10/1989 Legea, abenduaren 22koa, Euskadiko Autonomi Elkartearen 1990.erako Diruegitamu Nagusiak onartzekoa.
1989-12-22Erakundea: Eusko Legebiltzarra
Argitalpena: EHAA, 1989/12/30, 246. zk.; EAO, 2012/3/10, 60. zk.
§
123. 10/1989 LEGEA, ABENDUAREN 22KOA, EUSKADIKO AUTONOMI ELKARTEAREN 1990.ERAKO
DIRUEGITAMU NAGUSIAK ONARTZEKOA
I IDAZPURUA
GUZTIZKO DIRUEGITAMUAK ONARTZEA ETA HORIEN EDUKIA
Lehenengo
Atala - Guztizko Diruegitamuak
1.- Lege honen bidez, Euskal Autonomi Elkartearen 1990.eko ekonomi urterako Guztizko Diruegitamuak onartzen dira, honako osakai hauek dituztela:
- Autonomi
Elkarteko Arduralaritzaren Diruegitamuak.
- Arduralaritzako
Ihardutze-Erakunde Burujabeen Diruegitamuak.
- Norbanako-alorreko
Legepeko Herri-Izaikien Diruegitamuak.
- Herri-Baltzuen
Diruegitamuak.
- Autonomi
Elkarteko Arduralaritzak gehienera eman ditzakeen bermeak.
- Autonomi
Elkarteko Arduralaritzaren zorpetzeko gehienezko mugak.
- Legebiltzarreko
Diruegitamua ere, beharrrezko arauen ondoriotarako, Autonomi Elkarteko Guztizko
Diruegitamuen barruan sartzen da.
2.- Lege hau 1989.eko abenduaren 31z gero eta
urte honi dagozkion Diruegitamuez geroztik sortu daitezkeen Euskal Autonomi
Elkartearen osagarri izanezko Erakundeekin eta horien Diruegitamuekin
erabilgarri izango da eta, hala egokituz gero, baita horietako bakoitzaren
gaudimenak emateko eta zorpetzeko gehienezko mugekin ere.
3.- Autonomi Elkarteko Arduralaritzaren
Diruegitamuetako gastuen zehaztapen-zerrendak, zenbatekoz, ordainketetarako
diruizendapenen aldetik guztira 425.900.000.000 pezeta jotzen du, eta gerorako
lotzezko diruizendapenenetik guztira 89.699.800.000 pezeta, horien 1990.enaz
geroko ekonomi urtekako banaketa I Eraskinean zehazten dena izanik.
Autonomi
Elkarteko Arduralaritzaren Diruegitamuetako diru-eskuraketen
zehaztapen-zerrendaren zenbatekoak guztira 425.900.000.000 pezeta jotzen du,
honako hauetan banatuta:
a) Lege honen VIII Idazpuruan agintzen denez, Foru-Aldundiek Euskal
Autonomi Elkartearen diruegitamu-gastuetarako egingo dituzten diru-ekarketak,
321.838.700.000 pezeta jotzen dutela.
b)
Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltzatikako
diru-eskuraketak, 14.659.040.000 pezeta jotzen dutela.
c)
Lege honen 22. atalean jartzen diren baldintzak
betez egin ahal izango den 35.100.000.000 pezetarainoko zorpetzea, Lege
honetako 28.1.c).
d) atalean ezarritakoaren kaltetan gabe Autonomi Elkarteak berak
kitatu behar eta idazati honen aurreko txataletan sartu gabeko diruzko
eskubideak; horiek 10.044.995.000 pezeta izango direla jotzen da.
e) Europako Elkarteen Dirubaltzak, indarrean dauden legeetan
ohartemandako dirubideen arauera, guztira 6.092.700.000 pezeta jotzen dutela.
f) Gizarte-Segurantzako diru-eskuraketak, 29.855.405.000 pezeta
jotzen dutela.
g) Diru-gaindikinak, 8.309.160.000 pezeta jotzen dutela.
4.- Arduralaritzako Ihardutze-Erakunde Burujabeen
Diruegitamuetako gastuen zehaztapen-zerrendetan, honako zenbateko hauetako
ordainketetarako eta gerorako lotzezko diruizendapenak egiten dira:
- "Servicio
Vasco de Salud-Osakidetza"-ri, ordainketetarako diruizendapenen aldetik
135.432.300.000 pezeta, eta gerorako lotzezko diruizendapenenetik 1.515.000.000
pezeta, horien 1990.aren ondorengo ekonomi urtekako banaketa I Eraskinean
zehazten dena izango dela.
- "Instituto
Vasco de Administración Pública-Herri-Arduralaritzaren Euskal
Erakundea"-ri, ordainketetarako diruizendapenen aldetikako 1.050.000.000
pezeta.
- "Instituto
de Alfabetización y Euskaldunización-Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntze-Erakundea"-ri
ordainketetarako diruizendapenen aldetikako 3.019.000.000 pezeta eta
153.000.000 pezeta gerorako lotzezko diruizendapenen aldetik, horien 1990.aren
ondorengo ekonomi urtekako banaketa I Eraskinean zehazten dena izango dela.
- "Instituto
Vasco de Estadística-Euskal Estadistika-Erakundea"-ri ordainketetarako
diruizendapenen aldetikako 819.700.000 pezeta.
- "Instituto
Vasco de la Mujer-Emakumearen Euskal Erakundea"-ri ordainketetarako
diruizendapenen aldetikako 270.482.000 pezeta.
- "Instituto
Vasco de Educación Física-Soin-Hezkuntzako Euskal Erakundea"-ri
ordainketetarako diruizendapenen aldetikako 210.578.000 pezeta. Arduralaritzako
Ihardutze-Erakunde Burujabeen Diruegitamuetako diru-eskuraketen
zehaztapen-zerrendek, haietako bakoitzari egindako ordainketetarako
diruizendapenen guztizko zenbatekoak eurak jotzen dituzte.
5.- Euskal Irrati-Telebista Herri-Izaikiaren
Diruegitamuetan, guztira 7.775.000.000 pezeta jotzen duten diru-horniketak
egiten dira; diru-eskuarteak 7.775.000.000 pezetakoak izango direla jotzen
dela.
Irrati-Telebistako
herri-zerbitzuen eraentzarako Herri-Baltzuen Diruegitamuetan, honako zenbateko
hauetako diru-horniketak onartzen dira:
- Radio Vitoria-Gasteiz Irratia, A.B.-ri,....................... 327.300.000
pezeta.
- Televisión Vasca-Euskal Telebista,
A.B.-ri,.......... 10.406.640.000
pezeta.
- Radiodifusión Vasca-Eusko Irratia,
A.B.-ri,.............. 967.000.000
pezeta.
Eraentzarako
Herri-Baltzu horientzat ohartemandako diru-eskuraketek, Baltzu bakoitzarentzat
ordainketetarako diruizendapenak hornitzeko ontzat emandakoen guztizko
zenbatekoa bera jotzen dute.
"Euskal
Irrati Telebista" Herri-Izaikia sortzen duen maiatzaren 20ko 5/1982
Legearen 44. atalak dioenaren arauera, Euskal Irrati-Telebista Herri-Izaikiaren
eta Irrati-Telebistako herri-zerbitzuen eraentzarako Herri-Baltzuen
bateratutako Diruegitamuak ontzat ematen dira, ordainketetarako diruizendapenak
hornitzekoen aldetik guztira 12.119.940.000 pezeta jo, eta diru-eskuarteen
guztizko zenbatekoa 12.119.940.000 pezetakoa izango dela jotzen delarik.
6.- Enerjiaren Euskal Erakundearen
Diruegitamuetan, ordainketetarako diruizendapen-horniketarako guztira
3.399.453.000 pezeta onartzen dira, eta gerorako lotzezko diruizendapenen
horniketarako guztira 335.000.000 pezeta, horien 1990.az geroko ekonomi
urtekako banaketa I Eraskinean zehazten dena izan, eta horietarako dirubideak
guztira 3.399.453.000 pezeta jotzen duten diru-eskuarteen bidez egiten direla.
7.- Atal honen 5. idazatian sartu gabeko
Herri-Baltzuen Diruegitamuetan, ordainketetarako diruizendapenak hornitzeko
guztira ematen diren 45.518.509.000 pezetak eta geroko lotzezko
diru-izendapenak hornitzeko guztirako 2.955.589.000 pezetak Baltzuka zehazten
dira, horien 1990.az geroko ekonomi urtekako banaketa I Eraskinean zehazten
denez egingo dela. Ordainketetarako diruizendapenak hornitzeko ohartemandako
eskuarteak bakoitzaren diru-eskuraketen zehaztapen-zerrendan zehazten dira,
guztira 45.518.509.000 pezeta jotzen dutela.
Baltzu
bakoitzaren Diruegitamuetan ohartemandako diru-izendapenen eta diru-eskuarteen
zenbatekoak II Eraskinean zehazten dira.
8.- Euskal Autonomi Elkarteak, Unibertsitatearen
Eraberrikuntzarako 1983.eko Abuztuaren 25eko 11/1983 Legearen 54. atalean
agintzen denaren arauera, Euskal Herriko Unibertsitateari emango dion orobilduzko
diru-laguntza 10.679.000.000 pezetatan jartzen da.
9.- 1990.eko ekonomi urtean Autonomi Elkarteko
Arduralaritzak gehienera 10.000.000.000 pezetako gaudimenak eman ahal izango
ditu nolanahiko egiketetarako; bere baitan lehen emandako gaudimenak
baliogabetzea izan dezaten dirubide berritarako edo egiketa-ordezkaketarako
eman daitezen gaudimenak ez dira muga horretarako kontatuko.
10.- Autonomi Elkarteko Arduralaritzak egin eta
indarrean egon daitezen zorpetzeek ezingo dute 1990.eko abenduaren 31n,
horiekiko sendespen-agiriak direnak direla, 82.000.000.000 pezetatik gora jo,
Lege honen 22. ataleko lehenengo idazatiko b) letran eta 28. ataleko lehenengo
idazatiko c) letran agintzen dena salbu.
Norbanako-alorreko
legepeko erakundeen 14.000.000.000 pezetako gehienekorainoko zorpetzeen
zenbatekoa ez da aurreko zatian jartzen den mugarako kontatuko.
11. a) Esku ematen zaio Jaurlaritzari Lege hau indarrean jar dadinetik gerora sortarazi daitezen Herri-Bazkunen Diruegitamuak onartzeko, beti ere, horien xedeak Euskal Autonomi Elkarteko Guztizko Diruegitamuetan sartutako Egitarauetan ohartemanda baldin badaude. Horretarako, diru-izendapenei dagokienetan beharrezko doizketak egin beharko dira, baina Euskal Autonomi Elkarteko Herri-Arduralaritzak horiei eskuratutakoa aipaturiko egitarauetan izendatutakoa baino gehiago ezingo dela izan kontutan izanik.
b) Ezein
Norbanako-Jabetzapeko Herri-Erakunde edo Herri-Baltzu sortarazteko,
Jaurlaritzak aurkeztu eta onartu beharko du Erakunde edo Baltzu horien ekintzen
lehenengo lau urteak har ditzan ekonomi egitamua.
c) Aurreko a)
idazatiaren gai diren onartutako diruegitamuak, Jaurlaritzak Eusko
Legebiltzarreko Ekonomi, Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeari bidaliko
dizkio.
II IDAZPURUA
DIRUIZENDAPENEN OROTARIKO JAURPIDEAK
2.
Atala - Diruizendapenen bestetarakotze-jaurpideak
1.- 1990.eko ekonomi urtean, Euskal Autonomi
Elkarteko Guztizko Diruegitamuetako diruizendapen-bestetarakotzeak Euskadiko
Diruegitamu-Jaurpideen Abenduaren 20ko 31/1983 Legeak dakartzanak izango ditu
jaurpide, hurrengo zatietan esaten diren berarizkotasunen kaltetan gabe.
2.- Egitarau bereango bestetarakotzeak.
Beharrezkoak izan daitezenak egin ahal izango dira, herri-baltzuentzako VII,
VIII eta IX Atalburuen artean diruizendapen berriak sortarazterik izango
delarik, hartzailea lehengoa bera izan dadinaren baldintzapean.
3.- Egitarau-arteko bestetarakotzeak. Alde
batetik, II. Atalburuko diruizendapenen artean beharrezko izan daitezenak egin
ahal izango dira, diru-izendapen horientzako egitarau berria sortaraztea barne,
eta zernolako beretako VI. Atalburuko diruizendapenen artean, bestetik, Sail
berekoak izan daitezenaren baldintzapean.
4.- Egitarau baten barruko edo egitarau berezien arteko
bestetarakotzeak. Beharrezkoak izan daitezenak egin ahal izango dira:
a) Sail beraren barruan, diruizendapen berriak egin dakizkiekeela:
1. II eta IV Atalburuen artean.
2. VI eta VII Atalburuen artean.
3. IV Atalburuko zertako guztien artean.
4. VII Atalburuko zertako guztien artean.
b) Gaikuntza-aldiango Ertzaintzaren eta Zerbitzuango Ertzaintzaren
egitarauetako diruizendapenen artean, diruegitamuetako diruizendapenak
ertzainen benetako banakuntza-beharrei egokitzeko.
c) I Atalburuko ordainketetarako diruizendapenen artean,
Diruegitamuetan sartuta egon eta horietaz jabetzeko atzerapenak gerta
daitezeneko lan-tokiak behin-behingorako betetzeko.
d) Sail baten barruan, zehaztutako aldirako lan-itunepeko lanarien
ordainsaritarako diruizendapenen artean.
e) Honako hauetarako beharrezkoak izan daitezen teknikazko
egokikuntzen ondorioz:
1. Kontaduritzan behar bezala erasota uztea lortzeko.
2. Arduralaritza-birrantolapenei erantzuteko, beharrezkoak gerta
daitezen diruegitamu-Sailak, Zerbitzuak, Egitarauak eta Zertakoak sortaraziz,
eta diruizendapenak egitura berriari egokitzeko birrantolatuz.
Aurreko zatian esandako egiketek ez dute inola ere Autonomi
Elkartearen Diruegitamuetako gastuak gehitzerik ekarriko, Euskadiko
Diruegitamu-Jaurpideen abenduaren 20ko 31/1983 Legeko 21. atalean egiten den
diru izendapenen guztizkoaren araupeketaren kaltetan gabe. Egiketa horiek
Legebiltzarreko Ekonomi, Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeari jakinaraziko
zaizkio.
f) 50 Saileko diruizendapenen artean.
g) Ikastolak Herri-Ikastegi izatera aldatzeak beharrezko egin ditzan
egokiketen ondorioz, eragiketa hauen berri Eusko Legebiltzarrari emanik.
h) E.E.E.-ko baltzekin batera dirubideratutako egitasmoak egiteko
zuzendutako diruizendapenak emateko eta, horrela balitz, egitarau berriak sortu
ahal izango dira, eragiketa hauen berri Eusko Legebiltzarrari emanik.
5.- Gerorako lotzezko diruizendapenei dagozkien
ordainketetarako diruizendapenen indarreango legepideen arauerako
bestetarakotze-baimenak, dagokion gerorako lotzezko diruizendapenaren hasierako
zenbatekoa gutxitzea eta azkeneko zertakoari dagokiona gehitzea ekar dezake.
6.- 1990.ean, Diruegitamu-Jaurpideari buruzko
31/1983 Legearen 21. atalean aipatzen den orohartzezko mailegua, beste edozein
diruegitamuetako maileguetatikako gaindikinen diruz gehitu daiteke eta, hori,
Autonomi Elkarteko Arduralaritzaren Diruegitamuan izendatutako hasera bateko
maileguen gehienez ehuneko 1,5eko kopururarte. Orohartzezko maileguko
diru-izendapen berriak Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideari buruzko 31/1983
Legearen 21.3 atalean aipatzen den diruegitamu-jaurpideaz beraz baliatuz
bestetarakotuko dira.
7.- Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideen Abenduaren
20ko 31/1983 Legean eta Lege honetan zehaztutako diruizendapen-bestetarakotzeen
jaurpideak 1990.eko Agizko Diruegitamuekin eta horietan sartutako lehengo
ekonomi urteetatikako gaindikinekin erabiliko dira, Euskadiko
Diruegitamu-Jaurpideen Legeko 100. atalaren lehenengo zatian agintzen denaren
kaltetan gabe.
3.
Atala - Diruizendapenak bestetarakotzeko baimenak emateko gai diren
Ihardutze-sailak
1.- Jaurlaritzako Sailburuek aurreko ataleko 4
zenbakiko c) eta d) letretan ohartemandako diruizendapen-bestetarakotzetarako
baimenak eman ahal izango dituzte, eta bai horietan Sail bakar batek eskuhartu
dezaneko egitarau bereziei dagozkien II. Atalburuko bestetarakotzetarako ere.
2.- Dirubide eta Herriogasun-Sailburuak, doakien
Sailen saloz, aurreko zatian esandako diruizendapen-bestetarakotzetarako
baimenak eman ahal izango ditu, Sail berezietako edo horietan Sail batzuen
eskuhartzepeko egitarauekiko eragina izan dezatenean.
Beti
ere, aurreko ataleko 4 zenbakiaren e) letrapeko 2. idazatian esandako
bestetarakotzetarako baimenak emateko gaitasuna Dirubide eta
Herriogasun-Sailburuak izango du.
3.- Osakidetza-Servicio Vasco de Salud Erakunde
Burujabearen diruegitamuan egin daitezen diruizendapen-bestetarakotzetarako
baimenak Erakundeko Zuzendari Nagusiak emango ditu, bidezko erizpenak jaso
ondoren, eta Ogasun eta Finantza Sailak jakinaraziko dizkio
Jaurtze-Batzordeari.
4.- Gainontzeko diruizendapen-bestetarakotzetan,
Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideen Abenduaren 20ko 31/1983 Legean agintzen dena
egingo da.
4.
Atala - Bestelako aldakuntzak
1.- Diruizendapen-horniketa Foru Aldundien
Diruegitamuetan benetan izandako aldakuntzetatikako diru-sarreratarako
izatekotan, ez da kontutan hartuko Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideei buruzko
abenduaren 20ko 31/1983 Legearen 94. atalean aipatzen den gehienezko ehunekoa.
2.- Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideei buruzko
abenduaren 20ko 31/1983 Legearen 94. atalea aipatzen den baimena, dagozkien
Izaikietan mugatzezkotzat jotako diruizendapenetarako baino ez da izango.
Halaber, Ustiapen-Diruegitamurako diruizendapenak murriztea xede izan dezaten
aldakuntzek baimenaren beharra dute, Domu-Diruegitamuaren diru-ezarketak
ordaintzeko izendatutakoa haunditzeko izan daitezenean eta aldakuntza, oro
bilduz, dagokion Izaikiaren Diruegitamuen diruizendapen-multzoaren %3tik
gorakoa izan dadinean.
3.- Norbanako-alorreko legepeko herri-izaikiek,
merkataritzako ihardutze-erakunde burujabeek eta herri-baltzuek partzuer
direneko Erakundeetan egin ditzaten diru-ezarketak ordaintzeko
zenbaki-aldaketek ezinbesteko izango dute Jaurtze-Batzordearen baimena.
Antzematezko diruizendapenez egindakoek ere horren beharra izango dute.
4.- "Euskadi 1993.eko Europan" izeneko
Egitamu Berezia Garatzeko Itune Nagusiaren hirugarren atalean zehaztutako
diru-izendapenen egokiketari ekin ahal izateko, Jaurtze-Batzordeak, Egitamu
horri atxikitako diru-izendapenetan beharrezko aldakuntzak egiteko baimena eman
ahal izango du, hor finkatutako ekintzen ordainbeharrak denboran egokitzeko
xedez. Beraz, ordainketarako jarritako diruizendapenetan ordainbehar berriak
sortzen badira, lege honen 28. atalean adierazitako moduan ordainduko dira.
5.- Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideari buruzko
abenduaren 20ko 31/1983 Legeko 107. atalean ohartemandakoetarako, SPRI, A.B.ren
akziokako partzuer-zatien kopurua banaka hartuta aldatu arren, SPRI, A.B.k,
egitaraua bere osoan hartuta, horren dirubidetarako izendatutako guztizko
kopurua aldatzen ez denean, Industrialdeak egitarauko Herri-Baltzuen
diru-egitamu bakoitzean diruegitamu-aldaketa egiteko biderapen beharrik ez
dagoela ulertuko da.
5.
Atala - Diruizendapen gehikizunak
Diruegitamu-Jaurpideei
buruzko abenduaren 20ko 31/1983 Legeko 26, 27 eta 28. ataletan agindutakoaren
kaltetan gabe, Autonomi Elkarteko Arduralaritzaren Diruegitamuetan sartuta egon
eta ondoren zehazten diren diruizendapenak, 1990.ean, arauz ontzat eman beharreko
ordainkizunek jo dezaten zenbateraino gehikizun izango dira:
a) Autonomi Elkarteko Arduralaritzaren eta horren Ihardutze-Erakunde
Burujabeen zerbitzuko lanariei ordaintzeko I Atalburuko diruizendapenak, Euskal
Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legean finkatutako
ordaintzezko jaurpidea betetzeko.
b) Lege honen 13.4 atalean ohartemandakoak betetzekoak, hor jarritako
helburuak lortzeko gehitu beharra izan dadinetan.
c) Lanarien ordainsaritarakoak, indarrean egon daitezen legepideen arauera
erabakitako lansari-gehikuntzen ondorioz gehitu behar daitezen neurrian.
d) Benetan egindako zerbitzu-aldiari eta Herri-Arduralaritzan egindako
zerbitzuen aitorpenari buruzko Abenduaren 26ko 70/1978 Legean agindutakoa
egiteratzeari darizkien hirurtekako hobariak ordaintzeko diruizendapenak.
e) Hutsik dauden lan-tokiegatik dagozkien diruizendapenak gutxitu
zaizkien lanarientzako diru-horniketak, hutsik dauden lan-tokiak erabili
beharreko legepideen arauera bete daitezen neurrian.
f) Gozamendunentzakoak, indarreango araupideen arauera egindako
horiegatikako zorra sortu zeneko ekonomi urteko berarizko zorrekiko
aitorpenaren eretzean.
g) Diruegitamuetako teknikazko akatsen eta, berariz
Aginte-Eskuraketarako Hitzarmenetan egon daitezenen ondoriozko eragina jasan
dezaketenak, akats horiek zuzentzeari darion goste-gehikuntzari erantzuteko
beharrezkoa izan dadin zenbatekoz.
h) Autonomi Elkarteko Arduralaritzak jaulkitako moeta berezitako
Herri-Zorraren dirusariak, domu-kitapenak, eta hori jaulkitzearen, eraldatzearen,
ordezkatzearen edo kitatzearen ondoriozko gastuak, lanarigo-gastuak salbu,
ordaintzeko diruizendapenak.
i) Ertzaintza-alorreko agintepideen dirubidetarakoak, Kupoaren
Bitariko Batzordeak aginpide horren dirubidetarako erabakitako gehienezko
zenbatekoz.
j) Indarrean dauden legepideen arauera bizitokiagatikako
kalte-ordainerako eskubidea aitortu zaien lan-tokietako lanariei zor dakiena
ordaintzeko diruizendapenak.
k) Servicio Vasco de Salud-Osakidetzaren Diruegitamuan aipatutako
botika-sorozpidetzako gastuak ordaintzeko bideratutako diruizendapenak.
l) Lan-Harremanetarako Batzordearentzako Diruegitamu Nagusien 51
Diruegitamu-Sailean sartutako diruizendapenak, Istiluei Konponbide emateko
Ihardunbidea, bai eta gizarte-ekonomiazko alorrean Ikasketa-Zerbitzua ere
ezarri eta garatzeko xedez, horien zenbatekoak gehienez 305.000.000 pezeta joko
duela.
m) Gastuen zehaztapen-zerrendan gehikizunetan zermugatuta agertu
daitezen diruizendapen guztiak.
6.
Atala - Diruizendapenak Diruegitamuetan sartzea
1.- 1990.erako Diruegitamuetan diruizendapenak
sartzeko jaurpideak, Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideen Abenduaren 20ko 31/1983
Legeak dakartzanak izango dira.
2.- Aurreko zatian agindutakoa hala dela ere,
1990.erako Diruegitamuetan, Ertzaintzaren 1989.eko Diruegitamuetan sartutako
aurreko ekonomi urteetatikako gaindikinei dagozkien diruizendapenak ekonomi
urte barruan noiznahi sartu ahal izango dira.
Era
berean, 1989.eko ekonomi urtea bukatzean, 49 Sailean sartuta dauden
diruegitamuko diru-izendapenetan, Europa 93 Egitamuan sartuts egon eta horri
datxezkon bide eta ur-baliapidetako egiturari dagozkienetan eta jabego
kentzeagatitako gastuetan gaindikinik balego, 1990.eko Diruegitamuan ekonomi
urteko edozein unetan sartu ahal izango dira. Diruizendapenak Jabego-kentzezkoetan
sartzen baldin badira, Diruegitamu-Jaurpideari buruzko Legearen 102. atalaren 1
idazatian finkatutako baldintza, aldiari dagokiona hain zuzen, bi ekonomi
urteko aldirako ulertu beharko da.
7.
Atala - Lanarigo-gastuetarako ordainketa-diruizendapenak
1.- Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideen Abenduaren
20ko 31/1983 Legearen 23. atalean agintzen denari buruz, herrilanarien,
estatutupeko lanarien, aldi baterako laguntzarako jaurpidepean akuratutako lanarien,
aldi baterako lanarien eta lanari finkoen diruegitamuetango erroldarekiko
mugatze-indarra, maila bakoitzeko iharduneango lanariak eta hutsik dauden
lan-tokiak zer egitarauri eratxikita daudenari begiratu gabe barne izan ditzan
errolde osoarekikoa izango da. Hala ere, edozein mailatako diruegitamutango
erroldea gehitu ahal izango da, goragoko maila batekoa beste horrenbeste
gutxitzearekin ordezkatu dadinaren baldintzapean.
2.- Lanarigoarentzako diruizendapenen
zenbatekoarekiko mugatze-indarra Sail edo Erakunde-Sail Burujabe bakoitzeko I
Atalburuaren guztizkoari buruzkoa izango da, zehaztutako aldirako lan-itunepean
ari eta lanpostu hutsa betetzen ez duten lanariei, konfiantzazkoei edo aldi
baterakoei dagozkienak kanpo gelditzen direla.
Osakidetza
Erakunde Burujabearen kasuan, lanarigo gastuetarako ordainketa-diruizendapenen
mugatze-indarra I Atalburu osorakoa izango da, diruegitamu-lantoki hutsa
betetzen ez duen ordezko edo aldi baterako lanarien diru-sariei dagozkienak
salbu.
3.- Konfiantzazko edo behin behingorako lanarien
izendapenek Diruegitamuan jarritako lantoki-zenbatekoa izango dute muga. Hala
ere, lanari horientzako gordetako lantokiak ugaritu ahal izango dira, goragoko
mailakoak beste horrenbeste gutxitzearekin ordezkatu daitezeneko baldintzapean.
4.- Diruegitamuzko lantoki hutsari ez dagozkion
zehaztutako aldirako lan-hitzarmenen zenbatekoak finkatutako diruizendapenen
zenbatekoak izango ditu muga, lege honen 2.4.d. atalean finkatutakoaren
kaltetan gabe.
5.- Lanari-errolde hori 1990.eko Diruegitamuan
jarritakotik ehuneko 1ekoan gehitzeko ahalmena ematen zaio Jaurlaritzari,
osasun-lanari eta irakaslegoarena izan ezik.
8.
Atala - Gerorako lotzezko diruizendapenak
1.- Hasiera eman zaieneko ekonomi urtea gainditu
eta horietarako gerorako lotzezko diruizendapenik gabeko betebeharrak hartu
ahal izango dira, hitz emandako egiterapena atzeratu izanagatik ekonomi urte
hartan ohartemandako helburua lortu ezina gertatuz gero, baita E.E.E.-ko
baltzekin batera dirubideratutako egitasmo berriei buruzko Legearen 2. ataleko
4. idazatiko h) letran ezarritakoa betetzeko ere.
2.- Aurrean esandakoaren kaltetan gabe eta
Ertzaintzari dagokionez, aurrez izendatu gabeko gerorako lotzezko maileguak
baimenduko dira eta, hori, Ertzain-banaketa bereziei darizkien benetako
diruezarketa-beharkizun, horniketa-eragiketa, teknika-aldetitako laguntza eta
antolapidetza-alogeren ondorioz, mailegu horien diru-kopuruak, Kupoarekiko
Bitariko Batzordearen Erabakien arauera, diru-aldetik hurrengo
diruegitamu-urteetan oinarriturik egon daitezenean.
9.
Atala - Diruizendapen aldakizunak
1.- Autonomi Elkartearen Ertzaintza-alorreko
aginpideen dirubidetarako diruizendapenak diruizendapen aldakizun izango dira,
Gaikuntza-aldiango Ertzainei nahiz Zerbitzuango Ertzainei buruzkoak izan.
2.- Aurreko zatian esan eta aldakizunetan
zermugatutako diruizendapenak, Kupoaren Bitariko Batzordean Ertzaintzarentzako
Dirubideei buruz erabakitakoaren eretzean diruegitamuetan sartu, gehitu,
ezabatu edo gutxitu ahal izango dira.
Diruizendapenen
aldakuntza Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko den
Jaurlaritzaren horretazko Dekretoz egingo da.
10.
Atala - Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltza
1.- Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltzari
eratxikitako eta Lege hau indarrean jarri ondoren Erresumarengandik hartu
daitezen aginpide eta/edo zerbitzuen dirubidetarako jarritako diruizendapenak,
dagozkien Sailen barruan horretarako sortarazitako zernolakoan edo
zernolakoetan erasoko dira.
2.- Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltzaren aurreko
ekonomi urteetako diru-horniketetakoak izan eta jadanik onartutako egitekoak
betetzeari eratxiki gabe egon daitezen diruizendapen-gaindikinak, Dirubide eta
Herriogasun-Sailak indarreango Diruegitamuetako dagokion Sailean sartuko ditu,
eta hasieran haietarako ziren egitasmoak egiteratzen erabili beharko dira.
3.- Lehenagoko ekonomi urteetan hitzartutako
hasierako diru-zenbatekoak aldatzea ekarri dezaten prezioen birrazterpenei,
gehigarrizko edo eraldatutako egitasmoei darizkien lehenagoko ekonomi urteetako
ordaindu beharrak dagokion Saileko diruizendapenei eratxiki ahal izango
zaizkie, ekonomi urte horietan indarrean zegoen Diruegitamu-Sail bereko
horrelakoxe diruizendapenen pentzutan.
III IDAZPURUA
GASTUAREN ONARPENA ETA AKURATZE-ARAUAK
11.
Atala - Gastua onartzeko ahalmenak
1.- 200.000.000 pezetatik gorako gastuak
Jaurtze-Batzordean onartu beharko dira, hori egiteko erabil dadin
diru-izendapenaren zertakoa dena dela.
2.- Berari atxikita daudeneko Saileko Sailburuaren aldez aurreko baimena beharko dute Erakunde Burujabeek edo, hala badagokio, Jaurtze-Batzordearena, hasierako diruegitamua 50.000.000 pezetatik gorakoa duten akurapenak egiteko.
"Servicio
Vasco de Salud-Osakidetza" Arduralaritzako Erakunde Burujabearentzat, 100.000.000
pezetatik gorakoetan izango da beharrezkoa aurreko idazatian aipatzen den
baimena.
12.
Atala - Akuratze-arauak
1.- Euskadiko Autonomi Elkarteko Arduralaritza
Nagusiaren eta erakunde burujabeen eremuan egin daitezen 200.000.000 pezetatik
gorako akurapenek, Jaurtze-Batzordearen baimenaren beharko dute. Akurapenerako
baimenak bere baitan darama, berariz aipatu gabe, dagokion gasturako baimena.
2.- Eraberrikuntza, konponketa txiki,
iraunarazpen edo zaingo-lanak akuratzeko berarizko jaurpidea ezartzen duen
ekainaren 11ko 245/1985 Dekretuan finkatutako zenbatekoaren muga 5.000.000
pezetatan jartzen da.
3.- Lanak, teknika-laguntzarako zerbitzuak, zuzkiketak eta ohizkoez kanpoko lan berezi eta zehatzetarako laguntzak akuratzeko, urte osorako 1.500.000 pezetatik gorakoak izan ez daitezenean, arduralaritza alorreko bideraketak honako hauetara mugatu daitezke: behar haunbateko diruizendapena dagoela egiaztatzera eta sailkatuta egin eta egileal izenpetutako eskaintzara, bertan emankizunaren zernolakoak adierazi behar izango direla. Dagokion akurapen-sailak onarpena eman beharko dio emankizunari.
Antzekoak
eta batera akuratzeko gai diren emankizunak, bere osoan hartuta aurreko
idazatian finkatutako zenbatekotik gorakoak izan daitezenean, arau honen erabiltze-eremutik
kanpo geldituko dira.
Ezin
izango da zatitu akurapena, bertan eskuhartzeko betekizunei ihes egiteko xedez.
Lehenengo
idazatian aipatutako akurapenak bideratzeko eta horiei buruzko azken erabakia
emateko aginpidea Sail ezberdinei dagokie, bakoitzaren antolatze-arauekin bat
etorriz.
Atal
honetan eta aurrekoan aipatutako zenbatekoak, eurei dagozkien zerga eta guzti
ulertu behar dira.
4.- Akuratzaileari leporatu dakiokeen arrazoiagatik akurapenen bat burutzeko azken epea luzatu dadinean, Euskadiko Autonomi Elkartearen Arduralaritzak eta horko erakunde burujabeek, zigorrak jarri edo akurapena amaitu ahal izango dute, aukeran, Erresumako Akurapenetarako Legearen 45. atalaren arauera eta, lan-hartzailea aurka aterako balitz, Arduralaritza-Akurapenetarako Aholku-Batzordeak emango du horrekiko erizpena.
Arduralaritza-alorreko
berarizko txatalen zerrendan ohartemanda egon dadinean, Euskadiko Autonomi
Elkarteko Arduralaritzak eta horko ihardutze-sail burujabeek, zatikako zenbait
eperi buruzkoan, zigorrak jartzeko ahalmen hori bera izango dute.
Euskadiko
Autonomi Elkarteko Arduralaritzaren eta horko ihardutze-sail burujabeen
akurapenetan indarrean egongo diren zigorren diru-zenbatekoak dekretuz
ezartzeko baimena ematen zaio Jaurtze-Batzordeari.
IV IDAZPURUA
ORDAINSARITARAKO DIRUIZENDAPENAK
13.
Atala - Ordainsari-Gehikuntza
1.- Lehendakariaren, Lehendakariordearen, Sail ezberdinetako Sailburuen, Sailburu-ordeen eta Zuzendarien 1990. urteko ordainsari osoak 1989.eko abenduaren 31n indarrean zeudenen eretzean ehuneko 5ekoan gehituko dira, eta nolanahi ere, hurrengo idazatian esaten den lanarigoari orokorki ezarritakotik atera dadina adina. Konfiantzazko edo behin behingo lanariek gehikuntza berbera izango dute.
2.- 1990.eko urtarrilaren lehenengoaz geroko
eragite-indarrez, Autonomi Elkarteko Arduralaritza Nagusiaren eta horko
erakunde burujabeen zerbitzuan ari eta lan-legeen jaurpidepean gabeko lanariek
guztien eretzean eskuratu ditzaten urteko ordainsari osoak 1989.eko abenduaren
31n indarrean zeudenen eretzean ehuneko 5ekoan gehituko dira. Gehikuntza hori
eginda bakoitzari atera dakionaren eta atal honen 4. idazatian eta lege honen
14. atalean agintzen denaren kaltetan gabe.
Autonomi
Elkartearen Arduralaritza Nagusi eta Erakunde Burujabeen zerbitzuango
lan-legepidepekoez besteko lanarietan, Autonomi Elkarteko Arduralaritzan lanean
ari daitezen karrerako herrilanariak, ordezkatze-mailako herrilanariak,
arduralaritza-akurapenezkoak, aldi baterako lankidetzarako lan-itunepekoak eta
Osakidetzaren menpekoa den estatutoaren arauzko lanarigoa sartutakotzat jotzen
dira.
3.- Halaber, eta hori ere 1990.eko urtarrilaren
lehenengoaz geroko eragite-indarrez, Autonomi Elkarteko Arduralaritza
Nagusiaren eta horko erakunde burujabeen zerbitzuko lan-legepeko lanarigoaren
lansari-moltsoa 1989.ekoaren eretzean ez da ehuneko 5ekotik gora gehitzerik
izango, kidekotasun-irizpideei eutsiz.
4.- Atal honen aurreko zatietan ohartemandakoaz gainera,
Autonomi Elkarteko Arduralaritza Nagusirako eta horko ihardutze-erakunde
burujabeentzako 395.870.000 pezetako diru-baltza eratzen da; diru hori
lanarigoaren lansari-egitura antolatu eta haundiagotzeko eta beharrezko izan
daitezen ordainsari-zioen zehaztapena eta izendapena egiteko izango da,
lanari-sail berezien arteko eta hauen eta Autonomi Elkarteko gainontzeko
Herri-Arduralaritzen zerbitzuan ari diren lanarien arteko
lansari-ezberdintasuna berdintzeko eta urriaren 9ko 321/1984 Dekretua eta honen
kideko erabakiak ezarri dakizkiokeen eskuratutako lanarigoaren ihardute-bidezko
eta lansariko balioztapenerako. Dena dela, Diru-Baltza honetako zati bat
Autonomi Elkarteko Arduralaritza Nagusian eta horko Ihardutze-Erakunde
Burujabeen zerbitzura araupetutako lanegun osoan ari daitezen langile guztiei
hilero 88.929 pezetako (laurogeita zortzi mila bederatzirehun eta hogeita
bederatzi) orobarnezko soldata edo urteko orobarnezko 1.245.000 pezetakoa
(miloi bat berrehun eta berrogeita bost mila pezeta) bermatzeko izango da.
14.
Atala - Herrilanariak
1.- Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren
6ko 6/1989 Legean ohartemandako ordainsari-jaurpidearen erabilpena Jaurlaritzak
onartu ondoren, Autonomi Elkarteko Arduralaritza Nagusiaren eta horko erakunde
burujabeen zerbitzupeko herrilanariek, bai eta arduralaritza-jaurpidepeko
gainontzeko lanariek ere, Lege horretan finkatutako ordainsari-atalen arauera
eta Legeak berak dioeneantxe jasoko dituzte lansariak.
2.- Atal honen lehenengo idazatian aipatzen den jaurpideari
dagozkion ordainsari-atalek, aurreko ordainsari-atalei zegozkien sari guztiak
hartuko dituzte, jaurpide horietan aitortutako bakoitzaren osagarriak eta aldi
baterakoak barne direla. Hala ere, jasotzen ziren lansari finko eta
aldizkakoetan diru-zenbateko osoa gutxitzea gertatuz gero, horren eraginpeko
lanariek aldearengatikako bakoitzaren eta aldi baterako osagarria jasotzeko
eskubidea izango dute, bere baitagarria izan daitekela.
15.
Atala - Ertzainak
Autonomi
Elkarteko Ertzainek izango dituzten ordainsariak Eusko Jaurlaritzak erabakiko
ditu, Kupoaren Bitariko Batzordeak horretarako egin ditzan diru-izendapenak
kontutan izanik.
16.
Atala - Berarizko Arauak
1.- Indarrean dagoen araudiaren arauera, arauzko
lan-orduak baino gutxiago egin ditzaten herrilanarien ordainsariek, oinarrizko
zein osagarrizko zatietan, hirurtekoegatikakoa barne, heineango beherapena
izango dute.
2.- Euskal Herri-Arduralaritzaren zerbitzuko
herrilanariek ez dute dagokien ordainsari-jaurpideen arauerako sariaz bestekorik
eskuratuko, eta ez dute Arduralaritzak jaso ditzan zerga, arartekaritza-sari
edo nolanahiko beste ezein diru-eskuraketetan partzuer izaterik izango.
3.- Nolanahi ere, gerorako hobekuntza edo
gehikuntzen bidez bere baitagarri izan daitezen ordaintzezko zernolakoak, edo
horrela ebatzita daukatelako bere kopuruak aldatu gabe izan behar dituztenak,
berarizko araudiz arautuko dira.
17.
Atala -Lan-itunepeko lanarigoa. Bateango Lan-Hitzarmenak egiteko baldintzak
1.- Lege honen 13. atalean ohartemandakoetarako,
Bateango Lan-Itune edo Hitzarmenak egin ahal izateko, lansarien
birrantolaketarako itune-bideak egiteko, eta jadanik egon eta Euskal Autonomi
Elkarteko Herri-Arduralaritzako lan-itunepeko lanarientzakoak eta ez beste
inorentzakoak izan daitezen beste Hitzarmen batzuri atxikitzea edo osorik edo
zati baten horietara jotzea erabakitzeko, dagokion Sailak, itunekideek
horretzazko itune-egitasmoa izenpetu baino lehen Dirubide eta
Herriogasun-Sailari eta Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomiaren Garapenerako
Sailari bidali beharko die, bere erizpenak eman ditzaten 1989.eko
lansari-baltzaren zenbakizko zehaztapena, horren 1990.erako gehikuntzaren
kidekotasun-irizpidearen arauerako hainbaketa eta egitasmo horretan aztertzen
diren ekonomiazko alderdi guztien balio-neurketa erantsiz.
2.- Aurreko zatian esandako erizpenak, zati
horrek dioen agiri-sorta eskuratu dadin egunetik hasi eta hamabost egunera
gehienera emango dira.
3.- Dirubide eta Herriogasun-Sailaren erizpena,
herri-gastuen alorrean eragina izan dezaten alderdiei buruzkoa izango da,
Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauen alorreko indarreango
manuei buruzko maiatzaren 17ko 1/1989 Legegintza-Dekretuko 60. atalean
ezarritako artekaritza-ikuskaketaren kaltetan izan gabe.
Atal
hau egiteratzearen ondorioz Autonomi Elkartearen Arduralaritzaren eta horko
erakunde burujabeen Diruegitamuetako diru-izendapenetan egin behar daitezen
birbanaketei edo aldakuntzei, indarrean dauden legeetan ohartemandako bideak
eragingo zaizkie.
4.- Horretzazko Itunea izenpetu baino lehen,
Ekonomi Batzordearen baiezko erabakia beharrezkoa izango da.
5.- Dagokion arduralaritza-sailak gai horretan
atal honetan ohartemandako erizpen eta onarpen-bideak betetzeke hartutako
erabakiak lege-indarrik gabekoak izango dira.
18.
Atala - Autonomi Elkarteko Herri-Baltzu eta norbanako legepeko
Herri-Erakundetako Lanari Zuzendaria
1.- Atal honetan aipatzen diren lanarien
edozergatikako urteko gehienezko diru-eskuraketek ez dute Eusko Jaurlaritzako
Sailburuek jasotzen dituzten oro-barneko ordainsariak baino gehiagokoak izan
beharko.
2.- Goren-Kargudunen lansariei buruzko Urriaren
28ko 14/1989 Legearen 4. ataleko 2. idazatian agintzen dena betez,
suzpergarrien haztaketarako eta horiek emateko irizpideak, Baltzu bakoitzaren
urte bakoitzeko diruegitamuak eta urte bakoitzean horiekin batera joaten den
urteko txostenean ematen diren nolakozko helburuak zenbateraino bete direnaren
eretzean neurtutako erentza-eginkortasunez zehaztuko dira. Baltzu bakoitzeko
Eraentza-Batzordeak zehaztu ahal izango ditu suzpergarri hauek ordaintzeko era
eta zenbatetik zenbaterakoa.
V IDAZPURUA
GOZAMEN-SARIETAKO DIRUIZENDAPENAK
19.
Atala - Gozamen-Sarietako Diruizendapenak
Bizisariak
eta beste gozamen-eskubideak dagozkien baldintza eta zenbatekoetan ordainduko
dira, berarizko eta indarreango araudian agindutakoarekin bat etorriz.
Lege hau indarrean jartzetik aurrera, ekainaren 22ko 11/1983 Legez eta urriaren 23ko 8/1985 Legez emandako laguntzak hartzeko gai izan daitezkeenak izan eta eskabideak ez maiatzaren 13ko 1/1986 Legegintza-Dekretuko 17.1 eta 36.2 ataletan ohartemandako epearen barruan, ez eta lege horretan ohartemandako aldi batzuk luzapena duteneko 1988. urtean zehar ere, egin ez dituztenek, nahiz egindako eskabideak bazter utzi zaizkienek, epe-mugapenik gabe eta dagokien legeen arauera eskatu ahal izango dituzte.
Dena
dela, atal honetan ohartemandako epe-luzapenaren babespean aitor daitezen
eskubideentzako diruzko ondorioek doakienek eskea egiten duten egunetik
aurrerako indarra izango dute.
VI IDAZPURUA
ITUNEPEKO IKASTEGIEN GASTUEI AURRE EGITEKO EKONOMI
NEURRIA
20.
Atala - Itunepeko Ikastegien gastuei aurre egiteko ekonomi neurria
1.- Gastuei aurre egiteko ekonomi neurriaren urteko
erabateko diru-kopuruak ikasle-taldeko, Diruegitamu-lege honetan azaltzen den
hainbateko osoa irakaskuntza-mailaka banatzeko, honako hauek izango dira:
Eskolaurrea:............................................................................................ 3.340.848
Oinarrizko Hezkuntza Orokorra:............................................................. 3.877.484
Berarizko Hezkuntza (Garakuntza-ments haundiak):............................... 6.009.118
Berarizko Hezkuntza (Adimen-ermaindunak):.......................................... 4.967.761
Berarizko Hezkuntza (Gorputz-ermaindunak):......................................... 7.680.134
Berarizko Hezkuntza (Somakin-ermaindunak):......................................... 4.749.476
Lehen-mailako Lanbide-Hezkuntza:......................................................... 6.980.103
2. Mailako Lanbide-Hezkuntza:............................................................... 6.831.880
A.B.B. eta U.B.I.: 6.008.021 Irakaskuntza Ertainen
Eraberrikuntza:........ 5.991.264
2.- Gastuei
aurre egiteko ekonomi neurria, ikasle-taldeko, irakaskuntza doan ematea bermatu
behar duelarik, Erresumako Diruegitamu Nagusieetan finkatutakoaz eta Autonomi
Elkarteko berarizko osatzebidezko neurriaz osatuko da.
Neurriaren osagarriak eta hauei dagozkien
hurrenez hurreneko diru-kopuruak, hezkuntza-mailaka, lege honen III Eraskinean
finkatutakoak dira.
Eskolaurre eta Oinarrizko Hezkuntza
Orokorreko neurrian, euskerazko berarizko irakasleen dirubideraketa ohartematen
da, itunepeko gelak orokorrean hartu eta batenaz besteko kostearen arauera.
Hala ere, zernolako hori, zerbitzu egiten duten irakasle horien ikastegiei
emango zaie soil soilik, ikasturtea hasi aurretik onartutako irakasle-taulen
arauera, eta diru-ordainketa benetako kostearena izango da, euskera ematen bete
diren orduak kontuan hartuta, hau behar bezala egiaztatu beharko delarik.
