Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

1/1991 Legea, maiatzaren 30ekoa, Euskadiko Autonomi Elkarteko 1991.erako Diruegitamu Nagusiak onartzekoa.

1991-05-30

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1991/6/14, 121. zk.; EAO, 2012/2/24, 47. zk.

§ 131. 1/1991 LEGEA, MAIATZAREN 30EKOA, EUSKADIKO AUTONOMI ELKARTEKO 1991.ERAKO DIRUEGITAMU NAGUSIAK ONARTZEKOA

 

I IDAZPURUA

EUSKADIKO 1991. EKONOMI URTERAKO DIRUEGITAMUAK ONARTZEA ETA HORIEN EDUKIA

 

Lehenengo Atala - Onarpena

 

1.- Euskadiko Autonomi Elkartearen 1991. urterako Diruegitamu Nagusiak onartzen dira, Lege honetan ezartzen diren baldintzetan.

 

2.- Euskal Herriko Ogasuntza Nagusia Eratzen duten Oinarri-irizpideei buruz indarrean dauden Aginduei buruzko maiatzaren 17ko 1/1988 Legegintza Dekretuko 25-2-a) atalean jasotzen diren ondorioetarako, Eusko Legebiltzarraren Diruegitamua Lege honen barruan sartzen dira.

 

3.- Lege hau 1990.eko abenduaren 31z eta urte honi dagokion Diruegitamuaz geroztik sortu daitezkeen Erakundeekin ere erabiltzekoa izango da.

 

2. Atala - Autonomi Elkarteko Administraritzaren Aurrekontua

 

1.- Euskadiko Autonomi Elkarteko Arduralaritzaren Diruegitamuetako gastuen zehaztapen-zerrandak, zenbatekoz, ordainketetarako diru-izendapenen aldetik guztira 476.500.000.000 pezeta jotzen du, eta gerorako lotzezko diru-izendapenetatik guztira 49.808.000.000 pezeta, horien 1991.enaz geroko ekonomi urtekako banaketa I. Eraskinean zehazten dena izanik.

 

2.- Euskadiko Autonomi Elkarteko Arduralaritzaren Diruegitamuetako diru-eskuraketen zehaztapen-zerrendaren zenbatekoak guztira 476.500.000.000 pezeta jotzen du. Zehaztapen-zerrenda horretan, 11.500.000.000 pezeta jotzen duten Diruzaintzako Gaindikinak sartzen dira.

 

3.- Euskal Herriko Autonomi Elkarteak, Unibertsitatearen Eraberrikuntzarako, abuztuaren 25eko 11/1983 Legeko 54. atalean agintzen denaren arabera, Universidad del País Vasco-Euskal Herriko Unibertsitateari emango dion orobilduzko diru-laguntza 13.548.000.000 pezetatan jartzen da, honako era honetan banatuko dela: Agizko xahupenaren dirubidetarako 12.100.000.000 pezeta eta diru-ezarketen dirubidetarako 1.448.000.000 pezeta.

 

3. Atala - Ihardutze-Erakunde Burujabeen Diruegitamuak

 

1.- Ihardutze-Erakunde Burujabeeen Diruegitamuetako gastuen zehaztapen-zerrendetan, honako zenbateko hauetako ordainketetarako eta gerorako lotzezko diru-izendapenak egiteten dira:

 

- Servicio Vasco de Salud-Osakidetzari, ordainketetarako diru-izendapenen aldetik 152.467.730.000 pezeta, eta gerorako lotzezko diru-izendapenetatik 2.470.000.000 pezeta, horien 1991.aren ondorengo ekonomi urtekako banaketa Lege honetako I. Eraskinean zehazten dena izango dela.

- Instituto Vasco de Administración Pública-Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari, ordainketetarako diru-izendapenen aldetikako 1.010.000.000 pezeta.

- Instituto de Alfabetización y Reeuskaldunización-Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntze-Erakundeari, ordainketetarako diru-izendapenen aldetikako 3.350.000.000 pezeta.

- Instituto Vasco de Estadística-Euskal Estadistika Erakundeari, ordainketetarako diru-izendapenen aldetikako 1.247.620.000 pezeta.

- Instituto Vasco de la Mujer-Emakumearen Euskal Erakundeari, ordainketetarako diru-izendapenen aldetikako 285.936.436 pezeta.

- Instituto Vasco de Educación Física-Soin-Hezkuntzarako Euskal Erakundeari, ordainketetarako diru-izendapenen aldetikako 373.000.000 pezeta.

 

2.- Esandako Ihardutze-Erakunde Burujabeen Diruegitamuetako diru-eskuraketen zehaztapen-zerrandek, haietako bakoitzari egindako ordainketetarako diru-izendapenen guztizko zenbatekoak eurak jotzen dituzte. Bereziki, Servicio Vasco de Salud-Osakidetza Ihardutze-Erakundearen diru-eskuraketen zehaztapen-zerrendan 850.000.000 pezeta sartzen dira eta Eustat-Instituto Vasco de Estadísticaren diru-eskuraketen zehaztapen-zerrendan 121.326.000 pezeta, horiek bakoitzaren Diruzaintzako Gaindikinei dagozkienak izanik.

 

4. Atala - Euskal Irrati Telebista Herri-Izaikiaren eta horren eraentzarako baltzuen Diruegitamua

 

1.- "Euskal Irrati Telebista" Herri-Izaikiaren Diruegitamuan, guztira 9.022.600.000 pezeta jotzen duten diru-horniketak egiten dira; diru-eskuarteak 9.022.600.000 pezetakoak izango direla jotzen dela.

 

2.- Irrati eta Telebistako Herri-Zerbitzuen Eraentzarako Herri-Baltzuen Diruegitamuetan, honako zenbateko hauetako diru-horniketak onartzen dira:

 

Gasteiz Irratia, A.B.-ri.................. 379.792.000 pezeta

Euskal Telebista, A.B.-ri.......... 11.234.388.000 pezeta

Eusko Irratia, A.B.-ri................. 1.225.290.000 pezeta

 

Eraentzarako Herri-Baltzu horientzat ohartemandako diru-eskuarteek, Baltzu bakoitzarentzat ordainketetarako diru-izendapenak hornitzeko ontzat emandakoen guztizko zenbatekoa bera jotzen dute.

 

3.- "Euskal Irrati Telebista" Herri-Izaikia sortzeari buruzko maiatzaren 20ko 5/1982 Legeko 44. atalak dioenaren arabera, "Euskal Irrati Telebista" Herri-Izaikiaren eta Irrati Telebistako Herri-Zerbitzuen eraentzarako Herri-Baltzuen bateratutako Diruegitamuak ontzat ematen dira, ordainketetarako diru-izendapenak hornitzekoen aldetik guztira 13.432.070.000 pezeta jo eta, diru eskuarteen guztizko zenbatekoa 13.432.070.000 pezetakoa izango dela jotzen delarik.

 

5. Atala - Enerjiaren Euskal Erakundearen Diruegitamua

 

Enerjiaren Euskal Erakundearen Diruegitamuetan, ordainketetarako diruizendapen-horniketarako guztira 3.861.845.000 pezeta onartzen dira, eta horietarako dirubideak guztira 3.861.845.000 pezeta jotzen dutendiru-eskuarteen bidez egingo dira.

 

 

6. Atala - 4. atalean sartzen ez diren herri-baltzuen Diruegitamuak

 

1.- Lege honetako 4. atalean sartu gabeko Herri-Baltzuen Diruegitamuetan, ordainketetarako diru-izendapenak hornitzeko guztira ematen diren 51.229.470.000 pezetak eta geroko lotzezko diru-izendapenak hornitzeko guztirako 5.086.027.000 pezetak Baltzuka zehazten dira, horien 1991.az geroko ekonomi urtekako banaketa I. Eraskinean zehazten denez egingo dela.

 

2.- Ordainketetarako diru-izendapenak hornitzeko ohartemandako diru-eskuarteak bakoitzaren diru-eskuraketen zehaztapen-zerrendan zehazten dira, guztira 51.229.470.000 pezeta jotzen dutela.

 

3.- Baltzu bakoitzaren Diruegitasmuetan ohartemandako diru-izendapenen eta diru-eskuarteen zenbatekoak II. Eraskinean zehazten dira.

 

4.- Beren helburuak Euskadiko Autonomi Elkarteko Diruegitamu Nagusietan sartutako egitarauetan jasota baldin badaude eta aribideko lehenengo lau urterakoa gutxienez izango den ekintza-egitamua aurkeztu ondoren, Jaurlaritzak, Herriogasuntza eta Dirubide-Sailaren saloz, Lege hau indarrean jarriz gero sor daitezen Herri-Baltzuen Diruegitamuak onartu ahal izango ditu, eta onartutako diruegitamu horiek Eusko Legebiltzarreko Ekonomi, Herriogasuntza eta Diruegitamutako Batzordeari bidaliko dizkio.

 

7. Atala - Gaudimenak emateko mugak eta jaurpideak

 

1.- 1991.eko ekonomi urtean Autonomi Elkarteko Administraritzak, egingo diren egiketak direnak direla, zenbatekoz gehienera 10.000.000.000 pezeta joko duten gaudimenak eman ahal izango ditu, eta muga horri ez zaio lehenago emandako gaudimenak baliogabetza dakarten egiketak ordezkatzeko edo horientzako dirubide berriak egiteko eman daitezen gaudimenen zenbatekoa eratxikiko.

 

2.- Euskadiko Autonomi Elkarteko Administraritzak gaudimenak emateko baldintzak arauz ezar ez ditzan bitartean, Eusko Jaurlaritza izango da, dagokion Sailaren saloz, horiek emateko baimena emateko gai, eta emateko ardura Herriogasuntza eta Dirubidetako Sailarena izango da.

 

Emandako gaudimenen eraenpide eta jarraipen egiteko ardura, dagokion Sailarena izango da, gaia dela eta, Herri-ogasuntza eta Dirubidetako Sailak horretan duen gaitasun orokorraren kaltetan gabe.

 

8. Atala - Zorpetze-egiketen mugak eta jaurpideak

 

1.- Autonomi Elkarteko Herri-Arduralaritzak egin eta indarrean egon daitezen zorpetze-egiketen zenbatekoak 1991eko abenduaren 31n ez du, bere agiriztapen-era edozein izanik, 131.000.000.000 pezetatik gorakoa izan beharko, atal honetako 2-b) zenbakian agintzen dena eta Lege honetako 9. atalean ohartemandakoari eman dakion erabilera salbu.

 

Aurreko zatian onartutako mugari, Autonomi Elkarteko Arduralaritzaren zorpetze-zenbatekotik 35.932.000.000 pezeta gehienera eta norbanako-alorreko legeen menpeko diren erakundeen kanporako zorretik 3.839.000.000 pezeta gehienera eratxikiko zaizkio. Bi zorpetzeok 1991. ekonomi urteari buruzkoak izan beharko dute.

 

2.- Honako hauek izango dira zorpetze-egiketen jaurpideak:

 

a) Urtebete baino luzeagoko aldirako zorpetzezko ekonomi urtean hitzartu beharreko egiketek diruezarketa-gastutarako dirubideak egitea izango dute helburu.

b) Ekonomi urtearen barruan hitzartu beharreko, urtebetetik gora gabeko aldirako zorpetze-egiketek Diruzaintzaren egiketei aurre egitea izango dute helburu, horietarako baimenak ematea Jaurlaritzari dagokiola.

c) Jaurlaritzari dagokio, halaber, Herriogasuntza etaDirubidetako Sailaren saloz, aurreko a) eta b) txataletan esandako zorpetze-egiketen diru-saria, baldintzak, zerga-jareipen eta gainontzeko zernolakoak erabakitzea. Ogasuntza eta Dirubidetako Sailari ematen zaio egiketa horiek Jaurlaritzaren izenean sendesteko eskua.

d) Euskadiko Autonomi Elkartearen Herri-Zorra, kontuan erasota utziz nahiz eraz hori ontzat eman dezan beste edozein bidez adierazi ahal izango da.

Erabili beharreko legepideen arabera, Herri-Zorra kontuan erasota utziz gauzatzeko era ezartzeko beharrezko diren aginduak emateko hari buruzko egiketak araupetzeko esku ematen zaio Jaurlaritzari.

Orain indarrean dagoen Euskadiko Herri-Zorraren edo Lege honetan agintzen denez eralgi daitezenen jaulkipenak gauzatzeko era indarrean dauden araupideen esparruan alda dezaneko baimena ematen zaio Herriogasuntza eta Dirubidetako Sailari.

Euskadiko Herri-Zorra gauzatzeko era aldatu izanagatikako balore-agirien ezabaketan, herri-sendesleak eskuhartzea ez da beharrezko izango.

e) Euskal Herriko Autonomi Elkarteak egin ditzan Herri-Zorraren jaulkipenak, horko Estatutuan ematen zaizkion izenetakoren batez egingo dira.

f) Merkatuaren egoera aldatu izanagatik dirubide merkeagoak lortu ahal daitezenean, aurreko ekonomi urteetan egiteratutako zorrentzako dirubide berriak egin eta/edo haiek ordezkatu ahal izango ditu Jaurlaritzak, eta bai helburu horretxekin zorrak beste zor batzurekin ordezkatu gabe epea baino lehen kitatu ere. Hori gertatuz gero, Herrizor-egitarauan horretarako diruizendapenak egingo dira, horietarako dirubideak, inolako mugarik gabe, egon dauden eskuarteen bidez egin ahal izango direla.

 

II IDAZPURUA

GASTUEN ZEHAZTAPEN-ZERRENDA

I ATALBURUA

DIRUIZENDAPEN-MOETAK. BERARIZKOTASUNAK

 

9. Atala - Diruizendapen gehikizunak eta dirubideketa-moduak

 

1.- Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideei buruzko Legeko 26., 27. eta 28. ataletan agindutakoaren kaltetan gabe, Euskadiko Autonomi Elkarteko Arduralaritzaren eta honen Ihardutze-Erakunde Burujabeen Diruegitamuetan sartuta egon eta Lege honetako III. Eraskinean zehazten diren diru-izendapeak, 1991.ean, arauz ontzat eman beharreko ordainkizunek jo dezaten zenbateraino gehikizun izango dira.

 

2.- Gehikizuntzat zermugatutako diru-izendapenen eta aipatzen diren gainontzeko diru-izendapenen gehikuntzen dirubideak honako era honetan egingo dira:

 

a) Ukitutako eskubideen bilketa eginkorraren arauerakoen dirubideak, hasieran ohartemandakotik gora eskuratutako diru-sarreren gaindikina oinarri izanez egingo dira.

b) Kondaira-Lurraldeek Estaduari ordaindu beharreko Kupoa neurri berean gutxitzea ekar dezatenen dirubideak haiek egingo dituzte, izandako gutxitzearen zenbateko beraz, Lege honetako 27. atalean jarritako, 1991.erako ekarketa-heinen arauera.

c) Euskadi 1993.eko Europan Egitamuari datxezkon egitasmoen dirubideak, aukeran, Lege honetako 8-1 atalean jarritako zorpetze-muga 10.000.000.000 pezetaraino gehienera gehituz nahiz Diruzaintzako Gaindikinen kontura egin ahal izango dira.

d) Dirubideketa-modu zehatzik izendatuta ez dutenen dirubideak, Euskadiko Diru-egitamu-Jaurpideko Legearen 26.3 atalean esaten den ihardunbidez egingo dira.

 

3.- Horretzaz gainera, "Zenbait Sailen Gastuak" Saileko Gastuen Zehaztapen-zerrendan ematen diren diru-izendapen gehikizunak eta, hala dagokionean, Lege honen 16. ataleko 4 zenbakian esaten denaren ondoriozko dirubideketa-beharrak, Herriogasuntza eta Dirubidetako Sailaren saloz, eta Diruzaintzako Gaindikinen pentzutan, Jaurlalaritzak egiteratu ahal izango ditu. Era bereko dirubideak egingo zaizkie Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideko Legearen 21. atalean esaten diren diruizendapen-gehikuntzei, beti ere, atal horretan jarritako muga ez gainditzearen baldintzapean.

 

10. Atala - Gerorako lotzezko diru-izendapenak

 

1.- Hasiera eman zaioneko ekonomi urteaz gaindiko eta horietarako gerorako lotzezko diruizendapenik gabeko bete beharrak hartu ahal izango dira, hitz emandako egiterapena atzeratu izanagatik ekonomi urte hartan ohartemandako helburua lortu ezina gertatuz gero, baita E.E.E.-ko baltzekin batera dirubideratutako egitasmo berriei buruz Lege honetako 13. atalaren 4 idazatiko g) letran ezarritakoa betetzeko ere.

 

2.- Aurrean esandakoaren kaltetan gabe eta Ertzaintzari dagokionez, aurrez izendatu gabeko gerorako lotzezko maileguak baimenduko dira eta, hori, Ertzain-banaketa bereziei darizkien gauzetango diruezarketa-beharkizun, horniketa-eragiketa, teknika-aldetikako laguntza eta antolapidetza-alogeren ondorioz, diruizendapen horien kopuruak Kupoarekiko Bitariko Batzordearen Erabakien arauera, diru-aldetik hurrengo diruegitamu-urteetan oinarriturik egon daitezenean.

 

11. Atala - Diruizendapen aldakizunak

 

1.- Autonomi Elkartearen Ertzaintza-alorreko aginpideen dirubidetarako diruizendapenak diruizendapen aldakizun izango dira, horiek Gaikuntza-aldiango Ertzainei nahiz Zerbitzuango Ertzainei buruzkoak izan.

 

2.- Aurreko zatian esan eta aldakizunetan zermugatutako diruizendapenak, Kupoaren Bitariko Batzordean Ertzaintzarentzako Dirubideei buruz erabakitakoaren eretzean diruegitamuetan sartu, gehitu, ezabatu edo gutxitu ahal izango dira.

 

Diruizendapenen aldakuntza Euskal Herriko Agintzaritza-Aldizkarian argitaratu beharko den Jaurlaritzaren horretazko Dekretuz egingo da.

 

12. Atala - Langilegoarentzako diruizendapenak

 

1.- Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideen 31/1983 Legeko 23. atalean agintzen denaren ondorioetarako, herrilanarien, estatutupeko langileen, lanitunepeko langile finkoen eta aldi baterako langileen diruegitamuetango erroldarekiko mugatze-indarra, herrilanariei eta estatutupeko lanariei eta aldi baterako langilegoaren lantokiari dagozkien tituluak sortaka, eta lanitunepeko langilegoari buruzkoa mailaka emanez, errolde osoarekikoa izango da.

 

2.- Lanpostuak sortu, ezabatu eta aldatu, lanpostuen zerrenden bidez egingo dira.

 

Hasieran onartutako zerrendetan lanpostuak sortzea eta kentzea Jaurlaritzari dagokio eta, horretarako baimena ematea, Herriogasuntza eta Dirubidetako Sailak arauzko txostena eginez eskuhartu ondoren, Lehendakaritza, Lege-Jaurpide eta Autonomiaren Garapenerako Sailari. Lanpostu berriak sortze hori titulu eta maila berdineko edo goragoko lanpostuak kopuru berdinez kenduz berdindu beharko da, eta baten eta bestearen eretzean, ez du urteko gastuaren orobarnezko gostea haunditzerik ekarri beharko. Era honetan bideratuatu daitezen aldaketek, diruegitamuko erroldea aldi berean aldatzea eta, hala balegokio, dagokion ihardutze-egitura aldatu beharra ekarriko dute.

 

Hasierako zerrendetan sartutako lanpostuen lan-izendapenagatikako eta berarizko osagarrien aldaketei buruzkorako ihardunbidea aurreko zatian adierazitakoa bera izango da.

 

3.- I. Atalburuari dagozkion diru-izendapenak, Sail edo Ihardutze-Erakunde Burujabe bakoitzeko, zehaztutako aldirako lan-itunepeko langilegoari, ordezkotza-lanetan diharduenari, aldi baterakoari eta bestelako gizarte-gastuetarakoei dagozkienak salbu, atalburu-mailan mugatze eta behartze-indarrekoak izango dira, eta beraz, behartze-mailaren barruan, diruizendapen-bestetarakotzeak nahiz birbanaketak ez dira beharrezko izango, baina horrek ez du gastuaren kontaduritzako eratxikipena behar denez egin beharrik ez izateko jareipiderik ematen.

 

Servicio Vasco de Salud-Osakidetza Erakunde Burujabearen kasuan, I. atalburuko beharkunean, era guztietako langileen lansari aldakizun guztiak sartuko dira.

 

II ATALBURUA

DIRUIZENDAPENEN JAURPIDEAK. ALDAKUNTZAK

 

13. Atala - Diruizendapenen bestetarakotze-jaurpideak eta birrantolaketak

 

1.- 1991.eko ekonomi urtean, Autonomi Elkartearen eta honen Erakunde Burujabeen Guztizko Diruegitamuetako diruizendapen-bestetarakotzeak, Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideen abenduaren 20ko 31/1983 Legeak dakartzanak izango ditu jaurpide, hurrengo zatietan esaten diren berarizkotasunen kaltetan gabe.

 

2.- Egitarau bereango bestetarakotzeak.

 

Beharrezkoak izan daitezenak egin ahal izango dira, Herri-Baltzuentzako VII. eta VIII. atalburuen artean diruizendapen berriak sortarazterik izango dela, hartzailea lehengoa bera izan dadinaren baldintzapean.

 

3.- Egitarau-arteko bestetarakotzeak.

 

Alde batetik, II. Atalburuko diruizendapenen artean beharrezko izan daitezenak egin ahal izango dira, diruizendapen horietarako egitarau berria sortaraztea barne, eta zernolako beretako VI. atalburuko diruizendapenen artean, bestetik, Sail berekoak izan daitezenaren baldintzapean.

 

4.- Egitarau baten barruko edo egitarau berezien arteko bestetarakotzeak.

 

Beharrezko izan daitezenak egin ahal izango dira:

 

a) Sail beraren barruan, diruizendapen berriak egin dakizkiekeela:

1.- II. eta IV. atalburuen artean.

2.- VI. eta VII. atalburuen artean.

3.- IV. atalburuko zertako guztien artean.

4.- VII. atalburuko zertako guztien artean.

b) Gaikuntza-aldiango Ertzaintzaren eta Zerbitzuango Ertzaintzaren egitarauetako diruizendapenen artean, diruegitamuetako diruizendapenak ertzainen benetako banakuntza-beharrei egokitzeko.

c) Lege honetako 12. atalean esaten den behartze-mailan sartutako diruizendapenen eta zehaztutako aldirako lan-itunepeko langilegoaren, ordezkotza-lanetan diharduen langilegoaren, aldi baterako langilegoaren lansariei eta gizarte-gastutarako diruizendapenei dagozkienen artean.

d) Honako hauetarako beharrezkoak izan daitezen teknikazko egokikuntzen ondorioz:

1.- Kontaduritzan behar bezala erasota uztea lortzeko.

2.- Arduralaritza-birrantolapenei erantzuteteko beharrezkoak gerta daitezen Sailak, zerbitzuak, Egitarauak eta Zertakoak sortaraziz, eta diruizendapenak egitura berriari egokitzeko birrantolatuz.

Aurreko zatian esandako egiketek ez dute inola ere Autonomi Elkartearen Diruegitamuetako gastuak gehitzerik ekarriko, Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideen abenduaren 20ko 31/1983 Legeko 21. atalean egiten den diruizendapenen guztizkoaren araupeketaren kaltetan gabe.

Egiketa horiek Eusko Legebiltzarreko Ekonomi, Herriogasuntza eta Diruegitamuetako Batzordeari jakinaraziko zaizkio.

e) 50 Saileko diruizendapenen artean.

f) Ikastolak herri-ikastegi izatera aldatzeak beharrezko egin ditzan egokiketen ondorioz, eragiketa hauen berri Eusko Legebiltzarrari emanik.

g) EEE-ko baltzekin batera dirubideratutako egitasmoak egiteko xedezko diruizendapenak egiteko eta, horrela balitz, egitarau berriak sortu ahal izango dira, eragiketa hauen berri Eusko Legebiltzarrari emanik.

h) Otsailaren 6ko 15/1991 Dekretua osabideratzean sor daitezen aginpide-zehaztapenak betetzeko, Autonomi Elkartearen Guztizko Diruegitamuetan tele-mezubide, adierazpide eta elkartzepidetarako izendatutako diruizendapenen artean beharrezko izan daitezenak, horretarako, inolako mugarik gabe, diruizendapenak eta/edo egitarauak egin ahal izango direla.

i) Instituto de Alfabetización y Reeuskaldunización de Adultos-Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea Administraritzako Erakunde Burujabearen Diruegitamuan, 480 zertakoaren eta hizkuntz normalkuntzarako egitarauko 131 eta 160 zertakoen artean beharrezkoak izan daitezenak.

 

5.- Gerorako lotzezko diruizendapenei dagozkien ordainketetarako diruizendapenen indarreango legepideen arauerako bestetarakotze-baimenak, dagokion gerorako lotzezko diruizendapenaren hasierako zenbatekoa gutxitzea eta azkeneko zertakoari dagokiona gehitzea ekar dezake.

 

6.- 1991.ean, Diruegitamu-Jaurpideari buruzko 31/1983 Legearen 21. atalean aipatzen den oro hartzeko diruizendapena, beste edozein diruegitamutako diruizendapenetatiko gaindikinen diruz gehitu daiteke eta, hori, Euskadiko Autonomi Elkarteko Administraritzaren Diru-egitamuan izendatutako hasera bateko diruizendapenen gehienez ehuneko 1,5eko kopurura arte. Oro hartzezko diru-izendapen berriak, 31/1983 Legeko 21.3 atalean aipatzen den diruegitamu-jaurpideaz beraz baliatuz bestetarakotuko dira, eta Lege bereko 83. ataleko mugak ez dira erabiltzekoak izango.

 

7.- Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideen 31/1983 Legean zehaztutako diruizendapenak bestetarakotzeko jaurpideak 1991.eko Agizko Diruegitamuekin eta horietan sartutako lehengo ekonomi urteetatikako gaindikinekin erabiliko dira, Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideen Legeko 100. ataleko lehenengo zatian agintzen denaren kaltetan gabe.

 

14. Atala - Diruizendapenak bestetarakotzeko baimenak emateko gai diren Ihardutze-Sailak

 

1.- Jaurlaritzako Sailburuek, aurreko ataleko 4. zenbakiko c) letran ohartemandako diru-izendapenak bestetarakotzeko baimenak eman ahal izango dituzte, eta bai horietan Sail edo Erakunde Burujabe bakar batek eskuhar dezaneko egitarau bereziei dagozkien II. atalburuko bestetarakotzetarako ere.

 

2.- Herriogasuntza eta Dirubidetako Sailburuak, doakien Sailen saloz, aurreko zatian esandako diruizendapenak bestetarakotzeko baimenak eman ahal izango ditu, Sail berezietako edo horietan Sail batzuren eskuhartzepeko egitarauekiko eragina izan dezatenean.

 

Beti ere, aurreko ataleko 4 zenbakiaren d) letrako 2. idazatian esandako bestetarakotzetarako baimenak emateko gaitasuna, Herriogasuntza eta Dirubidetako Sailburuak izango du.

 

3.- Servicio Vasco de Salud-Osakidetza Erakunde Burujabearen Diruegitamuan egin daitezen diruizendapenak bestetarakotzetarako baimenak Erakundeko Zuzendari Nagusiak emango ditu, bidezko erizpenak jaso ondoren, eta Herriogasuntza eta Dirubidetako Sailak jakinaraziko dizkio Jaurtze-Batzordeari.

 

4.- Gainontzeko diruizendapen-bestetarakotzetan, Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideen abenduaren 20ko 31/1983 Legean agintzen dena egingo da.

 

15. Atala - Diruizendapenak diruegitamuetan sartzea

 

1.- 1991.erako Diruegitamuetan diruizendapenak sartzeko jaurpideak, Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideen Legeak dakartzanak izango dira.

 

2.- Aurreko zatian agindutakoa hala dela ere, 1991.erako Diruegitamuetan, Ertzaintzaren 1990.erako Diruegitamuetan sartutako aurreko ekonomi urtetatikako gaindikinei dagozkien diruizendapenak ekonomi urte barruan noiznahi sartu ahal izango dira.

 

Era berean, 1990.eko ekonomi urtea bukatzean, 49 Sailean sartuta dauden diruegitamuko diru-izendapenetan, Europa 93 Egitamuan sartuta egon eta horri datxezkon bide eta ur-baliapidetako egiturari dagozkienetan eta jabego-kentzeagatikako gastuetan gaindikinik balego, 1991.eko Diruegitamuan ekonomi urteko edozein unetan sartu ahal izango dira. Diruizendapenak Jabego-kentzezkoetan sarzten badira, Diruegitamu-Jaurpideari buruzko Legearen 102. ataleko lehenengo idazatian finkatutako baldintza, aldiari dagokiona hain zuzen, bi ekonomi urteko aldirako ulertu beharko da.

 

16. Atala - Bestelako aldakuntzak

 

1.- Diruizendapen-horniketa Foru Aldundien Diruegitamuetan benetan izandako aldakuntzetatikako diru-sarreratarako izatekotan, ez da kontutan hartuko Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideei buruzko 31/1983 Legearen 94. atalean aipatzen den gehienezko ehunekoa.

 

2.- Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideen Legeko 111. atalean aipatzen den baimena, dagozkien Izaikietan mugatzezkotzat jotako diru-izendapenetarako baino ez da izango. Halaber, Ustiapen-Diruegitamurako diruizendapenak murriztea xede izan dezaten aldakuntzek baimenaren beharra dute, Doru-Diruegitamueran diru-ezarketak ordaintzeko izendatutakoa haunditzeko izan daitezenean eta aldakuntza, oro bilduz, dagokion Izaikiaren Diruegitamuen diruizendapen-multzoaren ehuneko 3tik gorakoa izan dadinean.

 

3.- Norbanako-alorreko legepeko Herri-Izaikiek eta Herri-Baltzuek partzuer direneko Erakundeetan egin ditzaten diru-ezarketak ordaintzeko zenbaki-aldaketek ezinbesteko izango dute Jaurtze-Batzordearen baimena. Antzematezko diruizendapenez egindakoek ere horren beharra izango dute.

 

4.- Euskadi 1993.eko Europan izeneko Egitamu Berezia garatzeko Itune Nagusiaren hirugarren atalean zehaztutako diru-izendapenen egokiketari ekin ahal izateko, Jaurtze-Batzordeak, Egitamu horri atxikitako diru-izendapenetan beharrezko aldakuntzak egiteko baimena eman ahal izango du, hor finkatutako ekintzen ordain beharrak denboran egokitzeko xedez. Beraz, ordainketarako jarritako diru-izendapenetan ordainbehar berriak sortzen badira, Lege honetako 9. atalean adierazitako moduan ordainduko dira.

 

5.- Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideen Legeko 107. atalean ohartemandakoetarako, SPRI, A.B-ren akziokako partzuer-zatien kopurua banaka hartuta aldatu arren, SPRI, A.B-k, egitaraua bere osoan hartuta, horren dirubidetarako izendatutako guztizko kopurua aldatzen ez denean, Industrialdeak egitarauko Herri-Baltzuen diruegitamu bakoitzean diruegitamu-aldaketa egiteko biderapen beharrik ez dagoela ulertuko da.

 

III ATALBURUA

ORDAINSARIEN ETA GOZAMEN SARIEN JAURPIDEAK

 

17. Atala - Ordainsari-gehikuntza

 

1.- Lehendakariaren, Lehendakariordearen, Sail ezberdinetako Sailburuen, Sailburu-ordeen eta Zuzendarien 1991. urteko ordainsari osoak, 1990.eko abenduaren 31n indarrean zeudenen eretzean, ehuneko 5ekoan gehituko dira, eta nolanahi ere, hurrengo idazatian esaten den langilegoari orokorki ezarritakotik atera dadina adina. Konfiantzazko edo behin-behingo langileek gehikuntza berbera izango dute.

 

2.- 1991.eko urtarrilaren lehenengoaz geroko eragite-indarrez, Autonomi Elkarteko Arduralaritza Nagusiaren eta horko Erakunde Burujabeen zerbitzuan ari eta lan-legeen jaurpidepean gabeko langileek eskuratu ditzaten urteko ordainsari osoak 1990.eko abenduaren 31n indarrean zeudenen eretzean ehuneko 5ekoan gehituko dira. Gehikuntza hori eginda bakoitzari atera dakionaren eta atal honen 4. idazatian agintzen denaren kaltetan gabe.

 

Autonomi Elkarteko Arduralaritza Nagusiaren zerbitzuango lan-legepidepekoez besteko langileetan, Autonomi Elkarteko Arduralaritzan lanean ari daitezen karrerako herrilanariak, ordezkatze-mailako herrilanariak eta Servicio Vasco de Salud-Osakidetza Erakunde Burujabearen menpekoa den estatutuaren arauzko langilegoa sartutakotzat jotzen da.

 

3.- Halaber, eta hori ere 1991eko urtarrilaren lehenengoaz geroko eragite-indarrez, Autonomi Elkarteko Arduralaritza Nagusiaren zerbitzuko lan-legepeko langilegoaren lansari-moltsoa, 1990.ekoaren eretzean ez daehuneko 5ekotik gora gehitzerik izango, kidekotasun-erizpideei eutsiz.

 

4.- Atal honen aurreko zatietan ohartemandakoaz gainera, Autonomi Elkarteko Arduralaritza Nagusirako eta horko Ihardutze-Erakunde Burujabeentzako 412.000.000 pezetako diru-baltza eratzen da; diru hori beharrezko izan daitezen ordainsari-zioen zehaztapena eta izendapena egiteko izango da, lanari-sail berezien arteko eta hauen eta Autonomi Elkarteko gainontzeko Herri-Arduralaritzen zerbitzuan ari diren lanarien arteko lansari-ezberdintasuna berdintzeko eta urriaren 9ko 321/1984 Dekretua eta honen kideko erabakiak ezarri dakizkiokeen eskuratutako langilegoaren herrilanarigo eta lansariko balioztapenerako. Dena dela, diru-baltza honetako zati bat Arduralaritza Nagusiaren eta horko Ihardutze-Erakunde Burujabeen zerbitzura araupetutako lanegun osoan ari daitezen langile guztiei hilero 93.375 (larogeita hamahiru mila, hirurehun eta hirurogeita hamabost) pezetako oro barnezko soldata edo urteko oro barnezko 1.307.256 (miloi bat, hirurehunda zazpi mila, berrehun eta berrogeita hamasei) pezetakoa bermatzeko izango da.

 

18. Atala - Ertzainak

 

Autonomi Elkarteko Ertzaintzak izango dituen lansariak Eusko Jaurlaritzak erabakiko ditu, Kupoaren Bitariko Batzordeak horretarako egin ditzan diru-izendapenak kontutan izanik.

 

19. Atala - Berarizko arauak

 

1.- Indarrean dauden legepideen arauera, arauzko lan-orduak baino gutxiago egin ditzaten langileen ordainsaiek, oinarrizko zein osagarrizko zatietan, hirurtekoegatikakoa barne, heineko beherakada izango dute.

 

2.- Euskal Herri-Arduralaritzaren zerbitzuko herrilanariek ez dute dagokien ordainsari-jaurpideen arauerako sariaz bestekorik eskuratuko, eta ez dute Arduralaritzak jaso ditzak zerga, arartekaritza-sari edo nolanahiko beste ezein diru-eskuraketatan partzuer izaterik izango.

 

3.- Nolanahi ere, gerorako hobekuntza eta gehikuntzen bidez bere baitagarri izan daitezen ordaintzezko zernolakoak, edo horrela ebatzita daukatelako bere kopuruak aldatu gabe izan behar dituztenak, berarizko legepidez arautuko dira.

 

20. Atala - Lan-itunepeko langilegoa. Bateango lan-hitzarmenak egiteko baldintzak

 

1.- Lege honen 17. atalean ohartemandakoetarako, bateango lan-itune edo hitzarmenak egin ahal izateko, lansarien birrantolaketarako itune-bideak egiteko, eta jadanik egon eta Euskal Autonomi Elkarteko Arduralaritza Nagusiko eta Iraskunde-mailakoko lan-itunepeko langileentzakoak eta ez beste inorentzakoak izan daitezen beste hitzarmen batzuri atxikitzea edo osorik edo zati baten horietara jotzea erabakitzeko, dagokion Sailak, itunekideen horretzazko itune-egitasmoa izenpetu baino lehen Herriogasuntza eta Dirubidetako Sailari eta Lehendakaritza, Lege-Jaurpide eta Autonomiaren Garapeneko Sailari bidali beharko die, bere erizpenak eman ditzaten, 1990.eko lansari-baltzaren zenbakizko zehaztapena, horren 1991.erako gehikuntzaren kidekotasun-irizpidearen arauerako hainbaketa eta egitasmo horretan aztertzen diren ekonomiazko alderdi guztien balio-neurketa erantsiz.

 

2.- Aurreko zatian esandako erizpenak, zati horrek dioen agiri-sorta eskuratu dadin egunetik hasi eta 15 egunen barruan emango dira.

 

3.- Herriogasuntza eta Dirubidetako Sailaren erizpena, herri-gastuen alorrean eragina izan dezaten alderdiei buruzkoa izango da, Euskal Herrikoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauen alorreko indarreango manuei buruzko maiatzaren 17ko 1/1988 Legegintza Dekretuko 60. atalean ezarritako artekaritza-ikuskaketaren kaltetan izan gabe.

 

Atal hau egiteratzearen ondorioz, Autonomi Elkarteko Arduralaritzaren eta horko Erakunde Burujabeen Diruegitamuetako diru-izendapenetan egin behar daitezen birbanaketei eta aldakuntzei, indarrean dauden legeetan ohartemandako bideak eragingo zaizkie.

 

4.- Horretzazko Itunea izenpetu baino lehen, Ekonomi Batzordearen baiezko erabakia beharrezkoa izango da.

 

5.- Dagokion arduralaritza-sailak gai horretan atal honetan ohartemandako erizpen eta onarpen-bideak betetzeke hartutako erabakiak lege indarrik gabekoak izango dira.

 

21. Atala - Autonomi Elkarteko herri-baltzu eta norbanako legepeko herri-erakundeetako langilego zuzendaria

 

1.- Atal honetan aipatzen diren langileen edozergatikako urteko gehienezko diru-eskuraketek ez dute Eusko Jaurlaritzako Sailburuek jasotzen dituzten oro barnezko lansariak baino gehiagokoak izan beharko.

 

2.- Goren-Kargudunen lansariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legearen 4. ataleko 2. idazatian agintzen dena betez, suzpergarrien haztaketarako eta horiek emateko irizpideak, Baltzu bakoitzaren urte bakoitzeko diruegitamuak eta urte bakoitzean horiekin batera joaten den urteko txostenean ematen diren nolakozko helburuak zenbateraino bete direnaren eretzean neurtutako eraentza-eginkortasunez zehaztuko dira. Baltzu bakoitzeko Eraentza-Batzordeak zehaztu ahal izango ditu, suzpergarri hauek ordaintzeko era eta zenbatetik zenbatekoa.

 

22. Atala - Gozamen-sarietako diruizendapenak

 

1.- Bizisariak eta beste gozamen-eskubideak dagozkien baldintza eta zenbatekoetan ordainduko dira, berarizko eta indarreango legepideetan agindutakoarekin bat etorriz.

 

2.- Euskadiko Autonomi Elkartearen 1990.erako Diruegitamu Nagusiak onartzen direneko abenduaren 22ko 10/1989 Legearen 19. ataleko bigarren idazatian jasotzen diren ondorioetarako, 1991.eko abenduaren 31a arteko epea jartzen da, Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Arduralaritzaren zerbitzuan aritu ziren langileei lanbide aldetikako eta gozamensaritarako eskubideak aitor dakizkieneko eskea egin ahal izateko.

 

Dena dela, ontzat eman daitezen diru-eskubideek, doakienek esea egiten duten egunetik aurrerako indarra izango dute.

 

IV ATALBURUA

ITUNEPEKO IKASTEGIEN GASTUEI AURRE EGITEKO EKONOKI NEURRIA

 

23. Atala - Itunepeko ikastegien gastuei aurre egiteko ekonomi neurria

 

1.- Gastuei aurre egiteko ekonomi neurriaren urteko erabateko diru-kopuruak ikasle-taldeko, Diruegitamu-Lege honetan azaltzen den hainbateko osoa banatzeko, honako hauek izango dira:

 

- Eskolaurrea:................................................................................... 3.692.089.-

- Oinarrizko Hezkuntza Orokorra:.................................................... 4.267.576.-

- Berarizko Hezkuntza (Garakuntza-ments haundiak):...................... 6.439.855.-

- Berarizko Hezkuntza (adimen-ermaindunak):................................. 5.323.312.-

- Berarizko Hezkuntza (gorputz-ermaindunak):................................. 8.231.518.-

- Berarizko Hezkuntza (somakin-ermaindunak):................................ 5.089.267.-

- Lehen-mailako Lanbide Hezkuntza:................................................ 7.474.146.-

- 2. Mailako Lanbide Hezkuntza:...................................................... 7.451.722.-

- ABB/UBI:........................................................................................ 6.578.044.-

- Irakaskuntza Ertainen Eraberrikuntza:............................................ 6.419.055.-

 

2.- Neurriaren osagarriak eta hauei dagozkien hurrenez hurreneko diru-kopuruak, hezkuntza maila, Lege honen IV. Eraskinean finkatutakoak dira.

 

Eskolaurre eta Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko neurrian, euskerazko berarizko irakasleen dirubideketa ohartematen da, itunepeko gelak orokorrean hartu eta batenaz besteko kostearen arauera. Hala ere, zernolako hori, zerbitzu egiten duten irakasle horien ikastegiei emango zaie soil-soilik, ikasturtea hasi aurretik onartutako irakasle-taulen arauera eta, diru-ordainketa benetako kostearena izango da, euskera ematen bete diren orduak kontutan hartuta, hau behar bezala egiaztatu beharko dela.

 

3.- Ikastetxeari ezargarri izan eta Euskal Autonomi Elkarte osorako indarrean dagoen ituneko osagarria oinarrizko soldatari gehitzetik sortzen den ordainsariak, ikastegi hori zehaztuta dagoen mailetako neurriaren gastu finkoaren osakaian ezarritako zenbatekoa lortzen ez badu, aurretik esandako gehikuntzaren kopurua ordainduko zaio soil soilik, osakai horren muga barruan geroago egokitzeko kaltetan gabe. Egokitze hori oinarrizko lansariaren eta osagarriaren kopurua eremu eta maila bereko itunea egin izanaren ondorioz gehitzen bada izango da bidezko.

 

4.- Irailaren 8ko 293/1987 Dekretuko 20. atalean dagoen salbuespena, irakaskuntza-maila berezietarako IV. Eraskinean ohartemandako neurrietako a) letrari dagokiola ulertuko da.

 

III IDAZPURUA

DIRU-SARREREN ZEHAZTAPEN-ZERRENDA

 

I ATALBURUA

FORU ALDUNDIEN EKARKETAK

 

24. Atala - Ekarketa orokorra

 

1.- 1991.eko ekonomi urtean, Foru Aldundiek Autonomi Elkarteko Arduralaritzaren Diruegitamuetan egindako diruizendapenei erantzuteko egin beharreko diru-ekarketak, Foru Aldundiek Euskal Herriko Autonomi Elkarteko diruegitamuen dirubidetarako 1989, 1990 eta 1991 ekonomi urteetan egin beharreko ekarketak finkatzeko era onartzeko, ekainaren 29ko 9/1988 Legearen 16. atalean agintzen denez kalkulatuz, 234.469.300.000 pezeta jotzen du, eta otsailaren, apirilaren, ekainaren, uztailaren, urriaren eta azaroaren lehenengo hamabost egunen barruan ordainduko diren 39.078.216.667 pezetako sei ekarketa izango dira.

 

2.- Aurreko idazatian adierazitako Ekarketa Orokorra kalkulatzeko, honako hauek hartuko dira kontutan:

 

a) Foru Aldundiek, 1991.eko ekonomi urterako oharteman duten diru-bilketa 624.174.700.000 pezetakoa da. Ohartemate hori, ekainaren 29ko 9/1988 Legearen 2. ataleko bigarren idazatian zehazki aipatzen diren diru-eskuraketei dagokie.

b) Foru Aldundiei bere eskuarte zituzten eta Balio Erantsiagatikako Zerga indarrean jartzearekin baliogabetutako zergegatikako ordain garbiak 39.255.500.000 pezeta jotzen du, ekainaren 29ko 9/1988 Lege horretako 2. ataleko bigarren idazatian ohartemandakoaren arauera.

c) Hauek dira egin beharreko murriztapenak:

- Estaduari egin beharreko 1990.eko ekonomi urteari dagokion kupoaren kitapena, ohartemandako 16.467.800.000 pezetako zenbatekoa, aldeko adierazgarrizkoa dela.

- Estaduari 1991.eko ekonomi urteari dagokion Kupo Garbia ordaintzeko 115.482.100.000 pezeta.

- Ertzaintzari 1990.erako dagokion dirubideketaren biderapenaren kitapena, Estaduari ordaindu beharreko Kupo Garbiaren zenbatekoan kontutan hartuta, 177.700.000 pezeta.

- Ertzaintzari 1991.erako dagokion dirubideketa, Estaduari ordaindu beharreko Kupo Garbiaren zenbatekoan kontutan hartuta, 32.001.600.000 pezeta.

- Gizarte Segurantzako Kudeaketa-erakundeei lotutako 1990.erako eskuraketei dagokien dirubideketaren kitapena, Estaduari ordaindu beharreko Kupo Garbiaren zenbatekoan kontutan hartuta, 1.239.300.000 pezeta, aldeko adierazgarrizkoa dela.

- Gizarte Segurantzako Kudeaketa Erakundeei lotutako eta 1991.erako eskuraketei dagokien dirubideketa, Estaduari ordaindu beharreko Kupo Garbiaren zenbatekoan kontutan hartuta, 93.756.500.000 pezeta.

d) Autonomi Elkarte Osorako Erakundeen eta horko Kondaira-Lurraldeetako Foru Erakundeen arteko Harremanei buruzko azaroaren 25eko 27/1983 Legearen 22. ataleko hirugarren zatian ohartemandako politikak Jaurlaritzak egitearren gutxiagotu beharreko kopurua 1.270.700.000 pezetakoa da.

 

25. Atala - Berarizko ekarketak

 

1.- Aurreko atalean aipatzen den ekarketa orokor horrez gain, Foru Aldundiek, lehen aipatutako ekainaren 29ko 9/1988 Legeko 7. atalean ohartemandako berarizko ekarketak egingo dituzte, aurreko ataleko lehenengo zatian zehaztuta dauden sei epeetan.

 

2.- Berarizko ekarketak honako hauek dira:

 

a) Autonomi Elkarteko Diruegitamuetan Ertzaintzarentzako jasotzen diren gastuen dirubideketa, 31.626.900.000 pezetakoa.

b) Elkarte Osorako aginpidea duten Gizarte Segurantzako Erakunde Kudeatzaileei lotutako eskuraketen dirubideketa, 87.975.000.000 pezetakoa.

c) Azaroaren 25eko 27/1983 Legearen 22. ataleko hirugarren zatian jasotzen diren politika eta ihardunak Jaurlaritzak egiteratzeari dagokion laguntza, 1.270.700.000 pezetakoa.

 

26. Atala - Beste ekarketa batzuk

 

Autonomi Elkarteko Arduralaritzaren Diruegitamuetako 50 Sailean egindako 1983.eko euri-jasei buruzko diru-izendapenetarako laguntza gisa Foru Aldundiek, Lege honetako 27. atalaren lehenengo zatian ohartemandako epe beretan, 89.300.000 pezetako diru-ekarketa egin beharko dute.

 

27. Atala - Eman beharreko diruen hainbatekoak

 

Kondaira-Lurralde bakoitzaren diru-emanketa, aurreko ataletan izendatutako zenbatekoekin ondoren ematen direnak erabiltzearen ondorioz ateratakoa izango da:

 

ARABARENA.......................................... %15,08

BIZKAIARENA........................................ %51,98

GIPUZKOARENA................................... %32,94

 

II ATALBURUA

ZERGEI BURUZKO ARAUAK

 

28. Atala - Arielak

 

1.- Oinarrizko zenbatekoaren ehuneko gisa finkatu gabe egon edo oinarri horren dirutango balio-neurketa egiteke dagoelako zenbateko finkokoak izan daitezen Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren arielak, Euskadiko Autonomi Elkarteko Administraritzaren Ariel eta Herri-Prezioei buruzko, maiatzaren 31ko 3/1990 Legean eskatzen den zenbatekoa bat koma zero bostegatik biderkatuz atera dadineraino jasotzen dira.

 

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntza Sailaren arielak eta Euskal Herriko Autonomi Elkartearen jabetzapeko diren portuetan egin daitezen zerbitzu orokor eta bereziegatikako arielak gehitze horretatik kanpo gelditzen dira.

 

2.- Aurreko zenbakian jarritako biderkaria erabiliz atera daitezen zenbatekoak, hamarrekotan borobiltzeko gehitu edo gutxitu ahal izango dira.

 

3.- 3/1990 Legeko 71. atala aldatu egiten da "2. Lanbide Hezkuntzako Ikastetxea" zenbakian honako sari-taula hau erantsiz:

 

"2 2.5 LH-1 Teknikari Laguntzailea: 1.830 pezeta."

 

4.- HERRIZAINGO SAILEKO ARIELAK - 1.09.01 Saila. Bide-goaiko arielak VI. ATALBURUA-ri buruzko 3/1990 Legeko 96. atalari idazkera berria ematen zaio.

 

"96. Atala - Saria

 

Ondoren ematen den sari-taularen arauera eskatuko da ariela:

A) Gidatzaileen norbanako-alorreko eskolak

1.-.. Gidatzaileen norbanako-alorreko Eskolak edo horien sailak irekitzeko baimena ematea: 29.000.-

2.-.. Gidatzaileen norbanako-alorreko eskoletako gauzazko edo gizakizko osagaiak aldatzeagatikako baimena:

a)    Ikuskaritzarik gabe:................................................................. 2.900.-

b)    Ikuskaritza eginez:................................................................... 8.700.-

3.-.. Gidatzaileen norbanako-alorreko Eskoleetako Zuzendari eta Irakasletarako gaitasun-agiriak eta Herrizaingo-Sailak eman beharreko beste agiriak ematea, baita horietako berriak egitea ere: 7.000.-

B). Askotariko zerbitzuak

1.-.. Zehaztapidetzetan edozein eratako oharrak jartzea, xehetasunak, egiaztagiriak, erkaketak eta agirien sailkaketak egitea: 380.-

2.-.. Araudiko manuaren indarrez egindako ikuskaketa:...................... 7.000.-

3.-.. Edozein eratako xaflak zigilatze:....................................................... 380.-

4.-.. Galdu, hondatu izanagatik, berritu izanagatik onespen eta baimen berriak edo horietan egindako aldaketa guztiak: 1.500.-

5.-.. Administraritzak eskuratutako xaflak erabiltzea:............................... 700.-

6.-.. Eskea egiten denekoaz besteko lurraldean administraritzaeraenpideak egitea: 270.-

7.-.. Bide-goaiko Zuzendaritzak emandako bestelako onespen edo baimenak: 700.-

8.-.. Kirol saiotarako baimena:............................................................ 1.500.-

9.-.. Garraio berezitarako baimena:.................................................... 1.500.-

10.-................. Garraiaketa berezietan laguntza ematea kilometro bakoitzeko: 30.-

C) Ibilgailuak herri-bideetatik kentzeko zerbitzua

1.-.. Bizikletak, ziklomotorrak:.............................................................. 2.000.-

2.-.. Autoak, motokarroak eta antzeko beste ibilgailuak:...................... 3.000.-

3.-.. Motozikletak, turismoak, kamionetak, furgoiak etabar..., 1.000 kilorainoko tara dutenak: 6.000.-

4.-.. Traktoredun kamioiak, erremolkeak, erdi-erremolkeak, kamionetak, furgonetak eta 1.000 kilotik gorako tara duten gainontzeko ibilgailuak:.................................................................................... 9.000.-

D) Ibilgailuak biltegietan eukitzeko zerbitzua, uztetik 12ra hasi eta hirugarren eguna arte, egun bakoitzeko

1.-.. Bizikletak, ziklomotorrak:................................................................. 225.-

2.-.. Motozikletak, motokarroak eta antzeko beste ibilgailuak:................. 350.-

3.-.. Autoak, turismoak, kamionetak, furgoiak etabar..., 1.000 kilorainoko tara dutenak: 700.-

4.-.. Traktoredun kamioiak, erremolkeak, erdi-erremolkeak, kamionetak, furgonetak eta 1.000 kilotik gorako tara duten gainontzeko ibilgailuak:.................................................................................... 1.500.-

E). Ibilgailuak jasota eukitzeko zerbitzua, hor dagoeneko laugarren egunetik aurrera, egun bakoitzeko

1.-.. Bizikletak, ziklomotorrak:................................................................. 450.-

2.-.. Motozikletak, motokarroak eta antzeko beste ibilgailuak:................. 700.-

3.- Autoak, turismoak, kamionetak, furgoiak etabar..., 1.000 kilorainoko tara dutenak: 1.400.-

4.- Traktoredun kamioiak, erremolkeak, erdi-erremolkeak, kamionetak, furgonetak eta 1.000 kilotik gorako tara duten gainontzeko ibilgailuak:................................................................................... 3.000.-"

 

IV IDAZPURUA

DIRUBIDETZA-EGIKETAK

 

29. Atala - Autonomi Elkarteko Administraritzak emandako dirubideak

 

Jaurlaritzak, Herriogasuntza eta Dirubideketa-Sailaren saloz, urtebetetik gora gabeko aldian atzera itzuli beharreko maileguak eta abantzuak egin ahal izango dizkie Euskal Autonomi Elkartearen Erakundegoren-mailako Administraritza osatzen duten izaikiei, eta maileguketa horien korrituak eta gainontzeko zernolakoak finkatzea Herriogasuntza eta Dirubide-Sailari dagokio, baita horiek Jaurlaritzaren izenean sendestea ere.

 

V IDAZPURUA

AKURAKETAKO ARAUAK ETA DIRULAGUNTZAK EMATEKO JAURPIDEAK

 

30. Atala - Akuraketako arauak

 

1.- Diruizendapena egiten zaionaren zernolakoa dena dela, gastua 250.000.000 pezetatik gorakoa izan dadinean, gastu hori Jaurlaritza-Batzarrak onartu beharko du, Iraskundegoren-mailako Administraritzari egin beharreko agizko eskuraketak edo Diruegitamuetan zertakoa jarriz izendatuta dauden diru-laguntzak badira salbu; horrelakoetan ez da baimen horren beharrik izango.

 

2.- Ihardutze-Erakunde Burujabeek, hasierako aurrekontua 50.000.000 pezetatik gorakoa duten akuraketak izenpetzeko, hari atxikirik daudeneko Sailburuaren edo, behar izanez gero, Jaurlaritza-Batzarraren aldezaurreko baimena beharko dute. Servicio Vasco de Salud-Osakidetza Ihardutze-Erakunde Burujabeari buruzkoan, idazati honetan esaten den baimena 100.000.000 pezetatik gora izango da beharrezko.

 

3.- Jaurlaritzak, doakien Sailen edo akurapena hasi duten Ihardutze-Erakunde Erakundeak haiei atxikita daudeneko Sailen saloz, bakoitzaren diruegitamuen pentzutan eta diruen jatorria dena dela, hasiera 1991.eko ekonomi urtean emango zaien eta hasierako zenbatekoa, Herri-Administraritzentzat jarritako araupidetzaren arauera, hirurogeita hamabost miloi pezetatik gora gabekoa izan dezaten diruezarketa-egitasmoen akuraketa artez egiteko baimena eman ahal izango du.

 

4.- Apirilaren 4eko 1005/1974 Dekretuko 9.a) atalean ezartzen den Dekretu horretan araututako teknika-sorozpideak artez akuratzeko zenbatekoa 25.000.000 pezetetaraino jasotzen da.

 

5.- Euskadiko Ondareari buruzko 14/1983 Legeko 43. atalean ezartzen denaren ondoriotarako, ibilgailu ofizialak jasotzeari eta suztapeneko, argipideketa eta antzeko lanetarako Standak edo tegiak alogeran hartzeari buruzkoak izan daitezen ondasun higiezinak urtebeterako edo hortik beherako aldirako alogeran jartzeko akuraketen zenbatekoaren guztizkoa 2.000.000 pezetatik gorakoa ez bada, horiek egiteko baimena Saio, Ihardutze-Erakunde Burujabe edo Herri nahiz Norbanako Legepeko Izaiki bakoitzak eman ahal izango du.

 

Esandako akuraketak egiteko administraritzako bideraketak, behar hainbateko diruizendapena dagoela egiaztatzera eta alogeran uztea zein baldintzatan egiten den zehatz esango deneko alogeratzaileak izenpetutako eskaintzara mugatu ahal izango dira, eskaintza horri oniritzia dagokion akuraketa-sailak eman beharko diola.

 

Dena dela, Herriogasun eta Dirubide-Saileko Ondare eta Akuraketa-Zuzendaritzari eman beharko zaio akuraketa izenpetu izanaren berri.

 

6.- Euskadiko Autonomi Ekartearen 1990.erako Diruegitamu Nagusiak onartzen direneko abenduaren 22ko 10/1989 Legeko 12.3 atalean esaten den 1.500.000 pezetako zenbatekoa 2.000.000 pezetara igotzen da.

 

31. Atala - Diru-laguntzei buruzko jaurpideak

 

1.- Atal honetan jartzen diren arauak onura-hartzaileek ordainetan ezer eman beharrik gabe, Autonomi Elkarteko Administraritza Nagusiak nahiz horko Ihardutze-Erakunde Burujabeek, Euskadiko Autonomi Elkarteko Diruegitamu Nagusien pentzutan, Autonomi Elkarteko Erakundegoren-mailako Administraritzako kide ez diren lagun edo herri nahiz norbanako-alorreko Erakundeei, gizarte-zuduzko ekintzaren bat lehiarazteko edo herri-mailako helbururen bat aurrera eramatea lortzeko, edozein eratako diruak ematean dautzan sorozpide edo diru-laguntzetan erabiltzekoak dira.

 

2.- Euskadiko Autonomi Elkartearen 1987.eko Diruegitamu Nagusiei buruzko 2/1987 Legeko Erabaki Gehigarrietako Hirugarrenean agintzen denaren ondoriotarako, Euskal Herriko Agintaritza-Aldizkarian argitaratuko diren diru-laguntzak ematea arautuzko arauek, honako alde hauek jasoko dituzte gutxienez:

 

- Diru-laguntzaren xedearen zehaztapena eta horren zenbatekoa edo, hala badagokio, hori finkatzeko erizpideak.

- Diru-laguntzak eskuratu ahal izateko hartzaileek bete beharko dituzten baldintzak eta horiek egiaztatzeko era eta epea.

- Aintzin-ordainketak egin daitezeneko kasu berezietan, hartzaileek aurkeztu beharko dituzten epeak, ordainketa modua eta bermeekiko jaurpide berezia.

- Diru-laguntza edo sorospidea esleitzeko irizpideak eta horien eraenpidearen ardura izango duten ihardutze-sailak.

- Diru-laguntza emateko xede izan zeneko helburua bete eta eskuratutako diruak erabili direlako zuripideak onura-hartzaileak egiteko epea eta era.

- Beste diru-laguntza edo sorozpide batzurekin bateratu ahal izatea edo, hala badagokio, horiek eskuratzearekin elkartu ezineko izatea.

- Diru-laguntza edo sorozpidea emateko jarritako baldintzak ez betetzea gertatuz gero, eskuratutako diruak atzera itzuli beharra.

 

3.- Herri-diruak onura-hartzaileei ematea eta banatzea, Erakunde laguntzaile baten bidez egin dadila ezarri ahal izango da arauetan, Erakunde horiek honako hauek izan daitezkeela: Norbanako Legepeko Herri-Izaikiak, Herri-Baltzuak, Herri-Legepeko Bazkunak, eta ezarri daitezen gaitasun eta eginkortasun-baldintzak bete ditzaten lege-nortasundunak.

 

4.- Diru-laguntza ematearen oinarri den lana egin beharko duen hartzailea izango da diru-laguntzaren onuraduna eta honako hauek bete beharko ditu:

 

- Diru-laguntza emateko baldintzak eta eginbeharrak betetzen dituela eta horretarako ematen deneko iharduna burutzen duela ziurtatu beharko du emanketa egin duen Administraritzaren edo Erakunde laguntzailearen aurrean.

- Helburu bererako beste diru-laguntza batzuk jaso izanaren berri eman beharko dio laguntza eman duen Administraritzari edo, hala badagokio, Erakunde laguntzaileari.

- Laguntza eman duen Administraritzak edo Erakunde laguntzaileak egin ditzan egiaztaketa-lanerako eta Administraritzako Artekaritza-Sailak egin dezan zaingorako erraztasunak ematea.

 

5.- Diru-laguntzaren xedea edo nolakoa dela eta beharrezko izan dadinean, emanketa lehiaketa bidez egingo da. Honelakotan, dirulaguntza araupetzeko arauan ezarri dadin eran osatutako bateango ihardutze-sailak egingo dio eskabidea horretarako gai den ihardutze-sailari; Herriogasuntza eta Dirubide-Sailaren Artekaritza-Zuzendaritzako ordezkari bat izan daiteke ihardutze-sail horretako kide.

 

6.- Diru-laguntza emateko kontutan izandako baldintzetan aldaketarik izaten bada, horrek emateko erabakia aldatzea ekar dezake.

 

7.- Jaurlaritzak araudiz ezarriko ditu diru-laguntzen onura-hartzaileek, agiango aintzin-ordainketei zein dagokion diru-laguntza edo sorozpidearen xedea agian bete gabe uzteari ihes egitera zuzendutakoei buruzkoan bete beharko dituzten bermapidetarako orotariko jaurpideak, diru-laguntzak edo sorozpideak atzera itzultzeko orotariko era eta diru-laguntza eta sorozpideen eraentzan eskuhar dezaten Erakunde laguntzaileek izan beharreko baldintzak, horien bete beharrak eta horientzako jaurpideak.

 

VI IDAZPURUA

LEGEBILTZARRARI ARGIPIDEAK EMATEA

 

32. Atala - Aldikotasunezko argipideak eta beste argipide batzuk

 

1.- Jaurlaritzak, Eusko Legebiltzarreko Ekonomi, Herriogasuntza eta Diruegitamu-Batzordeari, hiru hilabetez behin, honako diruegitamu-egiketa hauen argipideak emango dizkio:

 

a) Autonomi Elkarteko Administraritzaren eta horko Erakunde Burujabeen Diruegitamuetako diruizendapenetan bestetarakotzearen bidez egindako aldakuntzena Diruegitamua zenbateraino egiteratu denarena.

b) Lanak artez akuratzeko baimena Jaurlaritzak emanez bideratutako zehaztapidetzen zerrenda.

c) 7.500.000 pezeta baino gehiagoko kostuko lan, zerbitzu eta zuzkiketa-akuraketen zerrenda zehatza.

d) Aldi horretan egindako gaudimenak eta gaudimenaren gai direnen hauspenengatik aurre egin behar izan dienen argipideak.

e) Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaikien eta Herri-Baltzuen kontu-garbitasunak, galera-irabazien zehaztapen-zerrendak, diruen nondokakoaren eta erabilkeraren zehaztapen-zerrendak, eta Domu eta Ustiaketa-Diruegitamuak.

 

2.- Aurreko zenbakian esaten den argipideketan behar bezain zehatz emango dira eraginik duten Egitaraua, Saila eta Atalburua, eta argipideak emateko aldia berezko hiruhilabete-aldia betetzearekin amaituko da eta Legebiltzarrari, epea amaituko den hilaren hurrengo bigarrenaren 15a baino lehen bidaliko zaizkio.

 

3.- Halaber, Jaurlaritzak, gertatzen diren hilaren hurrengoan zehar eta gai duten egitarau, sail, zerbitzu eta atalburuari buruzkoan behar hainbateko zehaztasunak emanez, honako diruegitamu-egiketa hauen argipideak emango dizkio Eusko Legebiltzarreko Ekonomi, Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeari:

 

a) Lege honetako 8. atalaren babespean egindako zorpetze-egiketena.

b) Lege honetako 29. atalaren babespean egindako maileguketena.

c) Foru Aldundietako bakoitzak itunetutako zergegatik egindako sarrerena, zergaka sailkatuta.

 

Erabaki Gehigarriak

 

Lehenengoa - Jarraipen-Batzordeak

 

1.- Administraritzak eta Euskal Autonomi Elkarteko Administraritzetako zerbitzuan ari den langilegoaren Ordezkatze-Erakundeei, Hauteskunde-Aldia Arautzeari, Lan-Baldintzak eta partaidetza erabakitzeari buruzko urriaren 6ko 304/1987 Dekretuko 17. atalean aipatzen den itunebideko mahai nagusian dauden Sindikaritza-Erakundeek osatutako Jarraipen-Batzordea eratzen da; Batzorde horretan, Lege honetako 17. atalean orokorki emandako eta, bereziki, 17-4 atalean ohartemandako diru-baltza banatu aurretik, Baltza horretan izendatutako hainbatekotik gorako lansariak ekar ditzaten langileentzako diruizendapenak banatzeko erizpideak itunetuko dira.

 

2.- Jaurlaritzak, Jarraipen Batzordeari, honen ihardunbide egokirako, aurreko idazatian esandako diruizendapenen pentzutan, beharrezkoak izan ditzan diru-eskuarteak izendatuko dizkio.

 

3.- Indarrean dauden legeen arauera, Lan eta Gizarte-Segurantzako Sailak, ordezkatze-indarrik haundiena izan dezaten sindikaritza-erakundeek eta erakunde-mailako ordezkotza izan dezaten enpresaritza-erakundeek osatuko duten Batzordea eratzen da; eta Batzorde horren egitekoa, 13500 eta 13600 Egitarauei, Lanbide-Politikari eta Egitebidezko Hezkuntzari buruzkoetan arta egin eta horiek nola egiteratzen direnarekiko zaingoa izango da.

 

Bigarrena - Ospitalentzako eta beste sorozpide-erakundeentzako diru-laguntzak

 

Diruegitamu hauetan, Ospitalentzako eta beste sorozpide-erakundeentzako izendatutako ustiapen-laguntzak, baldin eta Etxe horiek honako baldintza hau betetzen badute ordainduko dira: Etxe horietan zerbitzuan ari diren langileen urteko soldaten eta 1991.eko urtarrilaren lehen-egunetikako eragite-indarreko gehikuntzak, ez du Lege honetan Euskal Herri-Administraritzako langileentzat finkatutakoa baino haundiagoa izaterik izango.

 

Hirugarrena - Ihardutze-Erakunde Burujabeen berrizendapenak

 

1991.ean zehar, Ihardutze-Erakunde Burujabeek administraritza eta zerbitzu orokorrei dagokien egitarauaren 249 diruizendapenaa gehitu ahal izango dute, bere diruegitamuetatiko edozein diruizendapenetako gaindikako eskuarteekin, dagokion Ihardutze-Erakundearen Diruegitamuetan hasieratik izendatuta dauden diruizendapenetako guztirakoaren %1eko kopurua egin arte, horretarako berarizko diru-atala sortuko dela. Diruizendapen honen eskuarte berriak, Euskadiko Diruegitamuen Jaurpideari buruzko 31/1983 Legeko 21. atalean aipatzen den diruegitamu-jaurpide beraren menpean berrizendatu ahal izango dira.

 

Laugarrena - Diruegitamuei buruzko arauak

 

Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideei buruzko abenduaren 20ko 31/1983 Legeko 83. eta 148. atalek, ondoren ematen den idazkera izango dute:

 

"83. Atala - Orotariko mugapenak

 

1.- Nolanahiko diruizendapen-bestetarakotzeek honako mugapen hauek izango dituzte:

a) Ezingo dute bestetarakotze-jaurpideen arauera edo diruizendapen gehigarrien bidez gehitutako diruizendapenik murriztu, ez haiei dagozkien gerorako lotzezko diruizendapenak Lege honetako 33. atalak dioenez gehitutakorik ere.

b) Ez dute beste bestetarakotze batzuren bidez lehen gutxitutako diruizendapenik gehituko.

c) Gehikizunetan zermugatutako diruizendapenak gehikizun izatetik kenduta murriztu ahal izango dituzte eta horiek, beraz, ezingo dira gero gehitu.

2.- Kontaduritzako eratxikipen egokia lortzeko, administraritzako birrantolaketei aurre egiteko aldatutako diruizendapen izan daitezenean eta Lege honen 21. atalean esandakorako egin daitezen diruizendapenetan, gorago esandako mugapen horiek ez dira erabiltzekoak izango."

 

"148. Atala - Elkarregokitasun-arauak

 

1.- Idazpuru honetan araupetzen diren luzapen-jaurpideak, bere garaian onar dadin Guztizko Diruegitamuen Legeak agindu dezanaren kaltetan gabekoak direla ulertuko da.

2.- Ekonomi urte berrirako Guztizko Diruegitamuen Legean luzapen-jaurpideen arauerako baimena duten diruizendapenetako bat ez egotea edo zenbateko txikiagoarekin egotea gertatuz gero, dagokion zenbatekoa doakion egitarauaren pentzutan kitatuko da, eta hori ezinezkoa izanez gero, Sail bereko beste diruizendapenen pentzutan. Bestelakoetan, Herriogasuntza eta Dirubide-Sailak ezarriko du kitatze hori egiteko modua."

 

Boskarrena - "Garraiakizunen Akurategia" Merkataritzako Ihardutze-Erakunde Burujabea ezabatzea

 

3/1981 Legea aldatu eta osatzen duen martxoaren 31ko 4/1982 Legez aldatu eta Merkatalgaien Bidezkoko Lorraketarako Garraiakizun-Akurategiei buruzko otsailaren 12ko 3/1981 Legez sortutako "Garraiakizun-Akurategia" Merkataritza arloko Ihardutze-Erakunde Burujabea ezabatu egiten da; eta Ihardutze-Erakunde horrek bere gain hartutako betebeharrak eta eskubideak Euskadiko Autonomi Elkarteko Administraritza Nagusiko izatera aldatzen dira.

 

Seigarrena - Gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrerak

 

Gizarteratzeko Gutxieneko Dirusarrerei buruzko maiatzaren 3ko 2/1990 Legeko 6. atalean aipatzen diren ondorioetarako, kide bakarreko familientzako gizarteratzeko gutxieneko zenbatekoa, 1991. urterako, hilabeteka kontatuta, 33.000 pezetetan jartzen da.

 

Famili jarea lagun batek baino gehiagok osatu dezatenean, goragoko zenbatekoari, onuradunarekin lehenengo kideagatik, 0,3 gehituko zaio, horiekin batera bizi diren bigarren, hirugarren eta laugarren kideagatik 0,2 eta gainontzeko bakoitzagatik, 0,1.

 

Zazpigarrena

 

1.- Euskadiko Ertzaintzaren Gaitze-etxeko lantokiak lan-itunepeko langilegoarentzat gordetakotan sailkatzen dira. Hala ere, egin beharreko lanen edukiari edo berarizkotasunari arreta eginez, ertzainak gaitzeari edo aukeratzeari eta jarraipen egiteari buruzko lantokiak Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Ertzaintzako herrilanariak horretan aritzeko gorde ahal izango dira, horrelakoetan, Sail horretako langile-erroldeetan azalduz.

 

Halaber, Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Ertzaintzako herrilanariei zernolako bereko egitekoak, horietan aldi batez aritzeko eman ahal izango zaizkie, eta horiek maila horretako ikasketa-beharrek dirauten bitarterako emango den zerbitzu-aldiko jaurpidepekoak izango dira.

 

2.- Lege hau indarrean jartzean karrerako herrilanarientzako gordetakoen artekotan itxuratutako eta horrela beteta edo betetzeko bidean aurki daitezen Euskadiko Ertzaintzaren Gaitze-etxeko lantokiak, tasun horretakoak izaten jarraituko dute, ezabatzekotan zermugaturik.

 

Azken Erabakiak

 

Lehenengoa - Jaurlaritzari esku ematea

 

1.- Servicio Vasco de Salud-Osakidetza Ihardutze-erakunde Burujabean, guztientzako nahiz batzurentzako eran, zerbitzuak egiten dituen langilegoaren ordaintzezko egitura-erakuntzara bideratutako beharrezko manuak emateko eskua ematen zaio Jaurlaritzari, baita "Instituto Nacional de la Salud (INSALUD)" delakoaren egitekoak eta zerbitzuak Euskal Autonomi Elkarteari eskuz aldatzeari buruzko azaroaren 6ko 1536/1987 Errege Dekretuaren bidez Autonomi Elkarteari eskualdatutako langilegoaren ordaintzezko eta lanerako baldintzak elkarkidetzeko eta berdintzeko ere, aipatutako Ihardutze-Erakunde Burujabeak emandako osasun-zerbitzuen eraginkortasuna eta ontasun-maila hobetzeko bideratutako neurrien artean.

 

Jaurlaritzak, sorozpidetzako beharrizanen arauera arautuko ditu kupoko osasuntza-langilegoari iharduneango orduen jaurpidearen gehiketa eskaintzeko baldintzak. Langilego hau, sorozpidetzako antolapideak sor daitezkeen zerbitzu-Batzordeei atxiki ahal izango zaie ihardutze-egituraz eta erapidez. Kupoko sendagile espezialistak mailakatutako zerbitzuetan sartu ahal izango dira, mediku espezialista maila izanez.

 

2.- Lege honetan ohartemandako guztiak osabideratzeko eta egiteratzeko behar daitezen manu guztiak emateko esku ematen zaio Jaurlaritzari.

 

Bigarrena - Indarrean jartzea

 

Lege hau Euskal Herriko Agintaritza-Aldizkarian osorik argitara dadin egun berean jarriko da indarrean.

 

III ERASKINA

DIRUIZENDAPEN GEHIKIZUNAK

 

1.- Autonomi Elkarteko Administraritzaren eta horko Ihardutze-Erakunde Burujabeen zerbitzuko langilegoari ordaintzeko diren I atalburuko diruizendapenak, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legean finkatutako ordaintzezko jaurpidea betetzeko.

 

2.- Lege honen 13.4 atalean ohartemandakoak betetzekoak, hor jarritako helburuak lortzeko gehitu beharra izan dadinetan.

 

3.- Lan-itunepeko langileen ordain-saritarakoak, indarrean egon daitezen legepideen araera erabakitako lansari-gehikuntzen ondorioz gehitu behar daitezen neurrian.

 

4.- Benetan egindako zerbitzu-aldiari eta Herri-Administraritzan egindako zerbitzuen aitorpenari buruzko abenduaren 26ko 70/1978 Legean agindutakoa egiteratzeari darizkien hirurtekako hobariak ordaintzeko diruizendapenak.

 

5.- Hutsik dauden lan-tokiegatik dagozkien diruizendapenak gutxitu zaizkien langileentzako diru-horniketak, hutsik dauden lan-tokiak erabili beharreko legepideen arauera bete daitezen neurrian.

 

6.- Gozamendunentzakoak, indarreango araupideen arauera egindako horiegatikako zorra sortu zeneko ekonomi urteko berarizko zorrekiko aitorpenaren eretzean.

 

7.- Diruegitamuetako teknikazko akatsen eta, berariz Aginte-Eskuraketarako Hitzarmenetan egon daitezenen ondoriozko eragina jasan dezaketenak, akats horiek zuzentzeari darion goste-gehikuntzari erantzuteko beharrezkoa izan dadin zenbatekoa.

 

8.- Autonomi Elkarteko Administraritzak jaulkitako moeta berezitako Herri-Zorraren diru-sariak, domukitapenak, eta hori jaulkitzearen, eraldatzearen, ordezkatzearen edo kitatzearen ondoriozko gastuak, lanarigo-gastuak salbu, ordaintzeko diruizendapenak.

 

9.- Ertzaintza-alorreko aginpideen dirubidetarakoak, Kupoaren Bitariko Batzordeak aginpide horren dirubidetarako erabakitako gehienezko zenbatekoz.

 

10.- Indarrean dauden legepideen arauera bizitokiagatikako kalte-ordainerako eskubidea aitortu zaien lan-tokietako langileei zor dakiena ordaintzeko diruizendapenak.

 

11.- Servicio Vasco de la Salud-Osakidetzaren Diruegitamuan jarritako ospitaletako eta ospitaletakoez kanpoko botika-sorozpidetzako eta protesi eta ezinduentzako ibilgailu-gastuak ordaintzeko bideratutako diruizendapenak.

 

12.- Lan-Harremanetarako Batzordearentzako Diruegitamu Nagusien 51 Diruegitamu-Sailean sartutako diruizendapenak, auziak konpontzeko borondatezko ihardunbideei (AKOPRO II) buruzko hitzarmena indarrean jartzea eta garatzeko eta, LHKren barruan, gizarte-ekonomiako alorrean ikasketa-zerbitzua indarrean jarri eta garatzeko xedez, horien zenbatekoak gehienez 327.004.000 pezeta joko duela.

 

13.- Gastuen zehaztapen-zerrendan gehikizunetan zermugatuta ager daitezen diru-izendapen guztiak.

 

V ERASKINA

 

DIRUEGITAMUKO GASTUEN ZERRENDARI EGINDAKO ALDAKETAK

 

Legeko atalkako idazkian baitetsitako diru-izendapenak Diruegitamuko egitarauko sailkapenean agertzen diren diru-ataletan eta bertan ematen diren zenbatekoz banatuko dira, Lege-Egitasmoarekin batera zetorren agiri-sortan banakatzen zen eran, aldaketa hauek eginez:

 

00 SAILA. LEGEBILTZARRA

 

00010 Egitaraua. Legebiltzarra

01 Zerbitzuko "Eusko Legebiltzarrari" 458 zertakoaren 1 diru-ataleko diru-izendapena 75.683.403 pezeta gutxitzen da.

 

01 SAILA. LEHENDAKARITZA

 

01600 Egitaraua. Kanpo-ekintza

01 zerbitzuko "Joan-etorriak, egonaldiko gastuak eta toki-aldaketak" 260 zertakoa 10.000.000 pezetaz sortzen da.

06 zerbitzuko "eraikuntzak alogeran ematea" 200 zertakoaren 1 diru-ataleko 10.000.000 pezetako diru-izendapena kendu egiten da.

 

003 SAILA. NEKAZARITZA ETA ARRANTZUA

 

03030 Egitaraua. Nekazaritza eta Landalurren garapena

03 zerbitzuko "Langilegoaren birgaikuntza" 480 zertakoaren 1 diru-ataleko diru-izendapena 3.000.000 pezeta gehitzen da.

03 zerbitzuko "fitopatologi gaitzen aurkako borrokarako ekintzaldiak" 780 zertakoaren 4 diru-ataleko diru-izendapena 3.000.000 pezeta gehitzen da.

 

03040 Egitaraua. Nekazaritza-elikagaietako Industriak

04 zerbitzuko 770 zertakoaren 1 diru-atalean esaten dena kendu eta beste hau jartzen da: "Nekazaritza eta arrantzutikako ekoizkien lehen-eraldaketarako diruezarketak suztatzeko". 1.280.000.000 pezeta arte gehikizun. Gerorako lotzezko diru-izendapenak: 1992=1000, OM; 1993=200, OM; 1994=200, OM; 1995=200, OM; GUZTIRA 1600, OM.

 

03050 Egitaraua. Elikadurako politika

05 zerbitzuko "Merkatal-eraenpideen hobekuntza eta enpresen eta bazkunen merkatal-aribideari teknikazko laguntza ematea. Iraskunde-mailako oro hartzezko ekintzaldiak eta erakustazoketan eskuhartzea" 770 zertakoaren 3 diru-ataleko diru-izendapena 14.000.000 pezeta gutxitzen da.

 

03060 Egitaraua. Arrantzua

06 zerbitzuko "Ikasleen ikasketa-saritarako Pasaiko Eskola" 480 zertakoaren 1 diru-ataleko diru-izendapena 3.000.000 pezeta gehitzen da.

06 zerbitzuko "Ondarroako Eskola" 480 zertakoaren 2 diru-ataleko diruizendapena 5.000.000 pezeta gehitzen da.

 

06 SAILA. HERRIOGASUNTZA ETA DIRUBIDEAK

 

06010 Egitaraua. Egitura eta laguntza oro har

01 zerbitzuko "Aseguro-hobariak" 242 zertakoko diru-izendapena 50.000 pezeta gutxitzen da.

 

06040 Egitaraua. Ondarea eta Akurapena

04 zerbitzuko "Aseguro-hobariak" 242 zertakoaren 100.000 pezetako diru-izendapena kendu egiten da.

 

08 SAILA. INDUSTRIA ETA MERKATARITZA

 

08020. Industri-aldetikako politikak eta ekinbideak

02 zerbitzuko "Aurreko ekonomi urteetan bere gain hartutako aribideegatik enpresei laguntzea. ECHEVISA", 770 zertakoaren 2 diru-ataleko 289.100.000 pezetako diru-izendapena kendu egiten da.

02 zerbitzuko "Aurreko ekonomi urteetan bere gain hartutako aribideegatik enpresei laguntzea. POLIBISA", 770 zertakoaren 3 diru-ataleko 135.000.000 pezetako diru-izendapena kendu egiten da.

02 zerbitzuko "Aurreko ekonomi urteetan bere gain hartutako aribideegatik enpresei laguntzea. National Can Vitoria, S.A.", 770 zertakoaren 4 diru-ataleko 37.500.000 pezetako diru-izendapena kendu egiten da.

02 zerbitzuko "Diruezarketari laguntzeko 90. Egitaraua. Gerorako lotzezko diru-izendapenak. 1992: 501,OM; GUZTIRA 501,OM" 770 zertakoaren 6 diru-ataleko diru-izendapena 461.600.000 pezeta gehitzen da.

 

09 SAILA. HERRIZAINGOA

 

09050 Egitaraua. Administraritza eta Zerbitzuak

04 zerbitzuko 480 zertakoan "Autonomi Elkartean finkatutako politika-alderdientzako diru-laguntza, hauen agizko aribideko gastuei erantzun ahal izateko Eusko Jaurlaritzak, Elkarte oso mailako azken hauteskundeetako emaitzak oinarri izanez eta Politika-Alderdien Dirubideketari buruzko Lege Organikoaren irizpideari jarraiki banatu beharrekoak" 1 diru-atala 265.000.000 pezetako diru-izendapenez sortzen da.

 

10 SAILA. HIRIGINTZA, ETXEBIZITZA ETA INGURU-GIROA

 

10040 Egitaraua. Hirigintza

03 Zerbitzuko 610 zertakoaren 2 diru-atalean esaten dena kendu eta beste hau jartzen da: "Herri-lurreko bizi-tokitarako aldeetan hirigintza-lanak egitea. Gerorako lotzezko diru-izendapena. 1992: 1.200,OM; GUZTIRA: 1.200,OM".

 

11 SAILA. GARRAIOAK ETA HERRI-LANAK

 

11110 Egitaraua. Trenbide-azpiegitura sortzea

06 zerbitzuko 612 zertakoaren 1 diru-atalean esaten dena kendu eta beste hau jartzen da: "Trenbide-azpiegitura: Donostia inguru-aldeko bideak: Anoetako, Galtzarabordako, Pasai Antxioko Geltokiak, Geltokien Hirigintza-lanak, etabar. Bilbao inguru-aldeko bideak: Sondikako geltokia, Larrabasterra-Urdulitz bide bikoitza, Berreteagasko sestra bereango igaropidea, etabar. Itxiturak, osagarrizkoak eta zenbait lan. Gerorako lotzezko diru-izendapenak. 1992: 2.250,OM; 1993: 500,OM. GUZTIRA: 2.750,OM".

 

11210 Egitaraua. Ur-baliapidezko eskuarteak, Zuzkiketa eta Estoldaketa

09 zerbitzuko 612 zertakoaren 1 diru-ataleko diru-izendapena 1.000.000 pezeta gutxitzen da.

09 zerbitzuko 612 zertakoaren 1 diru-atalean esaten dena kendu eta beste hau jartzen da: "Uholdeei aurre hartzeko lanak. Gerorako lotzezko diru-izendapena 1992= 1.870,OM; GUZTIRA: 1.870,OM".

09 zerbitzuko 660 zertakoan "Egiteratzeko asmoa: Nerbioi-Garaian osasunbideak egitea. Gerorako lotzezko diru-izendapenak: 1992: 30,OM. GUZTIRA: 30,OM" 5 diru-atala 1.000.000 pezetako diru-izendapenez sortzen da.

 

12 SAILA. osasuntza

 

02020 Egitaraua. Sail ugaritako Zerbitzu Nagusiak

20 zerbitzuko "Altzari eta erredizak" 204 zertakoaren diru-izendapena 1.000.000 pezeta gutxitzen da.

 

12100 Egitaraua. Sailburuaren zerbitzuak

10 zerbitzuko "Jedarteko harremanak" 244 zertakoaren diru-izendapena 500.000 pezeta gutxitzen da.

 

12200 Egitaraua. Zerbitzu Nagusiak

20 zerbitzuko "Osakidetzako agizko gastuen dirubideketa" 453 zertakoaren 1 diru-ataleko diru-izendapena 7.270.000 pezeta gutxitzen da.

12600 Egitaraua. Osasuntzako Argipideketa, Irakaskuntza eta Ikerlanak

40 zerbitzuko "irabazte-xederik gabeko familiakoei eta erakundeei, drogamenpekotasun-gaietan gauzetango diruezarketak egiteko" 780 zertakoaren 3 diru-atala 10.000.000 pezetaz sortzen da.

60 zerbitzuko "Azterlanak eta Erizpenak" 250 zertakoaren diru-izendapena 1.000.000 pezeta gutxitzen da.

60 zerbitzuko "Artezkaritzak antolatutako Ikastaroak" 480 zertakoaren 2 diru-ataleko diru-izendapena 7.500.000 pezeta gutxitzen da.

60 zerbitzuko "Ikasketak egiten jarraitzeko ikasketa-sariak" 480 zertakoaren 3 diru-ataleko diru-izendapena 5.000.000 pezeta gutxitzen da.

60 zerbitzuko "Drogamenpekotasun-alorreko osasun-ikerkuntzari laguntzeko" 480 zertakoaren 11 diru-atala 5.000.000 pezetaz sortzen da.

 

13 SAILA. LANA ETA GIZARTE SEGURANTZA

 

13400 Egitaraua. Gizarte Segurantza

23 zerbitzuko "LAGUNKIDETZA-ren gauzetango diruezarketen dirubidetarako Esku aldaketa" 759 zertakoaren 1 diru-ataleko diru-izendapena 15.000.000 pezeta gutxitzen da.

 

13500 Egitaraua. Lanbide-suztapena

31 zerbitzuko "Lanbide-Batzordeen Dirubideak" 480 zertakoaren 1 diru-ataleko diru-izendapena 100.000.000 pezeta gehitzen da.

31 zerbitzuko "Bazter utzitakoak lanerako akuratzea" 452 zertakoaren 1 diru-ataleko diru-izendapena 5.000.000 pezeta gehitzen da.

31 zerbitzuko 742 zertakoaren 1 diru-ataleko "Gaikuntza-lanbiderako diru-laguntza" 100.000.000 pezetako diru-izendapena kendu egiten da.

 

13700 Egitaraua. Gizarte-Ongundea

33 zerbitzuko "Ikerlanetarako laguntza" 480 zertakoaren 3 diru-ataleko diru-izendapena 5.000.000 pezeta gehitzen da.

33 zerbitzuko "Bazter utzitakoak bergizarteratzea eta portaera arazoak dituzten gara-adinik gabekoei arreta egiteko Erakundeekin Ituneak" 480 zertakoaren 6 diru-ataleko diru-izendapena 5.000.000 pezeta gehitzen da.

 

14 SAILA. ZUZENTZA

 

14010 Egitaraua. Administraritza

01 zerbitzuko "Epailaritza-Sailen Argitalpenak" 251 zertakoaren 1 diru-ataleko diru-izendapena 4.000.000 pezeta gutxitzen da.

 

14020 Egitaraua. Zuzentza

02 zerbitzuko "Lege-hauspenak jasaten dituztenen sorozpidetzarako Idazgua" 480 zertakoaren 14 diru-ataleko diru-izendapena 4.000.000 pezeta gehitzen da.

 

54 SAILA. HERRI-KONTUEN EUSKAL EPAITEGIA

 

54010 Egitaraua. Herri-Kontuen Euskal Epaitegia

01 zerbitzuko "Herri-zuzentzako Erakundeei" 458 zertakoko diru-izendapena 1.543.698 pezeta gutxitzen da.

 

99 SAILA. SAIL BEREZIAK

 

99010 Egitaraua. Sail Berezietako Gastuak

09 zerbitzuko 480 zertakoaren 1 diru-atalean esaten denari erasten zaio: "Norbanakoei. Izuekintza jasandakoei Laguntzeko Egitaraua, Behar dadinerainokoan gehikizun".

09 zerbitzuko 770 zertakoaren 1 diru-atalean esaten denari erasten zaio: "Enpresei. Izuekintza jasandakoei Laguntzeko Egitaraua, Behar dadinerainokoan gehikizun".

09 zerbitzuko 827 zertakoaren 1 diru-atalean esaten denari erasten zaio: "Norbanakoentzako maileguak. Izuekintza jasandakoei Laguntzeko Egitaraua, Behar dadinerainokoan gehikizun".

 

99020 Egitaraua. Oro hartzezko diru-izendapena

09 zerbitzuko "Ordainketak egiteko diruizendapen-mentsei erantzuteko edo diru-izendapenik ez duten behar berriei aurre egiteko eta, Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideei buruzko 31/83 Legearen 21. atalarekin bat etorriz, gehikizunetan zermugatutako diru-izendapenen diru-bidetarako" 680 zertakoaren 1 diru-ataleko diru-izendapena 187.622.899 pezeta gutxitzen da.

09 zerbitzuko "Ordainketak egiteko diruizendapen-mentsei erantzuteko edo diru-izendapenik ez duten behar berriei aurre egiteko eta, Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideei buruzko 31/83 Legearen 21. atalarekin bat etorriz, gehikizunetan zermugatutako diru-izendapenen dirubidetarako" 680 zertakoaren 1 diru-ataleko diru-izendapena 7.270.000 pezeta gehitzen da.

 

ADMINISTRARITZAKO IHARDUTZE-ERAKUNDEEN DIRUEGITAMUEI EGINDAKO ALDAKETAK

 

OSAKIDETZA

 

41100 Egitaraua. Guztizko Eraentza

01 zerbitzuko "Bestelako lanak. Araba aldeko Artezkaritza" 259 zertakoaren 1 diru-ataleko 400.000 pezetako diru-izendapena kendu egiten da.

02 zerbitzuko "Azterlanak eta Erizpenak. Gipuzkoa aldeko Artezkaritzaren Guztizko Eraentza" 250 zertakoaren 1 diru-ataleko 1.860.000 pezetako diru-izendapena kendu egiten da.

 

41220 Egitaraua. Lehe-mailako Sorozpidetza

01 zerbitzuko "Azterlanak eta Erizpenak" 250 zertakoaren 10.000 pezetako diru-izendapena kendu egiten da.

 

41240 Egitaraua. Eritetxeetako Sorozpidetza

02 zerbitzuko "Aranzazu Eritetxeko botikak eta odoletikakoak" 233 zertakoaren 2 diru-ataleko diru-izendapena 15.204.000 pezeta gehitzen da.

02 zerbitzuko "Aranzazu Eritetxeko beste zenbait gastu" 249 zertakoaren 1 diru-ataleko 15.204.000 pezetako diru-izendapena kendu egiten da.

03 zerbitzuko "Azterlanak eta Erizpenak" 250 zertakoaren 1 diru-ataleko diru-izendapena 5.000.000 pezeta gutxitzen da.

 

41250 Egitaraua. Itunepeko sorozpidetza

03 zerbitzuko "Osasuntza-zerbitzuez baliatzeko baimenak. Bizkai-alorreko Artezkaritza" 272 zertakoaren 1 diru-ataleko diru-izendapena 200.000.000 pezeta gehitzen da.

02 zerbitzuko "Osasuntza-zerbitzuez baliatzeko baimenak. Bizkai-alorreko Artezkaritza" 272 zertakoaren 1 diru-ataleko diru-izendapena 50.000.000 pezeta gehitzen da.

 

SARRERAK

 

41100 Egitaraua. Guztizko Eraenpidea

04 zerbitzuko "Saileko kontu-aldaketak, agizko gastutarako" 450 zertakoaren 1 diru-ataleko sarrerak 7.270.000 gutxitzen dira.

04 zerbitzuko "Diru-gaindikinak" 870 zertakoaren 1 diru-ataleko sarrerak 250.000.000 pezeta gehitzen dira.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra