Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Administrazio zuzenbidea  >>  Legeria  >> Portuei buruzko arauak

Azaroaren 26ko 48/2003 Legea, Interes Orokorreko Portuen Araubide Ekonomikoari eta Zerbitzuak Emateari buruzkoa

2003-11-26

Itzulpena nork: EUSLEGE

Erakundea: Estatuko Buruzagitza

Argitalpena: EAO, 2003/11/27, 284. zk.

Eguneratua: 2009-12-31

Indargabetua: 2011-10-21

Azaroaren 26ko 48/2003 Legea, Interes Orokorreko Portuen Araubide Ekonomikoari eta Zerbitzuak Emateari buruzkoa.

(2009ko abenduaren 31n itxitako argitaraldia)

ZIOEN AZALPENA

I

Estatuko Portuei eta Merkataritzako Marinari buruzko Legea 1992an onetsi zenetik hamarkada bat igaro ondoren, gertaera desberdinak eta errealitate ekonomiko berriak eman dira, justifikatzen dutenak lege honek legerian gauzatu beharreko berriztatzea.

90eko hamarkada izan da ekonomiaren eta merkataritzaren mundializazio-prozesua modu nabarmenean bizkortzeko aldia, bai eta Europako Erkidegoko barne merkatua egonkortzeko eta ikuspuntu multimodal batetik garraio-politika erkidea garatzeko aldia ere.

Horrek modu esanguratsuan gehitu du merkataritzako portuen garrantzia estrategikoa, dela ekoizpen-ekonomia garatzeko oinarrizko tresna gisa, dela ingurumenari dagokionez jasangarria den garraiobide-sistemaren oinarrizko osagai gisa.

Ekonomia-garapen aldi hori, beste arrazoi batzuen artean, aurreko prozesuek eratorritakoa, eragiten ari da garraio-eskaria nabarmen eta modu iraunkorrean haztea, Europa nahiz mundu mailan.

Bada, 1990etik, portu-trafikoak Espainian igo dira 248 milioi tonatik 348,6 milioi tonara arte 2001ean. Horrek agertzen du, oro har, hamarkada batean, igoera ehuneko 42tik gorakoa izan dela eta urteko batez besteko igoera guztira ehuneko 3,2 baino gehiago izan dela; bestela esanda, balio horiek daude nazioko Barne Produktu Gordinak (BPG-k) izandako gehikuntzaren gainetik.

Era berean, hamarkada horretan, import-export trafikoetako partaidetza-kuota portu-trafiko osoan gehitu da, ehuneko 70etik 80ra; horrek agerian uzten du merkatu-gaien nazioarteko garraiora bildutako portu-trafikoek hazkundeari begira ehuneko-tasa handiagoak dituztela.

Gaur egun, Espainiako esportazioen ia-ia ehuneko 59 eta inportazioen ehuneko 82 interes orokorreko portuetatik zehar igarotzen da; kopuru horiek osatzen dute Espainiako kanpo merkataritzaren ehuneko 53, Europar Batasunari begira, eta ehuneko 96 hirugarren estatuei begira.

Esparru horretan, gure ekonomiaren lehiakortasunak gero eta gehiago behar ditu garraio-sistema eta portu eragingarri eta merkeak; portu horiek garraio-sisteman erabat barneratu behar dira, eta gai izan behar dira merkatu-gaiak modu azkarrean, fidagarrian, ekonomikoan eta seguruan mugitzeko.

Bestalde, garraioaren sare transeuroparrak izaten ari diren garapenak, garraioaren sektorean orokorrean, eta, bereziki, itsas garraioan, dauden aldaketa teknologiko eta estrategikoek, eta garraio-zerbitzuen merkatuek liberalizaziorako duten joera hazkorrak areagotu dute portuen arteko lehia, nazio mailan nahiz nazioartean, nazioarteko itsas trafikoak erakartzeko, bai eta portu berean portu-zerbitzuak ematen dituztenen arteko lehia ere, portu barruan.

Prozesu horiek ahalbidetzen ari dira merkatuetan portu-eskaintza desberdinak izatea; horrek berarekin ekarri du portuetan teknologia berriak, espezializazioa eta prozesuen automatizazioa sartzea.

Hori gertatu da, eskuarki, ekimen publikoaren eta pribatuaren arteko elkarrekintzari esker, azken horrek ezari-ezarian bereganatu baitu portu-zerbitzuak emateko ardura.

Prozesu horretan, Portu Agintaritzek bultzatu dute portu-kultura berria, oinarri dituena portu-eskaintzaren izaera oro hartzailea banatzeko ikuspegia eta portu-erkidegoaren kontzeptua; eta, bestalde, Portu Agintaritzek erabat bultzatu dute, baita ere, berrikuntza eta portu-jarduera suspertzea, nagusitasuna emanez estrategia oro hartzaileak sustatzeari, estrategia horien oinarri dela prozeduren eta zerbitzuen jarraikako hobekuntza, portu osoaren lehiakortasuna hobetzea ahalbidetzen duten formulak etengabe bilatzeko.

Azken buruan, publikoaren eta pribatuaren arteko eredu horrek, interes orokorra eta interes pribatuak bateratzea ahalbidetzen duenak, eratu eta eratzen du portu-jarduera dinamizatzeko oinarrizko faktorea, sendotu eta indartu behar dena, intermodala eta portuen artekoa den lehia-mota berriari berme hobeekin aurre egitea ahalbidetzeko.

Halatan, hamarkada honetan zehar, merkataritzako portuek indartu dute oinarrizko osagaiaren izaera interes orokorreko garraio-sistemari begira, bai eta garrantzia estrategikoa ere, ekoizpen-ekonomiari eta kanpo merkataritzari begira, batik bat, Espainia moduko herrialde periferiko batean, Europako ekoizpen- eta kontsumo-zentro handiei dagokienez.

Gaur egun, inoiz baino gehiago, ustea da merkataritzako portuak itsas trafikoarekin zerikusia duen edozein jarduera ekonomiko gauzatzeko itsas-lehorreko jabari publikoko eremuak ez ezik, azpiegiturak ere badirela, intermodala, jasangarria eta lehiakorra den garraio-sistema orokor baten oinarrizko zati izanik; hurrean ere, merkataritzako portuek interkonexio modaleko nodoak eta plataforma logistikoak eratzen dituzte, garraio-katean nahiz balio-katean egiteko garrantzitsua dutenak.

Portuen eta portuak biltzen dituzten garraio-sistemen transformazio horiek eta beste era bateko transformazioak legeria-eraldaketaren oinarri dira. Gaur egungo estatuaren portu-sistemaren eredua da eraldaketa horren abiapuntu, egiaztatutako jardunbideak eskaintzen duen oinarri sendoaren ondorioz. Bada, eraldaketa horren helburua da Espainiako interes orokorreko portuentzako esparru juridiko sendoa eta egonkorra ezartzea ekonomia-finantzen eta tributuen araubidearen esparruan; orobat, eraldaketak sakondu du zerbitzuak emateko araubidearen eta portuko jabari publikoaren arauketan, kontuan hartuta merkatuen egoera berria eta ekonomia- nahiz garraio-politika nazional eta europarrak, halakoek garraioaren sare transeuroparretan portuen eta itsas garraioaren garrantzia gehitu eta itsas-lehorreko kate logistiko multimodal lehiakorren garapena ahalbidetzen duten heinean.

Esparru juridiko horrek ekonomia-finantzen, zerbitzu-emateen eta jabari publikoa erabiltzearen inguruko araubideak arautu ditu, Espainiako portuen lehiakortasuna indartzeko, nazioartekoa eta europarra, globalizatua, irekia eta liberalizatua den garraio-sektorean; horretarako, bermatu dira portuen arteko eta portu barruko lehia askearen printzipioak, aintzat hartuta trafikoen ezaugarriak eta gure portuen kopurua eta tamaina.

Horretarako, lege honek nabarmendu ditu portuko jabari publikoa ustiatzean izan beharreko errentagarritasun eta efizientzia faktore edo irizpideak, eta erabateko apustua egin du ekimen pribatuaren parte hartzea sustatu eta gehitzeko portu-instalazioen finantzaketan, portu-instalazioen eraikuntza eta ustiapenean eta portuko zerbitzuak ematean, kasuan kasuko ahalbidetze-tituluak emanda.

Labur-zurrean esanda, egungo esparru juridikoari eutsi zaio, baina mekanismo berriak gehituta; mekanismo horien xede dira, portuko eta merkataritzako zerbitzu-emateen kalitatea eta eragingarritasuna indartzea, merkatu-gaiak portuetatik igarotzearen ondoriozko kostua oso-osoan murriztea ahalbidetuz, garraioei begira Europako politikaren proposamen eta irizpideen haritik, eta, bereziki, Europar Erkidegoko kabotajea suspertzea eta Espainiako portuek nazioarteko itsas trafikoari dagokionez duten kokaleku geoestrategikoaren abantailak indartzea.

Lege honek bere helburuak lortzeko garatzen dituen oinarrizko osagaiak dira:

Portuen arteko lehia garatzea, portuetako erakunde publikoen ekonomia-finantzen kudeaketa-autonomia indartuz, kontuan hartuta autosufizientzia ekonomikoaren eta erabiltzaileei egindako transferentziaren bidez kostuak estaltzearen printzipioak, horretarako aplikatuko direla ustiatze-kostuak, kanpoko kostuak eta inbertsio berrien kostuak berreskuratzea helburu duten printzipio homogeneo eta bereizkeriarik gabekoak.

Portuen arteko lehia indartzea, ekimen pribatuak portu-zerbitzuak emateari buruzko arauketa eginez, non zerbitzu horiek eman ahal izateko askatasun-araubidea nagusituko den.

Portuko jabari publikoa kudeatzeko arauketan osagai garrantzitsuak eta berritzaileak sartzea, emakiden-eredua erabat garatzea lortzeko, portuko erabileren artean jabari publiko horren errentagarritasun sozioekonomikorik handiena ahalbidetze aldera.

Inbertsio pribatua gehitzea portuko instalazio eta ekipamenduetan, gehikuntza hori suspertuko dela denboran iraungo duen arauketa ekonomiko argi eta egonkorraren bidez, epe luzera inbertsio horien finantzaketa planifikatzea ahalbidetzeko moduan.

Espainiako portu-sistemaren kostuak murriztea, azpiegiturei dagokienez lehiakortasuna eta inbertsio-gaitasuna hobetzeko, sistema hori ekonomiaren aldetik autosufizientea den heinean.

II.

Legea egituratzen da lau titulutan, arautu dutenak estatuaren portu-sistemaren araubide ekonomikoa, plangintza-, aurrekontu-, tributu-, jardunbide- eta kontrol-araubidea; zerbitzu-ematea eta estatuaren portuko jabari publikoa.

Halaber, barneratu dira hemeretzi xedapen gehigarri, hamaika xedapen iragankor, bost azken xedapen eta xedapen azkentzaile bat, eta legearekin batera merkatu-gaiak sailkatzeko eranskin berria jaso da.

Legearen I. tituluak bere I. kapituluan araubide ekonomikoaren printzipioak eta helburuak adierazi ditu, azken batean, printzipio horiek baitira legearen ardatz nagusiak, eta artikuluetan zehar garatu dira halakoak, baita zerbitzuak ematearen inguruko araubideari eta estatuaren portuko jabari publikoa kudeatzeari dagokienez ere.

Halaber, legeak bi beharrizan-motari erantzun die.

Lehenengo eta behin, bateragarri egin ditu abenduaren 14ko 185/1995 KAEn ezarritako konstituzio-doktrina, izaera publikoko ondare-prestazio ezarriez ulertu behar denari buruzkoa, eta portuak kudeatzeko eredu berria eta gaur egun itsas trafikoaren nazioarteko merkatuak dituen betekizunak.

Bigarrenik, lortu nahi du tarifa-sistema oso-osoan hobeto egokitzea aipatu doktrinara, kontuan hartuz gure portu-sistema finantzatzeko orduan urte askotako esperientzia dagoela.

Inguruabar horietarik lehenengoari erreparatuz, abenduaren 26ko 62/1997 Legeak portu-kanonak egokitu zituen abenduaren 14ko 185/1995 KAEk eratorritako doktrinara.

Orain, eredu berrian, legea jakitun da sistema horrek behar besteko malgutasuna behar duena, jabaria erabiltzeagatik eta portu-zerbitzuak emateagatik kobratutako prestazioen zenbatekoa ezartzean.

Hori berori galdatzen du nazioarte-mailan gauzatutako lehia biziak.

Hori dela eta, bidezkoa da lege-erreserbaren eskakizunak bateratzea aipatu malgutasunarekin.

Bateragarritasun hori lortzeko, lege berriak erraz gainditu du konstituzio-doktrinak galdatutako gutxieneko arauketa, portuetako Administrazioen edozein nahierakeria edo jardun aske debekatzen dela bermatuz.

Baina, era berean, eta doktrina horrek ezarritako mugen barruan, portuetako Administrazioei jarduteko behar besteko tartea utzi zaie, irizpide tekniko eta merkatuko irizpideen arabera, tasa bakoitzaren zenbateko zehatz eta bereziak ezar ditzaten eta, batez ere, hobariei dagokienez, Espainia nazioarteko plataforma logistika gisa indartzeko eta nazioarteko trafikoak jasotzeko.

Aipatutako inguruabarretatik bigarrenari dagokionez, tarifen arauketak baterako berrikuspena behar zuen, aipatu konstituzio-doktrinaren arabera, eta gai horren inguruan azken aldi honetan aldarrikatutako arauen ildotik.

Horregatik, lege honen helburuen artean dago behar bezala egituratzea portuetako baliabide ekonomikoak, betiere, lege-erreserbaren printzipioa errespetatuta, beharrezkoa denean.

Aurreko helburu hori lortzeko, legeak sistema ekonomiko baten alde egin du; bertan, aurreko sisteman bezala, tasak eta prezio pribatuak daude, baina kudeaketa-eredu berrian aurrerapausoa eman da, Portu Agintaritzak aintzat hartu baitira, dela beraiek kudeatu beharreko portuen lehiakortasunerako abantailak ezartzeko edo halakoetan sakontzeko estrategia orokorren sustatzaile gisa, dela azpiegituren hornitzaile eta jabari publikoaren arautzaile gisa, dela oinarrizko portu-zerbitzuen kasuan, modu subsidiarioan baino ez bada ere, zerbitzu-emaile gisa.

Bada, jabari publikoaren erabileraren ondorioz lehen ezartzen ziren zerbitzu-tarifak, euren zerga-egitateak berreraiki ondoren, portu-instalazioak modu berezian erabiltzearen ondoriozko benetako tasa bihurtu dira, horietarik desagertu dela zerbitzu-ematearen jarduera.

Bestalde, kalifikazio hori lortu dute, halaber, zerbitzu jakin batzuen inguruko emateek, zerbitzu horiek —gaur egun gutxi batzuk direnak— nahitaezko gisa kalifikatu behar direnean, gehienbat, eginkizun publikoak gauzatzeari loturik egoteagatik sektore pribatuak ezin dituelako halakoak eman.

Zerbitzu-emateen talde horrek, antzeman daitekeenez, legean ditu bere oinarrizko osagaiak.

Estatuko titulartasuneko portuetan Portu Agintaritzek ematen dituzten gainerako zerbitzuek ez dute monopolio-egoeraren onurarik, ez egitatezkorik ez zuzenbidezkorik; aitzitik, ekimen pribatuarekin batera dihardute.

Horregatik, eta ezein arautegik galdatutako zerbitzuak ez direnez, ezin dira kalifikatu izaera publikoko ondare-prestazio ezarri moduan.

Ondorenez, lege berrian prezio pribatuaren izaerari eutsi diote; izan ere, zuzenbide pribatuko araubidean emandako zerbitzuak dira, eta ez daude lege-erreserbaren mende.

Titulu hau bost kapitulutan egituratu da; kapitulu horiek arautu dituzte, hurrenez hurren, printzipioak eta helburuak; estatuaren portu-sistemako baliabideak; Portuen Arteko Konpentsazio Funtsa; portu-tasak; eta prezio pribatuak, Portu Agintaritzek emandako zerbitzuengatik.

Lehenengo kapituluak arautu ditu estatuaren titulartasuneko portu-sistemaren araubide ekonomikoaren printzipio eta helburuak; printzipio horien artean nabarmendu behar dira portuetako erakunde publikoen ekonomia-finantzaren kudeaketari buruzko autonomia, portu-sistemaren autofinantzaketa, kudeaketa ekonomikoaren optimizazioa, portuetako erakunde publikoen arteko elkartasuna, interes orokorreko portuen lehia, tarifa-askatasuna, interes orokorreko portuen lehiakortasuna hobetzea, eta ekimen pribatuaren partaidetza suspertzea.

Jarraian, II. kapituluan, estatuaren portu-sistemaren baliabideak zerrendatu dira, halakoen artean nabarmendu behar direla Portuen Arteko Konpentsazio Funtsa berriak eratorritako sarrerak; arean ere, funts hori portuen arteko elkartasunerako eta azpiegituren finantzaketa bermatzeko oinarrizko osagaia da.

Funts hori «Estatuko Portuak» erakundeak kudeatzen du, eta finantzatzen da erakunde horrek egindako zenbait ekarpenekin, bai eta Portu Agintaritzek egindako ekarpenekin ere.

Berrikuntza moduan, goraipatzekoa da «Estatuko Portuak» erakundearen finantzaketa-sistema berria, Portu Agintaritzek bildutako tasetatik ehuneko jakin bat esleituz.

Portu-tasei buruzko kapitulua guztiz garrantzitsua da.

Tasa horien inguruan bitariko sailkapena jaso du, portuko jabari publikoa modu pribatiboan erabiltzearen edo modu berezian aprobetxatzearen ondoriozko tasei dagokienez eta merkataritza-izaerarik gabeko zerbitzuen ondoriozko tasei dagokienez.

Lehenengoen artean arautu dira portuko jabari publikoa modu pribatiboan okupatzearen, portu-instalazioak modu berezian erabiltzearen eta merkataritza-, industria- nahiz zerbitzu-jarduerak gauzatzean jabari publikoa modu berezian aprobetxatzearen ondoriozko tasak.

Bigarrenei dagokienez, merkataritza-izaerarik gabeko zerbitzuen ondoriozko tasak dira zerbitzu orokorren ondoriozkoa eta itsas seinaleetarako zerbitzua ematearen ondoriozkoa.

Zerbitzu-emate horien esparru arauemailea osatzen dute lege honek eta, horrek arautu gabeko aldeetan, Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legeak, Tributu Lege Orokorrak eta horiek garatzen dituen arautegiak.

Tributu horien erregela orokorrei dagokienez, legeak ezarri du beharrezkoa dela tasen zenbatekoa bat etortzea interes orokorreko garraio-sistema koordinatzeko helburuarekin eta portu-sistemaren autosufizientzia printzipioarekin, tasa horiek izan daitezen portu bakoitzaren gastuak estaltzeko lain eta portuei behar besteko errentagarritasuna ziurtatzeko modukoak, bihar-etziko inbertsioei eta zorren itzulketei aurre egiteko.

Portu-sistema osoarentzako errentagarritasunaren helburua lege bidez ezartzen da, eta berrikusi ahal izango da, garraio-politikari buruzko irizpideak, eskariak izan dezakeen bilakaera eta sistemaren inbertsio-beharrizanak direla eta.

Halaber, baliokidetasun-printzipioa ezarri da, tributu horietan klasikoa dena.

Horrela, jabari publikoa modu pribatiboan erabiltzearen edo modu berezian aprobetxatzearen ondoriozko tasen zenbatekoa ezartzen da merkatu-balioa edo Portu Agintaritza bakoitzari begira jabari publikoak duen onura erreferentziatzat hartuz.

Merkataritza-izaerarik gabeko zerbitzuen ondoriozko tasen zenbatekoak ezin du gainditu, osotasunean, zerbitzuen kostua edo, halakorik izan ezean, jasotako zerbitzuaren balioa.

Portu-instalazioak erabiltzearen ondorioz legeak tasen inguruan ezarri duen arauketak inbertsio pribatua ahalbidetzen du azpiegituretan, emakida-hartzaileentzako terminal espezializatuen arabera antolatutako kudeaketa-eredua oinarri hartuta; izan ere, tasa horien zenbatekoa ezartzen da portu-azpiegiturak emakida-hartzaileari eskaintzen dion onura-mailaren arabera.

Salbuespenei dagokienez, legeak zerrenda itxia eta zehatza arautu du, jasotako tasa bakoitzari begira.

Salbuespen horiek ageri-agerian dute izaera subjektiboa, irabazteko asmorik gabeko eta giza izaerako erakunde publiko nahiz pribatuen mesedetan.

Tasen kudeaketa eta berrikuspenari dagokionez, oso-osoko igorpena egin da Tributu Lege Orokorrera eta hori garatzeko xedapenetara, halakoak Portuei buruzko Legearen aurka ez doazen heinean.

Tasa bakoitzaren subjektu pasiboen arauketa ahalegindu da zerbitzu-emate horien kobrantza ziurtatzen, tributu-arloan klasikoak diren ordezpen- eta elkartasun-mekanismoak baliatuta, bai eta portua kudeatzeko emakiden bidezko eredua ahalbidetzen ere.

Aparteko aipamena merezi dute portu-instalazioak modu berezian erabiltzearen ondoriozko tasaren arauketako neurri batzuek, xede dutenek gure portuen arteko eta portu horien eta nazioarteko merkatuaren gainerako portuen arteko lehiakortasuna areagotzea.

Hortaz, nahiz eta abiapuntua arauketa oso hertsia izan, legeak neurri malgutzaileak ezarri ditu, koefiziente zuzentzaile eta hobari batzuk arautuz.

Koefiziente zuzentzaileek ahalbidetzen dute batez besteko errentagarritasun hobea duten portuei tasak gutxitzea, bai eta aurkako egoera duten portuei tasak gehitzea ere.

Modu horretara, ahalbidetzen da portuen lehiakortasuna indartzea eta portuen eskuragarri uzten da autofinantzaketaren helburua lortzeko lagungarri izan daitekeen tresna.

Bestalde, hobariek sei helburu-mota dituzte.

Lehendabizi, onurak ezarri dira, Espainiak nazioarteko plataforma logistika gisa duen egitekoa indartzeko.

Bigarrenik, hobariak arautu dira, orobat, intermodalitatea indartzeko, hau da, gure portuak kate logistiko nazional nahiz nazioartekoetan sartzea suspertzeko.

Hirugarrenik, ahalbidetu da Portu Agintaritza bakoitzak, legeak ezarritako ehunekoen muga gaindu gabe, onurak ematea portu bakoitzeko trafikoak jaso eta sendotzeko.

Laugarrenik, legean bertan hobari finkoak ere ezarri dira, urruntasunaren eta uharte-izaeraren inguruabarrak direla eta; hobari horietara bildu dira uztailaren 29ko 30/1998 Legeak, Balear Uharteen Araubide Bereziari buruzkoak, jasotako hobariak.

Bosgarrenez, hobariak sartu dira, baita ere, ingurumen-eginera hobeak sustatzeko, lortu dadin ontzien sarrera nahiz irteera eta merkatu-gaien manipulazioa ingurumena gehiago errespetatuz gauzatzea, gai horren inguruan Europako Erkidegoan dauden zuzentarauekin bat etorriz.

Azkenik, hobariak arautu dira, ontziaren, bidaiarien eta merkatu-gaien tasen subjektu pasiboek euren zerbitzuak ematean homologatutako kalitate-ziurtagiriak lortzea suspertzeko.

Titulu honetako bosgarren eta azken kapitulua ari da Portu Agintaritzek emandako zerbitzuak zein izan eta zerbitzu horien ondoriozko prezio pribatuei buruz; titulu horrek bere baitan hartu ditu nahitaezkoak izan ez eta merkataritzakoak diren zerbitzuak, halakoak sektore pribatuarekin batera lehiatuz ematen direla, eta, beraz, zuzenbide pribatuaren mende.

Aipatu betekizunak gauzatzen badira, lege-erreserbaren printzipioa ez da aplikatzen; ondorenez, Portu Agintaritzek askatasun osoz onetsiko dituzte tarifak.

Hala ere, legeak nolabaiteko parametroak ezarri ditu tasa horiek zenbatzeko.

Parametro horietarik garrantzitsuenaren arabera tarifak ezin dira izan zerbitzuaren kostua baino txikiagoak.

Muga horrek salbuespenak onartzen ditu, ekimen pribaturik izan ez eta azpijarduera-kasuetan, hala agertu denean enpresa-planetan.

Horrekin, legean behin betiko jaso da tarifa-askatasunaren printzipioa Espainiako portuei dagokienez.

III

II. tituluak arautu ditu interes orokorreko portuetako plangintza- aurrekontu-, tributu-, jardunbide- eta kontrol-araubide egokiak, estatuaren portu-sistema behar bezala koordinatzeko, portuetako erakunde publikoen kudeaketa-autonomia oinarri hartuta.

Titulua plangintza-araubideari buruzkoa den I. kapituluarekin hasi da.

Kapitulu horren helburua da gai hori sistematizatzea, kontuan harturik nahiko barreiaturik arautu dela Estatuko Portuei eta Merkataritzako Marinari buruz indarrean dagoen Legean.

Era berean, berrikuntzak egin dira, plangintza-tresna berriak sortuz, ahalbidetzeko portuen arteko lehia leialerako esparrua sustatzea eta portu-sistemaren helburu orokorrak definitzea, inbertsioa beharrizanetara egokituz eta portuak interes orokorreko garraio-sistemarekin koordinatzea eta horretara barneratzea ahalbidetuz; aldi berean, Portu Agintaritza bakoitzaren gaitasuna indartu da, kudeatzen dituen portuen lehiakortasuna ahalbidetzeko.

Interes orokorreko portu-sistemaren esparru estrategikoa «Estatuko Portuak» erakundeak egingo du, Portu Agintaritzen parte-hartzearekin; «Estatuko Portuak» erakundeak esparru estrategiko hori Sustapen Ministerioari igorriko dio onets dezan.

Hori tresna berria izango da, baliagarri izango dena estatuaren portu-sistema osoaren garapen estrategikoaren eredua, jardute-irizpideak eta helburu orokorrak zehazteko, Gobernuaren ekonomia- eta garraio-politikarekin bat etorriz.

Alabaina, helburu orokorrek zehaztasun eta garapena behar dute, portuetako erakunde publikoek gauzatuko dituzten plangintza-tresnen bidez:

plan estrategikoa, plan zuzentzailea eta enpresa-plana; azken hori egungo arauketara bilduta dago.

Planen edukia erabakiko da Portu Agintaritza bakoitzaren eta «Estatuko Portuak» erakundearen artean, gaur egun enpresa-planentzako indarrean dagoen eta portu bakoitzaren helburuak garatu eta erdiesteari dagokionez hain emaitza onak eman dituen itun-sistema aplikatuz.

Portu Agintaritzek euren plan estrategikoak garatze aldera plan zuzentzailea egingo dute kudeatzen duten portu bakoitzari begira.

Plan zuzentzailea aurreikuspen-tresna da, portu berri bat eraikitzeko edo izan baden portu bat hedatzeko nahiz bertan azpiegitura-obrak egiteko.

Estatuaren portu-sistemako plangintza-tresnen artean eutsiko zaio interes orokorreko portuen kudeaketan hainbeste lagundu duen enpresa-planari.

Jarraian, titulu bereko II. kapitulua portu-erakundeen aurrekontu-araubideaz arduratu da.

Aurrekontuen gaian, portu-erakundeei aplikatzen zaien araubide juridikoa da, Aurrekontuen Lege Orokorraren 6.6 artikuluarekin bat etorriz, abenduaren 27ko 24/2001 Legeak, 2002. urterako Fiskal, Administrazio eta Lan Arloko Neurriei buruzkoak emandako idazkeraren arabera, Portuei buruzko Legean eta Aurrekontuen Lege Orokorretik aplikagarri diren xedapenetan ezarritakoa.

Kapitulu horretan bereizi dira aurrekontuen gaian «Estatuko Portuak» erakunde publikoaren eta Portu Agintaritzen betebeharrak.

Bi kasuetan, Portuei buruzko Legean ezarritako arauketa egokitu zaie, 14/2000 Legeak, 2001. urterako Fiskal, Administrazio eta Lan Arloko Neurriei buruzkoak ezarritakoaren ondorioz, Aurrekontuei buruzko Lege Orokorraren testu bategineko aldarazpenei.

«Estatuko Portuak» erakundeak urtero egingo ditu estatuaren portu-sistemaren ustiatze- eta kapital-aurrekontu eta urte anitzeko jardute-programa bateratuak.

Garrantzitsua da egin den aipamena, aurrekontu horiek eta programa hori bat etor daitezen Aurrekontu Egonkortasunari buruzko Lege Orokorretik zein xedapen izan aplikagarri eta xedapen horiekin, bai eta Gobernuaren aurrekontu-politikako jarraibideekin ere.

Bestalde, Portu Agintaritzek urtero onetsiko dituzte ustiatze- eta kapital-aurrekontuen eta urte anitzeko jardute-programaren proiektuak, bat etorriko direnak enpresa-planetan akordatutako ekonomia- eta finantza-xedapenekin eta «Estatuko Portuak» erakundeak kudeaketaren inguruan ezarritako helburu orokorrekin.

Proiektuak erakunde publiko horri igorriko zaizkio, onets ditzan.

III. kapituluak artikulu bakarra du, kontabilitate-araubideari buruzkoa dena.

Artikulu horretan indarreko Portuei buruzko Legearen arauketa jaso eta hedatu da.

Portu-erakundeek euren kontabilitatea egokituko dute Merkataritzako Kodeko, Kontabilitateko Plan Orokorreko eta aplikagarri diren gainerako xedapenetara.

Urtero «Estatuko Portuak» erakundeak Gorte Nagusiei portu-politikaren betearazpenari buruz igortzen dien txostena dela eta, ezarri da txosten horretara nahitaez bilduko direla estatuaren portu-sistemaren balantzea, galera-irabazien kontua eta finantzaketa-koadroa, bateratuta.

Portu-erakundeen ekonomia- eta finantza-jardueren kontrol-araubidea lege berriaren IV. kapitulura bildu da.

Kontrol hori gauzatuko dute Estatuko Administrazioaren Kontu Hartzailetza Orokorrak eta Kontu Auzitegiak, Aurrekontuen Lege Orokorrean xedatutakoarekin bat etorriz.

Era berean, zehaztu da «Estatuko Portuak» erakundeak barne kontrolaren eginkizuna gauzatuko duela kontrol-planen bidez, aktiboen segurtasuna, finantza-informazioaren fidagarritasuna eta arautegi aplikagarriaren betepena aztertzeko xedearekin.

Lege berriaren V. kapitulua Portu Agintaritzen eta «Estatuko Portuak» erakundearen tributu-araubideaz ari da.

1992ko Portuei buruzko Legean bezala, «Estatuko Portuak» erakundeak eta Portu Agintaritzek izango dute estatuaren tributu-araubide bera

Alabaina, erakunde horiei aplikatuko zaie Sozietateen gaineko Zergan modu partzialean salbuetsita dauden erakundeen araubidea, ustiapen ekonomikoek eratorritako sarrerei dagokienez, ustiapen horiek gauzatzen direnean merkataritza-zerbitzuak ematean; bada, sarrera horiek zerga horren mende izango dira, salbuetsita dauden tributu-izaerako sarrerak ez bezala.

Horren arrazoia abenduaren 27ko 43/1995 Legeak, Sozietateen gaineko Zergari buruzkoak, oraintsu izandako aldarazpenean datza; aldarazpen horren ondorioz, «Estatuko Portuak» erakundearen eta Portu Agintaritzen salbuespen partziala aitortu da.

Amaitzeko, tributu-araubidearen ondoreetarako, egungo araubideari jarraituz, portuko jabari publikoari eratxiki zaio itsas-lehorreko jabari publikoaren araubide juridiko bera.

Jarraian, VI. kapituluak portu-erakundeen ondare-araubidea jaso du.

Kapitulu horrek arautu du portuetako erakunde publikoen ondare propioaren definizioa, portuetako erakunde publikoei ondasunak atxiki eta lotzea, Portu Agintaritzek eta «Estatuko Portuak» erakundeak jabari publikoko zein ondasun izan atxikita eta ondasun horiek jaregitea eta sozietateetan eta beste erakunde batzuetan parte hartzea.

Portuetako erakundeek merkataritza-sozietateen kapitalean duten partaidetzaren arauketak tratamendu berezia behar du.

Halatan, ezarri da erakunde horiek sozietateetan parte hartu ahal izango dutela, sozietate horien xedea lotzen zaienean portu-jarduerei, bai eta portuko lehiakortasuna sustatzen duten logistika-, garraio- eta teknologia-jarduerei ere.

Aitzitik, legean liberalizazio-espiritua eta lehia suspertzeko joera nagusi izanik ere, nabarmendu da erakunde horiek ezin izango dutela sozietateetan parterik hartu, sozietate horiek zerikusia dutenean oinarrizko portu-zerbitzuekin.

II. titulua VII. kapituluarekin bukatu da, hain zuzen, giza baliabideei buruzkoa den kapituluarekin.

Gaur egungo arauketa urria gai horren inguruko arau-garapen zabalagoaren premian zegoen.

Lege berrian nabarmendu behar da eskumenak zehazteko nahia eta egin diren berrikuntzak ordainsariei, langileen gastuei buruzko kontrolari, hitzarmen kolektiboei eta Portu Agintaritzetako zuzendariak izendatzeko eta banantzeko prozedurei dagokienez.

Azkenik, Portu Agintaritzetako zuzendariak izendatzeko araubidea eraldatu da, portu-tekniketan eta -kudeaketan, gutxienez, 10 urteko esperientzia nabarmena galdatzen baita.

Era berean, Administrazio Kontseiluko kideen erabateko gehiengoa behar da zuzendari horiek izendatu eta kargutik kentzeko, eta izendapena egiteko nahiz kargua kentzeko proposamenak aldez aurretik komunikatu behar zaizkio «Estatuko Portuak» erakunde publikoari.

IV

Legea bere III. tituluan zerbitzuak emateaz arduratu da.

Egia esan, 1992ko Legeak berarekin ekarri zuen Portu Agintaritza aktiboagoak eta zuzenbide pribatuak eraendutako portu-zerbitzuak. Baina iragan-denboretan gertatzen zen antzera, agintaritzen eta zerbitzuen arteko lotura estuari eutsi zion; horregatik, orain sektore publikoari eta sektore pribatuari dagozkien egitekoak zehaztu behar dira.

Europar Batasunak gogotsu bultzatu duen liberalizazio-prozesua ekonomia-politika batean oinarritzen da; politika horrek estatua ez du aintzakotzat hartzen zuzeneko ekonomia-agente bezala, ezpada enpresa-jabetzari eta –askatasunari buruzko eskubideen suspertzaile, katalizatzaile eta bermatzaile bezala. Horrenbestez, estatuaren eginkizunek ahalbidetuko dute portuetan egonkortasuna, lehia askea eta inbertsioa suspertuko duten politikak gauzatzea, ekimen pribatuak interes orokorreko portuetan inbertitzea erakargarri egiten duten formula juridikoen bidez, kalterik egin gabe aldi berean mekanismo arauemaileak izateari, kontuan hartuz garraio-zerbitzuak emateko merkatuek eragileen lehiari dagokionez pilatze-maila altua dutela edo izan dezaketela, aztergai den kasua izanik horren adibide.

Prozesu horren oinarri politikoa subsidiaritate-printzipioan datza. Bestela esanda, behin esperientziak erakutsita, portu-zerbitzuek merkatu lehiakor gisa jardun dezaketela, ez dago arrazoirik estatuak eusteko, Portu Agintaritzen bidez, lehia-araubidean ematen diren zerbitzu batzuen titulartasunari, zerbitzu horiek sektore pribatuak ematen dituenean, eragingarritasun- eta errentagarritasun-maila altuarekin; gainera, zerbitzu horiek emateko kontratuetan sektore publikoaren presentzia jasotzen da, zalantzarik gabe, beharrezkoa ez dena, halako enpresa-esparru lehiakorrean.

Portu-zerbitzuen liberalizazioak Portu Agintaritzen bidez jarduten duen estatuari begira eragin du, bazter batean uztea gaur egun zerbitzu horiek kudeatzeko dagoen sistema, eta ahaleginak egitea lehia askea ezarri eta garatuko duten esparru juridiko eta ekonomikoak sortzeko, nazioarteko merkatuan enpresen lehiakortasuna eta ekonomia-efizientzia lortzeko baliabide gisa.

Modu horretara, Portu Agintaritzen jardunean printzipio orokor bihurtu da portu-zerbitzuak eman ahal izateko askatasuna, salbu eta zerbitzu-emaileen kopurua mugatzen denean, eremuaren, instalazioek duten edukieraren, segurtasunaren edo ingurumen-arauen arrazoiengatik.

Arestian aipatu arrazoiek gomendagarri egiten dute portu-zerbitzuak antolatzeko egun dagoen eredu subjektiboa bazterrean uztea, eta eredu objektiboaren araberako arauketari ekitea, horren bidez lehia askea ezar dadin, ahal den jardueretan behinik behin, eta sektore bakoitzeko eragileei ezar dakizkien zerbitzu publikoaren betebeharrak, lehia askearekin batera berma ditzaten segurtasuna, jarraitutasuna, kalitatea, estaldura unibertsala, egokitzapena eta prezioen arrazionaltasuna.

Europar Batasunaren politika, portu-zerbitzuen merkatura jotzeko zuzentarauaren proposamenean islatu dena, bat dator eredu objektibo horrekin; izan ere, politika horrek helburu du arian-arian lehia ezartzearen eta zerbitzu publikoaren betebeharrak gauzatzen direla bermatzearen arteko orekari eustea.

1992ko Legearen indarraldiaren prozesuan, gertaera garrantzitsu gisa nabarmendu behar da abenduaren 26ko 62/1997 Legeak eragindako aldarazpena; aldarazpen horrekin apustua egin zen, askatasunez eta leialtasunez lehiatzeko behin betiko esparrua ezartzea ahalbidetuko zuten politika liberalizatzaileen alde. Horren haritik, berrikuntza moduan, Portu Agintaritzen eginkizunen artean jaso ziren lehia askea ahalbidetzea eta portu-zerbitzu desberdinak ematean monopolio-egoerak sor ez daitezen zaintzea.

Aldarazpen hori egin zenetik bost urte baino gehiago igaro ondoren, interes orokorreko portuetan enpresek duten egoerak aurrera egitera bultzatzen du.

Duda-mudarik gabe, estatuaren azpiegiturei dagokienez, inbertsio pribatuek portu-zerbitzuetan dute pisurik handiena, eta, kasu batzuetan, ematen diren portu-zerbitzuetarik askotan, hasiberria da lehia. Bada, lehia hori gertatzen denean, kontsumitzaileentzat onuragarri izaten da, lortzen baita merkatu-gaien igarobideak duen kostua merkatzea eta Espainiako portuetan mugitutako merkatu-gaiak etengabe gehitzea.

Adierazgarri da lege berrian aldarazi izana Estatuko Portuei eta Merkataritzako Marinari buruzko Legeak portu-zerbitzuaren inguruan darabilen kontzeptua. Azken horren arabera, portu-zerbitzua lotzen zaie Portu Agintaritzaren titulartasunari eta eskumenei, eta zerbitzu hori ematen da zuzeneko nahiz zeharkako kudeaketa-araubidean, bidezkoa denaren arabera. Aitzitik, lege berriak interes orokorreko portuetan emandako zerbitzuen kontzeptu zabalagoa darabil, zerbitzu horiek sailkatu dituela portu-zerbitzu oinarrizko eta orokorretan, merkataritza-zerbitzuetan eta itsas seinaleetarako zerbitzuan.

Horrenbestez, portu-zerbitzuaren kontzeptu berria Estatuko Portuei eta Merkataritzako Marinari buruzko Legearen 66. artikuluko lehengo kontzeptua baino mugatuagoa da, eta merkataritza-zerbitzuetatik bereizten da, aurreko legean zerbitzu horiek portu-zerbitzuak baziren ere.

Bada, ikuspuntu horretatik, legeak aldaketa garrantzitsua eragin du portuak kudeatzeko ereduan. Agintaritza publikoaren egitekoa, Portu Agintaritzek jarduten dutela horren ordezkari, bideratzen da jabari publikoko eremuak hornitu nahiz kudeatzera, eta portuan gauzatzen diren portu-zerbitzu oinarrizkoen jarduera ekonomikoa arautzera; portu-zerbitzu horiek, gehienbat, sektore pribatuak ematen ditu, Portu Agintaritzak zerbitzuak emateko jarduera subsidiarioa erreserbatzen duela, batik bat, ekimen pribaturik ez dagoenean edo hori behar bestekoa ez denean jarduteko.

Horrek guztiorrek ez dio kalterik egiten Portu Agintaritzek, euren kudeaketan enpresa-kudeaketari datxezkion efizientzia-, arintasun- eta malgutasun-printzipioak aplikatuta, gauzatu duten funtsezko egitekoari, bezero arruntari zuzendutako estrategia orokorrak sustatzeko orduan; hurrean ere, estrategia horiek helburu izan dute, ziurtatzea portuko eskaintza orokorra etengabe egokitzen dela euren zerbitzuak baliatzen dituen jarduera ekonomikoaren beharrizan eta estrategietara, eta laguntzea portu-erkidegoaren agente guztien lankidetza-esparrua sortzen, portu-zerbitzuak hobetu eta portuak sustatzeko.

Berrikuntzaren asmoa da, Europako Erkidegoak portuen arloan duen politikarekin bat eginez, malgutasun eta lehia gehiago sartzea portu-zerbitzuetan. Horrek berarekin dakar apustu garbia egitea, ekimen pribatuaren protagonismoa indartzeko, portuetan zerbitzuak ematearen inguruko jardueretan. Beraz, joera horrek hautsi egiten du ekimen publikoaren protagonismoa, orain arte Portu Agintaritzen mesedetan erreserbatu baita zerbitzu publikoen titulartasuna.

Ondorenez, Portu Agintaritza horiek ohiko portu-zerbitzuen titular izateari utziko diote.

Jarduera horiek, gero eta sakabanatuagoak eta katramilatsuagoak direnak, ekimen pribatuaren esku utziko dira, lehia askearen araberako araubidean, betiere, hori posible bada eta, edozein kasutan, portuetako segurtasuna bermatzen bada, bereziki, zerbitzu tekniko-nautikoena.

Legearen berrikuntza nagusia da, halaber, liberalizazioa salbuespenik gabe eta esparru juridiko beraren testuinguruan hedatzen dela oinarrizko portu-zerbitzu guztietara, Europar Batasuneko politikaren irizpideei jarraituz, kalterik egin gabe portu horietariko bakoitzak dituen berezitasunei.

Horrela gainditu da 1992ko Portuen Legean zegoen araubide bikoitzaren eskema, portu-zerbitzuentzako orokorrean eta zamak sartzeko eta ateratzeko zerbitzuarentzako modu berezian, azken hori bere legeria bereziaren arabera arautzen baitzen.

Legearen edukiari dagokionez, lehenengo artikuluan portuetan ematen diren zerbitzuak tipifikatu ondoren, arauketa berriaren oinarrizko osagai gisa jaso da portu-zerbitzuen kalifikazioa, denak ere interes orokorreko jardueratzat hartuz.

Kalifikazio horrekin desagertu da 1992ko Estatuko Portuei eta Merkataritzako Marinari buruzko Legearen bidez heldu zitekeen edozein arrasto, "publicatio" delakoari dagokionez, eta argiro aitortu da ekimen pribatuaren protagonismoa halako jardueretan, horrek oso-osoan bat egiten duela portu-zerbitzuak merkatura zabaltzearen inguruan Europar Batasunean erkidea den politikarekin.

Gogorarazi behar da portuetan izan daitezkeen zerbitzu guztiak ez direla nahitaez portu-zerbitzuak; halakoak izango dira portuetako ohiko jarduerarako beharrezkoak direnak, itsas trafikoaren beharrizanei aurre egiteko berezkoak direnak. Bada, legeak halako zerbitzuen artean bi mota bereizi ditu:

“Portuko zerbitzu orokorrak” eta legeak “oinarrizko zerbitzu” gisa kalifikatu dituenak.

Portuan beste edozein jarduera gauzatu ahal izango da, betiere, jarduera horrek portuaren jardunbide egokiari kalterik egiten ez badio, eta kasuan kasuko baimena badu; nolanahi ere, jarduera horiek legeak portu-zerbitzuei begira ezarritako arauketatik at izango dira eta ez dituzte izango portu-zerbitzuei dagokienez legeak Portu Agintaritzei ezarritako ardurak.

Jarduera horiek lege-testuan orokorrean identifikatu dira “merkataritza-zerbitzu" gisa, arauketa laburra gauzatuz halakoen inguruan.

Titulu hori amaitu da itsas seinaleetarako zerbitzuari buruzko kapitulu batekin, guztiz ulertzekoa dena halakoek dituzten berezitasunak kontuan hartzen badira.

Portu-zerbitzuen arauketan nabarmendu behar da portuko zerbitzu orokorrak Portu Agintaritzen esku utzi direla, legeak betebehar hori ezarri baitie.

Halako zerbitzuek ezaugarritzat dute agintea egikaritzea eragiten dutela eta zatiezinak direla; azken buruan, bi ezaugarriok agente bakarrarengana igortzen dute, eta hori portuaz arduratzen den agintaritza baino ezin da izan.

Aitzitik, oinarrizko zerbitzuak definitu dira portu-trafikoko eragiketekin duten zuzeneko loturarengatik, eta bost multzotan sailkatu dira:

praktikaje-zerbitzua; zerbitzu tekniko-nautikoak, bidaiarientzako zerbitzuak; merkatu-gaiak manipulatu eta garraiatzeko zerbitzuak; eta zaborrak jasotzeko zerbitzuak.

Zerbitzu horiek eragile pribatuek gauzatuko dituzte, kasuan kasuko lizentziaren babesean eta lehia-araubidean; legeak ekimen pribatua behar bestekoa ez denean bakarrik ahalbidetu du Portu Agintaritzek ematea zerbitzu horiek, salbuespenez eta modu iragankorrean, Portu Agintaritzentzako betebeharra izango dela zerbitzuok ematea, merkatuko inguruabarrek hala eskatzen dutenean eta inguruabar horiek iraun bitartean.

Oinarrizko portu-zerbitzuak arreta handiz arautu dira.

Bi dira zerbitzu horien estatutu juridikoaren funtsezko tresnak:

bateko, eragile bakoitzaren lizentziarentzako arautegia eratzen dute, «Estatuko Portuak» erakundeak izaera orokorrarekin onesten dituen agiri arauemaileek eta Portu Agintaritza bakoitzak agiri horiek euren inguruabarretara egokituz egiten dituen xedapen bereziek.

Bestalde, zerbitzu publikoko betebeharrek, legeak hastapen-izaerarekin ezarri dituenak, eta legeak ezarritako kasuetan hedatzeko modukoak ere badirenak, bermatzen dute portu-trafikoaren eta unitate moduan hartutako portuaren interes publikoak ez haustea, zerbitzuok ekimen pribatuak emateagatik.

Beste betebehar batzuen artean jaso dira arrazoitua den eskari oro aintzat hartzea; zerbitzua iraunaraztea, ezinbesteko kasua dagoenean izan ezik; agintariekin eta beste eragile batzuekin lankidetzan aritzea, portuaren segurtasuna eta jardunbidea ziurtatzeko, salbuespenez aurkako inguruabarrak daudenean eta antzeko beste egoera batzuetan, horien artean direla zerbitzuen kudeaketa eta ekonomiarekin zerikusia duten zenbait betebehar.

Oinarrizko portu-zerbitzuetako eragileek dituzten eskubideen eta betebeharren estatutua jasotzen da euretariko bakoitzaren kasuan kasuko lizentzian.

Lizentzia horiek arau-izaera dute eta aipatu berri den arautegiko (agiri arauemaileetako, xedapen berezietako, zerbitzu publikoko betebeharretako) eskubide eta betebeharrak jasotzen dituzte, kontuan hartu zein portu eta zerbitzutan jardun nahi den eta horietara egokituta.

Lizentzia horiek pertsonek edo enpresek eska ditzakete, zerbitzu-multzoetarako edo zerbitzu berezietarako, baldin eta gutxieneko betekizun batzuk gauzatzen badituzte, kaudimenaren eta baliabide-ahalbidearen inguruan, legeak ezarri gainerako betekizunekin batera.

Betekizun horiek gauzatzeak ahalbidetzen du lizentzia lortzea, salbu eta modu objektiboan beharrezkoa denean zerbitzu-emaileen kopurua mugatzea; Portu Agintaritzek bakarrik gauzatu ahal izango dute mugaketa hori, legeak ezarritako kasuetan eta legean bertan jaso prozedura eta izapideen bidez. Halakoetan, lizentzien adjudikazioa lehiaketa bidez egingo da, publizitate, gardentasun eta bereizkeriarik ezaren araubidearen arabera.

Lizentziak izanik oinarrizko portu-zerbitzuak ematea ahalbidetzen duten titulu berria, legeak bere gain hartu du lizentziaren osagaiak zehaztasunez finkatzeko ardura:

iraupen-epea, emateko prozedura, klausulak, aldarazteko eta eskualdatzeko aukerak eta azkentzeko moduak.

Bestalde, nabarmendu behar da, objektibotasun- eta proportzionaltasun-printzipioen arabera, legeak bi kasutan adierazi duela lizentziak aldarazteko aukera:

zerbitzuaren estatutu arauemailea funtsean aldarazteagatik eta interesdunak hala eskatzeagatik, zerbitzuaren xedapen berezietan ezarritako betekizunekin bat etorriz; bi kasuetan, legeak formulak jaso ditu, zerbitzu horien eragile eta erabiltzaileentzako zuzenak ez diren emaitzak saihesteko.

II. kapituluko 4 eta 5. ataletan, legeak interes handiko bi arauketa jaso ditu, bi-biek ere arautegian berrikuntza interesgarriak eragin dituztenak.

Arauketa horietarik lehena zerbitzuen integrazioaz eta autoprestazioaz ari da, eta, bigarrena, portu-zerbitzuetan benetako lehia kontrolatzeko mekanismoez.

Zerbitzuen integrazioa gertatzen da terminal pribatu batek, bere enpresa-taldeko ontziekin bakarrik jarduten duenak, ontzi horiei zerbitzu tekniko-nautikoak emateari ekiten dionean.

Autoprestazioa gertatzen da, erabiltzaileak portu-zerbitzuak kontratatzeko aukera izan arren, portuan zerbitzua emateko baimena duten enpresekin, erabakitzen duenean zerbitzuok bere buruari ematea, horretarako ontziratuak dituen langileak eta bere baliabideak erabilita, hirugarrenekin kontratuak egin gabe.

Legeak horientzako lizentzia berezia sortu du. Bada, legeak ezarri ditu lizentzia hori emateko bidezkoak diren inguruabarrak eta lizentzia horri ezezkoa emateko inguruabarrak, bai eta, hala denean, trafiko orokorreko zerbitzu-emaileentzako bidezkoak diren konpentsazio ekonomikoak ere, integrazioak kalte egiten dienean.

Legeak «Estatuko Portuak» erakundeari eta Portu Agintaritzei eratxiki die oinarrizko zerbitzuetan lehia babesteko egitekoa.

Egiteko hori bateragarria da gainerako agintaritzek duten egitekoarekin; izan ere, uztailaren 17ko 16/89 Legeak, Lehia Defendatzekoak, araututakoaren aurka antzematen diren egintza guztiak komunikatu behar zaizkio Lehia Defendatzeko Zerbitzuari, egintza horien izapideak lege horretako manuen arabera egin daitezen.

Egiteko horren esparruan, legeak eratu du, beste gauza batzuen artean, Oinarrizko Portu Zerbitzuei buruzko Merkatuaren Behatoki Iraunkorra; «Estatuko Portuak» erakundeari atxikiko zaion organoa izango da hori, bertan parte hartuko dutela Portu Agintaritzek, eta zerbitzu-emaileak, langileak eta erabiltzaileak ordezkatzen dituzten erakundeek. Behatoki horren jarduerak bi eginkizun izan ditzake:

bateko, jarraibideak ematea, interpretazioak eginez jokabide onargarri edo baztergarriei buruz edota Espainiako eragile eta Portu Agintaritzek borondatez onartzeko erregelak ematea; besteko, izaera arauemaileko zirkularrak onestea, nahitaezkoak izango direnak «Estatuko Aldizkari Ofizialean» argitaratu ondoren.

Bi tresna horiek, xede dutenak trafiko berberetan jarduten duten zerbitzu-emaileen eta portuen arteko lehia arrazoitsua lortzea, berebiziko garrantzia dute gaur egunean, aldaketak azkarrak direlako, teknika berriak etengabe agertzen direlako eta nazio-mailako nahiz nazioarteko itsas trafikoan merkatu berriak etengabe irekitzen direlako.

Portuko zerbitzu orokor eta oinarrizkoei buruzko kapitulua bukatu da zerbitzu horietako bakoitzaren inguruan zer ulertu behar dugun azaltzeko atal batekin.

«Xedapen bereziak» izenburuarekin, atal horretan modu kontzeptualean nahiz teknikoan definitu dira praktikajearen, portu-atoiaren, amarratzearen eta desamarratzearen zerbitzuak; bidaiarientzako zerbitzua; merkatu-gaiak kargatu eta deskargatu, sartu, atera eta ontzitik aldatzeko zerbitzuak; gordailutze-zerbitzua; garraio horizontala; eta zaborrak jasotzeko zerbitzua.

Horietariko batzuetan xehetasun nahikoarekin zehaztu da zerbitzuaren jarduteko modua; halako zerbitzuen artean dago zaborrak jasotzekoa, berebiziko garrantzia ekologikoa duena, agerian utzi duenez abenduaren 20ko 1381/2002 Errege Dekretuak, Ontziek Sortutako Zaborrak eta Zama Hondakinak Jasotzeko Instalazioei buruzkoak, hain zuzen, barne antolamendura Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2000ko azaroaren 27ko 1381/2002 Zuzentaraua transponitu duenak. Beste kasu batzuetan zehatz-mehatz bereizi da zerbitzura biltzen dena eta zerbitzutik at geratzen dena, horren inguruan nabarmendu behar dela merkatu-gaiak kargatu eta deskargatu, sartu, atera eta ontzitik aldatzeko zerbitzua.

Duda-mudarik gabe, merkatu-gaiak kargatu, deskargatu, sartu, atera eta ontzitik aldatzeko zerbitzuak azalpen sakonagoa behar du, merkatu-gaiak manipulatzeko beste zerbitzu batzuetatik modu independentean eratu baita.

Merkatu-gaiak sartu eta ateratzeko zerbitzu publikoa, orain arte estatuaren titulartasuneko zerbitzu publiko gisa arautu dena, legean oinarrizko portu-zerbitzu bihurtu da, ulertu baita interes orokorreko merkataritza-jarduera dela, eta halakoen ekimena subjektu pribatuei dagokiela.

Arauketa berriarekin oinarrizko bi helburu erdietsi dira:

batetik, portu-zerbitzuen arauketa orokorra hedatzea portuko zamaketa-zerbitzuari, azken horrek beti tratamendu berezia izan badu ere.

Eta, bestetik, egungo legeria egokitzea Europar Batasuneko politikak Europari begira diseinatutako esparrura.

Bestalde, lanbide-prestakuntzako titulazio berezia sortuko da, oinarrizko portu-zerbitzuetan jarduten duten pertsonentzat, ezaguera horiek eskuratzea bat etor dadin araubide orokorrarekin. Edonola ere, titulazio hori ez zaie eskatuko araua indarrean jartzeko unean jarduera horretan zerbitzuak ematen dituzten langileei.

Aurrerapauso nabarmena da, zerbitzuaren jardueretarako lan-poltsa kudeatzen duen erakundean arlo publikoaren garrantzia albo batean utzi eta arlo pribatuaren parte-hartze handiagoa eta beharrezkoa aitortzea.

Era berean, erakunde hori, gaur egun estatuko sozietate anonimoa dena, Interes Ekonomikoko Portu Elkartze bihurtu da, araubidetzat hartu duela apirilaren 29ko 12/1991 Legeak, berau arautu duenak, ezarritakoa, gai batzuetan izan ezik, halakoek behar besteko oreka behar dutenean, interes orokorra bermatzeko.

Portu-esparruetan eman beharreko merkataritza-zerbitzuen arauketa, legearen III. tituluko III. kapituluan jaso dena, oso laburra da. Horren arrazoia datza zerbitzuok emateko aitortzen den ekimen-askatasunean, ekimen hori publikoa nahiz pribatua izan daitekeelako; halaber, zerbitzu-emate horiek, Portu Agintaritzen kasuan, tarifa-askatasunaren aplikazio-esparrua eratzen dute.

Legea mugatu da zerbitzu horiek baimena behar dutela adieraztera; baimen horien helburua da bermatzea zerbitzu horien eta portuko segurtasunaren nahiz lehentasuna duten portu-erabileren arteko bateragarritasuna, eta zerbitzu horien ekimena hirugarrenek edo Portu Agintaritzek izatea; azken kasu horretan zerbitzuok zuzeneko lotura izan beharko dute portuko funtzionalitatearekin.

Edozein kasutan, zerbitzuok lehia-araubidean emango dira; zerbitzu horiei begira ez da ezarri muga edo betebehar berezirik, horren salbuespen izanik, argi dagoenez, zerbitzuok portuko zein jabari publiko ukitu eta jabari hori behar bezala babestu eta kontserbatzekoak.

Azkenik, titulua amaitzeko, itsas seinaleei buruzko zerbitzuaren arauketa ere oso laburra da, eta orain arte izan denaren haritik doa; ez da berrikuntza handirik egin, nahiz eta beharrezkotzat jo diren zehaztasunak gauzatu, autonomia-erkidegoen eskumeneko portuei dagokienez.

V

IV tituluak estatuaren portuko jabari publikoaz dihardu.

Portuko jabari publikoaren inguruan arauketa berria egiteko premia sortu da, Portuei buruzko Legeak 10 urtetik gorako ibilbidea duelako, eta portuak kudeatzeko ereduan izandako aldaketetara egokitu beharra dagoelako.

Bestalde, kostaldeei buruzko legeriaren oinarrizko helburua itsasertzaren erabilera berreskuratzea den bitartean, horren ondorioz adierazten dela hondartzen eta kostaldeen erabilera erkide orokorra edo erabilera publikoa bermatzeko beharrizana, portuen oinarrizko edo funtsezko helburua da eragiketa ekonomiko zail eta garrantzi handikoak gauzatzea, sarri askotan bateraezinak direnak erabilera erkide orokorrarekin.

Portuetan transformatu nahi dira itsasertzeko jabari publikoko eremuak, halakoak bihur daitezen itsas trafikoa segurtasun- eta efizientzia-baldintzetan gauzatzea bermatzeko euskarri eta azpiegitura –batzuetan gaitza dena bateragarri egitea inguru naturala aldatu gabe uztearekin–.

Horregatik, estatuaren titulartasuneko portuak eta portu-instalazioak benetako obra eta azpiegitura publikotzat hartzeak eragina du halakoak erabiltzeko araubidean eta halakoak okupatu nahiz ustiatzeko moduan.

Gainera, portuko jabari publikoaren arauketa berria egiteko beharrizanak igarri-igarrian daude, kontuan hartzen bada lege berriaren arabera Portu Agintaritzek duten egitekoa, portuko jabari publikoa kudeatzeari dagokionez, portu-eremuen hornitze-, kudeatze- eta antolatze-eginkizunak gauzatuko baitituzte. Horretarako, legeak tresna juridikoak arautu behar ditu, ahalbidetuko dutenak, plangintzaren bidez, kostaldeen legerian jaso ez diren helburu horiek betetzea.

Amaitzeko, Portu Agintaritzei esleitutako egiteko berria, erakunde arauemaile gisa jardun dezaten, praktikan ekarriko du portu-inbertsioetan finantzaketa publikoa murrizteko joera, eta ekimen pribatuaren protagonismoa areagotzea portuko obrak gauzatzean.

Tituluak hasieran estatuaren portuko jabari publikoaren kudeaketa-eredua azaldu du.

Eredu hori bideratuta dago sektore pribatuaren partaidetza sustatzera, dela portu-instalazioak finantzatu eta ustiatzeari dagokionez, dela zerbitzuak emateari dagokionez, demanio-emakida eta -baimenak emanda eta obra publikoak emakiden bidez emanda.

«Osatzen duten ondasunak» izenburuarekin, II. kapitulua estatuaren portuko jabari publikoa zehazteaz arduratu da.

Lehenengo eta behin, adierazi da interes orokorreko portuak itsas-lehorreko jabari publikora biltzen direla, portuko jabari publikoa osatzen dutela eta lege honek arautu dituela.

Halaber, demanio-ondasunen artean zerrendatu ditu portuetako zerbitzu-guneetako lur, obra edo instalazio finkoak eta ur-eremuak, ahaztu gabe portuko jabari publikoaren izaera izango dutela itsas seinaleetarako lur eta obrek ere.

Jabari publikoa erabiltzeko araubide berria III. kapituluan arautu da.

Portuko jabari publikoaren erabilerei dagokienez, portu-erabilerekin bat datozen jarduera, instalazio eta eraikuntzak bakarrik egin ahal izango dira; portu-erabileraren izaera izango dute merkataritza-jarduerek, arrantza-jarduerek nahiz nautika- eta kirol-jarduerek eta halakoen osagarri edo laguntzaile diren jarduerek, horien artean daudela logistika- eta biltegiratze-jarduerak eta portu-trafikoarekin lotura izateagatik portuan kokatutako industria- edo merkataritza-enpresen jarduerak.

IV. kapitulua Portu Eremuak Erabiltzeko Planaz ari da; indarreko legean gertatu antzera, legeak eratxikitakoaren arabera, bi helburu dituen tresna da hori:

Estatuaren titulartasuneko portuen zerbitzu-gunea zehaztea eta zerbitzu-guneko hirigintza-izaerarik gabeko portu-antolaketa gauzatzea; portu-antolaketak bere baitan hartuko ditu portu-erabilerak gauzatzeko beharrezkoak diren lur- eta ur-eremuak, portu-jarduera gauzatzeko erreserbatutako eremuak eta portu-izaerarik gabeko beste erabilera batzuetara destinatutako eremuak.

Jarraian, V. kapitulua ari da portuko jabari publikoa okupatzeko Portu Agintaritzak eman beharreko baimenez, bi baimen mota ezarri dituela:

batetik, ontziek, bidaiariek eta merkatu-gaiek portu-instalazio finkoak erabiltzeko baimena, Ustiatze eta Polizia Erregelamenduak nahiz portu-ordenantzek arautuko dutena.

Bestetik, portuko jabari publikoa, ondasun higigarriekin edo instalazio desmuntagarriekin, edo halakorik gabe, okupatzeko baimena, gehienez ere, hiru urteko epean.

Portuko jabari publikoa okupatzeko, gehienez ere hiru urtez, ondasun higigarriekin edo instalazio desmuntagarriekin, edo halakorik gabe, Portu Agintaritzaren aurretiazko baimena beharko da.

Indarreko Portuei buruzko Legean bezala, Administrazio Kontseiluak emango ditu baimenak, salbu eta baimen horien indarraldi-epea urtebetetik beherakoa denean, halakoetan Lehendakariak izango baitu eskumena.

Era berean, baimenak emateko prozedura, lehiaketa-deialdia eta baldintzak ezarri dira.

Ondoren, VI. kapitulua demanio-emakidei buruz ari da; demanio-ondasunak Portu Agintaritzak ematen ditu portuko jabari publikoa okupatzeagatik, obrekin edo desmuntagarriak ez diren instalazioekin, edo hiru urtetik gorako epean.

Indarreko Portuei buruzko Legean eta kostaldeei buruzko legerian ez bezala, emakidak indarrean izateko gehieneko epea 35 urtera arte luzatu da.

Epe-luzaketa horrek babestu eta piztu nahi du ekimen pribatuak inbertsio garrantzitsuak gauzatu ahal izatea portu-azpiegituretako obra handietan, besteak beste, dikeei, itsas irteerei, moilei eta azalera handiak betetzeari dagokienez; izan ere, 1992ko Portuei buruzko Legearekin halakoak ez dira sekula ere gauzatu, 30 urteko epea nahikoa ez izateagatik halako obrek behar duten inbertsioa amortizatu ahal izateko.

Demanio-emakidak emateko prozedurari dagokionez, lege berriak berrikuntza moduan jaso du, prozedura hori subjektu pribatu batek hala eskatuta hasten bada, Portu Agintaritzak proiektuen arteko lehiarako izapideari ekin beharko diola.

Funtsezkoa da emakidak emateko lehiaketa-deialdien inguruan legeak egindako arauketa berria.

Indarreko Portuei buruzko Legeak ez bezala, lege berriak zehatz-mehatz ezarri du Portu Agintaritzak zein kasutan egin beharko dituen lehiaketa-deialdiak.

Emakida guztientzat erkide diren xedapenen artean, lehendabizi, emakiden aldarazpena arautu da, izapidetza-prozedurari dagokionez bereizi direla funtsezko aldarazpenak eta funtsezkoak ez direnak.

Gaur egun, arau-hutsunea dago, aldarazpenek funtsezko izaera zein kasutan duten jakiteko; horrenbestez, aurrerapausoa eman da kasu horiek zehazteari dagokionez, orain arteko segurtasun juridikorik eza saihesten duen zerrenda itxia egin baita.

Halaber, emakiden berrikuspena arautu da, aldarazpena sortzen duen egoera bezala; aldarazpen hori bidezkoa izango da emakidadunaren borondateaz besteko arrazoiak daudenean, hala nola, emakida eragin zuten egoerak aldatzea, ezinbesteko kasua izatea eta erabiltze-planetara egokitzea, plan horiek izan daitezkeela bereziak edo zuzentzaileak.

