Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

1/1983 Legea, urtarrilaren 28koa, "Euskal Irrati Telebista" Herri erakundearen eta Irrati-Telebistazko herri-zerbituen eraentzarako herri-baltzuen 1982garrenerako diruegitamuak onartzezkoa.

1983-01-28

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1983/2/7, 17. zk.; EAO, 2012/4/9, 85. zk.

§ 30. 1/1983 LEGEA, URTARRILAREN 28KOA, "EUSKAL IRRATI TELEBISTA" HERRI-ERAKUNDEAREN ETA IRRATI-TELEBISTAZKO HERRI-ZERBITZUEN ERAENTZARAKO HERRI-BALTZUEN 1982GARRENERAKO DIRUEGITAMUAK ONARTZEZKO LEGE-EGITASMOA

"Euskal Irrati Telebista" sortaraziz Maiatzaren 20an eman eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian hurrengo Ekainaren 2an argitaratutako 5/1982 Legeak, bere 42garrenetik 46garrenerainoko Ataletan, biak barne, bai Erakundea bera eta bai Lege honek agintzen duenaren babespean Irrati Telebistazko herri-zerbitzuen eraentzarako sortarazitako Herri-Baltzu eta Menpe-Baltzuek bere ihardunen hoei atxiki beharreko diruegitamu eta dirubide-jaurpideak araupetzen ditu.

Diruegitamu-jaurpide hoiek, funtsean, honetan zertzen dira: Bai Herri Erakundearen eta bai sortarazi daitezen Herri eta Menpe-Baltzuetako bakoitzaren diruegitamu-egistasmoak Autonomia-Elkartearen Guztizko Diruegitamuei erantsi dakizkiola, Legebiltzarrari bidali eta horrek hala badagokie onartu ditzan.

Autonomia-Elkartearen 1982garrenerako Guztizko Diruegitamuak Epailaren 24ko 3/1982 Legez eta, beraz, "Euskal Irrati Telebista" Herri-Erakundea sortu baino lehen onartu zirenez gero, hurrenez-hurren Azaroaren 30eko 148/1981 eta Uztailaren 19ko 157/1982 eta 158/1982 Dekretoz sortarazitako "Euskal Irrati Telebista" Herri-Erakundearen eta "Gazteiz Irratia-Radio Vitoria, SA.", "Euskal Telebista-Televisión Vasca, S.A." eta "Eusko Irratia-Radiodifusión Vasca, SA." Herri-Baltzuen 1982garrenerako Diruegitamuak horretarako berarizko Lege baten bidez onartzea dagokio.

Lehenengo Atala - "Euskal Irrati Telebista" Herri-Erakundearen eta eraentzarako Herri-Baltzuen Diruegitamuak

1.- Maiatzaren 20ko 5/1982 Legearen 42garren eta 43garren Atalek diotenaren arauera, Lege honen bidez "Euskal Irrati Telebista" Herri-Erakundearen eta ondoren zehazten diren Eraentzarako Herri-Baltzuen 1982garrenerako Diruegitamuak ontzat emante dira:

- Azaroaren 30eko 148/1981 Dekretoz sortutako "Gasteiz Irrati-Radio Vitoria, SA." Akziokako Euskal Herri-Baltzuarena.

- Uztailaren 19ko 157/1982 Dekretoz sortutako "Euskal Telebista-Televisión Vasca, S.A." Akziokako Herri-Baltzuarena.

- Uztailaren 19ko 158/1982 Dekretoz sortutako "Eusko Irratia-Radiodifusión Vasca, S.A." Akziokako Herri-Baltzuarena.

2.- Maiatzaren 20ko 5/1982 Legearen 44garren Atalak agintzen duenaren arauera, Lege honen bidez "Euskal Irrati Telebista" Herri-Erakundearen eta Atal honen aurreko zatian esandako Eraentzarako Herri-Baltzuen 1982garrenerako bateratutako Diruegitamua ontzat ematen da.

3.- Lege honen gai diren Diruegitamuak Euskadiko Autonomia-Elkartearen 1982garrenerako Guztizko Diruegitamuetan sartuta gelditzen dira, Lege honek eta Maiatzaren 20ko 5/1982 Legeak jartzen dituzten berarizkotasunekin.

2. Atala - "Euskal Irrati Telebista" Herri-Erakundearen Diruegitamuak

1.- "Euskal Irrati Telebista" Herri-Erakundearen egiterapenari erantzuteko behar diren diru horniketak mila bederatzirehun eta hamabi miloe peseta jotzen dute guztira.

2.- Aurreko zatian esandako horniketa hoiek egiteko ohartematen diren dirueskuarteak mila bederatzirehun eta hamabi miloe peseta jotzen dute.

3. Atala - Eraentzako Herri-Baltzuen diruegitamuak

1.- "Gasteizko Irratia-Radio Vitoria, S.A." Akziokako Euskal Herri Baltzuaren ihardunaren egiterapenari erantzuteko beharrezko diren diru-horniketak guztira hirurogeita hamaika miloe jotzen dute, eta horniketa hoiek egiteko ohartematen diren diru eskuharteak, guztira, hirurogeita hamaika miloetara iristen dira.

2.- "Euskal Telebista-Televisión Vasca, S.A." Akziokako Herri-Baltzuaren ihardunaren egiterapenari erantzuteko beharrezko diren diru-horniketak mila zazpirehun eta berrogeita hamaika miloe peseta jotzen dute guztira, eta horniketa hoiek egiteko ohartematen diren diru-eskuarteak, guztira, mila zazpirehun eta berrogeita hamaika miloetara iristen dira.

3.- "Eusko Irratia-Radiodifusión Vasca, S.A." Akziokako Herri-Baltzuaren ihardunaren egiterapenari erantzuteko beharrezko diren diru-horniketek ehun eta hogeita bi miloe peseta jotzen dute guztira, eta horniketa hoiek egiteko ohartematen diren diru-eskuarteak, guztira, ehun eta hogeita bi miloe pesetatara iristen dira.

4. Atala - "Euskal Irrati-Telebista" Herri-Erakundearen eta Eraentzarako Herri-Baltzuen bateratutako diruegitamua

Lege honen gai diren "Euskal Irrati-Telebista" Herri-Erakundearen eta Eraentzarako Herri-Baltzuen bateratutako Diruegitamuek, ekonomia-urtean burutu beharreko ekintzabide guztiei erantzuteko diru-horniketen aldetik mila bederatzirehun eta hirurogeita hamalau miloe peseta jotzen dira guztira, eta horniketa hoiek egiteko ohartemandako diru-eskuarteak, guztira, mila bederatzirehun eta hirurogeita hamalau miletara iristen dira.

Azken Erabakia

1.- Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedin egunean bertan jarriko da indarrean, 1982garreneko Urtarrilaren lehenengorainoko atzera-indarrez erabiliko denarren.

2.- Lege hau osabideratzeko eta egiteratzeko beharrezko izan daitezen erabaki eta manu guztiak emateko eskua ematen zaio Ekonomia eta Herriogasun-Sailari.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra