1/1997 Legea, otsailaren 20koa, Udalaren Aurrekontuetan Larraren Udal Ondarerako diren zenbatekoen gordailua arautzen duena.
1997-02-20Erakundea: Eusko Legebiltzarra
Argitalpena: EHAA, 1997/3/3, 42. zk.; EAO, 2012/1/11, 9. zk.
Indargabetua: 1998-07-16
§ 186. 1/1997 LEGEA, OTSAILAREN 20KOA, UDALEN AURREKONTUETAN LURRAREN
UDAL ONDARERAKO DIREN ZENBATEKOEN GORDAILUA ARAUTZEN DUENA
zioen adierazpena
Euskal Autonomi Elkarteari dagokio hirigintzaren arloko
lege-ahalmena, Euskal Herrirako Autonomi Estatutuaren 10.31 atalaren eta Autonomia-Elkarte
Osorako Erakundeen eta bertako Kondaira-Lurraldeetako Foruzko
Ihardutze-Erakundeen Arteko Harremanei buruzko 27/1983 Legearen arabera.
Lurraren Araubide eta Hiri Antolaketari buruzko Legearen
Bateratutako Testua onesten duen ekainaren 26ko 1/1992 Legegintzako Errege
Dekretuaren 281. atalak hirigintzarako aurrekontuetan zenbatekoen gordailua
arautzen du, eta ezartzen du lurraldeko hiriburu diren udalek edo 50.000
biztanletik gorako udalek, gutxienez, lurraren udal-ondarerako kopuruaren 100eko
5aren pareko den zenbatekoa izendatuko dutela euren aurrekontu orokorretan, eta
gutxienez aurrekontu bereko 100eko 5 ere hirigintzazko planeamenduan
ohartemandako urbanizazioak burutu, herri-horniketa eta barne-eraldaketarako
eragiketetarako bideratuko dutela.
Aipatutako legegintzako errege-dekretuaren azken xedapen
bakarraren indarrez, aipatutako araua ordezko aplikaziokoa da, Autonomi
Elkarteek euren aginpidetzez baliatuz berariazko xedapenik egon ezean.
Atal hau dela eta sortu diren ulerkera desberdinak eta auzitan
diren eztabaidei atxikiz, beharrezko egiten da alde hau araupetzea, udalen
aurrekontuak onartzean udalerrien segurtasun juridiko-printzipioaren helburuaz,
lege honen bidez ezarrita lurraren udal-ondarerako izan behar duten zenbatekoak
kalkulatzeko oinarria, Udal Administrazioaren aurrekontuen dirusarrera izeneko
I. eta II. kapituluei dagozkien izendapenak izango direla.
Lurraren udal ondareen egungo araupetzea garatzeko eta udalak
ez diren beste administrazio batzuei berezko ondare publikoez hornitzeko aukera
ahalbideratzeko beharrizanaren jakitun, bi alde horiek araupetzen dituen
lege-egitasmoa aurkezteko konpromisua hartu da.
Atal Bakarra
1.- Lurraldeko hiriburu
diren udalek edo 50.000 biztanletik gorako udalek, gutxienez, Udal
Administrazioaren aurrekontuen dirusarrera izeneko I. eta II. kapituluetan
izendatutako guztiaren 100eko 5aren pareko den zenbatekoa izendatu beharko dute
euren aurrekontuetan, lurraren udal-ondarea eratu, mantendu eta hedatzeko.
2.- Udal
Administrazioaren aurrekontuen dirusarrera izeneko I. eta II. kapituluen 100eko
5aren pareko den zenbatekoa ere izendatu beharko dute, hirigintzazko
planeamenduan ohartemandako urbanizazioak, herri-horniketak eta
barne-eraldaketarako eragiketak burutzeko.
3.- Aurrekontu-ekitaldi
bateko izendapen handiagoak edo txikiagoak hurrengo ekitaldietako izendapen
txikiago edo handiagoekin orekatu ahal izango dira, hurrenez hurren, betiere bi
urteetarako aurreko azpiataletan finkatutako urteko batez besteko 100eko 5
betetzen dela bermatuz gero.
Azken Xedapenetatik Lehenengoa
Lege hau indarrean jartzen denetik zortzi hileko epearen
barruan, Eusko Jaurlaritzak Eusko Legebiltzarrera lege-egitasmo bat igorriko
du, hain zuzen, lurraren udal ondareei buruzko indarreango araudia garatu ez
ezik lurraren herri-ondareak arautu ere egingo duena.
Azken Xedapenetatik Bigarrena
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den
biharamunean jarriko da indarrean lege hau.