Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

1/1992 Legea, urtarrilaren 28koa, Euskadiko Autonomi Elkartearen 1992.erako Diruegitamu Nagusiak onartzen dituena.

1992-01-28

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1992/2/13, 30. zk.; EAO, 2012/2/15, 39. zk.

§ 136. 1/1992 LEGEA, URTARRILAREN 28KOA, EUSKADIKO AUTONOMI ELKARTEAREN 1992.ERAKO DIRUEGITAMU NAGUSIAK ONARTZEARI BURUZKOA

 

I IDAZPURUA

EUSKADIKO 1992. EKONOMI URTERAKO DIRUEGITAMUAK ONARTZEA ETA HORIEN EDUKIA

 

Lehehengo Atala - Onarpena

 

1.- Euskadiko Autonomi Elkartearen 1992. urterako Diruegitamu Nagusiak onartzen dira, lege honetan ezartzen diren baldintzetan.

 

2.- Euskal Herriko Ogasuntza Nagusia Eratzen duten Oinarri-irizpideei buruz indarrean dauden Aginduei buruzko maiatzaren 17ko 1/1988 Legegintza Dekretuko 25-2-a) atalean jasotzen diren ondorioetarako, Eusko Legebiltzarraren Diruegitamua lege honen barruan sartzen da.

 

3.- Lege hau 1991.eko abenduaren 31z eta urte honi dagokion Diruegitamuaz geroztik sortu daitezkeen erakundeekin ere erabiltzekoa izango da.

 

2. Atala - Autonomi Elkarteko Administraritzaren Diruegitamua

 

1.- Euskadiko Autonomi Elkarteko Arduralaritzaren Diruegitamuetako gastuen zehaztapen-zerrendak, zenbatekoz, ordainketetarako diru-izendapenen aldetik guztira 538.071.000.000 pezeta jotzen du, eta gerorako lotzezko diru-izendapenetatik guztira 79.174.000.000 pezeta, horien 1992.enaz geroko ekonomi urtekako banaketa I. Eraskinean zehazten dena izanik.

 

2.- Euskadiko Autonomi Elkarteko Arduralaritzaren Diruegitamuetako diru-eskuraketen zehaztapen-zerrendaren zenbatekoak guztira 538.071.000.000 pezeta jotzen du.

 

3.- Euskal Herriko Autonomi Elkarteak, Unibertsitatearen Eraberrikuntzarako, abuztuaren 25eko 11/1983 Legeko 54. atalean agintzen denaren arabera, Universidad del País Vasco-Euskal Herriko Unibertsitateari emango dion orobilduzko diru-laguntza 14.689.000.000 pezetatan jartzen da, honako era honetan banatuko dela: agizko xahupenaren dirubidetarako 13.239.000.000 pezeta eta diru-ezarketen dirubidetarako 1.450.000.000 pezeta.

 

3. Atala - Ihardutze-Erakunde Burujabeen Diruegitamuak

 

1.- Ihardutze-erakunde burujabeen Diruegitamuetako gastuen zehaztapen-zerrendetan, honako zenbateko hauetako ordainketetarako eta gerorako lotzezko diru-izendapenak egiten dira:

 

- Servicio Vasco de Salud-Osakidetzari, ordainketetarako diru-izendapenen aldetik 168.494.951.000 pezeta, eta gerorako lotzezko diru-izendapenetatik 1.250.000.000 pezeta, horien 1992.aren ondorengo ekonomi urtekako banaketa lege honetako I. Eraskinean zehazten dena izango dela.

- Instituto Vasco de Administración Pública-Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari, ordainketetarako diru-izendapenen aldetikako 1.588.000.000 pezeta. Gerorako diruizendapen lez 16.000.000 pezeta; diruzenbateko horren banaketa, 1992. geroztiko ekonomi urteka, lege honetako I. Eraskinean zehazten dena delarik:

- Instituto de Alfabetización y Reeuskaldunización-Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntze-Erakundeari, ordainketetarako diru-izendapenen aldetikako 3.302.000.000 pezeta.

- Instituto Vasco de Estadística-Euskal Estadistika Erakundeari, ordainketetarako diru-izendapenen aldetikako 1.082.438.989 pezeta.

- Instituto Vasco de la Mujer-Emakumearen Euskal Erakundeari, ordainketetarako diru-izendapenen aldetikako 304.242.000 pezeta.

- Instituto Vasco de Educación Física-Soin-Hezkuntzarako Euskal Erakundeari, ordainketetarako diru-izendapenen aldetikako 373.000.000 pezeta.

 

2.- Aipatu diren erakunde autonomoen Aurrekontuetako dirusarren egoera, horietako bakoitzerako izendatutako ordainketa-kredituek duten erabateko zenbatekoaren araberakoa izango da. Zehatz-mehatz aipatuta, 318.000.000 pezeta sartzen dira Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea-Instituto Vasco de Administración Pública delakoaren dirusarrera egoeran; 505.000.000 pezeta, Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea-Instituto de Alfabetizazión y Reeuskaldunización de Adultos delakoaren egoeran; 77.000.000 pezeta, Eustat-Instituto Vasco de Estadística delakoaren egoeran; 30.000.000 pezeta, Emakumearen Euskal Erakundea-Instituto Vasco de la Mujer delakoaren egoeran; 29.000.000 pezeta, Soin Hezkuntzarako Euskal Erakundea-Instituto Vasco de Educación Física delakoaren egoeran. Guzti horiek, Diruzaintzako Gaindikin propioei dagozkienak dira.

 

4. Atala - Euskal Irrati Telebista Herri-Izaikiaren eta horren Eraentzarako Baltzuen Diruegitamua

 

1.- "Euskal Irrati Telebista" Herri-Izaikiaren Ustiaketa eta Kapital Diruegitamuetan 8.909.800.000 eta 1.329.000.000 pezetako dotazioak ematen dira, hurrenez hurren, diru-eskuarteak ere kopuru berberekoak izango direla.

 

2.- Irrati eta Telebistako herri-zerbitzuen eraentzarako herri-baltzuen Diruegitamuetan, honako zenbateko hauetako diru-horniketak onartzen dira:

 

USTIAKETA KAPITAL

AURR. AURR.

 

Gasteiz Irratia, A.B. 351.800.000.- 35.100.000.-

Euskal Telebista, A.B. 11.144.750.000.- 1.739.298.000.-

Eusko Irratia, A.B. 1.203.075.000.- 187.152.000.-

 

Eraentzarako herri-baltzu horientzat ohartemandako diru-eskuarteek, baltzu bakoitzarentzat ordainketetarako diru-izendapenak hornitzeko ontzat emandakoen guztizko zenbateko bera jotzen dute.

 

3.- "Euskal Irrati Telebista" Herri-Izaikia sortzeari buruzko maiatzaren 20ko 5/1982 Legeko 44. atalak dioenaren arabera, "Euskal Irrati Telebista" Herri-Izaikiaren eta Irrati Telebistako herri-zerbitzuen eraentzarako herri-baltzuen bateratutako Diruegitamuak ontzat ematen dira, ordainketetarako diru-izendapenak hornitzekoen aldetik guztira 13.262.475.000 pezetara jotzen dute, Ustiakuntza Aurrekontuari dagozkionak eta 2.056.950.000 pezeta, Kapital Aurrekontuari dagozkionak, diru-eskuarteak ere diruzenbateko horiei dagozkienak direlarik.

 

5. Atala - Enerjiaren Euskal Erakundearen Diruegitamua

 

Enerjiaren Euskal Erakundearen Ustiakuntzako eta Domuko Diruegitamuetan, ordainketarako diruizendapenei buruzkoan, hurrenez hurrez, 1.671.655.000 eta 464.000.000 pezetako diruizendapenak egiten dira, diru-eskuarteak ere hainbateko berean jarriz. Bestalde, 2.672.000.000 pezeta jotzen duten gerorako lotzezko diruizendapenak egiten dira, horien 1992.az geroko ekonomi urtekako banaketa I. eraskinean zehazten denez egingo dela.

 

6. Atala - 4. atalean sartzen ez diren herri-baltzuen Diruegitamuak

 

1.- Lege honetako 4. atalean sartu gabeko herri-baltzuen Ustiakuntza eta Kapital Diru-egitamuetan, ordainketetarako diru-izendapenak hornitzeko guztira ematen diren 31.390.283.000 eta 22.184.209.000 pezetak, hurrenez hurren, eta geroko lotzezko diru-izendapenak hornitzeko guztirako 5.351.056.000 pezetak baltzuka zehazten dira, horien 1992.az geroko ekonomi urtekako banaketa I. Eraskinean zehazten denez egingo dela.

 

2.- Ordainketetarako diru-izendapenak hornitzeko ohartemandako diru-eskuarteak bakoitzaren diru-eskuraketen zehaztapen-zerrendan zehazten dira, horien guztirako diruzenbatekoak aurreko zenbakian adierazitako berberak direla.

 

3.- Baltzu bakoitzaren Ustiakuntza eta Kapital Diruegitamuetan ohartemandako diru-izendapenen eta diru-eskuarteen zenbatekoak II. Eraskinean zehazten dira.

 

4.- Beren helburuak Euskadiko Autonomi Elkarteko Diruegitamu Nagusietan sartutako egitarauetan jasota baldin badaude eta aribideko lehenengo lau urterakoa gutxienez izango den ekintza-egitamua aurkeztu ondoren, Jaurlaritzak, Ogasun eta Finantza Sailaren saloz, Lege hau indarrean jarriz gero sor daitezen herri-baltzuen Diruegitamuak onartu ahal izango ditu, eta onartutako diruegitamu horiek Eusko Legebiltzarreko Ekonomi, Herriogasuntza eta Diruegitamutako Batzordeari bidaliko dizkio.

 

Aurreko idazatian aipatu den ekonomi egitamuak, lau urtekoak alegia, jasoko dituen alderdiak eta bai herri-baltzu baten sorketa hornitzeko orokorki gertatu beharko liratekeen agiriak arauz finkatuko dira; agiri horien artean, egitasmoaren errentabilitateari buruzko azterlana, eskatzen diren dirubaliabideak eta gizabaliabideak eta bai aipatutako ekonomi egitamua ere sartuko derrigorrez.

 

7. Atala - Gaudimenak emateko mugak eta jaurpideak

 

1.- 1992.eko ekonomi urtean Autonomi Elkarteko Administraritzak, egingo diren egiketak direnak direla, zenbatekoz gehienera 25.000.000.000 pezeta joko duten gaudimenak eman ahal izango ditu, eta muga horri ez zaio lehenago emandako gaudimenak baliogabetzea dakarten egiketak ordezkatzeko edo horientzako dirubide berriak egiteko eman daitezen gaudimenen zenbatekoa eratxikiko.

 

2.- Euskadiko Autonomi Elkarteko Administraritzak gaudimenak emateko baldintzak arauz ezar ez ditzan bitartean, Eusko Jaurlaritza izango da, dagokion Sailaren saloz, horiek emateko baimena emateko gai, eta emateko ardura Ogasun eta Finantza Sailarena izango da.

 

Emandako gaudimenen eraenpide eta jarraipen egiteko ardura, dagokion Sailarena izango da, gaia dela eta, Ogasun eta Finantza Sailak horretan duen gaitasun orokorraren kaltetan gabe.

 

8. Atala - Zorpetze-egiketen mugak eta jaurpideak

 

1.- Autonomi Elkarteko Herri-Arduralaritzak egin eta indarrean egon daitezen zorpetze-egiketen zenbatekoak 1992ko abenduaren 31n ez du, bere agiriztapen-era edozein izanik, 164.700.000.000 pezetatik gorakoa izan beharko, atal honetako 2-b) zenbakian agintzen dena salbu.

 

Aurreko zatian onartutako mugari, Autonomi Elkarteko Arduralaritzaren zorpetze-zenbatekotik 51.812.000.000 pezeta gehienera eta norbanako-alorreko legeen menpeko diren erakundeen kanporako zorretik 6.152.000.000 pezeta gehienera eratxikiko zaizkio. Bi zorpetzeok 1992. ekonomi urteari buruzkoak izan beharko dute.

 

Zuzenbide pribatuko herri-baltzuek eta baltzu publikoek zorpetze eragiketak bakarrik egin ditzakete, dituzten ezaugarriak, epea eta gauzatze jaurpideak nolakoak diren berdin diola, baldin eta, eragiketok, dagozkien aurrekontuetan jasota badaude eta horiek izan ditzaketen aldaketak onartuak badaude indarrean dauden legeen arabera. Eragiketok burutzearen berri Ogasun eta Finantza Sailari emango zaio gauzatu baino lehen.

 

2.- Honako hauek izango dira zorpetze-egiketen jaurpideak:

 

a) Urtebete baino luzeagoko aldirako zorpetzezko ekonomi urtean hitzartu beharreko egiketek diruezarketa-gastutarako dirubideak egitea izango dute helburu.

b) Ekonomi urtearen barruan hitzartu beharreko, urtebetetik gora gabeko aldirako zorpetze-egiketek Diruzaintzaren egiketei aurre egitea izango dute helburu, horietarako baimenak ematea Jaurlaritzari dagokiola.

c)       Jaurlaritzari dagokio, halaber, Ogasun eta Finantza Sailaren saloz, aurreko a) eta b) txataletan esandako zorpetze-egiketen diru-saria, baldintzak, zergajareipen eta gainontzeko zernolakoak erabakitzea. Ogasun eta Finantza Sailari ematen zaio egiketa horiek Jaurlaritzaren izenean sendesteko eskua.

d) Euskadiko Autonomi Elkartearen Herri-Zorra, kontuan erasota utziz nahiz eraz hori ontzat eman dezan beste edozein bidez adierazi ahal izango da.

Erabili beharreko legepideen arabera, Herri-Zorra kontuan erasota utziz gauzatzeko era ezartzeko beharrezko diren aginduak emateko hari buruzko egiketak araupetzeko esku ematen zaio Jaurlaritzari.

Orain indarrean dagoen Euskadiko Herri-Zorraren edo lege honetan agintzen denez eralgi daitezenen jaulkipenak gauzatzeko era indarrean dauden araupideen esparruan alda dezaneko baimena ematen zaio Ogasun eta Finantza Sailari.

Euskadiko Herri-Zorra gauzatzeko era aldatu izanagatikako balore-agirien ezabaketan, herri-sendesleak eskuhartzea ez da beharrezko izango.

e) Euskal Herriko Autonomi Elkarteak egin ditzan Herri-Zorraren jaulkipenak, horko Estatutuan ematen zaizkion izenetakoren batez egingo dira.

f) Merkatuaren egoera aldatu izanagatik dirubide merkeagoak lortu ahal daitezenean, aurreko ekonomi urteetan egiteratutako zorrentzako dirubide berriak egin eta/edo haiek ordezkatu ahal izango ditu Jaurlaritzak, eta bai helburu horretxekin zorrak beste zor batzurekin ordezkatu gabe epea baino lehen kitatu ere. Hori gertatuz gero, Herrizor-egitarauan horretarako diruizendapenak egingo dira, horietarako dirubideak, inolako mugarik gabe, egon dauden eskuarteen bidez egin ahal izango direla.

 

II IDAZPURUA

GASTUEN ZEHAZTAPEN-ZERRENDA

 

I ATALBURUA

DIRUIZENDAPEN-MOETAK. BERARIZKOTASUNAK

 

9. Atala - Diruizendapen gehikizunak eta dirubideketa-moduak

 

1.- Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideei buruzko Legeko 26., 27. eta 28. ataletan agindutakoaren kaltetan gabe, Euskadiko Autonomi Elkarteko Arduralaritzaren eta honen ihardutze-erakunde burujabeen Diruegitamuetan sartuta egon eta Lege honetako III. Eraskinean zehazten diren diru izendapenak, 1992.ean, arauz ontzat eman beharreko ordainkizunek jo dezaten zenbateraino gehikizun izango dira.

 

2.- Gehikizuntzat zermugatutako diru-izendapenen eta aipatzen diren gainontzeko diru-izendapenen gehikuntzen dirubideak honako era honetan egingo dira:

 

a) Ukitutako eskubideen bilketa eginkorraren arauerakoen dirubideak, hasieran ohartemandakotik gora eskuratutako diru-sarreren gaindikina oinarri izanez egingo dira.

b) Kondaira-Lurraldeek Estaduari ordaindu beharreko Kupoa neurri berean gutxitzea ekar dezatenen dirubideak haiek egingo dituzte, izandako gutxitzearen zenbateko beraz, lege honetako 26. atalean jarritako, 1992.erako ekarketa-heinen arauera.

c) Dirubideketa-modu zehatzik izendatuta ez dutenen dirubideak, Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideko Legearen 26.3 atalean esaten den ihardunbidez egingo dira.

 

3.- Horretaz gainera, "Zenbait Sailen Gastuak" Saileko Gastuen Zehaztapen-zerrendan ematen diren diru-izendapen gehikizunak eta, hala dagokionean, lege honen 16. ataleko 4 zenbakian esaten denaren ondoriozko dirubideketa-beharrak, Herriogasuntza eta Dirubidetako Sailaren saloz, eta Diruzaintzako Gaindikinen pentzutan, Jaurlalaritzak egiteratu ahal izango ditu. Era bereko dirubideak egingo zaizkie Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideko Legearen 21. atalean esaten diren diruizendapen-gehikuntzei, beti ere, atal horretan jarritako muga ez gainditzearen baldintzapean.

 

10. Atala - Gerorako lotzezko diru-izendapenak

 

1.- Hasiera eman zaioneko ekonomi urteaz gaindiko eta horietarako gerorako lotzezko diruizendapenik gabeko bete beharrak hartu ahal izango dira, hitz emandako egiterapena atzeratu izanagatik ekonomi urte hartan ohartemandako helburua lortu ezina gertatuz gero, baita EEE-ko baltzekin batera dirubideratutako egitasmo berriei buruz lege honetako 13. atalaren 4 idazatiko g) letran ezarritakoa betetzeko ere.

 

Jaurlaritzak, era berean, gastu premiek hala eskatzen dutenean eta ordainketa-kredituak eraginik jasan ez eta lotzezko kreditua orohar gainditu ez dezanean, baimendutako gerorako lotzezko kredituak aldatu eta banatu ditzake urteka.

 

2.- Aurrean esandakoaren kaltetan gabe eta Ertzaintzari dagokionez, aurrez izendatu gabeko gerorako lotzezko maileguak baimenduko dira eta, hori, ertzain-banaketa bereziei darizkien gauzetango diruezarketa-beharkizun, horniketa-eragiketa, teknika-aldetikako laguntza eta antolapidetza-alogeren ondorioz, diruizendapen horien kopuruak Kupoarekiko Bitariko Batzordearen erabakien arauera, diru-aldetik hurrengo diruegitamu-urteetan oinarriturik egon daitezenean.

 

11. Atala - Diruizendapen aldakizunak

 

1.- Autonomi Elkartearen Ertzaintza-alorreko aginpideen dirubidetarako diruizendapenak diruizendapen aldakizun izango dira, horiek Gaikuntza-aldiango Ertzainei nahiz Zerbitzuango Ertzainei buruzkoak izan.

 

2.- Aurreko zatian esan eta aldakizunetan zermugatutako diruizendapenak, Kupoaren Bitariko Batzordean Ertzaintzarentzako dirubideei buruz erabakitakoaren eretzean diruegitamuetan sartu, gehitu, ezabatu edo gutxitu ahal izango dira.

 

Diruizendapenen aldakuntza Euskal Herriko Agintzaritza-Aldizkarian argitaratu beharko den Jaurlaritzaren horretazko dekretuz egingo da.

 

12. Atala - Langilegoarentzako diruizendapenak

 

1.- Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideen 31/1983 Legeko 23. atalean agintzen denaren ondorioetarako, herrilanarien, estatutupeko langileen, lanitunepeko langile finkoen eta aldi baterako langileen diruegitamuetango erroldarekiko mugatze-indarra, herrilanariei eta estatutupeko lanariei eta aldi baterako langilegoaren lantokiari dagozkien tituluak sortaka, eta lanitunepeko langilegoari buruzkoa mailaka emanez, errolde osoarekikoa izango da.

 

2.- Lanpostuak sortu, ezabatu eta aldatu, lanpostuen zerrenden bidez egingo dira.

 

Onartutako zerrendetan lanpostuak sortzea, aldatzea eta kentzea, Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailaren proposamenez, Ogasun eta Finantza Sailak artekaritza egin eta beharrezkoa den txostena eman ondoren, Jaurlaritza-Batzarrari dagokio. Lanpostu berriak sortu ahal izateko, urteroko koste gordin bera edo gehiagokoa izan dezaten beste batzuk amortizatu beharko dira beti. Era horretan izapidetutako aldaketek aurrekontu plantilaren aldi bereko aldaketa dakarte eta, beharko balitz, dagokion egitura organikoa aldatzea ekarriko lukete.

 

Hasierako zerrendetan sartutako lanpostuen lan-izendapenagatikako eta berarizko osagarrien aldaketei buruzkorako ihardunbidea aurreko zatian adierazitakoa bera izango da.

 

3.- I. atalburuari dagozkion diru-izendapenak, Sail edo ihardutze-erakunde burujabe bakoitzeko, zehaztutako aldirako lan-itunepeko langilegoari, ordezkotza-lanetan diharduenari, aldi baterakoari eta bestelako gizarte-gastuetarakoei dagozkienak salbu, atalburu-mailan mugatze eta behartze-indarrekoak izango dira, eta beraz, behartze-mailaren barruan, diruizendapen-bestetarakotzeak nahiz birbanaketak ez dira beharrezko izango, baina horrek ez du gastuaren kontaduritzako eratxikipena behar denez egin beharrik ez izateko jareipiderik ematen.

 

Servicio Vasco de Salud-Osakidetza erakunde burujabearen kasuan, I. atalburuko beharkunean, era guztietako langileen lansari aldakizun guztiak sartuko dira.

 

II ATALBURUA

DIRUIZENDAPENEN JAURPIDEAK. ALDAKUNTZAK

 

13. Atala - Diruizendapenen bestetarakotze-jaurpideak eta birrantolaketak

 

1.- 1992.eko ekonomi urtean, Autonomi Elkartearen eta honen erakunde burujabeen Guztizko Diruegitamuetako diruizendapen-bestetarakotzeak, Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideen abenduaren 20ko 31/1983 Legeak dakartzanak izango ditu jaurpide, hurrengo zatietan esaten diren berarizkotasunen kaltetan gabe.

 

2.- EGITARAU BEREANGO BESTETARAKOTZEAK.

 

Beharrezkoak izan daitezenak egin ahal izango dira, herri-baltzuentzako VII. eta VIII. atalburuen artean diruizendapen berriak sortarazterik izango dela, hartzailea lehengoa bera izan dadinaren baldintzapean.

 

3.- EGITARAU-ARTEKO BESTETARAKOTZEAK.

 

Alde batetik, II. atalburuko diruizendapenen artean beharrezko izan daitezenak egin ahal izango dira, diruizendapen horietarako egitarau berria sortaraztea barne, eta zernolako beretako VI. atalburuko diruizendapenen artean, bestetik, sail berekoak izan daitezenaren baldintzapean.

 

4.- EGITARAU BATEN BARRUKO EDO EGITARAU BEREZIEN ARTEKO BESTETARAKOTZEAK.

 

Beharrezko izan daitezenak egin ahal izango dira:

 

a) Sail beraren barruan, diruizendapen berriak egin dakizkiekeela:

1.- II. eta IV. atalburuen artean.

2.- VI. eta VII. atalburuen artean.

3.- IV. atalburuko zertako guztien artean.

4.- VII. atalburuko zertako guztien artean.

b) Gaikuntza-aldiango Ertzaintzaren eta Zerbitzuango Ertzaintzaren egitarauetako diruizendapenen artean, diruegitamuetako diruizendapenak ertzainen benetako banakuntza-beharrei egokitzeko.

c) Lege honetako 12. atalean esaten den behartze-mailan sartutako diruizendapenen eta zehaztutako aldirako lan-itunepeko langilegoaren, ordezkotza-lanetan diharduen langilegoaren, aldi baterako langilegoaren lansariei eta gizarte-gastutarako diruizendapenei dagozkienen artean.

d) Honako hauetarako beharrezkoak izan daitezen teknikazko egokikuntzen ondorioz:

1.- Kontaduritzan behar bezala erasota uztea lortzeko.

2.- Arduralaritza-birrantolapenei erantzuteko beharrezkoak gerta daitezen sailak, zerbitzuak, egitarauak eta zertakoak sortaraziz, eta diruizendapenak egitura berriari egokitzeko birrantolatuz.

Aurreko zatian esandako egiketek ez dute inola ere Autonomi Elkartearen Diruegitamuetako gastuak gehitzerik ekarriko, Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideen abenduaren 20ko 31/1983 Legeko 21. atalean egiten den diruizendapenen guztizkoaren araupeketaren kaltetan gabe.

Egiketa horiek Eusko Legebiltzarreko Ekonomi, Herriogasuntza eta Diruegitamuetako Batzordeari jakinaraziko zaizkio.

e) 50 Saileko diruizendapenen artean.

f) Ikastolak herri-ikastegi izatera aldatzeak beharrezko egin ditzan egokiketen ondorioz, eragiketa hauen berri Eusko Legebiltzarrari emanik.

g) EEEko baltzekin batera dirubideratutako egitasmoak egiteko xedezko diruizendapenak egiteko eta, horrela balitz, egitarau berriak sortu ahal izango dira, eragiketa hauen berri Eusko Legebiltzarrari emanik.

h) Instituto de Alfabetización y Reeuskaldunización de Adultos-Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea Administraritzako Erakunde Burujabearen Diruegitamuan, 480 zertakoaren eta hizkuntz normalkuntzarako egitarauko 131 eta 160 zertakoen artean beharrezkoak izan daitezenak.

 

5.- Gerorako lotzezko diruizendapenei dagozkien ordainketetarako diruizendapenen indarreango legepideen arauerako bestetarakotze-baimenak, dagokion gerorako lotzezko diru-izendapenaren hasierako zenbatekoa gutxitzea eta azkeneko zertakoari dagokiona gehitzea ekar dezake.

 

6.- 1992.ean, Diruegitamu-Jaurpideari buruzko 31/1983 Legearen 21. atalean aipatzen den oro hartzeko diruizendapena, beste edozein diruegitamutako diruizendapenetatiko gaindikinen diruz gehitu daiteke eta, hori, Euskadiko Autonomi Elkarteko Administraritzaren Diruegitamuan izendatutako hasera bateko diruizendapenen gehienez ehuneko 1,5eko kopurura arte. Oro hartzezko diruizendapen berriak, 31/1983 Legeko 21.3 atalean aipatzen den diruegitamu-jaurpideaz beraz baliatuz bestetarakotuko dira, eta Lege bereko 83. ataleko mugak ez dira erabiltzekoak izango.

 

7.- Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideen 31/1983 Legean zehaztutako diruizendapenak bestetarakotzeko jaurpideak 1991.eko Agizko Diruegitamuekin eta horietan sartutako lehengo ekonomi urteetatikako gaindikinekin erabiliko dira, Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideen Legeko 100. ataleko lehenengo zatian agintzen denaren kaltetan gabe.

 

14. Atala - Diruizendapenak bestetarakotzeko baimenak emateko gai diren ihardutze-sailak

 

1.- Jaurlaritzako Sailburuek, aurreko ataleko 4. zenbakiko c) letran ohartemandako diru-izendapenak bestetarakotzeko baimenak eman ahal izango dituzte, eta bai horietan Sail edo Erakunde Burujabe bakar batek eskuhar dezaneko egitarau bereziei dagozkien II. atalburuko bestetarakotzetarako ere.

 

2.- Gainontzeko diruizendapen-bestetarakotzetan, Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideen abenduaren 20ko 31/1983 Legean agintzen dena egingo da.

 

15. Atala - Diruizendapenak diruegitamuetan sartzea

 

1.- 1992.erako Diruegitamuetan diruizendapenak sartzeko jaurpideak, Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideen Legeak dakartzanak izango dira.

 

2.- Aurreko zatian agindutakoa hala dela ere, 1992.erako Diruegitamuetan, Ertzaintzari dagozkion diruizendapenak sartuko dira ekonomi ekitaldiaren edozein unetan, 1991.eko Diruegitamuan sartutako aurreko urteetako gerakinak barne.

 

Era berean, 1991.eko ekonomi urtea bukatzean, 49 Sailean sartuta dauden diruegitamuko diru-izendapenetan, Europa 93 Egitamuan sartuta egon eta horri datxezkon bide eta urbaliapidetako egiturari dagozkienetan eta jabego-kentzeagatikako gastuetan gaindikinik balego, 1992.eko Diruegitamuan ekonomi urteko edozein unetan sartu ahal izango dira. Diru-izendapenak Jabego-kentzezkoetan sarzten badira, Diruegitamu-Jaurpideari buruzko Legearen 102. ataleko lehenengo idazatian finkatutako baldintza, aldiari dagokiona hain zuzen, bi ekonomi urteko aldirako ulertu beharko da.

 

16. Atala - Bestelako aldakuntzak

 

1.- Diruizendapen-horniketa Foru Aldundien Diruegitamuetan benetan izandako aldakuntzetatikako diru-sarreratarako izatekotan, ez da kontutan hartuko Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideei buruzko 31/1983 Legearen 94. atalean aipatzen den gehienezko ehunekoa.

 

2.- Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideen Legeko 111. atalean aipatzen den baimena, dagozkien Izaikietan mugatzezkotzat jotako diru-izendapenetarako baino ez da izango. Halaber, Ustiapen-Diruegitamurako diruizendapenak murriztea xede izan dezaten aldakuntzek baimenaren beharra dute, Doru-Diruegitamueran diru-ezarketak ordaintzeko izendatutakoa haunditzeko izan daitezenean eta aldakuntza, oro bilduz, dagokion Izaikiaren Diruegitamuen diruizendapen-multzoaren ehuneko 3tik gorakoa izan dadinean.

 

3.- Norbanako-alorreko legepeko Herri-Izaikiek eta Herri-Baltzuek partzuer direneko Erakundeetan egin ditzaten diru-ezarketak ordaintzeko zenbaki-aldaketek ezinbesteko izango dute Jaurtze-Batzordearen baimena. Antzematezko diruizendapenez egindakoek ere horren beharra izango dute.

 

4.- Euskadi 1993.eko Europan izeneko Egitamu Berezia garatzeko Itune Nagusiaren hirugarren atalean zehaztutako diru-izendapenen egokiketari ekin ahal izateko, Jaurtze-Batzordeak, Egitamu horri atxikitako diru-izendapenetan beharrezko aldakuntzak egiteko baimena eman ahal izango du, hor finkatutako ekintzen ordain beharrak denboran egokitzeko xedez. Beraz, ordainketarako jarritako diru-izendapenetan ordainbehar berriak sortzen badira, Lege honetako 9. atalean adierazitako moduan ordainduko dira.

 

5.- Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideen Legeko 107. atalean ohartemandakoetarako, SPRI, A.B-ren akziokako partzuer-zatien kopurua banaka hartuta aldatu arren, SPRI, A.B-k, egitaraua bere osoan hartuta, horren dirubidetarako izendatutako guztizko kopurua aldatzen ez denean, Industrialdeak egitarauko Herri-Baltzuen diruegitamu bakoitzean diruegitamu-aldaketa egiteko biderapen beharrik ez dagoela ulertuko da.

 

III ATALBURUA

ORDAINSARIEN ETA GOZAMEN SARIEN JAURPIDEAK

 

17. Atala - Ondainsari-gehikuntza

 

1.- Lehendakariaren, Lehendakariordeen, Sail ezberdinetako Sailburuen, Sailburuordeen eta Zuzendarien 1992. urteko ordainsari osoak, 1991.eko abenduaren 31n indarrean zeudenak dira, administrazio nagusiko langileen soldatek orohar izan behar duten gehiketa orokorrean handituko direla, atal honen hurrengo idazatian xedatutakoaren arabera. Behin-behineko langileei ere gehiketa bera aplikatuko zaie.

 

2.- 1992.eko urtarrilaren lehenengoaz geroko eragite-indarraz, Autonomi Elkarteko Arduralaritza Nagusiaren eta horko erakunde burujabeen zerbitzuan ari eta lan-legeen jaurpidepean gabeko langileek eskuratu ditzaten urteko ordainsari osoak 1991.eko abenduaren 31n indarrean zeudenen eretzean ehuneko 5ekoan gehituko dira gehienez. Gehikuntza hori eginda bakoitzari atera dakionaren kaltetan gabe.

 

Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren eta horren erakunde autonomoen zerbitzupean lan egiten duten karrerako eta behin-behineko funtzionariak joko dira lan-itunepekoak ez diren langiletzat, eta bai Osakidetza erakunde autonomoko estatutupeko langileak ere.

 

3.- Halaber, eta hori ere 1992ko urtarrilaren lehenengoaz geroko eragite-indarrez, Autonomi Elkarteko Arduralaritza Nagusiaren eta horren erakunde autonomoen zerbitzuko lan-legepeko langilegoaren lansari-moltsoa, 1991.ekoaren eretzean ez da ehuneko 5ekotik gora gehitzerik izango, kidekotasun-erizpideei eutsiz.

 

4.- Aurreko 2 eta 3 zenbakietan jarritako mugapena, hala behar izanez gero, beharko liratekeen lansari-zerdenak zedarritu eta izendatzearen eretzean aldatu ahal izango da.

 

5.- Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeari atxikitako funtzionarien oinarrizko soldatak 1992.eko urtarrilaren 1ean eguneratuko dira, lege horretako 78. atalean jasotakoei egokitzen zaizkiela.

 

18. Atala - Ertzainak

 

Autonomi Elkarteko Ertzaintzak izango dituen lansariak Eusko Jaurlaritzak erabakiko ditu, Kupoaren Bitariko Batzordeak horretarako egin ditzan diru-izendapenak kontutan izanik.

 

19. Atala - Berarizko arauak

 

1.- Euskal Herri-Arduralaritzaren zerbitzuko herrilanariek ez dute dagokien ordainsari-jaurpideen arauerako sariaz bestekorik eskuratuko, eta ez dute Arduralaritzak jaso ditzan zerga, arartekaritza-sari edo nolanahiko beste ezein diru-eskuraketatan partzuer izaterik izango.

 

2.- Nolanahi ere, gerorako hobekuntza eta gehikuntzen bidez bere baitagarri izan daitezen ordaintzezko zernolakoak, edo horrela ebatzita daukatelako bere kopuruak aldatu gabe izan behar dituztenak, berarizko legepidez arautuko dira.

 

20. Atala - Lanitunepeko langileak. Hitzarmen kolektiboak izenpetzeko baldintzak

 

1.- Euskal Autonomi Elkartearen Administrazio Orokorreko eta honen erakunde autonomoetako lanituneko langileen gain eragina izan dezaketen hitzarmen kolektiboei, soldaten berrikusketei edo lehendik izenpetuta dauden hitzarmenei oso-osoan edo zati batetan atxekitze edo horietara jotze akordioei, Jaurlaritza-Batzarrak emango die onarpena, Ogasun eta Finantza Sailaren eta Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailaren txostena aztertu ondoren. Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio instituzionaleko baltzu publikoei edo Zuzenbide Pribatupeko Izaiki Publikoei atxikita egon eta lanitunepekoak diren langileei buruzko hitzarmenak izan daitezenean, Ogasun eta Finantza Sailak eta Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailak beren txostena eman eta Ekonomi Batzordearen aldezko diktamena izango da beharrezko, hitzarmena izenpetu baino lehen.

 

2.- Aurreko parrafoan aipatu direnen ondorioetarako, honako hauek bidali beharko zaizkie Ogasun eta Finantza Sailari eta Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailari: akordioaren proiektua, 1991. urteko ekonomi ekitaldiko soldata masaren zenbatekoa, 1992. urteko ekitaldirako gorakadaren kalkulua homogeneitatea kontutan hartuz eta proiektu horretan jasotzen diren alde ekonomiko guztien baloraketa. Agiri horiek eskuratu daitezen egunetik hasi eta 15 eguneko epearen barruan, horretarako agintea duteneko txostena emango dute Sail horiek, honako hauek jasoko direla Ogasun eta Finantza Sailari dagozkionetan: gastu publikoan eragina izan dezaketen alde guztiak, Euskal Autonomi Elkarteko Ogasuntza Nagusia Antolatzeko printzipioei buruz indarrean dauden xedapenei buruzko maiatzaren 17ko 1/1988 Legegintza Dekretuko 60. atalean ezartzen den artekaritza kontrolaren kaltetan gabe.

 

3. Atal hau egiteratzearen ondorioz, Autonomi Elkarteko Arduralaritzaren eta horko erakunde burujabeen Diruegitamuetako diru-izendapenetan egin behar daitezen birbanaketei eta aldakuntzei, indarrean dauden legeetan ohartemandako bideak eragingo zaizkie.

 

21. Atala - Euskal Autonomi Elkarteko baltzu publiko eta zuzenbide pribatupeko langilego zuzendaria

 

1.- Atal honetan aipatzen diren langileen edozergatikako urteko gehienezko diru-eskuraketek ez dute Eusko Jaurlaritzako Sailburuek jasotzen dituzten oro barnezko lansariak baino gehiagokoak izan beharko.

 

2.- Goi Kargudunen lansariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legearen 4. ataleko 2. parrafoan agintzen dena betez, suspergarrien haztaketarako eta horiek emateko irizpideak, baltzu bakoitzaren urte bakoitzeko diruegitamuak eta urte bakoitzean horiekin batera joaten den urteko txostenean ematen diren nolakozko helburuak zenbateraino bete direnaren eretzean neurtutako eraentza-eginkortasunez zehaztuko dira. Baltzu bakoitzeko Eraentza-Batzordeak zehaztu ahal izango ditu, suspergarri hauek ordaintzeko era eta zenbatetik zenbatekoa.

 

3.- Euskal Autonomi Elkarteko baltzu publikoetako eta zuzenbide pribatupeko izaiki publikoetako langilegoa kontratatzerakoan edo izendapen erabakiak ematerakoan, ezin ezarri izango da, instituzio mailako Administrazioko erakundearekiko lotura juridikoa galdu izanaren ondoriozko kalteordainei buruzko klausularik; ondorioz, ezarri gabekotzat, indarrik gabekotzat, baliorik gabekotzat joko dira.

 

22. Atala - Alokairu pasibo mailako kredituak

 

Bizisariak eta beste gozamen-eskubideak dagozkien baldintza eta zenbatekoetan ordainduko dira, berarizko eta indarreango arauetan agindutakoarekin bat etorriz.

 

IV ATALBURUA

ITUNEPEKO IKASTETXEETAKO GASTUEI AURRE EGITEKO EREDU EKONOMIKOA

 

23. Atala - Itunepeko ikastetxeen gastuei aurre egiteko eredu ekonomikoa

 

1.- Gastuei aurre egiteko ekonomi neurriaren urteko erabateko diru-kopuruak irakaskuntza maila bakoitzeko, Aurrekontu Lege honetan azaltzen den zenbateko osoa banatzeko, honako hauek izango dira:

 

- Eskolaurrea: 3.876.693.-

- Oinarrizko Hezkuntza Orokorra, 4.480.955.-

- Berarizko Hezkuntza (garakuntza-ments haundiak), 6.761.848.-

- Berarizko Hezkuntza (psikikoak), 5.589.478.-

- Berarizko Hezkuntza (fisikoak), 8.643.094.-

- Berarizko Hezkuntza (sensorialak), 5.343.730.-

- Lehen-mailako Lanbide Hezkuntza, 7.847.853.-

- 2. Mailako Lanbide Hezkuntza, 7.824.308.-

- BBB/UBI, 6.906.946.-

- Irakaskuntza Ertainen Eraberrikuntza, 6.740.008.-

 

2.- Irakaskuntza doan eman dadila horren zenbatekoak bermatu behar dueneko eskola unitate bakoitzeko gastuei aurre egiteko eredu ekonomikoa, Estatuaren Aurrekontu Orokorretan eta Euskal Autonomi Elkarteko osagarri bereziko ereduan finkatutakoek osatuko dute.

 

Eredua osatzen dutenak eta hezkuntza unitate bakoitzerako horietan finkatzen den zenbatekoak, lege honen IV. Eraskinean finkatutakoak izango dira.

 

Eskolaurre eta Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko neurrian, euskerazko berarizko irakasleen dirubideketa ohartematen da, itunepeko gelak orokorrean hartu eta batenaz besteko kostearen arauera. Hala ere, zernolako hori, zerbitzu egiten duten irakasle horien ikastegiei emango zaie soil-soilik, ikasturtea hasi aurretik onartutako irakasle-taulen arauera eta, diru-ordainketa benetako kostearena izango da, euskera ematen bete diren orduak kontutan hartuta, hau behar bezala egiaztatu beharko dela.

 

3.- Ikastetxeari ezargarri izan eta Euskal Autonomi Elkarte osorako indarrean dagoen ituneko osagarria oinarrizko soldatari gehitzetik sortzen den ordainsariak, ikastegi hori zehaztuta dagoen mailetako neurriaren gastu finkoaren osakaian ezarritako zenbatekoa lortzen ez badu, aurretik esandako gehikuntzaren kopurua ordainduko zaio soil-soilik, osakai horren muga barruan geroago egokitzeko kaltetan gabe. Egokitze hori oinarrizko lansariaren eta osagarriaren kopurua eremu eta maila bereko itunea egin izanaren ondorioz gehitzen bada izango da bidezko.

 

4.- Irailaren 8ko 293/1987 Dekretuko 20. atalean dagoen salbuespena irakaskuntza-maila berezietarako IV. Eraskinean ohartemandako neurrietako a) letrari dagokiola ulertuko da.

 

III IDAZPURUA

DIRU-SARREREN EGOERA

 

I ATALBURUA

FORU ALDUNDIEN EKARKETAK

 

24. Atala - Ekarketa orokorra

 

1.- 1992ko ekonomi ekitaldian, Foru Aldundiek, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren Aurrekontuetan egindako kredituei erantzuteko, egin beharreko diru-ekarketak, Foru Aldundiek Euskal Herriko Autonomi Elkarteko aurrekontuen dirubidetarako 1992, 1993, 1994, 1995 eta 1996 ekonomi urteetan egin beharreko ekarketak finkatzeko eta onartzeko, azaroaren 15eko 5/1991 Legearen Eraskineko 6. atalean agintzen denez kalkulatuz, 277.178.900.000 pezeta jotzen du, eta otsailaren, apirilaren, ekainaren, uztailaren, urriaren eta azaroaren lehenengo hamabost egunen barruan ordainduko diren 46.196.483.333 pezetako sei ekarketa izango dira.

 

2.- Aurreko idazatian adierazitako Ekarketa Orokorra kalkulatzeko, honako hauek hartuko dira kontutan:

 

a) Foru Aldundiek, 1992ko ekonomi ekitaldian egingo duten diru-bilketa, 679.404.500.000 pezetakoa izango da. Ohartemate hori, azaroaren 15eko 5/1991 Legearen eraskineko 2. atalean espreski aipatzen diren diru-eskuraketei dagokie.

b) Foru Aldundiei bere eskuarte zituzten eta Balio Erantsiaren gaineko Zerga indarrean jartzearekin galdu dituzten zergegatikako ordain garbiak 42.802.500.000 pezeta jotzen du, azaroaren 15eko 5/1991 Legeko eraskineko 2. ataleko bigarren zatian ohartemandakoaren arauera.

c) Hauek dira egin beharreko kenketak:

- Estaduari egin beharreko 1991ko ekonomi ekitaldiari dagokion Kupoaren kitapena, ohartemandako 29.686.200.000 pezetako zenbatekoa, aldeko adierazgarrizkoa dela.

- Estaduari 1992ko ekonomi ekitaldiari dagokion Kupo garbia ordaintzeko 111.096.900.000 pezeta.

- Ertzaintzari 1991rako dagokion dirubideketaren biderapenaren kitapena, Estaduari ordaindu beharreko Kupo garbiaren zenbatekoan kontutan hartuta, 101.800.000 pezeta.

- Ertzaintzari 1992rako dagokion dirubideketa, Estaduari ordaindu beharreko Kupo garbiaren zenbatekoan kontutan hartuta, 36.823.200.000 pezeta.

- Gizarte Segurantzako kudeaketa-erakundeei lotutako 1991rako eskuraketei dagokien dirubideketaren kitapena, Estaduari ordaindu beharreko Kupo garbiaren zenbatekoan kontutan hartuta, 1.515.000.000 pezeta, aldeko adierazgarrizkoa dela.

- Gizarte Segurantzako Kudeaketa Erakundeei lotutako eta 1992rako eskuraketei dagokien dirubideketa, Estaduari ordaindu beharreko Kupo garbiaren zenbatekoan kontutan hartuta, 16.140.000.000 pezeta.

d) Autonomi Elkarte Osorako Erakundeen eta horko Lurralde Historikoetako Foru Instituzioen arteko Harremanei buruzko azaroaren 25eko 27/1983 Legearen 22. ataleko hirugarren zatian ohartemandako politikak Jaurlaritzak egitearren gutxiagotu beharreko kopurua 1.385.000.000 pezetakoa da.

e) Era berean, Zor Publiko Berezia Jaulkitzea eta jartzea dela medio, Euskal Autonomi Elkarte osorako erakundeek Foru Aldundiek eskura ditzaten errendimendu garbietan jarri behar dutena kontutan hartuz, 1.350.000.000 pezetatan gehituko da ekarketa orokorra, azaroaren 15eko 5/1991 Legeko eraskineko gehigarrizko xedapenetatik bigarrenean jasotzen denaren arabera.

 

25. Atala - Ekarketa bereziak

 

1.- Aurreko atalean aipatzen den ekarketa orokor horrez gain, Foru Aldundiek, lehen aipatutako azaroaren 15eko 5/1991 Legeko eraskineko 7. atalean ohartemandako berarizko ekarketak egingo dituzte, aurreko ataleko lehenengo zatian zehaztuta dauden sei epeetan.

 

2.- Honako hauek izango dira ekarketa bereziak :

 

a) Euskal Autonomi Elkarteko Aurrekontuetan Ertzaintzarentzako jasotzen diren gastuen dirubideketa, 36.173.900.000 pezetakoa.

b) Elkarte osorako aginpidea duten Gizarte Segurantzako erakunde kudeatzaileei lotutako eskuraketen dirubideketa, 101.851.300.000 pezetakoa.

c) Azaroaren 25eko 27/1983 Legearen 22. ataleko hirugarren zatian jasotzen diren politika eta ihardunak Jaurlaritzak egiteratzeari dagokion laguntza, 1.385.600.000 pezetakoa.

 

26. Atala - Ekarketen koefizienteak

 

Lurralde Historiko bakoitzaren diru-ekarketa, aurreko ataletan izendatutako zenbatekoei ondoren ematen diren portzentaiak aplikatzeak eman dezan emaitza izango da:

 

ARABA %15,19

BIZKAIA %52,87

GIPUZKOA %31,94

 

II ATALBURUA

ZERGEI BURUZKO ARAUAK

 

27. Atala - Tasak

 

1.- Oinarrizko portzentaia finkatu gabe egon edo oinarri hori diru unitateetan baloratzeke dagoelako zenbateko finkokoak izan daitezen Euskal Herriko Ogasuntza Nagusiaren tasak, 1991. ekonomi ekitaldian aplikagarri izan daitekeen zenbatekoaren bat koma zero bost koefizientea aplikatzeak eman dezan zenbatekoraino igoko dira.

 

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntza Sailaren tasak eta Euskal Herriko Autonomi Elkartearen jabetzapeko diren portuetan egin daitezen zerbitzu orokor eta bereziegatikako arielak gehitze horretatik kanpo gelditzen dira.

 

2.- Aurreko zenbakian jarritako koefizientea erabiliz atera daitezen zenbatekoak, hamarrekotan borobiltzeko, gehitu edo gutxitu ahal izango dira.

 

3.- Elkarteen Erregistroaren ekintzegatiko tasa dela eta, 3/1990 Legeko 50. atalari honako idazkera berri hau ematen zaio, (1.02.01 Sekzioa):

 

"50. Atala - Kuota

 

Tasa honen kuota, 350 PTAkoa izango da, kontsultako, ziurtagiriko edo konpultsako"

 

4.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian arauz ezarrita dauden iragarpenak sartzeagatiko tasa dela eta, 3/1990 Legeko 54. atalari honako idazkera berri hau ematen zaio, (2.02.02 Sekzioa):

 

"54. Atala - Kuota

 

Tasa honen kuota, 340 PTAkoa izango da, inprimatutako lerro bakoitzeko".

 

5.- Nekazal, baso eta abere industrien antolaketa eta babesketagatiko tasa dela eta, 3/1990 Legeko 63. atalari honako idazkera berri hau ematen zaio, (2.03.02 Sekzioa):

 

"63. Atala - Kuota

 

1. Industria berriak jartzea edo daudenak handiagotzea:

 

Aplikazio Basea Baimena

(Instalazioaren edo

handiagoketaren balioa)

 

500.000 PTAra arte 2.760

500.001etik 1.000.000era arte 4.410

1.000.001etik 2.000.000ra arte 4.960

Milioi bat gehiagogatik edo frakzioagatik 550

 

2. Industriak lekuz aldatzea:

 

Aplikazio Basea Baimena (Instalazioaren edo

handiagoketaren balioa)

 

500.000 PTAra arte 1.930

500.001etik 1.000.000era arte 2.210

1.000.001etik 2.000.000ra arte 2.480

Milioi bat gehiagogatik edo frakzioagatik 280

 

3. Makinak ordezkatzea

 

Aplikazio Basea Martxan jartzeko

(Ordezkaketa egin baino lehen) baimena

industriako instalazioek zuten balioa)

 

100.000 PTAra arte 2.760

101.000tik 1.000.000era arte 4.410

1.000.001etik 2.000.000ra arte 4.960

Milioi bat gehiagogatik edo frakzioagatik 550

 

4. Industria jabez aldatzea

 

Baimen bakoitzagatik 1.650

 

5. Legalizazioa

 

Aplikazio Basea Baimena (Instalazioaren edo

handiagoketaren balioa)

 

500.000 PTAra arte 5.520

500.001etik 1.000.000era arte 8.820

1.000.001etik 2.000.000ra arte 9.920

Milioi bat gehiagogatik edo frakzioagatik 1.100

 

6.- Denborapasarako itsas arrantzarako lizentzia emateagatiko tasa dela eta, kendu egiten dira 3/1990 Legeko 64, 65, 66 eta 67 atalak. (3.03.03).

 

7.- Haragi freskoen osasun ikuskaritza eta kontrol zerbitzuegatiko tasa dela eta, 3/1990 Legeko 137. atal honako idazkera berri hau ematen zaio (3.12.03 Sekzioa):

 

"Haragi freskoak sartze, irtete eta konserbatze mailako kontrol eta ikuskaritza ihardunak eta haragiek destino-lekura arte berekin eraman behar duten osasun ikuskaritzari buruzko ziurtagiriak ematea:

 

Pezetak, egiazko pisuko Tm. bakoitzagatik

 

3.1. Biltegian sartze operazioen osasun kontrol eta ikuskaketagatik, 214

3.2. Irtete operazioen osasun kontrol eta ikuskaketagatik, osasun ikuskaketa egin denaren ziurtagiria barne, 214

3.3. Osasun kontrola eta ikuskaketa egiteko bisita bakoitzagatik eta biltegian haragia konserbatzeari buruzko osasun ikuskaketagatik, 214

Establezimendu berean, hilketa, zatiketa eta gordeketa edo zatiketa eta gordeketa lanak egiten baldin badira, biltegian sartze operazioegatik ez da kuotarik kobratuko".

 

IV IDAZPURUA

FINANTZA ERAGIKETAK

 

28. Atala - Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak egin ditzakeen finantzaketak

 

Jaurlaritzak, Herriogasuntza eta Dirubideketa-Sailaren saloz, urtebetetik gora gabeko aldian atzera itzuli beharreko maileguak eta abantzuak egin ahal izango dizkie Euskal Autonomi Elkartearen Administrazio instituzionala osatzen duten izaikiei, eta maileguketa horien korrituak eta gainontzeko zernolakoak finkatzea Ogasun eta Finantza Sailari dagokio, baita horiek Jaurlaritzaren izenean formaltzea ere.

 

V IDAZPURUA

KONTRATAZIO ARAUAK ETA DIRULAGUNTZAK EMATEKO ERREGIMENA

 

29. Atala - Kontratazio arauak

 

1.- Diruizendapena egiten zaionaren zernolakoa dena dela, gastua 250.000.000 pezetatik gorakoa izan dadinean, gastu hori Jaurlaritza-Batzarrak onartu beharko du, iraskundegoren-mailako Administraritzari egin beharreko agizko eskuraketak edo Diruegitamuetan zertakoa jarriz izendatuta dauden diru-laguntzak badira salbu; horrelakoetan ez da baimen horren beharrik izango.

 

2.- Erakunde autonomoek, hasierako aurrekontua 50.000.000 pezetatik gorakoa duten kontratazioak izenpetzeko, hari atxikirik daudeneko Sailburuaren edo, behar izanez gero, Jaurlaritza-Batzarraren aldezaurreko baimena beharko dute. Osakidetza erakunde autonomoari buruzkoan, idazati honetan esaten den baimena 100.000.000 pezetatik gora izango da beharrezko.

 

3.- Jaurlaritzak, doakien Sailen edo akurapena hasi duten erakunde autonomoak haiei atxikita daudeneko Sailen saloz, bakoitzaren diruegitamuen pentzutan eta diruen jatorria dena dela, hasiera 1992ko ekonomi ekitaldian emango zaien eta hasierako zenbatekoa, Administrazio Publikoentzat jarritako araupidetzaren arauera, hirurogeita hamabost miloi pezetatik gora gabekoa izan dezaten diruezarketa-egitasmoen akuraketa artez egiteko baimena eman ahal izango du.

 

4.- Euskadiren Ondareari buruzko 14/1983 Legeko 43. atalean ezartzen denaren ondoriotarako, ibilgailu ofizialak depositatzeari eta suztapeneko, argipideketa eta antzeko lanetarako stand-ak edo tegiak alogeran hartzeari buruzkoak izan daitezen ondasun higiezinak urtebeterako edo hortik beherako aldirako alogeran jartzeko akuraketen zenbatekoaren guztizkoa 2.000.000 pezetatik gorakoa ez bada, horiek egiteko baimena, Sail bakoitzak, erakunde autonomoek edo zuzenbide pribatupeko izaiki publikoek eman ahal izango dute.

 

Esandako kontratazioak egiteko administrazio mailako izapideketak, behar hainbateko diruizendapena dagoela egiaztatzera eta alogeran uztea zein baldintzatan egiten den zehatz esango deneko alogeratzaileak izenpetutako eskaintzara mugatu ahal izango dira, eskaintza horri oniritzia dagokion kontratazio organuak eman beharko diola.

 

Dena dela, Herriogasun eta Dirubide-Saileko Ondare eta Akuraketa-Zuzendaritzari eman beharko zaio akuraketa izenpetu izanaren berri.

 

30. Atala - Diru laguntzen gastu publikoari buruzko aurrekontu eta burutze mailako erregimena

 

Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideari buruzko abenduaren 20ko 31/1983 Legeko 124-4 atalean jasotzen direnen ondorioetarako, dirulaguntzak edo laguntzak ematerakoan ezarritakoak finkatuko du laguntzetarako diren gastuen beherapena eta dirulaguntzei buruz kasu bakoitzerako ezarri daitezen arauetan finkatuko dira beherapenaren mugak. Bestalde, kreditu, ordainketa edo konpromezu moetarekiko adostasuna duen eta gastuei aurre egiteko eta/edo dirulaguntzen edo laguntzen baldintzak benetan bete ahal izateko egokien izan dadin aurrekontu-erregimena aplikatuko zaie gastu horiei eta, hori, Ogasun eta Finantza Sailak, 31/1983 Legeko 60-2 atalean ezartzen duena aplikatuz, aurrekontuak gertatzeari buruz eman ditzan artezbide teknikoen arabera egingo da.

 

VI IDAZPURUA

LEGEBILTZARRARI ARGIBIDEAK EMATEA

 

31. Atala - Aldizkotasunezko argibideak eta beste argibide batzuk

 

1.- Jaurlaritzak, hiru hilabetez behin, honako aurrekontu eragiketa hauen argibideak eman beharko dizkio Eusko Legebiltzarreko Ekonomi, Herriogasuntza eta Aurrekontu Batzordeari:

 

a) Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren eta horko erakunde autonomoen Aurrekontuetako diruizendapenetan bestetarakotzearen bidez egindako aldakuntzena eta Aurrekontua zenbateraino egiteratu denarena.

b) Lanak artez kontratatzeko baimena Jaurlaritzak emanez bideratutako espedienteen zerrenda.

c) 10.000.000 pezeta baino gehiagoko kostuko obra, zerbitzu eta zuzkiketa-kontratuen zerrenda zehatza.

d) Aldi horretan egindako gaudimenak eta gaudimenaren gai direnen hauspenengatik aurre egin behar izan dienen argibideak.

e) Zuzenbide pribatupeko izaiki publikoen eta baltzu publikoen kontu-garbitasunak, galera-irabazien zehaztapen zerrendak, diruen nondikakoaren eta erabilkeraren zehaztapen zerrendak eta Ustiaketa eta Kapital Aurrekontuena.

 

2.- Aurreko zenbakian esaten den argipideketan behar bezain zehatz emango dira eraginik duten egitaraua, sekzioa eta atalburua, eta argipideak emateko aldia berezko hiruhilabete-aldia betetzearekin amaituko da eta Legebiltzarrari, epea amaituko den hilaren hurrengo bigarrenaren 15a baino lehen bidaliko zaizkio.

 

3.- Halaber, Jaurlaritzak, gertatzen diren hilaren hurrengoan zehar eta gai duten egitarau, sekzio, zerbitzu eta atalburuari buruzkoan behar hainbateko zehaztasunak emanez, honako diruegitamu-eragiketa hauen argibideak emango dizkio Eusko Legebiltzarreko Ekonomi, Herriogasun eta Aurrekontu Batzordeari:

 

a) Lege honetako 8. atalaren babespean egindako zorpetze-eragiketena.

b) Lege honetako 29. atalaren babespean egindako kreditu eragiketena.

c) Foru Aldundietako bakoitzak itunetutako zergegatik egindako sarrerena, zergaka sailkatuta.

 

Xedapen Gehigarriak

 

Lehenengoa - Jarraipen Batzordeak

 

1.- Administrazioak eta Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioko zerbitzuan ari den langilegoaren ordezkatze-erakundeei, hauteskunde prozesua arautzeari, lan baldintzak eta partaidetza erabakitzeari buruzko urriaren 6ko 304/1987 Dekretuko 17. atalean aipatzen den itunebideko mahai nagusian dauden sindikaritza-erakundeek osatutako Jarraipen-Batzordea eratzen da; Batzorde horretan, langileentzako kredituak banatzeko erizpideak negoziatuko dira.

 

2.- Jaurlaritzak, Jarraipen Batzordeari, honen iharduera egokirako, aurreko idazatian esandako kredituen pentzutan, beharrezkoak izan ditzan diru baliabideak izendatuko dizkio.

 

3.- Indarrean dauden legeen arauera, Lan eta Gizarte Segurantzako Sailak, ordezkatze indarrik haundiena izan dezaten sindikaritza erakundeek eta erakunde mailako ordezkotza izan dezaten enpresaritza erakundeek osatuko duten Batzordea eratzen da. Honako hau izango da Batzorde horren egitekoa: 13500 eta 13600 Egitarauen aplikazioa kontrolatzea eta zaintzea, Enplegu eta Lanbidezko Trebakuntza programei dagozkienetan.

 

Bigarrena - Ospitalentzako eta beste sorospen erakunde batzurentzako dirulaguntzak

 

Aurrekontu hauetan, ospitalentzako eta beste sorospen erakundeentzako izendatutako mantenimendu laguntzak, baldin eta zentru horiek honako baldintza hau betetzen badute ordainduko dira: zentru horietan lan egiten duten langileen urteko soldaten gehikuntzak, 1992ko urtarrilaren 1etik hasita, Euskal Administrazio Publikoan lan egiten duten langileentzako lege honetan finkatzen dena ez dezala gainditu.

 

Hirugarrena - Ihardutze-erakunde burujabeen berrizendapenak

 

1992.ean zehar, ihardutze-erakunde burujabeek administraritza eta zerbitzu orokorrei dagokien egitarauaren 249 diruizendapena gehitu ahal izango dute, bere diruegitamuetatiko edozein diruizendapenetako gaindikako eskuarteekin, dagokion ihardutze-erakundearen Diruegitamuetan hasieratik izendatuta dauden diruizendapenetako guztirakoaren % 1eko kopurua egin arte, horretarako berarizko diru-atala sortuko dela. Diruizendapen honen eskuarte berriak, Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideari buruzko 31/1983 Legeko 21. atalean aipatzen den dirugeitamu-jaurpide beraren menpean berrizendatu ahal izango dira.

 

Laugarrena - Diruegitamuei buruzko arauak

 

1.- Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideei buruzko abenduaren 20ko 31/1983 Legeko 85. atalak ondoren ematen den idazkera izango du:

 

"85. ATALA - BAIMENERAKO PROZEDURA

 

Lege honetan berariz beste zerbait ezartzen ez baldin bada, diruizendapenen eskualdaketa guztietarako baimenak Ogasun eta Finantza Sailburuak eman beharko ditu, eragindako Sailen proposamena jaso ondoren".

 

2.- Euskal Autonomi Elkarteko Ogasuntza Nagusia Antolatzeari buruzko indarrean dauden xedapenei buruzko maiatzaren 17ko 1/1988 Legegintza Dekretuko 6.2 atalak ondoren ematen den idazkera izango du:

 

6.2.- Horrez gainera, Euskadiko Diruegitamuen Legeek, Euskal Autonomi Elkarteko Ogasuntza Nagusiaren beste arazo batzuk edo beronekin zerikusia daukatenak arautzera luza dezakete euren xedea, hala nola, langilegoaren ordainketen araubideari dagozkionak eta Guztizko Diruegitamuetakoak diren diruizendapenei dagozkien gozamensarienak, horietako gastu publikoaren aurrekontu eta egiteratze araubidea, Autonomi Elkartearen bere arielen araubidea, eta zorpetzearena. Guztizko Aurrekontuen Legeetan jasotako gai hauei buruzko arauek, beroien izaera eta araubide berdina izango dute.

 

Bostgarrena - Gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrerak

 

Gizarteratzeko Gutxieneko Dirusarrerei buruzko maiatzaren 3ko 2/1990 Legeko 6. atalean aipatzen diren ondorioetarako, kide bakarreko familientzako gizarteratzeko gutxieneko zenbatekoa, 1992. urterako, hilabeteka kontatuta, 34.650 pezetatan jartzen da.

 

Famili jarea lagun batek baino gehiagok osatu dezatenean, goragoko zenbatekoari, onuradunarekin bizi den lehenengo kideagatik, 0,3 gehituko zaio, horiekin batera bizi diren bigarren, hirugarren eta laugarren kideagatik 0,2 eta gainontzeko bakoitzagatik, 0,1.

 

Seigarrena - Osakidetza erakunde autonomoa

 

Osasun arloan indarrean dagoen oinarrizko lege orokorrari dagokionez, maiatzaren 19ko 10/1983 Legeko aldibaterako xedapenetatik hirugarrenean proiektatutako Euskal Autonomi Elkarteko osasun sistemaren lege mailako antolaketari buruzko ekimen lanarentzat beharrezko estaldura emateko xedez, honako neurri hauek hartzen dira:

 

1.- Osakidetza Erakunde Autonomoaren egitekoen berregituraketa.

 

Maiatzaren 19ko 10/1983 Legearen bidez Osakidetzari agindutako egitekoen berregituraketa xedatzen ez den artean eta erakunde horri agindutako osasun eta sorospen mailako ekintzen antolaketa egokia ezartzeko xedez, gaur egun Osakidetzako Osasun Zuzendaritzei edo orokorrean biztanlego guztiari zuzendutako egitarauen kudeaketa gaur egun aginduta duten hango beste zerbitzu batzuei atxikitako baliabide materialak eta langileak, Osasun Sailari atxikita geldituko dira.

 

Arautegi bidez zehaztuko da, gaur egun Erakunde Autonomoari atxikirik dauden zerbitzu, baliabide material eta langilegotik zeintzuk pasatuko diren zuzenean Osasun Sailaren menpean egotera, berorren egitura organikoan eta egitekoetan eta dagozkien lanpostuen zerrendetan ezar dadin moduan. Berregituraketa honen eraginpean dauden Aurrekontuetan gertatutako aurrekontu aldaketetarako baimenak Ogasun eta Finantza Sailak emango ditu, inolako mugakizunik gabe.

 

2.- Basurtoko Ospital Zibila sartzea eta berorren iharduerarako aldibaterako araubidea.

 

Harik eta osasun antolaketaren lege esparru berria ezartzen den artean, aldibaterako izango da Gobernuari ematen zaion baimena, Basurtoko Ospital Zibila osasun sare publikoan sartzeko, nahiz eta Euskal Autonomi Elkarteko Ogasuntza Nagusia Antolatzeari buruzko indarrean dauden xedapenei buruzko maiatzaren 17ko 1/1988 Legegintza Dekretuko 1-2 ataleko b), d), e) eta g) hizkietan aipatzen diren gaiei buruzko ekonomia kudeaketari dagokionez zuzenbide pribatuko oraingo araubideari eutsiko dion; langilegoaren eremuari dagokionean salbuespen izango da, ondorio guztietarako erakunde autonomoari atxikita geldituko bait dira.

 

Aldibaterako denbora horretan, bere dirusarrerekin eta Osakidetza erakunde autonomoaren Aurrekontuan horretarako berezi jarritako aurrekontu diruizendapenen pentzutan finantzatuko da Basurtoko Ospital Zibila. Era berean, Basurtoko Ospital Zibilak aurreko idazatian aipatutako 1-2 ataleko c) hizkian esandakoaren menpe egon behar duenari dagokionez, honako espezialitate hauek finkatzen dira:

 

a) Aipatutako Ospitalaren ekonomi iharduerari buruz egin behar den kontuhartze kontrola, kontu-ikuskaritza tekniken bidez egindako ekonomia eta finantza arloetako kontrola izango da.

b) Lehen aipatutako maiatzaren 17ko 1/1988 Legegintza Dekretuko 57. atalaren 2 eta 3 zenbakietan ohartemandako ondorioetarako, Kontabilitate Publikoaren Egitamuan ezarritako mugakizun eta ezartzeko eraren arabera egingo da kontabilitate kontrola.

 

Zazpigarrena - Euskal Funtzio Publikoari buruzko 6/1989 Legearen aldaketak

 

1.- Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 10. atalaren hirugarren idazatia aldatu egiten da eta honela idatzita geldituko da:

 

"3. Atal honetan aipatzen diren egitekoak, behin-behingo langileak izendatzekoa ez besteak, erakunde autonomoei egotziko zaizkie, horiei atxikitako langilegoari dagozkionetan, eta erakundeon egitura organikoa eta iharduera araubidea gara dezaten dekretuetan horretarako finka daitezen ihardute-sailei egokituko zaie horiek egitea".

 

2.- Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 87. atalaren bostgarren idazatia aldatu egiten da eta honela idatzita geldituko da:

 

"5. Hutsegite arinak ohartaraziz bakarrik zigortu ahal izango dira".

 

3.- Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 81. atalari zenbaki berri bat gehitzen zaio, honela idatzitakoa:

 

"4. Arauzko lan ihardunaldiaren eta funtzionariak benetan egindakoaren arteko diferentziak, zuritzen ez baldin bada behintzat, irabazien heineko kenketa ekarriko du; hori ez da eragozpen izango zentzapide-erantzukizunean sartzeko, kasua horrelakoa bada".

 

4.- Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 87. atalaren seigarren idazatia indargabetuta uzten da.

 

Zortzigarrena - Gerorako lotzezko diruizendapenak etxebizitza arloan

 

Berarizko arauteriari egokitu daitezen, 1992ko Aurrekontuetako gastuen zehaztapen-zerrendetan sartutako etxebizitza arloko 1992ko finantzal hitzarmenetik sortutako gerorako lotzezko diruizendapenak berriz izendatzeko ahalmena ematen zaio Jaurlaritza-Batzarrari, gehienez ohartemanda egon den 5 urtekoa baino epe luzeagorako izan daitezen eta aipatu ihardueretarako izendatuta zeuden gerorako lotzezko diruizendapenen kopuru osoaren % 20rainoko gehiketa egin ahal izateko.

 

Aldibaterako Xedapen Bakarra

 

Lege honetako 12-2 atalaren ondorioetarako eta berau indarrean sartzen denetik eta bi hilabeteko epean, lanpostu berriak sortzeko baimena eman ahal izango da, jadanik zeuden beste batzuk kitatuz, euron arteko kostuen elkarrekikotasuna edozein dela ere; diferentziarik balego, beharrezko izan daitezen aurrekontu aldaketen bidez finantzatuko da, eta hauek, eskualdaketen kasuan, ez dira lotuko Euskadiko Aurrekontuen Araubideari buruzko Legearen 83. atalean jarritako mugapenei. Nolanahi ere, aipatutako 12. atalean adierazitakoa izango da baimena emateko prozedura.

 

Azken Xedapenak

 

Lehenengoa - Jaurlaritzari esku ematea

 

1.- Osakidetza erakunde autonomoan, guztientzako nahiz batzurentzako eran, zerbitzuak egiten dituen langilegoaren ordaintzezko egitura-erakuntzara bideratutako beharrezko manuak emateko eskua ematen zaio Jaurlaritzari, aipatutako erakunde autonomoak emandako osasun-zerbitzuen eraginkortasuna eta ontasun-maila hobetzeko bideratutako neurrien artean.

 

Jaurlaritzak, sorozpidetzako beharrizanen arauera arautuko ditu kupoko osasuntza-langilegoari iharduneango orduen jaurpidearen gehiketa eskaintzeko baldintzak. Langilego hau, sorozpidatzeko antolapideak sor daitezkeen zerbitzu-batzordeei atxiki ahal izango zaie ihardutze-egituraz eta erapidez. Kupoko sendagile espezialistak mailakatutako zerbitzuetan sartu ahal izango dira, mediku espezialista maila izanez.

 

2.- Jaurlaritzari baimena ematen zaio bidezko izan daitezen diruizendapenak eta Jaurlaritzaren ekonomi politika orokorraren eta gastua bidezkotzearen eta Administrazio Publikoaren berrikuntzaren esparruan Bateratutako Ekintzen Egitarauak ezartzetik eta martxan jartzetik sor daitezenak atxikitzeko.

 

3.- Lege honetan ohartemandako guztiak osabideratzeko eta egiteratzeko behar daitezen manu guztiak emateko esku ematen zaio Jaurlaritzari.

 

Bigarrena - Indarrean jartzea

 

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian osorik argitaratzen den egunean bertan jarriko da indarrean Lege hau.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra