Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Administrazio zuzenbidea  >>  Legeria  >> Orokorra

Hutsen zuzenketa, honako honena: 1/2015 Legegintzako Errege Dekretua, uztailaren 24koa, Sendagaien eta Osasun-produktuen Bermeen eta Erabilera Zentzuzkoaren Legearen Testu Bategina onartzen duena

2015-07-24

Erakundea: Osasuneko, Gizarte Zerbitzuetako eta Berdintasuneko Ministerioa

Argitalpena: EAO, 2015/12/23, 306. zk.

I. XEDAPEN OROKORRAK

OSASUNEKO, GIZARTE ZERBITZUETAKO ETABERDINTASUNEKO

MINISTERIOA

14027

Hutsen zuzenketa, honako honena: 1/2015 Legegintzako Errege Dekretua,

 

uztailaren 24koa, Sendagaien eta Osasun-produktuen Bermeen eta Erabilera

 

Zentzuzkoaren Legearen Testu Bategina onartzen duena.

Hutsak atzeman dira uztailaren 24ko 1/2015 Legegintzako Errege Dekretuan (Sendagaien eta Osasun-produktuen Bermeen eta Erabilera Zentzuzkoaren Legearen Testu Bategina onartzen duena), zeina Estatuko Aldizkari Ofizialaren 2015eko uztailaren 25eko alean (177. zk.) argitaratu baitzen. Honen bidez, zuzenketa hauek egiten dira:

5.orrialdean —hitzaurrean—, lehenengo paragrafoko zortzigarren lerroan, hau dioen lekuan: «...animalientzako sendagaietara...»; hau esan behar du: «...albaitaritzako sendagaietara...».

63.orrialdean, 105. artikuluaren 2. zenbakian, hirugarren lerroan, hau dioen lekuan: «…92.6 artikuluan...»; hau esan behar du: «...91.6 artikuluan...».

67.orrialdean, 111. artikuluaren 2. zenbakiko b) letraren 16. arau-haustean, hau dioen lekuan: «Sendagaiak mediku-preskripziorik gabe dispentsatzea, hura nahitaezkoa denean.»; hau esan behar du: «Sendagaiak errezetarik gabe dispentsatzea, hura nahitaezkoa denean.».

79.orrialdean, 123. artikuluaren 1. zenbakiko 1.19 epigrafean («124.6 artikuluan aurreikusitako jardueretarako tasa»), zeina «I. multzoa. Gizakientzako sendagaiak» «Beste batzuk» atalaren barruan baitago, hau dioen lekuan: «124.6 artikuluan aurreikusitako jardueretarako tasa»; hau esan behar du: «123.6 artikuluan aurreikusitako jardueretarako tasa».

81.orrialdean, 123. artikuluaren 1. zenbakiko 4.1 epigrafean («Andui bakar bat»), zeina «IV. multzoa. Gizakientzako eta albaitaritzako sendagai homeopatikoak» «Onartutako sendabiderik gabeko sendagai homeopatiko berri bat ebaluatzea, baimentzea eta erregistroan inskribatzea» «Prozedura nazional sinplifikatu batengatiko tasa»ren barruan baitago, hau dioen lekuan: «569,69»; hau esan behar du: «596,69».

90.orrialdean, hamahirugarren xedapen gehigarriaren 1. zenbakiko lehenengo lerroan, hau dioen lekuan: «88. eta 90. artikuluetan,...»; hau esan behar du: «87. eta 89. artikuluetan,...»

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra