1/1987 Legea, epailaren 27koa, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Kondaira-Lurraldeetako Batzar Nagusietarako hauteskundeei buruzkoa.
1987-03-29Erakundea: Eusko Legebiltzarra
Argitalpena: EHAA, 1987/4/10, 72. zk.; EAO, 2012/3/22, 70. zk.
§
86. 1/1987 LEGEA, EPAILAREN 27KOA, ARABAKO, BIZKAIKO ETA GIPUZKOAKO KONDAIRA-LURRALDEETAKO
BATZAR NAGUSIETARAKO HAUTESKUNDEEI BURUZKOA
ZIOEN
ADIERAZPENA
Hauteskunde-arauek garrantzi nabarmena dute
demokraziazko erakundeen egituraketan. Gure autonomia osatzen duten
Erakundegoren bereziak, eta orain indarrean dauden hauteskunde-arauek
sortarazten dituzten arazoek gai hori birrantolatzea beharrezko egiten dute
orekazko aurrerapide baketsua egin ahal izateko.
Autonomia-Elkarteari Batzar Nagusietarako
hauteskundeekiko legegintzarako bakarreango agintepidea ematen dion
Autonomia-Estatutoaren10.3 atalaren arauera, Eusko Legebiltzarrari dagokio,
euskal gizartearen demokraziazko bizitza gero eta erakunde demokraziazkoagoak,
zuzenagoak eta orainaldiagokoak antolatuz gara-arazteko bere eginkizun
nagusiari dagokionez hauteskunde-erapidetza araupetzea.
Euskal-gizartea aunizkoia da, eta Lurralde
bakoitzeko eskualde guztiei dagokien ordezkotza eman diezaien hauteskunde-barrutiak
zehaztea herritar guztien balio berdineko, askatasunezko, artezko eta isilpeko
botoak bezala demokraziazko erapidetzaren ezaugarri diren oinarri-irizpide
nagusiei eustearekin batean eta hauei egokituz egin daitezkeela uste da.
Oinarri-irizpide hoietatik abiatuz, Batzar
Nagusietarako hauteskundeak Lege honen bidez eta ondoren zehazten diren
irizpideen arauera araupetzea dagokio.
a) Elkarte
osorako Erakundeek bere nagusigoa finkatu dezatenaren beharra,
Autonomia-Elkarte osoari dagozkion oinarrizko arazoak Batzar Nagusietarako
hauteskunde-erapidetzaren barne-kidekotasuna bermatuz araupetzeko.
b) Politika-auniztasuna
bermatzea, ordezkotza benetakoa izango denaren segurantza eman dezaten
ordezkari-kopuruak hautatuko direneko hauteskunde-barrutiak osatuz.
1.
Atala - Osaketa eta hautaketa modua
Guztien askatasunezko, artezko, isilpeko
eta heineango ordezkotzaren arauerako boto-emanketaz hautatutako 51
Biltzarkideek, Ahaldunek eta Ahaldun Batzarkideek, hurrenez-hurren, osatuko
dituzte Kondaira-Lurralde Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Batzar Nagusiak.
2.
Atala - Hauteskunde-Barrutiak
Kondaira-Lurralde bakoitza ondoren ematen
diren hauteskunde-barruti hauetan banatuko da:
ARABAKO
KONDAIRA-LURRALDEA
1) "Vitoria-Gasteiz
Taldea" Barrutia, Gasteiz udalerriak osatutakoa.
2) "Aiara/Ayala
Taldea" Barrutia Amurrio, Arceniega, Ayala, Llodio, Okondo udalerriek
osatutakoa.
3) "Zuya,
Salvatierra, Añana, Campezo eta Laguardia Taldeak" Barrutia,
Alegria-Dulantzi, Aramaio, Armiñon, Arrazua-Ubarrundia, Asparrena, Baños de
Ebro, Barrundia, Berantevilla, Bernedo, Campezo, Cigoitia, Cripan, Cuartango,
Elburgo, Elciego, Elvillar, Iruña de Oca, Iruraiz-Gauna, Labastida, Lagran,
Laguardia, Lanciego, Lantaron, Lapuebla de Labarca, Legutiano, Leza, Maestu,
Moreda de Alava, Navaridas, Oyon, Peñacerrada, Ribera Alta, Ribera Baja,
Salinas de Añana, Salvatierra, Samaniego, San Millan, Urcabustaiz, Valdegovia,
Valle de Arana, Villabuena de Alava, Yecora, Zalduondo, Zambrana, Zuya
udalerriek osatzen dute.
BIZKAIKO
KONDAIRA-LURRALDEA
1) "Bilbo"
Barrutia, Bilbo udalerriak osatzen du.
2) "Enkarterriak"
Barrutia, Abanto Zierbena, Arcentales, Balmaseda, Barakaldo, Carranza,
Galdames, Gordexola, Güeñes, Lanestosa, Muskiz, Ortuella, Portugalete,
Santurtzi, Sestao, Sopuerta, Trucios, Valle de Trapaga-Trapagaran, Zalla
udalerriek osatzen dute.
3) "Durango-Arratia"
Barrutia, Abadiño, Amorebieta-Echano, Etxebarri-Doneztebeko Elizatea, Aracaldo,
Arantzazu, Areatza, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Atxondo, Basauri, Bedia,
Berriz, Castillo-Elejabeitia, Ceanuri, Dima, Durango, Elorrio, Ermua, Galdakao,
Garay, Igorre, Izurza, Lemoa, Mallabia, Mañaria, Orduña, Orozko, Otxandio,
Ubidea, Ugao-Miraballes, Zaldibar, Zaratamo, Zeberio udalerriek osatzen dute.
4) "Busturia-Uribe"
Barrutia, Amoroto, Arrieta, Aulesti, Bakio, Barrika, Berango, Bermeo,
Berriatua, Busturia, Derio, Ea, Echevarria, Elanchove, Erandio, Ereño,
Errigoiti, Fruniz, Gamiz-Fika, Gatica, Gauteguiz de Arteaga, Gernika-Lumo,
Getxo, Gorliz, Guizaburuaga, Ibarrangelua, Ispaster, Larrabetzu, Lauquiniz,
Leioa, Lekeitio, Lemoniz, Lezama, Loiu, Markina-Xemein, Maruri, Mendata,
Mendexa, Meñaka, Morga, Mundaka, Mungia, Munitibar-Arbatzegi Gerrikaitz,
Muxika, Ondarroa, Plentzia, Sondika, Sopelana, Sukarrieta, Urduliz, Zamudio
udalerriek osatzen dute.
GIPUZKOAKO
KONDAIRA-LURRALDEA
1) "Donostialdea"
Barrutia, Donostia, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil udalerriek
osatzen dute.
2) "Bidasoa-Oyarzun"
Barrutia, Hondarribia, Irun, Lezo, Oyarzun, Pasaia, Renteria udalerriek osatzen
dute.
3) "Oria"
Barrutia, Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa,
Andoain, Anoeta, Arama, Asteasu, Ataun, Beasain, Belaunza, Berastegi, Berrobi,
Elduayen, Ezkio-ltsaso, Gabiria, Gainza, Hernialde, Ibarra, Idiazabal, Iruerrieta,
Irura, Itsasondo, Larraul, Lazkao, Leaburu-Gaztelu, Legazpia, Legorreta,
Lizartza, Mutiloa, Olaberria, Ordizia, Oreja, Ormaiztegi, Segura, Tolosa,
Urretxu, Villabona, Zaldibia, Zegama, Zerain, Zizurkil, Zumarraga udalerriek
osatzen dute.
4) "Deba-Urola"
Barrutia, Aizarnazabal, Antzuola, Aretxabaleta, Aya, Azkoitia, Azpeitia,
Beizama, Bergara, Bidegoyan, Deba, Eibar, Elgeta, Elgoibar, Eskoriatza,
Getaria, Leintz-Gatzaga, Mendaro, Arrasate, Mutriku, Oñati, Orio, Placencia de
las Armas, Regil, Zarautz, Zestoa, Zumaia udalerriek osatzen dute.
3.
Atala - Hauteskunde-Barrutikako banaketa
1.- Kondaira-Lurralde
bakoitzeko 51 Biltzarkide, Ahaldun eta Ahaldun-Batzarkideak hauteskunde-barruti
bakoitzeko biztanlegoaren heinean banatuko dira.
2.- Hauteskunde-barruti
bakoitzari bete-betean dagozkion Biltzarkideak, Ahaldunak eta
Ahaldun-Batzarkideak izendatu ondoren, gainontzekoak banaketa egiterakoan
gelditutako ondarrik haundienaren arauera banatuko dira.
4.
Atala - Hautatzaileak eta Hautagaiak
1.- Gara-adinekoak
izan, Kondaira-Lurraldeko dagokien hauteskunde-barrutiko ezein Udaletako
hauteskunde-erroldan sartuta egon eta bere herri eta politika-eskubideak
indarrean izan ditzatenak izango dira hautatzaile.
2.- Dagokien
Kondaira-Lurraldean hautatzaile izan eta 5karren atalaren gai diren hautaezin
eta elkartuezin-zioek har ez ditzatenak izan daitezke hautagai, bere
Kondaira-Lurraldeko ezein hauteskunde-barrutitan aurkeztu daitezkeela.
5.
Atala - Hautaezin izateko eta Elkartuezin zioak
1.- Honako
hauek ezingo dute hautagai izan.
a) Hauteskunde-Jaurpide
Orokorren 5/1985 Oinarrizko Legearen 6garren atalean esandako hautaezin-zioen
menpe egon daitezenek.
b) Dagozkien
Foru-Diputazioak, Diputadu Nagusiak eta Foru-Diputaduek izendatutako aukerango
izendapenezko herri-kargudunak, Foru-Diputatuak eurak salbu.
Halaber,
dagokien Foru-Diputazioaren menpeko Herri-Baltzu eta Ihardutze-Erakunde
Burujabeetako artezte-kargudunak eta Arduratze-Batzordeetako kideak ere hautaezinak
izango dira.
c) Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeen azaroaren 25eko 28/1986
Legeko 5karren atalaren a) eta b) zatien gai diren herri-kargudunek.
d) Kondaira-Lurraldean
ari daitezen Probintzia-Aurrezki Kutxetako Egintzapide-Lehendakari eta
Artezkari Nagusiak.
2.- Hautatuezin-zioak,
berez, elkartuezin-zio izango dira.
6.
Atala - Hautagai-zerrenden aurkezpena
Hautagai-zerrendak Politika-alderdi, Baterakunde,
Hautatzaile-Batasun eta Elkarteek aurkeztuko dituzte, Hauteskunde-Jaurpide
Orokorren ekainaren 19ko 5/1985 Oinarrizko Legearen 2garren Saileko IV
Atalburuan ohartemandakoaren arauera. Hautatzaile-Elkarteek hautagai-zerrendak
aurkeztu ahal ditzateneko izenpeen zenbatekoan, Lege horretxen 187garren
atalaren 3garren zatiak dioenaren arauera finkatuko da. Horretarako, atal honek
dakarren taulako mailak barruti bakoitzeko udaletako legezko biztanleen
guztizko zenbatekoari buruzkoak direla joko da.
7.
Atala - Manu-aldia eta Hauteskundeetarako deia
1.- Batzar
Nagusietarako hauteskundeetarako deia Ahaldun Nagusiak egingo du,
udal-hauteskundeetarako deiaren egun eta epeekin eurekin.
2.- Batzar
Nagusietarako hauteskundeetarako deia egitezko dekretoak Batzar Nagusien
manualdia bukatzea dakar.
3.- Deia
egitezko dekretoan, hauteskunde-barruti bakoitzari 3garren atalak agintzen
duenaren arauera dagozkion Biltzarkide, Ahaldun eta Ahaldun-Batzarkideak
zehaztuko dira.
8.
Atala - Boto-emanketa eta kontaketa
1.- Batzar
Nagusietako kidetarako hauteskundeak Zinegotzitarakoekin batera egindo dira,
atabaka bereziak erabiliz.
2.- Boto-emanketa
bukatu ondoren, lehenengo Zinegotzitarako botoen kontaketa egingo da eta gero,
hori bukatutakoan, Batzar Nagusietako kidetarakoena.
9.
Atala - Tokiak izendatzea
Hauteskunde-barruti bakoitzean
Hautagai-zerrenda bakoitzari dagozkion tokiak izendatzea Hauteskunde-Jaurpide
Orokorren ekainaren 19ko 5/1985 Oinarrizko Legearen 163garren atalak dioenez
egingo da.
10.
Atala - Hauteskunde-Batzordeak
Kondaira-Lurralde bakoitzeko
Hauteskunde-Batzordeak, deia egin dedinetik hasi eta hurrengo zazpi egunen
barruan, Eskualde-mailako Hauteskunde-Batzordeei bere hauteskunde-barrutiak
izendatzea egingo du, bere egitekoak bete ditzaten.
11.
Atala - Hauteskunde-gastutarako herri-dirubideketa
Hauteskunde-ekintzek ekarri ditzaten
gastuetarako Kondaira-Lurralde bakoitzeko Diruegitamuen pentzutango
dirulaguntzak emango dira, honako arau hauei atxikiz:
a) Hautatutako
Biltzarkide, Ahaldun edo Batzarkide-Ahaldun bakoitzeko, Legebiltzarrerako
egindako hauteskundeetan legebiltzarkide-toki bakoitzagatik emandako
dirulaguntzaren ehuneko berrogeikoa adinako jakineko diru-zenbatekoa.
b) Hautagai-zerrenda
bakoitzak ateratako boto bakoitzeko, udal-hauteskundeetarako jarritako diru
zenbatekoa bera, hautagai-zerrendako bat gutxienez Kondaira-Lurraldean
Biltzarkide, Ahaldun edo Biltzarkide-Ahaldunetarako hautatuta atera dedinaren
baldintzapean.
Aldibaterako
Erabakia
Lege hau indarrean jarri ondoren egin daitezen
lehenengo hauteskundeetan, hauteskunde-barruti bakoitzetik hautatu beharreko
Biltzarkide, Ahaldun eta Batzarkide-Ahaldunen kopuruak honako hauek izango
dira:
1.- ARABAKO KONDAIRA-LURRALDEAN:
a) "Vitoria-Gasteiz
Taldea" Barrutitik hogeita hemezortzi Biltzarkide (38)
b) "Aiara/Ayala
Taldea" Barrutitik zazpi Biltzarkide (7)
c) "Zuya,
Salvatierra, Añana, Campezo eta Laguardia Taldeak" Barrutitik sei
Biltzarkide (6)
2.- BIZKAIKO KONDAIRA-LURRALDEAN:
a) "Bilbo" Barrutitik hamazazpi Ahaldun
(17)
b) "Enkarterriak" Barrutitik hamalau
Ahaldun (14)
c) "Durango-Arratia"
Barrutitik bederatzi Ahaldun (9)
d) "Busturia-Uribe"
Barrutitik hamaika Ahaldun (11)
3.- GIPUZKOAKO
KONDAIRA-LURRALDEAN:
a) "Donostialdea"
Barrutitik hamasei Ahaldun-Batzarkide (16)
b) "Bidasoa-Oiartzun"
Barrutitik hamaika Ahaldun-Batzarkide (11)
c) "Oria"
Barrutitik hamar Ahaldun-Batzarkide (10)
d) "Deba-Urola"
Barrutitik hamalau Ahaldun-Batzarkide (14)
Baliogabetze-Erabakia
Lehenengoa
Lege hau indarrean jarri dedinean,
"Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta Kondaira-Lurraldeetako Foruzko
Ihardutze-Sailen arteko harremanen" azaroaren 25eko 27/1985 Legearen
7garren atalaren a) zatiko lehenengo txatala baliogabetuta gelditzen da
"Hauteskunde-arauei" dagozkienetarako.
Bigarrena
Halaber, Arabako, Bizkaioko eta Gipuzkoako
Kondaira-Lurraldeetako Batzar Nagusietarako Hauteskundeen epailaren 7ko 2/1983,
3/1983 eta 4/1983 Legeak ere baliogabetuta gelditzen dira, eta bai Lege honen
aurkakoak izan daitezen beste guztiak ere.
Azken
Erabakia
Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren
A1dizkarian argitaratu dedin egunean bertan jarriko da indarrean.