1/1983 Legegintza Dekretua, apirilaren 18koa, Euskal Herriko Elkarte Autonomiadunaren 1983.erako Guztiko Egitamuaren Bateratutako Idazkia onartuz.
1983-04-18Erakundea: Eusko Legebiltzarra
Argitalpena: EHAA, 1983/4/30, 6. zk.
§
I.-1/1983 LEGEGINTZA-DEKRETOA, APIRILAREN 18KOA, EUSKAL HERRIKO ELKARTE
AUTONOMIADUNAREN 1983.ERAKO GUZTIZKO EGITAMUAREN BATERATUTAKO IDAZKIA ONARTUZ
Eusko Jaurlaritzak, Apirilaren 18ko 1/1988
Legegintza-Dekretoa, Euskal Herriko Elkarte-Autonomiadunaren 1983.erako
Guztizko Egitamuaren Bateratutako Idazkia onartzezkoa, onartu duela
jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei. Beraz, Legegintza-Dekreto honi
men egitea eta men eginaraztea agintzen diet Euskadiko herritar, norbanako eta
agintari guztiei.
Gasteiz, mila bederatzirehun eta larogeita
hirugarreneko Apirilak hemezortzi.
Lehendakaria,
CARLOS
GARAIKOETXEA URRIZA.
Ekainaren 30eko 7/1981 Legeko 52. atalak
ohartematen du Legegintza-Dekretoa izeneko Lege-mailako arauak emateko ahalmena
Jaurlaritzari eskuratu ahal izatea, hori lege batzuk biltzeko denean, eta
horretarako ordezkotza ematearen edukiari buruzko lege eremua zehazten duen
aurretikako Agizko Legearen beharra dagoela, eta idazkera bakar bat gauzatzera
mugatzen den edo batean bildu behar diren legeen idazkera arauzkotzea, argitzea
eta elkarri egokitzea ere hartzen dituen zehaztuz.
Euskal Herriko Elkarte Autonomiadunaren
1983.erako Guztizko Diruegitamuak Martxoaren 23ko 5/1983 Legeak (1983.eko
Martxoaren 30eko E.H.A.A.ren 38 alea) onartu ditu. Hala ere, ez da Lege hau
1983 ekonomia-urterako diruegitamuzko bakarra, Martxoaren 23ko 6/1983 Legea ere
kontutan hartu behar da, horrek Euskal "Irrati-Telebista"
Herrierakundearen eta Irrati-Telebistazko herri-zerbitzuen eraentzarako
Herri-Baltzuen 1983.erako diruegitamuak onartzen bait ditu (1983.eko Martxoaren
30eko E.H.A.A.ren 38 alea), eta Martxoaren 23ko 7/1983 Legea, honek Euskal
Herriko Elkarte Autonomiadunaren 1983.erako Diruegitamuak Bidegoari eta
Ibilgailuentzako Bide-Arauei Buruzko Erresumako Legeen alorrean egiteratzea
onartzen duela (1983.eko Martxoaren 30eko E.H.A.A.ren 38 alea).
Izan ere, Autonomia-Elkarteko 1983.erako
Guztizko Diruegitamuaren Lege-egitasmoa Legebiltzarrari bidaltzea, Euskal
"Irrati-Telebista" Herrierakundearen eta bere Herri-Baltzuen
Diruegitamu-egitasmoa bertako Arduratze-Batzordeak Ekonomia eta
Herriogasun-Sailari bidali baino lehen gertatu zenez gero, aipatutako
Erakundearen eta bere Herri-Baltzuen Diruegitamu hark, Martxoaren 23ko 6/1983
Legearen bidez berarizko eta banatutako onespena izan dute. Hala ere, lege
beraren Erabaki Gehigarri Bakarrak, E.H.A.A.n argitaratua izaten denetik hasi
eta hiru hilebeteko epearen barruan aipatutako Martxoaren 23ko 6/1983 Legea eta
Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen 1983.erako Guztizko Diruegitamuen legea
bateratzeko Legegintza-Dekreto bat eman dezaneko eskua ematen dio
jaurlaritzari, esku emate hori legegintza-teknikabideei behar bezala
atxikitzeko idazki bakar baten biltzeko baino egiten ez dela.
Era berean, bere zioen adierazpenean
esaten direnagatik, Martxoaren 23ko 7/1983 Legeak, berarizko eta banakatutako
eran, Euskal Herriko Elkarte Autonomiadunaren 1983.erako Diruegitamua
Bidegoiari eta Ibilgailuentzako Bide-Arauei buruzko Erresumako legeen alorrean
egiteratzea onartu zuen. Horregatik, bere Erabaki Gehigarri Bakarrak eskua eman
dio Jaurlaritzari, Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian
argitaratu dadinetik hasi eta hiru hilabeteko epe baten barruan, Martxoaren
23ko 7/1983 Lege hau eta Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen 1983.erako
Guztizko Diruegitamuaren Legea idazki bakar baten biltzeko Legegintza-Dekreto
bat eman dezan, esku emate hori, legegintza-teknikaren erazkotasuna lortzeko
idazki bat bakarra emateko, eta ez beste ezertarako, dela.
Legezko bi eskua-emate ezberdinak izanik
ere, Jaurlaritzak beren erabilpena araupidezko idazki bakar batetan gauzatu
behar du, Martxoaren 23ko 6 eta 7/1983 Legeak eta egun bereko Euskal Herriko
Elkarte Autonomiadunaren 1983.erako Guztizko Diruegitamuaren 5/1983 Legearen
edukia bateratuak geratu behar bait dute. Aipatutako araugintzazko-idazki bakar
hori da Legegintza-Dekreto honek onartzen duena. Bestalde, Erabaki honen xede
den araugintzazko-idazkia Legebiltzarrak onartutako batean biltze-erari dagokio
(legegintza-teknikabideei behar bezala atxikitzeko idazki bakar baten biltzeko
baino), eta, era honetan, biltzen diren Legeen edukia osoki jasotzen da,
Legegintza-Dekreto honek dioen batze-ekintzari darion nahitaezko gehigarririk
baino ez dagoela.
Hori horrela, Ekonomia eta
Herriogasun-Sailburuaren saloz, eta Jaurtze-Batzordeak bere mila eta bederatzirehun
eta larogeita hirugarreneko Apirilaren hemeretziko Osoko Bilkuran aztertu eta
onartu ondoren, honako hau
ERABAKITZEN
DUT:
Lehenengo
Atala - Onartzea
Honi erantsitako Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko
1983.erako Guztizko Diruegitamuaren Idazki hau, Lege-maila duela, onartzen da.
2.
Atala - Indarraldia
Euskal Herriko Elkarte Autonomiadunaren
1983.erako Diruegitamuaren Bateratutako Idazki honek, bateratze-ekintza honen
gai izan direnez gero, ondoren zehazten diren legeak ordezkatuko ditu eta bere
indarraldia hartuko E.H.A.A.n argitaratutako egunaren biharamunetik hasita:
Martxoaren 23ko 5/1983 Legea, Euskal
Herriko Elkarte Autonomiadunaren 1983.erako Guztizko Diruegitamua onartzezkoa,
Martxoaren 23ko 6/1983 Legea, Euskal "Irrati-Telebista"
Herrierakundearen eta Irrati-Telebistazko herri-zerbitzuen eraentzarako
Herri-Baltzuen 1983.erako Diruegitamua onartzekoa, eta Martxoaren 23ko 7/1983
Legea, Euskal Herriko Elkarte Autonomiadunaren 1983.erako Diruegitamua
Bidegoiari eta Ibilgailuentzako bide arauei buruzko Erresumako legeen alorrean
egiteratzea onartzezkoa.
Gasteiz, mila bederatzirehun eta larogeita
hirugarreneko Apirilak 19.
Lehendakaria,
CARLOS
GARAIKOETXEA URRIZA.
Ekonomia
eta Herriogasun-Sailburua,
PEDRO
LUIS URIARTE SANTAMARINA.
ELKARTE
AUTONOMIADUNAREN 1983.ERAKO GUZTIZKO DIRUEGITAMUAREN BATERATUTAKO IDAZKIA
I IDAZPURUA
GUZTIZKO DIRUEGITAMUAK ONARTZEAZ
Lehenengo
Atala - Guztizko Diruegitamuak
Lege honen bidez, 1983garrenerako Euskal
Herriko Elkarte Autonomiadunaren Guztizko Diruegitamuak onartzen dira; eta
horiek esandako Elkarte Autonomiadunaren eta bere Erakunde Burujabeen
Diruegitamuez, eta Maiatzaren 20ko 5/1982 Legeak esaten duen Euskal
"Irrati-Telebista" Herrierakundearen eta irrati-telebistazko
herri-zerbitzuen eraentzarako Herri-Baltzuenez ere osatuak daude.
2.
Atala - Elkarte Autonomiadunaren Diruegitamua
1.- Euskal
Herriko Elkarte Autonomiadunaren Diruegitamuaren xahupen-egoera guztira
larogeita zazpi mila hirurehun eta hirurogeita hamalau miloe, seirehun eta
larogeita bederatzi mila bostehun eta larogeita bost pesetatakoa
(87.374.689.585) da. Jaurlaritzak dagozkion bete-beharrei erantzuteko
beharrezko den zenbatekoak osatzen du kopuru hau.
2.- Euskal
Herriko Elkarte Autonomiadunaren Diruegitamuaren eskurapen-egoera guztira
larogeita zazpi mila hirurehun eta hirurogeita hamalau miloe, seirehun eta
larogeita bederatzi mila bostehun eta larogeita bost pesetatakoa da, honako era
honetan banakatzen dela.
a) Lege
honetako VI. Idazpuruan agintzen denaren ariora, Foru-Diputazioek Euskal
Herriko Diruegitamu-xahupenei laguntzeko hirurogeita bederatzi mila eta
hirurehun eta hirurogeita zortzi miloe, bostehun eta larogeita bi mila eta
hogeita hemeretzi peseta (69.368.582.039) emango dituzte.
b) Elkarte
Autonomiadunak berak kitatzeko dituen ekonomi-eskabideak lau mila ehun eta
berrogeita zazpi miloe hirurehun eta zazpi mila bostehun eta berrogeita sei
peseta (4.147.307.546) jotzen dute.
c) Lurralde arteko
Ordezkaketa-Baltzak sei mila zortzirehun eta berrogeita hamairu miloe,
zortzirehun mila peseta (6.853.800.000) jotzen du.
d) Dagozkien
itunetan oinarrituz, xahupen-egitasmo zehatzak burutzeko Erresumako Guztizko
Diruegitamuen pentzutango Baltzak, hirurehun eta zazpi miloe peseta
(307.000.000) jotzen du.
e) Dagozkien
itunetan oinarrituz, xahupen-egitasmo zehatzak burutzeko
Foru-Diputazioetatikako Baltzak hirurehun eta larogeita hemezortzi miloe peseta
(398.000.000) jotzen du.
f) Lege honen 20garren Atalean eta Lehenengo
Erabaki Gehigarrizko 20garren puntuan zehaztutako baldintzetan sei mila eta
hirurehun miloe pesetatako (6.300.000.000) Herrizorra jaulkiko da.
3.- Xahupen
eta sarrera-zehaztapenetako beharrak eta eskubideak, Autonomia-Estatutoan eta
Eskuraketen Bitariko batzordearen horiekiko erabakietan agintzen denez,
1982garreneko abenduaren 31rarte, egun hau barne dela, egindako Erresumatikako
Ahalmen-eskuraketari eta zerbitzu aldaketari darizkie.
3.
Atala - Erakunde Burujabeen Diruegitamua
1.- Merkataritza,
Industria edo Dirubideketa-izakerazko "Enerjia eta Meatzen Aurrezte eta
Hazkuntzarako Aztertegia" Erakunde Burujabearen Diruegitamua Erakunde
horrek Ekonomia-urtean zehar bere bete-beharrei erantzun ahal diezaien
izendatzen diren diruekikoan zazpirehun eta hogeita lau miloe, hirurehun mila
peseta (724.300.000) jotzen du, eta ekonomia-urtean zehar kitatu beharrezkotzat
jotzen diren eskubideek ere, era berean, guztira zazpirehun eta hogeita lau miloe,
hirurehun mila peseta (724.300.000) jotzen dute.
2.- Merkataritza,
Industria edo Dirubideketa-izakerazko "Garraiakizun-Akurategia"
Erakunde Burujabearen Diruegitamua onartzen da. Erakunde horrek ekonomia-urtean
zehar bere bete-beharrei erantzun ahal diezaien izendatzen diren diruek
berrogeita hamar miloe peseta (50.000.000) jotzen dute, eta ekonomia-urtean
zehar kitatu beharrezkotzat jotzen diren eskubideek ere, era berean, guztira
berrogeita hamar miloe peseta (50.000.000) jotzen dute.
3.- Sor
daitezkeen Erakunde-Burujabeei eta horietako bakoitzari dagokion Diruegitamuari
atxikiko zaie Lege hau eta, honek eragite-indarra izan dezan, Legebiltzarraren
onarpena hertsiki eskatuko du.
4.
Atala - "Euskal Irrati Telebista" Herri-Erakundearen diruegitamuak
l.- "Euskal
Irrati Telebista" Herri-Erakundearen egiterapenari erantzuteko behar diren
diru-horniketak mila larehun eta hirurogeita hamazazpi miloe peseta jotzen dute
guztira (1.477.000.000).
2.- Aurreko
zatian esandako horniketa hoiek egiteko ohartematen diren dirueskuarteak mila
larehun eta hirurogeita hamazazpi miloe peseta jotzen dute (1.477.000.000).
5.
Atala - Eraentzako Herri-Baltzuen Diruegitamuak
1.- "Gasteizko
Irratia-Radio Vitoria, S. A." Akziokako Euskal Herri Baltzuaren
ihardunaren egiterapenari erantzuteko beharrezko diren diruhorniketak guztira
hirurogeita hemeretzi miloe peseta (79.000.000) jotzen dute, eta horniketa
horiek egiteko ohartematen diren diru-eskuarteak, guztira, hirurogeita
hemeretzi miloe pesetatara iristen dira (79.000.000).
2.- "Euskal
Telebista-Televisión Vasca, S. A." Akziokako Herri-Baltzuaren ihardunaren
egiterapenari erantzuteko beharrezko diren diru-horniketek mila seirehun eta
hogeitabost miloe bostehun mila peseta (1.625.500.000) jotzen dute guztira, eta
horniketa hoiek egiteko ohartematen diren diru-eskuarteak, guztira, mila
seirehun eta hogeita bost miloe bostehun mila pesetatara iristen dira
(1.625.500.000).
3.- "Eusko
Irratia-Radiodifusión Vasca, S. A." Akziokako Herri-Baltzuaren ihardunaren
egiterapenari erantzuteko beharrezko diren diru-horniketek ehun eta hogeita
hamalau miloe peseta (134.000.000) jotzen dute guztira eta horniketa hoiek
egiteko ohartematen diren diru-eskuarteak, guztira, ehun eta hogeita hamalau
miloe pesetatara iristen dira (134.000.000).
6.
Atala - "Euskal Irrati-Telebista" Herri-Erakundearen eta Eraentzarako
Herri-Baltzuen bateratutako diruegitamua
1.- Maiatzaren
20ko 5/1982 Legearen 44 atalean finkatutakoaren esanera, Lege honek 1983.eko
ekonomia-urterako, atal honen idazpuruak dioen "Euskal
Irrati-Telebista" Herri-Erakundearen eta Eraentzarako Herri-Baltzuen
bateratutako diruegitamua onartzen du.
2.- Lege
honen gai diren "Euskal Irrati-Telebista" Herri-Erakundearen eta
Eraentzarako Herri-Baltzuen bateratutako Diruegitamuek, ekonomia-urtean burutu
beharreko ekintza-bide guztiei erantzuteko diru-horniketen aldetik mila
bederatzirehun eta larogeita bat miloe peseta (1.981.000.000) jotzen dute
guztira, eta horniketa hoiek egiteko ohartemandako diru-eskuarteak, mila
bederatzirehun eta larogeita bat miloe pesetatara iristen dira (1.981.000.000).
II IDAZPURUA
IZENDATUTAKO DIRUEN GUZTIZKO
ARAUBIDEA
7.
Atala - Lurralde arteko Ordezkaketa-Baltza
1.- Lurraldearteko
Ordezkaketa-Baltzaren pentzutan egin beharreko diruezarketak gauzatu behar daitezeneko
egitasmoak zehaztu daitezenetik aurrera, Diruegitamuko Sail ezberdinetako
gastu-kontutan azaltzen diren eta esandako egitasmoak aurrera ateratzeko diren
diruizendapenak 98 Sailari eskuratuko dizkio Ekonomia eta Herriogasun-Sailak.
2.- Baltzaren
pentzutan, diruegitamuan sartu gabeko egitasmoak aurrera ateratzea erabakiko
balitz, Ekonomia eta Herriogasun-Sailak, 98 Sailan "Lurraldearteko
Ordezkaketa-Baltza, zehaztu gabeko Diruezarketak" izenez azaltzen den
Diruegitamu-ataletik atera eta eskuraketa-bidez esandako Sail horretan sartuko
ditu egitasmo horiek.
3.- Baltzaren
pentzutan diruezarketak gauzatu behar daitezeneko egitasmoak Elkarte
Autonomiadunak beretzakotu gabeko aginteei balegozkie, aurreko idazatian
adierazitako diruegitamu-atalari dagokion zenbatekoa kendu egingo dio Ekonomia
eta Herriogasun-Sailak eta, hori egin ahal izateko, esandako egitasmo
horrentzat eginda dagoen diruizendapena trikiegia balitz, beharrezko izan dedin
zenbatekoaren dirubideketa diruizendapen-aldaketen bidez edo Herri-Zorra
jaulkiz egingo da.
4.- Baltza
araupetzen duen araupidetzaren ariora Autonomia-Elkarteak, Erresumak
esku-emanda, bere ahalmenei ez dagozkien diruezarketa-egitasmoak burutzea bere
gain hartuko balu, Ekonomia eta Herriogasun-Sailak, "Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltza.
Eraentzarako Diruizendapenak" izenez 98 Sailaren barruan zerbitzu
burujabea sortuz, egitasmo hoiekiko diruizendapenak Guztizko Diruegitamuetan
sartuko dira.
5.- 98
Sailari erantsi dakizkion diruezarketa-egitasmoak burutzea Toki-Erakundeei
balegokie, egitasmo hoien dirubideketak egiteko beharrezko izan daitezen
eskuarteak eskuratuko dizkie Ekonomia eta Herriogasun-Sailak.
6.- 98
Sailarekiko diruizendapenei dagozkien kopuruak ezin izango dira beste Sail
baterako diruizendapen-eskuraketa gai.
8.
Atala - Aldatu daitezkeen Diruizendapenak
1.- Nahiz
Gaitze-mailan, nahiz zerbitzu-maila egon, Hertzainen mailan Elkarte
Autonomiadunak dituen aginteen dirubideak egiteko izendatutakoak alda
daitezkeen diruizendapen izango dira, Hertzain-Eskola lehenengo aldiz jarri
zeneko zazpirehun eta larogeita hamasei miloe peseta (796.000.000) jotzen duten
xahupenekikoak salbu.
2.- Aurreko
atalean alda daitezkeentzat jotako diruizendapenak, Autonomia-Hertzainaren
dirubideketari buruz Kupoarekiko bitariko Batzordearen Erabakietan esaten
denaren ariora erantsi edo haundiagotu eta kendu edo gutxitu ahal izango dira.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian
argitaratu beharko den jaurlaritzaren horrekiko dekretoz egingo da
diruizendapenaren aldaketa.
9.
Atala - Eraentzarekiko dirusarrerak eta ixendapenak
1.- Autonomia-Elkarteak
aginterik ez dagokioneko gaitan egitasmoak egipideratzeko beste
Herri-Erakundeengandik dirubaltzarik jaso baleza, Autonomia-Elkartearen
Guztizko Diruegitamuen osaki den Erakunde hartzailearen diruegitamuaren
diru-sarrera eta xahupenen egoerek behar hainbateko zehaztasunez eta
bereiztasunez jasoko dute.
2.- Aurreko
txatalean erabakitakoaren arauera erantsitako diruizendapenen egiterapena horri
buruz indarrean dagoen araupidetzan agindutakoaren mende egongo da.
3.- Lurraldearteko
Ordezkaketa-Baltzatiko diruak balira, Lege honetako 7garren atalaren 4garren
txatalean agindutakoa beteko da.
10.
Atala
Hiruhilabetakal, Ekonomia eta
Herriogasun-Sailak, Elkarte Autonomiadunaren 1983garrenerako Diruegitamuaren
egiteratze-mailari buruz estadistikazko argitalpena gertatuko du.
III IDAZPURUA
LANARIGOAREN DIRUBIDETZAK
11.
Atala - Lehendakarin eta Sailburuak
Lehendakariak eta Sailburuek Sail
ezberdinen pentzutan jasoko duten urteko lansariaren gehiketa osoa ehuneko 10
izango da.
12.
Atala - Arduralaritzako Gorenkarguak
Eusko Jaurlaritzako Sailhuruordeek,
Artezkariek eta Artezkariordeek jasoko duten urteko lansari osoa ehuneko 10
gehituko da.
13.
Atala - Karrerako Herri-lanariak
1.- Elkarte
Autonomiadunak 1982garreneko Abenduaren Erresumarengandik eskuratu dituen
karrerako herri-lanariek jasoko dituzten urteko lansari osoak 1983garren urtean
ehunetik 10eko heinean gehituko dira.
2.- Aurreko
txatalean aipatzen den gehitzea ondorengo arauei dagokienez burutuko da:
a) 1982garreneko ekonomia-urtean zehar jasotako
diru-sari osoei begira haztatuko da esandako gehiketa, atal honetako 4 eta 5
txatalean agindutakoaren indarrez gehiketa horretatik kanpo geldi daitezen
dirusari-zernolakoak salbu.
b) Atal honetako 6garren txatalean aipatutako
epearen barruan, oinarrizko eta osagarrizko dirusarien artean, baita beroien
osaki diren ordaintzezko zernolako ezberdinen artean ere, gehiketaren banaketa
zehaztuko du Jaurlaritzak.
3.- Herrilanarien
arteko lansari osoek, oinarrizko lansariak kontutan hartu ondoren atal honetako
lehenengo txatalean agintzen den gorakoa izan dezaten, osagarrizko lansarien
hainbatekoak kontatuko dira.
1983garren urte barruan, delako doiketa
hori egitea ezinezko gerta-dedinean, oinarrizko lansariak behin-behingoan
murriztu egingo dira.
4.- Atal
honetako lehen-txatalak hartzen duen gorakoan ez dira sartzen
heintasun-erakuskariaren edo biderkagarriaren arauera bere hainbatekoa zehaztu
gabe izan dezaten osagarrizko dirusariak.
Familia-osagarria, janaritarako laguntza
eta gaitasun berarizko suspergarria bere araupidetza bereziz zuzenduko dira.
Ekoizkortasun-suspergarriagatiko, berarizko edo agiz kanpoko eta txatal honetan
aipatutakoekin zerikusirik ez duten beste edozein zerbitzuegatiko dirusariek
1982garren urtean adinako hainbatekoaren zorra sortuko dute.
Aurreko idazatian aipatutako ordainketazko
osagarriak dagokien heinean berebaitaragarriak izango dira.
5.- Lege
honetan agintzen denari darizkion gorakoak gaurgeroko hohekuntzak edo gorakoak
direla bide berebaitaragarri direlako aitormena edo erabakia duten lansariak
ordezkatzeko egokia izan dedin hainbatekoz egingo dira.
6.- Atal
honetako lehenengo txatalean agintzen denaren kaltetan gabe, Lege hau indarrean
jarri dedinetik hasita sei hilabetetako epearen barruan Elkarte Autonomiaduneko
eta honen Erakunde Burujabeetako Arduralaritzaren zerbitzura dagoen
lanarigoaren osagarrizko lansarien erapidetza eta egitura aldatzeko baimena
ematen zaio jaurlaritzari. Behar izanez gero, aldaketak egitea erabakiko
balitz, hoien berri Jaurlaritzak Ekonomia eta Herriogasun-Sailari emango dio.
7.- Jaurlaritzak,
Lege hau indarrean jarri dedinetik sei hilabeteko epearen barruan, araudiz
ezarriko du besterik ezko iharduna berekin daramaten lantokiak zehazteko
erabiliko den bidea eta lansari-osagarri hau ezin izango du aurrez zehaztutako
lantokiez bestetarako eskatu.
8.- Elkarte
Autonomiaduneko eta honetako Erakunde Burujabeetako Arduralaritzaren zerbitzuan
ari eta osagarrizko lansari gisa besterik ezko ihardunean ari izatearen
osagarria jaso dezaten karrerako herri-lanari guztiek ezin izango dute
diru-ordainezko herri nahiz norbanako jabetzapeko ekintzetan ihardun eta hauek
Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren zerbitzura ari den lanarigoarentzat oroharki
jarritako araututako lan-orduei egokitu beharko die eguneroko lana eta, hori,
bere ihardunaren nolakotasunagatik ezar daitezan doiketak gogoan izanik.
14.
Atala - Eskuratutakoa izanik Lan-Legearen agindupeko ez den beste lanarigoa
1.- Baiteango
herri-lanariei, arduralaritza-legearen arauera akuratutako eta 1982garreneko
abenduaren 31 bitartean Erresumak Elkarte-Autonomiadunari eskuratu dion
behin-behingorako lanarigoari, urteko lansari osoen guztizkoa ehuneko 10
gehituko zaie.
2.- Behin-behingorako
herri-lanarien oinarrizko lansariek ezin izango dute hutsunea betetzen duten
taldeagatik karrerako herri-lanariei hasiera-hasieratik dagokiena baino
goragokoak izan eta herri-lanari haien gainontzeko sariak osagarrizkoak izango
dira.
3.- Atera
daitezen sariak bere kideko karrerako herrilanariek euki dezatena baino
goragokoak izan ez daitezenekoa kontutan izanik doituko da atal honetako
lehenengo idatzatian adierazitako gorakoa.
15.
Atala - Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak eta honen mendeko Erakunde Burujabeek
Arduralaritza-legearen arauera akuratutako lanarigoa
Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak eta
honen Erakunde Burujabeek Arduralaritza-legearen arauera artez akuratutako
lanarigoaren urteko lansarien guztizkoa 1983garren ekonomia-urtean aurreko
urteko ekonomia-urtekoaren eretzean ehuneko 10 gehituko da.
16.
Atala - Lan-Itunepeko Lanarigoa
Lege honetako lehenengo Erabaki
Gehigarrizko 13garren puntuan aipatzen den 22garren ataleko 2garren txatalean
agintzen denari buruz, bakoitzari dagokion Herri-Erakundearen, Herri-Baltzuak
barne, ordezkaritzak kontutan izan behar duen lansari-multzoaren gorakotzat,
eta ehuneko horretan atal guztiak sartuz, 1982garrenekoari begira, ehuneko
hamabi izendatzen da.
17.
Atala - Beste Lanarigoa
1.- Elkarte
Autonomiaduneko, horko Erakunde Burujabeetako, Herri-Baltzuetako eta, aurreko
ataletan erabakitakoaren ezarpen-esparruan sartu gabe egonik, horren mende
dauden gainontzeko herri eta norbanako jabetzapeko Erakundeetako
Arduralaritzaren zerbitzuan dagoen beste edozein lanarigoren lansaria gehienez
ere ehuneko hamar gehituko da eta araupidez erabakiko denaren ariora banatuko
da.
2.- Kupoarekiko
Bitariko Batzordean erabakitakoareri arauera, berarizko araupide izango duen
Autonomia-Hertzainekoa den lanarigoa aurreko idazatian agindutakotik kanpo
gelditzen da.
18.
Atala - Lanarigoarentzako-Beste diruizendapen batzuk
1.- I
Atalburuko lanarigoaren, beste inoren ez, gastuetarako xedezko zenbait
Sailetako Xahupenekiko 99 Sailean, lansarien ehuneko 2 gehitzeari dagokion
zenbatekoagatik izendatutako guztizko dirua, lege honetako 13garren, 14garren
eta 15garren ataletan aipatzen den lanarigoaren herri-ihardunaren eginkortasuna
eta ekoizkortasuna hobetzera bideratutako egitarauentzat, lansarien
kidetzearentzat eta orohar lansari-jaurpidea arrazoipetzezko eta ekoizkortasuna
gehitzezko neurriak egiteratzeko izendatuko du Jaurlaritzak.
2.- Atal
honetako aurreko lerroaldian aipatzen den guztizko dirua, Jaurlaritzak banatuko
du eta, hori Autonomia-Elkartean gehiengoa duten Sindikaritza-Erakundeei iritzia
eskatu ondoren, har ditzan irizpideei jarraiki egingo du.
IV IDAZPURUA
DIRUBIDEZKO EGIKETEZ
19.
Atala - Bermeak
1.- 1983garreneko
ekonomia-urtean zehar, Elkarte Autonomiadunak edozein moetazko egiketegatik bermeak
gehienez hamar miloe pesetatako hainbatekoz utzi ahal izango ditu.
Lehenik emandako berme-indargetzea ekar
dezaten ordaingarri-egiketen birlaguntza edo ordezkatzearen arrazoiz egin dedin
ordainik ez da aipaturiko mugarako kontatuko.
2.- Aurreko
txatalean baimendutako mugaren barruan Elkarte Autonomiadunak honako egiketak
berma ahal izango ditu:
a) 1983garreneko ekonomia-urtean abenduaren 28ko
12/1982 Legeak baimendutako berme- aurreratzeak egitearen kaltetan gabe eta
hoiez kanpo, Industria-Suztaketa eta Birrantolaketarako Baltzuak bi mila eta
bostehun miloe pesetatako hainbateraino burutu ditzanak.
b) Egoitza Euskal Herrian duten elkarrekiko
bermebaltzuek bermaturik, hoietako parte hartzaile izan daitezen enpresa txiki
eta erdi-mailakoek mila miloe pesetatako hainbatekoraino akuratu ditzatenak.
c) Birregituraketa-bilakaerango enpresek eta
enpresa-multzoek bostehun miloe pesetatako hainbatekoraino burutu ditzatenak.
d) Elkarte Autonomiaduneko Erakunde Burujabeek
eta bertako gainontzeko herri, nahiz norbanako erakundeek sei mila miloe
pesetatako hainbatekoraino burutu ditzatenak.
3.- Elkarte
Autonomiadunak bermea ematea auxreko 2garren txataleko b) eta c) kasuetan
egiteratuko da araudi bidez erabaki daitezen baldintzetan eta, kasu guztietan,
baimena epailaren 17ko 42/1981 Dekretoz sortutako Ekonomia-Batzordearen saloz
Jaurlaritzak emango du eta horren eraketa Ekonomia eta Herriogasun-Sailak
egingo.
Hiru hilabetekal emango zaio Ekonomia,
Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeari aldi horretan emandako bermeen berri.
4.- 1983garren
ekonomia-urtean Industria-Suztaketa eta Birrantolaketarako Baltzuak berma ahal
izango duen gehienezko hainbatekoa bostehun miloe pesetatakoa izango da.
20.
Atala
Elkarte Autonomiaduneko
dirubidetza-egiketak Lege honetako Bosgarren Erabaki Gehigarrizko 5garren
txatalean erabakitakoa salbu, indarrean dauden dirubidetza-egiketen
zenbatekoak, bere agiriztapen era edozein izanik, 1983garreneko abenduaren 31n
ez du hogeita bi mila miloe pesetatatik gora jotzerik izango.
21.
Atala - Erakunde Burujabeen dirubidetza-egiketez
Enerjia eta Meatze-Aurrezte
egiterapenerako arteztegiari 1983garreneko ekonomia-urtean zehar berrehun miloe
pesetatako dirubidetza-egiketak akuratzeko baimena ematen zaio.
22.
Atala - Elkarte Autonomiadunak egiteko dirubideketak
1.- Bakoitzarekiko
hainbatekoak dagokion Erakundearen Diruegitamuan baimenduta egonez gero,
Jaurlaritzak, Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren saloz, Elkarte Autonomiaduneko
Iraskunde-Arduralaritza osatzen duten Erakundeei gehienez ere urtebeteko
eperako diruizendapenak egin ahal izango dizkie.
2.- Dirusari-maila
eta aurreko txatalean aipatzen diren dirubidetza-egiketen gainontzeko
zernolakoak zehaztea, baita hoiek Autonomia-Elkartearen izenean eratzea ere,
Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren esku egongo da.
3.- Atal
honetan erabakitakoa behar bezala betetzeko, 06 Sailean (Ekonomia eta
Herriogasuna), 05 Zerbitzuan (Dirubideketa) agertzen den diruegitamuarekiko
zernolakoa, aipatutako Erakundeei 1983garreneko ekonomia-urterako baimendutako
zorpidearen mugaraino haundiagotu daitekeelakotzat hartuko da.
4.- Ekonomia
eta Herriogasun Sailak atal honetan jasotako baimenez baliatuz, egindako
dirubidetza-egiketa guztien eta bakoitzaren berri Eusko Legebiltzarreko
Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeari emango dio.
23
Atala
Autonomia-Elkartearen laguntzabidezko
diruz baliatu daitezen enpresek, legez erabaki dedin eran, bakoitzak bere
Enpresa-Batzordeei diru hoiek nola erabiltzen direnei buruzko argipideak eman
beharko dizkiete. Eginbehar hori ez betetzeak, enpresak egoera hori zuzendu
dezanerarte Eusko Jaurlaritzak dirusaritarako laguntzaren urteko zatiaren
ordainketa geldiaraztea ekarriko du.
V IDAZPURUA
XAHUPENA ONARTZEAZ
24.
Atala - Erakunde Burujabeak
Hamar miloe pesetatako hainbatekoz goragoko
akuraketak egiteko, atxikita dauden Saileko Sailburuaren aldezaurreko baimena
edo, hala behar izanez gero, Jaurlaritzarena beharko dute Erakunde Burujabeek.
VI IDAZPURUA
FORU-DIPUTAZIOEN EKARKETEZ
25.
Atala - Foru-Diputazioen ekarketa 1983garreneko ekonomia-urtean zehar
1.- Autonomia-Elkarteko
Diruegitamuan izendatutako dirubidetzei eusteko, azaroaren 24ko 11/1982
Legearen idazkerak dionez, 1982garrenerako Elkarte Autonomiaduneko Guztizko
Diruegitamu-Legearen 35 ataleko 1.a) txatalean dauden ehunekoak erabiliz
zehaztutako Foru Diputazioen orobarnezko ekarketak, 1983garreneko
ekonomia-urtean zehar, honako hauek izango dira:
Pesetak
Arabako Foru-Diputazioarenak 9.167.451.000
Gipuzkoako Foru-Diputazioarenak 23.386.165.000
Bizkaiko Foru-Diputazioarenak 37.654.002.000
Foru-Diputazioen bateango orobarnezko ekarketak 70.207.618.000
2.- Aurreko
txatalean dagoen hainbatekotik, Arabako Foru-Diputazioak 3.616.172.000
pesetatako kopurua aterako du Nekazaritza, Mendi, Abelkuntza, Errepideei
buruzkoan Erresumak Elkarte Autonomiadunari eskuratutako eta Arabako lurraldean
azken honen ordez hark egiteratzen dituen zerbitzuen eta Erresumak, bere
bitartez gaur baliogabetutako Arabakingo Ekonomia-Itunea lortu zen azaroaren
26ko 2.948/76 Errege-Dekretoaren 18.1 atala egiteratuz Foru-Diputazio horrekin
eratutako hurrenkako akordiotan xahupen-osagarritzat onartu zuen beste zerbitzu
iharduera gostearekiko ordain gisa.
Aipatutako Arabarekiko osatze-xedezko
zerbitzuak, Jaurlaritzak, Gipuzkoa eta Bizkaiko Kondaira-Lurraldeetan egingo
ditu Diruegitamuan jasotako diru-laguntzen pentzutan.
Atal honetako hurrengo 4garren txatalak
aipatzen duen Bitariko Batzordeak horretarako erabaki dezanaren ondorioz,
osatze-xedezko kopuru hori behin-behingorakoa izango da.
3.- Halaber,
Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Foru-Diputazioek, Ekonomia-Ituneari jarraiki
egiteratzen dituzten Herriogasun eta Lege-Arduralaritza erakundearen zerbitzuen
gosteari, honako kopuru hauek kenduko dizkiote:
Pesetak
Arabako Foru-Diputazioak 214.382.000
Gipuzkoako Foru-Diputazioak 546.889.000
Bizkaiko Foru-Diputazioak 880.545.000
GUZTIRA 1.641.816.000
4.- Azaroaren
24ko 11/1982 Legearen idazkeran 1982garreneko Guztizko Diruegitamu-Legeko 35
ataleko 2 eta 3 zenbakietan dauden bezalakoxe eginkizunak, osakera eta
ihardutze-modua ditzan Bitariko Batzordea sortzen da 1983garren
ekonomia-urterako.
5.- Lege
honetako lehenengo Erabaki Gehigarrizko 24garren puntuan adierazitako epeetan,
aintzin-ordainketei bide eman ahal izateko eta aurreko txatalean ohartemandakotik
sor litezkeen aldaketen kaltetan gabe, Foru-Diputazioek ordaindu beharrezko
hainbatekoa 1 txatalean eta bakoitza atxiki lekiokeen neurrian, atal honetako
2garren eta 3garren txataletan agindutakoa betetzearen ondorio izango da.
6.- Atal
honetako 1 txatalean jarritako hainbatekoez gainera,
Autonomia-Hertzainarekikoan Autonomia-Elkarteko Diruegitamuan sartutako gastuei
eusteko, Foru-Diputazioek, halaber, Kupoarekiko Bitariko Batzordearen
Erabakietan oinarrituz, 1983garrenean Erresumari ordaindu beharreko Kupotik,
esandako zernolako horregatik, ken dezaketen adinakoxe guztizko kopurua eman
beharko dute urteko.
Aipatutako Batzordeak orain arte
erabakitako xahupen-neurriak erabiltzeko haztatuta dauden eta Foru-Diputazioek
xahupen horietarako hasieran egin beharreko ekarketak, honako hauek izango
dira:
Pesetak
Arabako Foru-Diputazioarenak 577.010.407
Gipuzkoako Foru-Diputazioarenak 1.471.953.366
Bizkaiko Foru-Diputazioarenak 2.369.988.266
GUZTIRA 4.418.952.039
Kopuru hauen ordainketa aurreko ataletatik
ateratzen diren kopuruetako epe beretan eta urteko banakaketa bera erabiliz
egingo da.
7.- Atal
honetako edukiak ez du Autonomia-Elkarteko bateango Erakundeen eta horko
Kondaira-Lurraldeen arteko harremanak araupetzen dituen Legearenaz
aintzin-ebazpenik egiten.
VII IDAZPURUA
ZERGAPIDE-ARAUAK
26.
Atala - Lakak eta hainbateko zehatza duten zergapidetzaz besteko arielak
1.- 1983garreneko
urtarrilaren lehenengo egunetik aurrera, oinarrizko zergagaiaren ehunekoan zehazturik
ez daudelako edo eta oinarri hau diru-aletan baliotu gabe dagoelako hainbateko
zehatza dezaten Euskal Herriko Guztizko Herriogasunaren Lakak eta zergapidetzaz
besteko ariel-mailek honako zenbatekoa izango dute:
a) Bateratutako eta Askotariko Batxillerreko eta
Lanbide-Hezkuntzako Lakenek, 1982garren ekonomia-urtearen azkenean indarrean
dagoena ehuneko hogeita bost gehitzetik datorrena.
b) 1981garreneko urtarrilaren lehenengo eguna
baino lehen sortutako gainontzeko mailek, 1980garreneko Abenduaren 31n
indarrean zegoen maila ondorengo biderkagarriak erabiliz biderkatzetik
ateratzen den hainbatekoa izango dute:
1980garreneko
Abenduaren 31n indarrean Biderkagarri
erabilgarria dauden mailak, honako urtez adierazitakoak
1977 eta aurreragokoak 2,20
1. 1,80
2. 1,60
3. 1,40
c) 1980garreneko Abenduaren 31garren egunaz
geroztik sortutako gainontzeko mailek, 1982garreneko abenduaren 31n indarrean
zegoen maila ondorengo biderkagarriak erabiliz biderkatzetik ateratzen den
hainbatekoa izango dute:
1982garreneko
Abenduaren 31n indarrean Biderkagarri
erabilgarria zeuden mailak, honako urtez adierazitakoak
4. 1,20
5. 1,00
2.- Lehenengo
txatalean erabakitakoa erabiltzetik datozen mailak, neurriz gorakoak nahiz
neurriz beherakoak izan, hamarrekotan borobildu ahal izango dira.
Erabaki
Gehigarriak
Lehenengoa
- Euskal Herriko Elkarte Autonomiaduneko 1982garrenerako Guztizko
Diruegitamu-legeko zenbait agindu 1983garreneko ekonomia-urtean erabiltzea
A) Mila bederatzirehun eta larogeita hirugarren urtean,
Martxoaren 24ko 3/1982 Legeko honako agindu hauek izango dira erabilgarri:
1.- 4garren atala, "Erresumatikako
aginte eta/edo zerbitzuez jabetzea"-ri buruzkoa.
2.- 5garren atala, "ahalmenak eta/edo
zerbitzuak Erresumari atzera itzultzea"-ri buruzkoa.
3.- 6garren atala, "Ahalmen eta/edo
zerbitzuak Kondaira-Lurraldeei eskuratzea"-ri buruzkoa.
4.- 7garren atala,
"Kondaira-Lurraldeetatikako ahalmen eta/edo zerbitzuez jabetzea"-ri
buruzkoa.
5.- 8garren atala,
"Foru-Diputazioekingo Itune"-ei buruzkoa.
6.- 9garren atala, "Eraspen"-ei
buruzkoa.
7.- 10garren atala, "Diruizendapenak
besterakotzea"-ri buruzkoa.
Martxoaren 24ko 3/1982 Legearen
10garren atalaren azken lerroaldia honela idatziko da:
"Hiruhilabetekal, Eusko
Jaurlaritzak Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeari Diruegitamuetan
sartutako dirueizendapenetan eskuraketen bidez gertatu diren aldaketen
egoeraren berri emango dio. Urteko azken-argipidea hasierako eta bukaerako
diruizendapenen egoera Diruegitamuko Sailka, Zerbitzuka, Atalburuka, Atalka eta
zernolakoka emanez egingo da".
8.- 12garren atala, "Izendatutako
Diruen birbanaketa"-ri buruzkoa.
9.- 13garren atala, "Haundiagotu
daitezkeen Dirubidetzak"-gaiari buruzkoa.
10.- 14garren atala, "Ordainkizunak
gaitzea"-ri buruzkoa.
11.- 15garren atala, "Dirubidetzak
lehengotzea"-ri buruzkoa.
12.- 16garren atala, "Urte batzutako
diruizendapenak"gaiari buruzkoa.
13.- 22garren atala, "Lan-itunepeko
lanarigoa"-ri buruzkoa.
14.- 23garren atala, "Beste
Lanarigoa"-ri buruzkoa, bigarren eta hirugarren idazatitan.
15.- 25garren atala,
"Diruezarketa-dirubidetzen pentzutango aldirako akurapena"-ri
buruzkoa.
16.- 26garren atala, "Kentzeko
Lantoki"-ei buruzkoa.
17.- 27garren atala, "Lanari-erroldeen
zabalkuntzarako mugapena"-ri buruzkoa.
18.- 28garren atala, "Izendapen eta
bizisariak"-gaiari buruzkoa.
19.- 29garren atala, "Diruezarketen
artezko akurapena"-ri buruzkoa.
20.- 31garren atala, "Elkarte
Autonomiaduneko Dirubidetza-egiketak" gaiari buruzkoa, bertako 2tik 6rako,
biak barne, idazatietan.
21.- 32garren atala,
"Dirubidetza-egiketen berdirulaguntza eta ordezkatzea"-ri buruzkoa.
22.- 33garren atala, "Erakunde
Burujabeen dirubidetza-egiketak" gaiari buruzkoa, bertako 2tik 4rako, biak
barne, idazatietan.
23.- 34garren atala, "Aginte"-ei
buruzkoa.
24.- 36garren atala,
"Kondaira-Lurraldeen ekarketen eginkortasuna"-ri buruzkoa.
25.- 37garren atala, "Aginteen eta/edo
zerbitzuen mailaren aldaketegatikako Kondaira-Lurraldeen haserako ekarketetango
aldakuntza"-ri buruzkoa, Azaroaren 24ko 11/1982 Legearen indarrez bertako
1 idazatian gertatutako aldaketa kontutan izanik.
26.- 39garren atala,
"Dirulaguntzabideak" gaiari buruzkoa bertako-lehenengo idazatian.
27.- 41garren atala,
"Badaezpadako-neurriak" gaiari buruzkoa.
28.- 42garren atala, "Diruezarketen
Artarako batzordea"ri buruzkoa.
29.- 44garren atala, "Diruegitamuen
teknika-eraketak" gaiari buruzkoa.
30.- Bigarren Erabaki Gehigarria, Eusko
Legebiltzarraren Saileko Diruegitamuzko izendapenei buruzkoa.
31.- Hirugarren Erabaki Gehigarria, Eusko
Legebiltzarraren Saileko Diruegitamuzko izendapenei buruzkoa.
32.- Zazpigarren Erabaki Gehigarria, gazteen
eta familiaren ardura duten lanik gabeko emakumeen lanbidea suztatzeko
dirulaguntzari buruzkoa.
33.- Zortzigarren Erabaki Gehigarria,
ordainsariekiko mugapenei buruzkoa.
34.- Bederatzigarren Erabaki Gehigarria,
lanarien ihardunaren eta lansarien aldetikako kidekaketari buruz;
Legebiltzarrari 1983garrenerako lehenengo seihilabetekoan aurkeztuko zaion
Egitamuan gauzatuko da.
B) Egunak eta epeak 1983garreneko ekonomia-urteari
behar bezala egokitzea, baita Lege honetan dauden aginduetara behar bezala
jotzea ere kontutan izanik beteko dira aurreko aginduak.
C) Aurreko B) letran esaten denaz gainera,
ondoren adierazten diren puntuak behar bezala erabiltzeko, honako berarizko arau
hauek izango dira kontutan:
9.- 13garren atala, "Haundiagotu
daitezkeen Dirubidetzak" gaiari buruzkoa. 2garren idatzatiko d) letra
ondoren datorren erara idatziko da:
d) Benetan egindako zerbitzuen aldiari eta
Herri-Arduralaritzari aldezaurretik egindako zerbitzuen aitorpen egiteaz,
Abenduaren 26ko 70/1978 Legean agindutakoa erabiltzeari darizkien hirurtekakoak
ordaintzeko izendatutako diruak.
10.- 14garren atala, "Ordainkizunak
gaitzea"-ri buruzkoa. Lehenengo idazatian i) letra berria sartuko da,
honako idazkera hau duela:
i) Beste edozein diru-sarrera, beti ere
sarrera horietan benetan jasotako hainbatekoak diruegitamututakoa gainditu
dezanean, gehiegizko horregatik gaituz.
24.- 36garren atala,
"Kondaira-Lurraldeen Ekarketen eginkortasuna"-ri buruzkoa. Epailaren
24ko 3/1982 Legeko Bigarren Aldibaterako Erabakiari buruz, atal honetako
lehenengo idazatian dagoen aipamena, Lege honetako Bigarren Aldibaterako
Erabakiari buruzko aipamentzat-jaso behar da.
Bigarrena
- Herri-Baltzuen ihardunerako, diruezarketetarako eta dirubideketetarako
egitarauak eta diruegitamuak
Lege honi eraskin gisa honako Herri-Baltzu
hauen ihardunerako, Diruezarketetarako eta Dirubideketetarako egitarauak eta
Diruegitamuak erasten zaizkio:
- Ekainaren 10eko 5/1981 Legez baimendutako
Industria-Suztaketa eta Birrantolaketarako Baltzuarena.
- Otsailaren leko 60/1982 Dekretoz baimendutako
"Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea-Sociedad Informática del
Gobierno Vasco, S. A."-ren.
- Otsailaren 15eko 62/1982 Dekretoz
baimendutako "Orquesta de Euskadi, S. A."-rena.
- Apirilaren 5eko 82/1982 Dekretoz baimendutako
"Sociedad de Gas de Euskadi, S. A."-rena.
- Maiatzaren 24ko 105/1982 Dekretoz
baimendutako "Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S. A."-rena.
- Azaroaren 24ko 9/1982 Legez baimendutako
"Ente Vasco de Energia"-rena.
Hirugarrena
- "Lan-harremanetako Kontseilua"-rekiko 30 Sailaren Diruegitamua
Lege honetako Lehenengo Erabaki
Gehigarriko 30 eta 31 puntuetan ezarritako jaurpidea "Lan-harremanetako
Kontseilua"-rekiko 30 Sailarekin erabiliko da.
Laugarren
- 1982garreneko Diruegitamuetan Lurralde-arteko ordezkaketa-Baltzari atxikitako
Diruizendapenekiko Arauak
1.- Elkarte
Autonomiadunak Erresumatik datozen eta dagozkien dirubaltzak jaso izanaren ondorioz
1982garreneko Abenduaren 31z geroztik urte horretarako Diruegitamuko 98 Sailari
Diruezarketa-egitasmoak atxikitzeak, Lege honetako Lehenengo Erabaki
Gehigarriko 6garren puntuan agindutako esate-modu eta neurritan, atxikitako
diruizendapenak 1983garrenerako Diruegitamuari besterik gabe eranstea ekarriko
du berekin.
2.- Aurreko
idazatiak aipatzen duen Diru-Baltzari atxikitzeak 1982garreneko Abenduaren
31rako dagoenekoz bukatutako egitasmoak barnean har balitza, atxikitze hori
1982garrenerako Diruegitamuen barruan egingo da, behar bezalako
kitapen-ondorioetarako.
3.- Aurreko
bi idazatietan agindutakoa gora-behera, horietan emandako araupidetzak
1983garreneko Maiatzaren lehenengo egunean galduko du indarra eta une horretan
"Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltza. Zehaztu gabeko Diruezarketak"
izenez 99 Sailean horretarako ageri den diruegitamu-zernolakoak daukan
izendapena ezabatu eta zerrendatik kendu egingo du Ekonomia eta
Herriogasun-Sailak.
4.- Aurreko
idazatiak aipatzen duen egunetik aurrera, Erresumatikakoak diren eta 1982garren
ekonomia-urteko Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltzari zegozkion eskuarteak
jasotzeak, Jaurlaritzak erabaki dezan diruezarketa-egitasmo berriei dagozkien
diruizendapenak
1983garrenerako
Guztizko Diruegitamuetan sartzea ekarriko du, eta Eraspena egitezko Dekreto
egokia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da.
Diruizendapen hori "Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltza 1982garren
ekonomia-urterako Diruizendapenak" izenez, berarizko zerbitzuan 98 Sailaren
barruan sartuko da.
5.- Lege
honetan jasotako eran eta ihardunbidez, dirubidetza-egiketak itunetzeko eta,
hala behar izanez gero, 1982garreneko ekonomia-urteko diruegitamuetako
gaindikinak erabiltzeko baimena ematen zaio Jaurlaritzari eta, hori, esandako
ekonomia-urteari dagozkion Erresumatikako diru-baltzak ez hartzetik datozen
dirubidetza-eskasiak osatzeko xedez; Jaurlaritzak, era berean, esandako eskasia
horiek aldibaterakoak balitez, epe laburrerako dirubidetza-egiketarako baimena
eman ahal izango du.
6.- Aurreko
idazatian jasotako baimenen babespean egindako dirubidetza-egiketa bakoitz eta
guztien berri emango dio Jaurlaritzak Eusko Legebiltzarreko Ekonomia,
Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeari.
7.- Erabaki
Gehigarri honetan eta, hala baledi, Lege honetako 7garren atalean agindutakoa,
Erresumako 1982garrenerako Guztizko Diruegitamuei buruz, Abenduaren 26ko
44/1981 Legearen ERASKINEKO 33 Sailari Jaurlaritzak egindako goradeiaz
Konstituzio Epailaritzak bere garaian erabaki dezanaren baldintzapean egongo
da.
Epailaritzak erabaki dezanean, esandako
ebazpenak diruegitamuei zenbateraino-eragiten dienaren eta erabaki hori
betetzeak horretarako eska ditzan neurrien berri emango dio Jaurlaritzak Eusko
Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeari.
Boskarrena
- Industria-suztaketa eta birrantolaketarako dirubidetzak
Jaurlaritzak, bere
Ekonomia-Batzordearen saloz, Eusko Legebiltzarrak sor dezan industria-suztaketa
eta birrantolaketarako Elkargoaren bidez, enpresen birrantolaketarekiko
dirulaguntza gisa erabaki ditzan dirubidetzek ez dute, orohar, 1983garreneko
egiterapenerako, mila eta bostehun miloe peseta baino gehiago joko. Abenduaren
28ko 12/1982 Legeaz baimendutako 1982garrenerako mugapena 1983garren
ekonomia-urtean haundiagotzearen kaltetan gabe eta horri begiratu gabe egingo
da mugapen hori.
Euskal Herriko Herriogasun Nagusiak
Industria-Suzkiketa eta Birrantolaketarako elkarteari, aipatutako elkarteak
industria-suzkiketa eta birrantolaketarekiko laguntza gisa egin ditzan
diruegiketetan, hala baledi, gertatutako galerak ordainduko dizkio.
Seigarrena
- Langabeziari aurka egileko Lan-Baltza
1.- Langabeziaren
aurka borrokatzeko, Lanarekiko 13 Sailaren barruan, bi mila hirurehun eta
berrogeita hamar miloe pesetatako Lan-Baltza sortzen da eta horien
ihardunbiderapena Lan Sailari dagokio. Lurralde-Antolaketa eta Garraio eta
Ekonomia eta Herriogasun-Sailekin elkar hartuta.
2.- Aipatutako
Dirubaltzak ordaindutako lanak, Kondaira -Lurraldeetako Udalek, Udal-Elkarteek
edo Toki-Erakunde Txikiagoek egingo edo akuratuko dituzte eta, Dirubaltza honen
bidez nahi diren helburuak lortzeko erakidetzarik onenerako Foru-Diputazioekin
ituneak egin ahal izango ditu Lan-Sailak.
3.- Baltzaren
pentzutan emandako dirulaguntzak gizarte-taldeek nola-nahiko azpiegitura eta
antolapidetzalanen dirubideak egiteko izango dira, lan horiek ematea udalari
dagokiola, eta batipat, eraikintzarako, herri-eraikintzen konponketarako,
kaleak zaintzeko eta berritzeko, espaloiak, plazak, ibiltokiak, hiribideak, eta
mendibideak egiteko, ura hartzeko eta banatzeko, urbideak egiteko eta hobetzeko
eta osasunbidezko azpiegiturasareak egiteko.
Emandako dirulaguntzak, ez da agizko
xahupenen dirubideak egiteko, inorentzako domu-eskuraketak egiteko, lurrak
erosteko, ez eta 1983garreneko agizko diruegitamuan sartutako lanetarako ere
erabiltzerik izango.
4.- Erabaki
Gehigarri honek dituen egitasmoen dirubidetzak egiteko laguntza-eskeak,
araupidez agindu daitezen agiriekin batera, 1983garreneko Apirilaren 10eko
gauerdia baino lehen Lan-Sailera eraman beharko dira behar diren arauak lehen
esandako eguna baino gutxienez 20 lan-egun lehenago emango dira aditzera.
5.- Jaurlaritzak,
Ekonomia-Batzordeak aldez-aurretik txostena eginik, egoki izan daitezen
dirulaguntzak ematea 1983garreneko Maiatzaren 25a baino lehen erabakiko du eta,
egun horrez geroztik egin dezan lehenengo bilkuran, Lan eta Gizarte-Ongunde
Batzordeari emango dio emate horren berri.
Horrekiko irizpidetzat honako hauek
jartzen dira:
a) Aurreko 3 idazatian sarturik egon eta
bete-beteko esku-lana behar duten lanei emango zaie lehentasuna.
b) Halaber, sei hilabetetatik gorako egite-aldia
dezaten lan-moeta ezberdinei doazkien batera emateko egitasmo edo
egitasmo-taldeek izango dute lehentasuna, beti ere, esandako aldi horretan
Lanbide-Idazguen bidez-akuratutako lanarigoa lanean euki dezatelarik.
c) Halaber, lege honetan ohartemandako
baldintzak betetzen dituen lanik gabekoen zenbatekoaren heineango
langabezia-neurririk haundiena izan dezaten Udalek aurkeztutakoek lehentasuna
izango dute.
6.- Lan
hauek egiteko lanik gabe dauden pertsonen akuraketa nahitaez Lanbide-Idazguen
bidez egin beharko da. Akurapen-baldintzetan herri-lanen egilearen aldetik
Lanbide-Idazgutan errolderatuta daudela eta inolako dirulaguntzarik hartzen ez
dutenei eta batipat familiaren ardura izan dezatenei lan ematen zaiela erasota
egotea ezinbestekoa izango da.
Seigarren txatal honetan agindutakoa
betetzen dela zaintzeko, gehiengoaren jabe diren Sindikaritza-Erakundeak
bertako izango direneko jaurlaritzaren ordezkari bat buru izango duen
zaingo-Batzordea sortuko du. Ordezkaritza horri berari atxikiz,
Kondaira-Lurralde bakoitzean bertako zaingo-Batzordeak sortuko dira.
7.- Dirulaguntzarekiko
adierazpena hartutako egunetik hasi eta berrogeita bat egutegi-egunetako
epearen barruan ekin beharko zaie lanei.
8.- Dagozkien
diru-ordainketak egindako lanaren egiaztapena Jaurlaritzako gai den
ihardutze-sailak onartu ondoren egingo dira eta egiaztapen hau
Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Saileko dagokion Lurralde-Ordezkaritzan
aurkeztuko da.
9.- Erabaki
honetan adierazitako baldintzak bete ez izanak, emandako diru-laguntza kendu
eta gero bere garaian Jaurlaritzak erabaki ditzan irizpideen arauera
birbanatzea ekar dezake.
10.- Autonomia-Elkartean
gehiengoa duten Sindikaritza -Elkarteek, duten indarraren heinean, eta
Ugazaba-Bazkunak osatutako Batzorde bat eratuko da, Lanbide-Suztapenerako
Egitarauetan honako egiteko hauekin eskuhartzea xede dutela:
- Lanik gabeko langileen langabeziaren
Aurkako Ekintzarako dirubaltzaren egitasmoak egiteratzeko akurapenari arta
egitea, zazpigarren Erabaki Gehigarriaren 6garren zatiak dioenaren arauera.
- Gazteen eta Familia-Erantzunbeharra duten
Emakumeek Lanbideak Suztatzeko Egitarauari buruz:
a) Akurapenekiko
ikuskaketa.
b) Eratu daitezen teoriazko ikastaroetako
egitarauak, eta horien egiterapena.
c) Egitarau hau egiteratu dezaten arauak
osatzeko eta hobetzeko ezein neurriren saloak egitea, eta bai Jaurlaritzak
horietakoren bat onartu baino lehen entzun dakiela ere.
- Busturialdeko Lanbideen Suztapenerako
egitarauaren Batzordean aztertu daitezen gaiei buruzko argipideak hartu eta bai
Egitarau honen egiterapena osatu dezaten neurri guztien saloak egitea ere.
- Ihardutze-bidezko Lanbide-Hezkuntzako
ikastarotarako egitarauak egin baino lehen bere iritzia ematea, eta bai
ikastalditara joandako langileak berriz laneratzea helburu izan dezaten arte
hartzezko ekintzetan eskuhartzea ere.
Batzordearen Lehendakaritza Eusko Jaurlaritzako
lan -Saileko Lanbide-Sailordetzak izango du.
Batzorde honek gainera lanik gabeko langileen
zazpigarren Erabaki Gehigarriaren gai diren "langabeziaren aurkako
ekintzarako artezko herrilana" egitasmoak egiteratzeko akurapenekiko
zaingoa egingo du.
11. Arau
hauen edukia egiteratzeko beharrezko aginduak, Lan-Sailaren saloz, emateko esku
ematen zaio Jaurlaritzari.
Zazpigarrena
- Langabezian aurka egiteko artez burutzeko lanak
Lanarekiko 13 Sailaren barruan hirurehun
miloe pesetatako diru-atala sortzen da eta horien ihardunbiderapena,
Lurralde-Politika eta Garraio-Sailarekin elkarlangintzan, Lan-Sailaren esku
uzten da eta Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak berak egiteratzeko edo
akuratzeko eta langabezian dauden pertsonak akuratuz, azpiegitura eta
gizarte-antolapidetza hobetzeko, mendiak eta ibaiak garbitzeko eta antzeko
egitasmotarako etabar, egiteko diren lanen dirubidetzak egiteko izango dira.
Lan eta Lurralde-Antolaketa eta
Garraio-Sailen saloz erabaki hau egipideratzeko beharrezko arauak emateko esku
ematen zaio Jaurlaritzari.
Zortzigarrena
- Ordainetango gorabeherak
Lege honetako 25garren atala erabiliz,
atal horretako 2garren txatalak aipatzen dituen ordainetan, hala baledi, sor
litekeen gehiagoko edo gutxiagoko aldeak, 99 Sailean dauden diruizendapenen
pentzutan berdinduko dira.
Bederatzigarrena
- Etxebizitza eta Lurren alorreango inorentzakotze-eskubideak
Jaurlaritza-batzarrak ontzat eman ondoren
edo Dekretoz jarri daitezen bidetatik honako hauetarako eskua ematen zaio
Lurralde-Antolaketa eta Garraio Sailari:
a) Azaroaren 27ko 3.006/1981
Errege-Dekretoak eta Eusko Jaurlaritzaren Abenduaren 31ko 141/1981 Dekretoak
egindako baliapide-eskuraketaren ondorioz Autonomia-Elkartearen jabetzapekoak
izan eta eskuraketa hori baino lehen "Instituto para la Promoción Pública
de la Vivienda"-ren edo beste ezein agintaritza-erakunderen ondareko ziren
merkataldegi, etxalde jabetza-eskubide eta nolanahiko baliapide edo
erabiltemodutarako lurrak artez besterentzeko.
b) Autonomia-Elkartearen jabetzapeko
izan eta Eusko Jaurlaritzaren Apirilaren 13ko 77/1982 Dekretoak hartzen ez
dituen etxebizitzak alogeran nahiz noiznahi uztekotan, inori artez uzteko.
Aldibaterako
Erabakiak
Lehenengoa
- Egokitasunik ezak
1983garreneko urtarrilaren lehenengo
egunetik hasieta Lege hau indarrean jartzeko egunerarte, 1983garreneko Guztizko
Diruegitamuetan sor daitezkeen egokitasunik ezak edo adierazitako denboraldian
erabil daitekeen "1983garren ekonomia-urterako behin-behingorako
diruegitamu-arauak ematen dituen" Abenduaren 31ko 14/1982 Legeak eta
honek-, araupidetza bikoitzaren ondorioz egiteratuz sor daitezkeenak, Ekonomia
eta Herriogasun-Sailaren saloz, dirubidetza-eskuraketen bidez edo egokien
iruditu dakion eran, erabakiko ditu Jaurlaritzak, eta Eusko Legebiltzarreko
Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeari aditzera emango dio.
Bigarrena
- Diruekarketak kentzea
Aurreko Aldibaterako Erabakiak aipatzen
duen Legea betez, lege honetako 25garren atalean erabakitako aintzin-ordainketa
direnez, Foru-Diputazioek egindako ekarketak, aipatutako atalaren ondorioz
gertatu behar duen lehen-epetik aterako dira. Honen hainbatekoa gaindituko
balute, ondorengoari edo, hala behar izanez gero, ondorengoei kenduko zaie.
Hirugarrena
- C.A.D.E.M.-ren Diruegitamua
Jaurlaritzak azaroaren 24ko 9/1982 Legeko
Bigarren Erabaki Gehigarrian esaten den esate-modu eta neurritan "Enerjia
eta Meatzen Aurrezte eta Hazkuntzarako Aztertegia" erakundea Herri-Baltzua
sortu eta orain Ihardutze-Sail burujabea den Erakundea ezaba dezanean, Jaurlaritzak
berriro onartu beharrik eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian berriro
argitaratu beharrik gabe, Lege honetako 3garren atalean onarpen-gai izan den
diruegitamua bere osoan esandako Herri-Baltzuari dagokiolakotzat joko da.
Kentzezko
Erabakia
Lege hau indarrean jartzerakoan,
Abenduaren 31ko 14/1982 Legea, "1983garren ekonomia-urterako behin
-behingorako diruegitamu-arauak ematen dituena", eta lege honen edukiaren
aurka egon daitezen beste erabaki guztiak, kendu egiten dira.
Azken
Erabakiak
Lehenengoa
- Haztapena eta Egiterapena
Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren saloz,
Lege honetan ohartematen den guztia egipideratzeko eta egiteratzeko beharrezko
erabakiak emateko baimena ematen zaio Jaurlaritzari.
Bigarrena
- Indar-aldia
1.- Lege
hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian osoki argitaratu dadin egunean
jarriko da indarrean.
2.- Hala
ere, Lege honetan erabakitakoa 1983garreneko Urtarrilaren lehenengo egunetik
atzera-indarrez erabiliko da.