Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

10/1996 Legea, abenduaren 27koa, Euskal Autonomi Elkarteko 1997. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituena.

1996-12-27

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1996/12/31, 251. zk.; EAO, 2012/1/20, 17. zk.

§ 185 10/1996 LEGEA, ABENDUAREN 27KOA, EUSKAL AUTONOMI ELKARTEKO 1997. URTEKO AURREKONTU OROKORRAK ONARTZEN DITUENA

I IDAZPURUA

EUSKADIKO 1997. URTEKO AURREKONTU OROKORREN ONARPENA ETA EDUKINA

1. Atala -Onarpena

      1.-     Onartu egiten dira Euskal Autonomi Elkarteko 1997. urteko Aurrekontu Orokorrak, betiere, lege honek ezartzen duen bezala.

      2.-     Eusko Legebiltzarraren Aurrekontua ere lege honen barruan sartzen da, hala ezartzen baita maiatzaren 17ko 1/1988 Legegintza Dekretuaren 25.2.a) atalean. Legegintza-dekretu horrek bere baitan jasotzen ditu Euskal Herriko Ogasuntza Nagusia eratzen duten eta indarrean dauden oinarri-irizpideei buruzko xedapenak.

      3.-     1996ko abenduaren 31z geroztik sor daitezkeen erakundeei eta dagozkien aurrekontuei ezarriko zaie lege hau.

2. Atala - Autonomi elkarteko administrazioaren aurrekontua

      1.-     Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren aurrekontuaren gastuen egoera­orrian 709.878.340.000 pezeta jasotzen dira ordainketetarako diru-izendapenetarako. Konpromisozko diru-izendapenei dagokienez, berriz, 100.769.000.000 pezeta zehazten dira bertan; azken diru-izendapen horiek 1997az geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa I. eraskinean zehazten da.

      2.-     Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren aurrekontuaren diru-sarreren egoera-orrian 709.878.340.000 pezeta jasotzen dira.

      3.-     Unibertsitatearen Eraberrikuntzari buruzko abuztuaren 25eko 11/1983 Legearen 54. atalaren arabera, Euskal Autonomi Elkarteak Euskal Herriko Unibertsitateari emango dion dirulaguntza osoa 22.107.600.000 pezetakoa da. Hona hemen egin den banaketa: 20.435.000.000 pezeta gastu arrunta finantzatzeko eta 1.672.600.000 pezeta inbertsioak finantzatzeko.

3. Atala - Erakunde autonomiadunen aurrekontuak

      1.-     Erakunde autonomiadunen aurrekontuetako gastuen egoera-orrietan ordainketetarako diru-izendapenak eta konpromisozkoak jasotzen dira honako banaketaren arabera:

-  Osakidetza-Servicio Vasco de Salud: ordainketetarako diru-izendapenei dagokienez, 172.039.300.000 pezeta. Konpromisozko diru-izendapenetarako, berriz, 2.910.000.000 pezeta jasotzen dira; azken diru-izendapen horiek 1997az geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa lege honen I. eraskinean zehazten da.

-  Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea-Instituto de Alfabetización y Reeuskaldunización de Adultos: ordainketetarako diru-izendapenei dagokienez, 3.540.100.000 pezeta. Konpromisozko diru-izendapenetarako, berriz, 2.268.000.000 pezeta jasotzen dira; azken diru-izendapen horiek 1997az geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa lege honen I. eraskinean zehazten da.

-  Euskal Herriko Polizi Ikastegia-Academia de Policía del País Vasco: ordainketetarako diru-izendapenei dagokienez, 1.566.116.284 pezeta. Konpromisozko diru-izendapenetarako, berriz, 455.000.000 pezeta jasotzen dira; azken diru-izendapen horiek 1997az geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa lege honen I. eraskinean zehazten da.

-  Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea-Instituto Vasco de Administración Pública: ordainketetarako diru-izendapenei dagokienez, 1.278.000.000 pezeta. Konpromisozko diru-izendapenetarako, berriz, 43.000.000 pezeta jasotzen dira; azken diru-izendapen horiek 1997az geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa lege honen I. eraskinean zehazten da.

-  Euskal Estatistika Erakundea-Instituto Vasco de Estadística: ordainketetarako diru-izendapenei dagokienez, 1.133.229.045 pezeta. Konpromisozko diru-izendapenetarako, berriz, 1.000.000 pezeta jasotzen dira; azken diru-izendapen horiek 1997az geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa lege honen I. eraskinean zehazten da.

-  Soin Hezkuntzarako Euskal Erakundea-Instituto Vasco de Educación Física: ordainketetarako diru-izendapenei dagokienez, 423.180.000 pezeta. Konpromisozko diru-izendapenetarako, berriz, 1.000.000 pezeta jasotzen dira; azken diru-izendapen horiek 1997az geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa lege honen I. eraskinean zehazten da.

-  Emakumearen Euskal Erakundea-Instituto Vasco de la Mujer: ordainketetarako diru-izendapenei dagokienez, 301.300.000 pezeta.

-  Osalan-Instituto Vasco de Seguridad y Salud Laborales: ordainketetarako diru izendapenei dagokienez, 1.190.139.000 pezeta.

      2.-     Aipatutako erakunde autonomiadunen aurrekontuen diru-sarreren egoera-orrietan jasotzen den zenbateko osoa eta ordainketetarako bakoitzari dagokion diru-izendapenen zenbatekoa berdinak dira. Hala ere, zehaztuta, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea-Instituto Vasco de Administración Publicaren diru-sarreren egoera-orrietan 188.000.000 pezeta sartzen dira, Soin Hezkuntzarako Euskal Erakundea-Instituto Vasco de Educación Físicaren diru-sarreren egoera-orrietan 100.000.000 pezeta, Euskal Estatistika Erakundea-Instituto Vasco de Estadísticaren diru-sarreren egoera-orrietan 36.527.000 pezeta eta Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea-Instituto de Alfabetización y Reeuskaldunización de Adultosen diru-sarreren egoera-orrietan 30.000.000 pezeta, guztiak ere beren diruzaintzako gerakinetakoak.

4. Atala - "Euskal Irrati-Telebista" herri erakundearen eta bere kudeaketa baltzuen aurrekontua

      1.-     "Euskal Irrati-Telebista" herri-erakundearen 1997. urteko ustiapen-aurrekonturako eta kapital-aurrekonturako, hurrenez hurren, 15.734.507.000 pezeta eta 5.448.507.000 pezeta izendatzen dira. Diru-baliabideak, halaber, zenbateko berekotzat jotzen dira.

      2.-     Irrati eta Telebistako herri-zerbitzuak kudeatzeko herri-baltzuen aurrekontuetan honako izendapen hauek onartzen dira:

      3.-     Kudeaketarako herri-baltzu horientzat jarritako diru-baliabideen zenbatekoa eta baltzu bakoitzarentzat onartutako ordainketetarako diru-izendapenen zenbatekoa berdinak dira.

      4.-     "Euskal Irrati-Telebista" Herri Erakundea Sortzeko maiatzaren 20ko 5/1982 Legearen 44. atalaren arabera, onartzen dira, batetik, "Euskal Irrati-Telebista" herri-erakundearen aurrekontu finkatua eta, bestetik, Irrati-Telebistako herri-zerbitzuak kudeatzeko herri-baltzuen aurrekontu finkatua. Ordainketetarako diru-izendapenen barruan, 19.647.730.000 pezeta dagozkio ustiapen-aurrekontuari eta 6.135.091.000 pezeta, berriz, kapital-aurrekontuari. Diru-baliabideak zenbateko berekotzat jotzen dira.

5. Atala - Energiaren euskal erakundearen aurrekontua

      Energiaren Euskal Erakundearen ustiapen-aurrekonturako eta kapital-aurrekonturako, hurrenez hurren, 1.533.310.000 pezeta eta 2.301.095.000 pezeta izendatzen dira ordainketetarako diru-izendapenen barruan. Bestalde, 1.700.000.000 pezetako diru-saia onartzen da geroan gerta daitezkeen konpromisoetarako. Azken diru-izendapen horiek 1997az geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa I. eraskinean zehazten da.

6. Atala - Lege honen 4. atalean sartzen ez diren herri baltzuen aurrekontuak

      1.-     Lege honen 4. atalean sartzen ez diren herri-baltzuen ustiapen-aurrekontuan eta kapital-aurrekontuan zehazten dira baltzu bakoitzari dagozkion diru-izendapenak. Ordainketetarako diru-izendapenei dagokienez, 54.380.000.000 pezeta eta 26.294.849.000 pezeta ezarri dira, hurrenez hurren, eta gerorako konpromisozko diru-izendapenei dagokienez, berriz, 18.823.777.000 pezeta. Azken diru-izendapen horiek 1997az geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa I. eraskinean zehazten da.

      2.-     Ordainketetarako diru-izendapenei aurre egiteko begiz jotako diru-baliabideak diru-sarreren egoera-orrietan zehazten dira. Diru-sarrera horiek eta aurreko lerroaldikoak zenbateko berdinekoak dira.

      3.-     Baltzu bakoitzaren ustiapen-aurrekontuan eta kapital-aurrekontuan begiz jotako izendapenen eta diru-baliabideen zenbatekoak II. eraskinean zehazten dira.

7. Atala - Bermeak emateko muga

      1.-     1997ko ekonomi ekitaldian zehar, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak, gehienez, 7.000.000.000 pezeta erabili ahal izango ditu abalak emateko edozein motatako eragiketak direla eta.

      2.-     1997ko ekonomi ekitaldian zehar, halaber, finantza-erakundeek egiten dituzten abal-eragiketak, baldin eta partaidetzako diru-izendapenak bermatzeko badira, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak birfinkatu ahal izango ditu zati batez, horretarako, dagozkion hitzarmenak eginda. Eragiketon zenbatekoari aurreko lerroaldian jasotako muga bera ezarriko zaio.

8. Atala - Zorpetze eragiketak egiteko muga

      1.-     Euskal Autonomi Elkarteak egin eta indarrean dauden zorpetze-eragiketen zenbatekoa, edozein agiri-motatan gauzatzen direla ere, ezin izango da 354.886.000.000 pezetatik gorakoa izan 1997ko abenduaren 31n.

      Diruzaintzako aldi baterako premiei aurre egiteko gauzatu daitezen kreditu-eragiketen zenbatekoa ez zaio egotziko lehen aipatutako muga horri, kreditu-eragiketok urtebete baino gehiagorako ez badira.

      2.-     Aurreko lerroaldian baimendutako mugaren barruan, Euskal Autonomi Elkarteko 1997ko zorpetze-zenbatekoa, gehienez ere, 38.955.000.000 pezetara iritsi ahal izango da. Zuzenbide pribatuko erakundeen 1997ko kanpo-zorpetzea, gehienez ere, 3.989.366.000 pezetara iritsi ahal izango da.

II IDAZPURUA

GASTUEN EGOERA ORRIA

I ATALBURUA

DIRU IZENDAPENEN MOTAK. BEREZITASUNAK

9. Atala - Diru izendapen handigarriak eta finantzabideak

      1.-     Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz Indarrean dauden Lege Xedapenen Bateratutako Testua Onartzeko irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren 24, 25 eta 26. ataletan ezarritakoaren aurka jo gabe, lege honen III. eraskinean azaltzen diren diru-izendapenak handitu egin ahal izango dira 1997. urtean. Diru-izendapenok Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren eta bere erakunde autonomiadunen aurrekontuetan sarturik egon beharko dute. Bestalde, handitze-muga izango dute, hain zuzen ere, derrigorrezko onarpena duten obligazioen zenbatekoa.

      2.-     Handigarritzat jotzen diren diru-izendapenen eta aipatzen diren gainerako diru-izendapenen gehikuntzek honako finantzabideak izango dituzte:

a)   Ukitutako eskubideen benetako bilketaren araberako gehikuntzak finantzatzeko, hasieran aurreikusitako diru-sarrerez gain jasotako diru-sarreren soberakinak izango dira oinarri.

b)   Lurralde historikoek Estatuari ordaindu behar dioten kupoa neurri berean gutxitzea ekartzen duten gehikuntzak finantzatzeko, lurralde historikoek berek finantzatuko dute gutxitu den kopuru bera, betiere, lege honen 25. atalean 1997rako ezarritako ekarpen-koefizienteen arabera.

c)   Finantza-modu zehatzik ez dutenak finantzatzeko, Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz Indarrean dauden Lege Xedapenen Bateratutako Testua Onartzeko irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren 24.3 atalean ezarritako jardunbidea erabiliko da.

      3.-     Horrez gain, Jaurlaritzaren Kontseiluak diruzaintzako gerakinen kontura handitu ahal izango ditu "Zenbait sailen gastuak" saileko gastuen egoera-orrian azaltzen diren diru-izendapen handigarriak, baita, hala badagokio, "Euskadi XXI" Plana egitetik sortutako premiak finantzatzekoak ere.

10. Atala - Konpromisozko diru izendapenak

      1.-     Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz Indarrean dauden Lege Xedapenen Bateratutako Testua Onartzeko irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren 32 eta 33. ataletan ezarritakoa horrela izanik ere, horrez gain, salbuespen gisa, Jaurlaritzaren Kontseiluak, Ogasun eta Herri Administrazio eta Herrizaingo sailen proposamenez, baimena eman ahal izango du Herrizaingo Saileko 22230 Egitarauan eta Euskal Herriko Polizi Ikastegia erakunde autonomiadunaren aurrekontuetako egitarauetan jasotzen ez diren konpromisozko diru-izendapenak egiteko. Jardunbide horri jarraituko zaio hain zuzen, baldin eta, gauzazko inbertsioak direla, horniketa-eragiketak direla, laguntza teknikoa nahiz Ertzaintzaren hedapenak ekarritako tresneri alogerak direla eta, eta Kupoaren Batzorde Bitarikoaren erabakiek horrela agintzen dutelako, aipatutako diru-izendapenen zenbatekoak hurrengo urteetako aurrekontuetan oinarriturik badaude.

      2.-     Era berean, Jaurlaritzaren Kontseiluak, Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren proposamenez, "Euskadi XXI" Planari atxikitako aurrekontuetako partidetan aurrez izendatu gabeko konpromisozko diru-izendapenak sortzeko baimena eman dezake. Berehala eman beharko zaio Eusko Legebiltzarreko Ekonomi, Ogasun eta Aurrekontu Batzordeari aipatutako baimen horien berri.

11. Atala - Diru izendapen aldagarriak

      1.-     Euskal Autonomi Elkarteak Ertzaintzaren arloan dituen aginpideak finantzatzeko diru-izendapenek diru-izendapen aldagarrien izaera izango dute. Xedapen honen barruan sartuko dira, batetik, prestatze-bidean dagoen Ertzaintzarako diru-izendapenak; bestetik, lanean diharduen Ertzaintzarakoak, eta, azkenik, Administrazio Orokorreko aurrekontuan eta Euskal Herriko Polizi Ikastegia erakunde autonomiadunaren aurrekontuan jasotako diru-izendapenak.

      2.-     Aurreko lerroaldiak aldagarritzat jotzen dituen diru-izendapenak sartu edo handitu eta ezabatu edo murriztu ahal izango dira, betiere, Kupoaren Batzorde Bitarikoak Ertzaintzari buruz hartutako erabakien arabera.

      3.-     Jaurlaritzaren dekretu bidez gauzatuko da diru-izendapenen aldaketa; dekretu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da.

12. Atala - Langilegoaren arloko diru izendapenak

      1.-     Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz Indarrean dauden Lege Xedapenen Bateratutako Testua Onartzeko irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren 22. atalean jasotakoaren ondorioetarako, funtzionarioen, estatutupeko langileen, lan-hitzarmen finkoko langileen eta aldi baterako langileen arloko aurrekontu-zerrendaren muga-izaera esaten denean honako hauei ezarriko zaie izaera hori, alegia, funtzionario, estatutupeko langile eta lan-hitzarmen finkoko langileen zerrenda osoari; aldi baterako langileen kasuan lanpostu-kopuruari baino ez zaio ezarriko.

      2.-     Lanpostu berriak sortzeko, ezinbestekoa izango da, aldi berean, urteko kostu gordin bera edo handiagoa duten beste lanpostu batzuk iraungitzea.

      3.-     Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz Indarrean dauden Lege Xedapenen Bateratutako Testua Onartzeko irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren 66.3 atalean zehaztutako ondorioetarako, eta 1997. urterako bakarrik, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorraren aurrekontuen I. atalburuari dagozkion 122, 131, 132, 161 eta 162. kontzeptuen barruan dauden gastuek lotura-izaera izango dute kontzeptuaren mailan.

      4.-     Osakidetza-Servicio Vasco de Salud erakunde autonomiadunaren kasuan, aurrekontuen I. atalburuari dagozkion 151, 152 eta 162. kontzeptuen barruan dauden gastuek lotura-izaera izango dute kontzeptuaren mailan.

13. Atala - Jarduteko gastuen diru izendapenak

      Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz Indarrean dauden Lege Xedapenen Bateratutako Testua Onartzeko irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren 66.3 atalean zehaztutako ondorioetarako, eta 1997. urterako bakarrik, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren eta bere administrazio-erakunde autonomiadunen aurrekontuen gastuen egoera-orrietan sartutako ordainketetarako diru-izendapenek muga-izaera eta lotura-izaera izango dituzte atalburuaren mailan sail eta egitarau bakoitzerako ekonomiako sailkapenari dagokionez; aurrekontu horiek II. atalburuari dagozkio, hain zuzen ere, jarduteko gastuen atalburuari. Hala eta guztiz ere, Aurrekontuaren gastuen zehaztasunetan gastu ezkututzat jotzen diren diru-izendapenek ez dute horrelako izaerarik, eta horregatik, atalburutik beherako mailetan, ez da beharrezko izango diru-izendapenen transferentziarik egitea, baina, hala ere, gastua dagokion kontabilitate-atalean kokatu beharko da.

II ATALBURUA

DIRU IZENDAPENEN ARAUAK. ALDAKETAK

14. Atala - Diru izendapenen transferentzien arauak

      1.-     Hurrengo lerroaldietan azaltzen diren berezitasunen aurka jarri gabe, Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz Indarrean dauden Lege Xedapenen Bateratutako Testua Onartzeko irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuak arautuko ditu Euskal Autonomi Elkarteko eta bere erakunde autonomiadunen Aurrekontu Orokorretako diru-izendapenen transferentziak 1997. urteko ekitaldian.

      2.-     Beharrezko diren transferentziak egin ahal izango dira honako kasuetan:

a)   Administrazio Orokorreko aurrekontuaren "Lanean diharduen Ertzaintza" Egitarauaren eta Euskal Herriko Polizi Ikastegia erakunde autonomiadunaren aurrekontuaren "Euskal Herriko Polizi Ikastegia" Egitarauaren artean transferentziak egin ahal izango dira, hain zuzen aurrekontuak Ertzaintzaren hedapenak eragindako diru-beharretara egokitu ahal izateko; egitarau bietako bakoitzaren diru-izendapenetan ere berdin jokatuko da. Horretarako, Herrizaingo Saileko aurrekontuan azaltzen diren transferentzia arruntak eta kapital-transferentziak doituz, aurrekontu bietan gehikuntzak eta urripenak egingo dira.

b)   Euskal Eskola Publikoari buruzko otsailaren 19ko 1/1993 Legearekin bat, hezkuntza-sistema berriz antolatzeko behar diren baliabideak eskuratzeko premiazko egokitzapenei aurre egiteko. Eragiketa horien berri Eusko Legebiltzarrari eman beharko zaio.

      Era berean, hezkuntza-itunetarako, sare pribatuko soldatak parekatzeko eta ikastola pribatuei diruz laguntzeko kredituak egokitzeko beharrezko transferentziak egin ahal izango dira aurrekontuetako egitarau batzuen eta besteen artean, horiek egiteko baimena ematea Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari dagokiolarik.

c)   Europako Batasuneko diruarekin batera finantzatutako egitasmoak burutzeko diren diru-izendapenak hornitzeko. Eragiketa horien berri Eusko Legebiltzarrari eman beharko zaio.

      3.-     Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz Indarrean dauden Lege Xedapenen Bateratutako Testua Onartzeko irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuan zehaztutako diru-izendapenen transferentzien arauak ezarriko zaizkie bai 1997ko Aurrekontu Arruntari, bai aurreko ekonomi ekitaldietatik datozen gerakinei, betiere, Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz Indarrean dauden Lege Xedapenen Bateratutako Testua Onartzeko irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren 88. ataleko 1. lerroaldian xedatutakoaren aurka ez badoa.

      4.-     Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz Indarrean dauden Lege Xedapenen Bateratutako Testua Onartzeko irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren 69. atalean aipatzen diren transferentzien arauetako mugapen orokorrak ez zaizkie ezarriko "Euskadi XXI" Planari atxikitako partidetatik sortzen diren transferentziei, ez eta partida horietarako izendatutako transferentziei ere. Diru-izendapen horien artean era guztietako transferentziak egin ahal izango dira, bat ere mugapenik gabe.

15. Atala - Diru izendapenak aurrekontuan sartzeko modua

      1.-     Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz Indarrean dauden Lege Xedapenen Bateratutako Testua Onartzeko irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuak arautuko du 1997ko Aurrekontuan diru-izendapenak sartzeko modua.

      2.-     Jabetza kentzeko gastuen diru-izendapenak sartzen badira aurrekontuan, Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz Indarrean dauden Lege Xedapenen Bateratutako Testua Onartzeko irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren 90.1 atalak ezartzen duen denbora bi ekitaldikoa dela ulertuko da.

16. Atala - Bestelako aldaketak

      1.-     Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz Indarrean dauden Lege Xedapenen Bateratutako Testua Onartzeko irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren 83. atalak aipatzen duen gehienezko ehunekoa ez da kontuan hartuko baldin eta gaitu beharrekoa foru-aldundien aurrekontuak benetan aldatzeak ekarritako diru-sarrerak badira.

      2.-     Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak baimenduko ditu herri-baltzuen aurrekontu-aldaketak, baldin eta administrazio -berrantolaketak edo taldearen baltzu-berrantolaketak badira aldaketon iturburu, eta berrantolaketok, erakundeen administrazioa ukitzeaz gain, erakunde horietarako aurreikusitako finantza-egoeraren orriak edo dagozkien aurrekontuak ere ukitzen badituzte.

      3.-     Eusko Legebiltzarrak 1993ko ekainaren 23an euskal osasun-sistemari buruz hartutako erabakiaren ildotik, 1997. urtean zehar, Osakidetza-Servicio Vasco de Salud erakundearen aurrekontuetan behar diren aldaketa guztiak egin ahal izango zaizkie diru-izendapenei, halako moduz non erakundearen laguntza-zentroekin ezarriko diren kontratu-egitarauen edukinak abian jartzeko adinako finantzak eratu ahal izango diren. Aldaketen helburua, halaber, tresna horiek aurrerantzean ere izatea eta zabaltzea da.

      4.-     Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz Indarrean dauden Lege Xedapenen Bateratutako Testua Onartzeko irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren 98. atalaren arabera, SPRILUR, ABk parte hartzen duen herri-baltzu bakoitzaren aurrekontua aldatzeko ez da inolako izapiderik behar izango, baldin eta, batetik, SPRILUR, ABren akzio-partzuerren kopurua eta partzuer bakoitzaren zorra, banan-banan hartuta, aldatzen den arren, SPRILUR, ABk baltzu hori finantzatzeko izendatutako kopuru osoa aldatzen ez bada eta, bestetik, lege honen 8. atalarekin bat, zor osoa ere aldatzen ez bada.

      5.-     Herri-baltzuen aurrekontuetan aldaketak sortzen badira eta, aldi berean, Inbertsio Estrategikoen Fondoari dagozkion jarduketak legezko bihurtzea onartzen duen Jaurlaritzaren Kontseiluaren akordioren bat betetzeko badira, edo Jaurlaritzaren Kontseiluak onartutako garrantzizko edozein plan, egitarau eta jarduerak sortutakoak badira, Jaurlaritzaren Kontseiluak emango du horietarako baimena, Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren proposamenez.

III ATALBURUA

LANSARIEN ETA HARTZEKO PASIBOEN ARAUAK

17. Atala - Lansarien gehikuntza

      1.-     Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorrean eta bere erakunde autonomiadunetan diharduten baina 1997ko urtarrilaren 1ean lan-hitzarmenekoak ez diren langileen urteko lansari osoek ezin izango dute aldaketarik izan 1996an ezarritako lansariekiko.

      2.-     Lan-hitzarmenekoak ez diren langileak esaten denean, hau adierazi nahi da, alegia, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomiadunetako karrerako funtzionarioak eta bitarteko funtzionarioak direla. Halaber, Osakidetza-Servicio Vasco de Salud administrazio-erakunde autonomiaduneko estatutupeko langileak ere hartzen dira lan-hitzarmenekoak ez diren langiletzat.

      Justizi Administrazioan lan egiten duten langileen lansariek dagokien araudia jarraituko dute.

      3.-     Lehenengo lerroaldian adierazitakoa horrela bada ere, lanpostuen edukina dela-eta ezinbestekoak diren egokitzapenak egin ahal izango dira lansari osagarri finko eta aldizkakoetan. Batez ere, euskal administrazio publikoen eremuan antzerako zailtasun teknikoa, dedikazioa, erantzukizuna, arriskua edo nekea duten funtzioak ordaintzeko ezarritako lansariekin zerikusi zuzena duten lanpostuei izendatutako lansarien parean jartzeko egiten badira egokitzapenok. Era berean, kontuan hartuko dira egitarau bakoitzerako izendatutako langile-kopurua aldatzetik sortutako aldaketak, egitaraurako finkatutako helburuak zelako mailan lortu diren, eta hura aplikatzean bakoitzak lortutako emaitzak.

      4.-     Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen barruan dauden funtzionarioen oinarrizko lansariak 1997ko urtarrilaren 1eko ondorioekin eguneratuko dira. Lege horren 78. atalean jasotakoari lotu beharko zaio eguneratze hori, bai eta lege horren 79. atalean arautzen diren osagarrien zenbatekoaz Jaurlaritzaren Kontseiluak zehaztuko duenari ere.

      5.-     Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorreko, bere erakunde autonomiadunetako, zuzenbide pribatuko herri-erakundeetako eta herri-baltzuetako lan-hitzarmeneko langileen urteko lansari osoek, 1997ko urtarrilaren 1eko ondorioekin, ezin izango dute aldaketarik izan 1996an ezarritako lansariekiko, baina lana antolatzeko nahiz lanpostuak sailkatzeko sistemak aldatuta sortutako kopurua ez doa goian ezarritakoaren kontra. Era berean, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen eremuan ez dira gehikuntzatzat hartuko, langile bakoitzari ezar dakiokeen hitzarmen kolektiboaren arabera, bakoitzari bere lan-homogeneizaziotik sortutako zenbatekoak.

      6.-     Aurreko lerroaldian jasotakoa, hortaz, 1997ko guztizko lansariei dagokien goi-muga da; hori, gero, negoziazio kolektiboaren bidez ezarri eta emango zaie banakakoei.

      7.-     Lege honen ondorioetarako, guztizko lansariak esaten denean, hau adierazi nahi da, alegia, kasuan kasuko langileek, 1996an zehar, sortutako lansari guztiak (soldatazkoak nahiz soldataz bestekoak) eta gizarte-ekintzako gastu guztiak. Hala ere, badira zenbait salbuespen:

a)   Gizarte Segurantzako prestazioak eta kalte-ordainak.

b)   Enplegu-emaileak Gizarte Segurantzako sistemari ordaindu beharreko kotizazioak.

c)   Leku-aldatzeei edo lan-iraizpenei dagozkien kalte-ordainak.

d)   Langileak egindako gastuengatiko kalte-ordainak.

      8.-     Guztizko lansarien aldaketak homogeneotasunaren arabera kalkulatuko dira konparaketaren bi aldietarako, bai langileen kopuruari eta antzinatasunari dagokienez, bai lanaldi-motari, lanari eta gainerako lan-baldintzei dagokienez.

      9.-     Lehendakariaren, lehendakariordearen, sailburuen, goi-kargudunen eta antzekoen 1997ko lansariak, beharrezkoa bada, gehitu egin ahal izango dira. 1996ko abenduaren 31n indarrean zeudenekin konparatuz, gehienez ere, atal honetako hirugarren lerroaldiaren indarrez Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomiadunetako lan-hitzarmenekoak ez diren langileen urteko lansari osoei ezarriko zaien igoera aplika dakieke, aipatutako hirugarren lerroaldian adierazten diren langileen administrazio-homogeneizazioak dakartzan gehikuntzak salbu.

      Edonola ere, maila goreneko funtzionarioen ordainsarien egitura errespetatu ahal izateko, zuzendariei eta antzekoei ez zaie aplikatuko aurreko lerroaldiaren bukaeran azaldu den salbuespena.

      Atal honetako lehen lerroaldian agertutako langileen aldera beren ordainsariak parekatuta ez dituzten aldi baterako langileek beraiekin asimilatuta dauden langileentzako igoera bera izango dute. Salbuespenak izango dira zenbateko finkoa duten ordainsariak; hauei lerroaldi honetako lehen idazatian adierazi den igoera aplikatuko zaie.

      10.-  Banakakoentzako osagarriek, aldi baterako osagarriek eta zerbitzuagatiko kalte-ordainek arau bereziak izango dituzte.

18. Atala - Ertzaintzako langileak

      Jaurlaritzaren Kontseiluak erabakiko du zein den Ertzaintzako langileek guztira jasoko duten lansari osoa, betiere, Kupoaren Batzorde Bitarikoak horretarako ezarriko dituen dotazioak kontuan hartuta. Nolanahi ere, aurreko atalean ezarritako edukina eta irizpideak ezarriko zaizkie.

19. Atala - Hitzarmen kolektiboak izenpetzeko baldintzak

      1.-     Jaurlaritzaren Kontseilua izango da, Ogasun eta Herri Administrazio Sailak txostena eman ondoren, honako hauek onartuko dituena: Euskal Autonomi Elkartearen Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomiadunetako lan-hitzarmeneko langileen gain eragina duten hitzarmen kolektiboak, soldaten berrikuspenak edo lehendik izenpetuta dauden hitzarmenei oso-osoan edo zati batean atxikitzeko akordioak edo horietara zabaltzeko akordioak. Euskal Autonomi Elkarteko erakunde-administrazioko herri-baltzuetako edo zuzenbide pribatuko herri-erakundeetako lan-hitzarmeneko langileen gain eragina dutenean, berriz, izenpetu aurretik Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren txostena izango da beharrezko eta, gero, Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordeak emandako aldeko irizpena.

      2.-     Aurreko lerroaldian jasotakoaren ondorioetarako, honako hauek bidali beharko zaizkio Ogasun eta Herri Administrazio Sailari: akordio-egitasmoa, 1996ko guztizko lansariak eta egitasmo horretan bildutako ekonomi alderdi guztien balioztapena. Agiri horiek guztiak eskuratu ondoko egunetik 15 eguneko epearen barruan, aipatutako sailak dagokion txostena emango du. Txosten horretan, herri-gastuan eragina duten ekonomi alderdi guztiak aipatuko dira, betiere, Euskal Autonomi Elkarteko Ekonomiaren Kontrolari eta Kontabilitateari buruzko ekainaren 30eko 14/1994 Legean ezarritako ekonomiaren kontrolaren aurka jarri gabe.

20. Atala - Euskal Autonomi elkarteko herri baltzu eta zuzenbide pribatuko herri erakundeetako zuzendaritza taldekideak

      1.-     Atal honetan aipatzen diren langileek edozer dela eta urtean jasoko dituzten gehienezko soldataren zenbatekoak, bermatu gabeko kopuruko pizgarriak barne direla, ezin izango dira Eusko Jaurlaritzako sailburuek urtean jasotzen dituzten lansari osoak baino handiagoak izan.

      2.-     Goi Kargudunen Lansariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legearen 4. ataleko 2. lerroaldian agintzen dena betetzeko, kudeaketaren eraginkortasunaren araberakoak izango dira pizgarriak ebaluatu eta emateko irizpideak. Bi alderdik neurtzen dute aipatutako kudeaketaren eraginkortasuna: bata, herri-erakunde edo herri-baltzu bakoitzaren urteko aurrekontuen betetze-maila; bestea, aurrekontuokin batera doan urteko txostenean bildutako helburu kualitatiboen betetze-maila. Herri-baltzu edo herri-erakunde bakoitzeko gobernu-organoek eta administrazio-organoek erabakiko dute zein modu eta alditan ordainduko diren pizgarri horiek.

      3.-     Euskal Autonomi Elkarteko herri-baltzuetako eta zuzenbide pribatuko herri -erakundeetako zuzendaritza-taldeetako langileekin ezin izango da kalte-ordainik hitzartu, dagokion erakunde-administrazioko erakundearekiko legezko lotura inoiz galtzen denerako.

21. Atala - Hartzeko pasiboetarako diru izendapenak

      1.-     Pentsioak eta bestelako eskubide pasiboak ordaindu, indarrean dauden arau berezietan xedatutakoarekin bat etorriz bidezkoak diren kasuetan eta kopuruen arabera ordainduko dira.

      2.-     Maiatzaren 13ko 1/1986 Legegintza Dekretua ezarriz, hartzeko pasiboak direla-eta zorduntutako pentsioak, 1997ko urtarrilaren 1eko ondorioekin, ehuneko bi koma sei jasoko dira (%2,6), betiere beharretsi zaizkien ezaldiak bete dituzten langileei.

IV ATALBURUA

ITUNPEKO IKASTETXEEN GASTUEI AURRE EGITEKO EKONOMI MODULUA

22. Atala - Itunpeko ikastetxeen gastuei aurre egiteko ekonomi modulua

      1.-     Aurrekontuen Lege honetan irakaskuntza-maila bakoitzerako azaltzen den zenbateko osoa banatzeko orduan, gastuei aurre egiteko eskola-unitate bakoitzari dagokion ekonomi moduluaren urteko guztizko zenbatekoak honako hauek izango dira:

      Lehen Mailako Hezkuntzari dagokionez, honako modulu hau aplikatuko da 1997ko irailetik aurrera:

      Lehen Mailako Hezkuntza: 6.302.133

      1997/98 ikasturtetik aurrera arudi bidez zehaztuko dira heziketa-zikloak osatzen dituzten lanbide-arloetako modulu guztiak.

      2.-     Lege honen IV. eraskinean finkatutakoak dira hezkuntza-maila bakoitzaren moduluko osagaiak eta horietako bakoitzaren zenbatekoak.

      3.-     Haur Hezkuntzako 2. zikloko, Lehen Mailako Hezkuntzako eta DBHko 1. zikloko mailetako modulu osoko osagaiez gain, euskarako irakasle espezifikoen benetako kostua finantzatuko da, euskarari benetan dedikatutako orduen arabera, behar bezala zuritu eta gero. Halako irakasleek lan egiten duten ikastetxeetan baino ez da ordainduko kontzeptu hori, horretarako onartutako kodadro pedagogikoen arabera.

      Finantzaketa hori jasotzeko eskubidea izateko eskatzen diren baldintza orokorrak hauek dira:

a)   Hezkuntza eta Kultura Sailaren uztailaren 11ko 138/1983 Dekretuan eskatutako titulua izatea.

b)   Tutore izan gabe, A ereduko itundutako unitateetan irakastea.

      1996/97 ikasturtea amaitu arte baino ez du dirulaguntzarik jasoko figura horrek (hau da, 1997ko abuzturarte); ordutik aurrera, ikastetxe bakoitzerako ezarritako irakasle/gela ratioaren barruan sartuko da.

      4.-     Atal honetako 1. idazatian zehaztutako modulu ekonomikoek gehieneko muga ekonomikoak hartzen dituzte, irakasleen eta irakasle ez diren langileen gastuak bertan sartuta direla.

      Aurreko lerroaldian ezarritakoa hala izan arren, ordainketa eskuordetua daukaten mailetan, inoren kontura diharduten langileen antzinatasuna ordaintzeko, irakasle bakoitzak ikastetxean daukan benetako antzinatasuna kontuan hartuta ordainduko da.

      5.-     Lege honen IV. eraskinean zehaztutako moduluan jasotzen diren langile-gastuen zenbatekoa langileei ordaintzeko baino ez da erabiliko, irailaren 8ko 293/1987 Dekretuaren 20. atalean ezaritako moduan.

      6.-     Itunpeko irakaskuntza-maila emateko behar diren irakasleez gain, Administrazioak ordainduko ditu zuzenean jadanik egon dauden laguntza-irakasleen soldatak.

      1996/97 ikasturtea amaitu arte baino ez du dirulaguntzarik jasoko figura horrek (hau da, 1997ko abuzturarte); ordutik aurrera, ikastetxe bakoitzerako ezarritako irakasle/gela ratioaren barruan sartuko da.

      7.-     Hezkuntza-itunen araudia onartzen duen irailaren 8ko 293/1987 Dekretuaren xedapen gehigarrietako bosgarrenak ezartzen duenez, toki-korporazioen titularitateko zentroei eusteko, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin horretarako izenpetutako hitzarmenetan jasotako moduan jokatu behar da. Harik eta hitzarmenak egiten diren artean, itunpeko ikastetxeei ematen zaien tratua emango zaie haiei ere ondorio guztietarako.

      8.-     DBHko 1. zikloa ezartzen dela-eta, 1997ko urtarriletik aurrera HB1eko unitateak sortuko dira maila horretan. Beraz, baimenak eman eta gero, unitateak itundu ahal izango dira egun horretatik aurrera.

III IDAZPURUA

DIRU SARREREN EGOERA ORRIA

I ATALBURUA

FORU ALDUNDIEN EKARPENAK

23. Atala - Ekarpen orokorra

      1.-     1997. urtean, foru-aldundiek Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren aurrekontuko diru-izendapenei aurre egiteko egin behar duten ekarpen orokorra 347.119.700.000 pezetakoa da. Diru-kopuru hori 57.853.283.333 pezetako sei ordainalditan banatuko da eta, hain zuen ere, otsailaren, apirilaren, ekainaren, uztailaren, urriaren eta azaroaren lehen hamabostaldian egingo dira ordainketak. Foru-aldundiek Euskal Autonomi Elkarteko aurrekontuari egin beharreko ekarpenak, alegia, 1997, 1998, 1999, 2000 eta 2001 urteetakoak Zehazteko Metodologia Onartzen duen urriaren 31ko 6/1996 Legearen eraskineko 1. atalean ezarri zen metodoa, eta horixe erabili da aipatu diru-kopuruaren banaketa erabakitzeko.

      2.-     Aurreko puntuan azaldutako ekarpen orokorra kalkulatzeko, honako hauek hartu dira kontuan:

a)   Foru-aldundiek 1997rako egin duten bilketa-aurreikuspena 853.112.100.000 pezetakoa da, hain zuzen ere, urriaren 31ko 6/1996 Legearen eraskineko 2. atalean beren-beregi aipatzen diren diru-sarrerei dagokien zenbatekoa.

b)   Balio erantsiaren gaineko zerga indarrean sartu zenean foru-aldundiek galdu zituzten diru-baliabideak direla eta, foru-aldundientzako konpentsazio garbia 53.746.100.000 pezetakoa da, horrela ateratzen baita urriaren 31ko 6/1996 Legearen eraskineko 2. ataleko 1.a) puntuan aurreikusitako kalkuluaren arabera.

c)   Itundutako zergazko diru-sarrerak direla eta, foru-aldundien alde sortutako korritu garbiak 134.800.000 pezetakoak dira.

d)   Hona hemen sartu beharreko kenkariak:

-  1996. urteko kupoa dela eta, Estatuari egin beharreko kitapena: aurreikusitako zenbatekoa 9.144.100.000 pezetakoa da.

-  Estatuari 1997. urtean ordaindu beharreko kupo garbia: 13.221.300.000 pezeta, aldeko zeinua duela.

-  Ertzaintza finantzatzeko 1996ko kitapena, hain zuzen ere, Estatuari ordaindu beharreko kupo garbiaren kitapenean zenbatua: 139.500.000 pezeta, aldeko zeinua duela.

-  Ertzaintzaren 1997ko finantzabidea, hain zuzen ere, Estatuari ordaindu beharreko kupo garbiaren kalkuluan zenbatua: 57.279.300.000 pezeta.

-  Gizarte Segurantzako kudeaketa-erakundeei lotutako eskualdaketak finantzatzeko 1996ko kitapena, hain zuzen ere, Estatuari ordaindu beharreko kupo garbiaren kitapenean zenbatua: 1.059.600.000, aldeko zeinua duela.

-  Gizarte Segurantzako kudeaketa-erakundeei lotutako eskualdaketen 1997ko finantzabidea, hain zuzen ere, Estatuari ordaindu beharreko kupo garbiaren kalkuluan zenbatua: 221.011.200.000 pezeta.

e)   Ekarpen orokorrari egin beharreko kenketa: Autonomi Elkarte Osorako Erakundeen eta bertako Lurralde Historikoetako Foru Organoen arteko Harremanei buruzko azaroaren 25eko 27/1983 Legearen 22. ataleko hirugarren puntuan aurreikusitako politikak egiteko Jaurlaritzak behar duen diru-kopurua, alegia, 0 pezeta. Izan ere, urriaren 31ko 6/1996 Legearen eraskineko hirugarren xedapen gehigarriaren babespean onartutako aurrekontuak finantzatzeko izendatutako diru-kopuruen artean sartzen direla ulertzen baita bai lehen esandako atalean aipatutako politikak eta eginkizunak gauzatzeko izendatutako diru-kopuruak ere.

f)    Ekarpen orokorrari egin beharreko kenketa: zailtasunak dituzten industri enpresentzako ekintza-plan berezia finantzatzeko diru-kopurua, alegia, 3.500.000.000 pezeta.

g)   Ekarpen orokorrari egin beharreko kenketa: Inbertsio Estrategikoetarako Fondoa finantzatzeko diru-kopurua, alegia, 6.390.000.000 pezeta.

h)   Ekarpen orokorrak, bestalde, 1.000.000.000 pezeta gehiago izango ditu, hain zuzen ere, foru-aldundiek Zor Publiko berezia jaulki eta banatzeagatik lortuko dituzten etekin garbietan Euskal Autonomi Elkarte osorako erakundeek duten esku-hartzea dela eta, izan ere, urriaren 31ko 6/1996 Legearen eraskineko bigarren xedapen gehigarriak hala ezartzen baitu.

24. Atala - Berariazko ekarpenak

      1.-     Aurreko atalak aipatzen duen ekarpen orokorraz gain, urriaren 31ko 6/1996 Legearen eraskineko 7. atalean aurreikusitako berariazko ekarpenak egin beharko dituzte foru-aldundiek. Ekarpen horiek, hain zuzen, aurreko ataleko lehenengo puntuan finkatutako sei epe haietan egin beharko dira.

      2.-     Hona hemen berariazko ekarpenok:

a)   Euskal Autonomi Elkarteko Aurrekontuan Ertzaintzarentzat jasotzen diren gastuen finantzabidea: 57.139.800.000 pezeta.

b)   Gizarte Segurantzako kudeaketa-erakundeei lotutako eskualdaketen finantzabidea, aginpide hori autonomi elkarte osorako erakundeei dagokien heinean: 203.062.100.000 pezeta.

c)   Azaroaren 25eko 27/1983 Legearen 22. ataleko hirugarren puntuan jasotako politikak eta eginkizunak burutzeko Eusko Jaurlaritzak behar duen diruaren zati bat: 0 pezeta. Izan ere, urriaren 31ko 6/1996 Legearen eraskineko hirugarren xedapen gehigarriaren babespean onartutako aurrekontuak finantzatzeko izendatutako diru-kopuruen artean sartzen direla ulertzen baita bai lehen esandako atalean aipatutako politikak eta eginkizunak gauzatzeko izendatutako diru-kopuruak ere.

d)   Zailtasunak dituzten industri enpresentzako ekintza-plan berezia finantzatzeko behar den diruaren zati bat: 3.500.000.000 pezeta.

e)   Inbertsio Estrategikoetarako Fondoa finantzatzeko behar den diruaren zati bat: 6.390.000.000 pezeta.

25. Atala - Ekarpen koefizienteak

      Aurreko ataletan zehaztutako zenbatekoei ondoko ehunekoak ezarriz ateratzen da lurralde historiko bakoitzak egin beharreko ekarpena. Hona ehunekook:

ARABA:                 %15,31

BIZKAIA:               %52,96

GIPUZKOA:          %31,73

II ATALBURUA

ZERGA IZAERAKO ARAUAK

26. Atala - Tasak

      1.-     Euskal Ogasun Orokorraren tasak, baldin eta, oinarriaren ehunekotan finkatu gabe egoteagatik edo oinarri hori dirutan balioztaturik ez egoteagatik, zenbateko finkoa badute, igon egingo dira, hain zuzen ere, 1996an ezargarri izan den zenbatekoari bat koma zero hogeita sei (1,026) ezarriz.

      2.-     Hona hemen igoera horretatik kanpo geratzen diren tasak: maiatzaren 10eko 3/1996 Legeak abere hil berrien okelak eta oilategietako okelak ikuskatu eta kontrolatzeko zerbitzuetarako ezarritako tasak, eta lege honetan eguneratzen diren tasak.

      3.-     Lehenengo puntuan ezarritako koefizientea ezarriz lortzen diren emaitzak bostekoetara biribilduko dira, goitik nahiz behetik.

      4.-     Aldatu egiten da Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Administraritzaren Ariel eta Herri Prezioei buruzko maiatzaren 31ko 3/1990 Legearen 142. atalaren testua, Konstituzio Auzitegiaren abenduaren 14ko 185/1995 Sententziarekin bat etorriz. Hona hemen oraindik aurrera izango duen idazketa berria:

"142. Atala - Herri-prezioaren kontzeptua

1.-    Zuzenbide publikoaren araubideari jarraituz emandako zerbitzuengatik edo egindako jarduerengatik ordain daitezen diru-kontraprestazioak herri-preziotzat hartuko dira, baldintza hauek betetzen badira:

a)   Zerbitzu edo jarduera horiek ez daitezela izan administratuek derrigorrez eskatu edo hartu beharrrekoak.

b)   Zerbitzu edo jarduera horiek arlo pribatuak eman edo egiten dituenak izan daitezela.

2.-    Aurreko zenbakian xedatuta dagoenaren ondorioetarako, ez dira administratuek borondatez eskatutakotzat hartuko honako kasuetan:

a)   Legez edo araudiz hala egitera behartzen direnean.

b)   Beste edozein jarduera egiteko, edo zenbait eskubide eta ondorio juridiko lortzeko, aurretiaz bete beharreko baldintza direnean".

      5.-     Maiatzaren 31ko 3/1990 Legearen II. idazpuruan "Ariel orokorrak" deitzen den I. atalburuari sail bat gehitzen zaio:

"1.01.01. saila - Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomiadunetako langileak hautatzeko deialdietako inskripziorako arielak.

Zergagaia.

Ariel honen zergagaia hauxe da: Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorrera eta bere erakunde autonomiadunetara sartzeko hauta-probak egiteko beharrezkoak diren zerbitzuak emateko, Administrazioak egiten dituen jarduerak. Hona hemen jardueron zerrenda:

a)   Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorrak eta bere erakunde autonomiadunek langileak hautatzeko egindako deialdien barruko prozesuetan parte hartzeko eskabide-orria interesatuei ematea.

b)   Interesatuek eskabide-orria aurkeztea.

Zergadurua.

Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorrak eta bere erakunde autonomiadunek langileak hautatzeko egindako deialdien barruko prozesuetan parte hartzeko eskabide-orria jasotzen duten pertsona fisikoak eta aipatutako eskabide-orri hori aurkezten dutenak dira ariel-mota honen zergaduruak.

Zerga-zorraren sorrera.

Eskabide-orria eskatzen denean, eta eskabide-orria aurkezten denean sortuko da zerga-zorra.

Une horietan eskatuko da ariela ordaintzea.

Ordainkizuna.

Honako taula honen arabera eskatuko da ariela:

      6.-     Idazketa berria ematen zaie maiatzaren 31ko 3/1990 Legearen 51, 52, 53 eta 54. atalei. "2.02.02 saila.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak eman eta eskainitako ondasun eta zerbitzuei buruzko ariela":

"51. Atala - Zergakizuna

Hauxe da ariel honen zergakizuna:

1.-    Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak paperean egindako argitalpeneko ale solteak erostea.

2.-    Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko IV. sailean testuak sartzea (Justizi Administrazioa), eta V. sailean testuak sartzea (iragarpenak).

52. Atala - Zergadurua eta ariel-salbuespenak

1.-    Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko zerbitzuak eta ondasunak eskatzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoak dira ariel-mota honen zergaduruak.

2.-    Aurreko puntuan esandakoa hala izan arren, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen diren xedapenak eta iragarpenak Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorreko organoek izapidetutako administrazioko kontratazioetarako jardunbideetakoak badira, kontratazioaren jardunbidea erabaki behar duten organoak bere baitan hartzen dituzten Eusko Jaurlaritzako sailak izango dira zergaduruak.

3.-    Lege honetako 16.1 atalean aurreikusitako salbuespenarekin bat etorriz, honako zergaduru hauek baino ez dira salbuetsiko ariel-mota honetatik:

a)    Euskal Herriko Agintaritzaren Al-dizkariak paperean egindako argi-talpeneko ale solteak erosteko or-duan, honako hauek: diren instituzioak direlako, Administra-zioan daukaten mailagatik, ematen duten zerbitzu publikoa hobea izateko, edo beren argitalpenekin ordain-trukea egiteko, aldizkariaren banaketa ofiziala jaso behar dutela-eta, horrela izendatzen diren organo, instituzio eta erakundeak.

b)    Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko IV. sailean testuak sartzeko (Justizi Administrazioa), eta V. sailean testuak sartzeko (iragarpenak), honako hauek:

1)   Euskal Autonomi Elkarteko instituzio komunetako organoak, Administrazioko kontratazioetarako jardunbideei buruzko xedapenak eta iragarpenak salbuespen direla.

2)   Justizi Administrazioa derrigorrez Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar diren iragarpen eta ediktuei dagokienez, baldin eta dohaineko sorospen juridikoa jasotzeko eskubidea aitortuta duten prozesuetatik sortutakoak badira iragarpen eta ediktuok.

53. Atala - Zerga-zorraren sorrera

Zerbitzuak bete eta ondasunak eskaintzen direnean sortuko da zerga-zorra. Hala ere, eskabidea egin aurretik ere ordain daiteke ariela.

54. Atala - Ordainkizuna

Honako taula honen arabera eskatuko da ariela:

      7.-     Maiatzaren 31ko 3/1990 Legearen II. idazpuruan Nekazaritza eta Arrantzako sailordetzetako arielei buruzko III. atalburuari sail bat gehitzen zaio:

"4.03.04. saila.- Nekazaritzako ekoizpen ekologikorako araubidea kontrolatzeko zerbitzuen arielak.

Zergakizuna.

Hauxe da ariel honen zergakizuna: nekazaritzako ekoizpen ekologikorako araubidea kontrolatzeko agintarien zerbitzuak ematea, bai ofizioz, zein norbeak eskatuta. Hona hemen zerbitzuok:

1.-  Espedienteak izapidetzea, eta enpresen inskripzioa egitea, bai ekoizpenean diharduten nekazaritzako enpresena, bai elaborazioa egiten duten industriena eta bai beste herrialde batzuetatik inportatzen duten enpresena. Epigrafe honetan sartzen diren espedienteak makinak berriztatu, gehitu, lekuz aldatu eta beste batzuk jartzeko espedienteak dira, baita titularitatea edo titularraren izena aldatzeko espedienteak ere. Puntu honetan sartzen dira, halaber, indarrean dauden legeak betetzen diren ikuskatu, egiaztatu eta kontrolatzea.

2.-  Babestutako azalpenak erabiltzeko eskubidea duten produktuei buruzko egiaztagiriak, zirkulatzeko txartelak, eta etiketak eta kontraetiketak, ematea eta agiriak ontzat ematea. Puntu honetan sartzen dira, halaber, indarrean dauden legeak betetzen diren ikuskatu, egiaztatu eta kontrolatzea.

Zergadurua.

Aurreko atalean aipatutako zerbitzuak har ditzaten pertsona fisiko edo juridikoak eta erakundeak dira ariel-mota honen zerdaguruak.

Zerga-zorraren sorrera.

Ariel-mota honen zergakizunaren 1. taldean aipatutako jardueren zerga-zorraren sorrera lehenengo inskripziorako eskabidea aurkezten denean gauzatzen da, hain zuzen Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren kontrolpean bere jarduera jarri eta ekoizpenean diharduten nekazaritza eta abeltzaintzako enpresek, elaborazioa egiten duten industriek eta inportazioan diharduten enpresek.

Ariel-mota honen zergakizunaren 2. taldean aipatutako jardueren zerga-zorraren sorrera agiriak egitean gauzatzen da, hain zuzen, babestutako azalpenak erabiltzeko eskubidea duten produktuei buruzko egiaztagiriak, zirkulatzeko txartelak, eta etiketak eta kontraetiketak, ematean eta agiriak ontzat ematean.

Ordainkizuna.

Honako taula honen arabera eskatuko da ariela:

1.-  Ariel-mota honen zergakizunean aipatzen diren 1. taldeko jarduerak: 10.000 pezeta.

2.-  Ariel-mota honen zergakizunean aipatzen diren 2. taldeko jarduerak: salmentako batez besteko prezioa eta babestutako azalpenak dituen produktu-kopurua biderkatuz ateratzen den zenbatekoari 100eko 0,5 ezarrita lortzen dena.

Ariela kitatzea.

1.-  Ariel-mota honen zergakizunean aipatzen diren 1. taldeko jarduerak kitatu, zorra sortzen den unean kitatuko dira.

2.-     Zergaduruak dira ariel-mota honen zergakizunean aipatzen diren 2. taldeko jarduerei dagokien zerga-zorra zehaztu eta horren diru-sarrera egin behar dutenak, jarraian aipatutako egunak baino lehenago, Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailean urteroko kitapen-aitorpenak eginez:

a)   irailaren 30a baino lehenago, ekoizpenean diharduten nekazaritzako enpresetako titularren kasuan.

b)   martxoaren 31 baino lehenago, abeltzaintzako ustikaketetako titularren kasuan.

c)   abenduaren 31 baino lehenago, elaborazioan edo inportazioan diharduten industrien kasuan.

      8.-     Idazketa berria ematen zaio maiatzaren 31ko 3/1990 Legearen 71. atalari, "1.07.01 saila.-Titulu-agiriak emateagatiko ariela"ren ordainkizunari buruzkoari:

"71. Atala - Ordainkizuna

Honako taula honen arabera eskatuko da ariela:

      9.-     Idazketa berria eman zaie maiatzaren 31ko 3/1990 Legearen 118, 119, 120, 121 eta 122 atalei. "11.01 sail bakarra.- Euskal Herriko Autonomi Elkartearen jabetzapeko portuetan egindako zerbitzu orokor eta berarizkoegatikako arielak":

"118. atala.- Zergakizuna

Honako zerbitzu hauek ematea da ariel-mota honen zergakizuna:

T-1 sari-taula.- Itsasuntziak.

Sari-taula honetan sartzen direnak: itsasuntziak portuko uretan ibiltzea, itsas seinaleez eta balizez baliatzea, itsasoz portura iristeko bidea ematen duten portuko lan eta instalazioez baliatzea, eta itsasuntzi bakoitzari agindu zaion atrake-tokian, untzia lotzeko puntuan edo aingura botata egotea.

T-2 sari-taula.- Pasaia.

Sari-taula honetan sartzen direnak: bidaztiek orokorrean egiten duten erabilpena, bai portuarena, bai moila eta pantalanena, eta bai lurreko irisbideena, zirkulazioko bideena eta itsas estazioena ere.

T-3 sari-taula.- Salgaiak.

Sari-taula honetan sartzen direnak: salgaiak direla eta, orokorrean egiten den erabilpena, bai portuarena, bai moila eta pantalanena, eta bai lurreko irisbideena, zirkulazioko bideena eta manipulazio-guneena ere (biltegiratzeko guneenak sartu gabe).

T-4 sari-taula.- Itsas arrantzako untzientzako zerbitzuak.

Sari-taula honetan sartzen dira jardunean dabiltzan arrantzuntziek egindako erabilpenak, eta itsas arrantzako produktu freskoak direla-eta egindako erabilpenak: itsasotik portura iritsi eta atrakatuta egoteko aukera ematen duten portuko lan eta instalazioez baliatzea, untzia lotzeko agindutako puntu finkoez edo aingura botata egoteko tokiaz baliatzea, eta manipulazio-guneez eta portuko zerbitzu orokorrez baliatzea.

T-5 sari-taula.- Kirol eta aisialdiko untzientzako zerbitzuak.

Sari-taula honetan sartzen dira kirol eta aisialdiko untziek egindako erabilpenak: itsasotik portura iritsi eta atrakatuta egoteko aukera ematen duten portuko lan eta instalazioez baliatzea eta itsasuntzi bakoitzari agindutako atrake-tokian, untzia lotzeko puntuan edo aingura botata egotea; era berean, hor sartzen dira bidaztiek eta tripulanteek egindako erabilpenak: portuko moila eta pantalanez baliatzea, baita lurreko irisbideez, zirkulazioko bideez eta portuko agintaritzaren titularitatekoak diren egonaldi eta harrerako zentroez ere, halakorik baldin badago, eta zerbitzu zehatzen bat eskatzen badute, ordaindu egin behar dute.

T-6 sari-taula.- Arku-garabien zerbitzuak.

Arku-garabi arruntak, edo espezialak ez diren garabiak, erabiltzea sartzen da sari-taula honetan.

T-7 sari-taula.- Biltegiez, lokalez eta eraikinez baliatzeko zerbitzuak.

Sari-taula honetan sartzen diren zerbitzuak hauek dira: zabaldi, estalpe, oholtzape, biltegi, gordetegi, lokal eta eraikinez eta horiei dagozkien zerbitzu orokorrez baliatzea, baldin eta emakida- edo baimen-araubidez ustiatzen ez badira.

T-8 sari-taula.- Produktuak eta energia zuzkitzea.

Zuzkitutako produktuen edo energiaren balioa sartzen da sari-taula honetan, baita produktuok edo energia hori emateko instalazioak erabiltzea ere.

T-9 sari-taula.- Beste zerbitzu batzuk.

Haztailuak, lehorrera ateratzeko gurdiak eta aparkalekuak erabiltzea sartzen da sari-taula honetan. Eskatzaileak aurrekontua onartu eta gero betetzen den beste edozein zerbitzu ere sari-taula honetan sartzen da.

Emakida-araubidez egin daiteke portuetako aparkamendu-zerbitzuaren ustiaketa.

C-1 sari-taula.- Emakidak.

Emakida baten indarrez portuko jabari publikoa erabili edo okupatzeagatik aplikatzen da sari-taula hau.

A-1 sari-taula.- Baimenak.

Baimen baten indarrez portuko jabari publikoa erabili edo okupatzeagatik aplikatzen da sari-taula hau.

119. Atala - Zergadurua

Pertsona fisiko edo juridiko hauek dira ariel-mota honen zergaduruak:

T-1 sari-taulan:

Untzi-jabeak, kontsignatarioak, edo kapitainak, untziek kontsignatariorik ez badaukate. Emakidan emandako moila, pantalan, buia eta abarretan horietako titularrak izango dira erantzule subsidiarioak, agindutako eran eta epean portuko agintariei jakinarazten ez badiete itsasuntziak heldu direla. Kasu guztietan, ordea, untzi-jabeak edo itsasuntzien ugazabak behartuta daude gastuok solidaritatez ordaintzera.

T-2 sari-taulan:

Untzi-jabeak, edo portuetan untziratu edo bertatik irteten duten bidaztiak garraiatzen dituzten itsasuntzien ugazabak.

T-3 sari-taulan:

Zerbitzuaz balia daitezen untzien jabeak edo kontsignatarioak, solidario, eta, merkatalgaia portura sartu eta portutik irten lehorreko baliabide hutsez egiten denean, garraioaren jabeak. Merkatalgaiaren jabeak edo jabeen ordezkari baimendunak izango dira, solidario, sari-taula ordaintzeko ardura izango dutenak, besteek huts egiten dutenean.

T-4 sari-taulan:

Untziaren jabea edo, solidario, untzi-jabearen izenean lehenengo salmenta egiten duena. Arraina lehenengo erosten duenaren kontura izan daiteke sari-taularen zenbatekoa, eroslerik badago. Bere gain hartu beharko du zenbateko hori, eta berariaz eta berezita erasota utziko du fakturan edo balio bereko agirian. Baina jabeak edo salmenta egin duenak ordaintzen ez badu, arraina lehenengo erosten duenaren erantzukizuna izango da sari-taula ordaintzea, sari-taularen eragina benetan bere gain hartu duela erakusten ez badu.

T-5 sari-taula:

Untziaren ugazaba edo bere ordezkari baimenduna, eta, horiek egin ezean, untziko kapitaina edo patroia.

T-6, T-7, T-8 eta T-9 sari-tauletan, zerbitzu bakoitzaz baliatu dena.

C-1 sari-taulan. Emakidak.

Administrazio-emakidaren titularrak.

A-1 sari-taulan. Baimenak.

Administrazio-baimenaren titularrak.

120. Atala - Ordain-zorra

Honela ordainduko dira arielak:

T-1 sari-taulan, itsasuntzia portuan sartzen denean, atrakea egin duen edo aingura botata egoteko agindu zaion kontuan hartu gabe.

T-2 sari-taulan, bidaztiak portutik pasatzen hasten direnean.

T-3 sari-taulan, merkatalgaiak portutik pasatzen hasten direnean.

T-4 sari-taulan, arrantzako produktuak untziratu, untzitik atera edo untzi batetik bestera aldatzen direnean.

T-5 sari-taula, untzia portuko uretan sartzen denean.

T-6, T-7, T-8 eta T-9 sari-tauletan, zerbitzuaz baliatzeko aukera ematen denetik, edo, bestela, zerbitzua betetzen hasten unetik.

C-1 sari-taulan. Emakidak.

Administrazio-emakidaren titulua ematen denetik.

A-1 sari-taulan. Baimenak.

Administrazio-baimenaren titulua ematen dentik.

Ogasun eta Herri Administrazio Sailak emandako jarraibideen arabera eskatuko dituzte zordundutako kopuruak organo kudeatzaileek.

121. Atala - Zergakizuna zehazteko irizpideak

Arielak kitatzeko oinarriak hauek izango dira:

T-1 sari-taulan, batetik, neurketa gordinaren unitatea (GT), edo zatia, eta bestetik, hiru orduko aldiak, edo zatiak, baina hogeita lau ordutan lau aldi gehien direla.

T-2 sari-taulan, bidazti-kopurua eta pasai modua, eta trafiko-mota eta eragiketa-modua.

T-3 sari-taulan, merkatalgaiaren pisua eta mota, eta trafiko-mota eta eragiketa-modua.

T-4 sari-taulan, arrainak lehenengo salmentan lortutako balioa; bestelako kasu guztietan, portuko agintariek zehaztutakoa, ariela kitatzeko egunean edo aurreko egunetan arrain-mota horiek izandako batez besteko balioa kontuan izanik.

T-5 sari-taulan, untziaren erabateko luzera eta erruna edo zabalera biderkatzetik metro kuadrotan ateratzen den luze-zabala eta ainguran edo atrakatuta egondako denbora.

T-6 sari-taulan, ekipoa eskueran izandako denbora, eta ekipoak jasoketa-lanetarako duen ahalmena edo indarra.

T-7 sari-taulan, okupatutako lurrazalera-mota eta -kopurua, eta zenbat denboran okupatuta egon den.

T-8 sari-taulan, zuzkitutako unitate-kopurua.

T-9 sari-taulan:

a)   Haztailuak: haztailua zenbat aldiz erabili den.

b)   Lehorrera ateratzeko gurdiak: zenbat aldiz jaso eta jaitsi den, untzia zenbat egunetan lehorrean egon den, tonelada-kopuru gordina eta untziaren luzera.

c)   Aparkamenduak: portu bakoitzean horretarako jarritako tokietan egindako denbora.

d)   Beste zerbitzu guztietan, kasu bakoitzean emandako zerbitzuen unitate-kopurua.

C-1 sari-taulan. Emakidak.

Portuko jabari publikoko lurretan okupatutako azalera, metro karratutan.

A-1 sari-taulan. Baimenak.

Baimenaz baliatzeak portuko jabari publikoko lurrak okupatzea badakar, okupatutako azalera, metro karratutan, eta okupazioak zenbat denbora iraun duen.

122. Atala - Saria

Honako sari-taula honen arabera eskatuko da tasa:

1.-    T-1 sari-taularen zenbatekoa honako hau izango da:

1.1.-    Orokorki.

Untziak duen tonelada-kopuru gordineko unitate bakoitzeko edo unitate-zati bakoitzeko 6 pezeta ordainduko ditu 3 orduko aldi bakoitzeko, baina hogeita lau ordutan lau aldi gehien direla.

Derrigorrean porturatu beharreko untziei ezarriko zaien sari-taula arau hau ezarriz egokitu dakiekeenaren erdia izango da, baldin eta portuko erakuntzaren industri nahiz merkataritzako zerbitzu bat beraz ere baliatzen ez badira. Itsasoan dabiltzenen bizia zaintzea xede duten zerbitzu-eskeak baldintza honetatik kanpo geratzen dira.

1.2.-     Egutegi-urtean zehar portuko uretan 12 aldiz baino gehiagotan sar daitezen untziei honako sari-taula hauek ezarriko zaizkie:

-  13. sarreratik 24.a artekoan: sari-taula orokorraren %85a.

-  25. sarreratik 40.a artekoan: sari-taula orokorraren %70a.

-  41. sarreratik aurrerakoetan: sari-taula orokorraren %50a.

1.3.-     Araupekotan zermugatutako itsas bidaldiak egiten dituztenei buruzkoak eta baldintza hau, urte bakoitzeko urtarrilaren lehen eguna baino lehen, portuko erakuntzaren aurrean behar diren agiri guztiez egiaztatuta baldin badago, untzi horiei ezarriko zaizkien sari-taulak honako hauek izan daitezke:

-  13. sarreratik 24.a artekoan: sari-taula orokorraren %90a.

-  25. sarreratik 50.a artekoan: sari-taula orokorraren %80a.

-  51. sarreratik aurrerakoetan: sari-taula orokorraren %70a.

1.4.-     Turismo-bidaiak egiten dituzten bidaztientzako untziei sari-taula orokorrra ezarriko zaie %30 gutxituta.

1.5.-     Geldirik dauden untziek, zaintzako langileak baino ez dituzten untziek eta eraikitzen, konpontzen eta hausteko lanetan dauden untziek T-1 sari-taula aplikatuta legokiekeen taularen erdia ordainduko dute. Geldirik dagoen untzia hilabetetik gora egoten bada horrela, hilekoa aurretik ordaintzea eskatu ahal izango zaio.

             Jarduera hori bi hilabetetik gorakoa bada, ez du inolako murrizpenik jasotzeko eskubiderik izango. Eta lau hilabete baino gehiago geldirik egonez gero, %5a gehituko zaio hilero, metatuz gehitu ere.

1.6.-     Barruko, badiako edo tokian bertako trafikorako diren untziek, portuetan basea duten atoi-untziek, dragek, ur-garraialariek, gangilek, gabarrek eta antzerakoek, pontoiek, etabar, kostako itsasketarako sari-taula ezartzetik legokiokeen eguneko zenbatekoa halako 15 ordainduko dute hilero.

1.7.-     Moilaren kontra atrakatutako untzi baten edo horren kontra dauden beste untzi batzuen alboan atrakatzen diren untziek legokiokeen sari-taularen erdia ordainduko dute.

1.8.-     Untziren batek atrakatuta dagoen tokitik askatzeko edo atrakea aldatzeko agindua jaso eta gero maniobra horiek atzeratzen baditu, honako kopuru hauek ordainduko ditu, eskumenak dituzten agintariek ezarri ahal izango dizkioten zigorrak ahaztu gabe:

-  Lehenengo bi orduetako bakoitzagatik edo ordu zati bategatik: 24 orduko sari-taularen zenbatekoa.

-  Ondorengo ordu bakoitzagatik: 24 orduko sari-taularen zenbatekoa halako 5.

1.9.-     Edozein arrazoi egonda ere, untziren batek baimenik gabe atrakatuko balu, aurreko zenbakian finkatutako sari-taularen parekoa ordaindu beharko luke. Horrez gain, agintzen zaionean askatu egin beharko du atrakea, eta jokaera hark zigorrak ekar ditzake beretzat.

1.10.-   Moilan puntakera atrakatzen diren untziek eta zerbitzu-buietara lotzen diren untziek sari-taula orokorraren %50a ordainduko dute.

2.-    T-2, Pasaia, sari-taularen zenbatekoa honako hau izango da

2.1.-     Bidazti bakoitzeko:

Bidaztien garraio publikoko lineetarako emakiden kasuan, emakida ematen duen erabakian bertan agindutakoa bete beharko da.

Badiako edo bertako bidaian, untziratzean besterik ez da ordainduko sari-taula.

Lagun bat edo birentzako untzi-geletako bidaztiei I. saileko sari-taula ezarriko zaie; II. sailekoa, hiru lagun edo gehiagorentzako untzi-gelak edo areto nagusiko besaulkiak har ditzatenei, eta III. sailekoa, untzi gaineko bidaztiei.

2.2.-     Turismoko bidari gisa joan daitezen bidaztiei aurreko sari-taula ezarriko zaie %30a gutxituta.

2.3.-     Bidaztien kopurua, bidarien nolakoa edo bidaiaren nolakoa zehatza ez izatea edo izkutatu nahi izatea gertatuz gero, aurreko sari-taularen bi halakoa ezarriko da oker aitortutako edo aitortu gabe utzitako atal osoagatik.

3.-     T-3, Merkatalgaiak, sari-taularen zenbatekoa honako hau izango da:

3.1.-     Merkatalgai-atal bakoitzagatik ezarri beharreko sari-taularen zenbatekoak orohartzezko pisuaren tonelada edo honen zati bakoitzeko eta dagokien taldearen eretzean ezarriko dira, indarrean dagoen Mertakalgaiak Sailkatzeko Bildumari jarraiki, eta ondoren ematen den taulan azaltzen denez:

             T-3 sari-taula kitatzeko, ondoren ematen den eran sartuko dira petrolio-gaiak eta hauen eratorkinak merkatalgaien sortan:

Kosta-osteratako gas-oil eta fuel-oilari, salbuespenez, 46 pezetako sari-taula ezarriko zaie.

Itsasuntzi handi eta txikiak zuzkitu ahal izateko, lehorretik portura eramandako petrolio-gaiei ezarriko zaien sari-taula, izan ere, untziratzeko ekoizki ezberdinentzat ohartemandakoaren ehuneko 50ekoa izango da.

Guztira tonelada bateko pisua izatera iristen ez diren atalei ezarriko zaien zenbatekoa, 200 kiloko edo hortik gorako zati bakoitzeko, tonelada bakoitzeko ordaindu beharko litzatekeenaren bostena izango da.

3.2.-     Igaroaldiko lanetako merkatalgaien atal bakoitzari ezarri beharreko sari-taularen zenbatekoak, orobarnezko pisuaren tonelada edo zati bakoitzeko, dagokien taldearen eretzean, indarrean dagoen Merkatalgaiak Sailkatzeko Bildumari jarraiki, honako hauek izango dira:

3.2.1.- Itsasotikako igaroaldiko lanak:

3.2.2.- Lehorretikako igaroaldiko lanak:

3.3.-     Untzi batetik bestera aldatzeko lanetako merkatalgaien atal bakoitzari ezarri beharreko sari-taularen zenbatekoak, orobarnezko pisuaren tonelada edo zati bakoitzeko, dagokien taldearen eretzean indarrean dagoen Merkatalgaiak Sailkatzeko Bildumari jarraiki, honako hauek izango dira:

3.4.-     Kostako osteretan dabiltzan untziak urez zuzkitzeko, urari ezarri beharreko sari-taula 3.1 idazatiko taulan lehenengo talderako ohartemandakoaren %20koa izango da.

3.5.-     Nazioarterako igaroaldian ibiltzen diren untzien kasuan, hau da, atzerriko porturen batetik etorritako merkatalgaiak atzerriko beste porturen batera irteteko direnean, 3.1 idazatiko taulan finkatutako zenbatekoei ezar dakizkiekeen koefiziente zuzentzaileak ezarri ahal izango ditu portuko administrazioak, erabiltzaile bakoitzak izandako trafikoaren arabera.

             Kontenedoreen trafikoari dagokion kasu zehatzean, bestalde, sinplifikatu egin daiteke sistema; hala, batetik, kontenedoreetan garraiatutako merkatalgai guztiak sar daitezke orokorrean legokiekeen merkatalgaien taldean, eta bestetik, batez besteko pisukoak direla onar daitezke, kargako unitate bakoitzeko. Aldiz, kontenedore hutsak aipatzen dituen 3.1 idazatiko taulan ezarritako taldeetako laugarrenean edo beheragokoan sartu ahal izateko, edo karga garbiaren batez besteko pisua TEU bakoitzeko 10 tonelada baino gutxiagokoa dela onartu ahal izateko, Garraio eta Herrilan Sailak berariaz egiaztatu eta zuritu beharko du hori, garraiatutako merkatalgai-motaren arabera. Arau berezi horiek, beraz, goian aipatutako sailak onartu beharko ditu; hala ere, murrizpen hori inoiz ere ezingo da izan 3.1 idazatiko taulan jasotako sari-taula zehatz-mehatz ezarrita legokiekeen sari-taularen %50a baino gehiagokoa.

3.6.-     Partikularrek Administrazioaren emakidaz eraikitako moila, pantalan edo buietan hartu edo hustutako merkatalgaiek, izan ere, emakida-aginduan finkatutako zenbatekoa ordainduko dute sari-taula horrengatik. Esandako zenbateko horiek inoiz ere ezingo dira %10ean baino gehiago gutxitu, arau hauetan ezarritakoarekin alderatzen badira. Lehendik emandako emakiden kasuan, aldiz, kasu bakoitzeko emakida-aginduetan ezarritakoaren arabera aplikatuko dira sari-taulak, eta agindu haietan ezarritako sari-taula murriztuak daudeneantxe beteko dira.

4.-     T-4, Arrain freskoa, sari-taularen zenbatekoa honako hau izango da:

4.1.-     Orokorrean, zergakizunaren ehuneko 2koa.

4.2.-     Bakailao gordinagatik eta untzian bertan industri gertakuntzarako lehen ukituak hartu dituen arrain harrapatu berriaren edozein ekoizkigatik, sari-taularen %50a ordainduko da.

4.3.-     Portuko uretan, moilatik pasa gabe, untzitik untzira aldatutako arrain harrapatu berriagatik, sari-taularen %75a oraindauko da.

4.4.-     Portuko administrazioaren baimenaz portura lehorreko garraiabideetatik sartutako arrain harrapatu berriaren kasuan, berdin da enkanterako izan edo portuko instalazioak erabiltzeko izan, sari-taularen %50a ordainduko da, baldin eta beste porturen batean T-4 sari-taula edo horren parekidea ordaindu dela egiaztatzen bada. Hala egin ezik, sari-taula osoa ordainduko da.

4.5.-     Portuan hustutako arrain harrapatu berria, edozein arrazoi dela medio saldu gabe gelditu delako, berriz untziratzen bada, sari-taularen %25a ordainduko da, arrain-mota horien antzerakoek salmentan izandako batez besteko prezioaren arabera.

4.6.-     Sari-taula hau ordaintzen duten arrantzuntziek ez dute zertan ordaindu portuko zerbitzu orokorren bestelako sari-taularik, hilabetez gehienez ere, hustuketa edo untzi batetik bestera aldatzeko lanak hasten direnetik kontatuta. Hala ere, epe hori luzatu egin daiteke derrigorrez geldirik egon behar duten denborarako: konponketak, itsasoko denboralea, gebenaldiak, kosterak edo ohiko jardueretarako lizentziak direla eta; guztiok ere, banan bana eta berariaz egiaztatu beharko dituzte eskumenak dituzten agintariek ziurtagiri bidez. Derrigorrez geldirik egon behar duten denboraldia luzea bada, eskumenak dituzten agintariek zehaztuko dute untziek aingura botata edo atrakatuta egoteko tokia, betiere portuan atrakatzeko dauden aukerak eta portuko ustiaketarako behar diren tokiak kontuan hartuta. Nolanahi ere, geldirik egoteko denboraldia sei hilabetetik gorakoa bada, epe horretatik aurrera T-1 sari-taula ordainduko dute, %100ean ordaindu ere. Geldialdia, gainera, hamabi hilabetetik gorakoa bada, hamahirugarren hilabetetik aurrera %2ko gehikuntza izango dute hilero, eta metatu egingo da ehuneko hori.

4.7.-     Arrantzuntziek, aurreko baldintzan zehaztutako moduan sari-taula hauetara loturik dauden artean, ez dute T-3 sari-taula ordaindu beharrik izango beren kontsumorako untziratutako erregai, janari-edari, itsas eta arrantza-tresna, izotz eta gatzagatik, arrantzako moiletan edo horretarako prestatutako moiletan egiten badute.

             Arrain-espezieen pisua eta motak eta kalitateak egiaztatzeko ahalmena du portuko administrazioak. Sari-taula ordaindu behar duen zergadunak ordaindu beharko ditu, halaber, egiaztapenaren ondorioz sortutako gastuak.

4.8.-     Ezarritako moduan beren instalazioetan merkaturaturiko arraina dela-eta zordundutako T-4 sari-taula biltzeko, lankidetza eman behar dute salmenta publikorako loietako titularrek, eta portuetako lurralde-zerbitzuen diru-sarreretako kontuetan sartuko dituzte beraiek bildutako kopuruak. Hilero aitortuko dituzte aipatutako zerbitzuotan, halaber, bitartean egindako kitapenak, kontrolatu eta aztertu ahal izateko.

Aitorpen horretan honako puntuak jaso behar dira:

-  Armadorearen izena.

-  Itsasuntziaren izena eta matrikula.

-  Saldutako arrain-kopurua, edo erretiratutakoa, espezieka sailkatuta.

-  Salmentan lortutako prezioa.

-  Eroslearen izena.

-  Ordaindutako sari-taula.

Salmenta publikoko loietako titularrek egindako jestioak direla eta, komisio bat jasotzeko eskubidea izango dute. Kobrantza Saria deitzen zaio horri, eta zerga-oinarriaren %0,5a izango da.

5.-     T-5, Kirol eta aisialdiko untziak, sari-taularen zenbatekoa honako hau izango da:

5.1.-    Orokorki:

            Moilan atrakatuta dagoela ulertuko da, itsasuntzia instalazio flotagarri batean edo (lurrari atxikitako obra zibilarekin) instalazio finko batean lotuta edo atrakatuta dagoenean, baldin eta untziak elkarrengandik banatuta egoteko fingerrik ez badago, ez eta ur- eta elektrizitate-zerbitzurik ere.

5.2.-    Moilaren kontra edo pantalan flotagarri baten kontra atrakatutako untzi baten edo horren kontra dauden beste untzi batzuen alboan atrakatzen diren untziek aurreko laukian moilaren kontra atrakatuta daudenentzako sari-taularen erdia ordainduko dute.

5.3.-    Metro bat baino gehiago bai, baina bi metro baino gutxiagoko ugaroko aldeetan aingura botata edo atrakatuta dauden untziei %25a gutxiago ezarriko zaie, baina ondoren ematen diren xehetasun hauek guztiok gertatu behar dira:

a)   Untziaren luzera 6 metro baino gutxiagokoa izatea.

b)   Motorraren indarra 25 HP baino gutxiagokoa izatea.

c)   Sari-taula hiruhilekoen hasieran ordaintzea.

Gutxitze hori ez da pantalanetan atrakatutako untziei ezartzerik izango.

5.4.-     Portuko erakuntzaren lehorreko tokiak hartzen dituzten untziei dagokienez, sari-taula ordaindu behar denean, kitapena egin behar den aldiaren %25 izango dira ordaindu beharreko egunak, eta ez dira kontuan hartuko itsasoan ibilitako egunak, ez eta tokiaz edo aretoaz baliatu izanagatik ordaindu beharko litzatekeen T-7 eta T-9 sari-taulen zenbatekoa ere.

5.5.-     Portuaren beraren kontrako kanpoaldeaz baliatu eta portuan dauden zerbitzuak hurbil izatearen edo horiek erabiltzearen onurak izan ditzaten aisialdirako untziei ezarri beharreko sari-taularen zenbatekoa 5.1. arauan jarritakoaren %40a izango da, eta gutxitze hori arau hauetan ohartemandako beste edozeinekin batera-ezinekoa izan da.

5.6.-     Portuko administrazioari eskatu behar zaio bai aingura bota bai atrakatzeko zerbitzua. Hala egiten ez bada, bikoiztuta ordainduko da sari-taula, harik eta tokia arauz izendatu arte. Guztiarekin ere, indarrean dauden xedapenak hausteagatik bidezkoa den zigorra ezarri ahal izango zaio hala jokatu duenari.

Bestalde, sari-taula hori ordaintzeak ez du esan nahi untzia atrakatuta dagoen tokitik askatu, beste leku batean lotzeko edo aingura botatzeko eraman edo, behar bada, portutik alde egiteko betebeharrik izango ez denik, eskumenak dituzten agintariek premiazkoa dela uste dutelako hala jokatzea agintzen badute. Azken kasu hori gertatzen bada, portuan egoteko aurrez ordaindutako zenbatekoa itzultzeko eskubidea baino ez da izango.

5.7.-     T-5 sari-taula kitatzeko, itunak egin daitezke itsas klub edo zentroekin eta toki-erakundeekin, bai eta itsasoko kirol-jarduerekin zerikusia duten beste era bateko erakundeekin ere. Nolanahi ere, 5.1 arauan finkatutako sari-taulak aplikatuko zaizkie, eta hilero ordaindu beharko zaizkio portuko administrazioari, egindako kitapenari dagozkion zehaztasun guztiak agiri batean aurkeztuz.

T-5 sari-taula dela-eta, bildutako zenbateko guztiaren %15eko kobrantza-saria ezarri ahal izango da aipatutako itun horietan.

6.-     T-6, Garabiak, sari-taularen zenbatekoa honako hau izango da:

Sari-taula hauek, astegunetan, portuko erakuntzak ekintza hauetarako jarritako agizko lan-orduen barruan egindako zerbitzuei soil-soilik ezarriko zaizkie. Agizko lan-orduez kanpo egindako zerbitzuak %25 garestiago sartuko dira kontuan, eta jaiegunetan egindako guztiak, %50a garestiago; jaiegunetako kasuan bi ordu sartuko dira gutxienez kontuan.

7.-     T-7, Biltegiratzea, sari-taularen zenbatekoa honako hau izango da:

7.1.-  Igaroaldiko aldea (pezetak/m2/ eguneko):

7.2.-  Bilketak egiteko aldea

8.-     T-8, Zuzkidurak, sari-taularen zenbatekoa, bada, zuzkitutako gaien kopurua gai bakoitzaren eroste-prezioarekin biderkatuz ateratzen dena %50ean garestituta izango da.

9.-     T-9, Beste zenbait zerbitzu, sari-taularen zenbatekoa honako hau izango da:

9.1.-     Lehorrera ateratzeko gurdiak:

9.1.1.-  Jasoaldi edo jaitsialdi bakoitzeko.

-   Orohartzezko edukiz 50 tonelada artekoentzat.- Untziaren luzera (metroak) 120 pezetaz biderkatzetik ateratzen dena, pezetatan jarrita.

-   Orohartzezko edukiz 51 toneladatik 150 artekoentzat.- Tonelada-kopurua 60 pezetaz biderkatzetik ateratzen dena, pezetatan jarrita.

-   Orohartzezko edukiz 150 toneladatik gorakoentzat.- Tonelada-kopurua 92 pezetaz biderkatzetik ateratzen dena, pezetatan jarrita.

9.1.2.-  Egun bakoitzeko egonaldia.

-   Orohartzezko edukiz 50 tonelada artekoentzat.- Untziaren luzera (metroak) 60 pezetaz biderkatzetik ateratzen dena, pezetatan jarrita.

-   Orohartzezko edukiz 51 toneladatik 150 artekoentzat.- Tonelada-kopurua 35 pezetaz biderkatzetik ateratzen dena, pezetatan jarrita.

-   Orohartzezko edukiz 150 toneladatik gorakoentzat.- Tonelada-kopurua 60 pezetaz biderkatzetik ateratzen dena, pezetatan jarrita.

7. zerrendako untziek (kirolerako untziek alegia) honako zenbatekoak ordaindu beharko dituzte eguneko, bertan egindako egunen arabera, eta luzerako metro lineal bakoitzeko:

Lehorrera ateratzeko gurdiak emakidan ematen badira, emakida-aginduan araututakoa bete beharko da.

9.1.3.-  Lehorreratze-irrilak.

Erabiltzen den eguneko edo eguneko zati bakoitzeko: 120 pezeta.

9.2.-     Aparkamendua.

Donostiako portua: Donostiako Udalak bere agintepeko aldeetarako Trafiko eta Aparkaleku Ordenamendu (TAO) moduan jarritako manu berak izango dira jaurpide.

Euskal Autonomi Elkartearen eskumenekoak diren beste portuetan, aparkalekua antolatu eta arautzen bada, erabiliko den ordu bakoitzeko edo ordu-zati bakoitzeko zenbatekoak hauek dira: 90 pezeta kamioientzat, eta 77 pezeta autoentzat; denboraldiko aparkalekuen kasuan, ostera, 245 pezeta ordaindu beharko dira erabiliko den egun bakoitzeko edo egun-zati bakoitzeko.

9.3.-     Haztailua:

210 pezeta pisatualdi bakoitzeko".

      10.-  C-1, Emakidak, sari-taularen zenbatekoa honako hau izango da:

10.1.-     Orokorki:

Hala ere, Administrazioak lehiaketarako deialdirik egiten badu portuko jabari publikoa pribatuan okupatu edo erabiltzeko emakidak emateko, lehiatzaileek aurkez ditzaten eskaintzetan hobetu egin daitezke kopuru horiek, eta gero Administrazioak onartu, Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Administraritzaren Ariel eta Herri Prezioei buruzko maiatzaren 31ko 3/1990 Legearen 145. atalean ezarritako jardunbidearen arabera.

10.2.-     Emakidaren gai diren instalazioak lurpekoak badira, eta azaletik libre zirkulatzea eragozten ez badute, eraiki gabeko azalera okupatzearren finkatutako sari-taulen %50eko sari-taula aplikatuko da.

10.3.-     Goian aipatutako okupazioaren helburua zuzenean portuko jarduerak betetzeko barik beste era bateko merkataritzako eta/edo industriako jarduerak garatzeko bada, aurreko laukitik aplikagarri zaion sari-taulari %50a gehituta ateratzen dena izango da halakoetan aplikatuko den sari-taula.

10.4.-     Aipatutako okupazioaren helburua, bestalde, ur-eremu mugatu bat erabiltzea bada, eraiki gabeko azalerari dagokion sari-taula aplikatuko da.

      11.-  A-1, Baimenak, sari-taularen zenbateakoa honako hau izango da:

11.1.-  Urtebete baino denbora gutxiagoz lursaila edo azalera okupatzeko ematen bada baimena, eta portuko jarduerekin zerikusia duen merkataritzako eta/edo industriako jardueraren bat gauzatzeko bada, 53 pezetako sari-taula aplikatuko da eguneko eta metro karratu bakoitzeko. Baina, egin nahi den jarduerak portuko jarduerekin zerikusirik ez badauka, 106 pezetako sari-taula aplikatuko da eguneko eta metro karratu bakoitzeko.

Lursaila edo azalera okupatzeko baimena urtebete baino gehiago luzatzen bada, C-1 sari-taulako zenbatekoak aplikatuko dira, sari-taula horri aplikagarri zaizkion gainerako arauekin batera.

Hala ere, Administrazioak lehiaketarako deialdirik egiten badu portuko jabari publikoa pribatuan okupatu edo erabiltzeko baimenak emateko, lehiatzaileek aurkez ditzaten eskaintzetan hobetu egin daitezke kopuru horiek, eta gero Administrazioak onartu, Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Administraritzaren Ariel eta Herri Prezioei buruzko maiatzaren 31ko 3/1990 Legearen 145. atalean ezarritako jardunbidearen arabera.

123. Atala - Salbuespenak

1.-  Itsasoko Gizarte Institutuan egiaztagiri bidez behar bezala egiaztatutako bizisaridun-egoeran aurkitzen diren untzien jabeak ariel hau ordaindu behar izatetik jare gelditzen dira.

Salbuespen hau ez da erabiltzekoa izango zazpigarren zerrendan errolderatutako untzi bat baino gehiagoren jabeekin, ez sei metrotik gorako luzerako untziekin, ez eta beren luzera dena dela, urgaineko moila eta pantalanari lotuta egon daitezen besteekin ere.

2.-  C-1, Emakidak, sari-taulatik salbuetsita egongo dira arrantzaleen kofradiak, baldin eta portuko jabari publikoko lursailak okupatzeko eskabidea egiten badute, hain zuzen, izotz-fabrikak eraiki eta gero ustiatzeko bada, edo arrain-salmentak edo arrain-traturako loiak eraiki eta ustiatzeko bada".

      10.-  Idazketa berria ematen zaio maiatzaren 31ko 3/1990 Legearen "5.12.05 saileko sarien atalari: Botika-sorospenerako establezimendu eta zerbitzuei buruzko espedienteen arielak":

"Saria

Honako sari-taularen arabera eskatuko da ariela:

      11.-  Idazketa berria ematen zaio maiatzaren 31ko 3/1990 Legearen "6.12.06 saileko sarien atalari: Osasun-zentro, -zerbitzu eta -establezimenduei buruzko espedienteen arielak":

"Saria

Honako sari-taularen arabera eskatuko da ariela:

      12.-  Atalburu berri bat gehitzen zaio maiatzaren 31ko 3/1990 Legearen II. idazpuruari:

"X. Atalburua - MERKATARITZA, KONTSUMO ETA TURISMO SAILAREN ARIELAK

Sail bakarra: 13.01 - Euskal Autonomi Elkartean emandako zerbitzuen kontsumitzaile eta erabiltzaileen kexa-orriak lortzeko arielak.

Zergakizuna.

Ariel-mota honen zergakizuna hauxe da: Euskal Autonomi Elkartean emandako zerbitzuen kontsumitzaile eta erabiltzaileen kexa-orriak lortzea; etxeetan emandako zerbitzuak, ikuskizun publikoak, atseden eta aisialdiko jarduerak eta jantoki eta ostalaritzako zerbitzuak barne direla.

Zergadurua.

Aurreko atalean aipatutako kexa-orriak lortzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoak dira ariel-mota honen zergaduruak.

Zerga-zorraren sorrera.

Kexa-orriak eskatzen diren unean zordunduko da ariela. Hala ere, eskabidea egin baino lehenago ordain daiteke ariela.

Ordainkizuna.

Arielaren ordainkizuna 300 pezeta izango da, kexa-orrien multzo bakoitzeko (50 orri hirukoitzeko multzoa)".

IV IDAZPURUA

KONTRATATZEKO ARAUAK

27. Atala - Kontratatzeko arauak

      1.-     Egitekoa den gastuari dagokion diru-izendapena edozein izanik ere, 300.000.000 pezetatik gorako gastuek Jaurlaritzaren Kontseiluaren onarpena beharko dute. Bada salbuespen bat, alegia, erakunde-administraziora transferentziak egiten direnean edo Aurrekontuetan izen horrekin jasotako dirulaguntzak direnean; kasu bi horietan ez da onarpenik behar izango.

      2.-     Erakunde autonomiadunek, 75.000.000 pezetatik gorako hasierako aurrekontua duten kontratuak egiteko, dagokien sailburuaren aldez aurreko baimena beharko dute, edo, hala badagokio, Jaurlaritzaren Kontseiluarena. Osakidetza-Servicio Vasco de Salud erakunde autonomiadunaren kasuan, lerroaldi honek aipatzen duen baimena 150.000.000 pezetatik aurrera izango da beharrezkoa.

      3.-     Euskadiren Ondareari buruzko uztailaren 27ko 14/1983 Legearen 43. atalaren ondorioetarako, sail, erakunde autonomiadun edo zuzenbide pribatuko herri-erakunde bakoitzak ahalmena izango du ondasun higiezinak errentan hartzeko kontratuak egiteko baldin eta kontratu horien iraupena urtebetekoa edo txikiagoa bada eta gastuaren zenbatekoa guztira 2.000.000 pezetatik gorakoa ez bada. Ondasun higiezin horiek, ezinbestean, ibilgailu ofizialak gordetzeko izango dira edota sustapeneko nahiz informazioko jarduerak egiteko tokiak edo lokalak izateko. Baldin eta Eusko Jaurlaritzako ibilgailu-multzoko ibilgailu ofizialak badira, orduan Herrizaingo Sailari egokituko zaio erabaki horiek hartzea.

      Aipatutako kontratazioak egiteko administrazio-izapideek bi arlo besterik ez dute begiratuko: batetik, nahikoa diru-izendapen ote dagoen kontratazioa egiteko, eta bestetik, errentatzaileak izenpetutako eskaintza. Eskaintza horretan, gainera, errentamenduaren alderdi guztiak jaso beharko dira. Nolanahi ere, dagokion kontratazio-organoak oniritzia eman beharko dio eskaintzari.

      Kontraturen bat egiten denean, beti jakinarazi beharko zaio Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzari.

V IDAZPURUA

LEGEBILTZARRARI EMAN BEHARREKO INFORMAZIOA

28. Atala - Aldizkako informazioak eta bestelako informazioak

      1.-     Jaurlaritzak, hiruhilero, ondoko eragiketen berri emango dio Eusko Legebiltzarreko Ekonomi, Ogasun eta Aurrekontu Batzordeari. Hona hemen eragiketok:

a)   Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren eta bere erakunde autonomiadunen aurrekontuetan azaltzen diren diru-izendapenei transferentzien bidez egindako aldaketen egoera.

b)   Jaurlaritzaren Kontseiluak baimendutako zuzeneko kontratazioak egiteko izapidatu diren espedienteen zerrenda.

c)   10.000.000 pezetatik gorako zenbatekoa duten obren, zerbitzuen eta horniduren zerrenda zehaztua.

d)   Aldi horretan emandako abalen zerrenda, eta abala jaso dutenen porrota dela eta, aurre egin behar izan dien abalen berri.

e)   Herri-baltzuen eta zuzenbide pribatuko herri-erakundeen egoera-balantzea, galeren eta irabazien egoera-orria, fondoen jatorriaren eta aplikazioaren egoera-orria eta, azkenik, ustiapen-aurrekontuak eta kapital-aurrekontuak.

      2.-     Aurreko zenbakian aipatzen den informazioak zehatz-mehatz adieraziko ditu ukitutako egitaraua, saila eta atalburua; hiruhilabeteko bakoitzaren muga-egunean itxiko da informazioaldia eta aipatutako muga-egunaren hurrengo bigarren hilabeteko 15a baino lehen igorriko da Legebiltzarrera.

      3.-     Jaurlaritzak Eusko Legebiltzarreko Ekonomi, Ogasun eta Aurrekontu Batzordeari hainbat eragiketaren berri emango dio eragiketa horiek gertatzen diren hilaren hurrengoan. Lehen esan bezala, dagokien egitaraua, saila, zerbitzua eta atalburua jaso beharko dituzte zehatz-mehatz informazio horiek. Hona hemen aipatutako eragiketak:

a)   Egindako zorpetze-eragiketak.

b)   Jaurlaritzaren Kontseiluak Autonomi Elkarteko erakunde-administrazioa osatzen duten erakundeei gehienez ere urtebeterako emandako kreditu eta aurrerakinak.

c)   Itundutako zergen arloan foru-aldundi bakoitzak izandako diru-sarrerak, zergaka sailkatuak.

d)   Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren eta bere erakunde autonomiadunen aurrekontuen betetze-maila.

e)   Inbertsioak Sustatzeko Fondoaren kontura emandako laguntzak, zehatz-mehatz adierazita.

f)    Inbertsio Estrategikoetarako Fondoaren kontura emandako laguntzak, zehatz-mehatz adierazita.

Xedapen Gehigarriak

Lehenengoa - Jarraipen batzordea

      Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak, erakundeetan ordezkaritza duten enpresa-erakundeek eta indarrean dagoen legediaren arabera ordezkari gehien dituzten eta ordezkaririk baduten sindikatuek batzorde bat osatuko dute. Hona hemen batzorde horren eginkizunak: hurrenez hurren enpleguari eta prestakuntzari dagozkien 32110 eta 32310 egitarauak ezartzeko moduaren gaineko kontrola eta jarraipena egitea.

Bigarrena - Unibertsitateari, ikastetxeei, laguntza zentroei eta bestelako erakunde publiko nahiz pribatuei ematen zaizkien dirulaguntzak

      1.-     Ospitaleen eta bestelako laguntza-erakundeen alde Aurrekontu hauetan sartzen diren ustiapeneko dirulaguntzak ordaintzeko, dirulaguntzen hartzaile diren zentroetako langileen urteko lansari guztien gehikuntzak, 1997ko urtarrilaren 1eko ondorioetarako, ezin izango du inola ere Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioko langileentzat lege honek ezartzen duen muga gainditu.

      2.-     Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorrak eta bere erakunde autonomiadunek 1997. urtean, beste gastu batzuen artean, soldatak eta lansariak ordaintzeko emango dituzten dirulaguntzak zehazteko honako bide honi jarraituko zaio: dirulaguntza horrekin, ez zuzen ez zeharka, onura-hartzaileak ezingo du lansari-gehikuntzarik izan Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioko langileentzat lege honek finkatutako lansari-gehikuntzatik gora. Horretarako, sailek kasuan kasuko dirulaguntzen egitarauen arauetan hitzarkin jakin bat agertaraziko dute ezarritako hori bete dadin. Aipatu diren arauak indarrean daudela eta 1997. urtean zehar lege hau indarrean sartu aurretik ezargarriak direla uste bada, erreferentzia-hitzarkin horrek ondorio guztietarako balioa izango du.

Hirugarrena - Gizarteratzeko gutxieneko diru sarrera

      1.-     Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-sarrerei buruzko maiatzaren 3ko 2/1990 Legearen II. atalburuaren eta ondorengoen ezarpena 1997ko abenduaren 31 arte luzatzen da.

      2.-     Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-sarrerei buruzko maiatzaren 3ko 2/1990 Legearen 6. atalean ezarritakoaren ondorioetarako, kide bakarreko familientzako gizarteratzeko gutxieneko zenbatekoa, 1997. urterako, hilabeteka zenbatuta, 41.500 pezetakoa izango da.

      3.-     Aparteko familia lagun batek baino gehiagok osatzen badu, aurreko zenbatekoari %0,3 gehituko zaio onura-hartzailearekin bizi den lehenengo kideagatik; %0,2 bigarren, hirugarren eta laugarren kideengatik, eta 0,1 gainerako bakoitzagatik.

Laugarrena - Konpromisozko diru izendapenak etxebizitza arloan

      Araubide berezituari egokitzeko ondorioetarako, baimena ematen zaio Jaurlaritzaren Kontseiluari 1997ko Aurrekontuko gastuen egoera-orrian sartutako etxebizitza-arloko 1997ko finantza-hitzarmenetik datozen diru-izendapenak berriz izendatzeko. Epeari dagokionez, hasieran aurreikusita zegoenetik gehienez ere 5 urtera alda daiteke, eta, gehikuntzari dagokionez, aipatutako jarduketetarako jarrita zeuden konpromisozko diru-izendapenen zenbateko osoaren %20raino.

Bosgarrena - Etxebizitza arloko finantza neurriak

      Etxebizitza-arloko finantza-neurriei buruzko uztailaren 30eko 213/1996 Dekretuko seigarren xedapen gehigarriaren laugarren lerroaldian agindutakoa betetzeko, Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, E.A.k deskontuen bidez 1997an zehar egingo dituen finantza-eragiketen zenbatekoak ezin izango du 4.100.000.000 pezetatik gora egin.

Seigarrena - Inbertsio estrategikoetarako fondoa

      1.-     Batetik, Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz Indarrean dauden Lege Xedapenen Bateratutako Testua Onartzeko irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren 19. ataleko b) letran ezarritakoaren aurka jarri gabe, eta, bestetik, Foru Aldundiek Euskal Autonomi Elkarteko Aurrekontuari egin beharreko Ekarpenak, alegia, 1997, 1998, 1999, 2000 eta 2001. urteetakoak, Zehazteko Metodologia Onartzen duen urriaren 31ko 6/1996 Legearen hirugarren xedapen gehigarrian aurreikusitakoa hezurmamitzeko ekintza zehatzak betetzeko, Jaurlaritzaren Kontseiluak laguntzak eman ahal izango ditu eta, ondorioz, aurrekontu-konpromisoak hartu, betiere, konpromiso horiek inbertsio estrategikoetarakoak badira eta Herri Dirubideen Euskal Kontseiluaren erabakiek, berorietan agertzen den moduan, finantza-babesa ematen badiete laguntza horiei.

      2.-     Laguntzen kudeaketa Euskadiko Garatze Kapitalaren Baltzua, ABren bitartez egin ahal izango da, betiere, lankidetzarako akordioetan azaltzen diren moduak eta erak lokarri izango direlarik. Baltzu horrek erakunde laguntzaile gisa jardun ahal izango du, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak hala adierazten baitu. Dekretu horrek, besteak beste, dirulaguntzen kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileen jaurbidea eta betebeharrak arautzen ditu.

Zazpigarrena - Lanbide prestakuntzarako dotazioen kudeaketa

      Euskal Autonomi Elkarteko 1997. urteko Aurrekontu Orokorretako 32310 Egitarauan etengabeko lanbide-prestakuntzarako azaltzen diren dotazio guztiak edo zati bat, izan ere, Etengabeko Lanbide Prestakuntzarako Euskal Fundazioa/Fundación Vasca para la Formación Profesional Continuaren esku utzi ahal izango dira.

      Hori gertatuz gero, lege honen xedapen gehigarrietako lehenengoan aipatzen den batzordeak enplegu-egitarauaren eta langabetuak lanerako prestatzeko egitarauaren kontrol- eta jarraipen-lanak egingo ditu.

Zortzigarrena - Giza baliabideen arrazionalizazioa

      Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeak norbanakoak ukitzen dituen heinean, Euskadiko herri-administrazioetan sartu berri diren karrerako funtzionarioek, baldin eta, lege hau indarrean jarri baino lehenago, kasuan kasuko administrazioan jarduten hasi direnetik behin-behineko atxikipena badute, lege hau onartutakoan behin betiko atxikipena lortuko dute, betiere interesdunek lanpostuen zerrendetan lanpostuok betetzeko eskatzen diren baldintzak betetzen badituzte.

      Behin betiko atxikipenak ondorioak sortuko ditu interesduna lanpostuaz jabetzen denetik bertatik. Atxikipena lortzeko, lanpostu bakoitza hornitzeko ezinbesteko den jardunbidearen bidez egin beharko da.

Bederatzigarrena - Hezkuntza arloko neurriak

      Urtarrilaren 30eko 26/1996 Dekretuak zehazten zuen zein nolako antolamendua izango duten unibertsitatez besteko herri-ikastetxeek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ezarri ondoren. Horrela, aipatutako dekretuan biltzen diren manuak ezarri eta abian jartzearekin batera, eta hezkuntza-arloko administrazio-egiturak nahiz giza baliabideak arrazoizkotu eta hobetzeko bidean, behin 1996an zehar hartutako arrazoizkotze-neurrien eduki materiala bete ondoren, Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomi Elkarteko unibertsitatez besteko irakasleriaren plana prestatu eta onartuko du lege hau onartu eta sei hileko epearen barruan. Planak, batetik, langileen beharrizanak mugatuko ditu epe ertainera; bestetik, arlo honetako giza baliabideen egiturari buruz hausnartuko du, eta, azkenik, ezartzeko tresnak proposatuko ditu, betiere, gastu-politika zorrotza eta eskura dauden baliabideen aprobetxamendurik onena eginez. Bestalde, irakasleriaren plan honek oinarrizko zenbait ildo eta irizpide bilduko ditu irakasleriaren euskalduntze-plana egin eta ezartzeko, izan ere, otsailaren 19ko 2/1993 Legeak, Euskal Autonomi Elkarteko Unibertsitatez kanpoko Irakaskuntzako Irakasleen Kidegoei buruzkoak, 54.2 atalean, euskalduntze-plan hori aipatzen baitu.

Hamargarrena - Inbertsioak sustatzeko fondoa

      1.-     Inbertsioak Sustatzeko Fondoko laguntzen kudeaketa egin, erakunde laguntzaile baten bidez egin ahal izango da. Horretarako, lankidetza-akordio bat egin beharko da, hain zuzen Euskal Autonomi Elkartearen Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko errejimen orokorra arautzen duen eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, errejimena eta eginbeharrak ezartzen dituen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ohartemandakoarekin bat etorriz.

      2.-     Aurreko idazatian ohartemandako kasuan, bada, onartutako proiektuetan ikusitako inbertsio-planen aldizkotasunaren arabera eskualdatuko zaizkio fondoak erakunde laguntzaileari. Aipatutako inbertsio-planak egiterakoan sortutako desbideraketen ondorioz fondorik eratzen bada, habilitatu daitekeen diru-sarreratzat hartuko da, Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz Indarrean dauden Lege Xedapenen Bateratutako Testua Onartzen duen irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren 83. atalaren babespean. Halako kasurik balego, Ogasun eta Herri Administrazio Sailak egin beharko du habilitazioa.

      3.-     Habilitatutako diru-izendapen horiek, bestalde, oraingo ekitaldi honetan Inbertsioak Sustatzeko Fondoari heldu ahal izango dioten inbertsio-proiektu berrietatik sortutako aurrekontu-premiak betetzeko aplikatu beharko dira.

Hamaikagarrena - Lurralde ordezkaritzak berrantolatzea

      Ogasun eta Herri Administrazio Sailak inolako mugakizunik gabe emango du Jaurlaritzaren Kontseiluak onartutako akordioek ukitutako aurrekontuetan gertatutako aldaketak gauzatzeko baimena. Hain zuzen ere, lurralde-ordezkaritzak pausoka berrantolatzeko izango dira akordio horiek, betiere erakundeen arteko eta administrazioen arteko koordinazioa bermatzeko, subsidiarietate, eraginkortasun eta efizientzia irizpideak oinarri direla. Hiru bide erabil daitezke horretarako: bata, arlo berezietan Eusko Jaurlaritzak egindako lurralde-jarduerak biltzen dituzten zerbitzuetarako zentro bateratuetan zenbait funtzio sartzea; bestea, zenbait zerbitzu zuzenean foru-aldundiei eta udalei egoztea, edo bestela, hirugarrena, antolamendua arrazionalizatuz, kudeaketa deszentralizatzeko prozesuen bidez.

Hamabigarrena - Nekazaritzako lanbide heziketako neurriak

      1.-     Lanbide Heziketako Euskal Planean bilduko diren zehaztapenen baitan, eta Euskal Autonomi Elkarteko herri-enpresen arloko neurriei buruzko hausnarketatik aterako diren ondorioen arabera, Jaurlaritzaren Kontseiluak nekazaritzako lanbide-heziketako zerbitzuen kudeaketa esleitu ahal izango die Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailari atxikitako erakunde-administrazioko erakundeei, betiere, aipatutako zerbitzuak sail horren menpekoak badira.

      2.-     Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, hala badagokio, zehaztu egingo du zein diren ukitutako langileak, eta, ondorioz, saileko lanpostuen zerrendan egin beharreko aldaketak egingo ditu, bai eta aldatu ere ukitutako erakunde-administrazioko erakundeetako plantilak.

      3.-     Aurreko bi lerroaldietan adierazitako neurriak ezartzeagatik gertatuko diren aurrekontu-aldaketek Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren baimena behar dute, eta sailak ez du inolako mugakizunik izango horretarako.

Hamahirugarrena - Ekainaren 29ko 10/1988 Legea, ikastolak eta herri eskola biltzekoa, ezartzearen ondorioz sortutako zorrari buruzko neurriak

      1.-     Ekainaren 29ko 10/1988 Legearen babesean, zenbait ikastolak hitzarmen bereziak izenpetu zituzten herri-ikastetxeen sarera baterabiltzeko, eta ondorioz Euskal Autonomi Elkarteko Administraziotik zenbateko jakin batzuk jaso zituzten, baina aurrerago erabaki zuten sare horretara ez biltzea. Itunpeko ikastetxeei berez dagokien kopurutik gora jasotako zenbatekoa, gaur egun zorra dena, barkatuta geratzen da, baldin eta zenbateko horien helburua aipatutako ikastolen ondarea finantzatzea ez bazen. Hona hemen zer sartzen den ondarearen finantzazio-kontzeptu horretan: gauzetango inbertsioak birjarriz finantzatu ez den ibilgetuari karga ezartzen dioten obrak, hornidura eta zorrak, betiere, hitzarmen berezien 8.2 hitzarkinetan ezartzen zen moduan.

      2.-     Nolanahi ere, zenbait ikastola salbuespen horretatik kanpo geratzen dira: hitzarmenaren indarraldian zehar, ekainaren 29ko 10/1988 Legearen 2.1 ataleko a) eta b) letrak indarrik gabe uzteko aukeraz baliatu zirenak, lege horren lehenengo xedapen gehigarriaren arabera.

      3.-     Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioari ahalmena ematen zaio, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren bitartez, banakako zenbatekoak finkatzeko, bai eta hitzarmen berezietako 10.2 atalak dioena betetzearren itzulketa-baldintzak ezartzeko ere.

Aldibaterako Xedapena

     1.13.01 tasa, Euskal Autonomi Elkartean emandako zerbitzuen kontsumitzaile eta erabiltzaileen kexa-orriak lortzekoa, kontsumitzaile eta erabiltzaileen kexa-orriak Euskal Autonomi Elkartean arautzen dituen dekretua indarrean jartzen denetik aurrera eskatuko da.

Azken Xedapenak

Lehenengoa - Euskadiren ondareari buruzko uztailaren 27ko 14/1983 Legea aldatzea

      Euskadiren Ondareari buruzko uztailaren 27ko 14/1983 Legearen 47. ataleko 1. lerroaldia aldatu da. Idazketa berria hauxe da:

"47. Atala

1.-     Inorentzen den eraikinak, adituek tasatu ondoren, 40.000.000 pezetatik gorako balioa ez badu, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuari dagokio inorentzeko erabakia hartzea. Balioa kopuru horretatik gorakoa bada, Jaurlaritzaren Kontseiluari dagokio, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuak proposatuta, erabakitzea. Balioa 500.000.000 pezetatik gorakoa bada, berriz, Eusko Legebiltzarrari dagokio baimena ematea. Baimenaren beharrik ez dute izango, hala ere, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak egindako ekarpenek, besteak beste, bere herri-baltzuek izenpetutako kapital-ordainketek".

Bigarrena - Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legea aldatzea

      1.-     Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 6. ataleko 1. idazatiko m) letra aldatu da. Idazketa berria hauxe da:

"m)    Beste administrazio publikoren batean lan egiteko edo sailez aldatzeko zerbitzu-eginkizunak ematea, eta behin-behinekotasunez atxikitzea baldin eta eginkizun horiek sailez aldatzea badakarte".

      2.-     Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 52. atala aldatu da. Idazketa berria hauxe da:

"52. Atala

1.-    Lanpostua gordeta izan gabe jarduneko zerbitzura itzultzen diren funtzionarioak, harik eta behin betiko lantokia lortu arte, behin-behingoz atxikiko zaizkie beren kidegoan edo eskalan hutsik dauden lanpostuei.

2.-    Funtzionario sartu berriak hutsik dauden lanpostuei atxikitzeko, interesdunek adierazten duten lehentasun-hurrenkeraren arabera egingo da, betiere aukeraketa-aldian lortutako behin betiko sailkapen-hurrenkerari jarraiki.

Lantoki horiek behin betiko izaera izango dute eta, ondorio guztietarako, dagokion horniketa-sistemaren bidez lortutakotzat joko dira.

3.-    Aurreko idazatiek aipatzen dituzten lanpostu hutsei atxikitzeko, ezinbestekoa izango da interesdunek lanpostuen zerrendan ezartzen diren hornitze-baldintzak betetzea".

      3.-     Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 56. ataleko 4. idazatia aldatu da. Idazketa berria hauxe da:

"4.-   Barne-mailatan gora eginez beste kidego edo eskala batera iristen diren funtzionarioak hutsik dauden lanpostuei atxikitzeko, interesdunek adierazten duten lehentasun-hurrenkeraren arabera egingo da, betiere aukeraketa-aldian lortutako behin betiko sailkapen-hurrenkerari jarraiki eta lanpostuen zerrendan ezartzen diren hornitze-baldintzak betetzen badira. Nolanahi ere, lantokiak aukeratzeko unean, barne-sustapenekoek lehentasuna izango dute kasuan kasuko deialdiko txanda irekiaren bidez heltzen diren izangaien aurrean".

Hirugarrena - Euskadiko aurrekontu errejimenari buruz indarrean dauden lege xedapenen bateratutako testua onartzeko irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretua aldatzea

      1.-     Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz Indarrean dauden Lege Xedapenen Bateratutako Testua Onartzeko irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren 21. atala aldatu da. Idazketa berria hauxe da:

"Merkataritzako erakunde autonomiadun, zuzenbide pribatuko herri-erakunde eta herri-baltzuetarako transferentzia arruntei dagozkien ordainketetarako diru-izendapenak, baldin eta Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioko aurrekontuan, dagozkien mugekin, jasota badaude, galerak finantzatzeko dirulaguntzatzat hartuko dira. Ekonomia-urtea ixten denean, merkataritzako erakunde autonomiadun, zuzenbide pribatuko herri-erakunde eta herri-baltzuek atal honek aipatzen dituen fondoen bidez gehiegizko kopuruak jasotzeagatik irabaziak lortu badituzte, gaindikinok Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko dizkiote, eta, horrela, dirulaguntzaren behin betiko zenbatekoa finkatuta geratuko da".

      2.-     Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz Indarrean dauden Lege Xedapenen Bateratutako Testua Onartzeko irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren 54. ataleko 2. idazatia aldatu da. Idazketa berria hauxe da:

"2.-   Jarraian aipatzen diren kontzeptuak mugatuak izango dira: finantza-inbertsioak, langileria-gastuak, eman beharreko transferentzien dirulaguntza arrunten eta kapitaleko dirulaguntzen batura, eta ibilgetu material edo ezmaterialean egindako inbertsioen batura".

Laugarrena - Jaurlaritzari ematen zaion baimena

      1.-     Jaurlaritzaren ekonomi politika orokorraren barruan eta Herri Administrazioaren gastua arrazionalizatu eta Administrazioa bera eraberritzeko politikari jarraiki, baimena ematen zaio Eusko Jaurlaritzari diru-izendapenetan burutu beharko diren egokitzapenak hezurmami ditzan. Aurrekoarekin batera, kontuan hartzekoak dira, halaber, Euskal Autonomi Elkarteko arlo publikoko enpresen neurriei buruz irekita dauden hausnarketa-prozesuak eta erakunde autonomiadunen eta erakunde-administrazioaren zuzenbide pribatuko herri-erakundeen jarduteko moduari buruzkoak.

      2.-     Eusko Jaurlaritzak ahalmena izango du lege hau garatu eta betearazteko behar diren erabaki guztiak emateko.

Bosgarrena - Indarrean jartzea

      Lege hau 1997ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean.

I ERASKINA

KONPROMISOZKO DIRU IZENDAPENAK

      Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren eta erakunde autonomiadunen aurrekontuko gastuen egoera-orriko konpromisozko diru-izendapenak eta zuzenbide pribatuko herri erakundeen eta herri-baltzuen gerorako konpromisoak, 1997. urtean sortutakoak.

ADMINISTRAZIO OROKORRA

1997KO AURREKONTU ARRUNTA

KONPROMISOZKO DIRU IZENDAPENAK

(MILIOIKA)

OSAKIDETZA                                     

1997KO AURREKONTU ARRUNTA

KONPROMISOZKO DIRU IZENDAPENAK

(MILIOIKA)

HABE

1997KO AURREKONTU ARRUNTA

KONPROMISOZKO DIRU IZENDAPENAK

(MILIOIKA)

HAEE

1997KO AURREKONTU ARRUNTA

KONPROMISOZKO DIRU IZENDAPENAK

(MILIOIKA)

EUSKAL ESTATISTIKA ERAKUNDEA

1997KO AURREKONTU ARRUNTA

KONPROMISOZKO DIRU IZENDAPENAK

(MILIOIKA)

SOIN HEZKUNTZAKO EUSKAL ERAKUNDEA

1997KO AURREKONTU ARRUNTA

KONPROMISOZKO DIRU IZENDAPENAK

(MILIOIKA)

EUSKADIKO ERTZAINGOAREN IKASTEGIA

1997KO AURREKONTU ARRUNTA

KONPROMISOZKO DIRU IZENDAPENAK

(MILIOIKA)

GERORAKO KONPROMISOAK

ZUZENBIDE PRIBATUKO HERRI ERAKUNDEAK ETA HERRI BALTZUAK

(MILIOIKA)

II ERASKINA

HERRI BALTZUEN AURREKONTUA

(MILAKA PEZETA)

III ERASKINA

DIRU IZENDAPEN HANDIGARRIAK

      1.-     Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioan eta bere erakunde autonomiadunetan diharduten langileei ordaintzeko den I. atalburuko diru-izendapenak, horrela beteko baitira Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legean ezarritako lansarien arauak.

      2.-     Lan-hitzarmeneko langileei ordaintzeko diru-izendapenak, baldin eta indarrean dagoen araubideari jarraiki erabakitako soldata-gehikuntzen ondorioz diru-izendapenok gehitu behar badira.

      3.-     Benetan egindako zerbitzualdiaren hirurtekoak ordaintzeko diru-izendapenak, eta Herri Administrazioan Egindako Zerbitzuak Aitortzeari buruzko abenduaren 26ko 70/1978 Legean xedatutakoa ezartzeko diru-izendapenak.

      4.-     Dauden lanpostu hutsak direla eta, urritu diren langileen dotazioen diru­izendapenak, baldin eta ezargarria den legediaren arabera betetzen badira lanpostu huts horiek.

      5.-     Klase pasiboetako diru-izendapenak, betiere diru-izendapenok sortu ziren urtean zeuden betebeharren aitortze-mailaren arabera eta indarrean dagoen araubideak ezarritakoari jarraiki.

      6.-     Aurrekontuetan egindako akats teknikoen ondorioz ukituta geratzen diren diru­izendapenak eta, batez ere, transferentzien akordioetan akats horiek zuzentzeko jasotako diru-izendapenak, hain zuzen ere, zuzenketa egiteak dakarren kostuaren gehikuntzari aurre egiteko.

      7.-     Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak jaulkitako mota guztietako Zor Publikoaren beharkizunak betetzeko diru-izendapenak. Hona hemen beharkizunen jatorria: batetik, kapitalaren korrituak eta amortizazioa, eta, bestetik, Zor Publikoa jaulki, bihurtu, trukatu edo amortizatzeko eragiketek dakartzaten gastuak, langile-gastuak izan ezik.

      8.-     Hezkuntza-arloan itundutako konpromisoak bermatzeko diru-izendapenak, bai eta konpromisoak finantzatzeko diru-izendapenak ere (Eskola-ituna).

      9.-     Indarrean dagoen legediaren arabera, beste toki batean bizitzeagatik langileari dagozkion kalte-ordainak ordaintzeko diru-izendapenak, baldin eta kalte-ordain horiek jasotzeko eskubidea aitortu bada lanpostu horretarako.

      10.-  Elbarrientzako ospitalez kanpoko farmazi laguntza, protesiak eta ibilgailuak ordaintzeko diru-izendapenak, hain zuzen ere, Osakidetza-Servicio Vasco de Salud erakunde autonomiadunaren aurrekontuan horretarako jasota daudenak.

      11.-  Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-sarrerari buruzko maiatzaren 3ko 2/1990 Legean zehazten den gizarte-laguntza ekonomikoa ordaintzeko diru-izendapenak.

      12.-  Indarrean dagoen legediaren arabera, indarkeriaren biktimentzako dirulaguntzak eta, oro har, laguntzak ordaintzeko diru-izendapenak.

IV ERASKINA

ITUNDUTAKO IKASTETXEETAKO GASTUEI AURRE EGITEKO EKONOMI MODULUA

      1.-     Lege honen 22. atalak aurreikusten duenaren arabera, itundutako ikastetxeetako ikasgela bakoitzeko ekonomi moduluak ostazen dituzten urteko kopuruak honela geratuko dira hezkuntza-maila guztietarako, modulu betea daukaten gela itunduei dagokienez:

      2.-     1997/98 ikasturtetik aurrera, itunpeko ikastetxeetako eskola-unitate bakoitzeko ekonomia-moduluetako osagaien zenbatekoak, Lehen Hezkuntza, DBH (2. zikloa) eta LOGSE Batxilergoko mailetako modulu osoa duten itunpeko gelei dagokienez, honela banatzen dira:

      3.-     Zati-moduluek, 1997an, %2,6ko gehikuntza izango dute moduluaren b) kontzeptuan; a) kontzeptuan, berriz, irakasleen eta irakasle ez direnen lansariak berdintzeko 1996. urteari dagokion zatia sartu ondoren, %1ekoa izango dute.

BBBko 2. mailako zati-modulua modulu osoaren %85era helduko da 97/98 ikasturtetik aurrera.

      LH II-ko zati-modulua modulu osoaren %75era helduko da 97/98 ikasturtetik aurrera.

AURREKONTUKO GASTUEN EGOERA ORRIAN SARTUTAKO ALDAKETAK

      Legearen testu artikulatuak onetsitako dotazioak Aurrekontuaren egitarau-sailkapenean dauden partiden artean banatuko dira eta sailkapen horretan ageri den zenbatekoan, lege-proiektuarekin batera doan dokumentazioan xehekaturik ageri diren bezala, honako aldaketa hauekin:

00 SAILA. LEGEBILTZARRA

11110 Egitaraua. Legebiltzarra

      Gutxitu egiten da 81.578.115 pezeta 01 Zerbitzuko 458 kontzeptuko "Eusko Legebiltzarra" izeneko 001 partidaren dotazioa.

01 SAILA. LEHENDAKARITZA

11220 Egitaraua. Komunikazio instituzionala

      Gutxitu egiten da 4.000.000 pezeta 06 Zerbitzuko 246 kontzeptuko "Sustapenerako materiala" izeneko 002 partidaren dotazioa.

      Sortu egiten da 06 Zerbitzuko 246 kontzeptuan "Ekonomi Itunaren zabalkundea" izeneko 003 partida, 6.000.000 pezetakoa.

      Gutxitu egiten da 2.000.000 pezeta 06 Zerbitzuko 680 kontzeptuko "Euskadi kanpoan ezagutarazteko kanpaina" izeneko 002 partidaren dotazioa.

03 SAILA. OGASUNA ETA HERRI ADMINISTRAZIOA

12110 Egitaraua. Egitura eta laguntza

      Gutxitu egiten da 5.000.000 pezeta 13 Zerbitzuko 215 kontzeptuko "Informazio-prozesuetarako ekipoen mantenimendua" izeneko 001 partidaren dotazioa.

      Gutxitu egiten da 1.000.000 pezeta 13 Zerbitzuko 220 kontzeptuko "Saileko bulego-materiala" izeneko 001 partidaren dotazioa.

      Gutxitu egiten da 500.000 pezeta 13 Zerbitzuko "Beste hornidura batzuk" izeneko 239 kontzeptuaren partida.

12120 Egitaraua. Ondarea eta zerbitzu orokorrak

      Gutxitu egiten da 200.000 pezeta 11 Zerbitzuko "Liburuak eta bestelako argitalpenak" izeneko 221 kontzeptuaren partida.

      Gutxitu egiten da 1.000.000 pezeta 11 Zerbitzuko "Azterlanak eta irizpenak" izeneko 250 kontzeptuaren partida.

12140 Egitaraua. Informatika

      Sortu egiten da 20 Zerbitzuko 252 kontzeptuan "Eusko Jaurlaritzako sailen aurrekontuetako datuetara iristeko informatika-plana" izeneko 002 partida, 3.000.000 pezetakoa.

61110 Egitaraua. Gastu publikoko politika

      Gutxitu egiten da 300.000 pezeta 42 Zerbitzuko "Argitalpenak" izeneko 251 kontzeptuaren partida.

63110 Egitaraua. Finantza-politika

      Gehitu egiten da 5.000.000 pezeta 33 Zerbitzuko 760 kontzeptuko "Elkargi, SGR-rentzako dirulaguntza. ETEen finantzaketa-kostua murriztea. Kobraezinen estaldura partziala" izeneko 003 partidaren dotazioa.

04 SAILA. JUSTIZIA, EKONOMIA, LANA ETA GIZARTE SEGURANTZA

14110 Egitaraua. Justizi Administrazioa

      Gutxitu egiten da 15.000.000 pezeta 11 Zerbitzuko "Bulegoko materiala" izeneko 220 kontzeptuaren dotazioa.

      Gutxitu egiten da 10.000.000 pezeta 11 Zerbitzuko "Ura, berokuntza, argiak, energia eta bestelako gastuak" izeneko 230 kontzeptuaren dotazioa.

      Gutxitu egiten da 5.000.000 pezeta 11 Zerbitzuko "Material bereziak" izeneko 236 kontzeptuaren dotazioa.

      Gehitu egiten da 30.000.000 pezeta 11 Zerbitzuko "Segurtasuna" izeneko 254 kontzeptuaren dotazioa.

31210 Egitaraua. Sorospena eta gizarte-ongizatea

      Gutxitu egiten da 4.000.000 pezeta 34 Zerbitzuko 259 kontzeptuko "Sustatu sarien antolamendua" izeneko 001 partidaren dotazioa.

      Gehitu egiten da 7.100.000 pezeta 34 Zerbitzuko 480 kontzeptuko "Gizarteratzeko lankidetza-hitzarmenak" izeneko 005 partidaren dotazioa.

      Gutxitu egiten da 3.100.000 pezeta 34 Zerbitzuko 480 kontzeptuko "Gizarte-zerbitzuak sustatzeko Euskadi sariak" izeneko 006 partidaren dotazioa.

05 SAILA. HERRIZAINGOA

22110 Egitaraua. Egitura eta laguntza

      Gutxitu egiten da 400.000 pezeta 02 Zerbitzuko "Liburuak eta bestelako argitalpenak" izeneko 221 kontzeptuaren dotazioa.

      Gehitu egiten da 2.000.000 pezeta 03 Zerbitzuko 480 kontzeptuko "Terrorismoaren biktimei laguntzeko elkarteentzako dirulaguntzak" izeneko 002 partidaren dotazioa.

22210 Egitaraua. Trafikoa eta bide-hezkuntza

      Gutxitu egiten da 500.000 pezeta 13 Zerbitzuko "Alokairuak" izeneko 20 artikuluaren dotazioa.

      Gutxitu egiten da 300.000 pezeta 13 Zerbitzuko "Ura, berokuntza, argiak, energia eta bestelako gastuak" izeneko 230 kontzeptuaren dotazioa.

      Gutxitu egiten da 1.000.000 pezeta 13 Zerbitzuko "Bilera, hitzaldi eta ikastaroak" izeneko 247 kontzeptuaren dotazioa.

22230 Egitaraua. Zerbitzuko Ertzaintza

      Gutxitu egiten da 3.000.000 pezeta 22 Zerbitzuko 162 kontzeptuko "Ohiko etxebizitzatarako dirulaguntza" izeneko 001 partidaren dotazioa.

      Gehitu egiten da 1.700.000 pezeta 22 Zerbitzuko 231 kontzeptuko "Uniforme-jantziak erostea" izeneko 001 partidaren dotazioa.

22310 Egitaraua. Larrialdiei aurre egitea

      Gehitu egiten da 2.000.000 pezeta 11 Zerbitzuko 259 kontzeptuko "Posterrak, kartelak, marrazki triptikoak, bideoak, emanaldi txikiak eta zabalkunderako hainbat material diseinatu eta egitea" izeneko 005 partidaren dotazioa.

46110 Egitaraua. Hauteskunde-prozesuak

      Gutxitu egiten da 500.000 pezeta 14 Zerbitzuko 259 kontzeptuko "Komunikabideetako eguneroko albistegi-laburpena" izeneko 005 partidaren dotazioa.

      Sortu egiten da 14 Zerbitzuko 480 kontzeptuan "Autonomi Elkartean diharduten alderdi politikoentzako dirulaguntzak beren ohiko jarduera-gastuei aurre egiteko, Eusko Jaurlaritzak banatzekoak Alderdi Politikoen Finantzaketarako Lege Organikoaren irizpidearen arabera, azken autonomi hauteskundeetako emaitzak oinarri hartuz" izeneko 001 partida, 425.000.000 pezetakoa.

06 SAILA. INDUSTRIA, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA

52110 Egitaraua. Telekomunikazioak

      Gutxitu egiten da 50.000.00 pezeta 12 Zerbitzuko 748 kontzeptuko "Enpresetan telekomunikazio-zerbitzu aurreratuak sartzeko laguntza" izeneko 001 partidaren dotazioa.

54130 Egitaraua. Teknologia

      Gehitu egiten da 50.000.000 pezeta 12 Zerbitzuko 770 kontzeptuko "Industriako enpresek teknologi zentroekin eta EHUrekin lankidetzan aurrera eramandako jarduerak" izeneko 004 partidaren dotazioa.

71110 Egitaraua. Nekazaritza eta landa-garapena

      Sortu egiten da 42 Zerbitzuko 480 kontzeptuan "Arabako patatarentzako konpentsazio-fondoa sortzea" izeneko 018 partida, 1.000.000 pezetakoa.

      Gutxitu egiten da 1.000.000 pezeta 52 Zerbitzuko "Liburu eta bestelako argitalpenak" izeneko 221 kontzeptuaren dotazioa.

71120 Egitaraua. Arrantza

      Gutxitu egiten da 1.000.000 pezeta 51 Zerbitzuko "Azterlanak eta irizpenak" izeneko 250 kontzeptuaren dotazioa.

      Gutxitu egiten da 400.000 pezeta 51 Zerbitzuko "Lokomozioa, egonaldi-gastuak eta lekualdatze-gastuak" izeneko 260 kontzeptuaren dotazioa.

      Gehitu egiten da 1.400.000 pezeta 51 Zerbitzuko "Pasaiako bekak" izeneko 480 kontzeptuaren dotazioa.

71130 Egitaraua. Nekazaritza-elikagaien sustapena

      Gutxitu egiten da 35.000.000 pezeta 41 Zerbitzuko 770 kontzeptuko "Inbertsioak sustatzea. Konpromisozko diru-izendapena. 1998: 1.000,0 M. Guztira: 1.000,0 M" izeneko 001 partidaren dotazioa.

      Gehitu egiten da 20.000.000 pezeta 41 Zerbitzuko 770 kontzeptuko "Kalitatea hobetzeko prozesuak" izeneko 003 partidaren dotazioa.

      Sortu egiten da 41 Zerbitzuko 770 kontzeptuan "Tokiko merkatuen sustapena" izeneko 004 partida, 15.000.000 pezetakoa.

72120 Egitaraua. Industri politika

      Gutxitu egiten da 7.000.000 pezeta 11 Zerbitzuko 770 kontzeptuko "AFI 97" izeneko 005 partidaren dotazioa.

      Aldatu egiten da 11 Zerbitzuko 780 kontzeptuko 001 partidaren izena, izen berria hau izango delarik: "Etxetresna elektrikoen cluster elkartea (ACEDE). Konpromisozko diru-izendapena. 1998: 21,0 M; 1999: 23,0 M. Guztira: 44,0 M".

      Aldatu egiten da 11 Zerbitzuko 780 kontzeptuko 002 partidaren izena, izen berria hau izango delarik: "Euskadiko automobilgintzako osagaien industrien cluster elkartea (ACICE). Konpromisozko diru-izendapena. 1998: 39,0 M; 1999: 30,0 M. Guztira: 69,0 M".

      Gehitu egiten da 6.000.000 pezeta 11 Zerbitzuko 780 kontzeptuko "Ingurugiroko industrien cluster elkartea (ACLIMA). Konpromisozko diru-izendapena. 1998: 21,0 M; 1999: 22,0 M. Guztira: 43,0 M" izeneko 003 partidaren dotazioa.

      Gutxitu egiten da 3.000.000 pezeta 11 Zerbitzuko 780 kontzeptuko "Makina-erremintaren cluster elkartea (AFM). Konpromisozko diru-izendapena. 1998: 30,0 M; 1999: 31,0 M. Guztira: 61,0 M" izeneko 004 partidaren dotazioa.

      Aldatu egiten da 11 Zerbitzuko 780 kontzeptuko 004 partidaren izena, izen berria hau izango delarik: "Makina-erremintaren cluster elkartea (AFM). Konpromisozko diru-izendapena. 1998: 35,0 M; 1999: 31,0 M. Guztira 66,0 M".

      Aldatu egiten da 11 Zerbitzuko 780 kontzeptuko 005 partidaren izena, izen berria hau izango delarik: "Bilboko portuko elkartea (CPB). Konpromisozko diru-izendapena. 1998: 34,0 M; 1999: 34,0 M. Guztira: 68,0 M".

      Gehitu egiten da 4.000.000 pezeta 11 Zerbitzuko 780 kontzeptuko "Telekomunikazioen cluster elkartea (GAIA). Konpromisozko diru-izendapena. 1998: 31,0 M; 1999: 33,0 M. Guztira 64,0 M" izeneko 006 partidaren dotazioa.

      Aldatu egiten da 11 Zerbitzuko 780 kontzeptuko 006 partidaren izena, izen berria hau izango delarik: "Telekomunikazioen cluster elkartea (GAIA). Konpromisozko diru-izendapena. 1998: 36,0 M. 1999: 33,0 M. Guztira 69,0 M".

      Aldatu egiten da 13 Zerbitzuko 770 kontzeptuko 001 partidaren izena, izen berria hau izango delarik: "Industri sektoreko kalitatea sustatzeko programa. Konpromisozko diru-izendapena. 1998: 370,0 M; 1999: 390,0 M; 2000: 410,0 M. Guztira: 1.170,0 M".

07 SAILA. HEZKUNTZA,UNIBERTSITATEAK ETA IKERKETA

42110 Egitaraua. Egitura eta laguntza

      Gutxitu egiten da 5.000.000 pezeta 03 Zerbitzuko 215 kontzeptuko "Ekipo informatikoen mantenimendua" izeneko 001 partidaren dotazioa.

      Gutxitu egiten da 3.588.000 pezeta 03 Zerbitzuko 259 kontzeptuko "Grabazio informatikoak" izeneko 001 partidaren dotazioa.

42210 Egitaraua. Haur eta lehen mailako hezkuntza

      Aldatu egiten da 01 Zerbitzuko 780 kontzeptuko 001 partidaren izena, izen berria hau izango delarik: "Haur eta lehen mailako hezkuntzaren erreformarekin zerikusia duten inbertsioen finantzaketarako dirulaguntzak. Konpromisozko diru-izendapena. 1998: 25,0 M. Guztira: 25,0 M".

      Gehitu egiten da 1.300.000 pezeta 04 Zerbitzuko 247 kontzeptuko "Educautisme Egitaraua-Horizon Egitaraua" izeneko 003 partidaren dotazioa.

      Gehitu egiten da 288.000 pezeta 04 Zerbitzuko 452 kontzeptuko "Hezkuntza-sistemari laguntzeko eskualdeko taldeentzako dirulaguntza" izeneko 001 partidaren dotazioa.

      Gehitu egiten da 100.000 pezeta 04 Zerbitzuko 480 kontzeptuko "Arabako entzumen urrikoen elkartearentzako dirulaguntza, estimulazio goiztiarrerako" izeneko 004 partidaren dotazioa.

42220 Egitaraua. Hezkuntza

      Aldatu egiten da 01 Zerbitzuko 780 kontzeptuko 001 partidaren izena, izen berria hau izango delarik: "Bigarren mailako hezkuntzaren erreformarekin zerikusia duten inbertsioetarako dirulaguntzak. Konpromisozko diru-izendapena. 1998: 175,0 M. Guztira: 175,0 M".

42240 Egitaraua. Errejimen bereziko irakaskuntzak eta helduen hezkuntza iraunkorra

      Gehitu egiten da 2.000.000 pezeta 01 Zerbitzuko 622 kontzeptuko "Hizkuntza-eskola ofizialentzako ikasmateriala" izeneko 002 partidaren dotazioa.

42250 Egitaraua. Hezkuntza-berriztapena eta irakaslegoaren etengabeko prestakuntza

      Gehitu egiten da 500.000 pezeta 01 Zerbitzuko 622 kontzeptuko "Pedagogi aholkutegientzako ikasmateriala" izeneko 001 partidaren dotazioa.

42310 Egitaraua. Hezkuntza-sustapena

      Gehitu egiten da 3.000.000 pezeta 04 Zerbitzuko 480 kontzeptuko "Bigarren mailako irakaskuntzako ikasleek atzerriko hizkuntzak ikasteko bekak" izeneko 001 partidaren dotazioa.

47150 Egitaraua. Hezkuntza-sistema euskalduntzea

      Gutxitu egiten da 4.000.000 pezeta 01 Zerbitzuko 610 kontzeptuko "Ikastetxe publikoetako errotulazioa" izeneko 001 partidaren dotazioa.

      Gehitu egiten da 400.000 pezeta 01 Zerbitzuko 622 kontzeptuko "IRALEren zentroentzako ikasmateriala" izeneko 001 partidaren dotazioa.

54120 Egitaraua. Ikerketa

      Gutxitu egiten da 7.500.000 pezeta 07 Zerbitzuko 480 kontzeptuko "97/98 deialdiko ikertzaileen prestakuntzarako bekak. Konpromisozko diru-izendapenak. 1998: 497,4 M. Guztira: 497,4 M" izeneko 005 partidaren dotazioa.

      Sortu egiten da 007 Zerbitzuko 480 kontzeptuko "Eusko Ikaskuntzarentzako dirulaguntza, Oxfordeko Unibertsitatean ikerketa-jarduerak egiteko bekak finantzatzeko" izeneko 007 partida, 7.500.000 pezetakoa.

      Gehitu egiten da 5.000.000 pezeta 07 Zerbitzuko 780 kontzeptuko "Ikerketaren garapen espezifikorako" izeneko 003 partidaren dotazioa.

08 SAILA. OSASUNA

41120 Egitaraua. Osasun-aseguru eta -kontratazioa

      Sortu egiten da 13 Zerbitzuko 246 kontzeptuko "Automedikazioaren aurkako kanpaina (EITB)" izeneko 001 partida, 1.000.000 pezetakoa.

      Sortu egiten da 13 Zerbitzuko 247 kontzeptuko "Itundutako zerbitzu eta zentroetako auditoreen prestakuntza. Bigarren jarduera" izeneko 003 partida, 2.000.000 pezetakoa.

      Sortu egiten da 13 Zerbitzuko 451 kontzeptuko "Automedikazioaren aurkako kanpaina (EITB)" izeneko 001 partida, 1.000.000 pezetakoa.

      Kendu egiten da 13 Zerbitzuko 451 kontzeptuko "Automedikazioaren aurkako kanpaina (EITB)" izeneko 001 partida, 1.000.000 pezetakoa.

      Gutxitu egiten da 3.000.000 pezeta 13 Zerbitzuko 660 kontzeptuko "Ikerketak, azterlanak eta proiektuak" izeneko 001 partidaren dotazioa.

41130 Egitaraua. Osasun publikoa

      Gutxitu egiten da 2.150.000 pezeta 11 Zerbitzuko 247 kontzeptuko "Bilerak, hitzaldiak, zerbitzu zentralen ikastaroak" izeneko 002 partidaren dotazioa.

      Sortu egiten da 11 Zerbitzuko 250 kontzeptuko "Osasun-hondakinen kudeaketarako plana" izeneko 006 partida, 1.000.000 pezetakoa.

      Gehitu egiten da 650.000 pezeta 11 Zerbitzuko 480 kontzeptuko "FVSS, Gurutze Gorri eta DYArentzako dirulaguntzak" izeneko 002 partidaren dotazioa.

41140 Egitaraua. Antolamendua, ebaluazioa eta ikerketa

      Sortu egiten da 12 Zerbitzuko 240 kontzeptuko "Kreditazio-plana" izeneko 001 partida, 500.000 pezetakoa.

09 SAILA. KULTURA

45110 Egitaraua. Egitura eta laguntza

      Gutxitu egiten da 2.000.000 pezeta 02 Zerbitzuko 480 kontzeptuko "Sailaren dirulaguntza koiunturalak" izeneko 001 partidaren dotazioa.

      Sortu egiten da 02 Zerbitzuko 480 kontzeptuko "RTVEren Euskadiko Aholku Batzordea" izeneko 002 partida, 2.000.000 pezetakoa.

45140 Egitaraua. Ondare historiko-artistikoa

      Gehitu egiten da 9.000.000 pezeta 11 Zerbitzuko 460 kontzeptuko "Bilboko Arte Ederretako Museoa, S.A.ren gastu arrunterako dirulaguntza" izeneko 001 partidaren dotazioa.

      Gutxitu egiten da 9.000.000 pezeta 11 Zerbitzuko 460 kontzeptuko "Rekalde Erakuslekua, S.L.ren gastu arrunterako dirulaguntza" izeneko 002 partidaren dotazioa.

10 SAILA. LURRALDE ANTOLAMENDUA, ETXEBIZITZA ETA INGURUGIROA

43110 Egitaraua. Egitura eta laguntza

      Gutxitu egiten da 200.000 pezeta 01 Zerbitzuko 221 kontzeptuko "Egunkariak eta aldizkariak erosteko" izeneko 001 partidaren dotazioa.

      Gutxitu egiten da 300.000 pezeta 01 Zerbitzuko 221 kontzeptuko "Harpidetzak" izeneko 002 partidaren dotazioa.

      Gutxitu egiten da 2.000.000 pezeta 01 Zerbitzuko 622 kontzeptuko "Tresnak eta erremintak. Zerbitzu Zuzendaritza" izeneko 001 partidaren dotazioa.

43120 Egitaraua. Etxebizitza

      Gutxitu egiten da 200.000 pezeta 11 Zerbitzuko 247 kontzeptuko "Bilerak, hitzaldiak eta ikastaroak. Lakua" izeneko 001 partidaren dotazioa.

      Gutxitu egiten da 200.000 pezeta 12 Zerbitzuko 220 kontzeptuko "Bulegoko materiala. Lakua" izeneko 001 partidaren dotazioa.

      Gutxitu egiten da 200.000 pezeta 12 Zerbitzuko 230 kontzeptuko "Ura, berokuntza, argiak. Lakua" izeneko 001 partidaren dotazioa.

      Gutxitu egiten da 100.000 pezeta 12 Zerbitzuko 236 kontzeptuko "Material bereziak. Lakua" izeneko 001 partidaren dotazioa.

      Gutxitu egiten da 200.000 pezeta 12 Zerbitzuko 244 kontzeptuko "Harreman publikoak. Lakua" izeneko 001 partidaren dotazioa.

      Gutxitu egiten da 700.000 pezeta 12 Zerbitzuko 259 kontzeptuko "Beste lan batzuk. Lakua" izeneko 001 partidaren dotazioa.

      Gutxitu egiten da 5.000.000 pezeta 12 Zerbitzuko 660 kontzeptuko "Arkitektura eta etxebizitza gaietako ikerlanen eta egitasmoen urteroko plana" izeneko 001 partidaren dotazioa.

      Gutxitu egiten da 500.000 pezeta 13 Zerbitzuko 220 kontzeptuko "Bulegoko materiala. Lakua" izeneko 001 partidaren dotazioa.

      Gutxitu egiten da 300.000 pezeta 13 Zerbitzuko 221 kontzeptuko "Liburuak eta bestelako argitalpenak. Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza" izeneko 004 partidaren dotazioa.

      Gutxitu egiten da 100.000 pezeta 13 Zerbitzuko 230 kontzeptuko "Ura, berokuntza, argiak, energia. Arabako Lurralde Ordezkaritza" izeneko 002 partidaren dotazioa.

      Gutxitu egiten da 25.000.000 pezeta 13 Zerbitzuko 610 kontzeptuko "Eraikuntzen kontratuei buruzko gorabeherak" izeneko 014 partidaren dotazioa.

      Gehitu egiten da 30.000.000 pezeta 13 Zerbitzuko 610 kontzeptuko "Etxebizitza sozialen eraikuntza. Lan berria eta zerbitzu profesionalak" izeneko 015 partidaren dotazioa.

44210 Egitaraua. Ingurugiroaren babesa

      Gehitu egiten da 5.000.000 pezeta 22 Zerbitzuko 742 kontzeptuko "Udalentzako dirulaguntzak, eremu degradatuak leheneratzeko" izeneko 001 partidaren dotazioa.

11 SAILA. GARRAIOAK ETA HERRILANAK

51110 Egitaraua. Egitura eta laguntza

      Gutxitu egiten da 700.000 pezeta 01 Zerbitzuko "Makineria, instalazioak eta tresneria" izeneko 212 kontzeptuaren dotazioa.

      Gutxitu egiten da 400.000 pezeta 01 Zerbitzuko "Eraikuntza bereziak" izeneko 217 kontzeptuaren dotazioa.

      Gutxitu egiten da 400.000 pezeta 01 Zerbitzuko "Liburuak eta bestelako argitalpenak" izeneko 221 kontzeptuaren dotazioa.

      Gutxitu egiten da 250.000 pezeta 01 Zerbitzuko "Argitalpenak" izeneko 251 kontzeptuaren dotazioa.

51210 Egitaraua. Plangintza eta administrazio hidraulikoa

      Aldatu egiten da 14 Zerbitzuko 742 kontzeptuko 011 partidaren izena, izen berria hau izango delarik: "Azpiegitura hidrauliko berriak. Konpromisozko diru-izendapena. 1998: 1.200,0 M; 1999: 1.800,0 M. Guztira: 3.000,0 M".

51420 Egitaraua. Garraioaren antolamendua

      Gutxitu egiten da 500.000 pezeta 11 Zerbitzuko "Liburuak eta bestelako argitalpenak" izeneko 221 kontzeptuaren dotazioa.

      Gutxitu egiten da 200.000 pezeta 11 Zerbitzuko "Beste hornidura batzuk" izeneko 239 kontzeptuaren dotazioa.

      Gutxitu egiten da 400.000 pezeta 11 Zerbitzuko "Bilerak, hitzaldiak eta ikastaroak" izeneko 247 kontzeptuaren dotazioa.

      Gutxitu egiten da 700.000 pezeta 11 Zerbitzuko "Argitalpenak" izeneko 251 kontzeptuaren dotazioa.

      Gutxitu egiten da 200.000 pezeta 11 Zerbitzuko "Bestelako lanak" izeneko 259 kontzeptuaren dotazioa.

      Gutxitu egiten da 500.000 pezeta 11 Zerbitzuko "Lokomozioa, egonaldi-gastuak eta lekualdatze-gastuak" izeneko 260 kontzeptuaren dotazioa.

      Gehitu egiten da 2.500.000 pezeta 11 Zerbitzuko 480 kontzeptuko "Ikerketa-prestakuntzarako bekak" izeneko 002 partidaren dotazioa.

      Aldatu egiten da 11 Zerbitzuko 480 kontzeptuko 002 partidaren izena, izen berria hau izango delarik: "Ikerketa-prestakuntzarako bekak. Konpromisozko diru-izendapena. 1998: 7,0 M. Guztira: 7,0 M".

51510 Egitaraua. Portuen administrazioa eta itsas gaiak

      Gehitu egiten da 3.000.000 pezeta 13 Zerbitzuko 480 kontzeptuko "Gurutze Gorriarentzako dirulaguntza" izeneko 001 partidaren dotazioa.

      Aldatu egiten da 13 Zerbitzuko 480 kontzeptuko 006 partidaren izena, izen berria hau izango delarik: "Gurutze Gorriarekin egindako hitzarmena, Itsas Salbamendurako Eskolari buruzkoa"

      Gehitu egiten da 1.500.000 pezeta 13 Zerbitzuko 659 kontzeptuko "Itsas salbamendurako ekipoak" izeneko 001 partidaren dotazioa.

      Gutxitu egiten da 4.500.000 pezeta 13 Zerbitzuko 843 kontzeptuko "Kirol-portuetako sozietateetako akzioak" izeneko 001 partidaren dotazioa.

55120 Egitaraua. Meteorologia

      Gehitu egiten da 1.750.000 pezeta 14 Zerbitzuko 621 kontzeptuko "Meteorologi instalazioak kudeatu, ustiatu eta martxan jartzea. Konpromisozko diru-izendapena. 1998: 50,0 M. Guztira: 50,0 M" izeneko 003 partidaren dotazioa.

12 SAILA. MERKATARITZA, KONTSUMOA ETA TURISMOA

62130 Egitaraua. Kanpo-merkataritzaren sustapena eta ekonomiako lankidetza

      Aldatu egiten da 13 Zerbitzuko 458 kontzeptuko 001 partidaren izena, izen berria hau izango delarik: "Merkataritza-ganbaren eta Bilboko Nazioarteko Erakustazokaren hitzarmena. Kanpo-merkataritzako jarduerak. Atxikipena OBJ2/97-99".

75110 Egitaraua. Turismoa

      Gutxitu egiten da 2.000.000 pezeta 21 Zerbitzuko 246 kontzeptuko "Baliabide-plana" izeneko 002 partidaren dotazioa.

      Sortu egiten da 21 Zerbitzuko 246 kontzeptuan "Santiago Bidearen Bi Ibilbideak berraztertu eta editatzea" izeneko 003 partida, 2.000.000 pezetakoa.

      Gehitu egiten da 5.000.000 pezeta 21 Zerbitzuko 249 kontzeptuko "Espainiako eta atzerriko feriak" izeneko 003 partidaren dotazioa.

      Gutxitu egiten da 5.000.000 pezeta 21 Zerbitzuko 259 kontzeptuko "Turismo-komertzializazioari buruzko jardunaldi profesionalak" izeneko 002 partidaren dotazioa.

99 SAILA. ZENBAIT SAIL

12220 Egitaraua. Diru-izendapen orokorra

      Gehitu egiten da 81.578.115 pezeta 09 Zerbitzuko 680 kontzeptuko "Diru-izendapen orokorra" izeneko 001 partidaren dotazioa.

      Gutxitu egiten da 425.000.000 pezeta 09 Zerbitzuko 680 kontzeptuko "Diru-izendapen orokorra" izeneko 001 partidaren dotazioa.

"OSAKIDETZA-SERVICIO VASCO DE SALUD" ADMINISTRAZIO ERAKUNDE AUTONOMIADUNA

41230 Egitaraua. Laguntza psikiatrikoa eta buru-osasuna

      Sortu egiten da 04 Zerbitzuko 660 kontzeptuko "Zainketa berezietako psikiatria-unitatearen proiektua" izeneko 001 partida, 5.000.000 pezetakoa.

41240 Egitaraua. Ospitaleetako laguntza

      Gutxitu egiten da 5.000.000 pezeta 01 Zerbitzuko 610 kontzeptuko "Ospitalizazio-unitateen eraikuntza berriaren kitapena, 2. aldia - Deba Garaiko Eskualde Ospitalea" izeneko 005 partidaren dotazioa.

"EUSKADIKO ERTZAINGOAREN IKASTEGIA-ACADEMIA DE POLICIA DE EUSKADI" ADMINISTRAZIO ERAKUNDE AUTONOMIADUNA

22240 Egitaraua. Euskadiko Ertzaingoaren Ikastegia

      Aldatu egiten da 01 Zerbitzuko 480 kontzeptuko 001 partidaren izena, izen berria hau izango delarik: "Lankidetza-bekak. Konpromisozko diru-izendapena. 1998: 5,0 M. Guztira: 5,0 M".

"OSALAN/INSTITUTO VASCO DE SEGURIDAD Y SALUD LABORALES" ADMINISTRAZIO ERAKUNDE AUTONOMIADUNA

31130 Egitaraua. Laneko segurtasun eta osasuna

      Sortu egiten da 01 Zerbitzuko 247 kontzeptuan "Lan-osasunari buruzko kongresua" izeneko 005 partida, 5.000.000 pezetakoa.

      Gutxitu egiten da 8.500.000 pezeta 01 Zerbitzuko 259 kontzeptuko "Zerbitzu zentralak" izeneko 004 partidaren dotazioa.

      Sortu egiten da 01 Zerbitzuko 259 kontzeptuan "Langileen osasuna zaintzeko protokolo bereziak" izeneko 005 partida, 3.500.000 pezetakoa.

EJIE, S.A. HERRI BALTZUA

Ustiapen-aurrekontua. Gastuak

      Gehitu egiten da 2.586.000 pezeta 02 epigrafeko 0201 azpiepigrafeko "Enpresei kontratatzeko informatika-lanak" izeneko 2 partidaren dotazioa.

AURREKONTUKO DIRU SARREREN EGOERA ORRIAN SARTUTAKO ALDAKETAK

EJIE, S.A. HERRI BALTZUA

Ustiapen-aurrekontua. Sarrerak

      Gehitu egiten da 01 epigrafeko 0103 azpiepigrafeko "Ogasuna eta Herri Administrazioa" izeneko 1 partidaren sarrera.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra