10/1982 Legea, azaroaren 24koa, Euskararen erabilera normalizatzeko oinarrizkoa
1982-11-24Itzulpena nork: Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala (IZO)
Erakundea: Eusko Legebiltzarra
Argitalpena: EHAA, 1982/12/16, 160. zk.; EAO, 2012/4/26, 100. zk.
§ 25. 10/1982 LEGEA, AZAROAREN 24KOA, OINARRIZKO
LEGEA, EUSKERAREN ERABILPENA ARAUKATZEKOA
Konstituzioak eta
Autonomia-Estatutoak Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Agintaritzaren esku
uzten dute euskeraren erabilpena zabaltzeko eta arauzkotzezko xedezko neurriak
hartzea, euskera Euskal Herriaren Kultura-Ondarearen funtsezko zati eta,
gaztelaniarekin batean, Autonomia-Elkarteko hizkuntza ofizial denez.
Helburua zera da:
Euskera, gure Elkartearen nortasunaren erakusgarri nabarmenena eta behinena
eta, ezagutzaren eta erabilkeraren bidez, gizabanakoak Elkartean erabat
bertakotzeko bidea dela aitortzea.
Euskera Euskal
Herriaren berenezko hizkuntza eta gaztelaniarekin batean hizkuntza ofizial
izateak ez die, inola ere, batagatik edo besteagatik hartaz baliatzen ez diren
herritarren eskubideei kalterik ekarri behar, Euskal Herriko
Autonomia-Estatutoaren 6garren Ataleko 3garrenak berariz dionez.
Hizkuntzari Euskal
Herriko herrikide guztien baterapide denaren aitorpena egin ondoren, euskal
herritarrek hizkuntzaren alorrean dituzten eskubideak gure
Lege-Antolapidetzaratu beharra dago eta, batipat, hizkuntza ofizial bietan
ihardutzeko eskubidea, eta hizkuntzarekiko babesaren bermea, Euskal Herriak
gordetzen duen kultura-ondare baten funtsezko zati denez.
Legea gauzatzen
duten guztizko oinarri-irizpideetatik abiatuta, Aintzin-Idazpuruak euskera
Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen berenezko hizkuntza denaren aitorpena
egiten du, eta haren lur-mugartean euskera eta gaztelania hizkuntza ofizial
direnekoa. Atal horretan bertan, hizkuntzagatikako bereizkeria galerazten da.
Lehenengo
Idazpuruak, herritarrak hizkuntzaren alorrean dituzten eskubideak eta euskal
Herri-Agintaritzak egin beharrekoak ditu gai.
Bigarren Idazpuruak
Herri-Agintaritzaren ekintzak araupetzen ditu. Bertako lehen-Atalburua
Herri-Arduralaritzan euskera erabiltzeari buruzkoa da, Autonomia-Arduralaritzarekingo
harremanetan euskera eta gaztelania erabiltzeko eskubidea aitortzen delarik.
Agiri-paperak herri-erroldetegietaratzea ere araupetzen da, aginte-araupideak
edo erabakiak edo Arduralaritzaren egintza guztiak, baita mezuak eta adierazpenak
ere bi hizkuntzetan argitaratu beharko direla agintzen da. Zuzenbidea eragiten
dutenekingo harremanetan herritar guztiei bakoitzak aukera dezan hizkuntza
ofiziala erabiltzeko esku ematen zaie. Autonomia-Elkarteko herrien eta orohar
toki-izen guztien izen ofizialak finkatzeko ahalmena Jaurlaritzari,
Kondaira-Lurraldeetako Foru-Erakundeei edo Toki-Erakundeei ematen zaie.
Kale-bidetango seinale eta iragarpenen idazkera araupetzen da. Zinpeko
itzultzaile-tituloa lortu eta ematea araupetzeko ahalmena Jaurlaritzari ematen
zaio, baita itzultzaileen zerbitzu ofiziala sortaraztekoa ere.
Herri-Agintaritzak erabili beharreko iragarki edo itxuraeredu ofizialak, baita
Euskal Herritik abiatzen diren Herri-Garraioen zerbitzuak ere bi hizkuntzetan
erabili beharko direla agintzen da. Herri-Arduralaritzari datxekon lanarigoa
arian-arian euskalduntzea aintzin-ohartematen da.
Bigarren Atalburuak
euskeraren irakaskuntzango erabilpena araupetzen du. Aukeratuz besteko
hizkuntza ofiziala irakatsi beharra araupetzen delarik, ikasle guztiek bere
ikasketak euskeraz egiteko duten eskubidea aitortzen da. Jarri beharreko
hizkuntza-ereduak araupetzea, bi hizkuntza ofizialak behar hainbat ezagutzeko
neurriak hartzea eta ikasketa-egitamuak elkarri egokitzea Jaurlaritzaren gain uzten
ditu. Irakasleak gaitzeari buruzkoan, irakasleok euskeraz eta gazteleraz
erabateko gaitasuna lor dezaten, hauen ikasketa-egitamuak egokitzea ohartematen
da. Euskera ikasi beharrik ez
izateko agiango barkapenak ere ohartematen dira.
Hirugarren
Atalburuak, albisteak euskeraz jaso ahal izateko eskubidea aitortzen duelarik,
euskeraren adierazpideetango erabilpena araupetzen du. Autonomia-Elkarteko
adierazpedeetan euskera sustatzea eta EITB-n euskerari indar ematea eta
irratigintzan, albistaritzan, iduriaren eta hotsaren irarpidetan etabar,
euskera suztatzezko eta babestezko neurriak hartzea Jaurlaritzaren gain uzten
ditu.
Laugarren
Atalburua euskera gizartean eta erakunde-mailako beste alorretan erabiltzeari
buruzkoa da eta gara-adinekoei euskera erakustea eta euskeraz alfabetatzeko
lana, maila ezberdinetan euskeraren erabilpena suztatzea Jaurlaritzaren gain
uzten du eta, Lege honen erabilpena eta hedapena elkarkidetzeko, Jaurlaritzak
harreman-sail bat sortaraziko duela ohartematen du.
Boskarren
Atalburuan agizko euskera idatzi ofizialaren batasun eta arauzkotasunaz
arduratzeko lana Jaurlaritzaren gain uzten du.
Erabaki
Gehigarriak, Autonomia-Elkartetik kanpo egon eta euskerarekin zerikusirik duten
ekintzapidetan ihardun diharduten iraskunde edo aginte-sailekin atxikipena
antolatzea Jaurlaritzaren gain uzten du.
Aldibaterako
Erabakiak, orain arkitzen garen egoeratik, Lege honen funtsa beste Lege eta
Araudietan gauzatu artean araupidetza-hutsik gerta dedina galeraziz, Lege honen
erabilpena eta hedapena bete-betekoak izan daitezeneko beste egoera batera
aldatzea segurtatzen du.
Legeak
Baliogabetzezko eta Azken Erabaki bana sartzen ditu eta hoietan Legearen
arauzko hedakuntza egiteko baimena ematen zaio Jaurlaritzari.
Lehenengo
Atala
Euskeraren
eta gaztelaniaren erabilkera Lege honetan agindutakoari eta Lege honen
hedapenerako Eusko Legebiltzarrak eta Jaurlaritzak eman ditzaten gainerako
aginduei atxikiko zaie.
2. Atala
Euskal Herriak
euskera du berenezko hizkuntza.
3. Atala
Euskal Herriko
Autonomia-Elkartearen hizkuntza-ofizialak euskera eta gaztelania dira.
4. Atala
Euskal Herriko
Autonomia-Elkartean hizkuntzagatik inork bereizkeriarik izan ez dezan, Herri-Agintesailek
ardura izan eta behar daitezen neurriak hartuko dituzte.
I IDAZPURUA
ATALBURU BAKARRA
HERRITARREN ETA HERRI AGINTARITZAREN ESKUBIDE ETA EGIN BEHARRAK
HIZKUNTZAREN ALORREAN
5. Atala
1.- Euskal Herritar
guztiek dute hizkuntza ofizialak hitzez nahiz idatziz ezagutzeko eta
erabiltzeko eskubide.
2.- Euskal Herritarrei honako funtsezko
hizkuntza-eskubide hauek aitortzen zaizkie:
a) Arduralaritzarekin
eta Autonomia-Elkartean kokatutako edozein Ihardutze-Sail edo Erakunderekin
harremanak hitzez eta/edo idatziz euskeraz edo gaztelaniaz izateko eskubidea.
b) Ikasketak
bi hizkuntza ofizialetan egiteko eskubidea.
c) Aldizkariak,
irrati eta telebista eta beste adierazpideetako emankizunak euskeraz jasotzeko
eskubidea.
d) Lanbidezko,
lanezko, politikazko eta sindikaritzazko ekintzetan euskeraz aritzeko
eskubidea.
e) Edozein
bilkuratan euskeraz egiteko eskubidea.
3.- Eskubide hauek eraginkorrak
eta benetakoak izan daitezen, herri-agintesailek beroien erabilpena bermatuko
dute.
II IDAZPURUA
HERRI-AGINTARITZAREN
IHARDUNEZ
I ATALBURUA
EUSKERA EUSKAL
HERRIKO AUTONOMIA ELKARTEKO LUR-EREMU BARRUKO HERRI-ARDURALARITZAN ERABILTZEAZ
6. Atala
1.- Herritar guztiei, Autonomia Elkarteko
lur-eremuan Herri-Arduralaritzarekin izan ditzaten harremanetan euskera nahiz
gaztelania erabiltzeko eta bakoitzak aukera dezan hizkuntza ofizialean harrera
egin dakioneko eskubidea aitortzen zaie.
Horretarako, behar
daitezen neurriak hartuko dira eta eskubide honen erabilpena arian-arian
bermatzeko beharrezko gerta daitezen eskuarteak ebatziko.
2.- Norbanako batek baino gehiagok eskuhartu
dezateneko zehaztapidetzan edo arazopideketan, haiek elkar hartuta aukeratu
dezaten hizkuntzaz baliatuko dira herri-agintariak. Elkar
hartzerik ez bada, zehaztapidetza edo arazopideketa hasitakoak nahi dezan
hizkuntza erabiliko da, bi aldetakoek argipideak bere aukerako hizkuntzan
jasotzeko duten eskubidearen kaltetan gabe.
7. Atala
1.- Autonomia-Elkartearen menpeko agiripaperak
herri-erroldetegietaratzea, hauek nahiz Eusko Jaurlaritzarenak, bertako
Erakunde Burujabeenak, Foru-Arduralaritzenak, Toki-Arduralaritzarenak, nahiz
besterenak izan, egon daitezeneko hizkuntza ofizialean egingo da.
2.- Autonomia-Elkartearen menpeko ez diren
herri-erroldetegietan, Eusko Jaurlaritzak, gaitasunaren jabe diren
ihardutze-sailekin elkar hartuz, euskeraren erabilpena arauzkotzea suztatuko
du.
3.- Hoiek erakusteko eta/edo hoiekiko
egiaztapen-agiriak egiteko, Euskal Herriko Autonomia Elkarteko edozein
hizkuntza ofizialetarako itzulpenaren bermea emango da.
8. Atala
1.- Euskal Herriko Autonomia-Elkartean egon
daitezen Herri-Agintaritzagatikako edozein aginte araupide edo erabaki
ofizialek bi hizkuntzetan idatzi ta egon beharko du zabalkunde ofiziala
egiteko.
2.- Euskal Herriko Autonomia-Elkarteango
herri-agintariek eskuhartu dezateneko egintza guztiak, eta bai
arduralaritza-mezu eta adierazpenak ere, bi hizkuntzetan egon beharko dute;
doakienek berariz Autonomia-Elkarteko hizkuntza ofizialetatik bat aukeratu
dezatenean salbu.
3.- Gorago agindutakoa
hala dela ere, udalaren gizarte-hizkuntzazko egoera dela eta, herritarren
eskubideen kaltetango gerta ez dedinean, herri-agintariek,
Toki-Arduralaritzaren alorrean, euskera bakarrik erabili ahal izango dute.
9. Atala
1.- Epailaritzarekingo harremanetan, herritar
guztiek aukerako hizkuntza ofizialaz baliatu ahal izango dute, inolako
itzulpenik ezin eska dakiekeela.
2.- Euskeraz aurkeztutako idazki eta agiriak, eta
bai epailaritza-ihardunak ere, balio osozkoak eta eragite-indarrezkoak izango
dira.
3.- Eusko Jaurlaritzak, dagokien
ihardutze-sailekin elkar hartuta, Euskal Herriango Epai-Arduralaritzan
euskeraren erabilpena arauzkotzea suztatuko du.
10. Atala
1.- Autonomia-Elkarteko lurralde, udal, herri, jeografia-gorabehera, hiribide eta, orohar, toki-izen guztien izen ofizialak Jaurlaritzak, Kondaira-Lurraldeetako Foru-Erakundeek edo Toki-Erakundeek finkatuko dituzte, bakoitzak berari dagokion aginte-eremuaren barruan eta, beti ere, jatorrizko izen euskaldun, erromantzezko edo gaztelaniazkoari, hizkuntza bakoitzari dagokion idazkeraz men eginez.
Toki-erakundeen eta
Eusko Jaurlaritzaren artean aurreko atalean esandako izen ofizialei buruzko
auziren bat gertatuz gero, Eusko Jaurlaritzak ebatziko du, aurrez
Euskaltzaindiari bere iritzia eskatu ondoren.
2.- Kale-bidetango seinale eta iragarpenak bi
hizkuntzetan egongo dira, nolanahi ere nazioarteko arauei eta baliatzileekiko
ulergarritasunari eta segurantzari atxikiz.
3.- Izen hauek oso ezberdinak izanez gero,
bide-seinaleei buruzkoetarako, biak ofizialtzat joko dira.
11. Atala
Euskal Herritik
abiatzen diren herri-garraiozko zerbitzu guztietan, jendearentzako irarkiak, mezuak
eta adierazpenak euskeraz eta gaztelaniaz egingo dira.
12. Atala
1.- Jaurlaritzak
araupetuko ditu bi hizkuntzen arteko zinpeko itzultzailetituloa lortzeko eta
emateko baldintzak.
2.- Halaber, itzultzaile-zerbitzu ofiziala
sortaraziko du; hori Autonomia-Elkarteko herritarren eta Herri-Erakundeen esku
egongo da, itzulpenen zehaztasuna eta legezko baliokidetasuna bermatzeko.
13. Atala
Euskal Herriko
Autonomia-Elkarteko herri-agintaritzak erabili beharreko iragarki edo
itxura-eredu ofizial guztiak bi hizkuntzetan egon beharko dute.
14. Atala
1.- Lege honen 6garren atalean aitortzen diren eskubideak
egiteratu daitezen, herri-agintariek Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko
Herri-Arduralaritzari atxikitako lanariak arian-arian euskalduntzeko xedezko
neurriak hartuko dituzte.
2.- Herri-agintariek erabakiko dute zein
lantokitarako izango den beharrezko bi hizkuntzak jakitea.
3.- Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen
lur-eremuango Arduralaritzako gainerako lantokietara sartzeko egin daitezen
baztertze-indarrezko azterketetan, beste merezimenduen artean hizkuntza
ofizialen jakintza-maila hartuko da kontutan; horren haztake ta lanbide-maila
bakoitzerako egingo du Arduralaritzak.
II ATALBURUA
EUSKERAREN IRAKASKUNTZANGO ERABILPENA
15. Atala
Ikasle guztiei, hezkuntza
maila ezberdinetan, irakaskuntza euskeraz eta gaztelaniaz hartzeko eskubidea
aitortzen zaie.
Horretarako
Legebiltzarrak, edo hala badagokio Jaurlaritzak, elebitasuna arian-arian Euskal
Herriko Autonomia-Elkarteko hezkuntza-erapidetza osora hedatu dedineko xedezko
neurri egokiak hartuko ditu.
16. Atala
1.- Unibersitate ikasketetaraino eman dedin
irakaskuntzan, aitak, kuradoreak edo hala egokituz gero ikasleak berak
ikasketak egiteko aukeratu ez duen hizkuntza ofiziala erakustea nahitaezkoa izango
da.
2.- Hala ere, Jaurlaritzak ikastegi bakoitzean
erabili beharreko hizkuntza-ereduak araupetuko ditu, guraso edo kuradoreen
nahia eta eskualdeko gizarte-hizkuntzazko egoera kontutan izanik.
3.- Herri-diruzko laguntza hartu eta araueko
irakaskuntza Elkartean ofizial ez den hizkuntza bat oinarri dela eman ditzaten
norbanako jabetzapeko ikastegiek, euskera eta gaztelera nahitaezko ikasgai gisa
emango dituzte.
17. Atala
Jaurlaritzak,
ikaslegoari nahitaezko ikastaldiak bukatzerakoan bi hizkuntza ofizialak
erabiltzeko adina ezagutuko ditueneko segurantza emateko xedezko neurriak hartu
eta euskera-giroa bermatuko du, barne nahiz kanpo ekintzapidetan eta
Arduralaritzako ihardun eta agirietan euskera agizko adierazpide eginez.
18. Atala
Irakasketa-egitamuak
15garren, 16garren eta 17garren ataletan jarritako helburuei egokituko zaizkie.
19. Atala
Irakasleen
gaikuntzarako unibersitate-eskolek irakasleak bere berarizkotasunak eskatzen duenaren
arauera euskeraz eta gazteleraz erabat gai izan daitezela lortzeko egokituko
dituzte bere ikasketa-egitarauak.
20. Atala
1.- Jaurlaritzak, irakaskuntza euskeraz hartzeko
eskubidea egiteratzeko, irakasleak arian-arian gehiago euskalduntzeko bideak
jarriko ditu.
2.- Halaber, eta Lege honen 15garren eta 16garren
ataletan ohartemandakoa betetzeko, euskeraz jakitea nahitaezko izango duten
lantoki edo irakaskuntza-gelak zehaztuko ditu.
21. Atala
Bere ikasketak Euskal Herriko Autonomia-Elkartetik kanpo
hasita euki, edo bere ohizko egoitza Autonomia-Elkartean ez dutela egiaztatu
dezaten ikasleei, euskera ikastea barkatu ahal izango zaie, horretarako jarri
daitezen modutan.
III ATALBURUA
EUSKERAREN GIZARTE-ADIERZAPIDEETANGO ERABILERA
22. Atala
Gizarte-adierazpideek
albisteak euskeraz eta gazteleraz eman diezaizkieten duten eskubidea aitortzen
zaie herritar guztiei.
Horretarako
Jaurlaritzak, euskera gizarte-adierazpideetan gero eta gehiago agertu dedineko
neurriak hartuko ditu, hizkuntza ofizialen erabilkera arian-arian berdindu
dedinera joaz.
23. Atala
Jaurlaritzak,
aurreko atalak jarritako bi hizkuntzen arteko kidetasuna bermatzeko,
Autonomia-Elkarteko adierazpideetan euskera lehenengotasunez erabiltzea
suztatuko du.
24. Atala
Jaurlaritzak,
EITB-n hizkuntza arauzkotzeari bultza egingo dio, euskera, Euskal Herriaren
berenezko hizkuntza denez behar bezala erabiliko dela bermatzeko.
25. Atala
Jaurlaritzak 22garren
atalean aitortutako eskubidea arian-arian bermatzeagotzeko, euskal argitalpenak
suztatzeko eta babesteko neurriak hartuko ditu, nolanahi ere honako hauetan
euskeraren zabalkundeari eta benetan erabili ahal izateari indar emanaz:
Irratian.
Egunkari eta aldizkarietan.
Zineman.
Antzerki eta ikuskizunetan.
Irudiaren eta hotsaren irarpideetan.
Horretarako,
aurreko alor hoietzaz ihardun eta hoiek araupetu ditzaten legeetan horretzazko
idazpuru bat sartuko da.
EUSKERAREN GIZARTE-ERABILPENA ETA ERAKUNDE-ALORREKO BESTE
ALDERDI BATZUK
26. Atala
Euskal
Herri-agintariek euskera gizarte-bizitzaren alor guztietan erabili dedila
suztatzezko neurri egokiak hartu eta beharrezko baliapideak jarriko dituzte,
herritarrei bere merkataritza, kultura, bazkun, kirol, erlijio eta beste
nolanahiko ekintzapidetan euskeraz ari daitezeneko bideak eskeintzeko.
27. Atala
1.- Euskal herri-agintariek euskera zabalkunde-ihardunetan
eabiltzea suztatuko dute.
2.- Halaber, euskera-giroari indar emango diote,
eta bai merkataritzazko, atsedenezko, kulturazko eta bazkunezko ofizialez
besteko nolanahiko erakundetako iragarkietan erabiltzeari ere.
28. Atala
Jaurlaritzak,
euskeraren gara-adinekoentzako irakaskuntza eta euskaldunak alfabetatzea
suztatuko ditu; horretarako Herri-Erakunde bat sortaraziz. Horrentzako
araupideak Eusko Legebiltzarraren Lege baten bidez jarriko dira.
29. Atala
Jaurlaritzak,
euskeraren erabilpena arauzkotzezko lana errazteko, harreman-sail bat sortaraziko
du, Lege hau egiteratzeari eta osabideratzeari buruzkoetan Erakunde berezien
ahalegin eta ekintzapideak aztertzea, zedarritzea eta antolakidetzea xede
duela.
V ATALBURUA
EUSKERAREN IDATZITAKO HIZKUNTZA OFIZIAL DENEZKO ERABILERA
30. Atala
Jaurlaritza, Euskal
Herriko Autonomia-Elkartearen lur-eremu osorako idatzizko hizkuntza ofizial
denez, euskeraren batasun eta arauzkotasunaz arduratuko da, Euskal Herriaren
kultura ondarearen funtsezko zati direnez euskalkiei bizi diren tokietan zor
zaien begirunearen kaltetan gabe.
Erabaki Gehigarriak
Lehenengoa
Jaurlaritza, bere
agintepideen hesparruan, Autonomia Elkartearen mugartetik kanpo ihardun eta
euskerarekiko ikerlan, babes eta suztapen-ekintzapidetan ihardun dezaten
iraskundeen edo agintaritzen lankide izango da, horretarako kultura-atxikipenak
antolatuz.
Bigarrena
Jaurlaritzak,
Euskal Herriko gizarte-hizkuntzazko egitamuketarako mapa egingo du, hori
aldian-aldian Eusko Legebiltzarrari jakinarazi ondoren birrikuskatuz.
Hirugarrena
Eusko Jaurlaritzak,
horretarako gaitasuna duten ihardutze-sailekin elkar hartuta, Lege honen
6garren, 8garren, 11garren, 13garren eta 14garren ataletan araupetutakoetan,
Erresumaren Euskal Herriko Autonomia-Elkarteango Arduralaritzan euskera
arian-arian arauzkotzena-gotu dedineko neurriak hartzeari bultz egingo dio.
Aldibaterako Erabakiak
Lehenengoa
Herri-Arduralaritza
berezitan Lege hau indarrean jarri baino lehen hasitako biderapen eta
zehaztapidetza guztiei, hasi zireneko hizkuntzan jarraituko zaie bukatu arte.
Bigarrena
Jaurlaritzak,
tokiko herri-agintariek eskatuta, eta tokiko gizarte-hizkuntzarekiko egoerari
bereziki begiratuz, Lege honetan Konstituzioaren edo Estatutoaren aginduz
noraezeko izan ez daitezen atalen batzuk egiteratzea aldi baterako barkatu ahal
izango du, bere agintepide-eremuaren barruan.
Baliogabetze-Erabakia
Lege honetan
agindutakoaren aurkako gerta daitezen maila bereko edo apalagoko agintza
guztiak baliogabetuta gelditzen dira.
Azken Erabakia
Lege hau
egiteratzeko eta erabiltzeko behar daitezen araupidetza-agintzak emateko eskua
ematen zaio Jaurlaritzari; Lege hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian
argitaratu dedin egunaren biharamonean jarriko da indarrean.