Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

1/2015 Legea, martxoaren 26koa, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretua aldatzekoa

2015-03-26

Erakundea: Euskal Autonomia Erkidegoa

Argitalpena: EHAA, 2014/04/01, 62. zk.

bcl_1318880931.htm

XEDAPEN OROKORRAK

LEHENDAKARITZA

1483

1/2015 LEGEA, martxoaren 26koa, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretua aldatzekoa.

Eusko Legebiltzarrak 1/2015 Legea, martxoaren 26koa, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretua aldatzekoa onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei

ZIOEN AZALPENA

Eusko Jaurlaritzak onartzen dituen zuzeneko diru-laguntzen gardentasuna hobetzeko, ezinbestekoa da diru-laguntza horiek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Artikulu bakarra.– Aldatu egiten dira Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 49. artikuluko 7 eta 8. paragrafoak eta kendu egiten da 9. paragrafoa. Honela idatzita geratzen dira 7 eta

8. paragrafoak:

«7.– Laguntzak edo diru-laguntzak zuzenean emateko eskumena Jaurlaritzarena izango da,

interesa duen saileko titularrak proposatuta. Zuzenean emateko diru-laguntza horiei ez zaie aplikatuko aurreko lerroaldeetan xedatutakoa, eta salbuespen-izaera izango dute. Justiikazio arrazoituz eta memoria dokumentalez egiaztatu beharko dira diru-laguntza justiikatzen duten interes publiko,

sozial, ekonomiko edo humanitarioko arrazoiak, bai eta deialdia xedapen orokor baten bidez egiterik ez dagoela ere. Diru-laguntza horiek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira eta bertan adieraziko dira haien zenbatekoa, xedea eta onuradunak, eta Eusko Legebiltzarreko Ogasun eta Aurrekontu Batzordeari jakinaraziko zaizkio sei hilabetean behin.

8.– Dagokion ekitaldi ekonomikoa amaitzean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailek eta beren erakunde autonomoek gauzatu diren diru-laguntza programak ebaluatu beharko dituzte; helburua da aztertzea lortutako emaitzak, erabilgarritasuna eta inpaktu soziala eta programa horiek mantentzearen edo kentzearen bidezkotasuna. Ebaluazio hori kontrol ekonomikoaren arloan eskumena duen sailari jakinaraziko zaio. Jaurlaritzak Legebiltzarreko Ogasun eta Aurrekontu Batzordeari bidaliko dio aipatutako ebaluazioaren edukia».

AZKEN XEDAPENA

Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Beraz, Lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet, norbanako zein agintari direla, Euskadiko herritar guztiei.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 27a.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra