Hutsen zuzenketa, honako legegintzako errege-dekretu honena: 3/2011 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 14koa, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategina onartzen duena
2011-11-14Erakundea: Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioa
Argitalpena: EAO, 2012/2/3, 29. zk.
OGASUN ETA HERRI ADMINISTRAZIO MINISTERIOA
1642
Hutsen zuzenketa, honako legegintzako errege-dekretu honena: 3/2011 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 14koa, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategina onartzen duena.
Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategina onartu zuen azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretua Estatuko Aldizkari Ofizialaren 2011ko azaroaren 16ko alean, 276 zenbakian, argitaratu zen; hutsegiteak aurkitu dira testu horretan, eta honen bidez zuzentzen dira.
42. orrialdean, 52. artikuluaren 2. paragrafoan, hau dioen lekuan: «… IV. liburuko II. tituluko V. kapituluan xedatutakoaren arabera», beste hau esan behar du: «IV. liburuko II. tituluko I. kapituluan xedatutakoaren arabera».
170. orrialdean, azken xedapenetako bigarreneko 3. paragrafoan, hau dioen lekuan:
«…64. artikulua; 71. artikulua; 82. artikulua; 83. artikulua; 84. artikuluaren 1. paragrafoko bigarren lerrokada;…», beste hau esan behar du: «…71. artikulua; 82. artikulua; 93. artikulua; 94. artikulua; 95. artikuluaren 1. paragrafoko bigarren lerrokada;…».
171. orrialdean, azken xedapenetako bigarreneko 3. paragrafoan, hau dioen lekuan:
«...; 260.7 artikulua;…», beste hau esan behar du «…; 260.6 artikulua;… ».