1/1986 Legegintza Dekretua, maiatzaren 13koa, Euskal Herriko Autonomia-Administrazioan bere zerbitzuak egin zituen langilegoaren lanbide eta gozamen eskubideei buruzko Eraberritutako Idazkera onartzezkoa.
1986-05-13Erakundea: Eusko Legebiltzarra
Argitalpena: EHAA, 1986/5/24, 101. zk.
§
II. 1/1986 LEGEGINTZA-DEKRETUA, MAIATZAREN 13KOA, EUSKAL HERRIKO
AUTONOMIA-ADMINISTRAZIOAN BERE ZERBITZUAK EGIN ZITUEN LANGILEGOAREN LANBIDE ETA
GOZAMEN-ESKUBIDEEI BURUZKO ERABERRITUTAKO IDAZKERA ONARTZEZKOA
Jaurlaritzak,
Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen zerbitzutan ari izandako langilegoaren
lanbide eta gozamen-eskubideei buruzko eraberritutako idazkera onartzen duen
Maiatzaren 13ko 1/1986 Legegintza-Dekretua onartu duela jakinarazten zaie
Euskadiko herritar guztiei. Beraz, Legegintza-Dekretu honi men egiteko eta men
eginarazteko agintzen die Euskadiko herritar, norbanako eta agintari guztiei.
Gasteizen,
1986.eko Maiatzak 13.
Lehendakaria,
Jose Antonio Ardanza Garro
Euskal
Herriko Autonomia-Admnistrazioan bere zerbitzuak egin zituen langilegoaren
lanbide eta gozamen-eskubideei buruzko Ekainaren 22ko 11/1983 Legea osatzen
duen Urriaren 23ko 8/1985 Legeko Erabaki Gehigarriak Jaurlaritzari ematen dio
Lege horiek idazkera bakar batetan eraberritzeko baimena eta bai arautzeko,
argibideak emateko eta erakidekatzeko agintepidea ere. Hori betez, ondoren
ematen den Eraberritutako Idazkera hau egin dugu.
Ekainaren
22ko 11/1983 eta Urriaren 23ko 8/1985 Legeen aurka Espainiako Jaurlaritzako
Lehendakariak sartutako konstituziotasunik ezezko goradeiak
Konstituzio-Auzitegiaren Ebazpenaren zain egon daudenarren, ez bait dira Lege
horiek erabilpen eta eragite-indarrari dagokienetan geldiaraziak izan, ez dugu inolako
eragozpenik Lege horiek eraberritutako idazkera bakar batetan jartzea, ebazpen
haiek eman ondoren agian egon daitezen egokitasunak egin beharko direnaren
kaltetan gabe.
Hori
dela eta, Lehendakaritza eta Zuzentza-Sailburuaren saloz, eta Jaurlaritzak mila
bederatzirehun eta larogeita seigarreneko Maiatzaren 13ko bilkuran aztertu eta
onartu ondoren, honako hau
ERABAKITZEN DUT:
Lehenengo
Atala
Urriaren
23ko 8/1985 Legean agintzen denarekin bat etorriz, Euskal Herriko
Autonomia-Administrazioan zerbitzuak egin zituen langilegoaren lanbide eta
gozamen-eskubideen Eraberritutako Idazkera onartzen da Lege-mailako, eta
jarraian ematen da horren idazkera.
2.
Atala
Eraberritutako
Idazkera honek, E.H.A.A.-an hori argitara dadineko egunaren biharamo-netik
hasita, Euskal Herriko Autonomia-Administrazioan bere zerbitzuak egin zituen
langile-goaren lanbide eta gozamen-eskubideei buruzko eta indareango Ekainaren
22ko 11/1983 eta Urriaren 23ko 8/1985 Legeak ordezkatuko ditu, Lege horiek
eraberritu direlako.
Gasteizen,
mila bederatzirehun eta larogeita seigarreneko Maiatzak hamahiru.
Lehendakaria,
Jose Antonio Ardanza Garro.
Lehendakaritza
eta Zuzentza-Sailburua, Juan Ramon Guevara Saleta.
EUSKAL
HERRIKO AUTONOMIA-ADMINISTRAZIOAN BERE ZERBITZUAK EGIN ZITUEN LANGILEGOAREN
LANBIDE ETA GOZAMEN-ESKUBIDEEN ERABERRITUTAKO IDAZKERA
EUSKAL
HERRIKO AUTONOMIA-ADMINISTRAZIOAN BERE ZERBITZUAK EGIN ZITUEN LANGILEGOAREN
LANBIDE ETA GOZAMEN-ESKUBIDEEI BURUZKO EKAINAREN 22KO 11/1983 LEGEAREN ZIOEN
ADIERAZPENA
Euzkadiko
Jaurlaritza, 1936garrenean gudaldi latzean sortu zenean eta ondorengo
ihardunean gertatu ziren aldarte bereziek, horren Administrazioa finkatzea eta
horren zerbitzuango lanarien egoera, Katalunyako Generalitateko Arduralaritza
barne, beste batzutan zeukatenarekin legez berdintzea ezinezko egin zuten.
Horren
ondorioz, 1936garreneko Gerrateak Gudu, Toki eta Generalitateko Administra-zioetako
zigorpetutako herri-lanariei ekarritako zuzengabekeria eta kalteen
ordainetarako Erresumak emandako erabakiak (Uztailaren 30eko 10/1976, Erregeren
Dekretu-Legea, Urriaren Lehenengoko 2.393/1976 Dekretua eta Maiatzaren 2ko
1.081/1978 Dekretoa) ez dira, herri lanari ez zirenez gero, Euskadiko
Jaurlaritzari zerbitzu egin zioten lanariekin erabilgarri.
Hala
ere, egoera haren errudun ez, baina zerbait izatekotan jasaile izan den Eusko
Jaurlaritzak zatika ere bere ahalmenak jartzen dizkion mugen barruan ez bada
ere, horretarako egiten ari zaizkion eskeei erantzun behar larrian ikusten du
bere burua.
