Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

1/2005 Legea, otsailaren 4koa, Lurzorua Ez Kutsatzeko eta Kutsatutakoa Garbitzekoa.

2005-02-04

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 2005/2/16, 32. zk.; EAO, 2011/11/14, 274. zk.

§ 269. 1/2005 LEGEA, OTSAILAREN 4KOA, LURZORUA EZ KUTSATZEKO ETA KUTSATUTAKOA GARBITZEKOA

 

ZIOEN ADIERAZPENA

 

       Lurzorua, gizakien baliabide naturalik gogokoenetakoa izanik, funtsezko osagaia da eta giza jarduera gehienen euskarri. Baliabide horrek funtzio askotarako balio duenez eta aukerak mugatuak direnez, gero eta handiagoa da lurraren erabileren arteko lehia, eta lurzoruaren hondamenaren arrazoi nagusietako bat ere lehia hori bera da.

 

       Urteetan lurzorua era desegokian erabili ondoren, lehenengo alarma-seinaleak agertu dira, eta erabilera horiek era iraunkorrean garatzeko bideak jartzea izango da etorkizuneko erronka, baliabide natural, urri eta berriztaezina arriskuan jarri gabe, ez baita erraz medeatzeko modukoa eta gero eta kalte handiagoa egiten baitio giza jarduerak, lurzoruaren ezaugarri fisikoak, kimikoak eta biologikoak eraldatzeraino eta batzuetan eraldaketa larriak sortzeraino.

 

       Ondorioz, beharrezkoa da kalteei aurrea hartu eta horiek medeatzeko irtenbideak aurkeztea, arazoa guregandik geroko belaunaldiengana irits ez dadin.

 

       Lurzoruaren hondamena eragiten duten arrazoien artean, dudarik gabe, kutsadura da pertsonen osasunerako eta ekosistemetarako ondoriorik larrienak dakartzaten eragileetako bat. Isuri atmosferikoak, industriako prozesu kimikoetatik datozen isurketak, eta hondakinak behar ez bezala gordetzea dira lurzoruaren konposizioa eraldatzen duten kutsadura-arrazoi nagusiak, metatutako kutsatzaileen iraupenak edo kontzentrazio handiak ezinezko egiten dute-eta lurzoruak horiek desegitea. Kutsatzaile horien metaketak, kimikoak direnean batez ere, lurzoruaren eginkizunei eragin diezaieke, eta lurzoru kutsatua delakoa sortu.

 

       Gure Autonomia Erkidegoaren industrializazio-prozesuak izandako ibilbide historikoan ikus daitekeenez, industria-jardueraren arlo guztiek dute edo izan dute lekua lurralde horretan. Faktore horiek elkartzearen ondorioz, lurzoru asko eta asko kutsatuta agertu dira, eta horiek berreskuratzea hurrengo urteetako zeregina izango da.

 

       Gure Autonomia Erkidegoan beste erabilera batzuk sartzeko dagoen eskaera gehitzen bazaio egoera horri, erabilera horiek ezartzeko azalera egokia eskaintzea eskatzen da-eta, denek onartzen dute ingurumena biziberritu beharra duela euskal hiri-inguruneak, lurzoruaren kalitatea barne hartuta.

 

       Arrazoi horiek direla-eta, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2002ko ekainaren 4an onartutako Garapen Iraunkorreko Euskal Ingurumen Estrategian (2002-2020) lehentasuna ematen zaio kutsatutako lurzoruak garbitzeari, epe ertain eta luzera berreskuratzeko helburu handiak ezartzen dira, eta horretarako beharrezko mekanismoak martxan jartzeko konpromisoa hartzen da.

 

       Aurrez, 1998ko urtean, Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko Lege Orokorrak jasota utzi zituen zeintzuk diren herri-administrazioen jarduera bideratu behar duten printzipioak lurzorua babesteko. Babes hori, bestalde, edukitzaile eta jabe diren pertsona fisiko zein juridikoen oinarrizko betebehar bezala eratzen da; ondorioz, lurzoruaren kalitatea ezagutu eta kontrolatu beharra dakar, eta aurrea hartzeko neurriak, babes-neurriak eta berreskurapen-neurriak hartu beharra.

 

       Horrekin batera, aipatutako legeak Autonomia Erkidegoko lurzoru kutsatuen politikako printzipioak eta lurzoruak kutsatuta daudela adierazteak dakartzan eginbeharrak ezartzen ditu, eta hitzarmen-bidea sartzen du lurzoru hori berreskuratzeko.

 

       Bestalde, Hondakinen apirilaren 21eko 10/1998 Legea lurzoru kutsatuei buruz ari da V. tituluan: lurzoruak kutsatutzat jotzeko alderdiak arautu ditu, lurzoru horiei buruzko adierazpen, zedarriztapen eta inbentarioaren gaineko eskumenak autonomia-erkidegoei eman, eta lurzoruaren kutsadura hitzarmen bidez konpontzeko aukera jaso.

 

       Hala ere, Ingurugiroa Babesteko Lege Orokorrean eta Hondakinen Legean jasotako xedapenek garrantzi handia dutela onartu arren, ezinbestekoa da arauak garatzea norbanakoek eta herri-administrazioek gai horretan burututako ekintzek lege-babesa izan dezaten.

 

       Horixe da, hain zuzen, Lurzorua Ez Kutsatzeko eta Kutsatutakoa Garbitzeko Legearen helburua, Euskal Autonomia Erkidegoan taxututako lurzoruaren babes-politikak dituen hiru xedeak lortu nahi direlako legearen edukiarekin; hau da, lurzoruetan eraldaketa berriak agertzeari aurrea hartzea, kasurik presakoenei konponbidea ematea, eta lurzoru kutsatu modura jarauntsitako pasiboa konpontzeko planak epe ertain eta luzera egitea.

 

       Horregatik, bada, legearen xedea da Autonomia Erkidegoko lurzorua babestea eta giza jardueraren ondoriozko kutsadurari aurrea hartzea; aldi berean, ingurumena eta pertsonen osasuna babesteko, esandako lurralde-eremuan dauden lurzoru kutsatu eta eraldatuei aplikatzeko araubidea ezartzen du legeak.

 

       Zalantzarik gabe, lurzoruaren babeserako proposatutako politikak ezin izango du arrakastarik lortu, lehenengo eta behin, erabakiak hartzeko orduan lurzoruaren kalitatea irizpide moduan barneratu eta sartzen ez den bitartean, eta, ondoren, lurzoruaren kudeaketarekin zerikusia duten guztien artean koordinaziorik lortzen ez bada. Legeko I. kapituluaren helburu nagusia asmo bi horiek gauzatzea da. Horrela, alde batetik, Autonomia Erkidegoko lurzoru kutsatu eta eraldatuei dagokienez herri-administrazioen jardueraren arau izango diren printzipioak aipatzen dira; eta, bestetik, erakunde erkideei eta udalerriei gai horretan dagozkien eskumenak zehazten dira, jakinik udalerriak lehenengo mailako indar eragile izan behar direla lurzoruaren kutsadurari aurrea hartzeko eta kutsatutakoa garbitzeko politika ezartzeko orduan.

 

       Legeko II. kapituluak lurzoruen edukitzaile eta jabe diren pertsona fisikoen zein juridikoen oinarrizko betebehartzat jotzen du lurzorua babestea, eta betebehar hori betetzea legean jasotako eginbeharren bidez gauzatuko da. Horretara, eskakizun hauek ezartzen dira: Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoari aldian-aldian txostenak bidaltzea lege honetako II. eranskinean zerrendatuta dauden eta lurzorua kutsa dezaketen instalazioak zein jarduerak dituzten lurzoruei buruz; lurzoruan gai kutsagarririk egotea saihesteko zein halako gaien eraginak ahal den guztia gutxitzeko jarritako babes-neurriak eta aurrea hartzeko neurriak hartzea; lurzoruaren edukitzaile diren pertsona fisikoek zein juridikoek kontrolerako eta jarraipenerako neurriak ezartzea, lurzoru horren kalitatearen bilakaeraren gaineko zein lurzoruaren kutsadurak edo eraldaketak inguruneetan izandako eraginaren gaineko datuak lortzeko.

 

       Hurrengo, III. kapituluak lurzoruaren kalitatea ezagutu eta kontrolatzeko beharrezko tresna teknikoak zehazten ditu, eta ondoren eta berehala gaia erregelamenduz garatuko dela aurreikusten du, nahiz eta tresna horiek izan beharko dituzten gutxieneko edukia eta irismena berak finkatu.

 

       Ildo horretan, lurzoruaren kalitatea arakatzeko hasierako aldi bat ezartzen da, eta "miaketazko ikerketa" deitzen zaio; azterketa horrek lurzoruan kutsadura edo eraldaketa ekar lezakeen gai kutsagarrien kontzentraziorik ote dagoen egiaztatzeko bide emango du.

 

       Araketaren bigarren aldiari "ikerketa xehatua" esango zaio, eta bere helburua lurzoruak duen edo izango duen erabilerarekin lotuta gai kutsagarriek ingurumenerako eta pertsonen osasunerako eragindako arriskua balioestea da.

 

       Legeko IV. kapituluaren xedea da Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpena egiteko beharrezko administrazio-prozedura zehaztea.

 

       Legeak jasotako kasuren bat gertatzen den guztietan eman behar zaio hasiera prozedura horri; baita lurzoruan gai kutsagarriak daudela uste izateko zantzu argiak egon eta ingurumen-organoak hala egitea arrazoiekin agintzen duenean ere.

 

       Lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpena egiteko prozeduran jendaurreko informazioa eta pertsona fisiko zein juridiko interesatuen parte-hartzea bermatuko dira, eta ingurumen-organoaren ebazpen batekin amaituko da, lurzorua kutsatuta, eraldatuta edo, hala bada, eraldatu gabe dagoela adieraziz, legeak kontzeptu horiei buruz ulertzen duenarekin bat etorriz.

 

       Ebazpenaren edukian, besteak beste, lurzorua hurrengoan kutsatutzat edo eraldatutzat jo ez dadin beharrezko kalitate-mailak lortzeko balioko duten berreskurapen-neurriak jaso behar dira.

 

       Lege honetako V. kapituluak, bestalde, lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpenetik sortutako ondorioak zehaztu, eta bereizi egiten ditu lurzoruaren "kutsadura edo eraldaketa historikoa" eta "kutsadura edo eraldaketa berria"; hala, egoera horietako bakoitzerako irismen propioa finkatzen du, ezarritako berreskurapen-neurriekin lortu beharreko lurzoruaren kalitatearen balioei dagokienez.

 

       Aipatu berri diren kutsadura-egoera bien arteko muga Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrak ezartzen du, bera izan baitzen lehenengoa gure Autonomia Erkidegoan lurzoruaren edukitzaile eta jabe diren pertsona fisikoen zein juridikoen eginbeharrak eta gai horren inguruan zehatzeko araubidea argi eta garbi ezarri zituena.

 

       V. kapituluak berreskurapen-neurriak hartzera behartuta dauden pertsona fisikoak zein juridikoak zehazten ditu, eta erantzukizuna lurzoruaren kutsadura eragiten dutenei egozten die lehenengo, eta, hori ezinezkoa denean, lurzoruon edukitzaile edo jabe diren pertsona fisikoei zein juridikoei.

 

       Legeak, badakienez zein zaila den lurzoruaren "kutsadura historikoaren" gaiari heltzea, itun-bideak erabiltzea proposatzen du, hala nola berreskurapen-neurriak hartu behar dituztenen eta herri-administrazioen arteko lankidetzarako borondatezko akordioak, besteak beste saneamendu-lanak errazteko finantzaketa publikoa ere hitzartuta izan lezaketenak.

 

       Lurzoruen politika dela-eta herri-administrazioen eskuetan dauden tresnak jasotzen ditu VI. kapituluak, gai honetan haien jardueraren gidari diren printzipioak eraginkor bihurtzeko.

 

       Aipatutako tresnak hauek dira: lurzorua kutsa dezaketen jarduerak zein instalazioak dituzten lurzoruen zerrenda; jarduteko jarraibideak eta lehentasunak finkatuko dituen lurzoruen plana; Lurzoruaren Kalitatearen Administrazio Erregistroa, ingurumen-gaietan informazioa lortzeko eskubideaz baliatzeko bidea emango duena; legean aurreikusitako eginbeharrak betetzera bultzatzeko diru-laguntzak; eta finantzaketa publikorako mekanismoak.

 

       Legeko VII. kapituluak zehapen-araubidea ezartzen du, eta arau-hauste oso larriak, larriak eta arinak bereizten ditu, ingurumenean zein pertsonen osasunean sortzen diren arrisku eta kalteen arabera.

 

       Arau-hauste horiek diru-zehapenak eta beste molde batekoak dituzte ondorio, eta lurzorua kutsatu duen jarduera zein instalazioa behin betiko ixtea ekar lezakete kasurik larrienetan.

 

       Kapitulu horrek, ezarritako zehapenak bere hartan direla, egindako arau-hausteen ondorioz lurzoruetan eragindako kalteak medeatzera behartzen du, erantzukizuna dutenen kontura.

 

       Lehenengo xedapen iragankorrak lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpenen balioa ematen die lege hau indarrean jarri aurretik lurzoruaren kalitateari buruz egindako ikerketak direla-eta ingurumen-organoak emandako ebazpenei eta ziurtagiriei.

 

       Bestalde, bigarren xedapen iragankorrean xedatzen denez, kutsatzaile izan daitezkeen jarduerak zein instalazioak dituzten edo izan dituzten lurzoruak lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpena egiteko prozeduraren pean jartzen dituztenak, beren borondatez jarriz gero, prozeduraren amaieran lurzorua kutsatutzat jotzen bada bakarrik egongo dira berreskurapen-neurriak hartzera behartuta, neurri horiek xedapen horretan ezartzen den irismena dutela.

 

       Amaitzeko, I, II eta III. eranskinetan honako hauek agertzen dira, hurrenez hurren: ebaluazioko balio adierazleak, lurzorua kutsa dezaketen jardueren eta instalazioen zerrenda, eta legeak zehaztutakoaren arabera egindako arrisku-analisiek eduki beharreko gutxieneko edukia. Nolanahi ere, bigarren xedapen gehigarriak emanda, aipatutako eranskinak aldatzeko ahalmena du Jaurlaritzak.

 

I. KAPITULUA

XEDAPEN OROKORRAK

 

1. Artikulua - Legearen xedea

 

       Lege honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko lurzorua babestea, lurzoruaren ezaugarri kimikoetan gizakiaren ekintzen eraginez sortutako eraldaketari aurrea hartuta.

 

       Lege honen xede da, halaber, esandako lurralde-eremuan dauden lurzoru kutsatu eta eraldatuei aplikatzekoa den araubide juridikoa ezartzea, ingurumena eta pertsonen osasuna zaintzeko.

 

2. Artikulua - Definizioak

 

       Lege honen ondorioetarako, honela aditu behar da:

 

       1.-   Lurzorua: Lurraren kanpo-geruzako alderdi solidoa da, harri amatik azalerainokoa; barne hartzen ditu fase likidoa, gaseosoa eta alderdi horretan bizi diren organismoak; eginkizun naturalak nahiz erabilpenezkoak betetzeko gaitasuna du. Nolanahi ere, ez dira halakotzat joko etengabe ur-geruza batez estalita egoten direnak.

 

       2.-   Lurzoru kutsatua: gizakiaren ekintzen eraginez ezaugarri kimikoetan eraldaketaren bat duen lurzoru oro da, baldin eta aldaketa hori, ingurumenerako zein pertsonen osasunerako ezin onartuzko arriskua duelako, bere funtzioekin bateraezina bada, bai egungo erabilerarako bai erabilera aldatuz gero hurrengo baterako, eta Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak, lege honetan lurzoruaren kalitatea zehazteko araututako prozedurarekin bat etorriz, horrela adierazten badu.

 

       3.-   Lurzoru eraldatua: lege honetako I. eranskinean zehaztutako B ebaluazioko balio adierazleak (EBA-B) gainditzen dituzten gai-kontzentrazioak nozitzen dituen lurzoru oro da, baita erregelamenduz ezarritako metodoaren arabera beste gai kimiko batzuen kontzentrazioei buruz lortutako balioak gainditzen dituzten kontzentrazioak nozitzen dituena ere, baldin eta, arrisku onartezinik ez duelako, lege honen ondorioetarako lurzoru kutsatutzat jotzen ez bada. Lurzoru eraldatuak Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak joko ditu halakotzat, lege honetan lurzoruaren kalitatea zehazteko araututako prozedurarekin bat etorriz.

 

       4.-   Ebaluazioko balio adierazleak: lege honetako I. eranskinean gai kimikoen kontzentrazioei dagokienez zehaztutako balioak nahiz erregelamenduz ezarritako metodoaren arabera beste gai kimiko batzuetarako lortutako balioak dira, lurzoruaren kalitate-estandarren sistema osatzen dutenak. Honela zehazten dira:

 

a)  A ebaluazioko balio adierazlea (EBA-A): gai jakin batek Euskal Autonomia Erkidegoko lurzoruetan era naturalean aurkitzen denean duen kontzentrazio-tartearen mailarik gorenarekin bat datorren estandarra.

b)  B ebaluazioko balio adierazlea (EBA-B): estandar honek gai batek lurzoruan duen kontzentrazioa adierazten du; estandar horretatik gora lurzorua eraldatuta dago eta kutsatuta egoteko aukera ere badago, baina, hori egiaztatzeko, arriskuen analisia egin beharko da. Lurzoruaren erabilera bakoitzerako EBA-B bat zehazten da.

c)  C ebaluazioko balio adierazlea (EBA-C): estandar honek gai batek lurzoruan duen kontzentrazioa adierazten du; estandar horretatik gora lurzorua kutsatuta dagoela adieraz daiteke arriskuen analisirik egin beharrik izan gabe. Ekosistemak babesteko bakarrik zehazten da EBA-C.

 

       5.-   Lurzorua kutsa dezaketen jarduerak eta instalazioak: lege honetako II. eranskinean zehaztutako jarduerak eta instalazioak dira, lurzorua sarrien eralda edo kutsa dezaketen heinean.

 

       6.-   Arriskua: lurzoruan dagoen gai kutsagarri bat hartzaileren batekin kontaktuan jarri, eta pertsonen osasunerako edo ingurumenerako ondorio kaltegarriak izateko probabilitatea.

 

       Gizakien osasunaren babesari dagokionez, eta minbizia sortzen duten gaietarako, honako hau hartzen da arrisku-egoera onargarritzat: arriskuan dauden biztanleengan espero daitekeen minbizia agertzeko maiztasuna ehun mila kasutik bat baino gehiagokoa ez izatea. Minbizia sortzeko arriskurik ez denetarako, berriz, hauxe: gai bakoitzerako, epe luzean haren eraginpean egotearen dosien eta gehienez onar daitekeen dosiaren arteko kozientea unitatea baino txikiagoa izatea.

 

       Ekosistemen babesari dagokionez, honako hau jotzen da arrisku onargarriko egoeratzat: gai bakoitzerako, haren eraginpean egotearen mailaren eta muga ekotoxikologikoaren arteko kozientea unitatea baino txikiagoa izatea, eraginpean egotearen mailak kontzentrazioa adierazten duelarik, eta muga ekotoxikologikoak, berriz, ustez ekosistemetan ondoriorik ez duen gehienezko kontzentrazioa.

 

       7.-   Arriskuen analisia: zenbait parametro identifikatu, neurtu eta konparatzeko prozesua, lurzoruan zenbait gai egoteak pertsonen osasunerako eta ingurumenerako dituen arriskuak analizatu eta arriskuon ezaugarriak ezagutu ahal izateko.

 

       8.-   Aurrea hartzeko neurriak: lurzorua kutsatzeko ekintzarik ager ez dadin hartutako neurri guztiak.

 

       9.-   Babes-neurriak: ekintza kutsatzaileetatik lurzoruan sortutako ondorioak saihestu edo gutxitzen saiatzen diren neurri guztiak.

 

       10.- Berreskurapen-neurriak: gai kutsatzaileen kontzentrazioak lurzoruan gutxitzeko neurri guztiak, eta gai horien eraginpean egotea edo sakabanatzeko bideak mugatzeko neurriak.

 

       11.- Kontrolerako eta jarraipenerako neurriak: kutsadurak kalte egindako lurzoruaren zein inguruneen kalitateak nahiz lurzoruaren eraldaketak denboran zehar izandako bilakaera balioetsi ahal izateko informazioa lortzea xede duten neurri guztiak.

 

       12.- Eskuragarri dagoen teknologiarik onena: aurrerapen teknikoak zein zientifikoak ekarritako teknologia da, kostuak eta onurak kontuan hartuta zentzuzko baldintzetan lor badaiteke.

 

       13.- Miaketazko ikerketa: lurzoruaren kalitatea aztertzeko aldia, lurzorua kutsatuta edo eraldatuta egotea ekar lezakeen gai kutsatzaileen kontzentraziorik ba ote den egiaztatzea xede duena.

 

       14.- Ikerketa xehatua: lurzoruaren kalitatea aztertzeko urrats bat da, lurzoruan gai kutsatzaileak egoteak ingurumenerako edo pertsonen osasunerako duen arriskua balioestea xede duena. Arriskuaren balioespena egin, ikerketa xehatua egiteko unean lurzoruak duen erabilera edo aurreikusitako erabilera kontuan hartuta egingo da.

 

3. Artikulua - Printzipioak

 

       Herri-administrazioek, Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorreko 83. artikuluak xedatutakoarekin bat etorriz, printzipio hauek gidari hartuta jardungo dute Euskal Autonomia Erkidegoko lurzoruei dagokienez:

 

a)  Lurzoruaren eginkizun naturalak kontserbatzea.

b)  Ahalik eta eginkizunik gehienak mantentzea.

c)  Lurzoruari emango zaion erabilerarekin bat etorriz lurzorua berreskuratzea, eskuragarri dauden teknologiarik onenak erabilita.

d)  Lurzorua egoki berreskuratzearen kostuak xurgatzeko balioko duten erabilerak esleitzea.

e)  Kutsatutako lurzoruari erabileraren bat esleitzen zaionean, hirigintza-kudeaketaren esparruan dagoen lurzoru osorako ingurumen-konponbidea exijitzea.

f)   Lurzoruaren babes juridikoa, ondasuna definitzeko elementu diren eta jabetza-eskubidearen eduki arruntaren parte diren ezaugarri kimiko, biologiko edo fisikoak kontuan hartuz egituratuta.

g)  Euskal Autonomia Erkidegoko lurzoruen kalitatearen gaineko eraldaketak ezagutu eta kontrolatzeari lehentasuna ematea.

 

4. Artikulua - Lurzoruaren kutsadurari aurrea hartzeko eta kutsatutakoa garbitzeko eskumenez baliatzea

 

       1.-   Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde erkideei dagokie lurzoruaren kutsadura ikertzeko, aurrea hartzeko eta kutsatutakoa garbitzeko araudia egin, onartu eta betearaztea, Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean eta lege honetan ezarritakoaren esparruan, baita gai horretan Estatuko oinarrizko araudia betearaztea eta garatzea ere.

 

       2.-   Udalei dagokie Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrak onartutako eskumenak baliatzea, lege honek eta gainerako legedi autonomikoak zein aplikatzekoa den beste edozein legedik emandakoak baliatzea ere.

 

II. KAPITULUA

LURZORUEN EDUKITZAILE ETA JABE DIREN PERTSONA FISIKOEN ZEIN JURIDIKOEN EGINBEHARRAK

 

5. Artikulua - Lurzoruaren babesa

 

       Lurzoruen edukitzaile eta jabe diren pertsona fisikoen zein juridikoen oinarrizko betebeharra da lurzorua babestea, eta eginbehar horretan sartzen da lurzoruaren kalitatea ezagutu eta kontrolatzea, baita lege honetan zehaztutako kasuetan aurrea hartzeko, babeserako, berreskurapenerako eta kontrolerako eta jarraipenerako neurriak hartzea ere.

 

6. Artikulua - Lurzoruaren egoerari buruzko txostenak

 

       Lurzorua kutsa dezaketen jardueren eta instalazioen titular diren pertsona fisikoek zein juridikoek instalazio horiek dituen lurzoruaren kalitatearen gaineko txostenak bidali behar dizkiote Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoari, jardueren eta instalazioen kategorien arabera erregelamenduz ezarritako aldizkakotasunez eta edukiarekin, eta lurzoruaren gainean izan dezaketen eragina kontuan hartuta.

 

7. Artikulua - Aurrea hartzeko neurriak eta babes-neurriak

 

       1.-   Lurzorua kutsa dezaketen jardueren eta instalazioen titular diren pertsona fisikoak zein juridikoak behartuta daude ingurumen-organoak ezarritako aurrea hartzeko neurriak eta babes-neurriak hartzera, ekintza kutsatzaileak agertzea saihesteko eta ekintza horien ondorioz lurzoruaren gaineko eraginak saihestu edo ahal den guztia gutxitzeko beharrezko diren heinean.

 

       2.-   Aurrea hartzeko neurriak eta babes-neurriak, halaber, Kutsaduraren aurkako Aurre Hartze eta Kontrolatze Bateratuen uztailaren 1eko 16/2002 Legean jasotako ingurumen-baimen bateratuan sartu beharko dira, eta orobat Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko Lege Orokorreko 59. artikuluan aipatzen den neurri zuzentzaileei buruzko nahitaezko txostenean, lege horretako 47. artikuluan jasotako ingurumenaren eraginaren gaineko adierazpenean, arlokako araudietan jasotako baimenetan eta, halakorik bada, lege honetako 23. artikuluan araututako edukia izango duen lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpena egiteko ebazpenean.

 

       3.-   Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak, presazko eta salbuespenezko arrazoiak direla-eta, aurrea hartzeko neurriak eta babes-neurriak agindu ahal izango dizkio lurzorua kutsa dezaketen jardueren zein instalazioen titularrari ebazpen arrazoituaren bidez, aurreko paragrafoetan aurreikusitako prozedurak gorabehera.

 

8. Artikulua - Kontrolerako eta jarraipenerako neurriak

 

       1.-   Lurzorua kutsa dezaketen jardueren eta instalazioen titular diren pertsona fisikoak zein juridikoak, kokatuta dauden lurzoruaren edukitzaile direnez, Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak ezarritako kontrolerako eta jarraipenerako neurriak hartzera behartuta daude.

 

       2.-   Kontrolerako eta jarraipenerako neurriak, halaber, Kutsaduraren aurkako Aurre Hartze eta Kontrolatze Bateratuen uztailaren 1eko 16/2002 Legean jasotako ingurumen-baimen bateratuan sartu beharko dira, eta orobat Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko Lege Orokorreko 59. artikuluan aipatzen den neurri zuzentzaileei buruzko nahitaezko txostenean, lege horretako 47. artikuluan jasotako ingurumenaren eraginaren gaineko adierazpenean, eta arlokako araudietan jasotako baimenetan.

 

       3.-   Kontrolerako eta jarraipenerako neurriak ezarri ahal izango zaizkie, halaber, ebazpen arrazoituaren bidez eta erantzuleak zehaztuta, lurzorua kutsa dezakeen jarduerarik zein instalaziorik gaur egun eduki ez arren, iraganean halako jarduerek zein instalazioek eragindako nahiz mugakide izan diren lurzoruetatik etorritako ekintza kutsatzaileek eragindako lurzoruei.

 

       4.-   Era berean, lege honetako 23. artikuluan araututako edukia izango duen lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpena egiteko ebazpenean ere ezarri ahal izango dira kontrolerako eta jarraipenerako neurriak, edo, aurreko paragrafoetan aurreikusitako prozedurak gorabehera, ebazpen arrazoituaren bidez ere bai presazko eta salbuespenezko arrazoiak daudenean.

 

9. Artikulua - Lurzoruak eskuz aldatzea

 

       Lege honetako II. eranskinean zerrendatuta dauden eta kutsatzaile izan daitezkeen jarduerak edo instalazioak dituzten edo izan dituzten lurzoruen jabe diren pertsona fisikoek nahiz juridikoek, lurzoruok eskuz aldatzen dituztenean, Hondakinen apirilaren 21eko 10/1998 Legeko 27. artikuluko laugarren paragrafoan xedatutakoa bete behar dute.

 

10. Artikulua - Informatzeko eginbeharra

 

       1.-   Gai kutsatzaileen eraginpean dauden lurzoruen edukitzaile diren pertsona fisikoek nahiz juridikoek, baita edukitzaile ez diren jabeek ere, antzeman eta berehala eman behar diote eragin horren berri Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoari, organo horrek hartu behar diren neurriak ezar ditzan eta neurriok betetzera behartuta dauden pertsona fisikoak edo juridikoak zehaztu ditzan, 17. artikuluko seigarren paragrafoarekin bat etorriz, kasua hori bada.

 

       Informazio hori eman egin behar zaio ingurumen-organoari, lurzorua kutsa dezakeen jarduera edo instalaziorik egon nahiz ez egon lurzoruetan.

 

       2.-   Lur-indusketak edo lur-mugimenduak egiten direnean lurzorua kutsatuta dagoela adierazten duen zantzurik antzematen bada, jarduera horien zuzeneko erantzulea behartuta egongo da egoera horren berri tokian tokiko udalari eta Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoari ematera, organo horrek hartu behar diren neurriak zehaztu ditzan, 17. artikuluko seigarren paragrafoarekin bat etorriz.

 

III. KAPITULUA

LURZORUAREN KALITEA EZAGUTU ETA KONTROLATZEKO TRESNAK

 

11. Artikulua - Tresnak

 

       Lege honetan aurreikusitako ondorioetarako, lurzoruaren kalitatea ezagutu eta kontrolatzeko tresna dira hurrengo artikuluetan jasotako edukia eta irismena dituzten ikerketak, nahiz eta gerora erregelamenduz garatu ahal izan.

 

12. Artikulua - Miaketazko ikerketak

 

       Miaketazko ikerketaren barruan sartzen dira lurzoruaren gainean garatutako jarduerei buruzko ikerketa historiko bat egitea eta inguru fisikoaren ezaugarri nabarmenen datuak lortzea; baita ikertu beharreko lurzoru guztian dauden gai kutsatzaileen zerrenda egiteko eta horiek espazioan duten banaketa mugatzeko laginak hartu eta analisiak egitea ere, azterketa-eremuan bereizitako azpieremu bakoitzean agertutako gaien kontzentrazioa adieraziz.

 

13. Artikulua - Miaketazko ikerketaren txostena

 

       Miaketazko ikerketa amaitu ondoren txosten bat egingo da, gutxienez ondorengo informazioa jasotzeko:

 

- Miaketazko ikerketaren helburuen deskribapena.

- Ikerketa historikoan eta inguru fisikoaren azterlanean bildutako informazioaren laburpena.

- Ikerketako estrategiaren deskribapena eta justifikazioa.

- Ikerketaren emaitzak.

- Miaketazko ikerketaren emaitzen interpretazioa.

- Lurzoruaren bateragarritasuna egungo erabilerarekiko eta, halakorik bada, aurreikusitako erabilerarekiko.

- Ikerketaren emaitzetan oinarrituta hartu beharreko neurriak.

- Ondorioak.

 

14. Artikulua - Bebaluazioko balio adierazleak gainditzea

 

       Lurzoruak duen edo izango duen erabilerako B ebaluazioko balio adierazleak (EBA-B) gainditzen direla ateratzen bada miaketazko ikerketaren emaitzetatik, ikerketa xehatua egin beharko da hurrengo artikuluetan adierazitakoarekin bat etorriz.

 

15. Artikulua - Ikerketa xehatua

 

       1.-   Ikerketa xehatuak bide eman behar du lurzoruan eta kutsadurak eragindako gainerako inguruneetan dauden gai kutsatzaileen motak, kontzentrazioa eta banaketa zuzen zedarritzeko, baita gai kutsatzaileak egoteagatik ingurumenerako eta pertsonen osasunerako arriskuak zenbatzeko ere.

 

       2.-   Horretarako, ikerketa xehatuan laginak hartu eta analisi kimikoak egiteko kanpaina bat edo gehiago burutu behar dira, inguru fisikoa eta giza ingurua zehatz-mehatz aztertu eta arriskuen analisia egitearekin batera, hain zuzen lege honetako III. eranskinean jasotako alderdiak kontuan hartuta gutxienez, nahiz eta gerora erregelamenduz garatu ahal izango diren.

 

16. Artikulua - Ikerketa xehatuaren txostena

 

       Ikerketa xehatua amaitu ondoren txosten bat egingo da, gutxienez ondorengo informazioa jasotzeko:

 

- Miaketazko ikerketaren emaitzen laburpena.

- Ikerketa xehatuaren helburuen deskribapena.

- Ikerketako estrategiaren deskribapena eta justifikazioa.

- Lurzoruaren ezaugarrien deskribapena.

- Kokapenaren funtzionamendu hidrogeologikoaren deskribapen xehatua.

- Egindako lagin-kanpainen eta analisi kimikoen emaitzak.

- Ikerketa xehatuaren emaitzen interpretazioa.

- Arriskuen ebaluazioa eta emaitzen interpretazioa.

- Lurzoruaren bateragarritasuna egungo eta/edo aurreikusitako erabilerarekiko.

- Berreskurapenaren helburuak: kutsatzaile onargarrien kontzentrazioak.

- Lurzoruaren kalitatearen egungo eta/edo aurreikusitako erabilerarekiko bateragarritasuna ahalbidetzeko neurriak.

- Ondorioak.

 

IV. KAPITULUA

LURZORUAREN KALITATEARI BURUZKO ADIERAZPENA EGITEKO PROZEDURA

 

17. Artikulua - Lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpena

 

       1.-   Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoari dagokio lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpena egitea, titulu honetan araututako prozedurarekin bat etorriz, hurrengo gorabeheretakoren bat gertatzen denean:

 

a)  Kutsa dezakeen jardueraren edo instalazioren bat duen edo izan duen lurzoruan jardueraren bat instalatu edo handitzen denean.

b)  Lurzorua kutsa dezakeen jardueraren edo instalazioren bat izan duen eta egun jardunik gabe dagoen kokapenen batean lurrak mugitzeko proiektuak gauzatzen direnean.

c)  Lurzorua kutsa dezakeen jardueraren edo instalazioren bat behin betiko bukatu edo ixten denean.

d)  Kutsa dezakeen jardueraren edo instalazioren bat duen edo izan duen lurzoruaren kalifikazioa aldatzen denean.

e)  Lurzoruaren jabe edo edukitzaile diren pertsona fisiko edo juridikoen kabuz, kutsa dezakeen jardueraren bat egiten denean.

 

       2.-   Aurreko paragrafoko a) eta b) idatz-zatietan aipatutako kasuetan, jardueraren bat instalatu edo handitzeko zein lurrak mugitzeko ahala ematen duten lizentziak, baimenak eta gainerako ebazpenak emateko, aldez aurretik lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpena egin behar du ingurumen-organoak; horretarako, aipatutako lizentziak, baimenak edo ebazpenak eskatzeko asmoa duenak ingurumen-organoari jakinarazi behar dio bere asmo hori.

 

       3.-   Lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak dituzten edo izan dituzten lurzoruetan dagoen jardueraren bat handitzeko lizentzia edo baimena eskatzen denean, jarduera berriarekin hartuko den lurzoruaren kalitatea aztertzea izango du xede lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpena egiteko prozedurak.

 

       4.-   Artikulu honetako lehenengo paragrafoko c) idatz-zatiaren kasuan, lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpena egiteko prozedura jardueraren edo instalazioaren behin betiko bukaera edo itxieratik bi hilabetera hasi beharko da beranduen ere, titularrak berak aurrez eskatuta.

 

       5.-   Artikulu honetako lehenengo paragrafoko d) idatz-zatian jasotako kasuan, lurzoruaren kalifikazio-aldaketa behin betiko onartu baino lehen, ingurumen-organoak eman beharko du lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpena, sustatu duen udalak aurrez eskatuta.

 

       6.-   Nolanahi ere, eta ingurumen-organoak aurrez ebazpen arrazoitua emanda, lurzoruan gai kutsatzaileak daudela adierazteko zantzu sendoak daudenean, kapitulu honetan araututako prozedurari hasiera emateko eskatu behar da.

 

       7.-   Ez da nahitaezkoa izango lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpena egiteko prozedurari hasiera ematea, baldin eta, lehenengo paragrafoko a), b) eta d) idatz-zatietan jasotako kasuetakoren bat gertatu arren, ondoren aipatutako gorabehera guztiak gertatzen badira:

 

a)  Miaketazko ikerketa zein ikerketa xehatua egin eta gero, lege honetan aurreikusitako prozedurarekin bat etorriz lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpena egin bada.

b)  Ingurumen-organoak lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpena egin zuenetik zortzi urte baino gehiago igaro ez badira.

c)  Aipatutako adierazpena egin zenetik, kokapen horretan lurzoruaren kalitatea kutsatu edo eraldatu ahal izan duen jarduerarik edo instalaziorik izan ez bada.

 

       8.-   Lege hau indarrean sartu baino lehen eskatuak ez badira behintzat, erabat deusezak izango dira lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpena egiteko prozedura aurrez bete gabe emandako lizentzia, baimen eta gainerako ebazpenak, prozedura hori bete beharrekoa denean.

 

18. Artikulua - Aldez aurreko kontsulta eta informazioa

 

       1.-   Aurreko artikuluko lehenengo paragrafoan jasotako kasuetan, eta ingurumen-organoari bertan zehaztutako jarduerak burutzeko asmoaren berri eman ondoren, jarduera horien sustatzaile diren pertsona fisikoek zein juridikoek aldez aurreko kontsulta egin ahal izango diote ingurumen-organoari informazioa eman diezaien lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpena egiteko betekizun tekniko eta juridikoez eta prozedurari hasiera emateko aurkeztu beharreko datuen eduki eta irismenaz.

 

       2.-   Sustatzaile diren pertsona fisikoek edo juridikoek eskabideari azalpen-txosten bat erantsi behar diote garatu beharreko jardueraren ezaugarriak zehazteko, eta, horrekin batera, ikergai den lurzoruari buruz duten informazio guztia.

 

       3.-   Ingurumen-organoak gehienez hilabeteko epean eman behar die informazioa sustatzaile diren pertsona fisiko edo juridikoei, artikulu honetako lehenengo paragrafoan aipatutakoarekin bat etorriz. Ingurumen-organoak berariazko ebazpenik eman gabe igarotzen bada esandako epea, hurrengo artikuluan xedatutako moduan jardungo du sustatzaileak.

 

19. Artikulua - Prozeduraren hasiera

 

       Aurreko artikuluko hirugarren paragrafoan aipatutako txostena ingurumen-organoak eman eta gero, betiere lege honetan ezarritakoarekin eta erregelamenduz xedatzen denarekin bat etorriz egindako miaketazko ikerketari -eta, hala bada, ikerketa xehatuari- dagokion txostena bidali beharko diote azaldutako jardueren sustatzaile diren pertsona fisikoek edo juridikoek ingurumen-organoari, eta lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpena egiteko prozedurari hasiera emateko eskatuko dute.

 

20. Artikulua - Jendaurreko informazioa

 

       1.-   Ingurumen-organoak jendaurreko informazioaren izapidea abiaraziko du lurzoruaren kalitatea ikertzeko azterlanentzat, baldin eta azterlan horietatik ondorioztatzen bada lurzoruan dauden gai kutsatzaileek B ebaluazioko balio adierazleak (EBA-B) gainditzen dituztela.

 

       2.-   Aurreko paragrafoan aurreikusitako jendaurreko informazioaren izapidea hamabost egunekoa izango da, eta interesa dutenek bidezko iritzitako alegazioak egin eta agiriak aurkeztea izango da helburua.

 

21. Artikulua - Lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpena egiteko ebazpena

 

       1.-   Jendaurreko informazioaren izapidea egin ondoren, egin baldin bada, eta behin eskuraturik bai dagokion udalaren txostena eta bai eskatu diren txostenak, ingurumen-organoak lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpena egiteko ebazpen-proposamena egingo du.

 

       Proposamen hori interesatuei bidaliko zaie eta dagokion udalari. Hartzaileei hamabost eguneko epea emango zaie alegazioak aurkezteko.

 

       2.-   Epe hori bukatutakoan, ingurumen-organoak lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpena egiteko berariazko ebazpen arrazoitua emango du, 23. artikuluan zehaztutako edukiarekin.

 

       3.-   Ingurumen-organoak emandako ebazpenak adieraziko du lege honek ezarritakoarekin bat etorriz lurzorua kutsatutzat, eraldatutzat edo eraldatugabetzat jotzen den.

 

22. Artikulua - Erregistroetan inskripzioa egitea

 

       1.-   Lurzoruren bat kutsatuta dagoela adierazten bada, Jabetza Erregistroan bazterreko ohar baten bidez jasoko da horren berri ingurumen-organoaren ekimenez, Hondakinen apirilaren 21eko 10/1998 Legeko 27. artikuluko hirugarren paragrafoan xedatutakoarekin bat etorriz.

 

       2.-   Era berean, lege honetako 35. artikuluan jasotako administrazio-erregistroan inskribatuko da lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpena, euskarri duen agiri-multzoarekin batera.

 

23. Artikulua - Lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpena egiteko ebazpenaren edukia

 

       1.-   Lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpena egiteko ebazpenak puntu hauek jasoko ditu gutxienez:

 

a)  Lurzoruaren zedarriztapena.

b)  Adierazpenean oinarritzat erabilitako ikerketaren maila.

c)  Kutsatutzat jotako lurzoruen kasuan, adierazpen horrekin bateraezinak diren erabilerak.

d)  Eraldatutzat jotako lurzoruen kasuan, adierazpen horrekin bateragarriak diren erabilerak.

e)  Hartu behar diren aurrea hartzeko neurriak, babes-neurriak, berreskurapen-neurriak eta kontrolerako eta jarraipenerako neurriak, baita horretara behartutako pertsona fisiko zein juridikoak nortzuk diren eta neurriok hartzeko epeak ere.

f) Adierazpenaren oinarri diren betekizun juridiko eta teknikoak.

 

       2.-   Lege honetako 17. artikuluan araututako prozedura hasteko interesa dutenek ebazpenean jasotzen diren alderdiak argitzeko eskatu ahal izango diote ingurumen-organoari, 48 orduko epe luzaezinean.

 

24. Artikulua - Jakinarazpena

 

       Lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpena egiteko ebazpena prozeduran interesa dutenei eta dagokion udalari jakinaraziko zaie, eta ebazpenari errekurtsoa jar dakioke administrazio-bidean.

 

25. Artikulua - Prozedura erabaki eta jakinarazteko epea

 

       1.-   Prozedura erabaki eta jakinarazteko epea, 17. artikuluko lehenengo paragrafoko a), b) eta d) idatz-zatietako kasuetan, ezin daiteke sei hilabete baino gehiagokoa izan; aipatutako epean berariazko ebazpenik eman ezik, lurzoruetarako aurreikusitako jarduerak egiteko ahala ematen duten eskuespenak, lizentziak eta baimenak eman ahal izango dira.

 

       2.-   Bestalde, 17. artikuluko lehenengo paragrafoko c) eta e) idatz-zatietako eta seigarren paragrafoko kasuetan, prozeduraren hasieratik sei hilabete igaro eta gero lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpenik egin ez bada, iraungi egingo da prozedura.

 

26. Artikulua - Administrazio-prozeduraren arauak

 

       Artikulu honetan arautu ez den guztirako Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurreikusitako prozedura-arauak aplikatuko dira eta lege hori aldatu zuen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aurreikusitakoak.

 

V. KAPITULUA

LURZORUAREN KALITATEARI BURUZKO ADIERAZPENAREN ONDORIOAK

 

27. Artikulua - Kutsatutzat jotako lurzoruak berreskuratzeko neurriak

 

       1.-   Lurzoru bat kutsatutzat jotzen denean, berreskuratzeko beharrezko neurriak hartzeko agindua emango du Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak; horretarako, egindako ikerketen eta arrisku-analisien emaitzak hartuko ditu kontuan, neurriok zuzenean hartzekoak diren ala berreskuratzeko proiektu edo plan zehatzak beharko diren zehaztuko du, eta neurriak hartzeko epeak finkatuko.

 

       2.-   Baldin eta Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra indarrean jarri aurretik gertatu bada ekintza kutsatzailea, kutsatutzat jotako lurzorua berreskuratzeko neurrien helburua lurzoruak izango duen erabilerako eginkizun bereziak betetzeko gaitasuna ematea izango da, eta eskuragarri dagoen teknologiarik onena erabiliko da horretarako.

 

       3.-   Baldin eta otsailaren 27ko 3/1998 Legea indarrean jarri ostean gertatu bada ekintza kutsatzailea, kutsatutzat jotako lurzorua berreskuratzeko neurrien helburua lurzoruak lehenago izandako egoeraren ezaugarriak berriz ezartzea izango da, edo, egoera hori ezagutzen ez bada, B ebaluazioko balio adierazleen pareko lurzoruaren kalitate-estandarrak gutxienez lortzea; horretarako, eskuragarri dagoen teknologiarik onena erabiliko da.

 

28. Artikulua - Eraldatutzat jotako lurzoruak berreskuratzeko neurriak

 

       1.-   Lurzoruren bat eraldatutzat jotzen duen ebazpenean ezarritakoarekin bat etorriz, kutsatuta egon gabe ere B ebaluazioko balio adierazleen gainetik beren ezaugarri kimikoak eraldatuta dituzten lurzoruak berreskuratzeko neurriak hartzea eska dezake Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak, baldin eta otsailaren 27ko 3/1998 Legea indarrean jarri ostean gertatu bada eraldaketa eragin dien ekintza.

 

       2.-   Eraldatutako lurzoruak berreskuratzeko neurrien helburua lurzoruak lehenago izandako egoeraren ezaugarriak berriz ezartzea izango da, edo, egoera hori ezagutzen ez bada, B ebaluazioko balio adierazleen pareko lurzoruaren kalitate-estandarrak gutxienez lortzea; horretarako, eskuragarri dagoen teknologiarik onena erabiliko da.

 

29. Artikulua - Lurzoru kutsatu eta eraldatuak berreskuratzeko neurriak hartzera behartuta dauden pertsona fisikoak edo juridikoak

 

       1.-   Otsailaren 27ko 3/1998 Legea indarrean jarri aurretik kutsatutako lurzoruak berreskuratzeko neurriak hartzeko eginbeharra kutsadura hori eragin duen pertsona fisiko edo juridikoari dagokio; pertsona bat baino gehiago direnean, eginbehar horren erantzukizuna solidario hartuko dute. Eragilerik agertu ezik, Hondakinen apirilaren 21eko 10/1998 Legeko 27. artikuluan aurreikusitako erantzukizun-araubidea aplikatuko da.

 

       2.-   Otsailaren 27ko 3/1998 Legea indarrean jarri ostean kutsatutako edo eraldatutako lurzoruak berreskuratzeko neurriak hartzeko eginbeharra lurzoruaren kutsadura edo eraldaketa hori eragin duen pertsona fisiko edo juridikoari dagokio; pertsona bat baino gehiago direnean, eginbehar horren erantzukizuna solidario hartuko dute. Eragilerik agertu ezik, Hondakinen apirilaren 21eko 10/1998 Legeko 27. artikuluan aurreikusitako erantzukizun-araubidea aplikatuko da.

 

       3.-   Ingurumen-organoak ahalmena izango du kutsatutzat jotako lurzoru bat berreskuratzeko neurriak hartu behar dituena neurriok hartzearen kostuak ordaintzetik libre uzteko, baldin eta eginbehar hori duenak frogatzen badu ez dela hutsegiterik edo zabarkeriarik egon eta hauetakoren bat izan dela kutsaduraren eragile:

 

a)  Eskumenak dituen organoak berariaz baimendutako botatze edo gertakari bat, baldin eta dena delako botatzearen edo gertakariaren egunean indarrean zegoen araudiarekin bat etorriz ezarritako baldintzen araberakoa izan bada.

b)  Botatze edo jarduera bat, edo jarduera batean produktu bat erabiltzeko edozein modu, baldin eta frogatzen bada botatze edo jarduera hori egin zen uneko ezagutza zientifiko eta teknikoen egoeraren arabera lurzorurako kaltegarritzat hartzerik ez zegoela botatze, jarduera edo erabilera-modu hori.

 

       4.-   Aurreko paragrafoan adierazitako kasuan, eta lurzorua kutsatutzat jo baldin bada bertan egiten ari den erabilerarako, berreskurapen-neurrien kostua ingurumen-organo eskudunak ordainduko du, era honetan: administrazio horrek eta berreskurapen-neurriak hartu behar dituztenek sinatu beharreko lankidetza-hitzarmenetan ezarritako moduaren eta kopuruaren arabera.

 

       5.-   Kutsatutako eta eraldatutako lurzoruak berreskuratzeko neurriak hartzeko, elkarren artean lankidetza-hitzarmenak izenpetu ditzakete neurriok hartu behar dituztenek eta eskumenak dituzten administrazioek, laguntza publikoak ematea barne dela, honako konpromiso honekin: lurzoruak berreskuratu ondoren lurzoruok lortutako gainbalioetatik, berreskuratzea finantzatu duen herri-administrazioari itzuliko zaiola berak jarritako kopurua, lege honetako 37. artikuluan ezarritako moduan.

 

       Era berean, kutsatutako eta eraldatutako lurzoruak berreskuratzeko neurriak hartzeko borondatezko akordioak izenpetu ditzakete lege honetan ezarritakoaren arabera neurri horiek hartzera behartuta dauden pertsona fisikoek edo juridikoek beren artean.

 

       Akordio horiek izenpetzeak ez du erantzunbeharrik gabe utziko lurzoruaren kutsadura edo eraldaketaren eragilea, ezta, hala dagokionean, lurzoruaren edukitzailea edo jabea ere.

 

       6.-   Baldin eta berreskurapen-neurriak hartzera behartutako pertsona fisikoek edo juridikoek Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak jarritako epeetan neurririk hartzen ez badute, ingurumen-organoak hertsatzeko isunak ezartzea erabaki dezake, 3.000 euro gehienez ere isun bakoitzeko, eta subsidiarioki berreskurapena egitea ere bai behartuaren kontura eta haren kostu bidez.

 

       7.-   Aurreko paragrafoan xedatutakoaz gainera, ingurumenaren gainean indarrean dagoen araudiarekin bat etorriz jarri beharreko zehapenak ere jarriko dira.

 

30. Artikulua - Kutsatutako eta eraldatutako lurzoruak berreskuratzearen egiaztapena

 

       Kutsatutako edo eraldatutako lurzoruak berreskuratzeko neurriak hartzen dituztenak behartuta daude ingurumen-organoari neurri horien emaitzen eta gelditutako lurzoruaren kalitatearen berri ematera.

 

       Horretarako txosten bat aurkeztuko da, lurzoruaren kalitatearen ikerketetarako egiaztatutako erakunderen batek eginda.

 

31. Artikulua - Kutsatutako edo eraldatutako lurzorua berreskuratzearen ondorioak

 

       1.-   Kutsatutzat edo eraldatutzat jotako lurzorua berreskuratu dela Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoan egiaztatu ondoren, organo horrek ebazpen bat emango du lurzoruak dagoeneko halako sailkapen hura ez duela adierazteko.

 

       2.-   Lege honetako 35. artikuluan aipatutako Lurzoruaren Kalitatearen Administrazio Erregistroan inskribatuko da ebazpen hori, eta euskarri dituen agiriak bertan jasota geldituko dira.

 

       3.-   Kutsatutzat jotako lurzorua berreskuratu dela egiaztatu ondoren, ingurumen-organoak Jabetza Erregistroko bazterreko oharra ezerezteko eskabidea egingo du, Hondakinen apirilaren 21eko 10/1998 Legeko 27. artikuluko hirugarren paragrafoan xedatutakoarekin bat etorriz.

 

32. Artikulua .- Herri-onura

 

       Kutsatutzat edo eraldatutzat jotako lurzoruak berreskuratzea herri-onurakotzat jotzen da desjabetze-ondorioetarako.

 

VI. KAPITULUA

LURZORUEI BURUZKO POLITIKAREN TRESNAK

 

33. Artikulua - Lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak dituzten lurzoruen zerrenda

 

       Autonomia Erkidegoko Jaurlaritzak, ingurumen-organoak proposatuta, lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak dituzten edo izan dituzten lurzoruen zerrenda onartuko du.

 

34. Artikulua - Lurzoruen Plana

 

       1.-   Autonomia Erkidegoko Jaurlaritzak, ingurumen-organoak proposatuta, Lurzoruen Plana onartuko du Euskal Autonomia Erkidegoaren Ingurumenerako Aholku Batzordearen eta Ingurumen Batzordearen txostena jaso ondoren, kutsatutako lurzoruen gainean jarduteko jarraibideak ezartzeko, lege honetako 3. artikuluko irizpideekin bat etorriz.

 

       2.-   Lurzoruen Planean zehaztuko dira gida-lerro estrategikoen garapena, plana indarrean izango den aldian aurrera eraman beharreko jarduerak eta plana bera gauzatzeko tresna egokiak.

 

       Plan horretan, era berean, hurrengo artikuluan aurreikusitako Lurzoruaren Kalitatearen Administrazio Erregistroan jasotako datuak kontuan hartuta, jarduteko lehentasunen zerrenda finkatuko da, kutsadurak ingurumenerako eta pertsonen osasunerako dakarren arriskua aintzat hartuta.

 

35. Artikulua - Lurzoruaren Kalitatearen Administrazio Erregistroa

 

       1.-   Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruaren Kalitatearen Administrazio Erregistroa sortu da, lurzorua babesteko gaietan segurtasun juridikoa eta informazio-eskubidea bermatzeko.

 

       2.-   Lege hau aplikatuz lortutako informazio guztia jasoko du Lurzoruaren Kalitatearen Administrazio Erregistroak, eta zehaztasun hauek ere bai erregistratutako partzela bakoitzeko:

 

a)  Lurraldean duen kokalekua aurkitzeko balioko duen kokapen zehatza.

b)  Erregistroan jasotako partzela bakoitzean egiten ari diren edo egin diren jarduerak, eta dauden edo egon diren instalazioak, kutsatzaileak izan badaitezke.

c)  Lurzoruaren ezaugarriak.

d)  Lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpenaren eduki osoa.

e)  Lurzorua babesteko onartutako administrazio-ebazpenak: ikerketak eta hartutako edo hartu beharreko neurriak.

f) Aurrea hartzeko neurriak, babes-neurriak, berreskurapen-neurriak eta kontrolerako eta jarraipenerako neurriak.

g)  Erabilera-murrizketak, halakorik badago, edo ezarritako kautelazko neurriak.

h)  Administrazio-ebazpenez behartutako pertsona fisikoen edo juridikoen identifikazioa, halako pertsonarik bada.

i) Jarritako fidantzak, aseguruak eta bermeak.

 

       3.-   Lurzoruaren Kalitatearen Administrazio Erregistroa publikoa izango da, eta Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak ziurtagiriak egingo ditu erregistroan jasotako puntuei buruz, Ingurumen Gaietan Informazioa Eskuratzeko Eskubideari buruzko abenduaren 12ko 38/1995 Legean aurreikusitako moduan eskatzen bazaio, norberaren datuak babesteko legedian ezarritakoaren aurka egin gabe.

 

36. Artikulua - Lurzoruak ikertu eta berreskuratzeko egiaztatutako erakundeak

 

       1.-   Lege honetan jasotako lurzoruaren kalitatearen ikerketak egiteko eta berreskurapen-neurriak taxutu eta gauzatzeko, ezinbesteko betekizuna izango da egiaztapena lortzea.

 

       2.-   Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak lege honetan aipatzen diren lurzoruaren kalitatearen ikerketak egiteko eta berreskurapen-neurriak taxutu eta betearazteko egiaztapena emango die eskatzen duten erakundeei. Erregelamenduz ezarriko dira egiaztapena lortzeko betekizunak eta prozedura. Edonola ere, erregelamendu horrek honako hauek jasoko ditu gutxienez:

 

- Eskatutako eginkizunak betetzeko beharrezkoak diren antolamendua, instalazioak, langileak eta tresneria edukitzea.

- Berme bat eratzea sor litekeen erantzukizunerako.

- Ebaluatu eta aztertu beharreko enpresekin leudekeen bateraezintasun komertzialak zehaztea.

- Langileek beharrezko lanbide-prestakuntza izatea beren eginkizunak betetzeko.

- Egiaztapenaren eskaera eta prozedura.

- Egiaztapena emateko eskumena izango duten agintariak zehaztea.

- Egiaztapenerako betekizunak mantentzea.

- Egiaztatutako erakundeen erregistroa.

 

37. Artikulua - Diru-laguntzak

 

       1.-   Lege honetan aurreikusitako eginbeharrak betetzeko, pizgarri gisa, diru-laguntzak eta mailegu pribilegiatuak eman ahal izango dira eta onura fiskalak ezarri. Betiere, berreskurapen-neurriak hartzen dituenari bakarrik aplikatuko zaizkio pizgarri horiek; ez, ordea, neurri horiek hartzen dituena lurzoruaren kutsadura edo eraldaketa eragin zuen pertsona bera bada.

 

       2.-   Nolanahi ere, berreskurapen-neurriak, osorik zein zati batean, finantzaketa publikoaz baliatuz hartzen badira, aldez aurretik berme bat eratu beharko da laguntzak jaso ahal izateko. Berme horren helburua honako hau ziurtatzea da: erostean lurrak izandako prezioa eta berreskuratu ondorengo balioa kontuan hartuta lurzoruek lortutako gainbalioetatik, berreskuratzea finantzatu duen herri-administrazioari itzuliko zaiola berak jarritako kopurua.

 

38. Artikulua - Finantzaketa publikoa

 

       Lege honetan aurreikusitako jarduerak finantzatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak baliabide hauek erabiliko ditu: Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako izendatutako zuzkidurak, Estatuaren eta Europar Batasunaren ekarpenak, eta, aurrekontu-araubidearen gainean indarrean dagoen legediaren arabera, lege hau aplikatzeko jar daitezkeen gainerako baliabideak.

 

39. Artikulua - Ikuskaritza eta zaintza

 

       1.-   Lurzorua kutsa dezaketen jarduera eta instalazioen titularrek lankidetzan aritu beharko dute agintari eskudunekin, agintariok beren eskumenak baliatzeko egin beharrekoak egiterik izan dezaten, direla azterketak, kontrolak, lagin-jasotzea eta informazio-biltzea edo beste edozein eragiketa.

 

       2.-   Ikuskatze-lanak egiten dituztenak agintaritzaren agente izango dira.

 

       3.-   Lege honetako 29. artikuluak aipatzen dituen lankidetza-hitzarmenetan jaso beharko dira lurzorua berreskuratzeko sistemaren funtzionamenduaren jarraipen eta ikuskatzea egiteko mekanismoak. Jarraipen eta ikuskatze kostuak hitzarmena sinatu duten aldeen gain geldituko dira.

 

       4.-   Lankidetza-hitzarmenetan ikuskatze-laneko laguntzailearen figura aurreikusi ahal izango da, eta lurzorua berreskuratzeko lanen jarraipena egitea izango da haren zeregina. Kostuak hitzarmena sinatu duten aldeen gain geldituko dira.

 

VII. KAPITULUA

ZEHATZEKO ARAUBIDEA

 

40. Artikulua - Arau-hausteak

 

       Lege honen arabera arau-hausteak hurrengo artikuluetan aurreikusitakoak izango dira, eta oso larri, larri eta arin gisa sailkatuko dira.

 

41. Artikulua - Arau-hauste oso larriak

 

       Ondorengo gertakariak arau-hauste oso larriak dira pertsonei, beren ondasunei edo ingurumenari arriskuak edo kalte larriak eragiten dizkietenean:

 

a)  Lurzoruan produktuak edo gaiak uztea, isurtzea edo ezabatzea.

b)  Aurrea hartzeko neurririk, babes-neurririk edo kontrolerako eta jarraipenerako neurririk ez hartzea.

c)  Kutsatutzat jotako lurzoruetan berreskurapen-neurririk ez hartzea edo halako neurriak hartzeko eragozpenak jartzea.

d)  Lege honetan xedatutakoaren arabera nahitaezkoa izan arren, miaketazko ikerketarik eta ikerketa xehaturik ez egitea.

e)  Kutsatutzat jotako lurzoruetan, lurzorua berreskuratzeko neurririk hartu gabe, obrak, erabilerak eta jarduerak egitea.

f)   Aldez aurretik lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpena egin gabe, lurzoru horretan obrak, erabilerak eta jarduerak egitea, lege honetan xedatutakoarekin bat etorriz adierazpen hori egin beharrekoa izan arren.

g)  Berreskurapen-neurriak hartzera behartuta dauden pertsona fisikoen edo juridikoen eta herri-administrazioen artean izenpetutako lankidetza-hitzarmenen ondoriozko eginbeharrak ez betetzea.

h)  Lege honetan xedatutakoaren eta erregelamenduz ezarritakoaren kontrako jarduerak egitea erakunde egiaztatuek.

i)   Miaketazko ikerketaren bat edo ikerketa xehaturen bat egin ondoren lortutako datuak ezkutatu edo aldatzea.

 

42. Artikulua - Arau-hauste larriak

 

       1.-   Arau-hauste larriak dira aurreko artikuluan aipatutakoak, pertsonei, beren ondasunei edo ingurumenari arrisku edo kalte larriak sortzen ez dizkietenean.

 

       2.-   Arau-hauste larri dira, halaber, hauek:

 

a)  Eraldatutzat jotako lurzoruetan berreskurapen-neurririk ez hartzea edo halako neurriak hartzeko eragozpenak jartzea, neurriok hartzea aginduta egon arren.

b)  Eraldatutzat jotako lurzoruetan, lurzorua berreskuratzeko neurririk hartu gabe, obrak, erabilerak eta jarduerak egitea, neurriok hartzea aginduta egon arren.

c)  Datuak ez ematea eta lurzorua kutsa dezaketen jardueren edo instalazioen titular diren pertsona fisiko edo juridikoei edo lurzoruen edukitzaile edo jabe direnei eskatutako datuak aurkezteari ezezkoa ematea.

d)  Administrazioaren ikuskapen-lanari oztopo aktiboa zein pasiboa jartzea.

 

43. Artikulua - Arau-hauste arinak

 

       1.-   Arau-hauste arin dira aurreko artikuluan jasotako arau-hausteak, baldin eta beren zenbatekoa edo garrantzia txikia delako larritzat sailkatzea merezi ez badu.

 

       2.-   Era berean, lege honetan zein lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpenean xedatutakoa ez betetzea arau-hauste arina izango da, baldin eta arau-hauste larritzat edo oso larritzat jo ez bada.

 

44. Artikulua - Arau-hausteen preskripzioa

 

       Lege honek aipatzen dituen arau-hausteen preskripzioa ondorengo epeetan gertatuko da, betiere arau-haustea egin zen egunetik edo, kaltea berehalakoa izan ez bada, ingurumen-kaltea antzematen denetik kontatzen hasita:

 

- Urtebetera, arau-hausteak arinak direnean.

- Hiru urtera, arau-hausteak larriak direnean.

- Bost urtera, arau-hausteak oso larriak direnean.

 

45. Artikulua - Mailaketa

 

       1.-   Lege honetan aipatutako arau-hausteengatiko zehapenak mailakatu egingo dira, eta, horretarako, kontuan hartuko dira eragindako arriskua edo kaltea, arau-hausle izan den pertsona fisikoak edo juridikoak lortutako etekina, nahita egin izana eta berrerortzea, baita gorabehera aringarriak edo astungarriak ere.

 

       2.-   Gorabehera aringarri edo astungarritzat joko dira Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko Lege Orokorreko 113. artikuluan aurreikusi eta kasu bakoitzean aplikatzekoak direnak.

 

46. Artikulua - Zehapenak

 

       Lege honetan aurreikusitako arau-hauste administratiboak egiteagatik ondoko zehapenak ezarri ahal izango dira:

 

a)  Arau-hauste arinengatik:

- 300 eurotik 24.000 eurorainoko isuna.

- Ohartarazpena.

b)  Arau-hauste larriengatik:

- 24.001 eurotik 240.000 eurorainoko isuna.

- Instalazio osoa edo instalazioen zati bat denboraldi baterako, gehienez urtebeterako, ixtea.

- Jarduerak denboraldi baterako, gehienez urtebeterako, geraraztea.

- Erakunde egiaztatuak izaera hori galtzea, gehienez urtebeterako.

c)  Arau-hauste oso larriengatik:

- 240.001 eurotik 1.202.000 eurorainoko isuna.

- Instalazio osoa edo instalazioen zati bat behin betiko ixtea.

- Jarduerak behin betiko geraraztea.

- Instalazioak denboraldi baterako, gehienez hiru urterako, ixtea.

- Jarduerak denboraldi baterako, gehienez hiru urterako, geraraztea.

- Erakunde egiaztatuak izaera hori galtzea, gehienez hiru urterako.

- Erakunde egiaztatuak izaera hori behin betiko galtzea.

 

47. Atala - Ezohiko kasuetan kautelazko neurriak hartzea

 

       Salbuespenez, eta zehapen-espedientea hasi aurretik, ondoko neurriak hartu ahal izango dituzte herri-administrazioek, eta lege honetan arau-hauste gisa tipifikatutako edozein gertakariren ustezko arduradunari ezarri ahal izango dizkiote neurriok, interesatuari entzun ondoren: obrak edo jarduerak bertan behera uztea, edo, ingurumeneko kaltea zabal ez dadin, zuzentzeko, segurtasunerako edo kontrolerako beste edozein neurri. Neurri horiek ez dute zehapen-izaerarik izango.

 

48. Atala - Eskumenak

 

       Ingurumen-gaietan Eusko Jaurlaritzan eskumenak dituen sailaren titularrari dagokio arau-hauste larrien eta arinen gaineko zehapena zehaztea, eta Jaurlaritzaren Kontseiluari arau-hauste oso larrien gainekoa.

 

49. Atala - Zehapenen preskripzioa

 

       Arau-hauste oso larriengatik ezarritako zehapenen preskripzioa hiru urtera izango da, arau-hauste larriena bi urtera, eta arau-hauste arinena urtebetera. Preskripzio-epea zehapena ezartzeko erabili den administrazio-bideko ebazpena irmo egiten den egunaren biharamunetik hasiko da kontatzen.

 

50. Artikulua - Berregiteko eginbeharra

 

       Arau-hausle izan diren pertsona fisikoak zein juridikoak behartuta daude lurzoruaren kalitatea berreskuratzeko neurriak beren kontura hartzera, baita arau-haustea dela-eta eskatutako aurrea hartzeko neurriak, babes-neurriak eta kontrolerako eta jarraipenerako neurriak hartzera ere.

 

51. artikulua - Zehapen-araubideko arauak

 

       Kapitulu honetan aurreikusi ez direnetarako, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen Zigortzeko Prozedurari buruzko otsailaren 20ko 2/98 Legean jasotako arauak aplikatuko dira.

 

Xedapen Gehigarriak

 

Lehenengoa

 

       Jaurlaritzari dagokio diru-zehapenen zenbatekoa eguneratzea, urteko kontsumo-prezioen indizearen arabera.

 

Bigarrena

 

       Ahalmena ematen zaio Jaurlaritzari lege honetako eranskinak aldatzeko eta I. eranskinean bildu gabeko gai kutsatzaileentzat ebaluazioko balio adierazle berriak onartzeko.

 

Hirugarrena

 

       Aurrekontuetan beharrezko aldaketak egiteko baimena ematen zaio Ogasun eta Herri Administrazio Sailari sarreren eta gastuen egoera-orriak lege hau aplikatzean sortutako beharrizanetara egokitzeko.

 

Xedapen Iragankorrak

 

Lehenengoa

 

       Lege hau indarrean jarri aurretik lurzoruaren kalitatearen gainean egindako ikerketei buruz Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak emandako ebazpenak eta ziurtagiriak lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpentzat joko dira 17. artikuluko zazpigarren paragrafoan aurreikusitako ondorioetarako.

 

Bigarrena

 

       Kutsatzaile izan daitezkeen jarduerak edo instalazioak dituzten edo izan dituzten lurzoruen kasuan, jabe edo edukitzaile diren pertsona fisikoak edo juridikoak lege hau indarrean jartzen denetik hiru urteko epean beren borondatez lotzen bazaizkio IV. kapituluan jasotako lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpena egiteko prozedurari, prozeduraren amaieran lurzorua kutsatutzat jotzen bada bakarrik egongo dira pertsona horiek berreskurapen-neurriak hartzera behartuta.

 

       Aipatutako berreskurapen-neurriek lege honetako 27. artikuluko bigarren paragrafoan zehaztutako irismena izango dute.

 

Xedapen Indargabetzailea

 

       Lege honetan ezartzen denari kontra egiten dion edozein xedapen indargabeturik geratzen da.

 

Azken Xedapenak

 

Lehenengoa

 

       Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik hiru hilabetera hartuko du indarra lege honek.

 

Bigarrena

 

       Eusko Jaurlaritzak, lege hau indarrean jarri eta urtebeteko epean, legea betetzeko behar diren erregelamenduzko arauak onartuko ditu.

 

 

 

 


 


I. ERANSKINA

A EBALUAZIOKO BALIO ADIERAZLEAK

 

Kutsatzaileak

EBA-A

Metalak

 

Artsenikoa

23

Barioa

80 + 2,5L

Kadmioa

0,8

Kobaltoa

6 + 0,5L

Kobrea

10 + 0,5L

Kromoa (guztira)

25 + L

Kromoa (VI)

 

Kromoa III

 

Merkurioa

0,3

Molibdenoa

0,6 + 0,018L

Nikela

12 + L

Beruna

16 + 0,7L + 2,1H

Zinka

50 + 2L

Beste konposatu ez-organiko batzuk

Zianuroak (guztira)

0,1

Konposatu aromatikoak

 

Bentzenoa

0,01

Etilbentzenoa

0,05

Toluenoa

0,05

Xilenoa

0,05

Fenolak (guztira)

0,05

Hidrokarburo polizikliko aromatikoak (PAH)

Antrazenoa

0,1

Bentzo(a)antrazenoa

0,1

Bentzo(a)pirenoa

0,05

Bentzo(ghi)perilenoa

0,1

Bentzo(k)fluorantenoa

0,1

Krisenoa

0,1

Fenantrenoa

0,1

Fluorantenoa

0,1

Indeno(1,2,3-cd)pirenoa

0,1

Naftalenoa

0,1

Hidrokarburo kloratuak

 

Tetrakloroetilenoa

0,1

Klorobentzenoak

 

Monoklorofenolak

 

Diklorofenolak

 

Triklorofenolak

 

Tetraklorofenolak

 

Pentaklorofenolak

 

Dikloroetanoak

 

Pestizidak

 

a-HCH

0,05

b-HCH

0,05

c-HCH

0,05

Karbofuranoa

 

Konposatu kloratuak

 

PCB

 

Dioxina

 

 

H: Gai organikotan duen edukia

L: Buztin-edukia

OHARRA: Balioak miligramotan ematen dira kg-ko (ppm)

 

 

GIZA OSASUNAREN BABESERAKO B EBALUAZIOKO BALIO ADIERAZLEAK

 

Kutsatzailea

Industria

Parke publikoa (1)

Hirigintza

Haurren jolas-eremua

Bestelako erabilerak

Metal astunak

Artsenikoa

200

30

30

30

30

Kadmioa

50

25

8

5

5

Kobrea

(3)

(3)

(3)

(3)

(3)

Kromoa (guztira)

550

400

200

90

200

Kromoa (VI)

15

10

8

8

8

Merkurioa

40

15

4

4

4

Molibdenoa

750

250

75

75

75

Nikela

800

500

150

110

110

Beruna

1000

450

150

120

120

Zinka

(3)

(3)

(3)

(3)

(3)

Beste konposatu ez-organiko batzuk

Zianuroak

25

5

5

5

5

Konposatu organiko lurrunkorrak

Bentzenoa

10

5

1

0,2

0,1

Etilbentzenoa

100

20

4

2

2

Toluenoa

200

40

8

4

3

Xilenoak

200

40

8

4

4

Fenola

25

25

25

2,5

2,5

Hidrokarburo polizikliko aromatikoak

Antrazenoa

700

500

100

70

45

Bentzo(a)pirenoa

2

2

0,2

0,2

0,02

Fluorantenoa

80

60

50

8

8

Naftalenoa

10

10

8

3

1

Azenaftenoa

100

 

60

 

6

Bentzo(a)antrazenoa

20

 

2

 

0,2

Fluorenoa

100

 

50

 

5

Pirenoa

100

 

60

 

6

Bentzo(b)fluorantenoa

20

 

2

 

0,2

Bentzo(k)fluorantenoa

100

 

20

 

2

Krisenoa

100

 

100

 

20

Dibentzo(a,h)antrazenoa

3

 

0,3

 

0,03

Indeno(1,2,3-cd)pirenoa

30

 

3

 

0,3

Disolbatzaile kloratuak

1,1-Dikloroetanoa

100

 

70

 

7

1,1,2,2-Tetrakloroetanoa

3

 

0,3

 

0,03

1,1,2-Trikloroetanoa

10

 

1

 

0,1

1,2-Dikloroetanoa

5

 

0,5

 

0,05

1,2-Diklorobentzenoa

100

 

70

 

7

1,2-Dikloropropanoa

4

 

0,5

 

0,05

1,3-Dikloropropenoa

7

 

0,7

 

0,07

2-Klorofenola

100

 

10

 

1

2,4,5-Triklorofenola

100

 

100

 

10

2,4,6-Triklorofenola

90

 

9

 

0,9

2,4-Diklorofenola

10

 

1

 

0,1

1,2,4-Triklorobentzenoa

90

 

9

 

0,9

1,4-Diklorobentzenoa

40

 

4

 

0,4

Kloroformoa

5

 

3

 

0,7

Klorobentzenoa

35

 

10

 

1

Pentaklorofenola

1

 

0,1

 

0,01

Trikloroetilenoa

70

 

7

 

0,7

1,1-Dikloroetilenoa

1

 

0,1

 

0,01

Diclorometanoa

60

 

6

 

0,6

Tetrakloroetilenoa

10

 

1

 

0,1

Karbono tetrakloruroa

1

 

0,5

 

0,05

Hexaklorobentzenoa

1

 

0,1

 

0,01

Hexaklorobutadienoa

10

 

1

 

0,1

Hexakloroetanoa

9

 

0,9

 

0,09

Pestizidak

Aldrina

1

 

0,1

 

0,01

Klordanoa

1

 

0,1

 

0,01

Dieldrina

1

 

0,1

 

0,01

Endrina

1

 

0,1

 

0,01

a-HCH

1

1

0,1

0,1

0,01

b-HCH

1

0,1

0,1

0,01

0,01

c-HCH

1

0,1

0,1

0,1

0,01

p,p'-DDE

60

 

6

 

0,6

p,p'-DDT

20

 

2

 

0,2

p,p-DDD

70

 

7

 

0,7

Endosulfana

60

 

6

 

0,6

Beste batzuk

Azetona

100

 

10

 

1

p-Kloroanilina

30

 

3

 

0,3

Estirenoa

100

 

100

 

20

Binil kloruroa

1

 

0,1

 

0,01

Heptakloro epoxidoa

1

 

0,1

 

0,01

Kresola

100

 

40

 

4

PCB

0,8

0,8

0,08

0,08

0,01

 

(1)   "Parke publikoa" deritzan erabilerarako B ebaluazioko balio adierazleak kalkulatzeko, honako bide nagusiok hartu dira kontuan gai kutsatzaileen eraginpean egoteari dagokionez: lurzoru-zatikiak arnastea, lurzoruko lurrunak arnastea kanpoan, lurzoru-irenstea eta azalak lurzorua ukitzea.

(2)   "Haurren jolas-eremua" deritzan erabilerarako B ebaluazioko balio adierazleak kalkulatzeko, honako bide nagusiok hartu dira kontuan gai kutsatzaileen eraginpean egoteari dagokionez: lurzoru-zatikiak arnastea, lurzoruko lurrunak arnastea kanpoan, lurzoru-irenstea eta azalak lurzorua ukitzea.

(3)   Muga-balio eratorria g/kg hamarrekotan ematen da.

 

OHARRA: Balioak miligramotan ematen dira kg-ko (ppm).

 

 


 

EKOSISTEMEN BABESERAKO BEBALUAZIOKO BALIO ADIERAZLEAK

 

 

Lurzoruko organismoak

Uretako organismoak

Lehorreko ornodunak

Konposatu aromatikoak

Bentzenoa

1

0,20

0,11

Etilbentzenoa

 

0,08

4,6

Toluenoa

0,3

0,24

13,5

Xilenoa

 

0,07

 

Fenolak (guztira)

 

 

 

Fenola

0,27

0,03

23,7

Konposatu polizikliko aromatikoak

Azenaftenoa

 

0,02

4,85

Antrazenoa

 

0,01*

22,0

Bentzo(a)antrazenoa

3,8

0,01

 

Bentzo(a)pirenoa

0,15

0,01*

 

Bentzo(ghi)perilenoa

 

 

 

Bentzo(k)fluorantenoa

 

 

 

Krisenoa

 

 

 

Fenantrenoa

 

 

 

Fluorantenoa

1

0,03

1,96

Fluorenoa

0,22

0,02

2,84

Indeno(1,2,3-cd)pirenoa

 

 

 

Naftalenoa

0,1

0,05

0,06

Pirenoa

 

0,01*

1,20

Hidrokarburo kloratuak

Kloroformoa

 

0,01

0,01

Karbono tetrakloruroa

 

0,12

 

Dikloroetanoak (guztira)

 

 

 

1,1-Dikloroetanoa

 

0,06

4,18

1,2-Dikloroetanoa

 

0,16

0,24

1,1,2-Trikloroetanoa

 

0,16

0,30

1,1,2,2-Tetrakloroetanoa

 

0,02

0,04

Hexakloroetanoa

 

0,03

0,03

Trikloroetilenoa

 

0,21

0,45

Tetrakloroetilenoa

0,01*

0,06

0,15

1,2-Dikloropropanoa

4,24

0,07

0,43

1,3-Dikloropropenoa

 

0,01*

0,58

Hexaklorobutadienoa

 

0,01*

 

Klorobentzenoak (guztira)

 

 

 

Klorobentzenoa

1

0,03

7,66

1,2-Diklorobentzenoa

 

0,11

3,15

1,4-Diklorobentzenoa

0,10

0,16

0,53

1,2,4-Triklorobentzenoa

0,05

0,79

0,94

Hexaklorobentzenoa

5,7

0,01

0,01*

Monoklorofenolak (guztira)

 

 

 

2-Klorofenola

0,04

0,01*

0,12

Diklorofenolak (guztira)

 

 

 

2,4-Diklorofenola

0,2

0,06

0,02

Triklorofenolak (guztira)

 

 

 

2,4,5-Triklorofenola

0,05

0,09

3,3

2,4,6-Triklorofenola

0,4

0,012

0,03

Tetraklorofenolak (guztira)

 

 

 

Pentaklorofenolak (guztira)

0,02

0,01*

0,01*

Pestizidak

Aldrina

0,01*

0,01

0,01*

Karbofuranoa

 

 

 

Klordanoa

0,04

0,01*

0,01*

Dieldrina

0,13

0,01*

0,01*

Endosulfana

0,01

0,01*

0,04

Endrina

 

0,01*

0,01*

a-HCH

 

0,25

0,05

b-HCH

 

0,38

0,01*

c-HCH

0,01*

0,01*

0,23

p,p'-DDE

0,14

0,01*

0,01*

p,p'-DDT

 

0,01

0,01*

Beste konposatu kloratu batzuk

PCB

 

 

 

Dioxinak

 

 

 

Beste konposatu organiko batzuk

Olio minerala

 

 

 

Azetona

 

0,54

6,71

p-Kloroanilina

0,14

0,01*

0,09

1,4-Dioxanoa

1,45

13,9

 

Estirenoa

0,68

0,25

100**

Nonilfenola

0,34

0,031

0,78

Pentabromo difenil eterra

0,32

5,18

0,01*

Oktabromo difenil eterra

 

0,51

0,24

Dekabromofenil eterra

 

2,66

59,7

Konposatu ez-organikoak

Fluoruroak

11

0,29

3,7

 

*      Beheko detekzio-muga

**     Murrizte-irizpenaren aplikazioz

OHARRA: Balioak miligramotan ematen dira kg-ko (ppm)

 


EAEko Lurralde Antolamendu eta Ingurumeneko Jarraibideetan jasotako lurzoruen erabileren sailkapenaren eta giza osasunaren babeserako aplikatzekoak diren EBA-B balioen arteko lotura

 

Lurzoruaren erabilerak, LAJ

 

 

Aplikatzeko EBAk

Egoitzak

Familia bakarreko etxebizitza

 

Beste erabilera batzuk

 

Etxebizitza itsatsia

 

Beste erabilera batzuk

 

Etxebizitza kolektiboa

 

Hirigintza

Ekoizpena

Industria

Etxebizitzarekin bateragarria

Hirigintza

 

 

Etxebizitzarekin bateraezina

Industria

 

Nekazaritza eta abeltzaintzako jarduerak

Nekazaritzako ustiapena

Beste erabilera batzuk

 

 

Basogintzako ustiapena

Beste erabilera batzuk

 

 

Nekazaritza eta abeltzaintzako ustiapena, produktuak eraldatu gabe

Beste erabilera batzuk

 

Erauzteko jarduerak

 

(2)

Hirugarren sektorea

Bulegoak

 

Industria

 

Dendak

 

Industria

Komunitate-ekipamendua

Kirola

Egurats zabalean

Beste zerbitzu batzuk

(2)

 

Irakaskuntza

Eskolaurrea, lehen hezkuntza

Hirigintza (3)

 

 

Beste zerbitzu batzuk

Hirigintza (3)

 

Osasuna

 

Hirigintza

 

Laguntza

Helduentzakoa

Hirigintza

 

 

Haurrentzakoa

Hirigintza

 

Kultura, ikuskizunak, erlijioa, unibertsitatea, orokorra, administrazioa

 

Hirigintza/merkataritza

Espazio libreak

 

 

Parke publikoa (1) (3)

Komunikazioak

 

 

(2)

Azpiegiturak

 

 

(2)

 

(1) Ekosistemak babesteko EBA balioen aplikazioa ere kontsultatu.

(2) Kasuz kasu ebaluatu behar da.

(3) Haurren jolaserako berariaz jarritako espazioetan "haurren jolas-eremuari" dagokion balioa aplikatuko da.

 


II. ERANSKINA

LURZORUA KUTSA DEZAKETEN JARDUERAK ETA INSTALAZIOAK

 

EJSN

Jardueraren azalpena

10

ANTRAZITA, HARRIKATZA, LIGNITOA ETA ZOHIKATZA ATERA ETA AGLOMERATZEA

10.1

Antrazita eta harrikatza atera eta aglomeratzea

10.2

Lignito nabarra atera eta aglomeratzea

11

PETROLIO GORDINA ETA GAS NATURALA ATERATZEA; PETROLIO ETA GAS USTIAPENEKIN LOTURIKO ZERBITZUETAKO JARDUERAK, ZULATZE JARDUERAK IZAN EZIK

11.1

Petrolio gordina eta gas naturala ateratzea

13

METALEZKO MEAK ATERATZEA

13.1

Burdina-meak ateratzea

13.2

Burdinazkoak ez diren metal-meak ateratzea, uraniozko eta toriozko meak izan ezik

14

METALEZKOAK ETA ENERGIAZKOAK EZ DIREN MEAK ATERATZEA

14.3

Ongarriak eta kimika-ekoizkinak egiteko meak ateratzea

14.5

Metalezkoak eta energiazkoak ez diren bestelako meak ateratzea

15

ELIKAGAIEN ETA EDARIEN INDUSTRIAK

15.4

Koipeak eta olioak (landareenak eta animalienak) egitea

15.61

Errotaritzako ekoizkinak egitea

17

EHUNEN INDUSTRIA

17.3

Ehunen bukalana

17.301

Ehunak tindatzea

18

JANTZIEN ETA LARRUAREN INDUSTRIA

18.3

Larruak prestatu eta tindatzea; larruzko gaiak egitea

19

LARRUAREN PRESTATZE, ONTZE ETA BUKALANA: LARRUKIAK ETA BIDAIA GAIAK EGITEA; UHALGINTZA, LARRUGINTZA ETA OINETAKOGINTZAKO GAIAK

19.1

Larrukiaren prestatze, ontze eta bukalana

20

ZURAREN ETA KORTXOAREN INDUSTRIA, ALTZARIAK IZAN EZIK; OTARREGINTZA ETA ESPARTZUGINTZA

20.1

Zura zerratu eta marruskatzea; zura industrian prestatzea

20.101

Zura zerratu eta marruskatzea

21

PAPERAREN INDUSTRIA

21.1

Paper-orea, papera eta kartoia egitea

22

ARGITALPENAK, ARTE GRAFIKOAK ETA EUSKARRI GRABATUEN ALDAKIAK

22.21

Egunkariak inprimatzea

22.22

Inprimaketako bestelako jarduerak

23

KOKE LANTEGIAK, PETROLIOA FINTZEA ETA ERREGAI NUKLEARRAK TRATATZEA

23.1

Koke-lantegiak

23.2

Petrolioa fintzea

24

KIMIKAREN INDUSTRIA

24.1

Oinarrizko kimika-ekoizkinak egitea

24.12

Koloratzaileak eta pigmentuak egitea

24.13

Oinarrizko kimika-ekoizkin ez-organikoak egitea

24.14

Oinarrizko kimika-ekoizkin organikoak egitea

24.141

Petrokimika-jatorria duten kimika-ekoizkin organikoak egitea

24.142

Oinarrizko bestelako kimika-ekoizkin organikoak egitea

24.15

Ongarriak eta nitrogenodun konposatu ongarriak egitea

24.16

Plastikozko lehengaiak egitea

24.17

Kautxu sintetiko landugabea egitea

24.2

Pestizidak eta nekazaritzako bestelako kimika-ekoizkinak egitea

24.3

Pinturak, bernizak eta antzeko estaldurak egitea; moldiztegiko tintak eta zizinak

24.301

Pinturak, bernizak eta antzeko estaldurak egitea

24.302

Moldiztegiko tintak egitea

24.4

Farmazia-gaiak egitea

24.5

Xaboiak, garbikariak eta garbiketarako nahiz distiratarako bestelako gaiak egitea.Usaingarriak eta edergintzarako nahiz higienerako gaiak

24.520

Usaingarriak eta edergintzarako nahiz higienerako gaiak egitea

24.6

Bestelako kimika-ekoizkinak egitea

24.620

Lekedak eta jelatinak egitea

24.661

Industriarako olioak eta koipeak tratatzea

24.662

Bestelako kimika-gaiak egitea

24.7

Zuntz artifizialak eta sintetikoak egitea

25

KAUTXUZKO GAIAK ETA PLASTIKO GAIAK EGITEA

25.1

Kautxuzko gaiak egitea

25.120

Pneumatikoak berregin eta kautxuztatzea

25.130

Kautxuzko bestelako gaiak egitea

26

METALEZKOAK EZ DIREN BESTELAKO MEA EKOIZKINAK EGITEA

26.14

Beirazko zuntza egitea

26.2

Zeramikazko gai ez-erregogorrak, eraikuntzarakoak izan ezik, egitea; zeramikazko gai erregogorrak egitea

26.210

Etxerako eta apainketarako zeramikazko gaiak egitea

26.240

Erabilera teknikorako zeramikazko bestelako gaiak egitea

26.250

Zeramikazko bestelako gaiak egitea (industriarako zeramika egitea)

26.260

Zeramikazko gai erregogorrak egitea

26.5

Zementua, karea eta igeltsua egitea

26.510

Zementua egitea (zementu artifiziala)

26.810

Urragaiak egitea

26.82

Metalezkoak ez diren bestelako mea-ekoizkinak egitea

27

METALGINTZA

27.1

Burdinazko, altzairuzko eta ferroaleaziozko oinarrizko ekoizkinak egitea (IAEE)

27.2

Hodigintza

27.211

Burdinazko hodiak egitea

27.220

Altzairuzko hodiak egitea (hodien zabalgailuak eta mandrilak egitea)

27.221

Altzairuzko hodiak egitea

27.222

Altzairuzko hodietarako osagarriak egitea

27.3

IAEEkoak ez diren burdina eta altzairua eraldatzeko eta ferroaleaziozko ekoizkinak egiteko bestelako jarduerak

27.320

Hotzeko ijezketa

27.340

Hotzeko trefilaketa

27.4

Metal bitxien eta burdinazkoak ez diren bestelako metalen ekoizpena eta lehen eraldaketa

27.420

Aluminioaren ekoizpena eta lehen eraldaketa

27.431

Berunaren ekoizpena eta lehen eraldaketa

27.432

Zinkaren ekoizpena eta lehen eraldaketa (zink elektrolitikoa egitea)

27.440

Kobrearen ekoizpena eta lehen eraldaketa

27.450

Burdinazkoak ez diren bestelako metalen ekoizpena eta lehen eraldaketa

27.5

Metalen galdaketa

27.510

Burdinaren galdaketa

27.520

Altzairuaren galdaketa

27.530

Bestelako metal arinen galdaketa

27.540

Burdinazkoak ez diren bestelako metalen galdaketa

28

METALEZKO EKOIZKINAK EGITEA, MAKINERIA ETA TRESNERIA IZAN EZIK

28.1

Eraikuntzarako metalezko osagaiak egitea

28.11

Metalezko egiturak eta dagozkien zatiak egitea

28.12

Metal-arotzeriako gaiak egitea

28.2

Metalezko patinak, biltoki handiak eta edukiontziak egitea; berokuntza nagusirako berogailuak eta galdarak egitea

28.21

Metalezko patinak, biltoki handiak eta edukiontziak egitea

28.22

Berokuntza nagusirako berogailuak eta galdarak egitea

28.3

Lurrun-sorgailuak egitea

28.4

Metalen lanketa, estanpazioa eta enbutizioa; hautsen metalgintza

28.401

Metalen lanketa eta estanpazioa

28.402

Metalen trokelatua eta enbutizioa

28.5

Metalak tratatu eta estaltzea. Mekanika orokorreko ingeniaritza besteren kontura

28.510

Metalak tratatu eta estaltzea

28.520

Mekanika orokorreko ingeniaritza besteren kontura

28.6

Aiztoak, mahai-tresnak, erremintak eta burdingintzako gaiak egitea

28.620

Erremintak egitea

28.630

Sarrailak eta burdineria egitea

28.7

Metalezko hainbat ekoizkin egitea, altzariak izan ezik

28.720

Metalezko ontziki eta enbalaje arinak egitea

28.73

Alanbrezko gaiak egitea

28.740

Ziriak, torlojuak, kateak eta malgukiak egitea

28.751

Etxeko tresneriako metalezko gaiak egitea

28.752

Kutxa gogorrak eta segurtasun-ateak egitea (segurtasun-kutxak)

28.753

Bestelako metalezko gaiak egitea

29

MAKINERIAREN ETA MEKANIKAZKO TRESNERIAREN INDUSTRIA

29.1

Mekanikazko makinak, tresneria eta gaiak egitea

29.11

Motorrak eta turbinak egitea; aireontzietarakoak, ibilgailu automobiletarakoak eta ziklomotorretarakoak izan ezik

29.121

Ponpak egitea

29.130

Balbulak eta txorrotak egitea (industria kimiko petrokimikorako balbulak)

29.2

Erabilera orokorreko bestelako makineria, tresneria eta mekanika-gaiak egitea

29.210

Labeak eta erregailuak egitea (tratamendu termikoetarako labeak egitea)

29.221

Igogailuak, jasogailuak, eskailera mekanikoak eta antzekoak egitea

29.222

Gauzak jasotzeko eta maneiatzeko bestelako materiala egitea (garabiak)

29.242

Pisatzeko materiala egitea

29.243

Industri erabilera orokorreko bestelako makineria egitea

29.3

Nekazaritzarako makineria egitea

29.322

Nekazaritzarako makineria eta materiala konpontzea

29.4

Makina-tresnak egitea

29.401

Metalak lantzeko makina-tresnak egitea

29.5

Erabilera zehatzetarako hainbat makina egitea

29.510

Metalgintza-industriarako makineria egitea

29.520

Ateratze-industrietarako eta eraikuntzarako makineria egitea

29.530

Elikagaien, edarien eta tabakoaren industriarako makineria egitea

29.541

Ehunen eta jantzien industriarako makineria egitea

29.561

Arte grafikoetarako makineria eta tresneria egitea (kopiatzeko makinak)

29.563

Moldeak egitea

29.6

Armak eta munizioak egitea

29.7

Etxetresnak egitea

29.71

Etxetresna elektrikoak egitea

30

BULEGORAKO MAKINERIA ETA INFORMATIKA TRESNERIA EGITEA

31

MAKINA ETA MATERIAL ELEKTRIKOAK EGITEA

31.1

Motor elektrikoak, transformadoreak eta sorgailuak egitea

31.2

Banaketa eta kontrolerako aparatu elektrikoak egitea

31.3

Hari eta kable elektriko isolatuak egitea

31.4

Metagailu eta pila elektrikoak egitea

31.5

Lanpara elektrikoak eta argiztaketa-aparatuak egitea

31.501

Lanpara eta hodi elektrikoak egitea (lanparak eta kriseiluak)

31.6

Bestelako tresneria elektrikoa egitea

32

MATERIAL ELEKTRONIKOAK EGITEA; IRRATI, TELEBISTA ETA KOMUNIKAZIORAKO APARATUAK ETA TRESNERIA EGITEA

32.1

Balbulak, hodiak eta bestelako osagai elektronikoak egitea

32.3

Soinua eta irudia hartzeko, grabatzeko eta erreproduzitzeko aparatuak egitea

33

MEDIKUNTZA KIRURGIAKO, DOITASUN HANDIKO, OPTIKAKO ETA ERLOJUGINTZAKO TRESNERIA EGITEA

34

IBILGAILU MOTORDUNAK, ATOIAK ETA ERDIATOIAK EGITEA

34.1

Ibilgailu motordunak egitea

34.2

Ibilgailu motordunen, atoien eta erdiatoien karrozeria egitea

34.3

Ibilgailu motordunetarako eta dagozkien motorretarako zati, pieza eta osagarri ez-elektrikoak egitea

35

GARRAIOKO BESTELAKO GAIAK EGITEA

35.1

Itsasontziak egin eta konpontzea

35.111

Itsasontziak egin eta konpontzea

35.120

Jolas eta kirolerako itsasontziak egin eta konpontzea

35.2

Burdinbide-materiala egitea

35.3

Aireontziak eta espazio-ontziak egitea

35.4

Motozikletak eta bizikletak egitea

35.5

Garraioko bestelako gaiak egitea

36

ALTZARIGINTZA; BESTELAKO MANUFAKTURA INDUSTRIAK

36.1

Altzarigintza

36.141

Etxerako altzariak egitea

36.142

Lorategiko altzariak egitea

36.5

Jokoak eta jostailuak egitea

36.6

Bestelako hainbat manufaktura-industria

37

BIRZIKLAPENA

37.1

Txatarra eta metalen hondakinak birziklatzea

37.2

Metalezkoak ez diren hondakinak birziklatzea

40

ENERGIA ELEKTRIKOA, GASA, LURRUNA ETA UR BEROA EKOIZTU ETA BANATZEA

40.1

Energia elektrikoa ekoiztu eta banatzea

40.102

Energia termikoa ekoiztea

40.105

Energia elektrikoa banatzea

40.2

Gasa ekoiztea; gasdun erregaiak hiri-hodien bidez banatzea, gasbideen bitartez izan ezik

50

IBILGAILU MOTORDUNAK, MOTOZIKLETAK ETA ZIKLOMOTORRAK SALDU, MANTENDU ETA KONPONTZEA; IBILGAILU MOTORDUNETARAKO ERREGAIEN TXIKIZKAKO SALMENTA

50.2

Ibilgailu motordunak iraunarazi eta konpontzea

50.5

Automoziorako erregaien txikizkako salmenta

51

HANDIZKAKO MERKATARITZA ETA MERKATARITZAKO BITARTEKARIAK, IBILGAILU MOTORDUNENA ETA MOTOZIKLETENA IZAN EZIK

51.12

Erregaien, meen, metalen eta industriarako kimika-ekoizkinen merkataritzako bitartekariak

51.51

Erregai solido, likido eta gasdunen eta antzeko ekoizkinen handizkako salmenta

51.532

Pinturen eta bernizen handizkako salmenta

51.55

Kimika-ekoizkinen handizkako salmenta

51.553

Industriarako kimika-ekoizkinen handizkako salmenta

51.57

Txatarraren eta hondakinezko ekoizkinen handizkako salmenta

51.571

Txatarraren handizkako salmenta

52

TXIKIZKAKO MERKATARITZA, IBILGAILU MOTORDUNEN, MOTOZIKLETEN ETA ZIKLOMOTORREN MERKATARITZA IZAN EZIK; NORBERAREN GAUZAK ETA ETXEKO ONDASUNAK KONPONTZEA

52.486

Erregaien txikizkako salmenta (ibilgailu automobiletarakoena izan ezik)

63

GARRAIOEI ERANTSITAKO JARDUERAK; BIDAI AGENTZIEN JARDUERAK

63.12

Zamak gorde eta biltzea

63.122

Zama arriskutsuak gorde eta biltzea

63.124

Bestelako zama gordetze eta biltzeak

63.211

Trenen amaiera-geltokiak eta gainerako geltokiak

63.231

Aireportuak ustiatzea

74

ENPRESEN BESTELAKO JARDUERAK

74.811

Argazkigintzako errebelatze, inprimatze eta handitzeak egiteko laborategiak

75

HERRI ADMINISTRAZIOA, DEFENTSA ETA NAHITAEZKO GIZARTE SEGURANTZA

75.22

Defentsa

90

GUZTIONTZAKO SANEAMENDU JARDUERAK

90.001

Hondakin-uren arazketako jarduerak

90.002

Hondakinen tratamenduko jarduerak

93

GIZABANAKOENTZAKO ZERBITZUETAKO HAINBAT JARDUERA

93.01

Ehunezko eta larruzko jantziak ikuzi, garbitu eta tindatzea

 

 

III. ERANSKINA

ARRISKU ANALISIAREN GUTXIENEKO EDUKIA

 

       Lurzoruaren kutsadurak eragin diezaiekeen objektu guztiak hartu behar ditu kontuan arrisku-analisiak. Hau da, lurzoruaren kutsaduraren ondorioz giza osasunari eta ekosistemen funtzionamenduari eragin kaltegarriak sortzeko probabilitatea balioztatu behar du. Aldi berean, kutsadura beste ingurune batzuen bidez sakabanatzeko probabilitateak ebaluatuko ditu (bereziki uraren bidez sakabanatzekoak), eta kutsadurak produktibitatean eta azpiegituretan izan dezakeen eragina.

 

       Arrisku-analisiak, gutxienez, alderdi hauek landu behar ditu:

 

- Arriskuaren edo toxikotasunaren analisia. Azterraldi horren xedea izango da babestutako objektuentzako kritikoak izan daitezkeen gaiak edo konposatuak identifikatzea, gai edo konposatu horiek dituzten ondorioak karakterizatzea eta dosi-efektu erlazioak ebaluatzea, dosi-maila zabal baterako kutsatzaileari emango zaion erantzun-tasa iragarri ahal izateko. Analisi hori kutsatzailearen datu eta ezaugarrietan oinarritzen da, ingurumenean eta toxikotasunean duen portaerarekin lotuta.

- Gai kutsatzaileen eraginpean egotearen azterketa. Azterraldi honen helburua da identifikatutako gai kutsatzaileekin objektuek duten ukipen-tasa balioztatzea, bai eraginpean dagoen tokiaren ezaugarrien arabera (eraginpeko ingurune fisikoari, erabilerei eta biztanleei edo objektuei dagokienez tokiak dituen ezaugarrien arabera) eta bai kutsatzaileen izaera eta hedapenaren ezaugarrien arabera.

- Arriskuen analisia. Analisiaren aurreko azterraldietan lortutako datuak batean bilduko dira objektu babestuei kokalekuaren ezaugarri berezien ondorioz eragin kaltegarriak gertatzeko probabilitatea objektibotasunez balioztatzeko. Aldi honetan, balioztatzeari lotutako ziurgabetasunaren maila adierazi behar da.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra