1/2007 Legegintza Dekretua, irailaren 11koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen testu bategina onartzeko dena
2007-09-11Erakundea: Eusko Legebiltzarra
Argitalpena: EHAA, 2007/12/27, 248. zk.
§ X.
1/2007 LEGEGINTZAKO DEKRETUA, IRAILAREN 11KOA, EUSKAL AUTONOMIA
ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOAREN TASA ETA PREZIO PUBLIKOEI BURUZKO LEGEAREN TESTU
BATEGINA ONARTZEKO DENA
I
Euskal
Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legea
eta Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko
Legea aldatzen dituen irailaren 29ko 3/2006 Legearen azken xedapenetatik
lehenengoak baimena ematen dio Jaurlaritzari urtebeteko epean, legea indarrean
sartzen denetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio
Publikoei buruzko Legearen Testu Bategina egin eta onar dezan.
Araugintzako
gaikuntza horretan, berariaz aipatzen da II. Titulua kapitulu independenteetan
egituratu behar dela tasa bakoitzari bat eskainiz;orain dauden atalak kendu
egin behar direla eta II. eta III. Tituluetako artikuluen zenbakiak egokitu
egin behar direla. Legegintzako eskuordetzaren barruan sartzen da, halaber,
lege-testua erregularizatu, argitu eta harmonizatzeko ahalmena, Jaurlaritzari
buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 52. artikuluko 4. paragrafoaren
arabera.
Manu
hori betetzeko eta baimen hori erabiliz egiten da legegintzako dekretu hau,
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko
Legearen Testu Bategina onartzeko dena.
II
Euskal
Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Ariel eta Herri Prezioei buruzko
maiatzaren 31ko 3/1990 Legean aipatzen da, dagoeneko, tasa eta prezio publikoak
testu bakar batean arautzearen egokitasuna, diru-sarrera publikoen modalitate
biei buruzko oinarrizko printzipioak ezartzeko eta tasa guztiak banan-banan
arautzeko. Orduan arautu ziren, lehenengo aldiz, Euskal Autonomia Erkidegoko
Administrazioaren tasa eta prezio publikoak lege-testu bakar batean.
Lege
horrek arrazionaltasuna sartu zuen ordura arte heterogeneoa, zaila eta
barreiatua zen diru-sarrera publikoen sektore honen arauketan, eta bete-betean
gauzatu zituen legea aldarrikatu zen unean indarrean zeuden tasak lege-mailako
arau batean berrantolatu, homogeneizatu eta bateratzeko xedeak.
Helburuak,
alabaina, ez ziren mugatu tasen koadroa bateratzera, asmo handiagoko xedeak ere
bilatu baitziren. Tasa eta prezio publikoen kontzeptuak zehaztu ziren eta
prezio horiek noiz eska daitezkeen finkatu zen; tasak erregulatzen dituzten
arauak zerga-gaietan oro har bete behar diren printzipioetara egokitu ziren,
eta arau argiak eta aplikatzen errazak ezarri ziren tasen kudeaketan,
segurtasun juridikoaren printzipioa betetzeko. Zergadunen bermeak osatzeko,
likidazio-eskakizun formalak eta errekurritzeko bideak ere finkatu ziren.
Dena
dela, Legea hainbat urtetan indarrean egon ondoren, hainbat gorabehera gertatu
ziren eta komenigarri ikusi zen lege berri bat onartzea, izandako esperientzia
aprobetxatuz esparru arautzaile berria zehazteko.
Euskal
Autonomia Erkidegoko Tasa eta Prezio Publikoei buruzko maiatzaren 9ko 13/1998
Legeak, aurreko legeak ezarritako helburuetan sakonduz, tasa eta prezio
publikoen zerga-kontzeptuak Konstituzio Epaitegiaren abenduaren 14ko 185/1995
Epaira egokitu zituen eta, sarrera publiko horien edukiari buruzko
hausnarketa-prozesu orokor baten barruan, orduan indarrean zeuden hainbat tasei
buruzko araudia aldatu zuen, tasa berriak ezarri zituen eta beste batzuk kendu.
Orobat,
zergen arloan beti begiratu behar diren printzipioak ezarri ziren, hala nola
legezkotasunaren printzipioa eta zergen arloko gaiak legez arautzeko erreserba,
aurrekontuen unibertsaltasunaren printzipioa, ez-eratxekitzearen printzipioa
eta kutxaren batasunaren printzipioa. Orobat, finantza-nahikotasunaren
printzipioa eta ahalmen ekonomikoaren printzipioa.
Aurreko
araudiarekin gertatu zen bezala, 13/1998 Legea indarrean egon zen bitartean
zenbait aldaketa gertatu ziren, bai Administrazioaren jardueran, bai
autonomia-erkidegoko eta Estatuko legerian eta, aldaketok garrantzitsuak
zirenez, egoki ikusi zen lege-testua berriro aldatzea.
Beraz,
Euskal Autonomia Erkidegoko 2000. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen
abenduaren 29ko 4/1999 Legearen, merkataritza jarduerari buruzko 7/1994 Legea
aldatzen duen azaroaren 10eko 7/2000 Legearen eta Euskal Autonomia Erkidegoko
2003. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 27ko 8/2002
Legearen bitartez, zenbait aldaketa egin eta tasa berriak sartu ziren. Aldaketa
horiekin batera, tasen zenbatekoak euroari egokitu zitzaizkion.
Berritasun
garrantzitsuenak gorabehera horietara egokitu beharraren ondorio izan ziren,
eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei
buruzko Legea eta Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren
Antolarauei buruzko Legea aldatzen dituen irailaren 29ko 3/2006 Legearen
bitartez onartu ziren, sarrera publiko horiek modu eraginkorrago batean kudeatu
ahal izateko.
Hortaz,
berriz definitu zen tasaren kontzeptua, jurisprudentziaren azken erabakietara
egokitzeko, Zergei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorrak lehenago
egokitu zuen bezala. Preskripzio-gaietan, epea aldatu eta lau urtekoa ezarri
zen, eta instituzioaren arautegi osoago bat ezarri zen. Bitarteko telematikoak
erabiltzeko aukera ere aztertu zen zerga-zorra ordaintzeko, eta araudi berria
ezarri zen aitorpena garaiz kanpo eta aldez aurreko errekerimendurik gabe
egiteagatiko errekarguetarako.
Gainera,
Eusko Legebiltzarraren urtarrilaren 23ko 1/2002 Legeak eta Euskal Autonomia
Erkidegoko 2003. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 27ko
8/2002 Legeak autonomia-erkidegoko zenbait tasaren esparruan sortutako egoera
argitu zen, zerga osatzen duten elementuak behin betiko zehazteko.
Bestalde,
tasa berriak sartu eta beste batzuk kendu ziren eta artikulu batzuen edukia
aldatu zen. Aldi berean, Euskadi Informazio Gizartean Planean jasotako
gomendioei eta Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko abenduaren 22ko
8/2003 Legean ezarritako xedapenei jarraituz, azken xedapenetatik laugarrena
aldatu zen, Eusko Jaurlaritzaren web orrian Tasa eta Prezio Publikoei buruzko
Legearen testu eguneratua sartzeko, betiere, arauen aplikazio-eremu espazialean
zabalkunde handiagoa izan dezan.
Geroago,
Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoari buruzko abenduaren 29ko
10/2006 Legearen bitartez, nekazaritza-ekoizpen ekologikoaren araubidea
kontrolatzeko zerbitzuengatik ordaindu beharreko tasa kendu zen, nahiz eta
indarrean jarraituko duen harik eta Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura
Ekologikoaren Kontseiluko kideak izendatu arte.
Tasa
eta prezio publikoei buruzko azken aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko
Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko maiatzaren 29ko 13/1998
Legea aldatzen duen ekainaren 22ko 5/2007 Legearen bitartez egin zen. Horren
bitartez, paragrafo berri bat sartu zen, presazko iragarkiak sartzeari buruz.
III
Legegintzako
dekretu honen bitartez onartutako testuan, gorde egiten dira, bai Atariko
Titulua helburuari eta aplikazio-eremuari, aurrekontuari lotutako neurriei eta
sarrera publiko hauen kudeaketaren erantzukizunari buruzkoa bai I. Titulua
tasei aplikatu ahal zaizkien xedapen orokorrei buruzkoa.
Bestalde,
II. eta III. tituluen ordena aldatu egiten da. Ondorioz, prezio publikoei
buruzkoa II. Titulua izango da, eta tasa bakoitzaren berariazko araudiaren
aurretik joango da. Horrela, artikulu horiei ez zaie zenbakia aldatu behar
izango, edukian aldaketarik izan gabe, tasa berriak sartzen direnean.
Tasen
sailkapen berri bat ere egin da. Sailen araberako aurreko sailkapena, irizpide
juridiko formaletan oinarritua, desfasatuta dago, sailen izenak eta horien
funtzio eta jarduera-esparru batzuk aldatu egin baitira. Sailkapen berria
irizpide objektibo eta materialen arabera egin da, eta horren ondorioz, titulu
berriak sortu dira, titulu berri bat esparru berri bakoitzerako.
Hortaz,
III. Tituluan, izaera orokorreko tasak izenekoan, hainbat sailek aplikatutako
tasak sartzen dira, baita identifikazio argirik ez dutenak ere; IV. Tituluan,
ezagutzak egiaztatzeagatiko tasak eta gorabehera pertsonalen inguruko tasak
izenekoan, berriz, titulu akademikoak, euskararen ezagutzari buruzko
egiaztagiriak, diplomak, laketontziak erabiltzeko behar diren tituluak, gazte
txartela eta aterpekide-txartela edota "International Student Travel
Confederation" elkartearen nazioarteko abantailen txartela emateagatik
ordaindu behar diren tasak sartzen dira.
Trafikoari,
joko eta ikuskizunei eta segurtasun pribatuari dagozkien tasak V. Tituluan
biltzen dira. VI. Tituluan, industria eta nekazaritza alorreko tasak izenekoan,
jarduera-sektore horietako tasak biltzen dira. Gauza bera gertatzen da VII.
Tituluarekin, osasun alorreko tasak izenekoarekin, eta VIII. Tituluarekin,
etxebizitza eta eraikuntza alorreko tasak izenekoarekin.
IX.
eta X. Titulu berrietan, ingurumenaren alorreko eta garraio, merkataritza eta
kontsumoaren alorreko tasak jasotzen dira, hurrenez hurren.
Gaikuntzan
adierazitakoarekin bat, tasa bakoitzaren berariazko araudiak bere kapitulua
izango du eta lehengo atalak desagertu egiten dira. Tasen zenbakizko
identifikazioa ere desagertu egiten da, Jaurlaritzako sailen araberako
sailkapenaren ondoriozko erreferentzia baitzen.
Tasa
bakoitzaren erregulazioa dela eta, artikuluek legean bertan aurreikusitako
eskemari jarraitzen diote funtsezko elementuen definizioari dagokionez. Araudia
erregularizatzearren, kasu batzuetan nahitaezkoa izan da lehen artikulu
bakarrean arautzen zen tasa hainbat artikulutan banatzea.
Bestalde,
arau-erreferentziak eguneratu egin dira eta artikuluen izenburuetako eta
edukietako zenbait terminoren erabilera bateratu egin dira, baita artikuluetako
paragrafoen konfigurazioa eta antolamendua ere.
Era
berean, beharrezko ikusi denean, tasen funtsezko elementu eta elementu
kuantitatibo batzuk argiago zehaztu dira.
Ondorioz,
Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren proposamenez, Euskadiko Aholku
Batzorde Juridikoari entzun ondoren, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2007ko
irailaren 11n egindako bilkuran gaia aztertu eta onartu ondoren, hauxe
XEDATU DUT:
Artikulu
bakarra. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio
Publikoei buruzko Legea eta Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren
Antolarauei buruzko Legea aldatzen dituen irailaren 29ko 3/2006 Legearen azken
xedapenetatik lehenengoak ezarritakoari jarraituz, Euskal Autonomia Erkidegoko
Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen Testu Bategina
onartzen da eta ondoren txertatzen.
Xedapen Gehigarria
Beste
xedapen batzuetan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio
Publikoen maiatzaren 9ko 13/1998 Legeari egiten zaizkion arauzko erreferentziak
Legegintzako Dekretu honen bitartez onartutako testu bategineko manuei egiten
zaizkiela ulertuko da.
Xedapen Iragankorrak
Lehenengoa. Legegintzako dekretu hau
indarrean jarri baino lehen sortutako tasak data horren aurreko berariazko
xedapenen arabera arautuko dira.
Bigarrena. Euskadiko Nekazaritza eta
Elikadura Ekologikoari buruzko abenduaren 29ko 10/2006 Legearen hirugarren
xedapen iragankorrak eta lehenengo xedapen indargabetzaileak xedatutakoari
jarraituz, nekazaritza-ekoizpen ekologikoaren araubidea kontrolatzeko
zerbitzuengatik ordaindu beharreko tasa Euskal Autonomia Erkidegoko
Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko maiatzaren 29ko 13/1998
Legearen 102. eta 106. artikuluetan aurreikusitakoa Euskadiko Nekazaritza eta
Elikadura Ekologikoaren Kontseiluko kideak izendatutakoan izango da
eraginkorra.
Xedapen Indargabetzailea
Legegintzako dekretu honen
bitartez onartutako testu bategina indarrean sartzen denean, indarrik gabe
geldituko dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio
Publikoei buruzko maiatzaren 9ko 13/1998 Legea eta testu bateginean
ezarritakoaren aurka doazen maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak.
Azken Xedapena
Legegintza
Dekretu hau eta honen bidez onartzen den testu bategina Euskal Herriko Agintaritzaren
Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko dira indarrean.
Testu
bategina 2007ko urriaren 1a baino lehen jartzen bada indarrean, 59. artikuluko
3. paragrafoa ez da indarrean jarriko egun horretara arte.
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOAREN TASA ETA
PREZIO PUBLIKOEI BURUZKO LEGEAREN TESTU BATEGINA
ATARIKO TITULUA
1. Artikulua - Xedea eta aplikazio-eremua
1. Lege
honek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta Administrazio
Instituzionalak eskatzen dituzten tasak eta prezio publikoak arautzea du xede.
2. Lege
honen aplikazio-eremutik kanpo geratzen dira zuzenbide pribatuko ente publikoek
eta sozietate publikoek ematen dituzten zerbitzuengatik sortzen diren
diru-sarrerak.
2. Artikulua
- Aurrekontuei dagozkien neurriak
1. Lege
honetan arautzen diren diru-sarreren bitartez eskuratzen diren baliabideak
Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan agertu beharko dira jasota,
Diru-sarreren Egoera deritzon atalean, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren
Diruzaintza Nagusiaren Kutxa eta Kontuetan sartuko dira.
2. Baliabide
horiek ematen dituzten etekinak diru-sarreren dagokion aurrekontuari egotziko
zaizkio oso-osorik, eta ezingo da etekin horietatik ezer kendu ez eta kopururik
murriztu, ondorengo 10. artikuluan xedatzen den kasuan izan ezik.
3.
Artikulua - Erantzukizunak
1. Baldin eta
agintariek, funtzionario publikoek, agenteek edo horien kidekoek bidegabeki
eskatzen badute tasa edo prezio publiko bat, edo legez ezarritakoa baino kopuru
handiagoa eskatzen badute tasengatik edo prezio publikoengatik, eta hori berek
hala nahita eta errudun izanik egiten badute, diziplina-arloko hutsegite oso
larria egingo dute. Eta hutsegite horrengatik dagokien erantzukizunak ez du
eragotziko beste arlo batzuetan ere ekintza horiengatik dagozkiekeen
erantzukizunak ere eskatzea.
2. Eta, beren
ebazpenekin edo egintzekin Lege hau eta arlo hau arautzen duten gainerako
arauak urratzen badituzte, eta berek hala nahita eta errudun izanik egiten
badute hori, aurreko erantzukizun horretaz gain, kalte-ordainak ordaindu
beharko dizkiote Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiari.
I. TITULUA
TASAK. GUZTIETARAKO XEDAPENAK
I. KAPITULUA
KONTZEPTUA, PRINTZIPIOAK ETA
ELEMENTUAK
1. Atala
Kontzeptua
4. Artikulua - Tasa zer den
Tasak
tributu-mota bat dira, zergapeko egitatetzat honako hauek izan ohi dituztenak:
herri jabaria banako batek berak bakarrik erabiltzea edo herri-jabariari banako
batek aprobetxamendu berezia ateratzea; zuzenbide publikoaren araberako zerbitzu
edo jarduerak bereziki zergapekoarentzat gauzatzea, edo bereziki hari eraginez
edo haren onurarako gauzatzea; beti ere zerbitzu edo jarduera horiek
zergapekoek beren borondatez eskatu edo hartzekoak ez badira, edo sektore
pribatuak eman edo gauzatzen ez baditu.
2. Atala
Printzipioak
5. Artikulua - Legezkotasun-printzipioa
Legebiltzarrak emandako legearen bidez sortu eta arautu
beharko dira tasak. Legeak tasen funtsezko osagaiak ezarri beharko ditu.
6. Artikulua - Zein araudi aplikatuko zaien
Hona
hemen zeintzuk diren tasen arauak:
a) Lege hau edo tasa bakoitzaren berezko legea.
b) Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legea.
c) Lege horiek garatzeko emandako erregelamendu-arauak.
7. Artikulua - Aurrekontu-erregimena
1. Tasen
ondorioz sortzen diren diru-sarreren aurrekontu-erregimena Euskal Autonomia
Erkidegoko Ogasuna osatzen duten diru-sarrerei aplikatzen zaien bera izango da.
2. Tasa-bilketaren
emaitza guztien beharrei erantzuteko erabiliko da, betiere lege batek xede jakin
baterako izendatzen ez badu.
8. Artikulua - Baliokidetasun-printzipioa
Tasek zergapeko egitate duten zerbitzu edo jardueren kostua
berdintzera jo behar dute.
9. Artikulua - Ekonomi ahalmenaren printzipioa
Tasak
ezartzerakoan, kontuan hartu beharko da zer-nolako ekonomi ahalmena duten tasok
ordaindu behar dituzten pertsonek, baldin eta tributuaren ezaugarriek
horretarako aukera ematen badute.
10. Artikulua - Tasak itzultzea
Baldin
eta, subjektu pasiboari egotzi ezin zaion arrazoiren batengatik, tasaren
zergapeko egitatea gauzatzen ez bada, tasaren zenbatekoa itzuli egingo zaio
tasa ordaindu duen subjektu pasiboari.
3. Atala
Tasaren funtsezko osagaiak
11. Artikulua - Zergapeko egitatea
Tasak
jarri ahal izango dira, hain zuzen ere, jabetza publikoa nork beretzat
erabiltzen duenean edo aprobetxamendu bereziren bat ateratzen dionean, edo
zerbitzu edo jarduerak zuzenbide publikoko erregimenpean eskaintzen edo egiten
direnean, hala nola:
a) Administrazioaren edozein eratako lizentzia, onirizpen, matrikula
edo baimen izapidetu edo ematea.
b) Interesatuak eskatutako egiaztagiri edo agiriak ematea.
c) Liburuak legezkotu eta zigilua jartzea.
d) Teknikariek eta gaitasundunek lan hauek egitea: zaindu, zuzendu, ikuskatu,
ikertu, aztertu, txostenak egin, aholkuak eman, egiaztatu, arakatu edo bilatu.
e) Egitasmoak aztertzea, egiaztapenak eta erkatzeak egitea, saioak eta
homologazioak egitea.
f) Balorazioak eta prezio-finkatzeak egitea.
g) Erregistro ofizial eta publikoetan inskripzioak eta oharrak
idaztea.
h) Irakaskuntza-alorreko zerbitzuak eta horien osagarriak egitea.
i) Portu eta aireportuetako zerbitzuak.
j) Osasun-arloko zerbitzuak.
k) Norbanako zehatzentzat egindako orotariko zerbitzu edo jarduerak,
norbanako zehatzei eragiten edo onura dakarkieten orotariko zerbitzu edo
jarduerak, edo zuzenean nahiz zeharka norbanako horiek eragindako orotariko
zerbitzu edo jarduerak.
12. Artikulua Lurraldetasuna
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta bere erakunde
autonomoek eskaini edo gauzatutako zerbitzu edo jarduera publikoen tasei
ezarriko zaie lege hau, zerbitzu eta jarduera horiek nonahi egiten direla ere.
13. Artikulua - Noiz sortzen den tasa ordaintzeko
betebeharra
1. Hona noiz sortuko
den tasa ordaintzeko betebeharra, beti ere zergapeko egitatearen izaeraren
arabera:
a) Jabetza publikoa nork beretzat erabiltzeko kontzesio-, baimen- edo
lagapen-tituluak ematen direnean, edo jabetza horri aprobetxamendu bereziren
bat ateratzeko tituluak ematen direnean.
Kontzesioa edo
kostu-bidezko lagapena indarrean diren bitartean, tasa ordaintzeko betebeharra
dagokion urteko urtarrilaren 1ean sortuko da.
b) Zergapeko egitate diren zerbitzu edo jarduerak eskaintzen edo
gauzatzen direnean.
2. Hala ere, dena delako
egintza aldez aurretik eskaera eginda gauzatzekoa bada, aurretiaz ordaintzeko
exijitu daiteke, eskaera aurkezten denean, hain zuzen.
Administrazioak ez badu bere egintza hori burutzen, eta
arrazoia ezin bazaio subjektu pasiboari egotzi, tasaren zenbatekoa itzuli egin
beharko da.
14. Artikulua - Subjektu pasiboa
1. Honako hauek izango
dira tasen subjektu pasiboak: jabetza publikoa nork beretzat erabiltzen duenean
edo jabetza horri erabilera bereziren bat ematen zaionean, onuradun gertatzen
diren pertsona fisikoak edo juridikoak, edo zergapeko egitateak diren zerbitzu
edo jarduera publikoen eragina edo onura jaso dutenak, dela berek zuzenean edo
dela beren ondasunetan.
2. Hala badagokio,
honako hauek ere tasen subjektu pasibotzat joko dira: banatu gabeko
oinordekotzak, ondasun-erkidegoak eta, nortasun juridikorik izan ez arren,
zergaren peko izan daitezkeen bestelako entitate batzuk, hala nola
ekonomia-batasunak eta ondare bereiziak.
3. Tasa bakoitzaren
berariazko legeak zergapekoaren ordezkoak izendatu ahal ditu subjektu pasibo
gisa, betiere zergapeko egitatearen ezaugarriak direla-eta komenigarria bada.
4. Zergapeko egitatean
bi onuradun edo gehiagok esku hartzen badute, biak edo guztiak batera izango
dira erantzule, non eta tasa bakoitza arautzen duen arauak ez duen berariaz
besterik xedatzen.
15. Artikulua - Erantzuleak
1. Tasa bakoitzaren
lege bereziak tasaren zenbatekoaren erantzule solidariotzat edo ordezko
erantzuletzat jo ahal izango ditu prozeduran interesa duten beste pertsona batzuk.
2. Etxebizitzak,
habearteak, lokalak edo oro har eraikuntzak okupatzen edo erabiltzen dituztenen
onerako zerbitzu edo jarduerengatik eskatzen diren tasetan, eraikuntza horien
jabeak izango dira ordezko erantzuleak.
16. Artikulua - Salbuespenak eta hobariak
1. Lege honetan edo
beste batzuetan bestelakorik agintzen ez den bitartean, Euskal Autonomia
Erkidegoko Herri-administrazioa, Estatua eta gainontzeko herri-erakundeak
lurraldeari atxikiak nahiz instituzionalak salbuetsita egongo dira tasak ordaintzeko
betebeharretik, betiere salbuespen hori elkarri aitortzen badiote.
2. Lege batek hala
agintzen badu, gainontzeko subjektu pasiboak ere salbuetsita geratuko dira tasa
jakin bat ordaintzeko betebeharretik, edo hobaria izango dute tasa jakin bat
ordaintzeko betebeharrean, beti ere zergapeko egitatearen ezaugarrien arabera
edo subjektu pasiboen beren izaeraren arabera.
17. Artikulua - Tasaren zenbatekoaren osagaiak
1. Jabetza publikoa
nork beretzat erabiltzeagatik edo jabetza horri aprobetxamendu bereziren bat
ateratzeagatik ordaindu beharreko tasek guztirako kostua izango dute muga: ezin
dute dagokion merkatuan duten balioa edo erabileraren edo aprobetxamenduaren
onurari dagokion balioa gainditu.
Meatzetarako edo hidrokarburoetarako baimen edo kontzesioen
kasuan, eskubidearen xede den lur-eremua hartuko da kontuan.
2. Zerbitzu batengatik
edo jarduera batengatik ordaindu beharreko tasen zenbatekoak ezingo du,
guztira, zerbitzu horren edo jarduera horren benetako kostua edo ustezko kostua
gainditu, ez eta jasotako prestazioaren balioa ere.
Zenbateko hori zehazteko, kostu zuzenak eta zeharkakoak
hartuko dira kontuan, eta are beste hauek ere: finantza-kostuak, ibilgetuaren
amortizazioa eta, hala balegokio, tasa ordaindu beharra eragin duen zerbitzua
edo jarduera hori arrazoizko era batean ematen jarraituko dela ziurtatzeko
beharrezkoak direnak. Eta, hori guztia, zerbitzu horiek ordaintzeko baliatzen
den aurrekontuaren konturik egin gabe. Subjektu pasiboak tasaren zenbatekoa
tasaren onura sozialaren kontzeptura hurbilarazteko egiten dituen jarduera,
ekintza edo zerbitzuek dakartzaten kostu sozialak edo onura sozialak ere
kontuan hartuko dira, beti.
3. Ordaindu beharreko
kuota prozedura hauetako batez ezar daiteke: kopuru finko bat izendatu daiteke
kuotatzat; zerga-oinarria eratzen duten kopuruei aplikatu beharreko karga-tasa
bat ezar daiteke; edo bi prozedura horiek erabil daitezke, batera.
4. Jabari publikoa
norberarentzat erabiltzeak edo hari aprobetxamendu berezia ateratzeak jabari publikoa
suntsitzea edo andeatzea dakarrenean, eta suntsitze edo andeatze hori aski
neurri handian eta tasaren beraren zenbatekoa arautzen duten arauetan
aurreikusi gabeko era batean egiten bada, onuradunak konponketaren edo
berreraikuntzaren gastu guzti-guztiak ordaindu beharko ditu. Betebehar horrek
ez du kentzen tasa ordaintzeko betebeharra. Kalteak ezin konponduzkoak badira,
kalte-ordaina suntsitutako ondasunen balioaren adinakoa edo ondasunei
eragindako hondamenaren zenbatekoaren adinakoa izango da.
II. KAPITULUA
TASEN KUDEAKETA ETA LIKIDAZIOA
18. Artikulua - Kudeatu, ikuskatu eta kontu hartzea
1. Tasak
kudeatu eta likidatzea honako hauei dagokie: tasa ordaintzeko betebeharra
sortzea eragiten duten zerbitzuak edo jarduerak gauzatzen dituzten sailei eta
organismo autonomoei.
2. Ogasun
eta Herri Administrazio Sailari dagokio Euskal Autonomia Erkidegoko
Administrazioaren tasen kudeaketa, likidazioa eta bilketa zaindu eta
kontrolatzea; orobat dagokio tasen finantza- eta tributu-arloko ikuskaritza,
premiamendu bidezko bilketa eta kontabilitate arloko ikuskaritza eta kontrola.
19. Artikulua - Likidazioa
Tasaren
kudeaketa, likidazioa subjektu pasiboak berak egin behar duela aurreikusten ez
den kasuetan, honela hasiko da: edo Administrazioak berak bere kabuz egindako
likidazio baten bitartez, tasa ordaintzeko betebeharra sortzen den unean, edo
subjektu pasiboak berak eskatuta, eskaera egiten duen unean bertan.
Likidazioan, honako hauek agertu beharko dira beti: zein arauren babespean
egiten den; likidazioaren kontzeptua; zerga-oinarria eta, hala balegokio,
karga-tasa; kuota, dela finkoa edo aldagarria; subjektu pasiboa; ordainketa
non, zein eperen barruan eta nola egin behar den; eta likidazioaren kontra zein
errekurtso aurkez daitezkeen, zein epetan aurkez daitezkeen eta zein organok
duten ebazteko eskumena. Hori guztia tasa likidatzen duenaren erantzukizuna
izango da.
20. Artikulua - Autolikidazioak
Lege
honetan zehaztutako kasuetan eta erregelamenduz zehaztuko direnetan, tasen
subjektu pasiboek eurek egin beharko dituzte tasen likidazio-eragiketak, bai
eta era horretan ateratzen den zorra ordaindu ere.
21. Artikulua - Ordainketa
1. Tasak, oro har,
ordaintzeko betebeharra sortzen den unean ordaindu beharko dira, non eta dena
delako tasaren berezko araudian ez den ordaintzeko borondatezko eperik
zehazten.
2. Tasak eskudirutan
ordainduko dira, ondoren aipatzen diren bitartekoetako bat erabiliz eta,
betiere, bitarteko horietako bakoitzerako erregelamenduz ezartzen diren
eskakizun eta baldintzak betez:
a) Legezko dirua.
b) Txekea.
c) Kreditu- edo zor-txartelak.
d) Banku-transferentzia.
e) Banku-helbideratzea.
f) Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren
baimena duen beste edozein bitarteko.
3. Ez da onartuko
tasak beste herri-administrazioren batek jaulkitako agiri zigilatuen edo
ordainketa-agirien bidez ordaintzea.
4. Ogasunean eskumena duen sailak baimena eman dezake aurreko 2.
paragrafoaren c), d) eta e) idatz-zatietan adierazten diren ordainketa-motetan
telematika-bidea erabiltzeko. Horretarako, ordainketa teknika eta baliabide
elektronikoak, informatikoak edo telematikoak erabiliz egiteko behar diren
eskakizun eta baldintzak arautuko dira.
22. Artikulua - Tasak biltzea
1. Nork bere
borondatez ordaintzeko epea amaitu eta artean tasak eragindako zorra ordaindu
gabe badago, nahitaezko betearazte-aldiari ekingo zaio.
2. Hala ere, nork bere
borondatez ordaintzeko epeaz kanpo egiten diren ordainketetan,
berandutze-korritua ordaindu beharko da.
Berandutzeagatik ordaindu beharreko korrituak eskatuko dira,
era berean, egintzaren betearazpena bertan behera uzten den kasuetan eta
ordainketa era batera edo bestera geroratzen, zatikatzen eta luzatzen den
kasuetan.
3. Honako errekargu hauek
ordaindu beharko dira tasaren aitorpena garaiz kanpo eta aldez aurreko
errekerimendurik gabe egiteagatik:
a) Baldin eta tasaren aitorpena aurkeztu eta ordainketa egiteko
ezarrita dagoen epea amaitu eta hurrengo hiru hilabeteetan egiten bada autolikidazioa,
errekargua % 5ekoa izango da,
berandutze-korrituak eta zigorrak kontuan hartu gabe, baldin eta ezarri
baziren.
b) Baldin eta tasaren aitorpena aurkeztu eta ordainketa egiteko
ezarrita dagoen epea amaitu eta hurrengo laugarren eta seigarren hilabeteen
bitartean egiten bada autolikidazioa, errekargua % 10ekoa izango da,
berandutze-korrituak eta zigorrak kontuan hartu gabe, baldin eta ezarri
baziren.
c) Baldin eta aitorpena aurkeztu eta ordainketa egiteko ezarrita
dagoen epea amaitu eta hurrengo zazpigarren eta hamaikagarren hilabeteen
bitartean egiten bada autolikidazioa, errekargua % 15ekoa izango da,
berandutze-korrituak eta zigorrak kontuan hartu gabe, baldin eta ezarri
baziren.
Aurreko a), b) eta c)
idatz-zatietan aipatzen diren errekarguak kalkulatzeko, autolikidazioaren
ondorioz ordaindu beharreko zenbatekoa edo garaiz kanpoko aitorpenen ondorioz
egindako likidazioaren zenbatekoa erabiliko da, eta ez dira kontuan hartuko
autolikidazioa edo aitorpena aurkeztu arte sortutako berandutze-korrituak eta
zigorrak, baldin eta ezarri baziren.
d) Aitorpena aurkezteko ezarrita dagoen epea bukatu eta 12 hilabete
igaro ondoren egiten bada autolikidazioa, errekargua % 20koa izango da, eta ez
dira kontuan hartuko zigorrak, baldin eta ezarri baziren. Kasu hauetan,
berandutze-korrituak eskatuko dira, aurkezpena egiteko ezarritako epea amaitu
ondorengo 12 hilabeteen amaierako egunaren biharamunetik autolikidazioa edo
aitorpena aurkeztu arteko eguneraino igarotako aldiarengatik.
4. Tasa ordaindu behar
dutenek garaiz kanpoko autolikidazioa aurkeztearekin batera egin behar dute
diru-sarrera, eta, hala egiten ez badute, eta ordainketa atzeratzeko,
zatikatzeko edo konpentsatzeko eskabiderik ere egiten ez badute, 3. paragrafoan
aipatzen diren errekarguak eta berandutze-korrituak betearazte-aldirako
ezarritako errekarguekin eta berandutze-korrituekin batera eskatu ahal izango
dira.
5. Epez kanpo baina
aldez aurreko errekerimendurik gabe aurkeztutako aitorpenen likidazioen kasuan,
ez da berandutze-korriturik eskatuko aitorpena aurkeztu zenetik borondatezko
ordainketarako epea amaitu arte igarotako aldiarengatik. Horrek ez die ezertan
eragingo, ordea, aitorpena epez kanpo aurkezteagatik eska daitezkeen
errekarguei eta korrituei.
23. Artikulua - Gordailua egitea eta bermea ematea
Tasaren
zenbatekoaren gordailua egin daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko
Administrazioaren Diruzaintza Nagusiaren alde, edo tasaren zenbatekoaren bermea
eman, eta ordainketaren ondorio berbera izango dute bai batak bai besteak,
tasaren egokitasunaz nahiz zenbatekoaz eztabaida sortzen bada. Baldin eta
ordainketa egiteko betebeharra duenak ez badu frogatzen errekurtso egokia legez
ezarritako epearen barruan aurkeztu duela, gordailuan utzitako diru-zenbatekoak
edo berme gisa emandakoak Euskal Autonomia Erkidegoaren Diruzaintza Nagusian
sartuko dira behin betiko.
24. Artikulua - Preskripzioa
1. Tasen arloko
eskubide hauek lau urteren buruan galduko dute indarra:
a) Administrazioak tasaren zorra dagokion likidazioaren bidez
zehazteko duen eskubidea.
b) Likidatutako eta autolikidatutako zorren ordainketa eskatzeko
Administrazioak duen eskubidea.
c) Administrazioak tributuen arloko zigorrak ezartzeko duen eskubidea.
d) Honako hauek eskatzeko eskubidea: oker egindako diru-sarrerak
itzultzea (lege honek ezarritako betebeharren ondorioz baina oker egindakoak)
eta emandako bermeen zenbatekoa itzultzea.
e) Honako hauek eskatzeko eskubidea: oker egindako diru-sarrerak
itzultzea (lege honek ezarritako betebeharren ondorioz baina oker egindakoak)
eta emandako bermeen zenbatekoa itzultzea.
2. Aurreko atalean
zehazten diren kasuetan, preskripzio-epea ondoren azaltzen diren arauen arabera
hasiko da kontatzen:
a) kasuan, aitorpena edo autolikidazioa aurkeztu beharreko arauzko
epea bukatu ondoko egunetik aurrera.
b) kasuan, nork bere borondatez ordaintzeko epea bukatu ondoko
egunetik aurrera, artikulu honen 3. idatz-zatian ezarritakoari kalterik egin
gabe.
c) kasuan, tributuen arloko arau-hausteak egin ziren une berberetik.
d) kasuan, okerreko diru-sarrera egin ondoko egunetik edo
autolikidazioa aurkezteko epea bukatu ondoko egunetik, baldin eta oker egindako
diru-sarrera esandako epe horren barruan egina bazen; edo errekurtsoz erasotako
egintza guztiz ala hein batean bidegabetzat jotzen duen epaia edo administrazio-ebazpena
irmo bihurtu ondoko egunetik.
e) kasuan, bermeen zenbatekoa itzultzeko eskubidea ezagutzen duen
erabakia jakinarazi ondoko egunetik.
3. Erantzule
solidarioei ordainarazteko preskripzio-epea, zordun nagusiak bere borondatez
ordaintzeko epea bukatu ondoko egunetik hasiko da kontatzen.
Ordezko erantzuleen kasuan, zordun nagusiari edo erantzule
solidarioetako edozeini tasak biltzeko azken egintzaren jakinarazpena egin
zitzaionetik hasiko da kontatzen preskripzio-epea.
4. Preskripzio-epeak etetea.
A) Artikulu honen 1. paragrafoko a) idatz-zatiak aipatzen duen
eskubidearen preskripzio-epea eten egingo da:
a) Administrazioak honako xede hauetako batekin egindako edozein
egintzarengatik: zerga-obligazioaren elementu guztiak edo horietako batzuk onartu,
erregularizatu, egiaztatu, ikuskatu, ziurtatu edo likidatzea. Beti ere
zergapekoak ekintzaren berri behar bezala jakin badu.
b) Erreklamazioak edo errekurtsoak, edozein motatakoak,
aurkezteagatik; erreklamazio edo errekurtso horien harian Administrazioak
egindako jarduketengatik, zergapekoak jarduketen berri behar bezala dakielarik;
zigor-arloko auzitegiei erruduntasun-testigantza igortzeagatik edo Ministerio
Fiskalari salaketa aurkezteagatik; eta, orobat, organo jurisdikzional batek
irekita dagoen administrazio-prozedura gelditzeko agintzen duen komunikazioa
jasotzeagatik.
c) Tasak eragindako zorra likidatu edo autolikidatze aldera
zergapekoak egindako edozein egintza frogagarrirengatik.
B) Artikulu honen 1. paragrafoko b) idatz-zatiak aipatzen duen
eskubidearen preskripzio-epea honako egoera hauetan eteten da:
a) Administrazioak tasaren zorra kobratzeko egindako zernahirengatik,
baldin eta egiaz xede horrekin egin bada eta zergapekoak ekintzaren berri behar
bezala jakin badu.
b) Erreklamazioak edo errekurtsoak, edozein motatakoak,
aurkezteagatik; erreklamazio edo errekurtso horien harian Administrazioak
egindako jarduketengatik, zergapekoak jarduketa horien berri behar bezala
dakielarik; zordunaren konkurtsoa deklaratzeagatik edo tasak eragindako zorra
kobratzea helburu duten ekintza zibil zein penalak gauzatzeagatik; eta, orobat,
organo jurisdikzional batek irekita dagoen administrazio-prozedura gelditzeko
agintzen duen komunikazioa jasotzeagatik.
c) Tasak eragindako zorra ordaindu edo kitatze aldera zergapekoak
egindako edozein egintza frogagarrirengatik.
C) Artikulu honen 1. paragrafoko c) idatz-zatiak aipatzen duen
eskubidearen preskripzio-epea honako egoera hauetan etengo da:
a) Administrazioak tributuen arloko zigorra ezartzeko egindako
zernahirengatik, baldin eta zergapekoak egintzaren berri behar bezala jakin
badu.
Zergapekoak tributuei
buruz duen egoera erregulatzea helburu duten jarduera administratiboek eten
egingo dute preskripzio-epea, erregularizatze horren ondorioz ezartzen diren
tributuen arloko zigorren preskripzio-epea, alegia.
b) Erreklamazioak edo errekurtsoak, edozein motatakoak,
aurkezteagatik; zigor-arloko auzitegiei erruduntasun-testigantza igortzeagatik;
eta, baita ere, prozedura horien harian auzitegiek egindako jarduketengatik,
zergapekoak jarduketa horien berri behar bezala dakielarik.
D) Artikulu honen 1. paragrafoko d) idatz-zatiak aipatzen duen
eskubidearen preskripzio-epea honako egoera hauetan etengo da:
a) Autolikidazioaren ondorioz ordaindutakoa itzul dakion edo autolikidazioa
zuzentze aldera zergapekoak egiten duen edozein ekintza frogagarrirengatik.
b) Edozein motatako erreklamazioak edo errekurtsoak aurkeztu,
tramitatu edo ebazteagatik.
E) Artikulu honen 1. paragrafoko e) idatz-zatiak aipatzen duen
eskubidearen preskripzio-epea honako egoera hauetan etengo da:
a) Administrazioak zergapekoari ordaindutakoa itzultzeko egindako
zernahirengatik.
b) Ordaindutakoa itzul dakion eskatze aldera zergapekoak egindako
edozein egintza frogagarrirengatik.
c) Edozein motatako erreklamazioak edo errekurtsoak aurkeztu,
tramitatu edo ebazteagatik.
5. Etenez gero,
preskripzio-epea berriz hasiko da; badu salbuespen bat horrek, hurrengo
paragrafoan aipatzen dena, hain zuzen.
6. Preskripzio-epea beste
era hauetan eteten bada, hots, administrazioarekiko auzietarako jurisdikzioari
errekurtsoa aurkezteagatik, ekintza zibil edo penalak gauzatzeagatik,
erruduntasun-testigantza jurisdikzio eskudunari igortzeagatik, Ministerio
Fiskalari salaketa aurkezteagatik, edo prozedura geldiarazteko agintzen duen
komunikazio judiziala jasotzeagatik, hona noiz hasiko den berriro
preskripzio-epea: Administrazioak prozesu judizialari amaiera ematen dion edo
administrazio-prozedura geldiarazteko agindua kentzen duen ebazpen irmoa
jasotzen duenean, edota Ministerioa Fiskalak espedientea atzera itzultzen duela
jakinarazten duenean.
Preskripzio-epea zordunaren konkurtsoa deklaratzeagatik eteten
bada, hona noiz hasiko den berriro preskripzio-epea: konkurtso-prozesutik kanpo
dauden tributu-zorretarako konkurtso-hitzarmena onartzen den unean.
Konkurtso-hitzarmenaren pean dauden tributu-zorrei dagokienez, zordunari zorrak
eskatu ahal zaizkion unean hasiko da berriro preskripzio-epea. Hitzarmena
onartzen ez bada, ez onartze hori adierazten duen ebazpen judizial irmoa
jasotzen denean hasiko da berriro preskripzio-epea.
Baldin eta
administrazioarekiko auzi bidean preskripzio-epea etetea erabaki ez bada,
paragrafo honetan xedatutakoa ez zaio aplikatuko Administrazioak ordainketa exijitzeko
duen eskubideari.
7. Preskripzio-epea
zergapeko batentzat eteten bada, berdin etengo da gainerako zergapekoentzat,
are erantzuleentzat ere. Dena den, betebeharra partekatuta egonez gero eta
dagokion zatia zergapeko bakar bati ez beste inori erreklamatuz gero, epea ez
da etengo gainerakoentzat.
Tasa ordaintzeko betebeharra duen baten kontura hainbat zor
likidatu baldin badira, zor bakoitzak bere preskripzio-epea izango du eta
dagokion zorraren preskripzio-epea baizik ez da etengo.
8. Tasa ordaintzeko
betebeharra dutenetako baten aldeko preskripzioak ondorio berberak sortzen ditu
ordaintzeko betebeharra duten guztientzat, aurreko 7. atalean xedatutakoari
eragin gabe.
9. Preskripzioa
Administrazioaren kabuz aplikatuko da, baita tasak eragindako zorra ordainduta
dagoenean ere, zergapekoak eskatu beharrik gabe edo beraren kontra egindako
erreklamazioan babes-argudio gisa erabili beharrik gabe.
10. Zergapekoaren aldeko preskripzioak ezabatu
egiten du tasak eragindako zorra.
25. Artikulua - Zorra barkatzea
Tasak
eragindako zorra ezingo da legez baino barkatu, eta lege horrek zehazten dituen
neurri eta baldintzekin barkatuko da.
26. Artikulua - Zorraren behin-behineko kitatzea
Subjektu
pasiboaren eta gainontzeko erantzuleen kaudimen-gabezia frogatuagatik hasitako
ordainarazpen-prozeduretan ordainarazi ezin izan diren zorrak behin-behingoz
kitaturik daudela joko da, dagokion zenbatekoan, harik eta preskripzio-epearen
barruan berritzen diren arte.
27. Artikulua - Erreklamazioak eta errekurtsoak
1. Euskal Autonomia
Erkidegoko Administrazioak, bere kabuz edo doakionak eskatuta, likidazioetan
atzemandako akatsak zuzenduko ditu, hala egitezkoak edo materialak eta
aritmetikazkoak, baldin eta preskripzio-epea igarota ez badago.
2. Tasak kudeatzeko
egintzen aurka, aurretiazko eta aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu
ahal izango zaio tasa hori kudeatzen duen organoari.
3. Berraztertzeko
errekurtsoari buruzko ebazpenaren aurka edota kudeaketa-egintzen aurka (baldin
eta errekurtsorik aurkeztu ez bada), erreklamazioa aurkeztu ahal izango zaio
Euskadiko Auzitegi Ekonomiko Administratiboari, auzitegi hori arautzen duten
arauei jarraituz.
4. Erasotako
egintzaren betearazpena eten egingo da interesatuak eskatu eta besterik gabe,
baldin eta egintza horren zenbatekoa, etendurak sor ditzan berandutze-korrituak
eta etendura eskatzeko unean bidezkoak diren errekarguak bermatzen badira.
Egintzaren aurka jotzea tributuen arloko zigor batengatik bada,
zigor horren betearazpena eten egingo da, besterik gabe, eta bermerik eman
beharrik ere ez da izango gainera.
5. Erreklamazio
ekonomiko-administratiboari buruzko ebazpenak amaitu egingo du
administrazio-bidea, eta ebazpen horren aurka administrazioarekiko
auzi-errekurtsoa ezarri ahal izango da.
28.
Artikulua - Tasen arloko zigorrak
Euskal
Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren tasen inguruko arau-hauste eta
zigorren kasuan, lege honetan edo tasa bakoitzaren legean jartzen duena bete
beharko da, eta halako legerik ez badago, tributuen arloko arau-hauste eta
zigorren erabateko erregimenak zehazten duen araudia bete beharko da.
29.
Artikulua - Nortasuna egiaztatzea
Tasei
buruzko zeinahi agiritan, tasak kudeatzen dituen organoaren edo erakunde
autonomiadunaren izena jaso beharko da. Tasa, berriz, lege honetan eta
aurrerantzean tasa bera sortzen duen legean ematen zaion izenarekin agertu
beharko da.
II. TITULUA
PREZIO PUBLIKOAK
30.
Artikulua - Prezio publikoa zer den
Prezio
publikotzat joko dira zuzenbide publikopeko jardueren edo zerbitzuen trukean
ematen diren diru-sariak, baldin eta lege honen 4. artikuluaren arabera tasa ez
badira.
31.
Artikulua Eskumena
Prezio publikoen bitartez ordain daitezkeen zerbitzuak eta
jarduerak dekretu bidez ezarriko dituzte, elkarrekin, Ogasun eta Herri
Administrazio Sailak eta kasuan kasuko sailak, hots, zerbitzuak zuzenean ematen
dituen sailak edo zerbitzuak ematen dituen erakundearen gaineko sailak.
32.
Artikulua - Zenbatekoa
1. Prezio publikoak
kasuan kasuko jarduerak gauzatzearen edo zerbitzuak ematearen kostuak
berdintzeko adinakoak izango dira, gutxienez, eta zenbateko zehatza
erabakitzeko, kontuan izango da, betiere, jarduera edo zerbitzu horiek
gizarteari dakarkioten onura.
2. Gizartearekin,
ongintzarekin, kulturarekin edo herri-onurarekin zerikusia duten arrazoiak
direla eta, aurreko puntuan aurreikusitakoak baino prezio publiko merkeagoak
ezar daitezke, diruz lagundutako prezioaren partea aurrekontuaren zein
diru-sailetatik zuzkituko den erabaki ondoren.
3. Halaber, eta
aurreko puntuan aurrekontu-zuzkiduraz esandakoaren ildotik, ordaintzera
beharturik daudenen egoera edo jardueren ezaugarri bereziak kontuan harturik,
prezio publikoen salbuespenak eta hobariak ezarri ahal izango dira. Prezio
horiek, ezartzen dituen xedapenaren bidez ezarriko dira.
33.
Artikulua - Prezio publikoak ezartzea
1. Lege berezi batean
bestelakorik ezarri ezean, prezio publikoak honela ezarri edo aldatuko dira:
a) Prezioa kobratu behar duen organo edo erakundearen gaineko
sailburuaren aginduz, organo edo erakunde horrek proposaturik.
b) Merkataritzako erakunde autonomoek zuzenean ezarri edo aldatuko
dituzte beren ardurapeko zerbitzuei edo ondasunei dagozkien prezioak, beren
gainean dagoen sailak baimena eman ondoren.
2. Prezio publikoak
ezarri edo aldatzeko proposamenarekin batera, ekonomi eta finantza-txostena
aurkeztuko da, non prezioen zenbatekoak eta kostuen finantzaketa-maila
justifikatuko baitira.
3. Prezio publikoak ezarri edo aldatzeko proposamenen
onarpenarekin batera, Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren txosten loteslea
joango da.
4. Prezio publikoen
zenbatekoak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira, hala
lehen aldiz ezartzen direnean nola aldatzen direnean.
34.
Artikulua - Prezio publikoak kudeatu eta kobratzea
1. Prezio publikoak
jaso behar dituzten sailak edo erakundeak izango dira horiek kudeatu eta
kobratuko dituztenak.
2. Hona zein unetan
eskatuko den prezio publikoa ordaintzea: hura ordaindu beharra eragiten duten
ondasunak ematean edo zerbitzuak ematen hastean.
3. Prezio publikoak
ordaintzeko erak Lege honen 21. artikuluan zehazten dira.
4. Prezio publikoen
zenbatekoa, osoa edo zati bat, aldez aurretik ordaintzeko eskatu ahal izango
da.
5. Administrazioak
frogagiri bat emango du ordainketaren trukean. Frogagirian, ondoko xehetasun
hauek agertuko dira:
- Frogagiria
ematen duen organoa edo erakundea zein den.
- Zordunaren
izen-deiturak edo baltzu-izena, identifikazio fiskalaren zenbakiarekin batera.
- Helbidea.
- Kontzeptua.
- Prezio
publikoaren zenbatekoa, kobrantza-eguna eta prezio publikoa zein eperi dagokion.
- Balio
Erantsiaren gaineko Zerga, eragiketari hala dagokionean eta salbuetsita ez
dagoenean.
Ez da izango zordunaren xehetasunak frogagirian jarri beharrik
emandako zerbitzuak honako hauek direnean: pertsonak eta haien fardelak
garraiatzea, ibilgailuak aparkatzea eta ikuskizun publikoak.
6. Prezioa ordaintzera
behartutakoari egoztekoak ez diren arrazoiengatik jarduera egiterik ez
dagoenean, edo zerbitzua ematen ez denean, dirua atzera itzuli beharko da, edo,
ikuskizunak baldin badira, sarrerak trukatu egingo dira, ahal denean.
7. Prezio
publikoengatik zor direnak premiamendu bidezko administrazio-prozeduraren
bitartez erreklamatu ahal izango dira, prezio publikoaren berariazko arauetan
diru-sarrera egiteko ezarritako epea amaitutakoan, edo, horrelako araurik
ezean, diru-bilketari buruzko arauetan erabat ezarritako epea bukatu eta gero.
8. Ogasun eta Herri
Administrazio Sailak prezio publikoa geroago edo zatika ordaintzeko baimena
eman dezake, ordaintzeko behartuta dagoenak aldez aurretik horrela eskatuta.
Tasetarako ezarritako baldintza berberak bete beharko dira horretarako.
9. Euskal Autonomia
Erkidegoko Administrazioak eta bere erakunde autonomoek prezio publikoak
aitortu edo likidatzeko duten eskubidea lau urteren buruan preskribatuko da.
Eskubidea gauza zitekeen egunetik aurrera hasiko da kontatzen preskripzio-epea.
10. Lege honetan
berariaz aurreikusi gabeko orotan, prezio publikoen administrazioa eta
kobratzea Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei
buruzko Legean ezarritakoari jarraituz egingo dira.
35.
Artikulua - Erreklamazioak
Prezio
publikoei buruzko administrazio-egintzen aurka, aldez aurreko eta aukerako
berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio organo kudeatzaileari, eta
Administrazioarekiko diru-erreklamazioa Euskadiko Auzitegi Ekonomiko
Administratiboari.
III. TITULUA
IZAERA OROKORREKO TASAK
I. KAPITULUA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORREKO ETA
HORREN ERAKUNDE AUTONOMOETAKO LANGILEAK HAUTATZEKO DEIALDIETAN IZENA EMATEKO
TASA
36. Artikulua - Zergapeko egitatea
Hona
hemen tasa honen zergapeko egitatea zein den: Euskal Autonomia Erkidegoko
Administrazio Orokorrak eta horren erakunde autonomoek langileak hautatzeko
probak egiteko eskaintzen dituzten zerbitzuak, zehazki, jarduera hauek:
a) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo horren
erakunde autonomoek langileak hautatzeko egiten dituzten hautaketa-prozesuetan
parte hartzeko eskabidea interesatuei ematea.
b) Interesatuen eskabideak jaso eta aztertzea.
37.
Artikulua - Subjektu pasiboa
Hona
hemen zein diren tasa honen subjektu pasiboak: Euskal Autonomia Erkidegoko
Administrazio Orokorrak edo horren erakunde autonomoek langileak hautatzeko
egiten dituzten deialdietan parte hartzeko eskabideak eskuratzen dituztenak.
38. Artikulua - Noiz sortzen den tasa ordaintzeko
betebeharra
Tasa ordaintzeko betebeharra sortuko da eskabidea eskuratzen
den edo aurkezten den momentuan, beti ere zergapeko egitearen arabera.
39. Artikulua - Kuota
Tarifa honen araberakoa izango da tasaren zenbatekoa
(eurotan):
1 Eskabide-orriak eskuratzea: ................................................................................ 0,64
2 Eskabide-orriak aurkeztea.
2.1. Goi-Mailako
Teknikariak:........................................................................... 19,55
2.2. Erdi-Mailako
Teknikariak: .......................................................................... 16,30
2.3. Goi-mailako
batxilerra, lanbide-heziketako goi-mailako teknikaria edo horien parekoa: .................................................................................................................. 13,02
2.4. Eskola-graduatua,
lanbide-heziketako teknikari laguntzailea edo horien parekoa: 9,76
2.5. Eskola-ziurtagiria:
........................................................................................ 6,51
II. KAPITULUA
ADMINISTRAZIO-ZERBITZUENGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASA
40. Artikulua - Zergapeko egitatea
1. Tasa honen
zergapeko egitatea hau da: Administrazio Orokorraren sailek eta horren erakunde
autonomoek honako zerbitzu hauek eskaintzea:
a) Benetako kopiak, benetakotzat egiaztatutako kopiak eta jatorrizkoarekin
erkatutako kopiak ematea.
b) Liburuei dagozkien zuzemenak egitea.
c) Erregistro eta errolda ofizialetan inskribatzea.
d) Esku-emateen agiriak eta legezko gaitasunaren egiaztagiriak
askiestea.
e) Izenpeak egiazkoak direla egiaztatzea.
2. Zerbitzu hauek ez
dira tasa honen pean egongo baldin eta, berariaz, lege honetan aurreikusitako
tasen arteko beste baten pean badaude.
41. Artikulua - Subjektu pasiboa
Tasa
honen subjektu pasiboak 40. artikuluko 1. idatz-zatian aipatzen diren
zerbitzuak jasotzen edo eskatzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoak dira.
42. Artikulua - Noiz sortzen den tasa ordaintzeko
betebeharra
Zergapeko
egitate diren administrazio-zerbitzuak ematen diren unean sortzen da tasa
ordaintzeko betebeharra. Halere, eskabidea egiten den unean eskatu ahal izango
da tasa ordaintzeko.
43. Artikulua - Kuota
Tarifa
honen araberakoa izango da tasaren zenbatekoa (eurotan):
1 Benetako
kopiak, benetakotzat egiaztatutako kopiak eta jatorrizkoarekin erkatutako
kopiak ematea.
1.1 Kopia bakoitzeko: ................................................................................... 3,19
1.2. Egiaztatu
beharreko agiriaren orri gehigarri bakoitzeko, honenbeste gehituko da:...................................................................................................... 0,318899
2.. Zuzemenak
egiteko aurkezten diren kontabilitate-liburuak, aktak edo beste zernahi: Agiri
bakoitzeko: .................................................................................................... 3,19
3.. Erregistro
eta errolda ofizialetan inskribatzea. Inskripzio bakoitzeko:................ 3,19
4.. Esku-emateen
agiriak eta legezko gaitasunaren egiaztagiriak askiestea. Agiri bakoitzeko: ....................................................................................................................... 3,19
5.. Izenpeak
egiazkoak direla egiaztatzea. Egiazkotzat egiaztatutako izenpe bakoitzeko: ....................................................................................................................... 3,19
44.
Artikulua Salbuespenak
Ez
dute tasa hau ordaindu beharrik izango:
a) Administrazioko langileek, beren lanpostuaren beharrei buruzko
ziurtagiriak eskatzen dituztenean edo Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko
Zerga dela-eta ordainsariak frogatzeko ziurtagiriak eskatzen dituztenean.
b) Euskal Autonomia Erkidegoak emandako
dirulaguntzekin, emaitzekin edo bekekin zerikusia duten zerbitzuak baliatzen
dituzten banakoek.
c) Kontratuak esleitzeko lehiaketetan parte
hartzen dutenek ere ez, kontratazio-espedienteekin zerikusia duten
zerbitzuengatik.
d) Enpresariek ere ez, Kontratisten Erregistro
Ofizialak egindako zerbitzuengatik.
e) Atzerrian eragina izan behar duten dokumentuei
dagokienez, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko
Harremanetarako Zuzendaritzak euskal administrazio publikoetako agintarien
sinadurak benetakoak direla egiazta dezala eskatzen duten pertsona fisiko edo
juridikoek, publiko nahiz pribatuek.
f) Aurretiazko Borondateen Euskal Erregistroak ematen
dituen zerbitzu administratiboak eskatzen dituzten pertsonek.
g) Industria Establezimenduen Erregistroak ematen
dituen administrazio-zerbitzuak eskatzen dituzten pertsonek.
45. Artikulua - Tasa likidatzea
Subjektu pasiboek tasaren zorra zehaztu eta ordaindu beharko
dute autolikidazioaren bitartez; era horretan zehaztutako zorra erregelamenduz
zehaztutako tokian, moduan eta epeen barruan ordaindu beharko dute.
III. KAPITULUA
OBRA PUBLIKOAK ZUZENDU ETA IKUSKATZEKO TEKNIKARI-LANAK
EGITEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASA
46. Artikulua - Zergapeko egitatea
Honako
hau da tasa honen zergapeko egitatea: hirugarren batzuek, kontratu bidez,
Euskal Autonomia Erkidegoko obrak zuzendu edo ikuskatzeko teknikari-lanak
egitea.
47. Artikulua - Subjektu pasiboa
Honako
hauek dira tasa honen subjektu pasiboak: aurreko artikuluan aipatzen diren
enkante, lehiaketa eta zuzeneko kontratazioak esleitzen zaizkien kontratistak.
48. Artikulua - Noiz sortzen den tasa ordaintzeko
betebeharra
Zerbitzua
egiten den momentuan sortuko da tasa ordaintzeko betebeharra, eta tasaren
likidazioa, berriz, ziurtapen edo egiaztapen bakoitzarekin egin beharko da.
Hona
noiz eskatu ahal izango den tasa ordaintzea: tasa nork bere borondatez
ordaintzeko epearen barruan, tasaren likidazioa jakinarazi eta hurrengo
hamabost egunen barruan.
49. Artikulua - Tasaren zenbatekoaren osagaiak
1. Tasa honen
zerga-oinarria kontratuaren prezioa da, Balio Erantsiaren gaineko Zerga eta
tasa hau sartu gabe; prezioa obraren zatiak jaso izanaren ziurtagirien bidez
egiaztatzen da. Orobat, zerga-oinarrian sartuko dira, hala dagokionean,
prezioak berraztertzeagatik eta lanak likidatzeagatik dagozkion zenbateko
gehigarriak.
2. Karga-tasa % 4
izango da.
IV. KAPITULUA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO JABETZA PUBLIKOKO ONDASUNAK
NORK BERETZAT ERABILTZEAGATIK EDO ONDASUN HORIEI ONURA BEREZIREN BAT
ATERATZEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASA
50. Artikulua - Zergapeko egitatea
1. Honako hau da
tasaren zergapeko egitatea: Euskadiren Ondareko jabetza publikoko ondasunak
nork beretzat erabiltzea edo ondasun horiei onura bereziren bat ateratzea.
Erabilera edo onura horrek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren organo
eskudunek emandako kontzesio edo baimenen bitartez eskuratua behar du izan,
Euskadiren Ondarea arautzen duen Legeak xedatutakoaren arabera.
2. Jabetza publikoko
ondasunak nork beretzat erabiltzea edo ondasun horiei onura berezia ateratzea
ez da tasa honen pean egongo, baldin eta erabilera edo onurok lege honetan
aurreikusitako beste tasaren baten pean badaude berariaz.
51. Artikulua - Subjektu pasiboa
Tasa
honen subjektu pasiboak kontzesioen edo administrazio-baimenen esleipendunak
dira, edo, hala balegokio, subrogazioz aurreko horien lekua hartzen dutenak.
52. Artikulua - Noiz sortzen den tasa ordaintzeko
betebeharra
Tasa
ordaintzeko betebeharra sortuko da zergapeko egitateak aipatzen dituen titulu
horiek ematen diren unean bertan.
Kontzesioak
edo baimenak indarrean dirauen aldian, urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean
sortuko da tasa ordaintzeko betebehar hori.
53. Artikulua - Tasaren zenbatekoaren osagaiak
1. Jabari publikoko
ondasunak nork beretzat erabiltzen dituenean, honela kalkulatuko da eskatu ahal
den urteko tasaren zenbatekoa: erabilitako ondasunek Euskadiren Ondareko
Ondasun Eta Eskubideen Inbentario Erabatekoaren arabera duten balio
eguneratuari % 5 aplikatuko zaio, kontuan hartuz zer lur-eremu okupatzen den
eta eraikina edo higiezina non dagoen kokaturik.
2. Jabetza publikoko
ondasunei onura bereziak ateratzen zaizkionean, honela kalkulatuko da eskatu
ahal den urteko tasaren zenbatekoa: zerga-oinarriari % 5 aplikatuko zaio, eta
onuraren zenbatekoa hartuko da erreferentzia gisa.
3. Kontzesioaren edo
baimenaren lehenbiziko urtean, honako hau izango da eskatu ahal den tasaren
zenbatekoa: tasak urte horretan indarrean egin duen aldiari eta aurreko
paragrafoen arabera ateratako emaitzari heinean dagokiena. Era berean,
kontzesioak edo baimenak indarrean irauten duen azken urtean ere heinean banatzeko
irizpide hori berori aplikatuko da.
4. Baimena edo
kontzesioa esleitzearekin batera onuradunari betebehar eta ordainak ezartzen
zaizkionean, eta, horien ondorioz, hark ateratzen duen onura ekonomikoa
urritzen bada, zerga-oinarria ere urritu egingo da hein berean, 54. artikuluan
ezarritakoaren kalterik gabe.
54. Artikulua - Salbuespenak
Jabari
publikoko ondasunak nork beretzat erabili arren edo ondasun horiei onura
berezia atera arren ez da tasa hau ordaindu beharko, baldin eta:
a) Dohainik emandako baimenen edo kontzesioen ondorioa bada erabilera
edo onura hori.
b) Onura edo erabilera horrek ez badakarte onura ekonomikorik
onuradunarentzat, edo, onura ekonomikoa ekarri arren, trukean ezarritako
baldintzek edo ordainek onura ekonomiko hori ezabatzen edo erabat urritzen
badute.
Ezaugarri
horiek adierazi egin beharko dira erabilera edo onura berezi hori esleitzen
duen tituluan edo baldintzen orrian.
55. Artikulua - Tasa likidatzea
Kontzesioak
eta baimenak urtebeteko aldietarako edo aldi luzeagoetarako ematen direnean,
tasaren likidazioa hiru hilean behin egingo da, likidazio aurreratu gisa.
Urtarrilean, apirilean, uztailean eta urrian egingo dira hiru hilez behingo
likidazio aurreratuak.
Gainerako
kasuetan, tasa ordaintzeko betebeharra sortzen den unean bertan likidatuko da.
V. KAPITULUA
EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIAREN
ONDASUN ETA ZERBITZUENGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASA
56. Artikulua - Zergapeko egitatea
Honako hau da tasaren zergapeko egitatea:
a) Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren
paperezko aleak erostea.
b) Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren
II. sailean (Agintariak eta Langileria) eta V. sailean (Iragarkiak) testuak
argitaratzea.
57. Artikulua - Subjektu pasiboa
Tasa honen subjektu pasiboak Euskal Herriko Agintaritzaren
Aldizkariaren ondasunak eta zerbitzuak eskatzen dituzten pertsona fisikoak edo
juridikoak dira.
Aurreko hori gorabehera, Euskal Herriko Agintaritzaren
Aldizkarian Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko organoek
izapidetutako administrazio-kontratazioari dagozkion prozeduretako lehiaketei
buruzko xedapenak eta iragarkiak argitaratzen direnean, Administrazio Orokorra
bera izango da subjektu pasiboa.
58. Artikulua - Noiz sortzen den tasa
ordaintzeko betebeharra
Zergapeko egitate diren zerbitzuak edo ondasunak hartzean
sortuko da tasa ordaintzeko betebeharra. Nolanahi ere, eskabidea egiten den
unean eskatu ahal izango da tasa ordaintzea.
59. Artikulua - Kuota
Tarifa honen araberakoa izango da tasaren zenbatekoa
(eurotan):
1 Aldizkariaren paperezko aleak eskuratzea.
1.1 Harpidetza.
- Urtekoa:
........................................................................................ 223,45
- Urtea
baino aldi txikiagokoa, urtea amaitu arteko hilabete bakoitzeko 18,64
1.2 Ale
askeak, eguneko ale bakoitzeko, zenbat faszikulu edo eranskinek osatzen duten
kontuan hartu gabe: ............................................................................. 1,28
2 Agiriak
argitaratzea.
2.1 Oro
har. Aldizkarian argitaratutako lerro edo lerro-zati bakoitzeko: 2,563702
(orrialde inprimatu osoak 60 lerro dituela joko da)
2.2 Euskal
Autonomia Erkidego osorako erakundeen xedapenak eta administrazio-kontratuen
lehiaketa-iragarkiak, urriaren 12ko 1098/2001 Errege Dekretuaren VII.
eranskinean ezarritako ereduekin bat etorriz egindakoak. Iragarki bakoitzeko: 383,05
3 Presazko
izaera duten iragarkiak 10 egun balioduneko epean argitaratuko dira,
txertatzeko agindua berresten denetik. Horrela argitaratutako iragarkiengatik
ordaindu beharreko tasa ohikoa baino ehuneko ehun handiagoa izango da.
60. Artikulua - Salbuespenak
Lege honen 16. artikuluko 1. idatz-zatian aurreikusitakoarekin
bat etorriz, honako subjektu pasibo hauek baizik ez dira salbuetsiko tasa
honetatik:
a) Banaketa ofiziala egiten zaien erakunde eta
entitateak, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari Ofizialaren paperezko aleak
erosten dituztenean; erakunde gisa duten garrantziagatik, zerbitzu publikoa
hobetzeagatik edo erakunde horien argitarapenak tasarik gabe jasotzen
direla-eta berdin jokatzeagatik ezartzen da salbuespen hau.
b) Euskal Autonomia Erkidego osorako erakundeak,
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari Ofizialaren II. atalean (Agintariak eta
Langileria) eta V. Atalean (Iragarkiak) testuak argitaratzen dituztenean; ez
dira salbuespen honetan sartuko administrazio-kontratazioari dagozkion
prozeduretako lehiaketei buruzko xedapenak eta iragarkiak.
VI. KAPITULUA
KIROL ELKARTEEN ETA
FEDERAZIOEN ERREGISTROAREN JARDUNARENGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASA
61. Artikulua - Zergapeko egitatea
Honako hauek dira tasaren zergapeko egitatea: indarrean dauden
xedapenekin bat etorriz Kirol Elkarte eta Federazioen Erregistroan legeztatu
edo inskribatu behar diren egintza, gertakari eta dokumentuen inskripzioa,
egiaztapena eta erkatzea, eta, orobat, liburuak legeztatzea.
62. Artikulua - Subjektu pasiboa
Aurreko artikuluan aipatzen diren zerbitzuak jasotzen dituzten
pertsona fisiko nahiz juridikoak izango dira tasa honen subjektu pasiboak.
63. Artikulua - Noiz sortzen den tasa
ordaintzeko betebeharra
Zergapeko egitate diren administrazio-zerbitzuak eskaintzen
diren unean sortzen da tasa ordaintzeko betebeharra. Halere, eskabidea egiten
den unean ordaintzeko eskatu ahal izango da.
64. Artikulua - Kuota
Tasa honako tarifa honen arabera eskatuko da (eurotan):
Kirol Elkarte eta Federazioen Erregistroa.
1 Eraketaren inskripzioagatik:........................................................................ 3,60
2 Herri-onuraren adierazpenaren
inskripzioagatik:........................................ 7,22
3 Bestelako inskripzio bakoitzagatik:.............................................................. 2,81
4 Egiaztapen edo agiri-erkatze bakoitzeko:.................................................... 2,68
5 Liburuen legeztapen bakoitzeko:................................................................. 2,68
65. Artikulua - Tasa likidatzea
Subjektu pasiboek tasaren zorra zehaztu eta ordaindu beharko
dute autolikidazioaren bitartez; era horretan zehaztutako zorra erregelamenduz
zehaztutako tokian, moduan eta epeen barruan ordaindu beharko dute.
IV. TITULUA
EZAGUTZAK EGIAZTATZEAGATIKO TASAK ETA GORABEHERA
PERTSONALEN INGURUKO TASAK
KAPITULUA
TITULU AKADEMIKOAK EMATEAGATIK ORDAINDU
BEHARREKO TASA
66.
Artikulua - Zergapeko egitatea
Tasa honen zergapeko egitatea Hezkuntza, Unibertsitate eta
Ikerketa Sailak tituluen espedienteak eta inprimakiak egin eta tituluak eta
haien kopiak ematea da.
67.
Artikulua - Subjektu pasiboa
Tasa honen subjektu pasiboak aipatutako titulu akademikoak eta
haien kopiak eskatzen dituztenak dira.
68.
Artikulua - Noiz sortzen den tasa ordaintzeko betebeharra
Tasa ordaintzeko betebeharra tituluak ematean sortuko da. Hala
ere, agiria emateko eskabidea egiten den unean eskatu ahal izango da tasa
ordaintzea.
Titulua Administrazioak bere kabuz ematen badu, tituluak
eskatzen diren unean sortuko da tasa ordaintzeko betebeharra, eta une
horretantxe eskatuko da tasa ordaintzea.
69.
Artikulua - Kuota
Tarifa
honen araberakoa izango da tasaren zenbatekoa (eurotan):
Jatorrizkoak Kopiak
1 BBB eta UBI mailetako ikastetxeak
1.1 Goi-mailako
batxilergoko titulua 36,42 3,25
1.2 Oinarrizko
mailako batxilergoko titulua 15,07 1,75
2 Lanbide-heziketako
ikastetxeak.
2.1 Industria
maisuaren titulua 36,42 3,25
2.2 Teknikari
espezialistaren titulua LH-2 36,42 3,25
2.3 Industri
ofizialtzako titulua 15,07 1,75
2.4 Eskola-ziurtagiria LH-1 7,10 1,41
2.5 Teknikari espezialistaren
titulua LH-1 15,07 1,75
3 Musika-kontserbatorioa.
3.1 Goi-maila
3.1.1 Goi-mailako
irakaslearen titulua 87,26 19,51
3.2. Lanbide-heziketako maila
3.2.1 Profesional titulua 87,26 19,51
3.2.1 Irakasle titulua 43,68 19,51
3.2.3 Tresna-jotzailearen
edo kantariaren diploma 20,85 1,88
3.2.4 Gaitasun-diploma
(42. urtea baino lehenagoko planetakoak) 87,26 19,51
3.3 Oinarrizko maila
3.3.1 Diploma 8,91 0,82
4 Hizkuntza-eskola
ofiziala.
4.1 Gaitasun-agiria 18,14 1,69
5 Euskal gaitasunaren
agiria EGA
5.1 EGA ziurtagiria 18,14 1,69
6 Arte aplikatuetako eta
lanbide artistikoetako eskola.
6.1 Arte aplikatuetako
graduatuaren titulua 36,42 3,25
7 Araubide orokorreko
irakaskuntzak LOGSE
7.1 Batxiller titulua 36,42 3,25
7.2 Teknikari titulua 15,07 1,75
7.3 Goi-mailako teknikariaren
titulua 36,42 3,25
8 Araubide orokorreko
irakaskuntzak LOGSE
8.1 Arteen
irakaskuntzak- loges
8.1.1 Musikako
lanbide-titulua 36,42 3,25
8.1.2 Goi-mailako
musika-titulua. 87,26 19,51
8.1.3 Dantzako
lanbide-titulua 36,42 3,25
8.1.4 Goi-mailako
dantza-titulua. 87,26 19,51
8.1.5 Oinarrizko
mailaren egiaztagiria 8,91 0,82
8.2 Arte plastikoak eta
diseiuna
8.2.1 Erdi-mailako
prestakuntza-ziklo esperimentalak
8.2.1.1 Teknikari titulua 15,07 1,75
8.2.2 Goi-mailako
prestakuntza-ziklo esperimentalak
8.2.2.1 Goi-mailako
teknikariaren titulua 36,42 3,25
8.2.3 Erdi
mailako prestakuntza-zikloak
8.2.3.1 Teknikari
titulua 15,07 1,75
8.2.4 Goi-mailako
prestakuntza-zikloak
8.2.4.1 Goi-mailako teknikariaren titulua 36,42 1,75
8.2.5 Arte
plastiko eta diseinuko goi-mailako ikasketak
8.2.5.1 Arte plastiko eta diseinuko goi-mailako titulua 87,26 19,51
8.2.6 Kirolen
irakaskuntza
8.2.6.1 Teknikari
titulua 15,07 1,75
8.2.6.2 Goi-mailako teknikariaren titulua 36,42 1,75
9 Hizkuntzen irakaskuntza
LOGSE
9.1 Gaitasun-agiria 18,14 1,69
70. Artikulua - Salbuespenak eta hobariak
1. Kuotatik
guztiz salbuetsita egongo dira bigarren kategoriako kide anitzeko familietako
kideak.
2. Kuotaren
% 50eko hobaria izango dute lehenengo kategoriako kide anitzeko familietako
kideak direla egiaztatzen duten eskatzaileek.
II. KAPITULUA
EUSKARAREN EZAGUTZA EGIAZTATZEKO AGIRIAK EMATEAGATIK
ORDAINDU BEHARREKO TASA
71. Artikulua - Zergapeko egitatea
Helduei
euskara irakasteko programen oinarrizko curriculumeko mailaren bati dagozkion
egiaztagirien espedienteak eta inprimakiak egitea, egiaztagiriak eurak ematea
eta egiaztagiri horien kopiak ematea (guztiak ere euskararen ezagutza
egiaztatzeko) izango da tasa honen zergapeko egitatea. Kultura Sailari dagokio
zerbitzu horiek ematea.
72. Artikulua - Subjektu pasiboa
Egiaztagiriok
edo horien kopiak egiteko eskatzen dutenak izango dira tasa honen subjektu
pasiboak.
73. Artikulua - Noiz sortzen den tasa ordaintzeko
betebeharra.
Tasa
ordaintzeko betebeharra tituluak ematean sortuko da. Hala ere, agiria emateko
eskabidea egiten den unean eskatu ahal izango da tasa ordaintzea.
74. Artikulua - Kuota
Hona
hemen tasaren zenbatekoa (eurotan):
1 Jatorrizko
egiaztagiriak: ............................................................................. 18,14
2 Kopiak: ........................................................................................................ 1,69
III. KAPITULUA
ASEGURU BITARTEKARI TITULUDUNAREN DIPLOMA EMATEAGATIK
ORDAINDU BEHARREKO TASA
75. Artikulua - Zergapeko egitatea
Honako hau da tasa honen zergapeko egitatea: Aseguru
Bitartekari Tituludunaren Diploma emateko espedientea egitea.
76. Artikulua - Subjektu pasiboa
Aseguru Bitartekari Tituludunaren Diplomari dagokion
espedientea hasteko eskatzen duten pertsonak dira tasa honen subjektu pasiboak.
77. Artikulua - Noiz sortzen den tasa
ordaintzeko betebeharra
Aseguru Bitartekari Tituludunaren Diplomari dagokion
espedientea hasteko eskabidea aurkezten den unean eskatu ahal izango da tasa
ordaintzea.
Aseguru Bitartekari Tituludunaren Diploma ez da emango tasa
ordaintzen ez den bitartean.
78. Artikulua - Kuota
Tasaren zenbatekoa 25,01 euro izango da.
IV. KAPITULUA
LAKETONTZIAK ERABILTZEKO TITULUENGATIK ORDAINDU BEHARREKO
TASA
79. Artikulua - Zergapeko egitatea
Honako
hau da tasa honen zergapeko egitatea: laketontziak erabiltzeko behar diren
tituluak eman, berritu eta baliozkotzeko eta horien kopiak egiteko zerbitzuak
eta tituluak lortzeko azterketetan parte hartzeko zerbitzuak ematea.
80. Artikulua - Subjektu pasiboa
Tasa
honen subjektu pasiboak zergapeko egitate diren zerbitzuak eskatu edo jasotzen
dituztenak dira.
81. Artikulua - Noiz sortzen den tasa ordaintzeko
betebeharra
Tasa
ordaintzeko betebeharra zergapeko egitatea osatzen duten
administrazio-jarduerak gauzatzen diren unean bertan sortuko da. Halere,
eskabidea egiten den unean ordaintzeko eskatu ahal izango da.
82. Artikulua - Kuota
Tarifa
honen araberakoa izango da tasaren zenbatekoa (eurotan):
1 Azterketa
teorikoa egiteko:
1.1 Yate-kapitaina:...................................................................................... 54,27
1.2 Yate-burua:........................................................................................... 44,68
1.3 Laketontzi-burua:................................................................................... 35,12
1.4 Oinarrizko nabigaziorako
ontziaren burua:........................................... 28,73
2 Azterketa
praktikoa egiteko:
2.1 Yate-kapitaina:...................................................................................... 54,27
2.2 Yate-burua: .......................................................................................... 44,68
2.3 Laketontzi-burua:................................................................................... 35,12
2.4 Oinarrizko nabigaziorako
ontziaren burua:........................................... 28,73
3 Kirol-arloko
tituluak ematea.
3.1 Yate-kapitaina:...................................................................................... 38,30
3.2 Yate-burua:........................................................................................... 25,54
3.3 Laketontzi-burua:................................................................................... 19,17
3.4 Oinarrizko nabigaziorako
ontziaren burua:........................................... 15,98
3.5 Lehen mailako kirol-urpekaria:............................................................... 19,17
3.6 Bigarren mailako kirol-urpekaria:........................................................... 19,17
3.7 kirol-urpekaritzako irakaslea:................................................................. 19,17
4 Kirol-arloko
tituluak berritzea:
4.1 Yate-kapitaina:........................................................................................ 3,19
4.2 Yate-burua:............................................................................................. 3,19
4.3 Laketontzi-burua:..................................................................................... 3,19
4.4 Oinarrizko nabigaziorako
ontziaren burua:.............................................. 3,19
5 Administrazio-zerbitzuak.
5.1 Baliozkotze bakoitzeko:............................................................................ 3,85
5.2 Tituluaren kopia bakoitzeko:.................................................................... 3,19
5.3 Ziurtagiri bakoitzeko:............................................................................... 3,19
V. KAPITULUA
"GAZTE TXARTELA" EMATEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO
TASA
83. Artikulua - Zergapeko egitatea
Tasa
honen zergapeko egitatea Euskal Autonomia Erkidegoko Gazte Txartela/Carné Joven
txartela egiteko beharrezkoak diren zerbitzuak ematea da, interesatuak eskatuta
ematea, hain zuzen.
84. Artikulua - Subjektu pasiboa
Tasa
honen subjektu pasiboak dira, Euskadiko "Gazte Txartela" arautzen
duen araudian ezarritako baldintzak beteta, txartela beren izenean eman dakiela
eskatzen duten pertsona fisikoak.
85. Artikulua - Noiz sortzen den tasa ordaintzeko
betebeharra
Tasa
ordaintzeko betebeharra zergapeko egitatea osatzen duten
administrazio-jarduerak gauzatzen diren unean bertan sortuko da.
86. Artikulua - Kuota
Tasaren
zenbatekoa 5 euro izango da.
VI. KAPITULUA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN NAZIOARTEKO EZAGUTZA DUTEN ATERPEKIDE-TXARTELAK
EMATEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASA
87. Artikulua - Zergapeko egitatea
Tasa
honen zergapeko egitatea aterpekide-txartel hauek eta ongi-etorriko zigilu
hauek emateko behar diren zerbitzuak ematea da, interesatuak eskatuta ematea,
hain zuzen ere:
a) Aterpekide gazteen nazioarteko txartela.
b) Aterpekide helduen nazioarteko txartela.
c) Familientzako nazioarteko aterpekide-txartela.
d) Taldeentzako nazioarteko aterpekide-txartela.
e) Bizilekua Espainian ez dutenentzat ongietorri-zigiluak, ostatu
hartzeko balio dutenak.
88.
Artikulua - Subjektu pasiboa
Tasa
honen subjektu pasiboak dira, txartel mota bakoitzaren onuradun izateko
adinaren aldetik edo gizataldearen aldetik behar diren betebeharrak betez,
txartela beren izenean eman dakiela eskatzen duten pertsona fisikoak.
89.
Artikulua - Noiz sortzen den tasa ordaintzeko betebeharra
Tasa
ordaintzeko betebeharra zergapeko egitatea osatzen duten
administrazio-jarduerak gauzatzen diren unean bertan sortuko da. Halere,
eskabidea egiten den unean ordaintzeko eskatu ahal izango da.
90.
Artikulua - Kuota
Tarifa
honen araberakoa izango da tasaren zenbatekoa (eurotan):
1.. Aterpekide
gazteen nazioarteko txartela: ........................................................ 5,00
2.. Aterpekide
helduen nazioarteko txartela: ...................................................... 11,00
3.. Familientzako
nazioarteko aterpekide-txartela: ............................................. 22,00
4.. Taldeentzako
nazioarteko aterpekide-txartela: .............................................. 15,00
5.. Bizilekua
Espainian ez dutenentzat ongietorri-zigiluak, ostatu hartzeko balio dutenak: ....................................................................................................................... 3,00
91. Artikulua - Hobariak
Hobari
hauek izango dituzte:
a) "Gazte txartela" edo gazteentzako txartel baliokideren
bat dutenek aterpekide gazteen nazioarteko txartela emateagatik ordaindu
beharreko kuotaren % 50.
b) Irabazi asmorik gabeko elkarte edo entitateek taldeentzako
nazioarteko aterpekide-txartela emateagatik ordaindu beharreko kuotaren % 100
baldin eta formalki eratuta eta dagokion erregistroan inskribatuta badaude eta
beren helburu nagusia Euskal Herrian gazteriaren edo gizarte-ekintzaren esparruan
jardutea bada.
VII. KAPITULUA
"INTERNATIONAL STUDENT TRAVEL CONFEDERATION"
(ISTC) ELKARTEAREN NAZIOARTEKO ABANTAILEN TXARTELA EMATEAGATIK ORDAINDU
BEHARREKO TASA
92. Artikulua - Zergapeko egitatea
Tasa
honen zergapeko egitatea nazioarteko onuren txartel hauek emateko behar diren
zerbitzuak ematea da, interesatuak eskatuta ematea, hain zuzen ere:
a) Ikaslearen Nazioarteko Txartela (ISTC).
b) Nazioarteko irakasle-txartela (ITIC).
c) Gazteentzako nazioarteko bidaia-txartela (IYTC/GO25).
93. Artikulua - Subjektu pasiboa
Tasa
honen subjektu pasiboak dira, txartel mota bakoitzaren onuradun izateko
adinaren aldetik behar diren betebeharrak eta arauz ezarritako beste batzuk
betez, txartela beren izenean eman dakiela eskatzen duten pertsona fisikoak.
94. Artikulua - Noiz sortzen den tasa ordaintzeko
betebeharra
Tasa
ordaintzeko betebeharra zergapeko egitatea osatzen duten
administrazio-jarduerak gauzatzen diren unean bertan sortuko da. Halere,
eskabidea egiten den unean ordaintzeko eskatu ahal izango da.
95. Artikulua - Kuota
Tarifa
honen araberakoa izango da tasaren zenbatekoa (eurotan):
1 Nazioarteko ikasle-txartela
(ISTC) ................................................................. 6,00
2 Nazioarteko irakasle-txartela
(ITIC) .............................................................. 8,00
3 Gazteentzako nazioarteko
bidaia-txartela (IYTC/GO25). ............................ 6,00
V. TITULUA
TRAFIKOARI, JOKO ETA IKUSKIZUNEI ETA SEGURTASUN
PRIBATUARI DAGOZKIEN TASAK
I. KAPITULUA
TRAFIKOAREN INGURUKO JARDUERA ETA ZERBITZUENGATIK
ORDAINDU BEHARREKO TASA
96. Artikulua - Zergapeko egitatea
Tasa
honen zergapeko egitatea Trafiko Zuzendaritzak egiten dituen jarduerak edo
zerbitzuak dira. Hona hemen jarduerok edo zerbitzuok:
a) gidari-eskola pribatuak.
b) Ibilgailuak bide publikotik kentzeko zerbitzua.
c) Ibilgailuen gordailu-zerbitzua.
d) Bidezaingoko zerbitzu askotarikoak.
97.
Artikulua - Subjektu pasiboa
Honako
hauek dira tasa honen subjektu pasiboak: zergapeko egitate diren
administrazio-jarduerak edo -zerbitzuak eskatu edo jasotzen dituzten pertsona
fisikoak edo juridikoak.
98. Artikulua - Noiz sortzen den tasa ordaintzeko
betebeharra
Zergapeko
egitate diren zerbitzuak ematen diren unean sortzen da tasa ordaintzeko
betebeharra. Halere, eskabidea egiten den unean ordaintzeko eskatu ahal izango
da.
99. Artikulua Kuota
Tarifa
honen araberakoa izango da tasaren zenbatekoa (eurotan):
1 Gidari-eskola
pribatuak.
1.1 Gidari-eskola
pribatuak edo eskola horien sailak irekitzeko baimena ematea: 232,73
1.2 Gidari-eskola
pribatuetako langileei edo gauzei dagozkienak aldatzeagatik ematen den baimena.
1.2.1 Ikuskapenik gabe: ....................................................................... 23,10
1.2.2 Ikuspenarekin: ............................................................................. 71,07
1.3 Gidari-eskola
pribatuetako zuzendari eta irakasle izateko gaitasun-agiriak ematea eta
Herrizaingo Sailak eman beharreko beste titulu batzuk ematea, bai eta horien
kopiak ere: .............................................................................................................. 57,12
1.4 Bidean
aritzeko prestakuntzako irakaslearen gaitasun-agiria lortzeko
prestakuntza-ikastaroak.
1.4.1 Izena ematea: ................................................................................ 8,60
1.4.2 Urrutitiko hezkuntzako aldiak: ..................................................... 43,09
1.4.3 Ikastegiko aldia: ........................................................................ 129,38
1.5 Gidari-eskola
pribatuko irakaslearen gaitasun-agiria lortzeko prestakuntza-ikastaroak.
1.5.1 Izena ematea: ................................................................................ 8,60
1.5.2 Ikastegiko aldia: ........................................................................ 129,38
2 Askotariko
zerbitzuak.
2.1 Espedienteetan
edozein eratako oharrak jartzea, xehetasunak ematea, egiaztagiriak egitea,
agiriak erkatzea eta agirien edukia xehatzea: ................................................... 3,12
2.2 Erregelamenduko
agindu baten ondorioz egindako ikuskatzeak: ........ 58,26
2.3 Edozein
eratako xaflak zigilatzea: .......................................................... 3,12
2.4 Galdu,
hondatu, berritu edo aldatutako baimenen kopia: .................. 12,57
2.5 Administrazioak
emandako xaflak erabiltzea: ........................................ 5,90
2.6 Trafiko
Zuzendaritzak emandako beste lizentzia edo baimen batzuk:..... 5,90
2.7 Kirol-probetarako
baimena: ............................................................... 12,57
2.8 Garraio
berezietarako baimena: ......................................................... 12,57
2.9 Garraio
berezietarako laguntza. Kilometro bakoitzeko: ......................... 0,26
2.10 Trafikoa
mugaturik dagoen egunetan zirkulatzeko baimena: .............. 12,57
3 Ibilgailuak bide publikotik
kentzeko zerbitzua.
3.1 Bizikletak,
ziklomotorrak: .................................................................... 16,39
3.2 Motorrak,
motogurdiak eta antzeko ibilgailuak: .................................. 24,48
3.3 Automobilak,
beribilak, kamionetak, furgoiak etab., 1.000 kg-ko tara artekoak: 48,99
3.4 Kamioiak,
traktoreak, atoiak, erdi-atoiak, kamionetak, furgonetak eta 1.000 kg-tik
gorakotara duten bestelako ibilgailuak:............................................... 73,41
4 Ibilgailuen
gordailu-zerbitzua, sartzen den eguneko 12:00etatik hirugarren egunera arte.
Eguneko:
4.1 Bizikletak,
ziklomotorrak: ...................................................................... 1,81
4.2 Motorrak,
motogurdiak eta antzeko ibilgailuak: .................................... 2,81
4.3 Automobilak,
beribilak, kamionetak, furgoiak etab., 1.000 kg-ko tara artekoak: 5,78
4.4 Kamioiak,
traktoreak, atoiak, erdi-atoiak, kamionetak, furgonetak eta 1.000 kg-tik gorako
tara duten bestelako ibilgailuak:.............................................. 12,32
5 Ibilgailuen
gordailu-zerbitzua laugarren egunetik aurrera. Eguneko:
5.1 Bizikletak,
ziklomotorrak: ...................................................................... 3,60
5.2 Motorrak,
motogurdiak eta antzeko ibilgailuak: .................................... 5,78
5.3 Automobilak,
beribilak, kamionetak, furgoiak etab., 1.000 kg-ko tara artekoak: 11,48
5.4 Kamioiak,
traktoreak, atoiak, erdi-atoiak, kamionetak, furgonetak eta 1.000 kg-tik gorako
tara duten bestelako ibilgailuak:.............................................. 24,48
II. KAPITULUA
JOKORAKO BAIMENARENGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASA
100.
Artikulua - Zergapeko egitatea
Tasa
honen zergapeko egitatea honako zerbitzu hauek ematea da:
a) Jokorako tresnak homologatzeko proba teknikoak.
b) Jolaserako eta zori-jokoetako
makina-modeloen erregistroan izena ematea.
c) Joko-enpresen erregistroan izena ematea.
d) Agiri profesionalak ematea eta berritzea.
e) Jolaserako eta zori-jokoetako makinen arloko administrazio-baimena.
f) Makina horiekin merkataritzan aritzen den enpresa izateko baimena
eta baimen horren aldaketak.
g) Joko-aretoak edo jolas-aretoak ustiatzeko administrazio-baimena.
h) Bingo-aretoak jarri eta irekitzeko administrazio-baimena eta baimen
horren aldaketak.
i) Areto horiek kudeatzeko joko-enpresa izateko administrazio-baimena
eta baimen horren aldaketak.
j) Joko-kasinoak jarri eta irekitzeko administrazio-baimena eta
baimen horren aldaketak.
k) Beste joko-enpresa batzuk edo jokoetarako lokal batzuk jarri eta irekitzeko
baimena (jokoak Euskal Autonomia Erkidegoko Jokoen Katalogoan egon behar dute
sartuta).
l) Arauzko liburuen zuzemenak egitea eta agiriak jatorrizkoekin
erkatuta egiaztatzea.
m) Instalazioetarako baimenak eskatzea.
n) Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak joko-prozedurei buruzko peritu-
edo teknikari-txostenak egitea.
101.
Artikulua - Subjektu pasiboa
Tasa
honen subjektu pasiboak zergapeko egitate diren zerbitzuak jasotzen dituzten
pertsona fisiko edo juridikoak dira.
102.
Artikulua - Noiz sortzen den tasa ordaintzeko betebeharra
Zergapeko
egitate diren zerbitzuak ematen diren unean sortzen da tasa ordaintzeko
betebeharra. Halere, eskabidea egiten den unean ordaintzeko eskatu ahal izango
da.
103.
Artikulua Kuota
1. Tarifa honen araberakoa izango da tasaren
zenbatekoa (eurotan):
1 Joko-tresnak
homologatzeko proba teknikoak.
1.1 Joko-erruletentzako zilindroak: ........................................................... 312,65
1.2 Kasinoetarako joko-mahaiak: ............................................................. 312,65
1.3 Kasinoetarako kartak, fitxak eta jokorako
bestelako materiala: ........... 312,65
1.4 Bingo-jokorako bolak ateratzeko makina
automatikoak: .................... 312,65
1.5 Bingo-jokorako bolak ateratzeko makina
erdiautomatikoak edo esku-makinak: 312,65
1.6 Joko-makinak edo joko-makinen programak:
1.6.1 "A" motakoak edo jolas-makinak.
Proba-ordu bakoitzeko:............ 40,65
1.6.2 "B" motakoak edo jolas-makina
saridunak. Proba-ordu bakoitzeko: 40,65
1.6.3 "C" motakoak edo zori-jokoetarako
makinak. Proba-ordu bakoitzeko: 40,65
1.6.4 Jokoan laguntzeko makinak. Proba-ordu
bakoitzeko: .................. 40,65
1.7 Bingo-jokorako informatika-sistemak: ................................................. 312,65
1.8 Joko-makinen arteko lotura. Makina bakoitzeko:
.................................. 93,79
1.9 Joko-gaien edo -sistemen bestelako
homologazioak: .......................... 281,39
2 Modeloen erregistroan inskribatzea.
2.1 "A" motako makinak edo jolaserako
makinak: ...................................... 62,53
2.2 "B" motako makinak edo jolaserako
saridun makinak: .......................... 93,79
2.3 "C" motako makinak edo
zori-jokoetarako makinak: .......................... 125,05
2.4 Jokoan laguntzeko makinak: ................................................................ 62,53
2.5 Bestelako joko-makinak: ....................................................................... 62,53
3 Joko-enpresen erregistroan inskribatzea.
3.1... Jolas-makinekin
eta zori-jokoetarako makinekin jarduten diren enpresak: 156,33
3.2 Joko-kasinoak kudeatzen dituzten enpresak: .................................... 468,98
3.3 Bingo-jokoa kudeatzen duten enpresak: ........................................... 312,65
3.4 Jokorako materiala egiten duten enpresak: ...................................... 156,33
3.5... Jokorako
materialak edo makinak banatzen edo zaintzen dituzten enpresak edo horien
mantentze-lanetan aritzen direnak: .................................................. 156,33
3.6 Zozketa-txartelak ustiatzen dituzten
enpresak: .................................. 312,65
3.7 Apustuak ustiatzen dituzten enpresak: .............................................. 312,65
3.8 Jolas eta jokorako aretoetako enpresak: .......................................... 156,33
3.9 Inskripzioa
berriztatzea ebazpena sortzen dutenean: Inskripziorako tarifaren % 50.
3.10 Bestelako joko-enpresak: .................................................................. 312,65
4 Agiri profesionalak ematea edo berriztatzea.
4.1 Joko-kasinoetakoak: ............................................................................. 25,01
4.2 Bingo-aretoetakoak: ............................................................................. 12,51
4.3 Beste jarduera batzuetakoak: ................................................................ 12,51
5 Baimenak.
5.1 Joko-kasinoetakoak: ..................................................................... 1.563,23
5.2 Bingo-aretoetakoak: ......................................................................... 781,63
5.3 Jolas eta jokorako aretoetarakoak: .................................................. 375,18
5.4 Jokoen katalogoan jasotako beste joko
batzuetan aritzeko beste lokal batzuk, berariazkoak: 375,18
5.5 Zozketa, tonbola eta ausazko
konbinazioetakoak: ............................ 105,99
5.6... "C"
motako makinak edo zori-jokoetarako makinak, lehenbiziko instalazioa: 49,46
5.7 Bestelako joko-makinak, lehenbiziko
instalazioa: ................................ 14,07
5.8 Bingo, kasino eta bestelako joko-aretoetan
publizitatea egitea:............ 62,53
5.9 Bingo metatu elkarri lotua: ................................................................. 62,53
5.10 Joko-enpresetako akzioak eskuz aldatzea: .......................................... 62,53
5.11 Joko-aretoak jartzeko eta jarduteko baimena
eskuz aldatzea: .......... 125,05
5.12 Joko-aretoen edukiera aldatzea: ......................................................... 62,53
6 Baimenak berriztatzea edo aldatzea.
6.1 Joko-kasinoetakoak: .......................................................................... 531,50
6.2 Bingo-aretoetakoak: ........................................................................... 250,11
6.3 Jolas- eta joko-aretoetakoak: ............................................................. 125,05
6.4 Ebazpena eskatzen duten bestelako baimenak: .................................... 62,53
7 Joko-makinei
dagozkien bestelako izapide batzuk.
7.1 "A", "B" eta "C"
makinak ustiatzeko baimenak eskuz aldatzea. Makina bakoitzeko: 10,63
7.2 Ustiatzeko baimenen aldi baterako bajei alta
ematea.
Agiri bakoitzeko: ................................................................................... 10,63
7.3 Establezimenduak aldatzea edo "A",
"B" eta "C" makinak ustiatzeko baimenak eskuz aldatzea.
Makina bakoitzeko: ............................................................... 10,63
7.4 Instalatzeko baimena. ........................................................................... 15,64
7.5 Ustiatzeko baimena ematea: ................................................................. 31,26
7.6 Ustiatzeko baimenaren kopia: ............................................................... 31,26
7.7 Instalatzeko baimenaren kopia: ............................................................ 15,64
8 Arauzko liburuen zuzemenak egitea eta agiriak
jatorrizkoekin erkatuta egiaztatzea.
8.1 Liburuen zuzemenak egitea, 100 orri edo zatiki
bakoitzeko: .................. 15,64
8.2 Agiriak jatorrizkoekin erkatuta egiaztatzea,
Lehenengo 10 orriak: ........... 3,13
Gainontzeko
orriak, 0,32 euro jatorrizkoarekin erkatutako orri bakoitzeko.
9 Instalatzeko baimena.
9.1 Instalatzeko baimenaren inprimakia: ....................................................... 0,32
10 Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak
joko-prozedurei buruz peritu- edo teknikari-txostenak egitea. 40,65
2. Sailak
tasaren izapide telematikoa egitea onartzen badu, % 30 murriztuko da tarifa
honetarako ezarritako zenbatekoa.
III. KAPITULUA
IKUSKIZUN-TASA
104. Artikulua - Zergapeko egitatea
Tasa honen
zergapeko egitatea honako zerbitzu hauek ematea da:
a) Ekintzak lokal itxietan egiteko baimena. Hona ekintzak: kirolak,
jolasak, jaiak, dantzaldiak, musika-emanaldiak eta jaialdiak.
b) Zezenketa-ikuskizunetarako baimena.
c) Establezimendu publikoak itxi eta zabaltzeko ordutegia hedatzeko
baimena.
d) Sarrera-txartelak birsaltzeko baimena.
e) Arauzko liburuen zuzemenak egitea eta agiriak jatorrizkoekin
erkatuta egiaztatzea.
f) Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak ikuskizun-prozedurei buruzko
peritu- edo teknikari-txostenak egitea.
105. Artikulua - Subjektu pasiboa
Tasa
honen subjektu pasiboak zergapeko egitate diren zerbitzuak jasotzen dituzten
pertsona fisikoak edo juridikoak dira.
106. Artikulua - Noiz sortzen den tasa ordaintzeko
betebeharra
1. Zergapeko egitate
diren zerbitzuak ematen diren unean sortzen da tasa ordaintzeko betebeharra.
Halere, eskabidea egiten den unean ordaintzeko eskatu ahal izango da.
2. Aurreko paragrafoan
esandakoa gorabehera, baimenen kasuan, baimendutako ikuskizun bakoitzagatik
sortuko da tasa ordaintzeko betebeharra, zein ere den ebazpen berean baimentzen
diren ikuskizunen kopurua.
107.
Artikulua Kuota
Tarifa honen araberakoa izango da tasaren zenbatekoa
(eurotan):
1. Ikuskizun- eta jolas-jardueretarako baimena.
1.1 Ikuskizunetarako
eta jolas-jardueretarako baimena:................................... 46,90
1.2 Pirotekniazko
lehergailuak jaurtikitzea: .................................................... 125,06
2 Zezenketa-ikuskizunetarako
baimena.
2.1 Zezenketa-ikuskizunak,
oro har: .............................................................. 250,11
2.2 Usadiozko
zezenketa-ikuskizunak: ............................................................. 46,90
3 Ordutegiak eta
ikuskatzeak.
3.1 Ordutegia
hedatzea.
3.1.1 Kasu eta egun
berezietarako: ........................................................... 62,53
3.1.2 Hiru
hilabetetik gorako aldietarako: ............................................... 156,33
4 Sarrera-txartelak
birsaltzeko baimena: .............................................................. 62,53
5 Arauzko
liburuen zuzemenak egitea eta agiriak jatorrizkoekin erkatuta egiaztatzea.
5.1 Liburuen
zuzemenak egitea. 100 orri edo zatiki bakoitzeko: ............. 15,632325
5.2 Agiriak
jatorrizkoekin erkatuta egiaztatzea. Lehenengo 10 orriak: ....... 3,126465
Gainontzeko orriak, 0,312646 euro
jatorrizkoarekin erkatutako orri bakoitzeko.
6.... Joko
eta Ikuskizun Zuzendaritzak ikuskizun-prozedurei buruz peritu- edo
teknikari-txostenak egitea................................................................................................................ 40,65
IV. KAPITULUA
SEGURTASUN PRIBATUAREN ARLOKO JARDUERAK ETA ZERBITZUAK
EMATEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASA
108. Artikulua - Zergapeko egitatea
Tasa
honen zergapeko egitatea Segurtasun Sailburuordetzak segurtasun-arloan hainbat
zerbitzu eta jarduera egitea da. Hona hemen zerbitzu eta jarduerok:
a) Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroan segurtasun-enpresak
baimendu eta inskribatzea.
b) Inskripzioan aldaketak egitea.
c) Segurtasun-enpresen ordezkaritzak irekitzeko baimena.
d) Honako zerbitzu hauek emateko baimen bereziak: armekin egin
beharreko zainketa edo babes lanak burutzea, industrialde eta urbanizazio
bakartuak zaintzea eta giltzak edo ibilgailuak zaintzea.
e) Segurtasun-neurriak izan behar dituzten establezimenduen
segurtasun-neurriei buruz baimenak eta salbuespenak ematea.
f) Ziurtagiriak ematea.
109. Artikulua - Subjektu pasiboa
Tasa
honen subjektu pasiboak segurtasun pribatuaren arloko zerbitzuak eta
administrazio-jarduerak eskatzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoak dira,
edo, Administrazioak bere kabuz jarduten duenean, zerbitzuok hartzen dituzten
pertsona fisikoak edo juridikoak.
110. Artikulua - Noiz sortzen den tasa ordaintzeko betebeharra
1. Tasa ordaintzeko
betebeharra zergapeko egitatea osatzen duen zerbitzua ematen edo
administrazio-jarduketa gauzatzen den unean sortuko da.
Dena den, aldez aurretik eskaria egiten den kasuetan,
eskaririk gabe ez baita dena delako zerbitzua edo administrazio-jarduketa
gauzatuko edo izapidetuko, eskaria egiten den unean eskatuko da tasa
ordaintzea.
2. Tasaren zergapeko
egitatea den zerbitzua edo administrazio-jarduketa Administrazioak berak bere kabuz
egiten duen kasuetan, tasaren zenbatekoa izango dela uste den kopurua
ordaintzea eska daiteke, geroago egingo den likidazioaren kontura.
111. Artikulua - Kuota
Tarifa
honen araberakoa izango da tasaren zenbatekoa (eurotan):
1 Segurtasun-enpresei
baimena ematea eta enpresa horiek inskribatzea:.... 311,23
2 Erregistroko
idazpenean honako hauek aldatzea: enpresaren egoitza, jardueraren
lurralde-esparrua, jarduerak gehitu eta hedatzea, bai eta Administrazioko
langileek horretarako egin beharreko joan-etorriak eta txostenak ere: .............................................. 218,66
3 Erregistroko
idazpenean honako hauek aldatzea: sozietatearen kapitala, akzio edo
partizipazioen jabetza, estatutuen aldaketak eta administrazio- edo
zuzendaritza-organoetako kideen aldaketak:....................................................................................... 94,17
4 Segurtasun-enpresen
ordezkaritzak irekitzeko baimena: .......................... 118,12
5 Honako
zerbitzu hauek emateko baimen bereziak: armekin egin beharreko zainketa edo
babes lanak burutzea, industrialde eta urbanizazio bakartuak zaintzea eta
giltzak eta ibilgailuak zaintzea: ................................................................................. 175,58
6 Segurtasun-neurriak
izan behar dituzten establezimenduen segurtasun-neurriei buruzko baimenak eta
salbuespenak ematea, bai eta, oro har, Administrazioko langileak joan-etorrian
aritu beharra eta langile horiek txostena egin beharra dakarten bestelako
baimenak: ................................................................................................................ 175,58
7 Ziurtagiriak
ematea: .................................................................................. 19,17
VI. TITULUA
INDUSTRIA ETA NEKAZARITZA ALORREKO TASAK
I. KAPITULUA
INDUSTRIA, INDUSTRIA SEGURTASUN, ENERGIA ETA MEATEGIEN
ARLOKO ZERBITZUAK EMATEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASA
112. Artikulua - Zergapeko egitatea
Tasa honen zergapeko egitatea industria, industria-segurtasun,
energia eta meategien arloko hainbat zerbitzu ematea da, hala Administrazioak
bere kabuz ematen dituen zerbitzuak nola interesatuak eskatuta ematen direnak.
Hona hemen zerbitzu horiek:
a) Lanbide-egiaztagiriak eta enpresa baimenduaren ziurtagiriak.
b) Jabetza kentzeko prozedurak.
c) Abian jartzeko administrazioaren baimena behar duten jarduerak.
d) Beste tarifetan jasota ez dauden ziurtagiriak ematea.
113. Artikulua - Subjektu pasiboa
Tasa honen subjektu pasiboak zergapeko egitate diren
zerbitzuak jasotzen dituzten pertsona fisiko nahiz juridikoak izango dira.
114.
Artikulua - Noiz sortzen den tasa ordaintzeko betebeharra
1. Oro har,
zergapeko egitate diren zerbitzuak ematen diren unean bertan sortuko da tasa
ordaintzeko betebeharra. Halere, eskabidea egiten edo espedientea hasten den
momentuan eska daiteke tasa ordaintzea.
2. Jabetza kentzeko
prozeduretan, tasa aldez aurretik ordaintzeko eskaera okupatzeko beharrizanaren
adierazpenarekin batera egingo da.
115. Artikulua - Tasaren zenbatekoaren osagaiak
Tarifa honen araberakoa izango da tasaren zenbatekoa
(eurotan):
1 Oinarrizko
tarifa.
Oinarrizko tarifa bat
ezartzen da zerbitzuaren tasa makineria, tresneria, instalazio eta abarren
aurrekontuaren arabera ezartzen den kasuetarako. Tarifa honek
zuzenketa-koefiziente batzuk sartzen ditu, ehunekoen bidezkoa, zerbitzuak
kostuaren arabera bereizteko.
600.000 euroraino:................................................................................... 102,00
Gainontzekoa 100.000 euro edo zatiki bakoitzeko:..................................... 61,20
Gehienezko kopurua: ................................................................................ 627,30
2 Lanbide-egiaztagiriak eta enpresa
baimenduaren ziurtagiriak.
2.1 Azterketa-eskubideak: 12,50
2.2 Txartela,
enpresa-egiaztagiriak edo Enpresa Kalifikazioko Agiria (EKA) eman eta
berritzea:...................................................................................................... 15,30
3 Jabetza kentzeko prozedura.
Jabetza nahitaez kentzea eskatzen duten administrazio-izapideak
egiteagatik: 612,00
4 Abian jartzeko administrazioaren baimena behar duten jarduerak.
Oinarrizko tarifa aplikatzea.
5 Beste tarifetan jasota ez dauden ziurtagiriak ematea.
5.1 Ikuskapenik gabe:................................................................................. 12,24
5.2 Ikuskapenarekin:................................................................................... 81,60
II. KAPITULUA
INDUSTRIAREN ETA INDUSTRIA-SEGURTASUNAREN ARLOKO
ZERBITZUAK EMATEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASA
116. Artikulua - Zergapeko egitatea
Tasa
honen zergapeko egitatea honako zerbitzu hauek ematea da:
a) Metrologi kontrola.
b) Ibilgailuen azterketa teknikoak eta dagozkien agiriak ematea.
c) X izpien instalazioak erregistroan inskribatzea.
117. Artikulua - Subjektu pasiboa
Tasa
honen subjektu pasiboak zergapeko egitate diren zerbitzuak jasotzen dituzten
pertsona fisiko nahiz juridikoak izango dira.
118. Artikulua - Noiz sortzen den tasa ordaintzeko
betebeharra
Tasa
ordaintzeko betebeharra zergapeko egitatea diren zerbitzuak ematen diren unean
bertan sortuko da. Halere, eskabidea egiten edo espedientea hasten den
momentuan eska daiteke tasa ordaintzea.
119. Artikulua - Tasaren zenbatekoaren osagaiak
Tarifa
honen araberakoa izango da tasaren zenbatekoa (eurotan):
1 Metrologia.
1.1 Modeloa onartzea:
Onartzeko
aurkeztutako modelo bakoitza: ................................................ 102,00
Onartutako
modelo batean funtsezkoak ez diren aldaketak egitea: .............. 51,00
Lehenago
emandako onarpenen epea luzatzea: .......................................... 51,00
1.2 Neurtzeko tresnen hasierako
egiaztapenak.
Unitate bakoitza egiaztatzeagatik honako taula honetako
dagokion tasa eskatuko da:
Jendearentzako
salmenta-prezioa Tarifa
(eurotan)
6,01
arte Jendearentzako
salmenta-prezioaren % 5
6,02tik
300,51ra 0,31
+ 6,01etik gorakoaren % 2
300,52tik
601,01era 6,31
+ 300,51etik gorakoaren % 1
601,02tik
1.502,53ra 9,38
+ 601,01etik gorakoaren % 0,8
1.502,54tik
3.005,06ra 16,74 +
1.502,53etik gorakoaren % 0,6
3.005,07tik
6.010,12ra 26,96 +
3.005,06etik gorakoaren % 0,4
6.010,13tik
30.050,61era 38,20 +
6.010,12tik gorakoaren % 0,2
30.050,62tik
aurrera 87,24 +
30.050,61etik gorakoaren % 0,1
Hasierako egiaztapena
laginketa bidez egiten bada, tasaren zenbatekoa laginaren unitate-kopuruaren
araberakoa izango da, 1.2 tarifa honen taula unitate bakoitzaren prezioari
ezarriz kalkulatuta.
1.3 Metrologia egiaztapena:
Metrologia egiaztapenaren
egiaztagiri bakoitzeko: aurreko 115. artikuluaren 5. tarifa aplikatuko da.
2 Ibilgailuak.
2.1 Ibilgailuen aldizkako azterketak.
2.1.1 Motorrak eta
motozikletak: ................................................................. 18,36
2.1.2 Ibilgailu
arinak: .................................................................................. 33,66
2.1.3 Ibilgailu
astunak: ................................................................................ 44,88
2.1.4 Atoiak eta
nekazaritzako ibilgailuak:.................................................... 28,56
2.2 Taximetroen
ikuskapenak: ............................................................................ 20,40
2.3 Ikuskapen-lerrotik
pasa beharrik gabeko gainontzeko ikuskapenak: ............ 20,40
2.4 Ikuskapen-lerrotik pasa beharrik gabeko
gainontzeko ikuskapenak: 20,40 euro gehi 2.1 puntuan adierazitakoa.
2.5 Etxez etxeko ikuskapenak: Dagokion tasa gehi
0,51 euro kilometroko.
3 X
izpien instalazioak.
3.1 Osasun-diagnostikoak egiteko X
izpien instalazioak erregistroan inskribatzen diren bakoitzean 20,40
III. KAPITULUA
MEATZEEN ARLOKO ZERBITZUAK EMATEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO
TASA
120. Artikulua - Zergapeko egitatea
Honako
hauek dira tasa honen zergapeko egitatea: meatzaritza-baliabideak arakatzeko
eta ikertzeko baimenak, meatzaritza-baliabideak ustiatzeko kontzesioak eta
meategien antolamenduarekin zerikusia duten gainerako zerbitzuak; halaber,
jabetza publikoko ondasunak nork beretzat erabiltzea meatzaritzako araubidearen
arabera.
121. Artikulua - Subjektu pasiboa
Tasa
honen subjektu pasiboak zergapeko egitate diren zerbitzuak jasotzen dituzten
pertsona fisiko eta juridikoak dira, bai eta aurreko artikuluan aipatzen diren
baimenen eta kontzesioen titularrak ere.
122. Artikulua - Noiz sortzen den tasa ordaintzeko
betebeharra
1. Oro har, zergapeko
egitate diren zerbitzuak ematen diren unean bertan sortuko da tasa ordaintzeko
betebeharra. Halere, eskabidea egiten edo espedientea hasten den momentuan eska
daiteke tasa ordaintzea.
2. Baimen eta kontzesioen
bitartez jabetza publikoa nork beretzat erabiltzearen tasa (eremu bat
baliatzeagatik ordaindu beharreko saria) ordaintzeko betebeharra, oro har, une
honetan sortzen da: baimena edo kontzesioa emateko erabakiak aipatzen duen
eskubidea sortzen den egunean, hau da, kontzesiodunak kontzesioa emateko
titulua hartu izanaren agiria sinatzen duenean.
3. Ikertzeko
baimenetan edo ustiatzeko kontzesioetan, horiek esleitu osteko urteetarako,
jabetza publikoa nork beretzat erabiltzearen tasa (eremu bat baliatzeagatik
ordaindu beharreko saria) ordaintzeko betebeharra urteko lehenbiziko egunean
sortuko da, egun horretan indarrean diren baimen eta kontzesio guztiena,
alegia.
4. Baldin eta
ikertzeko baimenak edo ustiatzeko baimenak urtarrilaren 1a baino geroago ematen
badira, esleitu diren urtean ordaindu beharreko tasa ez da osoa izango,
dagokion heinekoa baizik, hau da, esleitu diren egunetik urte naturala amaitu
arteko aldiari dagozkion kuoten zati proportzionala.
Aurreko paragrafoko irizpide bera erabiliko da ikertzeko
baimenei uko egiten zaienean edo iraungitzen direnean; kasu horietan, ukoa
onartzen den edo baimena iraungia dela adierazten den egunaz geroztik ez da
engoitik tasa ordaintzeko betebeharrik sortuko.
5. Ondorengo 123.
artikuluaren 2. zenbakian meatze-baliabideak arakatzeko baimenetarako zehazten
diren tarifak baimenaren iraupen aldi osoari dagozkio, hots, urte osoari, eta
berriro ordaindu beharko dira baimenaren iraupen-epea beste urte betez luzatzen
bada.
123. Artikulua - Tasaren zenbatekoaren osagaiak
Tarifa
honen araberakoa izango da tasaren zenbatekoa (eurotan):
1 Meategien
antolamendua.
1.1 Meatze-baliabideak arakatzeko baimena.
1.1.1 Lehenengo
300 laukiengatik: ........................................................ 2.000,93
1.1.2 Hortik
gora, bakoitzagatik: ................................................................... 1,89
1.2 Ikertzeko baimena.
1.2.1 Lehenengo
laukiarengatik: ............................................................ 2.032,20
1.1.2 Hortik
gora, bakoitzagatik: ................................................................... 9,38
1.3 Meategiak ustiatzeko kontzesioak.
1.3.1 Ikertzeko baimenetatik eratorriak.
1.3.1.1 Lehenengo 50
laukiengatik: ............................................. 2.000,93
1.3.1.2 Hortik gora,
unitate bakoitzagatik: ......................................... 37,54
1.3.2 Zuzenean emandako ustiatzeko kontzesioak.
1.3.2.1............................................................ Lehenengo
50 laukiengatik: 2.907,61
1.3.2.2.................................................. Hortik
gora, unitate bakoitzagatik: 37,54
1.4 Mugaketak, zedarritzeak eta planoak.
1.4.1 Lehenengo 100 laukiengatik: ........................................................ 1.813,36
1.4.2 Hortik gora, bakoitzagatik: ................................................................... 1,89
2 Meatzaritzako baimen eta kontzesioen bitartez jabari publikoko
ondasunak nork beretzat erabiltzea (eremu bat erabiltzeagatik ordaindu
beharreko saria).
2.1 Meatze-baliabideak arakatzeko baimena.
2.1.1 Lauki bakoitzeko, 1.000 arte: ............................................................... 0,26
2.1.2 Lauki bakoitzeko, 1.001 eta
2.000 bitarte: .......................................... 0,31
2.1.3 Lauki bakoitzeko, 2.000tik
aurrera: ...................................................... 0,41
2.2 Ikertzeko baimena.
2.2.1 Lauki bakoitzeko: ................................................................................ 15,30
2.3 Ustiatzeko kontzesioak.
2.3.1 22/1973 Legea baino lehenagoko
legediaren arabera emandakoak.
2.3.1.1 Hamar
hektarea bakoitzeko edo zatiki eta urte bakoitzeko, 280 hektarea arte: ........................................................................................... 220,32
2.3.1.2 Hamar hektarea bakoitzeko edo zatiki eta urte bakoitzeko, 280
hektareatik aurrera: 55,08
2.3.2 22/1973 Legeari jarraituz
emandakoak.
2.3.2.1 Lauki eta
urte bakoitzeko, 10 lauki arte: ............................. 612,00
2.3.2.2 Lauki eta
urte bakoitzeko, 10 laukitik aurrera: .................... 153,00
3 Meategiekin
lotutako beste zerbitzu batzuk.
3.1 Meatzaritzako ustiategietan urtebetez
kontsumitu beharreko lehergaietarako baimena ematea edo obra zibileko
leherketetarako ereduzko proiektua onartzea.
3.1.1 Mila kg. lehergai arte: ........................................................................ 24,99
3.1.2 Hortik gora, 1.000 kg. lehergai
bakoitzeko edo zatiki bakoitzeko: ........ 2,50
3.2 Meategietako lan-egitasmoak onartzea: Aurreko
115. artikuluaren oinarrizko tarifaren % 50, urteko ustiapen-aurrekontuari
aplikatuta, 306,52 euroko mugarekin.
124.
Artikulua - Eratorritako kontzesioak
Ustiatzeko
kontzesioa ikerketa-baimen batetik badator, likidazio osagarria egin beharko
da, hain zuzen ere, kontzesioa esleitzeko erabakia irmoa bihurtzen denetik urte
naturala amaitu artekoa, eta, horrela lortzen den emaitzari, eratorritako
kontzesioaren sorburu den ikerketa-baimenaren tasa kenduko zaio, aldi horri
berorri dagokion tasa, alegia.
125.
Artikulua - Tasa ez ordaintzeagatik baimenak eta kontzesioak iraungitzea
Lege
honetako 22. artikuluan xedatutakoa gorabehera, jabari publikoko ondasunak nork
bere onurarako erabiltzeagatik ordaindu beharreko tasa nork bere borondatez
ordaintzeko epean ordaintzen ez bada, eta bi hilabete igaro badira tasak
eragindako zorraren ordainketa gauzatu edo bermatu gabe, iraungitzat joko dira
ustiatzeko kontzesioak, arakatzeko baimenak eta meategiak ikertzeko baimenak,
eta meatzaritzari buruzko indarreko legediaren arabera izan daitezkeen
bestelako arrazoiak alde batera utzita iraungiko dira, gainera. Aipatutako
iraungitze horretaz gain, bestelako zigorrak ere ezarri ahal izango dira,
baldin eta arau-hauste eta zigorren erregimen orokorraren arabera hala
badagokio.
IV. KAPITULUA
NEKAZARITZA-, BASOGINTZA- ETA ABERE-INDUSTRIAK ANTOLATU
ETA DEFENDATZEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASA
126.
Artikulua - Zergapeko egitatea
Tasa
honen zergapeko egitatea nekazaritza, basogintza, abere eta elikagaien
industriak antolatu eta babesteko hainbat zerbitzu, lan eta azterketa egitea
da, Administrazioak bere kabuz edo interesatu batek eskatuta. Hona hemen
jarduerok:
a) Espedienteak eta baimenak izapidatzea: industria berriak jartzeko,
lehendik dauden industriak handiagotu edo lekuz aldatzeko eta makineria
aldatzeko.
b) Industriaren titulartasuna edo sozietate-izena aldatzea.
c) Lanean hasteko baimena ematea.
d) Klandestinitate-kasuetan dauden industriak ikuskatu eta egiaztatzea
eta indarreko legedia betetzen duten kontrolatzea eta, hala badagokio,
legeztatzea.
127.
Artikulua - Subjektu pasiboa
Tasa
honen subjektu pasiboak zergapeko egitate diren zerbitzuak jasotzen dituzten
pertsona fisiko edo juridikoak dira.
128.
Artikulua - Noiz sortzen den tasa ordaintzeko betebeharra
Tasa
ordaintzeko betebeharra zergapeko egitatea osatzen duten
administrazio-jarduerak gauzatzen diren unean bertan sortuko da. Halere,
eskabidea egiten edo espedientea hasten den momentuan eska daiteke tasa
ordaintzea.
129.
Artikulua - Tasaren zenbatekoaren osagaiak
Tarifa
honen araberakoa izango da tasaren zenbatekoa (eurotan):
1 Industria
berriak jartzeko edo lehendik daudenak handiagotzeko baimena ematea.
Instalazio edo
handiagotzearen balioa:
3.005,06 arte ............................................................................................. 21,47
3.005,07tik
6.010,12ra ............................................................................. 34,33
6.010,13tik
12.020,24ra ........................................................................... 38,58
Hortik gorako
6.010,12 euro bakoitzeko edo zatiki bakoitzeko: ............ 4,314522
2 Industriak tokiz
aldatzeko baimena ematea.
Instalazio edo
handiagotzearen balioa:
3.005,06 arte ............................................................................................. 15,00
3.005,07tik
6.010,12ra ............................................................................. 17,17
6.010,13tik
12.020,14ra ........................................................................... 19,26
Hortik gorako
6.010,12 euro bakoitzeko edo zatiki bakoitzeko: ............ 2,157261
3 Makinak
ordezkatzeko baimena ematea.
Industria
jartzearen balioa, makinak ordezkatu aurretik:
3.005,06 arte: ............................................................................................ 21,47
3.005,07tik
6.010,12ra: ............................................................................ 34,33
6.010,13tik
12.020,14ra: .......................................................................... 38,58
Hortik gorako
6.010,12 euro bakoitzeko edo zatiki bakoitzeko: ............ 4,314522
4 Industriaren
jabea aldatzea.
Jabetza-aldaketa
bakoitzeko: ....................................................................... 12,76
5 Industriak
legeztatzea.
Instalazio edo
handiagotzearen balioa
3.005,06 arte: ............................................................................................ 42,89
3.005,07tik
6.010,12ra: ............................................................................ 68,50
6.010,13tik
12.020,24ra: .......................................................................... 77,15
Hortik gorako
6.010,12 euro bakoitzeko edo zatiki bakoitzeko: ............ 8,535249
V. KAPITULUA
MAHASTIZAINTZA- ETA ARDOGINTZA-ARLOKO ERREGISTRO LIBURUAK
EMATEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASA
130.
Artikulua - Zergapeko egitatea
Tasa
honen zergapeko egitatea mahastizaintzako eta ardogintzako arloan erabili
beharreko erregistro-liburuak ematea da, betiere honako eredu hauen araberako
liburuak badira:
a) 1. eredua: honako gai hauen sarrerak eta irteerak erregistratzeko
lliburuak: mahaiko ardoa, eskualde zehatzetan egindako kalitatezko ardoa,
ardoak lantzeko produktuak eta amaierako produktuak.
b) 2. eredua: honako gai hauen sarrerak eta irteerak erregistratzeko
liburua: lanketa izaten duten mahastizaintzako eta ardogintzako produktuak
(ardo aparduna, ardo apardun gasduna, eskualde zehatzetan egindako kalitatezko
likore-ardoa, eskualde zehatzetan egindako kalitatezko ardo aparduna, eskualde
zehatzetan egindako ardo pindartsuak, ardo urrinduak, sangria, mahats-zukuak
eta bestelakoak).
c) 3. eredua: honako gai hauek erregistratzeko liburuak: jardun-molde
enologikoak, produktuak lantzeko prozesuak eta erregistratu beharreko prozesu
eta jardun-moldeetarako produktuen mugimendua.
131. Artikulua - Subjektu pasiboa
Tasa
honen subjektu pasiboak zergapeko egitate diren mahastizaintzako eta
ardogintzako produktuak landu, biltegiratu eta ontziratzeko jardueretan aritzen
diren nekazaritza-industrien titularrak dira, pertsona fisikoak nahiz
juridikoak izan, betiere zergapeko egitatean aipatzen diren erregistro-liburuak
eduki eta betetzeko betebeharra baldin badute.
132.
Artikulua - Noiz sortzen den tasa ordaintzeko betebeharra
Tasa
ordaintzeko betebeharra zergapeko egitatean aipatzen diren erregistro-liburuak
dagozkien zuzemenak eginik ematen direnean sortuko da.
133.
Artikulua - Kuota
Tarifa
honen araberakoa izango da tasaren zenbatekoa (eurotan):
1 Lehenengo eredua, ale
bakoitzarengatik: ..................................................... 18,76
2 Bigarren eredua, ale
bakoitzarengatik: ......................................................... 40,65
3 Hirugarren eredua, ale
bakoitzarengatik: ..................................................... 15,64
134.
Artikulua - Tasa likidatzea
Subjektu
pasiboek tasaren zorra zehaztu eta ordaindu beharko dute autolikidazioaren
bitartez; era horretan zehaztutako zorra erregelamenduz zehaztutako tokian,
moduan eta epeen barruan ordaindu beharko dute.
VI. KAPITULUA
JOLASEKO ITSAS ARRANTZARAKO BAIMENA EMATEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO
TASA
135. Artikulua - Zergapeko egitatea
Tasa
honen zergapeko egitatea jolaseko itsas arrantzarako edo itsasertzean eta
itsasadarretan itsas belarrak biltzeko behar diren baimenei (martxoaren 13ko
itsas arrantzari buruzko 6/1998 Legearen arabera beharrezko diren baimenei)
dagozkien administrazio-zerbitzuak ematea da.
136.
Artikulua - Subjektu pasiboa
Tasa
honen subjektu pasiboak jolaseko itsas arrantzarako baimena eskatzen duten
pertsona fisikoak dira.
137.
Artikulua - Noiz sortzen den tasa ordaintzeko betebeharra
Tasa
ordaintzeko betebeharra zergapeko egitatea osatzen duten
administrazio-jarduerak gauzatzen diren unean bertan sortuko da. Hala ere,
tasaren ordainketa dagokion baimena ematen den unean egiteko eska daiteke.
138.
Artikulua Kuota
Tasaren zenbatekoa 3,13 euro izango da.
VII. KAPITULUA
ANGULAREN ARRANTZARAKO LIZENTZIA EMATEAGATIK ORDAINDU
BEHARREKO TASA
139.
Artikulua - Zergapeko egitatea
Tasa
honen zergapeko egitatea Euskal Autonomia Erkidegoko barruko uretan angulak lehorretik
nahiz ontzitik arrantzatzeko lizentziak egin, berritu eta emateari dagozkion
administrazio-zerbitzuak dira, araudiaren arabera beharrezkoak diren lizentziei
dagozkienak, alegia.
140.
Artikulua - Subjektu pasiboa
Tasa
honen subjektu pasiboak angularen arrantzarako lizentzia egin, berritu eta
ematea eskatzen duten pertsona fisikoak dira.
141.
Artikulua - Noiz sortzen den tasa ordaintzeko betebeharra
Tasa
ordaintzeko betebeharra zergapeko egitatea osatzen duten administrazio-jarduerak
gauzatzen diren unean bertan sortuko da. Halere, baimena emateko eskabidea
egiten den unean eska daiteke tasa ordaintzea.
142.
Artikulua - Kuota
Tarifa
honen araberakoa izango da tasaren zenbatekoa (eurotan):
1 Angularen
arrantza lehorretik egiteko: ......................................................... 15,30
2 Angularen
arrantza ontzitik egiteko:.............................................................. 61,20
VII. TITULUA
OSASUN ALORREKO TASAK
I. KAPITULUA
HILETETAKO OSASUN NEURRIEI DAGOKIEN TASA
143.
Artikulua - Zergapeko egitatea
Tasa
honen zergapeko egitatea Osasun Sailak heriotzak direla-eta ezartzen dituen
osasun-neurriak dira.
144.
Artikulua - Subjektu pasiboa
Tasa
honen subjektu pasiboak zergapeko egitate diren zerbitzuak jasotzen dituzten
pertsona fisiko eta juridikoak eta haiengandik eskubidea hartzen dutenak dira.
145. Artikulua
- Noiz sortzen den tasa ordaintzeko betebeharra
Zergapeko
egitate diren zerbitzuak ematen diren unean sortzen da tasa ordaintzeko
betebeharra. Halere, zerbitzua interesatuaren eskariz ematen denean, eskabidea
egiten den momentuan eska daiteke tasa ordaintzea.
146.
Artikulua - Kuota
Tarifa
honen araberakoa izango da tasaren zenbatekoa (eurotan):
Heriotza dela-eta
ezartzen diren osasun-neurrien zerbitzua. Baimenak
1 Hilotzak
eta gorpuzkinak lurpetik atera eta berriro lurperatu edo erraustea:
1.1 Hilotzak eta
gorpuzkiak lurpetik atera eta berriro lurperatu edo erraustea:.... 85,73
1.2 Gorpuzkinak
lurpetik atera eta berriro lurperatu edo erraustea:...................... 8,54
2 Beilatzea eta
hilotza herri-eraikin batean erakusgai edukitzea............................. 108,12
3 I. eta II multzoetako
hilotz lurperatu gabeak lekuz aldatzea::................................ 81,60
4 Hileta-establezimenduak
eta gorputegiak:
4.1 Beilatokiak
ireki eta jardunean jartzea:........................................................ 316,20
4.2 Errausketa-labeak
ireki eta jardunean jartzea:............................................ 316,20
4.3 Hilerriak ireki
eta jardunean jartzea:............................................................ 499,80
4.4 Hilerriak
ixtea:............................................................................................... 81,60
II. KAPITULUA
ANIMALIAK ETA PRODUKTU ERATORRIAK IKUSKATU ETA
KONTROLATZEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASA
147.
Artikulua - Helburua
1. Tasa honen helburua gizakiek kontsumitzeko
diren animaliak eta produktu eratorriak osasunerako kalterik ez dutela ikuskatu
eta kontrolatzeko lanak kargatzea da.
Horretarako, honakoak bereiztu
behar dira:
a) Haragi freskoaren, untxikiaren eta
ehizakiaren egoera sanitarioa ikuskatu eta kontrolatzeagatik ordaindu beharreko
tasa.
b) Gizakiek kontsumitzeko diren
animalia bizietan eta haietatik eratorritako produktuetan zenbait gai eta
hondakin atzemateko egiten diren osasun-kontrolengatik ordaindu beharreko tasa.
2. Teknikari fakultatiboek egingo dituzte
kontrol eta ikuskatze-lanak. Lanok honako uneetan egingo dituzte:
a) Animaliak hiltzen direnean.
b) Gorpuzkiak zatikatzen direnean.
c) Gizakiek kontsumitzeko diren
haragi freskoak bildu eta pilatzeko lanak egiten direnean.
d) Animalietan eta haietatik
eratorritako produktuetan zenbait gai eta hondakin ote dauden jakiteko
kontrolak egiten direnean.
148. Artikulua -
Zergapeko egitatea
1. Tasa honen zergapeko egitatea osasun
publikoa babesteko lanak dira, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko teknikari
adituek hiltegietan, zatikatzeko geletan edo hozkailuetan egiten dituztenak,
giza kontsumorako diren animalien eta haragi freskoen egoera sanitarioa
ikuskatuz eta kontrolatuz.
2. Tasa ordainarazte aldera, honela sailkatzen dira
aurreko idatz-zatian definitutako zergapeko egitatearen barruko ikuskatze eta
osasun-kontroleko jarduerak:
a) "ante mortem"
ikuskatzeak eta osasun-kontrolak: behi, txerri, ardi eta ahuntzen eta bestelako
hausnarkarien haragi freskoak, untxi eta lumadun nahiz iledun ehizenak, azkazal
batekoenak/zaldienak eta etxeko hegaztienak lortzeko.
b) "Post mortem"
ikuskatzeak eta osasun-kontrolak: haragi fresko horiek lortzeko hil dituzten
animaliak aztertzen dituzte.
c) Hiltegian egindako lanen agiri
bidezko kontrola.
d) Giza kontsumorako diren
gorpuzkiak, barrukiak eta hondakinak kontrolatu eta zigilua jartzea; baita
zatikatzeko geletan lortutako piezak markatzea ere.
e) Giza kontsumorako diren haragi
freskoak pilatu eta biltzeko lanak kontrolatzea, horretarako ezartzen den
unetik aurrera; ez dira hemen sartzen kontsumitzaileentzako saltokietan
kantitate txikiekin egiten diren era horretako lanak.
f) Animalietan eta haietatik
eratorritako produktuetan zenbait gai eta hondakin ba ote den kontrolatzea,
indarrean dauden arauei jarraiki.
149. Artikulua - Subjektu
pasiboa
1. Tasa hauen subjektu pasiboak aurreko
artikuluan azaldutako lanak egiten diren lokaletako titularrak dira, pertsona
fisiko nahiz juridikoak.
2. Subjektu pasiboek tasaren zenbatekoa
igaroaraziko dute, faktura bidez, zerbitzua eskatu duten pertsonen gainera edo
tasaren gai diren lanak eskatu dituztenen gainera. Horiek, ondoren,
Administrazio Orokorraren kontuan sartu beharko dute diru hori, betiere,
erregelamenduz ezarriko den eran.
Baldin eta interesatuak, hiltzeko, besteren bati ganadu bizia
erosten badio, aurreko artikuluko 2. idatz-zatiko f) letrako kontzeptuari
dagokion tasaren zenbatekoa eskatu ahal izango dio saltzaileari.
150. Artikulua - Tasa
kobratzeko arduradunak
Hona hemen zein diren tasa
kobratzeko arduradun subsidiarioak: sozietateetako administratzaileak;
porrotetako, lehiaketetako eta sozietateetako sindikoak, kontu-hartzaileak edo
likidatzaileak, bai eta, oro har, tasa ordaintzeko betebeharra sortzen duten jardueren
ikuskatze- eta kontrol-lanetan jarduten diren erakundeetakoak.
151. Artikulua - Noiz
sortzen den tasa ordaintzeko betebeharra
1. Tasa ordaintzeko betebeharra sortuko da
animalien eta haietatik eratorritako produktuen ikuskatze eta osasun-kontroleko
jarduerak egiten diren unean bertan; hala ere, albaitaritza-zerbitzuak eskatzen
dituena subjektu pasiboa edo interesatua bada, aldez aurretik ordaintzeko
eskatuko da.
2. Leku berean, interesatuak eskatuta, egiten
badira animaliak hil, zatikatu eta biltegiratzeko lanak, edo jarduera horietako
bi egiten badira elkarren jarraian, prozesuaren hasieran zehaztuko da tasaren
zenbatekoa, era metatuan, edozein dela ere dagozkion kuotak sortzeko unea; hala
ere, kapitulu honetan likidazioak metatzeari buruz ezarritako arauak bete
beharko dira.
152. Artikulua -
Zergapeko egitatea non gauzatzen den
1. Zergapeko egitatea Euskadiko lurraldean egin
dela ulertuko da, baldin eta lurralde horretan kokatzen bada animalien hiltegia
edo instalazioa, lokal horietan zatikatzen badira gorpuzkiak, bertan
biltegiratzen badira haragiak edo bertan kontrolatzen badira animalietan eta
beren eratorrietan daudekeen zenbait gai eta hondakin.
2. Etxeko hegazti bizien osasun-egoera
jatorrizko ustiategian ikuskatzen denean, ustiategian bertan kobratuko da
ikuskatze horri dagokion kuota, eta
ondorengo artikuluan zehazten den kuotaren % 20 izango da.
153. Artikulua - Haragi
freskoak eta untxi zein ehizako haragi freskoak ikuskatzeagatik eta haien
osasun-kontrolak egiteagatik ordaindu beharreko tasaren kuota
1. Honako eragiketa hauengatik eskatuko zaio
kuota zergapekoari:
a) Animaliak hiltzen direnean.
b) Gorpuzkiak zatikatzea.
c) Biltegiratzea kontrolatzea.
Hala eta guztiz ere, abereak hil, zatikatu eta bildu leku berean
egiten direnean, jaso beharreko tasaren zenbateko osoan hiru urratsen kuotak
bilduko dira, hurrengo artikuluan zehazten den moduan.
2. Hiltegietan egindako hilketetan subjektu
pasiboari eskatu beharreko kuotak hildako abere-kopuruaren arabera likidatuko
dira.
3. Hil aurreko eta hil osteko ikuskapen eta
osasun-kontrolari, egindako eragiketen agiri bidezko kontrolari eta gorpuzkiak,
erraiak eta hondarrak zigilatzeari dagozkion zerga-kuotak, hiru eragiketa
horiei batera dagozkienak, behar bezalako baimena duten tegietan edo
instalazioetan hiltzen den animalia bakoitzeko ezartzen dira, ondorengo taula
honetan zehaztutako zenbatekoen arabera (eurotan):
Abere mota Aberea
hiltzeari dagokion kuota
C1.1 Behikia.
C1.1.1 218 kiloko edo gehiagoko behia (gorpuzkiaren
pisua): .................... 1,986225
C1.1.2 218 kilotik beherako txahalak
(gorpuzkiaren pisua): ........................ 1,103458
C1.2 Azazkal bakarrekoak/zaldia.
C1.2.1 Zaldia:.............................................................................................. 1,943313
C1.3 Txerriak eta basurdeak.
C1.3.1 Saltzeko
txerriak eta basurdeak, gorpuzki eran 25 kilo edo gehiago dituztenak:. 0,570120
C1.3.2 Esneko
txerriak eta basurdeak, gorpuzki eran 25 kilo baino pisu gutxiago dutenak 0,220692
C1.4 Ardiak, ahuntzak eta beste hausnarkari
batzuk.
C1.4.1 18 kilotik gorakoak (gorpuzkia): ...................................................... 0,220692
C1.4.2 12 eta 18 kilo artekoak (gorpuzkia): ................................................ 0,153258
C1.4.3 12 kilotik beherakoak (gorpuzkia): ................................................... 0,073564
C1.5 Etxeko hegaztiak, untxiak eta ehiza xehea.
C1.5.1 Hegazti heldu astunak, untxiak eta lumadun eta iledun ehiza
xehea, gorpuzkia 5 kilotik gora duena: 0,017778
C1.5.2 Eskortako hegazti gazteak, gizentzekoak, eta untxiak eta
lumadun eta iledun ehiza xehea, gizentzekoak, 2,5 eta 5 kilo bitartekoak
(gorpuzkia): ......................................... 0,008582
C1.5.3 Haragitako oilasko eta oiloak eta eskortako hegazti gazteak,
gizentzekoak, eta untxiak eta lumadun eta iledun ehiza xehea, 2,5 kilotik
beherakoak (gorpuzkia):................. 0,004291
C1.5.4 Aurrerako oiloak:.............................................................................. 0,004291
C1.6 Haztegian hazitako ehiza.
C1.6.1 Ugaztunak, 218 kilokoak edo gehiagokoak
(gorpuzkia): ................. 1,943313
C1.6.2 Ugaztunak, 218 kilotik beherakoak
(gorpuzkia): .............................. 1,103458
C1.6.3 Hegaztiak, 5 kilotik gorakoak (gorpuzkia):
....................................... 0,017778
C1.6.4 Hegaztiak, 2,5 eta 5 kilo bitartekoak
(gorpuzkia): ............................ 0,008582
C1.6.5 Hegaztiak, 2,5 kilotik beherakoak
(gorpuzkia): ................................. 0,002759
4. Zatikatze- eta
biltegiratze-lanetarako, tona-kopuruaren arabera ezarriko da kuota. Hala,
zatikatze-lanetarako, haragiak zatikatu aurretik duen benetako pisua hartuko da
erreferentziatzat, hezurrak ere barne direla.
5. Zatikatze-geletako
ikuskapenei eta osasun-kontrolei dagokien kuota, gorpuzkietatik lorturiko
atalei etiketa jartzea eta markatzea barne, 1,36 euro izango da tona metrikoko.
6. Biltegiratze-lanak
ikuskatu eta kontrolatzeari dagokion kuota (93/118/EE Zuzentarauaren
eranskinean aurreikusitako garapena gauzatu izanagatik ezartzen diren unetik)
1,36 euro izango da tona metrikoko.
154. Artikulua - Likidazioak metatzeari buruzko arauak
Ordaintzeko betebeharra sortzearen urrats guztiak edo batzuk
tegi berean batzen direnean, kasuan-kasuan sorturiko kuotak metatu egin beharko
dira. Honela egingo da metatze hori:
a) Hiltze-, zatikatze- eta biltze-lanak tegi berean egiten direnean,
edo zatikatzea eta biltegiratzea, hiltzea eta zatikatzea, edo hiltzea eta
biltegiratzea tegi berean egiten direnean, ikuskatzeari eta osasun-kontrolari
dagokion kuota ordaintzeko betebeharra abereak hiltzeagatik baizik ez da
sortuko.
b) Tegi berean zatikatu eta bildu baino ez bada egiten, ikuskatzeari
eta osasun-kontrolari dagokion kuota ordaintzeko betebeharra zatikatzeagatik
baizik ez da sortuko.
155. Artikulua - Abere biziengan eta horietatik
eratorritako produktuetan zenbait gai eta gai horien hondakinak ba ote diren
ikertzeko osasun-kontrolak egiteagatik ordaindu beharreko tasaren zerga-kuota
1. Hiltzeko abereetan eta
haien haragietan zenbait gai eta zenbait hondakin ba ote diren ikertzeko egin
beharreko osasun-kontrolengatik ordaindu beharreko tasaren kuotak honako taula
honen arabera zehaztuko dira (eurotan):
Abere mota Hondakinak
ikertzeagatik ordaindu beharreko kuota, unitateko
C2.1 Behikia.
C2.1.1 218 kiloko edo gehiagoko behia
(gorpuzkiaren pisua):.............. 0,337168
C2.1.2 218 kilotik beherako txahalak
(gorpuzkiaren pisua):.................. 0,232952
C2.2 Azazkal
bakarrekoak/zaldia.
C2.2 1 Zaldia:................................................................................................. 0,196170
C2.3 Txerriak eta
basurdeak.
C2.3.1 Saltzeko
txerria, 25 kilokoa edo gehiagokoa, eta basurdeak (gorpuzkia): 0,098085
C2.3.2 Esneko
txerriak eta basurdea, 25 kilo baino pisu txikiagokoak, gorpuzki-eran (2
bakoitzeko edo zatiki bakoitzeko) ............................................... 0,025747
C2.4 Ardiak,
ahuntzak eta beste hausnarkari batzuk.
C2.4.1 18 kilotik gorakoak
(gorpuzkia): ................................................ 0,024521
C2.4.2 12 eta 18 kilo artekoak
(gorpuzkia): ......................................... 0,019617
C2.4.3 12 kilotik beherakoak
(gorpuzkia): ............................................ 0,008582
C2.5 Etxeko
hegaztiak, untxiak eta ehiza xehea.
C2.5.1 Etxeko
hegaztiak, untxiak eta ehiza xehea................................... 0,002146
C2.6 Haztegian
hazitako ehiza.
C2.6.1 Ugaztunak, 218 kilokoak edo
gehiagokoak (gorpuzkia):............ 0,337168
C2.6.2 Ugaztunak, 218 kilotik
beherakoak (gorpuzkia): ....................... 0,232952
C2.6.3 Hegaztiak: ................................................................................. 0,002146
2. Akuikulturako produktuetan zenbait
substantzia eta hondakin kontrolatzeagatik, 0,098085 euroko kuota eskatuko da
tonako.
Esnean eta esnekietan utzitako substantziak eta hondarrak
ikertzeagatik, lehengai gisa erabilitako mila litro esne gordin bakoitzeko 0,019617
euroko kuota sortuko da.
Arrautzakietan eta eztian utzitako substantzia eta hondarrak
ikertzeagatik, 0,019617 euroko kuota eskatuko da tonako.
156. Artikulua - Tasa likidatu eta diru-sarrera eginez
ordaintzea
1. Tasak ordaintzera beharturik
dauden subjektu pasiboek interesatuen gainera igaroaraziko dituzte, haiei eman
beharreko fakturan tasaren zenbateko osoa kargatuz, eta aurreko artikuluetan
esandakoaren arabera egingo dituzte likidazioak.
2. Likidazio horiek
liburu ofizial baten jaso beharko dira, horretarako gaituriko eta Osasun Sailak
baimendutako liburu ofizial batean, alegia. Betebehar hori bete ezik, tributuen
arloko zigorra ezarriko da; eta hori ez da eragozpen izango ustiategien
titularrek osasunaren arloan izandako jokabideak tipifikatu eta zigortzeko,
baldin eta hala badagokie.
3. Tasen kuotei
dagokien diru-sarrera egiteko, autolikidazioa egin beharko du subjektu
pasiboak, arauz ezarritako moduan eta epeetan.
4. Abere-hiltegien
titularrek honako kopuru hauek kendu ahal izango dituzte kuotatik hildako abere
bakoitzeko, langile laguntzaileen kontzeptuagatik (eurotan):
D1 Behia.
D1.1 Behia, 218
kilokoa edo gehiagokoa (gorpuzkia): .............................. 0,766290
D1.2 Txahala, 218
kilotik beherakoa (gorpuzkia): ..................................... 0,527208
D2 Azazkal
bakarrekoak/zaldia.
D2.1 Zaldia. .............................................................................................. 0,429123
D3 Txerriak eta
basurdeak.
D3.1 Saltzeko
txerriak eta basurdeak, 25 kilokoak edo gehiagokoak (gorpuzkia): 0,220692
D3.2 Esneko
txerriak eta basurdeak, 25 kilotik beherakoak (gorpuzkia): ... 0,061303
D4 Ardiak, ahuntzak
eta bestelako hausnarkariak.
D4.1 18 kilotik
gorakoak (gorpuzkia): ....................................................... 0,055173
D4.2 12 eta 18 kilo
artekoak (gorpuzkia): ................................................ 0,044751
D4.3 12 kilotik
beherakoak (gorpuzkia): ................................................... 0,019617
D5 Eskortako
hegaztiak, untxiak eta ehiza xehea.
D5.1 Etxeko
hegaztiak, untxiak eta ehiza xehea: ........................................ 0,001533
D6 Haztegian
hazitako ehiza.
D6.1 Ugaztunak, 218
kilo edo gehiagokoak(gorpuzkia): .......................... 0,766290
D6.2 Ugaztunak, 218
kilotik beherakoak (gorpuzkia): .............................. 0,527208
D6.3 Hegaztiak: ........................................................................................ 0,001533
5. Autokontrolerako
sistemak dituzten abere-hiltegiek kenkariak kendu ahal izango dituzte kuotatik,
autokontrolerako sistemaren funtzionamendu-kostuarengatik.
Hala, kenkaria kalkulatzeko, hildako abere bakoitzerako honako
kopuru hauek aplikatu ahal izango dira (eurotan):
D1 Behia.
D1.1 Behia, 218
kilokoa edo gehiagokoa (gorpuzkia):.............................. 1,149435
D1.2 Txahala, 218
kilotik beherakoa (gorpuzkia): .................................... 0,797139
D2 Azazkal
bakarrekoak/zaldia.
D2.1 Zaldia: ............................................................................................. 0,695179
D3 Txerriak eta
basurdeak.
D3.1 Saltzeko
txerriak eta basurdeak, 25 kilokoak edo gehiagokoak (gorpuzkia): 0,331038
D3.2 Esneko
txerriak eta basurdeak, 25 kilotik beherakoak (gorpuzkia): ... 0,104211
D4 Ardiak, ahuntzak
eta bestelako hausnarkariak.
D4.1 18 kilotik
gorakoak (gorpuzkia): ....................................................... 0,085518
D4.2 12 eta 18 kilo
artekoak (gorpuzkia): ................................................ 0,067127
D4.3 12 kilotik
beherakoak (gorpuzkia): ................................................... 0,033349
D5 Eskortako
hegaztiak, untxiak eta ehiza xehea.
D5.1 Etxeko
hegaztiak, untxiak eta ehiza xehea: ........................................ 0,002453
D6 Haztegian
hazitako ehiza.
D6.1 Ugaztunak, 218
kilo edo gehiagokoak(gorpuzkia): .......................... 1,149435
D6.2 Ugaztunak, 218
kilotik beherakoak (gorpuzkia): .............................. 0,797139
D6.3 Hegaztiak: ........................................................................................ 0,002453
6. Artikulu honetan
aurreikusten diren kenkariak aplikatzeko, Administrazioan osasunaren arloan
eskumena duten organoek aurreko idatz-zatietan aipatzen diren betebeharrak
betetzen diren edo ez adierazi behar dute aldez aurretik, eta adierazpen hori
eskatuko da.
157.
Artikulua - Salbuespenak eta hobariak
Aurreko
artikuluetan jasotako arauen arabera egindako likidazioetatik ateratzen diren
kuotak direla-eta ez da emango ez salbuespenik ez hobaririk, zein ere den
ustiategien titularra edo non ere kokatzen diren ustiategi horiek.
158.
Artikulua - Arau gehigarriak
Haragia
zuzenean nahiz zeharka esportatu izanagatik ez da tasaren zenbatekoa itzuliko.
III. KAPITULUA
OSASUN PUBLIKOKO LABORATEGIEN ZERBITZUENGATIK ORDAINDU
BEHARREKO TASA
159.
Artikulua - Zergapeko egitatea
Tasa
honen zergapeko egitatea Osasun Saileko osasun publikoko laborategiek beren
zerbitzuak ematea da.
160.
Artikulua - Subjektu pasiboa
Zergapeko
egitate diren zerbitzuak jasotzen dituzten pertsona fisiko nahiz juridikoak
izango dira tasa honen subjektu pasiboak.
161.
Artikulua - Noiz sortzen den tasa ordaintzeko betebeharra
Zerbitzua
ematen den unean sortuko da tasa ordaintzeko betebeharra. Halere, zerbitzua
interesatuak eskatuta ematen denean, eskabidea egiten den momentuan eska
daiteke tasa ordaintzea.
162.
Artikulua - Kuota
Tarifa
honen araberakoa izango da tasaren zenbatekoa (eurotan):
1 Mikrobiologia
1.1 Mikroorganismo
adierazgarrien kontaketa. Parametro bakoitzagatik:........... 10,63
1.2 Patogenoak
aberastea eta identifikatzea. Horietako bakoitzagatik:................ 26,89
1.3 Mikroorganismoen
serotipoa zehaztea. Horietako bakoitzagatik:.................. 10,72
1.4 Mikroskopio
bidezko behaketak.
1.4.1 Fresko dagoela
aztertzea:...................................................................... 3,35
1.4.2 Tindatu eta
aztertzea:............................................................................ 4,94
1.4.3 Eremu ilunean
egindako azterketa:........................................................ 4,28
1.5 Berariazko
parasitologia-teknikak:
1.5.1 Bizkarroi-elementuen
kontzentrazioa:.................................................. 10,07
1.5.2 Bizkarroi-elementuen
kontaketa:.......................................................... 10,07
1.5.3 Bestelako
identifikazio-teknika bakoitzeko:........................................... 15,00
1.6 Antibiograma: 15,00
1.7 Inmunologia-teknikak.
1.7.1 Elektroforetikoak:................................................................................ 34,39
1.7.2 Inmunofluoreszentzia:......................................................................... 15,00
1.7.3 Enzimo-inmunoanalisi
heterogeneoa (ELISA):...................................... 19,38
1.7.4 Enzimo-inmunoanalisi
homogeneoa:..................................................... 4,28
1.7.5 Zehaztu gabeko
beste tekniketako bakoitzagatik:................................ 38,55
1.8 Proba
biologikoak.
1.8.1 Bizidunean
egindako saioa:................................................................. 48,25
2 Fisiko-kimikoa
2.1 Tresnarik gabeko teknikak
2.1.1 Destilazioa:.......................................................................................... 11,76
2.1.2 Lurrungailu
birakariaren bidezko destilazioa:....................................... 15,64
2.1.3 Dekantazio-inbutuarekin
erauztea:...................................................... 15,00
2.1.4 Soxhlet
bidez erauztea:........................................................................ 30,29
2.1.5 Solido/likido
erauzketa:....................................................................... 16,82
2.1.6 Aldi
solidoan egindako matrize-barreiatzea:........................................ 34,39
2.1.7 Mineralizazioa:.................................................................................... 17,70
2.1.8 Geruza
fineko kromatografia edo paper-kromatografia:..................... 21,82
2.1.9 Zutabe-kromatografia:........................................................................ 25,20
2.1.10 Grabimetria:................................................................................... 15,00
2.1.11 Bolumetria:........................................................................................ 6,25
2.2 Tresna bidezko teknikak:
2.2.1 Refraktometria:................................................................................... 6,25
2.2.2 Reflektometria:.................................................................................... 6,25
2.2.3 Potentziometria:................................................................................ 10,07
2.2.4 Turbidimetria:...................................................................................... 6,25
2.2.5 Konduktimetria:.................................................................................. 6,25
2.2.6 Espektrofotometria ultramorea/ikuskorra:......................................... 12,57
2.2.7 Gasen
kromatografia. Detektatzeko sistema bakoitzagatik, masa-espektrometria salbu................................................................................................. 41,95
2.2.8 Gasen kromatografía / masa-espektrometria:................................ 100,05
2.2.9 Xurgaketa atomikoaren espektrofotometria:...................................... 28,26
2.2.10 Xurgaketa atomikoaren espektrofotometria / Zeeman efektua:.......... 41,95
2.2.11 Proper infragorrian (NIRA) xurgatze bidez
egindako azterketa automatizatua. Parametro bakoitzeko: 16,82
2.2.12 Bereizmen
handiko geruza mehean egindako kromatologia (HPTLC): 50,02
2.2.13 Kromatologia likidoa egitea detektagailu arruntarekin:...................... 71,47
2.2.14 Kromatografia likidoa egitea diodo-detektagailuarekin:.................. 112,56
2.2.15 Ioizko
kromatografia:........................................................................ 41,95
2.2.16 Infragorriaren espektrofotometria:.................................................... 33,61
2.2.17 ICP-Masak:...................................................................................... 64,22
3 Analisi-sortak.
Urak
3.1 Uraren
erabateko analisi fisiko, kimiko eta bakteriologikoa, plagizidak,
erradioaktibitatea, hidrokarburoak eta trihalometanoak salbu:.............................................. 445,86
3.2 Uraren analisi "kontrol" fisiko,
kimiko eta bakteriologikoa:........................... 37,74
3.3 Uraren "edateko uren araztegiaren
irteera" analisi fisiko, kimiko eta bakteriologikoa: 139,94
3.4 Uraren "iturri" analisi fisiko,
kimiko eta bakteriologikoa:............................ 108,38
3.5 Hondakin-uren analisia, oinarrizko multzoa, ondorengo hauek
sarturik: materia esekia, DBO, DQO, pH, konduktibitatea, anioi bat eta katioi
bat:................................... 47,87
3.6 DBO, DQO. Horietako bakoitzagatik:........................................................ 16,82
3.7 Uraren erabateko analisi fisiko eta kimikoa, plagizidak,
erradioaktibitatea, hidrokarburo aromatiko poliziklikoak eta trihalometanoak
salbu:.................................. 413,22
3.8 Uretan dauden plagiziden analisia, organofosforatuak,
organokloratuak, triazinak: 195,75
3.9 Uretan
dagoen erradioaktibitatearen analisia, guztizko alfa eta beta:....... 130,50
3.10 Uretan dauden hidrokarburo aromatiko
poliziklikoen analisia:................. 145,00
3.11 Uraren "kontrola" analisi fisiko eta
kimikoa:................................................ 20,92
3.12 Uraren "edateko uren araztegiaren irteera" analisi fisiko
eta kimikoa:.......... 85,14
3.13 Uraren
"iturri" analisi fisiko eta kimikoa:...................................................... 91,56
3.14 Uraren analisi
"kontrol" bakteriologikoa:..................................................... 16,82
3.15 Uraren "edateko uren araztegiaren irteera" analisi
bakteriologikoa:............. 54,80
3.16 Uraren "iturri" analisi
bakteriologikoa:......................................................... 16,82
3.17 Hemodialisi-uraren
gutxienezko analisia (aluminioa, fluoroa, heterotrofoen kontaketa eta
Pseudomona aeruginosa):.................................................................... 81,28
3.18 Hemodialisi-uraren erabateko analisia:.................................................... 362,67
3.19 Igerileku kloratuen analisia: 75,03
3.20 Igerileku elektrofisikoen analisia:................................................................. 93,79
3.21 Detergente anioiko, katioiko eta ez-ionikoak:............................................ 187,59
3.22 Halogeno organiko purgakorrak (AOX, POX, TOX):................................... 93,79
3.23 Trihalometanoak:....................................................................................... 75,03
3.24 N-Metil-karbamatoak:............................................................................. 143,82
3.25 Ditio-karbamatoak:.................................................................................... 68,78
Interesatuaren
eskariz egin beharreko analisia osatu ahal izateko laginak in situ hartu behar
izanez gero, tasaren zenbatekoari 25,07 euro gehituko zaio.
IV. KAPITULUA
FARMAZIA ARLOKO ESTABLEZIMENDU ETA ZERBITZUEI BURUZKO
ESPEDIENTEENGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASA
163.
Artikulua - Zergapeko egitatea
Tasa
honen zergapeko egitatea farmazia arloko establezimenduak eta zerbitzuak sortu,
abiarazi, lekuz aldatu, aldatu, eskualdatu eta ixteko izapidetze- eta
baimentze-zerbitzuak ematea da, administrazioak bere kabuz eman nahiz
interesatuaren eskariz eman (Euskal Autonomia Erkidegoko Ordenazio
Farmazeutikorako ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 3. artikuluan zehazten dira
zeintzuk diren establezimendu eta zerbitzu horiek).
164.
Artikulua - Subjektu pasiboa
Tasa
honen subjektu pasiboak zergapeko egitate diren zerbitzuak jasotzen dituzten
pertsona fisiko nahiz juridikoak izango dira.
165.
Artikulua - Noiz sortzen den tasa ordaintzeko betebeharra
Zerbitzua
ematen den unean sortuko da tasa ordaintzeko betebeharra. Halere, zerbitzua
interesatuak eskatuta ematen denean, eskabidea egiten den momentuan eska
daiteke tasa ordaintzea.
166.
Artikulua - Kuota
Tarifa
honen araberakoa izango da tasaren zenbatekoa (eurotan):
1 Farmazia-bulegoak.
1.1 Farmaziak irekitzeko eskabidea: ................................................................... 93,79
1.2 Tokiz aldatzeko eskabidea: ......................................................................... 250,11
1.3 Jabe-aldaketa:
1.3.1 Eskualdatzailearen
eskabidea: .......................................................... 437,70
1.3.2 Erosteko
aukera izateko eskabidea: .................................................. 218,85
1.3.3 Amortizazio-eskabidea: .................................................................... 406,44
1.4 Obrak egiteko baimenaren eskabidea, obrak
farmazia-bulegoan sekzioa sortzeko ez badira: 250,11
1.5 Arduraduna, ordezkoa edo laguntzailea izendatzea:...................................... 50,02
1.6 Jarraitzeko ahalmenaren eskabidea: .......................................................... 218,85
1.7 Farmazia behin betiko ixteko eskabidea: .................................................... 312,65
2 Botikategiak.
2.1 Irekitzeko edo
ixteko eskabidea:.................................................................. 187,59
2.2 Tokiz aldatzeko
edo obrak egiteko eskabidea:............................................. 218,85
3 Lehen
mailako arreta emateko farmazia-zerbitzuak, ospitaleetako eta osasun- eta
gizarte-zentroetako farmazia-zerbitzuak eta botikategiak.
3.1 Irekitzeko
edo ixteko eskabidea:.................................................................. 312,65
3.2 Tokiz
aldatzeko edo obrak egiteko eskabidea:............................................. 218,85
3.3 Izendatzeak:................................................................................................. 50,02
4 Botikak
(gizakientzakoak, albaitaritzakoak), sendagaiak eta bestelako farmazi gaiak
banatzeko biltegiak.
4.1 Irekitzeko
edo ixteko eskabidea:.................................................................. 312,65
4.2 Tokiz
aldatzeko edo obrak egiteko eskabidea:............................................. 218,85
4.3 Izendatzeak:................................................................................................. 50,02
5 Albaitaritzarako
botikak saltzen dituzten abelazkuntzako erakunde edo elkarteak eta dendak.
5.1 Farmazi
zerbitzua irekitzeko edo ixteko eskabidea:...................................... 312,65
5.2 Farmazi
zerbitzua tokiz aldatzeko edo obrak egiteko eskabidea:................. 218,85
5.3 Izendatzeak:................................................................................................. 50,02
6 Botiketako
sekzioak.
6.1 Farmaziak
irekitzeko eskabidea:.................................................................. 312,65
7 Sendagai-pentsua
egiteko unitateak.
7.1 Irekitzeko
edo ixteko eskabidea:.................................................................. 312,65
7.2 Tokiz
aldatzeko edo obrak egiteko eskabidea:............................................. 218,85
V. KAPITULUA
OSASUN ZENTRO, ZERBITZU ETA ESTABLEZIMENDUEI BURUZKO
ESPEDIENTEENGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASA
167. Artikulua -
Zergapeko egitatea
Honako hau da
tasa honen zergapeko egitatea: administrazioak bere kabuz edo interesatuak
eskatuta, osasun-zentroak, -zerbitzuak eta -establezimenduak jartzeko baimenen
izapideak egitea; baimenetan funtsezko aldaketak egiteko izapideak egitea eta
jardunerako baimenak berritzeko behar diren izapideak egitea. Hain zuzen ere,
Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-arloko araudiak aipatzen ditu osasun-zentro,
-zerbitzu eta -establezimendu horiek guztiak.
168. Artikulua - Subjektu
pasiboa
Zergapeko
egitate diren zerbitzuak jasotzen dituzten pertsona fisiko nahiz juridikoak
izango dira tasa honen subjektu pasiboak.
169. Artikulua - Noiz
sortzen den tasa ordaintzeko betebeharra
Zergapeko
egitatea osatzen duten administrazio-zerbitzuak eskaintzen diren unean sortzen
da tasa ordaintzeko betebeharra. Halere, zerbitzua interesatuak eskatuta ematen
denean, eskabidea egiten den momentuan eska daiteke tasa ordaintzea.
170. Artikulua - Kuota
Tarifa honen
araberakoa izango da tasaren zenbatekoa (eurotan):
1 Osasun-zentroa,
-zerbitzua, edo -establezimendua jartzeko baimena eskatzea
1.C.1 Ospitaleak.......................................................................................... 1.402,00
1.C.2 Ospitalean
sartu gabeko osasun-asistentzia emateko
1.C.2.1 Mediku-kontsultak................................................................... 280,50
1.C.2.2 Osasun-arloko
beste profesional batzuen kontsultak .............. 280,50
1.C.2.3 Lehen mailako
arreta emateko zentroak .................................. 561,00
1.C.2.4 Zerbitzu
anitzetarako zentroak ................................................ 561,00
1.C.2.5 Zentro
espezializatuak
1.C.2.5.1 Hortz-klinikak........................................................ 841,50
1.C.2.5.2 Giza
ugalketa lagundurako zentroak.................... 841,50
1.C.2.5.3 Haurdunaldia
nahita eteteko zentroak .................. 561,00
1.C.2.5.4 Kirurgia
handi anbulatorioko zentroak.................. 841,50
1.C.2.5.5 Dialisi-zentroak..................................................... 841,50
1.C.2.5.6 Diagnosi-zentroak................................................. 561,00
1.C.2.5.7 Osasun-asistentziako
zentro ibiltariak .................. 561,00
1.C.2.5.8 Odol-transfusioko
zentroak................................... 841,50
1.C.2.5.9 Ehunen
bankuak................................................... 841,50
1.C.2.5.10 Osasun-azterketa
egiteko zentroak....................... 561,00
1.C.2.5.11 Osasun
mentaleko zentroak................................. 561,00
1.C.2.5.90 Beste
zentro espezializatu batzuk........................... 841,50
1.C.2.90 Ospitalean
sartu gabeko osasun-asistentzia emateko beste gune batzuk 561,00
1.C.3 Osasun-arloaz
besteko erakunde batean sartutako zerbitzuak.............. 561,00
1.E.3 Optikak................................................................................................. 841,50
1.E.4 Ortopediak............................................................................................ 841,50
1.E.5 Entzumenaren
protesirako establezimenduak........................................ 841,50
2 Jarduteko
baimenean funtsezko aldaketak egiteko eta baimena berritzeko eskabidea: aurreko
1. tarifan ezarritako zenbatekoaren % 50.
VI. KAPITULUA
OSASUN ARLOKO PUBLIZITATEARI BURUZKO ESPEDIENTEENGATIK
ORDAINDU BEHARREKO TASA
171. Artikulua - Zergapeko egitatea
Tasa
honen zergapeko egitatea osasun-arloko publizitateari buruzko izapideak eta
baimenak bideratzea da, Administrazioak bere kabuz nahiz interesatuak eskatuta.
Osasun-arloko publizitatea arautzen duen urriaren 15eko 550/1991 Dekretuan
arautzen dira izapide horiek.
172. Artikulua - Subjektu pasiboa
Tasa
honen subjektu pasiboak zergapeko egitate diren zerbitzuak jasotzen dituzten
pertsona fisiko nahiz juridikoak izango dira.
173. Artikulua - Noiz sortzen den tasa ordaintzeko
betebeharra
Zergapeko
egitate diren administrazio-zerbitzuak eskaintzen diren unean sortuko da tasa
ordaintzeko betebeharra. Halere, zerbitzua interesatuak eskatuta ematen denean,
eskabidea egiten den momentuan eska daiteke tasa ordaintzea.
174. Artikulua - Kuota
Tarifa
honen araberakoa izango da tasaren zenbatekoa (eurotan):
VII. KAPITULUA
OSASUN-PRODUKTUAK NEURRIRA FABRIKATZEKO LIZENTZIA
LORTZEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASA
175. Artikulua - Zergapeko egitatea
Honako
hau da tasa honen zergapeko egitatea: osasun-produktuak neurrira fabrikatzeko
lizentzia lortzeko izapideak egitea, administrazioaren kabuz edo interesatuak
eskatuta. Produktu horiek mediku espezialista batek idatziz eginiko aginduari
jarraituz fabrikatzen dira, berariaz. Idatzizko agindu horretan, medikuak,
ardura bere gain harturik, diseinuaren berariazko ezaugarriak zehaztuko ditu,
eta gaixo jakin batentzat baizik ez direla adieraziko.
176. Artikulua - Subjektu pasiboa
Tasa
honen subjektu pasiboak zergapeko egitate diren zerbitzuak jasoko dituzten
pertsona fisiko edo juridikoak dira.
177. Artikulua - Noiz sortzen den tasa ordaintzeko
betebeharra
Tasa
ordaintzeko betebeharra zergapeko egitatea osatzen duten
administrazio-jarduerak gauzatzen diren unean bertan sortuko da. Halere,
zerbitzua interesatuaren eskariz ematen denean, eskabidea egiten den unean eska
daiteke tasa ordaintzea.
178. Artikulua Kuota
Tasaren zenbatekoa 513,06 euro izango da.
VIII. TITULUA
ETXEBIZITZA ETA ERAIKUNTZA ALORREKO TASAK
I. KAPITULUA
BABES OFIZIALEKO ETXEBIZITZEI DAGOKIENEZ, KALIFIKAZIOAK ETA
ZIURTAPENAK EMATEKO ZERBITZUENGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASA
179. Artikulua - Zergapeko egitatea
Etxebizitzei
babes ofizialeko kalifikazioa eta ziurtapena esleitu aurretik eman beharreko
zerbitzuak dira tasa honen zergapeko egitatea, hain zuzen ere, proiektuak
aztertzea, ziurtapenak egiaztatzea eta obrak ikuskatzea.
180. Artikulua - Subjektu pasiboa
Babes
ofizialeko etxeen eraikuntza sustatzen duten pertsona fisiko eta juridikoak dira
tasa honen subjektu pasiboak, alegia, babes ofizialeko etxeen alde ezarritako
onurak eskatzen dituztenak edo halakotzat jotzeko ikuskatu edo kalifika
ditzatela eskatzen dutenak.
181. Artikulua - Noiz sortzen den tasa ordaintzeko
betebeharra
Zergapeko
egitate diren administrazio-jarduketak gauzatzen diren unean sortzen da tasa
ordaintzeko betebeharra. Hala ere, etxebizitzak behin behingoz babes
ofizialekotzat jotzeko eskaera aurkezten den unean eska daiteke tasa
ordaintzea.
182. Artikulua - Tasaren zenbatekoaren osagaiak
Babes
ofizialeko etxebizitza guztietarako karga-tasa babesgai den aurrekontu osoaren
% 0,07koa izango da. Babesgai den aurrekontua Babes Ofizialeko Etxebizitzei
buruzko Legea garatzeko Araudia onartzen duen uztailaren 24ko 2114/1968
Dekretuaren 5.h) artikuluan dago zehaztuta, eta, haren arabera, tasa ez da
aurrekontu horretan sartzen.
Lurren
eta egin beharreko hirigintza-lanen balioaren egiaztapenik eduki ezean, legez
zilegi den handiena hartuko da zerga-oinarritzat.
Prezio-gorabeherak,
obra-unitateen aldaketak edo aurrekontu gehigarriak direla-eta babesgai den
aurrekontu osoak gora egiten badu, behar diren likidazio osagarriak egingo
dira, ateratzen den gehikuntza oinarri hartuta.
183. Artikulua - Salbuespenak
Sustapen
publikoko babes ofizialeko etxebizitzen sustatzaileak salbuetsita egongo dira
tasa honetatik.
II. KAPITULUA
ERAIKUNTZAKO KALITATEAREN KONTROLERAKO LABORATORIOAREN
ZERBITZUENGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASA
184. Artikulua - Zergapeko egitatea
Tasa
honen zergapeko egitatea Eraikuntzako Kalitatearen Kontrolerako Laborategiaren
lanak eta saiakerak dira, bai interesatuen eskariz egindakoak, bai
Administrazioaren kabuz egindakoak.
185. Artikulua - Subjektu pasiboa
Zergapeko
egitate diren zerbitzuak edo lanak jasotzen dituzten pertsona fisiko nahiz
juridikoak dira tasa honen subjektu pasiboak.
186. Artikulua - Noiz sortzen den tasa ordaintzeko
betebeharra
Zerbitzua
ematen den unean sortuko da tasa ordaintzeko betebeharra. Hala ere, eskabidea
egiten den unean eskatu ahal izango da tasa ordaintzea.
187. Artikulua - Kuota
Tasa
hau Lege honen I. Eranskinean jasotako tarifaren arabera eskatuko da.
IX. TITULUA
INGURUMEN ALORREKO TASAK
I. KAPITULUA
HONDAKIN TOXIKO ETA ARRISKUTSUEI BURUZKO
INFORMATIKA-MATERIALA ETA KONTROL ETA ZAINKETARAKO AGIRIAK JASOTZEAGATIK
ORDAINDU BEHARREKO TASA
188. Artikulua - Zergapeko egitatea
Honako hau da tasa honen zergapeko egitatea: hondakin
arriskutsuen ekoizleen urteko aitorpena betetzeko behar diren informatika-gaiak
ematea eta hondakin horien kontrola eta zainketa egiteko agiriak ematea
(Hondakinen apirilaren 21eko 10/1998 Legeak eta lege hori garatzeko arauek
eskatzen dute betebehar horiek betetzea).
189. Artikulua - Subjektu pasiboa
Zergapeko egitate diren materiala edo dokumentuak jasotzen
dituzten pertsona fisiko zein juridikoak dira tasa honen subjektu pasiboak.
190. Artikulua - Noiz sortzen den tasa
ordaintzeko betebeharra
Zergapeko egitate diren zerbitzuak edo ondasunak hartzean
sortuko da tasa ordaintzeko betebeharra. Halere, eskabidea egiten den unean
ordaintzeko eskatu ahal izango da.
191. Artikulua - Kuota
Tasa honen kuota tarifa honen arabera eskatuko da (eurotan):
1 Hondakin
toxikoak sortzen dituztenen urteko adierazpena betetzeko
informatika-aplikazioaren kopia bakoitzeko: ........................................................................................... 9,35
2 Hondakin
toxikoak kontrolatzeko eta zaintzeko agiri bakoitzeko: .................... 0,29
X. TITULUA
GARRAIO, KONTSUMO ETA MERKATARITZA ALORREKO TASAK
I. KAPITULUA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAREN PORTUETAN EMATEN DIREN
ZERBITZU OROKOR ETA BEREZIENGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASA
192. Artikulua - Zergapeko egitatea
Tasa
honen zergapeko egitatea honako zerbitzu hauek ematea da:
a) T-1 tarifa. Itsasontziak.
Tarifa honen trukean, itsasontziak portuko urez, itsas seinaleez
eta balizez baliatu ahal izango dira, baita itsasotik portura iristea
ahalbidetzen duten obrez eta antolabideez ere. Halaber, portu hartzeko
eskubidea ere izango dute, adierazi zaien lekuan, moilaren kontra amarratuz,
lotune batean amarratuz edo aingura botata.
b) T-2 tarifa. Bidaiariak.
Tarifa honen trukean, bidaiariak portuaz baliatu ahal izango
dira, eta kaiak, pantalanak, lehorreko sarbideak, igarobideak eta itsas
geltokiak ere erabili ahal izango dira.
c) T-3 tarifa. Salgaiak.
Tarifa honen trukean, salgaiak garraia daitezke portuan zehar,
kai eta pantalanetatik, lehorreko sarbideetatik, igarobideetatik eta
manipulazio-guneetatik (biltzeko guneak eta biltegiak izan ezik).
d) T-4 tarifa. Itsas arrantzako ontzietarako zerbitzuak.
Tarifa honen trukean, portura iristea ahalbidetzen duten obrak
eta instalazioak baliatu ahal izango dituzte arrantza utzi ez duten
arrantza-ontziek. Itsasotik ekarritako arrantza freskorako ere baliatu ahal
izango dira obra eta instalazio horiek; arrantza-ontziak moilaren kontra edo
lotune batean amarratuta edo aingura botata egon ahalko dira bertan. Halaber,
arrainak manipulatzeko zonaz baliatu ahal izango dira, arraina sailkatzeko,
lehen salmentarako erakusketa egiteko eta merkaturatzeko, bai eta portuko
zerbitzu orokorrez ere.
e) T-5 tarifa. Kirol- eta jolas-ontzietarako zerbitzuak.
Tarifa honen trukean, kirol eta aisialdiko ontziak itsasotik
portura iristea ahalbidetzen duten obrez eta instalazioez baliatu ahal izango
dira. Halaber, seinalatu dieten moduan eta lekuan amarratzeko eskubidea ere
izango dute: moilaren kontra, lotune batean edo aingura botata. Bestalde,
eskifaiako kideek eta bidaiariek, behar den saria ordaindu ondoren, honako
hauek erabili izango dituzte: portuko kaiak, pantalanak, lehorreko sarbideak,
igarobideak eta, baleude, portuko agintaritzaren egonlekuak eta harrera-tokiak.
f) T-6 tarifa. Arku-garabien zerbitzua.
Tarifa honen barruan arku-garabi arrunten erabilera sartzen da,
ez ordea garabi espezializatuena.
g) T-7 tarifa. Biltegi, lokal eta eraikinak erabiltzea.
Tarifa honen trukean, baimen edo kontzesio-erregimenean
kudeatzen ez diren zabalguneak, zelaiak, aterpeak, estalpeak, biltegiak,
lokalak eta eraikinak eta dagozkien zerbitzu orokorrak erabili ahal izango
dira.
h) T-8 tarifa. Produktuez eta energiaz hornitzea.
Tarifa honen barruan, horni gisa emandako produktuen edo
energiaren balioa eta behar diren instalazioen erabilera sartzen da.
i) T-9 tarifa. Askotariko zerbitzuak.
Tarifa honen barruan, baskulak, arranpa-karroak, aparkalekuak
edo portuko beste edozein zerbitzu erabiltzea sartzen da.
Portuetako aparkaleku-zerbitzua kontzesio-erregimenean kudeatu
ahal izango da.
j) C-1 tarifa. Kontzesioak.
Tarifa honen trukean, portuko jabari publikoa okupatu edo
erabili ahal izango da kontzesio bidez.
k) A-1 tarifa. Baimenak.
Tarifa honen trukean, portuko jabari publikoa okupatu edo
erabili ahal izango da baimen bidez.
193. Artikulua - Subjektu pasiboa
Tasa
honen subjektu pasiboak honako pertsona fisiko edo juridiko hauek dira:
a) T-1 tarifan, tarifa honen peko zerbitzuak darabiltzaten
ontzi-jabeak edo beren ordezkariak edo ontzien kontsignatarioak.
b) T2 tarifan, portuetan itsasoratzen edo lehorreratzen diren
bidaiariak daramatzaten ontzien jabeak edo kontsignatarioak.
c) T-3 tarifan, zerbitzua darabilten itsasontzien jabeak edo
kontsignatarioak solidarioki, eta salgaia lehorretik lehorreko baliabide hutsez
sartu edo ateratzen denean, garraiobidearen jabeak. Tarifa ordaintzearen
erantzule subsidiarioak salgaiaren jabeak izango dira, edo beren baimena duten
ordezkariak, solidarioki.
d) T-4 tarifan, ontzi-jabea edo bere izenean lehenengo salmenta egiten
duena, solidarioki. Tarifaren zenbatekoa arrainen lehenengo eroslearen gainera
igaroaraziko da, eta horren berri adierazi beharko da, berariaz eta bereizita,
fakturan edo horren antzeko agirian. Eroslea beharturik geratuko da sari hori
ordaintzera. Tarifa ordaintzearen erantzule subsidiarioa arrantzaren lehenengo
eroslea izango da, baldin eta fakturan ez badu frogatzen tarifa bere gainera
igaroarazia izan dela eta ordaindu egin duela.
e) T-5 tarifan, ontzi-jabea edo bere baimena duen ordezkaria, eta,
subsidiarioki, kapitaina edo patroia.
f) T-6, T-7, T-8 eta T-9 tarifetan, dagozkien zerbitzuen
erabiltzaileak.
g) C-1 tarifan, administrazio-kontzesioaren titularrak.
h) A-1 tarifan, administrazio-baimenaren titularrak.
194. Artikulua - Noiz sortzen den tasa ordaintzeko
betebeharra
Noiz
ordaindu behar den tasa:
a) T-1 tarifan, ontzia portura sartzen denean, kaian loturik geratu
den edo aingura botatzeko lekua seinalatu zaion berdin diola.
b) T-2 tarifan, bidaiariak portutik igarotzen hasten direnean.
c) T-3 tarifan, salgaiak portutik igarotzen hasten direnean.
d) T-4 tarifan, arrantza ontziratzen, lehorreratzen edo ontziz
aldatzen hasten denean.
e) T-5 tarifan, itsasontzia portuko uretan sartzen denean.
f) T-6, T-7, T-8 eta T-9 tarifetan, dagokien zerbitzua erabiltzailearen
eskueran jartzen denean edo, bestela, zerbitzua ematen hasten denean.
g) C-1 tarifan, administrazio-kontzesioaren agiria ematen denean.
h) A-1 tarifan, administrazio-baimenaren agiria ematen denean.
195. Artikulua - Zergapeko egitatea
Tasa
likidatzeko oinarriak honako hauek dira:
a) T-1 tarifan, neurtze gordineko (GT) unitatea edo frakzioa, eta hiru
orduko aldiak edo frakzioa, gehienez ere lau aldi hogeita lau orduko.
b) T-2 tarifan, bidaiari-kopurua eta pasaiaren, trafikoaren eta eragiketaren
motak.
c) T-3 tarifan: salgaiaren, pisuaren, trafikoaren eta eragiketaren
motak.
d) T-4 tarifan, arrainaren lehenengo salmentak izan duen balioa eta,
hurrengoetan, portuko agintariek jarritakoa, arrain-mota horiek tasa
likidatzeko egunean edo aurreko egunetan izan duten batez besteko balioa
kontuan izanik.
e) T-5 tarifan, ontziaren guztizko luzera bider guztizko zabalera, eta
hortik ateratzen den eremua, metro karratutan. Baita kaian lotuta edo aingura
botata emandako aldia ere.
f) T-6 tarifan, ekipoa eskueran izandako epealdia eta haren
jasotze-indarra edo ahalmena.
g) T-7 tarifan, harturiko eremuaren zenbatekoa eta mota, eta
okupazio-aldia.
h) T-8 tarifan, horni gisa emandako unitateen kopurua.
i) T-9 tarifan:
a') Baskula: zenbat aldiz erabili den.
b') Arranpa-karroa: zenbat aldiz jaso eta jaitsi
den, ontzia zenbat egunetan egon den lehorrean, eta ontziaren erregistro
gordineko tonak eta luzera.
c') Aparkalekua: horretarako zehazturiko guneetan
egindako egonaldia, portuen arabera.
d') Gainontzeko zerbitzuetan, kasu bakoitzean
emandako zerbitzu-unitateen kopurua.
j) C-1 tarifan, portuko jabari publikoan okupaturiko eremua, metro
karratutan.
k) A-1 tarifan, erabilerak portuko jabari publikoko lursailak okupatzea
dakarrenean: harturiko eremua (metro karratutan) eta okupazioaren iraupena.
196. Artikulua - Kuota
Tarifa
honen araberakoa izango da tasaren zenbatekoa:
1. T-1 tarifaren zenbatekoa hauxe izango da:
1.1. Oro har.
Ontziak 0,044645 euro ordaindu behar du neurtze gordineko
unitateko edo horren frakzioko, 3 orduko aldi edo frakzio bakoitzeko, gehienez
ere 4 alditan egon daitekeelarik 24 orduko.
Ezinbesteagatik porturatu beharreko ontziei, tarifa honen
arabera legokiekeenaren erdia aplikatuko zaie, betiere portuko zerbitzuak
erabiltzen ez badituzte, ez industriakoak, ezta merkataritzakoak ere. Ez da
baldintza hori ezarriko itsasoan dabiltzanen bizitza zaintzea xede duten
zerbitzu-eskeetan; salbuetsita egongo dira.
1.2. Urtebetean 12 bider baino gehiagotan
porturatzen diren ontziei honako tarifa hauek aplikatuko zaizkie:
- 13.etik 24.era arteko sarraldietan: tarifa arruntaren % 85
- 25.etik 40.era arteko sarraldietan: tarifa arruntaren % 70.
- 41.etik aurrerakoetan: tarifa arruntaren % 50.
1.3. Nabigazio-linea erregularretan, eta erregular
izatearen kalifikazio hori urte bakoitzaren urtarrilaren 1a baino lehen
frogatzen bada portuko agintaritzan, honako hauek izango dira ontziei aplikatu
beharreko tarifak:
- 13. sarralditik 24.era artekoetan: tarifa arruntaren % 90
- 25. sarralditik 50.era artekoetan: tarifa arruntaren % 80.
- 51. sarralditik aurrerakoetan: tarifa arruntaren % 70.
1.4. Turismo-bidaldiak egiten dituzten ontziei
tarifa arrunta aplikatuko zaie, % 30 murriztuta.
1.5. Jardunean ez dauden ontziek; zainketarako
langileak baino ez dituztenek eta egiten, konpontzen edo desegiten daudenek T-1
tarifa aplikatuz gero legokiekeen zenbatekoaren % 50 ordainduko dute. Ontziaren
jardueraren etena hilabetetik gorakoa bada, aldez aurretik ordaintzeko eskatu
ahal izango da. Bi hilabetetik gorakoa bada, ordea, ez du izango inolako
murrizketarako eskubiderik, salbu eta ontzia egiten ari badira, kasu horretan
tarifa murriztua ordaintzen jarraituko baitute. Jardunik gabe lau hilabete
igaro ondoren, % 5eko gehikuntza metakorra izango dute hilero.
1.6. Badiako edo tokiko barne-trafikorako ontziek,
basea portuetan dutenek, dragek, ur-tanga ontziek, gangilek, gabarrek eta
antzekoek, pontoiek eta abarrek tarifaren % 25 ordainduko dute.
1.7. Kaian albotik lotuta dauden ontziei beste
batzuk lotzen bazaizkie, tarifaren erdia kobratuko zaie bigarren lerroan
daudenei.
1.8. Amarrak askatzeko edo lotunez aldatzeko agindua
jaso duen ontziak maniobra horiek atzeratzen baditu, agintaritza eskudunak ezar
diezazkion zigorrez gain, beste zenbateko hauek ere ordaindu beharko ditu:
- Lehenengo hiru egunetako bakoitzagatik edo zatikiagatik: 24 orduko
tarifari dagokion zenbatekoa.
- Hurrengo ordubete bakoitzeko: 24 orduko tarifa halako 5.
1.9. Edozein arrazoi dela-eta ontzi batek baimenik
gabe amarratzen badu, aurreko puntuan adierazitako tarifa berbera ordaindu
beharko du; horrek, hala ere, ez dio eskubiderik emango han irauteko, eta
amarrak askatu behar ditu hala agintzen diotenean, baita isunak ordaindu ere
jokabide horri hala badagokio.
1.10. Moilara muturretik lotutako ontziek eta
zerbitzuko ilabeetara edo buietara lotutakoek tarifa arruntaren erdia ordaindu
beharko dute.
1.11. Ostiral arratsaldeko 20etatik astelehen goizeko
8ak arte amarratzen duten ontziei (ordu horiek biak ere barne), eta jai
bezperako 20etatik jai ondoko hurrengo egun balioduneko 8ak arte amarratzen
dutenei (ordu horiek biak barne) T-1 tarifari 3 ordugatik dagokion
zenbatekoaren % 65 baizik ez zaie ordainaraziko, beti ere lanaldia jai osteko
egunean hastea aurreikusita badute.
Hobari horri heltzeko
nahia portuko agintaritzari jakinarazi behar zaio idatziz, ontzia sartu baino
lehenago.
2. T-2 tarifaren zenbatekoa hauxe izango da:
2.1. Bidaiari bakoitzeko (eurotan):
Bidaiari-kategoriak
Trafiko-mota III.
blokea II. blokea I. blokea
Badia edo tokikoa: 0,025512 0,051023 0,051023
Europako itsasbazterrean aritzen diren ontziak: 0,331655 0,988588 3,348444
Kanpokoa: 2,232296 5,612630 8,93
Badiako edo tokian bertako joan-etorrietan ontziratzean
ordainduko da tarifa.
Lagun bakarrarentzako edo birentzako geletako bidaiariei I.
multzoko tarifa ezarriko zaie; II. multzokoa hiru edo gehiagorentzako geletan
edo aretoko besaulkietan doazenei; eta III. multzokoa kubiertako bidaiariei.
2.2. Turismoko bidaiari gisa doazenei aurreko
taularen tarifa ezarriko zaie, baina % 30 murriztuta.
2.3. Bidaiari-kopurua, pasaia-mota edo trafiko-mota
modu zehaztugabean emanez gero, edo ezkutatuz gero, aurreko taulako tarifaren
bikoitza ezarriko zaio gaizki aitorturiko edo aitortu gabe utzitako partidari.
3. T-3 tarifaren zenbatekoa hauxe izango da:
3.1. Salgaien partida bakoitzari aplikatu beharreko
tarifa-zenbatekoak, pisu gordinaren tona edo horren frakzio bakoitzeko, eta
indarrean dagoen salgaien sailkapenari jarraiki dagokion multzoaren arabera,
ondoko taulan ematen dira (eurotan):
Tokikoa
edo badia,
Salgai-multzoa Ontziratzea edo ontzitik
ateratzea ontziratzea Ontzitik ateratzea
Lehenengoa: 0,108426 0,369923 0,599531
Bigarrena: 0,146693 0,535751 0,861029
Hirugarrena: 0,216852 0,797248 1,275598
Laugarrena: 0,306144 1,173550 1,881506
Bosgarrena: 0,433703 1,594497 2,551195
Salgaien artean,
petrolio-gaiak eta horien eratorriak, T-3 tarifa likidatze aldera, honela
sailkatuko dira:
Produktua Tarifa-multzoa
Petrolio ondu gabea: Lehenengoa
Gasolioa eta fuel-olioa: Bigarrena
Nahaslika, pikea eta petroliotik
ateratako galipota: Hirugarrena
Gasolinak, naftak eta petrolio
findua: Laugarrena
Baselina eta labaingarriak: Bosgarrena
Salbuespenez, itsasertzeko nabigaziorako gasolioari eta
fuel-olioari 0,293388 euroko tarifa aplikatuko zaie.
Itsasontzi handi eta txikiak zuzkitzearren, portura lehorretik
sartzen diren petrolio-gaiei ezarriko zaien tarifa ontziratze-eragiketan gai
berberei aplikatzen zaienaren erdia izango da.
Guztira tona bateko pisua izatera iristen ez diren partidei
ezarriko zaien zenbatekoa (200 kg-ko edo hortik gorako frakzio bakoitzeko) tona
bakoitzeko ordaindu beharko litzatekeenaren bostena izango da.
3.2. Igaroaldiko lanetako salgaien partida
bakoitzari ezarri beharreko tarifa-zenbatekoak ondoko taulan ematen dira
(eurotan), pisu gordinaren tona edo horren frakzio bakoitzeko, eta indarrean dagoen
salgaien sailkapenari jarraiki dagokien multzoaren arabera:
3.2.1 Itsasoko iragaitzako eragiketak:
Abiapuntua Europar
Batasunean Abiapuntua
atzerrian
Salgai-multzoa Azken helmuga Azken helmuga
Europar B. Beste herrialde bat Europar
B. Beste herrialde bat
Lehenengoa: 0,153071 0,299766 0,299766 0,605909
Bigarrena: 0,216852 0,433703 0,433703 0,861029
Hirugarrena: 0,318899 0,637799 0,637799 1,275598
Laugarrena: 0,471971 0,943943 0,943943 1,881506
Bosgarrena: 0,637799 1,275598 1,275598 2,551195
3.2.2 Lehorreko iragaitzako eragiketak:
Abiapuntua Europar
Batasunean Abiapuntua
atzerrian
Salgai-multzoa Azken helmuga Azken helmuga
Europar B. Beste herrialde bat Europar
B. Beste herrialde bat
Lehenengoa: 0,153071 0,369923 0,369923 0,369923
Bigarrena: 0,216852 0,535751 0,535751 0,535751
Hirugarrena: 0,318899 0,797248 0,797248 0,797248
Laugarrena: 0,471971 1,173550 1,173550 1,179928
Bosgarrena: 0,637799 1,594497 1,594497 1,594497
3.3. Ontziz aldatzeko lanetako salgaien partida bakoitzari ezarri beharreko
tarifa-zenbatekoak ondoko taulan ematen dira (eurotan), pisu gordinaren tona
edo horren frakzio bakoitzeko, eta indarrean dagoen salgaien sailkapenari
jarraiki dagokien multzoaren arabera:
Abiapuntua Europar
Batasunean Abiapuntua
atzerrian
Salgai-multzoa Azken helmuga Azken helmuga
Europar B. Beste herrialde bat Europar
B. Beste herrialde bat
Lehenengoa: 0,153071 0,299766 0,299766 0,599531
Bigarrena: 0,216852 0,433703 0,433703 1,881029
Hirugarrena: 0,318899 0,637799 0,637799 1,275598
Laugarrena: 0,471971 0,937565 0,937565 1,881506
Bosgarrena: 0,637799 1,275598 1,275598 2,583086
3.4. Itsasbazterretik ibiltzen diren ontziak urez
hornitzeko tarifa 3.1 puntuko taulako lehenengo multzokoaren % 20koa izango da.
3.5. Nazioarteko zirkulazio-erregimeneko trafikoan,
hots, salgaiak atzerriko portu batetik etorri eta, berriz ere, atzerriko beste
portu baterantz ateratzen direnean, portuko administrazioak 3.1 puntuko taulako
zenbatekoei zuzenketa-koefizienteak ezarri ahal izango dizkie urtero,
erabiltzaile bakoitzak daukan trafiko-bolumenaren arabera.
Edukiontzien
eraman-ekarrietan, gainera, edukiontzian garraiatzen diren salgai guztiak batez
beste dagokien multzokoak bailiran hartu ahal izango dira kalkuluak errazteko,
salgaien sailkapena kontuan harturik, eta batez besteko pisua izango balute
bezala, zama-unitate bakoitzeko. Garraio eta Herrilan Sailekoek bereziki
egiaztatu eta frogatu beharko dute bosgarrena ez den beste multzorik sortzen
den, non edukiontzi hutsak sartzen baitira, edo zama garbiaren batez besteko
pisua 10 tona baino gutxiagokoa den TEU bakoitzeko. Edonola ere, sail horrek
onartu behar ditu erregimen berezi hauek, T-3 tarifaren zenbatekoak
zehaztearren araudi bidez ezartzen diren irizpideak aintzat hartuz, eta
murrizketa ezingo da izan 3.1 puntuko taulan jasotako tarifa aplikatuz gero
legokiokeena baino % 50 handiagoa.
3.6. Europar itsasbazterreko nabigazioz garraiatzen
diren siderometalurgiako produktuei (Short Sea Shipping) % 35eko
murrizketarekin aplikatuko zaie T-3 tarifa.
4. T-4 tarifaren zenbatekoa hauxe izango da:
4.1. Oro har, zerga-oinarriaren % 2.
4.2. Bakailao berdeagatik eta ontzian bertan
industri prestakuntzaren hastapenak izan dituen arrain freskoagatik, tarifaren
% 50 ordainduko da.
4.3. Portuko uretan, moilatik pasa gabe, ontzitik
ontzira aldatutako arrain freskoagatik, tarifaren % 75 ordainduko da.
4.4. Portuko administrazioak baimena ematen badu
lehorretik portura arrain freskoa sartzeko, portuko instalazioak erabiltzearren
edo arraina enkantean saltzearren, tarifaren % 50 ordainduko da produktu
horiengatik, betiere T-4 tarifa edo baliokidea beste portu batean ordaindu
dutela frogatzen badute. Osterantzean, tarifa osoa ordaindu beharko dute.
4.5. Lehorreratu den, baina, edozein arrazoi
dela-eta, saldu ez den eta berriro ontziratu den arrain freskoagatik, tarifaren
% 25 ordainduko da. Kalkulua egiteko, egun horretan antzeko espezieen
salmentaren batez besteko prezioa hartuko da oinarri.
4.6. Tarifa hori ordaintzen duten arrantzuntziak ez
dira behartuta egongo gainerako tarifak, zerbitzu orokorretakoak, ordaintzera;
gehienez hilabetean egongo dira betebehar horretatik libre, zama lehorreratzen
edo ontzitik ontzira aldatzen hasi denetik. Epe hori luzatu egin daiteke
ezinbesteak eragindako geldialdiengatik (aldi bateko konponketak, kostaldeko
debekaldiak edo ohiko jarduerei buruzko lizentziak), baina eskudun agintaritzak
emandako ziurtagirien bidez frogatu behar da. Ezinbesteak eragindako geldialdia
luzea baldin bada, eskudun agintaritzak zehaztuko ditu lekuak aingura botata
geratzeko edo moilaren kontra loturik geratzeko, portuko beharrizanak eta
aukerak kontuan izanda. Edonola ere, geldialdia sei hilabete baino luzeagoa
denean, epe hori igarotzen denetik aurrera T-1 tarifaren % 100 ordainduko dute.
Geldialdia hamabi hilabete baino luzeagoa bada, hamahirugarren hilabetetik
aurrera tarifa % 2 gehituko da hileko, eta gehikuntza metatu egingo da gainera.
4.7. Arrantzuntziak aurreko baldintzan zehazturiko
tarifen pean dauden artean, ez dute ordaindu beharko T-3 tarifa
arrantza-kaietan edo berariaz egokitutako beste kai batzuetan beren
kontsumorako ontziratzen duten erregaiarengatik, hornidurarengatik, ontzi eta
arrantza-tresnengatik eta izotzarengatik eta gatzarengatik.
Portuko administrazioak arrainen
pisua, kalitatea eta espezieak egiaztatu ahal izango ditu, eta horren gastuak
tarifa ordaindu behar duenaren kontura izango dira.
4.8. Salmenta publikoko aretoetako titularrek T-4 tarifa
biltzen lagundu behar dute, hau da, beren instalazioetatik igarotako arrainen
ondorioz bildu beharreko dirua biltzen. Gero, jasotako diru-kopuru hori
Portuetako Lurralde Zerbitzuen diru-sarreren kontuetan sartu behar dute.
Halaber, hilero aitortu behar dituzte egindako likidazioak esandako zerbitzu
horietan, kontrola eta ikuskaritza egite aldera.
Aitorpen horietan honako xehetasun hauek jasoko dira:
- Ontzi-jabearen izena.
- Ontziaren izena eta matrikula.
- Saldutako edo, hala balitz, erretiratutako kopurua, espezieka.
- Salmentan iritsitako prezioa.
- Eroslearen izena.
- Ordaindutako tarifa.
Salmenta publikoko
aretoetako titularrek horrenbesteko bat jasotzeko eskubidea izango dute,
kobrantza-saria deiturikoa, egindako kudeaketagatik. Kobrantza-saria
zerga-oinarriaren % 0,5 izango da, eta tarifa honen deskontu berberak
aplikatuko dira.
5. T-5 tarifaren zenbatekoa hauxe izango da:
5.1. Oro har.
Modalitatea euro/m2-ko eta eguneko
Administrazioaren
ilabe edo ainguratze-seinalerik gabe edo ainguran jartzeko tresneriarik gabe: 0,031890
Administrazioaren
ilabe edo ainguratze-seinale edo ainguran jartzeko tresneria eta guzti 0,063780
Kaietan
lotuta: 0,076536
Pantalanetan
lotuta:
Urte osoa
edo epe luzeagoa kontratatzea: 0,095670
Urtebete baino
gutxiagorako kontratua: 0,140315
Ontzia instalazio finko
batean (lurrari atxikitako obra zibila) edo instalazio flotatzaile batean
lotzea moilaren kontra lotzearen pareko izango da, baldin eta instalazioak
ontziak bereizteko fingerrik ez badu eta ez badago ez ur ez
argindar-zerbitzurik.
5.2. Kirol-kai eraiki berrietan, pantalanari
amarratzeagatik ordaindu beharreko T-5 tarifaren zenbatekoa honako hau izango
da:
Amarratzea
alokatzea euro/m2-ko eta eguneko
Urtekoa
(urtebete osoa alokatzea edo urtebete baino gehiago alokatzea): 0,165828
Eskari
handiko denboraldian (gutxienez 30 eguneko alokatzea): 0,229607
Eskari
txikiko denboraldian (gutxienez 30 eguneko alokatzea): 0,127560
Iragaitzako ontzientzat
diren amara-lekuak alokatzea euro/m2-ko
eta eguneko
Eskari
handiko denboraldian: 0,433703
Eskari txikiko denboraldian: 0,267875
Horrelakoetarako, kirol-kai
eraiki berritzat joko da berariaz kirol-ontziek edo jolas-ontziek erabiltzeko
eraikitakoa edo izendatutakoa. Eskari handiko denboralditzat joko da maiatzaren
1etik irailaren 30a arte doana, eta eskari txikiko denboralditzat gainerako
guztia.
Ontzia instalazio finko batean
(lurrari atxikitako obra zibila) edo instalazio flotatzaile batean lotzea
moilaren kontra lotzearen pareko izango da, baldin eta instalazioak ontziak
bereizteko fingerrik ez badu eta ez badago ez ur ez argindar-zerbitzurik.
5.3. Moilaren edo pantalan flotatzaileen kontra
luzeran loturiko ontziei albotik lotzen zaizkienek aurreko taulan agertzen den
tarifaren % 50 ordainduko dute, hots, moilan lotzeagatik ordaintzen denaren
erdia.
5.4. Metro bat eta metro bi bitarteko sakonera
duten guneetan aingura botata edo lotuta dauden ontziei % 25eko murrizketa
egingo zaie, baina hurrengo baldintza hauek bete behar dituzte:
a) Ontziaren luzera 6 m baino laburragoa izatea.
b) Motorearen indarra 25 HPkoa baino txikiagoa izatea.
c) Tarifa hiruhilabeteka ordaintzea, aldez aurretik.
Murriztapen hau ez zaie ezarriko
pantalanetan amarratutako ontziei.
Sakonera metro bat baino gutxiagokoa
bada, % 50eko murrizketa aplikatuko da.
5.5. Ehuneko 75eko murrizpena egingo zaie
itsasaldiak direla-eta lehorrean geratzen diren plazetan dauden ontziei, eta
arrazoi beragatik itsasoan ibili ezinda geratzen direnei.
5.6. Portuko erakundearen lehorreko tokietan dauden
ontziei dagokienez, likidazioaren aldiko egunen % 25 izango dira tarifa
ordaindu beharrekoak, eta ez da begiratuko zenbat egunez ibili den itsasoan edo
eremuaz edo lokalaz baliatu izanagatik ordaindu beharreko T-7 eta T-9 tarifa ordaindu
den edo ez.
5.7. Portuaren kanpoaldean edo portuaren ondoko
aldean geratzen diren aisialdiko ontziei 5.1 arauaren tarifaren % 40 kobratuko
zaie, portuko zerbitzuen hurbiltasunetik edo erabileratik ateratzen duten
onuragatik, baina murrizketa hori bateraezina izango da arau hauetan jasotzen
den beste edozeinekin.
5.8. Bai ainguratze-zerbitzua bai amarratzekoa ere
portuko administrazioan eskatu behar dira. Osterantzean, tarifa bikoitza
ordainduko da, behar bezalako postua arauz eman arte. Horrez gain, isuna
jartzea ere badago indarrean dauden xedapenak hausteagatik.
Tarifa hori ordaintzeak ez du
kentzen ontzia askatzeko betebeharra, amarra-lekuz edo ainguratze-lekuz
aldatzekoa edo, areago, portutik ateratzekoa, eskudun agintaritzak
beharrezkotzat jo eta hala agintzen badu. Portutik atera behar izanez gero,
aldez aurretik ordaindutako okupazio-saria bakarrik berreskuratu ahal izango
du.
5.9. T-5 tarifa likidatzeko, hitzarmenak izenpetu
ahal izango dira klub edo elkarte nautikoekin, tokiko erakundeekin eta
bestelako elkargoekin kirol zein nautika-jarduerekin zerikusia dutenekin hain
zuzen. Edonola ere, 5.1 arauan ezarritako tarifak aplikatuko dira, eta hilero
ordainduko zaizkio portuko administrazioari, egindako likidazioari dagozkion
xehetasunak jasotzen dituen agiria aurkeztuz.
Aipaturiko hitzarmenetan
kobrantza-saria jarri ahal izango da. Jarriz gero, T-5 tarifagatik guztira
bildutakoaren % 15ekoa izango da.
5.10. Dagokion organismo ofizialaren agiriaren bitartez pentsiodun direla
egiaztatzen duten pertsonek, ontzia pantalanean amarratuta edukitzeagatik, %
75eko murrizketa izango dute T-5 tarifa honi buruzko aurreko zenbakietan
zehazten diren arauak aplikatzetik ateratzen den zenbatekoan, betiere,
amarratzeko baimena eman zaion ontzian nabigatzeko legez eskatzen den titulua
aurkezten badute.
Murrizketa hau ez zaie
aplikatuko zazpigarren zerrendan erregistratutako ontzi bat baino gehiago duten
jabeei, ezta sei metrotik gorako luzera duten ontziei ere.
5.11. Amarrak askatzeko edo lotunez aldatzeko agindua jaso duen ontziak
maniobra horiek atzeratzen baditu, agintaritza eskudunak ezar diezazkion
zigorrez gain, beste zenbateko hauek ere ordaindu beharko ditu:
- Lehenengo
hiru egunetako bakoitzagatik edo zatikiagatik: egun bateko tarifaren zenbatekoa
gehi horren % 50.
- Gainerako
egunengatik: egun bateko tarifaren bikoitza.
6. T-6 tarifaren zenbatekoa eta arku-garabien prezioa honako hau
izango da:
Garabien jasotze-ahalmena Balioa
ordu-erdia/euro
5 tona baino gutxiago:.......................................................................... 15,85
5 tona eta 12 tona bitartean:................................................................ 28,51
12 tona baino gehiago:......................................................................... 40,63
Tarifa hauek lan-egunetan
eta portuko agintaritzak jarduera horietarako ezarritako ohiko lanaldiaren
barruan emandako zerbitzuei baino ez zaizkie aplikatuko. Ohiko lanaldiaz kanpo
emandako zerbitzuei % 25eko errekargua ezarriko zaie. Errekargu horixe ezarriko
zaie jai-egunetan emandako zerbitzuei, eta gutxienez ordubete fakturatuko da
horrelako kasuetan.
7. T-7 tarifaren zenbatekoa hauxe izango da:
7.1. Pasagunea:
euro/m2-ko eta
eguneko euro/m2-ko
eta eguneko
Egunak Eremu estali
gabea Eremu
estalia
1etik
3ra: ----------- 0,076536
4tik
10era: 0,051023 0,102048
11tik
17ra: 0,076536 0,204095
18tik
30era: 0,204095 0,599531
31
baino gehiago: 0,529373 1,594497
7.2. Biltegiratze-gunea:
Estali
gabea: 0,044646 euro m2-ko
eta eguneko
Estalia: 0,108426 euro m2-ko
eta eguneko
8. T-8 tarifaren zenbatekoa kalkulatzeko, hornituriko unitateak
biderkatu behar dira unitatearen kostuaren prezioarekin, eta emaitzari % 50
gehitu.
9. T-9 tarifaren zenbatekoa hauxe izango da (eurotan):
9.1 Arranpa-karroak.
9.1.1 Igotzeagatik edo jaisteagatik.
50 EGTraino. Luzera-metro
bakoitzeko:................................................. 0,918430
51 eta 150 EGT bitartekoa.
Tona bakoitzeko: ...................................... 0,440081
150 EGTtik gora. Tona
bakoitzeko: ...................................................... 0,631421
9.1.2 Egonaldia, eguneko.
50 EGTraino. Luzera-metro
bakoitzeko:................................................. 0,459215
51 eta 150 EGT bitartekoa.
Tona bakoitzeko:....................................... 0,255119
150 EGTtik gora. Tona
bakoitzeko:....................................................... 0,414569
7. zerrendako ontziek
(kirol-ontziek) hurrengo zenbateko hauek ordaindu behar dituzte egunean,
luzerako metro bakoitzeko, egonaldi- egunen arabera:
0 egunetik 7 eguneraino:....................................................................... 0,459215
8 egunetik 10 eguneraino:..................................................................... 0,695200
11 egunetik 20 eguneraino:.................................................................. 1,071502
21 egunetik 30 eguneraino:.................................................................. 2,423635
9.1.3 Lehorreratze-arrapala.
Eguneko edo horren zati
bakoitzeko:...................................................... 0,784492
9.2. Aparkalekuak.
Euskal Autonomia Erkidegoaren
eskumen diren portuetan, ibilgailuen aparkamendua antolatuta eta araututa
badago, zenbateko hauek ordainduko dira:
Portuaren eragin-esparruan bizi
direnek (Portuen Zuzendaritzak ezarritako eragin-esparruan, alegia): 18,36 euro
urteko.
Mugatutako eremuak dituzten
portuetan:
Autoek: 0,77 euro orduko.
Kamioiek: 1,02 euro orduko.
Gainerako kasuetan: 3,06 euro
eguneko edo zatikiko.
Donostiako portuan: 54 euro urteko.
Portura sartzeko txartela
egiteagatik edo, galdu edo hondatuz gero, berria egiteagatik:
33 euro txartela magnetikoa bada.
6 euro txartela magnetikoa ez bada.
Portuko eremuan gaizki aparkatuta
dauden automobilak kentzeagatik: 45,90 euro.
9.3. Pisagailua, pisaldi bakoitzeko: 1,364890 euro.
9.4. Ontzia harea-zorrotadarekin garbitzea. Egun
edo egun-zati bakoitzeko: 63,78 euro.
9.5. Presioz garbitzeko makina. Ordu-erdi edo
horren zati bakoitzeko: 3,826612 euro.
10. C-1 tarifaren
zenbatekoa hauxe izango da:
10.1. Oro har.
euroak m2-ko
eta urteko / euroak
m2-ko eta urteko /
Portua/ Eraiki gabeko eremua / Eraikitako eremua
/
Armintza 7,91 15,82
Bermeo 10,56 21,11
Deba 7,91 15,82
Donostia-San Sebastián 10,56 21,11
Ea 7,91 15,82
Elantxobe 7,91 15,82
Getaria 10,56 21,11
Hondarribia 10,56 21,11
Lekeitio 7,91 15,82
Mundaka 7,91 15,82
Mutriku 7,91 15,82
Ondarroa 10,56 21,11
Orio 7,91 15,82
Plentzia 7,91 15,82
Zumaia 7,91 15,82
Hala eta guztiz ere,
baldin eta Administrazioak lehiaketak antolatzen baditu portuko jabari publikoa
okupatzeko edo modu pribatuan erabiltzeko kontzesioak esleitzeko, lehen
aipaturiko zenbateko horiek baino hobeak aurkeztu ahal izango dira
eskaintzetan, betiere lege honen 17. artikuluan ezarritakoa kontuan hartuz eta Ogasun
eta Herri Administrazio Sailak txostena egin ondoren Gobernu Kontseiluak
onartuta.
10.2. Kontzesio bidez esleitzen diren instalazioak
lurpean daudenean, eta, horri esker, lurrazalean ibiltzeko eragozpenik ez
badago, aplikatu beharreko tarifa eraiki gabeko eremuak okupatzeko tarifaren %
50ekoa izango da.
10.3. Okupazioaren xedea merkataritza edo industriako
jarduerak garatzea denean, eta ez badute zuzeneko loturarik portuko
eginkizunekin, aurreko taulako tarifari % 50 gehituko zaio.
10.4. Kontzesioaren xedea ur-eremu jakin bat
erabiltzea denean, tarifa eraiki gabeko eremuari dagokiona izango da.
10.5. Administrazio-kontzesioen zenbatekoak urtez
urte berrikusiko dira, eginkizun hori duen Legearen bidez egingo den
portu-zerbitzuen tasen eguneratzearen arabera.
Lehenago esleitutako
kontzesioak, kontzesio-tituluan prezioak berrikusteko klausula daukatenak,
aurreko paragrafoan ezarritakoaren arabera berrikusiko dira, baldin eta
klausula horrek lege hau aipatzen badu edo kontsumo-prezioaren indizea ez beste
adierazle bat aipatzen badu. Kontsumo-prezioen indizea aipatzen badu, indize
horrek izandako gorabeheren arabera berrikusiko dira.
10.6. Tasaren xedea izotz-fabrikak, arrainak jaso,
erakutsi, maneiatu edo saltzeko lonjak edota izozteko plantak badira, tarifaren
zenbatekoa eraikitako eremuaren okupaziorako ezarritakoaren % 50 izango da.
11. T-1 tarifaren zenbatekoa
honako hau izango da:
11.1. Lursail edo eremu bat urtebetea baino epe
laburrago batez okupatzeko baimena ematen denean, tarifa hauek aplikatuko dira:
Merkataritza- edo
industria-jarduera baterako denean:
a) Portuko jarduerekin zerikusia badu: 0,197717 euro m2-ko
eta eguneko.
b) Portuko jarduerekin zerikusirik ez badu: 0,389058 euro m2-ko
eta eguneko.
Merkataritza edo industri
jarduera baterako ez denean: 0,197717 euro m2-ko eta eguneko.
Baimendutako lursaila edo
eremuaren okupazioa urtebetetik gora luzatzen bada, urtetik gora jotzen duen
zatiari C-1 tarifako zenbatekoak aplikatuko zaizkio, baita horri dagozkion
gainerako arauak ere.
Hala eta guztiz ere,
baldin eta Administrazioak lehiaketak antolatzen baditu portuko jabari publikoa
okupatzeko edo modu pribatuan erabiltzeko baimenak esleitzeko, lehen aipaturiko
zenbateko horiek baino hobeak aurkeztu ahal izango dira eskaintzetan, betiere
lege honen 17. artikuluan ezarritakoa kontuan hartuz eta Ogasun eta Herri
Administrazio Sailak txostena egin ondoren Gobernu Kontseiluak onartuta.
197. Artikulua - Salbuespenak
1. Erretirodunen
ontziak salbuetsita egongo dira T-5
tarifatik, baldin eta erretiroduna izatea dagokion erakunde ofizialaren
ziurtagiri bidez frogatzen bada eta salbuetsi nahi den ontziaren legezko
nabigazio-titulua aurkezten bada.
Salbuespen hau ez da erabiltzekoa izango zazpigarren zerrendan
erregistraturiko ontzi bat baino gehiagoren jabe direnentzat, ez sei metrotik
gorako luzerako ontzietarako, ez eta, beren luzera dena dela, moila edo
pantalanei lotuta dauden besteetarako ere.
2. Arrantzale-kofradiek
eta produktoreen organizazioek ez dute C-1 tarifa ordainduko baldin eta
portu-jabari publikoko lursailak okupatzeko baimena eskatzen badute eta lursail
horietan izotz-fabrikak, arrainak jaso, erakutsi, maneiatu eta/edo saltzeko
lonjak, arraina izozteko edo biltegiratzeko plantak edo lanabesak gorde eta
konpontzeko sotoak eraiki eta ustiatu nahi badituzte.
Toki-administrazioko korporazioek ere ez dituzte C-1 eta A-1
tasak ordaindu behar ematen zaizkien kontzesio eta baimenengatik, baldin eta,
horien ustiaketatik, ez korporazioek ez bestek irabazirik ateratzen ez badute.
II. KAPITULUA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO
ZERBITZUEN ERABILTZAILE ETA KONTSUMITZAILEENTZAKO ERREKLAMAZIO-ORRIAK
ESKURATZEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASA
198.
Artikulua - Zergapeko egitatea
Tasa
honen zergapeko egitatea Euskal Autonomia Erkidegoan ematen diren zerbitzuen
erabiltzaileentzako eta kontsumitzaileentzako erreklamazio-orriak eskuratzea
da. Zerbitzuen artean daude, orobat, etxez etxeko zerbitzuak, ikuskizun publiko
eta jolas-jardueretakoak eta jatetxe eta ostalaritzakoak.
199.
Artikulua - Subjektu pasiboa
Tasa
honen subjektu pasiboak zergapeko egitate diren erreklamazio-orriak eskuratzen
dituzten pertsona fisiko nahiz juridikoak izango dira.
200.
Artikulua - Noiz sortzen den tasa ordaintzeko betebeharra
Erreklamazio-orriak
eskuratzen direneantxe sortuko da tasa ordaintzeko betebeharra; une horretantxe
eskatu ahal izango da tasa ordaintzea.
201.
Artikulua Kuota
Tasaren kuota 1,91 euro izango da erreklamazio-orrien sorta
bakoitzeko; sortak 50 orri hirukoitz izango ditu.
III. KAPITULUA
SALTOKI HANDIAK
IREKITZEKO BAIMENARENGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASA
202.
Artikulua - Zergapeko egitatea
Saltoki handiak ezarri, haien jarduera aldatu eta haiek
handitzeko baimena emateko zerbitzuak dira tasa honen zergapeko egitatea.
203. Artikulua - Subjektu pasiboa
Tasa honen subjektu pasiboak zergapeko egitate diren
baimentze-zerbitzuak jasoko dituzten saltokien jabeak izango dira, pertsona
fisikoak nahiz juridikoak izan.
204.
Artikulua - Noiz sortzen den tasa ordaintzeko betebeharra
Saltoki handiak ezarri edo handitzeko edo horien jarduera
aldatzeko administrazio-baimena ematen den unean sortuko da tasa hau
ordaintzeko betebeharra. Halere, eskabidea egiten den momentuan eska daiteke
tasa ordaintzea.
205.
Artikulua - Kuota
Hona hemen tasaren zenbatekoa (eurotan):
1.. Saltokitarako
baliatu edo handitu beharreko eremuaren m2 bakoitzeko: ....... 3,126465
2.. Saltokitarako
baliatzen den m2 bakoitzeko, eskabidea jarduera aldatzeko egiten
denean: ..................................................................................................................... 1,562333
Xedapen Iragankorra
Arrainak
sailkatzeko, lehenengoz saltzeko eta merkaturatzeko gune publikorik ez duten
portuetan, eta lan horietarako instalazio pribatuak erabili beharra dutenetan,
T-4 tarifarengatik ordaindu beharreko zenbatekoa, gune publikoak ezarri artean,
lege honetako 196. artikuluan ezarrita dauden arauak aplikatuz ateratzen den
kuotaren % 40 izango da.
Azken
Xedapenak
Lehenengoa. Tasak edo prezio publikoak
dituzten zerbitzuak Autonomia Erkidegoari eskualdatzen zaizkionean, Eusko
Jaurlaritzak, eskualdatze-dekretuak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian
argitaratu eta hurrengo sei hilabeteetan, lege honetan ezarritakoaren arabera
egokituko ditu tasa eta prezio publiko horien lege-araubideak, dagozkion
legegintza-ekimenak aurkeztuz.
Aurreko
lerroaldean ezarritakoa betetzeko onartzen diren arauak indarrean jarri arte,
Autonomia Erkidegoari eskualdatu zaizkion zerbitzuen tasek eta prezio publikoek
une horretara arte arautu dituzten arauen pean jarraituko dute.
Bigarrena. Baimena ematen zaio
Jaurlaritzaren Kontseiluari testu bategin honetan ezarritakoa garatu eta
gauzatzeko behar diren xedapenak eman ditzan, Ogasun eta Herri Administrazio
sailburuaren proposamenez eman ere.
Hirugarrena. Eusko Jaurlaritzak bere
web orrian izango ditu ikusgai, bai Euskal Autonomia Erkidegoko
Administrazioaren tasa eta prezio publikoei buruzko Legearen testu eguneratua,
bai indarrean dauden prezioen informazioa.