuzen, Jaurlaritzak esandako Atal hoiei aldaketa batzuk egin nahia adierazi zuen,
Euskadi osoaren zuduak eta bere Kondaira-Lurraldeenak ere horrekin hobeki
bermatuta gelditzen zireneko ustean.
Araudi-mailako
eragozpenak zirela eta Lege-Egitasmoa onartu baino lehen aldakuntza hoiek sartzeko
biderik egon ez zenez gero Jaurlaritzak, indarrean dagoen Lege-Erapidetzak
aitortzen dion legegintza-arioa erabiliz, Eusko Legebiltzarrari eztabaidatu eta
onar dezan aurkeztu, eta honek honako LEGE
hau onartzen du.
Lehenengo Atala
Epailaren
24ko 3/1982 Legearen 35garren Atala aldatu egiten da, horren ordez honako hau
jarriaz:
"35garren
Atala.- Kondaira-Lurraldeen 1982garreneko ekonomia-urteango ekarketak.
Euskal
Herriko Autonomia-Elkarteko Diruegitamuetan eginda dauden diruizendapen guztiei
erantzuteko Kondaira-Lurraldeek 1982garreneko ekonomia-urtean ekarri
beharrekoak honela zehaztuko dira:
1.- a) Atal honen 2garrenean agintzen denaren kaltetan
gabe, Kondaira-Lurralde bakoitzeko Probintziaren Irabazi Erabilgarriaren
1981garranerako haztapena erabiliko da ekarketetarako irizpide gisa; honek
honako ehuneko hauetako ekarteak ematen ditu:
Arabak ehuneko 13,05763
Gipuzkoak ehuneko 33,31001
Bizkaiak ehuneko 53,63236
Autonomia Elkarte osoak ehuneko 100,00000
b) Kondaira-Lurralde guztiek Autonomia-Elkartearen Diruegitamuetarako
guztira ekarri beharreko berrogeita hamalau mila zortzirehun eta larogeita
hamabost miloe eta berrogeita hamairu mila peseten ehuneko hoiek aterako dira,
hurrengo c) zatian esaten den salbuespenarekin.
c) Diruegitamu hauetan Autonomia Hertzainaren gastutarako sartuta
dauden bi mila ehun eta hirurogeita hamahiru miloe bederatzirehun eta
hirurogeita hamabi mila pesetekiko a) zatiko ehunekoak heurak aterako dira
hasteko.
39garren Atalean agintzen denez, diru-zenbateko horretan
berri-berritako ezarketetango gastu izan eta behin-behingoan mila hirurehun eta
hirurogeita hemezortzi miloe bederatzirehun eta hirurogeita hamabi mila peseta
jotzen duen zatia, Kupoaren Bitariko Batzordearen 1981garreneko Abenduaren 28ko
erabakiak dionez aldakorra izango da.
Autonomia-Elkarteak Hertzainagatik urtean eskuratu ditzan diruen
guztizkoa, horren eretzean eta esandako Erabako hori oinarri dela Foru
Diputazioek Errasumari 1982garrenean ordaindu beharreko kupotik kendu ditzaketenak
heurak izango dira.
d) Atal honen 2garrenean ohartemandakoaren kaltetan gabe, Arabako
Foru-Diputazioak, b) eta c) zatietan esandako diru-zenbatekoan dagozkion
ehunekoak atera ondoren bi mila bostehun eta hogeita bi miloe bederatzirehun
eta berrogeita zazpi mila peseta beheratuko ditu, Erresuma Autonomia-Elkarteari
eskuratu eta horren ordez Arabako lurraldean Diputazioak nekazaritzaren,
mendien, abelazkuntzaren, errepideen, eta Erresumak, zehaztu gabe, eta orain
indargabetuta dagoen Arabarekingo Ekonomia-Itunea onartzezko Azaroaren 26ko
2948/76 Errege-Dekretoaren 18.1 Atala egiteratuz Diputazioarekin egindako
hitzarmenetan gastu ordezkagarritzat aitortutako beste alor batzutan
egiteratzen diharduen zerbitzuegatikako ordain gisa.
Araban ordain horren gai diren zerbitzu hoiek Gipuzkoako eta
Bizkaiko Kondaira-Lurraldeetan Jaurlaritzak egingo ditu, Diruegitamu-hauetango
diruizendapenen pentzutan.
e) Orobat Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko Foru-Diputazioek, b) eta c)
zatietan esandako diru-zenbatekotako bakoitzari dagokion ehunekoa aterata eman
dezanari, Ekonomia-Itunearen ondorioz heurek egiteraten dituzten Herriogasuntza
eta Lege-Sailaren zerbitzuen gostea kenduko diote. Goste hori, eskuratutako
agintepide horri erresuma-mailan jarritako balioaren ehuneko 6,24koa aterata
zenbatuko da. Horrela ateratzen diren mila hirurehun eta hamazazpi miloe
bederatzirehun eta larogeita hamazazpi mila pesetei Atal honen a) zatian dauden
ehunekoak atera, eta honako beherapen hauek ateratzen dira Foru Diputazio bakoitzarentzat:
Araba 172.099.000
peseta
Gipuzkoa 439.025.000 peseta
Bizkaia 706.873.000
peseta
Guztira 1.317.997.000
peseta
2.- Jaurlaritzak izendatutako hiru kidek eta
Foru-Diputazio bakoitzak izendatutako batek osatutako Eusko Jaurlaritzaren eta
Foru-Diputazioen arteko Bitariko Berdineango Batzorde batek zehaztuko ditu,
gehienerako bi hilabeteko epearen barruan, eta bere kideen erabateko gehiengoz
hartutako erabakiz, honako alderdi hauek:
a) Aurreko 1.eko a) letran aipatzen diren 1982garreneko ekarketei buruzko azken irizpideak.
b) Aurreko 1.eko d) zatiak dionaren arauera Arabako Foru-Diputazioari
azkenean 1982garrenerako aitortu behar zaizkion ordainak.
3.- Bitariko Berdineango Batzordearen
Erabakiak Atal honen 1-ean behin-behingorako jarritako ordainekiko iritziak eta
zenbatekoak aldatzea gertatuko balitz, Eusko Legebiltzarrera eramango
litzateke, onar dezan.
Onarpen
hori osoarekiko eztabaidaketa eta boto-emate baten bidez egindo da, zatikako
inolako ezein zuzenketa-eske egiterik ez dagoela. Eusko Legebiltzarrak
Erabakiei uko eginez gero, bat ez etortze horren arazoiak adierazi eta saloa
Bitariko Batzordeari bidaliko dio, berriz aztertu eta eztabaidatu dezan.
Bitariko
Batzordeak aurreko 2garrenean esandako epearen barruanerabakirik ez hartzea
gertatuz gero, Batzordeak bertako kideen jarreraren arrazoiak emanez,
Jaurlaritzari, honek bat ez etortzearen gai den auzia Eusko Legebiltzarraren
azken-erabakiaren esanera jarri dezan, dagokion txostena igorriko dio.
Erabakia
Lege honetako irizpideekin bat badator, Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasun
eta Diruegitamu-Batzordeari berehala jakinaraziko zaio.
4.- 36garren Atalean jarritako epetan aurreko
3garrenean ohartemandakoa bete dedinerarte eta ondorengo kontu-garbitasunaren kaltetan
gabe gerokoaren pentzutango aintzin ordainketak egin ahal izateko, Atal honen
1-ean dauden behin-behingo irizpideak erabiliz Foru-Diputazio bakoitzarentzat
atera dedin zenbatekoa kontatuko da.
5.- Atal honek ez du Autonomia Elkarte
osorako Erakunde eta Kondaira-Lurraldeen arteko harremanak araupetuko dituen
Legea baldintzapetzen".
2.
Atala
Esandako
Lege honen 37garren Ataleko 1 zatia aldatu egiten da, horren ordez hau jartzen
dela:
"37.1
Atala.- Hasiera baterako Lege honen 35garren Atalean zehaztuta gelditu diren
Kondaira-Lurraldeen ekarketei, Autonomia-Elkarteak Erresumaren agintepide
eta/edo zerbitzu hoiei erresuma osoan dagokion guztizko diru-izendapenaren eta
Kupoaren Legeak edo, horren ezean, Ekonomia-Itunearen Zazpigarren Behin-behingo
Erabakian jarritako eratxikipen-ehunekoaren arteko biderketa egin eta atera
dedina gehituko zaie, gehitze hoien hiru Kondaira-Lurraldeetarako zenbatekoa
Erresumarentzako guztizko kupoa gutxitu beharrekoa bera dela. Horrela
zehaztutako gehitze hoietako bakoitzaren zenbatekoa Kondaira-Lurraldeen artean
banatuko da, esandako 35garren Atalaren a) zatian dauden ehunekoen arauera.
Foru-Diputazioek,
Lege honen 36.1 Atalean jarritako epe-egunetatik horretzazko eratxikipen-Lege
edo Dekretoan argitaratu dedin eguna baino beranduago gerta daitezenetan
egiteratuko dituzte ekarketa hoiek, zati berdinetan edo, bestela, osorik,
argitalpen-egun hori Atal hartan jarritako azkenezko epe-muga baino beranduago
egitea gertatuz gero, argitalpen-egun horretatik hasi eta hamabost
egutegi-eguneko epearen barruan".
3. Atala
Lege
hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedin egunean bertan
jarriko da indarrean.