1/1982 Legea, otsailaren 11koa, Koperatibei buruzkoa.
1981-02-11Erakundea: Eusko Legebiltzarra
Argitalpena: EHAA, 1982/3/10, 33. zk.; EAO, 2012/4/26, 100. zk.
Indargabetua: 1983-08-18
§ 16. 1/1982 LEGEA, OTSAILAREN 11KOA, KOPERATIBEI
BURUZKO
ZIOEN ADIERAZPENA
Elkarlana ez da arrotz Euskal Herrian. Bere
kondairaren arian, Euskal Herriak ekonomiazko zenbait ekintzapide
elkarlan-bidez burutu izan ditu. Hor ditugu, esandako ekintzapide hoien
egiaztagarri, noizean behingo Auzolana edo nekazaritza-lanetango Lorrak, euskal
tradiziozko ekonomia-ekintzapide hoiek, inoiz, arrantzu-kofradietan eta
herrilurren arauzko ustiaketan gauzatzen direla.
Industria-iraultza sortzeak egintza eta
erakunde hoien garrantzia asko murriztu zuen, bidebatez kidetasun-arauz
sortarazitako beste ekonomia-ekintza modu berri batzuk agertzen zirela, Bilbo
Haundiko eskualdean goiz bai goiz azaldu ziren Bezero-Koperatibak, adibidez,
eta bai Eibarreko ALFA moduko Industria-Lanetarako Koperatibak ere;
1936garreneko gudua hasteak eten zituen, eten, esandako saio hoiek.
Guduosteko euskal koperatiba-ekintzak
Arrasaten Elkartzebidezko Koperatiba-Talde gisa sortutako koperatiba-eredua du
oinarri, gehienbat; horrek, Euskadiko ekonomia eta gizarte egoeran
goren-mailako eragina izan eta inguru-eremu berezi bat sortarazi du, apal-apal
hasi zen hura euskal dirubidetzaren funtzesko zati bilakatzeraino, berenezko
izatasun baten jabe eta, ekintzakideei eta gizarte osoari aurrera eraginaz bere
irabaziak gizarteratuz duen eraginaren neurrian, merkatu-askatasunaren arauzko
ekonomia-erapidetza zuzentzeko bide.
Autonomia-Estatutoko 10/23 Atalak Euskal
Herriko Elkarte Autonomiadunari Koperatiben alorrean eta merkataritza-alorreko
agizko legeen arauera bakarreango agintea ematen dionez, Eusko Jaurlaritzak
koperatiben suztapena eta zaingoa bere xedeetako bat duela, eta Euskadiko
Koperatiba-ekintzak dituen berarizkotasuna eta garrantzia kontutan hartuta,
hain bereizi diren baltzu hoien zenbait alderdi Lege honen bidez araupetzeari
komenigarri eritzi zaio.
Koperatibekiko Euskal Legearen esandako
aurre-egitasmo horrek, ahal den neurrian, Nekazaritza-Koperatiben
Ekonomia-Elkarte Europearreko Nekazaritza-Lankidetzarako Batzorde Nagusiaren
bidez (COGECA), Bezero-Koperatibek Bezero Koperatiben Elkarte Europearraren
bidez (EURO COOP) aurkeztutako Europako koperatiba-baltzuen egitasmoan
mamitutako Koperatibekiko Europako Legeei egokitzea nahi luke, Nazioarteko
Koperatiba Ituneak 1966garrenean Vienan eta 1968garrenean Varsovian egindako
Biltzarretan zehaztutako koperatibatasun-oinarriak ere bilduz.
Horrela, I Idazpuruko I Atalburuan, orain
indarrean dauden Legeak aldaraztearen aldetik berebiziko garrantzia duten bi
alderdi biltzen dira: Bazkidea, gaindikinetatik, egindako Koperatiba-lanaren
heinean jabe izatea, alde batetik eta bestetik bazkideen osoko gaikuntza,
gaitze hori koperatibatasunaren oinarri eta teknikabideetan mugatu ez, baina
hezkuntzaren esangura zabalenean ulertuz.
II Atalburua, Eratze-Moduei dagokiena
alegia, orain indarrean dagoenagandik funtsez bestelakoa da, oraingo honek
eskribau-agiriz egitea eskatzen bait-du, eta bai Koperatiben
Merkataritza-Erroldetegian horren berri erasotzea ere.
Indarrean dauden moduak asko errazten
dira, gure eratzemodua mamitze-bidean dagoen eratzemoduari egokituz, lehenengo
biltzarrari eratzeindarra aitortu eta, Erroldetegian horko batzar-agiria
erasota utziz eskribau-agirizko bidea bazter utziz hori, Eskribauaren eta
Erroldelariaren zer-mugatzeko egitekoa Lan-Agintaritzak zer-mugapena dagoeneko
egindakoak birridaztezkoa baino izan ez eta, gainera,
Merkataritza-Erroldetegiak Koperatibentzako liburirik ez duenez gero
eginkortasunez oso ahula gertatzen bait-zen.
Bestetik, arduralaritza-isilaren izakera
baikorra sartzen da, eta hori Lege honetan sartu diren gauza berrietan
funtsezkoenetakoa da.
Bazkideei buruzko III Atalburuan, indarrean
dauden Legeen eretzean orain aurkezten den egitasmoak garrantzizko gauza
berriak dakartza eta, hori, euskal Koperatibatasunak berenez dituen
berezitasunen eraginez.
Laguntza-bidezko bazkidea sortarazten da;
hori Irakaskuntzakoen moduko koperatibetan garrantzi haundikoa da, horrela
koperatiban gizarte-mailako lana bete-betean ezin egin dutenak gehienbat
diruzko izango den laguntza emanez lankide izan daitezeneko bidea eskaintzen
bait-du. Halaber, ihardunik gabekoen eta baliatzaile ez direnen bazkidetasun-modua
ere aitortzen du, Erresumako Koperatibetako ohizko Legeen eretzean gauza
berria, alegia; horrek, koperatiba bakoitzeko Araudiek aginduko duten denporan
gutxienez bazkide izan eta bidezko arrazoiz koperatiben zerbitzuez baliatzeari
edo koperatiba-ekintzei utzitakoek (hoiek izan ohi bait dira agitz
bazkidetasuna galtzeko bide, Frantziakoak bezalako lege batzuetan egozteko zio
izateraino) besterik gabe bazkidetasuna galtzea galerazten du, horri darizkion
kalteak, kopera-tibaren baltzu-domua gutxitzea bezalakoak alegia, horrela
hastantzen direla.
Bazkidetasun-modu horren aitorpenak ba du,
bestalde, gizarte eta giza-ikuspegitik langileekiko eta lanarekiko berarekiko
ondoriorik ere; izan ere, bazki deak hastantzeak koperatiba gizon aituen
laguntzaz gabetuko bait-luke eta langileari berari dagozkionetan, berriz,
zahar-saridun izatera iristerakoan bidezkoa den etendura-sentipena arinduta
geldituko lit zaioke. Orain, berak Baltzu-Domuari eskainitakoari zor zaion eta
ihardun diharduten bazkideenari zor zaiona baino haundiagoa izan daitekeen
saria aitortzen zaio.
Atalburu honetan azpimarragarri da,
halaber, argipide-eskubidearen erabateko araupekuntza eta horretan, bereziki,
Artezte-Kontseiluak hiru hilabetez behin gutxienez Koperatibaren gizarte eta
diru gorabeherei buruzko argipide-txosten bat egin beharra, hain funtsezkoa den
alderdi honetan bazkideek dituzten eskubideei indar emanaz.
IV Atalburua Ekonomia-Jaurpideei dagokie
eta indarrean dauden Eresumako Legeetatik bereizi eta Europakoei egokitzen zaie,
Mugiezineko Gauzazko Ogasunen balio-gehitzearen pentzutan norberaren domuak
urteoro aldikotzea aginduz.
Beste gauza berri bat, Halabeharrezko
Baltzak gehitzea, eta bai hoietaz ihardutzeko izenen aldakuntza ere, aurrerantzean
Halabeharrezko Emendio-Baltza eta Hezkuntza eta Gizarte-Hazkunderako Baltza
deituko bait-zaie, hurrenez hurren; Halabeharrezko Emendio-Baltzarako
diru-izendapenak bihalakotu egiten dira, Gaindikin Garbiaren ehuneko 30ekoa
gutxienez horretarako izan, eta Baltza hori Koperatibarentzako indartze eta
egingarritasun bide izatea xede duen Etekin-Kontu gisa agertzen da; orain
jasatzen ari garenekoa bezelako egitura-larrialdietan indartze hori noraezekoa
da, Hezkuntza eta Gizarte Hazkunderakoa bigarren mailako gertatzen dela, hori
ornitzeko aurrez Halabeharrezko Emendio-Dirutza gogortzea beharrezkoa bait-da.
Baltzuko Ihardutze-Sailei buruzko V
Atalburuan, lehen-mailako Koperatibetan boto-askartasuna kendu izana gauza
berri garrantzitsua gertatzen da; horrekin, bazkideek Baltzuko
Ihardutze-Sailetan berenez eskuhartzea suztatu, eta lehengo moduaren
eginkortasun ahula kentzea nahi litzateke.
Artezte-erakunde bat nahitaez izendatu
beharra ere ez zaie ezartzen orain indarrean dauden Legeek betebehar hori jartzen
zien koperatibei; hori, araudibidez antolatu daitezkeenetan uzten da,
alperrikako eskuhartzeak hastanduz eta oraingo aurre-egitasmo hau babeskeria
giroko Lege gisa ez, baina bai, alderantziz, bere funtsezko araupideetako bat
Koperatiben araudi-mailako askatasunari indar ematea duen baten gisako agertzen
dela.
Alde horrretatixe, Artezte-Kontseiluko
kideen kopuruarentzako gehienezko muga ere kendu egiten da eta gainera, eta hau
ere berria da, bilkuretan ordezkari baten bidez esku-hartzea ere debekatu egiten
zaie.
Halaber, baltzu-akordioak birraztertzeko
eta baltzu-erakundea eta hoietako kideen erantzun beharrarekiko erapide zehatz
bat ere egiteratzen da, bazkideen banakako eskubideak uneoro bermatuz.
Eta hau ere berria, Goradei-Batzordea
deritzan ihardutze-sail bat eratu ahal izatea, Araudian oso larritzat
zermugatuta dauden hutsegiteei dagozkio enak salbu, Batzar Nagusiaren goradeiei
bideak eginarazi eta azken-erabakia emateko asmoz.
Liburuei eta Kontaduritzari buruzko VI
Atalburua arauak ematerakoan soila da, Agizko Legeetara jo-araztea baino ez
bait-du egiten, funtsean.
VII Atalburua Koperatiben Aldaketaz, Bat
Egiteaz eta Deuseztapenaz ari da, eta eratze modutarako agindutakoari egokitu
beharraren beharrez argi eta garbi hastantzen da orain indarrean dauden
Legeetatik, eskribau-agiriaren eta Merkataritza Erroldetegian erasotzearen
beharra kenduta hoietarako egiterapideak asko errazten bait-dira, hoiek eratze
moduaren antzerako eginaz.
Deuseztapenari eta kontu-garbiketari
dagokien VIII Atala, ogasunen banakuntzari buruz jarritako arauegatik
garrantzitsua da; zorrak ordaindu eta Baltzu-Domua bazkideen artean banatu
ondoren gelditu dedina Eusko Jaurlaritzaren esku jarri beharko da, berariz eta
bestetarako gabe koperatiben lehiarazketan eta laguntzan erabili dezan. Hori
koperatiben eta horien Erakundeen suztapenerako ihardutze-sail nagusi den
koperatiben Kontseilu Nagusiaren bidez, eta hori sortu artean, Lan-Sailaren
bidez egingo da; horrela, koperatibatasunaren muina Elkartearekiko zerbitzua
dela garbi adierazita gelditzen da.
Garrantzizko hutsune bat da nabari I
Idazpuruaren itxurairudi honetan, Koperatiben Erroldetegiari eta horren Euskal
Herriko Elkarte Autonomiadunaren eremuango egituraketari buruzko gauzak
direneantxeko eta berarizko araupetze batena alegia, eta bai Legearen arauz
zermugapenaren eta errolderatzearen gai izan daitezenak zer-mugatzeko eta
errolderatzeko araupideena ere. Egitasmoa egite-bideetan dagoeneko Dekretoz
egingo da hoien araupeketa.
Il Idazpuruko I Atalburuari
"Berarizko Erabakiak" deritza, lehen zuen "Koperatiba
Moetak" izena aldatuz.
Bere Baltzu-helburu bereziak direla eta
ezberdin gertatzen diren koperatiba-moeta batzuentzako berarizko araupide-sail
bat ematen du; Atalburu honetan araupetzen direnak gizarte eta ekonomia-mailan
ekarri haundienekoak izanik.
Honela, sailkatze-modu zabal bat ezartzen
da, koperatiba-moeten izendapen zehatzik ez bait-da egiten, eta
erroldelaritzari bere gain uzten zaio Koperatibak bere lankide-ekintzapideen
ariora zermugatu ahal izatea.
Koperatibaren funts eta nolakotasun ez
denarren, harekiko iritzietan nolabait sartuta zegoen lagunarotasunezko
irizpidea hautsiz Europako horretzazko Legeei egokitu izanak berarizko
garrantzia du Atalburu horretan. Hauspen hori, Bezero-Koperatibei bazkideez bestekoekin
lan egiteko ahalmena aitortu izanean agertzen da ahalmen hori besterik ezinean
mugatu egiten bada ere eta, Jaurlaritzak baimena eman ondoren,
Bezero-Koperatibetan bere gaindikin garbiaren ehuneko 40koa Halabeharrezko
Emendio Baltzarako izan beharra ordain badu ere. Hori, nola nahi ere,
merkataritza eta Turismo-Sailaren saloz eman beharko da eta, eman ere, ekintza
horri emanak dauden gainontzeko merkatariekin bere osoan aukera-berdintasuna
dagoela ikusitako unean.
Atalburu honetako beste gauza berri bat,
halaber, Aseguro-Koperatibak eta Lurraren Bateango Ustiaketarakoak moduko bi
moeta bereziko eta ondorio haundikoen araupeketa lehenengoari, Europako
Legeetan egiten denez, aseguro-lanerako lagunaroak sortarazteko ahalmena
aitortzen zaiola.
II Atalburua Koperatibei eta Arduralarit
zari da gokie eta, bertan, herri-agintaritzak bere gain hartzen ditu,
gizarte-zuduzko direnez, lankidetasunaren suztapena, horrentzako laguntza eta
horren hazkundea, indarrean dauden legeek egin eta Koperatiben Kontseilu Nagusiaren
bidez araupetzen denez; Catalunyako Generalitatearen 1934garreneko
Lankidetza-Legea du horrek aintzindari, Koperatiben eta Eusko Jaurlaritzaren
ordezkariek osatzen dute, eta Koperatiben suztapenerako eta hoien ordezkari
izateko gorenerakunde gisa sortzen da, ebazte-lana, koperatibatasunaren
oinarriekiko zabalkundea eta Lankidetasunaren bidezko zuduen aldeztaile izatea
bezain egiteko garrantzitsuak dituela.
Dagozkion Erabaki Gehigarri, Aldi baterako
eta Azkenek osatzen dute honako egitasmotzako hau.
AURKIBIDEA
I IDAZPURUA
I Atalburua. Oinarrizko Burupideak
1 Atala.
Zerdena eta Tasunak
2 Atala.
Izena
3 Atala.
Egoitza
4 Atala.
Erantzukizuna
5 Atala.
Batzorde, Talde eta Sailak
II Atalburua. Koperatibaren Erakuntzaz
6 Atala.
Eratze-Bideak
7 Atala.
Koperatiben Zermugapena
8 Atala.
Legezko Nortasuna
9 Atala.
Araudiaren gutxienezko Edukia
III Atalburua. Bazkideez
10
Atala. Bazkide izan daitezkeenak
11
Atala. Sarrera
12
Atala. Lanezko Bazkideak
13
Atala. Bazkideen
Betebeharrak
14 Atala. Bazkideen
Eskubideak
15
Atala. Argipide-Eskubidea
16
Atala. Bazkidegoa galtzea
17
Atala. Egozpena
18
Atala. Zentzapideak
19
Atala. Ihardun dihardutenez edo bezeroez beste ko bazkideak
IV Atalburua. Ekonomia-Jaurpideez
20
Atala. Baltzu-Domua
21 Atala.
Nahitaezko Ekartetak
22
Atala. Borondatezko
Ekarketak
23 Atala. Ekarketen Sari eta Garaian-Garaikotzea
24
Atala. Elkarketen Birreskurapena
25
Atala. Baltzu-Domuan sartu gabeko laguntza eta dirubideak.
26
Atala. Gaindikin Garbien Zehaztapena
27 Atala.
Noraezeko Dirubaltzak
28
Atala. Eskuerango Gaindikinen Erabilkera
29
Atala. Galeren eratxikipena
V Atalburua. Baltzuko Ihardutze-Sailez
30
Atala. Ihardutze-Sailak
I Zatia. Biltzar Nagusiaz
31
Atala. Biltzar Nagusia. Zerdena eta Agintepideak
32 Atala.
Biltzar Nagusirako deia
33
Atala. Biltzarreren Iharduna
34
Atala. Boto-Eskubidea
35
Atala. Gehiengoak
36
Atala. Eskudunen Batzarra
37
Atala. Baltzuaren erabakiekiko jazarpena
Il Zatia. Artezte-Kontseiluaz
38 Atala.
Artezte-Kontseilua. Zerdena eta eskubideak
39
Atala. Artezte-Kontseiluaren
osatze eta hautatze-moduak
40
Atala. Artezte-Kontseiluaren Iharduna
41
Atala. Artezte-Kontseiluarekiko aginduak
42
Atala. Artezkaritza
III Zatia. Kontu-Artekariez
43 Atala.
Kontu-Artekariak
IV Zatia. Gainontzeko Ihardutze Sailak
44
Atala. Kopetibaren beste Ihardutze-Sailak
VI Atalburua. Liburuez eta kontaduriaz
45
Atala. Baltzu-Agiripapertza
46
Atala. Kontaduritza.
VII Atalburua. Aldakuntzaz, bateratzeaz eta deuseztapenaz.
47
Atala. Araudiaren Aldakuntza
48
Atala. Koperatibak Bateratzea
49
Atala. Koperatibak Zatitzea
VIII Atalburua. Deuseztapenaz eta OndarkontuGarbiketaz
50
Atala. Koperatibaren deuseztapena
51
Atala. Ondarkontu-garbiketa
52
Atala. Ondarkontu-garbitzaileen izendapena eta ahalmenak
53
Atala. Baltzu-Ogasunen banakuntza
54
Atala. Ordainketa-Geldialdia eta Ondamena
II IDAZPURUA
I Atalburua. Berarizko Aginduak
55
Atala. Koperatiba-moetak
56
Atala. Lankidetzazko Koperatibak
57 Atala.
Bezero-Koperatibak
58
Atala. Etxebizitza-Koperatibak
59
Atala. Irakaskuntza-Koperatibak
60
Atala. Mailegubide-Koperatibak
61
Atala. Lurraren Bateango Ustiaketarako Kope ratibak
62
Atala. Ogibide-Zerbitzutarako Koperatibak
63
Atala. Aseguro-Koperatibak
64
Atala. Dendari-Koperatibak
65
Atala. Beste Koperatiba batzuk
II Atalburua. Koperatiba eta Arduralaritzaz
66
Atala. Gizarte-Zudua
67
Atala. Ikerlaritza
68
Atala. Koperatiba Eskugabetzea
69
Atala. Koperatiba-Baterakundeak
70
Atala. Koperatiben Kontseilu Nagusia
Aldibaterako Aginduak
Erabaki Gehigarria
Azken Aginduak
I IDAZPURUA
I ATALBURUA
OINARRIZKO BURUPIDEAK
Lehenengo Atala - Zerdena eta tasunak
Zera da Koperatiba-Baltzua: Bazkide-kopuruz
eta Baltzu-Domuz aldakorra izan, eta ondoren ematen diren oinarri-irizpideen
arauera bere bazkideen eta Giza-elkartearen zerbitzurako ekonomia eta/edo
gizarte-alorreko ezein ekintzapide xede duena; hona hemen oinarri-irizpideak:
a) Bazkideak
sartzeko eta borondatez ateratzeko askatasuna.
b) Koperatibaren
demokrazia-arauzko burujabetasuna, eraentza eta zaingoa.
c) Bazkideek
Baltzu-Domurako ekarritakoentzako borondatezko eta mugatutako saria.
d) Bazkideak
gaindikinetan egindako koperatiba-elkarlanaren heinean partaide izatea.
e) Koperatibakideak
Elkarlanaren demokraziaren arauzko oinarri-irizpideetan hezitzea eta batipat
ekonomiazko eta lanbidezko tekniketan gaitzea.
f) Koperatibarteko
eta baterakundezko harremanak, guztien zuduekiko zerbitzupideak hobetzeko.
2. Atala - Izena
1.- Koperatibaren
izenak, nahi eta ez, "Koperatiba-Baltzua" hitzak edo, hoien laburpen
gisa, "Koop-B" izango ditu berebaitan, bazkideen erantzukizuna
mugatuta izatekotan hori ere laburki bederen adieraziz.
2.- Ezingo
da aurrez egon dagoen Koperatiba baten izena bera hartu.
3.- Beste
ezein Erakundek, Baltzu nahiz Merkataritzakoa izan, ezingo du
"Koperatiba" hitza erabili.
3. Atala - Egoitza
Koperatibak Euskal Herriko Elkarte Autono
miadunaren lur-eremuaren barruan izango du bere egoitza, bere bezeroekingo
harremanik gehien izan edo bere arduralaritza-lana eta bere negozioen
artezkaritza bildu daitezeneko tokian.
4. Atala - Erantzukizuna
1.- Araudiak
berariz besterik erabaki dezanean salbu, bazkideen baltzu-zorrekiko erantzukizuna
Baltzu-Domurako izena emandako zatiei baino ez dagokie, zatiok ordainduta egon
ez egon.
2.- Araudiak,
halaber, erantzukizuna bateangoa edo kidetasunezkoa izango den ere finkatu ahal
izango du. Berariz esaten ez bada, erantzukizuna kidetasun soilezkoa dela
ulertuko da.
5. Atala - Batzordeak, taldeak eta sailak
1.- Araudiak,
burujabetzazko eraentze moduz eta horretarakoxe ogasun bereziak euki
ditzaketela ekonomia eta gizarte-alorretako berarizko eta xede nagusiei
atxikitako ekintzapideak egiteratuko dituzten Batzorde, talde edo sailen
izakera eta iharduna araupetu ahal izango ditu. Nolanahi ere, hoiek
kontaduritza berezia izatea nahi eta ezko izango da, Koperatibaren guztizkoaren
kaltetan gabe.
2.- Ahalmen
horretzaz baliatutakoan, koperatibak haiekin hitzarmenak egingo dituzteneko
besteei hori berariz jakinaraziko zaie eta, hori, koperatibak berak izan
dezakeen ordezkatzezko edo bigarren mailako erantzukizunaren kaltetan gabe.
II ATALBURUA
KOPERATIBAREN ERAKUNTZAZ
6. Atala - Eratze-bideak
1.- Eratze-bidetan
dagoen Koperatibak, eratzeindarrezko Biltzar baten bidez Araudi-egitasmoa
onartu beharko du eta, suztatzaileen artean, egingo duten Koperatiba
errolderatzeko behar daitezen ekintzak egiteratuko dituztenak izendatuko.
2.- Biltzar-agirian,
Araudiaz eta gainontzeko erabakiez gainera, Araudia berariz onartu duten
suztatzaile guztien zerrenda edo nor-delakoa eraso beharko da.
3.- Biltzar-agiria
lau suztatzailek izenpetu beharko dute, gutxienez. Hoien izenpeak, eratzebidean
dagoen Koperatibak egoitza bertan dueneko probintziako Koperatiba-Erroldetegiak
edo errolderatzea egitea dagokionak egiaztatuta egon beharko dute edo, bestela,
Eskribauak legeztatuta.
4.- Artekariok
geroko koperatiba horren izenean arituko dira, eta hori eratzeko beharrezko
gerta daitezen ekintzapide guztiak egin beharko dituzte, eskribau-idatzizko
itunea egitea barne, ekintzapide hoietan egindako xahupenak asmotango
Koperatibaren pentzutan eta gain daudela. Koperatiba errolderatu baino lehen
horren izenean egindako hitzarmenen eragite-indarra eginkizun hori bete
izanaren eta Koperatibak errolderatu eta hiru hilabeteko epearen barruan
onartzearen menpe geldituko da. Horren ezean, artekariek bateango erantzukizuna
izango dute Koperatibaren izenean haiekin hitzarmenak egindakoekiko.
5.- Koperatibak,
errolderatzea lortu ez dezan artean, "eratzen-bidean" hitzak erantsi
beharko dizkio izenari.
7. Atala - Koperatibaren zermugapena
1.- Koperatibaren
zermugapena egiteko artekariek, eskea, dagokion Koperatiba-Erroldetegiko
Arduradunari egindako idatziz egingo dute, Biltzaragiriarekin eta dagokion
Erroldelaritzako arduradunak egindako izan berdineko besterik ez dagoenaren
egiaztapen-agiriarekin batean, hiru aldakitan.
2.- Koperatiba-Erroldelaritzak
zuzendu daitezkeen akatsak daudela eritziko balio, arartekoei jakinaraziko die
eta hoiek, eske idatziango berarizko mugapenen bat salbu, behar diren
zuzenketak egiteko ahalmena izango dute.
3.- Zermugapena
egin ondoren, Koperatibari eratze-Biltzarreko agiriaren aldaki bat bidaliko
zaio, biderapen-egiaztapena eginda, egindako zermugapena erasoz.
4.- Zermugapen-eskabidea
egin zenez gero hartutako erabakiaren berririk eman gabe hiru hilabete igaro
ondoren, doakionak atzerapena salatu ahal izango du eta, salaketa egin zenetik
hilabetez gero, aurreko zenbakian ohartemandakoetarako, aldeko zermugapena izan
duenekotzat hartuko da.
5.- Hala
ere, horretarako gai den arduralaritzasailak, egoerak horrela eskatzen badu eta
hori egitearen bidez beste inori kalterik egiten ez bazaio, luzapena epearen
erdia baino gehiagokoa izan gabe, ezarrita dagoen epea luzatu ahal izango du.
8. Atala - Legezko nortasuna
1.- Koperatiba,
bere eratze-agiria dagokion Koperatiba-Erroldean errolderatu dedin unetik
bertatik eratuta geldituko da eta legezko nortasunaren jabe izango da.
Ogasun-mugiezinezko ekarriak badaude, eskribau-idatziz egitea beharrezko izango
da.
2.- Errolderatzea
egin ondoren, Koperatibari esandako Biltzar-agiriaren aldaki bat bidaliko zaio,
biderapen-egiaztapena erasota, errolderapena egin izanaren adierazpena
idatzita.
3.- Eratze-agiriak
honako hauek adieraziko ditu:
a) Aurreko 6garren Atalak
aipatzen duen Biltzarrak haren egitasmoa onartu dueneko Araudia.
b) Baltzu-Domua osorik izenpetuta
dagoeneko adierazpena, erabat ordainduta dagoen ala ez eta, ezezkoan,
ordainkizun dagoena nola eta zein eperen barruan ordainduko den. Eskudiruz
ordaindutako zatiari buruz, behar hainbateko banku-egiaztapena erantsi beharko
zaio.
c) Koperatiba osatuko duten
lagunak nortzuk izango direnaren zehaztapena, hoietako bakoitzak jarri duen
dirua adieraziz.
d) Eskudirua, bazkideek
ekarritako ogasun edo eskubideak, ekarritakoei aitortu zaien balioa, eta ordez
emandako agiri edo zatien zenbatekoa.
e) Hala behar izanez gero
etxeordeak edo ordezkaritzak bertan jarriko direneko tokiak.
4.- Koperatibak,
errolderatu eta hiru hilabeteko epearen barruan egin beharko den Biltzar baten
bidez, Artezte-Kontseilua osatuko dutenak eta Kontu-Artekariak izendatu beharko
ditu.
9. Atala - Araudiaren gutxienezko edukia
Araudiak honako hauek adierazi behar ditu:
1) Izena.
2) Bere xede duen ekonomia
eta/edo gizarteekintzapidea.
3) Egoitza.
4) Koperatibaren
iraupena.
5) Bere ekintza-eremua.
6) Eratzen deneko
Baltzu-Domua.
7) Bazkideak sartzeko
eta ateratzeko eskakizunak, eta bai hoiek ekarritakoen jabego-aldaketarekiko
jaurpideak ere.
8) Bazkideen baltzuaren
eragiketekiko erantzukizuna.
9) Baltzu-zentzapideak,
huts-moetak, zigortzebideak, goradeiak eta zigorrak.
10) Baltzu-Domura nahi
eta ez ekarri beharrekoaren gutxienezkoa.
11) Ekarritakoei
dirusariren bat emateari edo ez emateari buruzko irizpidea, eta sari horren
mugak.
12) Ekarritakoak
birreskuratzeko eskubidea.
13) Lansariekiko
aintzin-ordainketen, lan-bazkideen eta langileen mailakaketa.
14) Gaindikinak
banatzeko irizpideak, Halabeharrezko Emendio-Baltzara eta Hezkuntza eta
Gizarte-Hazkundekora gutxienez sartu beharrekoen ehunekoa zehaztuz.
15) Biltzar Nagusiaren
ahalmenak, horretarako deia eta erabakiak hartzeko modua.
16) Artezte-Kontseiluaren
osatze-modua, ahalmenak eta iharduna.
17) Kontu-Artekarien
zenbatekoa eta egitekoak.
18) Koperatiba
deusezteko zioak.
III ATALBURUA
BAZKIDEEZ
10. Atala - Nor izan daitekeen bazkide
1.- Norbanakoak
naiz legezko nortasundunak izan daitezke lehenengo mailako Koperatibetako
bazkide. Bigarreneko edo hurrengokoetan Koperatibak baino ez, lan-bazkideei
buruz ezarritakoa salbu. Hala ere, eta aurreko lerroaldiak agindutakoa gora
behera, Koperatiba-Baltzu bateko bazkide izan daitezen nor banakoak ere onartu
ahal izango dira bigarren edo goragoko mailako Koperatiba bateko bazkidetarako;
Koperatiba hoietan, bertako lan-bazkideek eta/edo Elkartutako Koperatibetako
bazkideek osatuko dituzte baltzuko ihardutze-sailak.
Lehenengo mailako Koperatibek gutxienez
lau bazkide izan beharko dituzte, eta bigarreneko edo goragoko mailakoek,
Koperatiba-Baltzu izan beharko duten bi.
2.- Lehenengo
mailako Koperatibetan, Koperatiba-xedean bete-betean ihardun ezin baina hori
lortzeko bere laguntza eman dezaketen norbanako eta/edo lege-nortasundunek
bazkidegora iritsi ahal izango dute, laguntzaile deritzela. Bazkide hoiek
ezingo dute, inoiz ere, ez baltzuan, ez Biltzar Nagusian, ez
Artezte-Kontseiluan, botoen herena baino gehiagoren jabe izan.
3.- Inork
ezingo du Koperatiba bateko kide izan Koperatibarekiko berarekiko edo
bazkideekiko, bazkide direnez, enpresari, akuratzaile, domu-jabe edo
horrelakoetako dela.
4.- Familiaren
beharrei erantzutea xede duten Koperatibetan ezkontidea ere berdin-berdin
bazkidetzat joko da eta, horren ezean, bai familiako gara-adineko ezein ere,
izena emandako bazkidearekin familia-mailako bizikide dela egiaztatu dedinaren
baldintzapean.
5.- Lege-nortasunaren
jabe diren herrierakundeek ere Koperatibak eratu edo bertako kide izan ahal
izango dute, Koperatibaren xedea haiek bere dituzten zerbitzu edo ekintzapideen
kidekoak edo hoiei datxezkienak izan ditzatenean, eta zerbitzu edo ekintzapide
hoiek herri-agintaritzaz baliatzea beharrezko izan ez dezatenean.
11. Atala - Sarrera
1.- Araudiak
ezarriko ditu bazkidegora iristeko bete beharrak.
2.- Sartzeko
eskea Artezte-Kontseiluari egingo zaio, idatziz, eta horrek eskea hartu eta bi
hilabete baino lehen hartuko du erabakia. Epe hori igaro ondoren, eskeari uko egiten
zaiola ulertuko da.
3.- Politika-pentsakerei,
sindikaritza, erlijio, arraza, har-emetasun edo lege-egoerari buruzkoek ezingo
dute sartzeari uko egiteko zio izan, baltzu helburuarekin elkartu ezinezkoak
badira salbu.
12. Atala - Lan-bazkideak
1.- Elkar-lanezko
izan ez daitezen lehenengo mailako Koperatibetan, eta bigarreneko edo
hurrengokoetan, Araudiak, langileak lan egiteari ekitean lan-bazkidegoa
ardietsi ahal izateko modua aintzin ohartemango du.
2.- Lan-bazkideentzat,
Elkarlan-Koperatibetako bazkide langileentzat jarritako araupideak berak izango
dira erabilgarri.
13. Atala - Bazkideen betebeharrak
Honako hauek izango dira bazkideen
betebeharrak:
a) Biltzar Nagusiaren
bilkuretara, eta haietarako deia egin dakien beste ihardutze-sailenetara joatea.
b) Jaurtze-Sailek
balio osoz hartutako erabakiak betetzea.
c) Koperatibak xede
dituen ekintzapideetan eskuhartzea. Horretarako, Araudiak eskuhartze horren
neurriak edo gutxienezko araupideak ezarri ahal izango ditu.
d) Koperatibak
darabilen baltzu-helburuaren lehiango izan daitezen ekintzapidetan ez
ihardutzea, ez hoietan dihardutenen laguntzaile izatea ere, Artezte-Kontseiluak
berariz horretarako baimena eman dezanean salbu.
e) Legeei eta Araudiari
darizkien gainontzeko eginbeharrak betetzea eta, halaber, bai Koperatibako
ihardutze-sailek balio osoz hartutako erabakiak ere.
f) Karguez jabetzeko
aukeratuak izango balira, izendapena ez onartzeko bidezko arrazoirik izan
dedinean salbu, izendapen horiek onartzea.
14. Atala - Bazkideen eskubideak
Honako hauek izango dira bazkideen
eskubideak:
a) Koperatibako
ihardutze-Sailetako kargutarako hautatzaile eta hautagai izatea.
b) Biltzar Nagusiaren eta
heurak kide izan daitezeneko gainontzeko ihardutze-sailen erabakiak hartzeko
hitzez eta botoz eskuhartzea.
c) Argipideak
eskatzea, hurrengo atalak dionaren arauera.
d) Koperatibatik
atera edo Koperatiba deuseztuz gero berak ekarritakoaren azken
kontu-garbiketakoa eskuhartzea.
e) Hala egokituz gero
itzulpenen banaketan bidezko denez eskuhartzea.
f) Lege eta
Araudi-araupideei darizkien gainontzekoak, eta bai Koperatibako
ihardutze-sailek balioz hartutako erabakietatikakoak ere.
15. Atala - Argipide-eskubidea
1.- Ezein
bazkidek eskatu ahal izango dizkio Kontseiluari, idatziz, Koperatibaren
ihardunarekiko edo ondoreei buruz beharrezko eritzitako ezein alderdiekiko
argitasunak edo argipideak, eta idatzia aurkeztu ondoreneko hamabost egunak
igaro ondoren egin dedin lehenengo Biltzar Nagusian erantzun beharko zaio.
2.- Bazkideek,
ekonomia-urteko kontuak edo ezein ekonomiazko salo aztertu behar direneko
Biltzar Nagusian, hoiei buruzko eta arrazoizko izan daitezen adierazpen eta
argitasun guztiak hitzez eskatu ahal izango dituzte; horretarako, kontuei
dagozkien agiripaper guztiak agirian jarrita egon beharko dute, bazkideek
deialdian aztertu ahal ditzaten. Epe honen barruan, bazkideek, argipide hoiek
idatziz ere eskatu ahal izango dituzte, Biltzarrekoan erantzun dakien. Epe
horren berorren barruan, bazkideek, Kontu-Artekarien argipide-txostena
baltzu-egoitzan aztertzeko eskubidea ere izango dute.
3.- Aurreko
"Bat" zatian aitortutako eskubidearen kaltetan gabe, bazkide guztien
ehuneko 10ekoa gutxienez jo dezan bazkide-taldeak beharrezko deritzen argipide
guztiak eskatu ahal izango ditu noiznahi. Artezte-Kontseiluak eskatutako
argipide hoiek idatziz eman beharko ditu, hogeita hamar egutegi-egun baino
luzeago izango ez den epe baten barruan.
4.- Nolanahi
ere Artezte-Kontseiluak, egoki deritzan moduz, eta hiru hilabetez behin
gutxienez, Koperatibaren gizarte-ekonomiazko gora-behera nagusienen berri eman
beharko die bazkideei edo hoien izeneko sailei, salmenten zenbatekoari eta
bazkideen sartze-ateratzeari buruz bereziki.
5.- Artezte-Kontseiluak
eta Biltzar Nagusiak, argipideak emateak Koperatibaren bidezko zuduak arrisku
larrian jarri ditzanean baizik ezingo diote eskatutako argipideok amateari uko
egin. Uko horri, Lege honetako 37 eta 41.3 ataletan jarritako moduz jazarri
ahal izango zaio.
16. Atala - Bazkidea ateratzea
1.- Bazkideak
noiznahi atera ahal izango du Koperatibatik, borondatez, Araudiak jarri eta sei
hilabete baino gehiagokoa ezin izango den aldezaurreko epe baten barruan
Artezte-Kontseiluari idatziz jakinaraziz.
2.- Hala
ere, Araudiak, Bazkideek lau urte baino gehiagokoa izango ez den jakineko epean
iraun behar izatea aginduko balu, aldi horretan sor daitezen hutsak
Koperatibako Artezte-Kontseiluak, kasuaren xehetasunei begira besteraka erabaki
dezanean salbu Araudian ohartemandakoetarako zuritu gabekotzat hartuko dira.
17. Atala - Egozpena
1.- Araudian
ohartemandako hogen larriagatik baino ezingo du Artezte-Kontseiluak bazkiderik
egoztea erabaki, aurrez, doakionaren aldezpen-agiri eta guztizko zehaztapidetza
egin ondoren.
2.- Elkarlanezko
Koperatibetan, bazkide langileei dagokiela eta lan-bazkideekingo gainontzeko
harreman-modutan, Artezte-Kontseiluak hartutako egozte-erabakiak berehalarako
eragite-indarra izango du.
3.- Egozte-erabakiaren
aurka, bazkideak Biltzar Nagusiaren aurrera jo ahal izango du, erabakia
adierazi dakion egunetik hasi eta hogeita hamar egutegi-eguneko epearen
barruan. Egozpena sendetsi dezan erabakiak eragite-indarra izango du, eta
bazkideak erabakia jakinarazi dakionetik berrogei eguneko epearen barruan aurka
egin ahal izango dio, 37garren Atalak dion auzibideetatik.
18. Atala - Zentzapideak
1.- Araudiak,
baltzuango zentzapideak, zigortze-bideak, goradeiak eta zigorrak zehaztuko
ditu.
2.- Bazkide
langileen eta lan-bazkideen lanezko ihardunarekiko zentzapideak koperatiben
Barne-Araudiaren bidez edo Biltzar Nagusiak hartutako erabakiz ezarriko dira
edo, hoien ezean, lan-legeen arauera.
19. Atala - Ihardun dihardutenez edo bezeroez besteko bazkideak
1.- Koperatiba-Baltzuaren
Araudiak, Araudi honetan agindu dedin koperatiban eraman beharrezkoaren gutxienekoarekin
eta arrazoizko ezein ziogatik koperatibaren zerbitzuez baliatzeari edo
koperatibaalorreko ekintzei utzi diezaioten bazkideei Artezte-Kontseiluak bere
bazkidetasunean irauteko baimena eman ahal diezaiela oharteman ahal izango du.
2.- Bazkide
hoiek, Araudiak dionari darizkion eskubide eta egitekoak izango dituzte; hoien
botoen guztizkoa ezingo da bazkide-boto guztien ehuneko 30ekoa baino haundiagoa
izan.
3.- Ihardunik
eza bazkidea gozamen-saridun izateari balerio, berak Baltzu-Domura ekarritakoarekiko
dirusariak ihardun diharduten bazkideentzakoa baina haundiagoa izan ahal izango
du, 23.1 Atalean jarritako mugari eutsiz.
IV ATALBURUA
EKONOMIA-JAURPIDEEZ
20. Atala - Baltzu-Domua
1.- Baltzu-Domua
bazkideek ekarritako ogasunek osatuko dute, halabeharrezko edo borondatezko
izan. Koperatibako Lehendakariak eta Idazkariak izendatutako agiriz egiaztatuko
dira agiri hoiek, inoiz balore gisa ezin jo daitezkela.
2.- Ekarketak
legezko eskudirutan, ogasun mugikorretan eta mugiezinetan eta ekonomia -mamizko
mailegu edo eskubideetan egingo dira. Ekarleak, eskudirutan egindakoetan salbu
ekarketaren gai den zera eman eta zorgabetu egin beharko du, eta maileguen
erantzun-garritasunaren eta legezkotasunaren erantzukizuna izango du, Legeek
ezarritako modutan. Artezte-Batzordeak egindako balio-neurketa
epailaritza-bidez birraztertu ahal izango da, Akziozko Baltzuen Legeak horri
buruz ezarritakoaren arauera.
3.- Bazkide
bakoitzak ekarritakoen guztizkoak ezingo du, lehen-mailako Koperatibetan,
Baltzu Domuaren herena baino haundiagoa izan, eta bigarren edo hurrengoko
mailakoetan erdia baino haundiagoa.
21. Atala - Nahitaezko ekarketak
1.- Araudia
finkatuko du bazkide izatera iris teko nahitaezko ekarketaren zenbatekoa; hori
bazkide-moeta berezientzako ezberdina izan daiteke, bere izakeraren edo
Koperatiba-ekintzapidearen bereizitasunaren arauera.
2.- Nahitaezko
ekarketen ehuneko 25ekoa, gutxienez, izenpetzerakoan bertan ondaindu beharko
da, eta gainontzekoa, ezarri dedin eta gehienera lau urtekoa izango den epe
baten barruan.
3.- Bere
ekarketa egiten atzeratu dedin bazkideak, egindako kaltearen ordaina eman
beharko dio Koperatibari, eta bere politika eta ekonomia-eskubideez
aldibaterako gabetu ahal izango da, eta bai egotzi ere horretarako eskea egin
eta bi hilabeteko epearen barruan ordainketa egiten ez badu.
4.- Biltzar
Nagusiak, urteoro, bazkide berrien ekarketen zenbatekoa finkatu ahal izango du,
eta noraezeko ekarketa berriak eskatzea erabaki ahal izango du, zenbatekoa,
epea eta ordainketa-moduak zehaztuz. Gehitze horrekin bat ez datorren bazkideak
atera egin ahal izango du, eta ateratze hori bidezkotzak joko da.
Bazkideei nahitaezko ekarketa berriak
eskatuko balitzaizkie, Batzarrak borondatezko ekarketekingo bazkideari, honek
borondatezko ekarketak oro edo horien zati bat halabeharrezkotarako jarri
dezaneko baimena eman ahal izango dio.
22. Atala - Noraezezko ekarketak
1.- Biltzar
Nagusiak Baltzu-Domurako borondatezko ekarketak onartzea erabaki ahal izango
du, hoien zer-nolakoak zehaztuz.
2.- Artezte-Kontseiluak
noiznahi onartu ahal izango ditu bazkideen borondatezko ekarketak eta hoiei
dagokien saria ezarri, sari horrek ezin duela inoiz ekarketei, noraezeko nahiz
borondatezko, ematen zaien gehienezkoa baina haundiagoa izan.
23. Atala - Dirusariak, eta ekarritakoen unean uneangotzea
1.- Biltzar
Nagusiaren erabakiz hala behar izanez gero Baltzu-Domurako ekarketei eman
dakien diru-sariak ezingo du indarrean dagoen oinarrizko dirusari-ehunekoa hiru
puntu baino gehiago gainditu.
2.- Baltzu-Domurako
ekarritakoak, ekonomia urte bakoitzaren azkenean gaurkotu ahal izango dira,
Koperatibaren Gauzazko Ogasun Mugiezinen birbaliotzetik atera dedinaren
pentzutan, Andeapen ordainezko kortu baten sartutakoan jasaten duen
balio-gutxitzea kontutan izanik.
Ogasun Mugiezinen birbaliotzeak ezingo du
Prezioen Guztizko erakuskariak izandako aldakuntza baino handiagoa izan,
erakuskari hori ogasun hoietako bakoitzarentzat erabiliaz, eta behin ere ez
ogasunok merkatuan leukaketen balioa baino haundiagoa. Askokako Prezioen
guztizko Erakuskaria izango da ekarritakoen balioa gaurkotzeko goreneko muga.
Ogasuntzaren birbaliapena egin eta ekarketen balioa gaurkotzeko erabili ez
dedin gaindikakoa Nahitaezko Emendio-Baltzarako izango da.
24. Atala - Ekarritakoen birreskurapena
1.- Araudiak
araupetuko du bazkidea atera ez kerorako birreskuratze-eskubidea; murriztapenak
nahitaezko ekarritakoetan baino ezingo dira egin, eta ezingo dute,
egozpenekoan, ehuneko 30 baino gehiagokoak izan, ez ehuneko 20koa baina
haundiagoak ere borondatez eta zuripiderik gabe ateratakoetan. Ateratzearen
zer-nolakoa zehaztea Artezte-Kontseiluari dagokio. Honen erabakiaren aurka
Biltzar Nagusiaren aurrerako goradeia egin ahal izango da, hurrengo hogeita
hamar egutegi-eguneko epearen barruan.
Esandako murriztapen hoien kaltetan gabe,
nolanahi ere, ateratzea gerta dedin ekonomia-urteko azken-kontutan azaldu
daitezen galerak kontatu beharko dira. Arrazoizko ateratzean ez daiteke inolako
murriztapenik egin, aurreko lerroaldian ohartemandakoa salbu.
2.- Birreskuraketa-epeak
ezingo du bost urte baino luzeagoa izan, eskuratu gabekoari indarrean dagoen
dirusariaren oinarrizko ehunekoa zor zaiola.
Eskuratu-zain daudenok ez dira
gaurkotzearen gai izango.
25. Atala - Baltzu-Domuan sartu gabeko laguntza eta dirubideak
1.- Araudiak
edo hala egokituz gero Biltzar Nagusiak, Lege honetako 10 eta 11garren ataletan
araupetutako bazkide-mota berezientzeko sarrera-ordainketak edo zatikakoak
ezarri ahal izango dituzte; hoiek ez dira Baltzu-domuan sartuko ez
birreskuragarri izango, Araudiak besterik dionean salbu. Nolanahi ere, egon
daitezkeen sarrera-ordainketak edo zatikakoak moeta honetako bazkide
guztientzakoak izango dira.
2.- Sarrera-ordainketak
ezingo du une hartan indarrean dagoen nahitaezko ordainketa txikienaren laurdena
baino haundiagoa izan.
3.- Koperatibak
erabili ditzan emandako ogasunak eta, orohar, koperatiba-mailaratutako
zerbitzuak hartzeko egin daitezen ordainketak ez dira Baltzu-Domuan sartuko,
eta Koperatibarekin hitzartutako eta akuratutako baldintzapeko dira.
4.- Koperatibek,
bere Biltzar-Nagusiaren akordioz, zor-agiriak atera ahal izango dituzte, hoien
kaleratze-modua indarrean dauden legeek diotenari datxikola. Biltzar Nagusiak,
halaber, bazkideegandikako borondatezko ezein dirubide onartzea erabaki ahal
izango du, nolanahiko lege-arauz eta hitzarmenean bertan finkatu daitezen epe
eta baldintzekin. Behin ere ez dira Baltzu-Domuan sartuko.
26. Atala - Gaindikin Garbien zehaztapena
Gaindikin Garbiak zehazteko, ondoreei
honako hauek kenduko zaizkie:
a) Koperatiba-ekintzarako
hartutako ogasunak, merkatuango prezioen batezbestekoa baino prezio apalagoan,
eta bai bazkide langileei eta lanbazkideei egindako Lanarekiko
Aintzinordainketak ere, hoiek zenbatekoz ekintzapide horretarako eskualde
berean dauden arauzko lansariak baino haundiagoak ez dirala.
b) Bazkideei
Baltzu-Domurako ekarritakoegatik zor zaizkien mozkinak, zor-agiridunenak eta
gainontzeko hartzekodunenak.
c) Egoki izan daitezen
andeapen-ordainetarakoak.
d) Galerak
berdintzeko izendatutako diru-zenbatekoak.
e) Koperatibaren
ihardunerako beharrezko xahupenak.
27. Atala - Nahitaezko Baltzak
1.- Aurreko
atalean zehaztutako Gaindikin Garbietatik, zergak kendu ondoren, urteoro,
gutxienez, ehuneko 30ekoa Noraezeko Emendio-Baltzara sartuko da, hori Baltzu-Domuaren
erdia adineko izatera iritsi dedinerarte. Hainbateko hori iritsi dedinean,
gaindikin hoietatik gutxienez ehuneko 10ekoa Hezkuntza eta Gizarte Hazkundeko
Baltzarako izango da, eta ehuneko 20koa Noraezeko-Baltzarako.
2.- Noraezeko
Emendio-Baltza ezin daiteke bazkideen artean banatu. Bazkideak ateratzean hoiek
nahitaez ekarritakoei egiten zaizkien beherapenak Baltza honetan sartuko dira,
eta baita ogasun mugiezinetako batzuk saltzerakoan ateratako irabaziak ere.
3.- Hezkuntza
eta Gizarte-Hazkundeko Baltza bahitu ezinekoa da eta bertara, "Bat"
zatian ohartemandako ogasunbideez gainera, Koperatibak bere bazkideei
zentzapidez jarri diezaizkien isunak eta gainontzeko zigorrak ere sartuko dira.
4.- Biltzar
Nagusiak finkatuko ditu Hezkuntza eta Gizarte-Hazkuntzarako Baltzuarentzako
oinarrizko erabilpideak, honako helburu hauetakoren bat bete dezaten
ekintzapideetan erabiliz:
a) Teknika-laguntzaren
suztapena, Koperatibei laguntzeko gainegiturak antolatzea eta, orohar,
Elkarlana oinarri duten ekintzapide guztiak.
b) Bazkideak
koperatibatasunaren oinarri eta teknikabideetan hezitzea, eta bai Koperatibak
ihardun dihardueneko gizarte-sailean Koperatibetasunaren tasunak ezagutaraztea
ere.
c) Bertako edo elkarte osoko
Gizarte-Hazkunderako kultura, lanbide nahiz ongintzazkoak.
28. Atala - Eskuerango Gaindikinen erabilkera
1.- Eskuerango
Gaindikinek, aurreko atalak dionez Noraezeko Baltzatarakoak kendu ondoren,
Koperatiba-Birreskurapenetarako erabiliko dira eta, hala behar izanez gero,
Koperatibako saripeko langileek ondorioetan partaide izan daitezen, eta bai
Emendio-Baltzak gehitzeko eta/edo Borondatezko Emendio-Baltzak sortarazteko ere
ekonomia-urte bakoitzean Biltzar Nagusiak erabakitakoaren arauera. Eta Biltzar
Nagusi honek, era berean, hori banatu ezineko delakoa agindu dezake, Estatutoak
erabakitako baldintzak salbu; horrela izanez gero, Emendio-Baltza Berezia izena
hartuko du.
2.- Koperatiba-Birreskurapena,
Koperatiba bakoitzak egindako egiterapen, zerbitzu edo ekintzapideen heinean
izendatuko zaie bazkideei.
Koperatiba-Birreskurapen hori ez da, inola
ere, Baltzu-Domuango zatijabetzaren heinean egingo.
29. Atala - Galeren Eratxikipena
1.- Araudiak,
ekonomia-urteko galeren kitapena egiteko irizpideak finkatu beharko ditu; hori,
nolanahai ere, ez da Baltzu-Domurako diru-ekarketen pentzutan egingo.
2.- Bost
urteko gehienerako epe baten barruan geroko irabaziekin kitatzeko kontu berezi
baten osorik edo zati bat sartzeaz gainera, honako araupide hauek bete beharko
dira:
a) Noraezeko Emendio-Baltzari
eta egon baldin badaude gainontzeko Emendio Baltzei ezingo zaie urteko galeren
erdia baino gehiago eratxiki
b) Gainontzekoa bazkide
bakoitzari leporatuko zaio, bakoitzak Koperatiban izan ditzan lan, zerbitzu eta
ekintzapideen heinean Bazkide bakoitzari leporatuko galerak honeko hauetako
modu batez ordainduko dira:
* Bertatik bertara edo
berak Baltzu-Domura eramandakoetatik kenduta, galerak izan diren
ekonomia-urtearen hurrengoaren barruan.
* Bazkideari hurrengo bost
urtetan dagozkioken itzuIketen pentzutan; esandako epe hori bukatu eta oraindik
kitatu gabeko galerak beleude, bazkideak hilabete baten barruan ordain du
beharko lituzke.
V ATALBURUA
BALTZUKO IHARDUTZE-SAILEZ
30. Atala. Ihardutze-Sailak
Koperatiba guztiek honako Ihardutze-Sail
hauek izango dituzte noraezean:
a) Biltzar Nagusia.
b) Artezte-Kontseilua.
c) Kontu-artekariak.
I SAILA
BILTZAR NAGUSIAZ
31. Atala - Biltzar Nagusia. Zerdena eta eskubideak
1.- Bazkideek
osatutako Biltzar Nagusia da, Lege honek eta Koperatibaren Araudiak izendatzen
dizkion gaietan, bazkidegoaren nahiaren goreneko adirazpide-saila.
Bazkide guztiek, bat ez datozenak eta
bertaratu gabekoak barne, Biltzar Nagusiak hartutako erabakien menpe gelditzen
dira.
2.- Koperatibako
baltzu-alorreko arazo guztiak aztertu ahal izango dira Biltzar Nagusian; honako
erabaki hauek berari bakarrik dagozkio.
a) Isileko boto-ematez
Artezte-Kontseilukoak, Kontu-Artekariak eta Azkenkontuginak izendatzea eta
kentzea eta bai, hala egokituz gero, Goradei-Batzordekoak ere.
b) Baltzuko eraentze-lana
aztertzea, urteko kontuak eta hoien ekonomiazko norakoa ontzat ematea, eta
gaindikinen banatze-modua.
c) Nahi eta ezko ekarketa
berriak erabakitzea, borondatezko ekarketak onartzea eta ekarketak gaurkotzea,
eta bai 25garren Atala hoietaz ari deneko sarrera-ordainketak eta/edo
aldianaldikoak ere.
d) Zor-agiriak ateratzea.
e) Barne-Araudia onartzea eta
aldatzea.
f) Koperatibak
bateratzea, etetzea et deuseztea.
g) Bigarren
edo ondorengo mailako Koperatibak eta Mailegubide-Koperatibak sortaraztea, edo
hoiei atxikitzea.
h) Artezte-Kontseilukoei,
Goradei-Batzordekoei eta Kontu-Artekarie bere erantzukizunaren eskea egitea.
i) Koperatibaren
nolanahiko edo lantokitzat jota dagoen koperatiba horren zatiren bat edo
koperatibaren ekonomian, eratze edo ihartutze-egituran funtsezko aldaketak ekar
ditzaketen ogasun, eskubide edo ekintza batzuren salmenta edo inori uztea.
j) Araudia aldatzeko
erabakia.
k) Lege
honek edo Araudiak eskatzen dituzten beste guztiak.
3.- Biltzar Nagusiak ezingo du aurreko zatian
zerrendatutako arazoak erabakitzeko eskurik eman.
32. Atala - Biltzar Nagusirako deia
1.- Artezte-Kontseiluak
egingo du Biltzar Nagusirako deia.
2.- Biltzar
Nagusiari, ekonomia-urtea bukatu eta ondorengo lehenengo sei hilabeteen
barrurako egingo zaio deia urteko eraentza eta kontuak aztertu eta bidezko bada
onartzeko, gaindikinen banakuntzai, galeren eratxikipenari eta gai-zerrendan
sartutako gainontzeko guztiei buruzko erabakiak hartzeko. Epe hori deia egiteke
igarotzen bada, ezein bazkidekakio egin ahal izango dio Artezte-Kontseiluari
eta honek eskabidea jaso eta hurrengo hamabost egunen barruan deia egiten ez
badu, Barruti-Epailariak, bazkideak eskatuta, deia egin dedila agindu eta biltzarburu
izango den bazkide edo norbanakoa izendatuko du.
3.- Aurreko
Atalean esandakoetakoak izan ez daitezen Artezte-Kontseiluaren bilkurak
bereziak izango dira, eta hoietarako deia Artezte-Kontseiluak egingo du, bere
arioz, gutxienez bazkide-botoen 20koa osatu dezatenen eskabidez, eta bai
Kontu-Artekariek eskatuta ere, Gai-zerrendan, nahi eta ez, eskabidearen gai
izan diren arazoak daudela. Artezte-Kontseiluak deia egiteko eskeari entzungor
egingo balio, epailaritza-bidezko deia egitea eskatu ahal izango da, aurreko
atalean ohartemandakoaren araura
4.- Boto
guztien ehuneko 10koaren ordezkari izan daitezen bazkideek, arazoren bat
gai-zerrendan sartu dedila eskatzeko eskubidea izango dute; deiaren iragarpena
argitaratu eta ondorengo bost egunen barruan egin beharko dute hori,
Artezte-Batzordeari bidalitako idatziz, eta honek Koperatibako
iragarpen-oholtzan jarri beharko du agirian.
5.- Bilkurarako
deia, beti, baltzuaren egoitzan argitaratuko iragarpen-bidez egingo da, eta
Araudian ohartemandako zabalkundea emango zaio, beti ere bazkide guztiek
ezagutu ahal izateko bide eman dezalarik.
Deian, gutzienez, bilkuraren eguna, ordua
eta tokia esango dira, Gai-Zerrenda beharrezko xehetasun eta zehaztasunez emanaz.
Deia, gutxienera hamar egun eta gehienera hogeita hamar egun aurrez egin
beharko da. Azterkizun diren arazoetan bazkideren bat ateratzeari buruzko
eskabideren bat egon dedinean, lehenengo horixe aztertuko da.
Atal honetan agintzen denaren kaltetan
gabe, Koperatibako bazkide guztiak edo hoien ordezkoak bertan egon eta
Biltzarra egitea eta Biltzarrerako Gai Zerrenda ahobatez onartu dezatenean
bilkurak balio osoa izango du eta ez da dei beharrik izango.
33. Atala - Biltzarraren ihardutze-modua
1.- Biltzar
Nagusia Koperatibak bere egoitza duen herrian egingo da, eta bai beste
edozeinetan ere beste herri hori Aurreko Biltzar Nagusian berariz izendatu
bada, 32garren Ataleko 5garren zatian ohartemandakoa gertatutakoan salbu.
2.- Biltzar
Nagusiak erabakiak hartu ahal izateko, lehenengo deiezkoan, bere eskubide
guztien jabe diren bazkideen erdia gutxienez bertan egotea beharrezkoa izango
da; bigarren deiezkoan, bertan daudenak direnak direla Biltzarra balioz eratuta
geldituko da.
3.- Bazkideek
beste bazkide batzuei bere ordezkotza eman ahal izango diete, Biltzar
bakoitzerako berariz eta idatziz. Aurreko Atalaren 5 zenbakiko azken-idazatiak
hartzen duenekoan, ordekotza egiaztatu dedineko idazkian, delako bilera
horretarako ohartemanda dagoen Gai-Zerrenda erasota utzi beharko da. Ezein
bazkidek ezingo du, berenezko eskubidez edo 10garren Ataleko 4zatian esandako
legenortasundunen baten edo familia-taldearen ordezkotzaz gainera, beste bi
ordezkotza baino gehiago egin, hori guzti hori Araudiak besterik agindu ez
dezanean.
4.- Artezte-Kontseiluko
Lehendakaria izango da Biltzar Nagusiko mahaipuru eta, horren ezean, Araudiaren
arauera haren egitekoa dagokiona, edo Biltzarrak berak hautatutako bazkidea.
Lehendakariari dagozkio eztabaidaketa arteztea, Biltzarraren erazkotasunari
eustea eta legezko betebeharrak bete daitezeneko zaingoa. Idazkari-lana
Artezte-Kontseiluko Idazkariak egingo du eta, horren ezean bere ordezkoak edo
Biltzarrak horretarako hautatutakoak.
Gai-Zerrendan ondorioz Lehendakariari edo
Idazkariari zigorrak jartzea dakarten Arazoak egon daitezenean, Araudi-biderik
ezean Biltzar Nagusiak izendatuko ditu lehendakaritza eta idazkaritza egingo
dituztenak; hoiek ez dute nahi eta ez bazkide izan beharko.
5.- Gai-Zerrendan
gabeko arazoei buruzko erabakiek ez dute baliorik izango, beste Biltzar
Nagusirako deia egitekoak, kontuen arakaketa egitekoak edo
Artezke-Kontseilukideei bere erantzukizuna eskatzekoak salbu.
6.- Idazkariari
dagokio bilkura-agiria egitea, honako hauek adieraziz. Bilkuren tokia eta eguna,
aztertu diren arazoen laburpen bat, erasota gelditu daitezeneko eskea egindako
hitzaldiak, hartutako erabakiak, eta boto-emanketetan atera direnak.
Bilkura-agiria Biltzarrak berak onartu ahal izango du, bilkura ondoren, edo
bestela hamabost eguneko epearen barruan, Lehendakariak eta Biltzarrean bertan
izendatutako bi bazkidek Idazkariarekin batean izenpetzen dutela. Ezein
bazkidek eta bazkide izan gabe Biltzar Nagusian egondako nornahik hartutako
erabakien egiaztapen-agiriak eskuratu dakizkieneko eskea egiteko eskubidea
izango dute.
Bilkura-agirien egiaztapenak, egin behar
daitezenean Idazkari izan dedinak egingo ditu, Lehendakariaren oniritziarekin.
34. Atala - Boto-eskubidea
1.- Lehen-mailako
Koperatibetan bazkide bakoitzak boto bat izango du. Araudiak postazko botoa
onartu ahal izango du, Koperatibako ihartutze sailetarakoen izendapenerako izan
dadinean.
2.- Bigarreneko
edo hurrengoko mailetako Koperatibetan eta Mailegu-bidezkoetan, Koperatiba
diran bazkideek Bazkunaren ekintzapidetan izan deza ten eskuhartzearen edo
dituzten bazkideen kopuruaren heineko boto-indarra euki ahal izango dute.
35. Atala - Gehiengoak
1.- Biltzar
Nagusiaren erabakiak, berenez edo ordezkari bidez bertan egon eta balio osoz
emandako botoen gehiengo soilez hartuko dira, Legeak edo Araudiak gehiengo
berezi bat ezarri dezatenean salbu. Baltzuaren Araudian, boto-berdintasuna
gertatuz gerorako ebazte-indarrezko botoa eman ahal izango zaio Lehendakariari.
2.- Aurreko
31garren Ataleko d), e), f), g) i) eta j) zatietan ohartemandako erabakiak
hartzeko bertan berenez edo ordezkari gisa daudenen botoen bi hereneko
gehiengoa beharko da, eta bai Araudiak agindu dezan besteetarako ere.
3.- Araudiak
ezingo du, inoiz ere, bertan egon eta bilkura egin ahal izateko gutxienenezko
kopurua osatzen dutenen hiru laurdenena baino gehiengo haundiagorik eskatu.
36. Atala - Ordezkari-Biltzarra
1.- Araudiak,
Koperatibak bostehun bazkide baino gehiago edo moeta berezitako bazkideak
izatera iritsiz gero Biltzar Nagusian eskuhartzea Aintzin-Batzarretan
hautatutako Ordezkarien bidez egin ahal izatea oharteman ahal izango du.
2.- Aintzin-Batzar
bakoitzak hautatu beharreko ordezkarien zenbatekoa eta hoien hautatze-modua,
beti ere Araudian zehaztu daitezen heintasunirizpideen arauerakoak izango dira.
3.- Ordezkariok
nahi eta ez bazkide izan beharko dute eta Biltzar Nagusian, Araudiak hoiek
hautatzeko araupidetan agindu dezan boto-zenbatekoa izango dute.
37. Atala - Bazkunaren erabakiekiko jazarpena
1.- Legearen
aurkako bazkun-erabakiak erabat era berez baIiogabekoak dira eta ezein bazkidek
jazarri ahal izango die agizko adierazte-epaibidetik nahiz hurrengo zatian
ohartematen dan bide berezitik, bertan jartzen den epearen barruan.
2.- Araudiaren
aurkako izan edo bazkide baten edo batzuen onetan Koperatibaren zuduen
kaltetangoak direnean berrogei egutegi-eguneko epearen barruan jazarri ahal
izango zaie erabakia hartutako egunetik hasita edo, erabakia
Koperatiba-erroldean erasotzen bada erasotako egunetik hasita eta Akziokako
Baltzuen Legeek ohartematen duen jazarpenbide berezitik.
Bilkura-agirian erabakiaren aurkako bere
botoa erasoarazi duten bazkideek, bertan ez zeudenek eta botoa ematea legez
kontra galerazi zaienak dute jazarpena egiteko legezko eskubidea.
3.- Bazkun-erabaki
bati jazartzea ez da bidezko izango hura indargabetuta utzi edo haren ordez
balio osoz beste bat jarri ondoren.
4.- Jazarpena
Akziozko Baltzu-Legeak bazkunerabakiei jazartzeko jarritako auzi-bide bereziz
egin dedinean, Baltzu hoiek araupetzeko Legeak dakartzan auzipide-arauak beteko
dira, eta bertan Baltzu-Domua aipatzen denetarako bazkide-botoak kontatuko
dira.
II SAILA
ARTEZTE-KONTSEILUAZ
38. Atala - Artezte-Kontseilua-Zernolakoa eta eskubideak
Artezte-Kontseiluari Koperatibaren jaurpena,
eraentza eta ordezkotza dagozkio, hoietarako eskubide guztiak egiteratuz, Legez
edo Araudiz Biltzar Nagusiarentzat edo beste bazkun-sailen batentzat berariz
gordeta daudenak salbu.
39. Atala - Artezte-Kontseiluaren osatze-modua eta hautaketa
1.- Araudiak
aginduko du Artezte-Kontseiluaren osatze-modua, batzordekideak hiru baino
gutxiago ezin izan daitezkeela. Araudiak berenezko direnetakoren baten
behin-betiko hutsa gertatutakorako hoien tokia hartzeko ordezkoak izango direla
agintzen badu, hoien zenbatekoa eta hautatze-modua zehaztuko ditu.
2.- Lurralde
bat baino gehiago hartu, edo bere ekintzapidea argi eta garbi bereizitako
helburu edo alorrekikoa denean, Araudiak, Artezte-Kontseiluaren osatze-moduan
hori kontutan hartu beharra oharteman ahal izango du. Eskubide horretzaz
beratzaz baliatu daiteke Koperatiben Araudietan lan-bazkideak edo bazkide
langileak Artezte-Kontseiluan egotea bermatzeko.
3.- Artezte-Kontsiluko
kideak, berenezko nahiz ordezko, Biltzar Nagusiak hautatuko ditu bazkideen
artetik, isilpeko boto-ematean ateratako botoen gehiengo soilez.
Bazkideak baino ezin dira Kontseilari
izendatu. Bazkidea legezko nortasundun bat izan dedinean, Kontseiluan horren
ordezko iraunkor izango den norbanakoa izendatu beharto da aurrez; horrek
Kontseilaritza berenez egingo du, izendatu zuen Koperatiban zuen kargua duen
artean Kontseiluan dirauela.
4.- Artezte-Kontseilukoak,
Araudiak zehaztuko duen bi eta sei urteren arteko aldirako hautatuko dira, eta
gehinez zenbat aldiz hautatu daitezenekoa ere Araudiak agindu dezake. Aldi
horren erdia igarotako bakoitzean kontseiluaren erdia zozketa-bidez berrituko
da. Kontseilukideen zenbatekoa bakotxa bada, lehenengo berriztapenean aldatu
beharren zenbatekoa goitik osatuko da, gainontzekoen aldaketa hurrengoan egin
eta horrela jarraituz.
5.- Biltzar
Nagusiak Artezte-Kontseilariak kentzea erabaki ahal izango du arazo hori
Gai-Zerrendan egon, eta Deiko Gai-Zerrendan egon ez arren bertango botoen bi
herenek kentzearen aldeko botoa eman dezatenean.
40. Atala - Artezte-Kontseiluaren iharduna
1.- Artezte-Kontseiluak,
bere kideen artetik, Lehendakaria, Lehendakariordea eta Idazkaria hautatuko
ditu, Araudiak kargu horretarakoak Biltzar Nagusiak artez hautatu ditzala
agintzen duenean salbu.
Araudiak, Idazkaritza bazkide izan baina
Artezte-Kontseiluko ez dan batek edo bazkide ez den batek izatea oharteman ahal
izango du; bietan, honek ez du botoa emateko eskubiderik izango, eta ez da
aurreko atalean egindako aipamenen ondoriotarako ere kontatuko.
2.- Kontseilua,
bere kideen erdiak eta bat bertaratu daitezenean balio osoz bilduta geldituko
da. Bertan izate horrek berenezkoa izan beharko du, ezein Kontseilarik bere
ordezkotza inori ezin eman diezaiokela. Erabakiak, bertango Kontseilarien
gehiengo soilez hartuko dira. Lehendakarien botoak, boto-berditasuna gertatuz
gerorako ebazte-indarra izango du.
3.- Bilkura-agiria
Lehendakariak eta Idazkariak izenpetuko dute eta eztabaidaketen laburpen bat
eta erabakiak jasoko ditu, eta bai boto-emanketetan ateratakoak ere.
41. - Artezte-Kontseiluari buruzko agintzak
1.- Araudiak,
edo horren ezean Biltzar Nagusiak, diru-ordainak izendatu ahal izango dizkiete
Artezte-Kontseilariei. Nolanahi ere, bere karguak ekarri diezaizkien gastuak
ordaindu egingo zaizkie.
2.- Artezte-Kontseilukoek
bere egitekoa ordezkari leial eta tajuzko eraentzaile bati dagokionez beteko
dute, eta asmo txarrez, agintekeriaz edo ajolagabekeria larriz egindako kalteen
bateango erantzukizuna izango dute. Bere botoa baltzu-ogasunari kaltea ekarri
dion erabakiaren aurka emandako Kontseilariek ez dute erantzukizunik izango, ez
erabaki hori hartu zeneko bilkuran egon ez eta honen berri izandakoan bat ez
datozela Artezte-Kontseiluari idatziz jaki narazitakoek ere.
Kontseilukoen aurkako
erantzukizun-eskamena Biltzar Nagusiak egiteratu ahal izango du, Gai Zerrendan
egon ez dedinarren, 35garren Ataleko lehenengo zatian esandako gehiengoz.
Halaber, Biltzar Nagusiak horretarako erabakia hartu izanarren, hurrengo bi
hilabeteren barruan egiteratu ez badeza, baltzuko boto guztien ehuneko
10ekoaren izeneko bazkideek dagokion epailaritza-bidezko eskea eginez,
erantzukizun-eskatze hori egin ahal izango dute, eta bai erabakia erantzukizuna
eskatzearen aurkakoa izandakoan ere, azkeneko honetan ezein epe bukatzearen
zain egon gabe.
Era berean, eta Kontseilarien ekintzak
andeatutako baltzu-ogasuna birrosatzeko ez bestetarako, baltzuaren ezein
hartzekodunek erantzukizun-eskea egin ahal izango du kaltea gertatu eta lau
hilabeteko epea bete ondoren, Biltzarrak edo aurreko zatian aipatutako bazkideek
lehenago egin ez badute.
Nolanahi ere, tiramen-eskubidea
erantzukizunaren sorburu diren ekintzak gertatu eta bi urtera bukatuko da, eta
ekintza hoiek izkutuan euiki badira, azaldu direnetik bi urtera.
Horretzaz gainera, ezein bazkidek edo
bestek ere egiteratu ahal izango ditu bere ogasunei artez ekarritako ondamen
eta kalteen ordaina eman dakioneko bideak.
3.- Aurreko
zatian araupetutako erantzukizun eskearen kaltetan gabe, Legearen edo
Araudiaren aurkakoak izan edo bazkide baten edo batzuen onetan hartu eta
Koperatibari edo bertako bazkideei kaltea ekarritako Artezte-Kontseiluaren
erabakiei Lege honen 37garren Atalean ohartemandako auzi-bideez eraso ahal
izango zaie, honako hauek horretarako gai direla:
a) Artezte-Kontseiluko
kideek, erabakia hartu eta hirurogei egutegi-eguneko epearen barruan.
b) Bazkideen ehuneko 10ekoak,
erabakia jakin zutenetik hirurogei eguneko epearen barruan, erabaki hori hartu
zenez gero urtebete igaro gabe egon dedineko baldintzapean.
4.- Honako
hauek ezingo dute Artezte Kontseiluko izan:
a) Berenez edo inorekiko
menpetasunez Koperatibaren ekintzapide-ekingo lehian edo horren zuduen
aurkakoetan ari daitezenak.
b) Legezko
eskubide-utzartekoangoak, birgaitu gabeko porrot egindakoak, gara-adinera gabeko
edo ezinduak, herriagintaritza-kargutarako debekua berebaitan duten zigorrak
dituztenak, gizarte-alorreko Lege edo aginduak modu larriz hautsi izanagatik
epai-zigorra jasoak, eta duten karguaren ondorioz irabazte-xedezko
ekintzapideetarako debekua dutenak.
c) Bere ardurapean
Koperatibaren ekintzapideekin zerikusia duten zerbitzuak izan ditzaten
herrilanariak.
d) Araudian ohartemandako
besteetan sartzen direnak.
42. Atala - Artezkaritza
1.- Araudiak,
bakarreangoa edo bateangoa izan daitekeen Artezkaritza bat oharteman ahal
izango du; honek, eman dakizkion eskubideak eta ahalmenak izango ditu,
Artezte-Kontseiluaren etengabeko eta artezko zaingopean.
2.- Artezkaritza
osatu dezana edo dezatenak izendatzea Artezte-Kontseiluari dagokio. Izendapenak
eta uzteak Koperatiben Erroldalaritzan erasota utziko dira.
3.- Artezkaritzarekin,
41.2 zatian erantzukizuneskeari buruz jarritako araupideak izango dira
erabilgarri, erantzukizun-eske hori, gainera, Artezte-Kontseiluak berak ere
Biltzar Nagusiaren bazkunerabakiei jazartzeko jarritako epe beraren barruan
egin ahal izango duenarren.
4.- 41.4
Atalean esandakoek ezingo dute Artezkaritzako izan.
III SAILA
KONTU-ARTEKARIEZ
43. Atala - Kontu-arketariak
1.- Biltzar
Nagusiak, bere bazkideen artetik, zenbatekoz hiru baino gutxiago ez eta
bakotxak izango diran Artekariak eta beste horrenbeste ordezko izendatuko ditu.
Dagokion boto emanketan boto gehien atera dezatenak izendatuko dira
horretarako. Hoien zenbatekoa, eta ekonomia-urte bat baino laburragoa edo lau
baino luzeagoa izango ez den ihardunaldia Araudiak zehaztuko ditu.
2.- Artekariek,
Biltzar Nagusiari, Ekonomia urteko Argipide-Txostenari buruzko idatzizko
erizpen bat, azken-kontuak eta galdu-irabazienak, eta arauz Biltzar Nagusiari
onar ditzan eraman beharreko beste kontaduritza-agiripaper guztiak aurkeztuko
dizkiote. Artekariek, bat ez datozenean, banakako erizpenak eman beharko
dituzte.
3.- Kontu-Artekariek,
Koperatibako ekonomia eta lege-alorretako paperak noiznahi arakatzeko eta
aztertu ditzaten ekarri dakizkien xehetasun edo araugabetasunak argitzeko egoki
eritzitako bilaketak egiteko eskubidea izango dute, azken-kontuari,
galera-irabazienari eta gaindikinen banakaketarekik saloari buruzkoetan
batipat.
4.- Kontu-Artekariekin,
Artezte-Kontseilukoen ordain-sariari, erantzukizunari, debekuei eta
elkartuezinei buruz 41.1, 41.2 eta 41.4 Atalek dakartzatenak erabiliko dira.
5.- Artekaritza-iharduna
Artezte-Kontseiluko edo Artezkaritzako izatearekin elkartu ezina da.
6.- Artezte-Konseiluko
bazkideak hiru baino gutxiago direnetan ez da Kontu-Artekaririk izendatu
beharrik izango.
IV SAILA
BESTE IHARDUTZE SAIL BATZUK
44. Atala - Koperatibako beste Ihardutze-Sail batzuk
1.- Araudiak,
Biltzar Nagusiaren ordezkaketa ematezko Goradei-Batzorde bat egotea oharteman
ahal izango du. Ihardutze-Sail hori sortarazten bada Araudian oso hutsegite
larri direlakoz zermugatzen direnei dagozkienak salbu, hauekiko erabakia
Biltzar Nagusiak hartuko bait-luke, Lege honetan Biltzar Nagusiaren
aurrerakotzat jotzen diren goradeiak Goradei-Batzordearen aurrerako direla
ulertuko da.
Goradei-Batzordearen erabakiak
berehalarako eragite-indarra izango dute, hoien aurkako goradeia Lege Honen
37garren Atalak dion bidetik egin ahal izango denarren.
Batzordearen eratze-modua, bere
agintealdia, berriztatzeko era eta gutxienezko kopuruari eta erabakiak
hartzeari buruzko araupideak Araudian aginduko dira.
Goradei-bideak eginarazten eta erabakit
zen ezingo dute eskuhartu doakion bazkidearen laugarren maila baino hurbilagoko
berekide edo bigarrenerainoko gueskide izan daitezenek, ez Artezte-Kontseiluko
izan daitezenek, ez eta erabakiaren gai den goradeiarekin zuzeneko zerikusia
izan dezatenek ere.
2.- Koperatibak,
bere eginkortasunaren eta hazkunderako onurakor eritzitako ihardutze-sail
guztiak sortarazi ahal izango ditu, bakoitzean zehaztu daitezen agintepideen
jabe, baina agintepide hoietan Lege honek Koperatibaren noraezeko
ihardutze-sailei berariz izendatutakorik ezin egon daitekeela.
VI ATALBURUA
LIBURUEZ ETA KONTZDURITZAZ
45. Atala - Baltzuko Agiripapertza
1.- Koperatibek
honako liburu hauek eraz eta egunean-egunean eraman beharko dituzte:
a) Bazkideen Errolde-Liburua.
b) Baltzu-Domurako ekarketen
Errolde-Liburua.
c) Biltzar Nagusiaren eta
Artezte-Kontseiluaren Bilkura-agirien Liburua eta, hala behar izanez gero,
Goradei-Batzordearena. Eta bai Kontu-Artekarien Argipide-Txostenen Liburu bat
ere.
d) Kontaduritza-Liburuak;
Egunean Egunekoetarako Liburua eta Ogasun-Errolde eta Azkenkontuena nahi eta ezkoak
izango dira, Merkataritza-Legeak hoientzako agintzen dituenak dakartzatela.
2.- Hoiek
guzti hoiek Koperatibak bere egoitza izan dezaneko Barruti-Epaitegiak
legeztatuko ditu, Merkataritza-Legeetan ezarritako modutan.
46. Atala - Kontaduritza
Koperatibek, Merkataritzako Araubildumak
agindu bezala, erazko eta bere ekintzapideei egokitutako Kontaduritza bat
izango dute.
VII ATALBURUA
ALDAKUNTZAZ, BATERATZEAZ ETA DEUSEZTAPENAK
47. Atala - Araudiaren Aldakuntza
Araudia aldatzeko erabakiak, Biltzar
Nagusian berenez eta ordezkari-bidez daudenen arteko bi herenen gehiengoz hartu
beharko dira. Hala ere, udalmugarte berean baltzu-egoitza aldatzeko
ArtezteKontseiluaren erabakia aski izango da.
48. Atala - Koperatibak bateratzea
1.- Koperatiba
batzuk beste berri baten biltzeko edo Koperatiba batez beste bat edo beste
batzuk berebaitaratzeko, hoietako Biltzar Nagusiek, aurrez, berenez edo
ordezkari-bidez bertan dauden bi herenezko gehiengoz hortazko erabakia hartzea
beharrezkoa izango da. Bat etorri ez dedin bazkideak atera ahal izango du,
ateratze hori bidezkotzak jotzen dela, erabakia hartutako egunetik hasi eta
berrogei laneguneko epearen barruan Lehendakariari bidalitako idatziz.
2.- Bateratze-erabakia
Koperatibak bere egoitza dueneko Probintziako Aldizkari Ofizialean eta
probintzia berean zabalkunde haundia duen egunkari baten argitaratuko da, eta
azkeneko iragarpena egin ondoren bi hilabete igaro baino lehen ezingo da
egiteratu. Epe horren barruan hartzekodunen bat idatziz aurka aterako balitz,
erabakia ezingo da egiteratu aurrez bat ez datorren hartzekodunak hartzeko
dituenak bermatu edo osorik ordaindu arte; hartzekodunak ezingo du ordainketa
hori egin dakiola galerazi, epera gabeko maileguak balira ere.
3.- Deuseztu
daitezen Koperatiben ogasunak eratu dedin Kopoeratiba berriari eskuratuko
zaizkio; horrek deuseztatuko guztien eskubide eta eginbehar guztiak
beretzakotuko ditu, haietako bazkideek bateratzetik sortutako Koperatibako
bazkide bilakatzen direla.
4.- Bateratze-erabakia
dagokion Koperatiba-Erroldean idatzi beharko da, erabakiaz gainera honako hauek
dakartzan eskribau-agiria aurkeztuz:
Bateratze-erabakia hartutako egunaren
bezperan egindako Koperatibaren Guztizko Azken-kontua, Atal honen "1"
zatiaren bigarren lerroaldian aitortzen den eskubideaz baliatu diren bazkideen
zerrenda, eta bai hoiei eta lehen aipatutako aukeratze eskubideaz baliatu diren
hartzekodunei egindako kitatze-ordainketak ere. Baltzu berri bat sortzeko
bateratze bat gerta dedinean, eskribau-agiriak Lege honetan Koperatiba sortzeko
jartzen dituen xehetasun guztiak izango ditu berebaitan.
49. Atala - Koperatiben Zatiketa
1.- Koperatiba
bi zati edo gehiago egiteak haren deuseztapena ekarri ahal izango du; zatiok berritan
sortutako Koperatibetara aldatu ahal izango dira, edota dagoeneko egon dauden
beste batzuk berebaitaratu ahal izango dituzte. Bestalde, Koperatibak bere
ogasunen zati bat edo batzuk atera ahal izango ditu, deuseztu gabe, Koperatiba
berriak sortzeko edo dagoeneko egon dauden beste batzuk beretzakotu ditzaten.
2.- Artezte-Kontseiluak
Ogasun-Zerrenda eta Azken-Kontua gertatuko ditu Biltzar Nagusiarentzat, beste
Koperatibetara aldatu beharreko ogasunen zati zehatzaren saloa eginaz eta, hala
badagokio, bai beretzat gorde behar duenarena ere.
3.- Koperatibak
zatitzerakoan, aurreko Atalean bateratzen direnerako jarritako araupideak berak
erabiliko dira.
VIII ATALBURUA
DEUSEZTAPENAZ ETA AZKEN KONTUGARBIKETAZ
50. Atala - Koperatibaren Deuseztapena
1.- Honako
hauek izango dira Koperatiba deusezteko zio:
a) Araudian jarritako
ihardutze-aldia bukatu izana, Biltzar-Nagusiak hartutako luzatze-erabakia
salbu.
b) Baltzuaren helburua bete
izana, hori bete ezin nabarmena, edo baltzuaren ihardutze-sailen lana gelditu
izana.
c) Biltzar Nagusian berenez
nahiz ordezkari bidez dauden bazkideek bi herenezko gehiengoz hartutako
erabakia.
d) Bazkide-kopurua Koperatiba
sortzeko legez behar denetik beherago jeistea, egoera honek sei hilabetetik
gora baldin badirau.
e) Lege honen 48 eta 49garren
Atalek dioten bateratzea edo zatitzea.
f) Koperatibak porrot egin
izana, hori aldarrikatu dezan epai-erabakiaren ondorioz.
g) Legean edo Araudian
jarritako beste edozergatik.
2.- Aurreko
a) atalean ohartemandako deuseztapenzioak berezko lege-indarra izango du.
Aipatutako beste deuseztapenzioak gerta daitezenetan Biltzar Nagusiaren
erabakia beharko da, c) eta e) zatietakoetarako 35.2 Ataleko gehiengoarekin,
eta gainontzekoetarako 35. 1 Atalekoarekin. Ezein bazkidek, esandako deuseztepenzio
hoietakoren bat gertatu ondoren, horretzazko Biltzar Nagusiaren bilkurarako
deia egin dedila eskatu ahal izango du.
51. Atala - Ondarkontu-garbiketarako bideak
1.- Koperatiba
deuseztu ondoren azken kontugarbiketa egiteko aldia hasiko da, aurreko Atalaren
c) zatian esandakoa gertatutakoan salbu. Aldi honek diraueno,
"ondarkontu-garbiketaldian" hitzak erantsi beharko dizkio bere
izenari.
2.- Deuseztatze-erabakia
edo epailaritza-adierazpena, Koperatiba-Erroldean idazteaz gainera, Koperatibak
bere egoitza dueneko probintziako Aldizkari Ofizialean eta hedapen haundiko
aldizkari baten argitaratuko da.
3.- Kontugarbiketa-aldian,
Biltzar Nagusien ihardunerako legezko eta araudizko araupide guztiak beteko
dira, kontugarbiketagileek Biltzar Nagusiari bere lana nola doanaren eta
azken-kontuen berri ematen diotela, onar ditzan.
4.- Ordarkontugarbiketa
bukatu ondoren egin dutenek azken-kontua izenpetuko dute, horri buruzko azken
erabakia Biltzar Nagusiaren eskutan gelditzen dela.
5.- Ondarkontuak
onartu ondoren, kontugarbitasuna egin dutenek, hamabost eguneko epearen barruan
Koperatibari buruz Koperatiba-Erroldean idatzitakoak baliogabetu eta
Koperatibaren ihardunari buruzko liburu eta agiri-paperak bertan utzi beharko
dituzte; orduan joko da zendutakotzat haren legezko nortasuna.
52. Atala - Ondarkontugileen izendapena eta eskubideak
1.- Bazkide
ondarkontu-garbitzaileen kopurua beti bakotxa izango da, eta Biltzar Nagusiak
haututako ditu. Koperatiba deuseztu ondoren Koperatibak berak izendapena egin
ez badu, Artezte-Kontseiluak Lehenengo Auzialdirako Epailariari
ondarkontugileen izendapena egin dezala eskatuko dio, eta horixe bera eska
dezake ezein bazkidek, izendatutakoak Koperatibako bazkide ez direnak ere izan
daitezkeela.
2.- Ondarkontugileak
izendatuz gero Artezte-Kontseiluak eta Artezkaritzak bere egitekoa bukatuta
izango dute, baina haiek eskea eginez gero ondarkontugintza egiteratzeko bere
laguntza eman beharko diete.
3.- Ondarkontugileek,
Koperatiba urtzeko beharrezko izan daitezen guztiak egin beharko dituzte eta,
bereziki.
a) Bere egitekoari
ekiterakoan, ondarkontugintza hasi dedin eguneko Koperatibaren ogasun-zerrenda
eta kontu-garbitasuna.
b) Koperatibaren Liburu eta
idatzizko harremanak bere gain hartu, eta haren ogasunen osotasuna zaintzea.
c) Egite-bidean dauden
merkataritza-eragiketak eta Koperatiba urtzeko beharrezko izan daitezen berriak
egitea.
d) Baltzu-ogasunak saltzea.
e) Maileguak eskatzea eta
eskuratzea, besteekikoak nahiz bazkideekikoak izan.
f) Bazkideei ordaintzeko
dauzkatenak eskatzea eta hoiek eskuratzea.
g) Baltzuaren zuduen onetan
izan dedinean erdibide eta antola-bidezko hitzarmenak egitea.
h) Hartzekodunei eta
bazkideei ordaintzea.
i) Izendatu zaizkien
egitekoetarako Koperatibaren ordezkotza egitea.
53. Atala - Baltzu-ogasunen banakuntza
1.- Baltzu-ogasunak
ezingo zaizkio baltzuaren zorrak erabat kitatu arte iñori izendatu ez banatu.
2.- Zor
hoiek kitatu ondoren, gelditzen diren baltzu-ogasunak araupide hauei jarraituz
banatuko dira.
a) Hezkuntza eta
Gizarte-Hazkunderako Baltzari oso-osorik eutsiko zaio.
b) Bazkideei Baltzu-domurako
eta 28. 1 ataleko Borondatezko Emendio Berezirako ekarritakoak itzuliko
zaizkie, hala behar izanez gero gaurkotuta.
c) Gainontzekoa, egon badago,
Nahitahezko Emendio-Baltzakoa zein Koperatibaren Ogasuntza Garbikoa izan, eta
bai Hezkuntza eta Gizarte-Hazkundeko Baltzakoa ere, Eusko Jaurlaritzaren esku
jarriko da, Koperatiben Goren-Kontseiluaren bitartez Koperatibak suztatzeko eta
Koperatibei laguntzen ez bestetan erabil dezan.
54. Atala - Ordainketa-geldialdia eta ondamena
Ordainketa-geldialdiari eta ondamenari
buruzko Merkataritza eta Epaibide-Legeak erabiliko dira Koperatibekin.
Ordainketa-geldialdia edo ondamenadierazpena eskatutakotzat jo dezan
Epailaritza-Adierazpena Koperatiba-Erroldetegian erasoko da.
II IDAZPURUA
I ATALBURUA
BERARIZKO AGINDUAK
55. Atala - Koperatiba-moetak
1.- Koperatibak,
Lege honetan araupetutako ezein moetakoak izan ahal izango dute.
2.- Eusko
Jaurlaritzako Lan-Sailak Koperatibak bere ekonomia eta/edo gizarte-ihardunaren
arauera sailkatuko ditu.
3.- Atal
honetan aipatzen diran Koperatibak, lehenengo eta behin, bakoitzarentzat
erabilgarri diren aginduen arauera arituko dira, eta berariz agindu gabekoetan
Lege honetan ohartemandak guztizkoen arauera.
4.- Atalburu
honetako araupideetan berariz izendatu daitezenez gainera, Lege honetako 10, 12
eta 19garren Ataletan izendatutakoak ere izan daitezke Koperatibetako bazkide.
56. Atala - Lankidetzazko Koperatibak
1.- Bere
lanez inorentzako ezein ekonomia-ihardunean ari diran norbanakoak bazkidetzen
dituztenak dira Lankidetzezko Koperatibak. 16urtetik gorako norbanakoak izan
ahal izango dute bazkide langile.
2.- Mugarik
gabeko eperako lan-itunebidezko langileak ezingo dute bazkideen guztizko
kopuruaren ehuneko 10 baino gehiago izan. Nolanahi ere, mugarik gabeko eperako
itunebidezko izan eta enpresan urtebetetik gora daraman langilea, beste
baldintza guztiak bete eta eskea egiten badu, bazkide langile gisa hartu
beharko da, saio-aldirik gabe.
3.- Gizarte-Segurantzari
dagozkionetarako, bazkide langileak inorentzako langileekin edo norbere
konturakoekin berdinduta geldituko dira. Bide hoietako baten edo bestearen
aukera Araudiak egingo du.
4.- Araudiak,
bazkide gisa hartzeko 6 hilabetetik gorakoa izango ez den saio-aldi bat jarri
dezake.
Epe honek diraueno, harremana alde
batekoak nahi izate hutsez bukatu ahal izango da. Saioldiango bazkideak hitz
egiteko eta argipidetarako eskubideak izango ditu, eta bai osoko bazkideen
eskubide eta betebeharrak ere, Baltzu-Domurako ekarketak egin beharra eta
sarrera-saria ordaindu beharra salbu.
5.- Lan-Epailaritza,
Koperatibaren eta bazkide langilearen artean langile denez sortutako auzietan
aritzeko gai izango da, honako hauek bereziki aipagarri direla: Lansaripeko
langile izatetik bazkide langile izatera iristeko eskubideari dagozkionak,
lanarengatikako aintzin-ordainketei eta itzulketei buruzkoak, eskakizun izan
daitezen neurrian, lan-arauak hautsi izanagatik jarritako zigorregatikako goradeiak,
eta ateratzerakoango kitamenak eta birres-kuraketak.
Lan-Epailaritzak, nolanahi ere,
koperatibei buruzko legeak, Araudia eta Koperatibaren barne-erabakiak erabiliko
ditu lehentasunez era, orohar, Koperatiba-erakundetzaren mamin diren
irizpideak.
6.- Aurreko
Atala dagokien arazoen bide egitea Lan-Auzipideen Legeak ezarritako araupideek
diote nez egingo da, honako agindu berezi hauekin osatuta:
a) Egozte bat gertatuz gero,
egozte-erabakia ezagutarazteak kaleratze-eskutitzaren ondorioak berak izango ditu.
b) Bere merkataritzazko eta
lanezko izakera bikoitza dela eta, Koperatiba ezingo da inoiz hartutako
erabakiaren aurka bazkide langilea berriz hartzera behartu.
57. Atala - Bezero-koperatibak
1.- Bezero-Koperatibek,
bazkideei eta agitz hoiekin bizi direnei ogasunak eskuratzea edo zerbitzu
egitea izango dute xede, hoiek suntsitu edo hoietzaz balia daitezen, eta bai
argipide gehiago emateko eta bezero eta baliatzaileen bidezko zuduen aldezko
ekintzapideak ugaritzeko ere.
2.- Bezero-Koperatibek
bazkide ez direnei ere saldu ahal izango diete, bere Araudiak ohartemandakoan.
Hori gertatuz gero, bere gaindikin garbiaren ehuneko 40koa Nahitaezko
Emendio-Baltzan sartu beharko dute.
58. Atala - Etxebizitza-Koperatibak
1.- Bere
bazkideentzat etxebizitzak, zerbitzuak edo eraikintza osagarriak inguratzea
xede bakar dutenak izango dira Etxebizitza-Koperatibak; gainera, Araudiak
dionaren arauera, batzuen jabetzapekoaz batean baliotzea eta gozatzea eratu
ahal izango dute, hoiekiko arduralaritza eta hoiei iraunaraztea eta hoiek
hobetzea antolatuz.
2.- Norbanakoak
eta Koperatiba eta irabaztexederik gabeko gainontzeko legenortasundunak izan
daitezke bazkide.
3.- Ezein
norbanakok ezingo du, batean eta herri berean, Koperatiba-suztapenezko etxe bat
baino gehiago bere izenean izan, familia ugaria dutenei aitortutako eskubideak
salbu.
4.- Etxebizitzaz
baliatzea eta hoien gozamena legeak onartutako ezein modutan izendatu eta utzi
dakizkieke bazkideei. Koperatibek hoien labe iraun dezanetan, Araudiak emango
ditu horretarako araupideak.
5.- Tegi
eta gainontzeko eraikintza osagarriek diru-iturri izan daitezenean diru hori,
alogeretatikakoa baldin bada, etxebizitzei eusteko, iraunarazteko eta hobetzeko
erabiliko da, eta saldu izanagatikakoa denean, berriz, besteen prezioa gutxitzeko.
6.- Bazkidea
erabat jabe izan gabe egindako bizien arteko aldaketetan, ezkontidearen eta
familiaetxean bizikide diren gainontzeko ahaideen aldeko etan salbu,
Koperatibak prezio berdinean beretzakotzeko eskubidea izango du,
Baltzu-Araudiak eskubide hori nahitaez araupetu behar duela.
59. Atala - Irakaskuntza-Koperatibak
1.- Ezein
jakintza eta/edo teknika, arte, kirol edo bestetako alorretan edonolako
irakaskuntza ekintzapide inguratzea eta antolatzea xede izan dezatenak joko
dira Irakaskuntza-Koperatibatzat.
2.- Gurasoak,
hoien legezko ordezkariak edo ikasleak heurak bazkide izan daitezenetan,
Irakaskuntza-Koperatibekin Bezero-Koperatiben araupideak berak izango dira
erabilgarri, eta Lankidetza-Koperatibenak, berriz, Irakastegiko
bazkide-langilez, irakaskuntzako lanariz eta Irakaskuntzaz bestetarako langilez
osatuta egon daitezenean.
3.- Irakaskuntza-koperatibetan,
irakaskuntzan diharduten langileak nahiz irakastegiko beste ezein langile, 10.2
Atalean araututakoaren arauerako bazkide laguntzaile izatera iritsi daitezke.
60. Atala - Mailegupide-Koperatibak
1.- Bertako
bazkide diren koperatibei eta horietako bazkideei bere dirubide-beharretan
zerbitzu egitea dute xede Mailegupide-Koperatibek. Zorpidezko eragiketei
dagokienez, diru-ezarketak hartu ahal izango dituzte, eta bai
koperatiba-helburuak suztatzeko eta hobeki lortzeko beharrezko izan daitezen
banku-zerbitzuak eta beste batzuk ere.
2.- Koperatibak
eta hoietako bazkideek, ihardutze-eremu txikiagoko Mailegupide-Koperatibek eta
Nekazaritzako Eraldakuntza-Baltzuek izan ahal izango dute bazkide.
3.- Koperatiba-moeta
honetako Koperatiben sortze eta ihardunerako, lege honek jarritako agizko
betebeharrez gainera honako hauek ere noraezeko izango dira:
a) Eusko Jaurlaritzako
Ekonomia eta Herriogasun Sailak aurrez eta berariz baimena ematea.
b) Baltzu-domurako lehenengo
ekarketak eskudiruz egin beharko dira, erdia gutxie-nez sortzeko unean bertan
ordaindu beharko da, eta gainontzekoa gehienerako bi urteko epearen barruan,
edo lehenago, bermezko ehunekora iristeko behar izanez gero.
c) Indarrean dauden Iegeek
eskatzen duten gutxienezko bazkide-kopurua eta/edo gutxienezko baltzu-domua ba
dutenaren egiaztapena.
d) Mailegupide-Koperatibek,
ihardun dezateneko lehenengo urtean eskuratutako diru-sariak eta lehenengo hiru
urteetako diru-itzulketak baltzudomuan sartu behar dituzte, nahitaezko ekarketa
gisa.
4.- Mailegupide-Koperatibak,
ekonomia-alorreko agintariek jarri ditzaten teknika-bideen menpe egongo dira.
Ekonomia eta Herriogasun-Sailak egingo
ditu argipidetza, zaingoa eta ikerlaritza, legeen arauera.
5.- Ekarketak
birreskuratzeari buruz, eta Lege honetan ohartemandako agizkoez gainera, honako
arau hauek egongo dira:
a) Koperatiba sortu eta
lehenengo bost urtetan ezingo da birreskuratzerik egin, Ekonomia eta
Herriogasun-Sailak berarizko baimena emandakoan salbu.
b) Halaber, ezingo da inolako
diru itzultzerik ere egin eta, hori, honetarako eskea noiznahikoa dela, horrek
bermezko ehunekoa ezarritako azpimuga baino beherako jeistea balekar.
c) Ekonomia-urteak, hala
behar izanez gero aurreko urteko galerak ere kontutan hartuta irabazirik eman
ez dezanean, ezingo da inola ere baltzudomurako ekarketagatikako diru-saririk
ordaindu.
6.- Mailegupide-Koperatibak,
bere kanporako iharduna nekazaritza, oihan edo abelazkuntzara edo
nekazaritza-inguruko bizitza-modua hobetzeko dirubideak eskaintzera mugatu
dezatenean, "Nekazaritza Kutxa" izena hartu ahal izango dute, eta
kasu horretan esandako iharduna norbanako nahiz legenortasunezko edonorekin
egin ahal izango du.
61. Atala - Lurraren Bateango Ustiaketarako Koperatibak
1.- Nekazaritza-ustiaketarako
gai diran ogasunak erabiltzeko eta hoietzaz baliatzeko eskubidedun izan eta heurak
bertan lan egin ez egin hoiek Koperatibari uzten dizkietenak, ogasunak
erabiltzeko ezein eskubide utzi gabe ogasun haien, Koperatibaren jabetzapekoen
nahiz inork alogeran emandakoen bateango nekazaritza-ustiapena egiteko bere
lana jarri dezatenak bazkide direnekoak dira Lurraren Bateango Ustiaketarako
Koperatiba.
2.- Koperatiba-moeta
honetako bazkidelanariekin, ogasunen gozamena uzten dutenetakoek izan ez izan,
Lege honetan Lankidetza Koperatibentzat jarritako araupideak izango dira
erabilgarri, Atal honetango salbuespenak gertatutakoan izan ezik.
3.- Gozamen-eskubide
baten alogeratzaileek edo nolanahiko jabeek ogasunak erabiltzeko eta hoietzaz
baliatzeko Koperatibari utzi ahal izango dizkio, berak bertan lan egin dezaneko
baldintzapean eta alokairu-hitzarmenaren epea baino luzagorako gabe, hori
egotzi dezateneko edo hitzarmena bukatu dedineko bide izan gabe.
4.- Araudiak
zehaztuko du bazkideak ogasunen utzitzaile eta erabiltzaile direnez Koperatiban
iraun behar duten aldiaren gutxienezkoa, eta bai ogasun hoien jabeak ogasunok
inorentzakotzeko araupideak ere; iraunaldiak ezingo du hamabost urtetik gorakoa
izan.
Halaber, Baltzu-Domurako nahitaezko
ekarketak ere zehaztuko ditu, lur-gozamenaren utzitzaile direnez eta
bazkide-langile direnez egin beharrekoak bereiziz.
5.- Diru-itzulketak
Koperatibango bere ihardunaren arauera egingo zaizkie bazkideei; bazkide
langileei lan-aintzinordainen bidez egingo zaizkie, eta utzipen-bidezko
bazkideei aldian aldiko alokairusariz.
62. Atala - Ogibide-zerbitzutarako Koperatibak
Bere lana inorekiko menpetasunik gabe
egiten duten titulodun edo artistek osatuta egon, bazkideen lanbide-ekintza
errazagotzeko xedea izan eta aurreko Ataletan aipatutako
Koperatiba-moetetakoren baten sartu gabekoak izango dira Ogibide-zerbitzutarako
Koperatibak.
63. Atala - Aseguro-Koperatibak
Asegurolaritzaren edozein alorretan
aritzeko xedezkoak izango dira Aseguro-Koperatiba. Nolanahi ere, baltzu-domuei,
bermeei, teknika-oinarriei buruzkoetan asegurolaritzarako alor berezietan
ihardutzeko jarrita dauden araupide guztiak beteko dira.
Koperatiba hoiek, bere izenean,
"Asegurolaritzako Koperatiba-Baltzua" edo, laburtuz,
"As.Kop-B" jarri beharko dute.
Aseguralaritza-lana egiteko, Koperatibek
lanarozko baltzuak eratu ahal izango dituzte; Koperatibek eta bere bazkideek
baino ezingo dute hoietan lanarikide izan, eta bere dituzten araupidez
ihardungo dute, Lege hau haren ordez erabilgarri dela.
64. Atala - Dendari-Koperatibak
Dendariz osatuta egon eta bere bazkideentzat
askokako erosketak batean egitea eta lanbide horri datxezkon zerbitzuak eta
egipideak xede dituztenak dira dendari-koperatibak.
65. Atala - Beste Koperatiba batzuk
1.- Koperatibak
edozein ekonomia-ekintza izan dezake.
2.- Eusko
Jaurlaritzako Lan-Sailak zermugatuko ditu Koperatibarentzakotutako
baltzu-xedeei begira aurreko Ataletan berariz araupetu gabeko Koperatibak, bere
bazkideen eta gizarte osoaren ekonomiazko, kulturazko edo gizartezko
hobekuntzarako lagungarri izan daitezen guztietan.
II ATALBURUA
KOPERATIBEZ ETA ARDURALARITZAZ
66. Atala - Gizarte-zudua
Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Herri
Agintaritzek gizarte-zuduzko egiteko gisa beretzakotzen dituzte Koperatiben eta
hoien laguntzarako erakundeen suztapena, axukatzea eta hezkuntza.
67. Atala - Ikerlaritza
1.- Lege
hau betetzeari buruzko ikerlaritza, Eusko Jaurlaritzako Lan-Sailak erabaki
dezan sailek egingo dute.
2.- Egin
daitezen hauspenak, larria, ekonomiazko garrantzia, inori edo bazkideei
ekarritako kaltea eta koperatibaren ekonomiazko ahalmena kontutan izanik
zigortuko dira.
Zigorrak, ohar egitezkoak eta bost miloe
pesetarainoko isunezkoak izango dira, gaiarekiko Berarizko Legez dagozkiekenez
gainera.
Baltzuko ihardutze-sailetakoen
herrilegezko eta zigorlegezko erantzukizuna, dagokion auzipidetatik eskatuko
da, eta arduralaritza-zigorrez gainera.
68. Atala - Koperatiba eskugabetzea
1.- Honako
hauek izan daitezke Koperatiba bat eskugabetzeko zio:
a) Lege honetako agintza edo
debeku-araupideak modu larriz eta behin eta berriz hautsi izana.
b) Ihardutze-sailek bata
bestearen ondorengo bi urtetan geldi egon izana, Arduralaritzak aurrez eta
behar bezala ohartarazi ondoren.
c) Baltzuaren xedea bata
bestearen ondorengo bi urtetan ez bete izana, Arduralaritza-Baltzarako
diru-izendapena eta hori gauzatzea ez egin izana.
d) Bezero-Koperatibetan,
Legeak ohartemandako Nahitaezko Emendio-Baltzarako diru-izendapena eta hori
gauzatzea ez egin izana.
e) Batean esanez,
Koperatibatasunaren oinarri-irizpide diranei behin eta berriz huts egin izana.
2.- Eskugabetze-bidea
Arduralaritzabide Legeari atxikiko zaio, honako bereizitasun hauekin:
a) Eusko Jaurlaritzako
Lan-Saila izango da eskubidedun.
b) Koperatibari
entzuterakoan, Artezte-Kontseilua bertan egongo da edo, honen ezean, hiru baino
gutxiagokoa izan ez dedin bazkide-kopuru bat. Hauek agertzea ere ezinezko gerta
baledi, Koperatibak bere egoitza dueneko Probintziako Aldizkari Ofizialean
dagokion iragarpena argitaratuz, egin beharreko bideak egindakotzat joko dira.
c) Eskugabetzeko
arduralaritza-erabakia errolderako lege-indarrezkoa eta
arduralaritza-auzipideetatik birraztergarri izango da. Goradeirik balego,
erabateko epaia eman dedinerarte ez du eragiteindarrik izango.
Eskugabetzeak, sendetsi ondoren,
koperatibaren deuseztapena ekarriko du.
69. Atala - Koperatiba-Baterakundeak
1.- Bi
Koperatibek edo gehiagok bere zuduen alde egiteko Baterakunde bat eratu ahal
izango dute. Baterakundeek
bere nahi bezelako bazkunak egin ditzakete.
2.- Bere izenean jakineko lur-eremu baten
aipamena egiten duten hitzak sartu ahal izateko, izenean aipatutako lur-eremu
horretako Koperatiben gehiengoa izan beharko dute berebaitan. Izenak
ekintzapide edo lan-alor baten aipamena badarama, dagokion eremuan ekintzapide
edo lan-alor horretan ari daitezen Koperatiben gehiengoa izan beharko du
berebaitan.
3.- Baterakundeen edo Baterakunde-Bazkunen
Sortze-agiriak, eta bai hoien Araudiak ere, dagokien Koperatiba-Erroldean sartu
beharko dira. Han zerrendaratu ondoren legenortasunaren
jabe izango dira, eta bere Araudiek eta Lege honek agintzen dutenez ihardungo
dute.
70. Atala - Koperatiben Kontseilu Nagusia
1.- Koperatiben
Kontseilu-Nagusia Koperatiben eta bere erakundeen goreneko suztapen eta
ordezkaritza-sail gisa sortarazten da. Kontseilu Nagusia lege-nortasunaren jabe
da, eta Koperatibetasunaren suztapena eta azterpena izango ditu bere
ihardunaren oinarri-irizpide nagusi.
2.- Honako
hauek dagozkio Kontseilu Nagusiari:
a) Koperatiba-ekintzaren
oinarriekiko zabalkundea, honetzazko hezkuntza eta gaitasuna axuhatuz.
b) Koperatibei eta hoien
elkarteei artez dagozkien legezko edo arauzko erabakien egitasmoei buruzko
erizpenak ematea.
c) Koperatibek batean edo
sailka dituzten bidezko zuduak babestea eta aldeztea.
d) Koperatiba guztien zuduzko
zerbitzuak eratzea.
e) Euskal Herriko
gizarte-ekonomiazko antolaketaren lege eta erakunde-mailetako jaurpideak
hobetzeko laguntza ematea, eta hori lortzeko Erakunde eta Ihardutze-Sailetan
eskuhartzea.
f) Koperatiben artean edo
Koperatiben eta bere bazkideen artean sor daitezen auziak ebaztea, bi
aldetakoek ebazpen hori eskatu edo bere Araudien ariora nahitaezko izan
dezatenean.
g) Orohar,
Koperatibetasunaren eta bere erakundeen onerako izan daitezen guztiak.
3.- Kontseilu
Nagusia Koperatiben eta Eusko Jaurlaritzaren ordezkariz osatu beharko da, eta
bere Araudiak ezarrita bezala eratuko da.
Aldi Baterako Erabakiak
Lehenengoa
Lege hau Koperatiba guztiekin erabiliko
da, hoien moeta eta eratze-unea direnak direla, eta hoien Araudiek diotena
ezingo da Lege honek agintzen duenarekiko aitzitasunez egiteratu. Lege honen
egintza edo debekatze-arauen aurkako izan daitezen guztietan baliogabetutakotzat
jotzen direla.
Bigarrena
Lege hau indarrean jarri eta bi urteko
epearen barruan, indarrean jartze hori baino lehen eratutako Koperatiba guztiek
bere Araudiak hari egokitu beharko dizkiote; Biltzar Nagusiak horretarako
beharrezko aldakuntza onartuz har dezan erabakia gehiengo soilez hartu ahal
izango da. Eusko Jaurlaritzako Lan-Sailak finkatuko ditu erabaki hori hartzeko
egutegia eta betekizunak.
Ontzat emate horretarako beharrezko izan
daitezen egintza eta eragiketak ez dira inolako zergaren gai izango.
Koperatibak bere Araudia egokitze hori
egin gabe esandako bi urteko epe hori igaroz gero, Koperatiba legez erabat
deuseztuta gelditu, eta azkengarbiketa egiteko aldian sartuko da.
Hirugarrena
Eusko Jaurlaritzak bere Prezioen Guztizko
Erakuskaria argitaratu dezanerarte Lege honek ohartemandako guztietarako
Erresuma osoan indarrean dagoena erabiliko da.
Laugarrena
Koperatiben Goren-Kontseilua eratu
artekoan 53 Ataleko 2 c) idazatian zehazten diren diruak Eusko Jaurlaritzaren
esku jarriko dira, Koperatiben Goren-Kontseiluaren bitartez koperatibak
suztatzeko eta koperatibei laguntzen ez bestetan erabil ditzan.
Gehigarrizko Erabakia
Lehenengoa
Koperatibak suztatzeko erresuma-mailan
izendatuta dauden dirubideak Elkarte Autonomiadunari eskuratu izana indarrean
jartzetik aurrera hiru hilabeteren barruan, Jaurlaritzak, laguntza hori
eraginkor bihurtzeko, Koperatiba-Bazkunentzako dirubidiketak, diru-laguntzak
eta herri-mailako beste suztapen bideak oharteman ditzaten arau egokiak
gauzatuko ditu.
Bigarrena
Lege honetako 70garren atalean
ohartemandako Koperatiben Kontseilu Nagusia, hasiera batean, Koperatibetako
ordezkariek eta Eusko Jaurlaritzak izendatutako kideek osatuko dute, beti ere
gehiengoa duen ordezkaritza haiena delarik.
Koperatiben ihardutze-sailak lehenengo
aldiz osatzeko hautaketa-arauak eta araupideak Eusko Jaurlaritzak onartu baino
lehen, V Legebiltzar Taldeari (Lana eta Gizarte-Ongundea) jakinaraziko zaio.
Azken Erabakiak
Lehenengoa
Lege hau bere egoitza Euskal Herriko
Autonomia-Elkartean duten Koperatiba guztiekin erabiliko da, bere
ihardutze-eremua dena dela.
Bigarrena
Lege honetako 57garren Ataleko bigarren
zatian ohartematen denez Bezero-Koperatibek bazkide ez direnei saldu ahal
izatea, Araudietan ohartemanda egonarren, Merkataritza eta Turismo-Sailaren
Saloz Eusko Jaurlaritzak erabaki dezan egun, modu eta baldintzapean jarriko da
indarrean. Nolanahi ere, Jaurlaritzak baimen hori, ekintza horretan diharduten
gainontzeko merkatariekin bere osoango aukera berdintasuna gerta dedin unean
eman beharko du.
Hirugarrena
Euskal Herrian ekonomia-larrialdiaren
aurka borrokatzeko izendatzen diren eta, bereziki, lantoki berriak sortarazi
eta hoiei eusteko zuzendutako eskuarteak gehiagotu ahal izateko, Epailaren 17ko
42/1981 Dekretoz sortu zen Jaurlaritzako Ekonomia Batzordearen saloz, doakionaren
esker, mailegubide-koperatibek lehen esandako xedeekin, eskuhartu ahal
dezateneko bideak egin ditzan esku ematen zaio Jaurlaritzari.
Jaurlaritzaren eta doakion Koperatibaren
arteango itune bidez gauzatuko diren eskuhartzebide hauen egiterapideak, Mailegubide-Koperatibetan
bazkidetu gabeko Erakunde, Toki-Erakunde edo Herri Erakundeekin edo Enpresekin
egindako dirubideketez besteko eskuarteak gehienez ehunetik hamarrekoan
izendatu ahal izateko bide emango du. Esandako dirubideketa hoiek itunean
zehaztu daitezen balore eta maileguetan gauzatuko dira eta ez dira beste
Mailegubide-Erakundeek Autonomia-Elkartearen barruan egindakoei buruz
bereizkeriazkoak izango.
Ekonomia eta Herriogasun-Sailak arauz
erabaki dezan eran egingo den eskean, indarreango araupideen ariora, esandako
araupide hauek ehunekoak egokitzeko jartzen duen aldiaren azkenean doakion
Mailegu-Koperatibari eskatzen zaizkion legezko ehunekoen mailara eskea egin
baino sei hilabete lehenago iritsi, eta gero hoiei benetan ematea eskatzen
zaio.
Laugarrena
Jaurlaritzak, Lan-Sailaren saloz,
Koperatiba-Erroldea eratzeko eta horren ihardunerako beharrezko izan daitezen
arauak emango ditu.
Bosgarrena
Eusko Jaurlaritzari, Ekonomia eta
Herriogasun eta Lan-Sailen saloz Lege Honek Koperatiben kontaduritzari buruzko
egitekoak betetzeko beharrezko izan daitezen arauak emateko eskua ematen zaio,
eta bai Lege hau bete dedineko ikerlaritza eta zaingoa egiteratzeko ere.
Seigarrena
Eusko Jaurlaritzari, Lan-Sailaren saloz
hauspenen zermugapenarako, zigortze-bideetarako eta hoietako goradeietarako
beharrezko izan daitezen arauak emateko eskua ematen zaio.
Zazpigarrena
Koperatiben Goren-Kontseilua lehenengo
aldiz osatuko dutenak aukeratzeko Araudia eta arauak, gaia dagokion
Legebiltzar-Taldeari berri eman ondoren, Eusko Jaurlaritzako Lan-Sailak
onartuko ditu.
Zortzigarrena
Lege hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian
argitaratu dedin egunaren biharamonean jarriko da indarrean.