10/1987 Legea, abenduaren 16koa, Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren antolarauekiko ekainaren 22ko 12/1983 Legea aldatzezkoa.
1987-12-16Erakundea: Eusko Legebiltzarra
Argitalpena: EHAA, 1988/1/20, 12. zk.; EAO, 2012/3/22, 70. zk.
Indargabetua: 1988-05-21
§
95. 10/1987 LEGEA, ABENDUAREN 16KOA, EUSKAL HERRIKO HERRIOGASUNTZA NAGUSIAREN
ANTOLARAUEKIKO EKAINAREN 22KO 12/1983 LEGEA
ALDATZEZKOA
ZIOEN
ADIERAZPENA
Konstituzio-Epaitegiak 1986garreneko
urtarrilaren 31n emandako epaian, ekainaren 22ko Euskal Herriko Herriogasuntza
Nagusiaren Antolarauekiko 12/1983 Legearen 7, 8, 9, 25.1 b), 27, 42 c), 49.2,
53 eta 58. atalak Konstituzioaren aurkako direla erabakitzen du.
Beraz, Lege honek xede bakarra, ekainaren
22ko 12/1983 Legea Konstituzio-Epaitegi horrek ohartemandakoetara egokitzea du,
honako neurri eta modu hauetan aldatzen dela:
1. Atala
Ekainaren 22ko 12/1983 Legearen 7, 8, 9 eta 10
atalak kendu egiten dira.
2. Atala
25 eta 26 atalak aldatu eta atal bakarrean
biltzen dira, "Lege-gizartearen eretzeango moetak" izenpean, idazkera
hau izango duela:
"1.- Herri-Bazkunak
Akziokako Baltzu gisa eta sortzen direnaz batera osatu beharko dira.
2.- Herri-Baltzuak
Akziokako Baltzu gisako era izateak Baltzu hori baltzu-moeta horrentzat
unean-unean indarrean dauden legeen jaurpidepean egotea dakar berebaitan.
3. Atala
Ekainaren 22ko 12/1983 Legeko 27. atala kendu
egiten da.
4. Atala
Ekainaren 22ko 12/1983 Legearen 41. ataleko 1
zatiko c) lerroaldia kendu egiten da.
5. Atala
49. ataleko 2. zatia aldatu eta horren
idazkera honela geratzen da:
"Erabili beharreko atzerapenagatikako
diru-saria, gai honekikoan indarrean dauden legeek une bakoitzean agintzen
dutena izango da".
6. Atala
Ekainaren 22ko 12/1983 Legearen 53. atala
kendu egiten da.
7. Atala
1.- Ekainaren
22ko 12/1983 Legearen 58. ataleko 1 zatia aldatu eta horren idazkera honela
izango da:
"Zordunaren
ekonomiazko edo dirubidetzazko egoera larria dela eta Herriogasuntza Nagusiak
Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzari edo horren Ihardutze-Erakundeei
dagozkiela dituen eskubideak galtzeko, murrizteko, andeatzeko edo eraginkor ez
izateko arriskua dagoela pentsatzeko arrazoizko zioak egon daitezenean, Izaiki
horiek, eskubide horien edukia eta egiterapena segurtatzeko, gaudimen-bidez
zordunaren ogasun eta eskubideekiko gauzekiko bermeak utzi daitezela erabaki
ahal izan dute, eta bai zordunak ekonomiazko beste gaudimen batzuk eman
ditzanekoa ere".
2.- Ekainaren
22ko 12/1983 Legearen 58. ataleko 3. zatiko b) lerroaldia aldatu eta horren
idazkera honela gelditzen da:
"Hala egokituz gero, eta behin-behingotasunez,
egon daitezen arrisku-zantzuei dagozkien neurriak hartzea".
Erabaki Gehigarria
Ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 52. atalean
agintzen denaren arauera, Eusko Jaurlaritzari, Lege hau "Euskal Herriko
Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik hasi eta gehienera lau
hilabetekoa izango den epearen barruan, ekainaren 22ko 12/1983 Legea eta Lege
hau lege-idazki baten biltzeko xede hutsezko Legegintza-Dekreto egokia egiteko
baimena ematen zaio.
Baimen horrek bateratasunak moldatzeko eta
ekainaren 22ko 12/1983 Legeko atalen zenbakiak dagokien hurrenkeran jartzekoa
ere hartzen du.
Azken Erabakia
Lege hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedin egunaren biharamonetik jarriko da indarrean.