9/2015 Lege Organikoa, uztailaren 28koa, Polizia Nazionalaren Langileen Araubidearena
2015-07-28Erakundea: Estatuko Buruzagitza
Argitalpena: EAO, 2015/07/29, 180. zk.
I. XEDAPEN OROKORRAK
ESTATUKO BURUZAGITZA
8468 9/2015 Lege Organikoa, uztailaren 28koa, Polizia Nazionalaren Langileen Araubidearena.
FELIPE VI.a
ESPAINIAKO ERREGEA
Honako hau ikusten eta ulertzen duten guztiei.
Jakizue: Gorte Nagusiek honako lege organiko hau onetsi dutela eta Nik berretsi egiten dudala.
Atariko titulua. Xedea eta aplikazio-eremua.
1. artikulua. Xedea eta aplikazio-eremua.
2. artikulua. Polizia Nazionalaren izaera eta mendekotasuna.
3. artikulua. Aplikatzekoa den legedia.
I. titulua. Polizia Nazionalaren karrerako funtzionarioaren izaera eskuratu eta galtzea.
4. artikulua. Karrerako funtzionarioaren izaera eskuratzea.
5. artikulua. Karrerako funtzionarioaren izaera galtzea.
6. artikulua. Birgaikuntza.
II. titulua. Eskubideak.
I. kapitulua. Banakoaren eskubideak.
7. artikulua. Banakoaren eskubideak.
II.kapitulua. Taldean baliatzen diren eskubideak.
8. artikulua. Taldean baliatzen diren eskubideak.
III.titulua. Polizia nazionalen betebeharrak. Jokabide-kodea. Erantzukizuna eta babes juridiko eta ekonomikoa. Bateraezintasunen araubidea.
I. kapitulua Betebeharrak eta jokabide-kodea.
9. artikulua. Betebeharrak.
10. artikulua. Jokabide-kodea.
II. kapitulua. Erantzukizuna eta babes juridiko eta ekonomikoa.
11. artikulua. Funtzionarioen erantzukizuna.
12. artikulua. Administrazioaren ondare-erantzukizuna.
13. artikulua. Defentsa eta erantzukizun zibileko asegurua.
14. artikulua. Zerbitzu-egintzako edo zerbitzuarengatiko kalte materialak.
III. kapitulua. Bateraezintasunen araubidea.
15. artikulua. Bateraezintasunak.
IV. titulua. Polizia Nazionalaren karrerako funtzionarioen araubidea.
I. kapitulua. Xedapen orokorrak.
16. artikulua. Polizia Nazionalaren karrerako funtzionarioak.
II. kapitulua. Antolamendua.
17. artikulua. Egitura.
18. artikulua. Eginkizunak.
19. artikulua. Eginkizunak esleitzea.
20. artikulua. Espezialitateak.
III. kapitulua. Eskalafoia eta langileen erregistroa.
21. artikulua. Eskalafoia.
22. artikulua. Langileen erregistroa.
V. titulua. Uniformeak, bereizgarriak eta armak.
23. artikulua. Uniformeak eta bereizgarriak.
24. artikulua. Armak.
VI. titulua. Polizia Nazionalean sartzea.
25. artikulua. Printzipio gidariak.
26. artikulua. Betekizunak.
27. artikulua. Hautaketa-prozesua.
28. artikulua. Epaimahaiak.
VII. titulua. Prestakuntza Polizia Nazionalean.
29. artikulua. Irizpideak eta egitura.
30. artikulua. Prestakuntza-araubidea.
31. artikulua. Lankidetza-hitzarmenak.
32. artikulua. Sarrera-prestakuntza eta berariazko lanbide-gaitasuna.
33. artikulua. Etengabeko prestakuntza.
34. artikulua. Espezializazioa.
35. artikulua. Goi-mailako ikasketa profesionalak.
36. artikulua. Ikastetxeak.
37. artikulua. Ikastetxeetako ikasleen araubidea.
38. artikulua. Irakasleak.
39. artikulua. Poliziaren Kidego Nazionalaren prestakuntzako unibertsitate-zentroa.
VIII. titulua. Karrera profesionala eta barne-sustapena.
40. artikulua. Karrera profesionala.
41. artikulua. Barne-sustapena.
42. artikulua. Oposizio-lehiaketa.
43. artikulua. Antzinatasun selektiboa.
IX. titulua. Antolamendua eta lanpostuak betetzea.
I. kapitulua. Polizia Nazionaleko langileen antolamendua.
44. artikulua. Polizia Nazionaleko langileak.
45. artikulua. Lanpostuen katalogoa.
46. artikulua. Destinoak.
II. kapitulua. Lanpostuak betetzea.
47. artikulua. Lanpostuak betetzeko prozedurak.
48. artikulua. Lanpostuak betetzeko arauak eta bermeak.
49. artikulua. Mugikortasuna.
50. artikulua. Gradu pertsonala.
51. artikulua. Jarduna ebaluatzea.
X. titulua. Administrazio-egoerak.
I. kapitulua. Administrazio-egoera motak. Zerbitzu aktiboa, zerbitzu bereziak, eta zerbitzua beste administrazio publiko batzuetan.
52. artikulua. Motak.
53. artikulua. Zerbitzu aktiboa.
54. artikulua. Zerbitzu aktibora itzultzea.
55. artikulua. Zerbitzu bereziak.
56. artikulua. Zerbitzua beste administrazio publiko batzuetan.
II. kapitulua. Eszedentziak.
57. artikulua. Eszedentzia-modalitateak.
58. artikulua. Norberaren interesarengatiko borondatezko eszedentzia.
59. artikulua. Familia bateratzeko borondatezko eszedentzia.
60. artikulua. Familiartekoak zaintzeko eszedentzia.
61. artikulua. Genero-indarkeriagatiko eszedentzia.
62. artikulua. Sektore publikoan zerbitzua betetzeagatiko borondatezko eszedentzia.
III. kapitulua. Eginkizun-gabetzea.
63. artikulua. Eginkizun-gabetzea.
64. artikulua. Etendura irmoa.
65. artikulua. Behin-behineko etendura.
IV. kapitulua. Bigarren jarduera.
66. artikulua. Bigarren jarduerako egoera.
67. artikulua. Kausak.
68. artikulua. Bigarren jarduerara igarotzea gaitasun psikofisikoen urritasunagatik.
69. artikulua. Bigarren jarduerara igarotzea norberak eskatuta.
70. artikulua. Bigarren jarduerako egoeratik zerbitzu aktibora itzultzea.
71. artikulua. Bigarren jardueratik bestelako egoeretara igarotzea.
72. artikulua. Ebazteko eskumena.
73. artikulua. Ordainsariak bigarren jarduerako egoeran.
74. artikulua. Ordainsari-berezitasunak.
75. artikulua. Hirurtekoak eta eskubide pasiboak.
76. artikulua. Diziplina-araubidea.
XI. titulua. Gizarte-babesa eta ordainsarien araubidea.
77. artikulua. Gizarte-babesaren printzipio orokorrak.
78. artikulua. Aldi baterako ezintasuna.
79. artikulua. Zerbitzu-egintzako lesioak, patologiak eta kalte materialak.
80. artikulua. Baldintza psikofisikoen ebaluazioa eta kontrola.
81. artikulua. Gizarte-ekintza.
82. artikulua. Ordainsariak.
XII. titulua. Sariak eta ohoreak.
83. artikulua. Sariak.
84. artikulua. Polizia-zerbitzurako dedikazioa.
85. artikulua. Ohorezko maila-igoerak.
86. artikulua. Ohorezko funtzionarioak eta kideak.
87. artikulua. Erretiroa hartutako funtzionarioak.
XIII. titulua. Funtzionarioen ordezkaritzaren eta partaidetzaren araubidea.
I. kapitulua. Polizia Nazionaleko erakunde sindikalak.
88. artikulua. Erakunde sindikalak eratzea.
89. artikulua. Erakunde sindikal ordezkatzaileak.
90. artikulua. Ordezkatzaileak ez diren erakunde sindikalak.
91. artikulua. Sindikatzeko eta sindikatu-ekintzarako eskubidearen mugak.
92. artikulua. Erakunde sindikalen erantzukizuna.
93. artikulua. Lan sindikalak egitea.
II. kapitulua. Poliziako Kontseilua.
94. artikulua. Antolaketa eta eskumenak.
95. artikulua. Hauteskundeak eta agintaldia.
III.kapitulua. Laneko arriskuen prebentzioaren arloko ordezkaritzaeta partaidetzaaraubidea.
96. artikulua. Prebentzioko ordezkariak.
97. artikulua. Partaidetza-organo paritarioak.
Lehenengo xedapen gehigarria. Hirurtekoak aitortzea. Bigarren xedapen gehigarria. Erreserbista boluntarioak.
Hirugarren xedapen gehigarria. Zuzendariorde nagusiaren maila organikoa duten postuak eta poliziaburu nagusiak izendatzea.
Laugarren xedapen gehigarria. Autonomia-erkidegoetako polizia-kidegoetako karrerako funtzionarioak Polizia Nazionalean sartzea.
Bosgarren xedapen gehigarria. Arau-erreferentziak.
Seigarren xedapen gehigarria. Behin-behineko goi-mailako lanbide-kategoria nazioarteko erakundeetako misioetako zerbitzuetan.
Lehenengo xedapen iragankorra. Tituluak eskatzeko araubide iragankorra. Bigarren xedapen iragankorra. Bigarren jarduerako egoeran destinoarekin egoteko
araubide iragankorra.
Hirugarren xedapen iragankorra. Bigarren jarduerako egoerara igarotzeko araubide iragankorra.
Laugarren xedapen iragankorra. 14/2011 Errege Lege Dekretuaren 4. artikuluaren aukera hartu duten Polizia Nazionaleko kideak zerbitzu aktiboan egoteko araubide iragankorra.
Bosgarren xedapen iragankorra. Borondatezko erreserbista diren Polizia Nazionaleko funtzionarioen araubide iragankorra.
Seigarren xedapen iragankorra. Aurreko antolamenduko unibertsitate-titulu ofizialen baliozkotasuna.
Zazpigarren xedapen iragankorra. Indarreko garapen-araudia. Xedapen indargabetzaile bakarra. Arauak indargabetzea.
Azken xedapenetatik lehena. Segurtasuneko Indar eta Gorputzei buruzko martxoaren 13ko 2/1986 Lege Organikoa aldatzea.
Azken xedapenetatik bigarrena. Poliziaren Kidego Nazionalaren Diziplina Araubideari buruzko maiatzaren 20ko 4/2010 Lege Organikoa aldatzea.
Azken xedapenetatik hirugarrena. Tropari eta Marinelei buruzko apirilaren 24ko 8/2006 Legea aldatzea.
Azken xedapenetatik laugarrena. Terrorismoaren Biktimak Aitortu eta Osorik Babesteko irailaren 22ko 29/2011 Legea aldatzea.
Azken xedapenetatik bosgarrena. Zerga, Administrazio eta Gizarte Neurriei buruzko abenduaren 30eko 66/1997 Legea aldatzea.
Azken xedapenetatik seigarrena. Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren apirilaren 12ko 7/2007 Legea aldatzea.
Azken xedapenetatik zazpigarrena. Guardia Zibileko Kideen Eskubideak eta Betebeharrak Arautzen dituen urriaren 22ko 11/2007 Lege Organikoa aldatzea.
Azken xedapenetatik zortzigarrena. Eskumen-titulua.
Azken xedapenetatik bederatzigarrena. Erregelamendu bidezko garapena. Azken xedapenetatik hamargarrena. Lege organikoaren izaera.
Azken xedapenetatik hamaikagarrena. Indarrean jartzea.
HITZAURREA
I
Espainiako Konstituzioak 104. artikuluan ezartzen du Segurtasun Indar eta Kidegoek, Gobernuaren mende, zeregin hau izango dutela: eskubide eta askatasunak libreki baliatzen direla babestea eta herritarren segurtasuna bermatzea. Agindu horren barruan, Segurtasun Indar eta Kidegoen eginkizunak, jarduteko oinarrizko printzipioak eta estatutuak ere zehaztu beharra adierazten da, zeina lege organiko baten bitartez gauzatu beharko den.
Konstituzioaren agindu hori betetzeko, martxoaren 13ko 2/1986 Lege Organikoa aldarrikatu zen, Segurtasun Indar eta Kidegoei buruzkoa. Lege horrek segurtasun publikoaren estatu-eskumena garatzen du, eta Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoei, besteak beste, eginkizun hauek ematen dizkie: legeak eta xedapen orokorrak betetzen direla zaintzea; pertsonak eta ondasunak lagundu eta babestea; herritarren ordena eta segurtasuna mantentzea eta, hala badagokio, berrezartzea; delitu-ekintzei aurrea hartzea eta horiek ikertzea, bai eta ordena eta segurtasun publikorako interesgarriak diren datu guztiak atzeman eta aztertzea ere.
Arau horren bidez Poliziaren eta Polizia Nazionalaren goi-mailako kidegoak Poliziaren Kidego Nazionala izeneko erakunde bakarrean sartu ziren, polizia-erakundeari antolaketa arrazional eta koherentea emateko eta, aldi berean, egon zitezkeen koordinazioeta aginte-arazoak bi kidegoak bateratuta konpontzeko.
Halaber, martxoaren 13ko 2/1986 Lege Organikoak Poliziaren Kidego Nazionalaren printzipio orokorrak ezarri zituen, zeinek profesionaltasuneta eraginkortasun-irizpideetan oinarritutako polizia-erakundea eratu baitzuten eta garrantzi berezia eman baitzieten funtzionarioen etengabeko prestakuntzari eta horien sustapen profesionalari.
Hala, bada, Poliziaren Kidego Nazionalari esleitutako jarduteko oinarrizko printzipio eta eginkizunekin batera, funtsezko bestelako alderdi batzuk ere erregulatu zituen arau horrek, horko kideen estatutu profesionala osatzen dutenak, hala nola haren egitura, sustapen profesionala, ordezkaritza kolektiborako eskubideak, Polizia Kontseilua eta bateraezintasun-araubidea. Hartarako, oreka bilatu zuen, batetik, eskubide pertsonal eta profesionalen errekonozimendu eta errespetuaren eta, bestetik, eskubide horietako batzuen erabileran polizia-eginkizunaren ezaugarri bereziengatik egin beharreko egokitzapenen artean.
Erregelamendu-mailako arau batzuek osatu egin zuten oinarrizko araudi hori, eta, era horretan, martxoaren 13ko 2/1986 Lege Organikoan bertan aurreikusitako agindua bete zen. Arau horiek honako alderdi hauek garatu zituzten, besteak beste: sarrera, prestakuntza, hautaketa-prozesuak, lanpostuak betetzea eta diziplina-araubidea. Horrela, langileen egungo araubidea osatu zuten. Arau horien artean daude Gobernu Poliziaren Erregelamendu Organikoa onartzeko uztailaren 17ko 2038/1975 Dekretuaren hainbat artikulu, zeinak oraindik indarrean baitaude.
Horiek horrela, lege-maila egokiko arau baten bidez, polizia-erakundeko funtzionarioen estatutu-araubide orokorra eguneratu eta finkatu beharra dago, erakundearen antolaketaeta eginkizun-beharretara eta barnean hartzen duen kolektiboaren eskarietara egokitzearren. Izan ere, kontuan hartu behar da denbora asko igaro dela martxoaren 13ko 2/1986 Lege Organikoa onartu zenetik, aldaketak izan direla funtzio publikoa erregulatzeko araudian –bereziki, 7/2007 Legea onartu izana, apirilaren 12koa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutua–, eta polizia-erakundeak bilakaera bat izan duela gizartearen eskarietara pixkanaka egokitzeko.
II
Lege organiko honen egitura hauek osatu dute: atariko tituluak, hamahiru tituluk, zazpi xedapen gehigarrik, zazpi xedapen iragankorrek, xedapen indargabetzaile batek eta hamaika azken xedapenek.
Legearen bitartez, lege-mailako arau batean bilduko dira gaur egun hainbat mailatako arauetan sakabanaturik dauden eta Polizia Nazionaleko langileen araubidean funtsezkoak diren alderdi guztiak, horretarako Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuak ezarritako ildoari jarraituz, modu ordenatuan, osoan eta egungo errealitatera egokiturik.
Atariko tituluan hauek daude, besteak beste: Polizia Nazionalaren xedea, aplikazioeremua, izaera eta mendekotasuna; horrez gain, bi aginte bereizten ditu: batetik, goimailako agintea, zeina Barne Arazoetako Ministerioaren esku baitago, Segurtasunerako Estatuko idazkariaren bitartez, eta, bestetik, zuzeneko agintea, zeina Poliziaren zuzendari nagusiaren esku baitago, baina Segurtasunerako Estatuko idazkariaren mende betiere.
Atariko tituluaren eta, oro har, legearen berritasunetako bat Poliziaren Kidego Nazionalaz mintzatzean erabilitako izena da, bere egiten baitu herritarrek erabili ohi duten izena (Polizia Nazional) , eta izen horixe bera ematen die kideei ere, polizia nazionalak baitira horiek. Neurri horren bidez erakundearen irudi korporatiboa sendotzea da asmoa azken batean, eta zerbitzatzen duen gizartean are gehiago eta hobeto txertatzea. Hala eta guztiz ere, Poliziaren Kidego Nazionalak bere nortasunari euts diezaioke, hori beharrezkoa baita polizia-erakundeak bere jarduera Espainiaren barruan eta kanpoan hedatzeko behar dituen tradizioa eta jarraitutasuna antolatu eta finkatzeko.
Horrez gain, aplikatu beharreko legeria zerrendatzen du, eta Estatuko Administrazio Orokorreko funtzionario zibilen araudia ordezko zuzenbidetzat hartu beharra gogorarazten du, bai eta Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuan jasotako aurreikuspen batzuk zuzenean aplikatu beharra ere, hala nola enplegu publikorako sarbideko printzipio gidariak, generoagatiko mugikortasuna eta sailkapen-taldeen aldi baterako aplikazioa.
Halaber, nabarmendu behar dugu emakumeen eta gizonen arteko tratueta aukeraberdintasuna aipatzen duela bere manuen interpretazioaren eta aplikazioaren printzipio informatzaile gisa, bereziki sarrerari, prestakuntzari, sustapen profesionalari eta lanbaldintzei dagokienez, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoan xedatutakoarekin bat etorriz.
I. tituluan, Polizia Nazionalaren karrerako funtzionario bilakatzeko baldintzak, izaera hori galtzeko kausak eta birgaikuntza daude jasota, oraingo araudiaren aldean aldaketarik egin gabe.
II.tituluak banakoaren eskubideen eta taldean baliatzen diren eskubideen zerrenda bat biltzen du, xehe-xehe.
Norbanakoen eskubideei dagokienez, nahiz eta eskubide horietako batzuek ez duten propio aitorpenik behar, berriak dira beren pertsonal-araubidean; hain zuzen ere, tartean diren ondasun juridikoen konstituzio-garrantziaren arabera antolatu direlako, aurrenekoz. Eskubide horien artean, lanean duintasuna errespetatzea nabarmentzen da, laneko jazarpenaren edo sexu-jazarpenaren egoeretan bereziki.
Era berean, nabarmentzekoa da beren estatutu-araubidean sartu dela administrazioak norberaren bizitza, familia eta lana bateratzen laguntzeko neurriak hartzeko eskubidea izango dutela, eta II. titulu horretan zehaztutako baimen eta lizentziek ere eskubidekategoria izango dute.
Taldean baliatu beharreko eskubideei dagokienez, martxoaren 13ko 2/1986 Lege Organikoaren 18. artikuluan ordezkaritza kolektiboari buruz jasotako eskubideak ageri dira testuan; besteak beste, polizia-erakundeko kideek beren lanbide-interesak defendatzeko nazio-esparruko erakunde sindikalak eratzeko eskubidea, horietako kide egiteko eskubidea eta horietan modu aktiboan parte hartzekoa, aipatutako arauan gaiari buruz jasotako muga eta murrizketak errespetatuz erabiltzeko betiere; hain zuzen, polizia nazionalek bakarrik osatutako erakunde sindikaletako kide baino ezingo dira izan.
III. tituluak betebeharrei buruzko araubidea garatzen du; hala, bada, horien zerrenda egin eta segurtasun-indar eta -kidegoen arloko indarreko araudiaren jarduteko oinarrizko printzipioetara igortzen du, jokabide-kode modura eratuta betiere. Baina, horrez gain,
nabarmentzekoak dira alarma-egoera deklaratzen denean funtzionarioek aurkeztu beharraren gaineko arauketa berria, zeina Alarma, Salbuespen eta Setio Egoerak Arautzeko ekainaren 1eko 4/1981 Lege Organikoaren aurreikuspenetarako egokitu baita, eta preskribaturik dauden zehapenak ezerezteko araubidean egindako hobekuntza.
Titulu honetan bizileku-betebeharra nola arautu den ere bada nabarmentzekoa; izan ere, nolabaiteko oreka bilatzen du bizilekua aukeratzeko askatasunaren eta Konstituzioak Segurtasun Indar eta Kidegoei agintzen dien funtsezko eta kontuzko misio horren ondoriozko eskakizunen artean, eta, hartarako, irizpide objektibo batzuei jarraituz xedeko plantillarentzat erabakitzen den lurralde-eremua ezartzen du erreferentziatzat.
Horrekin batera, funtzionarioen babes juridiko eta ekonomikoa indartzen da, erantzukizun zibileko aseguru bat kontratatzen baita, horren bidez erantzuteko beren eginkizunetan edo horien ondorioz hartutako neurriengatik polizia nazionalei eskatzen zaizkien era guztietako erantzukizunen ondoriozko kalte-ordain, fidantza eta gainerako zenbatekoei.
Bateraezintasunen araubideari dagokionez, polizia-eginkizunaren berezitasunekin bat datorren sistema bat arautu da, oro har bigarren lanpostu batean aritzeko aukera izan dezaten, beste jarduera batzuetan aritzeko Segurtasun Indar eta Kidegoetako kideek eskatutako bateragarritasuna berriki aitortu duen jurisprudentziaren ildotik; polizia nazional izatearen berezko bi muga ere ezartzen dira, dena den. Batetik, beste lanpostu horrek erakundearen irudi edo ospeari ez diezaiola kalterik egin, eta, bestetik, jarduteko haren oinarrizko printzipioen aurkakoa ez izatea.
IV. tituluak, antolaketa-araubideari buruzkoak, haren egituraren oinarriak finkatzen ditu, eskala eta kategorien araberako hierarkiarekin antolatutako kidego gisa, eta eskala bakoitzari esleitutako eginkizunei beste ikuspegi bat ere ematen die, polizia-jardueran langileen kudeaketa, zerbitzuen eraginkortasuna eta erantzukizun-mailak bateratu eta arrazionalizatzeko.
Lau eskalei eutsi zaie: Gorena, Betearazpena, Inspektoreordetza eta Oinarrizkoa. Halaber, aitortzen da Inspektoreordetza Eskala eta Oinarrizko Eskala sailkapeneko A2
eta C1 azpitaldeetan integratzen direla hurrenez hurren, ondorio guztietarako; horrez gain, apirilaren 12ko 7/2007 Legeak eskatutako tituluak ere eskatzen dira eskala eta kategoria horiek kokatuta dauden sailkapen-taldeetan sartu ahal izateko.
Eginkizunak eskalen arabera esleitzen dira, eta horietako bakoitzari zuzendaritza, aginte, ikuskaritza eta betearazpen materialeko eginkizunak ematen zaizkio hierarkiaegiturako posizioarekin bat etorriz; horrek banaketa antolatua izan dadin laguntzen du, eta barneko funtzionamendua hobea izatea dakar. Polizia Nazionalaren espezialitateak egituraturik dauden jarduera-arloak zerrendatzen dira, halaber.
V. tituluak uniformeak, bereizgarriak eta armak arautzeko esparru orokorra zehazten du, aldaketarik gabe; hala, bada, institutuaren kidego uniformatuaren izaera ezartzen du, baina uniformerik gabe jarduteko aukera ere onartzen du, zer destino duten edo zer zerbitzu betetzen duten. Era berean, zerbitzua eman bitartean arauzko armaren bat nahitaez eraman beharra finkatzen da.
VI. tituluak Polizia Nazionalean sartzeko modalitateak xedatzen ditu; horiek oposizio librearen sistemaren bidez antolatzen dira, berdintasun, merezimendu eta gaitasuneko konstituzio-printzipioekin bat etorriz eta, gainera, besteak beste, printzipio gidari hauei jarraituz: deialdien eta horien oinarrien publizitatea eta hautatzeko organoetako kideen gardentasun, objektibotasun, inpartzialtasun eta profesionaltasuna.
Irizpideak ezartzen dira Polizia Nazionalean sartzeko eta lan egiteko baldintzak eta nazio-lurraldean jarduten duten beste segurtasun indar eta kidegoetan sartzeko eta lan egiteko baldintzak homologatzeko. Horrela, bada, kendu egin da Betearazpen Eskalaren edo Oinarrizko Eskalaren bitartez sartzeko gehieneko adinaren eskakizuna, enplegu publikoan jardun ahal izateko orduan berdintasun-printzipioa eta bereizkeriaz ez jokatzeko printzipioa betetzearren.
VII. tituluan, printzipio aplikagarriak eta prestakuntza-araubidearen xedea eta helburuak garatzen dira modalitate bakoitzerako; besteak beste, hauek daude jasota: sartzeko prestakuntza integrala, barne-sustapenerako berariazko lanbide-gaikuntza, ezagutzak
eguneratzeko etengabeko prestakuntza, espezializazioa eta zuzendaritza-postuak egoki betetzeko goi-mailako ikasketa profesionalen prestakuntza; horiek guztiak funtsezko ardatzak dira, erabakigarriak, aginduak dituzten eginkizunak eraginkortasunez betetzeko.
Prestakuntza, Konstituzioan aitortutako oinarrizko eskubideen eta askatasun publikoen errespetuan oinarrituta egonik eta polizia-karreran lehentasunezkoa izanik, dagokion mailarekin arautzen da, prestakuntza-sistema oso eta zorrotza eskatzen duen prozesu unitario eta progresibo modura antolatuta baitago.
Etengabeko eta espezializazioko lanbide-prestakuntza banakoen eskubidetzat hartzen da, baina, aldi berean, betebeharra ere bada prestakuntza eta lanbide-kualifikazio hori eguneraturik edukitzea.
Goi-mailako ikasketa profesionalak egiten dituztenek konpromisoa hartzen dute zerbitzu aktiboan edo zerbitzu berezien egoeran gutxienez hiru urtez egoteko –ohikoa da hori era horretako prestakuntzan–, eta hori ez betetzeak ikasketa horien zenbatekoa Altxorrari ordaintzeko betebeharra ekarriko du.
Ikastetxeei eta horietako ikasle eta irakasleen araubideari dagokienez, bateratu da inspektore-ikasleei eta inspektoreondokoei prestakuntza-fasean edo praktikaldian hurrenez hurren emango zaien izena, alde batera utzita barne-sustapen bidez sartzen diren edo oposizio librearen bidez sartzen diren. Hala, ikasleen artean ezin izango da bereizketarik egin inspektorearen kategorian sartzeko moduaren arabera.
VIII. tituluak Polizia Nazionalaren karrera profesionala eta barne-sustapena jorratzen ditu; aukera-berdintasun, merezimendu, gaitasun eta, hala badagokio, antzinatasuneko printzipioak betez antolatzen da hori, oposizio-lehiaketaren eta antzinatasun selektiboaren oinarrizko modalitateen bidez.
Berritasun gisa, bi modalitateetako edozeinetatik kategoria guztietara barne-sustapen bidez igotzeko aukera nabarmendu beharra dago. Beraz, oraingo muga desagertu da; muga horren arabera, oposizio-lehiaketa bidez baino ezin da igo Poliziako Ofizialaren kategoriara, eta antzinatasun selektibo bidez Komisario Nagusiaren kategoriara.
Horrez gain, bitik hirura igotzen da antzinatasun selektibo bidez gehienez parte hartu ahal izango den deialdi kopurua; horrela, barne-sustapen horretako baldintzak malgutzen dira, polizia nazionalaren karrera profesionalaren onuragarri.
Barne-sustapenez mailaz igotzeko eskakizunei dagokienez, sailkapen-azpitaldeari dagokion titulua edukitzea eskatzen da, eta, eskakizun horri dagokionez, bost urteko aldi baterako epea ezartzen zaie izangaiei edozein kategoriatara igotzeko.
Funtzionarioen garapen profesionalari bide emateko eta garapen hori eta laneta familia-bizitza bateratu ahal izateko, bai eta generoaren araberako berdintasun-printzipioa eraginkortasunez ezartzeko ere, barne-sustapeneko prozesuetan parte ahal izango dute familiartekoak zaintzeko eszedentzia edo genero-indarkeriagatiko eszedentzia duten polizia nazionalek; gaur egun, zerbitzu aktiboan edo zerbitzu berezietan daudenek baino ezin dute parte hartu.
IX. tituluak lanpostuak betetzeko sistema eta antolaketa arautzen ditu, horiek zuzentzen dituzten printzipio orokorrak eta postuak betetzeko arau zehatzak ezarrita.
Lanpostuen banaketa, nola ez, hierarkia-printzipioarekin bat etorriz antolatzen da katalogoan. Lehen aldiz, printzipio horrekin bat datorren arau bat biltzen du, polizia nazional bat dagokion edo atxikita dagoen lanpostuagatik kategoria beheragoko beste baten mende egotea eragozten duena. Praktikan, gertatzen ziren halako egoerak, eta horrek zuzendu egingo ditu.
Titulu honen barruan, nabarmendu beharra dago polizia nazionalei erretiro-adinera iritsi arte jardunean jarraitzeko eskubidea aitortzen zaiela; hala, bada, baldintza psikofisikoak murriztuak badituzte, haien araberako jarduerak egitera igaroko dira. Hori guztia giza baliabideen aprobetxamendua optimizatzearren.
Titulu honetan, lanpostuak betetzeko arauak eta bermeak daude jasota; horietan, Polizia Nazionaleko zuzendaritza-postuak eta poliziaburu nagusiak izendatzeko araubidearen konfigurazio berria nabarmentzen da, besteak beste, enplegu publikoan lanean hasteko publizitateeta berdintasun-printzipioak benetan bete daitezen. Karrera horizontala deritzona ere arautzen da, zeina Polizia Nazionaleko funtzionarioei lanpostuen
egituran aurrera eginez eta gradu pertsonala finkatuz lortu duten garapen profesionala banaka aitortzea baita.
Mugikortasunari dagokionez, behar den arreta jartzen zaio genero-indarkeriaren biktima den emakume poliziari emandako babesari; hain zuzen, horrelako kasuetan, babes osoa eta gizarte-laguntza bermatzea da helburua, funtzionarioaren eskalan edo kategorian antzeko ezaugarriak dituen beste lanpostu baterako mugikortasun geografikorako eskubidearen bidez, eta lanpostu horrek nahitaez bete beharrekoa izan beharrik ez duela. Horrez gain, norberaren edo senideen osasunagatiko mugikortasuna ere jaso da, bai eta terrorismoaren biktimatzat jotako polizia nazionalentzakoa ere.
Jarduna ebaluatzeko sistema bereziki aipatu behar dugu. Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuak sartutako berritasun hori Polizia Nazionaleko langileen araubidean ere ezarriko da orain, errendimendua eta emaitzen lorpena neurtzeko, hartarako gardentasun-, objektibotasuneta inpartzialtasun-irizpideak erabiliz eta bereizkeriaz jokatu gabe. Irizpide horiek finkatzen, ordezkaritza duten erakunde sindikalek hartuko dute parte.
Administrazio-egoeren arloan, X. tituluak Polizia Nazionalaren berezko berezitasunetara egokitu nahi ditu aipatutako Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuan gai horri buruz jasotako aurreikuspenak; eta, aurreko tituluan jasotako arauketarekin bat etorriz, generoindarkeriagatik eszedentzia hartzen duen emakume funtzionarioren administrazioegoeraren arauketa nabarmentzen da, zeinaren helburua emakume funtzionario haren babesa eta gizarte-laguntza osorako eskubidea eraginkorrak izatea den. Era berean, eta sufragio pasiborako konstituzio-eskubidea gauzatzearren, zerbitzu berezien egoeraren antolaketa berria nabarmendu behar da, ordainsaririk jaso gabe autonomia-erkidego bateko edo toki-korporazio bateko legebiltzarreko kide bilakatu diren polizia nazionalak egoera horretan jaso ahal izateko.
Lanpostu-erreserba ez dakarten administrazio-egoeretatik jarduneko zerbitzura itzuli ahal izateko, bi eskakizun berri bete beharko dituzte; batetik, zerbitzua emateko beharrezko diren baldintza psikofisikoak edukitzea, eta, bestetik, izaera selektiboa izango ez duen eguneratze-ikastaro bat egitea. Izan ere, polizia-eginkizunak betetzeko, garrantzitsua da baldintza egokiak eta prestakuntza eguneratua edukitzea; hori guztia, kontuan harturik administrazioaren jardueran interes orokorra nagusitu behar dela.
Norberaren interesarengatiko eta familia-elkartzeagatiko borondatezko eszedentzietan, bi urtetik batera murriztu da gutxieneko iraunaldia, egoera horretan behar den baino gehiago ez egoteko, eta funtzionarioak urtebeteren buruan itzultzeko aukera izango du, eszedentzia nahitaez urtebetez luzatu beharrik gabe.
Aipamen berezia behar du bigarren jardueraren egoerak, Polizia Nazionalaren berariazkoak. Funtzionarioek jardunean dauden bitartean gaitasun psikofisiko egokia dutela bermatzea da horren helburua, era horretan polizia-zerbitzua eraginkortasunez ematen dela ziurtatzeko. Hartarako, eta segurtasun juridiko handiagoa lortzearren, administrazio-egoera berezi horren araubide osoa txertatu da, eta indargabetu egiten da hori arautzen duen lege osoa, 26/1994 Legea, irailaren 29koa.
Funtsean, oraingoaren antzekoa izango da araubidea, eta ez dira aldatuko bigarren jardueraren egoerara igarotzeko kausak: dela gaitasun psikofisikoak behar diren bestekoak ez izatea, dela norberak eskatzea egoera horretara igarotzea, dagokion eskalaren araberako adin jakin bat betetzeagatik (adin hori, oro har, igo egin da indarreko araudian aurreikusitakoaren aldean) , dela zerbitzuan hogeita bost urte egitea Barne Arazoetako ministroak urtero kategoria bakoitzean baimentzen dituen kupoen arabera.
Halaber, eta polizia nazionalek erretiro-adinera arte jardunean jarraitzeko duten eskubidearekin bat etorriz, baldin eta gaitasun psikofisikoak gutxitu arren horrek ez badakar erretiroaren edo bigarren jardueraren egoerara igarotzea, gaitasun horien araberako jarduerak egingo dituzte, betiere funtzionarioaren prestakuntza eta kategoria aintzat hartuta.
Azkenik, eta polizia nazionalen itxaropenak ez zapuzteko, arau sorta bat jaso da, hirugarren xedapen iragankorraren bitartez, egoera horretara igarotzeko adinei eusteko erakundean sartu ziren unearen arabera; adin horiek indarrean egongo dira, beraz, lege organiko hau indarrean jartzean.
XI. tituluak, gizarte-babesa eta ordainsarien araubidea arautzekoak, gai horien printzipio orokorrez dihardu, eta horiek nola gauzatu ezartzen du. Aldi baterako ezintasuna eta baldintza psikofisikoen ebaluazioa eta kontrola ere arautzen ditu, bai eta gizarteekintzaren sistema ere; horren barruan berariazko programak egingo dira aldian behin, betiere funtzionarioen eta familien ongizate soziolaborala bermatzeko.
Araubide propio eta berariazkoa da, eta justifikatuta dago, polizia nazionalak dauden egoeran kalteberagoak baitira Segurtasun Indar eta Kidegoetakoak ez diren administrazioaren zerbitzuko gainerako langileak baino, bai zerbitzu-egintzan pairatutako lesio eta patologiei dagokienez, bai egoera berean gertatutako kalte materialei dagokienez.
Gainera, ordainsarien araubidearen oinarriak ere ezartzen dira, zeinak beren araudiaren bidez garatu behar baitira, berariaz.
XII. tituluak sarien eta ohoreen arau-esparrua jasotzen du. Lege organiko honek beharrezkoa den malgutasuna ematen die tresna horiei Polizia Nazionaleko funtzionarioak saritzeko. Sariok jasotzeko, beren eginkizunen barruan, korporazioaren mesedetan balio, sakrifizio edo pairamen handiko ezohiko merezimenduak egin edo ezohiko ezaugarriak erakutsi behar dituzte, edo lan eredugarria egin, edo lanbide-ibilbide nabarmen eta luzea izan.
XIII. tituluak, azkenak, funtzionarioen ordezkaritzaeta partaidetza-araubidearen arau orokorrak ezartzen ditu. Ez dago alde handirik martxoaren 13ko 2/1986 Lege Organikoaren arauketarekin; bakarrik, ordezkaritza duten erakundeak eta ordezkaritzarik ez dutenak argiago bereizteko zenbait aldaketa, legeak beren eginkizuna betetzeko zer ahalmen ematen dien zehazteko orduan batez ere.
Halaber, esan beharra dago Polizia Kontseiluaren garrantzia nabarmentzen duela arauak; partaidetzarako kide anitzeko organo hori administrazioko eta Polizia Nazionaleko kideek osatzen dute, modu paritarioan, eta bertan, hautesle eta hautetsi gisa, fakultatibo eta teknikariek parte hartzen dute. Hala, bada, organo horri eginkizun berriak ematen zaizkio funtzionarioen estatutu profesionalari dagokionez; besteak beste, funtzionarioen bizilekua finkatzea baimenduta egongo den lurralde-eremua ezartzeko irizpideak zehazteko lanean parte hartzea eta jardunaren ebaluazioaren arloko irizpide eta mekanismo orokorrak finkatzea.
Titulua amaitzeko, aipamen bat egiten zaio laneko arriskuen prebentzioaren arloan funtzionarioek duten ordezkaritzaeta partaidetza-araubideari; hala, prebentzioko ordezkarien figura azaltzen du, bai eta aipatutako araubidea antolatzeko organoak ere.
Xedapen gehigarrietan jasotako neurrien artean, Polizia Nazionaleko funtzionarioa izatea eta Indar Armatuen borondatezko erreserbista izatea bateragarriak ez izatea nabarmentzen da. Izan ere, herritarrek eskubideak askatasunez erabiltzen dituztela babestea eta haien segurtasuna bermatzea bada Polizia Nazionaleko funtzionarioen funtsezko xedea bake-garaian, are gehiago izango da krisi larria edo gatazka gertatuz gero. Era berean, aukera ematen da autonomia-erkidegoetako polizia-kidegoetako karrerako funtzionarioak Polizia Nazionalean sartzeko erregelamenduz ezartzen den dena delako sistemaren bidez.
Aukera ematen da, halaber, behin-behinean goragoko kategoria bat izateko, nazioarteko misio edo erakundeetan dihardutenean aginte-postuak betetzea ahalbidetzen duena, Europako beste polizia batzuetan egiten duten moduan.
Xedapen iragankorrek, berriz, xedatzen dute indarreko erregelamenduzko araudia indarrean egongo dela bera ordezten duena argitaratu arte. Erakundearen izen-aldaketaren araubide iragankorra ere xedatzen dute, baita bigarren jarduerako egoeran destinoarekin dauden funtzionarioei aplikatu beharreko araudia ere, besteak beste.
Berariaz indargabetzen diren arauen artean, martxoaren 13ko 2/1986 Lege Organikoaren zenbait agindu nabarmentzen dira, funtzionarioen ordezkaritza-araubideari buruzkoak berak, eta nabarmena da Gobernu Poliziaren Erregelamendu Organikoa osoki indargabetzea ere.
Azken xedapenetan, bestalde, maiatzaren 20ko 4/2010 Lege Organikoa aldatzen da, eta lege organikoaren izaera duten aginduak identifikatzen dira.
III
Azken finean, lege-testu bakar batean bildu da Polizia Nazionaleko karrerako funtzionarioen langileen araubidea, Segurtasun Indar eta Kidegoetako kideei agindutako zereginaren oinarri diren konstituzio-printzipioak errespetaturik, eta betiere azken urteotan funtzio publikoaren arau-esparruan izandako berritasunekin bat etorriz eta poliziaeginkizunaren berezitasunen arabera, eta horren xedea herritarrei zerbitzu eraginkorra eta kalitatekoa ematea da azkenean.
ATARIKO TITULUA
Xedea eta aplikazio-eremua
1. artikulua. Xedea eta aplikazio-eremua.
1.Lege organiko honek Polizia Nazionaleko karrerako funtzionarioen langileen araubidea ezartzea dauka xedetzat, baita dagozkien eskubideak eta eskatu beharreko betebeharrak ezartzea ere, izaera zibileko erakunde armatuaren izaerarekin bat etorriz.
2.Zerbitzu aktiboan ez dauden Polizia Nazionaleko karrerako funtzionarioak sartzen dira haren aplikazio-eremuan, haien administrazio-egoera zehatzaren arauetan ezarritako hedapen eta mugekin.
3.Polizia Nazionalaren ikastetxeetako ikasleei ere aplikatuko zaie, haien berariazko araudian jasota ez dauden alderdietan.
2. artikulua. Polizia Nazionalaren izaera eta mendekotasuna.
1.Polizia Nazionala izaera zibileko erakunde armatu bat da, egitura hierarkizatua du eta eskubide eta askatasunen erabilera askea babestea eta herritarren segurtasuna bermatzea dauka xedetzat. Nazio-lurralde osoa dauka jardun-esparrutzat.
2.Ordenamendu juridikoak egozten dizkion funtzioak betez gauzatzen du Polizia Nazionalak xede hori; zehazki, Segurtasun Indar eta Kidegoei buruzko martxoaren 13ko 2/1986 Lege Organikoak ezarritako funtzioak betez. Hartarako, bere xedea eraginkortasunez betetzeko beharrezko diren bitarteko materialak eta giza baliabideak edukiko ditu.
3.Hierarkia-printzipioan oinarriturik daude eginkizunen eta erantzukizunen esleipena, antolaketa eta jarduketa.
4.Barne Arazoetako ministroak izango du, Segurtasuneko estatu-idazkariaren bidez, Polizia Nazionalaren goi-mailako agintea. Zuzeneko agintea Poliziaren zuzendari nagusiak izango du, Segurtasuneko estatu-idazkariaren mende.
5.Polizia Nazionaleko karrerako funtzionarioek polizia nazional izen generikoa izango
dute.
3. artikulua. Aplikatzekoa den legedia.
1.Polizia Nazionalen estatutu-araubidea bat etorriko da lege organiko honen aurreikuspenekin eta berau garatzen duten xedapenekin, eta Estatuko Administrazio Orokorreko funtzionario zibilen legeria izango du ordezko zuzenbidetzat.
2.Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren apirilaren 12ko 7/2007 Legearen
55.eta 82. artikuluak eta hirugarren xedapen iragankorra zuzenean aplikatuko zaizkio polizia nazionalen langile-araubideari.
3.Polizia nazionalen sarbidea, prestakuntza, sustapen profesionala eta lan-baldintzak arautzen dituzten arauak interpretatzean eta aplikatzean, emakumeen eta gizonen arteko tratueta aukera-berdintasuna gordeko da, ordenamendu juridikoaren printzipio informatzailea den aldetik, Gizonen eta Emakumeen arteko Benetako Berdintasunerako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoan xedatutakoarekin bat etorriz.
I. TITULUA
Polizia Nazionalaren karrerako funtzionarioaren izaera eskuratu eta galtzea
4. artikulua. Karrerako funtzionarioaren izaera eskuratzea.
Polizia Nazionalaren karrerako funtzionarioaren izaera hartzeko, honako baldintza hauek bete behar dira:
a) Hautapen-prozesua gainditzea.
b) Eskumena daukan agintariak izendatzea.
c) Konstituzioari eta gainerako ordenamendu juridikoari men egitea.
d) Lanpostuaz jabetzea, ezartzen den epean.
5. artikulua. Karrerako funtzionarioaren izaera galtzea.
1.Polizia Nazionalaren karrerako funtzionarioaren izaera galtzea dakarte hauek:
a) Erretiroa hartzeak.
b) Funtzionario-izaerari uko egiteak.
c) Espainiako nazionalitatea galtzeak.
d) Zerbitzutik kentzeko diziplina-zehapen irmo batek.
e) Enplegu edo kargu publikoak betetzeko desgaikuntza absolutua edo berezia dakarren zigor nagusi edo erantsi irmo batek.
2.Honelakoa izan liteke erretiroa:
a) Borondatezko erretiroa, funtzionarioak eskatua, baldin eta aplikagarri zaion gizartesegurantzako erregimenak adierazitako betekizunak eta baldintzak betetzen baditu.
b) Nahitaezkoa, zeina ofizioz adieraziko baita funtzionarioak hirurogeita bost urte betetzen dituenean, betiere aplikagarri zaion gizarte-segurantzako erregimenean horretarako eskatutako baldintzak betetzen baditu.
c) Polizia Nazionalak esleituak dituen eginkizunak betetzeko ezintasun iraunkorraren deklarazioa jasotzeagatik hartutakoa.
3.Karrerako funtzionario-izaerari borondatez uko egiteko, idatziz adierazi behar da ukoa, eta administrazioak berariaz onartuko du, gehienez hiru hilabeteko epean, betiere funtzionarioak ez badu diziplina-espedienterik edo haren kontra ez badute prozesatzeautorik edo ahozko epaiketa hasteko autorik eman dolozko delituren bat egiteagatik.
Polizia Nazionalaren karrerako funtzionarioaren izaerari uko egiteak ez du uzten bertan berriro sartzeko gaitasunik gabe, 4. artikuluan ezarritakoaren arabera.
6. artikulua. Birgaikuntza.
1.Zerbitzu-harremana nazionalitatea galdu duelako amaitzen denean edo zerbitzurako ezintasun iraunkorra dela-eta erretiroa hartu duelako amaitzen denean, interesdunak, amaiera ekarri zuen arrazoi objektiboa desagertutakoan, eskaera egin ahal izango du karrerako funtzionarioaren izaera atzera eskuratzeko, eta onartu egingo zaio, 26.1 artikuluan adierazitako baldintzak betetzen baditu.
2.Ministroen Kontseiluak, Barne Arazoetako ministroak proposatuta, salbuespen gisa, birgaitzeko aukera eman ahalko dio, interesdunak aurretik eskatuta, desgaikuntzako zigor nagusia edo erantsia ezarri diotelako karrerako funtzionario-izaera galdu duen pertsonari, kontuan hartuta egindako delituaren inguruabarrak eta funtsa. Ebazpena ez bada espresuki jakinarazi dagokion epean, eskaera ezetsi egin dela ulertu beharko da.
II. TITULUA
Eskubideak
I. KAPITULUA
Banakoaren eskubideak
7. artikulua. Banakoaren eskubideak.
1.Polizia nazionalek eskubide indibidual hauek dituzte:
a) Beren intimitatea, sexu-joera eta irudia errespetatuak izateko eskubidea.
b) Lanean duintasuna izateko eskubidea, sexu-jazarpeneko eta sexu-, moraleta lanarrazoiengatiko jazarpeneko egoeretan bereziki.
c) Honako hauengatik inolako bereizkeriarik ez izateko eskubidea: jaiotza, arraza edo etnia, generoa, sexua edo orientazio sexuala, erlijioa edo sinesmenak, iritzia, desgaitasuna, adina edo bestelako ezaugarri edo egoera pertsonal nahiz sozialak.
d) Adierazpen-askatasuna izateko eskubidea, ordenamendu juridikoaren mugak errespetatuta.
e) Karrerako funtzionarioaren izaera ez kentzeko eskubidea. Lege organiko honetan ezarritako kausengatik baino ezin izango du galdu.
f) Enplegatuak bere eginkizunak edo karguak bidezko eran bete dituenean, horren ondorioz edozein jurisdikzio-arlotan prozedurarik sortuz gero, dena delako administrazio publikoaren defentsa juridikoa eta babesa jasotzeko eskubidea.
g) Espediente pertsonala trabarik gabe eskuratzeko eskubidea, eta legez aurreikusitako moduan datuak gehitu, zuzendu eta ezereztekoa.
h) Karrera profesionalean aurrera egiteko eta barne-sustapenerako eskubidea, berdintasun-printzipioaren, merezimenduen, gaitasunaren eta antzinatasunaren arabera eta lege organiko honetan ezarritako baldintzekin bat etorriz.
i) Etengabeko lanbideeta espezializazio-prestakuntza jasotzeko eskubidea; ahal bada, lan-ordutegian.
j) Zerbitzu-arrazoiak direla-eta dagozkien ordainsariak eta –hala badagozkie– kalteordainak jasotzeko eskubidea.
k) Laneko osasunaren eta segurtasunaren arloko informazio, prestakuntza eta babes eraginkorra jasotzeko eskubidea.
l) Beren eskala, kategoria edo sailkapen-azpitaldearen araberako lanpostu batean atxikitzeko eta jarduteko eskubidea, merezimenduen, gaitasunaren eta antzinatasunaren arabera eta lanpostuak betetzeko prozeduretan erregelamenduz ezarritako baldintzekin bat etorriz.
m) Beren baldintza psikofisikoen araberako eginkizunetan jarduteko eskubidea, lege organiko honetan jarritako baldintzetan.
n) Lanean diharduten atalari jarritako helburuak lortzeko lanetan parte hartzeko eskubidea eta arduradunengandik bete beharreko zereginen berri jasotzeko eskubidea.
ñ) Beren gaineko buruaren aldetik ebaluazioen emaitzen berri jasotzeko eskubidea, helburuen betetze-mailari eta jardunaren gaineko iritziari dagokienez bereziki.
o) Merezi dituzten sariak eta kondekorazioak jasotzeko eskubidea, eta azken horiek uniformean ikusgai eramatekoa, erregelamenduz xedatutako moduan.
p) Beren bizimodua, lan-arlokoa eta familiakoa uztartzeko neurriak hartzeko eskubidea, erregelamenduz ezarritako moduan.
q) Urteko opor ordainduak edukitzeko eskubidea, edo, lanean emandako denbora txikiagoa bada, dagozkien egunak edukitzekoa, bai eta Estatuko Administrazio Orokorraren funtzio publikoaren arauetan aurreikusitako baimen eta lizentziak ere izatekoa, erregelamenduz ezarritako baldintzetan eta polizia-zerbitzua ematearen izaera eta berezitasunak aintzat hartuta.
r) Osasun-laguntza eta gizarte-laguntzak jasotzeko eskubidea.
s) Erretiroa hartzeko eskubidea, aplikatu beharreko arauetan ezarritako baldintzen arabera.
t) Ordenamendu juridikoak berariaz aitortutako gainerako eskubideak.
2.Poliziaren Kidego Nazionaleko funtzionarioek beren eginkizunetan betetako lana gizartean aintzakotzat har dezaten bultzatuko du gobernuak, polizia-zerbitzuaren duintasuna kontuan harturik.
II. KAPITULUA
Taldean baliatzen diren eskubideak
8. artikulua. Taldean baliatzen diren eskubideak.
1.Polizia nazionalek nazio-esparruko erakunde sindikalak eratzeko eskubidea dute beren lanbide-interesen alde egiteko.
2.Aurreko zenbakian xedatutakoa gorabehera, polizia nazionalek bakarrik osatutako erakunde sindikaletako kide baino ezingo dira izan. Erakunde horiek ezingo dute beste batzuekin federazio edo konfederaziorik egin, baldin eta horietan polizia nazionalak bakarrik ez badaude, baina izaera bereko nazioarteko erakundeetan parte hartu ahal izango dute.
3.Halaber, modu kolektiboan baliatzen diren honako eskubide hauek dituzte:
a) Sindikatzeko eta sindikatu-ekintzarako eskubidea, araudian ezarritako moduan eta mugekin. Ezingo dute inola ere baliatu grebarako edo horren ordezko ekintzetarako eskubidea, ezta zerbitzuen ohiko jarduna nahasteko jarduerak ituntzekoa ere.
b) Negoziazio kolektiborako eskubidea, lege honen ondorioetarako, honela ulertuta: ordezkaritza duten erakunde sindikalen bidez, Polizia Kontseiluaren barruan edo aipatutako organo horren barruan eratutako mahaietan, zerbitzua emateko baldintzen gaineko erabakietan parte hartzea araudian ezarritako prozeduren bidez.
c) Kontseiluak edo funtzionarioen aholkularitza eta partaidetzarako bestelako organoek aztertzen dituzten, parte hartzen duten edo txostena egiten duten gaiei dagokienez Poliziaren Zuzendaritza Nagusiak emandako datuen berri erakunde sindikalen bitartez jasotzeko eskubidea.
d) Polizia Kontseiluan gatazka kolektiboak aurkezteko eskubidea.
III. TITULUA
Polizia nazionalen betebeharrak. Jokabide-kodea. Erantzukizuna eta babes juridiko
eta ekonomikoa. Bateraezintasunen araubidea
I. KAPITULUA
Betebeharrak eta jokabide-kodea
9. artikulua. Betebeharrak.
Polizia nazionalek honako betebehar hauek dituzte:
a) Konstituzioaren eta gainerako ordenamendu juridikoaren zina egitea edo leial izango zaizkiela hitzematea, bete eta errespetatzen dituztela zainduta.
b) Beren eginkizuna, zereginak edo karguak leialtasun eta inpartzialtasunez betetzea, interes orokorrak objektibotasunez zerbitzatuz.
c) Beren agintariek edo buruek emandako aginduei men egin eta gauzatzea, betiere arau-hauste penala edo argi eta garbi ordenamendu juridikoaren aurkakoak ez badira.
d) Justizia Administrazioarekin lankidetzan aritzea eta legez aurreikusitako baldintzetan laguntzea.
e) Beren kargu edo eginkizunen arabera ezagutzen dituzten gaiei dagokienez sekretu profesionala gordetzea, eta eskuratutako informazioa bidegabe ez erabiltzea.
f) Sekretupean gordetzea isilpeko gaiak edo legez zabalkundea debekatua dutenak.
g) Ardurapean dituzten agiriak, ondasunak eta informazioa zaintzea.
h) Arma eraman eta erabiltzea, indarreko araudian aurreikusitako kasu eta moduetan.
i) Salbuespenedo setio-egoeretan, bai eta, hala xedatzen denean, herritarren segurtasuna larriki nahastutako kasuetan ere, lanera bidalia duten tokira edo gertuen dagoenera berehala joatea edo hango buruen aginduetara jartzea.
Alarma-egoera deklaratzen dutenean, aurkeztu egin beharko dute Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoen laguntza eskatzen denean eta dei egiten dietenean, agintari eskudunak xedatutakoaren arabera.
j) Agurtzea eta agurrari erantzutea, erregelamenduz ezarritako baldintzetan.
k) Gaiei buruzko informazioa ematea herritarrei, horiek jakiteko eskubidea badute, eta laguntza ematea beren eskubideak baliatu eta betebeharrak bete ditzaten.
l) Lankideei eta Segurtasun Indar eta Kidegoetako gainerako kideei laguntzea eskatzen dietenean edo esku hartzea beharrezkoa denean.
m) Bateraezintasunen araubidea betetzea.
n) Uniformeei buruzko arauak betetzea.
ñ) Polizia-eginkizuna betetzeko beharrezko diren tresneria, lokalak eta gainerako bitarteko materialak egoki zaindu eta erabiltzea.
o) Erregelamenduz ezarritako lanaldiaren eta ordutegien araubidea bete eta betearaztea.
p) Esleituak dituzten eginkizunak edo zereginak eta buru edo nagusiek agindutako gainerakoak betetzea; ardurapean dituzten zerbitzuak behar bezala egitearen erantzule izango dira.
q) Zerbitzuarekin lotutako eskaerak edo erreklamazioak egitean arauzko bideak erabiltzea, eta zerbitzuari eragin diezaioketen edo haren garapenean gertatutako gorabeheren berri ematea nagusiei.
r) Lanbide-prestakuntza eta -kualifikazioa eguneraturik edukitzea, eta indarrean, orobat, Polizia Nazionaleko karrerako funtzionarioa izateko eskatutako jardueretarako gaikuntza ematen duten administrazio-baimenak.
s) Bizilekua xedeko plantillaren arabera erabakitako lurralde-eremuan edukitzea. Hartarako, polizia nazionalen bizilekua baimenduko den lurralde-eremu hori erabakitzeko zer irizpide objektibo erabiliko diren finkatuko da, betiere zerbitzua egoki beteko dela bermaturik.
10. artikulua. Jokabide-kodea.
Polizia nazionalek, agindutako eginkizunak betetzeko orduan, zehatz-mehatz jarraituko diete Segurtasun Indar eta Kidegoen indarreko araudian jasotako jarduteko oinarrizko printzipioei, bai eta Europako Kontseiluaren Parlamentu Biltzarrak 1979ko maiatzaren 8an emandako ebazpenean poliziari buruz jasotako adierazpenak ezarritako ildoei ere. Horrez gain, Nazio Batuen Batzar Nagusiaren 1979ko 169/34 Ebazpena ere beteko dute; legea betearazteko ardura duten funtzionarioentzako jokabide-kodea jasotzen du ebazpen horrek.
II. KAPITULUA
Erantzukizuna eta babes juridiko eta ekonomikoa
11. artikulua. Funtzionarioen erantzukizuna.
Aurreko artikuluetan adierazitako betebeharrak bete ezean, zigorra jasoko dute, polizia nazionalen diziplina-araubidearen arauetan xedatutakoaren arabera, izan dezaketen erantzukizun zibil edo penala alde batera utzita; azken hori antolamendu juridikoak xedatutako moduan gauzatuko da.
12. artikulua. Administrazioaren ondare-erantzukizuna.
Administrazio publikoen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearen araudian xedatutakoaren arabera kudeatuko da polizia nazionalek administrazioari ematen dioten zerbitzuan hartzen dituzten neurrien ondorioz Estatuko Administrazio Orokorrak duen ondare-erantzukizuna.
13. artikulua. Defentsa eta erantzukizun zibileko asegurua.
1.Eginkizunak legez betetzeagatik edozein jurisdikzio-ordenatan jarraitutako prozeduretan, defentsa eta laguntza juridikoa eman behar die administrazioak polizia nazionalei.
2.Administrazioak erantzukizun zibileko aseguru bat edo beste berme finantzario bat kontratatuko du, horren bidez erantzuteko beren eginkizunetan eta horien ondorioz hartutako neurriengatik polizia nazionalei eskatzen zaizkien era guztietako erantzukizunen ondoriozko kalte-ordain, fidantza eta gainerako zenbatekoei, erregelamenduz ezarritako baldintzetan.
14. artikulua. Zerbitzu-egintzako edo zerbitzuarengatiko kalte materialak.
Administrazioak ordain ekonomikoa eman beharko die polizia nazionalei zerbitzuegintzan edo hori dela-eta kalte materialak pairatzen dituztenean, erregelamenduz ezarritako baldintzetan, betiere beren aldetik dolo, zabarkeria edo trebetasun-falta larririk ez bada egon.
III. KAPITULUA
Bateraezintasunen araubidea
15. artikulua. Bateraezintasunak.
1.Administrazio publikoen zerbitzuko funtzionarioei aplikatu beharreko legeria orokorrean aurreikusitako bateraezintasunen araubidearen mende egongo dira polizia nazionalak, polizia-eginkizunaren izaera kontuan harturik lege organiko honetan eta garatzeko araudian ezarritako berezitasunekin.
2.Ez da inola ere baimenduko bigarren lanpostu, kargu, lanbide edo jarduera publiko edo pribatu batean jarduteko bateragarritasunik, baldin eta horrek haien betebeharrak zorrozki betetzea eragotz badezake edo betekizun horren kalterako bada, edo haien inpartzialtasuna edo independentzia arriskuan jar badezake, edo bateraezina bada betetzen den lanpostu-mailagatik, edo Polizia Nazionalaren irudi edo ospeari kalte egiten badio edo jarduteko oinarrizko printzipioen aurkakoa bada.
3.Ogasun eta Administrazio Publikoen Ministerioak, Poliziaren zuzendari nagusiak proposatuta, eskumena izango du sektore publiko zein pribatuko bigarren postu edo jarduera baterako bateragarritasun-eskaeraz ebazteko. Berariaz eman beharko du onartzeko edo ukatzeko ebazpena. Ebazpena eman eta jakinarazteko epea amaiturik, hori ez bazaio interesdunari helarazi, eskaera ezetsitzat joko da.
4.Bigarren jarduerako egoeran dauden polizia nazionalek lanbide-, lan-, merkataritzaedo industria-jarduera pribatuetan jardun ahal izango dute aurreko zenbakian aipatutako bateragarritasuna onartzea eskatu beharrik gabe, betiere ez badiete baimenik eman beste jarduera publikoren batean batera aritzeko.
Bigarren jardueraren egoerara igaro aurreko bi urteetan betetako eginkizunekin zerikusia duten jardueretan aritzeko, Poliziaren zuzendari nagusiaren baimena beharko da aldez aurretik; bi urteko epean izango da beharrezko baimen hori, egoera horretara igaro eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuta.
5.Erregelamenduz, administrazio publikoen zerbitzuko langileen bateraezintasunen araudi orokorra garatu eta aplikatzeko arauak emango dira, hori Polizia Nazionalaren
berariazko egitura eta eginkizunetara egokitzeko, lege organiko honetan aurreikusitakoaren arabera.
IV. TITULUA
Polizia Nazionalaren karrerako funtzionarioen araubidea
I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak
16. artikulua. Polizia Nazionalaren karrerako funtzionarioak.
Polizia Nazionalaren karrerako funtzionarioak honako hauek dira: legezko izendapenaren bidez Estatuko Segurtasun eta Indar Kidegoetako kide gisa Estatuko Administrazio Orokorrari lotuta daudenak, administrazio-zuzenbideak araututako estatutuharreman baten bidez, iraunkorki zerbitzu profesional ordainduak emateko.
II. KAPITULUA
Antolamendua
17. artikulua. Egitura.
1.Poliziaren Kidego Nazionala eskalen arabera dago egituratuta, eta horiek, berriz, kategorien arabera:
a) Eskala gorena; bi kategoria:
Lehenengoa: Komisario nagusia.
Bigarrena: Komisarioa.
a) Betearazpen Eskala; bi kategoria:
Lehenengoa: Inspektore burua.
Bigarrena: Inspektorea.
c) Inspektoreordetza Eskala, inspektoreordearen kategoriarekin.
d) Oinarrizko eskala; bi kategoria:
Lehenengoa: Polizia-ofiziala.
Bigarrena: Polizia.
2. Titularra emakumea izanez gero, kategorien izenak hauek izango dira:
Komisarioa.
Inspektorea.
Inspektoreordea.
3.Eskalak honako lanbide-talde eta azpitalde hauetan daude sailkatuta:
a) Eskala Gorena eta Betearazpen Eskala A taldean eta A1 azpitaldean daude sailkatuta.
b) Inspektoreordetza Eskala A taldean eta A2 azpitaldean dago sailkatuta.
c) Oinarrizko Eskala C taldean eta C1 azpitaldean dago sailkatuta.
4.Polizia-eginkizunari estaldura eta laguntza emateko, beharrezko diren fakultatiboen eta teknikarien plazak egongo dira Polizia Nazionalean, A1 eta A2 sailkapen-azpitaldeetan sartuta, hurrenez hurren. Administrazio publikoetako karrerako funtzionarioek beteko dituzte plaza horiek, erregelamenduz xedatutako sistemarekin bat etorriz.
Salbuespenez, eta Estatuko aurrekontu orokorren legeetan aurreikusitakoaren arabera, espezialistak kontratatu ahal izango dira, aldi baterako, horrelako eginkizunak betetzeko,
betiere egoeraren ezaugarriek horrela eskatzen badute eta behar horiei dauden giza baliabideen bidez erantzuterik ez dagoela egiaztatuz gero.
5.Aurreko zenbakietan aipatzen diren Polizia Nazionalaren eskala eta kategoriak zein fakultatibo eta teknikarien plazak eskuratu ahal izateko, apirilaren 12ko 7/2007 Legeak eskala eta plaza horiek kokaturik dauden sailkapen-taldeetan sartzeko eskatzen dituen ikasketa-titulu ofizialak eduki behar dira.
18. artikulua. Eginkizunak.
1.Polizia nazionalek, dagokien eskalaren arabera –horiek hierarkikoki kategoriatan antolatuta egonik–, honako eginkizun hauek dituzte:
a) Eskala Gorenean, polizia-zerbitzuen zuzendaritza.
b) Betearazpen Eskalan, polizia-zerbitzuen agintaritza.
c) Inspektoreordetza Eskalan, polizia-zerbitzuak gainbegiratzea.
d) Oinarrizko Eskalan, Polizia Nazionalari agindutako eginkizunak betetzea.
2.Horrez gain, eskala bakoitzari esleituak dituen polizia-zerbitzuak planifikatu, koordinatu, bultzatu, haien jarraipena egin eta kontrolatzea dagokio, duen erantzukizunaren arabera.
3.Era berean, fakultatiboen edo teknikarien plazak dituzten karrerako funtzionarioek polizia-lanean lagunduko dute, eskatu zaien tituluak gaituta bete dezaketen lanbidearen berezko zereginak betez, bai eta, horrez gain, prestakuntza jakin baten berezko eta
berariazko ezagutzak behar dituzten bestelako eginkizunak ere betez.
19. artikulua. Eginkizunak esleitzea.
1.Nahiz eta betetzen duten lanpostuko eginkizunak beste batzuk izan, poliziaizaerako zerbitzuak eta herritarren segurtasun-beharrak betetzeko beharrezko diren eginkizunetan jardun behar dute polizia nazionalek, duten eskala edo kategoriaren arabera egokiak badira eta ordainsarietan galerarik izan gabe betiere, behar bezala arrazoitutako kasuetan eta ezinbesteko denboran baino ez.
2.Zuzendaritzaeta agintaritza-eskumenak esleituak dituzten lurralde-arduradunek indarreko araudiarekin bat etorriz antolatuko dituzte beren esparruaren barruko zerbitzuak, betiere alde batera utzi gabe dagozkien zerbitzu zentral espezializatuekiko mendekotasun funtzionala, eta horien artean banatuko dituzte esleitutako bitarteko materialak eta giza baliabideak, poliziako zuzendaritza-organoen maila goreneko zuzendaritzapean.
20. artikulua. Espezialitateak.
1.Polizia Nazionalak behar diren espezialitateak izango ditu, jarduera-arlo hauetan ezagutza-maila jakin bat izatea eskatzen duten berariazko lanak egiteko:
a) Zuzendaritza eta koordinazioa.
b) Informazioa.
c) Polizia judiziala.
d) Herritarren segurtasuna.
e) Atzerritarrak eta mugak.
f) Polizia zientifikoa.
g) Dokumentazioa.
h) Nazioarteko lankidetza.
i) Kudeaketa eta laguntza.
Espezialitate horietan sartzeko, ezinbestekoa izango da kasuan kasuko espezializatzeikastaroa gainditzea, eta, hala badagokio, kasu bakoitzean ezartzen diren tituluak edo ezagutzak eduki beharko dira.
2.Espezialitateetako langileei espezialitate horietan jarraitzeko konpromisoa emateko eskatu ahalko zaie, bai eta aldizka eguneratzeko hautaketa-probak gainditzeko ere. Era
berean, espezialitate horietan egoteak baremoaren arloan erabakitzen diren ondorioak izango ditu, bai eta bestelako ondorio ekonomiko edo administratiboak ere.
3.Aurreko zenbakietan ezarritako printzipioak betez betiere, erregelamenduz zehaztuko dira espezialitateak, haien definizioa, haietan sartzeko, bertan jarraitzeko eta haiek uzteko betekizunak eta baldintzak, bai eta haien arteko bateragarritasuna ere.
III. KAPITULUA
Eskalafoia eta langileen erregistroa
21. artikulua. Eskalafoia.
1.Polizia nazionalak, edozein administrazio-egoera izanik ere, eskalafoi-zerrenda batean ageriko dira, inguruabarrak adierazita; zerrenda horretan, kategorien arabera antolatuko dira, eta, kategoria horietako bakoitzaren barruan, berriz, bertan duten antzinatasunaren arabera, halakotzat dena delako kategorian emandako zerbitzua hartuta eta, hala badagokio, kategorian sartzeko lortutako promozio-zenbakia kontuan hartuta.
Zerrenda hori eguneraturik edukiko dute, eta urtean behin gutxienez argitaratuko dute, erregelamenduz xedatutako moduan.
2.Bigarren jarduerako egoeran dauden polizia nazionalak zerrenda horren eranskin batean ageriko dira.
22. artikulua. Langileen erregistroa.
1.Polizia nazionalak langileen erregistro batean izena emanda ageriko dira; erregistro horrek datu-banku informatizatu bat izango du, eta erregistroa langileen kudeaketaz arduratzen den organoaren esku egongo da.
2.Estatuko Administrazio Orokorraren Langileen Erregistro Zentralarekin koordinaturik egongo da erregistro hori.
3.Langileen erregistroan, polizia nazionalen espediente pertsonalaren datuak jasoko dira, hala nola nortasuna, bizitza profesionalari buruzko gertaerak eta inguruabarrak, bai eta dagozkien gainerako administrazio-egintzak ere, datu pertsonalak babestearen arloko indarreko araudian ezarritakoa errespetaturik edozelan ere.
V. TITULUA
Uniformeak, bereizgarriak eta armak
23. artikulua. Uniformeak eta bereizgarriak.
1.Poliziaren Kidego Nazionaleko kideek, oro har, uniformea erabiliko dute. Zer destino duten edo zer zerbitzutan aritzen diren, uniformea erabili gabe jardun ahal izango dute, erabakitako moduan eta baldintzetan.
2.Lanbide-txartela eta ikur-plaka dira polizia nazionalen identifikazio-bereizgarriak.
3.Uniformean, kategoriaren, ikurraren edo ikur-plakaren ezaugarriak eramango dituzte, baita erregelamenduz ezarritako bestelako bereizgarriak ere.
24. artikulua. Armak.
1.Polizia nazionalek, zerbitzua ematen duten denboran, polizia-zerbitzuetan berariaz baimendutako edo arauzko armetakoren bat eramango dute, betiere arrazoi justifikatu batek kontrakorik aholkatzen ez badu duten destinoaren edo betetzen duten zerbitzuaren arabera.
2.Dagozkien prestakuntza-prozesuen bidez, jarduneko zerbitzuan dauden polizia nazionalak trebatu eta eguneraturik edukiko dituzte, polizia-jardueretan erabil daitezkeen armak eta gainerako bitarteko hertsagarriak egoki erabiltzen jakin dezaten.
VI. TITULUA
Polizia Nazionalean sartzea
25. artikulua. Printzipio gidariak.
1.Polizia Nazionalean sartzeko, berdintasun-, merezimendueta gaitasun-printzipio konstituzionalei jarraituko zaie, eta izangaiek hautaketa-prozesuko faseak gainditu beharko dituzte.
Inspektorearen eta Poliziaren kategorietan sartu ahal izango dira, oposizio libreko prozesuaren bidez, erregelamenduz erabakitako moduan.
2.Aurretik adierazitako konstituzio-printzipioez gain, hauek ere beteko ditu hautaketaprozesuak:
a) Deialdien eta haien oinarrien publizitatea.
b) Gardentasuna.
c) Objektibotasuna.
d) Hautaketa-organoetako kideen inpartzialtasuna eta profesionaltasuna.
e) Hautaketa-organoek independentziaz eta diskrezionalitate teknikoz jardutea.
f) Hautaketa-prozesuen edukia bete beharreko zereginetarako edo eginkizunetarako egokia izatea.
26. artikulua. Betekizunak.
1.Hautaketa-prozesuetan parte hartu ahal izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Espainiako nazionalitatea izatea.
b) 18 urte beteta izatea eta erretiroa hartzeko gehieneko adina bete gabe izatea.
c) Dolozko delituagatik kondenatua ez izatea, Estatuko Administrazio Orokorraren zein autonomia-, tokiedo erakunde-administrazioaren zerbitzutik bereizia ez egotea eta funtzio publikoak betetzeko ezgaituta ez egotea.
d) Polizia Nazionalaren berezko zereginak betetzeko beharrezkoa den gaitasun funtzional edo operatiboa eragozten edo urritzen duten esklusio-kausa fisiko edo psikikoen barruan ez egotea. Erregelamenduz ezarriko da Polizia Nazionalean sartzea galarazten duten osasun-kausen katalogoa.
e) Armak eramateko eta, hala badagokio, horiek erabiltzeko konpromisoa ematea eskatzailearen adierazpenaren bidez.
2.Aurreko zenbakian ezarritako baldintzez gain, honako ikasketa-titulu hauek eduki behar dituzte:
a) Inspektorearen kategorian sartzeko, unibertsitateko gradu-titulu ofiziala beharko
dute.
b) Poliziaren kategorian sartzeko, batxilergoko titulua edo baliokidea beharko dute.
3.Deialdiek berariazko beste betekizun batzuk eskatu ahal izango dituzte, betiere bete beharreko eginkizun eta zereginekin lotura objektiboa badute.
4.Inspektorearen kategorian oposizio librearen bidez sartzeko gordeko diren plaza hutsen ehunekoak ezarriko dira erregelamenduz.
27. artikulua. Hautaketa-prozesua.
1.Eskatutako ikasketa-tituluaren, jaso beharreko prestakuntzaren maila eta ezaugarrien zein bete beharreko eginkizunen araberako hautaketa-prozesua gainditu beharko dute izangaiek.
2.Hautaketa-prozesuak nola garatu, haien faseak nolakoak izango diren eta zer gairi buruzkoak izango diren erregelamenduz zehaztuko da. Ezagutza-probez gain, proba fisiko edo psikometrikoak ere ezarri ahal izango dira, izangaiek egiazta dezaten badituztela
behar diren gaitasun psikofisikoak Polizia Nazionalari esleitutako eginkizunak eraginkortasunez betetzeko, bai eta dagozkien prestakuntza-ikastaroak egiteko ere.
28. artikulua. Epaimahaiak.
1.Poliziaren zuzendari nagusiaren esku egongo da sartzeko hautaketa-prozesuetara deitzea, probak kalifikatu beharreko epaimahaietako kideak izendatzea eta prozesuak behar bezala doazela zaintzea.
2.Epaimahaiek kide kopuru bakoitia izango dute; karrerako funtzionarioak izango dira kide horiek. Polizia nazionalak diren epaimahaikideek, gutxienez, probetako izangaiek lortu nahi duten kategoria profesionala eduki beharko dute, eta gainerako epaimahaikideek, berriz, esandako kategoria horri dagokion sailkapen-azpitaldeko edo goragoko maila bateko funtzionario-kidego edo -eskaletan egon beharko dute.
Epaimahaietako kideak beren izenean arituko dira beti, eta ezin izango dira beste inoren izenean edo beste inoren ordez jardun.
3.Zerbitzu aktiboan dagoen polizia nazional bat izango da epaimahaiburua, eta probetan parte hartzen dutenek lortu nahi duten kategoria profesionalekoa edo goragoko maila batekoa izan beharko du.
4.Hautaketa edo izendapen politikoko langileek, bitarteko funtzionarioek eta behinbehineko langileek ezin dute parte hartu epaimahaietan.
5.Izendatutako epaimahaiek independentzia eta diskrezionalitate tekniko osoz jardungo dute, baita inpartzialtasun eta profesionaltasunez ere. Prozeduraren objektibotasunaren erantzule izango dira, eta deialdiaren oinarriak betetzen dituztela bermatuko dute.
6.Epaimahaiek beren lanetan aholkulari-espezialistak erabili ahal izango dituzte, proba guztietarako edo batzuetarako, dagokion deialdian aurreikusitakoarekin bat etorriz; horrelakoek aholkularitza eta laguntza teknikoa emango dute beren espezialitateekin lotutako gaietan.
VII. TITULUA
Prestakuntza Polizia Nazionalean
29. artikulua. Irizpideak eta egitura.
1.Polizia Nazionaleko prestakuntza, funtzionarioak lanbiderako gaitzeko ez ezik, etengabe eguneraturik egon daitezen ere bada. Konstituzioan aitortutako oinarrizko eskubideen eta askatasun publikoen erabateko errespetuan oinarritzen da prestakuntza hori.
2.Prestakuntza modalitate hauen arabera egituraturik dago:
a) Polizia Nazionalean sartzeko prestakuntza osoa.
b) Barne-sustapenaren bidez eskala eta kategorietan sartzeko berariazko lanbidegaikuntza.
c) Lanbide-ezagutzak eguneratzeko etengabeko prestakuntza.
d) Berariazko ezagutzak behar diren jarduera-arloetan lanpostuak betetzeko espezializazioa.
e) Goi-mailako lanbide-ikasketetako prestakuntza.
3.Polizia Nazionaleko prestakuntza-araubideari buruzko alderdiak erregelamendu bidez garatuko dira.
4.Prestakuntza-jardueren katalogo eguneratu bat egongo da, espezialitateen arabera, azken horien beharrak, lortu nahi diren gaitasunak eta behar duten prestakuntzaren balorazioa azaltzen dituena.
30. artikulua. Prestakuntza-araubidea.
1.Prestakuntza-araubidea prozesu unitario eta progresiboa izango da, Espainiako Hezkuntza Sistemaren esparruan onartua izateko asmoarekin eratua; Polizia Nazionalaren prestakuntzaz arduratzen den organoko irakasleek emango dute zatirik funtsezkoena.
2.Barne Arazoetako ministroak proposatuta, ikastetxeetan egindako prestakuntzaikasketak Espainiako Hezkuntza Sistemaren esparruan onartu ahal izango dira, indarreko araudiaren arabera.
31. artikulua. Lankidetza-hitzarmenak.
1.Prestakuntza-araubidean lankidetzan aritzeko aukera izango dute Estatuko Administrazio Orokorreko zein autonomiaeta toki-administrazioetako erakunde eta organismoek, bai eta Estatuko zein nazioarteko bestelako erakunde, unibertsitate edo organismo batzuek ere, publikoek nahiz pribatuek; horretarako, lankidetza-hitzarmenak edo itunak egingo dituzte irakaskuntza-xedeetarako berariazko interesen arabera.
2.Ordezkaritza duten sindikatu-erakundeekin lankidetzan aritzeko bideak egongo dira etengabeko prestakuntzaren esparruan, zehaztutako moduan eta baldintzetan.
32. artikulua. Sarrera-prestakuntza eta berariazko lanbide-gaitasuna.
1.Sarrera-prestakuntzak zein eskala eta kategorietan barne-sustapen bidez sartzeko berariazko gaikuntza profesionalak xedetzat izango dute polizia nazionalek beharrezkoa den gaikuntza lor dezaten Polizia Nazionalak zerbitzu publiko gisa aginduta dauzkan eginkizunak profesionaltasun eta eraginkortasunez bete ahal izateko. Horretarako, sartzeko eskakizunak, iraupena, irakastorduak, edukia eta irakaskuntza-maila egokituko dira.
2.Barne Arazoetako Ministerioak sartzeko eta sustapen profesionalerako ikastaroak zuzendu behar dituzten prestakuntza-planak zehaztuko ditu, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren txostena jaso ondoren.
3.Prestakuntza-planen diseinuaren barruan, beste jarraibide batzuekin batera, prestakuntzaren helburu orokorrak, haren edukiak zein prestakuntza-zikloen iraupena jasoko dira; horien osagarri, prestakuntza praktikoko moduluak egon ahalko dira, halaber, Polizia Nazionalean sartzeko, edo barne-sustapenerako, igo beharreko eskalaren edo kategoriaren berezko eginkizunen izaerak hala aholkatzen duenean.
33. artikulua. Etengabeko prestakuntza.
Polizia nazionalen gaikuntza-mailari eustea eta eguneratzea izango du xedetzat etengabeko prestakuntzak, funtsezko eboluzioa izan duten gaiak irakatsiz batez ere.
34. artikulua. Espezializazioa.
Berariazko ezagutzak beharrezko dituzten lanpostuak betetzeko prestakuntzara bideratuko da espezializazioa, eta polizia-arlo jakinetan espezialistak prestatzea izango du helburu, bai eta are gehiago ezagutu eta esperimentatu beharreko edukiak nabarmentzea ere.
35. artikulua. Goi-mailako ikasketa profesionalak.
1.Zuzendaritzako postuak egoki betetzeko, goi-mailako ikasketa profesionalak antolatuko dira. Postu horien berezko eginkizunetan jarduteko gaituko dute horiek, eta polizia-metodoen eta -tekniken ezagutza eta ikerketa nabarmenduko dituzte.
2.Goi-mailako ikasketa profesionalen ikastaroak egiten dituztenek konpromisoa hartuko dute zerbitzu aktiboan edo zerbitzu berezietan gutxienez hiru urtez egoteko, ikasketak amaitzen dituztenetik aurrera zenbatuta.
Polizia nazionalak, konpromiso hori bete ezean, egindako ikasketen zenbatekoa ordaindu beharko dio Altxor Publikoari, erregelamenduz erabakitako baldintzetan.
36. artikulua. Ikastetxeak.
1.Polizia Nazionalaren ikastetxeek prestakuntza modalitate guztietan ematea daukate xedetzat.
2.Berariazko araudian zehaztuko dira ikastetxeen antolaketa eta funtzionamendua, baita haien ikasketaeta diziplina-araubidea ere.
3.Ikastetxeak lankidetzan eta elkarri lagunduz aritu beharko dira aginduta dauzkaten prestakuntza-planak garatzeko orduan; bereziki, beste polizia-kidego batzuetako ikastetxeekin.
37. artikulua. Ikastetxeetako ikasleen araubidea.
1.Inspektorearen edo poliziaren kategorietan txanda irekiaren bidez sartu nahi duten Polizia Nazionalaren ikastetxeetako ikasleak praktiketako funtzionariotzat joko dira. Halako egoeran dauden aldia kontuan hartuko da hirurtekoei eta baremoari dagokienez.
Prestakuntzaren faseak edo hautaketa-ikastaroak dirauen denboran, inspektore-ikasle edo polizia-ikasle izango dira. Praktika-moduluaren barruan lanpostua betetzen dutenean, berriz, praktiketako inspektore eta praktiketako polizia izango dira.
2.Inspektorearen kategorian barne-sustapenez sartzen diren Polizia Nazionalaren ikastetxeetako ikasleak inspektore-ikasletzat hartuko dira prestakuntza-faseak edo hautaketa-ikastaroak dirauen denboran, eta inspektoreondokotzat praktika-moduluaren barruan lanpostu bat betetzen dutenean.
3.Praktiketako funtzionarioei eta Polizia Nazionalaren ikastetxeetako gainerako ikasleei berariazko araudia aplikatuko zaie.
38. artikulua. Irakasleak.
1.Polizia nazionalak izango dira ikastetxe publikoetako irakasleak. Ikastetxeetako lanpostuak betetzeko prozedurak berdintasun-, merezimendueta gaitasun-printzipioei jarraituko die, irakasleen hautaketa objektiboa, eraginkorra eta gardena dela bermatzearren.
2.Halere, gaietan gaitasun aitortua duten adituek eta profesionalek ere eman ahalko dituzte irakaspenak eta ikastaroak, hauetatik etorrita betiere: beste segurtasun-indar eta -kidego batzuetatik, unibertsitatetik, Botere Judizialetik, Fiskaltzatik, Indar Armatuetatik, Estatuko Administrazio Orokorretik, autonomiaeta toki-administrazioetatik, bai eta ospe handiko prestakuntzaeta trebakuntza-zentro, -institutu edo -eskoletatik ere.
Hartarako, Poliziaren Zuzendaritza Nagusiak, ikastetxeek proposatuta, dagozkion eskolak ematea itundu ahal izango du profesionalekin edota haien gaineko administrazio edo erakundeekin, kasuan-kasuan legez ezarritako prozeduraren bitartez, betiere unean uneko aurrekontu erabilgarriak horretarako aukera ematen badu.
39. artikulua. Poliziaren Kidego Nazionalaren prestakuntzako unibertsitate-zentroa.
1.Espainiako hezkuntza-sistemako unibertsitate-ikasketei dagokien prestakuntza emateko, Poliziaren Kidego Nazionalaren prestakuntzako unibertsitate-zentroa sortuko da, unibertsitate bati edo zenbaiti atxikita. Zentro horretako kontu akademikoak kontseilu akademiko batek erabakiko ditu, zeina horretarako propio sortuko baita, eta kontu estrukturalak eta funtzionamendukoak, berriz, prestakuntzaz arduratzen den organoak.
2.Lankidetza-hitzarmenek haren egitura zehaztuko dute, eta, horren barruan, aplikazioa, irakaskuntza-jarduerak, finantzaketa eta funtzionamendua aztertzeko eta baloratzeko batzorde bat egongo da.
3.Poliziaren Kidego Nazionalaren prestakuntzako unibertsitate-zentroak irakasleak kontratatu ahal izango ditu lan-kontratupean, unibertsitatearen esparruko berariazko kontratazio-modalitateen bitartez.
VIII. TITULUA
Karrera profesionala eta barne-sustapena
40. artikulua. Karrera profesionala.
1.Mailaz igotzeko aukeren eta lanbide-garapeneko itxaropenen multzo ordenatua da Polizia Nazionaleko funtzionarioen karrera profesionala, eta berdintasunaren, merezimenduaren, gaitasunaren eta, hala badagokio, antzinatasunaren printzipioen arabera gauzatzen da. Artikulu honetan ezarritako modalitate batzuk bakarka edo batera aplikatzean datza.
2.Karrera bertikala, berriz, Polizia Nazionaleko eskalak osatzen dituzten goragoko hurrengo kategorietan barne-sustapen bidez sartzea da, betiere lege organiko honetan ezarritako moduan.
3.Karrera horizontalak, berriz, Polizia Nazionaleko funtzionarioek lortutako garapen profesionala banaka aitortzea dakar, lanpostuen egituran aurrera eginez eta gradu pertsonala finkatuz.
41. artikulua. Barne-sustapena.
1.Barne-sustapen bidez, dutena baino goragoko kategoriara igo daitezke zerbitzu aktiboan eta zerbitzu berezietan dauden polizia nazionalak, edota senideak zaintzeagatik edo genero-indarkeriagatik eszedentzian daudenak, erregelamenduz zehaztutako baldintzak bete ondoren.
Oposizio-lehiaketa eta antzinatasun selektiboa erabiliko dira, orobat, honako kategoria hauetara sartzeko: polizia-ofiziala, inspektoreordea, inspektorea, inspektore burua, komisarioa eta komisario nagusia.
2.Erregelamenduz finkatuko dira barne-sustapen bidez mailaz igotzeko prozesuetan oposizio-lehiaketarako zein antzinatasun selektiborako gordetzen diren plaza hutsen ehunekoak. Modu horretan ezarriko dira oposizio librearen bidez zein barne-sustapen bidez inspektorearen kategorian sartzeko plaza hutsen ehunekoak ere.
3.Barne-sustapen bidez mailaz igotzeko, dagokion sailkapen-azpitaldeko titulua eduki beharra egongo da, 17.4 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.
4.Barne-sustapeneko prozesuetarako epaimahaiak eratzeko orduan, lege honen 28. artikuluan jasotako baldintza berak hartuko dira kontuan.
42. artikulua. Oposizio-lehiaketa.
1.Oposizio-lehiaketaren bidez mailaz igotzeko probetan parte hartu ahal izateko, zerbitzuan gutxienez bi urtez egon beharko dute izangaiek dagokien kategorian. Artikulu honetan ezarritakoa betetzeko, kategoria bakoitzean gutxienez egon beharreko denbora ezarriko da erregelamenduz, aurretik zehaztutako epea errespetaturik betiere.
2.Oposizio-lehiaketa bidezko sustapen-prozesuek honako fase hauek izango dituzte:
a) Lehiaketa; epaimahaiak baldintzak betetzen dituzten izangaien zerrenda onartuko du, eta dagokien puntuazioa zehaztuko du, finkatutako baremoaren arabera.
b) Oposizioa; lortu nahi duten kategorian aritzeko gaitasuna eta ezagutza profesionalak neurtzeko probak sartzen dira hor.
c) Izaera selektiboko berariazko lanbide-heziketa.
43. artikulua. Antzinatasun selektiboa.
1.Polizia nazionalek antzinatasun selektiboaren bidez mailaz igotzeko prozeduretan parte hartu ahal izango dute, baldin eta, erregelamenduz ezarritako baldintzak betetzeaz gain, erregelamenduz zehaztutako eskalafoi-zerrendaren lehen tartean badaude eta dagokien baremo profesionala gainditzen badute.
2.Antzinatasun selektibo bidezko barne-sustapeneko prozesuek honako fase hauek izango dituzte:
a) Aurretiko kalifikazioa; baldintzak eta dagokion baremo profesionala betetzen dituela egiaztatzea da.
b) Ezagutza profesionalen gaitasun-probak; psikoteknikoak eta selektiboak izango dira, eta deialdi bakoitzean zehaztuko dira.
c) Elkarrizketa; lortu nahi duen kategoriari dagozkion eginkizunetan jarduteko egokia den egiaztatzeko.
d) Izaera selektiboko berariazko lanbide-heziketa.
3.Modalitate horretan, gehienez, hiru deialditan parte hartu ahal izango dute. Ondorio horietarako noiz eta zer baldintzatan zenbatuko diren erregelamendu bidez zehaztuko da.
IX. TITULUA
Antolamendua eta lanpostuak betetzea
I. KAPITULUA
Polizia Nazionaleko langileen antolamendua
44. artikulua. Polizia Nazionaleko langileak.
1.Zerbitzua emateak dakartzan beharren arabera erabakiko da Polizia Nazionaleko zer langile dauden zerbitzu aktiboan, Estatuaren Aurrekontu Orokorren Legeetan ezarritako kredituen arabera betiere.
2.Ministroen Kontseiluak, Barne Arazoetako ministroak proposatuta, kategoria bakoitzerako arauzko langile taldea finkatuko du, eta hura bost urterako izango da.
45. artikulua. Lanpostuen katalogoa.
1.Polizia nazionalek bete beharreko lanpostuak katalogo batean zerrendaturik egongo dira. Zerbitzuen beharren arabera langileak antolatzeko tresna teknikoa izango da hori.
2.Lanpostuen katalogoa publikoa izango da, isilpekotasuna bereziki behar duten eginkizunak dituzten lanpostuei dagokienez izan ezik.
3.Katalogoan, plantillen araberako postuen banaketa jasoko da, eta datu hauek jasoko ditu ezinbestean: postuen izena; horiek zein udalerritan dauden; kopurua; destinoosagarriaren maila; berariazko osagarria; erreserbatuta dauden eskala, kategoria edo sailkapen-azpitaldea, eta, hala badagokio, bereizi gabeko atxikipena duten, baita betetzeko modua ere.
4.Katalogoan, hierarkia-printzipioaren arabera banatuko dira lanpostuak; hala, betetzen duten edo atxikita dauden lanpostuari dagokionez, polizia nazionalak ez dira inola ere egongo beheragoko kategoria bateko beste polizia nazional baten mende.
46. artikulua. Destinoak.
1.Lanpostuen katalogoan jasotako beren eskala eta kategoriako edo sailkapenazpitaldeko lanpostu batera atxikiko dira polizia nazionalak.
2.Polizia nazionalak aktiboan egon ahal izango dira erretiroa hartzeko adinera iristen diren arte. Nolanahi ere, baldintza psikofisikoak murriztuak dituztelako eginkizunak ezin badituzte normal bete baina, halere, horrek ez badakarkie erretiroko edo bigarren jarduerako egoerara igarotzea, polizia horiek baldintza psikofisiko horien araberako jarduerak egingo dituzte. Osasun-zerbitzuaren txostena beharko da murrizketa hori baloratzeko.
3.Halaber, beren eskalako sailkapen-azpitaldearen barruko lanpostuetara ere atxiki ahal izango dituzte, horren eginkizunak segurtasunarekin berariaz lotuta badaude, Barne Arazoetako Ministerioan, bestelako ministerio-sailetan, erakunde eta organismo publikoetan edo nazioarteko erakundeetan, Poliziaren Zuzendaritza Nagusiak aldeko txostena egin ostean.
4.Salbuespenez, eta lanpostuaren ezaugarriengatik, katalogoan jasotako lanpostu batera atxiki ahal izango dituzte Estatuko Administrazio Orokorraren karrerako funtzionarioak, beren sailkapen-azpitaldearen barruan betiere.
II. KAPITULUA
Lanpostuak betetzea
47. artikulua. Lanpostuak betetzeko prozedurak.
1.Lanpostuak berdintasun-, merezimendu-, gaitasun-, publizitateeta antzinatasunprintzipioen arabera beteko dira, merezimendu-lehiaketa orokorreko, berariazko merezimendu-lehiaketako edo izendapen askeko prozeduren bitartez.
2.Dagokien deialdiak dioenari jarraituko diote lanpostuak betetzeko prozedurek, lege organiko honetan eta berau garatzen duten arauetan xedatutakoaren arabera betiere.
3.Merezimendu-lehiaketa orokorra da lanpostuak betetzeko ohiko prozedura, bai eta Polizia Nazionalean sartzean lanpostua lortzeko modua ere. Horretan, antzinatasuna eta, hala badagokio, erregelamenduz ezarritako merezimenduak hartuko dira kontuan.
4.Berariazko merezimendu-lehiaketako prozeduraren bidez beteko dira, berriz, ezagutza zientifiko edo tekniko bereziak edota gaitasun profesional jakin batzuk behar dituzten lanpostuak.
Deialdian eskatu beharreko baldintzak eta merezimenduak lanpostu bakoitzaren eduki zehatzari lotuta egongo dira ezinbestean, eta kide anitzeko organo batek baloratuko ditu.
5.Izendapen askea erabiltzen denean, organo eskudunak bere iritziaren arabera erabakitzen du zein den izangairik egokiena, lanpostuan jarduteko eskatu diren betekizunen arabera.
Lanpostuak betetzeko sistema gisa izendapen askeko prozedura erabiltzea behar bezala justifikatu beharko dute, lanpostu jakin batzuen eginkizunen izaeragatik beharrezko den konfiantza berezia kontuan harturik, bai duten erantzukizun bereziagatik bai haien isilpekotasunagatik.
6.Zuzendariorde nagusiaren maila organikoa duten Polizia Nazionaleko zuzendaritza-postuak eta poliziaburu nagusienak komisario nagusien artean beteko dira. Postu horiek izendapen askearen bidez beteko dira, bizkortasun-printzipioa nagusi den prozedura berezi bat erabiliz, eta ohiko sistemarentzat ezarritako epeak murrizteko aukera egongo da horretarako. Barne Arazoetako ministroak izango du izendapen horiek egiteko eskumena, Poliziaren zuzendari nagusiak proposatuta eta Segurtasuneko estatuidazkariak txostena egin ondoren.
7.Polizia Nazionalean lanpostuak betetzeari buruzko alderdiak erregelamenduz garatuko dira, lege organiko honetan ezarritako printzipioak betez.
48. artikulua. Lanpostuak betetzeko arauak eta bermeak.
1.Aurreko artikuluan adierazitako lanpostuei dagokienez, Poliziaren zuzendari nagusiak izendatu eta kargugabetuko ditu horietako langileak, betiere horretarako eskumena Barne Arazoetako ministroak edo Segurtasuneko estatu-idazkariak ez badu.
2.Merezimendu-lehiaketa orokorraren edo berariazkoaren bidez lortutako azken destinoko lanpostuaz jabetu ondorengo bi urteen barruan antolatutako lehiaketetan parte hartzerik ez da egongo, erregelamenduz ezarritako salbuespenekin izan ezik. Hori gorabehera, destinoak nahitaez esleituz gero, horrelakoak eskuratzen dituztenek bestelako plaza hutsetarako lehiaketetan parte hartu ahal izango dute lanpostuaz jabetu eta urtebetera.
3.Merezimendu-lehiaketa orokorraren bidez lanpostua lortu duten polizia nazionalak udalerri bereko bestelako lanpostuetara atxiki ahal izango dituzte arrazoietan oinarritutako ebazpen baten bidez, zerbitzuan objektiboki horretarako premiak hautemanda; betetzemodu bera, destino-osagarriaren maila bera eta berariazko osagarri bera izango dute, halere, lanpostu horiek.
4.Lanpostua berariazko merezimendu-lehiaketako prozeduraren bidez lortu duten funtzionarioak gerora sortutako arrazoi hauengatik bakarrik aldatu ahal izango dituzte lanpostuz: lanpostuaren edukia aldatu izana, halako eran non lanposturako deialdia egiteko oinarri gisa erabili ziren hipotesiak ere aldatu diren, edo lanpostuan jarduteko gai ez izatea, agerian geratuta laneko etekina ez dela nahikoa eta horrela ezin direla bete lanpostuko zereginak behar den bezala.
Mugiarazteko espedienteari amaiera ematen dion ebazpena arrazoietan oinarritua izango da, interesdunari entzunda, eta administrazio-bidea amaituko du.
5.Lanpostuan izendapen askearen bidez sartzen diren polizia nazionalak diskrezionalitatez kendu ahal izango dituzte horretatik.
6.Polizia nazionalak, izendapen askeko postuetatik kendu badituzte edo berariazko merezimendu-lehiaketa bidez lortutako postuetatik mugiarazi badituzte, beren kategoriako lanpostu batera atxikita egongo dira behin-behinean; lanpostu hori ez da izango duten gradu pertsonala baino bi maila txikiagokoa, eta, ahal bada, destinaturik dauden Probintzia Komisariaren lurralde-esparruan egongo da.
7.Kendu, murriztu edo taldekatutako plantilletako funtzionarioek, lanpostua galdu badute, erabateko lehentasuna izango dute, behin bakarrik, nazio-lurraldeko edozein udalerritako merezimendu-lehiaketa orokorreko prozedurara esleitutako plaza hutsak eskuratzeko.
Funtzionario horiek ez badute parte hartzen hutsik dauden lanpostuetarako lehiaketetan edo horietara destinatzen ez badituzte, hutsik dagoen lanposturen baterako izendatuko dituzte. Horrelakoetan, bi urtez eta behin bakarrik, lehentasuna izango dute edozein plantillatan merezimendu-lehiaketa orokorraren bidez deitutako beste lanpostu huts bat eskuratzeko. Puntuetan berdinketa badago, dagokion baremoan horrelako kasuetarako onartutako ordenari jarraituko zaio.
49. artikulua. Mugikortasuna.
1.Behar atzeraezin eta premiazkoa egonez gero, lanpostuak zerbitzu-eginkizunetan bete ahal izango dira behin-behinean, erregelamenduz ezarritako baldintzekin.
Nolanahi ere, zerbitzu-eginkizuna hasi zenetik urtebete bete ondoren, hurrengo sei hilabeteko epearen barruan, deialdia argitaratu beharko dute lanpostua betetzeko ezarritako sistemaren bidez.
2.Genero-indarkeriaren biktima diren Polizia Nazionaleko funtzionarioek, ordura arte lanean ziharduten udalerri horretan zuten lanpostua utzi behar dutenean, eskubidea izango dute beste lanpostu batera aldatzeko, dagokien babesa edo gizarte-laguntza integrala benetan jaso dezaten; lanpostu horrek eskala edo lanbide-kategoria bera eta antzeko ezaugarriak izango ditu, eta ez du nahitaez bete beharreko lanpostu hutsa zertan izan. Lekualdatze hori nahitaezko lekualdatzea izango da.
3.Polizia Nazionalak administrazio-unitate ezberdin bateko lanpostu batera atxiki ahal izango dituzte, udalerri berean edo beste batean, aldez aurretik eskaera egiten badute funtzionarioaren, haren ezkontidearen edo haren ardurapeko seme-alaben osasunarrazoiak edo errehabilitazio-terapiak argudiatuta, betiere erregelamenduz erabakitako baldintzak betetzen badira.
4.Erregelamenduz ezarritako moduan terrorismoaren biktimatzat hartutako polizia nazionalek mugikortasun geografikorako aukera eduki ahal izango dute.
50. artikulua. Gradu pertsonala.
1.Polizia nazionalek gradu pertsonala lortuko dute kasuan kasuko maila duen lanpostu batean edo gehiagotan bi urtean jarduten dutenean edota etenaldia eginda hiru urtetan jarduten dutenean.
Aurreko paragrafoan xedatzen dena gorabehera, euren gradu finkatuari dagokionetik bi maila goragoko lanpostua eskuratzen badute, jarraian egindako bi urtez behingo zerbitzuengatik finkatuko dute duten gradua baino bi mailaz goragokoa, eta ezin izango dute inola ere gainditu betetzen ari diren lanpostukoa, ez eta haren eskalako maila-tartea ere.
2.Hautaketa-prozesua gainditu ostean esleitutako lanpostuaren mailari dagokiona finkatuko dute polizia nazionalek ezinbestean hasierako gradu pertsonaltzat.
51. artikulua. Jarduna ebaluatzea.
1.Jarduna ebaluatzeko sistema bat ezarriko da, errendimendua eta emaitzak neurtzeko, baita emandako zerbitzuaren kalitatea neurtzeko ere. Gardentasun-, objektibotasun eta inpartzialtasun-irizpideak eta bereizkeriarik ezaren irizpideak izango ditu oinarri sistema horrek, eta funtzionarioen eskubideak alde batera utzi gabe aplikatuko da.
2.Ordezkaritza duten erakunde sindikalek parte hartuko dute jarduna ebaluatzeko sistemaren irizpide eta mekanismo orokorrak finkatzen dituzten arauak ezartzen, baita haien ondorioak zehazten ere.
X. TITULUA
Administrazio-egoerak
I. KAPITULUA
Administrazio-egoera motak. Zerbitzu aktiboa, zerbitzu bereziak, eta zerbitzua
beste administrazio publiko batzuetan
52. artikulua. Motak.
Polizia nazionalak administrazio-egoera hauetakoren batean egongo dira:
a) Zerbitzu aktiboan.
b) Zerbitzu berezietan.
c) Beste administrazio publiko batzuen zerbitzuan.
d) Eszedentzian.
e) Eginkizunez gabetuta.
f) Bigarren jardueran.
53. artikulua. Zerbitzu aktiboa.
1.Polizia nazionalak zerbitzu aktiboko egoeran egongo dira 46. artikuluan aipatutako destinoetan era horretan zerbitzuak ematen dituztenean, betiere beste egoerarik ez badagokie.
Egoera horretan daudela joko da lanpostu bat uzteko eta beste batez jabetzeko epean ere, beste lanpostu hori betetzeko dagokion prozeduraren bidez lortu badute.
2.Zerbitzu aktiboko egoeran dauden polizia nazionalek izaera horri datxezkion eskubide guztiak izango dituzte, baita horri lotutako eginbeharrak eta erantzukizunak ere.
54. artikulua. Zerbitzu aktibora itzultzea.
1.Lehiaketa bidez edo izendapen aske bidez dagokion deialdian parte hartuz itzuliko da polizia nazionala lanpostu-erreserbarik ez dakarten administrazio-egoeretatik zerbitzu
aktibora, edota, zerbitzuaren beharrek eraginda, hutsik dagoen lanpostu baterako behinbehineko atxikipenaren bidez.
2.Aurreko zenbakian azaldutako egoeretatik zerbitzu aktibora itzultzeko, baina, erregelamenduz erabakitako kasuetan eta baldintzetan betiere, honako eskakizun hauek bete beharko dituzte:
a) Estatuko Administrazio Orokorraren zein autonomia-, tokiedo erakundeadministrazioaren zerbitzutik kenduta ez egotea, edo funtzio publikoak egiteko ezgaituta ez egotea, eta dolozko delituagatik ezereztu gabeko aurrekari penalik ez edukitzea.
b) Zerbitzua emateko beharrezko diren baldintza psikofisikoak edukitzea.
c) Izaera selektiborik izango ez duen eguneratze-ikastaro bat egitea, erregelamenduz erabakitako baldintzetan.
3.Nolanahi ere, zerbitzu aktibora itzultzeko kasu guztietan eskatu beharko da aurreko zenbakiaren a) letraren baldintza, kasuek lanpostu-erreserba ekarri arren.
55. artikulua. Zerbitzu bereziak.
1.Zerbitzu berezietako egoeran daudela joko da kasu hauetan:
a) Gobernuko kide izendatzen dituztenean, edo autonomia-erkidegoetako nahiz Ceuta eta Melilla hirietako gobernu-organoetako kide, edo Europar Batasunaren erakundeetako nahiz nazioarteko erakundeetako kide, edota aipatutako administrazio publiko edo erakunde horietako goi-kargudun izendatzen dituztenean.
b) Administrazio publikoei lotuta edo administrazio publikoen mendean dauden organismo publiko nahiz erakundeetako lanpostuetan edo karguetan jarduteko izendatzen dituztenean, baldin eta, dagokion administrazio publikoak ezarritakoaren arabera, lanpostu edo kargu horiek goi-karguen administrazio-mailaren parekotzat jotzen badira.
c) Konstituzio Auzitegiaren edo Arartekoaren zerbitzuei atxikita daudenean, edo beren destinoa Kontu Auzitegian dagoenean, betiere Kontu Auzitegiaren Funtzionamenduari buruzko apirilaren 5eko 7/1988 Legearen 93.3 artikuluan jasotakoari jarraituz.
d) Gorte Nagusietako diputatuedo senatari-izaera hartzen dutenean, edo autonomiaerkidegoetako legebiltzarretako kide direnean, baldin eta beren eginkizunaren truke aldianaldian ordainsaria jasotzen badute.
e) Ceuta eta Melilla hiri autonomoetako legebiltzarretan edo tokiko erakundeetan hautetsi-lanetan dihardutenean; udaletan goi-mailako edo zuzendaritzako organoetan erantzukizunezko eginkizunak dituztenean, edota toki-organoetako kide gisa dituztenean, erreklamazio ekonomiko-administratiboak aztertzeko eta ebazteko.
f) Botere Judizialaren Kontseilu Nagusian edo autonomia-erkidegoetako justiziakontseiluetan parte hartzeko izendatzen dituztenean.
g) Konstituzio-organoetan nahiz autonomia-erkidegoetako estatutu-organoetan edo Diputatuen Kongresuak, Senatuak edo autonomia-erkidegoetako legebiltzarrek hautatu beharreko beste organo batzuetan parte hartzeko hautatzen edo izendatzen dituztenean.
h) Konfiantzazkotzat edo aholkularitza politikotzat berariaz kalifikatutako eginkizunak dituzten lanpostuak betetzeko izendatzen dituztenean behin-behineko langile modura. Barne Arazoetako Ministerioko edo horren goi-mailako edo zuzendaritzako postuak direnean, zerbitzu aktiboko egoeran gelditzeko aukera izango dute, betiere betetako postuak ez badu gainditzen haien sailkapen-azpitaldeari esleitutako maila-tartea.
i) Nazioarteko erakundeen zerbitzura diharduten funtzionarioen izaera hartzen dutenean.
k) Gorte Nagusietako edo autonomia-erkidegoen legebiltzarretako legebiltzar-taldeen aholkulari izendatzen dituztenean.
2.Zerbitzu berezietako egoeran daudenek betetzen duten postuari edo karguari dagozkion ordainsariak jasoko dituzte, eta ez Polizia Nazionaleko funtzionario modura dagozkienak, unean-unean aitortuak dituzten hirurtekoak jasotzeko eskubidea baztertu gabe.
Egoera horretan ematen duten denbora hori aintzakotzat hartuko da hirurtekoak, antzinatasuna eta aplikatu beharreko Gizarte Segurantzako erregimeneko eskubideak aitortzeko orduan. Gainera, egoera berean dauden bitartean, aukera izango dute antolatzen diren barne-sustapeneko prozesuetan parte hartzeko.
3.Zerbitzu berezien egoeran daudenek eskubidea izango dute zerbitzu aktibora udalerri berean itzultzeko, aurretik betetzen zutenaren ezaugarri bereko lanpostu batean, betiere lanpostu-erreserba dakarren egoera batetik igaro badira zerbitzu berezietara.
56. artikulua. Zerbitzua beste administrazio batzuetan.
1.Polizia nazionalak, transferentzia-prozesuen bitartez edo lanpostuak betetzeko prozedurak erabilita destinoa beste administrazio publiko batean eskuratzen dutenean, beste administrazio publiko batzuen zerbitzuko egoeran daudela joko da. Egoera horretan iraungo dute, baldin eta iritsi diren administrazio horrek lege-xedapen bitartez bere langiletzat hartzen baditu.
2.Autonomia-erkidegoetara transferitutako polizia nazionalak zerbitzu aktiboko egoeran dauden funtzionario propio modura sartuko dira horien funtzio publikoaren antolamenduan, datozen eskalaren azpitaldea errespetaturik, bai eta aitortua duten karrerako posizioari datxezkion eskubide ekonomikoak ere; horrez gain, eutsi egingo diete jatorrizko administrazio publikoan zituzten eskubideei, zerbitzu aktiboan egongo balira bezala dagozkien autonomia-estatutuetan ezarritakoarekin bat etorriz.
3.Baldin eta lanpostuak betetzeko sistemen bidez lanpostua lortu dutelako badaude egoera horretan, modu efektiboan destinatuta dauden administrazioaren legeria izango dute oinarri, eta jatorrizko administrazioko funtzionario-izaera gordeko dute, baita administrazio horrek lanpostuak betetzeko egiten dituen deialdietan parte hartzeko eskubidea ere. Destinaturik dauden administrazio-publikoan zerbitzuan emandako denbora beren jatorrizko eskalan eta kategorian egindako zerbitzu aktibotzat hartuko da.
4.Beste administrazio publiko batzuen zerbitzuan egon ondoren, jatorrizko administrazioko zerbitzu aktibora itzultzen diren polizia nazionalek karrera profesionalean lortutako aurrerapenen aitorpen profesionala izango dute, baita ordainsari-posizioan horiek izandako ondorioei dagokienez ere, betiere arloko biltzarreko hitzarmenetan eta administrazioarteko mugikortasun-neurriak ezartzen dituzten gainerako lankidetzatresnetan aurreikusitako prozedurarekin bat etorriz. Halako lankidetza-tresnarik edo hitzarmenik ezean, polizia nazionala itzuli den administrazio publikoak egingo du aitorpena.
II. KAPITULUA
Eszedentziak
57. artikulua. Eszedentzia-modalitateak. Honako eszedentzia mota hauek egongo dira:
a) Norberaren interesarengatiko borondatezko eszedentzia.
b) Familia elkartzeagatiko borondatezko eszedentzia.
c) Familiartekoak zaintzeko eszedentzia.
d) Genero-indarkeriagatiko eszedentzia.
e) Sektore publikoan zerbitzua betetzeagatiko eszedentzia.
58. artikulua. Norberaren interesarengatiko borondatezko eszedentzia.
1.Polizia nazionalek norberaren interesarengatiko borondatezko eszedentzia eskuratu ahal izango dute, baldin eta hori eskatu aurreko bost urteetan gutxienez egon badira administrazio publiko bateko zerbitzu aktiboan edo zerbitzu berezietan.
2.Egoera horretan urtebetez egongo dira gutxienez, eta, epe hori amaiturik, zerbitzu aktibora itzultzea eskatu ahal izango dute.
3.Eszedentzia hori, edozelan ere, zerbitzuko beharrizanen arabera emango da, arrazoiak behar bezala azalduta. Ezingo dute eman funtzionarioa diziplina-espediente baten pean badago.
4.Norberaren interesarengatiko borondatezko eszedentzia ofizioz deklaratu behar da, baldin eta zerbitzu aktiboaz bestelako egoera batera pasatzea ekarri zuen arrazoia amaitzen bada eta ezarritako epean zerbitzu aktibora itzultzeko eskaera egiteko betebeharra bete gabe geratzen bada. Deklarazio hori egingo da, halaber, baldin eta, lanpostu-erreserbarik ez dakarren administrazio-egoera batetik zerbitzu aktibora itzultzea eskatuta, hartarako eskatutako baldintzaren bat betetzen ez bada.
5.Norberaren interesarengatiko eszedentzia-egoeran daudenek ez dute ordainsaririk sorraraziko, eta egoera horretan emandako denbora ere ez da aintzakotzat hartuko hirurtekoak, antzinatasuna eta aplikatu beharreko Gizarte Segurantzaren araubideko eskubideak emateko orduan. Egoera horretan dauden denboran ere ezingo dute parte hartu barne-sustapeneko prozesuetan.
59. artikulua. Familia bateratzeko borondatezko eszedentzia.
1.Familia elkartzeagatiko borondatezko eszedentzia eman ahal izango da, funtzionarioak administrazio publikoetako edozeinetan zerbitzua eman izanaren eskakizuna bete beharrik gabe, baldin eta ezkontideak beste udalerri batean badu bizilekua, karrerako funtzionario edo lan-kontratuko langile finko modura behin betiko izaera duen lanpostua lortu duelako eta lanpostu horretan diharduelako hauetakoren batean: administrazio publiko, organismo publiko eta horiei atxikitako edo lotutako zuzenbide publikoko erakundeetako edozeinetan, edo konstituzio-organoetan edo Botere Judizialekoetan eta autonomia-erkidegoetako antzeko organoetan, edo Europar Batasunean nahiz nazioarteko erakundeetan.
2.Egoera horretan urtebetez egongo dira gutxienez, eta, epe hori amaiturik, zerbitzu aktibora itzultzea eskatu ahal izango dute.
3.Familia elkartzeko borondatezko eszedentzia-egoeran daudenek ez dute ordainsaririk sorraraziko, eta egoera horretan emandako denbora ere ez da aintzakotzat hartuko hirurtekoak, antzinatasuna eta aplikatu beharreko Gizarte Segurantzaren araubideko eskubideak emateko orduan. Egoera horretan dauden polizia nazionalek barne-sustapeneko prozesuetan parte hartu ahal izango dute.
60. artikulua. Familiartekoak zaintzeko eszedentzia.
1.Polizia nazionalek gehienez hiru urteko eszedentziarako eskubidea izango dute seme edo alaba bakoitza zaintzeko, horiek odolekoak zein adopzio edo harrera bidezkoak izan (iraunkorra edo adopzioaren aurrekoa izan daiteke harrera) ; jaiotegunetik zenbatzen hasiko da aldi hori, edo, hala dagokionean, ebazpen judiziala edo administrazio-ebazpena eman denetik.
2.Era berean, polizia nazionalek gehienez hiru urteko eszedentziarako eskubidea izango dute ardurapean duten senideren bat zaintzeko, odolkidetasun edo ezkontzaahaidetasun bidezko bigarren mailara artekoa (hori barne) , baldin eta adinagatik, istripuren batengatik edo gaixotasunen batengatik ezin bada bere kasa moldatu eta ez badu ordainpeko jarduerarik egiten.
3.Eszedentzia-aldi bakarra egongo da eskubidea sortzen duen subjektu bakoitzeko. Beste subjektu batek beste eszedentzia-aldi bat hastea eragiten badu, bigarren hori hastearekin batera amaituko da aurreko eszedentzia-aldia.
4.Baldin eta bi funtzionariok subjektu beragatik badute eszedentziaz baliatzeko eskubidea, biek eskubidea aldi berean erabiltzea mugatu ahal izango du administrazioak, zerbitzuen funtzionamenduari lotutako arrazoiak aintzat hartuta.
5.Egoera horretan ematen duten denbora aintzakotzat hartuko da hirurtekoak, antzinatasuna eta aplikatu beharreko Gizarte Segurantzaren araubideko eskubideak emateko orduan. Funtzionarioek, egoera horretan dauden bitartean, antolatzen dituzten
prestakuntza-ikastaroetan parte hartu ahal izango dute, baita barne-sustapeneko prozesuetan ere.
6.Betetzen duten lanpostua gutxienez bi urtez gordeko zaie. Epe hori igarotakoan, ordainsari bereko lanpostu bat gordeko zaie herri berean.
61. artikulua. Genero-indarkeriagatiko eszedentzia.
1.Genero-indarkeriaren biktima diren emakume funtzionarioek, dagokien babesa edo gizarte-laguntza integrala benetan jaso dezaten, eskubidea izango dute eszedentziaegoera eskatzeko, aurrez gutxieneko zerbitzu-denbora hori eman beharrik izan gabe eta bertan eman beharreko eperik ezarri gabe.
2.Betetzen zuten lanpostua gordetzeko eskubidea izango dute lehen sei hilabeteetan, eta aldi hori kontuan hartuko da hirurtekoak, antzinatasuna eta aplikatu beharreko Gizarte Segurantzaren araubideko eskubideak emateko orduan. Egoera horretan dauden funtzionarioek parte hartu ahal izango dute antolatzen dituzten prestakuntza-ikastaroetan, eta, sei hilabete horietan, baita barne-sustapeneko prozesuetan ere; epe hori luzatu ahal izango da hurrengo lerrokadan adierazitakoari jarraikiz.
Jarduera judizialek hala eskatzen dutenean, aldi hori hiru hilabete luzatu ahal izango da, gehienez hemezortzi hilabetera arte, aurretik adierazitako ondorio berberez, biktimaren babeserako eskubidearen eraginkortasuna bermatzearren.
3.Eszedentziaren lehenengo bi hilabeteetan, funtzionarioak eskubidea izango du ordainsariak osorik jasotzeko eta, kasua bada, bere ardurapeko seme edo alabarengatiko familia-prestazioak jasotzeko.
62. artikulua. Sektore publikoan zerbitzua betetzeagatiko borondatezko eszedentzia.
1.Polizia nazionalak sektore publikoan zerbitzua betetzeagatiko borondatezko eszedentzian daudela joko da edozein administrazio publikotako beste kidego edo eskala batean zerbitzu aktiboan daudenean, bai eta sektore publikoko organismo edo erakundeetan lan-kontratu finkoko langile gisa zerbitzuak betetzera igarotzen direnean ere, betiere horrelakoei ez badagokie zerbitzu aktiboko egoeran edo 55.1.e) artikuluan aurreikusitako zerbitzu berezietako egoeran gelditzea.
2.Egoera hori izango dute, harik eta eragin zuen zerbitzu-harremana amaitzen den
arte.
3.Egoera horretan dauden denboran ez dituzte Polizia Nazionaleko funtzionarioaren berezko ordainsariak jasoko, betetzen duten postu edo karguari dagozkionak baizik, eta denbora hori ez da aintzat hartuko hirurtekoak, antzinatasuna eta aplikatu beharreko Gizarte Segurantzaren araubideko eskubideak emateko orduan. Hori gorabehera, Polizia Nazionalera itzuliz gero, denbora hori aintzat hartu ahal izango da hirurtekoak, antzinatasuna eta Gizarte Segurantzaren araubideko eskubideak emateko orduan.
III. KAPITULUA
Eginkizun-gabetzea
63. artikulua. Eginkizun-gabetzea.
Eginkizun-gabetzeak, zeina irmoa edo behin-behinekoa izan daitekeen, funtzionarioa eginkizunez gabetzea dakar dirauen denboran, eta lege organiko honetan eta diziplinaaraubideari buruzko araudian xedatutakoari jarraituko dio.
64. artikulua. Etendura irmoa.
1.Diziplina-zehapen irmo bat edo auzi kriminal batean emandako epai irmoa bete beharrak ekarriko du etendura irmoa. Sei hilabete baino luzeagoa bada, lanpostua galtzea ekarriko du.
2.Egoera horretan ematen duten denbora ez da aintzakotzat hartuko hirurtekoak, antzinatasuna eta aplikatu beharreko Gizarte Segurantzaren araubideko eskubideak emateko orduan.
65. artikulua. Behin-behineko etendura.
1.Behin-behineko etendura erabaki ahal izango da falta astuna edo oso astuna egiteagatik diziplina-espedientea abiaraziz gero, edota prozedura penal batean inputatuta dagoena prozesatuz, inkulpatuz edo haren aurkako kautela-neurriren bat hartuz gero, eta etendurak prozedura judiziala amaitzen den arte iraun dezake.
2.Prozedura penalik ez dakarten gertaeren ondoriozko diziplina-espediente batek eragindako behin-behineko etendura, halere, ezin izango da hiru hilabetekoa baino gehiagokoa izan falta astunetan, eta sei hilabetekoa baino gehiagokoa falta oso astunetan, betiere prozedura ez bada eteten interesdunaren erruz.
3.Baldin eta behin-behineko etendura irmo deklaratzen ez badute, horretan egondako denbora zerbitzu aktibotzat hartuko da ondorio guztietarako, eta, hala badagokio, funtzionarioa lanpostura berehala itzultzea erabaki beharko da.
4.Behin-behineko eginkizun-gabetzearen aldia luzeagoa bada epai bidez ezarritako kondenaren edo diziplina-zehapenaren iraupena baino, aldea zerbitzu aktibotzat hartuko da ondorio guztietarako.
5.Behin-behinean eginkizunez gabetuta dagoen funtzionarioak eskubidea izango du oinarrizko ordainsarien ehuneko ehun jasotzeko, bai eta bere ardurapeko semealabengatiko prestazio ekonomiko osoa jasotzeko ere, baldin eta espedientea ez bada geldiarazten interesdunari egotzitako kausaren batengatik; kasu horretan, ordainsari oro galduko du geldialdi horrek iraun bitartean, eta, era berean, ez du ordainsaririk jasotzeko eskubiderik izango, diziplina-espedientean agertzen ez bada.
IV. KAPITULUA
Bigarren jarduera
66. artikulua. Bigarren jarduerako egoera.
1.Polizia nazionalek beren lanpostuaren berezko eginkizunetan jarduteko gaitasun psikofisiko egokia dutela bermatu nahi da bigarren jardueraren bidez, era horretan zerbitzuan eraginkorrak direla bermatzeko.
2.Fakultatiboen eta teknikarien plazen funtzionario titularrek ez dute aukerarik bigarren jarduerara igarotzeko.
3.Bigarren jardueraren egoeran, aurretik zuten kategoria bera izango dute, eta ez du inola ere destinoa okupatzea ekarriko.
4.Bigarren jarduerako egoeran daudenean, Barne Arazoetako Ministerioaren esanetara egongo dira, erretiroa hartzeko adina bete arte, polizia-eginkizunak betetzeko, baldin eta herritarren segurtasunaren salbuespenezko arrazoiengatik hori beharrezkoa bada; erregelamenduz xedatutako baldintzekin betiere.
67. artikulua. Kausak.
Polizia Nazionaleko funtzionarioak honako arrazoi hauengatik igaroko dira bigarren jardueraren egoerara:
a) Polizia-eginkizunetan jarduteko gaitasun psikofisikoen urritasunagatik.
b) Norberaren eskariz, 69. artikuluan ezarritako adinak beteta.
c) Norberaren eskariz, Polizia Nazionalean –edo parekatutako edo integratutako kidegoetan– zerbitzu aktiboan, zerbitzu berezietan edo nahitaezko eszedentzian hogeita bost urtez jardun ondoren, 69. artikuluan ezarritako baldintzetan.
68. artikulua. Bigarren jarduerara igarotzea gaitasun psikofisikoen urritasunagatik.
1.Bigarren jarduerara igaroko dira Polizia Nazionalari esleitutako zereginetan aritzeko gaitasun psikofisiko nahikorik ez duten funtzionarioak, baldin eta gaitasunmurrizketa hori nabarmena bada eta mediku-epaimahai batek ebaluatu badu, erregelamenduz ezarritako moduan, eta dagokion prozedura (ofizioz edo interesdunak eskatuta) izapidetu ondoren, eta betiere urritasun horren norainokoak erretiroa hartzera behartzen ez badu.
2.Arrazoi horrengatik bigarren jarduerako egoerara igarotzen diren polizia nazionalek eskatu ahal izango dute mediku-epaimahai batek beren baldintza psikofisikoak berriro aztertzeko egoera horretan dauden denboran, erregelamenduz aurreikusitako moduan. Era berean, administrazioaren eskariz ere berraztertu ahal izango dituzte baldintza horiek, erregelamenduz zehaztutako egoeretan.
69. artikulua. Bigarren jarduerara igarotzea norberak eskatuta.
1.Bigarren jarduerako egoerara igaroko dira hala eskatu duten polizia nazionalak eskala bakoitzerako hemen zehazten den adina betetzen dutenean:
a) Eskala Gorena: 64 urte.
b) Betearazpen Eskala: 62 urte.
c) Inspektoreordetza Eskala: 60 urte.
d) Oinarrizko Eskala: 58 urte.
2.Polizia Nazionalean edo parekatutako edo integratutako kidegoetan zerbitzu aktiboan, zerbitzu berezietan edo nahitaezko eszedentzian hogeita bost urte bete dituzten polizia nazionalak ere igaro ahal izango dira bigarren jarduerako egoerara, beren eskariz.
Zenbaki honen ondorioetarako, Barne Arazoetako Ministerioak urtero abenduaren 31 baino lehen zehaztuko du Polizia Nazionaleko zenbat funtzionario igaro daitezkeen hurrengo urtean beren eskariz bigarren jarduerako egoerara, kategorien arabera; hartarako, eskatzaileen adinaren irizpideak ez ezik, polizia-erakundeak zenbat langile dituen eta zer behar organiko eta funtzional dituen hartuko ditu kontuan, baita eskaeraren lehentasuna ere.
70. artikulua. Bigarren jarduerako egoeratik zerbitzu aktibora itzultzea.
Gaitasun psikofisikoen urritasunagatik bigarren jarduerako egoerara igaro diren polizia
nazionalek zerbitzu aktibora itzultzeko aukera izango dute, beren eskariz edo administrazioak eskatuta, baldin eta eskatzaile horiek agintzen diren eginkizunak betetzeko beharrezko diren gaitasun psikofisikoak badituzte mediku-epaimahai baten iritziz.
71. artikulua. Bigarren jardueratik bestelako egoeretara igarotzea.
Bigarren jarduerako egoeran dauden polizia nazionalak beste administrazio-egoera batera igaro ahal izango dira, horretara sartzeko eskatutako baldintzak betez gero. Azken egoera hori utzita, bigarren jarduerako egoerara itzuliko dira berriro.
72. artikulua. Ebazteko eskumena.
Poliziaren zuzendari nagusiak ebatziko ditu aurreko artikuluetan aipatutako prozedurak, eta haren ebazpenek amaiera emango diote administrazio-bideari.
73. artikulua. Ordainsariak bigarren jarduerako egoeran.
1.Bigarren jardueran dauden polizia nazionalek dagozkien antzinatasunaren eta kategoriaren araberako oinarrizko ordainsari guztiak jasoko dituzte, baita aipatutako kategoria horretako ordainsari osagarri orokorren 100eko 80aren zenbatekoko osagarri bat ere; eta, horrez gain, mutilazio-pentsioengatik eta sariengatik dagozkien ordainsari pertsonal guztiak ere eskuratuko dituzte.
Jarduneko langileei esleitutako ordainsari horien aldaketa orok beharrezkoak diren aldaketak eragingo ditu bigarren jarduerako egoeran dauden antzinatasun eta kategoria bereko langileei dagozkien ordainsarietan, une oro aurreko lerrokadan zehaztutako zenbatekoak izan ditzaten.
2.Polizia nazionalek zerbitzu aktiboan ari zirenean sortzen zituzten lansarien ehuneko ehun jasoko dituzte, baldin eta bigarren jarduerako egoerara igaro badira zerbitzuegintzan edo horren ondorioz harrapatutako lanbide-gaixotasun baten edo izandako lanistripu baten eraginez, betiere gaixotasun eta istripu horiek halakotzat jo badituzte lege organiko honetan ezarritakoaren arabera.
3.Polizia nazionalek, bigarren jarduerako egoeran badaude ere, polizia-eginkizunak betetzen badituzte 66.4 artikuluan aurreikusitakoaren araberako salbuespenezko segurtasun-arrazoiak direla eta, dauden egoeraren berezko ordainsarien ordez, benetan betetako lanpostuari dagozkion hileko ordainsarien hogeita hamarrena eskuratuko dute betetako zerbitzu-egun bakoitzeko, betiere zenbateko hori egoeraren berezko ordainsariena baino handiagoa bada.
74. artikulua. Ordainsari-berezitasunak.
1.Polizia nazionalek, 69.1 artikuluan ezarritakoa betez bigarren jarduerako egoerara igarotzen direnean, murrizketa bat izango dute egoera horretan jaso beharreko ordainsari ekonomikoetan, erregelamenduz ezarritako eskalarekin bat etorriz, baldin eta ordura arte ez badituzte guztira hogei urte bete Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoetako zerbitzu aktiboan, zerbitzu berezietan edo nahitaezko eszedentzian.
2.Bigarren jarduerako egoerara 69. artikulua betez igarotzen diren polizia nazionalek bete duten zerbitzu-denboraren arabera dagozkien oinarrizko ordainsarien zenbatekoa baino ez dute jasoko, erregelamenduz ezarritakoari jarraituz betiere, baldin eta Estatuaren klase pasiboei buruzko indarreko legerian ezarritako gutxieneko zerbitzu-urteak ez badituzte bete erretiroko ohiko pentsioa jasotzeko eskubidea izateko.
3.Oinarrizko ordainsari guztiak jasoko dituzte, halere, baldin eta, aurreko zenbakian adierazitako gutxieneko zerbitzu-denbora gainditu arren, oraindik ez badute hogei urteko zerbitzua osatu egoera horretara igarotzeko adina betetzean. Egoera horri dagozkion ordainsari osagarriak murriztu egingo dira hogei urteko zerbitzua betetzeko gelditzen den denboraren arabera, erregelamenduz ezarritako eskalarekin bat etorriz.
75. artikulua. Hirurtekoak eta eskubide pasiboak.
Bigarren jarduerako egoeran emandako denbora aintzat hartuko da hirurtekoak
osatzeko eta eskubide pasiboetarako.
76. artikulua. Diziplina-araubidea.
Bigarren jarduerako egoeran dauden polizia nazionalak funtzio publikoaren diziplinaaraubide orokorraren mende egongo dira.
XI. TITULUA
Gizarte-babesa eta ordainsarien araubidea
77. artikulua. Gizarte-babesaren printzipio orokorrak.
1.Estatuko Funtzionario Zibilen Mutualismo Administratiboaren Araubidearen aplikazio-eremuaren barruan daude nahitaez polizia nazionalak, haren babes-ekintzan aurreikusitako kontingentzia eta prestazio guztiei dagokienez, indarreko araudian kidego horretako kideentzat aurreikusitako zehaztapenak baztertu gabe.
2.Pentsioen ondorioetarako, dagokienaren arabera, Estatuko Klase Pasiboen Araubidea edo Gizarte Segurantzako Araubide Orokorra aplikatuko zaie polizia nazionalei, bakoitzak berariaz dituen arauekin bat etorriz.
3.Gizarte Segurantzako araubideen kudeaketa esleitua duten organismo publiko eta erakundeekin lankidetzan jardungo du Polizia Nazionalak, dagokion araudian ezarritako moduan.
78. artikulua. Aldi baterako ezintasuna.
1.Polizia Nazionaleko funtzionario batek aldi baterako ezintasunagatik zerbitzurako baja hartzen badu, unean-unean indarrean dagoen Estatuko Funtzionario Zibilen Gizarte Segurantzaren gaineko Araubide Bereziaren araudiak ezarritako lansariak edo ordainsariak jasoko ditu funtzionario horrek.
2.Baldin eta zerbitzu-egintzan edo horren ondorioz harrapatutako lanbidegaixotasuntzat edo izandako lan-istriputzat hartutako lesio edo patologia batek eragin badu zerbitzurako baja, arrazoiak argitzeko propio bideratuko den espedientearen izapideak egin aurretik, langileen kudeaketaz arduratzen den organoak osatuko du jaso beharreko prestazio ekonomikoa (mutualitatearen araubidearen araudian aurreikusitako subsidioa kontuan hartuta, hala badagokio) , harik eta baja hartu aurreko hilean funtzionarioak gehienez zituen ordainsarien ehuneko ehunera iritsi arte.
79. artikulua. Zerbitzu-egintzako lesioak, patologiak eta kalte materialak.
1.Zerbitzu-egintzako lesio, patologia eta kalte materialtzat hartzen dira arrazoiak aztertzeko espediente bidez hala aitortzen direnak, betetako zerbitzuan edo horren ondorioz hartu dituelako horiek funtzionarioak, betiere ez bada funtzionarioaren aldetik dolo, zabarkeria edo trebetasun-falta larririk egon.
2.Poliziaren zuzendari nagusiari dagokio aitorpen hori ebazteko eskumena, pairatutako lesio, patologia edo kalte materialak eragin dituzten arrazoiak aztertzeko espedientea instruitu ondoren. Espediente hori funtzionarioaren eskariz edo ofizioz hasiko du Polizia Nazionalean langileen kudeaketaz arduratzen den organoak.
3.Espedienteari amaiera emateko ebazpenak ezinbestean zehaztu behar ditu lesioen edo kalte materialen jatorria, zerbitzuaren eta horien artean dagoen kausalitateerlazioa eta lesio edo kalte material horien ondoriozko gaitasuna edo ezintasuna, guztia Polizia Nazionalaren osasun-ikuskapeneko organoek eginiko txosten fakultatiboaren bidez zehaztu ere. Era berean, mutualitate administratiboaren esparruan jasotako prestazioetatik kanpo gelditu diren sendatzeko gastuen zenbatekoa ere zehaztuko du ebazpenak; gastu horiek, hala badagokio, administrazioak hartuko ditu bere gain, alde batera utzi gabe Estatuko Funtzionario Zibilen Mutualitateak halako kontingentzien ondoriozko prestazioak aitortzeko eskumenak.
4.Kalte materialak ordaintzeko espedienteak kontuaren zenbatekoa ere zehaztuko du, kalte horien arrazoiak zein kalteen eta funtzionarioak betetako zerbitzuaren artean dagoen erlazioa ez ezik, eta ordaintzea bidezkoa den edo ez ebatziko du.
5.Administrazioak istripu-asegurua egingo du zerbitzuan edo zerbitzuaren ondorioz pairatutako lesioek eraginda Polizia Nazionaleko funtzionarioen heriotza, ezintasun iraunkor osoa, absolutua edo baliaezintasun handia gertatutako kasuetarako.
80. artikulua. Baldintza psikofisikoen ebaluazioa eta kontrola.
1.Polizia Nazionalak bere kideek eginkizunak betetzeko behar diren baldintza psikofisikoak eduki ditzaten zainduko du. Horrenbestez, osasun-zerbitzu bat egongo da xede horrekin, eta horren eskumenak eta antolaketa erregelamenduz zehaztuko dira.
Eta mediku profesionalekin edo osasun-erakunde publiko edo pribatuekin lankidetzakontratuak edo -hitzarmenak egin ahal izango dituzte horretarako.
2.Laneko arriskuen prebentzio planean ezartzen den moduan zainduko da funtzionarioen osasuna, eta Laneko Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuaren jardueraeremuaren barruan.
3.Polizia Nazionaleko osasun-ikuskapeneko organoen esku egongo da baldintza psikofisikoen aldi baterako urritasunak eragindako bajak kontrolatu eta berrikustea,
indarreko araudian ezarritako moduan, alde batera utzi gabe dagokion mutualitateak aldi baterako ezintasun-egoeraren barruan dituen eskumenak.
81. artikulua. Gizarte-ekintza.
Gizarte-ekintzako sistema bat egongo da, behar den aurrekontu-zuzkidura izango duena, eta, horren barruan, berariazko programak garatuko dira, aldian behingoak, funtzionarioen eta haien familien ongizate soziolaborala sustatzeko jardueren bitartez.
82. artikulua. Ordainsariak.
1.Polizia Nazionaleko funtzionarioen ordainsarien araubidea berariazko araudian arautzen da, martxoaren 13ko 2/1986 Lege Organikoaren 6.4 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
2.Ordainsarien barruan, soldataren oinarrizko ordainsariak eta hirurtekoak jasoko dira, baita tokatzen diren ordainsari osagarriak eta aparteko ordainsariak ere.
XII. TITULUA
Sariak eta ohoreak
83. artikulua. Sariak.
Polizia Nazionaleko kideek, gizartearentzat onuragarri gertatzen diren adore, sakrifizio edo pairamen handiko ezohiko dohainak erakusten badituzte beren eginkizunak betetzeko orduan, eskubidea izango dute, beren eskala edo kategoria edozein izanik ere, merezimenduzko jardun hori aitor diezaieten, betiere zehazten diren modu eta baldintzetan.
84. artikulua. Polizia-zerbitzurako dedikazioa.
Polizia Nazionaleko kideek eginkizunak betetzeko orduan agertutako dedikazio, eraspen eta erantzukizun etengabe eta zabala aitortu egingo da, erregelamenduz ezarritako modu, baldintza eta prozedurarekin.
85. artikulua. Ohorezko maila-igoerak.
1.Ministroen Kontseiluak, Barne Arazoetako ministroak proposatuta, dutena baino goragoko kategoriara igo ahal izango ditu, ohorez, zerbitzu-egintzan hil diren edo erretiroa hartu duten Polizia Nazionaleko funtzionarioak, inguruabar bereziak daudenean edo ezohiko merezimenduak direla eta.
2.Ohorezko maila-igoerek ez dute inola ere ondorio ekonomikorik ekarriko, eta eskubide pasiboen ondorioetarako ere ez dira aintzat hartuko.
86. artikulua. Ohorezko funtzionarioak eta kideak.
1.Polizia Nazionaleko ohorezko funtzionario izendatuko dira erretiroa hartzeko orduan hala eskatzen duten kidego horretako funtzionarioak, zerbitzu aktiboa uztean zuten kategoriarekin, betiere merezimenduzko lanagatik eta ibilbide nabariagatik nabarmendu badira, gutxienez hogeita hamabost urteko zerbitzua bete badute eta ezereztatu gabeko aurkako idatzoharrik ez badute lanbide-espedientean, erregelamenduz xedatutakoaren arabera.
2.Polizia Nazionaleko ohorezko kidearen izendapena jaso ahal izango dute, halaber, aipatutako kidegokoak izan ez badira ere horren alde eginiko lanagatik izendapena jasotzeko merezimenduak egin dituztenek.
87. artikulua. Erretiroa hartutako funtzionarioak.
Polizia nazionalek, erretiroa hartzeagatik izaera hori galdu badute, Polizia Nazionaleko kide erretiratuaren izaera atxikiko dute, erretiroa hartzeko orduan zuten kategoriarekin.
Uniformea jantzi ahal izango dute hotsandiko ekitaldi instituzional eta sozialetan, eta dagokien lanbide-txartela ere eduki ahal izango dute, baita ikur-plaka atxiki ere, aldez aurretik aldatuta, erregelamenduz xedatutakoaren arabera.
XIII. TITULUA
Funtzionarioen ordezkaritzaren eta partaidetzaren araubidea
I. KAPITULUA
Polizia Nazionaleko erakunde sindikalak
88. artikulua. Erakunde sindikalak eratzea.
1.Polizia Nazionalean erakunde sindikal bat eratu nahi izanez gero, haren estatutuak, sortze-agiriarekin batera, Poliziaren Zuzendaritza Nagusiaren erregistro berezian aurkeztu beharko dituzte.
2.Deialdiek, gutxienez, honako inguruabar hauek jaso behar dituzte:
a) Erakunde sindikalaren izena.
b) Haren xedeak.
c) Helbidea.
c) Ordezkaritza-, gobernueta administrazio-organoak eta haien jardunbidea, bai eta karguak hautatzeko araubidea ere, zeinek printzipio demokratikoei jarraitu beharko dieten.
e) Afiliatu-izaera lortu eta galtzeko betekizun eta prozedurak; halaber, estatutuak aldatzeko eta sindikatua desegiteko araubidea.
f) Erakundearen araubide ekonomikoa, zeinak erakundeak dituen baliabideen izaera, jatorria eta xedea finkatu behar dituen, eta afiliatuek egoera ekonomikoaren berri izateko modua.
3.Aurreko zenbakian aipatutako gutxieneko baldintzak betetzen ez dituzten estatutuak baino ezin izango dira baztertu, arrazoietan oinarritutako ebazpen baten bidez, betiere akatsak ez badituzte hamar eguneko epearen barruan zuzendu hartarako eskaera egiten denetik aurrera zenbatuta.
89. artikulua. Erakunde sindikal ordezkatzaileak.
1.Polizia Nazionaleko erakunde sindikalek Polizia Kontseiluaren azken hauteskundeetan gutxienez kontseiluko ordezkari bat lortu badute edo bi eskalatan emandako bozen % 10 lortu badituzte gutxienez bakoitzean, erakunde sindikal ordezkatzailetzat hartuko dira erakunde horiek, eta, hala, 90. artikuluan aitortutako ahalmenez gain, hauek ere izango dituzte:
a) Funtzionarioen zerbitzua emateko baldintzak zehazteko orduan solaskide gisa parte hartzea, horretarako ezarritako prozeduren bitartez.
b) Hartarako sortzen diren lan-mahaietan edo azterketa-batzordeetan kide izatea.
2.Polizia Nazionalaren eremuan ordezkaritza duten sindikatuek hautaketa-organoen ebazpenen aurka errekurtsoak jartzeko zilegitasuna dute administrazio-bidean nahiz jurisdikzio-bidean.
3.Erakunde sindikal horien ordezkariek honako eskubide hauek izango dituzte:
a) Lantokietan izatea eta lantokietan sartu ahal izatea, euren erakunde sindikalaren jardueretan parte hartzeko. Horretarako, instalazioaren burua jakinaren gainean jarri beharko dute aurretik, eta eskubide hori erabiltzeak ezin izango du ekarri ohiko poliziazerbitzua geldiaraztea.
b) Ordezkaritzaren berezko eginkizun sindikalak betetzeko erregelamenduz ezarritako hileko lanaldi kopurua izatea.
c) Karguaren berezko eginkizunak betetzeko beharrezko diren ordaindu gabeko baimenak edukitzea, betiere erregelamenduz ezarritako mugen barruan.
4.Erakunde sindikal bakoitzak Polizia Kontseilurako hauteskundeetan lortutako ordezkari kopuruaren araberakoa izango da administrazioak, 3 zenbakian zehaztutako ondorioetarako, aitortu beharreko ordezkari kopurua.
5.Edozelan ere, 1 zenbakiaren arabera erakunde sindikal bat ordezkatzaile bilakatu ez bada baina eskala batean gutxienez botoen % 10 lortu baditu, ordezkari bat izateko eskubidea aitortuko zaio horri, artikulu honetan aurreikusitako ondorioetarako bakarrik.
6.Funtzionarioak Polizia Nazionaleko erakunde sindikal ordezkatzaileen ordezkaritzat hartuko dira, baldin eta horietako kide izateaz gain halakotzat izendatu badituzte erakunde horien gobernu-organoek, betiere dagozkien estatutuekin bat etorriz.
90. artikulua. Ordezkatzaileak ez diren erakunde sindikalak.
Legez eratutako erakunde sindikalek, ez badute ordezkatzaile-izaerarik lortu aurreko
artikuluan ezarritakoaren arabera, eskubidea izango dute agintari eskudunei proposamenak egin, txostenak aurkeztu edo eskaerak egiteko, bai eta beren kideak ordezkatzeko ere.
91. artikulua. Sindikatzeko eta sindikatu-ekintzarako eskubidearen mugak.
Polizia Nazionaleko kideak sindikatzeko eta ekintza sindikalerako eskubideak muga hauek izango ditu erabiltzeko orduan: Konstituzioan aitortutako oinarrizko eskubideak eta askatasun publikoak errespetatzea eta, bereziki, ohore, intimitate eta norberaren irudirako eskubidea errespetatzea, bai eta Estatuko Indar eta Segurtasun Kidegoen sinesgarritasun eta ospea, herritarren eta funtzionarioen beraien segurtasuna eta lanbide-sekretuaren bermea ere. Martxoaren 13ko 2/1986 Lege Organikoaren 5. artikuluko jarduteko oinarrizko printzipioek ere mugatuko dute eskubidearen erabilera, erabilera horrek kalte egin diezaiekeen neurrian.
92. artikulua. Erakunde sindikalen erantzukizuna.
1.Erakunde sindikalek erantzukizuna izango dute beren estatutu-organoek dagozkien eskumenen esparruan onartutako egintza edo hartutako erabakien ondorioz.
2.Erakunde horiek beren kideen ekintzen erantzule izango dira, baldin eta ekintzok ohiko ordezkatze-eginkizunetan gertatzen badira, edota kide horiek ekintzotan erakunde sindikalen kontura ari zirela frogatuz gero.
93. artikulua. Lan sindikalak egitea.
1.Erakunde sindikal ordezkatzaileek, beren lana egiteko, lokal egoki bat jasotzeko eskubidea izango dute berrehun eta berrogeita hamar funtzionario baino gehiago dituzten instalazioetan. Erakunde horiek, hala ere, eskubidea izango dute polizia-instalazio guztietan iragarki-ohol bat edukitzeko, eta funtzionarioek hori erraz ikusteko moduko toki batean egongo da.
2.Funtzionarioek sindikatu-bilerak egin ahal izango dituzte lokal ofizialetan, lanorduetatik kanpo eta zerbitzuaren martxa oztopatu gabe, betiere dagokion instalazioaren buruak aurrez baimentzen badu; hark, nolanahi ere, zerbitzuari eragin diezaioketela uste duenean baino ezin izango du baimena ukatu.
3.Gutxienez, hirurogeita hamabi ordu lehenago eskatu beharko dute baimena, eta bileraren eguna, ordua eta tokia zehaztuko dituzte eskaeran.
4.Dagokion ebazpena, bestalde, bilera egin asmo den eguna baino hogeita lau ordu lehenago jakinarazi beharko dute, 2 zenbakian xedatutakoa alde batera utzi gabe.
II. KAPITULUA
Polizia Kontseilua
94. artikulua. Antolaketa eta eskumenak.
1.Polizia Kontseilu bat egongo da, eta Barne Arazoetako ministroa edo horrek eskuordetutako pertsona izango da horko presidentea. Kide anitzeko partaidetza-organoa izango da, eta administrazioaren eta Polizia Nazionaleko kideen ordezkarien ordezkaritza paritarioa izango du.
2.Polizia Kontseiluaren eginkizunak hauek dira:
a) Bitartekaritzaeta adiskidetze-lana egitea gatazka kolektiboak gertatuz gero.
b) Eskubide sindikalei eta parte hartzeko eskubideari buruzko proposamenak aztertzea.
c) Funtzionarioen zerbitzua emateko baldintzak ezartzen parte hartzea; bereziki, jardunaren ebaluazioaren arloko irizpide eta mekanismo orokorrak finkatzeari eta lanegutegi, ordutegi, lanaldi, opor, baimen eta lizentziei dagozkienez.
d) Funtzionarioen bizilekua finkatzea baimenduta egongo den lurralde-eremua ezartzeko jarraitu beharreko irizpideak zehazten parte hartzea.
e) Mozioak aurkeztea eta kontsultak egitea estatutu profesionalaren arloan, eta, bereziki, eta irizpide orokorrak finkatzeari dagokionez, arlo hauetan: lanpostuen sarbidea, karrera, lanpostuak betetzea, lanpostuak sailkatzeko sistemak, eta giza baliabideak planifikatzeko planak eta tresnak.
f) Prestakuntzarako, barne-sustapenerako eta hobekuntzarako planen eta funtsen irizpide orokorrak aztertzea.
g) Zerbitzu-egintzan pairatutako lesioen ondorioz bigarren jarduerako eta erretiroko egoeretara igarotzen diren langileei buruzko datuak aztertzea, bai eta bigarren jardueratik zerbitzu aktiboko egoeran berriro sartzen diren langileei dagozkienak ere.
h) Gizarte-ekintzaren irizpide orokorrak ezartzen parte hartzea.
i) Polizia Nazionaleko kideen aurka falta oso astunengatik instruitutako diziplinaespedienteetan txostenak egitea, bai eta lege organiko honek aipatutako sindikatuen ordezkariei instruitutako guztietan ere.
j) Aurreko zenbakiek aipatutako gaien gainean eman beharreko xedapen orokorren aurretiko txostena egitea.
k) Legeek eta xedapen orokorrek esleitutako gainerakoak.
3.Polizia Kontseiluko administrazioaren ordezkariak Barne Arazoetako ministroak izendatuko ditu.
4.Polizia Nazionaleko kideen ordezkaritza, Kontseiluan, eskalen arabera egituratuta egongo da, ordezkari bat 6.000 funtzionarioko edo kidegoa osatzen duten lau eskaletako bakoitzaren zatiki bakoitzeko hartuta oinarritzat.
5.Bakar-bakarrik aurreko lerrokadan ezarritako horretarako, fakultatiboen eta teknikarien plazen funtzionario titularrak Betearazpen Eskalan eta Inspektoreordetza Eskalan zenbatuko dira, hurrenez hurren.
95. artikulua. Hauteskundeak eta agintaldia.
1.Polizia Nazionalaren barruan, hauteskundeak egingo dira, horko kideen Polizia Kontseilurako ordezkariak izendatzeko eta lege organiko honetan xedatutakoaren arabera eratutako sindikatuak sindikatu ordezkatzaileak diren zehazteko.
Eskalen arabera egingo dira hauteskundeak; hala, eskala horietako kideek eskalaren ordezkarigaien izena edo izenak dituen zerrenda bat bozkatuko dute, boto pertsonal, libre, zuzen eta sekretu bidez. Fakultatiboen eta teknikarien plazen funtzionario titularrak Betearazpen Eskalakoekin eta Inspektoreordetza Eskalakoekin lehiatuko dira, hurrenez hurren, hautesle eta hautagai gisa.
2.Funtzionarioen sindikatuek edo eskaletan legez eratutako hautesle taldeek aurkeztu ahal izango dituzte hautagaiak, eskala bakoitzerako eginiko zerrenda nazionalen bitartez.
Zerrendetan, bete beharreko postu adina izen egongo dira, eta beste horrenbeste ordezko.
3.Ordezkaritza proportzionaleko sistema erabiliz esleituko dira zerrenda bakoitzari dagozkion kontseilariak, boto-emaile kopuruaren eta bete beharreko postuen artean zatiketa eginik lortutako zatiduraren arabera. Sobera geratutako postuak, halakorik egonez gero, handienetik txikienerako hurrenkeran esleituko zaizkie zerrendei, bakoitzak lorturiko gainerako botoen arabera.
4.Kontseilarien agintaldiak lau urteko iraupena izango du, eta berriro hautatu ahal izango dituzte hurrengo hauteskunde-prozesuetan.
Polizia Kontseiluko funtzionarioen ordezkaritzan, edozer arrazoigatik posturen bat bete gabe gelditzen bada, automatikoki beteko du dagokion zerrendan hurrengo postuan dagoen hautagaiak.
5.Hauteskundeetara deitzeko, hauteskunde-prozedurarako eta, oro har, Polizia Kontseiluaren jarduerarako behar diren arauak erregelamenduz ezarriko dira.
III. KAPITULUA
Laneko arriskuen prebentzioaren arloko ordezkaritzaeta partaidetza-araubidea
96. artikulua. Prebentzioko ordezkariak.
1.Polizia Nazionaleko funtzionarioen ordezkaritzaren eta partaidetzaren araubideak, lan-arriskuen prebentzioari dagokionez, kidego horretan arlo honetarako berariaz dagoen araudiari jarraitzen dio, Lan Arriskuen Prebentzioaren azaroaren 8ko 31/1995 Legean jasotako printzipioak eta irizpideak aplikaturik.
2.Funtzionarioen ordezkaritza eta parte-hartzea prebentzio-ordezkarien bidez bideratuko da, zeinak sindikatuek izendatuko baitituzte, Polizia Kontseilurako hauteskundeetan lortzen duten ordezkaritza-mailaren arabera.
97. artikulua. Partaidetza-organo paritarioak.
Laneko arriskuen prebentzioaren arloan, hauek dira administrazioaren eta polizia nazionalen ordezkarien ordezkaritza paritarioa duten kide anitzeko partaidetza-organoak: Poliziako Lan Segurtasun eta Osasuneko Batzordea (nazio-mailan) eta Segurtasun eta Osasun Batzordeak (Poliziaren Goi Buruzagitzaren eta zerbitzu zentral guztien mailan) .
Lehenengo xedapen gehigarria. Hirurtekoak aitortzea.
Betearazpen Eskalan 1994ko urriaren 20a baino lehen edo Inspektoreordetza Eskalan edo Oinarrizko Eskalan 1995eko abenduaren 30a baino lehen osatutako hirurtekoak funtzionarioari zegokion sailkapen-azpitaldearen arabera baloratuko dira; Funtzio Publikoa Eraberritzeko Neurriei buruzko abuztuaren 2ko 30/1984 Legearen 25. artikuluan aurreikusita zeuden azpitalde horietatik zegokionaren arabera, zehazki. Balorazio hori kontuan hartuko da eskubide pasiboak arautzeko.
Bigarren xedapen gehigarria. Erreserbista boluntarioak.
Polizia nazionalak ezingo dira erreserbista boluntario izan. Martxoaren 18ko 383/2011 Errege Dekretuak onetsitako Indar Armatuen Erreserbisten Erregelamenduan araututa dago erreserbista boluntarioaren izaera.
Hirugarren xedapen gehigarria. Zuzendariorde nagusiaren maila organikoa duten postuak eta poliziaburu nagusiak izendatzea.
Eskala Gorena txertatuta dagoen azpitaldean sartzeko eskatutako titulua dutenek baino ezingo dituzte bete zuzendariorde nagusiaren maila organikoa duten Polizia Nazionaleko zuzendaritza-postuak eta poliziaburu nagusienak, 17.4 artikuluan aurreikusitakoaren arabera.
Laugarren xedapen gehigarria. Autonomia-erkidegoetako polizia-kidegoetako karrerako funtzionarioak Polizia Nazionalean sartzea.
1.Autonomia-erkidegoetako polizia-kidegoetako karrerako funtzionarioak Polizia Nazionalean sartu ahal izango dira, jatorriko kidegoan dituzten eskalaren eta kategoriaren pareko eskalan eta kategorian, erregelamenduz eta ordezkaritza duten erakunde sindikalek parte hartuta zehazten diren baldintzen arabera, betiere 26. artikuluan eskatutako baldintza orokorrak betetzen badituzte eta eskala bakoitzean sartzeko beharrezko den tituluaren jabe badira.
2.Aurreko zenbakian ezarritakoaren ondorioetarako, polizia-kidego bateko eta besteko eskalen eta kategorien arteko baliokidetasuna zehazteko, kontuan hartu beharko da izangaiak jatorriko kidegoan zer eskala edo kategoria duen, finkatutako zer gradu pertsonal duen eta bete duen azken postuan destino-osagarriaren zer maila zuen.
Bosgarren xedapen gehigarria. Arau-erreferentziak.
Indarreko legerian Poliziaren Kidego Nazionalari egiten zaizkion aipamenak Polizia Nazionalari ere egindakotzat hartuko dira lege organiko hau indarrean jartzen denetik aurrera.
Seigarren xedapen gehigarria. Behin-behineko goi-mailako lanbide-kategoria nazioarteko erakundeetako misioetako zerbitzuetan.
Nazioarteko misio edo erakundeetan zerbitzuak ematen dituzten polizia nazionalek, behin-behinean, dutena baino goragoko kategoria profesionala jaso ahal izango dute misio edo erakunde horietako beren zerbitzuak iraun bitartean.
Horrek ez du inola ere ekarriko behin-behineko kategoria profesional hori finkatzea, ezta horren soldata kobratzea ere.
Lehenengo xedapen iragankorra. Tituluak eskatzeko araubide iragankorra.
Dutena baino goragoko kategoriara barne-sustapenaz sartzeko 41.3 artikuluak aipatutako tituluak lege organiko hau indarrean jarri eta bost urtera eskatuko dira.
Poliziaren Zuzendaritza Nagusiak behar diren neurriak hartuko ditu aurreko lerrokadan aipatutako tituluak ez dituzten polizia nazionalek horiek eskura ditzaten errazteko, haien barne-sustapena laguntzearren.
Bigarren xedapen iragankorra. Bigarren jarduerako egoeran destinoarekin egoteko araubide iragankorra.
1.Polizia nazionalek, lege organikoa indarrean jartzean destinoarekin bigarren jarduerako egoeran badaude, betetzen duten lanpostuari eutsi ahal izango diote indarreko araudian ezarritako kausengatik kargua utzi arte.
2.Jarduneko zerbitzuan dauden polizia nazionalentzako diziplinaeta bateraezintasun-araubidea bete beharko dute denbora horretan.
3.Egoera horretan dauden bitartean, beren kategoriako jarduneko langileei dagozkien ordainsari orokor guztiak eta aitortuak dituzten edo osatzen dituzten ordainsari pertsonalak eskuratuko dituzte, eta, gainera, baita betetzen duten lanpostuari datxezkion berariazko ordainsariak eta, hala badagokio, produktibitate-osagarria ere.
Ordainsariak guztira txikiagoak badira bigarren jarduerara igarotzeko unean jarduneko egoeran zeudenean lehiaketa bidez betetako postuak zirela-eta eskuratzen zituztenak baino, osagarri pertsonal eta iragankor bat ere jasoko dute, aipatutako ordainsari horiek berdindu ahal izateko.
Hirugarren xedapen iragankorra. Bigarren jarduerako egoerara igarotzeko araubide iragankorra.
1.Lege organiko honetan bigarren jarduerako egoerara igarotzeko finkatutako araubidea alde batera utzita, polizia nazionalak egoera horretara igaro ahal izango dira hurrengo zenbakietan zehaztutako baldintzetan, betiere horietan ezarritako eskakizunak betetzen badituzte.
2.Polizia nazionalek, 2001eko abenduaren 31n zerbitzu aktiboan egonez gero, aukera izango dute edozein unetan bigarren jarduerara berariaz eta banan-banan igarotzeko, jarraian zehaztutako adina betetzen dutenez geroztik; adin hori irailaren 29ko 26/1994 Legean zegoen ezarrita eskala bakoitzerako, Poliziaren Kidego Nazionalean bigarren jarduerako egoera arautzekoan, 4. artikuluaren jatorrizko idazketan, orduan lege hura baitzegoen indarrean.
a) Eskala Gorena: 60 urte.
b) Betearazpen Eskala: 56 urte.
c) Inspektoreordetza Eskala: 55 urte.
d) Oinarrizko Eskala: 55 urte.
3.Halaber, aurreko zenbakian aurreikusitako egunean jardunean ez zeuden funtzionarioek, baldin eta 2011ko irailaren 20an jardunean bazeuden, aukera izango dute, berariaz eta banaka, edozein unetan bigarren egoerara igarotzeko jarraian zehaztutako adina betetzen dutenez geroztik; irailaren 29ko 26/1994 Legean ezarrita zegoen adin hori, Neurri Fiskalei, Administratiboei eta Lan-arlokoei buruzko abenduaren 27ko 24/2001 Legean idatzita dagoen moduan.
a) Eskala Gorena: 62 urte.
b) Betearazpen Eskala: 58 urte.
c) Inspektoreordetza Eskala: 58 urte.
d) Oinarrizko Eskala: 58 urte.
4.Funtzionarioak eszedentzian badaude edozein modalitatetan (zerbitzu bereziak, autonomia-erkidegoetako zerbitzua edo behin-behineko eginkizun-gabetzea edo irmoa) , adierazitako aukera hautatu ahal izango dute egoera hori eragin zuten arrazoiak desagertzen direnean.
5.Xedapen honetan adierazitako ondorioetarako, Poliziaren Zuzendaritza Nagusiak berariazko jakinarazpena bidaliko die funtzionario guztiei, adierazteko kategoriaren arabera zer egunetan legokiekeen bigarren jarduerako egoerara igarotzea xedapen honetan ezarritako adinak aintzat hartuta.
Aurreko lerrokadan zehaztutako jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean funtzionarioak ez badu idatziz adierazi bigarren jarduerako egoerara igaro nahi duela, pentsatuko da dena delako funtzionarioak zerbitzu aktiboan jarraitzeko dagokion aukera hartzen duela xedapen honetan aurreikusita dauden aukeretatik automatikoki.
Laugarren xedapen iragankorra. 14/2011 Errege Lege Dekretuaren 4. artikuluaren aukera hartu duten Polizia Nazionaleko kideak zerbitzu aktiboan egoteko araubide iragankorra.
Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoen enplegu-politiken eta jarduera-araubidea arautzearen arloko neurri osagarriei buruzko irailaren 16ko 14/2011 Errege Lege Dekretuaren 4. artikuluan aurreikusitako aukera hartuta Polizia Nazionaleko funtzionarioek zerbitzu aktiboan jarraitzea hautatu badute, egoera horretan gelditu ahal izango dira
hirurogeita bost urte betetzen dituzten arte, betiere esleitutako eginkizunetan jarduteko eskatutako baldintzak betetzen badituzte.
Bosgarren xedapen iragankorra. Borondatezko erreserbista diren Polizia Nazionaleko funtzionarioen araubide iragankorra.
Lege organiko hau indarrean jartzen denean borondatezko erreserbista diren Polizia Nazionaleko funtzionarioek izaera horri eutsi ahal izango diote, harik eta arlo horretan indarrean dagoen araudian aurreikusitako edozein arrazoirengatik galtzen duten arte.
Seigarren xedapen iragankorra. Aurreko antolamenduko unibertsitate-titulu ofizialen baliozkotasuna.
Unibertsitate-titulu ofizialek ondorio akademikoak atxikiko dituzte Polizia Nazionalean sartzeko eta mailaz igotzeko kontuetarako, baldin eta urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretua –unibertsitate-irakaskuntza ofizialak antolatzekoa– indarrean jarri aurreko ikasketa-planen arabera eskuratuak badira.
Zazpigarren xedapen iragankorra. Indarreko garapen-araudia.
Lege organiko hau garatzeko erregelamendu-mailako arauak eman arte, indarrean dauden arauak aplikatuko dira, betiere beronek ezarritakoaren aurkakoak ez badira.
Xedapen indargabetzaile bakarra. Arauak indargabetzea.
1.Honako arau hauek indargabetuta geldituko dira:
a) Segurtasun Indar eta Kidegoei buruzko martxoaren 13ko 2/1986 Lege Organikoaren II. tituluaren IV. kapituluaren 16-26 artikuluak eta lehen, bigarren, seigarren eta zazpigarren xedapen gehigarriak.
b) 26/1994 Legea, irailaren 29koa, Polizia Nazionalaren Kidegoko bigarren jardueraren egoera arautzekoa.
c) Poliziaren Kidego Nazionalaren Diziplina Araubideari buruzko maiatzaren 20ko 4/2010 Lege Organikoaren lehen xedapen gehigarria.
d) Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoen enplegu-politiken eta jarduera-araubidea arautzearen arloko neurri osagarriei buruzko irailaren 16ko 14/2011 Errege Lege Dekretuaren 4. artikulua eta lehen xedapen iragankorra.
e) Gobernu Poliziaren Erregelamendu Organikoa, uztailaren 17ko 2038/1975 Dekretuaren bidez onartua.
f) 308/2005 Errege Dekretua, martxoaren 18koa, Poliziaren Kidego Nazionalean ohorezko maila-igoerak ematea arautzen duena.
2.Era berean, indargabetu egiten dira lege organiko honek xedatutakoaren aurka dauden maila bereko eta beheragoko xedapenak.
Azken xedapenetatik lehena. Segurtasuneko Indar eta Gorputzei buruzko martxoaren 13ko 2/1986 Lege Organikoa aldatzea.
Aldatu egiten da Segurtasuneko Indar eta Gorputzei buruzko martxoaren 13ko 2/1986 Lege Organikoa. Hona nola geratzen den:
Bat. Azken xedapenetatik bosgarrenak honela dio orain:
«Azken xedapenetatik bosgarrena. Segurtasuneko Estatu Idazkaritzara atxikitako unitateen katalogoetako lanpostuak betetzeko sistemaren berariazko araubidea.
Informazioaren konfidentzialtasunari eta segurtasunari buruzko arrazoiak direlaeta, Gobernuari ahalmena ematen zaio Segurtasuneko Estatu Idazkaritzaren mendeko unitateen lanpostu-katalogoetan jasotako postuak betetzeko sistemaren
berezitasunak arautu ditzan, baldin eta unitate horiek ez badute berariazko araudirik Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren apirilaren 12ko 7/2007 Legearen 4. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.
Postuak betetzeko lehiaketetan merezimenduak baloratzeko prozedurei eta publizitate-araubideari buruzkoak izango dira berezitasun horiek, hala badagokio, eta hor sartuko dira horretarako egon litezkeen murrizketak zein interesdunen eskubideen bermeak ere.
Postu horiek betetzeko sistema lehiaketa izango den edo izendapen askea izango den erabakitzeko, aintzat hartuko dira aurretik adierazitako konfidentzialtasuneta segurtasun-arrazoiak».
Bi. Oraingo azken xedapenetatik bosgarrena azken xedapenetatik seigarrena izango da, eta honela dio:
«Azken xedapenetatik seigarrena. Lege organikoaren izaera.
Honako hauek dute lege organikoaren izaera: I., III., IV. eta V. tituluetan jasotako manuek; II. titulukoek, salbu eta 10. artikuluak, 11.2tik 11.6rakoek eta 12.1 artikuluak; hirugarren xedapen gehigarriak, eta azken xedapenek, azken xedapenetatik bosgarrenak izan ezik».
Azken xedapenetatik bigarrena. Poliziaren Kidego Nazionalaren Diziplina Araubideari buruzko maiatzaren 20ko 4/2010 Lege Organikoa aldatzea.
Aldatu egiten da Poliziaren Kidego Nazionalaren Diziplina Araubideari buruzko maiatzaren 20ko 4/2010 Lege Organikoa; hona nola geratzen den idatzita:
Bat. 8. artikuluko d) letra aldatu egin da, eta z) quater letra erantsi zaio artikulu horri:
«d) Salbuespenedo setio-egoera deklaratzen dutenean edo, hala xedatuz gero, herritarren segurtasunaren nahasmendu larria gertatzen bada, destinaturik dauden instalazioan edo gertuen dagoenean berehala ez aurkeztea edo buruen agindura ez jartzea; edo, alarma-egoera deklaratzen dutenean, ez aurkeztea horretarako dei egin arren, agintari eskudunak xedatutakoarekin bat etorriz».
«z) quater. Falta oso astuntzat jotako ekintzak edo ez-egiteak, baldin eta, 12. artikuluan ezarritako irizpideekin bat etorriz, astuntzat jo beharrekoak badira, eta horiek falta arintzat hartzerik ez badago».
Bi. Gehitu egiten zaio n) letra 9. artikuluari.
«n) Falta astuntzat hartutako ekintzak edo ez-egiteak, baldin eta, 12. artikuluan ezarritako irizpideekin bat etorriz, arintzat jo beharrekoak badira».
Hiru. Honela idatzita geratuko da 16. artikuluko 4 zenbakia:
«4. Zehapenaren preskripzio-epeak betetzeak espediente pertsonalean dagozkion idatzoharrak ofizioz ezeztatzea ekarriko du, 50. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta interesdunei jakinaraztea».
Azken xedapenetatik hirugarrena. Tropari eta Marinelei buruzko apirilaren 24ko 8/2006 Legea aldatzea.
Tropa eta Marinelen apirilaren 24ko 8/2006 Legearen 20. artikuluko 5 zenbakia honela idatzita geratzen da:
«5. Polizia Nazionalaren Oinarrizko Eskalan sartzeko, plazen ehuneko 20 gordeko dira gehienez tropa eta marinel militar profesionalentzat, betiere halakotzat 5 urteko zerbitzua bete badute».
Azken xedapenetatik laugarrena. Terrorismoaren Biktimak Aitortu eta Osorik Babesteko irailaren 22ko 29/2011 Legea aldatzea.
Aldatu egiten da Terrorismoaren Biktimak Aitortu eta Osorik Babesteko irailaren 22ko 29/2011 Legea, eta hona nola geratzen den idatzita:
Bat. Honela idatzita geratuko da 4. artikuluko 6 zenbakia:
«6. Hildakoen eta edozein gradutako lesio ezgaitzaileak pairatu dituztenen senideak, odolkidetasuneko bigarren mailara arte, bai eta atentatu terroristak nozitu arren onik gertatu diren pertsonak ere, ohoreen eta kondekorazioen ondorioetarako, ordain ekonomikorik eskuratzeko eskubiderik gabe».
Bi. Honela idatzita geratuko da 52. artikuluko 2 zenbakia:
«2. Ohorezko ekintza hau ematen zaie, Gurutze Handiaren graduarekin, hil ondoren, terrorismo-ekintzetan hildakoei; Gomendioaren graduarekin, terrorismoekintzetan zauritu eta bahitutakoei, eta Intsigniaren graduarekin, mehatxatuei, terrorismo-ekintza batetik osorik atera direnei, eta zenduaren ezkontideari edo harekin antzeko lotura afektiboa duenari, hildakoen gurasoei eta seme-alabei, aitona-amonei, anai-arrebei, bilobei, bai eta edozein gradutako lesio ezgaitzaileak pairatu dituzten zaurituen senideei ere, odolkidetasuneko bigarren mailara arte».
Azken xedapenetatik bosgarrena. Zerga, Administrazio eta Gizarte Neurriei buruzko abenduaren 30eko 66/1997 Legea aldatzea.
Aldatu egiten da Zerga, Administrazio eta Gizarte Neurriei buruzko abenduaren 30eko 66/1997 Legea, eta beste letra bat gehitzen zaio 18. artikuluaren bost zenbakiari; hona nola geratzen den idatzita:
«d) Terrorismoaren biktimak, halakotzat –artikulu honetan araututako ondorioetarako– terrorismo-jardueraren ondorioz kalte fisikoak edo psikikoak pairatu dituzten pertsonak hartuta, betiere hala egiaztatzen badute epai judizial irmo baten bidez edo izaera hori aitortzen duen administrazio-ebazpen baten bidez; haien ezkontidea edo horren pareko afektibitate-harremanean haiekin batera bizi izan den pertsona; hildakoaren ezkontidea, eta zaurituen eta hildakoen seme-alabak».
Azken xedapenetatik seigarrena. Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren apirilaren 12ko 7/2007 Legea aldatzea.
Aldatu egiten da Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren apirilaren 12ko 7/2007 Legea, eta honela idatzita geratzen da:
Bat. Aldatu egiten da 49. artikuluaren titulua, eta f) letra gehitzen zaio, era honetan:
«49. artikulua. Lan-arloko eta familiako bizimoduak elkarri egokitzeko baimenak, genero-indarkeriagatikoak eta terrorismoaren biktimentzakoak zein zuzeneko senideentzakoak.
f) Terrorismo-jardueraren ondorioz kalte fisikoak edo psikikoak pairatu dituzten funtzionarioek, haien ezkontideak edo horren pareko afektibitate-harremana duen pertsonak, eta zaurituen eta hildakoen seme-alabek, betiere funtzionariotzat eta terrorismoaren biktimatzat jotzen badira indarreko legediarekin bat etorriz, bai eta Terrorismoaren Biktimak Aitortu eta Osorik Babesteko irailaren 22ko 29/2011 Legearen 5. artikuluaren arabera mehatxatutako funtzionarioek ere, Barne Arazoetako Ministerioak aitortuta edo epai judizial irmoaren ostean, babes eta gizarte-laguntza osorako eskubidea gauzatzearren, eskubidea izango dute lanaldia murrizteko, ordainsaria ere horren arabera murriztuta, edo lan-denbora antolatzeko, ordutegia egokituz, ordutegi malgua aplikatuz edota lan-denbora antolatzeko aplikagarri diren bestelako formen bitartez, kasuan-kasuan eskumena duen administrazioak xedatutakoaren arabera.
Neurri horiek hartuko eta denboran atxikiko dira ematen zaizkion pertsonaren babes eta gizarte-laguntza osorako beharrezko diren bitartean, dela ekintza terroristak eragindako ondorioengatik, dela mehatxaturik egoteagatik, erregelamenduz aurreikusitako moduan».
Bi. 79. artikulua honela geratu da idatzita:
«79. artikulua. Karrerako funtzionarioen lanpostuak betetzeko lehiaketa.
1.Lehiaketan, lanpostuak betetzeko erabiltzen den ohiko prozedura izanik, izaera teknikoa duten kide anitzeko organoek izangaien merezimenduak eta gaitasunak balioetsi behar dituzte, eta, hala dagokionean, ahalmenak ere bai. Organo horiek osatzerakoan, kideen profesionaltasuna eta espezializazioa bermatzeko printzipioari begiratu, eta emakume eta gizonen arteko parekotasuna lortzeko irizpideari egokitu behar zaio. Funtzionamenduan inpartzialtasuneta objektibotasun-arauak errespetatu behar dira.
2.Estatutu hau garatzeko emango diren Funtzio Publikoko Legeetan ezarriko da lehiaketa bidez lortutako lanpostuetan langileak gutxienez zenbat denbora eman behar duen, lanpostuak betetzeko beste lehiaketa batzuetan parte hartu ahal izateko.
3.Lehiaketen deialdietan puntuak ezarri ahal izango dituzte terrorismoaren biktimatzat edo mehatxatutzat jotzen direnentzat, Terrorismoaren Biktimak Aitortu eta Osorik Babesteko irailaren 22ko 29/2011 Legearen 5. artikuluan finkatutakoari jarraikiz; antzinatasunarentzat horrelakoetan xedatutako puntuak adina izango dira gehienez dena den, betiere egiaztatzen badute dena delako postua lortzea beharrezkoa dela pertsona horien babes eta gizarte-laguntza osoa erdiesteko.
Dagozkion txostenak emateko eskumena duten organoak erregelamenduz zehaztuko dira hori guztia egiaztatu ahal izateko. Nolanahi ere, Barne Arazoetako Ministerioaren txostena beharrezko izango da biktimen babesa bermatzeari dagokionez.
4.Langileari, lehiaketa bidez lortutako lanpostuak ezabatu edo lanpostutik mugiaraziz gero, beste lanpostu bat esleitu beharko zaio, Administrazio Publiko bakoitzak karrera profesionala egiteko duen sistemaren arabera eta sistema horri atxikitako bermeak beteta».
Hiru. 82 bis artikulua eransten da, eta honela geratzen da idatzita:
«82 bis artikulua. Indarkeria terroristagatiko mugikortasuna.
Terrorismo-jardueraren ondorioz kalte fisikoak edo psikikoak pairatu dituzten funtzionarioek, haien ezkontideak edo horren pareko afektibitate-harremanean haiekin bizi izan den pertsonak, eta zaurituen eta hildakoen seme-alabek, betiere funtzionariotzat eta terrorismoaren biktimatzat jotzen badira indarreko legediarekin bat etorriz, bai eta Terrorismoaren Biktimak Aitortu eta Osorik Babesteko irailaren 22ko 29/2011 Legearen 5. artikuluaren arabera mehatxatutako funtzionarioek ere, Barne Arazoetako Ministerioak aitortuta edo epai judizial irmoaren ostean, babes eta gizarte-laguntza osorako eskubidea gauzatzearren, eskubidea izango dute beren kidego, eskala edo kategoria profesionaleko beste lanpostu batera, antzeko ezaugarriak dituen batera, lekualdatzeko, plaza hutsa nahitaez bete beharrekoa denean edo, hala ez bada, autonomia-erkidegoaren barruan. Hala ere, egoera horietako batean egonda, Administrazio Publiko eskudunak udalerri berean edo interesdunak berariaz eskatutako udalerrietan hutsik dauden lanpostuen berri eman beharko dio nahitaez interesdunari.
Lekualdatze hori nahitaezko lekualdatzea izango da.
Edozelan ere, eskubide hori baliatu ahal izango da ematen zaion pertsonaren babes eta gizarte-laguntza osorako beharrezko den bitartean, dela ekintza terroristak
eragindako ondorioengatik, dela mehatxaturik egoteagatik, erregelamenduz aurreikusitako moduan.
Terrorismoaren indarkeriarekin zerikusia duten jarduketa eta prozeduretan biktimen intimitatea babestuko da; batez ere, haien datu pertsonalak, haien ondorengoenak eta haien zaintza edo babespean den beste edozeinenak».
Lau. Aldatu egiten da 89. artikuluko 1 zenbakia, eta 6 zenbakia eransten zaio. Hona nola geratzen den:
«1. Karrerako funtzionarioen eszedentzia modalitate hauetakoren batekoa izan behar da:
a) Norberaren interesarengatiko borondatezko eszedentzia.
b) Familia elkartzeko borondatezko eszedentzia.
c) Familiartekoak zaintzeko eszedentzia.
d) Genero-indarkeriagatiko eszedentzia.
e) Indarkeria terroristagatiko eszedentzia».
«6. Jarduera terroristaren ondorioz kalte fisikoak edo psikikoak pairatu dituzten funtzionarioek, bai eta Terrorismoaren Biktimak Aitortu eta Osorik Babesteko irailaren 22ko 29/2011 Legearen 5. artikuluaren arabera mehatxatutako funtzionarioek ere, Barne Arazoetako Ministerioak aitortuta edo epai judizial irmoaren ostean, eszedentziarako eskubidea izango dute genero-indarkeriaren biktimen baldintza berekin.
Baimen hori emango eta denboran atxikiko da ematen zaion pertsonaren babes eta gizarte-laguntza osorako beharrezko den bitartean, dela ekintza terroristak eragindako ondorioengatik, dela mehatxaturik egoteagatik, erregelamenduz aurreikusitako moduan».
Azken xedapenetatik zazpigarrena. Guardia Zibileko Kideen Eskubideak eta Betebeharrak Arautzen dituen urriaren 22ko 11/2007 Lege Organikoa aldatzea.
Aldatu egiten da Guardia Zibileko kideen eskubideak eta betebeharrak arautzen dituen urriaren 22ko 11/2007 Lege Organikoaren 30. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«30. artikulua. Defentsa eta erantzukizun zibileko asegurua.
1.Eginkizunak bidezko eran gauzatzearen ondorioz edozein jurisdikzioordenaren aurrean jarraitutako prozeduretan, defentsa eta laguntza juridikoa eman behar die administrazioak guardia zibilei, erregelamenduz xedatutako moduan.
2.Administrazioak erantzukizun zibileko aseguru bat edo beste berme finantzario bat kontratatuko du, erregelamenduz ezartzen den moduan, beren eginkizunetan eta horien ondorioz hartutako neurriengatik guardia zibilei egindako era guztietako erantzukizun-eskaeren ondoriozko kalte-ordain, fidantza eta gainerako zenbatekoei erantzuteko horren bidez».
Azken xedapenetatik zortzigarrena. Eskumen-titulua.
Lege hau Konstituzioaren 149.1.29 artikuluaren babesean eman da.
Azken xedapenetatik bederatzigarrena. Erregelamendu bidezko garapena.
Gobernuari ahalmena ematen zaio lege organiko hau garatu eta betearazteko beharrezkoak diren xedapen guztiak eman ditzan.
Azken xedapenetatik hamargarrena. Lege organikoaren izaera.
Lege organikoaren izaera dute atariko tituluaren 1., 2.1 eta 3. artikuluek, II., III. eta XIII. tituluek, xedapen indargabetzaile bakarraren 1 zenbakiko a) eta c) letrek eta azken xedapenetatik bigarrenak.
Azken xedapenetatik hamaikagarrena. Indarrean jartzea.
Lege hau indarrean jarriko da Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hogei egunetara, azken xedapenetatik lehenaren bat zenbakia izan ezik; argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean xedapen hori.
Horrenbestez,
Lege organiko hau bete eta betearaz dezatela agintzen diet espainiar guztiei, partikular zein agintariei.
Madrilen, 2015eko uztailaren 28an
FELIPE e.
Gobernuko presidentea,
MARIANO RAJOY BREY
w.boe.es |
BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO |
D. L.: M-1/1958 ISSN: 02 |
|
|
|