Portu-eremuak antolatzeko tresnak indartu dira, emakidak berrikusteko arrazoien artean izango dela Portu Eremuak Erabiltzeko Planari edo Portuko Zerbitzu Gunea Antolatzeko Plan Bereziari egokitzea, bai eta Plan Zuzentzaileak jasotako obrei egokitu beharra sortzea ere.

Sistematizazio eta sakontasun gehiagorekin arautu da emakiden eskualdaketa- eta karga-araubidea.

Portu Agintaritzak demanio-emakida baten eskualdaketa baimen dezan, lege berriak ezarritako gutxieneko baldintzak bete beharko dira, eta, bereziki, lehia askea bermatu beharko da.

Gainera, legeak, xehetasun eta zehaztasun gehiagorekin arautu ditu lehenespenez eskuratzeko eskubideak –eroslehentasun-eskubidea eta atzera-eskuratzeko eskubidea– Portu Agintaritzaren mesedetan, erremate judiziala, administrazio-errematea edo kreditu hipotekarioak eta bermeak ez ordaintzearen ondoriozko ondasun-adjudikazioak direla-eta gauzatutako eskuratzeak; esangura horretan, legeak arautu du, hala eraikuntza-bermeek, behin-behinekoek nahiz behin betikoek, nola ustiatze-bermeak izan beharreko zenbatekoa.

Berme horiek eragingarriak egiteko, Portu Agintaritzek lehentasuna izango dute beste edozein zorren gainean.

VII. kapituluak baimenak eta emakidak azkentzeko araubidea jaso du.

Azkentze-arrazoien arauketari eutsi zaio, kostaldeei buruzko legerian ezarritakoaren haritik.

Azkentze-arrazoi horien artean nabarmendu behar da emakiden erreskatea.

Arauketa berritik nabarmendu behar dira, bateko, prozedura, eta, besteko, erreskatearen balioa zehazteko erregelak.

Prozedurari erreparatuz, Portu Agintaritzaren Administrazio Kontseiluak egin behar du portu-interesaren adierazpena, eta Lehendakariak erabaki behar du okupatzeko beharrizana dagoela.

Hala denean, presako okupazioaren adierazpena Sustapen Ministroak egingo du.

Erreskatearen balioa zehazteari dagokionez, Portu Agintaritzak eta titularrak horren zenbatekoa adostu ahal izango dute.

Ez badira ados jartzen, erreskatearen balioa Portu Agintaritzak ezarriko du, modu berezian zehaztuko diren irizpideekin bat etorriz.

Administrazio Kontseiluak eman beharko du kasuan kasuko ebazpena.

VIII. kapituluak artikulu bakarra du, portuko obra publikoen emakida-kontratuari buruzkoa.

Horrekin, legearen xedea da kontratu-modalitate berri hori portuko obra publikoetara egokitzea.

Kontratu horren xedea izango da, betiere, erabilera publikoa edo aprobetxamendu orokorra aurreikusita, portu berri bat eraikitzea edo portu bati begira zati berria eraikitzea, halakoak modu independentean ustia daitezkeenean erabat, eta defentsa, babes, itsas irteera eta atrakatzeko beste instalazio batzuetarako oinarrizko azpiegiturak eraikitzea.

IX. kapitulua betearazpen-bideak arautzeaz arduratu da.

Portu Agintaritzek emandako ebazpenen nahitaezko betearazpena 30/1992 Legeak arautuko du. Kostaldeei buruzko legerian bezala, esanbidez jaso da administrazio-izaerako botatzea, portuko jabari publikoa behar ez den bezala eta behar besteko titulurik gabe okupatzen dutenei begira, esan beharrekoak entzuteko epea 10 egunekoa izango dela zehaztuz.

Amaitzeko, legeak arreta berezia jarriz arautu ditu X. kapituluan portuko jabari publikoan kutsadura prebenitzeko eta kutsaduraren aurka borrokatzeko bideak, bai eta ontziek jaurtitako zabor eta hondakinak jasotzea ere, portuen ingurumena eta segurtasuna bermatzeko helburuarekin.

Horrekin batera, arautu dira dragatze-obrak eta obra horietako produktuak portuko jabari publikoan isurtzea, bi-biek ere Portu Agintaritzaren baimena beharko dutela.

Azkenik, berrikuntza moduan ezarri da larrialdi- eta segurtasun-planen arauketa, indarreko legerian ezarritakoarekin bat etorriz.

I. TITULUA

Estatuaren titulartasuneko portu-sistemaren araubide ekonomikoa

I. KAPITULUA

Araubide ekonomikoaren printzipioak eta helburuak

1. artikulua. Printzipio eta helburu orokorrak.

Portuetako erakunde publiko gisa, «Estatuko Portuak» erakundeak eta Portu Agintaritzek osatzen duten portu-sistema, estatuaren titulartasunekoa dena, araubide ekonomikoari dagokionez bat etorri beharko da hurrengo printzipio eta helburuekin:

a) Portuetako erakunde publikoen eta ekonomia- eta finantza-kudeaketari buruzko autonomia.

b) Portu-sistemaren autofinantzaketa.

c) Kudeaketa ekonomikoaren optimizazioa.

d) Portuetako erakunde publikoen arteko elkartasuna.

e) Interes orokorreko portuen arteko lehia.

f) Tarifa-askatasuna.

g) Interes orokorreko portuen lehiakortasuna hobetzea.

h) Ekimen pribatuaren partaidetza suspertzea.

2. artikulua. Portuetako erakunde publikoen ekonomia- eta finantza-kudeaketari buruzko autonomia.

«Estatuko Portuak» erakundeak eta Portu Agintaritzek euren ekonomia- eta finantza-baliabideak administratuko dituzte kudeaketa-autonomiarekin, eta euren eskumen-esparruan.

Ekonomia- eta finantza-kudeaketak bete beharko ditu enpresa-planetan urtero ezarritako helburuak, estatuaren portu-sistemaren urte anitzeko plangintza-tresnekin bat etorriz, plangintza-tresna horiek onetsiko direla, Sustapen Ministerioak ezarritako esparruan, Gobernuaren portu-politika betearazteari dagokionez.

3. artikulua. Portu-sistemaren autofinantzaketa.

Estatuaren portu-sistemaren jarduera arrunten ondoriozko sarrerek eta Portu Agintaritza bakoitzak lortutako sarrerek estali beharko dituzte, gutxienez, hurrengo kontzeptuak:

a) Ustiatze-gastuak eta finantza-gastuak.

b) Zama fiskalak.

c) Bere ondasunen eta instalazioen balio-galerak.

d) Inbertsio berrien kostuari aurre egitea eta jaulkitako jesapenak eta jasotako maileguak itzultzea ahalbidetuko duen emaitza arrazoitsua.

Portu-sistemaren eta Portu Agintaritza bakoitzaren autofinantzaketa bermatzeko, kasuan kasuko enpresa-planekin bat etorriz, «Estatuko Portuak» erakundeak Portu Agintaritza bakoitzarekin akordatuko du, lege honen 36. artikuluan ezarritakoaren arabera, euretariko bakoitzak urtean izan beharreko errentagarritasun-helburua, aintzat hartuta euren ezaugarri eta inguruabar bereziak, lehiakortasun-egoerari dagokionez dauden desberdintasunak, eskariak izan dezakeen ustezko bilakaera, Portu Agintaritza bakoitzaren inbertsio-beharrizanak, eta urruntasunaren, uharte-izaeraren eta ultraperiferiaren baldintzek eratorritako inguruabar bereziak. Horretarako, kontuan hartuko da portu-sistema osorako ezarritako errentagarritasun osoaren helburua, eta, edozein kasutan, lehia askearen printzipioa errespetatuko da.

Ondore horietarako, portu-sistemaren errentagarritasuna kalkulatuko da ekitaldiko zerga ondorengo emaitza zatituta ekitaldiko batez besteko ibilgetu garbiarekin, aribideko ibilgetua bazter utzita.

Portu Agintaritza bakoitzaren errentagarritasuna kalkulatzeko zenbakitzailetik baztertuko da Portuen Arteko Konpentsazio Funtsera ekarritako edo bertatik jasotako saldoa.

4. artikulua. Kudeaketa ekonomikoaren optimizazioa.

«Estatuko Portuak» erakundeak eta Portu Agintaritzek euren baliabide ekonomikoak kudeatuko dituzte, eragingarritasun- eta efizientzia-irizpideak kontuan hartuz, ezarritako helburuak eta ondarearen errentagarritasuna lortzeko.

Kudeaketa ekonomikoa gauzatuko da garapen jasangarriaren esparruan, zainduko dela ingurumena babestea eta kontserbatzea, portuak inguruko hirietan behar bezala barneratzea eta portu-zerbitzuetara lotutako ondarea kontserbatzea, halakoa Espainiako Ondare Historikora biltzen denean.

5. artikulua. Portuetako erakunde publikoen arteko elkartasuna.

Estatuaren portu-sistemak oinarri du portuetako erakunde publikoen arteko elkartasuna, kontuan hartuz, batik bat, urruntasunaren, uharte-izaeraren eta ultraperiferiaren baldintza bereziak.

«Estatuko Portuak» erakundeak eta Portu Agintaritzek elkartasuna sustatuko dute portu-sisteman, Portuen Arteko Konpentsazio Funtsaren bidez, hori baliatuko baitute baliabideak banatzeko tresna gisa, autofinantzaketa eta lehia aske nahiz leialaren printzipioen esparruan, interes orokorreko portuetan eta interes orokorreko portuen artean.

6. artikulua. Interes orokorreko portuen arteko lehia.

Portu-jarduera gauzatuko da interes orokorreko portuen eta halakoak kudeatzen dituzten Portu Agintaritzen arteko lehia aske eta leialaren esparruan, portu-trafikoak eta lehiakortasunaren hobekuntza gehitzeko helburuarekin.

7. artikulua. Tarifa-askatasuna.

Portu Agintaritzek askatasunez ezarriko dituzte tarifak, ekimen pribatuarekin lehiatuz eskaintzen dituzten merkataritza-zerbitzuetan, abusuzko eginerak eta bereizkeria-jarduerak nahiz antzekoak saihesteko betebeharrak eratorritako mugekin.

Tarifa horiek ezin dira izan zerbitzu-kostua baino txikiagoak.

Sektore pribatuak eskainitako zerbitzuen ondoriozko tarifak askatasunez ezarriko dira, kalterik egin gabe Portu Agintaritzek oinarrizko portu-zerbitzuetan ezar ditzaketen gehieneko tarifei.

Sustapen Ministerioak zainduko du gai horretan Portu Agintaritzek ziurtatuta izatea kudeaketa-autonomia ahalik handiena.

8. artikulua. Interes orokorreko portuen lehiakortasuna hobetzea.

Interes orokorreko portuen lehiakortasun-egoera hobetzeko eta portu horiek logistika- eta garraio-kate nazional nahiz nazioartekoetan sartzeko helburuarekin, «Estatuko Portuak» erakundeak eta Portu Agintaritzek, euren eskumenen esparruan, estrategiak sustatuko dituzte, helburu izango dutenak ziurtatzea portuko eskaintza orokorra etengabe egokitzen dela euren zerbitzuak baliatzen dituen jarduera ekonomikoaren beharrizan eta estrategietara, eta laguntzea portu-erkidegoaren agente publiko nahiz pribatu guztien lankidetza-esparrua sortzen, portu-zerbitzuak hobetu eta portuak sustatzeko.

Besteak beste, hartu beharko dituzte, zerbitzu-emateen kalitatea eta eragingarritasuna hobetzeko neurriak eta merkatu-gaiak portuetatik igarotzeak duen kostua murrizteko neurriak, portu-zerbitzuetan tarifa lehiakorrak sustatuz, portu-tasetan koefiziente zuzentzaileak aplikatuz eta hobariak ezarriz, lege honetan jasotakoaren arabera, ahalbidetuko dutenak trafiko-mota bakoitzari egokitutako merkataritza-ekintzak gauzatzea, sektore pribatuarekin elkarlanean arituz.

9. artikulua. Ekimen pribatuaren partaidetza suspertzea.

«Estatuko Portuak» erakundeak eta Portu Agintaritzek, euren eskumen-esparruetan, eta Gobernuaren portu-politika betetzeko, bidezkoa denean, ekimen pribatuaren partaidetza sustatuko dute, portu-instalazioen finantzaketa eta kudeaketan, antolamendu juridikoan elkarlanerako ezarri tresna juridiko eta finantza-tresnen bidez.

Partaidetza hori bultzatuko da, beste tresna batzuen artean, obra publikoaren emakidak eta demanio-emakidak emanez, emakida horiek dakartenean beraien titularrek beharrezko azpiegitura-obrak gauzatzea eta halakoak ustiatzea.

II. KAPITULUA

Portu-sistemaren baliabide ekonomikoak

10. artikulua. Portu-sistemaren baliabide ekonomikoak.

Portu-sistemaren baliabide ekonomikoak dira lege honen arabera «Estatuko Portuak» erakundeari eta Portu Agintaritzei esleitutakoak, eta baliabide horiek bideratuko dira lege honetan ezarritako eginkizunak betetzera.

11. artikulua. «Estatuko Portuak» erakundearen baliabide ekonomikoak.

«Estatuko Portuak» erakundearen baliabideetara bilduko dira:

a) Bere ondarearen produktuak eta errentak, bai eta bere aktiboak besterentzearen ondoriozko sarrerak ere.

b) Portu Agintaritzen tasen ondorioz sortutako sarreren ehuneko laua; tasa horiek ustiatze-gastuaren izaera izango dute Portu Agintaritzentzako eta hiru hilabeteko aldizkakotasunarekin likidatuko dira.

Balearretako eta Kanarietako uharte-erregioetan, Ceutan eta Melillan kokatutako Portu Agintaritzen kasuan, ekarpen hori ehuneko 2 izango da.

c) Bere jarduerak gauzatzearen ondorioz sortutako sarrerak.

d) Portuen Arteko Konpentsazio Funtsetik jasotako ekarpenak.

e) Estatuko Aurrekontu Orokorretan edo beste Administrazio publiko batzuen aurrekontuetan eslei daitezkeenak.

f) Sorospenak eta diru-laguntzak, horien jatorria edozein dela.

g) Hitzar ditzakeen kreditu, mailegu eta gainerako finantza-eragiketek eratorritakoak

h) Dohaintzak, legatuak eta subjektu nahiz erakunde pribatuen beste ekarpen batzuk.

i) Antolamendu juridikoak eratxikitako beste edozein baliabide.

«Estatuko Portuak» erakundeari dagokio aurreko paragrafoan aipatu baliabideak kudeatu eta administratzea, lege honetan jasotako helburu eta printzipioekin bat etorriz.

12. artikulua. Portu Agintaritzen baliabide ekonomikoak.

Portu Agintaritzen baliabide ekonomikoetara bilduko dira:

a) Euren ondarearen produktuak eta errentak, bai eta euren aktiboak besterentzearen ondoriozko sarrerak ere.

b) Portu-tasak, lege honen 11.1.b) artikuluan ezarritakoari kalterik egin gabe.

c) Zuzenbide pribatuko baliabideen izaera duten sarrerak, halakoak euren eginkizunak gauzatzean lortzen dituztenean.

d) Portuen Arteko Konpentsazio Funtsetik jasotako ekarpenak.

e) Estatuko Aurrekontu Orokorretan edo beste Administrazio publiko batzuen aurrekontuetan eslei daitezkeenak.

f) Sorospenak eta diru-laguntzak, horien jatorria edozein dela.

g) Hitzar ditzaketen kreditu, mailegu eta gainerako finantza-eragiketek eratorritako baliabideak.

h) Estatuko Portuei eta Merkataritzako Marinari buruzko Legean jasotako zehapen-araubidea aplikatzen denean, sor daitezkeen baliabideak.

i) Dohaintzak, legatuak eta subjektu nahiz erakunde pribatuen beste ekarpen batzuk.

j) Antolamendu juridikoak eratxikitako beste edozein baliabide.

Portu Agintaritzei dagokie aurreko paragrafoan aipatu baliabideak kudeatu eta administratzea, lege honetan jasotako helburu eta printzipioekin bat etorriz.

III. KAPITULUA

Portuen Arteko Konpentsazio Funtsa

13. artikulua. Portuen Arteko Konpentsazio Funtsa.

Portuetako erakunde publikoen arteko elkartasun-printzipioarekin bat etorriz, Portuen Arteko Konpentsazio Funtsa sortuko da, estatuaren portu-sistemaren baliabideak banatzeko tresna gisa; «Estatuko Portuak» erakundeak administratuko du hori, Funtsa Banatzeko Komiteak hartutako erabakiekin bat etorriz, eta erakunde publiko horren banakako ustiapenaren aurrekontuan zuzkituko da urtero.

Portu Agintaritzek eta «Estatuko Portuak» erakundeak ekarpenak egingo dizkiote Portuen Arteko Konpentsazio Funtsari, lege honetan ezarri irizpideen eta mugen arabera.

Ekarpen horiek ez dira itzulgarriak izango.

Ekarpen-sistemak eta ekarpen horiek banatzeko sistemak xede izango dute estatuaren titulartasuneko portu-sistema finantzatzea eta interes orokorreko portuen artean lehia leialaren esparrua indartzea, hurrengoak ahalbidetuz:

a) Portu Agintaritza bakoitzak sortutako baliabideek bat egitea euretariko bakoitzean sarrera eta gastuen egituretan dauden desbideratzeekin. Desbideratze horiek gerta daitezke euren artean duten lehiakortasun-egoera desberdinarengatik; euren eragin-esparruaren ezaugarri edo mugengatik, batez ere, nabarmena dena Ceuta, Melilla eta Balearretako nahiz Kanarietako uhartedietako portuetan; euren baldintza fisikoengatik, bereziki, portu desberdinak Portu Agintaritza bakarrera biltzen direnean edo mantentze- nahiz konpontze-obra handiak, aldizkakoak edo apartekoak izan daitezkeenak, egiteko beharrizana dagoenean; bai eta euren trafikoen ezaugarriengatik ere. Horrek guztiorrek ez die kalterik egingo autonomiaren eta lehia askearen printzipioei.

b) Portu-jarduera modu jasangarrian gauzatzea interes orokorreko portu guztietan.

c) Interes orokorreko portuei dagokienez errepide- nahiz trenbide-irisgarritasuna hobetzea.

d) Portu-sektorea teknologikoki garatzea.

Portu Agintaritza bakoitzak Portuen Arteko Konpentsazio Funtsari urtero egin beharreko ekarpenaren zenbatekoa zehaztuko da aurreko ekitaldiko zenbateko hauek batuta:

a) Lege honen 30. artikuluko 5.a) idatz-zatiko ontziei dagokienez, itsas seinaleetarako zerbitzuaren tasaren ondorioz sortutako sarreren ehuneko 80.

b) Eragiketen ondorioz sortutako baliabideetarik ehuneko 12ra arte, horietarik salbuetsiz Konpentsazio Funtsarentzako ekarri edo horretatik jasotako zenbatekoa eta itsas seinaleetarako zerbitzuaren tasaren ondoriozko sarrerak.

b) idatz-zatiari dagokionez aplikatu beharreko ehunekoa urtero ezarriko du Funtsa Banatzeko Komiteak, «Estatuko Portuak» erakundeak hala proposatuta, azpiegiturak mantentzeko eta konpontzeko inbertsio- edo gastu-maila egokiak eratorritako finantza-beharrizanen arabera, aintzat hartuta Portu Agintaritza bakoitzak baliabideak sortzeko duen gaitasuna, bai eta Portu Agintaritza horietan euren enpresa-planetako errentagarritasun-helburua lortzeko saneamendu-prozesuek duten garapenaren arabera ere.

Ehuneko hori ehuneko 50ean murriztuko da Kanarietako eta Balearretako uhartedietako eta Ceuta eta Melillako Portu Agintaritzen kasuan.

Sortutako baliabideen gaineko ekarpena, modu orokorrean Funtsa Banatzeko Komiteak ezarritakoa, murriztu egingo da Portu Agintaritza bakoitzari begira; murrizketa hori izango da aurreko hiru ekitaldietako ustiatze-gastuak -sarrerekin zatitu ondoren lortutako zatidura batez beste zein ehunekotan gutxitu, erreferentzia gisa hartuta iragan ekitaldiaren aurreko hiru urteetarako kalkulatutako batez bestekoa, eta ehuneko horren bikoitza.

«Estatuko Portuak» erakundeak urtero egin beharreko ekarpenaren zenbatekoa bere Kontseilu Artezkariak ezarriko du, erakunde publiko horren aurrekontu-erabilgarritasunaren arabera eta Portuen Arteko Konpentsazio Funtsaren beharrizanen arabera.

Portuen Arteko Konpentsazio Funtsaren banaketa, «Estatuko Portuak» erakundearen eta Portu Agintaritzen artean, Funtsa Banatzeko Komiteak onetsiko du, hurrengo irizpideak kontuan hartuta:

I. 4. paragrafoko a) idatz-zatiko zenbatekoa, Portu Agintaritza guztien artean banatuko da, itsasertzeko zein gune geografiko esleitu Portu Agintaritza bakoitzari, itsas seinaleen ondoreetarako, eta itsasertz horretako itsasargien kopuruaren arabera eta itsas nabigaziorako emandako beste laguntza batzuen arabera.

II.

4.b) eta 5. paragrafoetako zenbatekoak banatuko dira hurrengo helburuetarako:

1. Elkarrekin finantzatzea inbertsioak, itsas nabigaziorako azpiegiturei eta laguntzei dagokienez, bai eta oinarrizko portu-azpiegiturak konpondu eta mantentzeko gastuak ere.

2. Elkarlanean aritzea saneamendu-planak ezartzeagatik sortzen diren gastuak finantzatzeko.

3. Elkarrekin finantzatzea ingurumen-jarduerak, portuetako zerbitzu-gunetik kanpo, jarduera horiek ahalbidetzen dutenean portu-jarduera modu jasangarrian gauzatzeko esparrua.

4. Elkarrekin finantzatzea portuetarako errepide- nahiz trenbide-irisgarritasuna hobetzeko jarduerak, portu horien zerbitzu-gunetik kanpo.

5. Elkarrekin finantzatzea portu-intereseko ikerketa-, garapen- edo berrikuntza-jarduera edo -programak.

Baliabideak esleitzeko irizpideak urtero helburu batzuk izango ditu, eta irizpide horren aplikazioa baldintzatuta egongo da, irizpide hori benetan betetzearen arabera, Portu Agintaritzaren enpresa-planean ezarritako inbertsio-maila betetzearen arabera edo, hala denean, saneamendu-plana betetzearen arabera.

Esleipen horrek sarrera-izaera izango du, benetan aplikatutako ekitaldian, eta ulertuko da esleipen hori lortu dela bere helburu zehatza betetzeagatik.

Portuen Arteko Konpentsazio Funtsaren Banaketa Komiteak erabakiko du, urtero esleitutako zenbatekoetarik kontsumitu ez direnen destinoa; halatan, erabaki ahal izango du zenbateko horiek Funtsean uztea, hurrengo ekitaldian esleitzeko.

Portuen Arteko Konpentsazio Funtsaren Banaketa Komitea modu honetara osatuko da:

a) Lehendakaria, «Estatuko Portuak» erakundearen Lehendakari izango dena.

b) Mahaikideak, Portu Agintaritzetako Lehendakariak edo horiek eskuordetutako pertsonak izango direnak.

c) Idazkaria, «Estatuko Portuak» erakundearen Kontseilu Artezkariko Idazkaria izango dena.

Komitearen akordioak, «Estatuko Portuak» erakundeak aurkeztutako proposamenak abiapuntu, hartuko dira agertutakoen gehiengo soilarekin, Lehendakariak kalitateko botoa izango duela, berdinketa dagoenean.

Sustapen Ministerioak, «Estatuko Portuak» erakundeak hala proposatuta, zehaztuko ditu portuetako erakunde publikoek ekarpenak eragingarri egiteko forma eta epeak.

IV. KAPITULUA

Portu-tasak

1. ATALA. APLIKAZIO-ESPARRUA ETA ERREGELA OROKORRAK

14. artikulua. Aplikazio-esparrua.

Portu-tasak dira galdatzen direnak portuko jabari publikoa modu pribatiboan erabili edo modu berezian aprobetxatzeagatik eta Portu Agintaritzek merkataritza-izaerarik gabeko zerbitzuak emateagatik.

Aurreko paragrafoak aipatu tasak hurrengoak dira:

a) Portuko jabari publikoa modu pribatiboan erabili edo modu berezian aprobetxatzeagatik:

1. Portuko jabari publikoa modu pribatiboan okupatzearen ondoriozko tasa.

2. Portu-instalazioak modu berezian erabiltzearen ondoriozko tasak.

3. Merkataritza-, industria- nahiz zerbitzu-jarduerak gauzatzean jabari publikoa modu berezian aprobetxatzearen ondoriozko tasa.

b) Portu Agintaritzek merkataritza-izaerarik gabeko zerbitzuak emateagatik:

1. Zerbitzu orokorren ondoriozko tasa.

2. Itsas seinaleetarako zerbitzuaren ondoriozko tasa.

15. artikulua. Araubide juridikoa.

Portu-tasak arautuko ditu lege honetan xedatutakoak eta, bertan jaso gabeko aldeetan, Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legeak, Tributu Lege Orokorrak eta horiek garatzeko emandako erregelamenduek.

16. artikulua. Erregela orokorrak.

Kapitulu honetan araututako tasei hurrengo erregela orokorrak aplikatuko zaizkie:

a) Portu-tasek nahitaez bete beharko dituzte Gobernuak interes orokorreko garraio-sistemari begira ezarri koordinazio-helburuak eta portu-sistemaren autosufizientzia-printzipioa, tasekin lortutako produktuen eta portu-sistemaren gainerako baliabide ekonomikoen arteko batura izan dadin ustiatze- eta finantza-gastuak, zama fiskalak, bere ondasunen eta instalazioen balio-galera eta inbertsio berrien kostuari aurre egitea eta jaulkitako jesapenak eta jasotako maileguak itzultzea ahalbidetuko duen emaitza arrazoitsua estaltzeko bestekoa.

Portu-sistema osoarentzako errentagarritasunaren helburua lege bidez ezarriko da, eta Estatuko Aurrekontu Orokorren Legean berrikusi ahal izango da, garraio-politikari buruzko irizpideak, eskariak izan dezakeen bilakaera eta sistemaren inbertsio-beharrizanak direla eta.

b) Portuko jabari publikoa modu pribatiboan erabiltzearen edo modu berezian aprobetxatzearen ondoriozko tasen kopuru zenbatetsia zehaztuko da erreferentzia gisa hartuz okupatutako jabari publikoaren merkatu balioa edo okupazio horren onura-balioa, eta bereziki:

1. Portuko jabari publikoa modu pribatiboan okupatzearen ondoriozko tasetan eta merkataritza-, industria- nahiz zerbitzu-jarduerak gauzatzean jabari publikoa modu berezian aprobetxatzearen ondorioko tasetan, erreferentzia gisa hartuko da okupatutako jabari publikoaren merkatu-balioa edo okupazio horrek Portu Agintaritza bakoitzean duen onura-balioa.

2. Portu-instalazioak modu berezian erabiltzearen ondoriozko tasetan, tributu-kuota bera ezarriko zaie interes orokorreko edozein portutako erabiltzaileei.

Tasa horien zenbatekoa ezarriko da kontuan hartuz interes orokorreko portu guztietan portu-azpiegiturak hornitu eta mantentzearekin zuzenean edo zeharka zerikusia duten kostuak, horien artean daudela egiturazkoak, halakoak portu-instalazioari egozten zaizkionean; finantza-izaerakoak; ibilgetua amortizatzekoak; eta eskariaren beharrizanen nahiz eskakizunen arabera portu-instalazioaren jardunbidea modu egokian bermatzeko beharrezkoak direnak.

Tasa horien kuotei buruzko koefiziente zuzentzaileek, lege honetan ezarritakoek, bermatuko dute Portu Agintaritza bakoitzaren banakako autofinantzaketa-maila, bai eta euren sarrerak bat etortzea portu-azpiegiturekin zerikusia duten egitura-kostuen desbideratzeekin, portu-sistemaren batez bestekoari dagokionez.

c) Merkataritza-izaerarik gabeko zerbitzuen ondoriozko tasen zenbatekoak ezin du gainditu, osotasunean, zerbitzuen benetako edo aurreikusitako kostua edo, halakorik izan ezean, jasotako zerbitzuaren balioa.

Zenbateko hori zehazteko kontuan hartuko dira zuzeneko nahiz zeharkako kostuak, horien artean daudela Portu Agintaritzari egozten zaizkion azpiegitura-kostuak eta finantza-izaerakoak, ibilgetua amortizatzekoak eta, hala denean, beharrezkoak direnak tasa zein zerbitzu edo jarduera eman edo gauzatzeagatik galdatu eta zerbitzu edo jarduera hori modu arrazoitsuan mantendu eta garatzea bermatzeko.

Ondore horietarako:

1. Portu Agintaritza bakoitzak ezarriko du zerbitzu orokorren ondoriozko tasaren zenbatekoa, kontuan hartuz jasaten dituzten kostuak, lege honen 58. artikuluak aipatu zerbitzuak emateko.

2. Itsas seinaleetarako zerbitzuaren ondoriozko tasaren zenbatekoa interes orokorreko portu-sistema osoari begira ezarriko da, kontuan hartuz Espainiako itsasertzean itsas nabigaziorako laguntza guztiak hornitu eta mantentzeko zuzenean edo zeharka zerikusia duten kostuak, laguntza horietarik salbuesten direla portuetara hurreratzeko eta sartzeko eta portuen balizamendurako baliagarri direnak.

d) Portuen arteko lehia sustatu, lehiakortasuna hobetu, azpiegituretan inbertsio pribatua gehitu, Espainiak nazioarteko plataforma logistika gisa duen egitekoa indartu, intermodalitatea suspertu, jasotako eta sendotutako trafikoak indartu, urruntasunaren eta uharte-izaeraren baldintza bereziak kontuan hartu, ingurumen-eginera hobeak sustatu eta zerbitzu-emateen kalitatea areagotzeko xedearekin, hobariak ezarriko dira kasuan kasuko tasetan, lege honetan ezarri kasuetan eta mugekin.

e) «Estatuko Portuak» erakundeak, aldez aurretik Portu Agintaritzak entzunda, onetsiko ditu tasei dagokienez zuzeneko edo zeharkako kostuak, egiturei buruzkoak barne direla, egozteko irizpide analitikoak, lege honetan ezarritakoarekin bat etorriz.

f) Lege bidez bakarrik aldarazi ahal izango dira galda daitezkeen kuota eta tasak zenbatzeko osagai nahiz irizpideen kopurua eta izaera.

Portu-tasak zenbatzeko osagaiak aplikatzearen ondoriozko zenbateko finkoak aldarazi ahal izango dira ministerio-agindu bidez, portu-sistema osoak kasuan kasuko urterako duen errentagarritasun-helburuaren arabera, kontuan hartuz inbertsio-beharrizanak, zorpetze-maila, kostuen bilakaera, kudeaketaren efizientzia eta eskariaren bilakaera.

Tasa baten zenbatekoak aldarazteko proposamen orok jaso beharko du, berau egiteko aurrekari eta aurretiazko azterketen artean, ekonomia- eta finantza-oroitidazkia, kasuan kasuko baliabide edo jardueraren kostu nahiz balioari buruzkoa eta proposatutako tasa-zenbatekoaren justifikazioari buruzkoa.

«Estatuko Portuak» erakundeak gauzatuko du ekonomia- eta finantza-oroitidazkia, eta halakorik ez egiteak eragingo du tasaren zenbatekoak ezarri dituen ministerio-aginduaren zuzenbide osoko deuseztasuna.

g) Lege honek dioenean tasaren zenbatekoa zenbatespen erraztuaren araubidearekin bat etorriz ezarri behar dela, horren jasanarazpena, bidezkoa denean, subjektu pasiboei ezarriko zaie, araubide horren arabera tasak duen zenbatekoan.

h) Ordezkoak zergadunari galdatu ahal izango dio tasarengatik ordaindutako zenbatekoa, Tributu Lege Orokorrak xedatutakoarekin bat etorriz.

i) Lege honetan araututako tasak zehaztu eta aplikatzeari dagokionez, hurrengo definizioak hartuko dira kontuan:

1. Tonaje gordina (GT):

Ontzien Tonajearen Nazioarteko Ziurtagirian (1969) jasotakoa izango da.

2. Merkatu-gaiak ontziratzea:

lehorretik itsasora aldatzeko eragiketa, horren ondorioz merkatu-gaiak portuko zerbitzu-gunean lehorretik sartu eta merkatu-gai horiek edo beraien produktu eratorriak itsasotik irteten direla.

3. Merkatu-gaiak lehorreratzea:

itsasotik lehorrera aldatzeko eragiketa, horren ondorioz merkatu-gaiak portuko zerbitzu-gunean itsasotik sartu eta merkatu-gai horiek edo beraien produktu eratorriak lehorretik irteten direla.

4. Merkatu-gaiak ontzitik aldatzea:

merkatu-gaiak ontzi batetik bestera zuzenean transferitzeko eragiketa, merkatu-gaiok moiletan utzi gabe eta eragiketa gauzatu bitartean bi ontziak bertan direla.

5. Itsas igarobidea:

merkatu-gaiak edo garraio-osagaiak transferitzeko eragiketa, itsasotik moilara deskargatu eta, gerogarrenean, beste ontzi batean, edo ontzi berean baina beste eskala batean, kargatuz, portuko zerbitzu-gunetik irten gabe.

6. Lehorreko igarobidea:

merkatu-gaiak edo garraio-osagaiak lehorrean bertan transferitzeko eragiketa, horiek portuko zerbitzu-gunera lehorretik sartu eta bertatik lehorretik irteten direla.

7. Itsas bidaia turistikoko bidaiariak ontziratu edo lehorreratzea:

itsas bidaia turistikorako kalifikatu eta baimendutako ontzi bateko bidaiariak dira, bidaia portu horretan hasi edo amaitzen dutenak.

8. Itsas bidaia turistikoko bidaiaria igarobidean:

Itsas bidaia turistikorako kalifikatu eta baimendutako ontzi bateko bidaiariak dira, bidaia beste portu batean hasi edo amaitzen dutenak.

17. artikulua. Salbuespenak.

Portuko jabari publikoa modu pribatiboan okupatzearen ondorioz lege honek araututako tasa ordaintzetik salbuetsiko dira:

a) Administrazio publikoetako organo eta erakundeak, halakoek portu-esparruan edo itsas esparruan gauzatzen dituztenean itsasoko nahiz kostaldeko ingurumena jagon, ikuskatu, ikertu eta babesteko jarduerak, arrantza-baliabideak babesteko, kontrabandoa zigortzeko, segurtasun publikorako eta bidaiariak kontrolatzeko jarduerak, salbamendurako, itsasoko kutsaduraren aurka borrokatzeko, itsas irakaskuntzetarako jarduerak eta defentsa nazionalarekin zerikusia duten jarduerak.

b) Espainiako Itsasoko Gurutze Gorria, erakunde horrek eratxikita dituen jarduerei dagokienez, eta giza izaerako beste erakunde batzuk, irabazteko asmorik gabekoak eta legearen arabera eratutakoak direnak, baldin eta euren jarduera zuzenean lotzen bazaio tripulazio-kide eta bidaiarien arretari; nolanahi ere, aldez aurretik salbuespena eskatu beharko zaio Portu Agintaritzari, eta horrek salbuespena aitortuko du aipatu betekizunak gauzatzen direnean.

Merkataritza-, industria- nahiz zerbitzu-jarduerak gauzatzean jabari publikoa modu berezian aprobetxatzearen ondoriozko tasatik eta zerbitzu orokorren ondoriozko tasatik salbuetsiko dira:

a) Administrazio publikoetako organo eta erakundeak, aurreko paragrafoko a) idatz-zatiak aipatu jarduerei dagokienez, eta, orokorrean, gizarte- eta kultura-intereseko jarduerei dagokienez.

b) Itsasoko Gurutze Gorria eta giza izaerako beste erakunde batzuk, aurreko paragrafoko b) idatz-zatiko jarduerei dagokienez, aldez aurretik Portu Agintaritzari salbuespena eskatuz; salbuespen hori aitortuko da betekizun horiek gauzatzen direnean.

c) Zuzenbide publikoko korporazioak eta irabazteko asmorik gabeko erakundeak, portu-jarduerarekin zuzeneko lotura duten jarduerei dagokienez, baldin eta halakoak hezkuntza-, ikerketa-, kultura-, gizarte- edo kirol-interesekoak badira; aldez aurretik salbuespena eskatu beharko zaio Portu Agintaritzari, eta horrek salbuespena aitortuko du betekizun horiek gauzatzen direnean.

Portu-instalazioak modu berezian aprobetxatzearen ondoriozko tasetatik eta itsas seinaleetarako zerbitzuaren ondoriozko tasatik salbuetsiko dira:

a) Estatu-ontziak, defentsa nazionalari lotutako ontzi eta aireontziak, eta, elkarrekikotasun-araubidea dagoenean, Espainiarekin batera nazioarteko elkarte edo aliantza militarretara bildurik dauden herrialdeetako armadetakoak, bai eta horien tropak eta tresna militarrak ere, eta beste herrialde batzuetakoak, halakoek merkataritza-eragiketak gauzatu ez eta euren bisita denean izaera ofizialekoa edo nahitaezko porturatzearengatik, agintaritza eskudunak hala ziurtatu beharko duela.

b) Portu Agintaritzen zerbitzura dauden itsasontzi eta materialak eta Administrazio publikoetakoak, baldin eta horiek erabiltzen badira portu-zerbitzurako eta itsasoko nahiz kostaldeko ingurumena jagon, ikuskatu, ikertu eta babesteko jardueretan, arrantza-baliabideak babesteko, kontrabandoa zigortzeko, salbamenduko, itsasoko kutsaduraren aurka borrokatzeko, itsasoko irakaskuntzetarako jardueretan eta, orokorrean, beraien eskumeneko egiteko ofizialetan.

Era berean, elkarrekikotasun-araubidea dagoenean, beste estatu batzuen Administrazioetako itsasontziak eta materialak, halakoak jarduera berberetarako erabiltzen badira.

c) Espainiako Itsasoko Gurutze Gorriko itsasontziak eta materiala, halakoak erakunde horrek eratxikita dituen eginkizunetarako erabiltzen direnean, bai eta krisialdian edo larrialdian dauden gune edo erregioetarako giza izaerako merkatu-gaiak ere, halakoak bidaltzen dituztenean giza edo gizarte izaerako erakundeek, irabazteko asmorik ez dutenak eta legearen arabera eratutakoak direnak; aldez aurretik salbuespena eskatu beharko zaio Portu Agintaritzari, eta horrek salbuespena aitortuko du betekizun horiek gauzatzen direnean.

18. artikulua. Tasen kudeaketa, berrikuspena eta kobrantza-bermeak.

Tasen kudeaketa eta bilketa Portu Agintaritzek gauzatuko dute, kobrantzaren eragingarritasunerako erabili ahal izango dituztela ondore horietarako eratutako berme berberak eta, hala denean, premiamendu-bidea.

Betearazpen-aldiko bilketaren kudeaketa Tributu Administrazioko Estatuko Agentziako bilketa-organoek gauzatu ahal izango dute, aldez aurretik kasuan kasuko hitzarmena eginda; kasu horretan, hitzarmena baterakoa izango da Portu Agintaritzei dagokienez ere.

Apirilaren 13ko 8/1989 Legeak, Tasa eta Prezio Publikoei buruzkoak, 23. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, subjektu pasiboek tributu-autolikidazioko eragiketak gauzatzeko betebeharra izango dute, erregelamendu bidez hala ezartzen denean.

Tasak aplikatzeko egintzen kudeaketa eta berrikuspenean, Tributu Lege Orokorreko eta berau garatzeko xedapenen printzipio eta prozedurak aplikatuko dira, halakoak lege honetan ezarritakoaren aurka ez badoaz.

14.2 artikuluan jasotako tasetarik edozein ez ordaintzeak eragin ahal izango du, baldin eta aldez aurretik interesdunari hala ohartarazten bazaio eta horrek bere tributu-zorra kentzen ez duen bitartean, portu-instalazioak modu berezian erabili edo aprobetxatzeko eskubidea debekatzea edo galtzea, aldez aurretik Itsas Kapitainari hala komunikatuta eskubide horrek nabigazio ukitzen duenean, jarduera etetea eta, hala denean, kasuan kasuko administrazio-titulua azkentzea, lege honetan ezarritakoarekin bat etorriz.

Ondore horietarako, ulertuko da tasak ez direla ordaindu, tributu-zorra ez denean ordaindu borondatezko epean.

2. ATALA. PORTUKO JABARI PUBLIKOA MODU PRIBATIBOAN OKUPATZEAREN ONDORIOZKO TASA

19. Portuko jabari publikoa modu pribatiboan okupatzearen ondoriozko tasa.

Emakida edo baimen baten ondorioz, portuko jabari publikoaren gainean egiten den okupazioak tasa sortuko du, Portu Agintaritzaren mesedetan.

Tasaren subjektu pasibo zergadunak dira, kasuaren arabera, emakidaduna edo baimenaren titularra.

Tasaren zerga-oinarria izango da ondasunaren balioa, modu honetara zehaztuko dena:

a) Lurrak okupatzea.

Lurren balioa izango da, zehaztuko dena merkatu-irizpideak oinarri hartuta.

Horretarako, zerbitzu-gunea esparru funtzionaletan banatuko da, horietariko bakoitzera bildutako lurrei balio jakin bat esleituko zaiela, erreferentziatzat hartuz udal-mugarteko edo gertuko udal-mugarteetako beste lur batzuk, esparru horietako bakoitzaren antzeko erabilerak dituztenak, batik bat, merkataritza-, industria- edo logistika-erabilerarako moduan kalifikatu direnak, eta jarduera berbererako edo antzekorako, dagokien aprobetxamendua kontuan hartuz.

Halaber, terminaletarako eta merkatu-gaiak manipulatzeko beste instalazio batzuetarako erabiltzen diren esparru funtzionalen kasuan, kontuan hartuko da, baita ere, portu horren trafikoetarako alternatiba izan daitezkeen portu-azaleren balioa.

Erreferentzia-balio horrez gain, esparru bakoitzeko lurren azken balorazioan kontuan hartu beharko dira gunearen hirigintza-maila orokorra, garraio-mota eta -azpiegitura desberdinekiko lotura, itsasorako nahiz lehorrerako irteerak eta gune horrek portu-azpiegiturei begira duen kokalekua eta hurbiltasuna, bereziki, atrakatze-instalazioei eta babes-esparruei dagokienez.

b) Portuko urak okupatzea.

Portuko zerbitzu-gunea zein esparru funtzionaletan banatu eta esparru horietako bakoitzera bildutako ur-eremuen balioa izango da; balio hori zehaztuko da erreferentziatzat hartuz antzeko helburua edo erabilera duten zerbitzu-guneetako lurren balioa edo, hala denean, gertueneko lurren balioa.

Balorazioan kontuan hartu beharko dira uren babes-, sakonera- eta kokaleku-baldintzak, balorazio horrek ezin izango duela gainditu erreferentzia-lurren balioa.

Hala ere, ur-eremua emakida bidez ematen denean, eremu hori bete dadin, horren balioa izango da antzeko erabilera duten lurretatik gertuen zein izan eta horiek dutena.

c) Obrak eta instalazioak okupatzea.

Hurrengo kontzeptuek osatuko dute:

1. Okupatutako lurren eta uren balioa.

2. Azpiegitura, gainegitura eta instalazioek duten balioa, horietara biltzen direla emakida bidez emandako lur-zatiaren barne hirigintza eta zoladura-obra, halakoak emateko unean, balio hori kalkulatuz merkatu-irizpideak oinarri hartuta, eta balio horrek urtero duen galera.

Portu Agintaritzak onetsiko dituen balio horiek konstante jarraituko dute emakida-aldian, eta horiei begira ez da aplikatuko 6. paragrafoko urteroko eguneratzea.

Sustapen Ministroak onetsiko ditu, «Estatuko Portuak» erakundeak hala proposatuta, obren eta instalazioen balioa eta horien balio-galera kalkulatzeko irizpideak.

d) Portuko jabari publikoa okupatzeak kontsumo-erabilera dakarrenean, erabilera horren balioa izango da kontsumitutako materialena, merkatuko balioan.

Urteko karga-tasa, zerga-oinarriari aplikatu beharrekoa, hurrengoa izango da:

a) Portuko lurrak eta urak okupatzen direnean:

1. Garraio-motak aldatzearekin zerikusia duten portu-erabileretarako eremuetan, portu-zerbitzuak gauzatzeko eremuetan eta beste portu-jarduera, merkataritza-jarduera, arrantza-jarduera nahiz nautika- eta kirol-jarduera batzuetarako eremuetan:

ehuneko 5.

2. Portuko jarduerei begira jarduera laguntzaile edo osagarri direnak gauzatzeko eremuetan, horien artean direla logistikako, biltegiratzeko eta industria- edo merkataritza-enpresetako jarduerak:

ehuneko 6.

3. Portu-izaerarik gabeko erabileretarako eremuetan:

ehuneko 7.

Betetzeko ur-eremuari dagokionez:

Oinarriak duen balioaren ehuneko 2,5, emakidadunak betegune-obrak emakidan ezarri epean gauzatzen dituenean.

Behin epe hori amaituta, tasa ehuneko 5 izango da.

b) Itsasoaren azpiko lur edo eremuen lurgaina edo lurpea okupatzen denean:

Kasuan kasuko lur edo urei dagokien zerga-oinarriaren balioaren ehuneko 2,5, salbu eta horren erabilerak azalera baliatzea eragozten duenean; kasu horretan, karga-tasa izango da aurreko a) idatz-zatiak ezarritakoarekin bat datorrena.

c) Obrak eta instalazioak okupatzen direnean:

1. Garraio-motak aldatzearekin zerikusia duten portu-erabileretarako eremuetan, portu-zerbitzuak gauzatzeko eremuetan eta beste portu-jarduera, merkataritza-jarduera, arrantza-jarduera nahiz nautika- eta kirol-jarduera batzuetarako eremuetan:

lurren, ur-eremuaren eta obra nahiz instalazioen balioaren ehuneko 5 eta urtero esleitutako balio-galeraren ehuneko 100.

Arrantza-lonjen kasuan, obrari edo instalazioari aplikatu beharreko karga-tasa ehuneko 3,5 izango da.

2. Portuko jarduerei begira jarduera laguntzaile edo osagarri direnak gauzatzeko eremuetan, horien artean direla logistikako, biltegiratzeko eta industria- edo merkataritza-enpresetako jarduerak:

Lurren, ur-eremuaren eta obra nahiz instalazioen balioaren ehuneko 6 eta urtero esleitutako balio-galeraren ehuneko 100.

3. Portu-izaerarik gabeko erabileretarako eremuetan:

lurren, ur-eremuaren eta obra nahiz instalazioen balioaren ehuneko 7 eta urtero esleitutako balio-galeraren ehuneko 100.

d) Kontsumo-erabileraren kasuan:

Kontsumitutako materialen balioaren ehuneko 100.

Portuko lurren eta uren balioa zehazteko, Sustapen Ministroak onetsiko du, Portu Agintaritza bakoitzak hala proposatuta, portuko zerbitzu-gunearen eta itsas seinaleei lotutako lurren kasuan kasuko balorazioa, kontuan harturik halakoen kudeaketa Portu Agintaritza horietariko bakoitzari eratxiki zaiola, hurrengo prozedurarekin bat etorriz:

a) Portu Agintaritza bakoitzak gauzatuko du portuko lurren eta uren balorazioa, bere baitara bildu beharko duela, beharrezko aurrekari eta azterketen artean, ekonomia- eta finantza-oroitidazkia.

b) Informazio publikoa, 20 egunetik beherakoa izango ez den epean, eta kasuan kasuko autonomia-erkidegoaren aldizkari ofizialean iragarriko dena.

c) Espedientea «Estatuko Portuak» erakundeari igorriko zaio, eta horrek Ogasun Ministerioari txostena eskatuko dio, gehienez ere hilabeteko epean eman beharko dena.

d) «Estatuko Portuak» erakundeak txostena emango du, espedientearekin batera bidaliko diona Sustapen Ministerioari.

Kasuan kasuko balorazioaren onespen-agindua «Estatuko Aldizkari Ofizialean» argitaratuko da.

Aginduan jasotako balioei ezin izango zaie errekurtso autonomorik jarri, kalterik egin gabe balio horren eta tasaren zenbateko berriaren inguruan emakidadun eta baimenen titular guztiei egindako banakako jakinarazpenaren aurka izan daitezkeen bidezko errekurtsoei.

Balorazio horiek, urtero urtarrilaren 1ean eguneratuko direnak, urte batetik bestera Kontsumoko Prezioen Indize Orokorrak (KPIk) nazio osorako urrian duen aldaketa zein izan eta aldaketa horren ehuneko 85aren baliokidea den proportzioan, berrikusi ahal izango dira zerbitzu-gune eta itsas seinaleei lotutako lur guztiei dagokienez, bost urterik behin eta, edozein kasutan, hamar urterik behin berrikusi beharko dira.

Era berean, berrikusi beharko dira, Portu Eremuak Erabiltzeko Plana onetsi edo aldarazten denean, aldarazpen horrek zein zatitan ukitu zerbitzu-gunea eta zati horri dagokionez, edo euren balioan eragina izan dezaketen inguruabarretarik edozein gertatzen denean.

Portuko lurren eta uren balio-eguneratzeak ez ditu ukituko emandako emakida eta baimenak, kalterik egin gabe tasaren zenbatekoa eguneratzeari, hurrengo paragrafoaren arabera.

Portu Agintaritzak emakidaren edo baimenaren baldintzetan jasoko du tasaren zenbatekoa, urtero eguneratuko dena, lurrak eta urak okupatzeari dagokionez, urte batetik bestera Kontsumoko Prezioen Indize Orokorrak (KPIk) nazio osorako urrian duen aldaketa zein izan eta aldaketa horren ehuneko 85aren baliokidea den proportzioan.

Eguneratzea urtarrilaren 1etik aurrera izango da eragingarria.

Eguneratze hori bateraezina izango da eta eguneratze horrek lehentasuna izango du, estatuko tasa guztiei dagokienez Estatuko Aurrekontu Orokorren Legean, izaera orokorrarekin, ezar daitekeen beste edozeini begira.

Emakidetan, tasaren zenbatekoa berrikusiko da, gainera, Sustapen Ministroak onetsitako balorazio berriekin bat etorriz, aurreko paragrafoan ezarritakoaren arabera.

Hala ere, lege honen 98.2 artikuluko emakiden tasa-zenbatekoa ez da aldaraziko baldintzak berrikusi arte, KPIren eguneratzea gorabehera.

Emakida indarrean izan bitartean gertatutako berrikuspenen ondorioz, tasaren zenbatekoa ezin izango da gehitu ehuneko 20 baino gehiago, hamabost urterik behin, administrazio-tituluan jasotako zenbatekoari dagokionez edo, hala denean, aurreko berrikuspen batean ezarritako zenbatekoari dagokionez, bi kasuotan zenbateko hori KPIren arabera behar bezala eguneratuta izango dela.

Aurreko muga hori ez zaie aplikatuko zerbitzu-guneen eremuei, halakoak destinatzen direnean portu-izaerarik gabeko erabileretara.

Tasaren sortzapena gauzatuko da emakida edo baimena emateko ebazpena jakinarazten den datatik aurrera, salbu eta emakiden hasierako epemuga denean beste emakida bat azkentzeko dataren araberakoa edo Portu Agintaritzak gauzatzen dituen obrak amaitzeko dataren araberakoa; kasu horietan sortzapena gauzatuko da data horietatik aurrera.

Tasa aurretiaz galdatu ahal izango da, gauzatu beharreko eguneratze eta, hala denean, berrikuspenekin, eta emakidaren edo baimenaren klausuletan ezarritako epeetan, urtebetetik gorakoak ezin izango direnak izan.

Nolanahi ere, Portuko Agintaritzak tasaren kontura egindako ordainketak baimendu ahal izango ditu, epe luzeagotan, horren kontura obrak gauzatzea finantzatzeko.

Portuko Agintaritzak emakidak edo baimenak emateko lehiaketak deitzen baditu, oinarri-agiriek jaso ahal izango dituzte, ebazpenerako irizpideen artean, lizitatzaileek zenbateko gehigarriak eskaintzea, tasa horri begira ezarritako zenbatekoari dagokionez.

Eskainitako zenbateko gehigarriak ez dira izango 6. paragrafoak aipatu eguneratze-araubidearen mende, zenbateko horiek ez dutelako tributu-izaerarik.

Portu Agintaritzak hobariak aplikatuko ditu hurrengo kasuetan:

a) Subjektu pasiboek inbertsioak egiten dituztenean lurrak bete, sendotu edo hobetzeko obretan.

Hobariaren zenbatekoa zehaztuko da egindako inbertsioaren arabera, erregelamendu bidez ezarriko den mailaketarekin bat etorriz, kontuan hartuz obra-mota eta horren kostua, eta zenbateko horrek ezin izango du gainditu portuko urak edo, hala denean, lurrak okupatzearen ondoriozko zenbatekoaren ehuneko 50.

b) Emakidaren xedea denean biltegiratze-guneak eta logistika-jardueretarako guneak urbanizatzea eta merkaturatzea.

Hobariaren zenbatekoa zehaztuko da egindako inbertsio pribatuaren arabera, erregelamendu bidez ezarriko den mailaketarekin bat etorriz, kontuan hartuz obra-mota eta horren kostua, eta zenbateko horrek ezin izango du gainditu lurrak okupatzearen ondoriozko zenbatekoaren ehuneko 40.

Hobari hori ezin izango da aplikatu emakida-tituluan urbanizatze-fase bakoitzari begira ezarritako aldia igaro ondoren.

c) Emakidaren edo baimenaren titularra Administrazio publikoetako organoren bat denean eta horien xede da gizarte- eta kultura-intereseko jarduerak direnean.

Hobari horren zenbatekoa izango da lurrak okupatzearen ondoriozko zenbatekoaren ehuneko 50.

d) Emakidaren edo baimenaren titularra zuzenbide publikoko korporazio bat denean, horren jarduera modu zuzenean lotzen zaiola portu-jarduerari.

Hobari horren zenbatekoa izango da lurrak okupatzearen ondoriozko zenbatekoaren ehuneko 50.

e) Emakidaren titularra klub nautikoa edo bestelako kirol-kluba izan eta emakidaren xedea denean jarduera nautikoak gauzatzea, hobari horren zenbatekoa izango da lurrak okupatzearen ondoriozko zenbatekoaren ehuneko 30.

f) Ingurumen-eginera hobeak sustatzeko xedearekin, merkatu-gaiak manipulatzeko terminal baten emakidadunak egiaztatzen duenean ingurumenari dagokionez behar bezala homologatutako kudeaketa- eta auditoretza-sistemak ezarri dituela.

Hobariaren zenbatekoa zehaztuko da erregelamendu bidez ezarriko den mailaketarekin bat etorriz, kontuan hartuz egindako inbertsioak eta ingurumena babesteko ezarri neurriak, eta zenbateko horrek ezin izango du gainditu portuko lurrak edo, hala denean, urak okupatzearen ondoriozko zenbatekoaren ehuneko 10.

g) Zerbitzuak ematean kalitatea gehitzeko xedearekin, mekartu-gaiak manipulatzeko terminal baten edo itsas geltoki baten emakidadunak indarrean duenean zerbitzu-ziurtagiria, UNE-EN 45011 Arauaren arabera, edo horren ordezko arauaren arabera, egiaztatutako erakunde batek emandakoa, edo beste erakunde batek emandakoa, baldin eta horrek ziurtagiriak emateko duen sistemak gauzatzen baditu arau horien betekizunak.

Hobari horren zenbatekoak ezin izango du gainditu portuko lurrak edo, hala denean, urak okupatzearen ondoriozko zenbatekoaren ehuneko 5.

Ministerio-aginduz eta «Estatuko Portuak» erakundearen Kontseilu Artezkariak hala proposatuta, Portu Agintaritzak entzun ondoren, aurreko egoerei begira jasotako hobariak aplikatzeko beharrezko baldintzak, mailaketak eta irizpideak zehaztu ahal izango dira, egoera horien oinarrizko osagaiak abiapuntu.

Era berean, g) idatz-zatiari dagokionez, Sustapen Ministerioak, «Estatuko Portuak» erakundearen Kontseilu Artezkariak hala proposatuta, Portu Agintaritzak eta nazio-mailako kasuan kasuko zerbitzu-emaileak eta -erabiltzaileak ordezkatzen dituzten erakundeak entzun ondoren, onetsiko ditu zerbitzuaren gidaliburuak, zehaztuko dituztenak zerbitzuen kalitate-konpromisoak, halakoak oinarri hartuko direla zerbitzu horien homologazio-ziurtagirien ondoreetarako eta zerbitzuok etengabe hobetzeko, bai eta kalitate-konpromiso hori betetzen dela kontrolatu eta egiaztatzeko sistemak ere.

Zerbitzuaren gidaliburu horiek portu bakoitzean gidaliburu zehatzek garatu ahal izango dituzte; gidaliburu zehatz horiek Portu Agintaritzak onetsi eta «Estatuko Portuak» erakundeak balioztatuko ditu, kalitateari eta kontrol-sistemei dagokienez portu-sistema osoarentzako hartutako gutxieneko konpromisoekin bat datozela egiaztatu ondoren.

3. ATALA. PORTU-INSTALAZIOAK MODU BEREZIAN ERABILTZEAREN ONDORIOZKO TASAK

20. artikulua. Aplikazio-esparrua.

Portu Agintaritzek galdatuko dute ontziek, bidaiariek eta merkatu-gaiek portu-instalazioak erabiltzeagatik hurrengo tasak ordaintzea, tasa horien oinarrizko osagaiak lege honetan ezarri direla:

a) Ontziek eta itsasontziek, ontziaren tasa eta kirol- eta jolas-itsasontzien tasa.

b) Bidaiariek eta bidaia-araubidean dauden ibilgailuek, bidaiarien tasa.

c) Merkatu-gaiek, merkatu-gaien tasa.

d) Arrantza-ontziek eta arrantza freskoak tasa bakarra ordainduko dute, arrantza freskoaren tasa deritzona.

Portu-instalazioak modu berezian erabiltzearen ondoriozko tasen zerga-egitateak gauzatuko dira horietan zerrendatutako ondasun edo instalazio guztiak edo horietako batzuk erabiltzeagatik.

21. artikulua. Ontziaren tasa.

Tasa horren zerga-egitatea da ontziek erabiltzea portuko zerbitzu-guneko urak eta portuko obra nahiz instalazio finkoak, halakoek ahalbidetzen dutenean itsasotik sartzea, esleitutako atrakatze- edo ainguratze-postura, bai eta horietan egotea ere.

Subjektu pasiboak izango dira, zergadun gisa eta modu solidarioan, ontziaren jabea, ustiatzailea eta kapitaina.

Ontzia kontsignatuta badago, zergadunen ordezko subjektu pasiboa izango da ontzi-kontsignatarioa.

Emakidaren edo baimenaren bidez emandako moila, pantalan eta atrakatzeko portu-instalazioetan, zergadunen ordezko subjektu pasiboa izango da emakidaduna edo baimenduna.

Manu honetan aipatu ordezko guztiak beharturik egongo dira, tributu-betebeharrak eratorri prestazio material nahiz formalak gauzatzera; hori gorabehera, Portu Agintaritzak lehenengo eta behin emakidaren edo baimenaren titularraren kontra joko du.

Ordezkoek euren betebeharrak gauzatzen ez badituzte, batez ere, tasa ordaintzen ez badute, Portu Agintaritzak zergadunei galdatu ahal izango die betebeharrok gauzatzea.

Horrek guztiorrek ez die kalterik egingo ordezkoek dituzten erantzukizunei.

Tasa hori sortuko da ontzia portuko zerbitzu-guneko uretan sartzen denean.

Tasa hori zenbatzeko osagaiak dira:

Portu-instalazioak erabiltzeko modua eta intentsitatea, egutegiko urtean portuan egindako eskala-kopurua eta atrakatze- edo ainguratze-postuan egondako denbora.

Tasaren kuota hurrengoa da:

I. Ontziak edo tresna flotatzaileak atrakatze- edo ainguratze-postura sartzeagatik edo bertan egoteagatik, I. gunean edo portuko uren barnean, ontziaren tonaje gordinaren 100 GT bakoitzeko, gutxienez, 100 GT izanda, eta bertan egondako denbora aintzat hartuta:

a) Moila edo pantalanetan saiheska atrakatutakoak:

1,52 euro.

b) Moila edo pantalanetan brankaz atrakatutakoak, beste ontzi batzuei saiheska arrimatuta atrakatutakoak, buiei edo atrakalekuak ez diren beste puntu finko batzuei lotutako ontziei amarratutakoak, eta ainguratutako ontzien kontra atrakatutakoak:

1,38 euro.

II.

I. gunean edo portuko uren barnean ontziak edo tresna flotatzaileak emakida edo baimen bidezko atrakalekuetara sartzeagatik eta, hala denean, bertan egoteagatik, ontziaren tonaje gordinaren 100 GT bakoitzeko, gutxienez, 100 GT izanda, eta atrakatze- edo ainguratze-postuetan egondako denbora aintzat hartuta:

a) Atrakatzea edo ainguratzea emakida edo baimen bidezko ur-eremuan:

0,95 euro.

b) Atrakatzea edo ainguratzea emakida edo baimenik gabeko ur-eremuan:

1,05 euro.

Atrakatze- edo ainguratze-postuan egoteko I eta II. paragrafoek aipatu denbora zenbatuko da ordubeteko edo zatikiko aldietan, eskala bakoitzeko zenbatuko direla, gutxienez, hiru ordu eta, gehienez, 15 ordu, 24 ordurik behin.

Eskala berean atrakaleku batzuk erabiltzen badira, egonaldi bakarra kontuan hartuko da eskala osorako.

Horren ondorioz hainbat subjektu pasibo badaude, egonaldiko denbora proportzioan banatuko da, atrakaleku bakoitzean izandako egonaldiaren arabera.

III.

Uren gaineko emakida edo baimenik ez duten ontziak eta instalazio flotatzaileak denbora luzez egoteagatik atrakatze-instalazioetan edo portuko uretan, eta ontzi eta instalazio flotatzaile horiek atrakatze-instalazioak edo portuko urak denbora luzez erabiltzeagatik, ontziaren tonaje gordinaren 100 GT bakoitzeko, gutxienez, 100 GT izanda, eta egonaldiko egun bakoitzeko edo zatikiko:

a) Bidaiarien eta merkatu-gaien barne trafikoko ontziek:

7,34 euro.

b) Dragatzerako edo zuzkidurarako destinatutako ontziek:

7,34 euro.

c) Eraikitze bidean dauden, konponketa handiak dituzten, aldarazten ari diren eta zatikatzen ari diren ontziek:

2,45 euro.

d) Geldialdi biologikoarengatik nahiz lizentziarik ez izateagatik azken deskarga-eragiketak portuan egin dituzten arrantza-ontziek eta gordailu judizialean dauden arrantza-ontziek:

1,22 euro.

e) Jardunean ez dauden ontziek, baita arrantza-ontziek ere, eta tresna flotatzaileek:

7,34 euro.

f) Atoi, amarratze, praktikaje eta portuko beste zerbitzu batzuk ematera destinatutako ontziek:

3,67 euro.

g) Beste ontzi batzuek, halakoen egonaldia hilabetetik gorakoa denean:

7,34 euro.

Denbora luzeko egonaldia edo erabilera gertatzen denean emakida edo baimen bidezko moiletan edo atrakatze-instalazioetan, tasaren kuota izango da aurreko laukian ezarritakoaren ehuneko 75, ontziak emakida edo baimenik gabeko ur-eremua okupatzen duenean, eta ehuneko 40, okupatutako ur-eremua emakida bidezkoa denean.

IV.

II. gunean edo portuko uretatik kanpo edota emakida-araubideko portuetan bakarrik, ontzia edo tresna flotatzailea atrakatze-postura sartzeagatik eta bertan egoteagatik, tasaren kuota izango da aurreko paragrafoetan ezarritakoaren ehuneko 30, kasu bakoitzaren arabera, III. paragrafoko a) eta b) idatz-zatietako kasuetan izan ezik, horietan kuota ez baita aldatuko

Ainguratzea egiten bada II. gunean edo portuko uretatik kanpo, tasaren kuota 1,22 eurokoa izango da ontziaren tonaje gordinaren 100 GT bakoitzeko, gutxienez, 100 GT izanda, eta egonaldiko egun bakoitzeko edo zatikiko; kuota hori sortuko da egonaldiko laugarren egunetik aurrera, salbu eta merkataritzako jarduerak egin direnean, halakoen artean dagoela zuzkidura ere, kasu horietan kuota sortuko baita eragiketa gauzatu den egunetik aurrera.

II. gunean ainguratuta egondako denbora modu banatuan zenbatuko da, ontziak portuko zerbitzu-gunea eta portuko obra nahiz instalazioak erabiltzean egindako denboratik.

Trafiko jakin bati zerbitzua ematen dioten ontzien eskala-kopuruaren arabera, portu berean eta egutegiko urtean, betiere, ontzi horiek enpresa ontzi-ustiatzaile berak erabiltzen baditu edo enpresa ontzi-ustiatzaileen elkartze berak, ontzi horien ustiapena elkarren artean banatzeko akordioak izanik, tasa horren kuota biderkatuko da, subjektu pasiboak aldez aurretik hala eskatuta, hurrengo koefizienteekin:

1. eskalatik 12. eskalara arte: 1,00.

13. eskalatik 26. eskalara arte: 0,95.

27. eskalatik 52. eskalara arte: 0,85.

53. eskalatik 104. eskalara arte: 0,75.

105. eskalatik 156. eskalara arte: 0,65

157. eskalatik 312. eskalara arte: 0,55.

313. eskalatik aurrera: 0,45.

Lege honetan ezarri ondoreetarako, Sustapen Ministroaren aginduz definituko da, «Estatuko Portuak» erakundearen Kontseilu Artezkariak hala proposatuta, Portu Agintaritzak entzun ondoren, trafiko jakin bati emandako zerbitzuaren kontzeptua, eta ezarriko dira ontziak ustiapena elkarren artean banatzeko akordioak dituzten enpresa ontzi-ustiatzaileen elkartze batekoak direla egiaztatzeko irizpideak, modua eta epea.

Portu batera zuzkitzeko baino sartzen ez diren ontziei, aplikatuko zaien kuotaren tasa izango da 5. paragrafoan ezarritakoaren ehuneko 75. Ontzi berari dagokionez, portu berean eta zazpigarren eskalatik aurrera, egutegiko urte berean, kuota izango da paragrafo horretan jasotakoaren ehuneko 65.

Ontziak portuko uretako I. gunean dauden dike lehor, maila edo ontzitegira zuzenean sartzeagatik, tasaren kuota 4,90 eurokoa izango da, ontziaren tonaje gordinaren 100 GT bakoitzeko, gutxienez, 100 GT izanda, eta aldi bakar batez.

Halakoak II. gunean daudenean, kuota izango da aurreko kuotaren ehuneko 30.

Tasa horren zenbatekoa zehazteko aplikatuko da Kontseiluaren 2978/94 (EE) Erregelamendua, ezarri duena NIEren A.747 (18) Ebazpena, lasta-tanke banatuekin hornitutako petrolio-ontzietan lasta-tankeen tonajea aplikatzeari buruzkoa.

Ontzien Tonajeari buruzko Nazioarteko Hitzarmenaren (1969) araberako tonajerik izan ezean, tonajearen balio zenbatetsi hau aplikatuko da:

Tonajearen balio zenbatetsia = 0,4 x L x Z x G; kontuan harturik direla:

L = gehieneko luzera metroetan

Z = gehieneko zabalera metroetan

G = trazaduraren garaiera metroetan.

22. artikulua. Kirol- eta jolas-itsasontzien tasa.

Tasa horren zerga-egitatea da kirol- edo jolas-itsasontziek erabiltzea portuko zerbitzu-guneko urak eta portuko obra nahiz instalazio finkoak, halakoek ahalbidetzen dutenean itsasotik sartzea, esleitutako atrakatze- edo ainguratze-postura, bai eta horietan egotea ere, eta tripulazio-kideek eta bidaiariek erabiltzea moilak, pantalanak, lehorreko sarbideak, errepideak eta portuko beste instalazio finko batzuk.

Tasa hori aplikatzeko itsasontziak ez du garraiatu behar merkatu-gairik eta bidaiariek ez dute bidaiarik egin behar itsas bidaiarako edo ibilaldi turistikorako araubidearen mende, halako kasuetan aplikatuko baitira ontziaren tasa, bidaiarien tasa eta merkatu-gaien tasa.

Subjektu pasiboak izango dira, zergadun gisa eta modu solidarioan, ontziaren jabea, kontsignatarioa eta ontziko kapitaina edo patroia.

Emakidaren edo baimenaren bidez emandako dartsena edo kirolerako beste portu-instalazio batzuetan, emakidaduna edo baimenduna zergadunen ordezko subjektu pasiboa izango da, tributu-betebeharraren prestazio materialak nahiz formalak gauzatu beharko dituela.

Ordezkoak bere betebeharrak gauzatzen ez baditu, batez ere, tasa ordaintzen ez badu, Portu Agintaritzak zergadunei galdatu ahal izango die betebeharrok gauzatzea.

Horrek guztiorrek ez die kalterik egingo ordezkoak dituen erantzukizunei.

Tasa hori sortuko da kirol- edo jolas-itsasontzia portuko zerbitzu-guneko uretan sartzen denean, edo atrakalekua euren zerbitzura jartzen denean.

Tasa hori zenbatzeko osagaiak dira:

Portu-instalazioak erabiltzeko modua eta intentsitatea, eta egonaldiaren iraupena.

Tasaren kuota hurrengoa da:

I) Emakidarik edo baimenik gabeko dartsena edo nautika- eta kirol-instalazioetan:

a) I. gunean edo portuko uren barnean ontziak atrakatze- edo ainguratze-postura sartzeagatik eta bertan egoteagatik, okupatutako azalera-unitateko eta egutegiko egun bakoitzeko edo zatikiko:

Saiheska atrakatutakoek:

0,36 euro.

Brankaz eta beste ontzi batzuei saiheska arrimatuta atrakatutakoek.

0,12 euro.

Ainguratze-postuan, ilaberako edo ainguratze-seinalerako amarrearekin:

0,07 euro.

Ainguratze-postuan, norberaren baliabideekin:

0,05 euro.

Ekinozioko gehieneko itsasbehera bizia dagoenean, bi metrotik beherako sakonera duten guneetan, tasaren kuota izango da aurreko laukian aipatutakoen ehuneko 65.

b) Zerbitzuak eskura izateagatik, okupatutako azalera-unitateko eta egutegiko egun bakoitzeko edo zatikiko:

Ur-hargunea:

0,024 euro.

Energia elektrikoaren hargunea:

0,036 euro.

Kontsumitutako ura eta energia elektrikoa fakturatuko dira tasa horren likidazioa gorabehera.

c) Lehorrean aldi baterako egonaldia egiteagatik, negua igarotzeko, konponketak gauzatzeko, mantentzerako edo portuan egonaldi luzeak egiteko prestatu gabeko guneetan, okupatutako azalera-unitateko eta egutegiko egun bakoitzeko edo zatikiko:

7. egunera arte:

0,12 euro.

8. egunetik 14.era arte:

0,24 euro.

15. egunetik aurrera:

0,72 euro.

Egoitza portuan duten itsasontzientzako tasaren kuota izango da a) eta b) idatz-zatietan aipatutakoaren ehuneko 80.

II) Emakidaren edo baimenaren bidez emandako nautika- eta kirol-instalazioetan:

I. gunean edo portuko uren barnean ontziak atrakatze- edo ainguratze-postuetara sartzeagatik eta bertan egoteagatik, okupatutako azalera-unitateko eta egutegiko egun bakoitzeko edo zatikiko:

1. Igarobideko edo pasoko itsasontziek:

0,06 euro.

2. Egoitza portuan duten itsasontziek:

0,05 euro.

Salbuespenez, ur-eremua ez bada eman emakida edo baimen bidez, tasaren kuota izango da paragrafo honetan ezarritakoaren bikoitza.

Okupatutako azalera zehaztuko da metro koadroetan, eta hori izango da itsasontziaren gehieneko luzera gehieneko zabalerarekin biderkatzearen emaitza.

Itsasontziak II. gunea edo portuko uren kanpoko aldea bakarrik okupatu edo erabiltzen duenean, tasaren kuota izango da I gunerako aurreko I.a) eta II. paragrafoetan ezarritakoaren ehuneko 30, kasu bakoitzaren arabera.

Tasaren ordainketa aurretiaz galdatuko da, hurrengo irizpideekin bat etorriz:

a) Portuan igarobidean edo pasoan dauden itsasontzientzako, baimendutako egonaldiarengatik ordaindu beharreko zenbatekoa.

Egonaldi hori luzatu behar bada, subjektu pasiboak eskabide berria egin eta berriro aurretiaz ordaindu beharko du epe gehigarriari dagokion zenbatekoa.

b) Portuan egoitza duten itsasontzientzako, sei hilabetetik gorako eta urtebetetik beherako aldiei dagokien zenbatekoa.

Subjektu pasiboak ordainketa kreditu-erakunde batean helbideratzen badu, tasaren kuotari ehuneko 10eko hobaria emango zaio, gerogarrenean gauzatuko diren likidazioetan.

Aurreko paragrafoan ezarritakoaren ondoreetarako, hurrengoa ulertuko da:

egoitzako itsasontziak dira portuan sei hilabeteko edo sei hilabetetik gorako egonaldia baimenduta dutenak.

Igarobideko edo pasoko itsasontziak dira egoitzakoak izan ez arren, egonaldia sei hilabetetik beherako aldi mugatu baterako baimenduta dutenak.

Aplikatu beharreko tasaren zenbatekoak ez ditu aintzat hartuko itsasontziaren sarrera, irteera edo absentzia-egunak, itsasontzi horrek atrakatze-postua esleituta duen bitartean.

Dartsenak eta nautika- eta kirol-instalazioak kudeatzeko emakiden edo baimenen titularrek Portu Agintaritzei eman beharko dizkiete eskatzen zaien informazio guztia eta tasa hori likidatzeko beharrezkoak diren datuak.

Tasa galdatu ahal izango da zenbatespen erraztuaren araubidearekin bat etorriz, emakida edo baimena dagoenean, salbu eta emakidadunak edo baimendunak horri esanbidez uko egiten dionean.

Tributu-kuota ezarriko da emakida edo baimen bakoitzari begira, kontuan hartuz azken bi urteetako emakida- edo baimen-trafikoaren estatistika-datuak; aldian-aldian oso-osoko likidazioa egingo da, zenbatetsitako okupazioaren araberako zenbatekoan. Araubide hori onartzen dutenek tributu-kuotaren zenbatekoan ehuneko 20ko hobaria izango dute.

23. artikulua. Bidaiarien tasa.

Tasa horren zerga-egitatea da bidaiariek, eta, hala denean, horiek bidaia-araubidean ontziratzen edo lehorreratzen dituzten ibilgailuek, erabiltzea atrakatze-instalazioak, lehorreko sarbideak, errepideak eta portuko beste instalazio finko batzuk.

Ez dago tasa horren mende makineria edo osagai mekaniko mugigarrien erabilera, ontziratze- eta lehorreratze-eragiketak gauzatzeko; erabilera hori, hala denean, kasuan kasuko tarifaren mende izango da.

Subjektu pasiboak izango dira, zergadun gisa eta modu solidarioan, ontzi-ustiatzailea eta ontziko kapitaina.

Ontzia kontsignatuta badago, zergadunaren ordezko subjektu pasiboa izango da bidaiariek eta bidaia-araubideko ibilgailuek zein ontzitan bidaiatu eta ontzi horretako kontsignatarioa.

Emakida edo baimen bidez batera emandako atrakaleku eta itsas geltokietan, emakidaduna edo baimenduna zergadunen ordezko subjektu pasiboa izango da.

Manu honetan aipatu ordezkoak beharturik egongo dira, tributu-betebeharrak eratorri prestazio material nahiz formalak gauzatzera; hori gorabehera, Portu Agintaritzak lehenengo eta behin emakidadunaren edo baimendunaren kontra joko du.

Ordezkoek euren betebeharrak gauzatzen ez badituzte, batez ere, tasa ordaintzen ez badute, Portu Agintaritzak zergadunei galdatu ahal izango die betebeharrok gauzatzea.

Horrek guztiorrek ez die kalterik egingo ordezkoek dituzten erantzukizunei.

Tasa hori sortuko da bidaiariak, eta, hala denean, ibilgailuak, portuan ontziratu, lehorreratu edo igarotzeko eragiketak hasten direnean.

Tasa hori zenbatzeko osagaiak dira:

a) Bidaiariak:

Bidaia-araubidea, kontuan harturik horrek garraio- edo turismo-izaera duen; nabigazio-mota; ontziratze, lehorreratze edo igarobiderako itsas eragiketa, eta, azken kasu horretan, portuan egondako egunak.

b) Ibilgailuak:

Ibilgailu-mota.

Bidaiari edo ibilgailu bakoitzari, bidaia-araubidean, aplikatu beharreko tasaren kuota hurrengoa izango da:

a) Emakidarik edo baimenik gabeko atrakaleku eta itsas geltokietan:

Kontzeptua

Euro/unitate

Garraio-araubidean, ontziratzen edo lehorreratzen ari den bidaiaria

Itsas bidaia turistikoko bidaiaria, ontziratzen edo lehorreratzen ari dena

Motozikletak eta bi gurpileko ibilgailuak

Turismoko automobilak eta antzeko ibilgailuak

Autokarrak eta garraio kolektiboko ibilgailuak

Itsas bidaia turistikoko bidaiariari dagokionez, hori igarobidean dagoenean, tasaren kuota izango da 2,45 euro, bidaiari bakoitzeko eta portuan egondako egun bakoitzeko edo zatikiko.

Ontziratze- edo lehorreratze-portuan, bidaiariek ordainduko dute, aurreko laukian aipatu kuota, izango dena ontziratze- edo lehorreratze-eragiketari buruzkoa, eta ontziratu ondoko egunei edo lehorreratu aurreko egunei begira, igarobidean dagoen bidaiariaren kuota.

Nabigazioa portuko zerbitzu-guneko uretan edo itsasadarrean bakarrik gauzatzen denean, eta toki-mailako bidaia turistikoko itsasontziei dagokienez, ontziratze eta lehorreratze bakoitzean tasaren kuota izango da:

Kontzeptua

Euro/unitate

Bidaiaria

Motozikleta

Automobila

Kasu horretan, tasa galdatu ahal izango da zenbatespen erraztuaren araubidearekin bat etorriz, salbu eta subjektu pasiboak horri esanbidez uko egiten dionean.

Tributu-kuota ezarriko da kontuan hartuz azken bi urteetako trafikoaren estatistika-datuak; aldian-aldian oso-osoko likidazioa egingo da, zenbatetsitako okupazioaren araberako zenbatekoan.

Araubide hori onartzen dutenek tributu-kuotaren zenbatekoan ehuneko 30eko hobaria izango dute.

b) Emakida edo baimen bidez batera emandako atrakaleku eta itsas geltokietan, tasaren kuota izango da a) idatz-zatian aipatutakoaren ehuneko 50.

Itsas geltokia bakarrik ematen denean emakida edo baimen bidez, tasaren kuota izango da a) idatz-zatian aipatutakoaren ehuneko 75.

Lege honen ondoreetarako, bidaiarien itsas geltokia da bidaiariak nahiz horien bagajea eta bidaia-araubideko ibilgailuak lehorretik ontzietara eta ontzietatik lehorrera igarotzea ahalbidetzeko instalazioa.

24. artikulua. Merkatu-gaien tasa.

Tasa horren zerga-egitatea da, ontziratutako, lehorreratutako, ontzitik aldatutako edo itsasotik lehorrera edo lehorretik itsasora igarotako merkatu-gaiek erabiltzea atrakatze-instalazioak, ontziaren karga eta deskargarako merkataritza-erabilerako guneak, sarbideak eta lehorreko errepideak nahiz trenbideak, eta portuko beste instalazio finko batzuk.

Era berean, zerga-egitatera bildu da portuko zerbitzu-gunera lehorretik sartzen edo bertatik irteten diren merkatu-gaiek halakoak erabiltzea, itsas bidetik igaro gabe, salbu eta merkatu-gai horien destinoa edo jatorria fabrika-, transformazio-, logistika- edo biltegiratze-instalazioak direnean, denak ere portuko zerbitzu-gunean kokatutakoak.

Tasa horren ordainketak eskubidea sortuko du, merkatu-gaiek igarobide-gunea okupatzeko edo merkatu-gaiak bertan egoteko, lau orduan, merkatu-gai horiek mugitzeko tresna itsas garraioaren zati denean, eta ontziratze- edo lehorreratze-egun osoan eta bezperako nahiz biharamuneko egun osoan, osterantzeko kasuetan.

Ez dago tasa horren mende makineria, manipulazio-ekipamendu eta osagai mekaniko mugigarrien erabilera, ontziratze, lehorreratze, igarobide eta ontzitik aldatzeko eragiketak gauzatzeko; erabilera hori, hala denean, kasuan kasuko tarifaren mende izango da.

Tasaren subjektu pasibo dira:

a) Ontziratu, lehorreratu edo ontzitik aldatzen diren merkatu-gaien kasuan, edo itsas igarobideko araubidean dauden merkatu-gaien kasuan, subjektu pasibo zergadunak izango dira, izaera solidarioarekin, ontzi-ustiatzailea, merkatu-gaien jabea eta ontziko kapitaina.

Ontzia eta merkatu-gaiak kontsignatuta daudenean, ordezko subjektu pasibo izango dira ontzi-kontsignatarioa eta merkatu-gaien ordezkari den kontsignatarioa, garraio-kudeatzailea edo logistika-eragilea.

Atrakalekuarekin batera, emakidaren edo baimenaren bidez emandako terminal edo merkatu-gaiak manipulatzeko beste instalazio batzuetan, emakidaduna edo baimenduna izango da ordezko subjektu pasiboa.

b) Lehorreko igarobidea gauzatzen duten merkatu-gaien kasuan edo, itsas biderik igaro gabe, portuko zerbitzu-gunera sartu edo bertatik irteten diren merkatu-gaien kasuan, subjektu pasibo zergaduna izango da merkatu-gaiaren jabea edo, halakorik balego, merkatu-gaien ordezkari den garraio-kudeatzailea edo logistika-eragilea.

Merkatu-gaiaren destinoa emakida edo baimen bidezko instalazio bat denean, ordezko subjektu pasiboa izango da emakidaren edo baimenaren titularra izanik merkatu-gaia bidaltzen edo jasotzen duena.

Manu honetan aipatu ordezkoak beharturik egongo dira, tributu-betebeharrak eratorri prestazio material nahiz formalak gauzatzera; hori gorabehera, Portu Agintaritzak lehenengo eta behin emakidadunaren edo baimendunaren kontra joko du.

Ordezkoek euren betebeharrak gauzatzen ez badituzte, batez ere, tasa ordaintzen ez badute, Portu Agintaritzak zergadunei galdatu ahal izango die betebeharrok gauzatzea.

Horrek guztiorrek ez die kalterik egingo ordezkoek dituzten erantzukizunei.

Tasa hori sortuko da merkatu-gaiak portuko zerbitzu-gunetik igarotzen hasten direnean.

Tasa hori zenbatzeko osagaiak dira:

garraio-osagaia, eragiketa-mota, merkatu-gaien pisua, mota eta aurkezpen-itxura edo, batera garraiatutako merkatu-gaien kasuan, karga-unitatea.

Igarobide-gunea okupatzen denean, 1. paragrafoan aipatu denboratik gora, erabileraren intentsitatea eta egonaldia.

Tasaren kuota hurrengoa da:

I. Emakidarik edo baimenik gabeko terminaletan edo merkatu-gaiak manipulatzeko beste instalazio batzuetan:

A) Merkatu-gaiei eta horien garraio-osagaiei dagokienez, gauzatutako eragiketa-motaren arabera:

a) Ontziratzen edo lehorreratzen direnean, hurrengo araubideetakoren batekin bat datorren kuota aplikatuko zaie:

a.1) Merkatu-gaien multzoen araberako araubidea:

tasaren kuota izango da, hala denean, hurrengo kontzeptuek eratortzen dituzten zenbatekoen batura:

1. Merkatu-gaiei aplikatuko zaizkie hurrengo laukiko zenbatekoetatik dagokiena, merkatu-gai horien multzoaren arabera, lege honen I. eranskinean ezarritakoarekin bat etorriz:

Merkatu-gai multzoa

Euro/tona

Lehenengoa

Bigarrena

Hirugarrena

Laugarrena

Bosgarrena

2. Garraiatu bitartean merkatu-gaiak jasotzeko erabiltzen diren enbase, enbalaje, edukiontzi, zisterna edo bestelako ontzi nahiz tresna batzuei, halakoak izan daitezkeela galdutzat edo galkortzat jotakoak ala ez, bai eta lehorreko garraio-osagai diren kamioi, atoi eta erdi-atoiei ere, halakoak ontziratu edo lehorreratzen direnean, merkatu-gairik gabe edo merkatu-gaiekin, hurrengo zenbatekoa aplikatuko zaie:

Garraio-osagaiaren mota

Euro /unitate

Edukiontzia   20' (hala denean, garraio-plataforma barne dela), 6 metrora arteko kutxa edo 6 metrora arteko plataforma duen kamioia

Edukiontzia   20' (hala denean, garraio-plataforma barne dela), 12 metrora arteko kutxa edo 12 metrora arteko plataforma duen erdi-atoia, kamioia edo ibilgailu artikulatua

Trakzio-buruak

Atoidun kamioia (errepide-trena)

Aurreko laukian aipatu gabeko beste osagai batzuei aplikatuko zaie 1,53 euroko zenbatekoa tona bakoitzeko.

Garraio-osagai hutsak merkatu-gai izaera duenean, aplikatuko da kasuan kasuko multzoko zenbatekoa, araubide erraztua ez dela aplikatuko.

a.2) Zenbatespen erraztuaren araubidea:

honako garraio-osagai hauetan garraiatutako merkatu-gaiei dagokienez, tributu-kuota izango da karga-unitate (ku) bakoitzari hurrengo zenbatekoak aplikatzearen emaitza:

Karga-unitatearen mota

Edukiontzia   20' (hala denean, garraio-plataforma barne dela), 6 metrora arteko kutxa duen kamioia

Edukiontzia   20' (hala denean, garraio-plataforma barne dela), 12 metrora arteko kutxa duen erdi-atoia eta kamioia edo ibilgailu artikulatua

Atoidun kamioia (errepide-trena)

Hutsik doazen garraio-osagaiei a.1) idatz-zatian jasotako kuota aplikatuko zaie.

Araubide hori aplikatuko zaio, subjektu pasiboak hala eskatuta, horrek ontzi berean duen unitate-karga osoari.

b) Itsasoan igarobidean daudenean, betiere, merkatu-gaiak eta horien garraio-osagaiak araubide horretara bildu badira, tasaren kuota kalkulatuko da a) idatz-zatian ezarritakoaren arabera.

Tasa hori, B) letran aipatutako igarobide-gunearen okupazioa barne hartuta, halakorik balego, deskargan merkatu-gaia aitortu duen subjektu pasiboari likidatuko zaio.

Merkatu-gaiak eta horien garraio-osagaiak, itsasoan igarobidean daudenean, abiapuntua nahiz jomuga izanik uhartedi bereko interes orokorreko beste portu bat, tasa horretatik salbuetsita izango dira, salbu eta igarobide-guneko okupazioa baimentzen denean, artikulu honetako 1. paragrafoak aipatu alditik gora; azken kasu horretan, merkatu-gai eta garraio-osagai horiek B) letrako kuota ordaindu beharko dute.

c) Ontzitik aldatzen direnean, hurrengo kuota aplikatuko da:

c.1) Atrakatuta dauden ontzien artean:

a) Idatz-zatian jasotako kuotaren ehuneko 50.

c.2) Saiheska arrimatutako ontziaren eta atrakatutako edo saiheska arrimatutako beste ontzi baten artean:

a) Idatz-zatian jasotako kuotaren ehuneko 30.

d) Portu bateko zerbitzu-gunean edo itsasadarrean itsasoko barne trafikoa gauzatzen dutenean, bai eta zuzkidurarako diren merkatu-gaien kasuan ere, tribu-kuota izango da a) idatz-zatian jasotakoa. Kasu horretan, gauzatutako eragiketetako bat bakarrik likidatuko da.

e) Lehorreko igarobidea gauzatzean, zama hausten bada, a) idatz-zatian jasotako kuotaren ehuneko 75 aplikatuko da.

B) Igarobide-gunea okupatzea.

Igarobide-gunea okupatzea baimentzen denean, dela lau ordutik gorako aldirako, baimen horrek bere baitan hartzen dituen merkatu-gaien artean mugitzeko tresna bat itsas garraioaren zati denean, dela ontziratze- edo lehorreratze-eguna eta bezperako nahiz biharamuneko eguna baino gehiagorako, osterantzeko kasuetan, tasaren kuota izango da A) letrako zenbatekoari 0,08 euro, metro koadroko eta egonaldi-eguneko edo zatikiko, gehitzearen emaitza.

Azken zenbateko horri hurrengo progresibitate-koefizienteak aplikatuko zaizkio, okupazioaren iraupenaren arabera:

7. egunera arte: 1

8. egunetik 30.era arte: 5

31. egunetik 60.era arte: 10

Salbuespenez, igarobide-gunearen okupazioa, 60 egunetik gorako aldirako baimentzen bada, progresibitate-koefizientea 20koa izango da, 61. egunetik aurrera.

Okupatutako azalera bezala zenbatuko da gordailututako merkatu-gaiaren azalera laukizuzen inguratzailea.

Salbuespenez, maniobratze-gunea merkatu-gaiekin okupatzea baimentzen bada, idatz-zati honetan jasotako zenbatekoak aplikatuko dira.

Merkataritza-erabileretako gunearen banaketa eragingo duen igarobide- eta maniobratze-guneen zehaztapena, Ustiatze eta Polizia Erregelamenduan eta portu-ordenantzetan ezarritakoarekin bat etorriz gauzatuko dena, kasuan kasuko Portu Agintaritzaren Administrazio Kontseiluak onetsiko du.

II.

Emakida edo baimen bidezko terminaletan edo merkatu-gaiak manipulatzeko beste instalazio batzuetan:

a) Atrakalekua emakida edo baimen bidez eman denean, merkatu-gaiei eta horien garraio-osagaiei hurrengo kuota aplikatuko zaie, gauzatutako eragiketaren arabera:

1. Ontziratzen edo lehorreratzen direnean:

I.A) paragrafoko a) idatz-zatian ezarritakoaren ehuneko 50.

2. Itsas igarobidea gauzatzen dutenean:

I.A) paragrafoko b) idatz-zatian ezarritakoaren ehuneko 25.

3. Ontzitik aldatzen direnean:

I.A) paragrafoko c.1) idatz-zatian ezarritakoaren ehuneko 20.

4. Itsasoko barne trafikoa egiten dutenean eta eragiketak emakidaren edo baimenaren bidez emandako instalazioetan gauzatzen direnean, bai eta zuzkidura-eragiketak gauzatzen direnean ere:

I.A) paragrafoko d) idatz-zatian ezarritakoaren ehuneko 50.

Euretariko bat bakarrik eman bada emakida edo baimen bidez, d) idatz-zatiko kuota aplikatuko da.

5. Lehorreko igarobidea gauzatzen dutenean:

I.A) paragrafoko e) idatz-zatian ezarritakoaren ehuneko 65.

b) Atrakalekua emakidarik edo baimenik gabe eman denean, merkatu-gaiei eta horien garraio-osagaiei hurrengo kuota aplikatuko zaie, garatutako eragiketaren arabera:

1. Ontziratzen edo lehorreratzen direnean, eta itsas igarobidea edo itsasoko barne trafikoa gauzatzen dutenean:

I.A) paragrafoko a), b) eta d) idatz-zatietan ezarritakoaren ehuneko 90.

Hala ere, itsasoko barne trafikoa gauzatzen dutenean eta merkatu-gaiak manipulatzeko instalazio bakarra denean emakida edo baimen bidezkoa, I.A) paragrafoko d) idatz-zatian ezarritako kuota aplikatuko da.

2. Ontzitik aldatzen direnean:

I.A) paragrafoko c) idatz-zatian ezarritakoa.

3. Lehorreko igarobidea gauzatzen dutenean:

I.A) paragrafoko e) idatz-zatian ezarritako kuotaren ehuneko 65.

Itsasoko igarobidean daudenean eta ontzitik aldatzen direnean, deskargan merkatu-gaia aitortu duen subjektu pasiboari likidatuko zaio.

Lege honen ondoreetarako, merkatu-gaiak manipulatzeko terminala da itsasoko eta lehorreko garraio-moten artean, edo itsasoko garraioen artean, merkatu-gaiak transferitzeko erabiltzen den instalazioa, bere baitan azalera erantsiak har ditzakeena, merkatu-gaiak eta garraio-osagaiak uzteko; instalazio horretan beharrezko eragiketak gauzatzen dira, garraio-mota desberdinen arteko transferentziarako edo itsas igarobiderako.

Portu Agintaritzak hurrengo isun hertsagarriak ezarri ahal izango ditu, halakoek tributu-izaerarik izan gabe:

a) Zama-aitorpena edo -adierazpena epean aurkezteko betebeharra ez gauzatzeagatik, isuna izango da tasa-kuotaren ehuneko 5, 10, 15 edo 25ekoa, aintzat hartuz borondatez aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik igarotako egunak 3, 6, 12 edo gehiago diren.

b) Zama mugitzeko betebeharra ez gauzatzeagatik, igarobide-gunea okupatzearen ondoriozko tasa-kuotaren ehuneko 20, hori egitea atzeratzen den 24 ordu bakoitzeko edo zatikiko.

25. artikulua. Arrantza freskoaren tasa.

Tasa horren zerga-egitatea da jardunean dauden arrantza-ontziek edo -itsasontziek erabiltzea portuko zerbitzu-guneko urak eta portuko obra nahiz instalazio finkoak, halakoek ahalbidetzen dutenean itsasotik sartzea, esleitutako atrakatze- edo ainguratze-postura, bai eta horietan egotea ere.

Era berean, zerga-egitatea da portu-esparrura itsasotik, arrantza-ontzian nahiz merkataritzako ontzian, edo lehorretik sartutako arrantza freskoak edo horren produktuek erabiltzea atrakatze-instalazioak, manipulatze- eta salmenta-guneak, sarbideak, errepideak, aparkatzeko guneak eta portuko beste instalazio finko batzuk.

Tasa horren ordainketak eskubidea sortzen du, arrantza-ontzi edo -itsasontzia portuan egon dadin, hilabeteko epean, portuan sartu zenetik.

Behin epe hori igarota, ontziaren tasa sortuko da, lege honen 21. artikuluko 5.III paragrafoan jaso dena.

Ekaitzen, kostera-debekuen edo lizentziarik ezaren ondorioz, jarduerarik eza derrigorrekoa denean, Portu Agintaritzak aurreko lerrokadan ezarritako epea gehienez ere sei hilabete arte luzatuko du; inguruabar horiek esanbidez eta banaka egiaztatu beharko dira, kasuan kasuko agintaritzaren ziurtagirien bidez.

Halako egiaztatzerik ez badago, aipatu ontziaren tasa sortuko da.

Tasa hori ez zaie aplikatuko arrantza-ontzi edo -itsasontziei, eurek harrapatutako arrainak ez dituztenean portuan deskargatzen; kasu horretan, ontziaren tasa aplikatuko zaie.

Tasa horren subjektu pasibo dira:

a) Arrantza freskoa portura itsasotik sartzen bada:

Tasa horren subjektu pasibo zergaduna izango da arrantza-ontziaren armadorea.

Ontzia merkataritzakoa denean, subjektu pasibo zergadunak izango dira ontzi-ustiatzailea eta arrantzaren jabea, izaera solidarioarekin.

Merkataritzako ontzia kontsignatuta badago, ordezko subjektu pasiboa izango da ontzi horren kontsignatarioa.

Arrantza portuan saltzen denean, ordezko subjektu pasiboa izango da, halaber, lehen salmenta egiten duena, arrantza-jabearen ordezkari gisa.

Emakidaren bidez emandako lonjetan, zergadunaren ordezko subjektu pasiboa emakidaduna izango da.

b) Arrantza freskoa portura lehorretik sartzen bada:

subjektu pasibo zergaduna arrantzaren jabea izango da.

Ordezko subjektu pasiboa izango da salmenta egiten duena, arrantzaren ordezkari gisa.

Emakidaren bidez emandako lonjetan, zergadunaren ordezko subjektu pasiboa emakidaduna izango da.

Manu honetan aipatu ordezkoak beharturik egongo dira, modu solidarioan tributu-betebeharrak eratorri prestazio material nahiz formalak gauzatzera; hori gorabehera, Portu Agintaritzak lehenengo eta behin emakidadunaren kontra joko du.

Ordezkoek euren betebeharrak gauzatzen ez badituzte, batez ere, tasa ordaintzen ez badute, Portu Agintaritzak zergadunei galdatu ahal izango die betebeharrok gauzatzea.

Horrek guztiorrek ez die kalterik egingo ordezkoek dituzten erantzukizunei.

Tasa horren subjektu pasiboak tasa jasanaraziko dio arrantza-erosleari.

Jasanarazpena gauzatu beharko da faktura edo antzeko agiriaren bidez; bertan, subjektu pasiboek jasoko dute «Arrantza freskoaren tasa, horren karga-tasa dela…» adierazmoldea.

Kasuan kasuko kuoten jasanarazpena ez da bidezkoa izango, likidazioak ikuskapen-akten ondorio direnean.

Tasa sortuko da arrantza-ontzia edo –itsasontzia, arrantza freskoa edo horren produktuak portuko zerbitzu-gunetik igarotzen hasten direnean.

Tasa hori zenbatzeko osagaiak izango dira:

Arrantzak edo horren produktuek merkatuan duten balioa, eragiketa-mota eta portu-instalazioak erabiltzeko intentsitatea.

Tasa horren zerga-oinarri izango da arrantzak edo horren produktuek merkatuan duten balioa; hori zehaztuko da hurrengo irizpideekin bat etorriz:

a) Portuko lonjan, enkantearen bidez egindako salmentan lortutako balioa.

b) Ez denean portuko lonjako enkantera eraman edo bertan saldu, balioa zehaztuko da aintzat hartuta egun berean espezie bereko arrainen gainean egiten den enkanteko batez besteko balioa edo, egun berean enkanterik izan ezean, espezie eta ezaugarri bereko arrainen gaineko azken enkantea zein egunetan egin eta egun horretako balioa.

Modu subsidiarioan, aurreko asteko merkatuko batez besteko prezioa erabiliko da, gaian eskuduna den organoak egiaztatu beharko duela hori.

c) Prezio hori aurreko idatz-zatietan ezarritakoaren arabera ezin bada zehaztu, Portu Agintaritzak ezarriko du, merkatuko ohiko baldintzak kontuan hartuz.

Karga-tasa hurrengoa izango da, eragiketa-motaren eta portu-instalazioak erabiltzeko intentsitatearen arabera:

a) Emakidarik gabeko lonja erabilita:

1. Itsasotik deskargatutako arrantzari:

Oinarriak duen balioaren ehuneko 2,5.

Portu-esparrura lehorretik sartzen den arrantzari:

oinarriak duen balioaren ehuneko 2.

b) Lonja erabili gabe:

1. Itsasotik deskargatutako arrantzari:

Oinarriak duen balioaren ehuneko 1,5.

Portu-esparrura lehorretik sartzen den arrantzari:

oinarriak duen balioaren ehuneko 1,25.

a) Emakida bidezko lonja erabilita:

1. Itsasotik deskargatutako arrantzari:

oinarriak duen balioaren ehuneko 1.

Portu-esparrura lehorretik sartzen den arrantzari:

oinarriak duen balioaren ehuneko 0,8.

26. artikulua. Koefiziente zuzentzaileak.

Portuen lehiakortasuna indartzeko, Portu Agintaritza bakoitzaren autofinantzaketa-maila bermatzeko eta horien sarrerak bat etortzeko portu-azpiegiturekin zerikusia duten egitura-kostuen desbideratzeekin, portu-sistemaren batez bestekoari dagokionez, Portu Agintaritza bakoitzak, ustiatze-errentagarritasunaren arabera, urtero, ontziaren, bidaiarien eta merkatu-gaien tasen inguruko kuotei aplikatuko die koefiziente zuzentzaile berbera, 0,85 eta 1,15 bitartekoa, hurrengo irizpideekin bat etorriz:

a) 1 eta 0,85 bitartean, Portu Agintaritzaren urteko errentagarritasunaren batez bestekoak, azken bi ekitaldietan, ehuneko 7 gainditzen duenean.

b) 1 eta 0,90 bitartean, batez besteko horrek ehuneko 6 gainditzen duenean, ehuneko 7 gainditu gabe.

c) 1 eta 0,95 bitartean, batez besteko horrek ehuneko 5 gainditzen duenean, ehuneko 6 gainditu gabe.

d) 0,95 eta 1,05 bitartean, batez besteko hori ehuneko 2 eta ehuneko 5 artean dagoenean.

e) 1 eta 1,05 bitartean, batez besteko hori ehuneko 2aren azpitik dagoenean, ehuneko 1aren azpitik izan gabe.

f) 1 eta 1,10 bitartean, batez besteko hori ehuneko 1aren azpitik dagoenean, ehuneko 0aren azpitik izan gabe.

g) 1 eta 1,15 bitartean, batez besteko hori negatiboa denean.

Ondore horietarako, urteko ustiatze-errentagarritasuna izango da, ustiatze-emaitzak, horiei gehituta beste ekitaldi batzuetako galera-irabazien kontuen zenbatekoak, zatituta ekitaldiko ibilgetu garbiaren batez bestekoarekin, aribideko ibilgetua bazter utzita, lortutako emaitza.

Aktibo berri bat gehitzen bada, 5 urtez lainduko da, eskuratu zen datatik hasita, aktibo hori lurrak badira, eta 10 urtez, behin-behineko onarpen-akta sinatzen denetik, aktibo hori oinarrizko portu-azpiegitura bada:

babes-dikea eta itsas irteera.

Ekitaldiko batez besteko ibilgetu garbiaren zenbatespen gisa kontuan hartu beharko da urtarrilaren 1eko eta abenduaren 31ko balio garbien batez besteko aritmetikoa.

Koefiziente horiek onetsiko dituzte Portu Agintaritzetako Administrazio Kontseiluek, kasuan kasuko enpresa-planean erabakitakoaren arabera, kontuan hartuz, beste irizpide batzuen artean, inbertsio-beharrizanak, zorpetze-maila, efizientziaren hobekuntza, eskariari buruz aurreikus daitekeen bilakaera eta Portu Agintaritza bakoitzak urtero zehaztutako errentagarritasun-helburua.

27. artikulua. Hobariak.

Espainia nazioarteko itsas bidaietarako plataforma eta plataforma logistika gisa indartu eta sendotzeko.

Espainiako portuak edozein unetan itsas trafikoen nazioarteko lehiaren baldintzei egokitzeko xedearekin, hurrengo hobariak aplikatuko dira:

a) Ontziaren tasaren inguruko kuotari:

a.1) Itsas bidaia turistikorako ontziei, horien eskala-portuaren aurreko edo ondorengo portua Europar Batasunekoa denean:

ehuneko 20.

a.2) Itsas bidaia turistikorako ontziei, horien eskala-portuaren aurreko eta ondorengo portua Europar Batasunekoak direnean:

ehuneko 30.

a.3) Itsas bidaia turistikorako ontziei, eskala egiten dutenean egoitza-portutzat hartutako portu batean:

ehuneko 20.

a.4) Itsas bidaietarako konpainia bereko ontziei, denen artean, gutxienez, 12 eskala egiten dituztenean, egoitza-portutzat hartzen den portu batean:

ehuneko 30.

a.1) eta a.2) idatz-zatiek aipatu hobariak bateraezinak dira euren artean.

Era berean, a.3) eta a.4) idatz-zatietan jasotako hobariak bateraezinak izango dira euren artean.

b) Merkatu-gaien tasaren inguruko kuotari:

b.1) Nazioarteko itsas igarobidean dauden merkatu-gaiei:

ehuneko 70 arte.

b.2) Europar Batasuneko beste herrialde bat jomuga izanik ontziratzen diren merkatu-gaiei, bai eta Europar Batasuneko beste herrialde baterako destinoarekin lehorreratzen diren merkatu-gaiei ere, halakoak ontzian garraiatzen direnean mugikorrak ez diren osagaietan:

ehuneko 40 arte.

Subjektu pasiboari dagokionez, hobari horren zenbatespen-parametro edo -osagaiak hurrengoak dira:

1. Jarritako trafiko-mota.

2. Jarritako trafiko-kopurua, urtero ebaluatuko dela hori, zama-unitateak, ibilgailu-kopurua edo merkatu-gaien tonak kontuan hartuta.

Ministerio-aginduz eta «Estatuko Portuak» erakundearen Kontseilu Artezkariak hala proposatuta, Portu Agintaritzak entzun ondoren, hobari horiek aplikatzeko beharrezko baldintzak, mailaketak eta irizpideak zehaztuko dira, aipatu oinarrizko osagaiak abiapuntu.

Era berean, itsas bidaien egoitza-portutzat eta itsas bidaietarako konpainiatzat hartzeko baldintzak zehaztuko dira.

Intermodalitatea indartzeko.

Portuen arteko integrazioa suspertzeko, kate logistiko nazional nahiz nazioartekoetan, eta Europako Erkidegoko kabotajea indartzeko, hurrengo hobariak aplikatuko dira:

a) Ontziaren tasaren inguruko kuotari:

a.1) Europar Batasuneko portuen artean zerbitzu erregularra ematen duten ontziei:

ehuneko 20.

a.2) Europar Batasuneko portuen artean zerbitzu erregularra ematen duten ro-ro ontziei:

ehuneko 50.

Hobari hori bateraezina da aurreko idatz-zatian aipatutakoarekin.

b) Bidaiarien tasaren inguruko kuotari:

garraio-araubideko bidaiariei eta bidaia-araubideko ibilgailuei, halakoak garraiatzen direnean zerbitzu erregularra Europar Batasuneko portuen artean ematen duten ontzietan:

ehuneko 20.

c) Merkatu-gaien tasaren inguruko kuotari:

c.1.) Europar Batasunean abiapuntua izanda ontziratzen edo lehorreratzen diren merkatu-gaiei:

ehuneko 10.

c.2) Abiapuntua eta jomuga Europar Batasuna izanda, ontziratzen edo lehorreratzen diren merkatu-gaiei, betiere, halakoak garraiatzen direnean zerbitzu erregularra Europar Batasuneko portuen artean ematen duten ontzietan:

ehuneko 20.

c.3) Abiapuntua eta jomuga Europar Batasuna izanda, ontziratzen edo lehorreratzen diren merkatu-gaiei, betiere, halakoak garraiatzen direnean garraio-osagai mugikorretan, zerbitzu erregularra Europar Batasuneko portuen artean ematen duten ro-ro ontzietan:

ehuneko 40.

c.4) Ontziratutako edo lehorreratutako merkatu-gaiei, halakoek trenbidea erabiltzen dutenean, portuko zerbitzu-gunera sartzeko edo bertatik irteteko:

ehuneko 20.

c.1), c.2) eta c.3) hobariak bateraezinak dira euren artean.

Ondore horietarako, Europar Batasuneko portuen arteko zerbitzu erregularra da, enpresa ontzi-ustiatzaile batek edo enpresa ontzi-ustiatzaileen elkartze batek emandakoa, ustiapena elkarren artean banatzeko akordioekin, trafiko-mota jakin bati begira, horren ibilbidea Europar Batasuneko herrialdeetako portuen artean bakarrik egiten dela, eta urtean, gutxienez, 24 eskala eginez portu berean.

Portu bakoitzean trafikoak jasotzea eta sendotzea indartzeko.

Portu Agintaritza bakoitzak hobari bereziak aplikatuko ditu, ontziaren, bidaiarien eta merkatu-gaien tasei dagokien kuota-likidoaren gainean.

Kuota likidoa da kuota osoari lege honetako gainerako hobariak aplikatu ondoren geratzen dena.

Hobari horiek praktikan jartzeko betekizunak hurrengoak dira:

a) Hobari horiek baliatu ahal izango dituzte soil-soilik trafiko garrantzitsuen gaineko konpromisoa hartu duten subjektu pasiboek, halako trafikoak onetsi direnean Portu Agintaritzarekin egindako kasuan kasuko hitzarmenean, eta Portu Agintaritza bakoitzarentzako zein enpresa-plan onetsi eta plan horien arabera nazioko nahiz erregioko ekonomian eragina duten trafikoek, edo lehentasunekotzat edo estrategikotzat hartutako trafikoek, ahalbidetzeagatik trafiko-mota jakin batzuei egokitutako merkataritza-ekintza egokiak eta sektore pribatuarekin elkarlanean aritzearen ondoriozko eragiketak gauzatzea, eta merkatuko baldintzei egokitzea.

b) Subjektu pasiboari dagokionez, hobari horren zenbatespen-parametro edo -osagaiak hurrengoak dira:

1. Jarritako trafiko-mota.

2. Ekarritako trafiko-kopurua eta horrek urtero duen bilakaera, GT unitateen, eskala-kopuruaren, bidaiari-kopuruaren, merkatu-gaien tonen, edukiontzien eta ibilgailuen arabera neurtuta.

c) Hobariaren zenbatekoak ezin izango du gainditu kasuan kasuko tasaren kuota likidoaren ehuneko 40.

d) Portu Agintaritza bakoitzaren enpresa-planak baterako muga ezarriko dio paragrafo honetan araututako hobarien zenbateko osoari, kontuan hartuz eskariaren bilakaera, ezaugarriak eta baldintzak, nazioarte-mailako merkatuaren ezaugarriak eta Portu Agintaritzaren errentagarritasun-maila, baliabideak sortzeko beharrizanen arabera.

Muga hori izango da ontziaren, bidaiarien eta merkatu-gaien tasengatik azken bi ekitaldietan bildutako guztiaren batez bestekoari ezarriko zaion ehunekoa.

Ehuneko hori ezin da izan ehuneko 10 baino handiagoa.

Ministerio-aginduz eta «Estatuko Portuak» erakundearen Kontseilu Artezkariak hala proposatuta, Portu Agintaritzak entzun ondoren, hobari horiek aplikatzeko beharrezko baldintzak eta mailaketak zehaztuko dira, aipatu oinarrizko osagaiak abiapuntu.

Urruntasunaren eta uharte-izaeraren ondorioz, hurrengo hobariak aplikatuko dira:

a) Ontziaren tasaren inguruko kuotari:

a.1) Garraio-araubideko bidaiari-ontziei eta merkatu-gaien ontziei, halakoek zerbitzua ematen dutenean Balear Uharteetako, Kanariar Uharteetako, Ceutako eta Melillako portuen eta Europar Batasuneko portuen artean:

ehuneko 50.

Penintsulako portuetan hobari hori aplikatuko da soil-soilik kargatutako eta deskargatutako merkatu-gaien tonen erdia baino gehiago penintsulako portuetan, Ceutako portuan edo Melillako portuan ontziratu edo lehorreratutako merkatu-gaiek osatzen dutenean.

Hobari hori uharteetako, Ceutako eta Melillako portuetan ez zaie aplikatuko kargatutako eta deskargatutako merkatu-gai guztietarik erdia baino gehiago itsas igarobideko araubidean edo ontzitik aldatzeko araubidean daramatzaten ontziei.

a.2) Garraio-araubideko bidaiari-ontziei eta merkatu-gaien ontziei, halakoek zerbitzua ematen dutenean uhartedi bereko portuen artean:

ehuneko 80.

b) Bidaiarien tasaren inguruko kuotari:

b.1) Balear Uharteetako, Kanariar Uharteetako, Ceutako edo Melillako portuen eta Europar Batasuneko portu baten artean garraio-araubidean dauden bidaiariei eta bidaia-araubidean dauden ibilgailuei:

ehuneko 60.

b.2) Uhartedi bereko portuen artean garraio-araubidean dauden bidaiariei eta bidaia-araubidean dauden ibilgailuei:

ehuneko 80.

c) Merkatu-gaiaren tasaren kuotari hurrengo hobarietako bat aplikatuko zaio, uharteen arteko itsas igarobiderako ezarri den salbuespenari kalterik egin gabe:

c.1) Balear Uharteetako, Kanariar Uharteetako, Ceutako edo Melillako portuen eta Europar Batasuneko portuen artean zerbitzuak zein ontzik eman eta ontzi horiek garraiatzen dituzten merkatu-gaiei:

ehuneko 40.

Penintsulako portuetan hobari hori aplikatuko zaio abiapuntua edo jomuga uharteetako, Ceutako edo Melillako portuetan duen merkatu-gaiari bakarrik.

Hobari hori uharteetako, Ceutako eta Melillako portuetan ez zaio aplikatuko itsas igarobideko araubidean edo ontzitik aldatzeko araubidean dagoen merkatu-gaiari.

c.2) Uhartedi bereko portuen artean zein ontzik eman zerbitzua eta ontzi horiek garraiatzen dituzten merkatu-gaiei:

ehuneko 80.

c.3) Garraiatu bitartean merkatu-gaiak jasotzeko erabiltzen diren enbase, enbalaje, edukiontzi, zisterna edo bestelako ontzi nahiz tresna batzuei, halakoak izan daitezkeela galdutzat edo galkortzat jotakoak ala ez, bai eta garraio-osagai diren kamioi, atoi eta erdi-atoiei ere, halakoak merkatu-gairik gabe ontziratzen direnean Balear Uharteetako, Kanariar Uharteetako, Ceutako edo Melillako portuetan, Europar Batasuneko portuetan izanik jomuga:

ehuneko 70.

Penintsulako portuetan hobari hori aipatu garraio-osagaiei aplikatuko zaie, halakoak uharteetako, Ceutako edo Melillako portuetan ontziratzen direnean:

Urruntasunaren eta uharte-izaeraren ondoriozko hobariak bateraezinak dira artikulu honetako 2. paragrafoan jaso hobariekin.

Ingurumen-eginera hobeak sustatzeko, hurrengo hobariak aplikatuko zaizkio ontziaren tasaren kuotari:

1. Ingurumena errespetatzeko zenbait baldintza betetzen dituztela egiaztatzen duten ontziei, betiere, ontzi horiek nazioarteko arau eta hitzarmenek ezarri baldintzak hobetzen badituzte:

ehuneko 3.

Egiaztapen hori gauzatu ahal izango da ontzi bat atxikitzeagatik ingurumen-eginerak hobetzeko hitzarmen berezi bati, baldin eta hitzarmen hori izenpetu badute «Estatuko Portuak» erakundeak eta nortasun juridiko propioa duten erakundeek, halakoek, lurralde nazional osoko ontzi-ustiatzaileen ordezkari izanik, behar adinako informazioa eta gaitasuna badute, hitzarmen horrek ezarri prozeduraren bidez, euren kabuz, aldian-aldian eta interes orokorreko portu guztietan, aipatu baldintzak betetzen dituzten ontziak koordinatu, kontrolatu eta egiaztatzeko.

2. Lege honen 87. artikuluan jasotakoarekin bat etorriz, MARPOL 73/78ko I. eranskineko zabor likidoak utzi izana egiaztatzen duten ontziei:

20 euro utzitako tona bakoitzeko, gehieneko moduan ezartzen dela gainerako hobari guztiak aplikatu ondoren geratzen den zenbatekoaren ehuneko 10.

Ministerio-aginduz eta «Estatuko Portuak» erakundearen Kontseilu Artezkariak hala proposatuta, Portu Agintaritzak entzun ondoren, erabakiko da betetzen diren baldintza horiek, bai eta hobari horiek aplikatzeko beharrezko irizpideak ere.

Zerbitzuak emateko orduan kalitatea gehitzeko:

Portu Agintaritza bakoitzak ehuneko 3ko hobariak ezarriko dizkio ontziaren tasari, ontzi horren konpainia ustiatzaileak indarrean duenean zerbitzu-ziurtagiria, UNE-EN 45011 Arauaren arabera, edo horren ordezko arauaren arabera, egiaztatutako erakunde batek emandakoa, edo beste erakunde batek emandakoa, baldin eta horrek ziurtagiriak emateko duen sistemak gauzatzen baditu arau horien betekizunak.

Sustapen Ministroak, «Estatuko Portuak» erakundearen Kontseilu Artezkariak hala proposatuta, Portu Agintaritzak eta nazio-mailako kasuan kasuko zerbitzu-emaileak eta -erabiltzaileak ordezkatzen dituzten erakundeak entzun ondoren, onetsiko ditu zerbitzuaren gidaliburuak, zehaztuko dituztenak zerbitzuen kalitate-konpromisoak, halakoak oinarri hartuko direla zerbitzu horien homologazio-ziurtagirien ondoreetarako eta zerbitzuok etengabe hobetzeko, bai eta kalitate-konpromiso hori betetzen dela kontrolatu eta egiaztatzeko sistemak ere.

Zerbitzuaren gidaliburu horiek portu bakoitzean gidaliburu zehatzek garatu ahal izango dituzte; gidaliburu zehatz horiek Portu Agintaritzak onetsi eta «Estatuko Portuak» erakundeak balioztatuko ditu, kalitateari eta kontrol-sistemei dagokienez, portu-sistema osoarentzako hartutako gutxieneko konpromisoekin bat datozela egiaztatu ondoren.

Tasa bati hobari bat baino gehiago aplikatu behar bazaio, hori ondoz ondo eta multiplikazioz gauzatuko da.

4. ATALA. MERKATARITZA-, INDUSTRIA- NAHIZ ZERBITZU-JARDUERAK GAUZATZEAN JABARI PUBLIKOA MODU BEREZIAN APROBETXATZEAREN ONDORIOZKO TASA

28. artikulua. Merkataritza-, industria- nahiz zerbitzu-jarduerak gauzatzean jabari publikoa modu berezian aprobetxatzearen ondoriozko tasa.

Portu-esparruan, hirugarrenek zerbitzuak emateko eta merkataritza, industria nahiz beste izaera bateko jarduerak gauzatzeko beharrezkoa izango da baimena edo lizentzia, kasuan kasuko tasa sortuko duena Portu Agintaritzaren mesedetan.

Aipatu jarduerek badakarte portuko jabari publikoa okupatzea, ulertuko da jardueraren baimena biltzen dela jabari publikoa okupatzeko kasuan kasuko emakida edo baimenera, kalterik egin gabe bi kontzeptu horiengatik bidezkoak diren tasak galdatzeari.

Oinarrizko zerbitzuak emateko lizentzia lege honen 67. artikuluak ezarri prozeduraren mende izango da.

Tasaren subjektu pasiboa izango da, jardueraren baimenaren titularra, lizentziaren titularra edo, hala denean, jabari publikoa okupatzeko emakidaren edo baimenaren titularra, bidezkoa dena kontuan hartuta.

Tasaren sortzapena gauzatuko da jardueraren baimena, oinarrizko portu-zerbitzua emateko lizentzia edo portuko jabari publikoa okupatzeko emakida edo baimena emateari buruzko ebazpena jakinarazten den datatik aurrera

Hala ere, obrak betearazteagatik edo justifikatutako beste arrazoi batzuengatik jardueraren hasiera atzeratzen bada, tasaren sortzapena ez da gauzatuko jarduera hori hasi arte.

Tasa hori zenbatzeko osagaiak izango dira tasa, jarduera-kopurua eta lortutako onura.

Tasaren kuotak portuko jabari publikoa modu egokian ustiatzea bermatu beharko du, eta Portu Agintaritzak kalkulatuko du hori, hurrengo irizpide eta mugekin bat etorriz:

A) Irizpideak:

a) Zamak manipulatzeko zerbitzu eta jardueretan ezarriko da manipulatutako zama-unitate bakoitzeko, hori neurtuko dela tonen, edukiontzien edo merkatu-gaia agertzeko beste edozein formaren arabera.

b) Bidaiarien zerbitzuan ezarriko da bidaia-araubidean dagoen bidaiari eta ibilgailu bakoitzeko.

c) Zerbitzu tekniko-nautikoetan ezarriko da tonaje gordineko (GTko) unitate bakoitzeko edo emandako zerbitzu bakoitzeko.

d) Ontziek jaurtitako zaborrak biltzeko zerbitzuan ezarriko da bildutako kopuruaren edo emandako zerbitzuaren arabera.

e) Portuko merkataritza eta industriako gainerako zerbitzu eta jardueretan ezarriko da kasuan kasuko unitatearen arabera edo emandako zerbitzuaren arabera.

Ezin direnean halakoak neurtu, ezarriko da portuan gauzatutako negozio-kopuruaren arabera.

f) Portukoak ez diren jardueren kasuan, ezarriko da kasuan kasuko unitatearen arabera edo portuan gauzatutako negozio-kopuruaren arabera.

B) Mugak:

a) Aurreko letrako a), b), c), d) eta e) idatz-zatietan jasotako kasuetan, tasaren urteko zenbatekoak ezin izango du gainditu aplikagarriak izango diren hurrengo balioetatik handiena:

1. Jabari publikoa okupatzearen ondoriozko tasaren ehuneko 100.

2. Hurrengo zenbatekoak, portuko trafiko-kopuruaren arabera:

0,60 euro arte, solteko merkatu-gai likidoko tona bakoitzeko.

0,90 euro arte, solteko merkatu-gai solidoko tona bakoitzeko.

1,20 euro arte, merkatu-gai orokorreko tona bakoitzeko.

10,00 euro arte, garraiorako edukiontzi edo unitate bakoitzeko.

2,00 euro arte, ibilgailu bakoitzeko.

1,80 euro arte, bidaiari bakoitzeko.

3,00 euro arte, bidaia-araubidean dagoen ibilgailu bakoitzeko.

3. Negozio-zifrak urtean duen balio garbiaren ehuneko 5, edo halakorik izan ezean, portuan baimenaren edo lizentziaren babesean gauzatutako negozio-kopuruaren ehuneko 5.

f) idatz-zatiko kasuan, urteko tasaren zenbatekoa ez da izango negozio-zifrak urtean duen balio garbiaren ehuneko 7 baino handiagoa edo, halakorik izan ezean, portuan baimenaren edo lizentziaren babesean gauzatutako negozio-kopuruaren ehuneko 7 baino handiagoa.

b) Aurreko letrako a), b), c), d) eta e) idatz-zatietan jasotako kasuetan, urteko zenbatekoa ez da izango aplikagarriak izango diren hurrengo balioetatik handiena baino txikiagoa:

1. Jabari publikoa okupatzearen ondoriozko tasaren ehuneko 20.

2. Tasa trafiko-kopuruaren arabera ezartzen bada, muga ezin da izan tasaren zenbatekoa baino txikiagoa, tasa hori denean jabari publikoa okupatzea ahalbidetzen duen tituluan ezarritakoa, urteko gutxieneko trafiko edo jarduerari aplikatzeko.

3. Jarduera gauzatzen denean jabari publikoa modu pribatiboan okupatu gabe, negozio-zifraren urteko zenbateko garbiaren edo, halakorik izan ezean, portuan baimenaren edo lizentziaren babesean gauzatutako negozio-kopuruaren ehuneko 1.

f) idatz-zatiko kasuan, urteko tasaren zenbatekoa ez da izango negozio-zifrak urtean duen balio garbiaren ehuneko 2 baino txikiagoa edo, halakorik izan ezean, portuan baimenaren edo lizentziaren babesean gauzatutako negozio-kopuruaren ehuneko 2 baino txikiagoa.

Kuota ezarriko da baimena edo lizentzia emateko unean, urteko zenbatekoa izan beharko dela aipatu muga horien artean, jarduerak duen portu-interesaren arabera eta jarduera horrek trafiko berriak sendotu eta jasotzeko duen eraginaren arabera, bai eta inbertsio pribatuaren mailaren arabera ere, oinarri harturik jardueraren ekonomia- eta finantza-informazioaren inguruko aurreikuspen arrazoizkoak.

Kuota hori ezin izango da berrikusi, 6. paragrafoan ezarritakoaren araberako eguneratzeari kalterik egin gabe.

Portu Agintaritzak kalkulatutako tasaren kuota nahitaez jaso beharko da jarduerak behar duen baimenaren, oinarrizko portu-zerbitzua emateko lizentziaren edo, hala denean, jabari publikoa modu pribatiboan okupatzeko emakida edo baimenaren baldintzetan.

Tasaren kuota ez denean ezartzen negozio-kopuruaren gainean, urtero eguneratuko da, urte batetik bestera Kontsumoko Prezioen Indize Orokorrak (KPIk) nazio osorako urrian duen aldaketa zein izan eta aldaketa horren araberako proportzioan.

Eguneratzea hurrengo urtarrilaren 1etik aurrera izango da eragingarria.

Ahalbidetze-tituluko klausuletan ezarritakoarekin bat etorriz galdatuko da tasa, ezin izango dela ezarri urtebetetik gorako likidazio-eperik.

Tasa aurretiaz galdatzeko modukoa bada, horren zenbatekoa kalkulatuko da, lehenengo ekitaldiari dagokionez, trafiko- edo negozio-kopuruaren inguruan egindako zenbatespenen arabera, eta hurrengo ekitaldiei dagokienez, aurreko urteko benetako datuen arabera.

Portu Agintaritzak lehiaketak deitzen dituenean, emakidak edo baimenak emateko, 19. artikuluko 8. paragrafoan ezarritakoa aplikatuko da.

5. ATALA. ZERBITZUEN ONDORIOZKO TASAK

29. artikulua. Zerbitzu orokorren ondoriozko tasa.

Tasa hori ezabatu zuen urriaren 30eko 31/2007 Legeak, uraren, energiaren, garraioen eta posta-zerbitzuen sektoreetako kontratazio-prozedurei buruzkoak (2007ko urriaren 31ko EAO, 261. zk.).

30. artikulua. Itsas seinaleetarako zerbitzuaren ondoriozko tasa.

Tasa horren zerga egitatea da itsas seinaleetarako zerbitzua, lege honen 91. artikuluan definitu dena, erabiltzea.

Tasa horren subjektu pasibo zergadunak dira, izaera solidarioarekin, ontziaren edo itsasontziaren jabea, ustiatzailea, kontsignatarioa eta ontziaren edo itsasontziaren kapitaina edo patroia.

Emakidaren edo baimenaren bidez emandako portu, dartsena eta nautika- eta kirol-instalazioetan, kontsignatarioa izango da zergadunaren ordezkoa, tributu-betebeharraren prestazio material nahiz formalak gauzatzeko betebeharra izango duela.

Ordezkoak bere betebeharrak gauzatzen ez baditu, batez ere, tasa ordaintzen ez badu, Portu Agintaritzak zergadunei galdatu ahal izango die betebeharrok gauzatzea.

Horrek guztiorrek ez die kalterik egingo ordezkoak dituen erantzukizunei.

Emakida edo baimen bidezko portu, dartsena eta nautika- eta kirol-instalazioetan, kontsignatarioak tasaren zenbatekoa jasanaraziko dio itsasontziaren jabeari.

Jasanarazpena gauzatu beharko da faktura edo antzeko agiriaren bidez; bertan, subjektu pasiboek jasoko dute «Itsas seinaleetarako zerbitzuaren ondoriozko tasa preziora bilduta, horren karga-tasa dela…» adierazmoldea.

Kasuan kasuko kuoten jasanarazpena ez da bidezkoa izango, likidazioak ikuskapen-akten ondorio direnean.

Tasa sortzen da ontzia edo itsasontzia zerbitzuak jasotzen hasten denean Espainiako jurisdikzioko uretan, portuetako zerbitzu-gunetik kanpo.

Tasa hori zenbatzeko osagaiak dira:

ontziaren tonaje gordina, itsasontziaren dimentsioa edo unitatea eta gauzatutako jarduera.

Tasaren kuota hurrengoa da:

a) Merkataritzako ontziei, bai eta arrantza-ontzi izoztaileei eta, orokorrean, kasuan kasuko ezaugarriengatik ontziaren tasa aplikagarri zaien ontziei ere:

0,80 euro ontziaren tonaje gordinaren 100 GT bakoitzeko, egutegiko urtearen lehenengo hiru eskaletan.

b) Alturako edo altura handiko arrantza-ontzi eta -itsasontziei:

0,25 euro GT unitate bakoitzeko eta egutegiko urte bakoitzeko.

c) Baxurako edo itsasertzeko arrantza-ontzi eta -itsasontziei:

12,30 euro ontzi edo itsasontziko eta egutegiko urte bakoitzeko.

d) Jolas- edo kirol-itsasontziei, halakoek zazpi metro edo gehiagoko luzera izan eta nabigazio-lizentzia edo despatxo- nahiz dotazio-rola izan behar dutenean:

4,00 euro, itsasontziaren gehieneko luzera gehieneko zabalerarekin biderkatu, eta horren emaitzari dagokion metro koadro bakoitzeko eta egutegiko urte bakoitzeko.

e) Jolas- edo kirol-itsasontziei, halakoek zazpi metrotik beherako luzera izan eta nabigazio-lizentzia edo despatxo- nahiz dotazio-rola izan behar dutenean:

10,00 euro, itsasontziaren gehieneko luzera gehieneko zabalerarekin biderkatu, eta horren emaitzari dagokion metro koadro bakoitzeko.

Tasa ordaintzea galdatuko zaie:

a) Aurreko paragrafoko a) idatz-zatira bildutako ontzi eta itsasontziei:

Egutegiko urteko lehenengo hiru eskaletan, sartzen diren portu bakoitzean.

b) Aurreko paragrafoko b), c) eta d) idatz-zatietara bildutako ontzi eta itsasontziei:

urtean behin, tasaren zenbatekoa ordaindu beharko dela ontziaren egoitza-portua zein geografia-gunetan kokatu eta itsas seinaleen ondoreetarako gune hori esleituta duen Portu Agintaritzan.

Espainiako itsasertzean egoitzarik ez duten itsasontzien kasuan, egutegiko urtean egindako lehenengo eskalan ordainduko dute tasaren inguruko kuotaren ehuneko 20, horrek 10 eguneko baliozkotasuna izango duela.

Kuota hori berriro ere galdatzeko modukoa izango da, epealdi berdinetarako, egutegiko urtean gehienez ehuneko 100era heldu arte.

c) Aurreko paragrafoko e) idatz-zatiak aipatu dituen itsasontziei:

Behin bakarrik, itsasontzia matrikulatzeko unean.

Tasaren zenbatekoa ordainduko da, itsasontzia matrikulatzeko organo eskuduna zein geografia-gunetan kokatu eta gune hori itsas seinaleen ondoreetarako esleituta duen Portu Agintaritzan.

Itsasontziak matrikulatzeko, nabigazio-rola nahiz dotazio-rola despatxatzeko eta halakoen ikuskapenerako ziurtagiriak emateko organo eskudunak ondore horietarako betekizun gisa galdatuko ditu itsas seinaleetarako zerbitzuaren tasa ordaindu izana justifikatzen duten ziurtagiriak.

Portu Agintaritzek galdatuko dute tasa ordaindu izana justifikatzen duten ziurtagiriak aurkeztea; halakorik aurkeztu ezean, tasa horiek likidatu beharko dituzte.

Autonomia-erkidegoek, horien mendeko edo horiei lotutako portu-erakundeek eta portu, dartsena eta portu-instalazioen gaineko emakidadunek edo baimenen titularrek kasuan kasuko Portu Agintaritzari eman beharko dizkiote tasa hori likidatzeko behar bezalako informazioa eta behar diren datu zehatzak.

Portu Agintaritzek eta, hala denean, «Estatuko Portuak» erakundeak hitzarmenak egin ahal izango dituzte tasa hori kobratzeko, autonomia-erkidegoekin eta horien mendeko edo horiei lotutako portu-erakundeekin.

Tasa galdatu ahal izango da zenbatespen erraztuaren araubidearekin bat etorriz, emakida edo baimen bidezko portu, dartsena eta nautika- eta kirol-instalazioetan, salbu eta emakidadunak edo baimendunak horri esanbidez uko egiten dionean.

Tributu-kuota ezarriko da emakida edo baimen bakoitzari begira, kontuan hartuz azken bi urteetako emakida- edo baimen-trafikoaren estatistika-datuak; aldian-aldian oso-osoko likidazioa egingo da zenbatetsitako okupazioaren araberako zenbatekoan.

Araubide hori onartzen dutenek tributu-kuotaren zenbatekoan ehuneko 20ko hobaria izango dute.

V. KAPITULUA

Prezio pribatuak, Portu Agintaritzek emandako zerbitzuengatik

31. artikulua. Tarifak, Portu Agintaritzek emandako merkataritza-zerbitzuengatik.

Portu Agintaritzek kasuan kasuko tarifak ordaintzea galdatuko dute lehia-araubidean emandako merkataritza-zerbitzuengatik.

Tarifa horiek prezio pribatuen izaera izango dute, eta lagungarri izan beharko dute helburu bezala lortzeko autofinantzaketa, trafiko gatibuei begira abusuzko eginerak saihestea, bai eta bereizkeriazko edo antzeko beste eginera batzuk saihestea ere.

Tarifa horiek ezin dira izan zerbitzu-kostua baino txikiagoak, eta enpresa-planean ezarritako helburuak betetzera bideratuko dira.

Portu Agintaritza bakoitzeko Administrazio Kontseiluak askatasunez onetsiko ditu bere tarifak, «Estatuko Portuak» erakundeari komunikatuko dizkiola horiek.

Salbuespenez, enpresa-planen esparruan, zerbitzu-kostua baino tarifa txikiagoak akordatu ahal izango dira, ekimen pribaturik ezean azpijarduerako kasuek irauten duten bitartean.

«Estatuko Portuak» erakundeak, Portu Agintaritzak entzun ostean, merkataritza-zerbitzuen kasuan kasuko kostuen irizpide analitikoak onetsiko ditu.

32. artikulua. Tarifak galdatzea.

Tarifak galdatzeko modukoak izango dira zerbitzua ematea eskatzen denetik.

Tarifak aplikatzearen ondorioz sortutako zorrak ordaintzeko gehieneko epea egutegiko 20 egunekoa izango da, kasuan kasuko fakturak jakinarazten diren datatik.

Ordainketarako epearen azken eguna jaieguna izanez gero, epe hori mugaeguneratuko da hurrengo egun baliodunean.

Artikulu honetan ezarri ordainketa-epea igaro ondoren, zorra ez bada ordaindu, Portu Agintaritzak Zuzendariaren bidez ziurtatuko du inguruabar hori, eta hala jakinaraziko dio ordainketaren betebehardunari.

Zor den zenbatekoak sortuko du berandutza-epealdian indarrean dagoen diruaren legezko korritua, lau puntuan gehituta.

Hala ere, Portu Agintaritzaren Administrazio Kontseiluak kasu bakoitzaren inguruabarrak aintzat hartuta, korrituen sortzapena mailakatu eta horiek ordaintzeko betebeharra kendu ahal izango du.

Modu horretara emandako ziurtagiriak titulu betearazlearen izaera izango du akzio betearazlearen ondoreetarako, urtarrilaren 2ko 1/2000 Legeak, Prozedura Zibilari buruzkoak, 517. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Berandutza-epealdian zehar sortutako korrituak ordaintzen ez badira, Portu Agintaritzak ahalmena izango du akzio betearazlea egikaritzeko, xedapen honetan ezarri moduan eta epean.

33. artikulua. Preskripzioa.

Portu Agintaritzek zuzenean emandako zerbitzuengatik tarifak galdatzeko akzioa preskribatzen da kasuan kasuko zerbitzua eman eta bost urtera.

34. artikulua. Zerbitzua etetea.

Emandako zerbitzua behin eta berriro ordaindu gabe uzten bada, Portu Agintaritzak ahalmena izango du, zordunari aldi batean zerbitzua eteteko, aldez aurretik horri agindeia eginez.

Agindeian, Portu Agintaritzak esanbidez ohartarazi beharko du, fakturako ordainketa bertan ezarritako epean egin ezean, kasuan kasuko zerbitzu-ematea eten egingo duela aldi baterako.

Zerbitzu-ematearen aldi baterako eteteak iraungo du ordainketa egin arte edo etete hori eragin zuen zorra behar adina bermatu arte.

Portu Agintaritzak galdatu ahal izango du aldez aurreko gordailua egitea edo abalak eratzea, bai eta konturako fakturak ematea ere, eskatzen zaizkion merkataritza-zerbitzuak direla eta, tarifen zenbatekoen kobrantza bermatzeko xedearekin, zerbitzu-ematearen ondoriozko azken zenbatekoari kalterik egin gabe.

35. artikulua. Bide judizial zibilaren aurretiazko erreklamazioa.

Portu Agintaritzen merkataritza-zerbitzuen ondoriozko tarifa-likidazioen aurka bidezkoa izango da akzio zibilak egikaritu aurreko erreklamazioa, egin beharko dena kasuan kasuko Portu Agintaritzaren Administrazio Kontseiluan.

Erreklamazio hori ebazteko epea hiru hilabetekoa izango da, egiten denetik zenbatzen hasita.

Epe hori igarotzen bada esanbidezko ebazpenik jakinarazi gabe, erreklamazioari gaitziritzia eman zaiola ulertu ahal izango da.

Aurretiazko erreklamazioa egiteak ez du etengo fakturako ordainketa egiteko betebeharra, aurreko artikuluan ezarri epean.

II. TITULUA

Plangintza-, aurrekontu-, tributu- jardunbide- eta kontrol-araubidea

I. KAPITULUA

Interes orokorreko portuen plangintza-araubidea

36. artikulua. Plangintza-tresnak.

Gobernuaren ekonomia- eta garraio-politikarekin bat etorriz, Sustapen Ministerioak onetsiko ditu estatuaren portu-sistema osoaren garapen estrategikorako eredua, jarduteko irizpideak, bai eta kudeaketa teknikorako, ekonomia- eta finantza-kudeaketarako eta giza baliabideen kudeaketarako helburu orokorrak ere.

Horretarako, «Estatuko Portuak» erakundeak, Portu Agintaritzekin elkarlanean arituz, interes orokorreko portu-sistemaren esparru estrategikoa egingo du, Kontseilu Artezkariak berretsiko duena eta Sustapen Ministroari igorriko zaiona, onets dezan.

«Estatuko Portuak» erakundea eta Portu Agintaritzak interes orokorreko portu-sistemaren esparru estrategikora bildutako helburu orokorren mende izango dira; esparru estrategiko hori betearaziko da enpresa-planen bidez, eta garatu ahal izango da plan estrategiko eta plan zuzentzaileen bidez.

Portu Agintaritzek egingo dituzte plan zuzentzaileen eta enpresa-planen proiektuak; horien edukia «Estatuko Portuak» erakundearekin akordatuko da.

Akordiorik lortu ezean, Sustapen Ministroak ebatziko du desadostasuna.

Behin akordatuta, plan horiek berretsiko dituzte «Estatuko Portuak» erakundearen Kontseilu Artezkariak eta Portu Agintaritzaren Administrazio Kontseiluak.

Plan horiek aldarazi ahal izateko aurreko idatz-zatietan ezarritako prozedurari jarraituko zaio.

Lege honetan jaso plangintza-tresnen bidez bultzatu beharko dira lehia sustatzeko neurriak portu-zerbitzuak emateko orduan.

Autonomia-erkidegoek «Estatuko Portuak» erakunde publikoari bidali ahal izango diote autonomia-erkidegoak erregio-garapenerako ezarri helburuen laburpena, helburu horiek eragina izan dezaketenean portuko jardueran. Informazio hori bidaltzearen xedea da berau kontuan hartzea estatuaren portu-sistema osoaren eta Portu Agintaritzen helburuak zehaztean, lege honetan ezarri mekanismoekin bat etorriz; ondore horietarako, «Estatuko Portuak» erakundeak bere lurralde-esparruko Portu Agintaritzen plan desberdinek egindako proposamenen berri emango die.

37. artikulua. Portu Agintaritzaren Plan Estrategikoa.

Portu Agintaritzaren garapen-eredua eta estrategia ezartzeko helburuarekin, Portu Agintaritzak bere eskumeneko portuak jasoko dituen plan estrategikoa egin ahal izango du, bertara bilduko direla, gutxienez, eguneratutako egoeraren azterketa eta diagnostikoa, ildo eta helburu estrategikoen zehaztasuna, jardute-irizpideak eta ekintza-plana.

Plan estrategikoa, hala denean, eguneratu beharko da portu-sistemaren Esparru Estrategiko berria onesten den bakoitzean edo horren edukia baldintzatzen edo aldatzen duten funtsezko aldaketak gauzatzen direnean.

38. artikulua. Portuko Azpiegituren Plan Zuzentzailea.

Estatuaren titulartasuneko portu berri bat eraikitzeko, izan baden portu bat hedatzeko edo bertan azpiegitura-obrak egiteko, obra horiek portuaren egitura nabarmen aldatzen dutenean, aldez aurretik Portuko Azpiegituren Plan Zuzentzailea onetsi beharko da.

Portu Agintaritzak egingo du Azpiegituren Plan Zuzentzailearen proiektua eta horretara bilduko dira:

portu baten garapen-beharrizanen zehaztasuna, gutxienez, 10 urteko denbora-tartean, garapenerako aukera desberdinen zehaztasuna, aukera horietariko bakoitzaren azterketa eta denen artetik onenaren hautaketa, ingurumenaren gaineko eraginari buruz bidezkoak diren azterketak, faseen araberako garapenaren aurreikuspena, balorazioa eta baliabideak, finantza- eta errentagarritasun-azterketa, eta lehorreko sarbideen azterketak.

Azpiegituren Plan Zuzentzaileak xede duenean portu berri bat eraikitzea, plan hori onetsiko du Sustapen Ministroak, «Estatuko Portuak» erakundeak hala proposatuta.

Plan hori onetsi aurretik eta Portu Agintaritzek egoki den ingurumen-izapidea gauzatuta, «Estatuko Portuak» erakundeak Ingurumen Ministerioari igorriko dio plan hori, ingurumenaren gaineko eragina ebaluatze aldera, bidezkoa denean.

Era berean, eta plan hori onetsi aurretik, autonomia-erkidegoan lurralde-antolaketaren gaian eskumena duen agintaritza entzungo da.

Azpiegituren Plan Zuzentzaile batean jasotako obren betearazpenak eragingo du, hala denean, Portu Eremuak Erabiltzeko Plana aldaraztea, lege honen 97. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

39. artikulua. Portu Agintaritzaren Enpresa Plana.

Enpresa Planaren proiektua urtero egingo du Portu Agintaritzak, hala denean, urte anitzeko plangintza-tresnetan zehaztutako helburuekin bat etorriz, betiere, plangintza-tresna horiek bat egiten badute Gobernuaren ekonomia-politikarekin.

Plan horrek, gutxienez, jaso beharko du:

egoeraren diagnostikoa, portu-trafikoaren aurreikuspenak, ekonomia- eta finantza-aurreikuspenak, kudeaketa-helburuak, langileen egitura eta enplegu-eskaintza, kudeaketa-ratioen bilakaera, finantza-programazioa, inbertsio publikoen programazioa, inbertsio pribatuen zenbatespena, urteko errentagarritasun-helburua, lege honen 26. artikuluak aipatu duen koefiziente zuzentzailea, portu bakoitzean trafikoak jaso eta sendotzea indartzeko hobariak zehazte aldera 27.3 artikuluan jaso den fakturazio-ehunekoa eta zerbitzu orokorren ondoriozko tasaren kuota zehazteko 29.5 artikuluak aipatu ehunekoa.

Inbertsio publikoen programaziora bilduko dira inbertsio materialak, inmaterialak eta finantza-izaerakoak, halakoek urteko iraupena dutenean, Enpresa Planak ezarri urtean edo kontuan hartutako urte anitzeko jardute-planera egokitutako epealdian; programazio horrek proiektuak behar dituen urte-kopuru guztiak banatuko ditu.

Ekonomia- eta finantza-errentagarritasuneko kasuan kasuko azterketak egin beharko dira, eta, hala denean, ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa, inbertsio publikoen programazioetara bildutako jardueretan, inbertsio horiek garrantzitsuak direnean; ebaluazio hori egiteko kontuan hartuko dira indarreko legerian ezarritako irizpideak eta «Estatuko Portuak» erakundeak ezarritako jarraibideak.

II. KAPITULUA

Aurrekontu-araubidea

40. artikulua. Araubide juridikoa.

Aurrekontuen gaian, «Estatuko Portuak» erakundea eta Portu Agintaritzak arautuko dira lege honetan xedatutakoaren arabera eta Aurrekontuei buruzko Lege Orokorreko xedapenetatik aplikagarri zaizkienetan ezarritakoaren arabera.

41. artikulua. Bateratutako aurrekontu eta programak.

«Estatuko Portuak» erakundeak urtero egingo ditu, Aurrekontuei buruzko Lege Orokorraren testu bategineko 87 eta 88. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, estatuaren titulartasuneko portu-sistemaren ustiatze- eta kapital-aurrekontuak eta urte anitzeko jardute-programa bateratuak; aurrekontu eta programa horiek «Estatuko Portuak» erakundeko Kontseilu Artezkariak onetsi ondoren, Sustapen Ministerioari bidaliko zaizkio, aipatu testu bategineko 89. artikuluak ezarri formaren arabera izapidetu eta estatuko Aurrekontu Orokorretara bil daitezen.

Estatuaren titulartasuneko portu-sistemaren aurrekontu eta jardute-programa bateratuek osatuko dituzte Portu Agintaritzen eta «Estatuko Portuak» erakundearen banakako aurrekontu eta programak, eta aurrekontu eta jardute-programa horiek bat etorri beharko dira Aurrekontuen Egonkortasunerako abenduaren 12ko 18/2001 Lege Orokorraren xedapenekin, halakoak aplikagarri zaizkienean, bai eta Gobernuaren aurrekontu-politikaren irizpide eta jarraibideekin ere.

Bateratze horretarako erabat errespetatuko dira Portu Agintaritza bakoitzak onetsitako enpresa-planak.

Bateratutako ustiatze- eta kapital-aurrekontuetako aldaketak bat etorriko dira Aurrekontuei buruzko Lege Orokorraren testu bategineko 90.2 artikuluan ezarritakoarekin, eta izapidetuko dira «Estatuko Portuak» erakundeak hala proposatuta.

Artikulu horrek aipatu xedapenak betetzen ez direnean, ustiatze-aurrekontuaren edo ibilgetua eskuratzeko aurrekontuaren aldarazpenak Sustapen Ministroak onetsiko ditu, «Estatuko Portuak» erakundeak hala proposatuta, aldarazpenok bateratutako aurrekontu horien zenbateko osoak gehitzen dituztenean.

Gainerako kasuetan, aurrekontu-zuzkiduren aldaketa «Estatuko Portuak» erakundeak baimenduko du.

42. artikulua. Banakako aurrekontu eta programak.

Portu Agintaritzek urtero onetsiko dituzte ustiatze- eta kapital-aurrekontuen eta urte anitzeko jardute-programen banakako proiektuak, bat etorriko direnak kasuan kasuko enpresa-planen esparruan «Estatuko Portuak» erakundearekin akordatutako ekonomia- eta finantza-aurreikuspenekin eta finantza- eta inbertsio-programazioarekin.

Proiektu horiek egitean, Portu Agintaritzek bete beharko dituzte «Estatuko Portuak» erakundeak ezarri helburu orokorrak.

Proiektu horiek «Estatuko Portuak» erakundeari igorriko zaizkio aurretiaz onetsi eta bateratutako aurrekontu eta programetara bil ditzan, «Estatuko Portuak» erakundearen banakako proiektuekin batera.

Ekonomia Ministerioaren bidez informazio osagarria ezarriko da, proiektu horiekin batera Aurrekontuen Zuzendaritza Nagusira bidali beharko dena.

Bateratzea gauzatu ondoren, Aurrekontuei buruzko Lege Orokorraren testu bateginaren 90.2 artikuluko aurreikuspenak betetzen ez direnean, Portu Agintaritzetako Administrazio Kontseiluek edo «Estatuko Portuak» erakundearen Kontseilu Artezkariak onetsiko ditu, kasuaren arabera, ustiatze- eta kapital-aurrekontuen banakako aurrekontuen barne aldarazpenak, aurrekontu horiek ez dutenean gehitzen euren zenbateko osoak.

Aldarazpen horien berri emango zaio «Estatuko Portuak» erakundeari.

Hala ere, «Estatuko Portuak» erakundeak onetsiko ditu barne aldarazpenak, halakoek oinarri dutenean langileen gastuek izandako igoera edo halakoek inbertsioen programazioa ukitzen dutenean.

Portuetako erakunde publikoen banakako aurrekontuak aldarazten direnean, horiei aurrekontu-zuzkidura berriak esleitzeko, aldarazpen horiek «Estatuko Portuak» erakundeak onetsiko ditu, baldin eta zuzkidura horiek igotzen ez badute bateratutako aurrekontuen zenbateko osoa.

III. KAPITULUA

Kontabilitate-araubidea

43. artikulua. Kontabilitate-araubidea.

Portuetako erakunde publikoek euren kontabilitatea egokituko dute Merkataritzako Kodeko, Kontabilitateko Plan Orokorreko eta aplikagarri diren gainerako xedapenetara.

Sektorekako egokitzapena bat etorriko da erregelamendu bidez xedatutakoarekin.

Beharrezko kontabilitate-homogeneotasuna bermatzeko, aurreko paragrafoak jasotako arautegiaren esparruan, «Estatuko Portuak» erakundeak jarraibideak ezarriko ditu, balorazio-irizpideei buruzkoak, bai eta urteko kontuen egiturari eta kontu horiek egiteko arauei buruzkoak ere; jarraibide horiek Portu Agintaritzek aplikatu beharko dituzte.

Ekitaldia zenbatuko da urtealdien arabera, urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean hasita.

Urteko kontuak, euren baitara bilduko dituztenak balantzea, galera-irabazien kontua eta oroitidazkia, aurkeztu beharko dira ekitaldi ekonomikoa itxi eta, gehienez ere, hiru hilabeteko epean, eta kontuok onetsiko dituzte, kasuaren arabera, Portu Agintaritzetako Administrazio Kontseiluek edo «Estatuko Portuak» erakundearen Kontseilu Artezkariak.

Kontuok onetsi beharko dira hurrengo urteko lehenengo seihilekoa amaitu aurretik.

Ekitaldi bakoitzeko emaitzak, positiboak nahiz negatiboak, aplikatuko zaizkie pilatutako kasuan kasuko galera-irabazien kontuei, halakoek erakundearen funtsa propioak osatzen dituzten heinean, eta destinatuko dira erakunde horiei begira lege honek ezarri eginkizunak betetzera.

«Estatuko Portuak» erakundeak urtero egingo ditu modu bateratuan estatuaren titulartasuneko balantzea, galera-irabazien kontua eta finantzaketa-koadroa, horiek guztioriek bilduko direla urtero portu-politikaren inguruan Gorte Nagusiei bidaliko zaien txostenera.

Txosten horretara eranskin gisa bilduko dira Portu Agintaritza bakoitzaren datu berberak.

IV. KAPITULUA

Fiskalizazio- eta kontrol-araubidea

44. artikulua. Fiskalizazio- eta kontrol-araubidea.

Portuetako erakunde publikoen ekonomia- eta finantza-jardueren kontrol-araubidea gauzatuko dute, hurrenez hurren, Aurrekontuei buruzko Lege Orokorraren testu bategineko 17.3 eta 20. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz, Estatuko Administrazioko Kontu Hartzailetza Nagusiak eta Kontu Auzitegiak.

Portu Agintaritzek eta «Estatuko Portuak» erakundeak euren eragiketen inguruko kontu-arrazoiak eman beharko dizkiote Kontu Auzitegiari, Estatuko Administrazio Kontu Hartzailetza Nagusiaren bidez.

Kontu horiek prestatuko dira eta beraien berri emango da Espainiako enpresarentzako indarrean dagoen Kontabilitate Plan Orokorreko eta horren garatze-xedapenetako kontabilitate-arau eta -printzipioekin bat etorriz.

Kontu-arrazoien emaile izango dira Portu Agintaritzetako eta «Estatuko Portuak» erakundeko Lehendakariak, eta horiek izango dute erantzukizuna, behar bezala baimendutako kontabilitate-informazioaren eta kontu-arrazoiak ematearen gainean, ondore horietarako ezarri epeetan.

Aurrekontuei buruzko Lege Orokorraren testu bateginean xedatutakoari kalterik egin gabe eta Estatuko Portuei eta Merkataritzako Marinari buruzko Legearen 26.1.f) artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Aurrekontuei buruzko Lege Orokorraren testu bategineko 17.2 artikuluak ezarri helburuen gaineko kontrola «Estatuko Portuak» erakundearen eskumenekoa izango da, Portu Agintaritzei dagokienez, eta Estatuko Administrazio Kontu Hartzailetza Nagusiaren eta Sustapen Ministerioaren eskumenekoa, «Estatuko Portuak» erakundeari dagokionez.

«Estatuko Portuak» erakundeak portu-sistemaren gainean gauzatuko du barne kontrolaren eginkizuna, kasuan kasuko kontrol-planen bidez, xede izanik aktiboen segurtasuna, finantza-informazioaren fidagarritasuna eta aplikagarri diren legeen eta arauen betetze-maila aztertzea.

Kontrol-txosten horiek bidaliko zaizkie, Portu Agintaritzetako Lehendakarien bidez kasuan kasuko Administrazio Kontseiluei, eta «Estatuko Portuak» erakundeko Lehendakariaren bidez Kontseilu Artezkariari, hala denean, bidezko moduan hartu behar diren neurrien proposamenarekin batera.

«Estatuko Portuak» erakundearen Lehendakariak Sustapen Ministeriora bidaliko ditu portuetako erakunde publikoen gainean egindako kontrol-txosten guztiak.

V. KAPITULUA

Tributu-araubidea

45. artikulua. Tributu-araubidea.

Portu Agintaritzek eta «Estatuko Portuak» erakundeak estatuaren tributu-araubide bera izango dute; hori gorabehera, erakunde horiei aplikatuko zaie Sozietateen gaineko Zergan modu partzialean salbuetsita dauden erakundeen araubidea, ondore horretarako merkataritza-zerbitzuak ematearen ondoriozko sarrerak hartuko direla ustiapen ekonomikoen ondoriozko sarreratzat.

Portuko jabari publikoaren tributu-araubidea izango da itsas-lehorreko jabari publikoaren araubide juridiko bera.

VI. KAPITULUA

Ondare-araubidea

46. artikulua. Portu-erakundeen ondare propioa.

Portu Agintaritzek eta «Estatuko Portuak» erakundeak, berezkoak dituzten helburuak betetzeko, ondare propioa izango dute; ondare hori osatuko dute estatuak berezko gisa eratxikitzen dizkien ondasunen eta eskubideen multzoak, etorkizunean edozein tituluren bidez eskura ditzaketen ondasun eta eskubideek edo edozein pertsonak edo erakundek lagatakoek edo dohaintzan emandakoek.

47. artikulua. Portuetako erakunde publikoei ondasunak atxikitzea eta lotzea.

Portuetako erakunde publikoei atxikitzen zaizkien estatuaren ondare-ondasunek euren jatorrizko kalifikazioari eutsiko diote, ondasun horiek Portu Agintaritzen zerbitzuari lotzen zaienean; ondasunok erabiliko dira lotura edo atxikipena eragiten duten helburuak betetzeko bakarrik.

Portuetako erakunde publikoek ondasun horiei begira edozein unetan egikaritu ahal izango dituzte Kostaldeen Legeak Estatuko Administrazioari eratxikitako administrazio-, defentsa-, polizia-, ikerketa-, mugaketa-ahalmenak eta edukitza berreskuratzeko ahalmena.

Estatuaren jabari publikoko ondasunen lotura-aldaketa, portuetako erakunde publikoen mesedetan, bai eta ondare-ondasun berrien atxikitzea ere, modu berezian gauzatuko du Ogasun Ministerioak, Sustapen Ministerioak hala proposatuta, salbu eta ondasun berri horien jatorria denean erakundeok egiten dituzten obra edo instalazio berriak edo euren jarduerak gauzatzearen ondoriozko eskuraketak, edo Portu Eremuak Erabiltzeko Planaren onespena, lege honen 96. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

48. artikulua. Portu Agintaritzei lotutako jabari publikoko ondasunak jaregitea.

Jabari publikoko ondasunak ez direnean beharrezkoak izaera hori duten helburuak betetzeko, Sustapen Ministroak jaregin ahal izango ditu, «Estatuko Portuak» erakundeak hala proposatuta, aldez aurretik Portu Agintaritzaren Administrazio Kontseiluak ondasunon beharrezkotasunik eza adierazita eta Kostaldeen Zuzendaritza Nagusiak txostena eginda, itsas-lehorreko jabari publikoa babestu eta defendatzeko.

Jaregindako ondasunak Portu Agintaritzaren ondarera bilduko dira; Portu Agintaritzak ondasunok besterendu, trukatu edo, hala denean, doan laga ahal izango ditu, aldez aurretik hori Ondarearen Zuzendaritza Nagusiari komunikatuta.

Ondasunaren salmenta-balioa, tasazio independente bidez zehaztutakoa, 3.000.000 eurotik gorakoa eta 18.000.000 eurotik beherakoa denean, ondasun horren besterentzea eta besterentze horren baldintzak baimendu beharko ditu «Estatuko Portuak» erakundeak, eta hori berori egingo du Gobernuak, azken zenbateko hori gainditzen denean.

Jaregindako ondasunak doan lagatzea ahalbidetuko da lagatze hori egiten denean Administrazio publikoen mesedetan eta onura publikoko edo gizarte-intereseko helburuetarako bakarrik.

Lagatako ondasunak ez badira destinatzen aurreikusitako erabilerara, edo ondasun horiek gerogarrenean erabilera hori galtzen badute, ulertuko da lagatzea suntsiarazi dela, eta ondasun horiek Portu Agintaritzara lehengoratuko dira; halakoetan, Portu Agintaritzak eskubidea izango du jasandako kalte edo narriaduren balioa zein izan eta horren araberako zenbatekoa jasotzeko.

«Estatuko Portuak» erakundeak baimendu beharko du lagatzea, aldez aurretik Ondarearen Zuzendaritza Nagusiak txostena eginda; txosten horrek izaera loteslea izango du, eta aldekoa dela ulertuko da, baldin eta hilabeteko epea igaro ondoren txosten hori esanbidez ematen ez bada.

Salbuetsita geratzen da 18.000.000 eurotik gorako balioa duen ondasunaren kasua, halakoetan baimena Gobernuak eman beharko duela.

Beharrezkotzat jo gabeko ondasunek euren ezaugarri naturalei eusten badizkiete, itsas-lehorreko jabari publikoko ondasun gisa, uztailaren 28ko 22/1988 Legeak, Kostaldeei buruzkoak, 3. artikuluan zehaztutakoaren arabera, Sustapen Ministroak adieraziko du ondasunok berehala biltzea itsas-lehorreko jabari publikoaren inguruan lege horrek araututako erabilera propiora.

Aitzitik, aipatu ondasunei begira ingurumen-neurri zuzentzaileak hartu behar direnean, neurri horiek erabakiko dituzte Ingurumen Ministerioaren eta Sustapen Ministerioaren artean, eta Sustapen Ministroaren agindura bilduko dira.

Neurri horiek beharrezkoak direnean, jaregindako jabari publikoan portu-kudeaketak izan dituen ondoreak direla eta, ondasun horiek ez dira bilduko Portu Agintaritzak neurri horiek betearazi arte.

Bestelakoan, aginduak beharko du ministerio-sail bakoitzaren partaidetza neurri horiek betearazteari dagokionez.

Sustapen Ministroaren aginduak jaregitearen alde egiten duenean, berarekin ekarriko du Portu Eremuak Erabiltzeko Planean portuko zerbitzu-gunearen inguruan jasotako zehaztapena zuzentzea; agindu hori Ingurumen Ministerioari komunikatuko zaio, aurreko lerrokadan ezarri ondoreetarako.

Portu Agintaritzetako Administrazio Kontseiluek eta «Estatuko Portuak» erakundeko Kontseilu Artezkariak, zerbitzutik jaregiteko esanbidezko adierazpenik egin gabe, erabaki ahal izango dute zatikatzea eta, hala denean, besterentzea, baliagarria ez den materiala eta finko ez diren instalazioak, bai eta edozein izaerako ondasun higigarriak ere.

Besterentzeetatik lortutako emaitza destinatuko da ibilgetua eskuratzeko finantzaketara, eskuratzeak inbertsio-planean ezarri direnean.

49. artikulua. «Estatuko Portuak» erakundeari atxikitako jabari publikoko ondasunak jaregitea.

«Estatuko Portuak» erakundearen jabari publikoko ondasunak ez direnean beharrezkoak bere helburuak betetzeko, Sustapen Ministroak ondasunok jaregingo ditu, aldez aurretik «Estatuko Portuak» erakundearen Kontseilu Artezkariak ondasunon beharrezkotasunik eza adierazita; ondasunok «Estatuko portuak» erakundearen ondarera bilduko dira, eta erakunde horrek besterendu, trukatu edo doan laga ahal izango ditu.

Ondasunaren salmenta-balioa, tasazio independente bidez zehaztutakoa, 18.000.000 eurotik gorakoa denean, ondasun horren besterentzea eta besterentze horren baldintzak Gobernuak baimendu beharko ditu, Sustapen Ministroak hala proposatuta.

Doako lagatzea arautuko dute aurreko artikuluak jasotako xedapen berberek, eta Sustapen Ministroak baimendu beharko du hori, aldez aurretik Ondarearen Zuzendaritza Nagusiak txostena eginda; txosten horrek izaera loteslea izango du, eta aldekoa dela ulertuko da, baldin eta hilabeteko epea igaro ondoren esanbidez ematen ez bada.

Salbuetsita geratzen da 18.000.000 eurotik gorako balioa duen ondasunaren kasua, halakoetan baimena Gobernuak eman beharko duela.

50. artikulua. Sozietateetan eta beste erakunde batzuetan parte hartzea.

«Estatuko Portuak» erakundeak eta Portu Agintaritzek sozietateetan parte hartu ahal izango dute, sozietate horien xedea lotzen zaionean portu-jarduerak gauzatzeari, bai eta portuko eta portu-trafikoen lehiakortasuna sustatzen duten logistika-, garraio- eta teknologia-jarduerak gauzatzeari ere.

Inola ere ezin izango dute parte hartu oinarrizko portu-zerbitzuak ematen dituzten sozietateetan edo horietan benetako eragina duten sozietateetan, lege honen 60.4 artikuluan ezarritako salbuespenarekin.

«Estatuko Portuak» erakundeak zein sozietatetan parte hartu eta sozietate horietako akzioak eskuratu edo besterentzeko, «Estatuko Portuak» erakundearen Kontseilu Artezkariak eman beharko du baimena, eragiketa horiek ez dakartenean gehieneko partaidetza irabaztea edo galtzea.

Portu Agintaritzak zein sozietatetan parte hartu eta sozietate horietako akzioak eskuratu edo besterentzeko, Portu Agintaritzaren Administrazio Kontseiluak eman beharko du baimena, aldez aurretik «Estatuko Portuak» erakundearen aldeko txostena beharko dela, sozietate horretan hartutako konpromiso guztiek, osotasunean, ez dutenean gainditzen Portu Agintaritzaren aktibo finko garbiaren ehuneko 1, eta, betiere, eragiketa horiek ez badakarte gehieneko partaidetza irabaztea edo galtzea.

Sozietate horretan hartutako konpromisoen multzoak gaindi dezakeenean Portu Agintaritzaren aktibo finko garbiaren ehuneko 1, eskuratzeak «Estatuko Portuak» erakundearen aurretiazko baimena beharko du.

Sozietateen akzioak eskuratzearen edo besterentzearen ondorioz erakunde batzuek edo estatuaren portu-sistemak gehieneko partaidetza irabazi edo galtzen badute, Ministroen Kontseiluak eman beharko du baimena, Sustapen Ministroak hala proposatuta.

«Estatuko Portuak» erakundearen Kontseilu Artezkariak edo Portu Agintaritzaren Administrazio Kontseiluak, «Estatuko Portuak» erakundeak aldez aurretik aldeko txostena eginez, onetsi beharko dituzte hirugarren sozietateen akzioak eskuratu edo besterentzeko eragiketak, halakoak egiten dituztenean partaidetza duten sozietateek, non «Estatuko Portuak» erakundeak edo Portu Agintaritzak, hurrenez hurren, banaka edo modu bateratuan nagusitasun-egoera duten.

Nagusitasun-egoera zehazteko, kontuan hartuko da kontabilitate-arautegiak xedatutakoa, sozietate-taldeei eta urteko kontu bateratuak aurkezteari dagokienez.

«Estatuko Portuak» erakundearen edo horren mendeko sozietateen partaidetza fundazio edo partzuergoetan Kontseilu Artezkariak onetsi beharko du.

Portu Agintaritzaren edo horren mendeko sozietateen partaidetza fundazio edo partzuergoetan Administrazio Kontseiluak onetsi beharko du, aldez aurretik «Estatuko Portuak» erakundeak aldeko txostena eginda.

Ministroen Kontseiluaren baimena beharko da estatuko fundazioak sortzeko eta portu-erakundeek eratze-zuzkiduran nagusitasun-egoera lortzeko.

VII. KAPITULUA

Giza baliabideen araubidea

51. artikulua. Langileen araubidea.

Portuetako erakunde publikoetako langileak euren kasuan kasuko erakundeari lotuko zaie, izaera orokorrarekin, lan-zuzenbideko arauen mende aplikagarri zaizkien harremanen bidez; hori gorabehera, bidezkoa den jardueretan, langile horiek zuzenbide zibileko edo merkataritzako zuzenbideko arauen mende izango dira.

Portu Agintaritzek eta «Estatuko Portuak» erakundeak euren giza baliabideen politika egokitu beharko dute Gobernuaren ekonomia- eta aurrekontu-politikako printzipio, irizpide eta xedapenetara, estatuko sektore publikoaren zerbitzupeko langileen gaian, bai eta Esparru Estrategikoan ezarri jardute-irizpide eta helburu orokorretara ere.

Langileen gaian, Ogasun Ministerioak eta Administrazio Publikoen Ministerioak dituzten kontrol-eskumenak, modu erantsian egikarituko dira portu-sistemari dagokionez, «Estatuko Portuak» erakundearen bidez.

Portuetako erakunde publikoetako langileen bateraezintasunen araubidea bat etorriko da erakunde publikoetako langileei begira izaera orokorrarekin ezarritakoarekin.

52. artikulua. Langileen ordainsariak.

Portu Agintaritzek eta «Estatuko Portuak» erakundeak proposatuko dituzte, portu-sistema osoarentzako, ordainsarien irizpide orokorrak, zuzendariei eta hitzarmenaren mende ez dauden langile teknikariei dagokienez, bai eta hitzarmenaren mende dauden langileen negoziazio kolektiboa arautzeko irizpide orokorrak ere, estatuko sektore publikoko langileentzako aurrekontuen kasuan kasuko legeetan xedatutakoaren arabera.

Urtean erantsitako alokairu-masa onetsiko dute organo eskudunek, estatuko sektore publikoaren zerbitzupeko langileentzako aurrekontuen legeetan ezarritakoarekin bat etorriz; hala denean, masa horretara zuzkidurak bilduko direla, horiek sor daitezkeenean lanpostuen edukia aldarazteagatik, portuetako erakunde publikoetako langileen egiturak aldatzeagatik, lan-baldintzak aldarazteagatik, bai eta helburu guztietarik lortutakoen mailarengatik eta sistemaren kudeaketa-ratioen bilakaerarengatik ere; zuzkidura horiek ere sistema osoarentzako modu erantsian esleituko dira.

Portu Agintaritzek eta «Estatuko Portuak» erakundeak negoziatuko dute portu-sistema osoari begira, zuzendariak eta teknikariak ez diren langileen lan-harremanak arautzeko hitzarmen kolektiboa.

Portuetako erakunde publiko bakoitzaren esparruan, enpresa-akordioa negoziatuko da, ekoizgarritasunaren gaian eta hitzarmen kolektiboaren bidez esleitzen zaizkion beste alde jakin batzuetan.

Akordio horrek izaera arauemailea izango du, eta bere indarraldia izango da, gehienez ere, hitzarmen kolektiboarena.

Portuetako erakunde publiko bakoitzarentzako alokairu-masak akordatuko dira, sistemako erantsiaren barruan, kasuan kasuko enpresa-planean, hitzarmen kolektiboa aplikatuz, eta aribideko ekitaldiko enpresa-akordioa onetsita. Horretarako, aintzat hartuko dira etekinaren eta ekoizgarritasunaren kontzeptu aldakorrei dagokienez, batik bat, kudeaketa-ratioen bilakaera, bereziki, negozio-zifraren zenbateko garbiari dagozkion ratioena eta batez besteko plantillaren arabera ekitaldiak izandako emaitzena, bai eta erakundea kudeatu eta administratzeko hartutako sistemak ere, plangintza-tresnetan ezarri helburuak lortzera bideratuta daudenak, eta, horien artean, bereziki, kostuen murrizketa iraunkorra eta horren ondorioz erakundearen ustiatze-emaitzetan hoberantz egitea.

53. artikulua. Langileen egitura.

Portuetako erakunde publikoetako langileen egitura bat etorriko da Esparru Estrategikoan portu-sistema osorako ezarri jardute-irizpideekin, kudeaketako helburu orokorrekin eta giza baliabideen beharrizanekin.

Portu-sistemako langileen egitura erantsia eta horren urte anitzeko bilakaera onetsiko dute Ogasun Ministerioko eta Administrazio Publikoen Ministerioko organo eskudunek, eta, hala denean, urtero berrikusiko da, enpresa-planak egiteko prozesua amaitu ondoren eta plan horiek onetsi aurretik.

Portu Agintaritzetako langileen egiturak Enpresa Planean akordatuko dira.

Aurrekontu-arautegiarekin bat etorriz urtero ezarri beharreko enplegu-eskaintza Portu Agintaritza bakoitzari begira banatuko da, enpresa-planetan akordatutakoaren arabera, kontuan hartuta portuetako erakunde publikoen egiturak zein izan eta egitura horiek dituzten zuzkiduren urte anitzeko programa, enpresa-planen iraunaldi berberarekin egiten dena.

«Estatuko Portuak» erakundeari dagokio portu-sistema osoan koordinatzea aldi baterako kontratazioaren politika, enplegu publikoari buruzko arautegiaren esparruan eta enpresa-planetan akordatutakoarekin bat etorriz.

54. artikulua. Langileak hautatzea.

Langileak hautatuko dira berdintasun-, merezimendu- eta gaitasun-printzipioetan oinarritutako sistemekin bat etorriz eta deialdi publikoaren bidez.

Azken hori ez da aplikatuko langile zuzendariei eta konfiantzazko langileei begira.

«Estatuko Portuak» erakundeak printzipio horiek bermatuko dituzten jarraibideak eta prozedurak egingo ditu langileak hautatzeko gaian, horien artera bilduz hitzarmenetik baztertutako langileak zein izan eta langile horiei galdatzen zaien titulazioaren betekizunak.

55. artikulua. Portuetako erakunde publikoen eginkizunak.

«Estatuko Portuak» erakundeko Kontseilu Artezkariak eta Portu Agintaritzetako Administrazio Kontseiluak, lege honetan ezarritakoaren arabera, hurrengo ahalmenak izango dituzte erakundeko langileei dagokienez:

a) Lehendakariaren ekimena oinarri hartuta, erakundearen antolakuntza eta horren aldarazpenak onestea.

b) Erakundeko langile zuzendariak izendatzea eta banantzea, eta horien ordainsari-araubidea onestea, Lehendakariak hala proposatuta.

c) Erakundeko langileen beharrizanak zehaztea, bai eta horien aldarazpenak ere, langileen ordainsari-araubidea onestea, langileak kontratatzea eta horretarako beharrezkoak diren gainerako egintzak gauzatzea.

III. TITULUA

Zerbitzuak ematea

I. KAPITULUA

Zerbitzuak

56. artikulua. Interes orokorreko portuetan emandako zerbitzuak.

Portu-jarduera gauzatuko da interes orokorreko portuetan zerbitzu-eragileen artean, lehia aske eta leialaren esparruan, portu-trafikoak gehitzea eta lehiakortasuna hobetzea suspertzeko helburuarekin.

Interes orokorreko portuetan zerbitzuak ematen hastea eta ekonomia-jarduerak gauzatzea aitortzen da, lege honetan ezarritakoaren arabera.

Portu Agintaritzek lehia askea ahalbidetuko dute eurek kudeatzen dituzten portuen esparruan eta horretarako beharrezkoak diren neurriak hartuko dituzte, lege honetan xedatutakoaren arabera.

«Estatuko Portuak» erakundeak lehia sustatuko du portu-sisteman, horretarako beharrezkoak diren arauketa-, antolaketa- eta kontrol-neurriak hartu ahal izango dituela, lege honetan xedatutakoarekin bat etorriz eta beste erakunde batzuei eratxikitako eskumenei kalterik egin gabe.

Lege honetan ezarritakoarekin bat etorriz, interes orokorreko portuetan zerbitzuak emango dituzte Portu Agintaritzek, bidezkoa denean, eta kasuan kasuko lizentzia edo baimena duten subjektu pribatuek, kasuaren arabera.

Zerbitzuak modu honetara sailkatzen dira:

a) Portu-zerbitzuak, orokorrak edo oinarrizkoak izan daitezkeela.

b) Merkataritza-zerbitzuak eta beste jarduera batzuk.

c) Itsas seinaleetarako zerbitzua.

II. KAPITULUA

Portu-zerbitzuak

1 ATALA. PORTU-ZERBITZUEN KONTZEPTUA ETA MOTAK

57. artikulua. Portu-zerbitzuen kontzeptua eta motak.

Portu-zerbitzuak dira interes orokorreko emate-jarduerak, portuetako zerbitzu-guneetan gauzatzen direnak, beharrezkoak izanik horiek modu egokian ustia daitezen, segurtasun, eragingarritasun, efizientzia, kalitate, erregulartasun, jarraitutasun eta bereizkeriarik gabeko baldintzetan.

Portu-zerbitzuak sailkatzen dira portuko zerbitzu orokorretan, Portu Agintaritzei erreserbatzen zaiela halakoak ematea, eta oinarrizko zerbitzuetan, lehia-araubidean ematen direnak, lege honetan praktikaje-zerbitzuari begira ezarritakoari kalterik egin gabe.

2. ATALA. PORTUKO ZERBITZU OROKORRAK

58. artikulua. Zerbitzu orokorren kontzeptua eta motak.

Portuko zerbitzu orokorrak dira Portu Agintaritzaren titulartasuneko zerbitzu arruntak, horien onuradun direla portuko erabiltzaileak, inolako eskabiderik egin beharrik gabe.

Portu Agintaritzek portuko zerbitzu-gunean emango dituzte hurrengo zerbitzu orokorrak:

a) Portuko trafikoa, itsasokoa nahiz lehorrekoa, antolatu, koordinatu eta kontrolatzeko zerbitzua.

b) Portuko oinarrizko eta merkataritzako zerbitzuekin eta beste jarduera batzuekin lotura duten eragiketak koordinatu eta kontrolatzeko zerbitzua.

c) Seinaleetarako, balizamendurako eta nabigaziorako lagungarri diren beste zerbitzu batzuk, ontzia portura hurreratu nahiz sartzeko, bai eta portuko barne balizamendua ere.

Emakidaren edo baimenaren bidez emandako instalazioetan, horien artean direla itsas lugintzara eta itsaspeko hustubideetara destinatutakoak, balizamendua ezarri eta mantenduko du instalazio horien titularrak edo jardueraren arduradunak bere kontura, Portu Agintaritzak onetsitako betearazpen-proiektuarekin bat etorriz.

d) Gune erkideetan zaintza-, segurtasun- eta polizia-zerbitzuak, beste Administrazio batzuei dagozkien eskumenei kalterik egin gabe.

e) Gune erkideetako argiztapen-zerbitzua.

f) Lehorreko eta uretako gune erkideak garbitzeko zerbitzua.

Zerbitzu horretara ez dira biltzen moilen eta zabaldegien garbiketa, merkatu-gaiak bertan utzi eta manipulatzearen ondorioz, ezta itsasora egindako isuri eta isurketa kutsagarriak ere, halakoak Itsas Administrazioaren eskumenekoak direnean.

g) Larrialdiak prebenitu eta kontrolatzeko zerbitzuak, Babes Zibilari buruzko arautegian, merkatu-gai arriskutsuei buruzko arautegian eta aplikagarri den gainerako arautegian ezarritakoaren arabera, elkarlanean arituz babes zibilari, suteak prebenitu eta itzaltzeari, salbamenduari eta kutsaduraren aurka borrokatzeari begira eskudunak diren Administrazioekin.

59. artikulua. Zerbitzu orokorrak ematea.

Portu Agintaritzak kudeatuko ditu zerbitzu orokorrak.

Zerbitzu horiek emango dira Ustiatze eta Polizia Erregelamenduan eta portu-ordenantzetan jasotako arau eta irizpide teknikoekin bat etorriz; hori gorabehera, zenbait kasutan zerbitzu horiek hirugarrenei eratxiki dakizkieke, baldin eta segurtasuna arriskuan jartzen ez bada edo agintaritza gauzatzen ez bada.

3. ATALA. OINARRIZKO PORTU-ZERBITZUAK

60. artikulua. Oinarrizko zerbitzuen kontzeptua eta motak.

Oinarrizko zerbitzuak dira portuko trafikoaren eragiketak gauzatzea ahalbidetzen duten merkataritza-jarduerak.

Hurrengoak dira oinarrizko zerbitzuak:

a) Praktikaje-zerbitzua.

b) Zerbitzu tekniko-nautikoak:

1. Portu-atoia.

2. Ontziak amarratzea eta desamarratzea.

c) Bidaiarientzako zerbitzuak:

1. Bidaiariak ontziratu eta lehorreratzea.

2. Bagajeak eta bidaia-araubideko ibilgailuak kargatu eta deskargatzea.

d) Merkatu-gaiak manipulatu eta garraiatzeko zerbitzuak:

1. Merkatu-gaiak kargatu, sartu, deskargatu, atera eta ontzitik aldatzea.

2. Gordailua.

3. Garraio horizontala.

Lege honen ondoreetarako, zerbitzu horiek oinarrizko zerbitzuen izaera izango dute soil-soilik zuzenean lotzen zaizkienean ontzietako karga- eta deskarga-eragiketei, edo garraiobideen arteko aldaketei edo itsasoko igarobideari zuzenean lotutako eragiketei, betiere, eragiketa horiek gauzatzen badira ontzietan, edo, Portu Eremuak Erabiltzeko Planarekin bat etorriz, oso-osoan gauzatzen badira lege honen 94.1.a) artikuluko merkataritza-erabileretara destinatutako guneetan, lege honetako 85.1.1.4 artikuluan jasotakoaren arabera, bai eta 2/1986 Errege Lege-dekretuak aipatu gainerako guneetan ere.

e) Ontziek sortutako zaborrak jasotzeko zerbitzuak:

1. Zabor solidoak jasotzea.

2. Zabor likidoak jasotzea.

Sustapen Ministroak, «Estatuko Portuak» erakundeak hala proposatuta, aurreko zerrenda hori luzatu ahal izango du beste zerbitzu batzuekin, halakoak ematea bermatzea beharrezkotzat jotzen denean portu-eragiketen segurtasun, jarraitutasun eta lehiakortasunerako.

Oinarrizko zerbitzu horiek izango dira lege honetan zerbitzu publiko gisa jaso betebeharren mende, betebehar horiek garatuko direla zerbitzuen kasuan kasuko agiri arauemaileetan, zerbitzu horien ematea bermatzeko, segurtasun-, jarraitutasun- eta erregulartasun-baldintzetan, arrazoizko estaldura, kalitate eta prezioarekin, bai eta ingurumena errespetatuta ere.

Portu Agintaritzek neurri egokiak hartu beharko dituzte portuan oinarrizko zerbitzuetarako beharrizanak modu egokian estaltzea bermatzeko.

Horretarako, inguruabarrek hala behar dutenean, ekimen pribaturik ez egoteagatik edo hori behar adinakoa ez izateagatik, Portu Agintaritzek zerbitzu hori eman ahal izango dute, zuzenean edo zeharka, legeetan aitortutako edozein prozeduraren bidez, edo ekimen pribatuarekin batera lehiatuz.

Portu Agintaritzek zerbitzua emango dute zerbitzuaren agiri arauemaileetako baldintzekin bat etorriz eta iraupen mugatuarekin, bost urtetik gorakoa izango ez den epean, salbu eta zerbitzu hori ematea eragin zuten inguruabarrek jarraitzen dutenean. Portu Agintaritzek kontraprestazio gisa kasuan kasuko tarifak galdatuko dituzte, lege honetako 76.1.h) artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz; tarifa horiek izango dira Portu Agintaritzek merkataritza-zerbitzuak ematearen ondorioz ezartzen diren prezio pribatuen araubide beraren mende.

Portu Agintaritzak, bidezkoa denean, baimenduko du zerbitzuen autoprestazioa eta integrazioa, titulu honetako 4. atalean jaso modu eta baldintzetan.

Portu Agintaritzak, zerbitzuak ordaintzen ez badira, zerbitzu-emaileei baimendu ahal izango die zerbitzua aldi baterako etetea, ordainketa egin arte edo etetea eragin zuen zorra behar adina bermatu arte.

61. artikulua. Zerbitzu publikoko betebeharrak.

Hurrengoak zerbitzu publikoko betebeharrak dira, oinarrizko zerbitzuak ematen dituzten guztiek nahitaez onartu behar dituztenak, euren kasuan kasuko ahalbidetze-tituluetan zehaztutakoaren arabera:

a) Zerbitzuen jarraitutasunari eta erregulartasunari eustea, eskariaren ezaugarrien arabera, salbu eta ezinbesteko kasua dagoenean, gerta ahal diren aurkako inguruabarrei aurre eginez, enpresaburu arretatsu bati galda dakizkiokeen neurriak hartuz.

Zerbitzu-ematearen jarraitutasuna bermatzeko, Portu Agintaritzek gutxieneko zerbitzuak ezarri ahal izango dituzte, nahitaezko izaerarekin.

b) Lankidetzan aritzea Portu Agintaritzarekin eta Itsas Administrazioarekin eta, hala denean, beste zerbitzu-emaile batzuekin ere, salbamenduko, suteak itzaltzeko eta kutsaduraren aurka borrokatzeko jardueretan, halakoak beharrezkoak direnean, bai eta larrialdiak prebenitu eta kontrolatzeari dagokionez ere.

Era beran, gai horietarik edozein edo, orokorrean, itsas segurtasuna uki dezaketen inguruabarren berri ematea.

c) Bidezkoa denean, tarifa-ahalaren mende izatea, ahalbidetze-titulua arautzen duten xedapen berezietako baldintzetan.

d) Zerbitzua emateari dagokionez, prestakuntza praktikoan elkarlanean aritzea, jarduera gauzatzeko portu-esparruan.

Agiri arauemaileek zehaztuko dituzte aurreko paragrafoetan ezarritako betebeharrak, lege honetan edo aplikagarri diren arauetarik edozeinetan jasotakoarekin bat etorriz, bateragarri eginez enpresa-ekimenarekin nahiz zerbitzuen arteko lehiarekin eta portu bakoitzean emandako zerbitzuen beharrizan zehatzekin.

Zerbitzu publikoaren betebeharrak aplikatuko dira euren ondoreak neutralak izanik oinarrizko zerbitzu-emaileen arteko lehiari dagokionez.

62. artikulua. Oinarrizko zerbitzuak erabiltzea.

Baimendutako enpresek emango dituzte oinarrizko zerbitzuak, erabiltzaileek eskatzen dituztenean.

Hala ere, praktikaje-zerbitzuaren erabilera nahitaezkoa izango da, Itsas Administrazioak hala ezartzen duenean, arautegi aplikagarrian jasotakoarekin bat etorriz.

Halaber, Ustiatze eta Polizia Erregelamenduak ezarri beharko du, itsas segurtasuneko arrazoiengatik, beste zerbitzu tekniko-nautiko batzuk, portuko azpiegituren baldintza eta ezaugarrien arabera, ontziaren tamaina eta motaren arabera eta garraiatutako zamaren arabera, bai eta baldintza ozeano-meteorologikoen arabera ere.

Era berean, ontziek sortutako zaborrak jasotzeko zerbitzua nahitaez erabili beharko da, arautegi aplikagarrian jasotako kasuetan izan ezik.

Portu Agintaritzek onetsitako portu-ordenantzek ezarri beharko dituzte, arrazoi operatiboengatik eta segurtasun-arrazoiengatik, oinarrizko zerbitzuak erabiltzeko arau osagarriak eta baldintza bereziak, eta zehaztu beharko dute halakoak zein geografia-esparrutara hedatzen diren.

Zerbitzuaren erabilera ez denean nahitaezkoa, Portu Agintaritzek zerbitzu tekniko-nautikoen erabilera ezarri ahal izango dute, aparteko inguruabarrak direla eta, uste badute portuaren jardunbidea, operatibitatea edo segurtasuna arriskuan dagoela.

Gainera, halako inguruabarretan eta itsasoko segurtasuneko arrazoiengatik, Itsas Kapitaintzak zerbitzu horien nahitaezkotasuna adierazi ahal izango du.

63. artikulua. Oinarrizko zerbitzuak ematea ahalbidetzen duten administrazio-tituluak.

Oinarrizko zerbitzuak eman ahal izateko Portu Agintaritzaren kasuan kasuko lizentzia lortu beharko da.

Lizentziek izaera orokorra edo berezia izan dezakete.

Izaera orokorreko lizentziek ahalbidetuko dute 60.2 artikuluko c), d) edo e) paragrafoetara bildutako zerbitzu guztiak ematea, eta izaera bereziko lizentziak emango dira lizentzia horietan aipatu zerbitzu bakoitzeko.

Praktikaje-zerbitzuko eta zerbitzu tekniko-nautikoko lizentziek izaera berezia izango dute beti.

Era berean, bidaiariei zerbitzuak emateko eta merkatu-gaiak manipulatu eta garraiatzeko lizentziak eman ahal izango dira trafiko- edo zama-motaren arabera.

Zerbitzu-emaileen kopurua mugatuta dagoenean izan ezik, lizentzia arau-izaerarekin emango da, aldez aurretik egiaztatuta eskatzaileak lege honetako, agiri arauemaileko eta zerbitzuaren xedapen berezietako baldintza eta betekizunak gauzatzen dituela.

64. artikulua. Oinarrizko zerbitzuak ematen hasteko araubidea

Lizentzien titularrak izan daitezke pertsona fisikoak nahiz juridikoak, halakoak espainiarrak, Europar Batasuneko beste herrialde batzuetakoak edo hirugarren herrialdeetakoak direnean; azken kasu horretan, elkarrekikotasun-proba gauzatu beharko da, salbu eta Europar Batasunak Munduko Merkataritza Erakundearekin dituen konpromisoen ondorioz betekizun hori galdatzen ez denean. Lizentzien titularrek jarduteko gaitasun osoa izan beharko dute, ez dute izango bateraezintasun arrazoirik eta egiaztatu beharko dute, zerbitzuaren agiri arauemailean jasotakoaren arabera, hurrengo betekizunak dituztela:

a) Zerbitzuak eratorri betebeharrei aurre egiteko ekonomia-, teknika- eta lanbide-kaudimena izatea, zerbitzu bakoitzaren agiri arauemailean zehaztuko dena.

b) Indarreko legeriak galdatutako tributu-, lan- eta gizarte-izaerako betebeharrak gauzatzeari dagokionez egunean izatea.

Ulertuko da enpresak egunean daudela, tributu-izaerako betebeharrei dagokienez, urriaren 12ko 1098/2001 Errege Dekretuak, Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko Legearen Erregelamendu Orokorra onestekoak, 13. artikuluaren 1. paragrafoan jaso inguruabarrak daudenean.

Inguruabar horiek betetzen direla egiaztatuko da artikulu horretako 2. paragrafoan araututakoarekin bat etorriz.

c) Zerbitzua modu egokian emateko beharrezkoak diren baldintza bereziak betetzea, lege honen eta aplikagarri den gainerako arautegiaren edukiarekin bat etorriz.

Zerbitzuak ematen hasi ahal izateko, agirietan ezartzen diren baldintzak izan beharko dira gardenak, bereizkeriarik gabekoak, objektiboak, egokiak eta proportzionalak; halaber baldintza horiek hurrengo helburuak bermatu beharko dituzte:

a) Zerbitzua modu egokian ematea, ezarriko diren teknika-, ingurumen-, segurtasun- eta kalitate-betekizunekin bat etorriz.

b) Portu-plangintza gauzatzea.

c) Zerbitzuko eragileen jokabidea lehiakorra izatea.

d) Erabiltzaileak babestea.

e) Portu Agintaritzaren eta segurtasun publikoaren interesak babestea.

Zerbitzua emateko betekizun teknikoen artean izango dira behar adinako giza baliabideak eta baliabide materialak, ahalbidetuko dutenak ohiko banakako eragiketak, sinpleenak nahiz zailenak, garatzea segurtasun-, kalitate-, jarraitutasun- eta erregulartasun-baldintzetan, eskariaren ezaugarrien arabera, eragileen arteko lehia eragotzi gabe.

Oinarrizko zerbitzuen ematea lehia askearen arabera arautuko da, hurrengo paragrafoan ezarritakoari dagokionez izan ezik.

Portu Agintaritzak, ofizioz, kudeatzen duen portu bakoitzean mugatu ahal izango du zerbitzu bakoitzeko zerbitzu-emaileen kopurua, eremu erabilgarriak izatearen inguruan, instalazioen edukieran, segurtasunean edo ingurumen-arauetan oinarritutako arrazoi objektiboengatik,

Bidaiarientzako eta merkatu-gaiak manipulatu eta garraiatzeko zerbitzuetan, muga horiek aplikatu ahal izango dira edozein trafiko- edo zama-motarengatik.

Portu Agintaritzaren Administrazio Kontseiluak hartuko du mugatze-erabakia, zerbitzu-emaileen kopurua ezarriko duena, aldez aurretik Oinarrizko Portu Zerbitzuen Komitea kontsultatuta, eta «Estatuko Portuak» erakundeak txostena eginda; erabaki horrek ukitu ahal izango du portuko zerbitzu-gune osoa edo horren zati bat.

Zerbitzu-emaileen kopurua ezarri beharko da kontuan hartuz inguruabarrek ahalbidetzen duten zerbitzu-emaile gehien.

Mugatze-erabakia «Estatuko Aldizkari Ofizialean» argitaratuko da.

Mugatzearen arrazoia itsas segurtasuna denean, «Estatuko Portuak» erakundeak txostena eskatu dio Merkataritzako Marinaren Zuzendaritza Nagusiari; txosten horrek izaera loteslea izango du, eta ulertuko da aldekoa dela, baldin eta 15 eguneko epea igaro ondoren esanbidez ematen ez bada.

Lizentzia horiek lehiaketa bidez emango dira, lege honen 67.3 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Kasu horietan, zerbitzuaren xedapen teknikoek ezarriko dute zerbitzua lehia askearen araubidean ematen denean baino indarraldi laburragoa.

Mugatzea eragin zuten arrazoiak aldatzen diren neurrian, Portu Agintaritzak kasuan kasuko mugatzea oso-osoan edo zati batean berrikusiko du, aldez aurretik Oinarrizko Portu Zerbitzuen Komitea kontsultatuta, eta «Estatuko Portuak» erakundeak txostena eginda. Mugatzearen arrazoia itsas segurtasuna izan denean, Portu Agintaritzak txosten loteslea eskatuko dio Merkataritzako Marinaren Zuzendaritza Nagusiari; ulertuko da txosten hori aldekoa dela, baldin eta 15 eguneko epea igaro ondoren, esanbidez ematen ez bada.

Era berean, txostena eskatuko zaio ingurumen-agintaritza eskudunari, mugatzearen arrazoia ingurumen-arauetan oinarritzen denean.

Mugatutako zerbitzua zein izan, eta Portu Agintaritzak zerbitzu bera edo berberak ematen dituenean, edo antzekoak, edota portu horretan zerbitzu hori edo horiek nahiz antzeko zerbitzuak ematen dituztenen gainean zuzeneko nahiz zeharkako kontrola gauzatzen duenean, «Estatuko Portuak» erakundearen Kontseilu Artezkariak onartuko du mugatze-erabakia edo horren berrikuspena.

Hala ere, zerbitzu-emaileen kopurua mugatuta izan arren, demanio-emakida baten titularrak, emakida horren xedea denean bidaiarientzako edo merkatu-gaiak manipulatu eta garraiatzeko zerbitzuak ematea, eskubidea izango du, zerbitzu hori ematearen inguruko lizentzia bat lortzeko, betiere, horretarako baldintzak betetzen baditu, mugatuko direnak emakida bidezko jabari publikoaren esparrura.

Aurreko paragrafoan jasotakoari kalterik egin gabe, praktikaje-zerbitzuak itsas segurtasunean duen eragin garrantzitsu eta berezia dela eta, zerbitzu-emaileen kopurua zerbitzu-emaile bakarrera mugatuko da portu-alde bakoitzean.

Ondore horietarako, portu-aldea da modu guztiz independentean ustia daitekeena, horretara bilduz bertarako itsas irteera ere; beraz, portu-alde horietako bakoitzari dagokion praktikaje-zerbitzua emateko muga geografikoak ere guztiz independenteak dira.

Merkataritzako Marinaren Zuzendaritza Nagusiak agindu ahal izango du, itsas segurtasuneko arrazoiengatik, zerbitzu-emaileen kopurua mugatzea gainerako zerbitzu tekniko-nautikoetan.

Lege honek Portu Eremuak Erabiltzeko Plana jaso du, eta plan horretan zehaztu ahal izango da portuko zerbitzu-gune osoan edo horren zati batean gauzatu ahal izango diren merkataritza-jarduera eta portu-zerbitzu motak, bereziki, trafiko-mota eta portuan manipulatu ahal izango diren zama-kategoriak, eta jarduera horiei esleituko zaien eremua edo azpiegituren norainokoa, horrek ezin izango duela mugatu zerbitzu-emaileen kopurua.

Portuko zerbitzuak ematean lehia sustatzeko neurriak ahalbidetzeko xedearekin, trafiko-motei eta portuan manipula daitezkeen zama-kategoriei begira, erabilera-planean esleituko da eremua edo behar adinako azpiegitura, bertan jardun ahal dezaten, emakidarik edo baimenik izan ez arren, portuko zerbitzuen eragile direnek.

65. artikulua. Oinarrizko zerbitzuen agiri arauemaileak eta xedapen bereziak.

«Estatuko Portuak» erakundeak interes orokorreko portu guztiei begira onetsiko ditu zerbitzu bakoitzeko agiri arauemaileak, aldez aurretik ordezkaritza handieneko erakundeak eta elkarteak entzunda, halakoak legeak aitortutakoak direnean eta euren helburuek zuzeneko lotura dutenean Portu Agintaritzen eta «Estatuko Portuak» erakundeko zerbitzu juridikoen kasuan kasuko agiriaren eta txostenaren xedearekin.

Agiri horiek ezarriko dituzte zerbitzuak eman ahal izateko baldintza orokorrak, aurreko artikuluan jasotakoarekin bat etorriz, zerbitzu-emaileek zerbitzu publikoaren inguruan dituzten betebeharrak eta betebehar horien kostuak zenbatzeko irizpideak, inbertsio bat garrantzitsutzat hartzeko irizpide orokorrak, bai eta, lege honetan xedatutakoaren arabera eta, hala denean, berau garatzeko xedapenen arabera, lizentzietara bilduko diren eskubideen eta eginbeharren estatutu juridikoa ere.

Merkataritzako Marinaren Zuzendaritza Nagusiak izaera loteslea izango duen txostena emango du, praktikaje-zerbitzuen eta zerbitzu tekniko-nautikoen agiri arauemaileen gainean, itsas segurtasunari dagokionez, 15 eguneko epean, agiriak jasotzen dituenetik; ulertuko da txosten hori aldekoa dela, baldin eta epe hori igaro ondoren esanbidez ematen ez bada.

Portu Agintaritzek egingo dituzte zerbitzu bakoitzaren xedapen bereziak, Oinarrizko Portu Zerbitzuen Komitea entzun ondoren; Administrazio Kontseiluak xedapen horiek onetsi edo aldarazi aurretik, «Estatuko Portuak» erakundeak txostena eman beharko du horien gainean, agiri orokorretan jasotakoa zehaztu edo garatzen duten xedapenei dagokienez.

Xedapen horiek bat etorri beharko dira zerbitzuaren agiri arauemailearekin, eta onetsi ahal izango dira portu bateko gune desberdinetarako, portuko zerbitzu-gune osorako edo, hala denean, Portu Agintaritza berberak kudeatutako portu bat baino gehiagorako.

Praktikaje-zerbitzuetan eta zerbitzu tekniko-nautikoetan, «Estatuko Portuak» erakundeak Merkataritzako Marinaren Zuzendaritza Nagusiari txosten loteslea eskatuko dio, itsas segurtasunari dagokionez. Txosten hori 15 eguneko epean eman beharko da; ulertuko da aldekoa dela, baldin eta epe hori igaro ondoren esanbidez ematen ez bada.

Portu Agintaritzak zerbitzuaren xedapen bereziak aldarazi ahal izango ditu, eskaintzaren ezaugarriak bat ez datozenean eskariaren beharrizanekin, baldin eta bat ez etortze horrek eragina badu zerbitzua zuzen emateko orduan.

Zerbitzuaren agiri arauemaileak «Estatuko Aldizkari Ofizialean» argitaratu beharko dira.

Portu Agintaritzek xedapen bereziak onetsi eta aldarazteko akordioak aldizkari ofizial horretan iragarri ez ezik, argitaratu ere egin beharko dituzte, formatu fisiko nahiz elektronikoan, erregelamendu bidez ezarritakoaren arabera.

Zerbitzuaren xedapen bereziek bere baitara bilduko dituzte, besteak beste:

a) Gaitasun-betekizunak.

b) Zerbitzu bakoitzari egokitutako ekonomia-, finantza-, teknika- eta lanbide-kaudimeneko betekizunak.

c) Estaldura unibertsala, eskari orori erantzuteko betebeharrarekin, bereizkeriarik gabeko baldintzetan.

d) Zerbitzu-emateak bere baitan hartzen duen esparru geografikoa.

e) Zerbitzu publikoko betebeharrak, zerbitzua erregulartasun- eta jarraitutasun-baldintzetan eman dadin.

f) Zerbitzu publikoko betebeharrak, tokiko prestakuntza praktikoari begira elkarlanean aritzearekin zerikusia dutenak.

g) Zerbitzu publikoko betebeharrak, portuko segurtasunarekin, salbamenduarekin eta kutsaduraren aurka borrokatzearekin zerikusia dutenak.

h) Ingurumena babesteko betebeharrak, bidezkoa bada.

i) Zerbitzu publikoko betebeharren inguruan urtean dauden zamen zenbaketa, zenbaketa hori berrikusteko irizpideak, bai eta betebehar horiek zerbitzu-emaileen artean banatzeko irizpide objektibo, garden, proportzional, ekitatezko eta bereizkeriarik gabekoak ere, irizpide horien artean kontuan hartuko dela zerbitzu-emaile bakoitzaren merkatu-kuota.

j) Gutxieneko baliabide materialak eta horien ezaugarriak.

k) Gutxieneko giza baliabideak eta horien kualifikazioa.

l) Zerbitzuaren gutxieneko etekin- eta kalitate-mailak.

m) Tarifen egitura, gehieneko tarifak eta berrikuspen-irizpideak, eskariaren kopuru osoaren, kostu-egituraren eta zerbitzuaren ezaugarriekin bat datozen beste inguruabar batzuen arabera gauzatuko direnak, bidezkoa denean, bai eta jaso ditzaketen tarifak ere, larrialdietako, suteak itzaltzeko, salbamenduko edo kutsaduraren aurka borrokatzeko zerbitzuetan esku hartzen dutenean.

n) Portu Agintaritzari zerbitzuaren jardunbiderako beharrezkoa den informazioa emateko betebeharrak, horrek hala eskatzen dionean bere eginkizunak behar bezala betetzeko.

ñ) Inbertsio garrantzitsua zehaztea.

o) Lizentziaren indarraldia.

p) Betebeharrak eta erantzukizunak gauzatuko direla ziurtatzen dituzten bermeak.

q) Lege honen arabera bidezkoak diren portu-tasak.

r) Azkentze-arrazoiak, halakoen artean izan beharko direla zerbitzu publikoko betebeharrak, zerbitzua ematearen inguruko segurtasun-eskakizunak eta ingurumena babesteko bidezkoak diren betebeharrak ez gauzatzea.

66. artikulua. Lizentziaren epea.

Oinarrizko portu-zerbitzuak emateko lizentziaren gehieneko epea hurrengoa izango da:

a) Praktikaje-zerbitzua:

10 urte.

b) Zerbitzu tekniko-nautikoak:

b.1) Amarratzea eta desamarratzea:

8 urte.

b.2) Portu-atoia:

13 urte.

d) Bidaiarientzako eta merkatu-gaiak manipulatu eta garraiatzeko zerbitzuak:

c.1) Inbertsio garrantzitsurik egin gabe:

8 urte.

c.2) Ekipamenduetan eta material mugikorretan inbertsio garrantzitsuak eginda:

1. Zerbitzuak portuko jabari publikoaren okupazio pribatiboa behar duenean:

15 urte.

2. Osterantzekoan:

10 urte.

c.3) Obra eta instalazio finkoetan inbertsio garrantzitsua eginda, obra eta instalazio horiek ez direnean hurrengo zenbakian jasotakoak:

30 urte.

c.4) Babeserako, itsasora irteteko, moiletako eta azalera handiak sortzeko beteguneetarako portu-azpiegituretan inbertsio esanguratsuak eginda:

35 urte.

d) Ontziek sortutako zaborrak jasotzeko zerbitzua:

d.1) Inbertsio garrantzitsurik egin gabe:

8 urte.

d.2) Inbertsio garrantzitsua eginda:

12 urte.

Lizentziaren indarraldia ezin izango da berriztatu zerbitzu-emaileen kopurua mugatu denean, horren salbuespen izanik bidaiarientzako eta merkatu-gaiak manipulatu eta garraiatzeko zerbitzuei buruzko lizentziak, zerbitzu horiek ematen direnean lizentziaren titularrari emakidaren bidez emandako portuko jabari publikoaren gainean; izan ere, kasu horietan, lizentziaren indarraldia berriztatu ahal izango da, emakida hori indarrean dagoen bitartean.

Zerbitzu-emaileen kopurua mugatu ez denean, lizentziak berriztatuko dira kasuan kasuko eperako, baina titularrak aldez aurretik egiaztatu beharko du legearen, agiri arauemailearen eta zerbitzuari dagokionez indarrean dauden xedapen berezien betekizunak gauzatzen dituela.

Berriztatze-eskabidea aurkeztu beharko da lizentziaren epea agortu aurreko seihilekoan.

Eskabidea egin ondoren hiru hilabete igaro eta esanbidezko ebazpenik jakinarazten ez bada, ulertuko da berriztatzea eman dela.

67. artikulua. Lizentziak emateko prozedura.

Oinarrizko portu-zerbitzuak emateko lizentziak edozein unetan eskatu ahal izango zaizkio kasuan kasuko Portu Agintaritzari, zerbitzu-emaileen kopurua mugatu denean izan ezik; azken kasu horretan, lizentziak lehiaketa bidez emango dira, artikulu honetako 3. paragrafoarekin bat etorriz.

Lizentzia-eskabideen esanbidezko ebazpena jakinarazteko gehieneko epea hiru hilabetekoa izango da.

Epe hori igarotzen bada ebazpena jakinarazi gabe, eskabideari oniritzia eman zaiola ulertuko da, salbu eta eskabide horrek agiri arauemailean edo zerbitzuaren xedapen berezietan ezarritakoaren aurka egiten duenean.

Zerbitzu-emaileen kopurua mugatuta ez dagoenean eta, Portu Agintaritzaren ustez, zerbitzu-emaile horiek ezin dutenean eskaria oso-osoan estali, zerbitzuaren xedapen berezietan ezarri baldintzetan, Portu Agintaritzak lehia-araubidean emango du zerbitzua, eskaria oso-osoan estaltzea bermatzeko, lege honen 60.4 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Oinarrizko zerbitzuak emateko aukera mugatu denean, lege honen 64. artikuluko 5 eta 6. paragrafoek jasotakoarekin bat etorriz, lizentziak lehiaketa bidez emango dira.

Portu Agintaritzek egin eta onetsiko dute, aldez aurretik «Estatuko Portuak» erakundeak txostena eginda, lehiaketa bakoitzeko oinarrien agiria; agiri horrek, gutxienez, jasoko du eman beharreko lizentzia-kopuruaren zehaztapena, lehiaketa horretan parte hartzeko betekizunak, eskatzaileak aurkeztu beharreko informazioa eta adjudikazio-irizpideak, objektiboak eta bereizkeriarik gabekoak izan beharko direnak.

Eskaintzak aurkezteko epea ezin da izan 52 egunetik beherakoa, lehiaketaren deialdia egin denetik.

Portu Agintaritzaren ustez, aurkeztutako eskaintzek ez badute bermatzen eskaria oso-osoan estaltzea, xedapen berezietan ezarri baldintzetan, Portu Agintaritzak zerbitzua emateko baldintza gehigarriak ezarri ahal izango ditu, proportzionaltasun-irizpideekin eta bereizkeriarik gabeko irizpideekin, estaldura hori lortzeko xedearekin.

Zerbitzua emateko lizentzia eskatzen denean, lizentzia hori portuko azalera jakin bat modu pribatiboan erabiltzeko, lizentziaren adjudikazioa lotuko zaio kasuan kasuko administrazio-titulua emateari; kasu horretan, bi eskabideen esanbidezko ebazpena emateko gehieneko epea zortzi hilabetekoa izango da.

Epe hori igarotzen bada esanbidezko ebazpenik jakinarazi gabe, eskabideari gaitziritzia eman zaiola ulertuko da.

Era berean, lizentzia eskatzen denean zerbitzua emateko aldez aurretik emakidaren bidez emandako azalera batean, lizentziaren adjudikazioa lotuko zaio eskatzailearen eta emakida-titularraren arteko kontratua egoteari.

Eskabidearen esanbidezko ebazpena jakinarazteko gehieneko epea izango da artikulu honetako 1. paragrafoan jasotakoa.

Lehiaketaren deialdia, bai eta zerbitzuak emateko lizentziak eman nahiz berriztatzeko akordioak ere, «Estatuko Aldizkari Ofizialean» argitaratu beharko dira.

68. artikulua. Lizentzien edukia.

Lizentziek bere baitara bildu beharko dute, gutxienez:

a) Lizentziaren titularra den pertsona fisikoaren edo juridikoaren identifikazioa eta enpresaren egoitza.

b) Emandako lizentzia-mota, orokorra edo berezia, eta horren xedea.

c) Zerbitzu-emateak bere baitan hartzen duen esparru geografikoa.

d) Zerbitzu publikoko betebeharrak, bidezkoak diren heinean.

e) Baliabide materialak eta horien ezaugarriak.

f) Giza baliabideak eta horien kualifikazioa.

g) Zerbitzua emateko segurtasun-betekizunak.

h) Ingurumena babesteko betebeharrak, bidezkoa bada.

i) Zerbitzuaren etekin- eta kalitate-mailak.

j) Tarifen egitura, gehieneko tarifak eta berrikuspen-irizpideak, bidezkoa bada.

k) Indarraldia.

l) Bermeak.

m) Merkataritza-, industria- nahiz zerbitzu-jarduerak gauzatzean jabari publikoa modu berezian aprobetxatzearen ondoriozko tasa.

n) Konpentsazio ekonomikoa, bidezkoa bada.

Bidaiarientzako eta merkatu-gaiak manipulatu eta garraiatzeko zerbitzuak emateko lizentziek, halakoak mugatzen direnean erabilera pribatuko itsas geltoki edo terminal baten esparru geografikora, ez dituzte jasoko estaldura unibertsalaren, tarifen egitura eta gehieneko tarifen, etekin-mailen eta, portuko eskariaren arabera, jarraitutasunari nahiz erregulartasunari buruzko zerbitzu publikoko betebeharren klausulak; lizentziaren titularra izan daiteke baimenaren edo emakidaren titularra edo azken horien gaineko titulartasuna hirugarren pertsona batek izan dezake.

Giza baliabideak eta baliabide materialak trafikoen kopuruari eta ezaugarriei aurre egiteko beste izan beharko dira, jardun ahal izateko galdatutako segurtasun- eta kalitate-baldintzetan, bai eta trafiko horiek galdatutako jarraitutasun- eta erregulartasun-baldintzetan ere.

Baliabide horiek zerbitzu horien mende atxikiko dira, zerbitzu publikoko betebeharrei kalterik egin gabe, halakoak egokiak direnean.

Erabilera pribatuetarako terminaletan, merkatu-gaiak kargatu, sartu, atera, deskargatu eta ontzitik aldatzeko lizentzietan ezarritako giza baliabideek izango dituzte zazpigarren xedapen gehigarriaren 2. paragrafoko mugak eta zazpigarren xedapen gehigarriko 1. paragrafoko lege-araubidea.

Lege honetan jaso ondoreetarako, erabilera pribaturako itsas geltokia izango da emakidaren edo baimenaren bidez emandakoa, merkataritzako trafiko orokorrari zabaldu gabe, bidaiariei zerbitzuak emateko, betiere, bidaiari horiek garraiatzen badira titularraren enpresa ontzi-ustiatzaileek edo titular horren enpresa-taldeko enpresek, halakoak titulu horretan baimenduta daudenean, bakarrik ustiatutako ontzietan.

Erabilera pribaturako terminala izango da emakidaren edo baimenaren bidez emandakoa, merkataritzako trafiko orokorrari zabaldu gabe, dela merkatu-gaiak manipulatzeko, titularrarenak nahiz horren akziodun edo partaideenak, halakoek benetako eragina dutenean terminalaren edo terminal horren enpresa-taldearen kudeaketan edo kontrolean, dela titularraren enpresa ontzi-ustiatzaileek edo titular horren enpresa-taldeko enpresek, halakoak titulu horretan baimenduta daudenean, bakarrik ustiatutako ontziek jarduteko.

Edu berean, erabilera pribaturako terminala izango da emakidaren bidez emandakoa, transformazio-instalazio baten nahiz industria-instalazio baten titularrari edo titular horren enpresa-talde bereko enpresa bati, merkataritzako trafiko orokorrari zabaldu gabe, baldin eta halakoetan, manipulatzen badira prozesatze-instalazio horiei zuzenean eta modu esklusiboan lotutako merkatu-gaiak, eta hori esanbidez identifikatu bada emakida-tituluan.

Aipatu terminal horiek emakidaren edo baimenaren bidez emandako atrakalekua izan beharko dute, eta instalazioa kokatu beharko da portuko zerbitzu-gunearen barruan, edo emakidaren bidez emandako eremuekin ondo konektatuta egon beharko da, garraiorako instalazio finko, berezi eta esklusiboen bidez, hau da, hodi, zinta edo abiapuntutik jomugarako erabilera esklusiboko tren-azpiegituren bidez.

Emakida bidezko tituluetan esanbidez jaso beharko da erabilera pribaturako itsas geltokiaren edo terminalaren izaera.

Artikulu honetan jaso ondoreetarako, enpresa-taldea dagoela ulertuko da, uztailaren 28ko 24/1988 Legeak, Balore Merkatuari buruzkoak, 4. artikuluan aipatu kasuetan.

69. artikulua. Oinarrizko Portu Zerbitzuak Emateko Enpresen Erregistroak.

Portu Agintaritza bakoitzean Oinarrizko Portu Zerbitzuak Emateko Enpresen Erregistroa sortuko da, horrek kudeatzen dituen portuei begira; erregistro horrek izaera publikoa izango du eta lege honen 60.2 artikuluko oinarrizko zerbitzuak adina atal izango ditu.

Erregistro horretan inskribatuko dira baimendutako zerbitzu-emaileak.

Portu Agintaritzak ofizioz egingo du inskripzioa, ahalbidetze-titulua jakinarazi ondoren.

«Estatuko Portuak» erakundean sortuko da Oinarrizko Portu Zerbitzuak Emateko Enpresen Erregistro Orokorra; erregistro horrek izaera publikoa izango du eta atalka antolatuko da, atal bat izango duela emandako oinarrizko zerbitzu bakoitzeko.

Erregistro horretan inskribatuko dira oinarrizko zerbitzuak ematen dituzten guztiak.

«Estatuko Portuak» erakundeak ofizioz egingo du inskripzio hori; Portu Agintaritza bakoitzak emandako lizentzien gaineko informazioa eman beharko dio horri.

Sustapen Ministerioaren aginduaren bidez arautuko dira Oinarrizko Portu Zerbitzuak Emateko Enpresen Erregistro Orokorra eta Portu Agintaritza bakoitzeko Erregistroak.

Erregistro horiek behar adinako datu jasoko dituzte, «Estatuko Portuak» erakundeak eta Portu Agintaritzek eratxikita dituzten arauketa- eta kontrol-eginkizunak gauzatu ahal izateko.

70. artikulua. Lizentziak aldaraztea.

Objektibotasun- eta proportzionaltasun-printzipioekin bat etorriz, Portu Agintaritzak aldarazi ahal izango ditu lizentzia-titularrei ezarritako baldintzak, aldez aurretik interesdunak entzunda, zerbitzuaren agiri arauemaileak edo xedapen bereziak aldarazi direnean.

Aldarazpenak epe bat ezarriko du, titularrak aldarazpen horretan xedatutakoari egokitzeko.

Epe hori igarotzen bada, egokitzapena gauzatu gabe, lizentziak ondorerik gabe geratuko dira.

Portu Agintaritzak onetsi ahal izango du, zerbitzu-emaileak hala eskatuta eta zerbitzuaren xedapen berezietan jasotako baldintzetan, lizentzian ezarritako giza baliabideak eta baliabide materialak aldaraztea.

Ezin izango dira aldarazpenak onetsi, zerbitzuaren xedapen berezietan ezarri gutxieneko mugaren azpitik.

71. artikulua. Lizentziak eskualdatzea.

Lizentziak hasieran zein pertsonari eman eta horiez besteko pertsonei eskualdatu ahal izango zaizkie, aldi berean hurrengo inguruabarrak gertatzen direnean:

a) Eskualdaketa 64.1 artikuluko betekizunak gauzatzen dituen pertsona fisiko edo juridikoaren mesedetan egitea.

b) Eskualdatzaileek eta eskuratzaileek zerbitzuaren agiri arauemaileetan eta xedapen berezietan lizentzia eskualdatzeko aukerari dagokionez ezarritako betekizun bereziak gauzatzea.

c) 117.3 artikuluan jasotako betekizunak gauzatzea, lizentzia eskualdatzen denean, jarduera zein jabari publikotan gauzatu eta jabari horren gaineko emakidarekin batera.

Edozein kasutan, eskualdaketa egongo da Portu Agintaritzaren baimenaren mende eta, hala denean, lehia-agintaritzek nahitaez eman beharreko baimenaren mende, uztailaren 17ko 16/1989 Legeak, Lehia Defendatzekoak, 14. artikuluan eta hurrengoetan jasotakoarekin bat etorriz; eskualdaketak lan-legerian jasotako ondoreak izango ditu, lizentzia-titularrak dituen langileen lan-kontratuei dagokienez.

72. artikulua. Azkentze-arrazoiak.

Lizentziak hurrengo arrazoietako batengatik azkendu ahal izango dira:

a) Lizentzian jasotako epea igarotzeagatik.

b) Lizentzia ezeztatzeagatik, galtzen direnean edo gauzatzen ez direnean 64.1 artikuluko betekizunak edo ahalbidetze-tituluak ezarritako baldintzak, edota agiri arauemaileei nahiz xedapen bereziei ez egokitzeagatik, lege honen 70.1 artikuluan jasotakoarekin bat etorriz.

Lizentzia ezeztatzeagatik, zerbitzu-emaileen kopurua mugatzeko adierazpenaren ondorioz, indarreko lizentzia-kopuruak mugatutako kopurua gainditzen duenean, kasuan kasuko kalte-ordainari kalterik egin gabe.

Erregelamendu bidez ezarriko da lizentziak ezeztatzeko prozedura.

d) Legearen 67.4 artikuluak aipatu dituenei emakida edo baimena azkentzeagatik edo kontratua hutsaltzeagatik.

e) Zerbitzuaren agiri arauemailean eta xedapen berezietan jasotako gainerako arrazoiengatik.

Portu Agintaritzaren Administrazio Kontseiluari dagokio lizentziak azkentzeko erabakia hartzea, aldez aurretik interesduna entzunda, aurreko paragrafoko a) idatz-zatiko kasuan izan ezik; kasu horretan azkentzea modu automatikoan gertatuko da.

4. ATALA. OINARRIZKO PORTU ZERBITZUEN AUTOPRESTAZIOA ETA INTEGRAZIOA

73. artikulua. Aplikazio-esparrua.

Lege honen ondoreetarako, autoprestazio-egoeratzat jotzen da enpresa batek, portu-zerbitzuak baimendutako enpresekin kontratatu ditzakeenak, zerbitzu horietariko kategoria bat edo batzuk bere buruari ematea, ontziratuta dituen langileekin eta material propioarekin, usu, zerbitzu-emate horren ondoreetarako, hirugarrenekin inolako kontratu-motarik egin gabe

Autoprestaziorako baimendutako enpresetako langileek gauzatu beharko dituzte portu-zerbitzuak ematen dituzten enpresetako langileei zein kualifikazio-betekizun galdatu eta betekizun berberak.

Era berean, zerbitzuen integrazioa dagoela ulertuko da, erabilera pribaturako itsas geltoki edo terminal baten emakidadunak edo baimenaren titularrak bertan jarduten duten ontziei ematen dizkienean praktikajeko zerbitzu bat edo batzuk eta zerbitzu tekniko-nautikoak, bere baliabideekin, hirugarrenekin xedetzat zerbitzu horiek ematen duten kontraturik egin gabe.

Kasu horretan, itsas geltoki edo terminal horretan jarduten duen ontzi-ustiatzaileak aukeratu ahal izango du integratutako zerbitzu tekniko-nautikoen eta erabilera orokorrari zabaldutako zerbitzuen artean.

Orobat, erabilera pribaturako terminaletan Portu Agintaritzak ezartzen duenean, inoren merkatu-gaiak manipulatzea, hirugarrenen ontzien eragiketak gauzatzea edo, terminal horietan eta itsas geltoki batean, hirugarrenen ontzietan garraiatutako bidaiariei zerbitzua ematea, trafiko horren ehunekoaren araberako zerbitzu tekniko-nautikoak eman beharko dituzte erabilera orokorrari zabaldutako zerbitzua emateko baimenduta dauden enpresek.

Bidaiarientzako eta merkatu-gaiak manipulatu eta garraiatzeko terminalaren titularrak ematen dituen zerbitzuek bete beharko dute 68.2 artikuluko lehenengo lerrokadan jasotakoa.

Portu Agintaritzak baimenduko ditu zerbitzuen autoprestazioa eta integrazioa, aldez aurretik Itsas Administrazioak txosten loteslea eginda, itsas segurtasunari dagokionez. Txosten hori 15 eguneko epean eman beharko da; ulertuko da aldekoa dela, baldin eta epe hori igaro ondoren esanbidez ematen ez bada.

Ebazpenaren epeari dagokionez, 67. artikuluan xedatutakoa hartuko da kontuan, artikulu horretan ezarritako ondoreekin.

Inola ere ezin izango zaie autoprestaziorik baimendu Pariseko Memorandumak urtero aurkeztutako zerrenda beltzean zein estatu izan eta estatu horietako banderadun ontziei edo zerrenda horretan arrisku handiko edo arrisku oso handiko moduan deskribatutakoei.

Praktikaje-zerbitzuan ezin izango da baimendu autoprestaziorik, praktikaje-salbuespenak lortzea gorabehera, 81.2 artikuluan jasotakoarekin bat etorriz.

Gainera, ezin izango da baimendu zerbitzuen integrazioa; horren salbuespen dira emakida-araubidearen mende dauden portu, atrakaleku pribatu edo terminalak, halakoak praktikajeko portu-zerbitzua emateko muga geografikoetatik kanpo daudenean, bai eta horien antzeko ezaugarriak dituzten beste salbuespeneko egoera batzuk ere.

74. artikulua. Betekizunak eta prozedura.

Zerbitzu bakoitzaren autoprestazioa edo integrazioa baimentzeko lizentziak bat etorri beharko dira zerbitzuetako agiri arauemaileetan eta xedapen berezietan jasotako baldintzekin; lizentzia horien edukitik bazter utziko dira 68.2 artikuluak aipatu klausulak, artikulu horretan ezarri baldintzekin, eta, hala denean, Itsas Administrazioak ezarri dituenekin, 73. artikuluko 3. paragrafoak jasotako txostenean.

Portu-zerbitzuak autoprestazio- edo integrazio-araubidearen mende emateko betekizun teknikoen artean egongo dira beti, behar adinako giza baliabideak eta baliabide materialak, ahalbidetuko dutenak terminalean edo itsas geltokian ohiko eragiketa banakakoak, errazenak nahiz zailenak, garatzea, gainerako zerbitzu-emaileei begira galdatzen diren segurtasun- eta kalitate-baldintza berberetan.

Zerbitzuen autoprestaziorako edo integraziorako lizentzia-eskabideei ezezkoa eman ahal izango zaie, 64.5 artikuluan jasotako arrazoietako batengatik, halakoek eragileen kopurua mugatzea justifikatzen duten heinean.

Zerbitzuen autoprestaziorako edo integraziorako lizentziak edozein unetan eskatu ahal izango dira, eta 66. artikuluan jaso eperako emango dira; berriztatu ere egin ahal izango dira, manu horretan ezarritakoarekin bat etorriz.

75. artikulua. Konpentsazio ekonomikoak.

Zerbitzuen autoprestaziorako eta integraziorako lizentzietan ezarriko da, hala denean, titularrek ordaindu behar duten konpentsazio ekonomikoa; ordainketa horrek kontribuzio-izaera izango du, titular horiek gauza ditzaten trafiko orokorrari zabaldutako lizentzien titularren zerbitzu publikoko betebeharrak, bereziki, zerbitzuen erregulartasunari eta jarraitutasunari eustearen ingurukoak.

Konpentsazio hori zehaztuko da zerbitzuaren xedapen berezietan ezarri banaketa-irizpide objektibo, garden, proportzional, ekitatezko eta bereizkeriarik gabekoekin bat etorriz.

Urteko konpentsazio ekonomikoaren balioa Portu Agintaritzak fakturatuko die zerbitzuaren autoprestazioko edo integrazioko titularrei, zerbitzuaren xedapen berezietan ezarritako baldintzetan; konpentsazio hori banatuko da erabilera orokorrari zabaldutako zerbitzua ematen dutenen artean, aipatu xedapen berezietako irizpideen arabera.

5. ATALA. ESKUMENAREN ARAUKETA OINARRIZKO PORTU ZERBITZUETAN

76. artikulua. Portuetako erakunde publikoen eginkizunak.

Oinarrizko zerbitzuen merkatuan lehia eragingarria suspertzeko helburuarekin, «Estatuko Portuak» erakundeak hurrengo eginkizunak gauzatuko ditu, beste erakunde batzuen eskumenei kalterik egin gabe.

a) Zerbitzu bakoitzaren agiri arauemaileak onestea, interes orokorreko portu guztientzat, lege honetan xedatutakoarekin bat etorriz; agiri horietan lehia askea babesteko arauak jasoko dira, zerbitzu-eskaintza anitza sustatzeko helburuarekin.

b) Zerbitzuen xedapen berezien gaineko txostenak egitea, «Estatuko Portuak» erakundeak onetsitako agiri arauemaileak zehaztu edo garatzeko inguruabarrei dagokienez.

c) Oinarrizko zerbitzu baten emaileen kopurua mugatzeko erabakiaren eta horren berrikuspenaren gaineko txostena egitea.

d) Lehia Defendatzeko Zerbitzuari jakinaraztea, ukitutako Portu Agintaritzak entzun ondoren, euren eginkizunak gauzatzean izan ditzaketen egintza, akordio, eginera edo jokabideen berri, eta, bereziki, erabilera orokorrari zabaldutako zerbitzu-emaileek gauzatutakoak, zerbitzu-emaile horiek nagusitasun-egoera dutenean, trafiko eta zama jakin bati dagokionez, merkatu bera hornitzen duten portu batzuetan. Nolanahi ere, egintza, akordio, eginera edo jokabide horiek izan beharko dituzte uztailaren 17ko Lehia Defendatzeko 16/1989 Legearen aurkako zantzuak, eta lehia askeari kalte egiteko modukoak izan beharko dira, autonomiaz gaindiko esparruan edo merkatu nazional osoan.

Era berean, akordio, eginera edo jokabide horiek autonomia-erkidegoetako esparrua bakarrik ukitzen dutenean, autonomia-erkidegoko organo eskudunari jakinaraziko zaizkio halakoak.

Bi kasuetan, «Estatuko Portuak» erakundeak Lehia Defendatzeko Zerbitzuari edo autonomia-erkidegoko organo eskudunari jakinaraziko dizkio eskuragarri dituen egitatezko osagai guztiak eta, hala denean, izaera loteslerik gabeko irizpena bidaliko dio, bere ustez egitate horiek merezi duten kalifikazioaren inguruan.

e) Oinarrizko Portu Zerbitzuen Merkatuaren Behatoki Iraunkorraz arduratzea eta lehiakortasun-txostena egitea, bi-biak ere 79. artikuluak aipatutakoak.

f) Portu Agintaritzentzako eta zerbitzuak ematen dituzten erakundeentzako gomendioak ematea, Behatoki Iraunkorrak ateratako ondorioen esparruan.

g) Zerbitzuak ematen dituzten erakundeentzako zirkularrak ematea, lehia askearen aurkako eginerak saihestu edo zuzentzeko xedearekin; zirkular horiek lotesleak izango dira «Estatuko Aldizkari Ofizialean» argitaratu ondoren.

h) Oinarrizko zerbitzuak baimendu, arautu eta kontrolatzea, salbuespenez Portu Agintaritzek ematen dituztenean halakoak, 60.4 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, eta kasu horretako tarifak onestea.

i) Zerbitzu-emaileen kopurua mugatzeko akordioa hartzea eta akordio hori berrikustea, zerbitzua Portu Agintaritzak ematen duenean.

j) 69. artikuluko 2. paragrafoko Oinarrizko Portu Zerbitzuak Emateko Enpresen Erregistro Orokorraz arduratzea.

k) Portuen arteko lehia-esparrua bermatzeko helburuarekin bi Portu Agintaritzak edo gehiagok egindako hitzarmen, itun edo akordioak baimentzea.

l) Tartekari gisa jardutea, erakunde zerbitzu-emaileen artean sor daitezkeen gatazketan, erakunde horiek hala eskatzen dietenean, betiere, gatazkok Portu Agintaritza baten lurralde-esparrua gainditzen badute, eta, hala denean, bi Portu Agintaritzaren artean sor daitezkeen gatazketan, euretariko bakoitzean edo bietan emandako zerbitzuak direla eta.

m) Arau-hauste oso astunen ondoriozko zehapen-espedienteen ebazpen-proposamena egitea, zehapena 1.202.024,21 eurotik beherakoa denean.

Portu Agintaritzek lehia askea suspertuko dute euren lurralde-esparruan; horretarako hurrengo eginkizunak gauzatuko dituzte, beste erakunde batzuen eskumenei kalterik egin gabe:

a) Zerbitzuak ematea ahalbidetzeko administrazio-tituluak ematea.

b) Oinarrizko zerbitzuak emateko lizentzien titularrei ezarri zerbitzu publikoaren betebeharrak gauzatzen direla kontrolatzea, eta betebeharrok finantzatzeko baliabideak kontrolatzea, ondore horietarako bidezkoak diren ebazpenak emanez.

c) Erabilera orokorrari zabaldutako oinarrizko zerbitzuetan gehieneko tarifak onestea, zerbitzu-emaileen kopurua mugatuta dagoenean edo behar adinakoa ez denean lehia bermatzeko.

Era berean, fakturatutako tarifa eta kontzeptuen gardentasuna kontrolatuko dute.

d) Zerbitzu-emaileen kopurua mugatzeko akordioa hartzea, zerbitzua Portu Agintaritzak ematen duenean izan ezik.

e) Zehatzeko ahala egikaritzea, legean tipifikatutako arau-hauste astunak gauzatzen direnean.

f) «Estatuko Portuak» erakundeari jakinaraztea, euren eginkizunak gauzatzean izan ditzaketen egintza, akordio, itun edo jokabideen berri, halakoek badituzte uztailaren 17ko Lehia Defendatzeko 16/1989 Legearen aurkako zantzuak, erakunde horrek hori berori jakinarazi diezaion Lehia Defendatzeko Zerbitzuari edo autonomia-erkidegoko organo eskudunari.

g) Tartekari gisa jardutea, Portu Agintaritza baten lurralde-esparruan, erakunde zerbitzu-emaileen artean sor daitezkeen gatazketan, erakunde horiek hala eskatzen dietenean.

h) Kudeatzen dituzten portuetan arduratzea 69.1 artikuluak aipatu Oinarrizko Portu Zerbitzuak Emateko Enpresen Erregistro Orokorraz.

77. artikulua. Bateraezintasunen araubidea.

Erabilera orokorrari zabaldutako oinarrizko portu-zerbitzua emateko ahalbidetze-tituludun pertsona fisiko edo juridikoek, edo zuzeneko nahiz zeharkako partaidetza dela bide, halako tituludun enpresa batean benetako eragina izan dezaketen pertsona fisiko edo juridikoek, ez dute izango zuzeneko edo zeharkako partaidetzarik, horrek ahalbide diezaieketenean benetan eragina izatea portu berean zerbitzu bera ematen duen edo emango duen enpresaren kudeaketa edo kontrolean. Debeku horren ondoreetarako, pertsona horiek izan behar dute nagusitasun-egoera lizentziaren xede den jardueran edota nagusitasun-egoera hori eskuratzeko aukera izan, partaidetza horren ondorioz.

Lege honen ondoreetarako, portu batean nagusitasun-egoera izango du jarduera horretan ehuneko 60 baino merkatu-kuota handiagoa duenak, edo enpresa batzuen bidez, horietan benetako eragina izanik, gutxienez, ehuneko hori duenak.

Modu berean, merkataritzako sozietateen kasuan, uste da erakunde baten kudeaketa edo kontrolean benetako eragina dagoela, kapitaleko edo eskubide politikoak eratxikitzen dituzten beste balio batzuetako partaidetzak, zuzenean edo zeharka, ehuneko 25eko proportzioa berdindu edo gainditzen duenean.

Bat-egite, eskuratze edo antzeko beste sozietate-akordioek eratorritako gertatze bidezko arrazoiengatik, pertsona fisiko edo juridiko bat aurreko paragrafoko kasuren batean izanez gero, bere boto-eskubideak blokeatu beharko ditu, egoera hori eragin duen enpresan edo eragin duten enpresetan, eta Portu Agintaritzari aurkeztu beharko dio partaidetzak besterentzeko plana, 12 hilabeteko epean betearazi beharko dena, gaindikina sortu zenetik zenbatzen hasita.

Lizentzien kopurua mugatuta badago, erakunde horiek salbuespen moduan baimendu ahal izango dute muga gainditzen duten partaidetzei eustea, ukitutako oinarrizko zerbitzuak emateko lizentzien kopurua gehitzeko edo murrizteko plana azaldu eta ezartzeko behar den denbora-tartean; plan hori eragingarria izan beharko da aipatu 12 hilabeteko epean.

Artikulu honetako betebeharrak gauzatzen direla egiaztatu ahal izateko, oinarrizko zerbitzuak emateko baimena duten enpresek Portu Agintaritzei komunikatu beharko diete euren akzio-osaeran izandako edozein aldaketa garrantzitsu, edo horren inguruan sendotutako proiektua, 69. artikuluko erregistroetan horri buruzko idatzoharra egin dadin.

Praktikajeko zerbitzua emateko lizentziaren titularrak ezin izango du partaidetzarik izan, berak bakarrik edo tartekatutako pertsona fisiko nahiz juridikoen bidez, portu berean edozein zerbitzu tekniko-nautiko emateko baimenduta dauden enpresen kapitalean edo kudeaketan, lege honetako 73. artikuluan ezarritako kasuetan izan ezik.

78. artikulua. Kontabilitate-bereizketa.

Oinarrizko zerbitzuak emateko lizentzien titularrek portu bakoitzari begira erabat bereizitako kontabilitatea izango dute, onartutako merkataritza-usadio eta -egineren arabera, zerbitzu horien eta euren beste jarduera batzuen artean.

Betebehar bera galdatuko zaio Portu Agintaritzari, horrek oinarrizko zerbitzuren bat ematen duenean.

Betebehar hori ez zaie galdatuko erabilera pribatuetarako itsas geltoki eta terminaletako titularrei, ezta zerbitzuen autoprestaziorako edo integraziorako baimena eman zaienei ere.

Kontuen bereizketa Portu Agintaritzaren aurrean egiaztatu beharko da, Kontuen Auditoretzarako arautegiaren arabera egindako auditoretza-txostenaren bidez.

79. artikulua. Oinarrizko Portu Zerbitzuei buruzko Merkatuaren Behatoki Iraunkorra.

Oinarrizko Portu Zerbitzuei buruzko Merkatuaren Behatokia sortuko da, «Estatuko Portuak» erakundeari atxikita, helburu izanik zerbitzuen prezioei eta kalitateari dagokienez lehiakortasun-baldintzak aztertzea eta gomendioak emateko oinarri izango diren lehiakortasun-aldagaiak akordatzea.

Sustapen Ministroaren aginduaren bidez Behatoki Iraunkorraren osaera eta jardunbidea ezarriko dira; bermatuko da bertan izatea Portu Agintaritzak, autonomia-erkidegoak eta oinarrizko portu-zerbitzuetako zerbitzu-emaileen, langileen eta erabiltzaileen nazio-mailako ordezkaritza-erakundeak

Kanarietan eta Balearretan uhartedi-esparruko Behatoki Iraunkorrak sortuko dira.

«Estatuko Portuak» erakundeak lehiakortasunaren inguruko txostena egingo du urtero, Behatoki Iraunkorraren azterketa eta ondorioak oinarri hartuta.

Txosten hori Sustapen Ministerioari bidaliko zaio.

80. artikulua. Oinarrizko Portu Zerbitzuen Komitea.

Nabigazio eta Portu Kontseiluan eratuko da Oinarrizko Portu Zerbitzuen Komitea, horren kide izango direla oinarrizko zerbitzuen erabiltzaileak edo horiek ordezkatzen dituzten erakundeak eta nazio-esparruan langileen eta zerbitzu-emaileen sektorekako erakundeetatik ordezkaritza handiena edo ordezkaritza dutenak.

Portu Agintaritzak urtean behin gutxienez kontsultatuko du Komite hori, zerbitzu horiek emateko baldintzen inguruan eta, bereziki, erabilera orokorrari zabaldutako oinarrizko zerbitzuen tarifei, zerbitzuen antolaketari eta zerbitzuen kalitateari buruz.

Komitearen txostena igorriko zaio Oinarrizko Portu Zerbitzuei buruzko Merkatuaren Behatokiari.

6. ATALA. XEDAPEN BEREZIAK

81. artikulua. Praktikaje-zerbitzua.

Praktikajetzat ulertzen da ontzietako eta tresna flotatzaileetako kapitainei emandako aholkularitza-zerbitzua, euren sarrera nahiz irteera eta maniobra nautikoak errazteko, praktikaje-guneko muga geografikoen barruan, segurtasun-baldintzetan eta lege honetan, zerbitzuaren erregelamenduan eta horren agiri arauemailean ezarritakoaren arabera.

Zerbitzu hori ontzien barruan emango da, bere baitara bilduz praktikoek zerbitzua emateko praktikaje-geltokitik irten orduko agintzen dituzten jarraibideak ere.

Portuetan praktikaje-zerbitzua nahitaezkoa izango da Itsas Administrazioak hala ezartzen duenean.

Hala ere, Itsas Administrazioak salbuespenak ezarri ahal izango ditu portu bakoitzean praktikaje-zerbitzua erabiltzeko betebeharraren inguruan, horretarako irizpideak oinarrituko direla ontziko kapitainaren edo patroiaren tokiko esperientzian, ontziaren ezaugarrietan, zamaren izaeran, portuko berezitasunetan eta erregelamendu bidez, aldez aurretik Nabigazio eta Portu Kontseiluak eta Espainiako Portu Praktikoen Elkargo Ofizial Nazionalak txostena eginda, ezarriko diren beste inguruabar batzuetan,

Itsas Administrazioak behar adinako proba teoriko eta praktikoak egingo ditu portu-praktiko gisa gaitu ahal izateko lege bidezko baldintzak eta lanbide-titulazioak dituzten praktikogaiak; ezaguera teorikoko probak gaindi ditzaketen praktikogaien kopuruaren inguruan ez dago mugarik.

Itsas Kapitaintzak, Nabigazio eta Portu Kontseiluak eta Espainiako Portu Praktikoen Elkargo Ofizial Nazionalak txostena egin ondoren, Portu Agintaritzak zehaztuko du zerbitzua emateko behar den praktiko kopurua eta egingo ditu praktiko horien izendapenak.

Portu Agintaritzek ahalbidetuko dute portuko prestakuntza praktikoa.

Horretarako, prestakuntza hori zerbitzu publikoko betebehar moduan ezarriko zaie praktikaje-zerbitzua ematen duten enpresei, zerbitzuaren agiri arauemailearekin eta xedapen bereziekin bat etorriz; horietan zehaztuko da hautaketa-prozesu bakoitzean gehienez onar daitekeen praktikogai-kopurua, bai eta prozesu horren indarraldia ere.

82. artikulua. Portu-atoiaren zerbitzua.

Portu-atoiaren zerbitzua da xedetzat duena, portuko zerbitzu-guneko uren barruan, atoian eramandako ontzia deritzon ontzi bat mugitzen laguntzeko eragiketa nautikoa, gauzatu behar dena ontzi horretako kapitainaren jarraibideak aintzat hartuta, atoi-eramaile deritzen beste ontzi baten edo batzuen laguntzaz, ontzi horien indar eragilea baliatuta edo ontzi horiek bideko lagun nahiz eskueran izateko aukera baliatuta.

Zerbitzuaren agiri arauemaileak eta xedapen bereziek jasoko dituzte atoi-eramaileek izan beharko dituzten baliabideak Administrazio eskudunekin elkarlanean aritzeko, suteak itzaltzeko, itsas salbamenduko eta itsasoko kutsaduraren aurka borrokatzeko zerbitzuetan, bai eta, hala denean, zerbitzu-emaileak jaso beharko dituen konpentsazioak, galdatu zaizkion baliabideengatik.

83. artikulua. Ontziak amarratu eta desamarratzeko zerbitzua

Amarratze-zerbitzua portu-zerbitzua da, xede duena ontzi baten amarrak batzea, luzatzea eta helburu horretarako ezarritako osagaiei lotzea, ontziko kapitainaren jarraibideak aintzat hartuta, Portu Agintaritzak zehaztutako amarratze-sektorean, atrakatze-, desamarratze- eta desatrakatze-eragiketak errazteko egoki den hurrenkeran.

Desamarratze-zerbitzua da xede duena ontzi baten amarrak amarratze-osagaietatik askatzea, kapitainaren jarraibideak aintzat hartuta.

Amarratze-zerbitzua gauzatuko dute lege honetako bosgarren xedapen gehigarrian kasu bakoitzari begira ezarritako betekizunak zein izan eta betekizunok gauzatzea egiaztatzen dituzten langileek.

Prestakuntza praktiko berezia zerbitzu publikoko betebehar gisa ezarriko zaie ontzien amarratze- eta desamarratze-zerbitzua ematen duten enpresei, zerbitzuaren kasuan kasuko agiri arauemailean eta xedapen berezietan jasotakoarekin bat etorriz.

84. artikulua. Bidaiarientzako zerbitzuak.

Bidaiarientzako zerbitzuek euren baitara biltzen dituzte:

a) Bidaiariak ontziratzeko eta lehorreratzeko zerbitzua; zerbitzu hori osatzen dute bidaiariak itsas geltokitik edo moilatik ontzietara sartzeko eta alderantzizko eragiketa egiteko behar diren baliabideak antolatu, kontrolatu eta, hala denean, maneiatzeko zerbitzuek.

b) Bagajeak eta bidaia-araubideko ibilgailuak kargatu eta deskargatzeko zerbitzua; zerbitzu hori osatuko dute:

b.1) Bagajea kargatzeko eta deskargatzeko zerbitzuak; halakoetara biltzen dira bagajeak lehorrean jasotzeko, ontzian garraiatzeko eta ezarritako lekuan jartzeko, bai eta bagajeak ontzian jasotzeko, lehorrera garraiatzeko eta itzultzeko ere, behar diren baliabideak antolatu, kontrolatu eta, hala denean, maneiatzeko zerbitzuak.

b.2) Bidaia-araubidean dauden ibilgailuen karga eta deskargarako zerbitzua; horretara biltzen dira ibilgailu horiek, norabide bietan, moilaren edo aparkaleku-gunearen eta ontziaren artean, transferitu ahal izateko behar diren baliabideak antolatu, kontrolatu eta, hala denean, maneiatzeko zerbitzuak.

Oinarrizko portu-zerbitzura ez da bilduko Portu Agintaritzaren pasabideak, arrapalak eta bestelako tresna mekanikoak maneiatzea, Portu Agintaritzak bere langileekin gauzatzen dituenean halakoak.

Portu Agintaritzek ontzi-ustiatzaileei baimendu ahal izango diete bidaiariei zerbitzuak ematea, zerbitzu horiek betearazten direnean ontziko baliabide eta langileekin, erabilitako baliabide teknikoen egokitasuna egiaztatu ondoren.

Portu Agintaritzak behar diren baldintzak ezarri ahal izango ditu, eragiketa segurtasun-baldintzetan gauzatzea bermatzeko helburuarekin.

Inola ere ezin izango zaie hori baimendu Pariseko Memorandumak urtero aurkeztutako zerrenda beltzean zein estatu izan eta estatu horietako banderadun ontziei edo zerrenda horretan arrisku handiko edo arrisku oso handiko moduan deskribatutakoei.

85. Merkatu-gaiak kargatu, sartu, atera, deskargatu eta ontzitik aldatzeko zerbitzua.

Portu-zerbitzu horretara biltzen dira itsas trafikoaren xede diren merkatu-gaiak kargatu, sartu, atera, deskargatu eta ontzitik aldatzeko jarduerak, halakoek ahalbidetzen dutenean merkatu-gaiak ontzi batzuetatik beste batzuetara transferitzea, edo ontzietatik lehorrera nahiz beste garraiobide batzuetara.

1.1. Merkatu-gaiak kargatu eta sartzeko jarduerek euren baitan hartzen dituzte:

a) Portuko merkatu-gaiak jasotzea eta merkatu-gai horien garraio horizontala, ontziaren aldameneraino, ontzi hori kargatzearekin zerikusia duten eragiketetan.

b) Kakoa, koilara, spreaderra edo merkatu-gaiak zuzenean igo edo transferitzea ahalbidetzen duen beste gailuren bat aplikatzea, eragiketa hori gauzatzen denean garraiobide batetik, edo moilatik, aldez aurretik merkatu-gaiak bertan utzi edo metatu behar izan direla, ontziaren aldamenera.

c) Merkatu-gaiak igo edo transferitzea eta ontziaren bodegan edo barruan kokatzea.

d) Merkatu-gaiak ontziratzea tresna mugikorren bidez.

e) Merkatu-gaiak ontziaren bodegan edo barruan sartzea.

1.2 Merkatu-gaiak atera eta deskargatzeko jarduerek euren baitan hartzen dituzte:

a) Merkatu-gaiak ateratzea ontziaren bodegan, horretara biltzen direla zama banatzeko eta zama hori igotze- edo transferitze-gailuen eskuragarri uzteko eragiketa guztiak.

b) Kakoa, koilara spreaderra edo merkatu-gaiak igo edo transferitzea ahalbidetzen duen beste gailuren bat aplikatzea.

c) Merkatu-gaiak igo edo transferitzea eta garraiobide batean edo moilan, ontziaren aldamenean, kokatzea.

d) Merkatu-gaiak lehorreratzea tresna mugikorren bidez.

e) Merkatu-gaiak zuzenean deskargatzea, lehorreko garraiorako ibilgailuetan nahiz moilan, merkatu-gai horiek jaso ditzaten zuzenean portutik kanpora edo portuko gordailutze- edo biltegiratze-gunera doazen ibilgailuek edo garraiobide horizontalek, eta merkatu-gaiak portu-guneetan utzi eta metatzea.

f) Merkatu-gaiak lekuz aldatzea, halakoak jaso aurretik, hori bidezkoa denean, ontziaren aldamenetik merkataritzako portu-erabileretarako guneraino, eta merkatu-gaiok gune horretan utzi eta metatzea.

1.3 Merkatu-gaiak ontzitik aldatzeko jarduerak bere baitan hartzen du lehen ontzian merkatu-gaiak ateratzea, merkatu-gai horiek zuzenean transferitzea ontzi batetik bestera eta bigarren ontzian sartzea.

1.4 Aurreko paragrafoetan deskribatutako jarduerak gauzatuko dira ontzian eta portuko zerbitzu-gunean.

Horietatik kanpo daude lege honen 86 eta 89 artikuluek araututako jarduerak.

Artikulu honetan ezarri ondoreetarako, ez dira izango itsas trafikoko merkatu-gaiak:

a) Portu Agintaritzen jabetzako ondasunak.

b) Posta-zerbitzuaren xede diren gutunak, txartelak, posta-paketeak eta beste ondasun batzuk.

c) Arrantza freskoa, bakailao berdea eta ontzian halakoekin egindako produktuak.

d) Ontziek jaurtitako zama-hondakinak jasotzea.

Hurrengo jarduerak ez dira izango oinarrizko portu-zerbitzuak:

a) Portu Agintaritzaren jabetzako tresna mekanikoak maneiatzea eta Defentsa Ministerioaren merkatu-gaiak manipulatzea, salbu eta azken kasu horretan zerbitzua ematen duenean merkatu-gaiak kargatu, sartu, atera, deskargatu eta ontzitik aldatzeko zerbitzuaren lizentzia-titularra den enpresa batek.

b) Trakzio-buruak edo garabi automugikorrak maneiatzea, baldin eta halakoak modu iraunkorrean ez bazaie atxikitzen portuko manipulazio-eragiketei, eta beraiekin lan egiten duten ohiko langileek gidatzen badituzte.

c) Kamioiak, automobilak eta motordun edozein motatako ibilgailuak ontziratzea eta lehorreratzea, jarduera horiek gauzatzen badituzte euren jabeek, erabiltzaileek edo azken horien mendean izanik ohiko gidari direnek, bai eta euste-lan osagarriak ere, halakoak ontzietako tripulazio-kideek gauzatzen dituztenean.

d) Atoiak ontziratzen edo lehorreratzen dituzten trakzio-buruak gidatu, krokatu eta askatzea, baldin eta garraioa jarraitutasunik gabe gauzatzen bada, zerbitzu-gunearen kanpotik ontziratzeraino, edo ontzitik aipatu gune horretatik kanporaino.

Edozein motatako ibilgailuak gidatzea, ibilgailuok merkatu-gaiak garraiatzen dituztenean garabiaren edo kargatze-instalazioaren oineraino, kamiotik ontzirainoko zuzeneko eragiketetan, baldin eta garraioa jarraitutasunik gabe gauzatzen bada, zerbitzu-gunearen kanpotik, eta ibilgailuok merkatu-gaiak jasotzen dituztenean garabiaren edo deskargatze-instalazioaren oinean, ontzitik kamioirainoko zuzeneko eragiketetan, baldin eta garraioa jarraitutasunik gabe gauzatzen bada, zerbitzu-gunearen kanporaino, eta, bi kasu horietan, kargatze- eta deskargatze-tresnen arteko konexio hutserako eragiketak.

Kasu horretara biltzen dira lehorreko edozein garraiobidetik ontziraino eta ontzitik lehorreko edozein garraiobideraino zuzenean egindako eragiketak.

Idatz-zati honetan xedatutakoa gorabehera, kontuan hartu behar dira, edozein kasutan, garraioaren arau orokorrak.

e) Euste- eta lotze-lan osagarriak, halakoak ontzietako tripulazio-kideek gauzatzen dituztenean.

f) Ontziak zuzkitu eta hornitzeko karga, deskarga eta ontzi-aldaketaren eragiketak, horretarako langileak ez direnean kontratatu behar.

1. Zuzkidura-eragiketak dira hurrengo produktuen ingurukoak:

ura, erregaiak, karburatzaileak, lubrifikatzaileak eta erabilera teknikoko gainerako olioak.

2. Hornidura-eragiketak dira hurrengo produktuen ingurukoak:

tripulazioko kideen eta bidaiarien kontsumorako baino ez direnak destinatzen, etxeko erabilerarako kontsumo-produktuak, garraiatutako animaliak elikatzera destinatutakoak eta garraiatutako merkatu-gaiak ontzian bertan kontserbatu, tratatu eta prestatzeko produktu kontsumikorrak.

g) Karga, deskarga eta ontzi-aldaketarako eragiketak, halakoak hodien bidez gauzatzen badira.

e), f) eta g) idatz-zatietako jarduerek aldez aurretik beharko dute lege honen 89. artikuluak aipatu jarduera-baimena.

Portu Agintaritzak ontzi-ustiatzaileari baimendu ahal izango dio ontziko kargatze- eta deskargatze-tresnak maneiatzea, eragiketa hori gauzatzen denean ontziko langileekin; baimen hori lortzeko egiaztatu beharko dira, agintaritza eskudunen kasuan kasuko ziurtagiriak aurkeztuta, bidezkoa denean, erabilitako tresna teknikoen egokitasuna eta horiek erabiliko dituzten langileen kualifikazioa, batik bat, lan-arriskuak prebenitzeko arloan.

Portu Agintaritzak beharrezko baldintzak ezarri ahal izango ditu, eragiketa segurtasuneko eta ingurumen-kalitateko baldintzetan gauzatzea bermatzeko.

Inola ere ezin izango zaie hori baimendu Pariseko Memorandumak urtero aurkeztutako zerrenda beltzean zein estatu izan eta estatu horietako banderadun ontziei edo zerrenda horretan arrisku handiko edo arrisku oso handiko moduan deskribatutakoei.

Merkatu-gaiak kargatu, sartu, atera, deskargatu eta ontzitik aldatzeko zerbitzura bildutako jarduerak gauzatu beharko dituzte, jarduera horiei aplikatu beharreko lan-araubidea gorabehera, lege honetako bosgarren xedapen gehigarriko betekizunak gauzatzen dituztela egiaztatzen duten langileek, laugarren paragrafoko salbuespenarekin.

Zerbitzu hori eman nahi eta kasuan kasuko lizentzia lortzen duten enpresa guztiak bilduko dira Interes Ekonomikodun Portu Elkartzeetan, lege honetako seigarren xedapen gehigarriko kasuetan, salbu eta lizentziaren xedea denean zazpigarren xedapen gehigarriak zerrendatutako jardueretakoren bat gauzatzea; azken kasu horretan, enpresak ez dira bilduko aipatu elkartzeetara.

86. artikulua. Gordailutze-zerbitzua eta garraio horizontala.

Gordailutze-zerbitzua.

Horren bidez merkatu-gaiak edo ekipamendua aldi batean biltegiratzeko zerbitzua ematen da, xede izanik garraio- edo ikuskatze-motak aldatzeko eragiketak gauzatu ahal izatea, halakoak zuzenean lotzen zaienean merkatu-gaien itsas trafikoari.

Bazter uzten da merkatu-gaiak taldekatzeko biltegiratzea.

Garraio horizontaleko zerbitzua.

Garraio horizontaleko zerbitzua da merkatu-gaiak edo ekipamendua lekuz aldatzeko eragiketa, bi kokalekuren artean, hala denean, barnean hartuz, merkatu-gai edo ekipamendu horiek garraio-ekipamendura kargatzea edo deskargatzea; bazter utziko dira, ordea, ontziaren aldamenera hurbiltzeko eta ontziaren aldemenetik urruntzeko mugimenduak, 85.1 artikuluan deskribatu direnak.

Oinarrizko zerbitzu horiek gauzatzeko ez da beharrezkoa izango 85.5 artikuluak aipatu dituen langileak kontratatzea, ezta Interes Ekonomikodun Portu Elkartzean parte hartzea ere.

87. artikulua. Ontziek sortutako zaborrak jasotzeko zerbitzua.

Zerbitzu horretara biltzen dira, ontziek sortutako zaborrak jasotzeko jarduerak eta, hala denean, zabor horiek portuko zerbitzu-gunean biltegiratu, sailkatu eta aurretiaz tratatzeko jarduerak, eta zabor horiek Administrazio eskudunak baimendutako tratamendu-instalazio batera lekuz aldatzeko jarduerak.

Lege honen ondoreetarako, ontziek sortutako zaborrak dira, dela zabor-mota guztiak, baita ur zikinak eta zamaz besteko hondakinak ere, ontziak sortzen dituztenak eta arautu direnak Ontziek Eragindako Kutsadura Prebenitzeko Nazioarteko Hitzarmenaren I eta IV eranskinetan (likidoei buruzkoetan) eta V. eranskinean (solidoei buruzkoan), kontuan harturik 1973koa den hitzarmen hori aldarazi zuela 1978ko Protokoloak, gaur egun indarrean dagoenak (MARPOL 73/78), dela zamarekin zerikusia duten zaborrak ere, aipatu hitzarmeneko V. eranskina aplikatzeko jarraibideetan definitutakoaren arabera.

Ontziek sortutako zaborrak hondakintzat hartuko dira apirilaren 21eko 10/1998 Legeak, Hondakinei buruzkoak, 3. artikuluko a) idatz-zatian jasotako esanguran.

Zerbitzu horretatik baztertzen da zamaren hondakinak jasotzeko zerbitzua; halako hondakinak dira zama, enbalaje, lotze- edo euste-osagai eta abarretako materialen zatiak, ontzian daudenak, zamarako bodegetan edo tankeetan, baldin eta hor badaude deskarga-prozedura eta garbiketa-eragiketak gauzatu ondoren, bai eta karga eta deskargako zaborrak eta isuriak ere; hondakin-izaera izango dute, berebat, lege honen 130. artikuluak aipatu igarobide- eta maniobratze-guneetan daudenek ere.

Zerbitzu hori enpresa batzuek bakarrik eman ahal izango dute, aldez aurretik ingurumen-organo eskudunarengandik baimena lortu dutenak zerbitzu horren inguruan zaborren kudeaketa-jarduerak gauzatzeko; halaber, enpresa horiek agiri bidez egiaztatu beharko dute ontzien zaborrak jasoko dituen kudeatzailearen onarpen-konpromisoa, zaborrok tratatu edo ezabatzeko.

Zerbitzuaren agiri arauemailean eta xedapen berezietan ezarriko dira zaborrak jasotzeko eragiketek eta instalazioek bete behar dituzten ezaugarri eta baldintzak, bat etorri beharko direnak Administrazio eskudunek onetsitako arauekin.

Portu bakoitzean dauden baliabide erabilgarrien multzoa izan beharko da portua ohikotasunez erabiltzen duten ontzien eta portua ohikotasunez erabili ez arren, portu horretako trafiko garrantzitsuetan parte hartzen duten ontzien beharrizanei erantzuteko adina, ontzi horiei alferrikako atzerapenak eragin gabe.

Zerbitzuaren agiri arauemaileak eta xedapen bereziek jasoko dituzte zerbitzu-emaileak izan beharko dituen instalazioak Administrazio eskudunekin elkarlanean aritzeko, itsasoko kutsaduraren aurka borrokatzeko zerbitzuetan, bai eta, hala denean, zerbitzu-emaileak jaso beharko dituen konpentsazioak, galdatu zaizkion instalazioengatik.

Ontziek sortutako zaborrei dagokienez, itsasora egindako isurketak murrizteko helburuarekin, hondakinak jasotzeko portu-instalazioen baliagarritasuna eta erabilera hobetu eta itsas ingurunearen babesa areagotu daitezen, Portu Agintaritzek hurrengo tarifa galdatuko die artikulu honetako zabor solido edo likidoak jasotzeko zerbitzua erabiltzen ez duten ontziei:

Erregistro gordina (GT)

Tarifa finkoa euro

0,8Z1

1,5Z1

3Z1

4Z1

6Z1

10Z1

12Z1

Z1 60 euroko zenbatekoan finkatu da, urtero eguneratuko dena KPIaren arabera, eta Sustapen Ministroak berrikusi ahal izango duena, kontuan hartuz zerbitzuaren batez besteko kostu osoa, portu-sisteman jasotako zabor likido eta solidoen metro kubikoko.

Tarifa finkoaren zenbatekoa ehuneko 20 murriztuko da, Itsas Administrazioaren ziurtagiria izanez gero; ziurtagiri horrek jaso beharko du zabor-kopuru txikia sortzen dela, ontziaren ingurumen-kudeaketarengatik, diseinuarengatik, ekipamenduarengatik edo ustiapenarengatik.

Tarifa hori ordaintzetik salbuetsiko dira:

a) Europar Batasuneko estatu baten jabetzapeko edo zerbitzupeko gerra-ontziak, ontzi laguntzaileak eta bestelako ontziak, halakoek merkataritza-izaerarik gabeko gobernu-zerbitzuak bakarrik ematen dituztenean.

b) Arrantza freskoko itsasontziak.

c) Kirol-itsasontziak, halakoek, gehienez, 12 bidaiarientzako baimena dutenean.

d) Eskala ugari eta erregularrekin, trafiko erregularrean jarduten duten ontziak, batez ere, Europako Erkidegoko kabotajean dihardutenak, eta barne trafikoan jarduten dutenak, Portu Agintaritzan egiaztatzen denean, Itsas Administrazioak emandako ziurtagiriaren bidez, plan bat dagoela, ziurtatzen duena ontziek sortutako zaborrak itzultzea, bai eta kasuan kasuko tarifak ordaintzea ere, ontziaren itsas bidean kokatutako portu batean, eta bermatzen duena ontziaren zabor guztiak jasoko direla, ontziak portu horretan eskala egiten duenean, halatan, ontziak egiten dituen bidaietan inoiz ez dela gaindituko biltegiratze-edukiera, zabor-mota bakoitzari dagokionez.

e) Ontziek sortutako zaborrak jaso eta tratatzeko baliabideak dituzten terminal eta bestelako instalazio batzuetarantz doazen ontziak, terminal eta instalazio horiek bat egiten badute Administrazio eskudunek onetsitako arauekin; ontzi horiek Portu Agintaritzan bermatu beharko dute zabor horiek itzuliko direla.

f) Portu Agintaritzak zein portu kudeatu eta portu horretan baimendutako enpresetatik zerbitzua jaso izana egiaztatu duten ontziak.

d) idatz-zatian jasotako kasuan, ontziek zein zabor sortu eta zabor horiek itzultzea ziurtatzen duen planak ez dituenean bere baitan hartzen bi zabor motak, salbuespena, aitortzen bada, partziala izango da.

Zabor solidoak bakarrik itzultzen direnean, tarifa horren ehuneko 70 ordainduko da, eta zabor likidoak bakarrik itzultzen badira ehuneko 30.

e) eta f) idatz-zatietako salbuespena aplikatu ahal izateko, itzulitako zabor likidoen kopurua hurrengo kopuruen bestekoa edo handiagoa izango da:

Ontziaren tamaina Erregistro gordina (GT)

MARPOL 73/78ko I. Eranskineko zabor likidoen gutxieneko kopurua, itzuli beharko dena salbuespenerako eskubidea izateko, m³etan.

Orobat, salbuespena partziala izan daiteke, ontziek sortutako zaborren itzulketak ez dituenean bere baitan hartzen bi zabor motak; kasu horretan, d) idatz-zatiko kasuari begira ezarritako murrizketa aplikatuko da.

Nolanahi ere, portuan deskargatzen direnean salbuetsitako ontziek sortutako zaborrak, enpresa zerbitzu-emaileak eskubidea izango du kasuan kasuko tarifa jasotzeko, benetan emandako zerbitzuen kostu osoan, zerbitzu hori erabiltzen duten gainerako ontzien baldintza berberetan.

Barne trafikoan jarduten duten ontziek zazpi egunetik behin ordaindu beharko dute tarifa, baldin eta zaborrak jasotzeko plana egiaztatzen ez badute.

Portu Agintaritzak tarifa horrekin bildutako zenbatekoak baliagarri izango dira, zerbitzua benetan erabiltzeagatik, Portu Agintaritzak ontziei ematen dizkien hobariak konpentsatzeko. Hobari horiek ematen dira, ontziaren tasari begira, ingurumen-eginera hobeak indartzeko, xede izanik zerbitzuaren kostu-sistema eragingarri izatea zaborrak itsasora ez isurtzeko.

Era berean, hala denean, zerbitzua ematearen ondoriozko kostuak finantzatzen lagundu ahal izango dute, ekonomia-bideragarritasunerako behar adinako eskaririk ez izateagatik, zerbitzua ezin denean eman arrazoizko jarraitutasun-, erregulartasun- eta prezio-baldintzetan.

III. KAPITULUA

Merkataritza-zerbitzuak eta beste jarduera batzuk

88. artikulua. Aplikazio-esparrua.

Lege honen ondoreetarako, merkataritza-zerbitzuak dira, portukoak edo portukoak izan gabe, merkataritza-izaerako zerbitzuak ematen dituztenak, baldin eta zerbitzu horiek portu-zerbitzuak ez badira, baina portuko jabari publikoan baimenduta badaude, lege honetan jasotakoaren arabera.

Merkataritza-zerbitzuak lehia-araubidean emango dira.

Portuetako erakunde publikoek neurriak hartuko dituzte, portu-jarduerari zuzenean lotutako merkataritza-zerbitzuak ematean lehia sustatzeko.

Portuko jabari publikoan gauzatzen diren industria, merkataritza eta beste izaera bateko jarduerak izango dira lege honetan merkataritza-zerbitzuetarako jaso araubidearen mende.

89. artikulua. Hirugarrenek merkataritza-zerbitzuak ematea eta bestelako jarduerak gauzatzea.

Hirugarrenek baimena lortu beharko dute, merkataritza-zerbitzuak emateko eta industria, merkataritza edo beste izaera bateko jarduerak gauzatzeko.

Baimen horren indarraldia izango da kasuan kasuko tituluan ezarritakoa; baimenak iraupen mugagabea izan dezake, salbu eta lotzen zaionean jabari publikoa okupatzeari, kasu horretan indarraldia izango baita okupazioa ahalbidetzen duen tituluarena.

Portu-jarduerari zuzenean lotutako merkataritza-jarduera eta -zerbitzuak bat etorri beharko dira, dela «Estatuko Portuak» erakundeak, hala denean, onetsiko dituen baldintza orokorren agiriekin, dela Portu Agintaritza bakoitzak ezarritako baldintza zehatzekin, berma dadin jarduera eta zerbitzu horiek modu bateragarrian gauzatzea portu-erabilerekin nahiz portuko jardunbide operatiboarekin, segurtasuneko eta ingurumen-kalitateko baldintzetan, dela aplikagarri diren gainerako xedapenekin.

Baldintza horien artean jaso beharko dira erreferentzia egiten diotenak jarduera gauzatzeari, hala denean, bidezkoak diren epe eta bermeei, titulua iraungitzeko arrazoiari eta merkataritza-, industria- nahiz zerbitzu-jarduerak gauzatzean jabari publikoa modu berezian aprobetxatzearen ondoriozko tasari.

Baldintza orokorren agiriak izan ahal dira, bereziak, jarduera jakin bati begira, edo jarduera-multzoa kontuan hartzen dutenak.

«Estatuko Portuak» erakundeak onetsi ahal izango dituen agiri berezi horien artean jasoko dira, besteak beste, ontziak eta merkatu-gaiak kontsignatzekoak, arrain-handizkarienak eta arrain-salmenta edo -enkanteetakoak, erregaia zuzkitzekoak, lonjak kudeatzekoak, tresna mekanikoak ezartzekoak, horniduretarakoak, kirol-amarratzeak kudeatzekoak eta biltegiratzekoak.

Portu Agintaritzak ebazpena eman dezan, zerbitzua emateko edo jarduera gauzatzeko baimen baten inguruan, interesdunak eskabidea egin beharko du, hurrengoak ekarriz:

a) Eskatzailearen nortasunaren egiaztapena edo, hala denean, nortasun juridikorik gabeko erkidego edo erakundeetako partaideena.

c) Gauzatu beharreko jardueraren deskripzioa eta, hala denean, jarduera hori gauzatzeko epea.

d) Gauzatu beharreko jarduerari buruzko ekonomia- eta finantza-informazioa.

d) Portu Agintaritzak beharrezkotzat jotako beste agiri eta ziurtagiri batzuk, baldin eta horiek galdatzea justifikatuta badago interes orokorreko arrazoi nabarmena izateagatik.

Aldez aurretik Zuzendariak txostena eginda eta interesduna entzun ondoren, bidezkoa denean, Portu Agintaritzaren Administrazio Kontseiluak eman behar ditu, arau-izaerarekin, urtebetetik gorako iraupena duten baimenak, eta Lehendakariak, urtebetetik beherako iraupena duten baimenak.

Baimena emateko baldintzen artean, gutxienez, hurrengoak izan beharko dira:

a) Zerbitzuaren edo jardueraren xedea.

b) Emate-epea.

c) Merkataritza-, industria- nahiz zerbitzu-jarduerak gauzatzean jabari publikoa modu berezian aprobetxatzearen ondoriozko tasa.

d) Eratu beharreko bermeak, ustezko ingurumen-arriskuak estaltzeko beharrezkoak direnak barne.

e) Zerbitzuaren edo jardueraren segurtasuna eta ingurumen-kalitatea bermatzeko baldintzak eta baliabideak.

f) Egoki diren beste baldintza batzuk.

Baimenak hurrengo arrazoietako batengatik azkendu ahal izango dira:

a) Baimenean jasotako epea igarotzeagatik.

b) Ezeztapenarengatik, horren arrazoia denean «Estatuko Portuak» erakundeak onetsitako baldintza orokorren agiriko baldintzak edo Portu Agintaritzak ezarritako baldintza bereziak ez betetzea.

Jarduera bat gauzatu edo zerbitzu bat emateko portuko jabari publikoko ondasunak okupatu behar direnean, espediente bakarra izapidetuko da, administrazio-titulu bakarra emanez; titulu horretan, epe berbererako baimenduko dira jarduera eta portuko jabari publikoaren okupazioa.

90. artikulua. Portu Agintaritzek emandako merkataritza-zerbitzuak.

Portu Agintaritzek merkataritza-zerbitzuak ematea mugatuta izango dute, zerbitzu horiek eman ahal izango dituztelako euren eginkizunak gauzatzearekin zerikusia duten jarduerei begira bakarrik, eta ekimen pribatuaren kasuan kasuko gabeziei aurre egiteko beti.

Zerbitzu horien kontraprestazio gisa, erakunde horiek kasuan kasuko tarifak galdatuko dituzte; tarifa horiek prezio pribatuaren izaera izango dute, eta lege honen I. tituluko V. kapituluan araututakoak izango dira.

IV. KAPITULUA

Itsas seinaleetarako zerbitzua.

91. artikulua. Itsas seinaleetarako zerbitzua.

Itsas seinaleetarako zerbitzuak, lege honetan arautu denak, xedetzat du Espainiako itsasertzean zehar nabigazio-segurtasuna hobetzeko laguntzak ezarri, mantendu, kontrolatu eta ikuskatzea, nabigatzen dauden ontzien kokalekua baieztatzea eta ontzi horien mugimenduak erraztea.

Itsas nabigaziorako laguntzatzat ulertzen da nabigazio-segurtasuna eta horren mugimenduak erraztera destinatutako gailua, ikustekoa, entzutekoa, elektronikoa edo irrati-elektrikoa, horrek ahalbidetzen duela nabigatzen dauden ontzien kokalekua ziurtatzea.

Laguntzak ezarriko dira kontuan hartuz, beharrezkoak diren hedadurak, kostaldearen ezaugarri fisikoak eta gune bakoitzak nabigaziorako dituen arriskuak, bilakaera teknologikoarekin eta nazioarteko erakundeen gomendioekin bat etorriz.

Zerbitzu horretatik kanpo daude:

a) Itsas seinaleetarako, balizamendurako eta nabigaziorako beste laguntza batzuetarako portu-zerbitzu orokorra, laguntza horiek baliagarri direnean estatuaren titulartasuneko portuetara hurreratu nahiz sartzeko, eta portu horien barne balizamendua.

b) Itsas nabigaziorako laguntzak ezartzea eta mantentzea, laguntza horiek baliagarri direnean autonomia-erkidegoen eskumeneko itsas portuetara hurreratu nahiz sartzeko, eta portu horien zerbitzu-gunearen balizamendua.

Gailuetakoren bat kokatu behar denean portuko zerbitzu-gunetik kanpo, autonomia-erkidegoak, hala denean, itsas-lehorreko jabari publikoa erabiltzeko kasuan kasuko titulua eskatu beharko du.

c) Administrazio publikoen edo horren mendeko erakundeen instalazioetako balizamendua ezarri eta mantentzea.

d) Emakidaren edo baimenaren bidez emandako instalazioetako balizamendua ezarri eta mantentzea, instalazio horien artean daudela itsas lugintzara eta itsaspeko hustubideetara destinatutakoak.

e) Bainu-guneen balizamendurako zerbitzua eta hondartzetan jolaserako tresna flotatzaileak uretara jaurti eta lehorreratzeko zerbitzua.

f) Itsas trafikoaren kontrol- eta laguntza-zerbitzua, hori Itsas Salbamenduko eta Itsas Segurtasuneko Sozietateak eman behar duenean.

b), c) eta d) paragrafoetan jasotako kasuetan, itsas nabigaziorako ezarri eta mantendutako laguntzak betearazi beharko dira autonomia-erkidegoaren edo kasuan kasuko Administrazioaren kontura, edo emakidadunak edo baimendunak betearazi beharko ditu horiek, bidezkoa dena kontuan hartuta, «Estatuko Portuak» erakundeak zein gailu onetsi eta gailu horien arauketarekin eta ezaugarri teknikoekin nahiz kokalekuarekin bat etorriz.

Portu Agintaritzak txostena egingo du betearazpen-proiektuen inguruan, egiaztatzeko proiektu horiek bat datozela onetsitako gailuen ezaugarri teknikoekin eta kokalekuarekin.

Portu Agintaritzek itsas seinaleetarako zerbitzua emango dute, horretarako esleituko zaien gune geografikoan.

Helburu horrekin, hurrengo eginkizunak gauzatuko dituzte:

a) Nabigaziorako laguntzak betearazteko proiektuak onestea, laguntza horiek ezarri eta mantentzea Portu Agintaritzaren ardura denean, bai eta proiektu horiek aldaraztea ere, halako proiektuak bat etorri behar diren heinean «Estatuko Portuak» erakundeak onetsitako gailuen ezaugarri teknikoekin eta kokalekuarekin.

b) Nabigazioari laguntzeko gailuak ezarri eta mantentzea, horren salbuespen direla xede dutenak instalazioen eta oztopo artifizialen balizamendua, hondoratzeena barne; balizamendu hori egin eta ordaindu beharko du horren titularrak, sustatzaileak, arduradunak edo eragileak.

Halakoek Portu Agintaritzak ezarri epean betearazten ez badute balizamendua ezarri eta mantentzeko betebeharra, azken horrek betearaziko du hori, haien kontura.

c) Itsas nabigaziorako laguntzen kontrola eta ikuskapena, laguntza horiek ezarri eta mantentzea hirugarrenen ardura denean, eta, hala denean, zerbitzua berrezartzeko neurriak hartzea, horien kontura; neurri horien artean hartu ahal izango dira, bidezko denean, zehatzeko ahalmena egikaritzeak eratorritakoak.

Idatz-zati honetara biltzen da, nabigaziorako laguntzen gaineko kontrola eta ikuskapena, laguntza horiek baliagarri direnean autonomia-erkidegoen eskumeneko portuetara hurreratu eta sartzeko, laguntza horien artean direla halako portuen zerbitzu-gunearen balizamendurako laguntzak eta beste Administrazio batzuen eskumenekoak ere; azken kasu horretan, Administrazio horiei komunikatuko zaizkie, laguntza horien jardunbidearen gaineko arduradun diren heinean, detektatutako arazoak, zuzen ditzaten.

Eginkizun horrek ez dio kalterik egingo, itsas nabigaziorako laguntzak ezarri eta mantentzeko arduradunek duten betebeharrari, zerbitzuan izandako arazoak Marinaren Institutu Hidrografikoari edo organo eskudunari komunikatzeko, horrek arazo horiek zabal ditzan, bidezkoa denean, nabigatzaileei emandako abisuen bidez.

Era berean, arazo horiek «Estatuko Portuak» erakundeari komunikatu beharko zaizkio.

Zerbitzua emateari dagokionez, «Estatuko Portuak» erakundeak hurrengo eginkizunak ditu:

a) Balizamenduen ezaugarri teknikoak eta kokalekua zehaztea.

Orobat, segurtasun-arrazoiak direla bide, behin-behineko balizamenduak definitu ahal izango ditu, behin betiko onetsiko den balizamenduari kalterik egin gabe.

b) Itsas nabigaziorako laguntzak kontrolatu eta ikuskatzea, laguntza horiek Portu Agintaritzek ezarri eta mantentzen dituztenean.

Itsas seinaleetarako zerbitzua modu egokian eman eta itsasertzean eskumenak dituzten beste Administrazio publiko batzuen eskumenekin behar den koordinazioa gauzatzeko helburuarekin, itsas luginak gauzatzen diren itsas gunean itsas lugintzarako poligono edo mugatutako eremu berriak onetsi aurretik, autonomia-erkidego edo Administrazio eskudunak proiektua bidali beharko dio «Estatuko Portuak» erakundeari, horrek, gehienez ere, bi hilabeteko epean, zehatz ditzan gune horretako balizamenduak izan beharreko ezaugarri teknikoak eta kokalekua; autonomia-erkidego edo Administrazio eskudunak bermatu beharko du balizamendu hori ezarri eta mantenduko dela.

Poligonoaren mugen inguruan izan daitekeen edozein aldarazpen «Estatuko Portuak» erakundeari komunikatuko zaio, xede berarekin eta muga horien zehaztapena aldarazi edo berrikusi aurretik.

Portu Agintaritzak balizamendurako betearazpen-proiektuaren inguruko txostena egin beharko du, egiaztatu dadin proiektu hori bat datorrela onetsitako gailuen ezaugarri tekniko eta kokalekuarekin.

Autonomia-erkidego edo Administrazio eskudunak itsas lugintzarako establezimenduak baimendu edo emakidan eman aurretik, halakoak ez direnean biltzen balizatutako poligonoetara, edo itsas ingurunean kokatutako beste instalazio batzuetara, autonomia-erkidego edo Administrazio eskudunak instalazioaren proiektua bidali beharko dio «Estatuko Portuak» erakundeari, establezimendu horien balizamenduaren ezaugarri teknikoak eta kokalekua zehatz daitezen; balizamenduaren ezaugarri teknikoak eta kokalekua jaso beharko dira instalazioaren titularrak balizamendua betearazteko idatzitako proiektuan, Portu Agintaritzak horren inguruko txostena egin beharko duela.

Itsas nabigaziorako laguntzak defendatzeko eta laguntza horiek ematen duten zerbitzua babesteko, beraien identifikazio eta erabilera egokia bermatuz, Sustapen Ministroak, «Estatuko Portuak» erakundeak hala proposatuta, mugakide diren lurren jabetzari dagokionez, zortasunak eta mugak ezarriko ditu, halakoak beharrezkoak direnean, hurrengo mota eta mugen barruan:

a) Nabigazio-laguntzetara heltzeko.

b) Ikusteko laguntzen kasuan:

b.1) Altuera-distantziari dagokionez, argi-konoa babesteko eta eguneko seinaleak ezagutzeko.

b.2) Inguruko argien koloreei eta erritmoari dagokienez.

b.3) Atzeko aldeko luminantziari dagokionez.

b) Laguntza irrati-elektrikoen kasuan:

c.1) Transmisio irrati-elektrikoak, goi-tentsioko industria eta instalazio elektrikoak eta elektrifikatutako trenbideak kokatu beharreko gutxieneko distantziari dagokionez.

c.2) Altuera-distantziari dagokionez, seinaleak jaso eta transmititzea babesteko.

Edozein kasutan, ezin izango dira hurrengoak baino muga gehiago galdatu:

1. Kolore gorri, berde, urdin, zuri eta anbarreko argien erabilera bakarrik mugatu ahal izango da.

1.000 metrotik beherako distantzietarako, seinaleak jasotzeko antenen gehieneko altuera oinarri hartu, antena horiek direnean irrati-elektriko bidez nabigazioari laguntzekoak, eta altuera horretatik edozein oztoporen punturik garaiena ikusgai uzten duen angelu bertikala gehienez ere bost gradukoa izango da.

3. Telekomunikabideak Antolatzeko Legeak ezarritako mugetatik edozein, espektro irrati-elektrikoaren babesari dagokionez, laguntza irrati-elektrikoen ondoreetarako.

IV. TITULUA

Estatuaren portuko jabari publikoa

I. KAPITULUA

Kudeaketa-eredua

92. artikulua. Portuko jabari publikoaren kudeaketa-eredua.

Estatuaren portuko jabari publikoaren kudeaketak helburu izango du, betiere, interes orokorra bermatuz, ekimen pribatuaren partaidetza sustatu eta gehitzea, portu-instalazioak finantzatu, eraiki eta ustiatzeari dagokionez, eta zerbitzuak emateari dagokionez; horretarako, kasuan kasuko baimenak eta emakidak emango dira, demanioari nahiz obra publikoari begira, lege honetan ezarritakoarekin bat etorriz.

Portu Agintaritzei dagokie oinarrizko portu-eremu eta -azpiegiturak hornitu eta kudeatzea, ekimen pribatuak portuetan jarduera ekonomikoa izatea nahiz zerbitzuak ematea sustatuz.

Portuko azpiegiturak eta jabari publikoa kudeatuko dira errentagarritasun- eta efizientzia-irizpideekin.

II. KAPITULUA

Osatzen duten ondasunak

93. artikulua. Portuko jabari publikoaren izaera eta zehaztapena.

Interes orokorreko portuak itsas-lehorreko jabari publikora biltzen dira eta estatuaren portuko jabari publikoa osatzen dute; azken hori lege honetako xedapenek eta, modu ordeztailean, kostaldeei buruzko legeriak arautzen dute.

Estatuaren portuko jabari publikokoak dira:

a) Estatuaren titulartasuneko lurrak, obrak eta portuko instalazio finkoak, halakoak portuetako zerbitzuei lotzen zaizkienean.

b) Portu Agintaritzek jabetza kenduz eskuratzen dituzten lur eta instalazio finkoak, bai eta salerosketaren bidez edo beste edozein tituluren bidez eskuratzen dituztenak ere, halakoak behar bezala lotzen dituenean Sustapen Ministroak.

c) Estatuak edo Portu Agintaritzek jabari horretan egiten dituzten obrak.

d) Portuko jabari publikoaren emakida baten titularrek eraikitako obrak, obra horiek Portu Agintaritzara lehengoratzen direnean.

e) Itsas nabigazioari laguntzeko lur, obra eta instalazio finkoak, halakoak «Estatuko Portuak» erakundeari eta Portu Agintaritzei lotzen zaizkienean, helburu horretarako.

f) Portuetako zerbitzu-guneetako ur-eremuak.

III. KAPITULUA

Estatuaren portuko jabari publikoaren erabilera

94. artikulua. Portuko jabari publikoan baimendutako erabilera eta jarduerak.

Portuko jabari publikoan gauzatu ahal izango dira portuko eta itsas seinaleetarako erabileren araberako jarduera, instalazio eta eraikuntzak bakarrik, lege honetan ezarritakoarekin bat etorriz.

Ondore horretarako, honako hauek portu-erabileratzat hartuko dira:

a) Merkataritzako erabilerak, horien artean direla garraio-motak aldatzearekin zerikusia dutenak, oinarrizko portu-zerbitzuen ingurukoak eta merkataritzako beste poru-jarduera batzuk.

b) Arrantza-erabilerak.

c) Nautika- eta kirol-erabilerak.

Aurrekoen osagarri edo laguntzaile diren erabilerak, horien artean direla logistika- eta biltegiratze-jardueren ingurukoak eta industria- nahiz merkataritza-enpresei dagozkien erabilerak, halakoak portuan kokatzea justifikatuta dagoenean, horiek portu-trafikoarekin lotura izateagatik, sortzen dituzten portu-trafikoen kopuruarengatik edo portuko erabiltzaileei ematen dizkieten zerbitzuengatik.

Itsas-lehorreko jabari publikoko ondasunen ezaugarriak betetzen ez dituzten lurretan, ondasun horiek direnean uztailaren 28ko 22/1988 Legeak, Kostaldeei buruzkoak, 3. artikuluan definitutakoak, baldin eta portuko trafikoen beharrizan operatiboengatik erabilerarik gabe geratu badira edo portu-jarduerarako jardunbide nahiz egokitasun teknikoa galdu badute, portuko jabari publikoan portu-erabileretara destinatutako eremuak onartu ahal izango dira, erabilera horien artean direla kultura- edo jolas-ekipamenduak, azoka-saioak, erakusketak eta portukoak ez diren beste merkataritza-jarduera batzuk, betiere, kalterik egiten ez bazaie portuaren etorkizuneko garapenari eta portuko trafikoko eragiketei, eta eremu horiek bat egiten badute hirigintza-plangintzan ezarritakoarekin.

Portu Agintaritzek ezin izango dute zuzenean nahiz zeharka parterik hartu eremu horietan gauzatzen diren instalazio eta jardueren ustiapen eta kudeaketan, kultura-ekipamenduei eta erakusketei dagokienez izan ezik.

Itsasargien arkitektura-ondarea zaintzeko xedearekin, portuko jabari publikoko eremuetan, halakoak itsas seinaleetarako zerbitzuari lotzen zaizkionean, baimendu ahal izango dira itsas seinaleetarako ez diren erabilera eta jarduerak, aurreko idatz-zatietan jasotakoarekin bat etorriz, betiere, erabilera eta jarduera horiek baldintzatzen edo mugatzen ez badute une bakoitzean egoki den zerbitzu-ematea, kontuan hartuz trafikoaren eta teknologiaren betekizunak; arrazoi horrengatik ezarritako aldarazpenek inoiz ez dute kalte-ordainik eragingo.

Salbuespenez, interes orokorreko arrazoiengatik, behar bezala egiaztatu beharko direnak eta aldez aurretik «Estatuko Portuak» erakundeak egindako txostena beharko dutenak, Ministroen Kontseiluak portuko jabari publikoko eremuetan, halakoak itsas seinaleetarako destinatzen direnean, ostalaritza-instalazioen debekua kendu ahal izango du, hirigintza-planeamenduan xedatutakoarekin bat etorriz.

Itsas seinaleetarako instalazioetan ostalaritza-erabilera baimendu nahi bada eta instalazio horiek kokatuta badaude 100 metroko gunean, itsasertzaren barruko mugatik neurtuta, edo 20 metroko gunean, lur horiek hiri-lurzoruaren kalifikazioa dutenean, Kostaldeen Zuzendaritza Nagusiak txostena eman beharko du Ministroen Kontseiluak baimena eman aurretik.

Aurretik zegoen eraikinaren bolumena handitzeko obrak 100 edo 20 metroko gune horretatik kanpo bakarrik kokatu ahal izango dira.

Portuko jabari publikoko eremuen okupazioa, horiek destina daitezen edozein Administrazio publikoko organoen eta erakundeen portu-erabileretara, euren eskumeneko helburuak betetzeko, soil-soilik baimendu ahal izango da eremu horietan nahitaez gauzatu behar diren erabilera edo jardueretarako, halakoek portu-jarduerarekin zuzeneko lotura izateagatik.

Debekatuta daude portuko jabari publikoaren okupazioak eta erabilerak, halakoak destinatzen direnean bizitzeko edo biztantzeko eraikinetara, goi-tentsioko linea elektrikoak airetik hedatzera eta merkataritzako publizitatea egitera, eraikinen kanpoko aldean kokatutako kartelen eta hesien bidez, baliabide akustikoen bidez nahiz ikus-entzunezko baliabideen bidez.

Ondore horietarako, ez dira publizitatetzat hartuko Portu Agintaritzaren administrazio-baimenaren edo -emakidaren titular diren establezimenduen edo enpresen informazio-kartelak edo errotulu adierazleak, halakoak direnean establezimendu edo enpresa horien ingurukoak.

Salbuespenez, interes orokorreko arrazoiengatik, behar bezala egiaztatu beharko direnak eta aldez aurretik «Estatuko Portuak» erakundeak egindako txostena beharko dutenak, Ministroen Kontseiluak portuko jabari publikoko eremuetan, halakoak logistika-jardueretako guneetara eta portukoak ez diren erabileretara destinatzen direnean, ostalaritza-instalazioen debekua kendu ahal izango du; ostalaritza-erabilera horiek bat egin beharko dute Portuko Zerbitzu Gunea Antolatzeko Plan Bereziarekin edo tresna baliokidearekin.

Instalazio horiek ezin izango dira kokatu itsasertzaren barruko mugatik edo moilako hegaletik lehorrerantz neurtutako lehenengo 20 metroetan.

Sustapen Ministroak goi-tentsioko linea elektrikoak airetik hedatzea baimendu ahal izango du, salbuespeneko eta herri-onurako inguruabarrak daudenean.

Portu Agintaritzak publizitatea baimendu ahal izango du, noizean behin portuko jabari publikoan gauzatzen diren kirol-, gizarte- eta kultura-jarduerei dagokienez.

95. artikulua. Portuko jabari publikoaren kudeaketa-eredua.

Portuko jabari publikoaren erabilera arautuko da lege honetan, Ustiatze eta Polizia Erregelamenduan eta kasuan kasuko portu-ordenantzetan ezarritakoaren arabera, azken horiek ezarriko dituztela erabilera orokorrari eta, hala denean, doan, zabaldutako guneak. Xedapen horiek ezarri gabeko aldeetan kostaldeei buruzko legeria aplikatuko da.

Esklusibotasun-, intentsitate-, arrisku- edo errentagarritasun-inguruabarrak dituzten erabilera eta jarduerek beharko dute kasuan kasuko baimena edo emakida ematea, aintzat hartuz lege honetan eta baldintza orokorren agirietan jasotakoa, azken horiek onetsita eta «Estatuko Aldizkari Ofizialean» argitaratuta daudenean.

Estatuko Administrazio Orokorraren organoren batek edo Administrazio horri lotutako edo horren mendeko antolakunde nahiz erakunde batek portuko jabari publikoa erabili behar duenean, kasuan kasuko Portu Agintaritzari eskatuko dio jabari publikoko ondasunen artetik behar dituenak; Portu Agintaritzak erabilera hori baimenduko du, baldin eta berau bateragarria bada portua modu arruntean ustiatzearekin eta beharrezko denbora-tartera mugatzen bada, kasuan kasuko hitzarmena eginez, non jasoko diren erabileraren baldintzak, eta horien artean, hala denean, bidezkoak diren tasak, eta organo, antolakunde edo erakunde horrek bere gain hartu beharreko kostuak.

Portu Agintaritzak uste duenean eskabidea bateraezina dela portua modu arruntean ustiatzearekin, «Estatuko Portuak» erakundeari bidaliko dio eskabide hori; erakunde horrek kasuan kasuko txostena egin ondoren, Sustapen Ministroari igorriko dio, eta horrek ebazpena emango du baimena ematearen inguruan, interes orokorra aintzat hartuz.

Portuko jabari publikoa erabili behar dutenean autonomia-erkidegoetako Administrazioek, toki Administrazioa osatzen duten erakundeek edo horiei lotutako nahiz horien mendeko beste edozein antolakunde edo erakundek, aurreko lerrokadan ezarritakoaren arabera jardungo da, autonomia-erkidegoei begira ere, baldin eta autonomia-erkidego horiek euren titulartasuneko demanio-ondasunak Estatuko Administrazioak edo horren erakunde publikoek erabiltzeko, euren eskumeneko erabilera edo zerbitzu jakin batera destinatuz, antzeko araubidea jaso badute euren legerian.

Halako xedapenik jaso ezean, kasuan kasuko emakida edo baimena ematea eskatu beharko dute, lege honetan ezarritakoarekin bat etorriz.

Lege honen arabera emandako baimen eta emakidek ez dituzte horien titularrak askatuko beste lege-xedapen batzuek galdatutako eskumen, lizentzia, baimen eta emakidetatik.

Hala ere, halakoak lortzen direnean lege honek galdatutako administrazio-titulua baino lehenago, beraien eragingarritasuna atzeratuko da titulu hori eman arte.

Baimenen eta emakiden titularrek jabari publikoa modu arrazoitsuan ustiatzea bermatzen duen gutxieneko jarduera edo trafikoa gauzatzeko konpromisoa hartu beharko dute.

IV. KAPITULUA

Portu Eremuak Erabiltzeko Plana

96. artikulua. Portu Eremuak Erabiltzeko Plana.

Sustapen Ministerioak zerbitzu-gunea zehaztuko du estatuaren titulartasuneko portuetan; zerbitzu-gune horrek bere baitan hartuko ditu lege honen 94.1 artikuluko portu-erabilerak gauzatzeko beharrezkoak diren lur- eta ur-eremuak; erreserbatutako eremuak, bermatzen dutenak portu-jarduera garatzeko aukera; eta portu-izaerarik gabeko beste erabilera batzuetara destina daitezkeen eremuak, betiere, erabilerok artikulu horrek aipatutakoak badira.

Zehaztapen hori gauzatuko da Portu Eremuak Erabiltzeko Planaren bidez.

Zerbitzu-guneko ur-eremuak bere baitara bilduko ditu, dela merkatu-gaiak kargatu, deskargatu eta ontzitik aldatzeko eragiketak, bidaiariak ontziratu eta lehorreratzeko eragiketak, ontziak eraiki eta konpontzeko eragiketak, eta atrakatu eta biratzeko eragiketak gauzatzeko esparruak; dela sarrera-kanalak, dela ainguratze-guneak, bai eta itsas segurtasunerako, praktikajerako eta ontziak zuzkitzeko beharrezko diren ertzak ere.

Halaber, bere baitara bilduko ditu erreserbatutako eremuak, beharrezkoak izango direnak portua hedatzeko.

Ur-eremua bi gunetan banatuko da:

a) I. gunea, edo portu-uren barruko aldea; horrek bere baitan hartuko ditu modu naturalean babestutako urak, portu-eragiketetara destinatutako dartsenak barneratzen dituztenak, bai eta atrakatze- eta biratze-maniobrak egiteko behar diren guneak, eta babes-dikeetako ur-eremuak ere.

b) II. gunea, edo portu-uren kanpoko aldea; horrek bere baitan hartuko ditu gainerako urak.

Portu Agintaritzak egingo du Portu Eremuen Erabilera Plana, aintzat hartuz irizpide gardenak, objektiboak, bereizkeriarik gabekoak eta zerbitzuak emateari dagokionez lehia askea suspertzen dituztenak; Plan horrek jasoko ditu portuko gune desberdinek izango duten erabilera, bai eta erabilera horiek izateko beharrizanaren edo komenigarritasunaren justifikazioa ere.

Era berean, erabilera-planera behar adinako eremuak bilduko dira, Administrazio publikoetako organoek egikari ahal izateko, segurtasun-, ikuskapen- eta kontrol-eskumenak edo, portu-jarduerarekin zuzeneko lotura izateagatik, lege honen 94.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz gauzatu behar diren beste eskumen batzuk.

Portu Agintaritzak txostena eskatuko die Hirigintza Administrazioei eta barne uretako arrantzaren, arrantza-sektorea antolatzearen eta kirolaren gaietako, eta Portu Eremuak Erabiltzeko Planak uki ditzakeen sektorekako beste esparruetako Administrazio publiko eskudunei; Administrazio horiek txostena egingo dute euren eskumenak ukitzen dituzten gaiei dagokienez.

Bidezkoak diren txostenak eskatzearekin batera, Portu Agintaritzak hilabeteko epean jendaurrean utziko du egindako plana; epe horretan, interesdunek alegazioak egin ahal izango dituzte.

Plana jendaurrean uzteko epea igaro ondoren, Portu Agintaritzak interesdunei erantzungo die, «Estatuko Portuak» erakundeari bidali beharreko espedientera bilduz izapide horren ondoriozko agiriak, eta planean eginez alegazioek eratorritakoaren arabera bidezkoak diren aldarazpenak.

Behin izapide hori eginda, Portu Eremuak Erabiltzeko Planaren proposamena «Estatuko Portuak» erakundeari bidaliko zaio, eta horrek hilabete iraungo duen kontsultaldirako deialdia egingo die Portu Agintaritzari eta Kostaldeen Zuzendaritza Nagusiari, azken horren bidez egokitzat jotako oharrak eta iradokizunak egin daitezen, hala denean, kontuan hartuko direnak.

Gerogarrenean, «Estatuko Portuak» erakundeak txostena eskatuko dio Kostaldeen Zuzendaritza Nagusiari, itsas-lehorreko jabari publikoaren babesari buruz, eta, hala denean, txostena eskatuko dio Zientzia eta Teknologia Ministerioari ere, itsasontzigintzarekin zerikusia duten inguruabarrei buruz.

Halaber, txostena egingo dute Defentsa Ministerioak, plan horrek defentsa nazionalaren interesetan izan dezakeen eraginari dagokionez, eta Barne Arazoetarako Ministerioak, segurtasun publikoaren eta pertsonak lurralde nazionalean sartzea eta bertatik irtetea kontrolatzearen inguruabarrei dagokienez.

Aurreko txosten horiek eman beharko dira bi hilabeteko epean, proposamena jasotzen denetik; ulertuko da txostenak aldekoak direla, baldin eta epe hori igaro ondoren txostenak ez badira esanbidez ematen.

Behin txostenak jasota edo horiek emateko epea igarota, «Estatuko Portuak» erakundeak txostena egingo du, espedientearekin batera Sustapen Ministerioari bidaliko diona.

Kostaldeen Zuzendaritza Nagusiaren txostena kontrakoa bada, «Estatuko Portuak» erakundeak inguruabar hori esanbidez jasoko du bere txostenean, zioak jasoz iritzi horiek kontuan hartzeko dauden arrazoien inguruan, bai eta onartu ezin diren iritzien inguruan ere.

Sustapen Ministroak onetsi behar du Portu Eremuak Erabiltzeko Plana.

Mugaketa-proposamenak bere baitan hartzen dituenean Estatuko Administrazio Orokorraren lurrak eta ondare-ondasunak, erabilera eta helburu desberdinetara destinatutakoak, «Estatuko Portuak» erakundeak txosten loteslea eskatuko dio Ogasun Ministerioari. Ulertuko da txosten hori aldekoa dela, baldin eta agiriak jasotzen direnetik hiru hilabete igaro ondoren txostenik ez bada esanbidez ematen.

Portu Eremuak Erabiltzeko Plana onesteak berarekin ekarriko du herri-onuraren adierazpena, jabetza pribatuko ondasunak kentzeari dagokionez eta plana garatzeko beharrezkoak diren emakida-erreskateei dagokienez, bai eta portu-erabilerari lotzea zerbitzu-guneko jabari publikoko ondasunak eta ondare-ondasunak ere, betiere, halakoak interesgarriak badira portuarentzako.

Behin Portu Eremuak Erabiltzeko Plana onetsita, akordioaren testu osoa «Estatuko Aldizkari Ofizialean» argitaratuko da.

Portu Agintaritzak bere zerbitzu-gunea antolatuko duen plan berezia edo horren tresna baliokidea azaldu aurretik, portuko Portu Eremuak Erabiltzeko Plana onetsi beharko da.

Era berean, Portu Agintaritzak plan bereziaren edukia jasotzen duenean, azaroaren 24ko 27/1992 Legeak, Estatuko Portuei eta Merkataritzako Marinari buruzkoak, 18.2.c) artikuluaren lehenengo lerrokadan ezarritakoarekin bat etorriz, «Estatuko Portuak» erakundeari bidaliko dio hori, horrek egokitzat jotzen dituen oharrak eta iradokizunak egin ditzan.

97. artikulua. Portu Eremuak Erabiltzeko Plana aldaraztea.

Portu Eremuak Erabiltzeko Planaren aldarazpenak funtsezkoak badira, aurreko artikuluan aipatu onespen-prozeduraren mende izango dira.

Aldarazpenak ez duenean funtsezko izaerarik, «Estatuko Portuak» erakundeak onetsiko du hori, Portu Agintaritzak hala proposatuta, aldez aurretik Hirigintza Administrazioek txostena egin beharko dutela, aldarazpen horrek beraien eskumenak ukituz gero.

Planari begira funtsezkoa ez den aldarazpenaren proposamena «Estatuko Portuak» erakundeari bidali aurretik, Portu Agintaritzak jendaurreko informazioaren izapidea zabalduko du, aurreko artikuluan ezarritakoaren arabera; dena den, aldarazpen-proposamena jendaurreko informaziora zabaltzeko epea 15 egunekoa izango da.

Funtsezkoa ez den aldarazpena da portuko zerbitzu-gunean sortzen dena, portu-ustiapenaren ondoriozko arrazoiak eraginda, modu garrantzitsuan aldatu gabe, lege honen 94. artikuluko erabilerak esleitzeari dagokionez, portua banatzen duten guneen barne zehaztapena.

Orobat, funtsezkoa ez den aldarazpen izango dira portu-azpiegituren eta -instalazioen hedapenak, halakoak aldez aurretik zeudenen osagarri direnean, betiere, portuko zerbitzu-gunean kokatzen badira, hurrengo paragrafoan jasotako salbuespenarekin, bai eta portu-zerbitzuen emaileek, halakoak emakidarik edo baimenik gabekoak direnean, jardun ahal izateko esleitutako azpiegitura-edukierak edo -eremuak ere.

Aldarazpen horien berri emango zaio Sustapen Ministroari eta aldarazpenok «Estatuko Aldizkari Ofizialean» argitaratuko dira.

Ondore horietarako, aldaketa garrantzitsua izango da erabilera jakin bati esleitutako azalera, aldaketa bakarraren bidez edo pilatutako aldaketa batzuen bidez, ehuneko 15ean baino gehiago aldatzen duena, salbu eta aldaketa horrek portu-izaerarik gabeko erabilerak ukitzen dituenean, halakoetan aldaketa beti joko baita garrantzitsutzat.

Plan zuzentzaile baten onespenak edo aldarazpenak berarekin ekarriko du erabilera-planaren funtsezko aldarazpena.

98. artikulua. Portu Eremuak Erabiltzeko Planak emakidetan dituen ondoreak.

Portu Eremuak Erabiltzeko Planaren xedapenekin bateraezinak diren emakidak plan horri egokitu beharko zaizkio.

Ondore horretarako beharrezko baldintza guztiak berrikusi beharko dira edo, hala denean, emakida erreskatatu beharko da, lege honen 114 eta 124. artikuluek ezarritakoaren arabera.

Modu iragankorrean, eta emakiden baldintzak berrikusteari ekiten ez zaion bitartean edo, hala denean, emakida horiek aurreko paragrafoan ezarritakoaren arabera erreskatatzen ez diren bitartean, emakidak egongo dira eman zirenean zituzten baldintza berberen mende, eta ezin izango da baimendu horien inguruko luzapen, aldarazpen edo eskualdaketarik, baldin eta Portu Eremuak Erabiltzeko Planarekin bateraezinak diren baldintzak berrikusi ez badira.

V. KAPITULUA

Baimenak

1. ATALA BAIMEN-MOTAK

99. artikulua. Baimen-motak.

Portu Agintaritzaren baimenaren mende izango dira:

a) Ontziek, bidaiariek eta merkatu-gaiek portu-instalazio finkoen gainean egiten duten erabilera, Ustiatze eta Polizia Erregelamenduak nahiz portu-ordenantzek arautuko dutena.

b) Portuko jabari publikoaren okupazioa, ondasun higigarriekin edo instalazio desmuntagarriekin, edo halakorik gabe, hiru urtetik gorakoa izango ez den eperako, hurrengo atalean xedatutakoarekin bat etorriz emango dena.

2. ATALA. PORTUKO JABARI PUBLIKOA OKUPATZEKO BAIMENAK

100. artikulua. Aplikazio-esparrua.

Portuko jabari publikoa okupatzeko, gehienez ere hiru urtez, ondasun higigarriekin edo instalazio desmuntagarriekin, edo halakorik gabe, Portu Agintaritzaren aurretiazko baimena beharko da.

Demanio-baimen horiek emango dira, prekario-tituluarekin, aintzat hartuz portuko jabari publikoa okupatzeko kasuan kasuko baimenen baldintza orokorren agiria, Sustapen Ministroak onetsi beharko duena, eta, baimenaren xedea merkataritza- edo industria-jarduera denean, jardueraren edo zerbitzuaren baldintza orokorren agiria, hala denean, «Estatuko Portuak» erakundeak onetsiko duena, eta Portu Agintaritzak zehaztutako baldintza bereziak.

Baimenak eman ahal izango dira 94. artikuluak onartutako erabilera eta jarduerentzako bakarrik, eta bat etorri beharko dira Portuko Zerbitzu Gunea Antolatzeko Plan Bereziak ezarritako xedapenekin edo, halako planik izan ezean, Portu Eremuak Erabiltzeko Planarekin.

Baimenak emango dira banakako izaerarekin eta «inter vivos» eskualdatzeko aukerarik gabe, eta baimen horien erabilera ezin izango zaie hirugarrenei laga; baimen horien salbuespen dira jabari publikoa okupatzekoak, halakoak lehorretik itsasorako isurketak egiteko baimenaren oinarri direnean.

101. artikulua. Prozedura hastea

Atal honetako baimenak emateko prozedura has daiteke interesdunak hala eskatuta edo Portu Agintaritzak horretarako deitutako lehiaketaren bidez.

102. artikulua. Eskabidearen betekizunak.

Portuko jabari publikoa okupatzearen inguruan Portu Agintaritzak ebazpena eman dezan, interesdunak eskabidea egin beharko du, horrekin batera ekarriz, lege honetako 89.3 artikuluak agindutakoaz gain, gauzatu beharreko ondasun eta instalazioentzako beharrezkoak diren oroitidazkia eta osotasuneko planoak edo xehetasun-planoak, non zehaztuko den okupatu beharreko jabari publikoko gunearen hedadura.

Plan Estrategikoan, Plan Zuzentzailean, Portu Eremuak Erabiltzeko Planean, Plan Berezian, hala denean, edo indarreko legerian xedatutakoaren aurka modu nabarian egiten duten eskabideak ez dira onartuko; halako eskabideak gehienez bi hilabeteko epean artxibatuko dira, aldez aurretik eskatzailea entzuteko izapidea eginda.

Eskabideak ez baditu gauzatzen galdatutako betekizunak eta hori ongitzeko aukera badago, ongitzea gauzatzeko jardungo da Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legeak ezarritakoaren arabera.

103. artikulua. Emate-prozedura.

Portu Agintaritzak aztertuko ditu aurkeztutako agiriak eta erabakiko du horien egokitasuna eta bideragarritasuna.

Beste Administrazio eta erakunde batzuen txostena eskatuko da, txosten hori nahitaezkoa bada edo hori izatea komenigarritzat jotzen bada.

Aldez aurretik Zuzendariak txostena eginda eta interesduna entzun ondoren, bidezkoa denean, Portu Agintaritzaren Administrazio Kontseiluak, bere zuhurtziaren arabera eta kasuan kasuko zio egokiak jasotzeari kalterik egin gabe, eman edo ukatu behar ditu urtebetetik gorako iraupena duten baimenak, eta Lehendakariak, epe hori gainditzen ez dutenak.

104. artikulua. Lehiaketak.

Portu Agintaritzak lehiaketetarako deialdiak egin ahal izango ditu, portuko jabari publikoa okupatzeko baimenak emateari dagokionez.

Lehiaketa ebazteko organo eskudunak onetsiko du, dela lehiaketa arautuko duen oinarri-agiria, bertan ezarri beharko direla lehiaketan parte hartzeko betekizunak, lehiaketa hori adjudikatzeko irizpideak eta irizpide horien haztapena, dela baimenaren garapena arautuko duen baldintza-agiria, bat etorri beharko dena portuko jabari publikoa okupatzeko baimenei begira Sustapen Ministroak onetsitako baldintza orokorren agiriarekin eta, hala denean, jarduerari begira «Estatuko Portuak» erakundeak onetsitako baldintza orokorren agiriarekin.

Lehiaketaren deialdia argitaratuko da autonomia-erkidegoaren «Aldizkari Ofizialean», eskaintzak aurkeztu ahal izango direla ezarritako epean; epe hori ezin da izan 20 egunetik beherakoa.

Eskaintza horiek jendaurreko ekitaldi publikoan zabalduko dira.

Lehiaketa ebatziko du baimena emateko organo eskudunak.

Aukeratutako eskaintzak gauzatu beharko du aurreko artikuluan jaso den izapidetza, hala denean, kasuan kasuko baimena emateko.

105. artikulua. Emate-baldintzak

Baimenak, gutxienez, hurrengo baldintzak jaso beharko ditu:

a) Baimenaren xedea.

b) Baimendutako obrak eta instalazioak.

c) Baimenaren epea.

d) Jabari publikoko azalera, baimenaren arabera okupa daitekeena.

e) Ingurumena babesteko baldintzak, halakoak bidezkoak direnean.

f) Nabigaziorako laguntzei lotutako eremuetan zein baimen eman eta baimen horietan ezarri behar diren baldintza bereziak, horien artean jaso beharko direla, gutxienez, zerbitzuaren eragingarritasuna, sarbideak eta segurtasun-neurriak bermatzen dituztenak.

g) Ur-eremua okupatuz gero, ezarri beharreko balizamendua.

h) Jabari publikoa okupatzearen ondoriozko tasa eta merkataritza-, industria- nahiz zerbitzu-jarduerak gauzatzean jabari publikoa modu berezian aprobetxatzearen ondoriozko tasa.

i) Eratu beharreko bermeak.

j) Iraungitze-arrazoiak, lege honen 123. artikuluan jasotakoarekin bat etorriz.

k) Egoki diren beste baldintza batzuk.

VI. KAPITULUA

Demanio-emakidak

1. ATALA. XEDAPEN OROKORRAK

106. artikulua. Aplikazio-esparrua.

Portu Agintaritzak aldez aurretik emandako emakida beharko da portuko jabari publikoa okupatzeko, obrekin edo desmuntagarriak ez diren instalazioekin edo hiru urtetik gorako erabilerekin.

Emakidak eman ahal izango dira Portuko Zerbitzu Gunea Antolatzeko Plan Bereziak edo, halakorik izan ezean, Portu Eremuak Erabiltzeko Planak ezarritako ezaugarriekin bat datozen obra, instalazio edo erabilerentzako bakarrik, eta emakida horiek aintzat hartu beharko dute demanio-emakidak emateko Sustapen Ministroak onetsitako kasuan kasuko baldintza orokorren agiria eta, emakidaren xedea merkataritza- edo industria-jarduera gauzatzea denean, merkataritza-jarduera edo -zerbitzuari begira «Estatuko Portuak» erakundeak, hala denean, onetsitako baldintza orokorren agiria, eta Portu Agintaritzak, lege honen 89. artikuluarekin bat etorriz, ezarriko dituen baldintza bereziak.

Emakida bat emateko beharrezkoa izango da Portu Agintaritzak eskuragarri izatea emakida horren xede diren lur eta ur-eremuak, salbu eta emakida baten azkentze-data gertu izan eta emakida berri bat emateko izapideak egiten direnean lur edo ur-eremu berberen gainean, eta Portu Agintaritzak obrak betearazi behar dituenean lur eta ur-eremuak eskuragarri jarri aurretik.

Halakoetan, emakidaren hasierako epemuga bat etorriko da emakida hori azkentzeko datarekin edo Portu Agintaritzak obrak amaitzeko datarekin.

Hala ere, ezin izango dira bi urte baino gehiago igaro, emakida emateko akordioa egin eta lurrak eragingarritasunez eskuragarri jarri arte.

Emakida-titulura bilduko dira, portuko jabari publikoa okupatzearen inguruko baldintzez gain, jardueraren edo prestazioa ematearen ingurukoak.

Atrakatze-instalazioen emakidak edo baimenak bere baitara bildu beharko du kasuan kasuko maniobratze-gunearen emakida; hori gorabehera, salbuespenez, eta portua ustiatzeko edo behar adina atrakatze-instalazio eskuragarri ez izatearen ondoriozko arrazoiengatik, Portu Agintaritzak ezarriko du, kasuan kasuko administrazio-titulua emateko unean edo gerogarrenean, emakidaren edo baimenaren bidez emandako instalazioen nahitaezko erabilera, oinarrizko portu-zerbitzuak ematen dituztenen mesedetan.

Kasu horretan, onuradunek emakidaren edo baimenaren titularrari kasuan kasuko tarifa ordaindu beharko diote; tarifa hori ezarri beharko da irizpide objektibo, garden eta bereizkeriarik gabekoekin, eta tarifa horrek ezin izango du gainditu Portu Agintaritzak kasuan kasuko tituluan onetsi gehieneko zenbatekoa.

Ustiatze eta Polizia Erregelamenduak ezarriko ditu portua ustiatzea edo behar adinako atrakatze-instalazio eskuragarri ez izatea dela bide dauden arrazoi objektiboak, justifikatzeko oinarrizko portu-zerbitzua nahitaez erabiltzea hirugarren zerbitzu-emaileen mesedetan.

Administrazio Kontseiluak izaera orokorrarekin onetsiko ditu lagatze-kasuak, horretarako baldintzak eta emakiden edo baimenen titularrek lege honetan xedatutakoarekin bat etorriz jaso ahal izango dituzten gehieneko tarifak, portu-instalazioen ezaugarrien arabera.

Emakidaren edo baimenaren bidez emandako instalazio finko batek eragozten duenean hirugarrenek atrakatze-instalazio bat erabiltzea, instalazio hori emakida edo baimen horretara bildu beharko da.

107. artikulua. Emakiden epea.

Emakiden epea izango da kasuan kasuko tituluan ezarritakoa, eta ez da izango 35 urtetik gorakoa.

Epe hori ezartzeko kontuan hartuko diren irizpideak honako hauek izango dira:

a) Emakidaren xedeak portu-jarduerarekin lotura izatea.

b) Portuko jabari publikoan eremua eskuragarri izatea.

c) Inbertsio-kopurua, eta ekonomia- eta finantza-azterketa.

d) Proiektuan jasotako obrak betearazteko epea.

e) Portu-plangintzarekin eta -kudeaketarekin bat etortzea.

f) Portuan sortzen duen jarduera gehitzea.

g) Emakidadunak egin beharreko inbertsioaren bizitza baliagarria.

Emakidak duen epearen mugaeguneratzea bat etorri beharko da jardueraren baimenak edo zerbitzua emateko lizentziak duen mugaeguneratzearekin, eta epe hori luzaezina izango da, hurrengo kasuetan izan ezik:

a) Emate-tituluan esanbidez jaso denean horren indarraldiaren luzapen bat edo batzuk izateko aukera; halakoetan, titularrak eskatuta eta Portu Agintaritzak hala erabakita, tituluaren indarraldia luzatu ahal izango da, baina hasierako epeak ezin izango du gainditu 35 urteko gehieneko epea, indarraldiaren inguruko luzatze-epeak gehituta.

Xedetzat oinarrizko portu-zerbitzuak ematea duten emakidetan, emakidan jaso hasierako epearen eta horren indarraldiaren inguruko luzatze-epeen arteko baturak ezin izango du gainditu 66.1 artikuluan ezarritako epea, aplikatuko dena zerbitzu-emaileen kopurua mugatu denean.

b) Emate-tituluan ez denean jaso horren indarraldia luzatzeko aukerarik, baina emakidadunak egiten duenean emakidak aipatu gabeko inbertsio garrantzitsua, mugaeguneratze-epea luzatu ahal izango da, baldin eta Portu Agintaritzaren ustez inbertsio hori interesgarria bada portu-ustiapenerako, eta inbertsio hori, edozein kasutan, emakida-tituluan aipatu inbertsioaren balio eguneratuaren ehuneko 20 baino gehiago bada; nolanahi ere, epe horrek ezin izango du gainditu 35 urteko gehieneko epea.

Emakidaren indarraldia luzatzeak berarekin ekarriko du emakida horren baldintzak aldaraztea; emakidadunak aldarazitako baldintza horiek onartu beharko ditu indarraldiaren luzapena aitortzeko ebazpena eman aurretik.

Oinarrizko portu-zerbitzuak ematea xede duten emakidetan, hasierako epearen eta horren indarraldiaren inguruko luzatze-epearen arteko baturak ezin izango du gainditu 66.1 artikuluan ezarritako epea, aplikatuko dena zerbitzu-emaileen kopurua mugatu denean.

c) Salbuespenez, portuarentzako interes estrategikoa edo garrantzitsua duten emakidetan, Portu Agintaritzak, aldez aurretik «Estatuko Portuak» erakundeak txosten loteslea eginda, baimendu ahal izango ditu administrazio-tituluan indarraldiaren inguruan jaso gabeko luzapenak, hasierako epeari batuta gainditzen dutenak 35 urteko gehieneko epea, betiere, emakidadunak konpromisoa hartzen badu inbertsio gehigarria egiteko, aurreko b) idatz-zatiak aipatutakoaren arabera, eragingo duena emandako zerbitzuaren eragingarritasuna osotasunean hobetzea.

Aurreko kasuetarik edozeinetan, indarraldiaren inguruko luzatze-epeen baturak ezin izango du gainditu hasierako epearen erdia.

Indarraldiaren luzapen bakoitza aitortzeko, beharrezkoa izango da, gutxienez, igaro izana emakidaren indarraldiaren herena, salbuespeneko inguruabarrengatik «Estatuko Portuak» erakundeak luzapen hori baimentzen duenean izan ezik, eta emakidadunak gauzatzea emakidak eratorritako betebeharrak.

Hala ere, emate-tituluan jaso ez denean indarraldiaren inguruko luzapenak izateko aukerarik, titularrak demanio-emakidaren babesean gauzatutako obra eta instalazioak Portu Agintaritzara lehengoratu beharko dira administrazio-tituluaren hasierako epea igaro ondoren; orduan, titulu hori aldarazi beharko da, inguruabar berriekin bat etor dadin, eta portuko jabari publikoa modu pribatiboan okupatzearen ondoriozko tasa igoko da, lehengoratutako obra eta instalazioei dagokienez.

2. ATALA. EMAKIDAK EMATEKO PROZEDURA

108. artikulua. Prozedura hastea

Emakida emateko prozedura has daiteke interesdunak hala eskatuta edo Portu Agintaritzak horretarako deitutako lehiaketaren bidez.

109. artikulua. Eskabidearen betekizunak.

Portuko jabari publikoa okupatzearen inguruan Portu Agintaritzak ebazpena eman dezan, interesdunak eskabidea egin beharko du, horrekin batera hurrengo agiri eta ziurtagiriak ekarriz:

a) Eskatzailearen nortasunaren egiaztapena edo, hala denean, nortasun juridikorik gabeko erkidego edo erakundeetako partaideena.

b) Emakidak eratorri betebeharrei aurre egiteko ekonomia- eta teknika-kaudimena egiaztatzea.

c) Oinarrizko proiektua, bat etorri beharko dena Portuko Zerbitzu Gunea Antolatzeko Plan Bereziarekin edo, halakorik izan ezean, Portu Eremuak Erabiltzeko Planarekin.

Proiektu horrek jasoko du gauzatu beharreko jardueren deskripzioa; gauzatu beharreko obra eta instalazioen ezaugarriak, Plan Zuzentzailearekin bat etorri beharko direnak; ingurumenari begira izan daitezkeen ondoreak eta, hala denean, ingurumenaren gaineko eraginaren azterketa; portuko jabari publikoan okupatu beharreko gunearen hedadura; obren eta instalazioen inguruan zenbatetsitako aurrekontua; eta Portu Agintaritzak ezarritako beste zehaztasun batzuk.

d) Emakidan gauzatu beharreko jarduerari buruzko ekonomia- eta finantza-oroitidazkia.

e) Emakidaren xede den jarduera gauzatzeko baldintza bereziak bete izana.

f) Behin-behineko bermea, lege honen 118. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

g) Egoki diren beste agiri eta ziurtagiri batzuk, baldin eta horiek galdatzea justifikatuta badago interes orokorreko arrazoi nabarmena izateagatik.

Ez dira onartuko Plan Zuzentzailean, Erabiltze Planean, Plan Berezian, hala denean, edo indarreko legerian xedatutakoaren aurka modu nabarian egiten duten eskabideak. Halaber, eskabideak ez dira onartuko eurak emateagatik merkatuko nagusitasun-egoerak sor daitezkeenean portuan, eragina izan dezaketenak lehia askean, oinarrizko portu-zerbitzuak emateari edo portu-jarduerarekin zuzeneko lotura duten merkataritza-jarduera eta -zerbitzuei dagokienez. Halako eskabideak gehienez bi hilabeteko epean artxibatuko dira, aldez aurretik eskatzailea entzuteko izapidea eginda.

Eskabideak ez baditu gauzatzen galdatutako betekizunak eta hori ongitzeko aukera badago, ongitzea gauzatzeko jardungo da Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legeak ezarritakoaren arabera.

110. artikulua. Emate-prozedura.

Behin eskabide bat aurkeztuta, Portu Agintaritzak proiektuen lehiarako izapidea hasiko du, «Estatuko Aldizkari Ofizialean» argitaratuko den iragarkiaren bidez. Iragarki horretan hilabeteko epea zabalduko da, beste eskabide batzuk aurkeztu ahal izateko; eskabide horiek izan beharko dute, Portu Agintaritzak zehaztutakoaren arabera, lehenengo eskabidearen xede bera edo bestelakoa, eta gauzatu beharko dituzte aurreko artikuluan jasotako betekizunak.

Administrazio Kontseiluak, Zuzendariak hala proposatuta, Lehendakariak bidalitako proposamenaren bidez, aukeratuko du bere ustez portu-interesik handiena duen eskabidea, ziotzat hartuz, besteak beste, trafiko berriak jasotzea, beste erabilera batzuekin bateragarria izatea, inbertsioa nahiz errentagarritasuna, eta izapideekin jarraituko du, hurrengo idatz-zatietan aipatutakoarekin bat etorriz, 111.1.b) artikuluan jasotako kasuetan izan ezik, halakoetan lehiaketarako deialdia egin beharko baita.

Portu Agintaritzak erabaki ahal izango du proiektuen lehiarako izapidea ez hastea, emakidak okupatu beharreko azalera 2.500 metro koadrotik beherakoa denean edo instalazio linealetarako denean, hala nola, hornidurarako hodietarako, itsaspeko hustubideetarako, telefono-lineetarako nahiz aireko lineetarako eta gas-hoditerietarako, betiere, halakoak erabilera publiko eta aprobetxamendu orokorrekoak badira.

Portu Agintaritzak, hala denean, proiektua alderatuko du, lurraren edo ur-eremuaren gainean, proiektuaren egokitasuna eta bideragarritasuna erabakitzeko helburuarekin.

Era berean, izapideak zein emakida-eskabideren gainean egin, eta eskabide horri dagokionez alegazioak aurkez daitezen, eskabidea jendaurrean utziko da, 20 egunetik beherakoa izango ez den epean.

Izapide hori gauzatu ahal izango da Hirigintza Administrazioei txostena eskatzearekin batera, Portuko Zerbitzu Gunea Antolatzeko Plan Berezia onetsi gabe dagoenean.

Eskabideak xedetzat duenean itsasargien zerbitzuari lotutako jabari publikoko eremuak okupatzea, «Estatuko Portuak» erakundeak aldeko txostena eman beharko du.

Jendaurreko informazioaren izapidea baliagarri izango da ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioko prozedura-izapidea gauzatzeko, izapide hori nahitaezkoa den kasuetan.

Jendaurreko informazioaren izapidea, aurreko paragrafoan jasotakoa, bazter utzi ahal izango da, emakidek xedetzat dutenean aldez aurretik zeuden eraikinak oso-osoan edo zati batean erabiltzea, betiere, eraikin horien kanpo arkitektura aldarazten ez bada eta eraikin horiek badira Portuko Zerbitzu Gunea Antolatzeko Plan Berezian edo, halakorik izan ezean, Portu Eremuak Erabiltzeko Planean baimendutako erabileretarako.

Zuzendariak txostena emango du, emakida-eskabidearen bidezkotasuna aztertuz.

Indarreko legeriarekin bat etorriz, ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazio-motaren bat izan behar duten proiektuen kasuan, txosten hori eman beharko da Ingurumen Ministerioak ebazpena eman ostean.

Txostena kontrakoa izanez gero, Lehendakariak Administrazio Kontseiluari bidaliko dio hori, aldez aurretik interesduna entzunda, bidezkotzat jotzen duena ebatz dezan.

Txostena emakida-eskabidearen aldekoa izanez gero, Zuzendariak eskabide hori eman ahal izateko baldintzak ezarriko ditu, eta baldintza horiek jakinaraziko dizkio eskatzaileari, esanbidez onartu beharko dituenak.

Emandako epean, eskatzaileak horren inguruan inolako adierazpenik egiten ez badu, jarduera guztiak artxibatuko dira, eratutako bermea galduz.

Osterantzeko kasuetan, Lehendakariak Administrazio Kontseiluari bidaliko dio Zuzendariaren ebazpen-proposamena, bidezkoa den erabakia har dezan.

Administrazio Kontseiluak eskatzaileak onartutako baldintzaren bat aldaraztea erabakiz gero, eskatzailearen onarpen berriaren mende izango da hori, aurreko paragrafoan jasotakoaren arabera.

Emakida emateko ebazpena «Estatuko Aldizkari Ofizialean» argitaratuko da, bertan jasoko dela, gutxienez, emakidaren xedeari, epeari, tasei, emakidara bildutako azalerari eta emakidaren titularrari buruzko informazioa.

Emakidaren espedienteari buruzko ebazpena jakinarazteko gehieneko epea zortzi hilabetekoa izango da; behin epe hori igarota, esanbidezko ebazpenik ez badago, kasuan kasuko eskabideari gaitziritzia eman zaiola ulertuko da.

111. artikulua. Lehiaketak.

Portu Agintaritzak lehiaketetarako deialdiak egin ahal izango ditu, portuko jabari publikoa okupatzeko baimenak emateari dagokionez.

Edozein kasutan, lehiaketak deitu beharko dira hurrengo kasuetan:

a) Erabilera orokorrari zabaldutako oinarrizko portu-zerbitzuak emateko emakidetan.

Bidaiarientzako edo merkatu-gaiak manipulatu eta garraiatzeko terminalen emakidetan, terminal horiek erabilera pribaturako direnean, baldin eta portu-intereseko eskabide batzuk badaude edo proiektuen lehiari dagokionez aurreko artikuluak aipatu izapidean proiektu alternatibo batzuk aurkezten badira, portu-interes bera edo antzekoa dutenak.

c) Dartsenen eta nautika- nahiz kirol-instalazioen emakidetan, halakoak subjektu pribatuek eraikitzen dituzten ala ez kontuan hartu gabe.

d) Arrantza-lonjen emakidetan, halakoak subjektu pribatuek eraikitzen dituzten ala ez kontuan hartu gabe.

Lehiaketarako deialdiak berarekin ekarriko du izapide-bidean dauden emakida-espedienteak artxibatzea, lehiaketak halakoak ukitzen dituen heinean; eskatzaileak eskubidea izango du proiektuaren gastuak kobratzeko, baldin eta lehiaketan adjudikaziodun ateratzen ez bada.

Proiektuaren gastuak lehiaketako oinarrietan tasatuko dira eta adjudikaziodunak ordainduko ditu.

Portu Agintaritzaren Administrazio Kontseiluak onetsiko ditu lehiaketako oinarrien agiria eta emakidaren garapena arautuko duten baldintzen agiria:

a) Lehiaketako oinarrien agiriak jasoko ditu, gutxienez, hurrengo inguruabarrak:

1. Lehiaketan parte hartzeko xedea eta betekizunak.

2. Lehiaketa adjudikatzeko irizpideak eta irizpide horien haztapena.

3. Behin-behineko bermea.

b) Emakidaren garapena arautuko duten baldintzen agiria bat etorri beharko da demanio-emakiden baldintza orokorrei buruzko agiriarekin, Sustapen Ministroak onetsiko duena, eta, hala denean, jardueraren edo zerbitzuaren baldintza orokorrei buruzko agiriarekin, «Estatuko Portuak» erakundeak onetsiko duena, eta Portu Agintaritzaren baldintza bereziekin.

Lehiaketaren deialdia argitaratuko da «Estatuko Aldizkari Ofizialean», eskaintzak aurkeztu ahal izango direla ezarritako epean; epe hori ezin da izan 30 egunetik beherakoa.

Eskaintza horiek jendaurreko ekitaldi publikoan zabalduko dira.

Administrazio Kontseiluak eman behar du lehiaketaren inguruko ebazpena.

Administrazio Kontseiluak aukeratutako eskaintzak gauzatu beharko du aurreko artikuluan jaso den izapidetza, hala denean, kasuan kasuko emakida emateko.

112. artikulua. Emate-baldintzak

Emakida emateko baldintzen artean, gutxienez, hurrengoak izan beharko dira:

a) Emakidaren xedea.

b) Indarraldia.

c) Jabari publikoan emakidaren bidez okupatzen den gunea.

d) Baimendutako obra edo instalazioen oinarrizko proiektua, zehaztutako aginduekin, eta bere baitara bilduz, ur-eremuak okupatuz gero, ezarri beharreko balizamendua.

e) Ingurumena babesteko baldintzak, halakoak bidezkoak direnean, horien artean izango direla beharrezko neurri zuzentzaileak eta, nahitaezkoa izanez gero, Ingurumen Ministerioaren kasuan kasuko ebazpenean ezarritako baldintza edo aginduak.

f) Nabigaziorako laguntzei lotutako eremuetan zein emakida eman eta emakida horietan ezarri behar diren baldintza bereziak, horien artean jaso beharko direla, gutxienez, zerbitzuaren eragingarritasuna, sarbideen independentzia eta segurtasun-neurriak bermatzen dituztenak.

g) Portuko jabari publikoa okupatzearen ondoriozko tasa eta merkataritza-, industria- nahiz zerbitzu-jarduerak gauzatzean jabari publikoa modu berezian aprobetxatzearen ondoriozko tasa.

h) Behin betiko edo eraikuntzako bermea eta ustiatze-bermea.

j) Iraungitze-arrazoiak, lege honen 123. artikuluan jasotakoarekin bat etorriz.

j) Gutxieneko jarduera edo trafikoa.

k) Portu Agintaritzak beharrezkotzat jotako beste baldintza batzuk.

Obrak gauzatuko dira kasu bakoitzean Portu Agintaritzak onetsitako eraikuntza-proiektuarekin bat etorriz; eraikuntza-proiektuak oinarrizko proiektua osatuko du.

Eraikuntza-proiektuak bat etorriko dira, teknika-eskakizunei, edukiari, gainbegiratzeari eta zuinketari dagozkienez, Portu Agintaritzen obrei galdatutako baldintzekin.

«Estatuko Portuak» erakundeak txosten teknikoa emango du, emakidadunen portu-azpiegituren obrei buruzko eraikuntza-proiektuen gainean, obra horiek ezaugarri bereziak dituztenean ikuspuntu tekniko edo ekonomikotik, Portu Agintaritzak proiektuok onetsi aurretik.

Era berean, emakidaren indarraldian zehar, emakidaren titularrak betebeharra izango du, Portu Agintaritzak horren inguruan eskatzen dion informazio tekniko nahiz ekonomikoa emateko, bai eta portuko jabari publikoa, obrak eta instalazioak egoera onean kontserbatzeko ere, bere kontura gauzatu beharko dituela beharrezko konponketak.

Portu Agintaritzak, edozein unetan, ikuskatu ahal izango du emakida bidez emandako ondasunen kontserbazio-egoera, eta egin beharreko konponketen berri eman ahal izango du, konponketok eragina dutenean emakida-tituluko ondasunak kontserbatzeari dagokionez.

3. ATALA. EMAKIDEI APLIKATZEKO XEDAPENAK

113. artikulua. Emakidak aldaraztea.

Portu Agintaritzak, interesdunak hala eskatuta, emakidaren baldintzen inguruko aldarazpenak baimendu ahal izango ditu.

Aldarazpenen bat funtsezkoa denean, eskabidearen izapideak egin beharko dira lege honen 110. artikuluko 2. eta hurrengo paragrafoetan ezarritakoarekin bat etorriz.

Aldarazpena ez bada funtsezkoa, Portu Agintaritzaren Zuzendariak aldez aurretik egindako txostena beharko du bakarrik; Lehendakariak txosten hori bidaliko dio Administrazio Kontseiluari, horrek bidezkoa den ebazpena eman dezan.

Hurrengoak funtsezko aldarazpen izango dira:

a) Emakidak duen xedearen aldarazpena.

b) Emakidaren azalera hedatzea, aitorpen-aktan ezarritako azaleraren ehuneko 10 baino gehiago.

Ondore horietarako, azalera hedatzea onartuko da jabari publikoko ondasunei begira bakarrik, halakoak emakida bidez emandakoen mugakide direnean.

c) Hasierako baimenaren arabera eraikitakoaren bolumena edo azalera hedatzea, ehuneko 10 baino gehiago.

d) Emakidaren epea luzatzea, 107. artikuluko 2.b) eta 2.c) idatz-zatietako kasuetan.

e) Emakidaren kokalekua aldaraztea.

Ezarritako mugen zenbatekoan, kontuan hartuko dira aurretiazko aldarazpenen ondorioz pilatutako balioak.

114. artikulua. Emakidak berrikustea.

Portu Agintaritzak emakida baten baldintzak berrikusiko ditu, horiek aldaraziko dituela, ofizioz nahiz alderdiek hala eskatuta, hurrengo inguruabarrak gertatzen direnean:

a) Emakida hori emateko erabakigarriak izan ziren egoerak aldatzen direnean, emakida emateko oinarritzat hartu ziren inguruabar objektiboak aldatzearen ondorioz emakidaren helburua funtsean lor ezin daitekeela.

b) Ezinbesteko kasua dagoenean.

c) Emakidak bat etorri behar direnean Portu Eremuak Erabiltzeko Planarekin edo Portuko Zerbitzu Gunea Antolatzeko Plan Bereziarekin.

d) Emakidak bat etorri behar direnean Plan Zuzentzailean jasotako obrekin edo terminalei dagokienez ezarritako antolaketarekin.

Azken bi kasuetan, emakidadun kaltedunak kalte-ordaina jasotzeko eskubidea izango du; kalte-ordain hori kalkulatuko da lege honen 124.6 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Berrikuspenak berarekin badakar emakidaren kokalekua aldaraztea, lekualdaketak eragindako gastuak ere ordaindu beharko dira.

Emakidaren berrikuspenak eratortzen duenean emakida bidez emandako azalera murriztea, horren inguruko izapideak egingo dira emakidaren erreskate partzialean egin ohi diren bezala.

Era berean, emakidaren berrikuspenak eratortzen duenean emakida horren ustiapenari eustea ez dela ekonomikoa, titularrak emakidaren erreskate osoa eskatu ahal izango du.

Prozedura izango da kasuan kasukoa, aldarazpena funtsezkoa izan ala ez izatearen arabera.

115. artikulua. Emakidak banantzea.

Emakida banandu ahal izango da titularrak hala eskatuta, aldez aurretik Portu Agintaritzak baimenduta. Banantzea gauzatu beharko da Portu Agintaritzak adierazitako baldintzetan, eta, betiere, obrak edo instalazioak modu independentean ustia badaitezke.

Hasierako emakidaren titularra izango da emakida berrien destinatzaile bakarra.

Banantze-eskabidearen ebazpena eman aurretik, Portu Agintaritzak eskatzaileari komunikatuko dio banantzea zein baldintzetan gauza daitekeen.

Banantzearen ondoriozko emakida bakoitzaren epeak ezin izango du gainditu hasierako emakidari geratzen zaion epea, eta emakida horietariko bakoitzaren xedea hasierako emakidaren xedera bildu beharko da.

Behin baldintzak onartuta, Portu Agintaritzaren Administrazio Kontseiluak kasuan kasuko ebazpena emango du.

Banantzeari ezetza emanez gero, hasierako administrazio-emakidari eutsiko zaio, hori eman zeneko baldintzetan.

116. artikulua. Emakida batzuk berriztatzea.

Portuko jabari publikoa okupatzeko emakida baten xedea izan bada mineralak ateratzeko edo energia- nahiz industria-erabileretarako jarduera bat gauzatzea, jarduera hori izanik Estatuko Administrazioak epe luzeagorako emandako beste emakida baten babesean, eta portuko jabari publikoa okupatzeko emakida azkendu bada Kostaldeei buruzko Legearen 107 artikuluak ezarri gehieneko epea igarotzeagatik, emakida horren titularrak eskatu ahal izango du, emakida hori azkendu aurretik, portuko jabari publikoa okupatzeko beste emakida bat ematea; emakida horren iraupena izango da mineralak ateratzeko jarduerarako eta energia- edo industria-jarduerarako emakidari geratzen zaion indarraldiaren bestekoa, eta, gehienez, 35 urtekoa.

Berriztatze hori errepikatu ahal izango da gehieneko epea betetzen ez den bitartean.

Jabari publikoa erabiltzeko emakida berria eman dadin beharrezko baldintza izango da hasierako emakidaren oinarri izan zen jarduerari eustea, emakidadunak gauzatzea aurreko emakidak eratorritako betebeharrak, eta emakida-titulu berriaren baldintzak onartzea.

117. artikulua. Eskualdatze- eta kargatze-egintzak.

Emakidaduna hiltzen bada, kausadunak, jarauntsiaren edo legatuaren bidez, haren eskubide eta betebeharretan subrogatu ahal izango dira urtebeteko epean.

Behin epe hori igarota, emakida eman duen Administrazioari esanbidezko adierazpenik egin gabe, ulertuko da emakidari uko egiten diotela.

Jaraunsle batzuk izanez gero, Portu Agintaritzak ondore guztietarako ordezkari bat izendatzea galdatu ahal izango die.

Aldez aurretik Portu Agintaritzak baimenduta, emakidak «inter vivos» egintzen bidez eskualdatu ahal izango dira, titular berria subrogatuko dela emakidak eratorritako eskubide eta betebeharretan.

Portu Agintaritzak hiru hilabeteko epean egikaritu ahal izango ditu eroslehentasun-eskubideak eta atzera-eskuratzeko eskubideak.

Epe hori zenbatuko da, lehenengo kasuan, emakidadunak jakinarazten dituenetik emakida eskualdatzeko baldintzak, horien artean nahitaez jaso beharko direla prezioaren edo ordainketa-moduaren ingurukoak.

Eta, atzera-eskuratzeko eskubidearen kasuan, Portu Agintaritzak eskualdaketaren berri duenetik, esanbidez.

Portu Agintaritzak emakida baten eskualdaketa baimen dezan, gutxienez, hurrengo baldintzak bete beharko dira:

a) Emakidadunak gauzatzea emakidak eratorritako betebehar guztiak.

b) Emakidaren xedea den jarduera edo zerbitzu-ematea zein izan eta titular berriak hori gauzatzeko behar diren betekizunak izatea.

c) Emakida eman zenetik, gutxienez, bi urteko epea igaro izana.

Salbuespenez, Portu Agintaritzak emakida eskualdatzea baimendu ahal izango du, epe hori igaro aurretik, betiere, gutxienez, hala denean, onetsitako obren ehuneko 50 betearazi bada.

d) Merkatuko nagusitasun-egoerak ez sortzea, eragina izan dezaketenak portu barruko lehia askean, oinarrizko portu-zerbitzuen ematean edo portu-jarduerarekin zuzeneko lotura duten merkataritza-jardueretan eta -zerbitzuetan, 4. paragrafoan ezarritakoarekin bat etorriz.

Erremate judizial, administrazio-erremate edo kreditu-hipotekarioak ez ordaintzearen ondoriozko ondasun-adjudikazioen kasuetan, emakidadun berria subrogatu beharko da hasierako titularraren emakidak zituen betebeharretan, eta emakidadun berri horrek ez dituenean gauzatzen emakidaren xedera bildutako jardueraren edo zerbitzu-ematearen betekizunak, 8. paragrafoan ezarritakoaren arabera jardun beharko du.

Jarduera nagusitzat emakida ustiatzea duen sozietate, ondasun-erkidego edo nortasun juridikorik gabeko beste erakunde baten akzioak, partaidetzak edo kuotak eskualdatu ahal izateko Portu Agintaritzaren baimena beharko da, betiere, eskualdaketa horrek berarekin ekar dezakeenean eskuratzaileak egoera jakin bat lortzea, ahalbidetuko diona sozietate edo erkidego horren kudeaketan edo kontrolean benetan eragina izatea.

Emakidaren xedea oinarrizko portu-zerbitzu bat ematea bada edo portu-jarduerarekin zuzeneko lotura duen zerbitzu-ematea gauzatzea, eskualdaketa ezin izango da baimendu, eskuratzailea xede bera duen emakida baten titularra denean edo eskuratzaile horrek zuzeneko edo zeharkako partaidetza duenean, horrek ahalbidetzen diola benetako eragina izatea xede bereko emakida baten titularra den sozietate edo erkidego batean, betiere, eskuratzaile horrek, portu barruan, nagusitasun-egoera badu emakidaren xede den jardueran, edo eskuraketaren ondorioz egoera hori izan badezake.

Erakunde baten kudeaketan edo kontrolean benetako eragina duten egoerak eta portuan nagusitasun-egoera izatea zehazteko, kontuan hartuko da lege honen 77.1 artikuluan xedatutakoa.

Sozietate titularrak sozietatearen izendazioa aldatzen badu, Portu Agintaritzari hori jakinarazteko betebeharra izango du.

Emakida erremate judizialaren bidez edo administrazio-errematearen bidez adjudikatzen bada, Portu Agintaritzak atzera-eskuratzeko eskubidea egikaritu ahal izango du hiru hilabeteko epean, adjudikazioaren berri duenetik zenbatzen hasita.

Emakiden gainean hipotekak eta beste berme-eskubide batzuk eratzeko, aurretiaz Portu Agintaritzaren baimena beharko da.

Erremate judizialaren edo administrazio-errematearen bidez emakida lortu duen adjudikaziodunak edo emakidadun baten jaraunsleek ez badituzte gauzatzen artikulu honetan ezarritako betekizunak, emakidaren titular berriek emakida hori 12 hilabeteko epean eskualdatu beharko diote ondore horietarako inolako mugarik izango ez duen emakidadun bati.

Jabetza Erregistroan ez da inskribatuko emakidak eskualdatzea edo emakida horien gainean eskubide errealak eratzea, horrekin batera ekartzen ez bada Portu Agintaritzaren ziurtagiria, egiaztatzen duena artikulu honetan eta emakidaren klausuletan galdatutako betekizunak gauzatzen direla.

4. ATALA. BERMEAK

118. artikulua. Behin-behineko bermea eta behin betiko bermea.

Portuko jabari publikoaren emakidak, lege honek araututakoak, eskatzen dituztenek, eskabidea aurkezten dutenean, Portu Agintaritza eskudunean egiaztatuko dute behin-behineko bermea eratu dutela; berme horren zenbatekoa izango da emakidari atxikita egin nahi diren obren edo instalazioen aurrekontuaren ehuneko 2, inoiz ez dela izango 3.000 eurotik beherakoa.

Behin emakida emanda, behin betiko bermea edo eraikuntza-bermea eratuko da; berme hori izango da emakidari atxikita proiektuan jaso diren obren eta instalazioen aurrekontu osoaren ehuneko 5aren baliokidea. Berme horrek erantzungo du obrak betearazteari begira eta emakidak eratorritako gainerako betebeharrei begira.

Emakidadunak administrazio-tituluan ezarritako epean ez badu bermea eratzen, ulertuko da emakidari uko egiten diola.

Interesdunak eskabidean atzera egiten badu, Portu Agintaritzaren ustez modu justifikatu gabean, edo tituluari uko egiten badio, eratutako bermea galduko du.

Behin betiko bermea edo eraikuntza-bermea emakidadunari hilabeteko epean itzuliko zaio, Zuzendariak onesten duenetik obren eta instalazioen gaineko aitorpena, salbu eta uko egitea dagoenean edo iraungitzea gertatzen denean; bermea itzuliko da, hala denean, kasuan kasuko zenbatekoak kenduta, emakidadunak Portu Agintaritzari begira gauzatutako zigor eta erantzukizunengatik.

Berme hori itzuli aurretik, ustiatze-bermea eratu beharko da.

119. artikulua. Ustiatze-bermea.

Ustiatze-bermeak erantzungo du emakidak eratorritako betebehar guztiei begira, emakidaren baldintzak ez betetzeagatik titularrari ezar dakizkiokeen zehapenei begira eta ez-betetze horiek eragin ditzaketen kalte-galerei begira.

Ustiatze-bermea ezarriko da emakidadunak urtero ordaindu behar dituen tasen zenbatekoaren arabera; berme hori ezin da izan urteko zenbateko horren erdia baino txikiagoa edo zenbateko osoa baino handiagoa, bost urterik behin eguneratu beharko dela, eguneratze-datan tasek duten zenbatekoaren arabera.

Ustiatze-bermea itzuliko da emakida azkentzen denean; berme hori itzuliko da, hala denean, kasuan kasuko zenbatekoak kenduta, emakidadunak Portu Agintaritzari begira gauzatutako zigor eta erantzukizunengatik.

120. artikulua. Xedapen erkideak.

Lege honek aipatu bermeak eratuko dira Portu Agintaritzaren esku utzita; berme horiek izaera solidarioa izango dute betebeharpeko nagusiari begira, esanbidez jasoko dute hurrenkera-, banantze- eta eskusio-onurei uko egitea, atzeraeragineko izaera izango dute eta berehala betearaziko dira, Lehendakariak emandako ebazpenaren ondorioz.

Berme horiek eragingarri egiteko, Portu Agintaritzek lehenespena izango dute beste edozein hartzekoduni begira, hartzekodunek uzia oinarritzeko baliatzen dituzten kredituen izaera edo titulua edozein izanda ere.

Portu Agintaritzak behin betiko bermea edo ustiatze-bermea oso-osoan nahiz zati batean betearazten badu, emakidadunak betebeharra izango du, hilabeteko epean hori osatu edo berrezartzeko.

VII. KAPITULUA

Baimenak eta emakidak azkentzea

121. artikulua. Azkentze-arrazoiak.

Baimenak eta emakidak azkenduko dira:

a) Emate-epea mugaeguneratzeagatik.

b) Ofiziozko berrikuspenarengatik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legeak ezarritako kasuetan.

c) Titularrak uko egiteagatik, Portu Agintaritzak hori onartu ahal izango duela berari edo hirugarrenei kalterik eragiten ez dienean bakarrik.

d) Portu Agintaritzaren eta titularraren arteko adostasunarengatik.

e) Sozietatea desegin edo azkentzeagatik, bat-egitearen edo zatiketaren kasuetan izan ezik.

f) Ezeztatzeagatik.

g) Iraungitzeagatik.

h) Erreskateagatik, emakiden kasuan.

i) Demanio-tituluak oinarritzen duen baimena edo lizentzia azkentzeagatik.

122. artikulua. Baimenak eta emakidak ezeztatzea.

Baimenak edozein unetan alde bakarrez ezeztatu ahal izango dira, kalte-ordainetarako eskubiderik gabe, baimenok bateraezinak direnean gerogarrenean onetsitako obra edo planekin, portuaren ustiapena oztopatzen dutenean edo portu-eremuaren erabilera eragozten dutenean interes handiagoa duten jarduerei begira.

Portu Agintaritzak ebazpen bidez balioetsiko ditu aipatu inguruabarrak; ebazpen hori zioduna izan beharko da, aldez aurretik baimenaren titularra entzunda.

Portu Agintaritzak emakidak ezezta ditzake, kalte-ordainetarako eskubiderik gabe, emakida hori emateko erabakigarriak izan ziren egoerak aldatzean, baldin eta aldaketa horiek ezinezko egiten badute, modu materialean edo juridikoan, emakida izaten jarraitzea, eta ezinbesteko kasua dagoenean, betiere, bi kasu horietan ezinezkoa denean emate-titulua berrikustea.

123. artikulua. Iraungitzea.

Baimena edo emakida iraungitzeko arrazoi izango dira hurrengo ez-betetzeak:

a) Justifikaziorik gabe obrak ez hastea, horiek geldiaraztea edo horiek ez amaitzea, tituluaren baldintzetan ezarritako epean.

b) Portu Agintaritzak igorritako edozein tasaren likidazioa ez ordaintzea, sei hilabeteko epean, baimenen kasuan, eta hamabi hilabeteko epean, emakiden kasuan.

Iraungitze-espedientea hasteko nahikoa izango da ordainketa ez egitea borondatezko epean.

Behin espedientea hasita, berau artxibatzea akordatu ahal izango da, baldin eta ebazpena eman aurretik zorra ordaintzen bada, premiamendu-prozeduran, eta ondore horretarako Portu Agintaritzak ezarritako bermea eratzen bada.

c) Jarduerarik ez gauzatzea edo zerbitzua ez ematea, sei hilabeteko epean, baimenen kasuan, eta hamabi hilabeteko epean, emakiden kasuan, salbu eta, Portu Agintaritzaren ustez, horrek justifikatutako arrazoia duenean.

h) Eman ez den jabari publikoa okupatzea.

e) Instalazioen azalera, bolumena edo altuera ehuneko 10 gehitzea, baimendutako proiektuari dagokionez.

f) Tituluaren xedean ageri ez diren jarduerak gauzatzea.

g) Erabilera osoa edo partziala hirugarren bati lagatzea, Portu Agintaritzaren baimenik gabe.

h) Emate-titulua eskualdatzea, Portu Agintaritzaren baimenik gabe.

i) Hipotekak eta bestelako berme-eskubideak eratzea, Portu Agintaritzaren baimenik gabe.

j) Behin betiko bermeak edo ustiatze-bermeak ez berrezartzea edo osatzea, Portu Agintaritzak aldez aurretik horretarako agindeia egin duenean.

k) Bestelako baldintza batzuk ez betetzea, horiek kontuan ez hartzea iraungitze-arrazoitzat jo denean emate-tituluan.

Iraungitzea adierazteko, hurrengo prozedurari jarraituko zaio, horren esanbidezko ebazpena sei hilabeteko epean jakinarazi beharko dela, prozedura hasteko akordioa hartu zenetik:

a) Aipatu egoeretakoren bat dagoela egiaztatu ondoren, Portu Agintaritzaren Zuzendariak kasuan kasuko iraungitze-espedientea hasiko du, behin-behineko izaerarekin egokitzat jotzen dituen neurriak hartu ahal izango dituela, titularrari horren berri emanez; titularrari hamar eguneko epea emango zaio alegazioak egin eta egoki diren agiri eta justifikazioak ekar ditzan.

Behin-behineko izaerako neurriak izan daitezke obrak berehala geldiaraztea, instalazioen jarduera, erabilera eta ustiapena etetea, bermeak ematea eta kasuan kasuko ebazpenaren eragingarritasuna ziurtatzeko egoki izan daitekeen beste edozein neurri.

Neurri horien eragingarritasuna erdiesteko, Portu Agintaritzak gobernu-agintaritza eskudunari eskatuko dio, beharrezkoa denean, indar publikoaren elkarlana.

b) Alegazioak azaldu edo alegazioak egiteko epea igaro ondoren, Portu Agintaritzaren Zuzendariak ebazpen-proposamena emango du, Lehendakariak Administrazio Kontseiluari bidaliko diona, aldez aurretik Estatu Kontseiluak irizpena emanda, baldin eta iraungitzea emakiden gainean bada eta horren aurka egin bada, apirilaren 22ko 3/1980 Lege Organikoak, Estatu Kontseiluari buruzkoak, 22.12 artikuluan jasotakoarekin bat etorriz.

Iraungitze-adierazpenak berarekin ekarriko du eratutako bermeak galtzea.

124. artikulua. Emakidak erreskatatzea.

Emandako jabari publikoa beharrezkoa bada, oso-osoan edo zati batean, obrak betearazteko, terminalak antolatzeko edo portu-zerbitzuak emateko, eta obra horiek gauzatzeko edo zerbitzu horiek emateko, emakida bidez emandako ondasunak xedatu behar badira edo baimendutako obrak errautsi behar badira, Portu Agintaritzak, aldez aurretik titularrari kalte-ordaina emanda, emakida erreskatatu ahal izango du.

Emakidaren erreskateak beharko du aldez aurretik obren edo zerbitzuen portu-interesa adieraztea eta obra eta zerbitzu horiek ukitutako ondasunak nahiz eskubideak okupatzeko beharrizanaren erabakia.

Administrazio Kontseiluak adierazi behar du portu-interesa, eta Lehendakariak hartu behar du okupatzeko beharrizanaren erabakia, interesduna entzun ondoren.

Hala denean, presako okupazioaren adierazpena Sustapen Ministroak egingo du.

Portu Eremuak Erabiltzeko Planak onesten direnean ulertuko da horiek barneratzen dutela portu-interesa.

Era berean, proiektuak onesteak berarekin ekarriko du obren portu-interesa adieraztea eta obra horiek ukitutako ondasun eta eskubideak okupatzeko beharrizana.

Erreskateak eratortzen duenean emakidaren zati bat bakarrik okupatzea, horren ondorioz emakidadunarentzat ez dela ekonomikoa izango erreskatatutako zatia ustiatzea, titularrak Portu Agintaritzari eskatu ahal izango dio emakida oso-osoan erreskatatzea.

Portu Agintaritzak eta emakidaren titularrak hitzartu ahal izango dute erreskatearen balioa.

Akordiorik lortu ezean, erreskatearen balioa izango da Portu Agintaritzak finkatutakoa, artikulu honetako 6. paragrafoan ezarri irizpideekin bat etorriz.

Balorazio hori emakidadunari jakinaraziko zaio, 10 eguneko epean egokitzat jotzen dituen alegazioak aurkez ditzan.

Portu Agintaritzaren Zuzendariak, azaldutako alegazioak ikusita, ebazpen-proposamena emango du.

Emakidadunak erreskatearen aurka egin badu, Estatu Kontseiluaren irizpena eskatu beharko da, apirilaren 22ko 3/1980 Lege Organikoak, Estatu Kontseiluari buruzkoak, 22.12 artikuluan jasotakoarekin bat etorriz.

Portu Agintaritzaren Administrazio Kontseiluak eman behar du kasuan kasuko ebazpena.

Erreskate osoa edo partziala dagoenean, emakidak hurrengo kontzeptuen arabera balioetsiko dira:

a) Erreskatatutako obren kostua, KPIaren arabera eguneratuta, geratzen den emakida-aldiaren eta emakidaren epe osoaren arteko zatidurarekin biderkatuta.

Edozein kasutan, ez dira kontuan hartuko emakidadunak aldez aurretik Portu Agintaritzaren baimenik izan gabe gauzatutako obra eta instalazioak; halakoak kalte-ordainetarako eskubiderik gabe igaroko dira portuko jabari publikora.

b) Emakidaren erreskate osoari edo partzialari egotzitako onura-galerak, geratzen den emakida-aldian, hiru urteko gehieneko epearekin.

Horretarako, aurreko lau ekitaldietan emakidan gauzatutako jarduera arrunten urteko batez besteko onura zenbatuko da, edo azken bi ekitaldietakoa, hori emakidadunarentzat mesedegarriagoa bada.

Erreskate-balioaren ordainketa egin ahal izango da diruarekin, beste emakida bat emanez edo, erreskate partziala izanez gero, emakidaren baldintzak aldarazita.

Azken bi kasu horietan emakidadunaren adostasuna beharko da.

125. artikulua. Azkentzearen ondoreak.

Behin baimena edo emakida azkenduta, titularrak eskubidea izango du portu-eremutik batzeko tituluan jasotakoaren arabera Portu Agintaritzara doan lehengoratu ez diren material, ekipamendu edo instalazio desmuntagarriak; edonola ere, Portu Agintaritzak hala agintzen duenean, horiek batzeko betebeharra izango du. Portu Agintaritzak horiek batu ahal izango ditu, azkendutako baimenaren edo emakidaren titularraren kontura, hark batzen ez dituenean agindutako unean edo epean.

Emakida azkentzen den kasu guztietan, Portu Agintaritzak erabakiko du desmuntagarriak ez diren obra eta instalazioei eustea, doan eta karga guztietarik aske lehengoratuko direnak Portu Agintaritzara, ala erabakiko du obra eta instalazio horiek jaso eta jabari publikotik batzea, emakidaren titularraren ordez eta haren kontura.

Portu Agintaritzak esanbidezko adierazpenik egiten ez badu, ulertuko da desmuntagarriak ez diren obra eta instalazioei eustearen alde egin dela, kalterik egin gabe, azkentze-data baino lehenago Portu Agintaritzak obra eta instalazio horiek jaso eta batzeko har dezakeen erabakiari.

Portu Agintaritzak obrak eta instalazioak jasotzearen alde egin badu, titularrak obra eta instalazio horiek batuko ditu hark ezarritako epean; Portu Agintaritzak modu subsidiarioan betearazi ahal izango ditu titularrak gauzatu gabeko lanak, horretarako izan duen epean.

Portu Agintaritzak obra eta instalazio horiei eustearen alde egin badu, titularrak obrak eta instalazioak konponduko ditu hark ezarri epean eta baldintzetan.

Portu Agintaritzak, beste izapiderik gabe, ondasunen eta instalazioen edukitza hartuko du, elektrizitatea, ura, gasa eta telefonia hornitzeko enpresei eskatu ahal izango diela kasuan kasuko hornitzea etetea.

Portu Agintaritzak ez du bere gain hartuko baimenaren edo emakidaren titularraren inolako lan- edo ekonomia-izaerako betebeharrik, kontuan hartu gabe halakoak azkendutako tituluaren xedeak zein jarduera izan eta jarduera horri lotuta dauden ala ez.

VIII. KAPITULUA

Portuko obra publikoen emakida-kontratua

126. artikulua. Portuko obra publikoen emakida-kontratua.

Portu Agintaritzek sustatu ahal izango dute portuko obra publikoak eraikitzea administrazio-emakiden araubidearen mende.

Portu-esparruan, obra publikoen emakida-kontratuek xedetzat izango dute hurrengoak eraikitzea eta ustiatzea, edo ustiatzea bakarrik, betiere, halakoak erabilera publikoari edo aprobetxamendu orokorrari zabalduta badaude:

a) Portu berri bat edo portu bateko zati berria, halakoak modu independentean ustia daitezkeenean erabat.

b) Defentsarako, babeserako, itsas irteeretarako eta moila nahiz bestelako atrakatze-obretarako portu-azpiegiturak.

Portuko obra publikoaren eraikuntza eta ustiapena, emakidaren xede dena, emakidadunaren arrisku eta menturarekin gauzatuko da, emakidadun horrek bere gain hartuko dituela obra publiko hori betearazteak eta ustiatzeak eratorritako arrisku ekonomikoak, obra publikoen emakida-kontratua arautzeko legeria orokorrak jaso baldintzetan eta norainokoarekin.

Aurrekoa gorabehera, portuko obra publikoen emakida-kontratuak emakidadunari ordainsaria jasotzeko eskubidea aitortuko dio. Ordainsari hori izango da, dela obra oso-osoan edo zati batean ustiatzea, dela eskubide horrekin batera prezio jakin bat jasotzea, dela demanio-emakida bat ematea, dela obra publikoen emakida-kontratua arautzeko legeria orokorrak araututako obrak finantzatzeko beste edozein ordainsari-modalitate.

Ondore horietarako, portuko obra publiko bat ustiatzea da obra hori uztea bere zerbitzu-emaileen edo erabiltzaileen esku, horiek okupatu, erabili edo aprobetxa dezaten, kasuan kasuko ordainsari ekonomikoaren truke.

Kontratuaren xede bakarra aldez aurretik eraikitako obrak ustiatzea bada, emakidadunak betebeharra izango du, berebat, obra nagusia nahiz erantsiak kontserbatu, konpondu edo berrezartzeko, obra publikoen emakida-kontratua arautzeko legeria orokorrak jasotakoarekin bat etorriz.

Portuko obra publikoen emakida-kontratuak zuzenean ahalbidetuko du jabari publikoa okupatzea, horretan eraiki behar denean portuko jabari publikoa, kontratuaren xede dena; lege honetan xedatutakoa aplikatuko da, estatuaren portuko jabari publikoaren ekonomia- eta erabilera-araubidearen ondoreetarako.

Portuko obra publikoen emakida-kontratuak ez du kontrataria ahalbidetuko oinarrizko portu-zerbitzuak emateko, kontratu horren xede den obrari dagokionez.

Azpiegitura horren gainean oinarrizko portu-zerbitzuak emateko beharrezkoa izango da kasuan kasuko lizentzia lortzea, lege honen III. tituluan jasotakoarekin bat etorriz.

Portuko obra publikoen emakidei buruzko baldintzen agirietan, emakida horiek oinarri izango direnean oinarrizko portu zerbitzuak emateko, esanbidez adierazi beharko da, obra hori lizentzia-titular guztiek ala zerbitzu-emaile bakar batek erabiltzea onartuko den.

Lehenengo kasuan, adjudikaziodunari ezarriko zaio, oinarrizko portu-zerbitzuak emateko lizentzia-titularrek obra okupatzea edo erabiltzea onartzeko betebeharra, oinarrizko portu-zerbitzu horiek erabilera orokorrari zabaldutakoak direnean, kasuan kasuko ordainsari ekonomikoaren truke.

Bigarren kasuan, lizitatzaile bakoitzak esanbidez adierazi beharko du, adjudikaziodun izanez gero, berez edo hirugarren baten bidez emango dituen halako zerbitzuak.

Edozein kasutan, Portu Agintaritzak xedapenak ezarri beharko ditu, bermatuko dutenak oinarrizko portu-zerbitzuak lege honen III. tituluan ezarritakoa errespetatuz ematea.

Hori guztiori jaso beharko da Portu Agintaritzak lizitaziorako onetsiko dituen agirietan, lizitatzaile bakoitzaren eskaintzan eta, azkenik, kontratuan bertan.

Portuko obra publikoen emakidak emango dira administrazio-klausula zehatzen agirian ezarritako eperako, 40 urtetik gorakoa izango ez dena.

Baldintzen agirietan ezarritako epeak esanbidez luzatu ahal izango dira, aurreko paragrafoan aipatu mugara arte, eta, murriztu, obra publikoen emakida-kontratua arautzeko legeria orokorrak jasotakoarekin bat etorriz.

Baldintzen agirietan ezarritako epeak askatasunez luzatu ahal izango dira, ezarritako mugatik haratago, 60 urte arte, kontratuaren oreka ekonomikoari eusteko xede bakar eta esklusiboarekin, edo, salbuespenez, hartzekodunen eskubideak asetzeko, emakidadunaren kreditu-eskubideak titulura bildu badira.

Kasu horietan, «Estatuko Portuak» erakundeak txosten loteslea eman beharko du.

«Estatuko Portuak» erakundeak txosten teknikoak egingo ditu, portuko obra publikoaren emakida-kontratuaren babesean gauzatuko diren portu-obren proiektuen gainean.

Estatuko Portuei eta Merkataritzako Marinari buruzko Legearen 35.5 artikuluan jasotakoa betetzeko helburuarekin, merkataritza-portu berri baten kasuan kasuko proiektua onetsi aurretik, Sustapen Ministerioaren aginduaren bidez ebazpena emango da, etorkizunerako portua aldez aurretik zegoen Portu Agintaritza baten eskumen-esparrura edo ondore horietarako sortutako Portu Agintaritza baten eskumen-esparrura biltzearen inguruan. Portu Agintaritza horrek adjudikatuko du portuko obra publikoen kasuan kasuko emakida-kontratua.

Portuko obra publikoen gaian kontuan hartu beharko da lege honetan eta Estatuko Portuei eta Merkataritzako Marinari buruzko Legean xedatutakoa; hori gorabehera, arau horietan jaso ez den guztian aplikagarri izango dira, portuko obra publikoen emakida-kontratuari begira, portuko obra publikoen emakida-kontratua arautzeko legeria orokorrean jasotako xedapenak.

IX. KAPITULUA

Betearazpen-bideak

127. artikulua. Nahitaezko betearazpena.

Portu Agintaritzak, aurretiaz ohartarazpena eginda, administrazio-egintzak nahitaez betearazi ahal izango ditu, salbu eta halakoen betearazpena eteten denean, edo Konstituzioak nahiz legeak auzitegien esku-hartzea ezarri dutenean.

Portu Agintaritzen ebazpenen nahitaezko betearazpena arautuko da Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legeak ezarritakoaren arabera.

128. artikulua. Administrazio-izaerako botatzea.

Bidegabe eta titulu askietsirik gabe portuko jabari publikoko ondasunak okupatzen dituztenak botatzeko administrazio-egintza erabakiko da, usurpatzaileari bere jarduna bertan behera uzteko agindeia egin ondoren, hamar eguneko epean alegazioak aurkezteko aukera izan dezan, eta agindei horren aurkako jarkitze aktiboa edo pasiboa dagoenean.

Eragindako gastuak botatako pertsonen kontura izango dira.

Administrazio Kontseiluak erabaki behar du botatzea, gobernu-agintaritzari eskatu ahal izango diola segurtasun-indar eta -kidegoen elkarlana, beharrezkoa denean.

X. KAPITULUA

Ingurumena eta segurtasuna

129. artikulua. Portuko jabari publikoan kutsadura prebenitzea eta kutsaduraren aurka borrokatzea

Portuko jabari publikoan debekatuta daude isurketa edo isuri kutsatzaileak, dela solidoak, dela likidoak, dela gaseosoak, isurketa edo isuri horiek egiten dituztenean ontziek edo edozein motatako tresna flotatzaileek.

Ez dute isurketa-izaerarik lurreko nahiz itsasoko materialekin egindako betegune-obrek, portuak aldarazi edo hedatzeko.

Merkatu-gaiak manipulatu eta garraiatzeko instalazioek, petrolio-findegiek, faktoria kimiko eta petrokimikoek, produktu kimiko eta petrokimikoak biltegiratu eta banatzeko instalazioek, ontziei erregai likidoak hornitzeko instalazioek, ontziolek nahiz ontziak konpontzeko instalazioek, bai eta portuko jabari publikoan gauzatzen den beste edozein merkataritza- edo industria-jarduerak ere, izan beharko dituzte behar adinako baliabideak, itsasoa, atmosfera nahiz lurra istripuz kutsatzea prebenitzeko eta kutsadura horren aurka borrokatzeko, aplikagarri den arautegiarekin eta, hala denean, oinarrizko portu-zerbitzuen agiri arauemaileetan, merkataritza-zerbitzuak emateko baldintza orokorren agirietan eta Portu Agintaritzak lizentzien edukian edo baimenen nahiz emakiden klausuletan finkatutako baldintza berezietan ezarritakoarekin bat etorriz.

Instalazio horiek istripu bidezko kutsadurei aurre egiteko gertakizun-plana izan beharko dute, kasuan kasuko Portu Agintaritzak kontuan hartuko duena, portuko gertakizunen barne plana egiteko; plan hori arautegi aplikagarrian jasotakoarekin bat etorriz onetsiko da.

Gertakizunen barne plana portu-ordenantzen osagai izango da.

Portu Agintaritzak baliabide horiek izatea galdatuko du, aurreko paragrafoko zerbitzu-emateak eta portu-instalazioen jardunbidea baimentzeko.

Portu Agintaritzak elkarlanean arituko dira Administrazio eskudunekin, kudeatzen dituzten portuetako zerbitzu-gunean istripu bidezko kutsadura-larrialdiak prebenitu eta kontrolatzeari dagokionez.

Lehorretik itsasora egindako isurketa guztiek beharko dute Administrazio eskudunaren baimena, kalterik egin gabe Portu Agintaritzak, hala denean, jabari publikoa okupatzeko emango duen baimenari edo emakidari.

130. artikulua. Ontziek jaurtitako zabor eta hondakinak jasotzea.

Ontziek sortutako zaborrak lehorrean deskargatu beharko dira, ondore horietarako eskatu beharko dela ontziek sortutako zaborrak jasotzeko zerbitzua, lege honen 87. artikuluan arautu dena.

Petrolio-findegiek, faktoria kimiko eta petrokimikoek, produktu kimiko eta petrokimikoak biltegiratu eta banatzeko instalazioek, erregai likidoak hornitzeko instalazioek, halakoek portu-guneetan hidrokarburoak kargatzeko edo deskargatzeko terminalak dituztenean, eta ontziolek nahiz ontziak konpontzeko instalazioek izan beharko dituzte, terminaletatik edo moiletatik gertu, ontzien zametako hondakinak, halakoen destinoa instalazio horiek direnean, eta bodegak garbitzeko, lastako edo putzuetako urak jaso eta tratatzeko instalazioak, bai eta isuriak prebenitu eta borrokatzeko behar diren baliabideak ere.

Portu Agintaritzak instalazio eta baliabide horiek izatea galdatuko du, aurreko paragrafoko portu-instalazioen jardunbidea baimentzeko, kalterik egin gabe beste Administrazio batzuek galda ditzaketen baimenei.

Aurreko paragrafoko instalazioetakoren bat destinotzat ez duten ontzien kasuan, ontziaren karga- eta deskarga-eragiketak gauzatzeko enpresek bermatu beharko dute ontziaren zametatik etorritako hondakinak jasotzea, halakoak badaude; halaber, bermatu beharko dute igarobide- eta maniobratze-guneetan dauden hondakinak jasotzea, istripu bidezko isuriak saihestuz eta, hala denean, borrokatuz.

131. artikulua. Dragatze-obrak.

Portuko jabari publikoan edozein dragatze-obra egiteko edo obra horietako produktuak portuko jabari publikoan isurtzeko, kasuan kasuko proiektua oinarri izanda, Portu Agintaritzaren baimena beharko da.

Dragatze-obrek edo obra horietako produktuen isurketak uki dezaketenean nabigazioaren segurtasuna portu-gunean, batik bat, bertara sartzeko kanaletan eta ainguratze- eta maniobratze-guneetan, Itsas Administrazioaren aldez aurreko eta aldeko txostena beharko da.

Portuko jabari publikotik kanpo portu-beteguneetarako egiten diren dragatze-obrek beharko dute kostaldeetako kasuan kasuko barrutiaren edo zerbitzu periferikoaren baimena.

Era berean, portuko zerbitzu-guneko uretatik kanpo portu-dragatzeen produktuak isurtzea Itsas Administrazioak baimendu beharko du, kostaldeetako barrutiak edo zerbitzu periferikoak aldez aurretik txostena eginda.

Dragatze-proiektuek jasoko dute dragatze-produktuen kudeaketari buruzko azterketa, eta bereziki isurketa-gune edo -guneen kokalekua eta horien tratamendua.

Portu-dragatzeari dagokionez, proiektura bilduko da, bidezkoa denean, arkeologia-hondakinak aurkitzeko aukeraren inguruko azterketa, hondakin horiek izango direla arkeologia-gaian eskuduna den Administrazioaren txostenaren mende.

Dragatzea egiten denean I. gunetik edo portuko uren barnetik kanpo, proiektura bilduko da, halaber, dragatze horrek itsasertzeko dinamikan eta itsas biosferan dituen ondoreak ebaluatzeko azterketa, arrantza- eta ingurumen-gaietako Administrazio eskudunek dragatzea baimendu aurretik egin beharko dituzten txostenen mende izango dena.

Dragatze-obrek eratorritako isurketei dagokienez, behar adinako azterketa edo analisiak egin beharko dira, ahalbidetuko dutenak balioestea jardunaren ondoreak itsasertzeko sedimentologian eta itsasazpiko biosferan, bai eta, hala denean, isurketen kutsadura-ahalmena ere; azterketa edo analisi horiek izango dira ingurumen- eta arrantza-gaietako Administrazio eskudunek egindako txostenaren mende.

Portu Agintaritzak Itsas Administrazioari eta kasuan kasuko autonomia-erkidegoari bidaliko dizkie, isuritako dragatze-materialaren kopuru-datuak, isurketa-gunearen edo -guneen kokalekua eta, isuritako materialaren desplazamenduak itsas nabigazioan eragina izateko arriskua dagoenean, material horren nondik norakoei egindako jarraipenaren emaitzak.

Dragatze-proiektua, bera bakarrik edo beste proiektu batzuekin batera, ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioaren legerian jasotako prozeduraren mende uzten denean, proiektura aipatu azterketak bildu beharko dira eta, modu berean, eskatu beharko dira, prozedura horren aribidean, Itsas Administrazioaren eta ingurumen-, arrantza- eta arkeologia-gaietako Administrazio eskudunen txostenak.

132. artikulua. Larrialdi- eta segurtasun-planak.

Portu Agintaritzak portu-esparruan kontrolatuko du merkatu-gai arriskutsuak onartu, manipulatu eta biltegiratzearen inguruko arautegia betetzea, bai eta azaroaren 8ko 31/1995 Legeak, Lan Arriskuak Prebenitzeari buruzkoak, 24. artikuluan jarduerak koordinatzeko ezarri betebeharrak, eta segurtasun-sistemei buruzko arautegia betetzea ere, sistema horietara biltzen direla gizartearen aurkako ekintzak eta ekintza terroristak, kalterik egin gabe Administrazio publikoetako beste organo batzuek dituzten eskumenei eta gai horretan portuaren erabiltzaileek eta emakidadunek izan ditzaketen erantzukizunei.

Larrialdiak prebenitu eta kontrolatzeko indarreko legeriak jasotakoarekin bat etorriz, Portu Agintaritza bakoitzak kudeatzen duen portu bakoitzaren barneko larrialdi-plana egingo du; plan hori, aplikagarri den arautegiarekin bat etorriz onetsi ondoren, portu-ordenantzen osagai izango da.

Portu Agintaritza bakoitzak plan bat egingo du, Barne Ministerioaren eta autonomia-erkidegoetan segurtasun publikoaren gaian eskumenak dituen organoaren aldez aurreko eta aldeko txostena izanik, horien eskumenekoak diren aldeen inguruan, portu-eremuetan ontziak, bidaiariak eta merkatu-gaiak babesteko, gizartearen aurkako ekintza eta ekintza terroristetatik; plan hori, onetsi ostean, portu-ordenantzen osagai izango da.

Lehenengo xedapen gehigarria.

Portu-sistemaren errentagarritasuna.

Portu-sistema osoarentzako urteko errentagarritasun-helburua, lege honen 16.a) artikuluan aipatu dena, ehuneko 3 izango da hasieran.

Bigarren xedapen gehigarria.

I. eranskina aldaraztea.

Sustapen Ministroak emandako aginduaren bidez taldeak aldarazi ahal izango dira, bai eta horietariko bakoitzean dauden merkatu-gaien esleipena ere.

Hirugarren xedapen gehigarria.

Deialdien publizitatea.

Lege honetako oinarrizko portu-zerbitzuak emateari dagokionez, emakida nahiz baimenak emateko lehiaketen deialdiak eta halakoen adjudikazioa, «Europako Erkidegoetako Aldizkari Ofizialean» argitaratuko dira, hala agintzen denean.

Laugarren xedapen gehigarria.

Zerbitzu tekniko-nautikoetako langileen lanaldia.

Zerbitzu tekniko-nautikoei aplikatzeko modukotzat joko dira, horietan esku hartzen duten langileei dagokienez, eta bereziki lanaldiaren araubideari begira, benetan gauzatutako lana luzatzeari dagokionez, presentziako edo prest egoteko denbora kontuan hartuta, irailaren 21eko 1561/1995 Errege Dekretuko II. kapituluko IV. atalean jasotako erregelak.

Itsas Administrazioak zehaztu behar ditu praktikoek benetan gauzatu beharreko gehieneko lan-denborak eta gutxieneko atsedenaldiak, itsas segurtasuneko arrazoiengatik.

Bosgarren xedapen gehigarria.

Oinarrizko portu-zerbitzuetako langileak profesionalizatzea.

Oinarrizko portu-zerbitzuak ematean esku hartzen duten langileen profesionaltasuna eta kualifikazio egokia bermatzeko xedearekin, Gobernuak, aurretiaz autonomia-erkidegoak kontsultatuta, lanbide-heziketako ikasketa-programetan kasuan kasuko titulazioa sortuko du, hala denean, berezitasunak ezarriz portu-zerbitzu desberdinei dagokienez, kalterik egin gabe Itsas Administrazioak ontziratutako langileentzat galdatutako lanbide-kualifikazioei.

Amarratze eta desamarratze, eta kargatze, sartze, ateratze, deskargatze eta ontzitik aldatzeko oinarrizko portu-zerbitzuen eragiketekin zerikusia duten zereginak gauzatu ahal izateko, zerbitzu horiek emateko langileek izan beharko dute jarraian aipatzen diren titulazioetakoren bat eta gainditu beharko dituzte xedapen honen 5. paragrafoan aipatu gaitasun-probak.

a) Xedapen honen 1. paragrafoak aipatutako titulazioa.

b) Erdi-mailako edo goi-mailako lanbide-heziketako tituluen artean, Sustapen Ministroaren aginduaren bidez a) idatz-zatiko titulazioen baliokidetzat jotzen direnak; agindu hori lege hau indarrean jarri eta sei hilabeteko epean emango da, aurretiaz entzunda sektorean ordezkaritza handiena duten sindikatu- eta enpresaburu-erakundeak eta Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa.

Lege hau indarrean jarri aurretik, amarratze eta desamarratze, eta kargatze, sartze, ateratze, deskargatze eta ontzitik aldatzeko oinarrizko portu-zerbitzuetako eragiketei dagokienez, lanbide-jarduerak gauzatzen ziren zereginen kasuan bakarrik, ez zaie galdatuko titulazio betekizunik, ezta xedapen honetako 5. paragrafoak aipatu probak gauzatzea ere, zerbitzu horiek ematen zituzten enpresetako langileei, halakoak direnean hurrengo betekizunak eta baldintzak gauzatzen dituztenak:

a) Zamak sartzeko eta ateratzeko estatuko sozietateetako portuko zamaketariak, bai eta lan-harreman bereziak etenda izan eta lan-harreman arrunten araubidearen mende zerbitzuak ematen dituzten langileak ere, halakoek lan egiten dutenean zamak sartzeko eta ateratzeko zerbitzu publikoa kudeatzeko emakiden titular diren enpresetan.

b) 2/1986 Errege Lege-dekretuko 2. xedapen iragankorrak aipatu zamaketariak, halakoek izaera hori aitortua badute lege hau indarrean jartzean.

c) Lanbide-ziurtagiria duten langileak, 10/1994 Legearen zazpigarren xedapen gehigarrian ezarritakoarekin bat etorriz.

d) Lege hau indarrean jartzean, merkatu-gaiak kargatu, sartu, atera, deskargatu eta ontzitik aldatzeko zereginetan zerbitzuak ematen zituztenak, zeregin horiek zerbitzu publikotik baztertuta egon direnean 2/1986 Errege Lege-dekretuko 2.g) artikuluaren babesean.

e) Ontziak amarratzeko eta desamarratzeko zerbitzua ematen dutenak, beraien enpresek Portu Agintaritzarekin egindako kasuan kasuko kontratuaren babesa dutenean.

Ez zaie galdatuko titulazio-betekizunik, xedapen honen 5. paragrafoak aipatu gaitasun-proba gainditu beharra gorabehera, 2/1986 Errege Lege-dekretuko 12. artikuluaren babesean, Interes Ekonomikodun Portu Elkartzeak eratu aurreko egutegiko urtean 100 lanaldi baino gehiago egin izana egiaztatzen duten langileei.

«Estatuko Portuak» erakundeak, lege hau indarrean jarri eta urtebeteko epean, aurretiaz entzunda sektorean eta esparru nazionala kontuan hartuta ordezkaritza handiena duten enpresaburu- eta sindikatu-erakundeak, onetsiko du Interes Ekonomikodun Portu Elkartzeek eta zazpigarren xedapen gehigarriaren 1. paragrafoko enpresek egin beharko dituzten gaitasun-proben gutxieneko edukiaren arauketa; proba horiek egiaztatuko dute langileek izan beharreko egokitasuna, enplegatzaile horiek kontratatu ditzaten.

Seigarren xedapen gehigarria.

Zamak sartzeko eta ateratzeko estatuko sozietateak Interes Ekonomikodun Portu Elkartzeetan transformatzea.

I. Urtebeteko epean, lege hau indarrean jartzen denetik, zamak sartzeko eta ateratzeko estatuko sozietateak, maiatzaren 23ko 2/1986 Errege Lege-dekretuarekin bat etorriz eratutakoak, transformatzeari ekingo zaio; sozietate horiek transformatuko dira Interes Ekonomikodun Portu Elkartzeetan, halakoak xedapen honetan arautu direla:

Aplikatu beharreko arautegia

Interes Ekonomikodun Portu Elkartzeak sortuko dira, nortasun juridikoa eta merkataritza-izaera izango dutenak eta arautuko direnak lege honetan eta, horren ordezko moduan, apirilaren 29ko 12/1991 Legeak, Ekonomia Intereseko Elkartzeei buruzkoak, xedatutakoaren arabera.

Helburua.

Interes Ekonomikodun Portu Elkartzearen helburua da garapena ahalbidetzea eta bere bazkideen jarduera-emaitzak hobetzea, oinarri hartuta merkatu-gaiak kargatu, sartu, atera, deskargatu eta ontzitik aldatzeko zerbitzuaren zereginak gauzatzeko behar den lan-eskuaren eskaria irregularra dela.

Xedea.

Interes Ekonomikodun Portu Elkartzeak xedetzat izango du bere bazkideen eskura jartzea merkatu-gaiak kargatu, sartu, atera, deskargatu eta ontzitik aldatzeko zerbitzuaren zereginak gauzatzen dituzten langileak, zeregin horiek ezin direnean gauzatu bazkide horien plantillako langileekin, 2/1986 Errege Lege-dekretuko IV. tituluarekin bat etorriz. Era berean, Interes Ekonomikodun Portu Elkartzeak bazkideen eskura jarri ahal izango ditu langileak, legearen 85.1.1.4 artikuluko oinarrizko zerbitzuen osagarri diren jarduerak gauzatzeko, baldin eta bazkide horiek halako jarduerak gauzatzeko behar bezala baimenduta badaude.

Orobat, elkartze horien xedea izango da langileen etengabeko prestakuntza, euren langileen profesionaltasuna bermatuko duena portuko zereginak gauzatzean; ondore horietarako, bazkideek elkartzearekin elkarlanean aritzeko betebeharra izango dute, beharrezkoak diren baliabideak ahalbidetuz.

Bazkideen erantzukizuna.

Interes ekonomikodun portu-elkartzeetako bazkideek erantzukizuna izango dute elkartzearen zorrei begira; erantzukizun hori pertsonala eta euren artean mankomunatua izango da, sozietatearen kapitalean duten partaidetzaren arabera.

Bazkideek erantzukizun subsidiarioa dute, Interes Ekonomikodun Portu Elkartzearen erantzukizunari begira.

Izendazioa.

Elkartze bakoitzaren izendazioa nahitaez izango da, jarduera interes orokorreko zein portutan gauzatu eta portu horretako «Zamak Sartzeko eta Ateratzeko Sozietatea», eta horrekin batera «Interes Ekonomikodun Portu Elkartzea» adierazmoldea agertu beharko da, edo IEPE siglak, halako sozietate-motek bakarrik erabili ahal izango dituztenak.

Sozietatearen kapitalean partaidetza izatea.

Bazkide bakoitzak elkartzearen sozietate-kapitalean hasieran izango duen partaidetza izango da estatuko sozietateko kide zela sozietate horretan zuen partaidetza bera.

Desagertzen diren akzioen truke, akziodun zaharrei esleituko zaie bazkideak estatuko sozietatearen kapitalean zuen ehunekoaren partaidetza bera.

Behin Portu Agintaritza bananduta edo elkartzeko kide izateko betebeharrik ez duten bazkideak bananduta, modu automatikoan egokituko dira hasieran aipatu partaidetzak, banantzearen ondoren elkartzeak duen sozietate-kapital berria oinarri hartuta.

Hasieran ezarritako partaidetza-maila bazkideen biltzarrak berrikusiko du, transformazio-eskrituran ezarritako irizpideekin bat etorriz, bertan ezarri epeetan eta baldintzetan; irizpide horiek errespetatu beharko dituzte objektibotasunaren eta bereizkeriarik ezaren printzipioak.

Irizpide horien artean hurrengoak hartuko dira kontuan, irizpideok zuzeneko lotura izan beharko dutela bazkide bakoitzak elkartzearen sozietate-kapitalean duen partaidetzarekin:

a) Plantillaren erabilera-maila, fakturazio-kopuruaren arabera neurtuta.

b) Inbertsioa, zerbitzuari lotutako baliabide materialetan.

c) Emakida bidez emandako azalera.

d) Urtean manipulatutako merkatu-gaien kopurua.

Modu berezian haztatu beharko da plantillaren erabilera-mailari buruzko irizpidea.

Era berean, partaidetza-maila berrikusiko da elkartzearen osaeran aldaketak gertatzen direnean, bazkideren bat sartzeagatik edo banantzeagatik.

Bazkide berriak hartuz gero, ulertuko da irizpide horiek erreferentzia egiten dietela bazkide berriaren zenbatespen edo konpromisoei; azken horiek ondorioztatuko ditu merkatu-gaiak kargatu, sartu, atera, deskargatu eta ontzitik aldatzeko zerbitzurako administrazio-lizentziak.

Finantzaketa.

Bazkideek ordaindu behar dituzten kuoten zenbateko osoa izan beharko da elkartzearen oreka ekonomikoari eusteko behar adinakoa.

Elkartzearen azpiegitura-kostuak bazkideek finantzatuko dituzte, elkartzearen transformazio-eskrituran ezarritakoaren arabera; edozein kasutan, kostu horiek finantzatuko dira, gutxienez ehuneko 50ean bazkide bakoitzak sozietate-kapitalean duen partaidetza-mailarekin bat etorriz.

Osterantzekoa finantzatuko da elkartzearen plantillako langileak erabiltzearen arabera.

Elkartzearen plantillako portu-langileen alokairu-kostuak eta alokairuz kanpoko kostuak estaliko dira bazkideei langile horien zerbitzuak baliatzeagatik fakturatutako sarrerekin bakarrik.

Bazkideetakoren batek aurreko lerrokadarekin bat etorriz ordaindu beharreko kuotak ordaintzen ez dituenean, elkartzearen administrazio-organoak ezarritako epean, organo horrek egin ahal izango ditu:

a) Bide arruntaren bidez erreklamatzea, betebehar hori gauza dadin, lege-korritua eta berandutzak eragindako kalte-galerak ordainduz.

b) Elkartzeak bazkide zordunaren esku langileak jartzeko jarduera etetea, zordun hori egunean izan arte sortu eta ordaindu gabeko kuotetan eta sortutako korritu nahiz gastuetan.

Horrek ez dio zordunari ahalbidetuko merkatu-gaiak kargatu, sartu, atera, deskargatu eta ontzitik aldatzeko zereginak gauzatzea bazkide zordun horren plantillakoa ez den beste edozein langilerekin.

c) Ez-betetzea behin eta berriro gertatzen bada, halaber, Portu Agintaritzari eskatu ahal izango dio lizentzia azkentzea, titularrak elkartzeari begira dituen betebeharrak ez gauzatzeagatik.

Erabakiak hartzea.

Bazkideen biltzarra.

Bazkide bakoitzari eratxikitako boto-kopurua proportzionala izango da, bazkide bakoitzak sozietatearen kapitalean duen partaidetza kontuan hartuta, eta boto-kopuru hori elkartzearen transformazio-eskrituran ezarriko da.

Bazkideen biltzarrak erabakiak bazkide guztien ahobatezkotasunez hartuko ditu, apirilaren 29ko 12/1991 Legearen 10. artikuluko 2. paragrafoak aipatutako gaietan.

Horren salbuespen da elkartzearen xedea, ezin izango dena aldarazi.

Erabaki horiek edozein kasutan errespetatu beharko dituzte lege honetan jasotako irizpideak.

Aurreko lerrokadan aipatu gabeko gaiak eztabaidatzeko bazkideen biltzarra baliozkotasunez era dadin, beharrezkoa izango da biltzarrera bertaratzea, zuzenean edo ordezkatuta, gutxienez sozietate-kapitalaren ehuneko 50 duten bazkideak.

Erabakiak hartuko dira zuzenean edo ordezkatuta bertaratu diren bazkideen botoen gehiengoarekin, betiere, gehiengo horrek ordezkatzen badu, gutxienez, sozietate-kapitalaren ehuneko 50, eta boto-emaile horiek kontratatu badute, gutxienez, aurreko egutegiko urtean elkartzeak izandako jardueraren ehuneko 60.

Ondore horietarako, jardueratzat ulertzen da bazkide bakoitzak plantillari begira duen erabilera-maila, fakturazio-kopuruaren arabera neurtuta.

Transformazio-eskriturak eraketari eta bozketari buruzko quorum zabalagoak finkatu ahal izango ditu.

Administrazio-organoa.

Administrazio Kontseiluak arautuko du Interes Ekonomikodun Portu Elkartzea.

Elkartzearen transformazio-eskriturak zehaztuko du organo horren osaera.

Bazkideen Biltzarreko edo Administrazio Kontseiluaren erabakiak aurkaratu ahal izango dira, erabaki horiek legearen aurkakoak direnean, lehia askearen aurka egiten dutenean, eratze-eskrituraren aurka egiten dutenean, edo bazkide baten nahiz batzuen edo hirugarrenen mesedetan elkartzearen interesak urratzen dituztenean.

Legearen aurkako erabakiak deusezak izango dira.

Gainerako erabakiak deuseztakorrak izango dira.

Erabaki deusez edo deuseztakorrei begira aurkaratze-akzioa egikaritu beharko da SALn ezarritako iraungitze-epean.

Erabaki deusez eta deuseztakorrak aurkaratzeko legitimazioa izango dute bazkide guztiek, administratzaileek, elkartzeak zein portutan gauzatu jarduera eta portu horretako Portu Agintaritzak, eta interes legitimoa egiaztatzen duen edozein hirugarrenek.

Portu Agintaritzaren Lehendakariak eten ahal izango ditu, bere ekimenez edo gutxienez sozietate-kapitalaren ehuneko 5 ordezkatzen duten bazkideek hala eskatuta, merkatu-gaiak kargatu, sartu, atera, deskargatu eta ontzitik aldatzeko zerbitzua ematearen inguruko erabakiak, horiek portuko interes orokorrarentzako oso kaltegarriak direnean, edo zerbitzu-emaileen arteko lehia askeari kalte egiten diotenean; neurri hori hartu eta 20 eguneko epean etendako erabakia aurkaratu beharko da, hartutako kautela-neurria berresteko eskabidea esanbidez eginez.

Aipatu epean ez bada erabakia aurkaratzen, etete-erabakiak ez du ondorerik izango.

Etete-erabakiak ondoreak sortuko ditu, hartzen den datatik, eta arlo zibileko jurisdikzio-ordenako organoak hartu den kautela-neurriaren inguruan ebazpena eman arte.

Aipatu epean ez bada hori aurkaratzen, etete-erabakiak ere ez du ondorerik izango.

Sozietatearen erabakiak aurkaratzeko Prozedura Zibilaren Legeak jasotako izapideei jarraituko zaie.

Informazio-betebeharrak.

Elkartzeek Portu Agintaritzari eman beharko diote euren helburuak betetzeko behar duten informazioa, hala eskatzen zaienean, eta, bereziki, Oinarrizko Portu Zerbitzuei buruzko Merkatuaren Behatoki Iraunkorrak eskatutakoa.

Bazkide berriak sartzea.

Merkatu-gaiak kargatu, sartu, atera, deskargatu eta ontzitik aldatzeko zerbitzua emateko lizentzia lortzen denean, salbu eta lizentziaren xede bakarra denean zazpigarren xedapen gehigarriko 1. paragrafoan zerrendatutako jardueretakoren bat, titularrak betebeharra izango du, elkartzean bazkide berri moduan sartzeko, eta ordurako bazkide direnek betebeharra izango dute, bazkide berri horren mesedetan egoki den partaidetza besterentzeko.

Partaidetza elkartzearen bazkideen biltzarrak finkatuko du 15 eguneko epean, Portu Agintaritzak kasuan kasuko lizentzia lortu izana komunikatzen dionetik; gainerako bazkideen partaidetza modu proportzionalean egokituko da.

Elkartzearen bazkideen biltzarrak inolako erabakirik ez badu hartzen aipatu epean, bazkideak, legearen arabera dagozkion eskubideez gain, eskatu eta lortu ahal izango du, bere helburuak lortu ahal izateko, elkartzearen portu-langileen lan-eskua lagatzea.

Lizentziak azkentzea.

Merkatu-gaiak kargatu, sartu, atera, deskargatu eta ontzitik aldatzeko zerbitzua emateko lizentzia azkentzeko arrazoi izango da, legean ezarri edo lizentzia emateko unean finkatutakoez gain, bazkideetako bakoitzak kuotak ordaintzeko duen betebeharra behin eta berriro ez gauzatzea, aldez aurretik interesduna entzunda.

Bazkidea banantzea.

Bazkideetarik inor ezin izango da elkartzetik banandu merkatu-gaiak kargatu, sartu, atera, deskargatu eta ontzitik aldatzeko zerbitzua emateko edo osatzeko lizentziaren titular den bitartean, salbu eta lizentziaren xede bakarra denean zazpigarren xedapen gehigarriko 1. paragrafoan zerrendatutako jardueretakoren bat, halakoetan elkartzeko kide izateko betebeharrik ez baitago.

Bazkide-izaera galtzea.

Merkatu-gaiak kargatu, atera, sartu, deskargatu eta ontzitik aldatzeko zerbitzua emateko edo osatzeko lizentzia azkentzen denean, legean ezarritako edozein arrazoirengatik, bazkide-izaera galduko da.

Bazkideetakoren batek bazkide-izaera galtzen duenean, horren partaidetza nahitaez eskuratuko dute gainerako bazkideek, modu proportzionalean, sozietate-kapitalean duten partaidetzaren arabera.

II.

Zamak sartzeko eta ateratzeko estatuko sozietateen transformazioa arautuko da abenduaren 2ko 1564/1989 Legegintzazko Errege Dekretuak, Sozietate Anonimoen Legearen testu bategina onestekoak, xedatutakoaren arabera, halako sozietate-mota transformatzeari dagokionez, eta, bereziki, Merkataritzako Erregistroari buruzko Erregelamenduaren arabera, sozietate horiek Interes Ekonomikodun Elkartze transformatzeari dagokionez.

Portu Agintaritzak estatuko sozietatetik bananduko dira transformazio-akordioa lortzen denean; Portu Agintaritzek euren partaidetzaren likidaziorako eskubidea izango dute, Sozietate Anonimoen Legeko 225. artikuluak xedatutakoarekin bat etorriz.

Lege hau indarrean jartzeko unean estatuko sozietateetako plantillakoak diren langileak kasuan kasuko elkartzeetako plantilletan jarraituko dute, transformazioaren aurretik zituzten eskubide eta betebehar berberekin.

Zamak sartzeko eta ateratzeko estatuko sozietate bakoitzean auditoretza egingo da, lege honek ezarri Interes Ekonomikodun Portu Elkartzean transformatu aurretik, xede izanik sozietate horren egoera ekonomikoa ebaluatzea, eta, hala denean, portu-elkartzean transformatu aurretik egindako zorrak likidatzea.

III.

Lege hau indarrean jartzeko uneko zamak sartzeko eta ateratzeko estatuko sozietate guztiak Interes Ekonomikodun Portu Elkartzeetan transformatuko dira aurreko paragrafoetan ezarritakoaren arabera, eta sozietate horien nortasun juridikoa ez da aldatuko, forma berriaren babesean iraungo duela, bere harreman juridikoei eutsiz.

IV

Estatuko sozietatea portu-elkartzean transformatu zenetik bi urteko epean enpresaburuak azkentzen baditu portuko zamaketari ez diren langileen lan-kontratuak, halakoek, gutxienez, urtebeteko antzinakotasunarekin zerbitzuak ematen zituztenean aipatu estatuko sozietate horretan, lege hau indarrean jartzeko unean, ukitutako langileak eskubidea izango du, legearen arabera dagokion kalte-ordaina jasotzeko edo, berak hala erabakita, langile gisa sartzea estatuko sozietateak jarduten zuen esparruko Portu Agintaritzan, horretan dauden baldintzekin, bat etorri beharko direnak bere lanbide-kualifikazioarekin eta egiaztatuta duen antzinakotasun-aitorpenarekin.

Langileak ezin izango du egikaritu aukeratzeko eskubide hori kontratua alde bakarrez azkentzeko arrazoia denean bidezkotzat adierazitako diziplina-kaleratzea edo Langileen Estatutuko 52. artikuluaren a), b) edo d) idatz-zatietako arrazoi objektiboen ondoriozko kontratu-azkentzea.

Zazpigarren xedapen gehigarria.

Merkatu-gaiak kargatu, sartu, atera, deskargatu eta ontzitik aldatzeko zerbitzuaren jarduerak gauzatzen dituzten langileei aplikatu beharreko lan-araubidea.

Interes Ekonomikodun Portu Elkartzeetako portuko zamaketariei aplikatu beharreko lan-araubidea izango da, halakoek gauzatzen dituztenean merkatu-gaiak kargatu, sartu, atera, deskargatu eta ontzitik aldatzeko zerbitzuaren jarduerak, maiatzaren 23ko 2/1986 Errege Lege-dekretuak, Ontzien Zamak Sartzeko eta Ateratzeko Zerbitzuari buruzkoak, IV. eta V. tituluetan, eta hori garatzeko arautegiak ezarritakoa, lege honetako xedapenen aurka ez doan heinean.

Aurrekoa gorabehera, arau horretan jasotako araubidea ez zaie aplikatuko merkatu-gaiak kargatu, sartu, atera, deskargatu eta ontzitik aldatzeko hurrengo jarduerei:

a) Portu-instalazioetan gauzatzen direnak, instalazio horiek emakidaren bidez ematen zaizkionean transformazio-instalazio baten nahiz industria-instalazio baten titularrari edo titular horren enpresa-talde bereko enpresa bati, merkataritzako trafiko orokorrari zabaldu gabe, baldin eta halakoetan, manipulatzen badira prozesatze-instalazio horiei zuzenean eta modu esklusiboan lotutako merkatu-gaiak, eta hori esanbidez identifikatu bada emakida-tituluan.

Aipatu terminal horiek emakidaren edo baimenaren bidez emandako atrakalekua izan beharko dute, eta instalazioa kokatu beharko da portuko zerbitzu-gunearen barruan, edo emakidaren bidez emandako eremuekin konektatuta egon beharko da, garraiorako instalazio finko, berezi eta esklusiboen bidez, hau da, hodi, zinta edo abiapuntutik jomugarako erabilera esklusiboko tren-azpiegituren bidez.

Emakidadunak merkatu-gaiak kargatu, sartu, atera, deskargatu eta ontzitik aldatzeko jarduera guztiak gauzatu beharko ditu bosgarren xedapen gehigarriko betekizunak dituzten langileekin.

b) Autoprestazio-araubidean gauzatzen direnak.

Lizentzietan zehaztuko da enpresa zerbitzu-emaileek gutxienez kontratatu behar duten langile-kopurua, enpresak merkatu-gaiak kargatu, sartu, atera, deskargatu eta ontzitik aldatzeko jarduerari begira duen erregulartasunaren arabera, agiri arauemailean eta zerbitzuaren xedapen berezietan ezarri irizpideekin bat etorriz.

Edozein kasutan, lan-harreman arruntekin kontratatutako langileen kopuruak estali beharko du, gutxienez, enpresak zerbitzu hori emateko duen jarduera osoaren laurdena, baita hortara bideratutako terminaletan ere, horren salbuespen izanik xedapen honen 1. paragrafoan araututakoak.

Portu Agintaritzak betekizun horren inguruko salbuespen osoa edo partziala jaso ahal izango du lizentzian, gehienetan trafiko irregularrak edo sasoian sasoikoak gauzatzen dituzten enpresei begira.

Maiatzaren 23ko 2/1986 Errege Lege-dekretuak, Ontzien Zamak Sartzeko eta Ateratzeko Zerbitzuari buruzkoak, martxoaren 13ko 371/1987 Errege Dekretuak onetsitako betearazpen-erregelamenduak, eta martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzazko Errege Dekretuak, Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onestekoak, Zamak Sartzeko eta Ateratzeko Estatuko Sozietateari egindako erreferentziak Interes Ekonomikodun Portu Elkartzeei egindakotzat ulertuko dira.

Zortzigarren xedapen gehigarria.

Izoztutako arrantza kargatu, sartu, atera, deskargatu eta ontzitik aldatzeko zerbitzuaren arauak etetea.

Abenduaren 29ko 2541/1994 Errege Dekretuak, aldi baterako eteten duenak maiatzaren 23ko 2/1986 Errege Lege-dekretua, Ontzien Zamak Sartzeko eta Ateratzeko Zerbitzu Publikoari buruzkoa, arrantza freskoa, izoztutakoa eta bakailaoa kargatu, sartu, atera, deskargatu eta ontzitik aldatzeko jarduera eta zereginei dagokienez, indarrean jarraituko du eta bere ondoreei eutsiko zaie, iraupen mugagabearekin, izoztutako arrantzari dagokionez, harik eta Gobernuak egokitzat jo arte etete hori kentzea, arrantza-sektorearen egoera ekonomikoak ahalbidetzen duenean.

Bederatzigarren xedapen gehigarria.

Zerbitzuen agiri arauemaileak eta xedapen bereziak onestea.

Lege hau indarrean jarri eta gehienez ere sei hilabeteko epean, zerbitzuen agiri arauemaileak eta xedapen bereziak onetsi beharko dira.

Zerbitzuaren kasuan kasuko agiri arauemailea eta xedapen bereziak onetsi arte ezin izango da lizentzia berririk eman, kalterik egin gabe lege honen zazpigarren xedapen iragankorrean ezarritakoari.

Hamargarren xedapen gehigarria.

Oinarrizko portu-zerbitzuak emateko bermeak.

Urtarrilaren 21eko 58/1994 Errege Dekretuan definitutako oinarrizko zerbitzuek bere horretan jarraitu beharko dute, kontuan hartu gabe Portu Agintaritzek edo kasuan kasuko lizentzien enpresa titularrek ematen dituzten.

Hamaikagarren xedapen gehigarria.

Itsas seinaleetarako zerbitzua emateko gune geografikoa.

Zehaztapen berririk egin ezean, Portu Agintaritza bakoitzak itsas seinaleetarako zerbitzua emateko gune geografikoa, lege honen 91. artikuluan araututakoa, izango da Portu Agintaritza bakoitzari esleitutakoa 1994ko apirilaren 28ko Ministerio Aginduaren bidez.

Hamabigarren xedapen gehigarria.

Ustiatze eta Polizia Erregelamendua.

Azaroaren 24ko 27/1992 Legeak, Estatuko Portuei eta Merkataritzako Marinari buruzkoak, portuetako Zerbitzu eta Polizia Erregelamenduari egiten dizkion aipamenak portuetako Ustiatze eta Polizia Erregelamenduari egindakotzat ulertuko dira.

Hamahirugarren xedapen gehigarria.

Portuko Poliziaren Zerbitzua.

Estatuko Portuei eta Merkataritzako Marinari buruzko Legeak polizia bereziaren inguruan Portu Agintaritzei eratxikitako eginkizunak, zerrendatu dituenak otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoak, Herritarren Segurtasuna Babesteari buruzkoak, 4.1. artikuluan, Portu Agintaritzen Administrazio Kontseiluak izango ditu.

Eginkizun horiek gauzatuko dituzte, Ustiatze eta Polizia Erregelamenduak ezarritakoaren arabera, zelari moila-zaintzaileek eta Portu Agintaritzaren gainerako langileek; langile horiek izan beharko dira behar bezala kualifikatutakoak eta Polizia Zerbitzuari atxikitakoak, ondore horietarako izango dutela Portu Agintaritzaren agintaritza-agenteen izaera, portuko poliziaren ahalmenak egikaritzean, Estatuko Portuei eta Merkataritzako Marinari buruzko Legeak jasotakoak; betiere, kalterik egin gabe segurtasun-indar eta –kidegoekin elkarlanean aritzeko betebeharrari, hori beharrezkoa denean.

Hamalaugarren xedapen gehigarria.

Estatuko ontziek eta Defentsa Nazionalaren zerbitzuari lotutako ontzi eta aireontziek oinarrizko portu-zerbitzuak autoprestazioaren bidez ematea.

Estatuko ontziek eta Defentsa Nazionalaren zerbitzuari lotutako ontzi eta aireontziek aukeratu ahal izango dute oinarrizko portu-zerbitzuak autoprestazio-araubidean ematea, lege honek ahalbidetutako zerbitzuetan.

Kasu horretan, ez dira izango Portu Agintaritzak aldez aurretik eman beharreko baimenaren mende, ezta lege honen 75. artikuluan araututako kontraprestazio ekonomikoa ordaintzearen mende ere.

Aurrekoa gorabehera, segurtasuna bermatzeko helburuarekin, Itsas Administrazioak eta «Estatuko Portuak» erakundeak onetsitako arautegia bete beharko dute, eta kasuan kasuko Portu Agintaritzari komunikatu beharko diote autoprestazio-araubidearen aldeko aukera egin izana.

Hamabosgarren xedapen gehigarria.

Portu Agintaritzen atxikipena.

Portu Agintaritzak Sustapen Ministerioaren mende izango dira, «Estatuko Portuak» erakundearen bidez.

Hamaseigarren xedapen gehigarria.

Itsasertzaren mugakide diren lurren gaineko jabetzaren mugak.

Itsasertzaren mugakide diren lurren gaineko jabetzaren mugak, itsas-lehorreko jabari publikoa babesteko arrazoiak direla bide, uztailaren 28ko 22/1988 Legeak, Kostaldeei buruzkoak, II. tituluan ezarritakoak, aplikatuko zaizkie portuko jabari publikoarekin mugakide diren lurrei, halakoek dituztenean lege honen 3. artikuluak definitutako itsas-lehorreko jabari publikoaren ezaugarri naturalak.

Hamazazpigarren xedapen gehigarria.

Kredituen hurrenkera ontzien salmenta judizialaren kasuetan.

Hartzekodunei ordaintzeko ontziaren salmenta judiziala dagoenean, hartzekodun horien artean Portu Agintaritza izanik, portu-instalazioak modu berezian erabiltzeagatik sortutako tasek izango dute Merkataritzako Kodearen 580.1 artikuluan Ogasun Publikoaren alde araututako kredituen izaera, betiere, tasa horiek justifikatzen badira Portu Agintaritzaren Zuzendariak emandako ziurtagiriaren bidez.

Ontziari emandako merkataritza-zerbitzuengatik sortutako tarifa-kredituek izango dute Merkataritzako Kodearen 580.3 artikuluaren araberako hurrenkera.

Hemezortzigarren xedapen gehigarria.

Abandonatutako ontziak.

Estatuaren jabetzakoak dira portuko zerbitzu-gunean abandonatutako ontziak.

Abandonatutakotzat joko dira sei hilabetetik gora portuaren barruan leku berean atrakatuta, amarratuta edo ainguratuta dauden ontziak, kanpotik antzemateko moduko jarduerarik gabe, eta kasuan kasuko tasak edo tarifak ordaindu gabe, Portu Agintaritzaren Administrazio Kontseiluak hala adierazten duenean.

Abandonu-adierazpenak berarekin ekarriko du kasuan kasuko prozeduraren izapideak egitea; prozedura horretan egiaztatuko dira aipatutako inguruabarrak, eta ontziaren jabea entzungo da, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak, ezarritako moduan.

Portu Agintaritzaren Administrazio Kontseiluak ontzia abandonatuta dagoela adierazi ondoren, Portu Agintaritzak ontzi hori salduko du enkante publikoan, eta besterentzearen produktua sartuko du Altxor Publikoan, aldez aurretik kasuan kasuko portu-tasa nahiz -tarifengatik bere mesedetan sortutako kredituak, eta prozeduraren kostuak kenduz.

Aurreko lerrokadan araututako salmentak xedetzat dituenean Europako Erkidegokoak ez diren ontziak, hurrengo erregelak ere kontuan hartuko dira:

a) Salmenta horrek kontsumorako ateratzen diren merkatu-gaien izaera izango du, eta, ondorenez, bere baitara bilduko ditu halakoak inportatzeko izapide guztiak.

b) Salmenta-prezioari gehituko zaizkio aduana-eskubideak eta inportazioaren ondorioz sortutako gainerako tributuak.

Kontratazioaren eta Europako Erkidegoko baliabide propioak kontabilizatzearen ondoreetarako, besterentze hori komunikatu beharko zaio Tributu Administrazioko Estatu Agentziako kasuan kasuko Aduanen eta Zerga Berezien Administrazioari.

Hemeretzigarren xedapen gehigarria.

Praktikaje-zerbitzuko langileen babes-araubidea.

Praktikoak eta ontziratutako langileen artean praktikaje-zerbitzuari atxikitakoak bilduko dira Itsasoko Langileen Gizarte Segurantzaren Araubide Berezira, eta aplikatuko zaie jubilazio-adinaren kasuan kasuko koefiziente murrizgarria, kontuan hartu gabe euren lana inorentzat ala beregainean egiten duten.

Integrazio horrek ondoreak izango ditu praktikaje-zerbitzuan jarduera zein datatan hasi eta data horretatik.

Portuko praktikoen jubilazio-adina izaera orokorrarekin 65 urtekoa da, betiere, erregelamendu bidez ezarritako mediku-azterketak gainditzen badira.

Hala ere, hirurogeita hamar urtera arte luzatu ahal izango da, aurretiaz interesdunak hala eskatzen badio Itsas Agintaritzari, horrek eskabidea ebatz dezan, aldez aurretik Portu Agintaritzak txostena eginda; horren inguruan ezarri beharko da mediku-azterketei buruzko sistema berezia, urtebetetik beherako maiztasuna izango duena.

Hogeigarren xedapen gehigarria.

Araubide ekonomikoa eta zerbitzuak emateko araubidea uharteetako interes orokorreko portuetan, uharteen arteko trafikoari dagokionez.

Balearretako nahiz Kanarietako uhartedietako merkatuen integrazioari eta uhartedi horietako lurralde-kohesioari laguntzeko helburuarekin, sei hilabeteko epean, lege hau argitaratzen denetik, eta kasuan kasuko autonomia-erkidegoek aldez aurretik txostena eginda, euren eskumeneko gaiei dagokienez, erregelamendu bidez onetsiko da uharteetako interes orokorreko portuetan izan beharreko araubide ekonomiko berezia eta zerbitzuak ematekoa, uhartedi bakoitzean uharteen arteko itsas trafikoari dagokionez.

Arautegi horrek zehaztuko ditu, lege honekin bat etorriz, kostuak murriztea eta halako trafiko moten arintasuna ahalbidetzen dituzten neurri egokiak.

Bereziki, besteak beste, hurrengo helburuak lortu beharko dira:

a) Uharteetako interes orokorreko portuetan administrazio-izapideak erraztea eta, bidezkoa denean, ezabatzea.

b) Beren-beregi uharteen arteko nabigaziora bideratutako portu-azpiegiturak ezartzea.

c) Hobari gehigarriak aplikatzea, legean ezarritakoen ehuneko 100era artekoak, urruntasunaren eta uharte-izaeraren ondorioz, bidaiariak eta merkatu-gaiak kargatzen dituzten tasen gainean, uharteen arteko itsas trafikoari dagokionez, uharte-erregioetako Portu Agintaritzek «Estatuko Portuak» erakundearentzako eta Portuen Arteko Konpentsazio Funtsarentzako egin beharreko ekarpen-ehunekoei begira 10 eta 13. artikuluetan jaso murrizketen kontura.

Hobari gehigarri hori zenbatesteko parametro edo osagaiak izango dira merkatu-gaiaren mota; trafiko-mota, bereziki destinatzen direnak bidaiariak eta bidaia-araubidean dauden ibilgailuak garraiatzera eta uharteak hornitzera, bai eta erregioko ekonomian eragina dutenak ere; eta portu-azpiegiturak erabiltzea, bereziki uharteen arteko nabigaziorako baliatzen direnak.

d) Koordinatuta aritzea, lege honen 36. artikuluko 5. paragrafoan xedatutakoarekin bat etorriz, autonomia-erkidegoetako agintaritzekin, interes orokorreko portuen plangintza-prozesuetan.

e) Kostuak murriztea, portu-zerbitzuak emateari dagokionez.

Lehenengo xedapen iragankorra.

Portuko jabari publikoa okupatzearen edo aprobetxatzearen ondoriozko kanona egokitzea, lege hau indarrean jarri aurretik emandako emakidetan.

Lege hau indarrean jarri aurretik emandako emakida eta baimenetan portuko jabari publikoa okupatzearen edo aprobetxatzearen ondoriozko kanona egokitu beharko zaio lege honen 19. artikuluan ezarritako arauketari, portuko jabari publikoa okupatzearen ondoriozko tasari begira.

Tasa horren zenbatekoa ezarriko da 19.4 artikuluan jasotako karga-tasen artean dagokiona aplikatuta, urteko karga-tasaren ehuneko 6ko mugarekin, lege hau indarrean jarri aurretik onetsitako azken balorazioaren arabera.

Balorazio hori abenduaren 26ko 62/1997 Legea indarrean jarri aurrekoa bada, horren zenbatekoa, gainera, eguneratuko da, balorazioa zein datatan egin eta data horretatik hurrengo urriaren eta 2003ko urriaren artean Kontsumoko Prezioen Indize Orokorrak (KPIak) nazio osoari begira izandako aldaketaren arabera. Edozein kasutan, tasaren zenbatekoa ez da izango 2003. urtean zehar portuko jabari publikoa okupatzearen edo aprobetxatzearen ondorioz ordaintzen den kanonaren 0,8 baino txikiagoa, kontuan hartutako esparruak direnean garraio-motak aldatzearekin zerikusia duten portu-erabileretara destinatutakoak, portu-zerbitzuak gauzatzera destinatutakoak eta portuko bestelako merkataritza-jarduera, arrantza-jarduera, eta nautika- nahiz kirol-jardueretara destinatutakoak; gainerako esparruetan, tasa ez da izango 2003. urtean portuko jabari publikoa okupatu eta aprobetxatzearen ondoriozko kanona baino txikiagoa. Ehuneko 6ko tasaren aplikazio-muga, paragrafo honek aipatutakoa, baliagarria izango da emakidaren baldintzetan funtsezko aldarazpenik gertatzen ez den bitartean.

Portuko jabari publikoa okupatzearen ondoriozko tasarekin elkartutako zerbitzu orokorren ondoriozko tasa aplikatzeagatik, emakida edo baimen batzuen kasuan Portu Agintaritzari ordaindu beharreko zenbatekoa denean portuko jabari publikoa okupatu edo aprobetxatzeagatik ordaintzen zuten kanon-zenbatekoaren ehuneko 10 baino gehiago, Portu Agintaritzak gehikuntzaren mailaketa lineala aplikatuko du bost urteko epean.

Lege hau indarrean jarri aurretik portuko jabari publikoa okupatzearen edo aprobetxatzearen ondoriozko kanona ordaintzeko salbuespenen bat aitortua zuten emakidek eta baimenek egokitu beharra izango dute, berebat, lege honetan jasotako araubideari, lege honen 17.1 artikuluan jasotako salbuespenak baino ezin izango direla aitortu.

Portu Agintaritzak portuko jabari publikoa okupatzearen ondoriozko tasaren zenbatekoari begira mailaketa lineala aplikatuko du bost urteko epean.

Lehiaketa bidez emandako emakida edo baimenetan, emakidadunak kanona hobetzea eskaini duenean, kanona tasara egokitzearen ondorioz tributuaren legezko zenbatekoak izan dezakeen gehikuntza, emakidaren funtsezko aldarazpena dagoenean, irentsi egingo da eskainitako hobekuntzari dagokion zenbatekoan; hori gorabehera, kanona tasari egokitzearen ondoriozko gehikuntzak hobekuntzaren zenbatekoa gainditzen duenean, gehikuntza horrek handituko du tasaren legezko zenbatekoa.

Xedapen horretan ezarritako egokitzeak ez die kalterik egingo emate-tituluan ezarritako eguneratzeei eta, hala denean, lege honetan xedatutakoarekin bat etorriz lurrek izandako balio-berrikuspenei.

Bigarren xedapen iragankorra.

Portuetako zerbitzu-gunearen eta itsas seinaleei lotutako lurren balorazioak.

Portuetako zerbitzu-guneko lur eta uren eta itsas seinaleei lotutako lurren balorazio berria onetsi arte, aplikatuko dira lege hau indarrean jarri aurretik lurrei eta ur-mailei begira onetsitako balorazioak.

Nolanahi ere, lege honetako 19. artikuluaren 6. paragrafoko ehuneko 20ko muga soil-soilik emakida batzuei aplikatuko zaie, horietan portuko jabari publikoa okupatzearen edo aprobetxatzearen ondoriozko kanona, edo portuko jabari publikoa modu pribatuan okupatzearen ondoriozko tasa kalkulatzen denean abenduaren 26ko 62/1997 Legea, azaroaren 24ko 27/1992 Legea, Estatuko Portuei eta Merkataritzako Marinari buruzkoa, aldaraztekoa, indarrean jarri ondoren onetsitako lur-balorazioen arabera.

Hirugarren xedapen iragankorra.

Portu-instalazioak modu berezian erabiltzearen ondoriozko tasak aplikatzea lege hau indarrean jarri aurretik emandako emakidei.

Lege hau indarrean jarri ondoren, instalazioak administrazio-araubidearen mende erabiltzen dituen portu-trafikoak Portu Agintaritzari ordaindu beharko dizkio lege honetan portu-instalazioak modu berezian erabiltzeagatik araututako tasak.

Portu-instalazioen emakidadunek aukeratu ahal izango dute, sei hilabeteko epean, lege hau indarrean jartzen denetik, portu-instalazioak modu berezian erabiltzearen ondoriozko tasen kuota ordaintzea, kuota hori izango dela emakida-araubidearen mende dauden instalazioei dagokiena, emakida-tituluan jasotako hobariei uko eginez, edo lege honetan emakidarik gabeko instalazioei begira jasotako tributu-kuotak aplikatzea, baina horien emakida-tituluan jasotako hobariekin; azken kasu horretan, Portu Agintaritzak ezin izango ditu aplikatu 27. artikuluan jasotako hobariak, portuan trafikoak jaso eta sendotzea indartzeko.

Epe horretan Portu Agintaritzari ez bazaio komunikatzen egindako aukera, ulertuko da lege honetan emakida-araubidearen mende dauden instalazioei begira zein kuota jaso eta kuota horien alde egin dela, emakida-tituluan jasotako hobariei uko eginez.

Laugarren xedapen iragankorra.

Koefiziente murrizgarriak aplikatzea ontziaren tasan.

Lege hau indarrean jartzeko unean trafiko jakin bati begira zerbitzuak ematen ari ziren enpresa ontzi-ustiatzaileek, zerbitzu hori ematen zutenean ontzi beraren eskala-kopuruarengatik ezarritako murrizketen onuradun ziren ontziekin, halako murrizketak izanik 1998ko uztailaren 30eko Sustapen Ministerioaren Aginduak 21.A.e.1 artikuluan jasotakoak, nahiz eta zerbitzu hori ontzi batzuekin ematen jarraitu, baliatu ahal izango dute, modu iragankorrean, ontzi bakoitzaren eskala-kopurua kontuan hartuko duen zenbatze-eredua; eredu horri aplikatuko zaizkio lege honen 21.6 artikuluan ezarritako koefizienteak, eta hamahirugarren eskalatik aurrera, baita ere, hurrengo koefiziente murrizgarriak, lege hau indarrean jarri eta hurrengo bost urteetan:

Lehenengoa: 0,65; bigarrena: 0,72; hirugarrena: 0,80; laugarrena: 0,88; bosgarrena: 0,95.

Lege hau indarrean jartzeko unean trafiko jakin bati begira zerbitzuak ematen ari ziren enpresa ontzi-ustiatzaileek, zerbitzu hori euren ontziekin ematen zutenean, kabotaje-nabigazioa eginez penintsulako portuen artean, edo Europar Batasuneko estatu kideetako portuen artean (Europako kabotajea), eta horren ondorioz onurak lortzen zituztenean, nabigazio-mota horri dagokionez 1998ko uztailaren 30eko Sustapen Ministerioaren Aginduak, Portu Agintaritzek emandako portu-zerbitzuen ondoriozko tarifen araubidea ezartzekoak, 21.A.d) artikuluan jasotako murrizketa zela eta, hurrengo koefiziente murrizgarriak baliatu ahal izango dituzte, lege hau indarrean jarri eta hurrengo bost urteetan, baldin eta ezin badituzte baliatu lege honetako 27.2.a.a2 eta 27.4.a) artikuluek jaso hobarietakoren bat:

Lehenengoa: 0,70; bigarrena: 0,75; hirugarrena: 0,80; laugarrena: 0,88; bosgarrena: 0,95.

Bosgarren xedapen iragankorra.

Jendaurreko zerbitzuak ematearen eta merkataritzako nahiz industriako jarduerak gauzatzearen ondoriozko kanona egokitzea.

Lege hau indarrean jarri aurretik emandako emakida eta baimenetan, jendaurreko zerbitzuak ematearen eta merkataritzako jarduerak gauzatzearen ondoriozko kanona egokitu beharko zaio lege honen 28. artikuluan jasotako arauketari, merkataritza-, industria- nahiz zerbitzu-jarduerak gauzatzean jabari publikoa modu berezian aprobetxatzearen ondoriozko tasari dagokionez.

Indarreko kanonak bat egiten badu legearen 28.5.A) artikuluan jasotako irizpideekin, tasa berriaren zenbatekoa izango da horrek legea indarrean jartzeko datan duen balioa 1.2 koefizientearekin zatitu ondoren lortutako emaitza.

Aipatu irizpideekin bat egiten ez badu, kasuan kasuko tasaren zenbatekoa kalkulatuko da, irizpide horiekin bat etorriz, urteroko zenbatekoa izan dadin legea indarrean jartzeko unean ordaindu ohi zen zenbatekoa 1.2 koefizientearekin zatitu osteko emaitzaren baliokidea.

Bi kasu horietan, legea indarrean jartzeko unean zegoen kanonaren zenbatekoa gorabehera, tasa berriak 28.5.B artikuluan ezarritako mugak bete beharko ditu; hala denean, tasa hori gehitu beharko da, gutxieneko mugara arte, edo murriztu, gehieneko mugara arte.

Lege hau indarrean jartzeko unean indarrean zeuden emakidetan, halakoek emakida bidez emandako atrakatze-instalazioak izanez gero, tasaren kuota kalkulatuko da baliokidetzarik handieneko printzipioaren arabera, 28.5.B artikuluan jasotako mugen barruan, emakidadunak jendaurreko zerbitzuak ematearen eta merkataritzako nahiz industriako jarduerak gauzatzearen ondoriozko kontzeptuengatik ordaindu ohi zuen urteko zenbatekoaren eta T-3 tarifaren artean:

merkatu-gaiak euren emakida-tituluaren arabera, eta, hirugarren xedapen iragankorrean jasotakoa kontuan hartuz, ordainduko lukeena merkataritza-, industria- nahiz zerbitzu-jarduerak gauzatzean jabari publikoa modu berezian aprobetxatzearen ondoriozko tasarengatik eta merkatu-gaien tasarengatik, zerbitzu orokorren ondoriozko tasaren kasuan kasuko balioaren araberako gehikuntzarekin.

Kasu horietan ez da aplikatuko xedapen honetako 1. paragrafoan jasotakoa.

Paragrafo honetan jasotakoaren ondoreetarako, ahal denean, emakidak azken bi urteetan izandako trafikoak kontuan hartuko dira, eta ez dira aintzat hartuko emandako merkataritza-hobariak, halakoak izan badira.

Egokitzapen horren ondorioz, emakida edo baimen batzuen kasuan, merkataritza-, industria- nahiz zerbitzu-jarduerak gauzatzean jabari publikoa modu berezian aprobetxatzearen ondoriozko tasaren eta, horrekin elkartuta, zerbitzu orokorren ondoriozko tasaren kontzeptuengatik, Portu Agintaritzari ordaindu beharreko zenbatekoa denean jendaurreko zerbitzuak ematearen eta merkataritzako jarduerak gauzatzearen ondoriozko kanonaren kontzeptuagatik ordaindu ohi zuten zenbatekoa baino ehuneko 10 baino gehiago, Portu Agintaritzak gehikuntzaren mailaketa lineala aplikatuko du bost urteko epean, ehuneko 10etik gorako gehikuntzari dagokionez.

Mailakatze hori ez da aplikatuko, merkataritza-, industria- nahiz zerbitzu-jarduerak gauzatzean jabari publikoa modu berezian aprobetxatzearen ondoriozko tasa zehaztu denean 2. paragrafoko baliokidetzarik handieneko irizpidea aplikatuta.

Seigarren xedapen iragankorra.

Zerbitzu orokorren ondoriozko tasa.

Sustapen Ministroak 29. artikuluko 5. paragrafoko ehunekoak onetsi arte, zerbitzu orokorren ondoriozko tasa ehuneko 20 izango da Portu Agintaritza guztientzako, eta hori aplikatuko da lege hau indarrean jartzen den ekitaldian eta hurrengoan.

Hirugarren ekitaldian aplikatu beharreko balioa lortuko da lehenengo ekitaldiko emaitzaren egiazko balioaren eta ehuneko 20aren arteko batez bestekoa eginez.

Zazpigarren xedapen iragankorra.

Portu-zerbitzuak zeharka kudeatzeko kontratuak.

Lege hau indarrean jartzeko unean portu-zerbitzuak zeharka kudeatzeko kontratuen titular diren enpresek, halako kontratuak egin direnean Estatuko Portuei eta Merkataritzako Marinari buruzko Legearen 67. artikuluaren babesean, zuzenean eskuratuko dute oinarrizko portu-zerbitzua emateko lizentzia edo kasuan kasuko jarduerarako baimena.

Lege hau indarrean jartzeko unean zamak sartzeko eta ateratzeko zerbitzu publikoa kudeatzeko kontratu baten titular ziren enpresek zuzenean eskuratuko dituzte dagozkien lizentziak, merkatu-gaiak manipulatzeko eta garraiatzeko oinarrizko portu-zerbitzuak emateari dagokionez, eta, hala denean, bidezkoak diren baimenak, jarduerak gauzatzeari dagokionez, kontratuaren edukiarekin bat etorriz ematen zituzten jardueren arabera.

Aurreko bi paragrafoetan jasotako kasuetan, lizentzien titularrek aukeratu ahal izango dute, agiri arauemaile berriari eta zerbitzuaren xedapen bereziei egokitzea ala zerbitzua zeharka kudeatzeko kontratuko baldintzei eustea.

Aukera hori sei hilabeteko epean egin beharko da, zerbitzuaren xedapen bereziak onesten direnetik.

Ez egokitzea erabakitzen badu, lizentziaren epea izango da kontratuan zein epe ezarri eta epe hori amaitzeko geratzen den bestekoa.

Agiri arauemaile berriari eta xedapen tekniko bereziei egokitzen bazaie, epea izango da horietan ezarritakoa.

Merkataritza-, industria- nahiz zerbitzu-jarduerak gauzatzean jabari publikoa modu berezian aprobetxatzearen ondoriozko tasa aplikatu beharko da, bidezkoa denean, jendaurreko zerbitzuak ematearen eta merkataritzako nahiz industriako jarduerak gauzatzearen ondoriozko kanona egokitu beharko dela, lege honetako bosgarren xedapen iragankorrean jasotakoarekin bat etorriz.

Lizentziaren titularrak inolako adierazpenik egiten ez badu, ulertuko da kontratuko baldintzei eustearen alde egin duela.

Zerbitzu-emaileen kopurua mugatuta dagoenean edo lege honen 64. artikuluko 5 eta 6. paragrafoetan jasotakoaren arabera mugatzen denean, kudeaketa-kontratu baten titularrak zuzenean eskuratuko du zerbitzua emateko lizentzietakoren bat, kontratua amaitzeko geratzen zaion denborarako, baina sekula gainditu gabe kasuan kasuko zerbitzuaren arabera 66.1 artikuluan ezarritako iraupena; titular horrek aukeratu ahal izango du agiri arauemaile berriari eta zerbitzuaren xedapen bereziei egokitzea ala zerbitzua zeharka kudeatzeko kontratuko baldintzei eustea.

Zortzigarren xedapen iragankorra.

Praktikaje-zerbitzua.

Praktikoen korporazioek, edo azaroaren 24ko 27/1992 Legeak, Estatuko Portuei eta Merkataritzako Marinari buruzkoak, bigarren xedapen iragankorrean ezarritakoaren arabera korporazio horiek ordeztu beharko dituzten erakundeek, eskubidea izango dute zerbitzua emateko lizentzia eskuratzeko, bigarren xedapen iragankor horretako 1. paragrafoko baldintzen araberako praktikoak dauden bitartean, betiere, gauzatzen badituzte praktikaje-zerbitzuaren kasuan kasuko agiri arauemailean eta xedapen berezietan ezarritako betekizun eta baldintzak.

Bederatzigarren xedapen iragankorra.

Ontzien zamak sartzeko eta ateratzeko estatuko sozietateak Interes Ekonomikodun Portu Elkartzeetan transformatu aurretik emandako lizentziak.

Merkatu-gaiak kargatu, sartu, atera, deskargatu eta ontzitik aldatzeko portu-zerbitzua emateko lizentzien titularrak, Interes Ekonomikodun Portu Elkartzeetara bildu behar badira, lege honetako 85.6 artikuluan jasotakoarekin bat etorriz, eta lizentzia eskuratu badute ontzien zamak sartzeko eta ateratzeko estatuko sozietateak transformatu aurretik, legearen seigarren xedapen gehigarriko Interes Ekonomikodun Portu Elkartzeetan, kasuan kasuko portuko estatuko sozietatera bilduko dira, gerogarrenean sozietate hori transformatzea gorabehera.

Hamargarren xedapen iragankorra.

Arrantza freskorako, izoztutako arrantzarako eta bakailaorako jarduerak.

Zamak sartzeko eta ateratzeko estatuko sozietateetatik datozen langileek, lan-harreman arrunten bidez zerbitzuak ematera igaro direnean zamak sartzeko eta ateratzeko zerbitzu publikoaren izaera zein jarduerei eten, abenduaren 29ko 2541/1994 Errege Dekretuaren ondorioz, eta halako jarduera gauzatzen duten enpresetan, halakoak Interes Ekonomikodun Portu Elkartzeko bazkide izan ala ez, eta kontratuak azkendu zaizkienean ekonomia-, teknika-, antolaketa- edo ekoizpen-arrazoiengatik, edo bidegabekoa nahiz deuseza den diziplina-kaleratzearengatik, eskubidea izango dute elkartzearekin etendako lan-harreman bereziak berrezartzeko, salbu eta legeak ezarritako kalte-ordaina jaso dutenean.

Lege hau indarrean jartzean, aurreko T-4 («arrantza freskoa») tarifaren ondorioz bildutako zenbatekoaren ehuneko 50 arte abenduaren 29ko 2541/1994 Errege Dekretuaren aplikazioa bultzatzeko baliatzea erabaki duten Portu Agintaritzek jarraitu ahal izango dute ondore horietarako adostutako akordioak aplikatzen, akordio horietan ezarritako gehieneko datak gainditzen ez diren bitartean, ezta 2004ko azaroaren 1eko data ere.

Abenduaren 29ko 2541/1994 Errege Dekretuko 2. artikuluaren babesean Portu Agintaritzek ezarritako konpentsazio ekonomikoek, arrantza freskoari eta bakailao berdeari dagokienez, kasuan kasuko ebazpenean ezarritako indarraldia izango dute, eta inoiz ezin izango dute gainditu 2004ko azaroaren 1a.

Hamaikagarren xedapen iragankorra.

Portu Agintaritzek sozietateetan duten partaidetza besterentzea.

Portu Agintaritzek sozietateetan partaidetza dutenean eta sozietate horien xedea ez datorrenean bat lege honen 50.1 artikuluarekin, Portu Agintaritza horiek akordatu beharko dute, lege hau indarrean jarri eta berehala egindako enpresa-planean, partaidetza horiek besterentzeko programa.

Hamabigarren xedapen iragankorra.

Jabari publikoaren gaineko emakiden titular diren enpresak, emakida horiek, 2/1986 Errege Lege-dekretuaren 2.g) artikuluaren babesean, zamak sartzeko eta ateratzeko zerbitzu publikotik salbuetsita daudenean, Interes Ekonomikodun Portu Elkartzeetan parte hartzeko betebeharretik bazter utziko dira, kalterik egin gabe enpresa horietako langileen titulazioari eta gaikuntzari buruz bosgarren xedapen gehigarrian ezarritakoari.

Hamahirugarren xedapen iragankorra.

Lege honen 26. artikuluko urteko ustiatze-errentagarritasuna kalkulatzeko, xedapen horretan jasotako irizpidea aplikatuko zaie ibilgetu finkora bildutako ondasunei, baldin eta horiek bildu badira lege hau indarrean jarri aurreko 5 urteetan zehar, lurren kasuan, eta 10 urteetan zehar, oinarrizko portu-azpiegituren kasuan.

Hamalaugarren xedapen iragankorra.

Lege hau indarrean jartzeko unean hitzarmen kolektiboa zuten Portu Agintaritzek hitzarmen horri eutsi ahal izango diote, beraren denbora-esparruan zehar.

Xedapen indargabetzaile bakarra.

Arauak indargabetzea.

Hurrengo xedapenak indarrik gabe geratzen dira:

Azaroaren 24ko 27/1992 Legearen, Estatuko Portuei eta Merkataritzako Marinari buruzkoaren, 15. artikulua; 26.1.a) artikuluko 2. idatz-zatia; 26.1.h) artikulua; 26.1.i) artikulua; 28.4.d) artikulua; 28.5 artikulua; 30. artikulua; 31. artikulua; 32. artikulua; 33. artikulua; 34. artikulua; 37.1.o) artikulua; 37.1.r) artikulua; 40.5.e) artikulua; 40.6 artikulua; 43.1 artikulua; 45. artikulua; 46. artikulua; 48.2 artikulua; 49. artikulua; 50. artikulua; 51. artikulua; 52. artikulua; 53. artikulua; 54. artikulua; 55. artikulua; 56. artikulua; 57. artikulua; 58. artikulua; 59. artikulua; 60. artikulua; 61. artikulua; 62. artikulua; 63. artikulua; 64. artikulua; 65. artikulua; 66. artikulua; 67. artikulua; 68. artikulua; 69. artikulua; 69bis artikulua; 69ter artikulua; 70. artikulua; 71. artikulua; 72. artikulua; 102.3 artikulua; 102.4 artikulua; 102.5 artikulua; 103. artikulua; xedapen gehigarrietatik hamaikagarrena, hamabigarrena, hogeita bigarrena eta hogeita laugarrena; bigarren xedapen iragankorraren laugarren paragrafoa eta seigarren xedapen iragankorra.

Maiatzaren 23ko 2/1986 Errege Lege-dekretuaren, Ontzien Zamak Sartzeko eta Ateratzeko Zerbitzu Publikoari buruzkoaren, 1. artikulua; 2. artikulua; 3. artikulua; 4. artikulua; 5. artikulua; 6. artikulua; 7. artikulua; 8. artikulua; 9. artikuluko 1 eta 4. paragrafoak; eta xedapen gehigarrietatik lehenengoa, bigarrena eta hirugarrena.

Orobat, indarrik gabe geratuko dira lege honetan ezarritakoarekin bat ez datozen xedapen guztiak, lerrun berekoak edo beheragoak direnak.

Azken xedapenetatik lehenengoa.

Konstituzio-oinarria.

Lege hau eman da, Konstituzioaren 149.1. artikuluko 14. eta 20. idatz-zatiekin bat etorriz, estatuari dagozkion eskumenen babesean.

Azken xedapenetatik bigarrena.

Estatuko Portuei eta Merkataritzako Marinari buruzko Legea aldaraztea.

Aldarazi dira, azaroaren 24ko 27/1992 Legearen, Estatuko Portuei eta Merkataritzako Marinari buruzko Legearen, 19. artikulua; 21. artikulua; 24. artikuluko 1 eta 2. paragrafoak; 25. artikulua; 28.4. artikulua; 35. artikulua; 36.a) artikulua; 37.1 artikuluko a), b), j), m), k) eta q) idatz-zatiak; 40.5 artikuluko f), n) eta ñ) idatz-zatiak; 41.1 artikulua; 43. artikulua; 47.1 artikulua; 73.2 artikulua; 107. artikulua; 114.5 artikulua; 115. artikulua; 116. artikulua; 118.1 artikulua; 120. artikulua; 121. artikulua; 128. artikulua; eta laugarren xedapen iragankorra.

Bat.

19. artikuluari 4. paragrafoa gehitu zaio, eta horren idazkera hauxe da:

Portuko obra publiko bat, bere izaera eta ezaugarriengatik, ezin duenean ekonomikoki ustiatu emakidadun batek, Portu Agintaritzak kontratatu ahal izango du obra publiko horren eraikuntza eta kontserbazioa, kontratistari kontraprestazio gisa eman ahal izango diola lege honen IV. tituluan portuko jabari publikoaren inguruan araututako emakida bat.

Ondore horietarako, kontratuari buruzko administrazio-klausula berezien agirian ezarri ahal izango dira demanio-emakidaren xedea eta ezaugarriak.

Edozein kasutan, kasuan kasuko emakida zein gunetan emango litzatekeen zehaztu beharko da.

Era berean, agirian ezarriko da batera aurkeztu behar direla, jabari publikoko emakidari begira egindako eskaintza eta horren inguruan ekarri beharreko agiri tekniko eta ekonomikoak, obra eraikitzeko eta ustiatzeko kontratuaren, edo eraikitze- eta kontserbatze-kontratuaren inguruko eskaintza egiten den une berean.

Kontratista hautatzeko, kontratazio-organoak balioetsiko ditu, modu bateratuan, obra eraikitzearekin eta ustiatzearekin zerikusia duen eskaintza, edo eraikitzearekin eta kontserbatzearekin zerikusia duen eskaintza, bai eta lizitatzaileak jabari publikoaren gainean gauzatu nahi dituen obrak edo jarduerak, eta jabari horri begira aurreikusten duen araubidea ere.

Portuko obra publikoa betearazteko jabari publikoaren gainean gauzatzen den okupazioarengatik ez da ordainduko portuko jabari publikoa modu pribatiboan okupatzearen ondoriozko kanona».

Bi.

21. artikuluak idazkera hau izango du:

«21. artikulua. Portuak hedatzea edo aldaraztea.

Azpiegitura-obra berriak egiteko eta estatuko portuak hedatzeko kasuan kasuko proiektua eta azterketa osagarriak egin beharko dira, eta Portu Agintaritza eskudunak edo, hala denean, «Estatuko portuak» erakundeak onetsi beharko dituzte horiek.

Proiektu horiek ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazio-prozeduraren mende izango dira, hori nahitaezkoa denean legeria berezia aplikatzearen ondorioz.

Arrantzaren gaian eskuduna den Administrazioak txostena emango du, obra berriak edo aurrekoak aldaraztekoak onetsi aurretik, obra horiek dike edo harri-lubeta berriak eraikitzea dakartenean, portuko uren barneko gunetik kanpo.

Portuak aldarazi edo hedatzeko, dragatze- edo betegune-obrak egin ahal izango dira, lehorreko nahiz itsasoko materialak erabilita, baldin eta material horiek, euren izaerarengatik, azken erabilerarengatik edo babes-isolamenduarengatik ez badituzte sortzen kutsadura-prozesuak, itsasoko uren kalitatearen inguruan aplikagarri den arautegiaren kutsadura-mailak gaindituz.

Dragatze-obrak bat etorriko dira Interes Orokorreko Portuen Araubide Ekonomikoari eta Zerbitzuak Emateari buruzko Legearen 131. artikuluan jasotakoarekin.

Portuko jabari publikoko betegune-obrek Portu Agintaritzaren baimena beharko dute».

Hiru.

24. artikuluko 1 eta 2. paragrafoek hurrengo idazkera izango dute:

«Estatuko Portuak» zuzenbide publikoko erakundea, lege honek sortutakoa, Aurrekontu Orokorrei buruzko Legearen testu bateginaren 6. artikuluko 6. paragrafoko erakundeetako bat da, Sustapen Ministerioari atxikita dagoena; erakunde hori arautuko dute bere legeria bereziak, Aurrekontu Orokorren Legetik aplikagarri zaizkion xedapenek eta, ordezko moduan, apirilaren 14ko 6/1997 Legeak, Estatuko Administrazio Orokorraren Antolaketa eta Jardunbideari buruzkoak.

Sustapen Ministerioak onetsi behar du «Estatuko portuak» erakundeak dituen helburuen urteko plana, plan horri jarraipena egiteko sistema ezarri behar du, eta, beste eskumen batzuei kalterik egin gabe, erakundearen eragingarritasuna kontrolatu behar du, indarreko arautegiarekin bat etorriz.

Erregelamendu bidez ezarriko dira eskumen horiek egikaritzeko tresna eta prozedura egokiak».

«Estatuko Portuak» erakunde publikoak nortasun juridiko eta ondare propioak izango ditu, bai eta jarduteko gaitasun osoa ere. Beraren jarduerak gauzatuko ditu antolamendu juridiko pribatuarekin bat etorriz, baita ondare-eskuraketetan eta kontratazioan ere, salbu eta botere publikoaren eginkizunak gauzatzen dituenean, antolamenduak halakoak eratxiki dizkiolako.

Kontratazioaren gaian, «Estatuko Portuak» erakundea, edozein kasutan, publizitate, lehia, erakundearen interesa babeste eta kontratazio-sistema sektore publikoarekin homogeneizatzearen printzipioen mende izango da, eta abenduaren 30eko 48/1998 Legeak, Uraren, Energiaren, Garraioen eta Telekomunikabideen Sektoreetako Kontratazio Prozedurei buruzkoak, ezarritakoaren mende izango da, lege horren esparruko kontratuak egitean.

Ondare-araubideari dagokionez, arautuko da bere legeria bereziaren arabera, eta horretan jaso gabeko alorretan, Administrazio publikoen ondare-legeriaren arabera».

Lau.

25. artikuluko c) idatz-zatiak hurrengo edukia izango du:

«c) Portu-ekonomia, -kudeaketa, -logistika eta -ingeniaritzari lotutako gaietan eta portuetako jarduerarekin zerikusia duten beste gai batzuetan prestakuntzaz, ikerketa sustatzeaz eta garapen teknologikoaz arduratzea, bai eta portuko esparruen eta azpiegituren diseinu, ustiapen eta kudeaketarako beharrezkoak diren neurtze-sistemen eta itsasoko ozeanografia nahiz klimatologiako teknika operazionalen garapenaz arduratzea ere».

Bost.

28.4 artikuluko e), f) eta g) idatz-zatiek hurrengo idazkera izango dute:

«e) Erakundearen ustiatze- eta kapital-aurrekontuak eta urte anitzeko jardute-programa akordatzea».

«f) Balantzea, galera-irabazien kontua, erakunde publikoaren urteko kudeaketari buruzko argibide-oroitidazkia eta, hala denean, emaitzen aplikazioari buruzko proposamena onestea, emaitza horietarik zein ehuneko destinatuko den erreserbak eratzeari akordatuz, inbertsioak egiteko eta Kontseilu Artezkariaren jardunbidea egokia izateko beharrezkoa den zenbatekoan».

«g) «Estatuko Portuak» erakundearen inbertsioak eta finantza-eragiketak baimentzea, merkataritzako sozietateak eratzea eta horietan parte hartzea barne, halakoak erakundearen urte anitzeko jardute-programak eratortzen dituenean».

Sei.

28. artikuluko 4. paragrafoari l) idatz-zatia erantsi zaio; paragrafo horrek eduki hau izango du:

«l) Oinarrizko portu-zerbitzuen agiri arauemaileak onestea».

Zazpi.

35. artikuluko 1 eta 2. paragrafoak aldarazi dira eta artikulu horri 8. paragrafoa erantsi zaio; paragrafo horiek hurrengo edukia izango dute:

Portu Agintaritzak erakunde publikoak dira, Aurrekontuei buruzko Lege Orokorraren 6. artikuluko 6. paragrafoan ezarritakoak, nortasun juridiko eta ondare propioa dutenak, bai eta jarduteko gaitasun osoa ere, eta erakunde horiek arautuko dituzte euren legeria bereziak, Aurrekontu Orokorrei buruzko Legetik aplikagarri zaizkien xedapenek eta, ordezko moduan, apirilaren 14ko 6/1997 Legeak, Estatuko Administrazio Orokorraren Antolaketa eta Jardunbideari buruzkoak».

Portu Agintaritzek euren jarduerak gauzatuko dituzte antolamendu juridiko pribatuarekin bat etorriz, baita ondare-eskuraketetan eta kontratazioan ere, salbu eta botere publikoen eginkizunak gauzatzen dituztenean, antolamenduak halakoak eratxiki dizkielako.

Kontratazioaren gaian, Portu Agintaritzak, edozein kasutan, publizitate, lehia, erakundearen interesa babeste eta kontratazio-sistema sektore publikoarekin homogeneizatzearen printzipioen mende izan beharko dira, eta abenduaren 30eko 48/1998 Legeak, Uraren, Energiaren, Garraioen eta Telekomunikabideen Sektoreetako Kontratazio Prozedurei buruzkoak, ezarritakoaren mende izango dira, lege horren esparruko kontratuak egitean.

Ondare-araubideari dagokionez, arautuko dira euren legeria bereziaren arabera, eta horretan jaso gabeko alorretan, Administrazio publikoen ondare-legeriaren arabera».

Portu Agintaritzek euren eginkizun publikoak gauzatzean, eta, zehatzago, jabari publikoa kudeatu eta erabiltzean, tasak ordainarazi eta biltzean, eta zehapenak ezartzean, emandako egintzek administrazio-bidea bukatuko dute, tributuen gaian izan ezik, gai horretako egintzei bide ekonomiko administratiboan jarri ahal izango zaielako errekurtsoa».

Zortzi.

36. artikuluaren a) idatz-zatiak idazkera hau izango du:

«a) Portuko zerbitzu orokorrak ematea eta oinarrizko portu-zerbitzuak baimendu eta kontrolatzea, halakoak eragingarritasun-, ekonomia-, ekoizpen- eta segurtasun-baldintza ezin hobean garatzea lortzeko, beste agintaritza batzuen eskumenari kalterik egin gabe».

Bederatzi.

37. artikuluaren 1. paragrafoko a), b), j), k), m) eta q) idatz-zatiek hurrengo idazkera izango dute:

«a) Portu Agintaritzaren ustiatze- eta kapital-aurrekontuen proiektuak eta urte anitzeko jardute-programa onestea».

«b) Portuko zerbitzu orokorrak eta itsas seinaleetarako zerbitzuak kudeatzea, oinarrizko portu-zerbitzuak eta euren baimena edo emakida behar duten eragiketa eta jarduerak baimendu eta kontrolatzea».

«j) Portu-esparruan kontrolatzea merkatu-gai arriskutsuak onartu, manipulatu eta biltegiratzearen inguruko arauketa betetzen dela, bai eta azaroaren 8ko 31/1995 Legeak, Lan Arriskuak Prebenitzeari buruzkoak, 24. artikuluan jarduerak koordinatzeko ezarri betebeharrak betetzen direla ere, eta beste horrenbeste egitea segurtasun-sistemei eta suteen aurkako sistemei begira ere, kalterik egin gabe Administrazio publikoetako beste organo batzuek dituzten eskumenei, eta, batez ere, lan-arautegia haustearen ondoriozko zehapen-eskumenei».

«k) Askatasunez onestea ematen dituzten merkataritza-zerbitzuen ondoriozko tarifak, bai eta tarifa horiek aplikatu eta biltzea ere».

«m) Emandako emakida eta baimenengatik tasak biltzea, emate-egintzan ezarritako klausula eta baldintzak betetzen direla jagotea, araubide zehatzailea aplikatzea eta portuko jabari publikoa babestu eta modu egokian kudeatzeko beharrezkoak diren neurri guztiak hartzea».

«q) Baimena ematea, Portu Agintaritzak partaidetza izan dezan sozietateetan, eta bere akzioak eskuratu edo besterendu ditzan, hartutako konpromisoek, osotasunean, ez dutenean gainditzen Portu Agintaritzaren aktibo finko garbiaren ehuneko 1, eta, betiere, eragiketa horiek ez badakarte gehieneko partaidetza irabaztea edo galtzea.

Administrazio Kontseiluaren akordioak izan beharko du Estatuko Administrazio Orokorreko ordezkarien aldeko botoa».

Hamar.

40. artikuluko 5. paragrafoko f), n) eta ñ) idatz-zatiek hurrengo idazketaren araberako edukia izango dute:

«f) Portu Agintaritzako urteko ustiatze- eta kapital-aurrekontuen proiektuak eta horren urte anitzeko jardute-programa onestea, bai eta horiek «Estatuko Portuak» erakundeari bidaltzea ere, horien gaineko izapideak egiteko».

«n) Portu Agintaritzaren merkataritza-zerbitzuen ondoriozko tarifak ezartzea».

«ñ) Emakidak eta baimenak ematea, Sustapen Ministerioak onetsitako irizpide eta baldintza orokorren agiriekin bat etorriz, portuko jabari publikoa modu pribatiboan erabiltzearen edo modu berezian aprobetxatzearen ondoriozko tasak biltzea, bai eta merkataritza-izaerarik gabeko zerbitzuen ondoriozko tasak biltzea ere».

Hamaika.

41. artikuluko 1 paragrafoak hurrengo idazkera izango du:

Portu Agintaritzaren Lehendakaria izendatu eta bananduko du autonomia-erkidegoko edo Ceuta eta Melillako organo eskudunak, lanbide-trebetasun eta egokitasun nabariko pertsonen artean.

Izendapena eta banantzea kasuan kasuko aldizkari ofizialean argitaratuko da, Sustapen Ministroari hori komunikatu ondoren; halaber, Sustapen Ministroak aginduko du hori «Estatuko Aldizkari Ofizialean» argitaratzea.

Lehendakariak aldi berean gauzatu ahal izango du kargu hori eta bera zein Portu Agintaritzako Lehendakaria izan eta Portu Agintaritza horrek partaidetza duen sozietateetako Administrazio Kontseiluaren Lehendakariaren edo Mahaikidearen kargua, bateraezintasunei buruzko legeriaren aplikazioak eratortzen dituen betekizunekin eta ordainsari-mugekin».

Hamabi.

43. artikuluaren 1. paragrafoak idazkera hau izango du:

Zuzendaria izendatu eta bananduko da Administrazio Kontseiluaren erabateko gehiengoarekin, Lehendakariak hala proposatuta, goi-mailako titulazioa eta esperientzia nabarmena duten pertsonen artean, halakoek, gutxienez, 10 urte gauzatu dituztenean portuko tekniketan eta kudeaketan.

Izendapen- eta banantze-proposamena «Estatuko Portuak» erakundeari komunikatuko zaio, Administrazio Kontseiluaren deialdia egin baino 15 egun lehenago gutxienez».

Hamahiru.

47. artikuluaren 1. paragrafoak hurrengo idazkera izango du:

Finantzaketa eta Elkartasun Funtsa eratuko dute portuetako erakunde publikoen arten zeinek izan altxorreko soberakinak eta halakoek borondatez beste batzuen eskuragarri jartzen dituzten zenbatekoekin, kasu bakoitzean merkatuko baldintzen arabera ezartzen den korrituarekin».

Hamalau.

73. artikuluaren 2. paragrafoak idazkera hau izango du:

Kontsignatarioak, halakoa dagoenean, Portu eta Itsas Agintaritzei begira betebeharra izango du, ontzia portuan egotearen ondoriozko tasa edo beste kontzeptu batzuengatik zein likidazio ezarri eta likidazio horiek ordaintzeko, lege honetan xedatutakoarekin bat etorriz.

Ontzia kontsignatuta ez badago, ontziko kapitainak izango du likidazio horiek ordaintzeko betebeharra.

Bi kasuetan, ontzi-ustiatzaileak edo -jabeak ordainketa egiteko betebeharra izango du, izaera solidarioarekin.

Kontsignatarioaren erantzukizuna, ontziak zein merkatu-gai garraiatu eta merkatu-gai horien zamatzaile edo jasotzaileei begira ontzi-ustiatzaileak hartu dituen betebeharrak gauzatzeari dagokionez, merkataritzako legeria bereziak arautuko du».

Hamabost.

107. artikuluaren 2. paragrafoari azken idatz-zatia gehitu zaio; idatz-zati horrek hurrengo idazkera izango du:

«Erreskatearengatik Portu Agintaritzaren mesedetan sortutako zenbatekoak kreditu pribilegiatuaren izaera izango dute, Merkataritzako Kodearen 580.3 artikuluan ezarritakoaren arabera».

Hamasei.

107. artikuluari 4 eta 5. paragrafoak gehitu zaizkio; paragrafo horiek hurrengo idazkera izango dute:

Prozedura judizial edo administrazio-prozedura baten ondorioz, akordatu bada ontzi bat atxikitzea, gordetzea edo gordailutzea portuko zerbitzu-gunean, kasuan kasuko Portu Agintaritzak agintaritza judizialari eskatu ahal izango dio ontzia hondoratzea edo ontzi hori jendaurreko enkantean besterentzea, ontzi hori portuan egoteak benetako edo ustezko arriskua sortzen duenean pertsonentzat nahiz gauzentzako edo kalte larria eragiten dionean portuko ustiapenari.

Agintaritza judizialak hondoratzea edo salmenta akordatuko du kasu bakoitzean legeak ezarritako prozedurarekin bat etorriz, salbu eta uste duenean ontzia gordetzea nahitaezkoa dela prozesuaren instrukzioak dituen helburuetarako, horretarako beharrezkoa den denboran.

Era berean, jendaurreko enkanteko salmenta egingo da, prozedura judizialak iraun dezakeen denbora dela eta, ontziak modu nabarmenean galdu dezakeenean balioa; salmentaren emaitza prozeduraren arabera gordailutuko da».

Prozedura judizialaren edo administrazio-prozeduraren bidez ontziak enbargatu edo atxiki behar diren kasu guztietan, portu-jardueraren neurri bermatzaile gisa, Portu Agintaritzak ezarri edo aldaraziko du ontziak portuan duen kokalekua, horren berri emanez enbargoa edo atxikipena agindu duen agintaritzari».

Hamazazpi.

114. artikuluko 5. paragrafoari c) idatz-zatia gehitu zaio; idatz-zati horrek hurrengo idazkera izango du:

«c) Ontziek sortutako hondakinak eta zama-hondakinak itzultzeko betebeharren inguruan dagoen arautegia edo agintaritza eskudunak emandako jarraibideak ez betetzea».

Hemezortzi.

115. artikuluari 5. paragrafoa gehitu zaio; paragrafo horrek hurrengo idazkera izango du:

Arau-hausteak oinarrizko portu-zerbitzuak ematean:

a) Oinarrizko portu zerbitzuak emateko etekin- eta kalitate-mailei eusteko betebeharrak ez gauzatzea.

b) Lizentzian jaso ez diren baliabideak baimenik gabe erabiltzea, zerbitzu-emateari kalteak eragiten zaizkionean.

c) Ikertua izateari eta ikuskatzailetzarekin elkarlanean aritzeari ezetza ematea edo hori oztopatzea, ikerketa eta elkarlan hori agintzen denean.

d) Informazioa emate aldera Portu Agintaritzak gauzatutako agindeiak ez betetzea.

e) Lizentziak oso osoan edo zati batean eskualdatzea baimenik gabe».

Hemeretzi.

116. artikuluari 5. paragrafoa gehitu zaio; paragrafo horrek hurrengo idazkera izango du:

Arau-hausteak oinarrizko portu-zerbitzuak ematean:

a) Oinarrizko portu-zerbitzuak ematea horretarako behar den ahalbidetze-titulurik gabe.

b) Zerbitzu publikoko betebeharrak modu larrian edo behin eta berriro ez betetzea.

c) Portu-erakundeek, euren eskumenen esparruan, lehia askea babestearen inguruan emandako jarraibideak ez betetzea.

d) Lizentzien titularrek ezarri zaizkien oinarrizko baldintzak modu larrian edo behin eta berriro ez betetzea».

Hogei.

118. artikuluaren 1. paragrafoari i) idatz-zatia gehitu zaio; idatz-zati horrek hurrengo idazkera izango du:

«i) Oinarrizko portu-zerbitzuak ematean arau-hausteak gauzatzen badira, oinarrizko portu-zerbitzua emateko lizentziaren titularra edo zerbitzua ahalbidetze-titulurik gabe ematen duena».

Hogeita bat.

120. artikuluko 2 eta 3. paragrafoei e) idatz-zatia gehitu zaie, eta artikulu horri 9. paragrafoa gehitu zaio; idatz-zati eta paragrafo horiek hurrengo idazkera izango dute:

«2.e) Oinarrizko portu-zerbitzuak ematean gauzatutako arau-hausteetan, 602.000 eurorainoko isuna».

«3.e) Oinarrizko portu-zerbitzuak ematean gauzatutako arau-hausteetan, 3.005.000 eurorainoko isuna».

Zerbitzuak emateko edo jarduerak gauzatzeko baimenen eta oinarrizko portu-zerbitzuak emateko lizentzien kasuan, halakoen erabileraren edo bertako jardueren inguruko arau-hausteek beraiekin ekarri ahal izango dute, halaber, jarduera edo zerbitzua behin-behinean etetea, hurrengo irizpideekin bat etorriz:

1. Arau-hauste arinak:

etetea, gehienez ere hilabeteko aldian.

2. Arau-hauste astunak:

etetea, gehienez ere sei hilabeteko aldian.

3. Arau-hauste oso astunak:

etetea eta behin-behineko desgaikuntza, gehienez ere, bost urteko aldian, edozein jarduera gauzatzeko edo edozein zerbitzu emateko, kasuan kasuko egoeran».

Hogeita bi.

121. artikuluari e) idatz-zatia gehitu zaio; idatz-zati horrek hurrengo testua izango du:

«e) Lizentzia ezeztatzea, hori bidezkoa denean».

Hogeita hiru.

128. artikuluari azken paragrafoa gehitu zaio, eta horren idazkera hauxe da:

«Zehatzeko ahalmena egikaritzeko organo eskudunak prozedura zehatzailearen edozein unetan eta ziodun akordioaren bidez, agindu ahal izango du, kautela-neurri moduan, ontzia berehala atxikitzea, ziurtatzeko eman daitekeen ebazpenaren eragingarritasuna, prozeduraren bukaera ona, arau-haustearen ondoreak saihestea eta interes orokorren eskakizunak, betiere, lege honek aipatu dituen arau-hauste astunak edo oso astunak gauzatu badira.

Horretarako, kasuan kasuko gobernu-agintaritzari eskatu ahal izango dio segurtasun-indar eta -kidegoen elkarlana, beharrezkoa denean.

Atxikipen hori ordeztu ahal izango da behar bestekoa den abal edo bermearengatik.

Salbuespenez, kautela neurri moduan, berehala agintzen denean ontzia atxikitzea, hori berori ezarri ahal izango du Portu Agintaritzako Zuzendariak».

Hogeita lau.

Laugarren xedapen iragankorreko bigarren eta bosgarren paragrafoek hurrengo idazkera izango dute:

«Bi. 1.

Edozein kasutan, bateraezina da emakidei eustea, lege honetan portuko jabari publikoa okupatzeko ezarri irizpideekin, emakidok eman direnean betiko, iraupen mugagabearekin edo lege hau indarrean jarri eta 35 urtetik gorako eperako.

Kasu horietan guztietan, ulertuko da indarreko emakidak eman direla, gehienez, 35 urteko eperako, lege hau indarrean jartzen denetik.

Gainerako kasuetan, emakida-klausulak berrikus daitezen espedientea izapidetu beharko da, interesduna entzun ondoren, erregelamendu bidez ezarritako forman eta irizpideekin».

«Bost.

Inola ere ez da baimenduko lege hau indarrean jartzeko unean dauden emakiden epea luzatzea, horretarako baldintzak lege honen edo lege hau garatzen duten xedapenen aurka badoaz.

Edozein kasutan, lege honetan ezarritakoaren aurkakoa izango da hasierako epeari gehitutako luzapena, baturak 35 urteko muga gainditzen badu».

Azken xedapenetatik hirugarrena.

Xedapen hori indargabetu du abenduaren 30eko 62/2003 Legeak, Fiskal, Administrazio eta Lan Arloko Neurriei buruzkoak (2003ko abenduaren 31ko EAO, 313. zk.).

Azken xedapenetatik laugarrena.

Erregelamendu bidezko garatzea.

Ministroen Kontseiluak eta Sustapen Ministroak, euren eskumenen esparruan, lege hau garatzeko eta aplikatzeko beharrezkoak diren erregelamenduak eta administrazio-xedapen orokorrak eman ahal izango dituzte.

Azken xedapenetatik bosgarrena.

Indarrean jartzea.

Lege hau indarrean jarriko da «Estatuko Aldizkari Ofizialean» argitaratu eta hiru hilabeteko epean, horren I. titulua izan ezik; titulu hori legea argitaratu eta hurrengo urteko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean.

Azken xedapenetatik seigarrena.

Gobernuak baimena du testu bategina emateko.

Gobernuari baimena ematen zaio, lege hau «Estatuko Aldizkari Ofizialean» argitaratu eta urtebeteko epean testu bategin bat egiteko, kontuan hartuta azaroaren 24ko 27/1992 Legea, Estatuko Portuei eta Merkataritzako Marinari buruzkoa, eta lege hau, hurrengo xedapenek egindako aldarazpenekin:

a) Abenduaren 26ko 62/1997 Legea, azaroaren 24ko 27/1992 Legea, Estatuko Portuei eta Merkataritzako Marinari buruzkoa, aldaraztekoa.

b) Abenduaren 30eko 50/1998 Legearen, Fiskal, Administrazio eta Lan Arloko Neurriei buruzkoaren, 47. artikulua.

b) Abenduaren 29ko 14/2000 Legearen, Fiskal, Administrazio eta Lan Arloko Neurriei buruzkoaren, 75. artikulua.

d) Ekainaren 23ko 4/2000 Errege Lege-dekretuaren, Higiezinen Sektorea eta Garraioak Liberalizatzeko Presako Neurriei buruzkoaren, 4. artikulua.

e) Abenduaren 27ko 24/2001 Legearen, Fiskal, Administrazio eta Lan Arloko Neurriei buruzkoaren, 17, 33 eta 79. artikuluak.

b) Abenduaren 30eko 53/2002 Legearen, Fiskal, Administrazio eta Lan Arloko Neurriei buruzkoaren, 99. artikulua.

g) Maiatzaren 23ko 2/1986 Errege Lege-dekretuaren, Ontzien Zamak Sartzeko eta Ateratzeko Zerbitzu Publikoari buruzkoaren, IV eta V. tituluak.

Lerrokada honek aipatu baimenak bere baitan hartzen du, bateratu beharreko lege-testuak erregularizatu, argitu eta harmonizatzeko ahalmena.

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra