Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

1/1999 Legea, Maiatzaren 18koa, Drogamenpekotasunen arloko Aurrezaintza, Laguntza eta Gizarteratzeari buruzko 18/1998 Legea aldatzekoa.

1999-05-18

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1999/6/8, 107. zk.; EAO, 2011/12/17, 303. zk.

 

§ 227. 1/1999 LEGEA, MAIATZAREN 18KOA, DROGAMENPEKOTASUNEN ARLOKO AURREZAINTZA, LAGUNTZA ETA GIZARTERATZEARI BURUZKO 18/1998 LEGEA ALDATZEKOA

 

ZIOEN ADIERAZPENA

      Drogamenpekotasunen arloko Aurrezaintza, Laguntza eta Gizarteratzeari buruzko ekainaren 25eko 18/1998 Legearen 40. artikuluko 3. apartatuak, Drogamenpekotasunen sailarteko batzordearen osaera arautzen duenak, zehazten du sailburuorde izaerako hamahiru kide izango direla, eta hamahiru gai ezberdinetan eskumena duten sailburuek izendatuko dituztela.

      Eusko Jaurlaritzaren oraingo egitura organikoak eragotzi egiten du esandako kide-kopuruaren hautaketa egitea; beraz, gorago esandako manua aldatu egin behar da Jaurlaritzaren egitura organiko berriari doitzeko.

      Bestetik, esandako 18/1998 Legearen 41. artikuluak, Drogamenpekotasunen Aholku Batzordea arautzen duenak, batzordeko bokalei buruzkoan, 2.d) apartatuan zehazten du Eusko Legebiltzarrak horietako zenbat izendatuko dituen.

      Legebiltzar-batzordeen egituran eta antolaketan egin diren aldaketen ondorioz, lege-testu hori aldatu beharra dago, Drogamenpekotasunen Batzordea kendu delako eta Lan eta Osasuneko gaiak batzorde banatan banandu direlako.

Artikulu bakarra

      1.-     18/1998 Legeko 40. artikuluaren 3. apartatuak ondorengo idazkera izango du:

"Batzordeburu lehendakaria izango da, edo horren ezean, drogamenpekotasunen arloko sailburua, edo horrek eskuordetzen duena, eta berezko kide izango da 39. artikuluan aipaturiko laguntzako organoko titularra. Horietaz gainera, kide gehiago izango dira, sailburuorde mailakoak, arlo jakinetan eskumena duten sailburuek izendatuak. Hona arloak: osasuna, drogamenpekotasunak, gizarte-zerbitzuak, hezkuntza, herrizaingoa, justizia, enplegua, arautu gabeko prestakuntza, gazteria, kirola, industria, kontsumoa eta lan-osasuna".

      2.-     41. artikuluaren 2. apartatuko d) letrak ondorengo idazkera izango du:

"Bost bokal, Eusko Legebiltzarrak izendatuak. Bokal horiek legebiltzar-talde desberdinetakoak izango dira".

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra