Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

1/1988 Legegintza Dekretua, maiatzaren 17koa, Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko indarreango lege-manuen Eraberritutako Idazkera onartuz.

1988-05-17

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1988/5/20, 96. zk.

Indargabetua: 1998-01-20

 

§ VII. 1/1988 LEGEGINTZA-DEKRETOA, MAIATZAREN 17KOA, EUSKAL HERRIKO HERRIOGASUNTZA NAGUSIAREN ANTOLARAUEI BURUZKO INDARREANGO LEGE-MANUEN ERABERRITUTAKO IDAZKERA ONARTUZ

 

ZIOEN ADIERAZPENA

1.-   LEGEAREKIKO AZALPENA

      Euskadiko Autonomia-Elkarteak, bere Autonomia-Estatutoaren III. Idazpuruan agintzen denez, bere agintepideak behar bezala egiteratzeko eta horien dirubidetarako duen Herri-Ogasuntza da Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusia.

      Euskadiko Erakunde-mailako egituraren berezia aski da, besterik gabe ere, Autonomia-Elkarteak bere Herriogasuntza Nagusia antolatzeari ekin dakion, gure oinarrizko Herri-Egitamuaren berarizko alderdiei egokitzeko. Hark, Autonomia-Elkarteak orain bere esku dituen eskuarteen neurriarekin eta bere zerbitzuen egiteratze-mailarekin batean, bere Herriogasuntza Nagusia antolatzea ezinbesteko egiten du, Elkartearen ekintzapideen eginkortasuna eta bere ekonomiazko eskuarteen eraginkortasuna ahalik eta hoberenak izan daitezen nahitaezko lanabes izan dadin lege-erakidetza finkozko hesparru bat jartzeko xedez.

      Baina, hala ere Herriogasuntza ez da erabateko gai bakun bat. Alderantziz, elkarrengandik argi eta garbi bereizten diren gaiak aurkitu daitezke horren baitan (Diruegitamu-jaurpideak, Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusia, Zergak, etabar) horietako batzuk (lan-akurapenak, Ondarea) berenezko eta herriogasuntzarekingo atxikitasunik gabeko burujabetza lortu bai-luten, gainontzekoengandik erabat hastandutako legeen bidez antolatzeraino.

      Bestalde, orohar Herriogasuntza deritzana osatu eta beste gaietan ohi den baino sorta haundiago bilakarazten duten gaien zabalaz eta korapilotsua ez da ahantzi behar.

      Egoera hori dela eta, Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiari dagozkion antolapide guztiak lege bakar baten sartzea ezinezkoa gertatzen da, eta gaiak aurrera dakarkigun arazoari hobeki egokitu dakion legegintza-teknikabidezko beste aterapideren bat aurkitu beharra dago.

      Horiek horrela direla ere, Herriogasuntzaren askotarikotasuna, zabala eta korapilotsua ez dira orotariko oinarri-irizpide batzuk emateko eragozpen, haiek batzutan berariz adierazita ez badaude ere egon badaude eta; alderantziz, barraiatutako antolapenak batasun batera biltzeko hori egitearen komenigarritasuna erakusten digute, egiteko horrek bilketa-lan haundi bat eskatzen badu ere.

      Horixe du xede Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Lege honek, lege-alorrean bitariko helburu batekin sortzen den honetan: Herriogasuntza Nagusiaren oinarrizko egitura jartzekoa eta, hori artez erabili ahal izatearen kaltetan gabe, Herriogasuntza-antolaketa osoaren artezpide eta batasunbide izanez haren legezko araupeketaren ardatz dela. Lege honek eskaintzen dituen egitura eta irizpideetatik abiatuta, Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiari dagozkion gai guztiak berariz eta bereziki araupetuko dira.

      Legegintza-modu hori Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren zernolakoei ongi egokitzen zaie, orotariko egitura-irizpideen batasuna eta horren gai diren alderdiekiko berarizko antolapenen arteko berezitasuna batean bilduz.

2.-   LEHENENGO IDAZPURUKO OROTARIKO ERABAKIAK

      "Orotariko Erabakiak" deritzan Lege honen I Idazpuruak, Euskal Herriko Herrioga-suntza Nagusiaren antolakuntza-arauetan eragin orokorra eta funtsezkoena duten arauak ditu gai, bidezko denez beraren zerdenetik abiatuta.

      Lehenengo eta behin Herriogasuntza Nagusia antolatzeko araupideak eman, eta horiek ontzat emateko ahalmenaren banakuntza egiten da. Herriogasuntza legebidez egiteratzea era egokian egiteko xedez, hori guzti hori Euskadiko Autonomia-Elkarteak bere Herriogasuntza nagusia antolatzeko duen agintepide-hesparruaren barruan eta, beraz, Erresuma-mailako izan eta Autonomia-Elkartarentzat eragingarri eta behartze-indarrezko egin ondoren bertan nahitaezko bilakatu daitezen arauak erabiltzearen kaltetan gabe.

      Euskadiko Autonomia-Elkartearen agintepide eremuan eta horien egiterapenean sartu eta, bigarren atalak, Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren eta horri berenez dagozkion gaien berarizko antolakuntza Elkarteak berak emandako Arduralaritza-Lege orokorragoek jartzen dituzten arauei egokitu dakizkiena agintzen du. Erresumako legebideek ez dute Euskadiko Autonomia-Elkartearen beraren antolakuntza osatzen duen arau-pilo ezean baizik ordezkatze-balioa izango; arau hori Autonomia-Estatutoan jarrita dagoelako lege honetan ez da ematen, hori, bigarren ataleko 5garren idazpuruan eta 44garrenaren lehenengoan egiten denez Lege honetako agindu batzutan Erresuma-legeen ordezkotasuna berariz aipatzeko eragozpen ez bada ere.

      Bigarrenez, Autonomia-Elkartearen arau-ematezko nahiz besterako ihardun osoarentzako artezpideak ematen dira, herri-ihardunaren ondorioa ahalik eta hoberena izan dadinari bultz egiteko bide.

3.-   EUSKADIKO GUZTIZKO DIRUEGITAMUAK ETA EUSKADIKO GUZTIZKO DIRUEGITAMUEN LEGEAK

      Agitz, Herri-Erakundeen Diruegitamu-Legeak horien diruegitamu-jaurpideen zerbitzurako baliagarri izan dira; horregatik, Diruegitamu-Legeen antolakuntza jaurpideenarekin batean egin ohi zen, horren zati soil bai-liran.

      Gero, arian-arian, Lege horien eremua diruegitamu-jaurpide soilaz besteko alderdi batzutara zabaldu zen, ekonomia-gizarteen alorreango helburuak hobeki lortzeko legezko baliapide izanarazteraino, diruegitamu-jaurpideekiko bere atxikitasuna dela eta alor horren barruan bazirauten ere.

      Aurreko lerroaldian esandako bilakakunta-bideari jarraituz, Legearen II Idazpurua, Guztizko Diruegitamuen eta Guztizko Diruegitamuekiko Legeen antolakuntza elkarrengandik bereizten dituela, lehengo egoerarekiko aurrera-hurrats berri gertatzen da.

      Izan ere, Autonomia-Elkartearen ekonomiazko ihardunaren zenbatekoa ekonomia-urte baterako zehazteko lanabes gisa agertzen dira, Legean, Euskadiko Autonomia-Elkarteko edo Euskadiko Guztizko Diruegitamuak. Horrek, Euskadiko Guztizko Diruegitamuek berenezko neurriak eta iareitasuna lortu eta dirueskuraketen eta gastuen zerrenda huts bat izateari betiko ihes egiten diote.

      Irizpide horren arauera, bakoitzaren dirueskuraketa eta gastuen zerrendez osatutako Autonomia-Elkarteko Erakundeen diruegitamuak Euskadiko Guztizko Diruegitamuen zati gertatzen dira, bainan horrek batzuk eta besteak era berekoak izaterik ez dakarrela. Euskadiko Guztizko Diruegitamuek, dirueskuraketa eta gastu-zerrenda soilez beste direnez, gaudimenak emateko eta zorpetzeko mugak ere ba daramatzate berebaitan, horiek ere Elkartearen ekonomiazko ihardunari dagozkion alderdi direnez. Beraz, dirueskuraketa eta gastuen zerrendak eta gaudimenak emateko eta zorpetzeko mugak barne daramatzaten egitamuek osatzen dituzte Euskadiko Guztizko Diruegitamuak, Lege honek horiei ezartzen dien izakeraren arauera.

      Guztizko Diruegitamuak taiuketa horrela egin ondoren Lege-alorrari egokitu beharra sortzen da eta horretarakoa da, funtsean, Guztizko Diruegitamuen Legea. Beraz Guztizko Diruegitamuen onarpena du Lege honek, hain zuzen ere, bere lehenengo egitekoa.

      Hala ere, gure Herriko ekonomia-egoerak berak eta gizartean dauden ekonomiazko harremanen zernolakoak batzutan, Guztizko Diruegitamuentzat lehen jarritako esparruan sartzen ez den neurrisail bat hartu beharra dakarkiote Herri-Agintaritzari. Gainera, ba daude Guztizko Diruegitamuetan sartu gabeko zenbait gairen araupeketa Guztizko Diruegitamuen Legeei uzten dieten erabakiak ere eta hori, agian, Lege horien epe-mugarik eza dela etengabeango unean-uneangotze bat egin ahal izateko bide egoki izan daitezkeenaren ustetan. Horiengatik guztiegatik Lege honek, Diruegitamuak ontzat emate soilaz bestelako egiteko bat izendatzen die Euskadiko Guztizko Diruegitamuen Legeei; egiteko hori 6garren ataleko 2 idazatian adierazten da, beste agindu batzutara jo ahal izateari eta batipat gizarte-ekonomiaren alorrak dituen alderdien ugariari dagokionez oharteman eta itxi gabe uztekoa dela.

      Esandako horiek guztiak horrela, Euskadiko Guztizko Diruegitamuek eta Euskadiko Guztizko Diruegitamuen Legeek osatzen duten erapidetza ez dugu inola ere erakuntza hertsi eta aldakaitz bat, bere ihardunaren ezaugarri beinen malgutasuna eta higikortasuna dituen bat baizik, Elkarteko Herri-Arduralaritzaren baitango esparrua gainditu eta ekonomia-politikazko lanabes egoki gertatzen den elkar-antolapenezko baliapidea.

      Bukatzeko, Guztizko Diruegitamuak eta Guztizko Diruegitamuaren Legeak direnez eta xede dituzten gaien antolakuntza bazter utziz araupetzen dituenean Legeak bere sorburu izan dituen oinarri-irizpidekiko duen egokitasuna azpimarratu behar da.

4.-   ERAKUNDETZA

      Legearen III. Idazpuruak Euskadiko Autonomia-Arduralaritza Nagusiaren eta Erakunde-mailakoaren iharduna hobetzeko beharrezkoa denez, horren egituraketa araupetzea du gai.

      Erakundetzaren alorra berez ere berarizko araupidetza baten gai izateko adinako gauza den arren, Autonomia-Elkartearen beharrei gutxien baten bederen erantzuteko erakunde-mailako antolaketa baten beharra izan da Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren nolakozko eta zenbatekozko garrantziarekin batean, III Idazpuruan izatearen zio.

      Egituraketa horrek, erakuntza Autonomia-Elkarteari emandako helburuak lortzeko bide denez ikustea du oinarri, eta funtsezko oinarri-irizpide bi darabiltza:

a)   Legegintza-agintariek garrantzizko gaietan eskuhartzea eta unean-uneango zernolakoei egokitutako antolapen bat lortzeko beharrezkoa den malgutasuna elkarri egokitu dakizkienekoa.

b)   Batzutan norbanako-alorreko legebidez baliatzea, herri-alorreko eta norbanako-alorreko legebideen arteko atxikipena ere eginkortasun haundiagoa lortzeko bide egoki izan dadin.

5.-   AGINTE-JAURPIDEAK

      Erapide-beharraren eraginez, Legearen IV Idazpurua agintepide nabarmenak eta orotarikoenak ematezkoa da, hori, ekainaren 30eko 7/1981 Jaurlaritza-Legea eta Lege horren III Idazpurua erabat egiteratu beharra oinarri duen Lege horretxen 24garren ataletik atera dadinaren kaltetan gabe.

6.-   EDUKIAK

      Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren edukia du gai Legearen V Idazpuruak, eskubideak eta eginbeharrak, haren alderdi berezi direnez, elkarrengandik bereiz aztertzen dituela.

      Eskubide eta eginbehar horientzako orotariko jaurpideak jartzeaz gainera, V Idazpuruak eskubideen sailkaketa bat egiten du, diru-eskuraketa nabarmenenen alderdi nagusiei heltzen diela.

7.-   BABESA

      Legearen VI Idazpurua Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiarekiko babespideez ari da, azterkizun izan daitezkeen bi alderdiak, gaudimenena eta erantzunbeharra alegia kontutan izanik.

      Gaudimen-bideei buruzkoetan nagusiena 51garren atala da, Herriogasuntza Nagusiaren eskubideak arriskuan daudenean horiek bermatzeko egintza-bide bat jarri eta araupetzen duela. Egintza-bide horrek, aurrera-bidea bitan banatuz, behin-behingo bermearen eta behin-betiko bermearen alditan alegia, babesaren eginkortasuna eta behartutakoen eskubideekiko begirunea bere-baitan biltzen ditu.

      Erantzunbeharrei dagozkienetan, Legeak Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiari egindako gaitz eta kaltegatik ordaina eman beharra jartzen du eta, hori, zentzatze-bidez edo zigor-legebidez eskatu daitezkeen beste erantzunbeharren eta bidezko izan daitezen zigorrak jartzearen kaltetan gabe.

8.-   ARTA-BIDEAK

      Bukatzeko, Legearen VII Idazpuruak Euskadiko Autonomia-Elkarteak, Erresumak horretarako jarri edo Euskadiren Autonomia-Estatutoak agintzen duenari darizkiokeen kaltetan gabe, bere ekonomia-ihardunaren zaingorako dituen artabideak aipatzen ditu.

      Idazpuru horrek Elkartearen arta-bideen orotariko sailkaketa berri bat egiten du, horiek gero eraz eta arrazoibidez zehaztu ahal izateko aintzin-oinarri.

      Hortik abiatuta VII Idazpuruak Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiak bere dituen gai guztiei dagozkien eta Elkartearen agintepide diren Euskadiko ekonomia-ihardunarentzako berarizko zaingo-bideen zermugapena egiten du, horiek osabideratzea geroko araupeketa berezietan egiteko utziz.

I IDAZPURUA

OROTARIKO ERABAKIAK

1. Atala - Zerdena

      1.-     Euskadiko Autonomia-Elkarteari berenez dagozkion ekonomiazko eskubide eta beharkun guztiek osatzen dute Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusia.

      2.-     Honako gai hauek ditu Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiak bere berenezko gai:

a)   Ondarearekiko jaurpideak

b)   Diruegitamuak gertatzeko eta horien eraentzarako bideak

c)   Autonomia-Elkartearen ekonomia-iharduna bere menpe izan behar duen arta eta kontaduritza-erapidetza

d)   Akurapen-jaurpideak

e)   Euskal Herriko Diruzaingo Nagusiarentzako jaurpideak

f)    Bere zerga eta herri eta norbanako-alorreko lege-bidezko gainontzeko diru-eskuraketak

g)   Zorpetze-jaurpideak

h)   Gaudimenak emateko jaurpideak

i)    Bere Herriogasuntza Nagusiko gainontzeko gaiei buruz Autonomia-Elkarteak dituen eskubide-lehentasunen jaurpideak

j)    Atal honen I zatiaren gai direnen eskubide eta beharkunei datxekien beste edozein.

2. Atala - Antolaketa-arauak

      1.-     Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiak Lege hau eta hari dagozkion gaietan Euskadiko Autonomia-Elkarteak emandako gainontzekoak eta bertan erabilgarri izan daitezkeen besteak eta, horien aurkako izan ez daitezenetan, horiek osabideratzeko eta/edo egiteratzeko eman daitezen araubidezko manuak iznago ditu jaurpide.

      2.-     Herriogasuntza Nagusiak bere dituen gaiei buruzko oinarrizko araupideak eta Lege honetan berariz horretarako utzitako gainontzeko alderdiak Legebidez antolatu beharrekoak izango dira.

      3.-     I zatiaren gai diren araudi-bidezko manuei onarpena ematea Jaurlaritzaren egitekoa izango da, Jaurlaritzaren Lege baten edo Dekreto baten bidez, eta azkeneko honetan Lehendakariak aurrez ontzat eman ondoren Herriogasun eta Dirubide-Sailburuari berariz izendatzen zaionean salbu.

      4.-     Aurreko zatietan aipatzen diren arauen ezean, Euskadiko Autonomia-Elkarteak emandako Arduralaritza-Legezkoek izango dute indarra.

      5.-     Herriogasun eta Dirubide-Sailburuari dagokio Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusia antolatzeko lege-bidezko edo araudi-bidezko artez nahiz ordez erabiltzeko arau guztiei buruzko ulertze-moduak edo argipideak ematezko erabakiak hartzeko eskubidea, Erresumarenak izan eta Autonomia-Elkarteak nahitaez erabili beharrezko gertatu daitezenei buruzkoak salbu. Manu horiek, bere edukiak ulertze-moduaren edo argipideen gai diren arauenekin bat egingo duten arren, Jaurlaritzako Sailburuek onartu ditzaten araudientzat legez jarritako erakoak izango dira, eta Autonomia-Elkarteko ihardutze-sail eta Erakundeek nahitaez men egin beharko diete.

3. Atala - Agiriango iharduna

      Bere Herriogasuntza Nagusiari dagozkion gaietan, Euskadiko Autonomia-Elkarteak legezkotasunaren, deneantxekotasunaren, merketasunaren, eginkortasunaren, artaren, dirukutxa-batasunaren eta bere ihardutze-sail eta Erakundeen arteko elkar-egokitasunaren arauerako irizpidez ihardungo du.

4. Atala - Eskubide bereziak

      Euskadiko Autonomia-Elkarteak Erresumari aitortzen zaizkion eskubide bereziak eurak izango ditu bere aginte-alorrean eta bere Herriogasuntza Nagusiari dagozkionetan, berak emandako Lege-mailako horretazko berarizko erabakiren bat izan dadinean salbu.

II IDAZPURUA

EUSKADIKO GUZTIZKO DIRUEGITAMUAK ETA EUSKADIKO GUZTIZKO DIRUEGITAMU-LEGEAK

5. Atala - Euskadiko Guztizko Diruegitamuak

      1.-     Euskadiko Autonomia-Elkarteko Guztizko Diruegitamu edo Euskadiko Guztizko Diruegitamuak, Euskadiko Autonomia-Elkarteak ekonomia-urte edo diruegitamu-urte bakoitzean egiteratu beharreko ekonomiazko ekintzarako artezpide diren bateango erabaki-sortaren dirubidetza eta kontaduritza-alorreko agiri-bidezko zinezko adierazpide dira.

      2.-     Euskadiko Guztizko Diruegitamuak, bere aldetik, Euskadiko Autonomia-Elkartearen eskuarteak behar bezala erabiltzen direla zaintzeko bide dira.

      3.-     Honako hauek dira Euskadiko Guztizko Diruegitamu:

a)   Euskadiko Autonomia-Elkartea osatzen duten Erakundeen diruegitamuak, dagozkien diru-eskuraketa eta gastu-zerrendak barne daramatzatela eta baita Gizarte-Segurantzaren ekonomia-jaurpideen eraentzarako diruegitamuak ere.

b)   Gai horretan herri-alorreko lege-jaurpidepeko izan daitezen Autonomia-Elkarteko Erakundeek eman dezaketen gaudimen-muga.

c)   Gai horretan herri-alorreko lege-jaurpidepeko izan daitezen Autonomia-Elkarteko Erakundeen zorpetze-muga.

      4.-     Diruegitamu Nagusiaren ekonomia edo diruegitamu-urtea egutegi-urtearekin baterakoa da.

6. Atala - Euskadiko Guztizko Legeak

      1.-     Aurreko atalean zermugatutako Guztizko Diruegitamuak ontzat ematea xede dutenak dira Euskadiko Autonomia-Elkarteko Guztizko Diruegitamu-Lege edo Euskadiko Guztizko Diruegitamu-Legeak.

      2.-     Horretaz gainera, Euskadiko Guztizko Diruegitamuen Legeek, Guztizko Diruegitamuetango diruizendapenei dagozkien lanarien ordainsarien eta gozamensarien jaurpideak, horiekiko diruegitamu-jaurpide eta herri-gastuen egiterapenak, Autonomia-Elkartearen berenezko zergentzako jaurpideak eta zorpetze-moduak bezala ekonomia-urte hartakoak izan eta horretan berarizko eragina izan dezaten Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren arazoetara eta horri datxezkonetara ere iritsi ahal izango dute. Gai horiei buruzko Guztizko Diruegitamuetango manuak, nolakoz eta jaurpidez Lege horiek bezalakoxeak izango dira.

      3.-     Euskadiko Guztizko Diruegitamuen Legeak dakartzan lege-arauak aldatzezko edo osatzezko beste lege-arau batzuk izatea gertatuz gero, azkeneko hauek, izan dezaten indarraldia agizkoa nahiz luzarazitakoa dela, nolakoz eta jaurpidez haiek bezalakoak izango dira.

      4.-     Euskadiko Guztizko Diruegitamuen Lege-Egitasmoa, bere gai izan ditzan gaietako bakoitzari dagokion araupidetzan agindutakoaren arauera egin eta, Jaurlaritzak, dagokion ekonomia-urtearen aurreko azaroaren lehenengoa baino lehen Legebiltzarrari aztertu eta, hala badagokio, ontzat eman dezan aurkezteko onartuko du.

III IDAZPURUA

ERAKUNDE-ANTOLAKUNTZA

7. Atala - Erakundeen sailkapena

      1.-     Euskadiko Autonomia-Elkarteko Herri-Arduralaritza Arduralaritza Nagusiak eta Erakundegoren-mailako Arduralaritzak osatzen dute.

      2.-     Jaurlaritzaren ekainaren 30eko 7/1981 Legeko 53garren atalak dioen Euskadiko Arduralaritza Nagusia edo Autonomia-Elkarteko Arduralaritza da Elkarte honetan lurraldekako Erakunde bakarra.

      3.-     Honako Bazkun hauek osatzen dute Erakundegoren-mailako Arduralaritza:

a)   Herri-alorreko legepeko izan eta Ihardutze-Sail Burujabe deritzen Elkarteko Erakunde-mailako Izaikiek.

b)   Funtsezko jaurpide norbanako-alorreko legeak izan eta honako bi moeta hauetakoak izan daitezkeen Elkarteko Erakunde-izaikiek:

-  Norbanako-alorreko legepeko Herri-Izaikiek.

-  Herri-Baltzuek.

      4.-     Euskadiko Autonomia-Elkartea goragoko 2 eta 3 idazatietan esandako, eta Elkarteko bertako herri-alorra osatzen duten Bazkunez osatzen da. Bazkun horietako bakoitza bere eta gainontzekoek izan dezatenaz bestelako lege-nortasunaren jabe da.

      5.-     Legebiltzarrari eratxikitako eskubide eta eginbeharren jabetza Euskadiko Arduralaritza Nagusi edo Autonomia-Elkarteko Arduralaritzari dagokio, Legebiltzar horrek haiei buruz izan ditzan agintepideen kaltetan gabe.

I ATALBURUA

EUSKADIKO AUTONOMIA-ELKARTEKO ARDURALARITZA

8. Atala - Araupeketa

      1.-     Jaurlaritzaren ekainaren 30eko 7/1981 legearen 53garren atalak dioen Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak Lege honetan ohartemandako arauak izango ditu jaurpide bere erakuntzari eta ihardunari dagozkienetan.

      2.-     Herriogasuntza Nagusiaren berenezko gaiei buruzkoetan, Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak haiei buruzkoak izan eta berarekin berariz erabilgarri izan daitezen manuak izango ditu jaurpide eta baita, horien aurka egon ez daitezen guztietan, Herri-alorreko legepeko izan daitezen Autonomia-Elkarteko erakunde guztiekin erabilgarri diren gainontzeko arauak ere.

II ATALBURUA

IHARDUTZE-ERAKUNDE BURUJABEAK

9. Atala - Zerdena

      Herri-alorreko izan, xedez Euskadiko Autonomia-Elkartearen agintepeko ekintzapideak aginte-banakuntzaz egiteratzea duten eta herri-alorreko legepekoak diren Euskadiko Autonomia-Elkarteko Iraskuntza-Izaikiak dira Ihardutze-Erakunde Burujabeak.

10. Atala - Moetak

      Ihardutze-Erakunde Burujabeak bitarikoak izan daitezke:

a)   Ekonomiazko, salerosketako, industriako, diru-bidetzazko edo merkataritzazko gainontzeko ezein ekintzapidetan diharduten Merkataritzako Ihardutze-Erakunde Burujabeak.

b)   Beste guztiak Arduralaritzazko Erakunde Burujabe dira.

11. Atala - Zermugapena

      Ihardutze-Erakunde Burujabe bat sortarazteko aginduak zehaztuko du 10garren atalak dioenaren arauerako horren zermugapena.

12. Atala - Sortaraztea eta ezabapena

      1.-     Ihardutze-Erakunde Burujabeak legez sortarazi eta ezabatu beharko dira.

      2.-     Sortarazteko aginduan edo besteren baten ezabapenaren zioak eta moduak zehaztuta egon daitezenean, ez da ezabapena egiteko berarizko agindurik beharko.

13. Atala - Birregiturapena

      Jaurlaritzak, araudi-bidez, Ihardutze-Erakunde Burujabeen birregituraketa egin ahal izango du, horiek bere esku izan behar dituzten gizakizko eta gauzazko eskuarteei buruzko agintepideak ematea, aldatzea, edo kentzea eta horiekiko ihardutze-jaurpideekiko aldakuntzak barne, baina horien funtsezko izakera eta gaitasuna inola ere aldatu gabe.

14. Atala - Araupeketa

      12garren eta 13garren ataletan esandakoen kaltetan gabe Ihardutze-Erakundeek, Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiak bere dituen gaiei buruzkoetan, eurekin berariz erabilgarri izan daitezen manuak izango dituzte jaurpide eta horien aurka ez daudenetan, herri-alorreko legepeko izan daitezen Autonomia-Elkarteko erakunde guztiekin erabilgarri izan daitezen gainontzeko arauak edo, horiek ezean, Autonomia-Elkarteko Arduralaritzarentzat jarritakoak.

III ATALBURUA

NORBANAKO-ALORREKO LEGEPEKO HERRI-IZAIKIAK

15. Atala - Zerdena

      Herri-izakerako izan, xedez Euskadiko Autonomia-Elkartearen agintepeko ekintzapideak aginte-banakuntzaz egiteratzea duten eta norbanako-alorreko legepekoak diren Euskadiko Autonomia-Elkarteko Iraskuntza-Izaikiak.

16. Atala - Zermugapena

      Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaikiak horietako direnaren zehaztapena, sortarazte-legean berariz egin beharko da.

17. Atala - Sortaraztea, ezabapena eta birregiturapena

      Lege honen 12garren eta 13garren ataletan agindutakoa izango da Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaikiekin erabilgarri.

18. Atala - Araupeketa

      Aurreko atalean esandakoaren kaltetan gabe Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaikiek, Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiak bere dituen gaiei buruzkoetan eurekin berariz erabilgarri izan daitezen manuak izango dituzte jaurpide eta, horien aurka egon ez daitezenetan, norbanako-alorreko Legeak.

IV ATALBURUA

HERRI-BALTZUAK

19. Atala - Zerdena

      Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritza nahiz honen herri nahiz norbanako-legepeko Erakundegoren-mailako Izaikiak bere baltzu-domuko gehiengozko zatiaren jabe izan daitezeneko merkataritza-baltzuak dira Herri-Baltzu. Gehiengozko partzuer-zati hori zehazteko, esandako Izaiki horiek dituzten partzuer-zati guztiak kontatuko dira.

20. Atala - Sortaraztea eta ezabapena

      1.-     Honako hauetan gertatuko da Herri-Baltzu bat sortaraztea:

a)   Herri-Baltzu izan dadin merkataritza-baltzu bat berritan sortaraztean.

b)   Lehendik egon dagoen merkataritza-baltzu bat Herri-Baltzu bilakatzean.

      2.-     Honako hauetan gertatuko da Herri-Baltzu baten ezabapena:

a)   Herri-Baltzuetan zermugatutako merkataritza-baltzu bat ezabatzean.

b)   Merkataritza-baltzu batek Herri-Baltzu izatea galdutakoan.

      3.-     Herri-Baltzuak sortaraztea eta ezabatzea, eta bai Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak edo honen Erakundegoren-mailako Izaikiek gehiengozko partzuer-zatidun izatea galtzea ere, Jaurlaritzaren Dreketoz egin beharko dira.

      4.-     Hori legez edo araudiz ezabapen-zio izan ezik, merkataritza-baltzu batek Herri-Baltzu izateari uzteak ez du nahitaez honen ezabapena ekarriko.

21. Atala - Lege-Gizartearen eretzeango moeta

      1.-     Herri-Baltzuak batera irasitako Akziokako Baltzu-eran sortaraziko dira.

      2.-     Herri-Baltzuak akziokako baltzu gisako era izateak Baltzu hori baltzu-moeta horretzat unean-unean indarrean dauden legeen jaurpidepean egotea dakar berebaitan.

22. Atala - Araupeketa

      Aurreko ataletan esandakoaren kaltetan gabe Herri-Baltzuek, Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiak bere dituen gaiei buruzkoetan, eurekin berariz erabilgarri izan daitezen manuak izango dituzte jaurpide, eta horien aurka egon ez daitezenetan norbanako-alorreko legeak.

23. Atala - Herri-Baltzuetango partzuer-zatiak

      Autonomia-Elkarteko Izaikiek haren Herri-Baltzuetan izan ditzaten partzuer-zatiek osatzen duten Autonomia-Elkartearen ondarea, Euskadiko Ondare-Legean ohartemandako modutan.

IV IDAZPURUA

AGINTEPIDEEKIKO JAURPIDEAK

24. Atala - Orotariko jaurpideak

      Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiak bere dituen gaiei buruz lege honen edo beste ezein manuren ondorioz egin daitezen aginte-emate edo bestelako eratze-erabaki guztiak, Jaurlaritzaren ekainaren 30eko 7/1981 Legean eta oraingo honen III Idazpuruan agintzen denaren arauera besterik agindu ahal izatearen kaltetan gabe egiten direla ulertuko da.

25. Atala - Legebiltzarraren agintepideak

      1.-     Lege honetan eta erabilgarri izan daitezen gainontzeko manuetan jarri daitezen modutan, Legebiltzarrari dagokio:

a)   Euskadiko Diruegitamu Nagusiak ontzat ematea, horiekiko arta eta zaingoa izatea.

b)   Diruegitamuak gertatzea eta horien eraentza.

c)   Autonomia-Elkartearen berenezko zergapideak jartzea edo eraberritzea.

d)   Ondare-jaurpideak.

e)   Akurapen-jaurpideak.

f)    Zorpetze-jaurpideak.

g)   Autonomia-Elkartearen dirubidetza eta ekonomia-eragiketa haundiak ontzat ematea.

h)   Hala egokituz gero, Jaurlaritzak gertatu dezan Autonomiaren ekonomiazko urte batzutarako ihardunari buruzko egitamuketa.

i)    Lege honen, Autonomia-Elkarteak emandakoen edo erabilgarri izan daitezen gainontzekoen arauera, legez araupetu behar daitezen beste gai guztiak.

      2.-     Herriogasuntza Nagusiak bere dituen gaiekiko barne-jarupideei buruz Legebiltzarrak Euskadiko Autonomia-Estatutuko 27.1 atalean eta bere Araudian agindutakoaren arauera, honako agintepide hauek ditu:

a)   Bere Diruegitamuaren onarpena; diruegitamu hori, behar bezalako eraz ihardutzeko, Euskadiko Autonomia-Elkartearen Guztizko Diruegitamuetan sartuko da.

b)   Bere Diruegitamua Legebiltzarrak ontzat emandako modutan egiteratzea.

c)   Euskadiko Autonomia-Elkarteak bere Herriogasuntza Nagusiari buruz eman ditzan Legeak izendatu diezazkion gainontzeko guztiak.

26. Atala - Jaurlaritzaren agintepideak

      Euskadiko Autonomia-Elkartearen agintepideen hesparruan honako hauek dagozkio Jaurlaritzari:

a)   Autonomia-Elkartearen ekonomia eta dirubidetza-politikako oinarrizko artezpideak zehaztea, Legebiltzarrak horiek aldatzeko dituen agintepideen kaltetan gabe.

b)   Elkartearen Guztizko Diruegitamuen Lege-Egitasmoak Legebiltzarrari bidaltzeko ontzat ematea.

c)   Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiari buruzkoetan Jaurlaritzaren ekainaren 30eko 7/1981 Legean agindutakoaren indarrean dagozkiokeenak, eta lege-erapidetzak izendatu diezaizkion gainontzekoak.

d)   Orohar, bere zerdena edo garrantzia dela eta Jaurlaritzak ezagutu beharrekoak izan eta Legebiltzarraren agintepeko izan ez daitezen guztiak.

27. Atala - Herriogasun eta Dirubide-Sailaren agintepideak

      Honako hauek dagozkio Herriogasun eta Dirubide-Sailari:

a)   Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren eskubideen arduralaritza, eraentza eta egiterapena indarreango araupidetzan jarritako modutan.

b)   Autonomia-Elkartearen Diruegitamuen egitasmotzakoa gertatze eta egiteratzen denarekiko eta ekonomia eta dirubidetza-arauak betetzen direnekiko arta, hori guzti hori Jaurlaritzako Sailek eskuhartzen dutela.

c)   Guztizko Diruegitamuen Legeeen Egitasmotzakoak Jaurlaritzako Sailek eskuhartuz gertatzea, eta bai Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiak bere dituen gaiei buruzko beste batzuk eta gai bera izan eta horien onarpena Jaurlaritzari izendatutako Araudi-egitasmoak ere.

d)   Euskadiko Autonomia-Elkartearen ekonomiazko ihardunarekiko kontaduritza-eskubideak eta ikuskaketa-arta.

e)   Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzari dagozkion ordainketa guztiak agintzea.

f)    Jaurlaritzak ontzat emandako ekonomia eta dirubidetza-politika hark esandako modutan egiteratzea.

28. Atala - Sailen agintepideak

      Honako hauek dagozkie Sailei:

a)   Bere diruegitamuen aintzin-egitasmoa gertatzea.

b)   Eurei eratxikitako gastutarako diru-izendapenen eraentza.

c)   Sailari dagozkion gastuetarako baimena ematea, Jaurlaritzaren agintepekotakoak izan ez daitezenean.

d)   Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren pentzutango ekonomiazko behar-hartzea, bere agintepideei eta horretan indarrean egon daitezen arauei atxikiz.

e)   Herriogasun eta Dirubide-Sailari ordainkizunak ordaindu daitezeneko saloak egitea.

f)    Eurei eratxikita izan ditzaten Erakundegoren-mailako Izaikien diruegitamuen aintzin-egitasmoei aintzin-onarpena ematea.

g)   Ekainaren 30eko 7/1981 Jaurlaritza-Legean agintakoaren indarrez Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiari buruzkoetan dagozkienak.

h)   Jaurlaritzak ontzat emandako ekonomiazko politika hark zehaztu ditzan modutan egiteratzea.

i)    Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiari buruzkoetan lege-erapidetzak eman diezazkien beste guztiak.

29. Atala - Erakundegoren-mailako Izaikien agintepideak

      1.-     Ihardutze-Erakunde Burujabeei honako hauek dagozkie:

a)   Bere diruegitamuen aintzin-egitasmoak gertatzea.

b)   Bere ekonomiazko eskubideen arduralaritza, eraentza eta egiterapena, horretazko manuek ohartemandako modutan.

c)   Bere egitamuetan onartutako diruizendapenen arauerako gastuak egiteko baimena eman, eta horiei dagozkien ordainketak egiteko agintzea.

d)   Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiari buruzkoetan lege-erapidetzak eman diezazkien beste guztiak.

      2.-     Gainontzeko Erakundegoren-mailako Izaikiek, bere diruegitamuen aintzin-egitasmoa gertatzeko ahalmena izango dute izendatuta, eta bai Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiari buruzkoetan lege-erapidetzak eman diezazkien beste guztiak ere.

30. Atala - Antolakideketarako, ebazpenak eta saloak egiteko agintepideak

      26garren, 27garren, 28garren eta 29garren ataletan agindutakoa, Ekonomia-Batzordeari eta Euskadiko Autonomia-Elkartean egon daitezkeen horretarako beste ihardutze-sail batzuei izendatutako antolakideketarako, ebazpenak eta saloak emateko agintepideen kaltetan gabe izango da.

V IDAZPURUA

EDUKIA

I ATALBURUA

ESKUBIDEAK

31. Atala - Sailkaketa

      1.-     Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren eskubideak herri-alorrekoak edo norbanako-alorrekoak izan daitezke.

      2.-     Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzari eta horren Ihardutze-Erakunde Burujabeei dagozkien herri-alorreko eskubideak, herri-ahalmenen jabe direnez dituzten harreman eta lege-egoeren ondorioz Izaiki horiei dagozkienak dira. Herri-alorreko eskubideak bitarikoak izan daitezke:

a)   Herri-alorreko legepeko diru-eskuraketak.

b)   Beste eskubide batzuk.

      3.-     Euskadiko Autonomia-Elkarteari dagozkion eta atal honen 2garren zatian sartu gabe daudenak dira norbanako-alorreko eskubideak. Norbanako-alorreko eskubideak bitarikoak izan daitezke:

a)   Norbanako-alorreko legepeko diru-eskuraketak.

b)   Beste eskubide batzuk.

32. Atala - Herri-alorreko legepeko diru-eskuraketak

      Aurreko atalaren 2 zatian esandako irizpidearen arauera, honako hauek dira Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren herri-alorreko legepeko diru-eskuraketak:

a)   Kondaira-Lurraldeen Euskadiko Autonomia-Elkartearen diruegitamu-gastutarako laguntza gauzatuz Foru-Diputazioek egin ditzaten diru-ekarketak.

b)   Euskadiko Autonomia-Elkartearen beraren zergek eman dezatena.

c)   Euskadiko Autonomia-Elkarteak zergei jarri diezazkiekeen zerga-gainekoak.

d)   Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltzatikako diru-bidalketak, eta Erresumaren Guztizko Diruegitamuen pentzutango beste diru-izendapen batzuk.

e)   Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak edo horren Ihardutze-Erakunde Burujabeek beste Herri-Izaiki batzuengandik hartutako dirubidalketa eta laguntzak.

f)    Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak edo honen Ihardutze-Erakunde Burujabeek egindako zorpetze-bidetatikoak.

g)   Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak edo horren Ihardutze-Erakunde Burujabeek jarritako isun eta gainontzeko diruzko zigorretatikakoak.

h)   Euskadiko Autonomia-Elkrateak hasitako arduralaritza-egintzabideen ondoriozko ordezkatze-bidezko kenketei darizkienak, kenketa horiek gauditze-bidezkoak izan ez izan.

i)    Herri-alorreko eskubideei egindako oker eta kaltengatikako ordainsariak.

j)    Herri-alorreko diru-eskuraketei dagozkien diru-sariak.

k)   Herri-alorreko eginbeharrak beteko direneko gaudimen izan daitezen diruak.

l)    Elkarteak suztapen-xedez edo herri-zuduzkotarako beste herri nahiz norbanako-alorreko nortasundunei emandako jesapen eta gaudimenei buruzko hitzarmenen ondorioz Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak edo horren Ihardutze-Erakunde Burujabeek hartu beharreko diru-zenbatekoa.

m)  Autonomia-Elkarteak emandako dirulaguntzak izan eta dirulaguntza horiek zuten helburua edo dirulaguntzak emateango baldintzak ez bete izanaren ondorioz horien itzulpena Autonomia-Elkarteko Arduralaritzari edo horren Ihardutze-Erakunde Burujabeari egitea dagokien diruak.

n)   Aurreko atalaren 2garren zatian sartutakoetako beste ezein diru-eskuraketa.

33. Atala - Kondaira-Lurraldeen ekarketak

      Kondaira-Lurraldeen ekarketetarako, horien eta Autonomia-Elkartearen arteko harrema-nak antolatzeko araupidetan agindutakoa izango da jaurpide, eta horietan oharteman gabe-koetan Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiari dagozkion gaiei buruzko erabakietan agindutakoa.

34. Atala - Zergabideak

      1.-     Honako hauek ditu Euskadiko Autonomia-Elkarteak bere zergabide:

a)   Ekonomia-Itunean sartuta eta ohartemanda egonez, eta Erresumak zergapetutako zergakizunei buruzkoak izanez, eta Autonomia-Elkarteak, hala egokituz gero, Euskadiko Autonomi Estatutoaren 42.b) atalak dioenaren arauera jarri ditzakeen Autonomia-Elkartearen beraren zergak.

b)   Autonomia-Elkarteko Herri-jabetzapekoaz baliatzeagatikako, Elkarteak herri-zerbitzu bat egiteagatikako edo zergaduruari berariz dagokion, datxekon edo abantailaren bat dakarkion egintzabide bategatikako arielak.

c)   Autonomia-Elkarteak herri-lanak egin izanaren edo bere pentzutan herri-zerbitzuak jarri edo gehitu izanaren ondorioz, zergaduruak irabaziren bat edo bere ogasunen balioaren gehitze bat izan izanagatik hala egokituz gero jarri daitezen berarizko zergak.

      2.-     Euskadiko Autonomia-Elkarteko zerga guztiak zergapidetza-alorrekoak izan, eta dagokien diruegitamuetan agertuko dira.

      3.-     Zergak jartzea eta kentzea lege-bidez egin beharko da.

      4.-     Erresumak Euskadiko Autonomia-Elkarteari eskuratutako zerbitzuegatikako arielak eta lakapenak, edo Elkarteari eskuratutako ihardute-sail edo zerbitzuentzako dirubidetarako izendatu daitezenak, Elkartearen berenezko zergatzat jo eta Elkarteak lakatuko ditu, horren ekonomiazko eskubideen egiterapenerako lege honetan ohartematen denaren arauera.

35. Atala - Gehigarriak

      1.-     Euskadiko Autonomia-Elkarteak honako zerga hauei gehigarriak jarri ahal izango dizkie:

a)   Bere zergaduru-egoitza Euskadiko Autonomia-Elkartearen mugartean izan dezaten Norbanakoen Urteko Irabaziegatikako zergari.

b)   Bere zergaduru-egoitza Euskadiko Autonomia-Elkartearen mugartean izan dezaten Norbanakoen Ondare garbiagatikako zergari.

c)   Ondareen jabego-aldakuntzagatikako zergari.

d)   Oinorde eta emaitzegatikako zergari.

e)   Gutxikako salmentegatikako orotariko zergari.

f)    Gutxikako salmenta-aldiango berarizko egaripenekiko zergari, bakarreango zergapide-jabegoz bildutakoak salbu.

g)   Jokuagatikako arielei eta gainontzeko lakapenei.

      2.-     Aurreko atalean ohartemandako gehikuntza horiek ezingo dira Kondaira-Lurraldeek zerga horietxetatik izan ditzaten diru-eskuraketak gutxitu daitezeneko moduan egin.

      3.-     Gehikuntza horiek jartzea eta kentzea lege-bidez egin beharko da.

36. Atala - Erresumagandikako diru-eskuraketa eta izendapenak

      32garren atalaren d) zatiaren gai diren Erresumagandikako diru-eskuraketek eta izendapenek bere berarizko araupidetzan agindu daitezenak izango dituzte erabateko jaurpide.

37. Atala - Zorpetzea

      Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak eta horren Ihardutze-Erakunde Burujabeek eman ditzaten mailegu eta jasapenetatikakoak eta Izaiki horiek jaulki dezaten herrizorretikakoak dira 32garren atalaren f) zatiak dioen zorpidetatikako diru-eskuraketak.

38. Atala - Norbanako-alorreko legepeko diru-eskuraketak

      Honako hauek dira Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren norbanako-alorreko legepeko diru-eskuraketak:

a)   Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren edo honen Ihardutze-Erakundeen jabetzapeko ogasunez baliatzetikako edo horiek erabiltzetikako nolanahiko irabazi edo etekinak, eta bai Izaiki horien jabetzapeko gauzekiko nahiz norbanakoekiko izan eta horien balioa dirutan zehaztu daitekeeneko eskubideei darizkienak ere, haiek eta hauek herri-baliapide eta zerbitzuei eratxikita egon ez daitezenaren baldintzapean.

b)   Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak eta horren Ihardutze-Erakunde Burujabeek oinordeko nahiz hilburuko gisa edo emaitez beretzakotutakoak.

c)   Lege honen 32garren Atalean sartu gabeko diru-eskuraketa guztiak.

39. Atala - Eskubideduntzea

      Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusia eskubide horietaz jabetzea, horietako bakoitzarentzako berarizko araupideak agintzen dutenez egingo da.

40. Atala - Eraginkortasuna

      1.-     32garren Atalaren d) zatian ohartemandako diru-eskuraketak salbu, Herriogasuntza Nagusiaren herri-alorreko eskubideak horretarako arduralaritza-bideak eginda egiteratuko dira.

      2.-     32garren Atalak dioen diru-eskuraketa guztien edo batzuen bilketa, Atal honen a), d), e) eta f) zatietan zehaztutakoena salbu, Foru-Diputazioen zerbitzuek egin ahal izango dute, horretarako egindako Ituneen indarrez, eta Itune horiek esan dezaten modutan. Horrela egindako Ituneek, eraginkor izateko, Jaurlaritzak onartzea eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea beharrezko izango dute.

      3.-     Norbanako-alorreko eskubideen egiterapena, norbanako-alorreko lege-erapidetzaren arauera egingo da.

      4.-     32garren Atalaren b), c), g) eta h) zatien gai diren diruen eskuraketa egitea aukeran zatitu edo gerorakotu ahal izango da, dagokion gaudimena utzita, gaudimen horrek atzerapenengatikako korrituak ere hartzen dituela, eta gaudimena bermagarririk gabekoa ezin izan daitekeela. Gainontzeko eskubideak ezingo dira bakoitzarentzako berarentzako berarizko erapidetzen ohartemandakoak gertatuz gero eta bertan jarritako eginbeharrak eta baldintzak betez baino zatikatu edo atzeratu.

41. Atala - Zertarakoa

      1.-     Diru-eskuraketa bakoitzaren berarizko araupidetzak besterik badio salbu, eskuratutako diruaren jabe izan dadin Izaikiak orohar izan ditzan beharkunetarako dirubidetarako erabiliko dira.

      2.-     Gauza zehatzetarako opari-bidezko diruak izan daitezenean ez da berarizko eratxikien erabakirik beharko, opariok une hartan indarrean egon dadin araupidetzaren arauera onartu izanaren baldintzapean.

42. Atala - Orotasuna

      1.-     Herriogasuntza Nagusiaren herri-alorreko eskubideak besteentzakotzea ez da Legeren baten ohartemandakoak gertatuz gero baizik egingo.

      2.-     Herriogasuntza Nagusiaren herri-alorreko eskubideei eta norbanako-alorreko izan eta Autonomia-Elkartearen edo horren Ihardutze-Erakunde Burujabeen jabetzapekoei buruzkoetan, epailaritza-bidezko nahiz epailaritzaz kanpoko erdibideak egiteko eta ebazpen-bidezko antolapenak egiteko Jaurlaritzaren baimena beharrezkoa izango da.

43. Atala - Diru-sariak

      1.-     Euskadiko Autonomia-Elkarteko Herri-Izaiki izan ez daitezenak hartako Izaikien jabetzapeko herri-alorreko eskubideen ondorioz Autonomia-Elkarteari zor izan diezazkioten diruak, betebehar bakoitzaren epe-uneaz gero diru-sariak sortaraziko dituzte, inolako oharpen edo eskerik egin beharrik gabe.

      2.-     Atzerapenagatikako diru-sari erabilgarria, gai horretaz unean-unean indarrean egon daitezen legeetan jarritakoa izango da.

      3.-     Herri-Izaikiek Euskadiko Autonomia-Elkartearekiko izan ditzaten zorrei gagozkiela, Erresumak horretan jarritako araupidetza izango da jaurpide, Autonomia-Elkarteak horiek berariz araupetuta izan ditzanean salbu, orduan araupide horiek izango bait-dira nagusi.

44. Atala - Indarra galtzea

      1.-     Euskal Herriko Arduralaritza Nagusiaren eskubideak, horietako bakoitzarekin berariz, artez nahiz osatze-bidez erabilgarri diren agindutan jarritako modu eta neurritan indargabetuko dira.

      2.-     Aurreko zatian aipatzen diren manuen ezean, Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren edo horren Ihardutze-Erakundeen ondoren zehazten direnetarako eskubideak bost urteren barruan indargabetuta geldituko dira.:

a)   Bere aldeko herri-alorreko eskubideak aitortu edo horiekiko kontu-garbitasuna egiterakoan, eskubidea egiteratu ahal izan zen egunetik hasita. Aitorpen edo kontu-garbiketa hori egiteko esandako Izaiki horien aurreango adierazpena beharko dela aginduta egon dadinean, indargabetzeratzeko aldi hori ez da eskatzen diren betebehar guztiak betez adierazpen hori egin dadinerarte kontatzen hasiko.

b)   Aitortutako eta horiekiko kontu-garbitasuna egindako herri-alorreko harturenak eskuratzeko, adierazpena egin dadin egunetik hasita, eta adierazpen hori ezinbesteko ez denean epemuga-egunetik hasita.

      3.-     Nolanahi ere, herri-alorreko eskubideen indargabetze-epeak honako hauetan eten egingo dira:

a)   Zorduna arauzko bidez jakitun dela izandako ezein arduralaritza-egintza izan dadinean, horretazko adierazpena akastuna, aitorpen, kontu-gabiketa edo eskuraketa-xedezkoa eta horiei buruzkoa izan dadin arren.

b)   Zordunak egintza-bidetik jo eta jazarpenak edo goradeiak egindakoan, horiek legez jarritakoak izan ez edo gaizki eginda egon arren, aurreko zatian gai diren eskubideei dagozkienak izan daitezenaren baldintzapean, eta indargabetzea ontzat eman dadila edo adierazi dadila bakar-bakarrik helburu nagusi izan dezatenean salbu.

c)   Aitorpena, kontu-garbitasuna edo ordainketa edo horiekin zerikusia duenen bat xede duen zordunaren ezein egintza-bidegatik.

      4.-     Atal honen I zatiak aipatutako manurik ezean, norbanako-alorreko eskubideen indar-galtzeak norbanako-alorreko lege-irizpidetza izango du jaurpide.

II ATALBURUA

EGINBEHARRAK

45. Atala - Beretzakotzea

      1.-     Euskadiko Autonomia-Elkarteak berak emandako Legeak artez jarri diezazkioten ekonomiazko betebeharrak beretzakotuko ditu, eta bai lege-erapidetzaren arauera lege-alorreko gertakari, egintza eta garapideen ondorioz beratzako sortu daitezenak ere.

      2.-     Berariz, gastu-zerrendaketan horientzat mugagarri gisa baimena emandako diruizendapenen gainetikako gastutarako hitz emateko Autonomia-Elkarteak emandako araudi-bidezko manuak, berez erabat lege-indarrik gabekoak izango dira.

46. Atala - Eraginkortasuna

      1.-     Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren eta honen Ihardutze-Erakunde Burujabeen pentzutango ordaindu beharrak ez dira bere diruegitamuen egiterapenari, sendetsitako epailaritza-epai bati eta diru-eragiketei darizkienean baino eraginkor izango. Hala ere, sendetsitako epailaritza-epai baten ondoriozko izan eta diruegitamuetan behar bezala eraso gabeko eginbeharrak betetzea, Autonomia-Elkatearen diruegitamu-jaurpideak antolatzezko araupidetzaren ariora diruegitamuetan erasotakoan egin beharko da.

      2.-     Autonomia-Elkarteko gainontzeko Izaikien pentzutango ordaindubeharrak, norbanako-alorreko lege-erapidetzan agintzen denaren arauera egiteratuko dira.

      3.-     Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren do horren Ihardutze-Erakunde Burujabeen pentzutango ordainkizunak beste aldearentzako legezko betebeharrak ere sortarazi ditzaten lege-harremanen ondoriozkoak izatea gertatuz gero, hauek dira beste hauek bete edo behar bezala bermatu gabe badaude egiteratu ahal izango. Sendetsitako epailaritza-epai ontzat emandako betebeharrak horretatik kanpo gelditzen dira.

47. Atala - Indarra galtzea

      1.-     Berarizko Legetan agindu dadina salbu, honako hauetako eskubideek bost urteren buruan galduko dute bere indarra:

a)   Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak edo horren Ihardutze-Erakunde Burujabeek horretarako beharrezko diren baldintzakizun guztiak beteta eta dagozkion egiaztatze-agiri guztiak aurkeztuz horien aitorpena eta kitapena egin dezatela eskatu ez dakien ezein zorren aitorpena edo kitapena egin dezatenekoa. Epea, zorra sortarazi duen zerbitzua edo laguntzabidea bukatu zen egunetik hasita kontatuko da.

b)   Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak edo horren Ihardutze-Erakunde Burujabeek iadanik aitortuta edo kontu-garbitasuna eginda dauden zorrak ordaindu ditzatela eskatzekoa, eskea legezko hartzekodunen edo bere eskubidea horiengandik datorkienek egiten ez badute. Epea, dagokion zorrarekiko aitorpenak edo kontu-garbitasunaren adierazpenak eragite-indarra izan dezaneko egunetik hasita kontatuko da.

      2.-     Berarizko Legetan agindutakoa salbu, indarra galtzerarteko epea kontatzea norbanako-alorreko lege-erapidetzaren arauek diotenez geldiaraziko da. Hala ere, Atal honen I zatiaren a) txatalak dioen eskubideak indarra galtzerarteko aldiaren kontaketa geldiarazteari buruz, Atal honetan eskatzen direnak bete gabe egin dadin zor-aitorpenaren edo kontu-garbiketaren eskeak ez du geldiarazte-indarrik izango.

VI IDAZPURUA

BABESPIDEAK

I ATALBURUA

BERMAPIDEAK

48. Atala - Eskubideak bahitu ezina

      1.-     Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren edo horren Ihardutze-Erakunde Burujabeen jabetzapeko izan daitezen Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren eskubideak ezingo dira epailaritza-bidez lakatu, ez arduralaritza-bidez edo erakunde-bidez bahitu ere.

      2.-     Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren gainontzeko eskubideek aurreko zatian agindutakoa izango dute jaurpide Lege batek hori berariz agindu dezanean.

49. Atala - Egintza eta ituneak indargabetzea

      1.-     Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren kaltetango egintza eta ituneak indargabekizun izango dira.

      2.-     Aurreko zatian esandakoa, bidezko izan daitezen gainontzeko egintzapide edo goradeien kaltetan gabe ulertzen da.

50. Atala - Lehentasun-eskubidea

      1.-     Bere eskubideak egiteratzeari buruzkoan, Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak eta horren Ihardutze-Erakunde Burujabeak lege-erapidetzak Erresumako Arduralaritzarentzat eta honen Ihardutze-Erakunde Burujabeentzat jarrita izan dezan lehentasun-eskubidea bera izango du, Izaiki horiekin aurrez-aurre gertatu daitezenean salbu, hori gertatuz gero bakoitzeango berarizko araupidetza izango bait da erabilgarri.

      2.-     Kondaira-Lurraldeek itunepeko zergei dagozkiela hartzeko izan ditzaten zergapide-harturenak, Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren eta horren Ihardutze-Erakundeen eskubideekiko lehentasuna izango dute.

51. Atala - Eskubideekiko bermapideak

      1.-     Zordunaren ekonomiazko edo dirubidetzazko egoera larria dela eta Herriogasuntza Nagusiak Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzari edo horren Ihardutze-Erakundeei dagozkiela dituen eskubideak galtzeko, murrizteko, andeatzeko edo eraginkor ez izateko arriskua dagoela pentsatzeko arrazoizko zioak egon diatezenean, Izaiki horiek, eskubide horien edukia eta egiterapena seguratzeko, gaudimen-bidez zordunaren ogasun eta eskubideekiko gauzekiko bermeak utzi daitezela erabaki ahal izango dute, eta bai zordunak ekonomiazko beste gaudimen batzuk eman ditzana ere.

      2.-     Neurri horiek Arduralaritza-bidez hartuko eta egiteratuko dira, bi alditan:

a)   Behin-behingo segurtapen-aldia.

b)   Behin-betiko segurtapen-aldia.

      3.-     Behin-behingo seguratze-aldian, 1 zatian esandako Izaikiek honako egintza hauek burutuko dituzte:

a)   Arriskua egon daikeenaren zantzu izan daitezkeen gauzazko eta legezko alderdiak egiteratze-egitarauei eratxikitzea, eta bai, hala badagokio, egin diren egiaztapen-bideak ere.

b)   Hala egokituz gero eta behin-behingotasunez, egon daitezen arrisku-zantzuei dagozkien neurriak hartzea.

c)   Hartutako erabakiak egiteratzea, hala egokituz gero bermapide-eskubideak dagozkien Erroldetan erasota uztea barne.

      4.-     Behin-betiko segurtatze-aldian, lehenengo zatian esandako Izaikiak honako egintzapide hauek burutko dituzte:

a)   Zordunari hartu diren behin-behingo neurriak ezagutaraztea.

b)   Arduralaritzabide-araupidetzaren ariora bidezko izan daitezen egiaztapen-bideak egitea.

c)   Zordunari entzutea.

d)   Lege-alorreko erizpena ematea.

e)   Hala badagokio, dauden arrisku-zantzuei dagozkien behin-betiko neurriak hartzea, horiek lehen behin-behingoz hartutakoak eurak nahiz beste batzuk izan daitezkeela.

      5.-     Nolanahi ere, behin-behingorako neurriak, hartu zirenez gero bi hilabete igarotakoan horretazko ezein adierazpenik egin beharrik gabe indargabetuta geldituko dira.

      6.-     Behin-betiko neurriak, hartzerakoan jarri dadin aldiak diraueno eraginkor izango dira, aldi hori eskubideen edukia eta egiterapena segurtatzeko behar dadina baino haundiagoa ezin izan daitekeela.

      7.-     Aurreko zatian agintzen dena, lege-erapidetzan ohartutako beste segurantza-neurri batzuk hartu ahal izatearen kaltetan gabe izango da.

52. Atala - Diruzko eskubideak erabili edo zaintzeagatikako gaudimenak eta segurtabideak

      1.-     Euskadiko Autonomia-Elkartearen zerbitzuango lanariek, eta Elkartearen herri-alorreko eskubideak erabili edo zaindu ditzaten norbanako nahiz lege-nortasundun, herri nahiz norbanako-alorrekoek, araudiz zehaztu dadinetan eta zehaztu dadin zenbatekoz eta moduz bermeak utzi beharko dituzte.

      2.-     Autonomia-Elkarteak, bestalde, bere Izaikien jabetzapeko herri nahiz norbanako-alorreko eskubideak galtzeko edo ohostu ditzateneko arriskuari buruzko aseguro-ituneak egin ahal izango dituzte.

II ATALBURUA

ERANTZUN BEHARRAK

53. Atala - Ondamen eta kalte-ordaina

      Legez kontrako egite edo ez egiteagatik Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiari ondamen edo kalte egin diezaien agintari eta herrilanariek ordain-saria eman beharko dute.

54. Atala - Beste erantzunbehar batzuk

      Aurreko atalak dioen ordain-saria eman beharra, zigorbidezkoa edo epaibidezkoa bezala eskatu daitezkeen beste erantzunbehar batzuen eta bidezko izan daitezen zigorren kaltetan gabe izango da.

55. Atala - Biderapena

      Euskadiko Autonomia-Elkarteak arduralaritza-bidetik 53garren atalak dioen eman beharreko ordain-saria eskatzea bidezko izan dadinetan hori, doakionari aurrez entzun ondoren, horretarako arduralaritza-bideak eginaz egingo da.

VII IDAZPURUA

ARTA

56. Atala - Arta egiteko bideak

      1.-     Euskadiko Autonomia-Elkartearen bere buruaren ekonomia-ihardunarekiko arta honako bide hauetatik egiteratuko da:

a)   Autonomia-Elkartearen ekintzapide guztientzat jarrita egon eta ekonomia-alorrekoentzat eta bestelakoentzat berdinak diren arta-bideak; horiek, erabilgarri izan dadin orotariko araupidetzapean egongo dira.

b)   Autonomia-Elkartearen ekonomia-ihardunarentzat berarizko eta Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiari dagozkion gai guztientzakoak izan eta Idazpuru honetan jartzen diren arta-bideak.

c)   Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiari dagozkion gaietakoren batentzako izan eta horretazko araupidetza berezia jaurpide izango duten berarizko artabideak.

      2.-     Aurreko 1 zatiaren b) txatalean aipatutako arta-bideak honako hauek dira:

a)   Kontaduritza-ikuskaketa.

b)   Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren ikuskaketa.

c)   Ekonomia-arduralaritzabidetatikako jazarpenak.

d)   Artekaritza-ikuskaketa.

57. Atala - Kontaduritza-Ikuskaketa

      1.-     Ekonomia-edukizko eskubide edo betebeharrak darizkien Euskadiko Autonomia-Elkartearen egintza eta eragiketa guztiak, dagokion Elkarteko Izaikiak bere kontaduritzan eraso, eta jarri dadin modutan egiaztatu beharko dira.

      2.-     Autonomia-Elkarteko Izaikiek bere ekonomiazko egintza eta eragiketa guztiei buruzko kontuak eman beharko dituzte, horretarako ere jarriko diren modutan.

      3.-     Kontaduritza-Ikuskaketa horretarakoxe araupidetzan agindu dadin eran egingo da.

58. Atala - Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren Ikuskaketa

      Kontu-Epaitegiari izendatutako agintepideen kaltetan gabe, Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak Euskadiko Autonomia-Elkartearen ekonomiazko iharduna ikuskatuko du, hori sortarazi eta araupetu dezan araupidetzan jarritako modutan.

59. Atala - Ekonomia-arduralaritzazko jazarpenak

      1.-     Honako gai hauei izango da bidezko ekonomia-arduralaritzabidetatik jazartzea, jazarpenak agintzei nahiz eskubideei buruzkoak direla:

a)   Norbere zergen, 35garren ataleko zerga-gehigarrien eta Euskadiko Autonomia-Elkarteko herrilege-alorreko gainontzeko diru-eskurabideen eraentza, ikuskaketa eta bilketa, Lege honen 32garren atalaren d) zatikoa salbu.

b)   Herriogasun eta Dirubide-Sailak Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren zorrak aitortzea edo kitatzea, eta ihardutze-sail hark horren pentzutan egindako ordainketei buruzko arazoak.

c)   Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren edo horren Ihardutze-Erakunde Burujabeen berarizko agintepeko izan daitezen nolanahiko bizi-sari eta gozamen-sarien aitorpena eta ordainketa.

d)   Legez horrela erabakitako nolanahiko beste guztiak.

      2.-     Ekonomia-arduralaritzazko jazarpenak Euskadiko Autonomia-Elkarteko ekonomia-arduralaritzako ihardutze-sailaren edo ihardutze-sailen aurrean egingo dira, eta horiek izango dute bere gain haiei bere bideak eginaraztea.

      3.-     Ekonomia-arduralaritzako bideak bukaarazi ditzaten erabakien aurka Arduralaritza-Auzipidetatikako ihardutze-sailen aurreango jazarpena egin ahal izango da, hori araupetzen duten arauei atxikiz.

      4.-     Atal honetan agindutakoa agindu-bidezko birraztertze-bideen eta birrabiatze-eskearen kaltetan gabe izango da, horiek bere berarizko araupideak dituztela jaurpide.

60. Atala - Artekaritza-arta

      1.-     Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritza Nagusi eta Erakundegoren-mailakoak bere arioz bere buruaren ekonomia-ihardunari bere berarizko araupidetzak jartzen dituen modutan hartzen dion arta hartzezko artekaritza eta bere buruarekiko artekaritza-arta.

      2.-     Honako bide hauetaz baliatzen da artekaritza-arta:

a)   Ekonomia-zergapidetzaren aldetikako artaz.

b)   Ekonomia-dirubidetzaren aldetikako artaz.

c)   Ekonomia-arduralaritzaren aldetikako artaz.

d)   Ekonomia-araupidetzaren aldetikako artaz.

e)   Ekonomia-erakuntzaren aldetikako artaz.

      3.-     Erabilgarri izan daitezen erabakiak betetzen direla bermatzeko egiten den ekonomiazko ihardunaren zaingoan datza ekonomia-zergapidetzaren aldetikako arta.

      4.-     Ekonomia-dirubidetzaren aldetikako arta, ekonomiazko ihardunarekiko zaingo alor bereko teknikabideez baliatuz egitean datza.

      5.-     Herriogasun eta Dirubide-Saileko Sailburuak eta goreneko kargudunek alor honetako ihardutze-sailean edo ihardutze-sailetan ekonomia-arduralaritzazko zuzenketa-eskeak sartzeko duten eskubidetan datza ekonomia-arduralaritzazko arta.

      6.-     Lege-Egitamutarako guztiek eta Legegintza-Dekretoa edo arduralaritza-erabakien egitasmo guztiek herri-dirueskuraketa eta gastuetan, ekonomiazko ihardunean, eta orohar Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiari dagozkion gai guztietan izan dezaketen eragina neurtzeko ikuskatzean datza ekonomia-araupidetzaren aldetikako arta.

      7.-     Euskadiko Autonomia-Elkarteko ihardutze-sailak eta Erakundeak sortzea, kentzea eta birregituratzea, gostea zertan dagoen, norantz jotzen duen eta nola aldatzen den eta horiek egiten dituzten zerbitzuen emankortasuna eta eginkortasuna neurtzeko ikuskaketan datza ekonomia-erakuntzaren aldetikako arta.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra