Hutsen zuzenketa, honako errege lege-dekretu honena: 9/2014 Errege Lege Dekretua, uztailaren 4koa, giza zelulak eta ehunak eman, atera, ebaluatu, prozesatu, babestu, gorde eta banatzerakoan bete beharreko kalitate eta segurtasun arauak zehaztu eta horiek gizakiengan erabiltzeko koordinazio- eta funtzionamendu-arauak onartzen dituena
2014-07-04Erakundea: Estatuko Buruzagitza
Argitalpena: EAO, 2014/07/19, 175. zk.
|
I. XEDAPEN OROKORRAK |
|
ESTATUKO BURUZAGITZA |
7646 |
Hutsen zuzenketa, honako errege lege-dekretu honena: 9/2014 Errege Lege |
|
Dekretua, uztailaren 4koa, giza zelulak eta ehunak eman, atera, ebaluatu, |
|
prozesatu, babestu, gorde eta banatzerakoan bete beharreko kalitate eta |
|
segurtasun arauak zehaztu eta horiek gizakiengan erabiltzeko koordinazio- |
|
eta funtzionamendu-arauak onartzen dituena. |
Hutsak aurkitu dira giza zelulak eta ehunak eman, atera, ebaluatu, prozesatu, babestu, gorde eta banatzerakoan bete beharreko kalitate eta segurtasun arauak zehaztu eta horiek gizakiengan erabiltzeko koordinazioeta funtzionamendu-arauak onartzen dituen uztailaren 4ko 9/2014 Errege Lege Dekretuan. Dekretu hori Estatuko Aldizkari Ofizialaren 2014ko uztailaren 5eko alean, 163 zenbakikoan, argitaratu zen, eta, honen bidez, honako zuzenketa hauek egiten ditugu:
8.orrialdean, 7. artikuluari 3. paragrafo berria eransten zaio; honako hau dio:
«3. Informazioa eta adostasuna ematea formatu egokian egin beharko da, guztientzako diseinuaren printzipioak ezarritako arauei jarraiki, horrela desgaitasunen bat duten pertsonentzat irisgarri eta ulergarri izan dadin.»
Horren ondorioz, 7. artikuluaren 3 paragrafoa 4. bihurtzen da.
Orrialde horretan bertan, 8. artikuluaren 1. paragrafoaren bigarren lerroaldea ordeztuko du honakoak:
«Adingabeen edo epai bidez gaitasuna aldatu zaien pertsonen kasuan, bizirik zeudenean haien legezko ordezkari zirenak agertu ahalko dira ematearen kontra. Nolanahi ere, desgaitasuna duten pertsonak izanik, kontuan hartu beharko dira haietako bakoitzaren ezaugarriak, konkretuki, erabaki hori hartzeko gaitasuna, eta jaso egin beharko da erabaki horiek hartzeko laguntza ematea.»
w.boe.es |
BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO |
D. L.: M-1/1958 ISSN: 02 |
|
|
|