Jaurlaritza
hau, halaber, horien sorburu Anaiarteko Gerratea izan eta bene-benetan
konponbideratu nahi lituzkeen beste egoera batzuk ere aterapide baten zain
egon, baina batzutan Erresumak iadanik bere gain hartu dituelako eta beste
batzutan bere diru-eskuarteentzat zama haundiegia liratekeelako, heldu ezinezko
gertatzen zaizkion beste egoera batzuk ba daudenaz ere jabetuta dago.
Horiek
horrela, lehen esandako manu horien xedeei jarraiki eta Euskadiko Jaurlaritzari
zerbitzu egitezko harre manez atxikita egondakoei bere zerbitzu-aldiaren
aitorpena egin ahal izateko ematen da Lege hau, Eusko Jaurlaritzaren Ekainaren
30eko 7/1981 Legeak dituen erizpideei egokitzen zaiela, Lege horretan
Jaurlaritzan bere iharduna egin zuten Lehendakariari eta Sailburuei
gozamen-eskubideak aitortzen bait zaizkie, eta bestalde, Euskadiko
Jaurlaritzako ezein mailatako izandakoei ere ba dagozkiela uste bait du. Horri
zera dario: Askorentzat orain arte itxaropen huts izandakoak Lege honen arauera
bidezko gerta dadinetan eskubide bilakarazteko behar den Legezko eremua zehaztu
beharra, Euskadiko Jaurlaritzari zerbitzu egitezko harremanez atxikita
egondakoei legezko eta benetako babespidea horrela emanez.
Lege
honen ondorioak ez dira diru-eskuraketetarako eskubideak aitortze hutsera
mugatzen; aitzitik, Euskadiko Jaurlaritzaren zerbitzu egitezko harremanez
atxikita egon zirela behar bezala egiaztatu eta iharduneango zerbitzua bukatutakotzat
jotzeko egoeran ez daudenak iharduneango zerbitzuari birrekin dakizkioneko
bideak ere jartzen ditu.
Horiegatik
guztiegatik, Lege honek, bertan aipatzen diren egoeratakoren baten daudenei
bere eskubideak aitortzea eta onurabideak eskuratzea du helburu, gertatu
daitezkeen egoera bereziak zermugatzeko eta Eusko Jaurlaritzak eta
Legebiltzarrak emandako arauen ariora horiek oraingo lege-jaurpideei egokitzeko
orotariko artezpideak finkatuz eta, gainera, arau honen zio den
zuzentasun-arauzko irizpidea egiteratzeko baldintzak eta bideak jarriz.
EUSKAL
HERRIKO AUTONOMIA-ADMINISTRAZIOAN BERE ZERBITZUAK EGIN ZITUEN LANGILEGOAREN
LANBIDE ETA GOZAMEN ESKUBIDEEI BURUZKO EKAINAREN 22KO 11/1983 LEGEA
OSABIDERATZEN DUEN URRIAREN 23KO 8/1985
LEGEAREN ZIOEN ADIERAZPENA
Euskal
Herriko Autonomia Elkartean zerbitzuak egin zituzten langileen lanbide eta
gozamen-eskubideei buruzko Ekainaren 22ko 11/1983 Legea erabiltzean
ikusitakoak, Lege horren lau alderdiri buruzko osatze-zatiak eranstea eskatzen du,
Legegintza-Dekreto honen zioa horien eginkortasuna dela.
Ekainaren
22ko 11/1983 Legearen 2. atalak aipatzen dituen dirulaguntzak hartzaile berri
gehiagorentzat zabaltzeari buruzkoa da lehen aldea. Izan ere, lanuztearen zioz,
eta aldi baterako bakarrik, Lege horretako 1. atalak aipatzen duen epearen
barruan Euskal Herriko Autono-miazko Administrazioan goikarguak izan
zituztenentzako dirulaguntzetarako beren-berenezko eskubidea sortarazten du
atal horrek; dirulaguntza horiek holako edo halako pertsonak kontutan hartuz
gauzatu zirenez, ondare erako eskubide hau Legea indarrean jarri zen egunean
bizirik zirauten goikarguek eskuratu zuten bakar-bakarrik, egun hori eskabideen
eratze-aldia bait zen eta, ondorioz, eskubide hori norbereganatzekoa. Honek
hainbat itxaropenen galera erakarri du, agian hartzaile izan zitezkeen
goikarguen heriotza gertatu baitzen aipatutako 11/1983 Legea indarrean jarri
baino lehen. Hori izan da Lege honek, bere I Idazpuruan ohartematen denaren
arauera, esandako dirulaguntza, dagokion goikargudunaren ezkontideari eta, hala
badagokio, haren halako edo holako ahaideei laguntzetarako eskubidea ematearen
zio. 11/1983 Lege horren helburuak ordain eta laguntza mailakoak direnez, Lege
hau indarrean jar dadinean, Lege honetako 1. atalak aipatzen duen eskubidearen
agiango hartzaile berria bizirik izatea derigorrezko da, egun hori izango
bait-da laguntzen kalkuloak egiterakoan zenbatekoak zehazteko kontutan hartu
behar dena. Bestalde, hartzaileen eskubide horien sorburu diren Lege horren eta
Lege honen artean dagoen denborazko-aldea da hain zuzen, hartzaile berriek,
11/1983 Legeko 2 atalak aipatzen dituen hartzaileenak baino diru kopuru
haundiagoak jasotzearen arrazoia, 11/1983 Legearen arauerako hartzaileen eta
berrien artean inolako bereizkeriarik ez dela egiten, haiek egun hartatik
hasita dirulaguntza jaso ahal izan zutelako, Lege honetako I Idazpuruak
ezartzen duenaren araberako hartzaile izango direnek ez bezala.
Bigarren
aldea Lege honetako II Idazpuruak hartzen duenari dagokio, hau da, mediku eta
botiketarako laguntzei hain zuzen. 11/1983 Legeak hainbat eskubide ezartzen
zituen, horien artean mediku eta botiketarako eskubidea sartzen ez zela.
11/1983 Legearen xedeak ordain eta laguntza-mailakoak direnez, bai 11/1983
Legeko hartzaileei eta bai Lege honetako I Idazpuruan aipatzen direnei ere,
mediku eta botiketarako laguntzetarako eskubidea ematen zaie, Euskal Herriko
Autonomia-Elkartearen pentzutan egingo dela. Gizarte-Segurantzarik eta
emendiotarako beste herri-erakunderen batetik zerbitzu horietarako eskubiderik
izan ez dezatenean, eskubide horren edukina Gizarte-Segurantzaren Jaurpide
Orokorrak une bakoitzean eskaini dezan mediku eta botiketarako laguntzarena
hainbatekoa izango dela, Lege honek dioenaren eta hau garatu dezaten gainontzeko
erabakiek ezarri dezatenaren arabera. Bestalde, ekainaren 22ko 11/1983 Legeak
eta Lege honetako I Idazpuruak aipatzen duten edozein eskubideren hartzaile
izan, Gizarte-Segurantzaren edo e mendiotarako beste herri-erakunderen baten
mediku eta botiketarako zerbitzutarako eskubidea eduki, baina, orohar, bere
edukina lehen aipatutakoarena baino murritzagoa izan dadinean, hartzaile horiek
aldea osatzeko falta zaien laguntza jasotzeko eskubidea izango dute. Eskubide
honek bere iturburua ekainaren 22ko 11/1983 Legeak eta Lege honetako I
ldazpuruak aipatzen dituzten eskubideetan duenez, bere onarpena ezin daiteke
izan erabaki baten gai horiek onartzen ez diren bitartean.
Hirugarren
aldea bizi-sarien zenbatekoari dagokio, horietan zuzenbidezko arrazoiek
eragindako aldaketa bat sartzen dela. Ekainaren 22ko 11/1983 Legeak aipatzen
dituen zaharsari, alar guntza edo umezurtz bizi-saritakoren batetatika ko dirua
besterik jaso ez dezanean hartzailea hangoa deneko familia-banakoak, 12. atalak
ze hazten duena izango da zahar-sariaren zenbate koa, gutxieneko soldata
kontutan hartuz finkatuko dela eta hura, Lege horrek ezartzen duen sistema
orokorraren arabera, dagokiona baino go-ragokoa izan dadinean. Zenbateko hau
jasotzeko eskubi dea, beste eskubideetatik ezberdintzat jotzen da, Lege
honetako III Idazpuruak arautzen duela eta Lege hau indarrean jar dadinean
eragina izango duelarik. Eskubide hau galtzeak ez du Ekainaren 22ko 11/1983
Legeak zenbatekoei buruz ezartzen duen erapide orokorraren araberako bizisaria
jaso tzearen gain eraginik izango, berak ezartzen due naren arabera jokatzen
jarraituko dela.
11/1983
Legeak ezartzen dituen onurak onar tzeko eskea egiteko epeari dagokio laugarren
al dea, hau Legeko IV Idazpuruak hartzen duela. Izan ere, Lege horretako
Gehigarrizko Erabakietatik Lehenengoak, Legea indarrean jarri edo onurak
jasotzeko zio izan zen ekintza gertatu ondorengo egunetik hasi eta urtebeteko
epea ematen zuen bertako 7. atalak aipatzen duen eskabidea aurkez teko.
Ondorioz, 11/1983 Legeak ematen dituen eskubideez jabetzea, Legeko Gehigarrizko
Erabakietatik Lehenengoak esaten duen urtebeteko epearen barruan eskubide
horien onarpen-eskea zegokienek egin zezatenaren baldintzapean geldi tzen zen.
11/1983 Legea indarrean jarri ondorengo urtebeteko epe hori amaitu denez,
bidezko da beste epealdi berri berdin bati hasera ematea, Legeak erabakitako
eta gaur indargabetuta dagoen epearen barruan edozein zio dela medio, Legeak e
mandako eskubideen onarpen-eskea egin ez zutenei bideak errazteko.
11/1983
Legea eta hau elkar osatzezkoak direnez, komenigarritzat jo da beroien
bateraketa egiteko Jaurlaritzari esku ematea, horretarako Gehigarrizko Erabakia
sartuz.
Konstituzio-Auzitegiak
Gobernuko Lehendakariak Ekainaren 22ko 11/1983 Legearen aurka sartutako
konstituzionaltasunik ezaren goradeiari buruzko Epairik eman ez badu ere, eta
ez erabiltzeari eta ez indarrean egoteari dagozkienetan ere,
baliogabetze-aldarrikapenik egin ez denez gero, Lege hura berriarekin osatzeko
inolako eragozpenik ez da gertatzen, Epaia eman dadinean, hala behar izanez
gero, egokiketaren batzuk agian egin beharko direla.
I IDAZPURUA
EREMU ERABILGARRIA ETA AGIANGO ESKUBIDEDUNAK
Lehenengo
Atala
Legegintza-Dekretu
hau erabiltzeko eremua, 1936garreneko Urriaren 7tik 1978.eko Urtarrilaren
6rarteko aldian Euskal Herriko Autonomia-Elkarterako Idazpuru honetan zehazten
diren baldintzetan, gorenkargudun, herrilanari eta administraziozko edo
lan-akurapenezko lanari gisa zerbitzuak egin zituztenentzat da bakar bakarrik.
GORENKARGUDUNAK
2.
Atala
Aurreko
Atalean esandako aldian Euskal Herriko Autonomia-Administrazioko gorenkar-gudun
izan eta Ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 37. eta 39. Atalen erabiltze-eremuan
sartzen ez direnak, Legegintza-Dekretu honetan aitor dakizkien eskubideen hartzaile
izango dira.
3.
Atala
Aurreko
atalak aipatzen dituen eskubidedunak mila bederatzirehun eta larogeita
hirugarreneko Uztailaren bosta baino lehen bizi ez izatea gertatuz gero,
ezkontidea izango da eskubideduna, eta horren ezean, bizirik egon daitezen eta
gorputz edo adimen-mailan gaitasunik izan ez dezaten gara-adinera gabeko
seme-alabak, beti ere mila bederatzirehun eta larogeita bosgarreneko Azaroaren
25etik aurrera bizirik egon daitezenaren baldintzapean.
4.
Atala
Jaurlaritza-Legearen
29garren atalean agindutakoaren kidetasunez, Artezkaritza edo, beste izenen bat
bazuten ere, izendapenaren arauera maila horretakoak zirenetan ihardundakoak
joko dira, Legegintza-Dekretu honen ondorioetarako, goren-karguduntzat.
II ATALBURUA
HERRILANARIAK. ADMINISTRAZIO-AKURAPENEZKOAK EDO
LAN-ITUNEPEKOAK
5.
Atala
1.- Idazpuru honen,lehenengo Atalburuan esandakoetan sartu daitezkeenak izan ez eta 1936.eko Urriaren 7tik Eusko Kontseilu Nagusia jarri zeneko 1978.eko Urtarrilaren 6rarteko aldian Euskal Administrazioaren nahiz Euskadiko Jaurlaritzak aginduta eta bidalita beste Administrazio edo Ihardutze-Erakundetan herrilanari, administraziozko nahiz lan-akurape-nezko lanari gisa urtebetean gutxienez zerbitzu egin izana egiaztatu dezatenek izango dute Legegintza-Dekretu honetan ohartematen diren onurabidetarako eskubidea.
2.- Berarizkotasunez, Administrazioko, herri
nahiz lan-alorreko zerbitzu egiteari guduak edo iareitasungabetzeak sortutako
ezinagatik utzi behar izan zitzaiolakoa egiaztagarri izan dadinean, emandako
zerbitzuen aldia 8 hilabetetara jetxiko da.
3.- Esandako zerbitzu-zerrenda horren eta
Euskal Herriko oraingo Autonomia-Administrazioko egituran dauden administrazio
edo lanbideegoeren erkaketa 20. atalean ohartematen den Batzordeak egin beharko
du.
6.
Atala
Guduaren
ondoriozko alargun edo helbarritu izateagatikako onurabide eta/edo eskubideak
Lege honen erabiltze-eremutik kanpo gelditzen dira, horiek erresuman indarrean
dauden manuak izango bait dituzte aurrerantzean ere jaurpide.
II IDAZPURUA
HERRILANARI, ADMINISTRAZIOAKURAPENEZKO EDO
LAN-ITUNEPEKOENTZAKO DIRULAGUNTZAK
I ATALBURUA
GOZAMENDUNAK
7.
Atala
Idazpuru
honetako dirulaguntzen gozamendu nak, Legegintza-Dekretu honen Lehenengo Idazpuruaren
Bigarren Atalburuan ohartemandakoak izango dira.
II ATALBURUA
DIRULAGUNTZEN ZENBATEKOA
8.
Atala
1.- Dirulaguntzak eta bizisariak ordaintzea
edo bidezko izan daitezen Gozamen-sariak gehitzea, oso-osorik
Autonomia-Elkartearen Guztizko Aurrekontuen pentzutan egingo da.
2.- Ezkontza-egoera bereziek ez dute alargun
eta umezurtz izateagatikako bizisarien guztizko zenbatekoa aldaraziko, eta
horiek ematea Legegintza-Dekretu honetan agindutakoari atxikiz egingo da.
3.- Adierazitakoari darionez bizisariaren
partzuer izateko eskubidea dutenak norbanako batzuk baldin badira, horien
arteko banakuntza egiteko ezkontza-egoerak araupetu ditzaten orotariko
legepideen ariora egingo da.
I ALORRA
HERRILANARIAK, ADMINISTRAZIO-AKURAPENEZKOAK EDO
LANITUNEPEKOAK, FAMILIA BAKUNAK LEGEGINTZA-DEKRETU HONETAKO ZAHAR, ALARGUN EDO
UMEZURTZ IZATEAGATIKAKO BIZI-SARIREN BAT ESKURATZEAZ GAINERA BESTELAKOREN BAT
ESKURATZEN DUTELA
9.
Atala
1.- Administrazio edo lan-akurapenezko lanarien zahar-saritua izanagatikako bizisarien zenbatekoa, Gizarte-Segurantzaren orotariko legebideez baliatuz atera dedina izango da, eta herri-lanariena, berriz, Gozamen-Saridunekiko legeei dariena. Bizisarien hainbatekoa emandako zerbitzuen benetako aldiari atxikiz zehaztuko da. Nolanahi ere, esandako legebideek agindutako itxaron-aldiak betetzera iritsi ez daitezenei, indarrean dagoen bizisaririk txikiena aitortuko zaie.
2.- Hala ere, zahar-saridunen batek
Gizarte-Segurantzaren edo Gizarte-Emendiotarako beste Herri-Erakunde batzuen pentzutango
bizi-saritarako eskubidea ere izan dezanean, ezingo du, Autonomia-Elkarteko
Guztizko Aurrekontuen pentzutan Lege honetan aitortzen zaion bizisariaren eta
Gizarte-segurantzatik edo Gizarte-Emendiotarako beste Erakunde batzuetatik
datozkionen arteko aldea baino eskuratu, azkenengo horiek, orohar, lehenengo
hark baino gutxiago jo dezatenean.
3.- Atal honetan aipatzen diren bizisariak
jasotzea ezingo da ezein saritutako ihardunean aritzearekin batera egin.
10.
Atala
1.- Legegintza-Dekretu honen 5. atalean
zehaztutako baldintzak bete ditzatenek, aipatutako atalean erkaketa-modutango
alargun eta umezurtz-sariak sortaraziko dituzte.
2.- Erresumaren edo Gizarte-Emendiotarako
Herri-Erakundeen pentzutango alargun edo umezurtz-saritarako eskubidea izan
dezatenek ezingo dute bizisari horren eta Legegintza Dekretu honi darionaren
arteango aukerarik egin, hori ez bait da bidezkoa izango Erresumaren eta
Gizarte-Emendiotarako Herri-Erakundeen pentzutan jaso beharreko bizisaria edo
bizisariak oraingo Legegintza-Dekretu honen arauera legokiekeena baino
txikiagoak badira salbu; orduan, Autonomia-Elkartearen pentzutan bien arteko
aldea jasotzeko eskubidea baizik ez lukete izango.
3.- Nolanahi ere, eta aurreko zatian
esandakoaren kaltetan gabe, umezurtz izateagat ikako bizi-saritarako eskubidea
zainpeko gara-adinik gabekoek eta gorputzez nahiz adimenez ezinduek baino ez
dute izango.
4.- Atal honen gai diren bizisariak jasotzea,
Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen eta Euskal Herri-Baltzuen Guztizko Aurrekontuen
pentzutango ezein saritutako ihardunekin batera-ezinezkoa izango da.
5.- Alargun edo umezurtz izateagatikako
bizisariak, bidezko eta Administrazio nahiz lan-akurapenezkoegatik datozenak
izan daitezenean Gizarte-segurantzaren orotariko lege-bideak erabiliz atera
daitezenak izango dira zenbatekoz, eta herrilanariegatikakoak berriz,
Gozamen-saridunekiko legepideei darizkienak.
II ALORRA
HERRILANARIAK, ADMINISTRAZIO-AKURAPENEZKOAK EDO LAN-ITUNEPEKOAK, FAMILIA BAKUNAK LEGEGINTZADEKRETU HONETAKO ZAHAR, ALARGUN EDO UMEZURTZ IZATEAGATIKAKO BIZISARIREN BAT BAINO ESKURATZEN EZ DUTELA
11.
Atala
Mila
bederatzirehun eta larogeita bostgarrene ko azaroaren hogeitabostetik aurrera
eta hartzai lea kide deneko familia-banakoak Atalburu honen Lehenengo Alorrak aipatzen
duen zahar, alargun edo umezurtz-bizisarietatik bat besterik jasoko ez balu,
diru-kopurua 14. atalak esaten duena izango da, hau, Lehenengo Alor horrek
ezartzen duen araupidetza orokorraren arabera, goragokoa izan dadinean.
12.
Atala
Familia-banakoaren
eraketa-modua arauz zehaztuko da, honako erizpide hauek oinarri izango direla:
a) Honako hauek osatzen dute familia-banako bat:
- Senar-emazteek
eta gara adineko ez diren seme-alabek, hauek daudenean, gurasoen baimenez
hauengandik landa bizi direnak izan ezik.
- Ezkontzaren
baliogabetasuna, hausketa edo legezko banaketa gerta dadinean, ezkontideek eta,
aurreko lerroaldian aipatzen diren baldintzetakoren bat betez, honen ardurapean
dauden seme-alabek.
- Aita edo ama
ezkongeek eta a) idazati honetako lehenengo lerroaldiak ezartzen dituen
baldintzak bete ditzaten eta horietako baten ardurapean dauden seme-alabek.
- Guztiek
egoitza Espainiako lurraldean dutela, kuradore bakar baten ardurapean bizi
diren zaintzapeko anai-arrebek, beren egoera eta baldintzak direla eta beste
familia-banako bat osatu ez dezatenean.
b) Kide bat ezin daiteke izan, aldi berean, bi familia-banako kide.
13.
Atala
11.
atalak aipatzen dituen dirusarrerak honako hauek izango dira:
a) Bakoitzaren lanetikako irabaziak.
b) Edozein eratako ekonomia-ustiapidetatikako irabaziak eta ogibide
edo arte-lanetikakoak.
c) Aurreko letran aipatzen diren ihardunek hartzen ez dituzten
edozein eratako ondasunetikako irabaziak.
d) Edozein eratako aldizkako edo ohizko irabaziak.
14.
Atala
1.- 11. atalak dioena gerta dadinean eta mila
bederatzirehun eta larogeita bostgarreneko azaroaren hogeitabostetik
aurrerakoei begira bertan aipatzen diren bizisarien zenbatekoak honako hauek
izango dira:
a) Zahar-saria: Hileko hogeita hamazazpi mila ehun eta hirurogeita
hamar (37.170) peseta.
b) Alargun-bizisaria: Hogeita zortzi mila berrehun eta hirurogeita
hamahiru (28.273) peseta.
c) Umezurtz-bizisaria: Hogeita hamabost mila eta hirurogeita hamalau
(35.074) peseta.
2.- Gutxieneko lanbidearteko soldatak gora
egin dezan bakoitzean, zenbateko hauek ere gehitu egingo dira, soldatak igoera
indarra izan dezanean, hauek ere, beste gabe, izango dutela. Gehiketaren
kopurua, honako matematikazko heintasun-arau hau erabiliz lortuko da:
SMIo............... Po ---- ..... = ..... --- SMIn
...............Pn
Horrela bada:
SMIo
-k, Lege hau indarrean jartze-egunean inda rrean dagoen gutxieneko
lanbidearteko soldataren hileko zenbatekoa esan nahi du.
SMIn
-k, "n" egunetik hasita indarra izango duen gutxieneko lanbidearteko
soldata esan nahi du.
Po
-k, zahar, alargun edo umezurtz-bizisarientzat, dagokiona dagokiola, 1 zatian
ezartzen den zenbatekoa esan nahi du.
Pn
-k, "n" egunetik hasita P-k aipatzan dituen zahar, alargun edo
umezurtz-bizisarientzako indarra izango duen zenbatekoa esan nahi du.
15.
Atala
Autonomia
Elkarteko Administrazioak, erabaki-bidez egingo dizkie Alor honek aipatzen
dituen eskabideak onartuta dituztenei geroago gerta daitezkeen gehiketak, 14.2
atalak dioenaren arauera.
16.
Atala
1.- 11. atalak aipatzen duen egoera amaitu
dadinean, 14. atalak aipatzen duen bizisari-zenbatekoa jasotzeko eskubidea ere
besterik gabe ezabatu egingo da. Eskubidearen indargabetzea ekar lezakeen edozein
ekintzaren berri eman beharko dio doakionak Autonomia Elkarteko
Administrazioari.
2.- Ezabaketak ez luke ekarriko inolako
eragozpenik dagokion onarpena birreskatzeko, 11. atalak ohartemandakoak geroago
berriro bete daitezenean.
3.- Ezabaketak ez du eraginik izango Atalburu
honen Lehenengo Alorrak ezartzen duen zenbatekoetarako sistema orokorraren
arabera bizisaria eskuratzeko eskubidearen gain.
III ATALBURUA
BIDERAPENA ETA DIRUESKUARTEA
17.
Atala
1.- Idazpuru honek aipatzen dituen eskubideez
jabetzea, doakionak, mila bederatzirehun eta larogeita seigarreneko azaroaren
hogeitabosta baino lehen eta agiantza bakoitzarentzat arauz jarri daitezen
baldintzen arauera, Euskal Herriko Administrazioari haren onarpena eska
diezaionaren baldintzapean geldituko da.
2.- Eskubide horietaz jabetzea mila
bederatzirehun eta larogeita bosgarreneko hogeita bosta baino lehen izan gabeko
egoeren pean egon dadinean, onarpena eskatzeko epea, dagokion benetako egoera
gertatu zenetik hasi eta urtebetekoa izango da.
I ALORRA
HERRILANARIAK,
ADMINISTRAZIO-AKURAPENEZKOAK EDO LANITUNEPEKOAK, FAMILIA BAKUNAK
LEGEGINTZA-DEKRETU HONETAKO ZAHAR, ALARGUN EDO UMEZURTZ IZATEAGATIKAKO
BIZISARIREN BAT ESKURATZEAZ GAINERA BESTELAKOREN BAT ESKURATZEN DUTELA
18.
Atala
1.- Idazpuru honen Bigarren Atalburuaren
Lehenengo Alorrean ohartemandako onurabidetarako eskubidea dutela uste
dezatenek, horretarako eskea Eusko Jaurlaritzarako Lehendakaritza eta
Zuzentza-Sailari egin beharko diote, bi aldakitan, honako hauek zehaztuz:
a) Eske-egilearekiko xehapenak, izendeiturak, jaiotza-eguna eta
tokia, oraingo bizilekua, Erresumako Nortasun-agiriaren zenbakia, legezko
egoera eta lege-aberritasuna adieraziz.
b) Eske-egilea ezkondua bada, ezkontidearekiko xehapen horietxek.
c) Etorkizunean bizisaria jasotzeko eskubidea izan dezaketen
ondorengoen zerrenda, xehapen haiek berak e manez.
d) Bere garaian egin zitzaien izendapenaren edo lan-akurapenaren
aldakia, izendapena izanez gero argitaratu zeneko aldizkari ofiziala zehaztuz.
e) Tokia utzi zueneko eguna eta orduan zuen Administrazio-egoera,
zein zerbitzuri atxikita eta norako izendatuta zegoen zehazki adieraziz.
f) Eske-egileak tokia utzi ondoren izandako lanei buruzko
Erakundearen egiaztagiria edo, hala egokituz gero, eskeko Erakundearen
egiaztagiria edo, hala egokituz gero, eske-egilearen aitorpen-adierazpena.
Haien ondorioz, bizisaritarako eskubi-dea lortu duen edo lortu dezakeen, eta
bai zein Erakundek ordaindu beharko duen ere adieraziz.
2.- Legegintza-Dekreto honen Bigarren
Idazpuruko Bigarren Atalburuaren Lehenengo Alorrean ezartzen diren eskubideak
aitortu dakizkien, doakienek atal honen aurreko zatiak dioen eske-idazkia
aurkeztuko dute, bertan zehazten ziren xehapenak emanez, eskubidearen sorburu
zena hil izana eta eske-egilearen edo egileen harekiko ahaidetasuna egiaztatu
dezake Biztanle-Erroldelaritzaren egiaztagiriak erantsiz.
3.- Atal honen lehenengo zatian esandako
agiripaper guztiak edo batzuk ekartzea ezinezko gerta dadinean, doakienek
Legegintza-Dekreto honetan araupetutako onurabideak nondik datozkien garbitzeko
laguntza eman dezaketen xehapen eta agiri guztiak eskuratuko dizkiote
Administrazioari, eta 20. atalean egituratzen den Batzordeak, lehenengo atalean
zehazten denez, 7. atalean adierazi eta onurabide horien sorburu diren
ahaidetasunak ahalik eta argien jartzeko beharrezko eritzitako lekukotzak
eskatu eta egintzapide guztiak egin ahal izango ditu.
19.
Atala
Hurrengo
atalean ohartemandako Batzordeko Lehendakariak, beharrezko iritzitako xehapen
edo egiaztapideak emanez bere aitorpen-adierazpena osatu dezateneko eskea egin
ahal izango die eskeegileei.
20.
Atala
1.- Hogeitamar egunetako epearen barruan,
Lehendakaritza eta Zuzentza-Sailari atxikitako Batzordeak egindako eskeei
buruzko erizpena egingo du; Herri-Arduralaritza eta Lanarigo Sailordetzako
goren kargudun izan eta gutxienez Artezkari-maila duen norbanako bat izango da
Batzorde horretako Lehendakari, eta Ekonomia eta Herriogasuneko, Lan,
Osasunketa eta Gizartesegurantzako Sailetako eta Zuzentza eta Legegintzarako
Sailordetzako ordezkari bana izango ditu kide.
2.- Batzorde horrek eman dezan erizpena
bidezko izan dadin erabakia hartzeko salo-gisakoa izango da.
21.
Atala
Jaurlaritzako
Ekonomia-Batzordeak izango du bere gain Legegintza-Dekreto honetan araupetzen
diren onurabideak aitortzeari edo ukatzeari buruzko erabakiak hartzea.
22.
Atala
Legegintza
hau egiteratuz hartu daitezen erabakien aurka, Administrazio-auzipidetatikako jazarkuntza
baino lehenagoko birrabiatze-eskea egin ahal izango da, indarrean dauden legeen
arauera.
II ALORRA
HERRILANARIAK, ADMINISTRAZIO-AKURAPENEZKOAK EDO
LAN-ITUNEPEKOAK, FAMILIA BAKUNAK LEGEGINTZADEKRETU HONETAKO ZAHAR, ALARGUN EDO
UMEZURTZ IZATEAGATIKAKO BIZISARIREN BAT BAINO ESKURATZEN EZ DUTELA
23.
Atala
1.- Idazpuru honen Bigarren Atalburuaren Bigarren alorrean aitortutako eskubidearen onarpen-eskea bizisariaren zenbatekoarekiko eskubidea onartzen duen erabakia eman aurretik egin daiteke; baina erabaki hori hartu arte, ezin izango da zenbateko berezi honekiko eskubidearen onarpenari buruzko ebazpenik eman.
2.- Idazpuru honetan jasotako eskubideak,
onarpena egiten zaioneko erabakiaren berri doakionari eman eta 11. atalak
ohartemandako egoerari hasiera eman zitzaion ondorengo hilaren lehenengo
egunetik hasita izango du indarra.
3.- Egoera horri hasiera mila bederatzirehun
eta larogeita bosgarreneko Azaroaren 25a baino lehen eman izaneko kasuan,
onartutako eskubideak urte horretako Abenduaren lehenengot ik hasita izango du
indarra.
24.
Atala
Biderapenari
eta eskuarteei dagozkienetan, Atalburu honen gainontzekoan araupetutakoa izango
da erabilgarri.
GORENKARGUDUNENTZAKO DIRULAGUNTZAK
I ATALBURUA
GOZAMENDUNAK
25.
Atala
Idazpuru
honen dirulaguntzen hartzekodunak, Legegintza-Dekretu honen Lehenengo
Idazpuruaren Lehenengo Atalburuan ohartemandakoak izango dira.
II IDAZPURUA
DIRU-LAGUNTZEN ZENBATEKOA
26.
Atala
1.- Mila bederatzirehun eta larogeita
hirugarreneko Uztailaren 5etik aurrera bizi izan diren goren kargudunek, tokia
uzteagatikako diruzenbateko bat jasotzeko eskubidea izango dute eta Ekainaren
30eko 7/1981 Legearen 37.1 atalean ezarritakoaren arauera zenbatuko da.
2.- Diru-eskuraketa horiek beren-berenezko
eskubide izan, eta utzi egin ahal izango dira.
27.
Atala
Mila
bederatzirehun eta larogeita hirugarreneko Uztailaren bosta baino lehen hildako
goren kargudun baten bizirik dagoen ezkontideak eta, horren ezean, egun
horretan bizirik dauden eta gorputz edo adimen-mailan gaitasunik ez duten
seme-alabak izango dira aurreko atalean esaten diren laguntzen hartzaile.
28.
Atala
Aurreko
atalak aipatzen duen laguntza zehazteko, mila bederatzirehun eta larogeita
bosgarreneko Azaroaren hogeitabostetik doakionari dagozkion zenbatekoak hartuko
dira kontutan.
III IDAZPURUA
BIDERAPENA ETA ESKUARTEAK
29.
Atala
Biderapenari
eta eskuarteei dagokienetan, Legegintza-Dekretu honetako Bigarren Izenpuruko
Hirugarren Atalburuan jarritakoaren arauera egingo da.
IV IZENPURUA
IHARDUNEANGO ZERBITZUAN BIRLANERATZEA
30.
Atala
1.- Legegintza-Dekretu honek ematen dituen onurabidetarako eskubidea izan, nahitaez zaharsaritu beharreko adinera oraindik iritsi ez eta ezein ezintasun-ziok hartzen ez dituelarik, 1978.eko Urtarrilaz geroztik ihardunean ari daitezenek, iharduneango zerbitzura sartzea eskatu ahal izango dute; hori, lehen esandako lanbide-erkaketa egin ondoren egingo dute, lehen izandako lanbideen berdinetara itzultzen direla eta bete behar dituzten lantokitarako jarritako lan-sariak eskuratzen dituztela.
2.- Aurreko idazatian ohartemandako
birlaneratzea egin ahal izateko, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko
Administrazioko lanari-erroldean horretarako lantokiak sortaraztea beharrezkoa
izango da.
3.- Nahitaez zaharsaritu beharreko adinera
oraindik iritsi ez direlako, aurreko zenbakian esandako horiekin erabilgarri
ezin izan dadineko lagunei, gozamen-saritarako eskubidea aitortuko zaie, adin
horretara iritsi daitezenean eragingarri izatekotan.
4.- Nahitaez zaharsaritu beharreko adinera
iritsitakoak iharduneango zerbitzuan berriz sartu eta une berean zahar-saridun
bilakatuko dira, egindako zerbitzuen aldia aintzinatasunaren eretzean aitortzen
zaielarik.
31.
Atala
Biderapenari
eta eskuarteei dagokienetan, Legegintza-Dekretu honetako Bigarren Izenpuruko
Hirugarren Atalburuan jarritakoaren arauera egingo da.
MEDIKU ETA BOTIKA-LAGUNTZETARAKO ESKUBIDEA
I ATALBURUA
GOZAMENDUNAK ETA ESKUBIDEAREN EDUKIA
32.
Atala
1.- Gizarte-Segurantzatikako eta emendiotarako
beste herri-erakundeetatikako mediku eta botiketarako laguntzetarako eskubidea
izan ez, eta Legegintza-Dekretu honek ezartzen dituztenetako gainontzeko ezein
eratako eskubideren jabeek, laguntza horietarako eskubidea izango dute, Euskal
Herriko Autonomia-Elkartearen pentzutan egingo dela eta Gizarte Segurantzaren
Jaurpide Orokorrak une bakoitzean eman dezan mediku eta botiketarako lagunt
zaren edukin berberaz.
2.- Gizarte-Segurantzatitako eta
emendiotarako beste herri-erakundeetatikako mediku eta botiketarako
laguntzetarako eskubidea izan bai baina, orohar, aurreko idazatian oharte
mandako eskubidea baino murritzagoa izan dadinean, falta zaien alde hori
osatzeko laguntza Elkartearen pentzutan izateko eskubidea izango dute.
3.- Euskal Herriko Autonomiaren pentzutan
egingo diren mediku eta botiketarako laguntzak, Gizarte-Segurantzaren Jaurpide
Orokorrak eskatzen dituen baldintzen arauera, manu honetan zehaztutako
eskubidearen jabe denaren peko diren pertsonek hartuko dituzte. Eskubidearen
edukina, horien zio den jabeari dagokiona bera izango da.
33.
Atala
Idazpuru
honek aipatzen duen mediku eta boti ketarako eskubidea arauz ezar dadin modura
era biliko da, zerbitzuen bidez eta era berean zehaz daitezen betebehar eta
baldintzen arauera.
34.
Atala
1.- Sendagile-botikari laguntzetarako
eskubidea, Legegintza-Dekretu honetako 32. atalean ohartematen diren
zernolakoak aldatu edo ezabatu daitezenean, beste gabe aldatuko edo ezabatuko
da.
2.- Eskubide horren aldaketaren edo
ezabaketaren zio izan daitekeen edozein eratako gertakizunen berri eman beharko
dio Autonomia Elkarteko Ad ministrazioari doakionak.
3.- Legegintza-Dekretu honetako 32. atalean
ohartemandako zernolako horiek berriro gertatzen badira, eskubidearen ezabaketa
ez da izango eskabidea berriro egin ahal izateko eragozpen.
35.
Atala
1.- Legegintza-Dekretu honetan ohartemandako
gainontzeko eskubideren baten jabe direnei, Idazpuru honetako Bigarren
Atalburuan esandako bideak eragiten diren bitartean, mediku eta botiketarako
laguntza behin-behingoz emango zaie, beti ere doakionak eskea berariz egina
izan dezalarik.
2.- Jarraiango Atalburuan ohartemandako bidea
amaitzezko ebazpena eman arte emango da laguntza hori, onarpena ukatzeak,
emandako mediku eta botiketarako behin-behingotasu-nezko laguntza dela eta,
inolako ordainketarik egin beharrik ekarriko ez duela.
3.- Aurreko idazatian esandakoaren kaltetan
gabe, doakionarengan azpikeria edo asmo txarra somatu dadinean, behin-behingo
laguntza emateari bapatean utziko zaio; honelakoetan, ordaindu beharrekoa
zehazteari ekingo zaio, hori, hala behar izanez gero, dagokion
adminis-traziozko ohizko nahiz hertsipen-bidearen bidezko nahitaezko lakapen
bidez gauzatuko dela.
II ATALBURUA
BIDERAPENA ETA ESKUARTEAK
36.
Atala
1.- Eskubide hau eskuratzea, doakionak haren
onarpena Autonomia Elkarteko Administrazioari atal honetan ohartematen denez
eta arauz finkatu dadin modura eska diezaionaren baldintzapean gelditzen da.
2.- Onarpena eskatzeko epea, mila
bederatzirehun eta larogeita bosgarreneko Azaroaren 29.era arte izango da.
3.- Eskubideaz jabetze hori, mila
bederatzirehun eta larogeita bosgarreneko Azaroaren hogeitabostean baino lehen
eman ez den gertakizunen baten pean egongo balitz, aipaturiko epea gertakizun
hori gauzatu dadin egunetik hasita kontatuko da.
4.- Eskubidearen onarpen-eskea
Legegintza-Dekretuan onartzen dituztenetako eskubideetakoren baten onarpena
egitezko ebazpena eman aurretik egin ahal izango da; baina erabaki hori eman
arte, mediku eta botiketarako laguntzetarako eskubidearen onarpena ezin eman
ahal izango da.
5.- Aldezko administrazio-isiltasunez
onartutakotzat joko da, honako xehetasun hauek guztiak gertatu daitezenean:
a) Doakionak onarpen-eskea atal honetako 1 idazatiaren arauera jarri
daitezen baldintza guztiak betez aurkeztu izatea. 5garren idazati honetako b)
eta c) lerroaldietan ezarritako epeak baldintza horiek guztiak bete daitezen
egunetik hasita kontatuko dira.
b) Eskea aurkeztu zenetik mediku eta botiketarako laguntzari buruz
inolako erantzunik jaso gabe bi hilabete igarota izatea.
c) Atal honetako 4. idazatian ohartematen denez, Legegintza-Dekretu
honek aipatutako eskubideren bat onartzezko erabakia ematen den egunetik
aurrera, mediku eta botiketarako laguntzari buruzko inolako erantzunik jaso
gabe, bi hilabete igarota izatea.
37.
Atala
Onarpenaren
ebazpena egin denaren berria eman den egunaren edo baieste-isiltasuna dela eta
onarpena duen egunaren biharamonetik hasita izango du indarra eskubide horrek.
38.
Atala
Biderapenari
eta Eskuarteei dagokienetan, Legegintza-Dekretu honetako Bigarren Izenpu-ruko
Hirugarren Atalburuan jarritakoaren arauera egingo da.
Azken
Erabakiak
Lehenengoa
Legegintza-Dekretu
honetan aipaturiko bizisariak, manu horrek horretarako ohartematen dituzten
bideei jarraituz gaurkotuko dira, edo, haren ezean, Aurrekontu-Legeek
ohartematendakoei.
Bigarrena
Legegintza-Dekretu
honetan oharteman eta doakienek, bertan jarritako epearen barruan, eskatutako
Ekonomiazko onurabideak, Ekainaren 22ko 11/1983 Legea eta Azaroaren 25eko
8/1985 Legea, hurrenez hurren, indarrean jarri daitezenetik eskuratu ahal
izango dituzte, Lege horietan jarritakoaren eta eraberritutako idazkera honetan
esandakoaren modu eta neurritan. Beraz, ez da hori indarrean jarri baino
lehenagoko aldiagatikako diru-eskuraketetarako eskubiderik izango,
aintzinakotasuna ateratzeko eraberritutako idazkera honek dioenez kontatzearen
kaltetan gabe.
Hirugarrena
Esku
ematen zaio Jaurlaritzari, Legegintza-Dekretu hau osabideratzeko beharrezko
izan daitezen arauzko manuak emateko.