1/1984 Legea, urriaren 30ekoa, koperatibei buruzko otsailaren 11ko 1/1982 Legearen Azken Erabakietako Lehenengoa aldatzezkoa.
1984-10-30Erakundea: Eusko Legebiltzarra
Argitalpena: EHAA, 1984/11/13, 188. zk.; EAO, 1984/11/22, 280. zk.
§
62. 1/1984 LEGEA, URRIAREN 30EKOA, KOPERATIBEI BURUZKO OTSAILAREN 11KO
AZKEN ERABAKIETAKO LEHENENGOA ALOATZEZKOA
Koperatibei buruzko
Otsailaren 11ko 1/1982 Legearen aurka sartutako Konstituziotasunik ezagatikako 201/1982
Goradeian emandako Epaiak, lege honen Azken Erabakietako Lehenengoa
Konstituzioaren aurkakoa dela adierazten du.
Hori horrela,
Konstituzio-Epaitegiak Uztailaren 29an emandako 72/1983 Epaiak barne dituen
aburuak jasoz, eta Euskadiko Koperatiben Kontseilu Nagusiak 1983garreneko
Azaroaren 17an bere erabakia eman ondoren, Koperatibei buruzko Otsailaren 11ko
1/1982 Legearen Azken Erabakietako Lehenengoa aldatzezko Lege hau onartu du
Legebiltzarrak.
Atal bakarra:
Otsailaren 11ko 1/1982
Legearen Azken Erabakietako Lehenengoa honela idatzita geldituko da:
"Lege hau, bere
Egoitza Euskal Herriko Autonomia-Elkartean izan eta koperatiba-baltzuaren
zermugapena egiten duten koperatiba-alorreko hoien barne-harremanak
horrelakotzat Koperatibaren eta bere bazkideen artekoak jotzen direla
Autonomia-Elkartearen mugartean gertatzen direneko Koperatiba guztiekin izango
da erabilgarri, Elkartearen mugartetik kanpo norbaitekingo legezko atxikipenak
edo esandako baltzu-helburuari buruzko eskribau-agiriak egin ditzatenaren
kaltetan gabe".