Hutsen zuzenketa, honako honena: 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena
2015-10-30Erakundea: Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioa
Argitalpena: EAO, 2015/11/20, 278. zk.
I. XEDAPEN OROKORRAK
OGASUN ETAHERRIADMINISTRAZIO MINISTERIOA
12525 Hutsen zuzenketa, honako honena: 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena.
Hutsak aurkitu dira Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartu zuen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuan, zeina Estatuko Aldizkari Ofizialaren 2015eko urriaren 31ko alean, 261 zenbakian, argitaratu baitzen; honen bidez, honako zuzenketa hauek egiten ditugu:
2.orrialdean, xedapen indargabetzaile bakarraren 8. zenbakian, hau dioen lekuan: «8. 15/2014 Legearen (...) 28. artikulua eta bederatzigarren xedapen iragankorra.», hau esan behar du: «8. 15/2014 Legearen (...) 28. artikulua.».
2.orrialdean, xedapen indargabetzaile bakarraren 13. zenbakian, hau dioen lekuan: «... Aurrekontu Orokorren Legearen...», hau esan behar du: «... Aurrekontu Orokorren urriaren 29ko 48/2015 Legearen...».
27.orrialdean, e letraren bigarren lerroaldearen 6. eta 7. lerroetan, hau dioen lekuan: «... beste gurasoak, adoptatzaileak edo adopzio aurreko hartzaileak edo hartzaile iraunkorrak...», hau esan behar du: «... beste gurasoak, adoptatzaileak edo adopzio aurreko zaintzaileak edo hartzaile iraunkorrak...».
48.orrialdean, bigarren xedapen gehigarriaren 2. zenbakiko 5. eta 6. lerroetan, hau dioen lekuan: «Estatu osorako gaikuntza duten funtzionarioei dagokienez, bigarren xedapen gehigarrian jasota dauden...», hau esan behar du: «Estatu osorako gaikuntza duten funtzionarioei dagokienez, apirilaren 7ko 7/1985 Legearen 92 bis artikuluan jasota dauden...».