3.- Ikastegiari
ezargarri izan eta Autonomi Elkarte osorako indarrean dagoen ituneko osagarria
oinarrizko soldatari gehitzetik sortzen den ordainsariak, ikastegi hori
zehaztuta dagoen mailetako neurriaren gastu finkoaren osakaian ezarritako
zenbatekoa lortzen ez badu, aurretik esandako gehikuntzaren kopurua ordainduko
zaio soil soilik, osakai horren muga barruan geroago egokitzeko kaltetan gabe.
Egokitze hori oinarrizko lansariaren eta osagarriaren kopurua eremu eta maila
bereko itunea egin izanaren ondorioz gehitzen bada izango da bidezko.
4.- Irailaren
8ko 293/1987 Dekretuko 20. atalean dagoen salbuespena, irakaskuntza-maila
berezietarako III Eraskinean ohartemandako neurrietako a) hizkiari dagokiola
ulertuko da.
VII IDAZPURUA
DIRUBIDETZA-EGIKETAK
21.
Atala - Gaudimenak emateko era
Autonomi
Elkarteko Arduralaritzak gaudimenak ematea araudi-bidez jarri dadin eran egingo
da. Baimena ematea Jaurlaritzari dagokio, Ekonomi Batzordearen saloz, eta
horien sendespena egitea Dirubide eta Herriogasun-Sailari.
22.
Atala - Zorpetze-egiketen jaurpideak
1.- Zorpetzeak.
a) Urtebete baino luzeagoko aldirako zorpetzezko ekonomi urteango
egiketek diruezarketa-gastutarako dirubideak egitea izango dute helburu.
b) Ekonomi urtearen barruko urtebetetik gora gabeko aldirako
zorpetze-egiketek, behin-behingo diru-beharrei aurre egitea izango dute
helburu, horietarako baimenak ematea Jaurlaritzari dagokiola.
c) Jaurlaritzari dagokio, halaber, Herriogasun eta
Dirubidetza-Sailaren saloz, aurreko idazpuruetan esandako zorpetze-egiketen
diru-saria, baldintzak, zerga-jareipen eta gainontzeko zernolakoak erabakitzea.
Hala egokituz gero, Dirubide eta Herriogasun-Sailari ematen zaio egiketa horiek
Jaurlaritzaren izenean sendesteko eskua.
d) Euskal Autonomi Elkarteak egin ditzan Herrizor-Jaulkipenak
Herri-zorrari Estatutoan ematen zaizkion izenetakoren batez egingo ditu.
2.- Zorpetze-egiketetarako dirubide berriak
egitea, horiek ordezkatzea edo epea baino lehenago birreskuratzea.
Merkatuaren
egoera aldatu izanagatik dirubide merkeagoak lortu ahal daitezenean, Ekonomi Batzordearen
saloz, aurreko ekonomi urteetan egiteratutako zorrentzako dirubide berriak
egiteko eta/edo haiek ordezkatzeko baimena ematen zaio Jaurlaritzari, eta bai
helburu horretxekin zorrak beste zor batzuekin ordezkatu gabe epea baino lehen
kitatzeko ere. Hori gertatuz gero, Herrizor-Egitarauan horretarako
diruizendapenak izendatuko dira, horietarako dirubide egon dauden eskuarteek
eurek izan ahal izango dutela.
23.
Atala - Autonomi Elkarteko Arduralaritzak emandako dirubideak
1.- Jaurlaritzak, Dirubide eta
Herriogasun-Sailaren saloz, urtebete baino gehiago gabeko aldirako maileguak
eta abantzu birreskuragarriak egin ahal izango dizkie Autonomi Elkarteko
Erakundegoren-mailako Arduralaritza osatzen duten Izaikiei.
2.- Dirubide eta Herriogasun-Sailari dagokio
aurreko zatian esandako maileguen diru-saria eta gainontzeko zernolakoak
finkatzea, eta bai haiek Jaurlaritzaren izenean sendestea ere.
VIII IDAZPURUA
FORU-DIPUTAZIOEN EKARKETAK
24.
Atala - Ekarketa Orokorra
1.- 1990.eko ekonomi urtean, Foru-Aldundiek Autonomi Elkarteko Arduralaritzaren Diruegitamuetan egindako diruizendapenei erantzuteko egin beharreko diru-ekarketak, Foru Aldundiek Euskal Herriko Autonomi Elkarteko diruegitamuen dirubidetarako 1989, 1990 eta 1991 ekonomi urteetan egin beharreko ekarketak finkatzeko era onartzeko ekainaren 29ko 9/198 Legearen 16. atalean agintzen denez kalkulatu eta otsailaren, apirilaren, ekainaren, uztailaren, urriaren eta azaroaren lehenengo hamabost egunen barruan ordainduko diren 34.593.100.000 pezetako sei ekarketa izango dira.
2.- Aurreko idazatian adierazitako ekarketa
orokorra kalkulatzeko honako hauek hartu dira kontutan:
a) Foru-Aldundiek 1990.eko ekonomi urterako oharteman duten
diru-bilketa, 552.761.400.000 pezetakoa da. Ohartemate hori, ekainaren 29ko
9/1988 Legeko 2. ataleko lehenengo zatian zehazki aipatzen diren
diru-eskuraketei dagokie.
b) Aldundiei bere eskuarte zituzten eta Balio-Erantsiagatikako Zerga
indarrean jartzearekin baliogabetutako zergegatikako ordain garbiak 34.771.300.000
pezeta jotzen du, ekainaren 29ko 9/1988 Lege horretako 2. ataleko bigarren
zatian ohartemandako zenbatzeketaren arabera.
c) Hauek dira egin beharrezko murriztapenak:
- Erresumari egin beharreko 1989.eko ekonomi urteari dagokion Kupoaren
kitapena, ohartemandako zenbatekoa 2.972.100.000, aldeko adierazgarrizkoa dela.
- Erresumari 1990.eko ekonomi urteari dagokion Kupo garbia ordaintzeko
84.542.400.000 pezeta.
- Ertzaintzari 1989.erako dagokion dirubideraketaren kitapena,
Erresumari ordaindu beharreko Kupo garbiaren zenbatekoan kontutan hartuta,
808.300.000 pezeta.
- Ertzaintzari 1990.erako dagokion dirubideraketa, Erresumari ordaindu
beharreko Kupo garbiaren zenbatekoan kontutan hartuta, 25.656.900.000 pezeta.
- Gizarte Segurantzako Kudeaketa-Erakundeei lotutako 1989.erako
eskuraketei dagokien dirubideraketaren kitapena, Erresumari ordaindu beharreko
Kupo garbiaren zenbatekoan kontutan hartuta, 2.361.200.000 pezeta, aldeko
adierazgarrizkoa dela.
- Gizarte-Segurantzako Kudeaketa Erakundeei lotutako 1990.erako
eskuraketei dagokien dirubideraketa, Erresumari ordaindu beharreko Kupo
garbiaren zenbatekoan kontuan hartuta, 92.555.600.000 pezeta.
d) Autonomi Elkarte Osorako Erakundeen eta horko
Kondaira-Lurraldeetako Foru-Erakundeen arteko Harremanei buruzko azaroaren
25eko 27/1983 Legearen 22. ataleko hirugarren zatian ohartemandako politikak
Jaurlaritzak egitearren gutxiagotu beharreko kopurua, 1.125.500.000 pezetakoa
da.
25. Atala - Berarizko ekarketak
1.- Aurreko
atalean aipatzen den ekarketa orokor horrez gain, Foru Aldundiek, lehen
aipatutako ekainaren 29ko 9/1988 Legearen 7. atalean ohartemandako berarizko
ekarketak egingo dituzte, aurreko ataleko lehenengo zatian zehaztuta dauden sei
epeetan.
2.- Berarizko
ekarketak honako hauek dira:
a) Autonomi Elkarteko Diruegitamuetan Ertzaintzarako jasotzen diren
gastuen dirubideraketa, 25.953.800.000 pezetakoa.
b) Elkarte Osorako aginpidea duten Gizarte-Segurantzako erakunde
kudeatzaileei lotutako eskuraketen dirubideraketa, 86.234.100.000 pezetakoa.
c) Azaroaren 25eko 27/1983 Legearen 22. ataleko hirugarren zatian
jasotzen diren politika eta ihardunak Jaurlaritzak egiteratzeari dagokion
laguntza, 1.125.500.000 pezetakoa.
26.
Atala - Beste ekarketa batzuk
1.- 1983.eko euri-Jasei dagozkien
diruizendapenetako ekarketa:
Autonomi
Elkartearen 1990.erako Diruegitamuetako 50 Sailean egindako 1983.eko Euri-Jasei
buruzko diruizendapenetarako laguntza gisa Foru-Aldundiek, Lege honetako 24.
atalaren lehenengo zatian ohartemandako epe beretan, 446.700.000 pezetako
diru-ekarketa egin beharko dute.
2.- "Hirugarren Mundurako Laguntza:
Garapenerako Laguntza-Ekintzapideetarako Dirubideraketa" Diru-Baltzari
lotutako diru-izendapenetarako ekarketa:
Herri-Dirubideen
Euskal Kontseiluak 1989.eko urriaren 11n hartutako erabakia betez,
Foru-Aldundiek, Lege honen 24. atalaren lehenengo idazatian ohartemandako
epeetan, 450.000.000 pezetako ekarketa egin beharko dute.
27.
Atala - Eman beharreko diruen hainbatekoak
Kondaira-Lurralde
bakoitzaren diru-emanketa, aurreko ataletan izendatutako zenbatekoekin ondoren
ematen direnak erabiltzearen ondorioz ateratakoa izango da:
Arabarena................................ %
14,86ekoa
Bizkaiarena................................. %
52,02koa
Gipuzkoarena............................. %
33,12koa
IX IDAZPURUA
DIRUIZENDAPEN GEHIKIZUNEN GEHIKUNTZARAKO DIRUBIDEAK
28.
Atala - Dirubideak
1.- Lege honen 5. atalean gehikizunetan
zermugatutako diruizendapenentzako dirubideak honako era honetan egingo dira:
a) Horretara eratxikitako harturenen benetako bilketaren eretzeangoak
izan daitezenei, egindako diru-eskuraketan ohartemanda zeudenekiko gaindikinak
oinarri izanezko dirubideak egingo zaizkie.
b) Kondaira-Lurraldeek Erresumari ordaindu beharrekoa beste
horrenbeste gutxitzea ekar dezatenentzako dirubideak Kondaira-Lurraldeek egingo
dituzte, beherapen horren zenbateko beraz eta 1990.erako
ekarketa-hainbatekoetan, lege honen 27. atalean jarritako ekarketa-ehunekoen
arauera.
c) Trenbide-Azpiegitura Sortzeko 11110 Egitarauaren barruan gehienez
10.000.000.000 pezetako diru-izendapena izanezko zernolako berriak sortu ahal
izango dira, eta horien dirubideak 1.3.c) atalean finkatutako zorpetzearen muga
kopuru horretaraino gehituz edo diru-gaindikinen pentzutan, aukeran, ordainduko
dira, eta erresumako eta nazioarteko sareekin trenbide-estekagune berriak
egiteko xedez.
d) Berarizko dirubide-erarik izendatu ez zaienentzako dirubideak,
bestetarakotze-jaurpideez baliatuz edo Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideei buruzko
abenduaren 20ko 31/1983 Legearen 26.3 atalean jarritako eran egingo dira.
2.- Horretaz gainera, "Sail ezberdinetako
Gastuak" Saileko gastuen zerrendan agertzen diren diru-izendapen
gehikizunak eta, hala badagokio, lege honen 4. ataleko 4. zenbakiaren
ondoriozko ordainbeharrak Jaurlaritzak egin ahal izango ditu, Ogasun eta
Dirubide-Sailaren saloz, eta diru-gaindikinen pentzutan.
X IDAZPURUA
ZERGAPIDETZA-ARAUAK
29.
Atala - Zergapidetzaz besteko sari eta arielak
1.- Oinarrizko zenbatekoaren ehuneko gisa finkatu
gabe egon, edo oinarri horren dirutango balio-neurketa egiteke dagoelako
zenbateko finkokoak izan daitezen Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren
zergalaritzaz besteko sari eta arielen zenbatekoak, 1989.ean horien eretzean
eskatu zitekeen zenbatekoa bat koma zero bostegatik biderkatuz atera
dadineraino jasotzen dira.
1989.ean honetako berarizko arauz uneangotutako zergalaritzaz besteko sari eta arielak gehitze horretatik kanpo gelditzen dira.
2.- Aurreko 1 zatian jarritako biderkaria
erabiliz atera daitezen zenbatekoak, hamarrekotan borobiltzeko gehitu edo
gutxitu ahal izango dira.
XI IDAZPURUA
LEGEBILTZARRARI ARGIPIDEAK EMATEA
30.
Atala - Aldikotasunezko argipideak
1.- Jaurlaritzak, Eusko Legebiltzarreko Ekonomia,
Herriogasuntza eta Diruegitamu-Batzordeari, hiru hilabetez behin, honako
diruegitamu-egiketa hauen argipideak emango dizkio:
a) Diruegitamuko diruizendapenetan bestetarakotzeen bidez egindako
aldakuntzena eta Diruegitamua zenbateraino egiteratu denarena.
b) Lanak artez akuratzeko baimena emanez bideratutako zehaztapidetzen
zerrenda.
c) 5 miloi pezeta baino gehiagoko kostuko lan, zerbitzu eta
zuzkiketa-akuraketen zerrenda zehatza.
d) Aldi horretan egindako gaudimenak eta gaudimenaren gai direnen
hauspenegatik aurre egin behar izan dienen argipideak.
e) Merkataritzako ihardutze-erakunde burujabeen, norbanako-alorreko
legepeko herri-izaikien eta herri-baltzuen kontu-garbitasunak, galera-irabazien
zehaztapen-zerrendak, diruen nondikakoaren eta erabilkeraren
zehaztapen-zerrendak, eta Domu eta Ustiaketa-Diruegitamuak.
f) Foru Aldundietako bakoitzak itunepeko zergegatik bildutakoak,
zergapidez-zergapide zehaztuta.
2.- Aurreko zenbakian esaten den argipideketan
behar bezain zehatz emango dira eraginik duten Egitaraua, Saila eta Atalburua,
eta argipideak emateko aldia berezko hiruhilabete-aldia betetzearekin amaituko
da eta Legebiltzarrari epea amaituko den hilaren hurrengo bigarrenaren 15a
baino lehen bidaliko zaizkio.
31.
Atala - Beste argipide batzuk
Halaber,
Jaurlaritzak, gertatzen diren hilaren hurrengoan zehar eta gai duten Egitarau,
Sail, Zerbitzu eta Atalburuari buruzkoan behar hainbateko zehaztasunak emanez,
honako diruegitamu-egiketa hauen argipideak emango dizkio Eusko Legebiltzarreko
Ekonomia, Herriogasuntza eta Diruegitamu-Batzordeari:
a) Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltzari datxezkon Egitasmoei buruzko
diruizendapenean egin daitezen aldaketen, horien zergatien eta horretako
erabili diren ihardunbideena.
b) Lege honetako 22. atalaren babespean egindako
zorpetze-egiketena.
c) Lege honetako 23. atalaren babespean egindako
maileguketena.
d) Foru-Aldundietako bakoitzak itunetutako
zergegatik egindako sarrerena, zergaka sailkatuta.
Erabaki Gehigarriak
Lehenengoa - Jarraipen-Batzordeak
1.- Arduralaritzak
eta Euskal Autonomi Elkarteko Herri-Arduralaritzetako zerbitzuan ari den
langilegoaren ordezkatze-erakundeei, hauteskunde-aldia arautzeari,
lan-baldintzak eta partaidetza erabakitzeari buruzko urriaren 6ko 304/87
Dekretuko 17. atalean aipatzen den itunebideko mahai nagusian dauden
sindikaritza-erakundeek osatutako Jarraipen-Batzordea eratzen da; Batzorde
horretan Lege honen 13 eta 14. ataletan orokorki emandako, eta bereziki, 13.4
atalean ohartemandako Diru-Baltza banatu aurretik, Baltza horretan izendatutako
hainbatekotik gorako lansariak ekar ditzaten lanarien maileguak banatzeko
erizpideak itunduko dira.
2.- Jaurlaritzak,
Jarraipen-Batzordeari, honen ihardunbide egokirako, aurreko idazatian esandako
diruizendapenen pentzutan, beharrezkoak izan ditzan diru-eskuarteak izendatuko
dizkio.
3.- Indarrean
dauden legeen arauera, Lan eta Gizarte-Segurantza Sailak, ordezkatze-indarrik
haundiena izan dezaten Sindikaritza-Erakundeek eta erakunde-mailako ordezkotza
izan dezaten Enpresaritza-Erakundeek osatuko duten Batzordea eratzen da; eta
Batzorde horren egitekoa, 13500 eta 13600 egitarauei, Lanbide-politikari eta
Egite-bidezko Hezkuntzari buruzkoetan arta egin horiek eta nola egiteratzen
direnarekiko zaingoa izango da.
Bigarrena
Ospitalentzako
eta beste Sorozpide-Erakundeentzako diru-laguntzak. Diruegitamu hauetan
ospitalentzako eta beste sorozpide-erakundeentzako izendatutako
ustiapen-laguntzak, baldin eta etxe horiek honako baldintza hau betetzen badute
ordainduko dira: Etxe horien zerbitzuan ari diren lanarien urteko soldaten eta
1990.eko urtarrilaren lehen-egunetikako eragite-indarrezko gehikuntzak ez du
Lege honetan Euskal Herri-Arduralaritzako lanarientzat finkatutakoa baino
haundiagoa izaterik izango.
Hirugarrena
- Ihardutze-Erakunde Burujabeen Berrizendapenak
1990.eko
ekonomi urtean, ihardutze-erakunde burujabeek arduralaritza eta zerbitzu
orokorrei dagozkien egitarauaren 249 diruizendapena gehitu ahal izango dute,
bere diruegitamuetatiko edozein diruizendapenetako gaindikako eskuarteekin,
dagokion ihardutze-erakundearen Diruegitamuetan hasieratik izendatuta dauden
diruizendapenetako guztizkoaren % 1eko kopurua egin arte. Diruizendapen honen
eskuarte berriak, Euskadiko Diruegitamuen Jaurpideari buruzko 31/1983 Legearen
21.3 atalean aipatzen den diruegitamu-jaurpide beraren menpean berrizendatu
ahal izango dira.
Laugarrena
- Ekonomi araupidetzaren aldetikako artaren egite-modua
Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren
Antolarauei buruzko indarreango lege-manuei buruzko maiatzaren 17ko 1/1988
Legegintza Dekretuaren 60-6 atalean zehazten den ekonomia-araupidetzaren
aldetitako artekaritza-arta egiteko modua Jaurlaritzak araupetuko du, ondoren
adierazten diren oinarrizko erizpideei eta ihardutze-zernolakoei jarraituz:
- Artekaritza aldez aurretikoa eta ezinbestekoa
izango da, eta ekonomia eta biderapen arina izango ditu oinarri.
- Biderapen horretan, artaren gai den xedapena
diruegitamu-egitarauen edukiarekin eta aipatutako 60-6 atalean zehazten diren
erizpideekin bat datorren baloratuko da.
- Ekonomi araupidetzaren aldetikako arta,
Jaurtze-Batzordearen aurrean aurkeztutako erizpen-txosten bidez agertuko da,
artaren gai den araua horri jakin beharra egon dadinetan, eta gainontzekoetan,
zio eta guztizko indargabetzezko ohar bidez eta ondoren Jaurtze-Batzordeak bat
etortzeekiko erabakia hartuz.
23/1983
Legeak finkatutako aldi baterako errekargua. 1983. urteko Norbanakoen Urteko
Irabaziei buruzko Zergari aldi baterako errekargua ezartzeari buruzko urriaren
27ko 23/1983 Legeko 8.2 atalean jasotako beharkizuna indarrik gabe uzten da;
horren ondorioz, Kondaira Lurraldeetako Foru Aldundiek hori dela-eta 1990-1-1az
geroztik egin ditzaten dirubilketak itunepeko zergen ondoriozko diru-sarrera
gisa hartuko dira, diru-sarrerok, Euskal Autonomi Elkarteko Erakunde Osorako
eta Kondaira Lurraldeetako Foruzko Ihardutze-Sailen arteko Harremanei buruzko
azaroaren 25eko 27/1983 Legean agintzen den eran, Eusko Jaurlaritzaren eta Foru
Aldundien arteko banaketaren barruan sartu beharrekoak direla.
Seigarrena
- Etxebizitzen Egitarauei Buruzko Gerorako Lotzezko Diruizendapenak.
Ondoren
aipatzen diren zertakoei dagozkien gerorako lotzezko diruizendapenak
berrizendatzeko baimena ematen zaio Jaurtze-Batzordeari, horretazko berarizko
araudiari egokitzeko: Suztapen eta Erosketa-Maileguen Ordezkapena, Herri Suztapeneko
Jaurpide Bereziko 90 Itunea (10050 Egitarauko 780.4 zertakoa); Suztapen eta
Erosketa-Maileguen Ordezkapena, "V.P.O." delakoaren 90 Itunea (10060
Egitarauko 780.2 zertakoa); Berregokitze-Maileguen Ordezkapena, 90 Itunea
(10060 Egitarauko 780.5 zertakoa); aurreko guztiok, ohartemandako gehienezko
bost urteko aldirako baino gehiagorako 1990.eko Diruegitamu-Egoeretan
sartutakoak dira, iharduketa horietarako izendatutako Gerorako Lotzezko
Diruizendapen kopuru guztiaren ehuneko 20rarteko igoerarekin.
Zazpigarrena
- Diruegitamuei Buruzko Arauak
Euskal Autonomi Elkarteko
Diruegitamu-Jaurpideari buruzko abenduaren 20ko 31/1983 Legeko 126. atalaren
idazkera, honelakoa izango da:
"126. ATALA - Aginpideak
1.- 124.
ataleko lehenengo idazatiko A), B) eta C) zatietan zehaztutako eragiketak
Sailburu bakoitzaren agintepekoak dira, bakoitzaren Sailari dagokion eremuan,
eta Ihardutze-Erakunde Burujabeei dagozkienak bertako Lehendakari edo
Artezkarien agintepekoak. Hala ere, gastua egiteko baimena ematea Jaurlaritzarentzat
gordetzen da, horren nolakoa eta zenbatekoa direla eta akurapen-arauek eta
lege-mailako beste batzuk hori agindu dezatenean.
2.- Autonomi
Elkarteko Arduralaritzaren diru-egitamuen alorrean, ordainketak egiteko
aginduak emateari buruzkoak Ekonomi eta Herriogasun-Sailari dagozkio.
Ihardutze-Erakunde Burujabeei gagozkiela, ordainketak egiteko aginduak ematea
bertako Lehendakari edo Artezkariei dagokie.
3.- Autonomiadun
Erakundeen eremuan, horietako Lehendakariek edo Artezkariek dute 124. ataleko
lehenengo idazatian jasotako eragiketen ardura, horien sortze-legeetan
ezarritakoaren arauera.
Autonomiadun Erakundeen ihardutze-egitura
eta ihardutze-jaurpidea garatzen dituzten dekretuek, beste erakunde-sail
batzuri eskuratu ahal izango diete aurreko lerroaldian adierazitako egiteko bat
edo batzuk egiteratzea".
Zortzigarrena
- Ondareari buruzko Arauak
Euskadiko
Ondareari buruzko uztailaren 27ko 14/1983 Legeko 47. atalaren idazkera
honelakoa izango da:
"47.
ATALA
1.- Inorentzakotu dadin eraikuntzak, aituen
balio-neurketez jarrita berrogei miloitik gora gabeko balioa izan dezanean
inorentzakotzeko erabakia hartzea Ekonomi eta Herriogasun sailburuari dagokio;
balioa hortik gorakoa izan, baina berrehun miloi pezeta gainditzen ez baditu,
erabakia Jaurlaritzak hartu beharko du, Ekonomi eta Herriogasun-Sailburuaren
saloz, eta azkeneko esandako zenbatekotik gorakoa baldin bada, Eusko
Legebiltzarraren lege bidezko baimena beharko da; Euskadiko Autonomi Elkarteko
Arduralaritzak bere herri-baltzuetan jarritako baltzu-domuan jarritakoenak
salbu.
2.- Inorentzakotzeko modua agiriko
erremate-bidezkoa izango da; balioz hogei miloi pezetatik beherakoa baldin
bada, horren ordez artezko salmenta egin ahal izango da, Ekonomi eta
Herriogasun-Sailburuaren erabakiz, eta bestean, Jaurlaritzak horren saloz
hartutako erabakiz.
3.- Etxebizitzak eraikitzeko den lurraren herri
suztapeneko helburua izanezko lurrak inorentzakotzeko ihardunbidea agiriko
erremate-bidezkoa izango da".
Bederatzigarrena
- Hirugarren Munduarekin Lankidetzarako Egitasmoak
Lege hau indarrean jartzean, "Hirugarren Munduarekin Lankidetza: Garapenari laguntzak eskeintzen dizkioten ekintzentzako dirubideak" izeneko eta diruizendapena "Sail berezien gastuak" Sailean duen diruegitamu-atalari dagokion diruizendapenaren eskuraketa egingo du Jaurlaritzak. Diruizendapen horretarako egitarau berezia eratuko da Lehendakaritza Sailaren barruan; Sail horri dagokio, diruizendapena gauzatzea eta horren eraenpidea, Eusko Legebiltzarreko Giza-Eskubideen Batzordeak zehaztu ditzan garapen-erizpideekin bat etorriz.
Hamargarrena
- Indarraldia
Euskal
Autonomi Elkartearen 1989. urterako diruegitamu orokorrei buruzko abenduaren
22ko 17/1988 Legeko hirugarren, laugarren eta boskarren erabaki gehigarriek aurtengo
eta hurrengo ekonomi urtealdietarako indarra izango dute.
Aldi
Baterako Erabakia
1.- Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren
6ko 6/1989 Legean ohartemandako lansari-jaurpidea ezarri ez dadin bitartean,
1989. urteari dagozkion lansariak eskuratuko ditu Lege honetako 14. atalean
aipatzen den langilegoak, lansari-egitura bera izanez eta urte horretan
indarrean dagoen araudiari eutsiz, 13.2 atalean ohartemandako moduan gehituko
direla.
2.- Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren
6ko 6/1989 Legean ohartemandakoari egokituko zaio Zuzendariordeen eta Lurralde
Ordezkarien lansari-jaurpidea. Bien bitartean, 1989. urteari dagozkion
lansariak eskuratuko dituzte, lansari-egitura bera izanez eta urte horretako
araudiari eutsiz, 13.2 atalean ohartemandako moduan gehituko direla.
Indargabetzeko
Erabakia
Euskal
Autonomi Elkartearen 1989. urterako Diruegitamu Nagusiak onartzeari buruzko
abenduaren 22ko 17/1988 Legeko erabaki gehigarrietako zazpigarrenaren ondorioz
indarrean zirauen Euskal Autonomi Elkartearen 1988. urterako Diruegitamu
Nagusiak onartzeari buruzko maiatzaren 31ko 8/1988 Legeko VI Izenburua berariz
baliogabetuta uzten da.
Azken
Erabakiak
Lehenengoa
- Jaurlaritzari Eskua Ematea
1.- Osakidetzak-Euskal Osasun-Zerbitzuan,
guztientzako nahiz batzuentzako eran, zerbitzuak egiten dituen lanariaren
ordaintzezko egitura-erakuntzara bideratutako beharrezko manuak emateko eskua
ematen zaio Jaurlaritzari, baita "Instituto Nacional de la Sauld
(INSALUD)" delakoaren egitekoak eta zerbitzuak Euskal Autonomi Elkarteari
eskuz aldatzeari buruzko azaroaren 6ko 1536/1987 Errege-Dekretuaren bidez
Autonomi Elkarteari eskualdatutako lanarigoaren ordaintzezko eta lanerako
baldintzak elkarkidetzeko eta berdintzeko ere, aipatutako Ihardutze-Erakunde
Burujabeak emandako osasun-zerbitzuen eraginkortasuna eta ontasun maila
hobetzeko bideratutako neurrien artean.
Jaurlaritzak,
sorozpidetzako beharrizanen arauera arautuko ditu kupoko osasun-lanarigoari
iharduneango orduen jaurpidearen gehiketa eskaintzeko baldintzak. Lanarigo hau,
sorozpidetzako antolapidetik sor daitezkeen zerbitzu-Batzordeei atxiki ahal
izango zaie ihardute-egituraz eta erapidez. Kupoko mediku espezialistak
mailakatutako zerbitzuetan sartu ahal izango dira, Arloko Mediku Espezialista
edo Atxikitako Mediku maila izanez.
2.- Lege honetan ohartemandako guztiak
osabideratzeko eta egiteratzeko behar daitezen manu guztiak emateko eskua
ematen zaio Jaurlaritzari.
Bigarrena
- Indarrean Jartzea
Lege
hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian osorik argitaratu dadin egunaren
biharamonean jarriko da indarrean.
IV ERASKINA
DIRUEGITAMUKO GASTUEN ZERRENDARI EGINDAKO ALDAKETAK
Legeko
atalkako idazkian baitetsitako diru-izendapenak Diruegitamuko egitarauko
sailkapenean agertzen diren diru-ataletan eta bertan ematen diren zenbatekoz
banatuko dira, Lege-Egitasmoarekin batera zetorren agiri-sortan banakatzen zen
eran, aldaketa hauek eginez:
010 Egitaraua - Legebiltzarra
01
zerbitzuko "Herri-Zuzenbideko Erakundeei" 790 zertakoko
diruizendapena 357.458.929 pezeta gehitzen da.
01
zerbitzuko "Herri-Zuzenbideko Erakundeei" 790 zertakoko
diruizendapena 287.463.792 pezeta gutxitzen da.
02 SAILA. LEHENDAKARITZA, ZUZENTZA ETA AUTONOMI GARAPENA
2060 Egitaraua - Zuzentza
05
zerbitzuko "Azterlanak eta Erizpenak" 250 zertakoko diruizendapena
2.000.000 pezeta gutxitzen da.
05
zerbitzuko "Giza-Eskubideak eta Pakearen aldeko Elkarteak" 480
zertakoaren 7. diru-ataleko diruizendapena 2.000.000 pezeta gehitzen da.
2090 Egitaraua - Informatika-Egitaraua
05
zerbitzuko 252 zertakoaren 1 diru-atalean esaten denari zati hau eransten zaio:
1990.ean ordaintzeko izendapena: 200 miloi. 1991.erako lotzezko diruizendapena:
600 miloi. Guztira: 800
miloi".
3030 Egitaraua -
Nekazaritza-Arrantzuko Gaikuntza
02 zerbitzuko "Lanabesak" 620
zertakoko diruizendapena 10.000.000 pezeta gehitzen da.
3050 Egitaraua - Merkataritza-Egituren
Suztapen eta Garakuntza
03
zerbitzuko 760 zertakoaren 4 diru-atalean esaten dena kendu eta beste hau
jartzen da: "Merkataritza-eraenpideen hobekuntza eta enpresa eta bazkunen
merkataritza-lanentzako teknikazko laguntza. Erakunde-goren mailako orotariko
ekintzaldiak eta ferietan parte hartzea. 300.000.000 pezeta arte gehikizun den
diruizendapena".
3070 Egitaraua - Nekazaritza
05
zerbitzuko "Mendiko nekazaritza-elkarteak" 780 zertakoaren 2
diru-ataleko diruizendapena 5.000.000 pezeta gehitzen da.
3080 Egitaraua - Sailburuaren Urgazlaritza
06
zerbitzuko 480 zertakoaren 1 diru-atalean esaten dena kendu eta beste hau
jartzen da: "Mendiko Nekazaritza-Bazkundeari, Mugaz gaindiko
Lankidetza-Egitamurako. 100.000.000 pezeta arte gehikizun den
diruizendapena".
5010 Egitaraua - Zerbitzu Nagusiak
01
zerbitzuko "Pakearen aldeko Azterlan-Etxea" 480 zertakoaren 1
diru-ataleko diruizendapena 12.000.000 pezetad gehitzen da.
5020 Egitaraua - Euskeraren suztapena
02
zerbitzuko "Hizkuntz Ikerkuntzarako Erakundeak eta euskera suztatzeko
Elkarteak" 480 zertakoaren 7 diru-ataleko diruizendapena 6.000.000 pezeta
gutxitzen da.
02
zerbitzuko "Euskal Herriko Unibertsitatearekin Itunea" 480
zertakoaren 8 diru-atala 6.000.000 pezetaz sortzen da.
5040 Egitaraua - Kirolak
04
zerbitzuko "Bilboko Frontoi laburra" 742 zertakoaren 1 diru-ataleko
diruizendapena 9.000 pezeta gutxitzen da. Gehikizun den diruizendapena.
5050 Egitaraua - Kultura-Sorkuntza eta
Zabalkundea
05
zerbitzuko "Vitoria-Gasteizeko Principal Antokia birregokitzeko
Itunea" 480 zertakoaren 12 diru-atala 1.000.000 pezetako diruizendapenez
sortzen da. 60.000.000 pezeta arte gehikizun den diruizendapena.
6050 Egitaraua - E.E.ko Dirubidetza-modua
eta Diruzaingo Nagusia
05
zerbitzuko "SGR bazkideentzako gaudimen-laguntzak" 770 zertakoko 1
diru-ataleko diruizendapena 25.000.000 pezeta gutxitzen da. 55.000.000 pezeta
arte gehikizun den diruizendapena.
05
zerbitzuko "SGR Akzioak" 841 zertakoaren 1 diru-ataleko
diruizendapena 25.000.000 pezeta gutxitzen da. 50.000.000 pezeta arte gehikizun
den diruizendapena.
7020 Egitaraua - Oinarrizko Hezkuntza
08
zerbitzuko "FCIk dirubideak eginezko OHOeko Ikastetxeetako Lanak eta
Eraikuntzak" 610 zertakoaren 3 diru-ataleko diruizendapena 200.000.000
pezeta gehitzen da.
08
zerbitzuko "FCIk dirubideak eginezko OHOeko Ikastetxeetako beste
Lanak" 610 zertakoaren 6 diru-ataleko 200. 000.000 pezetako diruizendapena
kendu egiten da.
7040 Egitaraua - Unibertsitateko
irakaskuntza
06
zerbitzuko "Unibertsitateetako Campusak ugaritzeko" 780 zertakoaren 2
diru-ataleko diruizendapena 600.000.000 pezeta gehitzen da.
06
zerbitzuko "89/90 deialdiko Unibetsitate-Ikasleentzako Ikaste-sariak eta
laguntzak" 780 zertakoaren 3 diru-ataleko diruizendapena 1.468.000.000
pezeta gutxitzen da.
06
zerbitzuko "90/91 deialdiko Unibertsitate-Ikasleentzako Ikaste-sariak eta
Laguntzak" 780 zertakoaren 4 diru-atala 1.468.000.000 pezetako
diruizendapenez sortzen da. 1990.ean ordaindu beharreko diruizendapena: 1.468
miloi. 1991.erako lotzezko diruizendapena: 1.132 miloi, Guztira: 2.600 miloi
pezeta.
8030 Egitaraua - Industri ekinbidea berriro
indarrean jartzea
03
zerbitzuko "SPRIren Ustiapide-Gastuetarako Dirubideak" 455
zertakoaren 2 diru-ataleko diruizendapena 38.000.000 pezeta gutxitzen da.
03
zerbitzuko "Diru-laguntza onuragarria. 1990. urteko
ekoizpide-diruezarketen Dirubidetarako Itunea. PAI Egitaraua" 760
zertakoaren 9 diru-ataleko diruizendapena 40.000.000 pezeta gehitzen da.
03
zerbitzuko "SPRIren ustiaketa-gastutarako dirubideak" 455 zertakoaren
2 diru-ataleko diruizendapena 6.500.000 pezeta gutxitzen da.
8040 Egitaraua. Teknologi aldakuntza eta
Berrikuntzarako Laguntza
03
zerbitzuko "enpresetan berrikuntza-beharra suztatzera zuzendutako
ekintzak" 760 zertakoaren 1 diru-ataleko diruizendapena 100.000.000 pezeta
gehitzen da.
9110 Egitaraua - Herritarren Babespideak
10
zerbitzuko "Borondatezkoak erakartzeko ekintzaldiak" 246 zertakoa
8.000.000 pezetako diruizendapenez sortzen da.
10040 Egitaraua - Hirigintza
03
zerbitzuko 3 diru-atalean esaten dena kendu eta "Herri-Lurreko
Etxebizitzatarako eta Industriarako Alorretako Hirigintza-Lanak. 500
Miloitaraino gehikizun den diruizendapena. 1990.ean ordaindu beharreko
diruizendapena: 141.293.066 M. 1991.erako lotzezko diruizendapena:
1.825.000.000 M. Guztira: 2.466.293.066 pezeta".
10090 Egitaraua - Araupidea eta
Ontasun-mailaren zaingoa
05
zerbitzuko 660 zertakoaren 4 diru-atalean esaten denaren ordez, 5.000.000
pezetako beste hau jartzen da: "Salneurrien Oinarria gaurkotzeko eta
haundiagotzea eta Eraikuntzako gaiak".
10130 Egitaraua - Izadiko eta Ur-baliapidezko
Eskuarteak
09
zerbitzuko "Urdaibaiko Biosfera-Gebenaldeko Zaingo-Batzordea" 480
zertakoaren 1 diru-ataleko diruizendapena 14.000.000 pezeta gutxitu eta azken
hainbatekoa 15 miloi arte gehikizun den 1.000.000 pezetan gelditzen da.
09
zerbitzuko "Valderejoko Berezko Parkeko Zaingo-Batzordea" 480
zertakoaren 2 diru-atala 25 miloi arte gehikizun den 1.000.000 pezetaz sortzen
da.
09
zerbitzuko "Urdaibaiko Biosfera-Gebenaldeko Zaingo-Batzordea" 780
zertakoaren 1 diru-ataleko diruizendapena 4.000.000 pezeta gutxitu eta azken
hainbateko 10 miloi arte gehikizun den 1.000.000 pezetan gelditzen da.
09
zerbitzuko "Valderejoko Berezko Parkeko Zaingo-Batzordea" 780
zertakoaren 2 diru-atala 5.000.000 pezeta arte gehikizun izanezko 1.000.000
pezetaz sortzen da.
11.
SAILA. GARRAIOAK ETA HERRI-LANAK
11200 Egitaraua - Egitamugintza eta
Bide-Araupidetza
09
zerbitzuko 660 zertakoaren 2 diru-atalean esaten denari zati hau eransten zaio:
"P.G.C.rekin egindako azterlanak, Armiñon-Maltzaga autopistaren gizarte
eta ekonomi aldetikako baliagarritasun eta errentagarritasunari buruzko
azterlana barne".
13.200 Egitaraua - Lan-baldintzak eta Laneko
Harremanak
21
zerbitzuko "Ordezkotzarik haundiena duten
Sindikaritza-Erakundeentzat" 480 zertakoaren 1 diru-ataleko diruizendapena
16.250.000 pezeta gehitzen da.
21
zerbitzuko "Ordezkotzarik haundiena duten Sindikaritza-Erakundeentzat,
berenezko dituzten helburuetarako" 480 zertakoaren 2 diru-ataleko
diruizendapena 8.750.000 pezeta gehitzen da.
21
zerbitzuko 670 zertakoaren 1 diru-atalean esaten denaren ordez, 30.000.000
pezetaz, honako hau jartzen da: "Sindikaritza-Hauteskundeetako
Ekintzaldia".
21
zerbitzuko "Sindikaritza-Erakundeen arteko auziei erabakia emateko era
etorkizunean eratzeko diruizendapena" 480 zertakoaren 3 diru-ataleko
diruizendapena kendu egiten da.
13210 Egitaraua - Laneko Segurantza eta
Osasunbideak
21
zerbitzuko "Segurantza eta Osasunbiderako Ekintzaldiaren osagarritarako
ekintzak" 470 zertakoaren 1 diru-ataleko diruizendapena 10.000.000 pezeta
gehitzen da.
21
zerbitzuko "S.H.T Suztatzeko Ekintzaldia" 670 zertakoaren 1
diru-ataleko diruizendapena 10.000.000 pezeta gutxitzen da.
21
zerbitzuko 610 zertakoaren 2 diru-atalean esaten denaren ordez honako hau jartzen
da. "Gipuzkoako Segurantza eta Osasunbiderako Urgazlaritza egokitzeko eta
osatzeko. 1990.ean ordaindu beharreko diruizendapena: 150 M. 1991.erako
lotzezko diruizendapena: 60 M. Guztira: 210 Miloi".
13300 Egitaraua - Gizarte-ekonomia
22
zerbitzuko "Gizarte-ekonomiako Euskal Erakundearen Agizko gastuen
dirubidetarako eskualdaketa" 457 zertakoaren 1 diru-ataleko diruizendapena
45.000.000 pezeta gutxitzen da.
22
zerbitzuko "Gizarte-ekonomiako Erakundearentzako eskualdaketa,
gaikuntza-egitaraua aurrera eramateko dirubidetarako" 457 zertakoaren 2
diru-atala 45.000.000 pezetas sortzen da.
13.700 Egitaraua - Gizarte-Ongundea
33
zerbitzuko "Gizartea jabetu-arazteko Ekintzaldiak" 67o zertakoaren 1
diru-atala 7.500.000 pezetas sortzen da.
33
zerbitzuko "Foruzko Iraskundeentzat, gauzetango diruezarketak
egiteko" 741 zertakoko diruizendapena 25.000.000 pezeta gehitzen da.
54.
SAILA. HERRI-KONTUEN EUSKAL EPAITEGIA
01
zerbitzuko "Herri-zuzentzako erakundeen agizko gastutarako
eskualdaketak" 490 zertakoko diruizendapena 204.697.648 pezeta gehitzen
da.
01
zerbitzuko "Herri-zuzentzako erakundeen domu-egiketerako
eskualdaketak" 790 zertakoko diruizendapena 225.742.648 pezeta gutxitzen
da.
99010 Egitaraua - Sail berezietako gastuak
09
zerbitzuko "A.E.an kokatutako Politika-Alderdientzako diru-laguntza,
horien agizko iharduneko gastuei erantzuteko, Autonomi mailako azken
Hauteskundeetako emaitzak oinarri izanik, Politika-Alderdien Dirubidetarako
Lege Organikoko erizpideei jarraiki, Eusko Jaurlaritzak banatzeko" 480
zertakoaren 3 diru-atala sortzen da.
09
zerbitzuko 259 zertakoaren 1 diru-atalean esaten denaren ordez, 450.000.000
pezetaraino gehikizun izanezko 350.000.000 pezetaz, beste hau jartzen da:
"1990. urteko hauteskundeen Jarraipena eta horiei darizkien lanak".
99020 Egitaraua - Orohartzezko
Diruizendapena
09
zerbitzuko "ordainketak egiteko diruizendapenetako mentsei erantzuteko edo
behar berriei aurre egiteko" 680 zertakoaren 1 diru-ataleko diruizendapena
600.000.000 pezeta gutxitzen da.
09
zerbitzuko "ordainketak egiteko diruizendapenetako mentsei erantzuteko edo
behar berriei aurre egiteko" 680 zertakoaren 1 diru-ataleko diruizendapena
1.000.000 pezeta gehitzen da.
09
zerbitzuko "ordainketak egiteko diruizendapenetako mentsei erantzuteko edo
behar berriei aurre egiteko" 680 zertakoaren 1 diru-ataleko diruizendapena
21.045.000 pezeta gehitzen da.
09
zerbitzuko "ordainketak egiteko diruizendapenetako mentsei erantzuteko edo
behar berriei aurre egiteko" 680 zertakoaren 1 diru-ataleko diruizendapena
284.486.137 pezeta gutxitzen da.
09
zerbitzuko "Ordainketak egiteko Diruizendapen-mentsei aurre egiteko edo
behar berriei aurre egiteko" 680 zertakoaren 1 diru-ataleko diruizendapena
160.500.000 pezeta gutxitzen da.
ARDURALARITZAKO
IHARDUTZE-ERAKUNDEEN DIRUEGITAMUEI EGINDAKO ALDAKETAK
41110 Egitaraua - Eraentza Orokorra
02
zerbitzuko 246 zertakoaren 2 diru-atalean esaten denaren ordez, 84.600.000
pezetaz, honako hau jartzen da: "SIDA egitaraua ezagutzera ematea eta
horren zabalkundea.Gipuzkoa-Alorreko Artezkaritza eta Osasun-Hezkuntza".
04
zerbitzuko 246 zertakoaren 1 diru-atalean esaten denaren ordez, 100.000.000
pezetaz, honako hau jartzen da: "Zerbitzu Nagusiak ezagutzera ematea eta
horien zabalkundea eta Osasun-Hezkuntza".
41240 Egitaraua - Eritetxeetako Sorozpidetza
01
zerbitzuko 246 zertakoaren 1 diru-atalean esaten denaren ordez, 10.000.000
pezetaz, honako hau jartzen da: "Arabako Odol-Biltegia ezagutzera ematea
eta Osasun-Hezkuntza".
HERRI-IZAIKI ETA BALTZUEN DIRUEGITAMUETAN EGINDAKO ALDAKETAK
SPRI
Domu-diruegitamua - Dirubideak
"Herri-Alorrekoez
bestetik jasotako jesapenak" 553 zertakoko diruizendapena 12.500.000
pezeta gutxitzen da.
"Antena
Egitarauko Lanabesak, Antolapideak eta Tresneria" 13 zertakoko 5.000.000
pezetako diruizendapena kendu egiten da.
"Antena
Egitarauko Altzari eta Erredizak" 15 zertakoko 5.000.000 pezetako
diruizendapena kendu egiten da.
"Antena
Egitarauko Argipidetarako Tresneriak" 16 zertakoko 2.500.00 pezetako
diruizendapena kendu egiten da.
Ustiapideko Diruegitamua - Dirubideak
"EHAEko
agizko eskuraketak, Industria eta Merkataritza-Saila, SPRIren
ustiakuntza-mentsaren dirubidetarako" 511 zertakoko diruizendapena
38.000.000 pezeta gutxitzen da.
"Antenako
Soldatak eta lansariak" 21 zertakoko 20.000.000 pezetako diruizendapena
kendu egiten da.
"Antenako
Gizarte Segurantza" 23 zertakoko 5.000.000 pezetako diruizendapena kendu
egiten da.
"Antenako
suzkiketak" 53 zertakoko 500.000 pezetako diruizendapena kendu egiten da.
"Antenako
adierazpideak" 54 zertakoko 2.000.000 pezetako diruizenpena kendu egiten
da.
"Antenako
Idazgu-gaiak" 59 zertakoko 500.000 pezetako diruizendapena kendu egiten
da.
"Antena
ezagutzera emateko eta horren zabalkunderako" 63 zertakoko 10.000.000
pezetako diruizendapena kendu egiten da.
Ustiapideko Diruegitamua Diruizendapenak
"Lanbide-arrazoiegatik
lanariek egin beharreko bidaiak" 66 zertakoaren 1 diru-ataleko
diruizendapena 1.500.000 pezeta gutxitzen da.
"Enpresek
eta bere konturako profesionalek egindako zenbait azterkuntza eta lan
egiteratze" 56 zertakoaren 1 diru-ataleko diruizendapena 5.000.000 pezeta
gutxitzen da.
Ustiapideko Diruegitamua, Baliapideak
"E.H.A.Eko
agizko eskuraketak. industria eta Merkataritza-Saila, SPRIren ustiapideko
mentsaren dirubidetarako" 51 zertakoaren 1 diru-ataleko diruizendapena
6.500.000 pezeta gutxitzen da.