Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

1/1980 Legea, maiatzaren 23koa, "Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Erakundeen Egoitza"-ri buruzkoa.

1983-05-23

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1980/11/3, 19. zk.; EAO, 2012/5/8, 110. zk.

§ 1. 1/1980 LEGEA, MAIATZAREN 23KOA, EUSKAL HERRIKO AUTONOMIA ELKARTEKO ERAKUNDEEN EGOITZARI BURUZKOA

      Euskal Herriko Autonomia Estatutoaren 4garren Atalak Eusko Legebiltzarraren esku jartzen du, Lege baten bidez, Euskal Herriko Autonomia-Elkarte osorako Erakundeen Egoitza izendatzea.

      Burujabetza-aginteen egiterapenak, Eusko Jaurlaritza eta Legebiltzarraren Egoitzak finkatzea eskatzen du; Gasteizko Hiriak horretarako dituen alde guztietatikako alderdi onak kontutan izanik, eta Abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoz emandako Autonomia-Estatutoaren 4garren eta 25garren Atalek agintzen dutenez, honako:

EUSKAL HERRIKO AUTONOMIA-ELKARTEKO ERAKUNDEEN EGOITZAZKO LEGE

hau onartzen du.

Atal bakarra

      Gasteiz izendatzen da Eusko Legebiltzarraren eta Jaurlaritzaren Egoitza.

      Beraz, Lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet Euskadiko herritar, norbanako eta Agintari guztiei.

      Gasteiz, 1980garreneko Maiatzak 23.

      Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra