10/1981 Legea, azaroaren 18koa, Bezeroaren Araudiari buruz.
1981-11-18Erakundea: Eusko Legebiltzarra
Argitalpena: EHAA, 1981/12/15, 103. zk.; EAO, 2012/5/4, 107. zk.
Indargabetua: 2003-12-31
§
13. 10/1981 LEGEA, AZAROAREN 18KOA, BEZEROAREN ARAUDIA
ZIOEN ADIERAZPENA
Euskal Herriko Autonomia-Elkarteak,
Estatutoko 10garren Atalaren 27 eta 28garren zatien arauera, bakarreango
agintea du Bezeroaren eta Baliatzailearen Aldezpenaren alorrean, prezioekiko
guztizko politikaren ogasunak Erresuma osoko lurraldeetan nahi bezala
ibiltzearen eta lehiakortasunaren aldezko legeen kaltetan gabe.
Hoiek oinarri hartuta, Eusko Jaurlaritzak
Bezeroen eta Erabiltzaileen arazoak jarri ditu azterkizun eta, hori, babesik
ezezko eta gehiegizko lege-ugaritasunezko modutan agiri den egoera bat aurrean
duela.
Gauza nabarmena denez, bezeroak ez du,
askotan, merkataritza-jokabideekiko dagokion babesik. Bestalde, araupideak
barreiatu eta Herri eta Merkataritza-Legeetatik hasi eta arduralaritza eta
auzibide-arauak ahaztu gabe zigorlegeraino iristen diren alor bereiziak hartzen
dituzte.
Halaber, bezeroaren zer denaz ere irizpide
zabalago bat izatea beharrezkoa da, artez nahiz zeharka eragiten dioten
gizarte-bizitzaren zenbait alderdi doazkion norbanako denez ikusiz.
Hoietatik abiatuta, zerak ematen du
bidezkoen: Gaurko Arduralaritza batek hitzarmenarekiko irizpideek denbora
igaroalan izan duten bilakakuntza ikus dezaneko oinarrizko arauak finkatzea.
Askatasuna izan dugu, gure legeetan,
oinarrizko irizpide hitzarmenen alorrean. Baina gauza bat dago, ukatu
ezinezkoa: Norbanakoaren eta merkataritzaerakundeen arteko ezberdintasuna,
hoiek saltzen dituztenak, sarri asko, amor-emate hutseraino iristen den moduz
erosten bait-dira; inolako hitzarmen-askatasunik gabe.
Horretzaz gainera, hor ditugu
zabalkunde-ekintza indartsuak; hoiek direla eta herritar arruntarentzat zaila
gertatzen da erosgaia aukeratzeko berez oinarrizko diren alderdiak ezagutzea.
Bezeroen legezko egoeragatikako eta eman
behar zaion babesagatikako ardura hori azken hogei urteotan zenbait erresumetan
agertu eta arazo horri alderdi berezietatik heltzen dioten legeetan
nabarmentzen da.
Osasunaren, gorputz-segurtasunaren eta
ekonomia-zuduen babeserako eskubidea, argipidetakoarekin eta bezeroa
hezitzekoarekin batera, hainbat lege-erapidetzetan sartuta daude Erkaketa-Legelaritzari
bagagozkio.
Bestalde, bezeroei aitortzen ari zaie
erakundeak antolatzeko eta doazkien arazoetan entzun dakieneko eskubidea.
Gai hoiei gagozkiela, Europako
Kontseiluaren Bezeroaren Babeserako Agiria, eta Europako Ekonomia-Elkartearen Bezeroen
Babes eta Argipideketa-Politika batentzat Aintzin-Egitaraua azpimarragarriak
dira.
Hoien guztien nazioarteko eraginaren
ondorioz, irizpide hoiek Konstituzio berrienetan erabiltzen dira eta bai, hain
zuzen, Espainiakoan ere, bere 51garren Atalean herri-agintzaritzak, bezeroen
eta baliatzaileen segurantza, osasuna eta bidezko zuduak modu eraginkorrez
babestuz haien eskubideak bermatuko dituela dionean.
Halaber, Konstituzio horrek berak, Legeak
ezarri ditzan modutan bezero eta baliatzaileen argipideketa eta heziketa
suztatu, hoien erakundeei indar eman eta doazkiekeen arazoetan entzun egingo
zaiela zehazten du.
Bukatzeko, barne-merkataritza eta
salgaientzako baimenen jaurpidea giro horretan araupetuko direla uzten da
erasota.
Azpimagarri da, halaber, Espainiako
Konstituzioaren 53garren Atalaren 3garren zatiak diona, zera alegia: 51garren
Atala berebaitan duen hirugarren Atalburuan onartutako irizpideekiko aitorpena,
begirunea eta babesa izango direla legegintzaren, epailaritza-bideen eta herri-agintaritzaren
ihardunaren oinarri.
Horregatik, eta zioen adierazpena
hasterakoan esanda bezala, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteak Abenduaren 18ko
3/1979 Oinarrizko Legearen indarrez alor horretan bakarreango agintea duenez gero,
Bezeroaren Araudi-Lege hau gauzatzen da, prezioen guztizko politika-bideei
buruzko Konstituzio oinarri-irizpideekiko, merkatu-ekonomiaren baitango
enpresa-askatasunarekiko, ogasunak Erresuma osoan batetik bestera nahi bezala
eraman ahal izatearekiko eta lehiakortasunaren aldeko legeekiko begirunea
errepikatuz, eta horren kaltetan gabe.
IDAZPURUA
GUZTIZKO IRIZPIDEAK
Lehenengo Atala
Oinarri-Lege honen bidez, bezeroaren eta
baliatzailearen zuduen aldezpenerako araupideak ematen dira, herritarraren eskubide
denez, Autonomia-Estatutoko 10garren Ataleko 27 eta 28garren zatiek diotenez,
Estatutoaren behin-behingo Erabakietako zazpigarrenak dionez gai honetan
Erresumaren legebideei eutsi beharraren kaltetan gabe.
2. Atala
Horren eretzean, zera ulertuko da bezero
eta baliatzaileak aipatzen direnean: Berak bakarrik, familiak edo talde batek
erabiltzeko ogasunak, eskuarteak edo zerbitzuak erosi, erabili edo go zatu, eta
gizarte-bizitzaren alderdi bereziak bezero denez artez nahiz zeharka
doazkiokeen ezein norbanako edo lege-nortasundun.
3. Atala
Honako hauek ditu bere esku bide bezero
eta baliatzaileak:
a) Bere osasunaren eta
segurantzaren babeserako eskubidea.
b) Bere ekonomia-zuduen
babeserako eskubidea.
c) Argipidetarako
eta hezkuntzarako eskubidea.
d) Bere erakundeak sortarazi
eta, horretarako jarri daitezen araupideen ariora doazkien arazoetan hoiei
entzun dakieneko eskubidea.
e) Legezko
babeserako eta kalteen ordaina izateko eskubideak.
II IDAZPURUA
BEZEROAREN ESKUBIDEAK
I ATALBURUA
BERE OSASUNAREN ETA
SEGURANTZAREN BABESERAKO ESKUBIDEA
4. Atala
Bezero edo baliatzaileentzako ogasunak eta
zerbitzuak, aurrez oharteman daitezkeenetan osasunarentzat edo gorputz-segurantzarentzat
inolako arriskurik ekarri ez dezaten moduan eman edo egin behar dira. Bestela,
eskeinita egotetik modu eginkorrez kendu egin behar dira.
Ogasun edo zerbitzuez arauz baliatzean
hoien heuren izakerari edo baliatzailearengan gerta daitezkeela uste denari
begira legoken ezein arrisku, bezero edo baliatzaileei modu egokiz, argi eta
nabarmenki jakinarazi beharko zaie.
5. Atala
Salgai dauden janari eta edariak indarrean
dauden lege-bideak bete beharko dituzte, janaritza-araupideei atxiki, eta argipideketa,
zabalkunde, iragarketa, idazkun, txartel, ontzi, zigilu eta epeari buruz
aginduta daudenak bilduz. Halaber, kutsagetutako giroan egin, osasunketa-arauz
landu eta hoiek kutsatzea galerazi dedila segurtatzeko behar daitezen neurri
guztiak hartuko dira.
Botika-gaiek, ontziei, hoien segurantzazko
itxiturari, osagarriekiko argipideei, sendakuntzagaitasunei, baliatze-moduari
eta epeei buruz legez aginduta dauden guztiak beteko dituzte.
Ehungintza-gaien zertazkoa eta errekortasuna
ere bere txarteletan adierazi beharko dira.
Berebaitan gai pozoitsuak, eskaldagarriak,
erregarriak edo gorbizgarriak daramatzaten salgai guztiek, dagozkien
segurantzako ontzitan joan beharko dute eta, atxikita, hoiek erabiltzeak
dakarren arriskuaz oharrarazteko ikurrak eraman beharko dituzte.
6. Atala
Gizakien gorputz-segurantzari eragin
diezaieketen Ekoizpen landuen behar bezalako zaingorako beharrezko izan
daitezen neurriak hartuko dira, horren eretzean konponketa eta zaingozerbitzuei
dagokien arreta hartuz.
7. Atala
Lehenbiziko mailako beharretarakotzat
jotako gai, ogasun eta zerbitzuez errolde bat egingo da, asko erabiltzen
direlako eta biztanleentzat behar-beharrezko direlako zaingo hestuagoa behar
dutenak hoietan sartuz.
8. Atala
Bezero eta baliatzaileek, bere
etxebizitzaren osasunketa eta osasunbideen aldetatikako zernolakoak ezagutzeko
eskubidea izango dute, eta bai bertako gai eta antolapideen ontasun-maila eta
ezarri direneko modua ere, enerjia aurreratzekoak eta berotasun-jabaltzebideak
barne.
9. Atala
Herri-agintariek jendearentzako garraio
eta tegien segurantzaren, ontasun-mailaren eta osasungarritasunaren arta izango
dute.
10. Atala
Euskal Arduralaritzak, edo bezeroen
osasuna eta segurantza zaindu dedineko eskubidea berma dezan araupidetza
erabili eta artatu dezaten herri-erakundeek, egin dituztenekiko
argipide-txosten zehatz bat argitaratuko dute urteoro, egindako arakaketen
ondorioak emanaz eta hartutako erabakien oinarriak eraskin-gisa aurkeztuz.
II ATALBURUA
BEZEROEN
EKONOMIA-ZUDUEN ALDEZPENERAKO ESKUBIDEA
11. Atala
Ogasun-erosleei eta zerbitzubaliatzaileei
salmentango gehiegikeriazko jokabide batzuekiko babesa emango zaie, eta
bereziki:
a) Aldebatekoikeriaz egindako
hitzarmenetan.
b) Hitzarmenetatik utzi
ezinezko eskubideak kentzeari buruzkoak.
c) Lukurreriazko
mailegupideak.
d) Eskatu gabeko
merkatalgaiak ordaintzeko eskatzea.
e) Aukera-askatasuna mugatzen
duten salmenta-moduak.
f) Bezeroentzako kaltegarri
edo bederen gehiegikeriazko gerta daitezen hitzarmen-atalak.
Eusko Jaurlaritzak, horretarako, indarrean
dauden legebideak benetan bete, eta esandako jokabide hoiek bezalakoak baztertu
eta zigortu ditzan bat lortzen saiatuko da bere ekintzan.
12. Atala
Ogasun eta zerbitzuen ontasun-maila, zehaztasuna
eta prezioen gardentasuna babesteko beharrezko neurri guztiak hartuko dira;
hoietarako guztitarako, honako hauek lortzeko xedezko bideak egingo dira:
a) Ogasuna edo
zerbitzua erosterakoan edo erabiltzerakoan ongi dagoenaren erabateko bermea, eta
gero haietzaz baliatzerako eskeintzen diran bermapideen adierazpen bat.
b) Pisu-neurritango
zehaztasuna.
c) Eroste-prezioaren
zehaztasuna, berehala ordainduta nahiz gerokotan izan.
d) Eskeintzen
denaren eta horri beretasunak edo bereizpideak ematen dizkioten osagarrien
arteko elkar-egokitasunak.
e) Ogasun
iraunkorretan, saldu ondorengo zerbitzuetarako araupideen zehaztapen garbia.
13. Atala
Indarrean dauden legepideen barruan,
honako helburu hauek lortzeko neurri egokiak hartuko dira:
a) Ogasun hoietzaz
zuzen eta behar bezala baliatzea murriztu-nahizko jokabideen zaingoa.
b) Bezeroek,
eraberritu edo egiteari utzitako sailetakoentzako epe batek diraueno
konpontze-zatiak izango direneko bermea izatea.
c) Banakako
zertasuna duten zati batzuk bat bakarra bailitzan berriztatze-kosko gisa
aurkezteko joerazko jokabideen zaingoa.
d) Erosi ondorengo zaingo-lan
guztietarako aurrez gostea zehazki ematea.
e) Zerbitzuak
egitean esandako epeak betetzea.
f) Bermealdiaren
barruan ogasunak geldi egoteagatik bezeroari eman beharreko ordainak.
g) Hala badagokio,
ordainkizun-agiriak behar bezala sailka-sailka eginda eman beharra betetzea.
14. Atala
Euskal Herriko Autonomia-Elkarteari eta
horren Arduralaritza-Sailei atxikitako herri-zerbitzuetan bezero eta baliatzaileek
eskuhartzeko arauak emango dira.
15. Atala
Eusko Jaurlaritzak, bezeroaren zuduei eta
ekonomia osoarenei begira, bezeroen banakako eta bateango beharrei erantzuteko,
eskaintzen diren salgaien ontasun-mailaren eta prezioaren arteko heina
hobetzeko, ekoizkien egoerarekiko ebaskeria galerazteko, eta salerosketa-bideak
hobetzeko, beretzat hartuko du, Merkataritza eta Turismo-Sailaren bitartez,
bezeroari argi emateko xedezko neurri eta ekintzapide guztiak osatzea eta
egiteratzea.
III ATALBURUA
ARGIPIDE ETA
HEZKUNTZA-ESKUBIDEA
I SAILA
ARGIPIDE-ESKUBIDEA
16. Atala
Dirubidetza,
beherapen, hobari edo nolanahiko berarizko abantailak eskaini daitezenean,
salmenta-prezioa eta noiz-nolako gehitzearen edo beherapenean zenbatekoa
bereziki zehaztuko dira.
17. Atala
Bezeroak
eskaintzen zaizkion zernolakoak ezagutu ditzala lortzeko, Eusko Jaurlaritzak,
prezioei eta txartelei buruzko araupidetza hertsiki bete dedila isituki
eskatuko du, eta salgai jarritako zer bakoitzarentzat, indarreango legeek
bakoitzarentzat nahitaez eskatzen dituen betebeharrak dagokion txartelean
zehazki adieraz daitezen ahaleginduko da.
Esandako
helburu hoiekin batean, Eusko Jaurlaritzak, salgaien erabiltze-moduari,
kontrakotasunei eta bermeei buruzko argipideketa egoki bat suztatuko du.
Hoietarako
guztietarako, bi hikuntzetango -euskeraz eta gaztelaniaz-araupideak eskainiko
dira.
Atal honetan dauden guztietarako, 6garren Atalean ezarritakoa
kontutan izango da.
18. Atala
Zerbitzu-baliatzaileak hoien berezitasunei
buruzko ezagutza egoki bat izan dezala lortzeko, Eusko Jaurlaritzak, hala
egokituz gero egiteratu ditzaken arau-ematezko agintepideak egiteratzearen
kaltetan gabe, bide-erakustezko eta argipide-ematezko ekintzak egiteratuko
ditu.
19. Atala
Bezeroak batera eskaintzen zaizkion
erosgai edo zerbitzuen arteko arrazoizko aukera bat egin ahal dezala lortzeko,
Eusko Jaurlaritzak ekintzapide hauetarako beharrezko izan daitezen neurriak
hartuko ditu:
a) Argipide-ematezko
borondatezko txartelaz baliatzea.
b) Ontasun-egiaztapenak
ematea, bakoitzerako arauz jarri daitezen betebeharrak osatu ondoren.
c) Salgai berezietango
ontasuna/alea eta neurriak/prezioa heintasunei buruzko azterlanak egitea, eta
bai bezeroen portaerari buruzkoak ere.
d) Gauzak edo
zerbitzuak saltzeko gezurrezko argipideak eman, edo iruzur egin eta dagozkion
saioen bidez diotena egia dela ezin zuritu duteneko irarrizko, ikustebidezko
edo entzute-bidezko zabalkundea egiten dutenen aurkako ekintzapideak.
II SAILA
HEZKUNTZARAKO-ESKUBIDEA
20. Atala
Bezeroari, bezero denezko gaietango
hezkuntza zor zaio, bere jokabideak arrazoizkoagotzeko eta herritar denez
dituen eskubide eta eginbeharrak ezagutu ditzan.
Xede honekin, Eusko Jaurlaritzak honako
hauetarako neurriak egiteratuko ditu:
a) Gai horretango
hezitzaileak gaitzeko.
b) Bezeroaren
hezkuntza O.H.O.-tik Unibersitateraino sartzeko.
c) Irakaskuntza-eskuarteak
eta irakaspideak gertatu eta argitaratzeko.
d) Hezkuntza-egitarauak
egin eta herri-adierazpideetatik zabaltzeko.
IV ATALBURUA
BEZERO-ERAKUNDEAK SORTZEKO
ETA HOIEI ENTZUN DAKIENEKO ESKUBIDEA
21. Atala
Bezero eta baliatzaileek, bere zuduen alde
hobeki egiteko erakundetan biltzeko eskubidea dute. Eusko Jaurlaritzak bezero
eta baliatzaile-bazkunak suztatuko ditu, hoien eskubideak era eraginkorragoz egiteratzeko
bide.
22. Atala
Lege honen eretzean honako hauek joko dira
bezero eta baliatzaile-erakundetzat: Legez eratuta egon, xede nagusi Euskal Herriko
bezero eta baliatzaileen babesa izan, eta horretarako sortarazitako Erroldean
sartuta egon daitezen bazkunak.
23. Atala
Bezero eta baliatzaileerakundeei, legez
ezarri dedin modutan entzungo zaie doazkiekeen gai guztietan.
Orotariko aginduak ematerakoan,
Arduralaritzabide-Legearen 130garren Atalaren 4garren zatian ohartematen den
entzutea egingo da.
24. Atala
Eusko Jaurlaritzak, Merkataritza eta
Turismo-Sailaren bidez, bezeroei aholkuak eta argipideak emateko tegiak jartzea
suztatuko du.
V ATALBURUA
LEGE-BABESERAKO ETA
KALTEEN ORDAINERAKO
25. Atala
Bezeroak legearen babesa izateko eskubidea
izango du, Lege honen Aldibaterako Erabaki Bakarrean xedetzat jartzen den
legegintzabidetik atera daitezen modu eta eremutan.
26. Atala
Eusko Jaurlaritzak, Autonomia-Estatutoaren
15garren Atalak Espainiako Konstituzioaren 54garrenarekin lotuta agintzen duena
egiteratuz, eta horri darion Legea Eusko Legebiltzarrera bidaltzerakoan, bezero
eta baliatzaileen Jagoleari legozkiokeen eskubideak kontutan izango ditu.
27. Atala
Merkataritza eta Turismo-Sailaren baitan,
eta Legez onartu eta urtebeteko epearen barruan, Bezerogoari datxezkon gizarte,
ogibide eta ekonomia-zuduen ordezkariek eta bezeroenek osatutako Aholkularitza-Batzorde
bat sortaraziko da.
Batzorde horrek, halaber, bezerogo-gaietan
ebazte-egitekoak bete ahal izango ditu, doakien bi aldetakoek elkar hartuz onar
dezatenean.
III IDAZPURUA
BERARIZKO BABESPEKO
TALDEAK
28. Atala
Haurrak, haurdun dauden emakumeak,
zaharrak eta, orohar, nolabait ezindutako guztiak, babes berezi baten gai
izango dira ogasunak eta zerbitzuak erabiltzeari buruzkoetan, eta aurreko
Ataletan sortarazitako Ihardutze-Sailek hori kontutan izango dute.
29. Atala
Haurren osasunari eta gorputz-segurantzari
zor zaion arretaz, honako hauek lortzeko xedezko ekintzak suztatuko dira:
a) Jostailuen
segurantza.
b) Jazteko,
garbiketarako eta osasunbidetarako gaien egokitasuna.
c) Haurrentzako
janarien osagarriak, hoientzako iragartze-txartelak eta hoiekiko argipideak.
d) Ostope eta jolastokietako
antolapideen segurantza.
30. Atala
Iragarkizko zabalkundea arreta bereziz
araupetuko da, haurrei iruzur egiteko mezuak edo gogo-nahasgarri izan
dakizkienak galeraziz.
31. Atala
Herri-agintepeko gizarte-adierazpidetan,
edo herri-diruen pentzutango nolanahiko diruzko edo besteko laguntza har
dezaten gainontzekoetan, haurrentzako zabalkunde, egitarau edo ikuskizunek
honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Indarkeriara eta
Lege-hauspenetara ez bultz egitea.
b) Edari-biziak, tabakorria
edo osasunarentzat kaltegarri izan daitekeen beste edozertarako ez dezatela
akiorik egin.
32. Atala
Eusko Jaurlaritzak hirigintza eta
etxegintzatikako oztopoak kentzeko araupideak jarriko ditu, zaharrei eta
ezinduei hirigunetan ibiltzea eta herri-garraiopide eta zerbitzuez baliatzea
errazagotuz.
Aldibaterako Erabaki Bakarra
Eusko Jaurlaritzak, Eusko Legebiltzarrak
Autonomia-Estatutoaren 28 b) Atalean agindutako moduan Konstituzioaren 87.2
Atalean ohartemandako legegintza-arioa erabiltzea suztatuko du, honako
hauetarako akio egiteko:
a) Bezeroaren
eskubideak bildu ditzan merkataritza-hitzarmenen orotariko zernolakoei buruzko
araupidetza baten onarpenari.
b) Merkataritza-hitzarmenetan
gehiegikeriazko ituneak galerazteko agintze-legezko arauak gehitzeari.
c) Ekoizkiginaren
berenezko erantzunbeharra zehazteari, honen norainokoa eta noiz-noizkoak
araupetuz.
d) Hitzarmen-askatasunari
muga egokiak jartzeari, bezeroarekiko babesa komenigarri eritzitako jakineko
salmenta-modu batzuetarako arauak emanaz.
e) Bezeroek
hainbesteko baterainoko ordain-eskeak egin ahal ditzaten auzipide errazak eta
dohangoak jartzeko bideak eman ditzan araupidetza berezi bat tajutzeari.
Azken Erabakiak
Lehenengoa
Lege honen ondoriozko
zigortze-zehaztapidetzak hastea, hoiei bere bideak eginaraztea eta hoiek
erabakitzea, eta bai arduralaritza-bidea buka-araztea ere, arauz zehaztuko
diren Autonomia-Elkarteko Ihardutze-Sail gaitasundunei dagokie.
Lege hauspenen zermugapenaren,
zigor-moeten eta hala behar izanez gero zigor hoien goren-muga jartzearen
alorrean, Erresuma osorako indarra dute legebideak erabiliko dira.
Bigarrena
Eusko Jaurlaritzak, Merkataritza eta
Turismo-Sailaren bidez, bezeroak babesteko eta hoiei argipideak emateko edo
salgaien ontasun-maila hobetzeko baliagarri izan daitezen azterlan, ikerketa,
aholkularitza, aituen erizpen, saio, zaingo eta teknika-aldetikako laguntza
guztiak eman eta beharrezko egiaztapen-agiriak emateko gai izango litzateken
Saiaketategi bat sortaraziko du, egokitu dedinean.
Hirugarrena
Eusko Jaurlaritzari, Lege hau egiteratzeko
behar daitezen araupideak emateko eskua ematen zaio.
Jaurlaritzaren alor honetango
ekintzarekiko Txostena urteoro aurkeztuko zaio dagokion
Legebiltzar-Batzordeari.
Laugarrena
Lege hau, Euskal Herriko Agintaritzaren
Aldizkarian argitaratu dedin egunean jarriko da indarrean.