Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

11/1981 Legea, azaroaren 18koa, Enerjia eta Meatzen Aurrezte eta Hazkuntzarako Aztertegia sortzeari buruz.

1981-11-18

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1981/12/11, 101. zk.; EAO, 2012/5/4, 107. zk.

§ 14. 11/1981 LEGEA, AZAROAREN 18KOA, ENERJIA ETA MEATZEN AURREZTE ETA HAZKUNTZARAKO AZTERTEGIA SORTZEARI BURUZ

ZIOEN ADIERAZPENA

Enerjia, ekonomia-ekintzapidearen funts-funtsezko alderdi gertatzen da, bai orain eta bai hurbileko etorkizunean ere. Horregatik Jaurlaritzak, bere Egitasmoan, arlo horretango ekintza sail bat zehaztu zuen, lehenengo eta behin enerjia aurreratzeari buruzkoak azpimarratuz, Autonomia-Elkartearen enerjia-beharraren handia kontutan izanaz gero arlo horretan oso ondorio onak lortu bait-daitezke guztizko zenbatekoz.

Egitasmoan, bestalde, uraren bidezko eletraindarra, enerjia-iturri batzuetako bateangoa eta enerjia-bide berriak gehitzea moduko beste enerjiabaliapide batzuen beharrezko hazkuntzaren eta suztapenaren beharra ere erasota uzten zen. Halaber, enerjiaren alorrean, gerora begirako azterlanen garrantzia ere aipatzen zen alderdi hori, Lege honetan, jeolojia eta meatzekiko ikerlanera ere zabaltzen dela.

Autonomia-Elkarteak garrantzizko helburu ditu esandako ekintzapide hoiek suztatzea eta hoiei indar ematea; horregatik, bere Ataletan eta bereziki 10garren Atalaren 11 eta 16garrenetan eta 11garren Atalaren 2garrenaren c) zatian Autonomia-Elkarteari gai horretzazko gaitasuna ematen dion Euskal Herriko Autonomia-Estatutoaren arauera, gai garrantzitsu honetango berarizko ekintzapide eta jakintza bildu ditzan horretarakoxe ihardutze-erakunde bat sortarazteak komenigarri dirudi. Hori da hain zuzen, Enerjia eta Meatzen Aurrezte eta Hazkuntzarako Aztertegia deritzan Ihardutze-Erakunde Buru jabe bat sortarazten duen Lege honen xedea.

Lehenengo Atala

Enerjia eta Meatzen Aurrezte eta Hazkuntzarako Aztertegia sortarazten da, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzako Ihardutze-Sail Burujabe, herrilege-alorreko Zer gisa, bere xedeak egiteratzeko legezko nortasundun, eta arduralaritza-ekonomiatan bere ogasunen eta izendatu dakizkion diruen eraentzarako buru jabe.

2. Atala

Ihardutze-Erakunde Burujabeentzako erabilgarri diren guztizko agintzek, aurrerantzean jarri eta horrelakoekin erabilgarri izan daitezen arauek eta Lege honetan agindutakoek diotenez ihardungo du "Enerjia eta Meatzen Aurrezte eta Hazkuntzarako Aztertegia" Ihardutze-Erakunde Burujabeak.

3. Atala

Enerjia eta Meatzen Aurrezte eta Hazkuntzarako Aztertegia Jaurlaritzako Industria-Sailari atxikita egongo da.

4. Atala

Enerjia eta Meatzen Aurrezte eta Hazkuntzarako Aztertegiak bere gain izango ditu enerjia aurreratzeko eta enerjia-modu berriak gehitzeko xedezko ekintzapideekiko azterlanen suztapena eta laguntza, helburu hoiei darizkien ekintzapideak burutuz, eta honako egiteko hauek berariz izendatzen zaizkiola:

a) Enerjiari iraunarazteko eta bateango enerjia-iturriekiko ekintzapideak suztatzea.

b) Ur-jauzietatikako enerjia eta, orohar, enerjia berriztagarri moeta guztiak lortzeko egitasmoak suztatzea eta hoiei laguntza ematea. Halaber, nukleo-hausketatikakoak ez beste ondakin-moeta guztiak enerjia-iturritarako erabiltzeari ere lagunduko dio.

c) Enerjia-modu berrien hazkuntza aztertzea, eta horrelako egitasmoen egiterapenean eskuhartzea.

d) Enerjiaren alorreko teknika-ikerlana suztatzea, eta bai enerjiarekin zerikusia duten antolapidetza-ogasunak eta industria-zerbitzuak ere.

e) Meatzekiko eta beste jeolojia-baliapideekiko azterlana eta ustiaketa suztatzea.

5. Atala

Bere egitekoak betetzeko Enerjia eta Meatzen Aurrezte eta Hazhuntzarako Aztertegiak eraentze eta baliatze-ekintza-moeta guztiak egiteratu ahal izango ditu, indarrean dauden legeek jarritako mugez besterik gabe.

6. Atala

Honako eskuarte hauek izango ditu Aztertegiak bere ekintzapideen dirubidetarako:

a) Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Guztizko Diruegitamuetan egin dakizkion diru-izendapenak, eta bai Erresumaren eta beste Herri-Erakundeen Guztizko Diruegitamuetan egin dakizkionak ere.

b) Herri nahiz norbanako-jabetzapeko Iraskunde edo Erakundeek emandako dirulaguntza, bestelako laguntza eta maileguak.

c) Aztertegiak bere egitekoen eremuan ihardunda atera ditzakeen irabaziak.

d) Indarrean dauden legean arauera eman dakioken beste ezein eskuarte.

7. Atala

1.- Artezte-Batzordea eta Artezkari Nagusia ditu Enerjia eta Meatzen Aurrezte eta Hazkuntzarako Aztertegiak bere Artezkaritza-Sail.

Artezte-Batzordeari dagokio Aztertegiaren guztizko politika-bideak jartzea eta iharduna zaintzea, eta Lehendakari batek sei Batzordekidek osatuko dute. Lehendakaria eta sei Batzordekideak Jaurlaritzak izendatuko ditu, bost Industria-Sailburuaren saloz eta bat Euskal Herriko Unibersitateko Erretorearen saloz. Izendapen hoiek Lurralde-Antolaketa eta Alor-Politikaren Batzordeari ezagutaraziko zaizkio.

Artezkari Nagusiari Aztertegiaren eraentza eta artezlaritza dagozkio, eta Jaurlaritzak izendatuko du Industria-Sailburuaren saloz.

2.- Batzordearen eztabaidaketa eta erabakitzejaurpideak, 1958 garreneko Uztailaren 17ko Ardu ralaritzabide-Legearen I Idazpuruko II Atalburuan ohartemandakoari atxikiko zaizkio.

8. Atala

1.- Eusko Jaurlaritza sei hilabetez behin aurkeztuko da Lurralde-Antolaketa eta Alor-Politikaren Batzordearen aurrean Aztertegiaren orotariko ekintzapideekiko eta bere ogasun eta dirubide egoerarekiko argipideak ematera.

2.- Urteoro, ekonomia-urtea bukatu eta hurrengo hiruhilabetekoaren barruan, Aztertegiaren ihardunaren urterako egitasmoak aurkeztuko dizkio, idatziz, esandako Batzorde horri.

Azken Erabakiak

Lehenengoa

Industriaren eta Ekonomia eta Herriogasunaren Sailek emango dituzte, bakoitzak berari dagokion agintzapide-eremuan, Lege hau egiteratzeko eta erabiltzeko beharrezko izan daitezen agindu guztiak.

Bigarrena

Lege hau, "Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian" argitaratu dedin egunean jarriko da indarrean.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra