1/1989 Legea, apirilaren 13koa, ehizeko eta ibai-arrantzuko arduralaritza-hauspen jakin batzuren zermugapena aldatu eta zigorren zenbatekoa haundiagotzen duena.
1989-04-13Erakundea: Eusko Legebiltzarra
Argitalpena: EHAA, 1989/5/12, 90. zk.; EAO, 2012/3/10, 60. zk.
§ 114. 1/1989 LEGEA, APIRILAREN
13KOA, EHIZEKO ETA IBAI-ARRANTZUKO ARDURALARITZA-HAUSPEN JAKIN BATZUREN
ZERMUGAPENA ALDATU ETA ZIGORREN ZENBATEKOA HAUNDIAGOTZEKOA
ZIOEN
ADIERAZPENA
Ehizeko
eta ibai-arrantzuko arduralaritza-hauspenen aurkitzen gareneko ekonomi eta
gizarte-egoerari egokituzko zenbatekoak finkatzen dira Lege honetan, eta horiek
etengabe eguneratzen joateko bideak jartzen eta, horiek, zenbateko berberei
denboraldi luzeetan eusteagatikako diru-hutsaldizko egoerarik berriro ez
izateko, noski, hori eraginkortasunaren kalterako izango litzateke eta.
Bestetik, gehiago atzeratzerik ez zegoen berrikuntza honetzaz baliatuz,
arduralaritza-hauspen jakin batzuk aldatu eta Euskal Herriko Autonomi Elkarteak
bere berarizko dituen zernolakoei eta konstituzio-manuei egokitzen zaizkie.
Lehenengo
Atala - Sailkapena eta zigorrak
1.- Ehiza-alorreko arduralaritza-hauspenak oso
larri, larri, ez horren larri eta arinetan sailkatzen dira.
1.1. Ondoren ematen direnak jotzen dira ehizeko
lege-hauspen oso larritzat eta 50.001 pezetatik 500.000 pezeta arteko isunezko
eta ehizerako baimena kendu eta 3 urtetik 5 urteko aldian hori berriro
eskuratzeko eskubiderik ez izanezko zigorra jarri beharrekotzat:
1.1.1. Zientziaren aldetik interesgarriak direlako, "meatxupeko"-tan
zermuga-tuta daudelako,
galtzeko arriskuan, bertakotze-aldian daudelako edo nazioarteko ituneen ondorioz,
babespeko diren pizti-moetak harrapatzea.
1.1.2. Basauntzak, oreinak, orkatzak eta bestelako
ehiza haundiak arkara daudenean harrapatzea, Foru-Diputazioko
Nekazaritza-Saileko horretarako gai zen zerbitzuak ehiza-moeta hauek
harrapatzeko berarizko baimena eman dezaneko ehiza-jaurpide berezipeko lurretan
salbu.
1.1.3. Ehiza-jaurpide bereziak hartzen dituen
lurretan ez besteetan geben-aldian ehizean ibiltzea.
1.1.4. Koneju-zuloak eta basa-piztien babes eta
aterpe-aldeak ondatzea nahiz erretzea.
1.1.5. Halabeharrezko egunak deritzenetan, hots,
suteen, naparrerien, uholdeen, lehorteen edo beste karien ondorioz, beren
buruak babesteko ohiz dituztenetako ahalmenik gabe geldituta edo toki jakin
batzutan biltzera behartuta aurkitzen direnean ehizean ibiltzea.
1.1.6. Lur guztia elurrez zuri geratuzko
elurte-egunetan edo, arrazoi beragatik, ehizagaiek beren buruak zaintzeko
aukerak murrizturik geldi daitezenetan ehizean ibiltzea.
1.1.7. Ehiza-barrutiko ehizagai-moetak gehiegikeriaz
eta neurririk gabe harrapatzea nahiz ehizari bere onean eusteko eta horretzaz
baliatzeko egitamuak ez betetzea. Horrek ehiza-barruti delako aitorpena kentzea
ekar dezake.
1.1.8. Beharrezko baimenik izan gabe, nahiz eta
alerik ere ez bota, ehizeko jaurpide berezipeko lurretan ehizean ibiltzea.
1.1.9. Ehizeko jaurpide berezikotzat aldarrikatutako
herri-uretan, Izadiari bere onean eusteko Zerbitzuak edo Foru-Diputazioko
antzeko ihardutze-sailak emandako arauak bete gabe ehizean ibiltzea.
1.1.10. Ehizaren ustiaketarako lurretan,
Foru-Diputazioko Nekazaritza-Saileko horretarako Zerbitzuak arauz emandako
baimenik gabe, Nekazaritza-Sailak izendatutako piztitan ibiltzea.
1.1.11. Nekazaritza-Sailaren baimenik gabe edo bakoitzean
eman daitezen arauak bete gabe ehiza bizia, baita hegaztien arraultzak ere,
garraiatzea nahiz jaregitea.
1.1.12. Muniziotako bi kartutxo edo gehiago har
ditzakeen berainezko edo erdi berainezko armaz baliatuz ehizean ibiltzea.
1.1.13. "Babes berezipeko" aldarrikatutako
aldeetan debekatuta dagoenean ehizean ibiltzea.
1.1.14. Gai sorgorgarriak erabiliz, gasaren nahiz
kearen bidez ito-larrian utziz, edo hil edo lelotuta utzi dezaketen eletrazko
baliapideak erabiliz piztiak harrapatzea.
1.1.15. Hiru urteren barruan, zigor larritan behin eta
berriz erortzea.
1.1.16. Izadiari bere onean eusteko Zerbitzuak edo
Foru-Diputazioko Nekazaritza-Saileko antzeko ihardutze-sailak horretarako
emandako baimenik izan gabe, ehizaren, txolomarena barne, industri mailako ustiaketan
aritzea, edo Foru-Diputazioak finkatutako baldintzak ez betetzea. Bigarren
agizkoan baimena kendu ahal izango da.
1.1.17. Galtzeko arriskuan egoteagatik nahiz
nazioarteko ituneen bidez, babespeko
diren pizti-moetatako aleen edozein eratako salerosketa, Izadiari bere onean
eusteko Zerbitzuak edo Foru-Diputazioko Nekazaritza-Saileko antzeko
ihardutze-sailak baimendutako erakoa salbu.
1.2. Ondoren ematen direnak jotzen dira ehizeko
lege-hauspen larritzat eta 25.001 pezetatik 50.000 pezeta arteko isunezko eta
ehizerako baimena kendu eta urtebetetik 3 urteko aldian hori berriro
eskuratzeko eskubiderik ez izanezko zigorra jarri beharrekotzat:
1.2.1. Legeetan ohartemandako ehizerako jabe-izena
behar ez denez eskuratzea. Horrek berekin dagokion ehizeko jaurpide berezia
kentzea ekar dezake.
1.2.2. Ehizeko jaurpide berezipeko lurrak
nabarmentzeari buruzko manuak ez betetzea. Horrek berekin jaurpide berezia
kentzea ekar dezake.
1.2.3. Izadiari bere onean eusteko Zerbitzuaren edo
Foru-Diputazioko Nekazaritza-Saileko antzeko ihardutze-sailaren baimenik izan
gabe, ehiza-babespeko lurretan ehizean ibiltzea, nahiz eta ezer ez bota.
Babeslekuarekin zerikusirik dutenak baldin badira, babesleku-aitorpena kentzea
ekar dezake.
1.2.4. Ehizerako herri-mailako edo norbanako-alorreko
ehiza-barrutia jartzeko eskatutako baldintzak ez betetzea eta barruti horren
luze-zabala edo mugak aizuntzea. Ehiza-barruti delako aitorpena kentzea ekar
dezake.
1.2.5. Izadiari bere onean eusteko Zerbitzuari edo
Foru-Diputazioko Nekazaritza-Saileko antzeko ihardutze-sailari jakitera eman
gabe, lehendik ehiza-barruti diren lurretan, hauek inork bere borondatez
emandakoak izan eta ehiza-barruti izaten dirauten bitartean, hesiak jartzea.
Horrek ehiza-barruti direlako aitorpena kentzea ekar dezake.
1.2.6. Ehiza-barrutia berralogeran ematea edo alogera
ordain-truke nahiz hutsaren truke uztea. Ehiza-barruti delako aitorpena kentzea
ekar dezake.
1.2.7. Ehizeko beste jaurpide bereziren baten sartu
gabeko itxitako lurretan, debekatuta dagoenean ehizean ibiltzea, nahiz eta
alerik ere ez bota.
1.2.8. Agintariei edo hauen izenekoei itxitako
landalurretan sartzea galeraztea.
1.2.9. Inoren itxitura eta guztiko edo ehizeko
jaurpide berezipeko onibarretan, onibar-jabeari, ustiategiaren baimendunari
nahiz horien izenekoari baimenik eskatu gabe, edo armei, zakurrei eta lagunei
buruzkoan adierazten duten ehiza nola harrapatu behar denari atxiki gabe,
ehizean ibiltzea haizu deneko lurretan zauritutako ehizagai haundiak
harrapatzea.
1.2.10. Erakartzaile gisa eper bizia edo horrenak
egitezko gailuren bat erabiliz, ehizean egitea.
1.2.11. Ehiza-eskualdea osatzen duten ehiza
haundiarentzako ehiza-barrutietako jabe-izendunek Nekazaritza-Sailak onartutako
ustiaketa-egitamuak ez betetzea. Horrek egitamua hautsi deneko landak
ehiza-barruti direlako aitorpena kentzea ekar dezake.
1.2.12. Izadiari bere onean eusteko Zerbitzuaren edo
Foru-Dipuitazioko Nekazaritza-Saileko antzeko ihardutze-sailaren baimenik izan
gabe, pizti haundien nahiz izu-ehizialdiak egitea.
1.2.13. Zainpeko ehiza-jaurpidepeko lurretan, uxaketa
deritzon eran nahiz bi ehiztari-talde edo gehiagoren lanak bateratuz nahiz
ehizagaiak nekatzea edo ler eginda uztea xede izanezko baliapideak erabiliz
ehizean ibiltzea. Pizti kaltegarriak gutxitzeko asmoz beharrezko baimenez
egindako izu-ehizialdiak salbu geratzen dira.
1.2.14. Adinez nahiz seksuz, nabarmenak badira
behintzat, legez ontzat emandakoekin bat etorrizkoak ez diren ehizak bizirik
nahiz hilik izatea edo garraiatzea.
1.2.15. Arrastodun arma luzeak erabiliz, ezarritako
segurtasun-neurriak bete gabe ehizean ibiltzea.
1.2.16. Gebenei buruzko Agindu Nagusian eta edozein
lur-moetatan ehizean ibiltzeari buruzkoan Agindu horri datxezken Erabakietan
ematen diren berarizko arauak haustea.
1.2.17. Zientzi mailako lanetarako ehizatzeko edo
kabiak, kumeak, ezkutalekuak, saldoak eta babespeko pizti-haztegiak arakatzeko
emandako baimenetan zehazten diren baldintzak ez betetzea. Horrek berekin
baimena kentzea ekar dezake.
1.2.18. Usoak zinbelaz, ahateak ehizaleku finko edo
egokitu-alangoetatik, usoak ohizko pasarata harrapatzeari, usma-zakurrez nahiz
zaldiz erasoz egiten denari, aztore-bidezko deritzonari, zenbait pizti-moeta
bero-aldian harrapatzeari, mendi garaietako bereziari buruz Izadiari bere onean
eusteko Zerbitzuak edo Foru-Diputazioko antzeko ihardutze-sailak toki
bakoitzeko usadio eta ohituren arauera eman ditzan manuak haustea.
1.2.19. Izutze-bidezko ehizaketari buruz Izadiari bere
onean eusteko Zerbitzuak edo Foru-Diputazioko Nekazaritza-Saileko antzeko
ihardutze-sailak emandako arauak ez betetzea.
1.2.20. Gau-harrapakari biziak nahiz disekatuak,
udoak, eraztunik gabeko hegazti harrapakariak, saihetsak, adaskak, baleztak,
nazak, kakoak, eperretarako sareak, txori-arteak, lakioak, peitak, amuak,
sareak, osinak, segadak, ispiluak eta itsuturik uzten duten bestelako gailuak,
pozoinak, jaurtikietan nahiz peitatan jarrizko gai elbarrigarriak, babespeko
pizti-moetak apeu gisa, eletrazko nahiz mekanikazko erakarleak, ahatetarako
kainoiak eta usain erakargarri nahiz nazkagarrizko arrastoak egiteko gai diren
ekoizkiak baimenik gabe erabiltzea.
1.2.21. Uztak epaituta daudeneko lurretan eskutadak
edo lasta-balak zapalduz, apurtuz nahiz tokiz aldatuz, ehizean ibiltzea.
1.2.22. Nekazaritza-Sailaren horretarako baimenik izan
gabe, ehiza ugaltzeko xedezkoak ez, beste kume nahiz arraultz batu eta
garraiatzea.
1.2.23. Eguzkia irten baino ordubete lehenagoko eta
sartzetik ordubeterako aldiaz kanpo ehizean ibiltzea. Debeku honek zainaldi,
itxadonaldi, inguraldi eta ehizeko jaurpide berezian sartutako lurretan edo
ororen baliapidetarakoetan, behar bezalako baimenez egindako jokaerak izan
daitezenean, gauez egin daitezen beste ehiza-modutarako ez du indarrik izango.
1.2.24. Apeu gisa abere biziak, itsututakoak edo
elbarritutakoak, magnetofoiak, antzezko argi-mutilak, ehiza gauez begiz
jotzekoak izan eta bere baitan irudia haundiagotzeko nahiz eletronikazko irudi
bilakatzekoa duten tresnak erabiltzea.
1.2.25. Baimenik gabe ehizean ibiltzea.
1.2.26. Hiru urteren barruan, ez hain zigor larritan
zermugatutakoetan behin eta berriz erortzea.
1.3. Ondoren ematen direnak jotzen dira ehizeko hain
lege-hauspen larri ez direlakotzat eta 10.001etik 25.000 pezeta arteko isunezko
zigorra jarriko zaie:
1.3.1. Ehizeko bestelako jaurpide berezian sartu
gabekoa izan eta, sarbide erabilgarriak dituena izanik, sarreretan itxituraren
barrukalderako pasara debekatuzko iragarpenik jarri gabeko itxitura egindako
landalurretan ehizean ibili nahi duten ehiztariei sarrera galeraztea nahiz
galerazi nahi izatea.
1.3.2. Izadiari bere onean eusteko Zerbitzuak edo
Foru-Diputazioko Nekazaritza-Saileko antzeko ihardutze-sailak ehizeko jaurpide
berezipeko lurretan iragarkiak jartzeari buruzko manuak osabideratuz emandako
arauak ez betetzea.
1.3.3. Foru-Diputazioko Nekazaritza-Sailak
ehiza-babeslekuak jartzeari eta hauen ihardunbideari buruzkoan finkatutako
baldintza orokorrak eta berarizkoak ez betetzea.
1.3.4. Ehiza-babeslekuetan harrapatzeko aleen kopurua
gutxitzeari edo kopuru jakin bat harrapatzeari buruzkoan Izadiari bere onean
eusteko Zerbitzuak edo Foru-Diputazioko Nekazaritza-Saileko antzeko
ihardutze-sailak finkatutako baldintzak ez betetzea.
1.3.5. Zaingopeko ehizeko jaurpidepeko lurraren
baliapidea arautzen duten ehizeko arauak nahiz bazkideak onartzeari,
bazkide-sariei, baimenegatik ordaindu beharrekoari nahiz lur horietatikako
irabazien banakuntzari buruz jarritako manuak elkarte lankide batek ez
betetzea. Horrek berekin ehizeko jaurpide berezipeko delako aitorpena baliogabetzea
ekar dezake.
1.3.6. Ehizerako pizti-moetak behar bezala babestu
eta gehitzeari buruzkoan ehiza-barrutietako jabe-izendunek arretarik ez egitea.
1.3.7. Izadiari bere onean eusteko Zerbitzuaren edo
ehiza-barrutietan izan beharreko behar bezalako erazkotasuna ikuskatzeko ardura
duen Foru-Diputazioko Nekazaritza-Saileko antzeko ihardutze-sailaren izenean
joandakoei bere lanerako eragozpenak jartzea edo, edozein lurretan, zorroan zer
daraman nahiz erabilitako munizioa erakusteko ukoa.
1.3.8. Ehiza-barruti bilakatutako itxitura eta
guztiko lurretan jartzeko itxituraren nolakoari buruz, Izadiari bere onean
eusteko Zerbitzuak edo Foru-Diputazioko Nekazaritza-Saileko antzeko
ihardutze-sailak eman ditzan teknikazko baldintzak ez betetzea.
1.3.9. Lehendik ehiza-barruti diren lurretan,
Izadiari bere onean eusteko Zerbitzuak edo Foru-Diputazioko Nekazaritza-Saileko
antzeko ihardutze-sailak horretarako finka ditzan ehizerako baldintzei huts
eginez itxiturak jartzea.
1.3.10. Izadiari bere onean eusteko Zerbitzuak edo
Foru-Diputazioko Nekazaritza-Saileko antzeko ihardutze-sailak, itxitura-barruko
edo horrekin mugakide diren onibarretako landareak babesteko xedez, itxitako
lurretan ehiza gutxitzeari edo ezabatzeari buruz eman ditzan arauak ez
betetzea.
1.3.11. Inoren itxitura eta guztiko edo ehizeko
jaurpide berezipeko onibarretan, onibar-jabeari, ustiategiaren baimendunari
nahiz horien izenekoari baimenik eskatu gabe, edo armei, zakurrei eta lagunei
buruzkoan adierazten duten ehiza nola harrapatu behar denari atxiki gabe,
mugatik agerian geratzen ez den tokian dauden ehizagai txikiak harrapatzea.
1.3.12. Zauritutako edo hildako ehiza itxitako edo
ehizeko jaurpide berezipeko lurretan aurkitu eta sartzeko eskea egiten duenak
alea ehizean ibiltzea haizu zitzaion tokian zauritu duela egiaztatu ondoren,
sartzeko baimena ukatuko balitzaio, onibar-jabeak, ustiategiko baimendunak edo
hauen izenekoak ehiza hori emateari uko egitea.
1.3.13. Lege-hauslea ehizerako beharrezko baimenaren
jabe izan eta egindako hauspena, Izadiari bere onean eusteko Zerbitzuak edo
Foru-Diputazioko Nekazaritza-Saileko antzeko ihardutze-sailak, araudibidez
agindutakoaren arauera, lurraren baimendunen saloz, egoki izan dadinean
onartuko duen berarizko Araudian horren larri ez delakoz zermugatutakoa izanik,
ehizeko jaurpide berezipeko lurretan ehizean ibiltzea araupetzezko mugak edo
debekuak haustea.
1.3.14. Nekazaritza-Sailak edo Foru-Diputazioak
finkatutako pizti-moetak, zauritutako piztiak harrapatzeko berariz trebatutako
zakurrak baimenik gabe -baita baimen eta guzti izanik ere, ehizialdiari ekin
baino lehen askatzen badira- erabiliz, harrapatzea.
1.3.15. Izadiari bere onean eusteko Zerbitzuak edo
Foru-Diputazioko Nekazaritza-Saileko antzeko ihardutze-sailak eperra apeuz
harrapatzeari buruz emandako arau osagarriak haustea.
1.3.16. Ehizeko jaurpide berezipeko lurren baimendunek
euren lurretan aurkitzen diren ehizerako piztiei erasotzen dieten abere-izurri
eta zoonosien adierazpenik ez egitea.
1.3.17. Abere-izurri eta zoonosiei aurrre hartzeko eta
aurka egiteko jarri daitezen neurriak ehizeko jaurpide berezipeko lurretako
baimendunek ez betetzea.
1.3.18. Ehiza haundiko eskualdean indarrean jarri
beharreko ehizaren ustiakuntzarako egitamuak Izadiari bere onean eusteko
Zerbitzuak edo Foru-Diputazioko Nekazaritza-Saileko antzeko ihardutze-sailak
jarritako aldiaren barruan ez aurkeztea. Horrek berekin, doakien lurrak
ehizerako gebentzea ekar dezake.
1.3.19. Ehiza bizia nahiz hila, eta ehizeko hegaztien arraultzak
horretarako jarritako baldintzak bete gabe saltzera ateratzea.
1.3.20. Araudiz erabakitako ezagupide-xafla lepotik
dutela, norbere zakurrak geben-aldian ehizeko jaurpide berezipeko lurretan nahi
bezala ibiltzea ez galeraztea.
1.3.21. Urtaroa, abere-moeta nahiz tokia dela eta,
ehizean ibiltzea debekatuta dagoeneko lurretan ehizerako asmoz zakurrez
baliatzea.
1.3.22. Izadiari bere onean eusteko Zerbitzuak edo
Foru-Diputazioko Nekazaritza-Saileko antzeko ihardutze-sailak berariz emandako
baimenean finkatutako baldintzak ez betez, abere haundien nahiz izu-ehizialdiak
egitea.
1.3.23. Geben-aldian landan barrena ibiltzean,
baimenik izan gabe, ehizeko arma zorrotik aterata edo erabiltzeko gertu izanik
eramatea.
1.3.24. Ehizean ibiltzea haizu den aldian, adinez
nahiz seksuz, nabarmenak badira behintzat, legez ontzat emandakoak ez diren
ehiza-aleak botatzea.
1.3.25. Ehizeko araudi berezipeko izan eta behar
bezala adierazitako lurretan, beharrezko baimenik izan gabe, armak edo tresnak
ehizerako gertu izanik sartzea. Armak ehizerako gertutzat, zorrotik aterata
eraman eta kargatu gabe ez daudenean joko da gertu daudela.
1.3.26. Nekazaritzarako onuragarri diren pizti-moetak
harrapatzeari buruz agindutakoa haustea.
1.3.27. Gibel-ehiztarien lerroa osatzen dutenak, ehiza
haunditan nahiz txikitan izan, eskopetaz baliatuz ibiltzea. Honako hauek joko
dira gibel-ehiztarien lerro eta tokitzat: ehiza txikiaren izu-alditan,
eskopetak daudeneko hurbileneko tokitik 250 metro baino gutxiagorakoak, eta
ehiza haundiarenetan, 500 metro baino gutxiagorakoak.
1.3.28. Arauzko zigilu eta ikurrak aldatzea.
1.3.29. Arma luzeak edo arrastorik gabekoak erabiliz
ehizean ibiltzean, ehiztarien eta hauen laguntzaileen segurtasunerako emandako
neurriak ez betetzea.
1.3.30. Araudi-bidez eman dadin zerrendan azaldu ez
daitezen hegaztiak harrapatzea edo nekazaritzarako kaltegarri ez diren 20
zentimetrotik beherako txoriak hiltzea.
1.3.31. Gai den agintaritzak emandako baimenik izan
gabe, berarizko baimena behar duten armez edo baliapidez ehizean ibiltzea.
Honelakoetan, zehaztapidegileak gorago esandako agintariari salaketaren aldaki
bat bidali beharko dio.
1.3.32. Barrukaldean ehizean ibiltzea debekatuzko
adierazpide edo iragarkiak sarreratan izan eta ehizeko beste jaurpide bereziren
baten sartu gabeko itxitako lurrean armak edo tresnak ehizerako gertu izanik
sartzea.
1.3.33. Ehizeko jaurpide berezipeko lurretatik barrena
joanezko edo horien muga izanezko bide, abere-bide, mendi-bide, ibai, erreka,
eta ubideetan ehizari buruzko arauak ez betetzea edo toki horietan beharrezko
baimenaren jabe ez direnak ehizean ibiltzea.
1.3.34. Urtean zehar aurrera eramandako ekintzak eta
ehiza-babeslekuetan lortutako emaitzak aditzera emanez, urtean urteko Txostena
Izadiari bere onean eusteko Zerbitzuari edo Foru-Dioputazioko
Nekazaritza-Saileko antzeko ihardutze-sailari ez aurkeztea.
1.3.35. Paseko hegaztitan ehiza-barrutietan
ibiltzear8i buruz Izadiari bere onean eusteko Zerbitzuak edo Foru-Diputazioko
Nekazaritza-Saileko antzeko ihardutze-sailak agindutakoa ez betetzea. Horrek
berekin, ehiza-barruti maila kentzea ekar dezake.
1.3.36. Baratzetan, fruitu-zuhaiztiak daudeneko
lurretan, olibadietan, ureztatzen diren landaredietan eta birlandaketa
egin-berriko mendietan ehizean ibiltzeko aroari eta gorabeherei buruz Izadiari
bere onean eusteko Zerbitzuak edo Foru-Diputazioko Nekazaritza-Saileko antzeko
ihardutze-sailak eman ditzan arauak ez betetzea.
1.3.37. Nekazaritza eta egurats-alorreko gorabehera
berezien ondorioz, zenbait landare-moetaren babeserako Nekazaritza-Sailak eman
ditzan ehizerako neurriak ez betetzea.
1.3.38. Izadiari bere onean eusteko Zerbitzuak edo
Foru-Diputazioko Nekazaritza-Saileko antzeko ihardutze-sailak onibar baten
jabeari, horko landareak ehizean ibiltzearen ondoriozko kalteetatik babesteko
xedez emandako baimenean jarritako arauak ez betetzea.
1.3.39. Beharrezko nahitaezko aseguroa itunduta eta
indarrean izan gabe ehizean ibiltzea.
1.3.40. Inorentzat arriskugarri edo nekazaritzarako,
mendietarako, abereentzat edo ehizarentzat kaltegarri izanezko piztiak
harrapatzeko aldeei eta aroei buruz, baita horien harrapaketan edo atziketan
baimenik gabeko baliapideak erabiltzeari buruz ere, Izadiari bere onean eusteko
Zerbitzuak edo Foru-Diputazioko Nekazaritza-Saileko antzeko ihardutze-sailak
eman ditzan arauak ez betetzea.
1.3.41. Baimenik ez dutenek ehizeko piztiak eraztunak
jarriz markatzea nahiz ezarritako ereduei egokitzen ez zaizkien eraztunak edo
markak erabiltzea.
1.3.42. Ehizean botatako ale bat eraztun edo markaduna
izan eta abereen zizentzi mailako markaketarako erabiltzen diren horiek
Izadiari bere onean eusteko Zerbitzuari edo Foru-Diputazioko
Nekazaritza-Saileko antzeko ihardutze-sailari ez eskuratzea.
1.3.43. Uxaketetara, izu-ehizialditara nahiz ehiza
haunditara uxatzaile, ehiztari, laguntzaile edo zakur-zaintzaile modura
joandakoak inolazko armaz ehizean ibiltzea. Zauritutako ehizarekikoak labanaz
egitea salbuetsita geratzen da.
1.3.44. Udoak, erakargarritarako eper emeak eta
zigilatu gabeko sareak nahiz tresnak baimenik gabe eukitzea.
1.3.45. Ehizerako xedez erreka, ibai nahiz urtegietan
alanbreak edo sareak botatzea, nahiz hegaztien sarrera eta irteera-tokietan,
hortik ibiltzen direnaz baliatuz, burdin-sareok zabalduta jartzea.
1.3.46. Ororentzako ehiza-lekuetan, edozein urte-garaitan,
eta ehizeko jaurpide berezipeko lurretan, horretarako baimenik gabe, ehiza
haunditan zaldiz ibiltzea.
1.3.47. Egiaztatzea nahitaezko izan dadineko tresnak,
sareak edo beste baliapideak Foru-Diputazioko Nekazaritza-Saileko horretarako
Zerbitzuaren beharrezko zigilurik gabe erabiltzea.
1.4. Ondoren ematen direnak jotzen dira ehizeko
lege-hauspen arintzat eta 10.000 pezeta arteko isunezko zigorra jarriko zaie:
1.4.1. Hemezortzi urte bete gabekoa izan eta,
gara-adinera gabekoaren zaingoaz arduratu behar duen gara-adineko
ehiztariarengandik 120 metro baino gehiagora, suzko nahiz haize eta beste gas
estutuz eragindako armaz ehizean ibiltzea edo honen esanetara ez ibiltzea.
1.4.2. Suzko edo haize eta beste gas estutuz dabilen
hemezortzi urte bete gabeko ehiztari bati laguntzen, horren ehizeko ekintzen
behar bezalako zaingorik egin gabe ibiltzea.
1.4.3. Hamalau urtetik beherakoa izanik ehizean
ibiltzea; horrelakoetan, isunik ipini gabe, egindako izapideen berri
Ertzaintzari emango zaio, honek Haurren Zaingorako Epaitegira eraman dezan.
Esan-berri denaz gainera, kalterik edo galerarik izanez gero, gara-adinera
gabekoaren guraso, kuradore eta hori zaintzeko ardudunei, zehaztapidetzarako
entzun ondoren, erantzun beharrak eskatuko zaizkie.
1.4.4. Militar-eraginpeko aldarrikatutako aldeetan
ehizean ibiltzeari buruz berariz araututakoa ez betetzea.
1.4.5. Ehizeko jaurpide berezipeko eta hesirik gabeko
lurretan, hortik kanpora zauritu eta mugatik ikusten denekora arma edo zakur
eta guzti sartzea.
1.4.6. Ororentzako ehiza-lekuetan, beste ehiztari
batek edo batzuk eta hauen zakurrek atera eta bere atzetik dabiltzaneko ehiza
bota edo botatzen saiatzea.
1.4.7. Lege-hauslea ehizerako beharrezko baimenaren
jabe izan eta Izadiari bere onean eusteko Zerbitzuak edo Foru-Diputazioko
Nekazaritza-Saileko antzeko ihardutze-sailak, lurraren baimendunaren saloz,
egoki izan dadinean onartuko duen berarizko araudian hauspen arintzat
zermugatutakoa izan dadinean, ehizeko jaurpide berezipeko lurretan ehizean
ibiltzea araupetzeko mugapenak nahiz debekuak haustea.
1.4.8. Izadiari bere onean eusteko Zerbitzuaren edo
Foru-Diputazioko Nekazaritza-Saileko antzeko ihardutze-sailaren baimenik gabe
edo hurbileneko ehiza-lekuko mugatik 1.000 metro baino gutxiagora usategi
berriak jartzea.
1.4.9. Araudiz erabakitako ezagupide-xafla lepotik
dutela, norbere zakurrak, ehiza haizu deneko alditan, ehizeko jaurpide
berezipeko lurretan, edo geben-aldian, ororentzako ehiza-lekutan, nahi bezala
ibiltzea ez galeraztea.
1.4.10. Segurantza-aldeetan barrena, baita legeetan
adierazten diren mugakide izanezko eremuetan barrena ere, zakurrekin, hauek
ehizari, hauen kume nahiz arraultzei kalde egitea, neka-araztea edo atzetik
jazarrika ibiltzea galerazteko ardurarik izan gabe ibiltzea.
1.4.11. Ehiza-lekuetan zakurrak ibiltzeari buruz
indarrean dauden manuetan agindutakoa ehizerako baimenik ez dutenek haustea.
1.4.12. Abeltzainek erabiltzen dituzten zakurrei
ehizagaietan pikardiak egiten edo horien atzetik jazarrika ibiltzen utziz,
horien zaingo eta arta-zabarkeria.
1.4.13. Ehiza-txakurrak trebatzeko ezarri daitezen
aldeetan, ekintza hori araupetzezko arauak ez betetzea.
1.4.14. Pizti haunditara joan aurretik egin beharreko
jakin-arazteei buruz agindutakoa ez betetzea.
1.4.15. Pizti haundien ehizialdian lortutako emaitzen
berri Izadiari bere onean eusteko Zerbitzuari edo Foru-Diputazioko
Nekazaritza-Saileko antzeko ihardutze-sailari emateaz agindutakoa ez betetzea,
gezurrezko emaitzak aurkeztea edo, gorpuzkeraren aldetikako nahiz biologiazko
xedapenak hartzeko lanean, zerbitzuko lanariei oztopoak jartzea. Horrek
berekin, ehizeko denboraldi batez pizti haundien ehiziketarako debekua ekar
dezake.
1.4.16. Pizti haundien ehiziketan dabiltzaneko
gunearen mugakide diren ehiza-barrutietan eta, dena dela, gunetik 500 metro baino
gutxiagora ehizean ibiltzea.
1.4.17. Abereak nahiz ibilgailuak izkutagarri gisa
erabiliz ehizean ibiltzea.
1.4.18. Ororen baliapidetarako lurretan uxaketa
deritzon eran nahiz bi ehizteri-talde edo gehiagoren ekintza bateratuz edo
ehizigaiak nekatzea edo ler eginda uztea xede izanezko baliapideak erabiliz
ehizean ibiltzea, behar bezalako baimenez, pizti kaltegarriak urritzea xede
izanezko izu-ehizialdietan salbu.
1.4.19. Hemezortzi urte bete gabeko izan eta
gara-adinik gabeko honen ekintzak zaindu eta horien arta izango duen
gara-adineko beste ehiztari bat lagun izan gabe, haizez edo beste gas estutuz
eragindako suzko armaz ehizean ibiltzea.
1.4.20. Legezko agiri-paperen jabe izan, bai, baina
hori norberekin eraman gabe ehizean ibiltzea.
1.4.21. Ehizeko jaurpide berezipeko lurretan
baimenaren jabe izanik, baina hori norberekin eraman gabe ehizean ibiltzea.
1.4.22. Usoak edatera joan ohi diren lekuetan
botatzeari nahiz behar denez adierazitako industri-mailako usategitik 1.000 metro
baino gutxiagora ehizean ibiltzea.
1.4.23. Marka ezaugarriak agerian dituzten uso
mandatari eta kiroletarakoak nahiz etxe-usoak botatzea.
1.4.24. Hildako ehizaren garraiaketa araupetzezko
manuak haustea nahiz Nekazaritza-Sailak horretarako finkatutako beharkizunak ez
betetzea.
1.4.25. Etxeko nahiz pentzuz hazitako abereak,
geben-aldian, horien antzeko basaberetzat hartu daitezkeelarik, bizirik nahiz
hilik, batera eta bestera erabili eta saltzeari buruz Nekazaritza-Sailak finka
ditzan baldintzak ez betetzea.
1.4.26. Ehizerako baimena eskatzean gezurrezko
xehapenak aurkeztea.
1.4.27. Horretarako baimenaren jabe izan gabe nahiz
zilegi ez diren baliapideak erabiliz, nekazaritzarako kaltegarriak diren
txoriak saltzeko asmoz harrapatzen ibiltzea.
2.
Atala
Ondoren
ematen direnak jotzen dira ibaiko arrantzuko lege-hauspen oso larritzat eta
50.001etik 500.000 pezetarainoko isunezko zigorra jartzeaz gainera,
arrantzurako baimena kendu eta hiru urtetik bost urteko aldian hori berriro
eskuratzeko eskubiderik ez izanezko zigorra jarri beharrekotzat:
1.- Arrainen pasa-leku edo nasa-barruan arrantzu
egitea.
2.- Ofizialki izoki-leku aldarrikatutako uretan
sarez arrantzu egitea nahiz egin nahi izatea.
3.- Izoki-arrantzua zilegi den aldian izokiak
izaten direneko ibaien amaiera-inguruan arrantzuan sarez aritzea.
4.- Eletra-indarrezko gailuak erabiliz arrantzu
egitea.
5.- Arrantzurako gai pozoitsuak erabili nahi
direla egiaztatzen baldin bada, horiek uretatik gertu eukitzea.
6.- Ibaiko uretara nahiz horietako uberketara gai
elkorrak, buztinak, zaborrak, lokatzak, industri ondakinak nahiz ura
zikintzezko edo arrainen bizigarritasun-egoera aldatzezko beste edozein gai,
aberastasun-modu honen kalterako izanez botatzea.
7.- Uretatik edo hauen bideetatik gertu daudelako,
arrain-aberastasunerako kaltegarri izanez, urek eraman edo euriek garbitu
ditzaketeneko lekuetan zabortegiak egitea, zabortegi horiek behin-behingorakoak
izan, arrainei kalterik egitea galerazteko beharrezko segurtasun-neurriak bete
eta dagokion uraldeko Ur-Komisaritzaren baimen eta guztikoak badira salbu.
8.- Arrainen pasa-leku eta nasa-barrutarako
finkatutako gutxieneko uretorriak daudenean ez uztea.
9.- Nahiz eta uraz baliatzeko arduralaritzak emandako
baimenik izan, uretako biziarentzat beharrezko den gutxieneko uretorria
dagoenean ez uztea.
10.- Foru-Diputazioko Nekazaritza-Saila hamabost
egun gutxienez lehenagotik jakinaren gainean jarri gabe, ubide eta urtegietako
uren kopurua, baita ibaietatik doana ere, agortzea edo asko gutxitzea, edo
esandako Sailak horretarako finkatutako baldintzak ez betetzea.
11.- Foru-Diputazioko Nekazaritza-Sailak eman
beharreko baimenik gabe, berarizko nahiz bestelako gaizko oztopoak, olesiak,
eslatak, bide-xigorrak, kainategiak, kainaberadiak, arrain-lekuak egitea eta
bete-beteko nahiz zeharka-bidezko arrantzuan aritzeko xedezko lanik edo
tresnarik ubideetan egitea nahiz jartzea.
12.- Ubideak aldatzea, ibai-hondotako legartzak
andeatzea, ur-etorria bidegabekeriaz gutxitzea, uretako eta ertzetako eta
bazterretako landaretza ezabatzea.
13.- Foru-Diputazioko Nekazaritza-Sailak
arrain-ondasuna babesteko, zaintzeko nahiz ugaltzeko finkatutako baldintzak,
hauek legezko bilakatutako zehaztapidetzaren bidez finkatutakoak izan
direnetan, ez betetzea.
14.- Arauzko neurritik beherako arrain nahiz
karramarroekin, edo horiek harrapatzea nahiz saltzea debekatuta dagoen aldian,
legezko neurritakoekin salerosketan ibiltzea nahiz ibili nahi izatea.
15.- Foru-Diputazioko Nekazaritza-Sailaren antzezko
arraultzategiak edo horiek jartzeko baimena duten norbanako nahiz Baltzuenak
andeaaraztea edo baimenik gabe tokiz aldatzea.
16.- Foru-Diputazioko Nekazaritza-Sailak eman
beharreko baimenik gabe, herri-uretan nahiz norbanakoenetan, bertan berez bizi
direnez bestelako arrain-moetak botatzea.
17.- Zaborrak, zikinkeriak, hondakinak nahiz horien
antzeko, Arrain-aberastasunaren kalterako izan daitezkeen beste edozer gai
uretara jaurti edo isurtzea.
3.
Atala
Ondoren
ematen direnak joko dira ibaiko arrantzuko lege-hauspen larritzat eta
25.001etik 50.000 pezetarainoko isunezko zigorra jartzeaz gainera, arrantzurako
baimena kendu eta urtebetetik hiru urteko aldian hori berriro eskuratzeko
eskubiderik ez izanezko zigorra jarri beharrekotzat:
1.- Hodi, uhaska edo adar gisako ubideetan sarez
arrantzu egitea.
2.- Ibaiko ur-korrontaren zabaleraren erdia baino
gehiago hartuzko sarez arrantzu egitea nahiz hauek 10 metro edo gutxiagoko
zabaleroko uretan erabiltzea; zabalero hau arrantzalea aurkitzen den tokitik
gora 25 metrorako eta behera 25 metrorako zatiaren batenaz bestekotzat hartzen
da.
3.- Arrain-moeta bakoitzarentzat legez xedatutako
zehaztasunak betetzen ez dituzten maila, tarte edo neurritako sare nahiz tresnez
arrantzu egitea.
4.- Gebendutako alditan haizu diren sare eta
bestelako tresnez arrantzu egitea, kainaberazkoa salbu; honelakoan hutsa hain
larria ez delakotzat emango da.
5.- Gurgilez, baez, butroiz, pertolez, atarraiz,
esku-sarez, tretzaz, salabardoz, kordeltxoz, egoneko amuhariz, hiru-sarez edo
antzeko tresnaz arrantzu egitea, horiek erabiltzea haizu denetan salbu.
6.- Arrainak beita edo apeura erakarri gabe
harrapatzeko bide ematen duten tresnez, hona nola, hirurtziz nahiz honen
antzekoz, arpoiz, kizkiz, suzko nahiz haize estutuzko armez, etabarrez
harrapatzea; haizu diren sare eta beste tresnak ez dira hauetan sartzen.
7.- Urazpiko arrantzuan Foru-Diputazioko
Nekazaritza-Sailak baimena emandako tokietatik landa aritzea.
8.- Arrantzu egitea debekatuta dagoeneko toki
gebenduetan aritzea.
9.- Izokiaren arrantzu-aldian, horiek noiz
pasatzen diren zaindu eta harrapatzeko asmoz ohar egiteko zelatari gisa
jartzea, baita, beste arrantzaleei arrantzuan marrukeriaz aritzea
errazagotzeko, ibai-zainak nondik nora dabiltzan zaintzea ere.
10.- Foru-Diputazioko Nekazaritza-Sailaren baimenik
gabe, arrainen nahiz karramarroen arraultzak saltzea, erostea, garraiatzea
nahiz salerosketan aritzea.
11.- Foru-Diputazioko Nekazaritza-Saileko
Artezkaritzak eskuratutako zigilu eta jatorri-egiaztagiri eta guztikoak izan
behar dutela legez aginduta egon eta horiek gabeko arrain-moetak eukitzea,
garraiatzea nahiz horiekin salerosketan aritzea.
12.- Behar bezalako antolapideak izan, bai, baina
Foru-Diputazioko Nekazaritza-Sailak horretako baimenik eman gabeko dendetan,
izokiaren arrantzurako geben-aldian, latan sartu gabeko izokiak saltzea.
13.- Euren arrantzua gebendurik dagoen aldian,
arrain-ustiategietatikako arrainak arauzko zegun, zigilu edo adierazgarriz
babesturikoak izan gabe eukitzea, garraiatzea nahiz horiekin salerosketan
aritzea.
14.- Arrainen pasa-leku edo nasa-barrutien aribide
onari oztopoak jartzea.
15.- Ureta arrainen baliapidetarako zuduak elkarri
egokitzeko xedez, Arduralaritzak eskatuta baimendunek egindako lanak bere onean
behar bezala ez zaintzea.
16.- Uesken gainean, uren gaina edo etorria
aldatu-asmoz, horretako baimenik izan gabe, oholak nahiz bestelako tresnak
jartzea.
17.- Aginte-eremuen, eskubide-eremuaren edo jabetzaren
muga-adierazgarri izanezko mugarri edo zedarriak, baita Foru-Diputazioko
Nekazaritza-Sailak jarritako mugatutako, gebendutako zatien, bainutarako aldeen
eta bestelako adierazpen-iragarkiak ere, botatzea, andeatzea, nahiz tokiz
aldatzea.
18.- Foru-Diputazioko Nekazaritza-Sailak eman
beharreko baimenik gabe, arrain edo ibaiko karramarro-zaintzarako tegiak egin
edo izatea.
19.- Ibai-zaintzarako arduradunak eskatu izanik,
arrantzurako erabilitako saskietan dagoena edo tresnak erakusteari uko egitea.
20.- Baimenik gabe arrantzu egitea.
21.- Arrainak errazago harrapatzen laguntzen duten
antzezko argiez baliatuz arrantzu egitea.
22.- Arran-aldi ondoren itsasora-bidean doazela
harrapatutako zoilu edo izokiak edukitzea, garraiatzea nahiz horiekin
salerosketan aritzea.
23.- Foru-Diputazioko Nekazaritza-Sailari gutxienez
hamabost egun lehenagoz jakinarazi gabe, hodi eta adar gisako bigarren mailako
eraikuntzetatik barrena doan uraren etorria agortzea edo asko gutxitzea,
ur-baliapidetarako baimenetatikako arrazoiak oinarri izanez, ezinbesteko
kariegatik, adierazpen egitea ezinezko izandakoetan salbu.
24.- Arauzko baimenaren jabe izan gabe edo
izendatutako tokietatik kanpo edo emandako baimenean arraintzarako jarritako
baldintzak bete gabe, ibai-ondotatik harri-txintxorrak nahiz hondarra
ateratzea.
25.- Txalupa, errota, egingu eta etxebizitzatarakoez
besteko gainontzeko tegien arakaketari buruz Ibaiko Arrantzu-Legeko 54. atalean
agindutakoa betetzeari oztopoak jartzea.
26.- Ubideetan, hodietan eta adar gisako edo
isurbidetarako uberketan arauzko sareskak ez jartzea nahiz Foru-Diputazioko
Nekazaritza-Sailak sareska horietan ipinitako zigiluak erabiltzea.
4.
Atala
Ondoren
ematen direnak joko dira lege-hauspen ez hain larritzat eta 10.001etik 25.000
pezetarainoko isunezko zigorra jarriko zaie:
1.- Beste arrantzale batek jarritako sarea
legokeen tokitik 100 metro baino gutxiagora sarez arrantzu egitea.
2.- Edozein ueska edo adarretako ukainetatik 50
metro baino gutxiagora sarez arrantzu egitea.
3.- Arakatu edo zigilatu gabeko sareak edukitzea
nahiz erabiltzea.
4.- Arrantzale bakoitzak aldi berean zortzi
karramarro-sare, erretel edo kaiola erabiliz, karramarrotan ibiltzea.
5.- Arrantzalea ueska dagoen tokitik edo izokien nasa-lekutarako
sarreratik 50 metro baino gutxiagora kokatuz, izoki-ibaietan kainaberaz
arrantzu egitea.
6.- Geben-aldian kainaberaz arrantzu egitea.
7.- Beitarako erabiltzen den arrain-moeta
arrantzu egiten deneko uretan lehendik berez izaten direnetakoa izan gabe,
beita gisa arrain biziak erabiliz arrantzu egitea, Foru-Diputazioko
Nekazaritza-Sailak alderantzizko baimena argitara eman dezanetan salbu.
8.- Arauzko baimenaren jabe izan gabe,
barruti-aldeetan arrantzu egitea.
9.- Eskuz arrantzu egitea.
10.- Debekatutako orduetan arrantzu egitea.
11.- Arrainak izutuz errezago harrapatzeko asmoz,
urak makilaz astintzea nahiz bertara harriak jaurtitzea.
12.- Harrapatzeko Nekazaritza-Sailak finkatutako
ale-kopurua gainditzea, eta ibaiko arrantzuarekikoan, Sail horrek emandako manu
bereziak haustea.
13.- Debekatutako beitak erabiltzea nahiz,
Nekazaritza-Sailak baimena emandako aldeetan izan ezik, arrantzurako asmoz
uretara beita botatzea.
14.- Harrapatutako izoki gazteak, hauek bizirik
nahiz hilik egon, harrapatu bezain azkar atzera uretara ez botatzea.
15.- Beitari koska egin izanaren ondorioz ez, amua
arrainaren gorputzeko beste edozein aldetan kateatu izanagatik baizik,
harrapatutako arrainak atzera uretara ez botatzea.
16.- Aingiratan nahiz anproitan ibiltzea haizu
denetan hiru naza baino gehiago erabiltzea.
17.- Arrain-aberastasuna babesteko xedez jarritako
sareskei bere onean ez eustea.
18.- Ibai-ertz eta bazterretan arrantzaleen onerako
jarritako zerbitzu-zorrari oztopoak jartzea.
19.- Arauzko errolde-zenbaki edo matrikularik gabeko
ontziak edo ur gaineko aparailuak arrantzurako erabiltzea.
20.- Arauzko neurrira iristen ez diren arrain nahiz
karramarroak atzera uretara ez botatzea edo saskian, zorroan edo arrantzalearen
eskuera eukitzea.
21.- Arrantzu-ustiaketak lehentasuna izango
duelakotzat aldarrikatutako tokietan arrantzu egiteari traba eginez, aise
alditarako txalupa edo ontzietan ibiltzea.
5.
Atala
Ondoren
ematen direnak ibaiko arrantzuko lege-hauspen arintzat joko dira eta 10.000
pezetarainoko isunezko zigorra jarriko zaie:
1.- Arrantzurako baliozko baimenaren jabe izan
eta hori norberekin ez eramatea.
2.- Arauzko baimenaren jabe izanik, baimen hori
norberekin eraman gabe, arrantzu-barrutian arrantzuan ibiltzea.
3.- Izokirik izaten ez deneko amuarrain-ibaietan,
arrainen pasa-leku nahiz nasako sarrera edo irteera dela berariz adierazitako
iragarkia egonik, hortik 25 metro baino gutxiagora arrantzalea nahiz beita
jarririk, kainaberaz arrantzu egitea.
4.- Ibai-ertzeko 100 metro baino gehiago hartuz
karramarro-sareak botatzea, edo beste arrantzale batek botatako nahiz botatzen
ari den tokitik 10 metro baino gutxiagora jartzea.
5.- Aldi berean bi kainaberaz baino gehiagoz, eta
izokitan arituz gero, batez baino gehiagoz, arrantzu egitea.
6.- Beste arrantzale bat bidezko zaion
arrantzurako eskubideaz baliatzen lehenagotik ari izanik, horri traba egitea.
7.- Eskea aurrez egin ondoren, beste
arrantzaleekiko 20 metroko tartea ez gordetzea.
8.- Izoki-arrantzuan ari den beste arrantzale
batek tokia eskatzetik ordu erdia igaro ondoren alerik kateatu ez eta, hari
tokia utzi gabe ordu erdia baino gehiago egitea.
9.- Norbanako jabetzapeko uretako hegaztien
bizileku gisa herri-urez baliatzea.
10.- Nekazaritza-Sailak horretako jarritako
iragarkiak daudeneko uretan, zehaztutako tokietatik kanpo igeri egitea.
6.
Atala
Lege
honetan jarritako zigorren zenbatekoak urtean-urtean eta beste gabe, bezeroen
prezioen erakuskariaren arauera eguneratuko eta aurreko urteko zigorraren
zenbatekoan oinarrituz ezarriko dira.
Aurreko
lerroaldian oinarrituz egindako kalkulotik ateratako zenbateko berriak urtero,
lurralde bakoitzeko Agintaritza-Aldizkarian argitaratzeko ardura Foru-Diputazio
bakoitzeko Nekazaritza-Sailarena izango da.
Erabaki
Gehigarria
Lege
hau onartzen denetik hasi eta urtebeteren barruan, araudi-bidez finkatuko dira
ehizeko baimena eskuratzeko beharrezkoa izango den ehiztari-azterketa egin nahi
dutenek gainditu beharko dituzten jakintza zehatzak eta saioak.
Aldi
Baterako Erabakietakoak
Lehenengoa
Eusko
Jaurlaritzak, Lege hau onartzetik hasi eta bi urteren barruan, ehiza eta
arrantzua geldiarazi beharrari buruz, Industria eta Nekazaritza-Batzordeari
bidali beharko dion txostena gertatzeko balioko duen E.A.E.ko mugarteko ehizari
buruz, goitik beherako azterlana egin beharko du.
Bigarrena
Dagokion
araupeketa Eusko Jaurlaritzak egin ez dezan bitartean, 1971.eko martxoaren
25eko Ehizeko Legearen Araudiko ondoren ematen diren ataletara jo beharra
kontutan izan beharko da:
1.- Legeko 1.2.1 atalean esaten den
"ehizerako jabe-izena" Araudiko 6. atalean ohartematen da.
2.- Legeko 1.1.3, 1.2.23 eta 1.3.13 ataletan
esaten den "ehizeko berarizko jaurpidea" Araudiko 25.2 atalean
ohartematen da.
3.- Legeko 1.3.18 atalean esaten den gebena
Araudiko 27.7 atalean ohartematen da.
4.- Legeko 1.3.30 atalean ematen den hegaztien
zerrenda Araudiko 4.2.b) atalean ematen dena da.
5.- Legeko 1.3.34 atalean esaten den Txostena
Araudiko 12.5.b) atalean ohartematen da.
6.- Legeko 1.4.11 atalean esaten den zakurrak
ibiltzeari buruz indarrean dauden manuak Araudiko 15. atala osatzen dutenak
dira.
Indargabetzeko
Erabakia
Lege
honetan esaten denaren aurkako agindu guztiak indargabetuta geratzen dira.