1/1990 Legea, apirilaren 6koa, Euskal Autonomi Elkarteko Epailaritza-Barrutietako hiriburuak erabakitzeari buruzkoa.
1990-04-06Erakundea: Eusko Legebiltzarra
Argitalpena: EHAA, 1990/5/14, 94. zk.; EAO, 2012/2/29, 51. zk.
§
124. 1/1990 LEGEA, APIRILAREN 6KOA, EUSKAL HERRIKO AUTONOMI ELKARTEKO EPAILARITZA-BARRUTIETAKO
HIRIBURUAK ERABAKITZEARI BURUZKOA
ZIOEN ADIERAZPENA
Euskal
Herriko Autonomi Elkartearen Autonomi Estatutuak, 34,1 ataleko, 2. lerroaldian,
dioenez: "Konstituzioko 152. artikuluan erabakitzen denari jarraiki
Komunitate Autonomoak probintziak baino ingurune txikiagoa duten barruti
judizialak eratzen parte hartuko du, bai beroien hiriburua seinalatzen ere,
dena-den horren muga finkatuz." Halaber, 13.1 atalean esaten denez:
"Justizi Administrazioari dagokionez, justizia militarra alde batera
utzirik, Euskadiko Komunitate Autonomoaren esku egongo dira, bere barrutian,
Justizi Boterearen eta Justizi Boterearen Kontseilu Nagusiaren Lege Organikoek
Gobernuari ezagutu, erreserbatu edo gainjartzen dizkioten ahalmenak".
Epai-Agintaritzari
buruzko uztailaren 1eko 6/1984 Oinarrizko Legearen 35. ataleko 6. zatian esaten
denez, Autonomi Elkarteek legez erabakiko dituzte epailaritza-barrutien hiriburuak.
Bestalde,
esandako oinarrizko lege horren erabaki gehigarrietako lehenengoan ematen den
legezko agindua betez aldarrikatutako Zedarriketa eta Kokaguneari buruzko
abenduaren 28ko 38/1988 Legeak sendetsi egiten du, aurrekoaren ildo beretik,
Autonomi Elkarteen Legegintza Biltzarren Legez erabakiko direla hiriburuak,
epailaritza-barrutien mugak finkatzen ditu (I Eraskina) eta barruti horiek,
hiriburua kokatzen deneko udalerriaren izenez ezagutuko direla eta hiriburutza
hori udalerri bat bakarrak izango duela erabakitzen du.
Ondorioz,
Autonomi Elkarteko epailaritza-barrutietako hiriburuak zein izango deiren
erabakitzea Eusko Legebiltzarrari dagokio, horrela Autonomi Estatutuaren 34.1
ataleko bigarren lerroaldian agindutakoa betez eta Erresumako esandako legeak
osabideratuz.
Lege
honen edukiari dagokionez, horren alderdirik nabarien gisa zera adierazten da,
epailaritza-barrutien lurralde-eremua erabakitzeko, Zedarriketa eta Kokaguneari
buruzko legera jotzeko teknika erabili beharrean, han bertan ematen zen osakide
izanezko udalerrien zerrenda bere osoan aldatzea nahiago izan dela. Alde
honetatik, erazkoak besterik ez diren aldaketa batzuk sartu direla ohartarazi
behar da. Batzuk, izen jakin batzuri buruzkoak dira, lege-testuan erabilitakoak
ofizialki onartuekin ez bait zetozen bat. Besteak, udalerri batzuk sartzean
datza, beste udal batzuetatik banandu direnez, berriro eratu bait dira, eta
Estaduko legean sartu gabe zeuden.
Xedea
1.
Atala
Lege
honek, Epai-Agintaritzako oinarrizko legeko 35.6 atalean eta Zedarriketa eta
Kokaguneari buruzko legearen 4.4 atalean agintzen denari jarraiki, Euskal
Herriko Autonomi Elkarteko Epailaritza-Barrutietako hiriburuak finkatzea du
xede.
Epailaritza-Barrutiak:
horien ezagupidea
2.
Atala
Zedarriketa
eta Kokaguneari buruzko legean aipatzen diren Euskal Herriko Autonomi Elkarteko
Epailaritza-Barrutiak, ondorengo atalean zehazten denez, bere hiriburua
kokatzen deneko udalerriaren izenez ezagutuko dira.
Epailaritza-Barrutiak: horien hiriburuak eta izenak
3. Atala
Euskal Herriko Autonomi Elkarteko
Epailaritza-Barrutien hiriburua, hori osatzen duten udalerrien zerrendaren
jarraian adierazten dena izango da:
1 Zk.: Udalerriok osatutako
Epailaritza-Barrutia:
Amurrio,
Artziniega, Ayalaa, Llodio, Okondo, Urkabustaiz, Valdegovía.
Hiriburua:
Amurrio
Izena:
Amurrioko Epailaritza-Barrutia
2 Zk.: Udalerriok osatutako Epailaritza-Barrutia:
Alegría-Dulantzi,
Aramaio, Armiñon, Arraia-Maeztu, Arrazua-Ubarrundia, Asparrena, Baños de Ebro,
Barrundia, Berantevilla, Bernedo, Canpezo, Cigoitia, Cripán, Cuartango,
Elburgo, Elciego, Elvillar, Iruña de Oca, Iruraiz-Gauna, Labastida, Lagrán,
Laguardia, Lanciego, Lantarón, Lapuebla de Labarca, Legutiano, Leza, Moreda de
Alava, Navaridas, Oion, Peñacerrada, Ribera Alta, Ribera Baja, Salinas de
Añana, Salvatierra, Samaniego, San Millán, Valla de Arana, Villabuena de Alava,
Vitoria-Gasteiz, Yécora, Zalduondo, Zambrana, Zuya.
Hiriburua:
Vitoria-Gasteiz
Izena:
Vitoria-Gasteizeko Epailaritza-Barrutia
GIPUZKOAKO KONDAIRA-LURRALDEA:
1 Zk.: Udalerriok
osatutako Epailaritza-Barrutia:
Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia,
Alkiza, Altzaga, Altzo, Amezketa, Andoain, Anoeta, Arama, Asteasu, Ataun, Baliarrain,
Beasain, Belauntza, Berastegi, Berrobi, Elduayen, Ezkio-Itsaso, Gabiria,
Gainza, Hernialde, Ibarra, Idiazabal, Iruerrieta, Irura, Itsasondo, Larraul,
Lazkao, Leaburu-Gaztelu, Legorreta, Lizartza, Mutiloa, Olaberria, Ordizia,
Orendain, Orexa, Ormaiztegi, Segura, Tolosa, Villabona, Zaldibia, Zegama,
Zerain, Zizurkil.
Hiriburua:
Tolosa
Izena:
Tolosako Epailaritza-Barrutia
2 Zk.: Udalerriok osatutako Epailaritza-Barrutia:
Aizarnazabal, Aya, Azkoitia, Azpeitia,
Beizama, Bidegoyan, Getaria, Regil, Zarautz, Zestoa, Zumaia.
Hiriburua: Azpeitia
Izena: Azpeitiko Epailaritza-Barrutia
3
Zk.: Udalerriok osatutako Barruti Judiziala:
Antzuola,
Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Elgeta, Eskoriatza, Legazpia, Leintz-Gatzaga,
Oñati, Urretxu, Zumarraga.
Hiriburua:
Bergara
Izena:
Bergarako Epailaritza-Barrutia
4
Zk.: Udalerriok osatutako berritan sortutako Epailaritza-Barrutia:
Deba,
Eibar, Elgoibar, Mendaro, Mutriku, Soraluze-Placencia de las Armas.
Hiribura:
Eibar
Izena:
Eibarko Epailaritza-Barrutia
5
Zk.: Udalerriok osatutako berritan sortutako Epailaritza-Barrutia:
Astigarraga,
Donostia-San Sebastián, Hernani, Lasarte-Oria, Lezo, Orio, Oyarzun, Pasaia,
Rentería, Urnieta, Usurbil.
Hiriburua:
Donostia-San Sebastián
Izena:
Donostia-San Sebastián-eko Epailaritza-Barrutia
6
Zk.: Udalerriok osatutako berritan sortutako Epailaritza-Barrutia:
Hondarribia,
Irun.
Hiriburua:
Irun
Izena:
Irungo Epailaritza-Barrutia
1
Zk.: Udalerriok osatutako Epailaritza-Barrutia:
Abadiño,
Amorebieta-Echano, Arantzazu, Areatza, Atxondo, Bedia, Berriz,
Castillo-Elejabeitia, Ceanuri, Dima, Durango, Elorrio, Ermua, Garay, Igorre,
Iurreta, Izurza, Lemoa, Mallabia, Mañaria, Otxandio, Ubidea, Zaldibar.
Hiriburua:
Durango
Izena:
Durangoko Epaikaritza-Barrutia
2
Zk.: Udalerriok osatutako Epaikaritza-Barrutia:
Abanto
y Ciérvana-Abanto Zierbena, Barakaldo, Muskiz, Ortuella, Portugalete,
Santurtzi, Sestao, Valle de Trápaga-Trapagaran.
Hiriburua:
Barakaldo
Izena:
Barakaldoko Epailaritza-Barrutia
3 Zk.: Udalerriok osatutako Epailaritza-Barrutia:
Amoroto, Arrieta, Aulesti, Bakio, Bermeo,
Berriatua, Busturia, Ea, Etxebarria, Elantxobe, Ereño, Errigoiti, Forua,
Fréniz, Gamiz-Fika, Gauteguiz de Arteaga, Gernika-Lumo, Guizaburuaga,
Ibarranguelua, Ispaster, Kortezubi, Lekeitio, Markina-Xemein, Meñaka, Mendata,
Mendexa, Morga, Mundaka, Mungia, Munitibar-Arbatzegi Gerrikaitz, Murueta,
Muxika, Nabarniz, Ondarroa, Sukarrieta.
Hiriburua: Gernika-Lumo
Izena: Gernika-Lumoko
Epailaritza-Barrutia
4 Zk.: Udalerriok osatutako
Epailaritza-Barrutia:
Anteiglesia de San Esteban de
Etxebarri-Etxebarri Doneztebeko Elizatea, Aracaldo, Arrankudiaga, Arrigorriaga,
Basauri, Bilbao, Derio, Erandio, Galdakao, Larrabetzu, Lezama, Loiu, Orduña,
Orozko, Sondika, Ugao-Miraballes, Zamudio, Zaratamo, Zeberio.
Hiriburua: Bilbao
Izena: Bilbaoko Epailaritza-Barrutia
5 Zk.: Udalerriok osatutako
Epailaritza-Barrutia:
Arcentales,
Balmaseda, Carranza, Galdames, Gordexola, Güeñes, Lanestosa, Sopuerta, Trucios,
Zalla.
Hiriburua:
Balmaseda
Izena:
Balmasedako Epailaritza-Barrutia
6 Zk.: Udalerriok osatutako Epailaritza-Barrutia:
Barrika, Berango, Gatica, Getxo, Gorliz,
Laukiz, Leioa, Lemóniz, Maruri, Plentzia, Sopelana, Urduliz.
Hiriburua: Getxo
Izena: Getxoko Epailaritza-Barrutia
Erabaki Gehigarria
Udalak elkartu edo banatu izanagatik, oraingo
udalerrietako mugarteetan izan daitezkeen aldaketak direla eta, Lege honetan
ezarritako Epailaritza-Barrutien eremuetan ez da aldaketarik egingo.
Azken
Erabakia
Lege
hau Euskal Herriko Agintaritza-Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamonean
jarriko da indarrean.