9/2014 Legea, maiatzaren 9koa, Telekomunikazioei buruzkoa
2014-05-09Erakundea: Estatuko Buruzagitza
Argitalpena: EAO, 2014/05/10, 114. zk.
I. XEDAPEN OROKORRAK
ESTATUKO BURUZAGITZA
4950 |
9/2014 Legea, maiatzaren 9koa, Telekomunikazioei buruzkoa. |
JUAN CARLOS I.a
ESPAINIAKO ERREGEA
Honako hau irakurtzen duten guztiek jakin dezaten.
Jakizue: Gorte Nagusiek ondoko lege hau onetsi dutela, eta Nik, hemen, berretsi egiten dudala.
HITZAURREA
I
Telekomunikazioei buruzko 32/2003 Lege Orokorrak, azaroaren 3koak, Europar Batasunak 2002an komunikazio elektronikoen arloan onarturiko esparru arautzailea ekarri zuen Espainiako ordenamendu juridikora; hala, sakondu egin zuen aurreko araudian jasotako lehia askearen eta Administrazioaren gutxieneko esku-hartzearen printzipioetan.
Azaroaren 3ko 32/2003 Legeak hainbat aldaketa izan ditu onartu zenez geroztik, bai operadore berrien agerpena eta bideragarritasuna bermatzeko, bai erabiltzaileen eskubideak babesteko, bai zerbitzu publikoarekin, jabari publikoarekin eta lehiaren defentsarekin zerikusia duten alderdiak administrazio-ikuskaritzara meneratzeko.
Aldaketa horietako azkena martxoaren 30eko 13/2012 Errege Lege Dekretuaren bidez egin zen, zeinaren bidez elektrizitate nahiz gaseko barne-merkatuen alorreko eta komunikazio elektronikoen alorreko zuzentarauen transposizioa egin zen, eta elektrizitatenahiz gas-sektoreko kostuen eta sarreren arteko desorekengatiko desbideratzeak zuzentzeko neurriak hartu ziren. Aldaketa horrekin, komunikazio elektronikoen alorreko Europako 2009ko esparru arautzaile berria txertatu zen Espainiako ordenamendu juridikoan.
Europako esparru berri hori bi zuzentarau hauek osatzen dute: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko azaroaren 25eko 2009/136/EE Zuzentarauak (erabiltzaileen eskubideak) eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko azaroaren 25eko 2009/140/EE zuzentarauak (Erregulazio onena) . Esparru berri horretatik abiatuta, belaunaldi berriko sareak hedatzeko arloan inbertsioak egiteko esparru egoki bat sortzera bideratutako neurriak sartzen dira Legean, operadoreek aukera izan dezaten zerbitzu berritzaileak eskaintzeko, herritarren beharretarako teknologikoki egokiagoak direnak.
II
Telekomunikazioen sektorea ekonomiako dinamikoenetako bat da, eta, halaber, hazkundeari, produktibitateari nahiz enpleguari ekarpen handiena egin diezaiokeen sektoreetako bat; ondorioz, garapen ekonomikoari eta ongizate sozialari ere ekarpen handia egin diezaieke. Telekomunikazioen sektoreak, gainera, zuzenean eragiten dio interes orokorren babes-multzoari.
Gaur egun, eboluzio ekonomikoak etapa berri batean jartzen gaitu –belaunaldi berriko sareak hedatzeko etapan, hain zuzen ere–; hori dela eta, funtzio arautzailearen garrantziari buruz hausnarketa egiteko beharra daukate botere publikoek.
Esparru arautzailea berrikustean, badira kontuan hartu beharreko funtsezko elementu batzuk; zehazki, herrialde garatu gehienei eragiten dien egoera ekonomiko eta finantzarioa, eta gaur egun inbertsioa sustatzeko eta lehia indartzeko dagoen beharra.
Telekomunikazioen sektorea etengabeko berrikuntza teknologikoaren xede da, eta inbertsio iraunkor itzelak behar ditu. Horrek tamaina handiko proiektuak egitea eskatzen du, baina proiektu horiek kaltetuta suertatuko lirateke lurralde-eremu bakoitzeko sareak hedatzean eta zerbitzuak merkaturatzean baldintza desberdinak eskatuko balira.
Europa 2020 Estrategiaren helburuak betetzeko tresna nagusia Europarako Agenda Digitala da, eta agenda horren asmoa da 2020. urterako europar guztiek gutxienez 30 Mbps-ko banda zabaleko konexioak eskura edukitzeko aukera izatea, eta gutxienez Europako etxebizitzen % 50 100 Mbps-tik gorako banda zabaleko konexioetara abonatuta egotea. Gobernuak 2013ko otsailean onartu zuen Espainiako agenda digitalean txertatuta daude helburu horiek.
Horretarako, data horretara arte 180.000 eta 270.000 milioi euro bitarteko kantitatea inbertitu beharko da, Europako Batzordearen aurreikuspenen arabera. Espainian, sektore pribatuak 23.000 milioi euroko balioa duten inbertsioak egin beharko dituela kalkulatzen da.
Inbertsio horiek ondorio ekonomiko eta sozial handia izan dezakete. Europako Batzordeak uste du banda zabalaren % 10eko barneratze bakoitzeko, ekonomia (BPG) % 1 eta % 1,5 bitartean hazten dela. Era berean, ELGAk uste du banda zabalaren % 10eko barneratzearen hazkundeak, edozein urtetan, hurrengo bost urteetan produktibitatea % 1,5 igotzea ekartzen duela.
Era berean, Europako Batzordeak adierazi duen bezala, sare ultra-azkarrak hedatzeak eragin handia izan dezake enplegua sortzeari dagokionez; aurreikuspenen arabera, berrikuntzak bi milioi enplegu sor ditzake 2020. urterako, barnean hartuta zerikusia duten sektoreetako lanak; esaterako, edukien hornidura edo ekipamenduen fabrikazioa.
Bestalde, inbertsioa bultzatzea bezain beharrezkoa da telekomunikazioen sektorean lehia eraginkorra sustatzen eta zaintzen jarraitzea. Kontuan hartu behar da, alde horretatik, sektorean dagoen berrikuntza teknologikoaren etengabeko prozesuak sareak edo azpiegiturak hedatzeko inbertsio handiak eskatzen dituela, baita sektorean sartzeko oztopoak sortzen dituzten zerbitzuak merkaturatzeko ere. Horrek guztiak zaildu egiten du lehia. Lege honen helburua hauxe da: lehia sustatzea, inbertsioei pizgarririk kendu gabe.
Ondorioz, egiturazko erreformak sartzen ditu telekomunikazioen araubide juridikoan, sareak hedatzeko eta operadoreek zerbitzuak emateko erraztasunak emate aldera, erabiltzaileei zerbitzu berritzaileagoak eskaintzearren, kalitatearen nahiz estalduraren aldetik hobeak, prezio lehiakorragoetan eta baldintza hobeekin. Horrek guztiak, izan ere, Espainiako ekonomiaren lehiakortasuna eta produktibitatea sendotzen lagunduko du. Segurtasun juridikoari ere mesede egingo dio, laburbildu egiten baitu indarrean dagoen araudia; bereziki, komunikazio elektronikoen Europako Erkidegoko esparruari dagokionez.
Baina, era berean, lehia eraginkorra prezioen gainean presioa egiteko mekanismo eraginkor bat denez gero, baita zerbitzuen eta berrikuntzaren kalitatearen gainean ere, Legeak hainbat betebehar edo neurri jasotzen ditu, merkatuan botere nabarmena duten operadoreei ex ante ezarri ahal izateko. Erabakigarria izango da, era berean, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren ex post zeregina, sektore honi eragin diezaioketen lehiaren jardunbide murriztaileak pertsegitzeko, bai kolusio-jokaerak, bai domeinuegoeraren abusuak. Horregatik, funtsezkoa da Batzorde horrek komunikazio elektronikoen merkatuak etengabe ikuskatzea; hain zuzen ere, merkatu horietan lehia eraginkorra bermatzeko, zaintzeko eta sustatzeko, lehia horren bidez erabiltzaileei onurak emateko asmoarekin.
III
Lege honen helburua, beraz, Europako Agenda Digitalaren xedeak betetzen direla bermatzea da. Gaur egungo eboluzio teknologikoaren eta ziurgabetasun ekonomikoaren egoeran, Agenda Digital horrek esparru arautzaile argi eta egonkor bat ziurtatzea eskatzen du, inbertsioa sustatzeko, segurtasun juridikoa emateko, sareen hedapena zaildu duten oztopoak kentzeko, eta merkatuan lehiakortasun-maila areagotzeko.
Legearen helburu nagusietako bat telekomunikazioen sektorean merkatu-batasuna berreskuratzea da; hori horrela, sektoreko Estatuko legedia eta Administrazio eskudunek
beren eskumenez baliatzean emandako legedia koordinatzeko eta gatazkak ebazteko prozedurak ezartzen ditu, gatazka horiek sareen hedapenari eta zerbitzuak emateari eragiten dieten kasuetarako. Horretarako guztirako, Konstituzioaren 149.1.21 artikuluan xedatutako telekomunikazioei buruzko Estatuaren eskumen esklusiboan eta Konstituziotestuaren 149.1.1 eta 149.1.13 artikuluetako zeharkako izaerako eskumenetan oinarritzen da Legea.
Komunikazio elektronikoen sareak hedatzeko eta zerbitzuen eskaintza errazteko helburu berdinarekin, administrazio-sinplifikatzeari ekiten zaio; ondorioz, ezabatu egiten dira espektroa erabiltzen duten zenbait instalazio-kategoriatarako telekomunikazioadministrazioaren lizentziak eta baimenak. Ildo horretan, Administrazio eskudunek lizentziak edo baimenak berrikusi egingo dituztela aurreikusten da; desagertu egiten da jabetza pribatuko instalazio zehatz batzuetarako edo sareen berrikuntza teknologikorako halako lizentzia edo baimenak eskuratzeko beharra, eta sare berrien hedapena errazten da, komunikazio elektronikoen sareak hedatzeko erabil daitezkeen bestelako sektore ekonomikoen azpiegituretarako sarbidea baimenduz.
Administrazio-kargak gutxitzeko xede horri berari jarraiki, Legeak sinplifikatu egiten ditu operadoreen informazio-betebeharrak; hala, lehendik Araugintzako Agintaritza Nazionalen esku ez zegoen informazioa soilik eskatu ahal izango zaie operadoreei.
Era berean, baldintza zorrotzak ezartzen dira herri-administrazioek zuzenean edo zeharka kontrolatutako operadoreei dagokienez; horrela, autoprestazio-kontzeptutik kanpo, zerbitzuak merkatuko baldintzetan eta inbertitzaile pribatuaren irizpideekin eman beharko dira, lehia-distortsioak saihesteko, guztia ere, gastu publikoa arrazionalizatzeko helburuarekin.
Legeak, halaber, bere egiten ditu Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionala sortzen duen ekainaren 4ko 3/2013 Legean jasotako aurreikuspenak; hala, ex ante araugintzarako eskumenak esleitzen dizkio Batzorde horri, bai eta Europako Erkidegoko araudiak aitortutako operadoreen arteko gatazkak ebazteko eginkizuna ere.
Azkenik, operadoreei karga eta betebehar gutxiago jarri izanaren beharrezko kontrapuntu gisa, Legeak indartu egiten ditu jabari publiko erradioelektrikoaren kontrola eta ikuskatzeko nahiz zehapenak jartzeko ahalak, kautela-neurriak hartzeko erraztasunak emanez eta zehapenen zenbatekoa berrikusiz.
Laburbilduz, lege-testu honek sektorea liberalizatzeko, lehia askea bultzatzeko, merkatu-batasuna berreskuratzeko eta kargak gutxitzeko irizpideak jasotzen ditu, eta horien guztien helburuak hauek dira: batetik, operadoreei segurtasun juridikoa ematea, eta, bestetik, beharrezko baldintzak sortzea, lehia eraginkorra izateko eta belaunaldi berriko sareak hedatzean zein zerbitzu berriak ematean inbertsioak egiteko, sektoreak ekarpena egin ahal izan diezaion herrialdeak beharrezkoa duen hazkunde ekonomikoari.
IV
Legeak laurogeita lau artikulu ditu (zortzi kapitulutan multzokatuta) , hemeretzi xedapen gehigarri, hamabi xedapen iragankor, xedapen indargabetzaile bat, hamaika azken xedapen eta bi eranskin.
I. tituluak, «Xedapen orokorrak», besteak beste Legearen xedea ezartzen du, eta xede hori ez da mugatzen «komunikazio elektronikoak» arautzera –termino horrek, Europako Erkidegoko zuzentarauen arabera, operadore gisa jarduteko gaikuntza, operadoreen eta erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak, eta zerbitzu unibertsala bezalako alderdiak biltzen ditu–; aitzitik, bere osotasunean ezartzen du Espainiako Konstituzioak 149.1.21 artikuluan aipatzen duen «telekomunikazioen» araubidea. Horregatik, Lege honek bestelako gai batzuk ere arautzen ditu; esaterako, ekipamenduak eta sistemak instalatzea, telekomunikazioak legez intertzeptatzea, datuak gordetzea eta ekipamenduen nahiz aparatuen egokitasuna ebaluatzea. Gai horiek araudi espezifikoa dute Europako Erkidegoan.
Legeak, espresuki, bere arauditik kanpo uzten ditu ikus-entzunezko komunikaziozerbitzuen bidez zabaldutako edukiak; horiek komunikabide sozialen araubidean sartuta daude, eta zentzu bakarrean eta aldi berean erabiltzaile ugariri transmititzea dute
ezaugarri nagusi. Hala ere, soinuaren eta telebistaren irrati-difusio zerbitzuen euskarri gisa erabiltzen diren sareak eta horiei lotutako baliabideak Lege honek arautzen dituen komunikazio elektronikoen parte dira.
Lege honen esparrutik at uzten da, halaber, helburu nagusitzat seinaleak telekomunikazio-sareen bidez garraiatzea ez duten telekomunikazio-sareen gaineko zerbitzuak ematea. Azken horiek uztailaren 11ko 34/2002 Legean, informazio-gizarteko eta merkataritza elektronikoko zerbitzuei buruzkoan, daude araututa.
Era berean, titulu horretan Legearen helburuak eta printzipioak jasotzen dira, aurreko araudian jada jasota zeuden berak; alde horretatik, Legeak garrantzi handia ematen dio telekomunikazioen merkatuan ondoko hauen artean oreka lortzeari: berrikuntza sustatzea, sare berriak hedatzea, zerbitzu berriak ematea eta lehia eraginkorra bermatzea.
Legearen II. titulua sareak ustiatzearen eta zerbitzuak ematearen araubide orokorrari buruzkoa da, eta sektorearen erabateko liberalizazioa islatzen du.
Premiaren eta proportzionaltasunaren printzipioak betez, sareak eskaintzeko eta ustiatzeko gaikuntza izaera orokor eta berehalakoarekin ematen du Legeak, eta betekizun bakarra ezartzen du horretarako: Operadoreen Erregistroari jakinaraztea. Erregistro hori, orain, Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren mende dago.
Jakinarazi egin beharko dira, halaber, herri-administrazioek zuzenean edo zeharka kontrolatzen dituzten operadoreen autoprestazio-kasuak. Legeak mugapen zehatz batzuk jartzen ditu sareak instalatzeko nahiz ustiatzeko eta herri-administrazioek zerbitzuak emateko; hain zuzen ere, operadore publikoek komunikazio elektronikoen merkatuan parte hartzeak eragin litzakeen lehia-distortsioak saihestearren.
Europar Batasuneko zuzentarauekin bat, Legeak Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren eginkizunak aipatzen ditu. Batzorde hori araugintzarako agintaritza nazional independentea denez, ex ante araugintzarekin lotutako funtzioak beteko ditu arlo hauetan: merkatuak aztertzeko prozesuak, operadoreen arteko gatazkak ebaztea, eta bereizketa funtzionalaren betebeharra ezartzeko aukera, erreferentzia-merkatuetan botere nabarmena duten operadoreei aplikatu beharreko betebeharrak arautuz.
Era berean, zenbait aurreikuspen zehaztu dira Lege honetako II. tituluan, komunikazio elektronikoen merkatuak lehiakortasun eraginkorraren ingurune batean garatzen direla bermatzeko. Ondorio horietarako, beharrezkoa da merkatuak aztertzeko prozesuak dagokien maiztasunarekin egitea, behar izanez gero ex ante araudiaren esparruan betebehar espezifikoak ezartzeko. Horrez gain, eta lehia murrizten duten jardunbideak baztertzeko helburuarekin, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak komunikazio elektronikoen merkatuen funtzionamendua ikuskatuko du, eta horietan jarduten duten operadoreak ere gainbegiratuko ditu.
Legearen III. titulua operadoreen nahiz erabiltzaileen betebeharrei eta eskubideei buruzkoa da. Bertan, hainbat manu jasotzen dira zerbitzu unibertsalari, sareen osotasunerako eta segurtasunerako betebeharrari, eta azken erabiltzaileen eskubideak zabaltzeari lotuta, eta berrikuntza garrantzitsuak sartzen dira operadoreek jabari publiko nahiz pribatua okupatzeko, sareak hedatzeko eta bestelako sektoreetako azpiegituretan sarbidea izateko dauzkaten eskubideei dagokienez.
Administrazio-sinplifikazioaren alorrean, gogoan hartu behar da abenduaren 26ko 12/2012 Legean, merkataritza eta zenbait zerbitzu liberalizatzeko premiazko neurriei buruzkoan, jabari pribatuan telekomunikazio-sare zehatz batzuk hedatzeko lizentzia batzuen ordez erantzukizunpeko adierazpena ezarri da.
Lege honek ezartzen du sareak jabari pribatuan hedatzeko gainerako jarduketetako, lizentziak erantzukizunpeko adierazpenarekin ordeztu ahalko direla; betiere, operadoreak, aurrez, administrazio eskudunen aurrean hedapen-plan bat aurkeztu badu eta administrazio horiek onartu egin badute, plana aztertu ondoren, euren eskumenez baliatzeari atxikitako interesak aintzat hartuta. Eguneratze teknologiko soila eskatzen duten jarduketek ez dute baimenik beharko, obra zibileko edo masta-obretako elementuei eragiten ez badiete.
Merkatuaren batasuna bermatzeko, sareen instalazioa zein hedapena errazteko, eta zerbitzu berriak emateko helburuarekin, Legeak lankidetzan jarduteko eta gatazkak
konpontzeko beharrezko diren mekanismoak ezartzen ditu. Herri-administrazio eskudunek egiten dituzten lurraldeedo hirigintza-plangintzako tresnek sareen hedapenari eragin diezaioketen kasuetan, Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren txostena beharko da, eta, beharrezkoa denean, negoziazio-prozedura zabalduko da Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren eta aipatutako plangintza-tresnak onartzeko, aldatzeko edo berrikusteko ardura duten organoen artean.
Azkenik, urbanizazio-eremuetan komunikazio elektronikoen azpiegituren beharrezko aurreikuspena egiten da, eta operadoreei herri-administrazioen azpiegituretan eta azpiegitura linealetan (elektrizitatea, gasa, ura, saneamendua edo garraioa) sartzeko eskubidea aitortzen zaie. Neurri horiek guztiak bat datoz Europako Batzordeak 2012ko apirilaren 27ko dokumentuan, Europan abiadura oso handiko sareak hedatzearen kostuak murrizteko neurriei buruzkoan, egindako proposamenekin.
Erabiltzaileen eskubideak indartzeko helburuarekin, argitu egiten dira martxoaren 30eko 13/2012 Errege Lege Dekretuaren bidez Telekomunikazioei buruzko azaroaren 3ko 32/2003 Lege Orokorrean sartutako eskubideak. Nabarmentzekoa da, batetik, izaera pertsonaleko datuen babesarekin eta pertsonen pribatutasunarekin zerikusia duten telekomunikazioetako erabiltzaileen eskubideak hobeto identifikatzen direla; eta, bestetik, mantendu egiten dela operadoreen eta azken erabiltzaileen arteko gatazkak Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren aurrean judizioz kanpo ebazteko prozedura. Era berean, aurreikusten da Lege honetan ezarritako sektoreko araudi espezifikoa gailendu egingo zaiola kontsumitzaileen eta erabiltzaileen defentsarako araudi orokorrari, Europako Erkidegoko araudian bertan jasotzen den bezala; bereziki, kontsumitzaileen eskubideei buruzko 2011ko urriaren 25eko 2011/83/EB Zuzentarauaren 3. artikuluko 2. paragrafoan.
IV. titulua ekipamenduen eta aparatuen egokitasunaren ebaluazioari buruzkoa da, eta bertan alderdi hauek arautzen dira, besteak beste: normalizazio teknikoa, ekipamenduen eta aparatuen egokitasunaren ebaluazioa, eta instalazioek bete behar dituzten baldintzak.
Jabari publiko erradioelektrikoaren administrazioari dagokionez, V. tituluak argitu egiten ditu aplikatzekoak diren printzipioak, administrazio horrek hartzen dituen jarduketak, erabilera motak eta titulu gaitzaileak; halaber, maiztasun-banda zehatz batzuetara jotzeko administrazio-sinplifikatze bat sartzen du, eta indartu egiten ditu tituluen iraupenari, aldaketari, iraungitzeari eta errebokazioari buruzko azken erreformak, baita espektroko bigarren mailako merkatukoak ere. Berrikuntza gisa, espektroa erabiltzeko titulu gaitzailerik ez dutenek espektroa erabiltzea saihesteko neurriak sartzen dira; horrela, baliabide urri horren eskuragarritasuna eta erabilera eraginkorra bermatzen da, batez ere modu aktiboan babestuta eta sareko operadoreen lankidetzaren bidez.
VI. tituluak, «Telekomunikazioak administratzea», Araugintzako Agintaritza Nazionalei esleitzen zaizkien eskumenak zehazten ditu. Zehazki, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionala sortzeari buruzko ekainaren 4ko 3/2013 Legean jasotako eskumen-banaketa sartzen du titulu horrek, eta, besteak beste, eginkizun hauek esleitzen dizkio Batzorde horri: komunikazio elektronikoen sareei eta zerbitzuei buruzko erreferentzia-merkatuak definitzea eta aztertzea, merkatuan botere nabarmena duen operadorea edo operadoreak identifikatzea, aipatutako operadoreei betebehar espezifikoak ezartzea, hala badagokio, komunikazio elektronikoen merkatuetako gatazkak konpontzea, eta zerbitzu unibertsala emateko kostu garbia zehaztea.
VII. tituluan («Telekomunikazioen alorreko tasak») eta I. eranskinean, azaroaren 3ko 32/2003 Legean jasotako araudiarekiko hobekuntza nabariak sartzen ditu Legeak, telekomunikazioen tasei dagokienez. Zehazki, gutxitu egiten da operadoreen tasa orokorraren gehieneko muga –tasa hori Lege honetan ezarritako araubide juridikoa aplikatzearen ondorioz Araugintzako Agintaritza Nazionalei sortutako kostuak finantzatzera bideratuta dago–, eta, halaber, Araugintzako Agintaritza Nazionalek ordaindu behar izan dituzten kostuak automatikoki doitzeko eskema bat ezartzen da.
VIII. titulua ikuskatzeari eta zehapen-araubideari buruzkoa da. Indartu egiten ditu ikuskatze-ahalak, eta lankidetza eskatzen die telekomunikazioen instalazioak dauden finken edo higiezinen titularrei, aipatutako instalazioen titularrak identifikatzeko; horrez gain, arau-hausteen tipifikazioa hobetzen du, zehapenen sailkapena eta zenbatekoa
berrikusten du, zehapenaren zenbatekoa zehazteko irizpideak ematen ditu, eta kautelaneurriak hartzea errazten du; kautela-neurri horiek, gainera, zehapen-espedientea hasi baino lehen hitzartu ahal izango dira.
Xedapen gehigarriek ondoko arlo hauek arautzen dituzte, besteak beste: Telekomunikazioen eta Informazio Gizartearen Aholkularitza Batzordea, baldintzapeko sarbidearen gaineko betebeharrak, irrati-difusioko eta telebistako zerbitzu zehatz batzuetarako sarbidea, formatu zabaleko telebista eta transmisio-betebeharrak, baita irrati-maiztasunei eta osasunari buruzko ministerioen arteko batzorde bat sortzea ere; batzorde horren egitekoa emisio erradioelektrikoen aurrean osasuna babestearren onartutako neurriei buruzko txostenak egitea izango da, eta, halaber, emisio horiek sortzen dituzten instalazioek izaten dituzten kontrol anitzei buruzkoak.
Zehazki, xedapen gehigarrietako batek banda zabal ultra-azkarraren unibertsalizazioa du helburu; hori horrela, Gobernuak Sare Ultra-azkarren Estrategia Nazional bat ezarriko du, banda zabal finko nahiz mugikorrera sarbide ultra-azkarreko sare-hedapena sustatzearren, unibertsalizazioa lortzeko asmoarekin. Era berean, herritarrek, enpresek eta administrazioek banda zabal ultra-azkarra hartzea sustatu nahi da, lurraldeadministrazioekin lankidetzan gizarteeta lurralde-kohesioa bermatzeko.
Estrategia hori gauzatzean, hainbat neurri hartu ahal izango dira; esaterako, banda zabal ultra-azkarraren estaldura zabaltzeko laguntza publikoen deialdia egin ahalko dira urtero. Horrela, neutraltasun teknologikoaren printzipioarekin bat, eskaintzarik ez dagoen eta, epe laburrean, eskaintzarik egitea aurreikusten ez den eremuetan, estaldura ezarri ahal izango da; bereziki, orografia zaileko eta biztanleria-dentsitate baxuko nekazaritzaguneetan konexio-epeak murriztearren eta kostuak merkatzearren. Deialdi publiko horiek hau guztia bermatuko dute: laguntzek inbertsioaren ehuneko bat soilik estaliko dutela, laguntzak lehia-araubidean esleituko direla, laguntzaren beharra justifikatuta dagoela (epe laburrean edo ertainean defizit komertziala izango delako eta, horren ondorioz, ezin delako proiektua gauzatu, errentagarritasun txikikoa izateagatik) , eta gainkonpentsazioa saihesteko mekanismoak aurreikusten dituela.
Era berean, lehentasunezko jarduketa-guneak ezarriko dira, irizpide hauek kontuan izanda: erabiltzaileen behar nagusiak, izaera dinamizatzailea, ETEen edo jarduera ekonomikoa duten zentroen presentzia (esaterako, industrialdeak edo turismo-zentroak) eta bestelako faktoreak (adibidez, lurralde-oreka, garapen ekonomikoan duen eragina, gune horien urruntasuna edo Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren kargu [FEDER] finantzatzeko aukera) .
Estrategia hori Lege honetan jasotako beste neurri batzuekin osatuko da; neurri horiek sarbide finkoaren nahiz mugikorraren sare ultra-azkarren hedapena erraztera bideratuta daude, baita sareen modernizazioa eta berrikuntza bultzatzera ere.
Bestalde, xedapen iragankorrek hainbat alderdi arautzen dituzte, Lege berri hau aplikatzen hasteko bidea errazteko; hala nola, herri-administrazioek zuzenean edo zeharka kontrolatutako operadoreak 9. artikuluan aurreikusitako araubidera egokitzea eta I. eranskinean jasotako tasak finkatzeko araubide iragankorra.
Amaitzeko, azken xedapenetan, Legeak hainbat arau-testu aldatzen ditu. Zehazki, Informazio Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legeko hainbat manu aldatzen dira, gaur egungo esparru sozial eta ekonomikora egokitzeko asmoarekin. Hainbat xehetasun sartzen dira hartzailearen adostasunari dagokionez, bere terminal-ekipamenduetan datuak biltegiratzeko eta berreskuratzeko gailuetatik eratorritako datuen tratamendua onar dezan, eta zehapenak modulatzeko irizpideak ezartzen dira.
AURKIBIDEA
I. titulua. Xedapen orokorrak.
1. artikulua. Legearen xedea eta aplikazio-eremua.
2. artikulua. Telekomunikazioak, interes orokorreko zerbitzu gisa.
3. artikulua. Legearen helburuak eta printzipioak.
4. artikulua. Defentsa nazionalerako, segurtasun publikorako, bide-segurtasunerako eta babes zibilerako telekomunikazio-zerbitzuak.
II.titulua. Komunikazio elektronikoen sareak eta zerbitzuak lehia askearen araubidean ustiatzea eta ematea.
I. kapitulua. Xedapen orokorrak.
5. artikulua. Aplikatzekoak diren printzipioak.
6. artikulua. Komunikazio elektronikoen sareak ustiatzeko eta zerbitzuak emateko eska daitezkeen betekizunak.
7. artikulua. Operadoreen Erregistroa.
8. artikulua. Komunikazio elektronikoen zerbitzuak emateko edo sareak ustiatzeko baldintzak.
9. artikulua. Herri-administrazioek komunikazio elektronikoen sare publikoak eta zerbitzuak hirugarrenei emateko araubidean instalatzea eta esplotatzea, eta ematea.
10. artikulua. Informazioa emateko betebeharrak.
11. artikulua. Arau teknikoak.
II. kapitulua. Sareetara eta lotutako baliabideetara sartzea eta interkonexioa.
12. artikulua. Sareetara eta lotutako baliabideetara sartzeari nahiz horien interkonexioari aplikatzeko printzipio orokorrak.
III. kapitulua. Merkatuak ex ante arautzea eta gatazkak ebaztea.
13. artikulua. Erreferentzia-merkatuak eta merkatuan botere nabarmena duten operadoreak.
14. artikulua. Erreferentzia-merkatuetan botere nabarmena duten operadoreei aplikatzeko betebehar espezifikoak.
15. artikulua. Gatazkak ebaztea.
IV. kapitulua. Bereizketa funtzionala.
16. artikulua. Nahitaezko bereizketa funtzionala.
17. artikulua. Borondatezko bereizketa funtzionala.
18. artikulua. Bereizketa funtzionalerako betebehar espezifiko gehigarriak.
V. kapitulua. Zenbakikuntza, helbideratzea eta izendapena.
19. artikulua. Printzipio orokorrak.
20. artikulua. Plan nazionalak.
21. artikulua. Abonatuek telefono-zenbakiak mantentzea.
22. artikulua. Balio sozialeko zerbitzu europar harmonizatuetarako zenbaki harmonizatuak.
III.titulua. Zerbitzu publikoaren betebeharrak eta eskubide zein betebehar publikoak, komunikazio elektronikoen sareak ustiatzean eta zerbitzuak ematean.
I. kapitulua. Zerbitzu publikoaren betebeharrak.
1. atala. Mugapena.
23. artikulua. Zerbitzu publikoaren betebeharren mugapena.
24. artikulua. Zerbitzu publikoaren betebehar-kategoriak.
2. atala. Zerbitzu unibertsala.
25. artikulua. Kontzeptua eta aplikazio-eremua.
26. artikulua. Zerbitzu unibertsala emateko ardura duten operadoreak izendatzea.
27. artikulua. Zerbitzu unibertsalaren kostua eta finantzaketa.
3. atala. Zerbitzu publikoaren bestelako betebeharrak.
28. artikulua. Zerbitzu publikoaren bestelako betebeharrak.
II.kapitulua. Operadoreen eskubideak eta komunikazio elektronikoen sare publikoak hedatzea.
1.atala. Operadoreek jabari publikoa okupatzeko, nahitaezko desjabetzeprozeduran onuradun izateko, eta haien aldeko zortasunak eta jabetzaren mugapenak ezartzeko dauzkaten eskubideak.
29. artikulua. Jabetza pribatua okupatzeko eskubidea.
30. artikulua. Jabari publikoa okupatzeko eskubidea.
31. artikulua. Jabari publikoaren eta jabetza pribatuaren okupazioari aplikatzeko araudia.
32. artikulua. Jabetza publikoaren edo pribatuaren kokalekua eta erabilera partekatzea.
33. artikulua. Jabetzaren bestelako zortasunak eta mugapenak.
2.atala. Komunikazio elektronikoen sare publikoak hedatzeari eragiten dion herriadministrazioen araudia.
34. artikulua. Herri-administrazioen arteko lankidetza, komunikazio elektronikoen sare publikoak hedatzeko.
35. artikulua. Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren eta herri-administrazioen arteko lankidetza-mekanismoak, komunikazio elektronikoen sare publikoak hedatzeko.
36. artikulua. Komunikazio elektronikoen azpiegitura-aurreikuspena hirigintzaproiektuetan eta baliabide publikoekin finantzatutako obra zibiletan.
3.atala. Komunikazio elektronikoen sare publikoak ostata ditzaketen azpiegituretara sartzea.
37. artikulua. Komunikazio elektronikoen sare publikoak ostata ditzaketen azpiegituretara sartzea.
38. artikulua. Estatuaren eskumeneko garraio-azpiegiturak kudeatzen dituzten organoen edo erakundeen titulartasuneko komunikazio elektronikoen sareetara sartzea edo horiek erabiltzea.
III.kapitulua. Komunikazio elektronikoen sareei eta zerbitzuei lotutako komunikazioen sekretua, datu pertsonalen babesa, eta izaera publikoko eskubide nahiz betebeharrak.
39. artikulua. Komunikazioen sekretua.
40. artikulua. Zerbitzu teknikoek komunikazio elektronikoak intertzeptatzea.
41. artikulua. Datu pertsonalak babestea.
42. artikulua. Komunikazio elektronikoei eta komunikazioen sare publikoei buruzko datuak gordetzea eta lagatzea.
43. artikulua. Komunikazio elektronikoen sare eta zerbitzuetan zifratzea.
44. artikulua. Komunikazio elektronikoen sare eta zerbitzuen osotasuna eta segurtasuna.
IV. kapitulua. Eraikinetako azpiegitura komunak eta komunikazio elektronikoen sareak.
45. artikulua. Eraikinetako azpiegitura komunak eta komunikazio elektronikoen sareak.
V. kapitulua Azken erabiltzaileen eskubideak.
46. artikulua. Komunikazio elektronikoen zerbitzuen azken erabiltzaileen eskubideak.
47. artikulua. Herritarrentzat eskuragarri dauden komunikazio elektronikoen sare eta zerbitzuen azken erabiltzaileen eskubide espezifikoak.
48. artikulua. Datu pertsonalak babesteko eta pribatutasunerako eskubidea, eskatu gabeko komunikazioei, zirkulazioeta lokalizazio-datuei, nahiz abonatu-gidei dagokienez.
49. artikulua. Abonatuen gidak.
50. artikulua. Zerbitzu-kalitatea.
51. artikulua. Zenbaki edo zerbitzuetara sartzea.
52. artikulua. Desgaitasuna duten pertsonen sarbiderako oinarrizko baldintzak arautzea.
53. artikulua. Kontratuak.
54. artikulua. Informazio gardena argitaratzea.
55. artikulua. Eztabaidak konpontzea.
IV. titulua. Ekipamenduen eta aparatuen egokitasuna ebaluatzea
56. artikulua. Normalizazio teknikoa.
57. artikulua. Egokitasuna ebaluatzea.
58. artikulua. Elkarrekiko onespena.
59. artikulua. Instalazioek eta instalatzailek bete beharreko baldintzak.
V. titulua. Jabari publiko erradioelektrikoa.
60. artikulua. Jabari publiko erradioelektrikoa administratzea.
61. artikulua. Gobernuak jabari publiko erradioelektrikoa administratzeko dituen
ahalak.
62. artikulua. Jabari publiko erradioelektrikoa erabiltzeko titulu gaitzaileak.
63. artikulua. Lizitazio-prozedura baten bidez emandako titulu gaitzaileak.
64. artikulua. Jabari publiko erradioelektrikoa erabiltzeko titulu gaitzaileen iraupena eta horiek aldatzea, iraungitzea eta errebokatzea.
65. artikulua. Jabari publiko erradioelektrikoaren babes aktiboa.
66. artikulua. Teknologiaeta zerbitzu-neutraltasuna jabari publiko erradioelektrikoa erabiltzean.
67. artikulua. Jabari publiko erradioelektrikoko bigarren mailako merkatua.
VI. titulua. Telekomunikazioak administratzea.
68. artikulua. Estatuko Administrazio Orokorraren eta bere organismo publikoen eskumenak.
69. artikulua. Industria, Energia eta Turismo Ministerioa.
70. artikulua. Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionala.
VII. titulua. Telekomunikazioen alorreko tasak.
71. artikulua. Telekomunikazioen alorreko tasak.
VIII. titulua. Ikuskapena eta zehapen-araubidea.
72. artikulua. Ikuskapen-eginkizunak.
73. artikulua. Ikuskatzeko ahalak.
74. artikulua. Telekomunikazioen alorreko arau-hausteengatiko erantzukizuna.
75. artikulua. Arau-hausteen sailkapena.
76. artikulua. Arau-hauste oso larriak.
77. artikulua. Arau-hauste larriak.
78. artikulua. Arau-hauste arinak.
79. artikulua. Zehapenak.
80. artikulua. Zehapenaren zenbatekoa zehazteko irizpideak.
81. artikulua. Zehapen-prozedura baino lehenagoko neurriak.
82. artikulua. Zehapen-prozedurako kautela-neurriak.
83. artikulua. Preskripzioa.
84. artikulua. Zehatzeko eskumenak.
Lehenengo xedapen gehigarria. Lege honetan erabilitako terminoen esanahia. Bigarren xedapen gehigarria. Mugapenak eta zortasunak.
Hirugarren xedapen gehigarria. Eraikinetako azpiegitura komunak arautzen dituen legedia aplikatzea.
Laugarren xedapen gehigarria. Informazio konfidentziala.
Bosgarren xedapen gehigarria. Telekomunikazioen eta Informazio Gizartearen Aholkularitza Batzordea.
Seigarren xedapen gehigarria. Hertsapen-isunak.
Zazpigarren xedapen gehigarria. Baldintzapeko sarbiderako betebeharrak, irratidifusioko nahiz telebistako zerbitzu zehatz batzuetarako sarbiderako eta formatu zabaleko telebistarako, eta transmisio-betebeharrak.
Zortzigarren xedapen gehigarria. Jakinarazpen-mekanismoa.
Bederatzigarren xedapen gehigarria. Herritarrentzat eskuragarri dauden komunikazio elektronikoen sare publikoen edo zerbitzuen operadoreei ezartzeko betebeharrei buruzko txostena.
Hamargarren xedapen gehigarria. Irrati-maiztasunei eta osasunari buruzko Ministerioen Arteko Batzordea sortzea.
Hamaikagarren xedapen gehigarria. Komunikazio elektronikoen sare eta zerbitzuen funtzionamendua bermatzeko funtsezko parametro eta eskakizun teknikoak.
Hamabigarren xedapen gehigarria. Tributuen Lege Orokorra aplikatzea. Hamahirugarren xedapen gehigarria. Egintzak argitaratzea.
Hamalaugarren xedapen gehigarria. Banda zabalerako, ekonomia zein enplegu digitalaren garapenerako eta zerbitzu digital berrietarako laguntza publikoak koordinatzea.
Hamabosgarren xedapen gehigarria. Estatuko Administrazio Orokorrari baliabideak esleitzea eta Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionaleko pertsonala txertatzea.
Hamaseigarren xedapen gehigarria. Red.es enpresa-erakunde publikoa. Hamazazpigarren xedapen gehigarria. Informazioaren eta komunikazioaren
teknologien alorreko berrikuntza.
Hemezortzigarren xedapen gehigarria. Banda zabal ultra-azkarra unibertsalizatzea. Hemeretzigarren xedapen gehigarria. Irrati-amateurren estazio erradioelektrikoak. Lehenengo xedapen iragankorra. Lege hau indarrean sartu aurreko araudia. Bigarren xedapen iragankorra. Herri-administrazioek zuzenean edo zeharka
kontrolatutako operadoreak 9. artikuluan aurreikusitako araubidera egokitzea. Hirugarren xedapen iragankorra. Jabari publiko erradioelektrikoa erabiltzeko
emakidei lotutako baldintzak.
Laugarren xedapen iragankorra. Teknologiaeta zerbitzu-neutraltasunaren printzipioak murriztea, komunikazio elektronikoen zerbitzuak emateko espektro erradioelektrikoa erabiltzeko titulu gaitzaileetan.
Bosgarren xedapen iragankorra. 28. artikuluan aipatzen diren zerbitzu zehatz batzuk ematea.
Seigarren xedapen iragankorra. Lege honetako I. eranskinean ezarritako tasak finkatzeko araubide iragankorra.
Zazpigarren xedapen iragankorra. Aurrez eskatutako administrazio-baimen edo -lizentziak.
Zortzigarren xedapen iragankorra. Operadoreen Erregistroa.
Bederatzigarren xedapen iragankorra. Herri-administrazio eskudunek egindako lurraldeedo hirigintza-plangintzako araudiak eta tresnak egokitzea, komunikazio elektronikoen sare publikoaren hedapenari eragiten diotenean.
Hamargarren xedapen iragankorra. Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak eginkizunak aldi batean gauzatzea.
Hamaikagarren xedapen iragankorra. Lege hau indarrean sartu aurretik hasitako prozedurak.
Hamabigarren xedapen iragankorra. Estazio edo azpiegitura erradioelektrikoen araubide iragankorra, herritarrentzat eskuragarri dauden komunikazio elektronikoen zerbitzuak emateko; betiere, horiek instalatzeko lizentziaedo baimen-eskaera aurkeztu bada.
Xedapen indargabetzaile bakarra. Arauak indargabetzea.
Azken xedapenetako lehenengoa. Jokoa arautzeko maiatzaren 27ko 13/2011 Legea aldatzea.
Azken xedapenetako bigarrena. Informazio Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea aldatzea.
Azken xedapenetako hirugarrena. Eraikuntzaren Antolamenduari buruzko azaroaren 5eko 38/1999 Legea aldatzea.
Azken xedapenetako laugarrena. Komunikazio elektronikoei eta komunikazioen sare publikoei buruzko datuak gordetzeari buruzko urriaren 18ko 25/2007 Legea aldatzea.
Azken xedapenetako bosgarrena. Telekomunikazio-zerbitzuetarako sarbiderako eraikinetako azpiegitura komunei buruzko otsailaren 27ko 1/1998 Errege Lege Dekretua aldatzea.
Azken xedapenetako seigarrena. Sinadura elektronikoari buruzko abenduaren 19ko 59/2003 Legea aldatzea.
Azken xedapenetako zazpigarrena. Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorra aldatzea.
Azken xedapenetako zortzigarrena. Estatuaren eskumeneko garraio-azpiegiturak kudeatzen dituzten organo edo erakundeek kudeatzen duten jabari publikoa eta beren titulartasuneko jabetza pribatua okupatzeko baimena emateko baldintzak arautzea.
Azken xedapenetako bederatzigarrena. Konstituzio-oinarria. Azken xedapenetako hamargarrena. Garapen-eskumenak. Azken xedapenetako hamaikagarrena. Indarrean sartzea.
I. eranskina. Telekomunikazioen alorreko tasak.
1.Operadoreen tasa orokorra.
2.Zenbakikuntza-, helbideratzeeta izendapen-tasak.
3.Jabari publiko erradioelektrikoa erreserbatzeagatiko tasa.
4.Telekomunikazio-tasak.
5.Tasak borondatezko epean kudeatzea eta biltzea.
II. eranskina. Definizioak.
I. TITULUA
Xedapen orokorrak
1. artikulua. Legearen xedea eta aplikazio-eremua.
1.Lege honen aplikazio-eremua telekomunikazioen araubidea da. Telekomunikazioen barruan sartzen dira komunikazio elektronikoen eta horiekin lotuta dauden baliabideen sareak ustiatzea eta zerbitzuak ematea, Konstituzioaren 149.1.21 artikuluarekin bat.
2.Lege honen eremutik kanpo gelditzen dira ikus-entzunezko komunikaziozerbitzuak, sareen bidez transmititutako ikus-entzunezko edukiak, eta Konstituzioaren 149.1.27 artikuluan aipatzen den ikus-entzunezko izaera duten komunikabide sozialen oinarrizko araubidea.
Era berean, Lege honen eremutik kanpo gelditzen dira komunikazio elektronikoen sareen eta zerbitzuen bidez transmititutako edukiak hornitzen dituzten zerbitzuak, aipatutako edukien gaineko argitaratze-kontrola baliatzean oinarritzen diren jarduerak, eta Informazio Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legean arautzen diren zerbitzuak; betiere, zerbitzu horiek ez badira oinarritzen,
osotasunean edo partzialki, komunikazio elektronikoetako sareen bidez seinaleak garraiatzean.
2. artikulua. Telekomunikazioak, interes orokorreko zerbitzu gisa.
1.Telekomunikazioak interes orokorreko zerbitzuak dira eta lehia askearen araubidean ematen dira.
2.Soil-soilik Lege honen 4. artikuluan eta III. tituluan araututako zerbitzuak jotzen dira zerbitzu publikotzat, eta horiek bakarrik daude zerbitzu publikoen betebeharren mende.
Zerbitzu publikoen betebeharrak ezartzearen xedea Lege honen 3. artikuluan ezarritako helburuak erdiestea da. Betebehar horiek operadoreei ezarri ahalko zaizkie, ondoko eskubideren bat daukatenean: jabari publikoa edo jabetza pribatua okupatzeko eskubideak; jabari publiko erradioelektrikoa erabiltzeko eskubideak; edo zenbakikuntzarako, helbideratzerako edo izendapenerako baliabide publikoak erabiltzeko eskubideak; horrez gain, erreferentzia-merkatu batean botere nabarmena duen operadoreei ere ezarri ahal izango zaizkie betebehar horiek.
3. artikulua. Legearen helburuak eta printzipioak.
Lege honek ondorengo helburu eta printzipioak ditu:
a) Telekomunikazioen merkatuetan lehia eraginkorra sustatzea, enpresentzako eta kontsumitzaileentzako onurak ahalik eta gehien indartzeko; batez ere, prezioak jaitsiz eta zerbitzuen kalitatea nahiz berrikuntza bultzatuz, eta behar bezala kontuan hartuta eremu geografiko ezberdinetan lehiari eta kontsumitzaileei dagokienez dagoen baldintzen aniztasuna; era berean, zainduko da lehiaren faltsutzerik zein murrizketarik ez egotea komunikazio elektronikoen sareak ustiatzean edo zerbitzuak ematean, edukien transmisioan barne.
b) Ekonomia eta enplegu digitala garatzea, eta telekomunikazioen sektorearen nahiz sare ultra-azkar berriek ahalbidetzen dituzten zerbitzu digital berri guztien garapena sustatzea, gizarteeta lurralde-kohesioa sustatuta, sareak hobetuz eta zabalduz, eta, halaber, komunikazio elektronikoen zerbitzuak ematea eta horiekin lotutako baliabideen hornidura garatzea.
c) Komunikazio elektronikoen sareak zabaltzea eta zerbitzuak ematea sustatzea, mutur batetik bestera konektibitate eta interoperabilitatea sustatuta, bai eta sarbidea ere, berdintasunezko eta diskriminaziorik gabeko baldintzetan.
d) Telekomunikazioetako produktuen eta ekipamenduen industriaren garapena sustatzea.
e) Europar Batasunean komunikazio elektronikoen zerbitzuen barne-merkatuaren garapenari ekarpena egitea.
f) Azpiegituren arloan inbertsio eraginkorra sustatzea eta, hala dagokionean, azpiegituretan oinarritutako lehia ere bai, berrikuntza sustatuz eta behar bezala kontuan hartuta enpresa inbertitzaileek izaten dituzten arriskuak.
g) Telekomunikazioen baliabide mugatuak eraginkortasunez erabiltzea; besteak beste, zenbakikuntza eta espektro erradioelektrikoa –espektro erradioelektrikoa behar bezala babestuz–, eta jabetza publiko eta pribatua okupatzeko eskubideetarako sarbidea.
h) Araudian neutraltasun teknologikoa sustatzea, ahal den neurrian.
i) III. tituluan aipatzen diren komunikazio elektronikoen sareak ustiatzean eta zerbitzuak ematean zerbitzu publikoaren betebeharrak betetzen direla bermatzea; batez ere, zerbitzu unibertsalekoak.
j) Erabiltzaileen interesak defendatzea, erabiltzaile horiek komunikazio elektronikoen zerbitzuetara jotzeko duten eskubidea bermatuz, aukerari, prezioari eta kalitate onari dagokienez baldintza egokietan; halaber, azken erabiltzaileek informazioa eskuratzeko eta banatzeko edo beren hautapeneko aplikazioak edo zerbitzuak erabiltzeko (batez ere, Interneterako sarbide ireki baten bidez) duten gaitasuna sustatuz. Zerbitzu horiek
ematean, Konstituzio-agindu hauek bete beharko dira: ez diskriminatzea, ohorerako eta intimitaterako eskubideak errespetatzea, gazteak eta haurrak babestea, datu pertsonalak babestea, eta komunikazioen sekretua gordetzea.
k) Telekomunikazioen merkatuetan, ondoko hauen guztien beharrak asebetetzen direla zaintzea eta babestea, aukera-berdintasunaren eta diskriminazio ezaren printzipioak betez: talde sozial espezifikoena, desgaitasuna duten pertsonena, adineko pertsonena, mendekotasun-egoeran dauden pertsonena eta premia sozial bereziak dituzten erabiltzaileenak. Mendekotasun-egoeran dauden pertsonek komunikazio elektronikoen zerbitzuetarako sarbidea izateari dagokionez, normalizazio teknikoari buruzko arau edo zehaztapenak betetzea sustatuko da, Europako Erkidegoko araudiaren arabera argitaratu direnean.
l) Desgaitasuna duten erabiltzaileei komunikazio elektronikoen zerbitzuak eta terminal-ekipamenduak erabiltzeko sarbidea erraztea.
4. artikulua. Defentsa nazionalerako, segurtasun publikorako, bide-segurtasunerako eta babes zibilerako telekomunikazio-zerbitzuak.
1.Artikulu honetan araututako zerbitzuak soilik jotzen dira zerbitzu publikotzat.
2.Defentsa nazionalerako oinarrizko jarduerak egiten dituzten telekomunikazioetako sare, zerbitzu, instalazio eta ekipamenduak defentsa nazionalera bideratutako baliabideak dira; horiek guztiak Estatuari erreserbatzen zaizkio eta dagokien araudi espezifikoaren mende daude.
3.Telekomunikazioen sektorean defentsa nazionalaren politika gauzatzeko eskumena duen organoa, Estatuko Administrazio Orokorraren barruan, Industria, Energia eta Turismo Ministerioa da, gaiari buruzko legedi zehatzaren eta Lege honek ezartzen duenaren arabera, eta eragiten dion heinean. Horretan guztian Defentsa Ministerioarekin behar bezala koordinatuta jardungo du, eta ministerio horrek ezarritako irizpideei jarraiki.
Defentsa zibilarekin lotutako eginkizunen esparruan, Industria, Energia eta Turismo Ministerioari dagokio telekomunikazioen alorrean defentsa nazionalari egiten dion ekarpenarekin zerikusia duten neurriak aztertzea, planeatzea, programatzea, proposatzea eta gauzatzea.
Ondorio horietarako, Defentsa Ministerioak eta Industria, Energia eta Turismo Ministerioak Indar Armatuen telekomunikazio-sistemen plangintza koordinatuko dute, ahal den heinean zerbitzu zibilekin bateragarriak izango direla ziurtatzeko helburuarekin. Era berean, koordinazio teknologikorako programak egingo dituzte, beharrezko direnean telekomunikazioen alorrean baliabide, sistema eta sare zibilak eta militarrak harmonizatzeko, homologatzeko eta erabiltzeko, batera edo bereiz. Gai horiek aztertzeko eta txostenak egiteko, egokitzat jotzen diren ministerioen arteko organoak sortuko dira, eta errege-dekretu bidez zehazten diren osaera eta eskumenak izango dituzte.
4.Segurtasun publikoaren, bide-segurtasunaren eta babes zibilaren esparruetan, telekomunikazioen erabilerarekin duen lotura espezifikoari dagokionez, Industria, Energia eta Turismo Ministerioak lankidetzan jardungo du Barne Ministerioarekin eta autonomiaerkidegoetan gai horietan eskumenak dituzten organo arduradunekin.
5.Telekomunikazio-zerbitzuetako sareak ustiatzen eta zerbitzuak ematen dituzten zentro, establezimendu edo dependentziei lotutako ondasun higigarri edo higiezinetan, Gobernuak zehazten dituen neurri eta sistemak izango dira segurtasunerako, zaintzarako, informazio-hedapenerako, arrisku-prebentziorako eta babeserako. Neurri eta sistema horiek guztiak Defentsa Ministerioak, Barne Ministerioak edo Industria, Energia eta Turismo Ministerioak proposatuko dizkiote Gobernuari, euren eskumenen esparruan. Neurri eta sistema horiek guztiak eskuragarri egon beharko dira hala normaltasunnola krisi-egoeretan, baita Alarma, Salbuespen eta Setio Egoerak arautzen dituen ekainaren 1eko 4/1981 Lege Organikoan eta Babes Zibilari buruzko urtarrilaren 21eko 2/1985 Legean jasotako kasuetan ere.
6.Gobernuak, salbuespenez eta aldi baterako, erabaki ahal izango du komunikazio elektronikoen zerbitzu edo sare jakin batzuen gaineko zuzeneko kudeaketa edo ustiaketa Estatuko Administrazio Orokorrak bere gain hartzea, azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako
Errege Dekretuak onartutako Sektore Publikoko Kontratuen Legeko testu bateginaren arabera; guztia ere, segurtasun publikoa eta defentsa nazionala bermatzeko. Halaber, Lege honetako III. tituluan aipatzen diren zerbitzu publikoaren betebeharrak betetzen ez diren kasuetan, Gobernuak, aurrez Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren nahitaezko txostena jasota, eta, era berean, salbuespenez eta aldi baterako, erabaki ahal izango du dagozkion zerbitzuen gaineko kudeaketa zuzena edo dagozkion sareen ustiaketa Estatuko Administrazio Orokorrak bere gain hartzea. Azken kasu horretan, komunikazio elektronikoen zerbitzuak ematean esku hartu ahal izango du, baldintza berdinetan.
Zerbitzuaren gaineko zuzeneko kudeaketa bere gain hartzeko edo horietan esku hartzeko akordioak, edota aurreko lerrokadan aipatzen diren sareetan esku hartzeko edo horiek ustiatzeko xedea dutenak, bere ekimenez edota eskumena duen herri-administrazio batek eskatuta hartuko ditu Gobernuak. Azken kasu horretan, beharrezkoa izango da herri-administrazioak eskumenak izatea segurtasunaren alorrean edo komunikazio elektronikoen zerbitzuaren edo sarearen funtzionamendu anormalak eragindako zerbitzuak emateko arloan. Prozedura Estatukoaz bestelako administrazio batek eskatuta abiarazten den kasuetan, administrazio hori interesduntzat joko da eta txostena eman ahal izango du azken ebazpena baino lehen.
7.Lege honetan jasotako araudiak ez dio kalterik egiten segurtasun publikoarekin eta defentsa nazionalarekin zerikusia duten telekomunikazioei buruzko araudi zehatzean aurreikusitakoari.
II. TITULUA
Komunikazio elektronikoen sareak eta zerbitzuak lehia askearen araubidean
ustiatzea eta ematea
I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak
5. artikulua. Aplikatzekoak diren printzipioak.
1.Komunikazio elektronikoen sareak eta zerbitzuak lehia askearen araubidean ustiatzean eta ematean, muga bakarrak Lege honetan eta garapen-araudian ezarritakoak izango dira.
2.Komunikazio elektronikoen sareak ustiatzeko eta zerbitzuak emateko beharrezkoak diren eskubideak eskuratzean (jabari publiko erradioelektrikoa erabiltzeko eskubidea, jabari publikoa edo jabetza pribatua okupatzeko eskubidea, eta zenbakikuntzarako, helbideratzeko eta izendapenerako baliabideak erabiltzeko eskubidea) , Lege honetan xedatutakoa bete beharko da; bertan jasotzen ez diren
alderdietan, berriz, dagokion araudi espezifikoa aplikatuko da.
3.Azken erabiltzaileek komunikazio elektronikoen sareen bidez zerbitzu eta aplikazioetara jotzeko edo horiek erabiltzeko hartzen diren neurriek oinarrizko eskubideak eta askatasunak errespetatuko dituzte; zehazki, Giza Eskubideen eta Oinarrizko Askatasunen Europako Hitzarmenean, Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutunean, Europako Erkidegoko Zuzenbidearen printzipio orokorretan eta Espainiako Konstituzioan bermatzen den legez.
Azken erabiltzaileek komunikazio elektronikoen sareen bidez zerbitzu eta aplikazioetara jotzeko edo horiek erabiltzeko neurri horietako edozeinek oinarrizko eskubide eta askatasun horiek murriztu ditzakeenean, neurri hori ezarri ahal izango da soilik egokia, proportzionatua eta beharrezkoa denean gizarte demokratiko batean; neurri hori aplikatzean, betiere, aurreko lerrokadan aipatutako arauen arabera egoki diren prozedura-zaintzak bete beharko dira. Ondorioz, neurri horiek hartu ahal izango dira soilik errugabetasun-presuntzioaren printzipioa eta bizitza pribaturako eskubidea behar bezala errespetatuta, aurretiko prozedura justu eta inpartzial baten bidez, eta interesdunei entzunaldirako eskubidea emanez; behar bezala justifikatutako premiazko kasuetan,
bestalde, egokiak diren prozedura-baldintzak eta -konponbideak bete beharko dira, Giza Eskubideen eta Oinarrizko Askatasunen Babeserako Europako Hitzarmenaren arabera. Halaber, babes judizial eragingarrirako eskubidea bermatuko da, eta denbora-tarte egokian.
6. artikulua. Komunikazio elektronikoen sareak ustiatzeko eta zerbitzuak emateko eska daitezkeen betekizunak.
1.Hirugarrenei komunikazio elektronikoen sareak ustiatu eta zerbitzuak eman ahal izango dizkiete Europar Batasuneko estatu kide bateko nazionalitatea duten pertsona fisiko edo juridikoek. Beste nazionalitate batekoek ere egin ahalko dute hori, baldin eta Espainiako Erresuma lotesten duten nazioarteko akordioetan hala aurreikusita badago. Gainerako pertsona fisiko edo juridikoentzat, Gobernuak aurreko arauarekiko salbuespen orokor edo partikularrak baimendu ahal izango ditu.
2.Komunikazio elektronikoen sare zehatz bat ustiatu edo zerbitzu jakin bat eman nahi duten interesdunek, jarduera hasi baino lehen, Operadoreen Erregistroari jakinarazi beharko diote, errege-dekretu bidez zehazten diren baldintzetan, eta egin nahi duten jardueran aritzeko aurreikusitako baldintzak bete beharko dituzte.
Herri-administrazioek zuzenean edo zeharka kontrolatutako operadoreentzat 7. artikuluan xedatutakoari kalterik egin gabe, betebehar horretatik salbuetsita gelditzen dira komunikazio elektronikoen sareak eta zerbitzuak autoprestazio-araubidean ustiatzen eta ematen dituztenak.
7. artikulua. Operadoreen Erregistroa.
1.Operadoreen Erregistroa sortzen da, zeina Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren mende egongo den. Erregistro hori publikoa izango da eta errege-dekretu bidez arautuko da. Erregistro horretara bitarteko elektronikoen bidez sartzeko aukera bermatuko da. Erregistro horretan, komunikazio elektronikoen sarea ustiatzeko edo zerbitzuak emateko asmoa jakinarazi duten pertsona fisiko edo juridikoei buruzko datuak inskribatu beharko dira, baita jarduera garatzeko baldintzak eta aldaketak ere.
2.Operadoreen Erregistroak egiaztatzen duenean aurreko artikuluko 2. paragrafoan aipatzen den jakinarazpenak ez dituela ezarritako betekizunak betetzen, arrazoietan oinarritutako ebazpena emango du gehienez ere 15 egun balioduneko epean, eta jakinarazpena egin gabe dagoela joko da.
3.Herri-administrazioek Operadoreen Erregistroari jakinarazi beharko diote komunikazio elektronikoen sarea autoprestazioaraubidean instalatzeko edo ustiatzeko proiektu oro, jabari publikoa erabili behar duenean, bai instalazio edo ustiapen hori zuzenean egitekoa denean, bai edozein erakunde edo sozietateren bidez egitekoa bada. Errege-dekretu bidez, zehaztu ahal izango da zein kasutan ez den beharrezkoa izango halako jakinarazpena egitea, aintzat hartuta zerbitzuaren ezaugarriak, proiektatutako sarearen dimentsioa edo eman beharrezko zerbitzuen nolakotasuna.
4.Europar Batasuneko erakundeek deitutako lizitazio-prozeduretan komunikazio elektroniko harmonizatuen zerbitzuak emateko hautatzen direnak ofizioz inskribatuko dira Operadoreen Erregistroan.
5.Interesdunaren adostasuna ez da beharrezkoa izango Erregistroak jaso beharreko datu pertsonalak tratatzeko, ez eta datu horiek publikotasunetik eratorrita komunikatzeko ere.
8. artikulua. Komunikazio elektronikoen zerbitzuak emateko edo sareak ustiatzeko baldintzak.
1.Komunikazio elektronikoen sareak ustiatzean eta zerbitzuak ematean, Lege honetan eta Lege hau garatzen duen araudian zehaztutako baldintzak bete beharko dira; baldintza horien artean, azken erabiltzaileen eskubideak zaintzeari buruzkoa egongo da.
2.Objektibotasuneta proportzionaltasun-printzipioak betez, Gobernuak aldatu egin ahal izango ditu ezarritako baldintzak; horretarako, aurrez entzunaldia egingo die interesdunei, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Kontseiluari, eta, hala dagokionean, gainerako erabiltzaileen elkarterik adierazgarrienei, eta, horrez gain, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren txostena jasoko du. Aldaketa errege-dekretu bidez egingo da; bertan, jaso beharko da aldaketa hori sostengatzen duen justifikazioa eta operadoreek aldaketara egokitzeko daukaten epea.
3.Indarrean dagoen legediaren arabera beste sektore ekonomiko batean zerbitzuak emateko eskubide bereziak edo esklusiboak dituzten erakunde publiko edo pribatuek, baldin eta herritarrentzat eskuragarri dauden komunikazio elektronikoen sare publikoak ustiatzen edo zerbitzuak ematen badituzte, kontu bereiziak eta ikuskatuak eraman beharko dituzte beren komunikazio elektronikoen jardueretarako, edota egiturazko bereizketa ezarri beharko dute komunikazio elektronikoen sareak ustiatzeko edo zerbitzuak emateko jardueretarako. Errege-dekretu bidez, betebehar horretatik salbuetsi egin ahal izango dira komunikazio elektronikoen sareekin edo zerbitzuekin lotutako jarduerengatik urtean 50 milioi eurotik beherako ustiapen-sarrera gordinak dituzten erakundeak.
9. artikulua. Herri-administrazioek komunikazio elektronikoen sare publikoak eta zerbitzuak hirugarrenei emateko araubidean instalatzea eta esplotatzea, eta ematea.
1.Herri-administrazioek zuzenean edo zeharka kontrolatutako operadoreek hirugarrenei emateko araubidean instalatzean eta ustiatzean komunikazio elektronikoen sare publikoak edo hala ematean zerbitzuak, artikulu honetan xedatutakoa bete beharko da.
2.Herri-administrazioek zuzenean edo zeharka kontrolatutako operadoreek hirugarrenei emateko araubidean instalatzean eta ustiatzean komunikazio elektronikoen sare publikoak edo hala ematean zerbitzuak, inbertitzaile pribatuaren printzipioa bete beharko da, kontuak behar bezala bereiziz, eta ondoko printzipioak errespetatuz: neutraltasuna, gardentasuna, lehia ez desitxuratzea eta ez diskriminatzea. Era berean, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluetan aipatzen diren Estatu-laguntzei buruzko araudia bete beharko da.
Errege-dekretu bidez, eta aurrez Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak txostena eginda, zehaztuko da zein baldintza bete beharko dituzten herri-administrazioek zuzenean edo zeharka kontrolatutako operadoreek hirugarrenei emateko araubidean instalatzean eta ustiatzean komunikazio elektronikoen sare publikoak edo hala ematean zerbitzuak; bereziki, operadore horiek inbertitzaile pribatuaren printzipioaren arabera jarduteko irizpideak, baldintzak eta betekizunak zehaztuko dira. Bereziki, errege-dekretu horretan zehaztuko da zein kasutan instalatu eta ustiatu ahal izango dituzten komunikazio elektronikoen sare publikoak eta halako zerbitzuak eman herri-administrazioek zuzenean edo zeharka kontrolatutako operadoreek, hirugarrenei emateko araubidean inbertitzaile pribatuaren printzipioa betez jarduteko eskakizunaren salbuespen modura; betiere, lehia desitxuratzen ez badute edo merkatua akastuna dela baieztatzen bada, eta, inbertsio pribaturik ez dagoelako edo behar baino txikiagoa delako sektore pribatuan lehia-interesik ez badago. Horrelakoetan, inbertsio publikoa beharrizanaren printzipiora egokituko da, beharrezkoa den lurraldeeta gizarte-kohesioa bermatzeko helburuarekin.
3.Herri-administrazio batek komunikazio elektronikoen sare publikoak hirugarrenei emateko araubidean instalatu eta ustiatu ahal izango ditu, edo halako zerbitzuak eman, soilik objektu sozialen edo helburuen artean komunikazio elektronikoen sareak instalatzea eta ustiatzea edo zerbitzuak ematea duten erakunde edo elkarteen bitartez.
Estatuaren eskumeneko garraio-azpiegiturak kudeatzen dituzten organo edo erakundeek Lege honen 38. artikuluan ezarritako baldintzetan instalatuko edo ustiatuko dituzte komunikazio elektronikoen sare publikoak hirugarrenei emateko araubidean, eta halako zerbitzuak emango.
4.Herri-administrazioek zuzenean edo zeharka kontrolatutako operadoreek hirugarrenei emateko araubidean instalatzean eta ustiatzean komunikazio elektronikoen
sare publikoak edo ematean halako zerbitzuak, 8. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko dira, eta, bereziki, ondoko baldintza hauek:
a) Operadoreek zuzenean aitortuta daukate herri-administrazioek zuzenean edo zeharka kontrolatutako operadoreek komunikazio elektronikoen sareak instalatzeko eta ustiatzeko erabiltzen dituzten azpiegituretara eta horiekin lotutako baliabideetara jotzeko eskubidea, baldintza neutral, objektibo, garden, ekitatezko eta diskriminaziorik gabekoetan.
b) Operadoreek zuzenean aitortuta daukate herri-administrazioek zuzenean edo zeharka kontrolatutako operadoreek instalatutako komunikazio elektronikoen sareak eta horiekin lotutako baliabideak partekatuta erabiltzeko eskubidea, baldintza neutral, objektibo, garden, ekitatezko eta diskriminaziorik gabekoetan.
c) Jabari publikoaren arautzaile edo titular diren herri-administrazioek jabetza osoa edo partziala badute, edo komunikazio elektronikoen sare publikoak ustiatzen edo herritarrentzat eskuragarri dauden zerbitzuak ematen dituzten operadoreak zuzenean edo zeharka kontrolatzen badituzte, egiturazko bereizketari eutsi beharko diote operadore horien eta dagokion jabari publikoa erabiltzeko eskubideak arautzeko eta kudeatzeko ardura duten organoen artean.
10. artikulua. Informazioa emateko betebeharrak.
1.Telekomunikazioen Araugintzako Agintaritza Nazionalek, beren jarduketaesparruan, informazioa eskatu ahal izango diete komunikazio elektronikoen sareak ustiatzen dituzten edo zerbitzuak ematen dituzten pertsona fisiko edo juridikoei, baita merkatu horretan esku hartzen duten bestelako agenteei ere, informazio hori beharrezkoa denean ondoko helburu hauetakoren bat betetzeko:
a) Estatistikaedo analisi-beharrak asetzea eta sektoreko jarraipen-txostenak egitea.
b) Komunikazio elektronikoen zerbitzuak emateko edo sareak ustiatzeko ezarritako baldintzak betetzen diren egiaztatzea; bereziki, sare horiek ustiatzeak emisio erradioelektrikoak eragiten dituenean.
c) Herri-administrazioek zuzenean edo zeharka kontrolatutako operadoreek komunikazio elektronikoen zerbitzuak ematean edo sareak ustiatzean Lege honek eta lege hau garatzeko arauek ezarritako baldintzak betetzen dituzten egiaztatzea.
d) Jabari publiko erradioelektrikoa eta zenbakikuntza erabiltzeko eskubide-eskaeren jatorria ebaluatzea.
e) Maiztasunak eta zenbakiak modu eraginkor eta efizientean erabiltzen diren egiaztatzea, eta, halaber, jabari publiko erradioelektrikoa erabiltzeko, zenbakikuntzarako, helbideratzeko eta izendapenerako eskubideetatik edo jabari publikoa edo jabetza pribatua okupatzeko eskubidetik eratorritako betebeharrak betetzen diren egiaztatzea.
f) Analisiak egitea, erreferentzia-merkatuak definitzeko, merkatu horietan botere nabarmena duten operadoreei baldintza espezifikoak ezartzeko, eta sareen edo zerbitzuen etorkizuneko eboluzioak enpresek beren lehiakideen esku jartzen dituzten handizkako zerbitzuetan zein eragin izan dezakeen jakiteko. Halaber, handizkako merkatuetan botere nabarmena duten enpresei eskatu ahal izango zaie handizkako merkatu horiei lotutako txikizkako merkatuei buruzko kontabilitate-datuak ematea.
g) Ex ante araudiaren esparruan ezarritako betebehar espezifikoak betetzen diren egiaztatzea, bai eta operadoreen arteko gatazkak konpontzeko emandako ebazpenak ere.
h) Zerbitzu publikoaren betebeharrak eta izaera publikoko betebeharrak betetzen diren egiaztatzea, eta zerbitzu unibertsala emateko ardura duten operadoreak zehaztea.
i) Desgaitasuna duten azken erabiltzaileei sarbide baliokidea bermatzeko beharrezkoak diren betebeharrak betetzen diren egiaztatzea, azken erabiltzaile horiek azken erabiltzaile gehienentzat eskuragarri dauden enpresak eta zerbitzuak hautatzeko aukera izan dezaten.
j) Herritarren eskura zerbitzuen prezioen, estalduraren eta kalitateari buruzko konparazioak egiteko aukera ematen duten informazioa edo aplikazio interaktiboak jartzea, erabiltzaileen intereserako.
k) Komunikazio elektronikoen sare publikoen elementuak eta horiekin lotutako baliabideak batera kokatzea edo erabiltzea errazteko neurriak hartzea.
l) Komunikazio elektronikoen sare eta zerbitzuen osotasuna eta segurtasuna ebaluatzea.
m) Ordenamendu juridikoan ezarritako betekizunak betetzea.
n) Lege honetatik jaiotako gainerako betebeharrak betetzen diren egiaztatzea.
o) Hala dagokionean, telekomunikazioen azpiegiturak hedatzera bideratutako funts publikoen erabilera modu efizientean planifikatzea.
Informazio hori, d) eta o) lerrokadek aipatzen dutena izan ezik, ezin izango da eskatu jarduera hasi baino lehen, eta, kasu bakoitzeko inguruabarrak kontuan hartuta, errekerimendu bakoitzean ezartzen den epean eta moduan emango da. Araugintzako Agintaritza Nazionalek emandako informazioaren konfidentzialtasuna bermatuko dute, informazio horrek komunikazio elektronikoen sareen edo zerbitzuen segurtasunari eta osotasunari eragin diezaiekeen kasuetan, edota merkataritzako edo industriako sekretuari.
2.Herri-administrazioek euren eskumenez baliatzean beharrezkoa den informazioa eskatu ahal izango dute.
Herri-administrazioek, telekomunikazioei buruzko informazioa telekomunikazio elektronikoen sareak ustiatzen edo zerbitzuak ematen dituzten pertsona fisiko edo juridikoei eskatu baino lehen, euren eginkizunak betetzeko, Araugintzako Agintaritza Nazionalari eskatu beharko diote informazio hori. Araugintzako Agintaritza Nazionalek ez badute eskatutako informazioa edo informazio hori segurtasun-arrazoiengatik edo merkataritzako edo industriako sekretuarengatik ezin bada eman, eta kasu horietan bakarrik, herri-administrazioetako organo eskudunek eskatu egin ahal izango dute komunikazio elektronikoen sareak ustiatzen edo zerbitzuak ematen dituzten pertsona fisiko edo juridikoen telekomunikazioen alorreko informazio hori.
3.Aurreko paragrafoekin bat egiten diren informazio-eskaerak arrazoituak izan beharko dira, eta lortu nahi den helburuarekiko proportzionatuak.
11. artikulua. Arau teknikoak.
1.Industria, Energia eta Turismo Ministerioak sustatuko du Europako Batzordeak komunikazio elektronikoen sareen, komunikazio elektronikoen zerbitzuen, eta lotutako baliabide zein zerbitzuen hornidura harmonizatzea bultzatzeko oinarri gisa egingo duen zerrendan identifikatutako arauak eta espezifikazio teknikoak erabiltzea; batez ere, sarbidearen eta interkonexioaren alorretan.
Bereziki, bermatuko du Europar Batasunaren araudian ezarritakoaren arabera Europako Batzordeak nahitaez aplikatu beharrekotzat jotzen dituen arauak edo espezifikazio teknikoak erabiltzea; betiere, zerbitzuen interoperabilitatea bermatzeko eta erabiltzaileen aukera-askatasuna indartzeko beharrezkoa den heinean.
Halako araurik edo espezifikaziorik ez dagoen kasuetan, jarraian adierazitako erakundeek emandako nazioarteko arauak edo gomendioak aplikatzea sustatuko du: Telekomunikazioen Nazioarteko Batasuna (UIT) , Posten eta Telekomunikazioen Administrazioen Europako Biltzarra (CEPT) , Normalkuntzarako Nazioarteko Batzordea (ISO) eta Nazioarteko Batzorde Elektroteknikoa (CEI) .
Errege-dekretu bidez, komunikazio elektronikoen sare eta zerbitzuei aplikatzekoak diren espezifikazio teknikoak prestatzeko eta, hala dagokionean, onartzeko moduak ezarri ahal izango dira; bereziki, sareak hedatzeari, zerbitzu publikoaren betebeharrei, eta sare eta zerbitzuen interoperabilitateari, osotasunari zein segurtasunari buruzko baldintzak betetzen direla bermatzeko.
Errege-dekretu bidez, aipatutako espezifikazioak Europako Batzordeari jakinarazteko prozedura ezarriko da, Europar Batasuneko araudiarekin bat.
2.Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak ere sustatuko eta bermatuko du arau edo espezifikazio teknikoak aurreko paragrafoan adierazitako baldintzetan erabiltzea, aipatutako batzordea ex ante araubidea onartzeko eta operadoreen arteko gatazkak ebazteko eginkizunaz baliatzen denean.
II.KAPITULUA
Sareetara eta lotutako baliabideetara sartzea eta interkonexioa
12. artikulua. Sareetara eta lotutako baliabideetara sartzeari nahiz horien interkonexioari aplikatzeko printzipio orokorrak.
1.Kapitulu hau eta kapituluaren erregelamendu bidezko garapena interkonexioari eta komunikazio elektronikoen sare publikoetara eta lotutako baliabideetara sartzeari aplikatu beharrekoak izango dira, sarbidearen onuraduna azken erabiltzaile bat den kasuetan izan ezik, sarbide eta interkonexio kontzeptuei Lege honetako II. eranskinean ematen zaien definizioaren arabera.
2.Komunikazio elektronikoen sare publikoen operadoreek elkarren arteko interkonexioa negoziatzeko eskubidea izango dute, eta, komunikazio elektronikoen sareen beste operadore batzuek eskatzean, betebeharra ere bai, herritarrentzat eskuragarri dauden komunikazio elektronikoen zerbitzuak emateko helburuarekin; guztia ere, zerbitzuak ematea eta interoperabilitatea bermatzearren.
3.Ez da egongo operadoreei beren artean sarbideari eta interkonexioari buruzko akordioak negoziatzea eragozten dien murrizketarik.
4.Europar Batasuneko beste estatu kide batean sareak ustiatzeko edo zerbitzuak emateko gaituta dagoen pertsona fisiko edo juridiko batek Espainian sarbiderako edo interkonexiorako eskaera egiten duenean, ez du Legearen 6. artikuluan aipatzen den jakinarazpena egiteko beharrik izango, ez baditu komunikazio elektronikoen sareak edo
z e r b i t z u a k l u r r a l d e n a z i o n a l e a n u s t i a t z e n e d o e s k a i n t z e n .
5.Lege honen 14. artikuluan aurreikusitakoaren arabera merkatuan botere nabarmena duten enpresei dagokienez har daitezkeen neurriei kalterik egin gabe, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak esku hartu ahal izango du operadoreen arteko harremanetan edo operadoreen eta sarbiderako eta interkonexiorako betebeharren onuradun diren bestelako erakundeen arteko harremanetan, inplikatuta dagoen alderdietako edozeinek hala eskatzean edota ofizioz, justifikatuta dagoenean; guztia ere, sarbidearen egokitzapena, interkonexioa eta zerbitzuen interoperabilitatea sustatzeko eta, hala dagokionean, bermatzeko, baita 3. artikuluan ezarritako helburuak lortzeko ere. Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren erabakia loteslea izango da eta Batzorde hori sortzeko 3/2013 Legean adierazitako epean hartuko da.
6.Kapitulu honen arabera ezartzen diren betebehar eta baldintzak objektiboak, gardenak, proportzionatuak eta diskriminaziorik gabeak izango dira.
7.Sarbiderako edo interkonexiorako akordioak negoziatzeko prozesua baino lehen, hastean edo ondoren informazioa beste batzuetatik lortzen duten operadoreek esklusiboki eman zaien helburuetara bideratuko dute informazio hori, eta une oro errespetatuko dute transmititutako edo biltegiratutako informazioaren konfidentzialtasuna; bereziki, hirugarrenei dagokienez, enpresa bertako, filialen edo elkartuen departamentuak barne.
III.KAPITULUA
Merkatuak EX ANTE arautzea eta gatazkak ebaztea
13. artikulua. Erreferentzia-merkatuak eta merkatuan botere nabarmena duten operadoreak.
1.Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak, kontuan izanda Europako Batzordearen merkatu nabarmenei buruzko Gomendioa, Europako Batzordeak merkatuak aztertzeko eta merkatuan botere nabarmena duten operadoreak zehazteko emandako
gidalerroak, eta Komunikazio Elektronikoetarako Europako Arautzaileen Erakundeak (ORECE) emandako irizpen eta posizio komunak, komunikazio elektronikoen sare eta zerbitzuei buruzko erreferentzia-merkatuak definituko ditu, eta merkatu horien artean egongo dira handizkako eta txikizkako erreferentzia-merkatuak eta horien eremu geografikoa, euren ezaugarriek betebehar espezifikoak ezartzea justifika badezake. Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako ebazpen bidez definituko ditu erreferentzia-merkatu horiek, eta, betiere, aurrez Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren eta Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren aurretiko txostenak jasota.
Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak, lehiari buruzko araudia aplikatzearen ondorioz –batez ere, Lehiaren Defentsari buruzko uztailaren 3ko 15/2007 Legea; Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuko 101. eta 102. artikuluak; eta Batzordea sortzeari buruzko 3/2013 Legea–, komunikazio elektronikoen merkatuen funtzionamendua gainbegiratu beharko du, baita operadoreen jarduera ere, operadore horiek merkatuan botere nabarmena izan edo ez; guztia ere, merkatu horietan lehia eraginkorraren baldintzak zaindu, bermatu eta sustatzeko.
2.Era berean, aurreko lerrokadan aipatutako erreferentziak kontuan izanda, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak aipatutako merkatuen azterketa egingo du:
a) Gehienez ere hiru urteko epean, merkatu horri buruzko aurretiazko neurri bat hartu zenetik kontatzen hasita. Hala ere, eta salbuespen gisa, epe hori luzatu egin ahal izango da, gehienez ere beste hiru urtera, araugintzako agintaritza nazionalek hedapenproposamen arrazoitua jakinarazten badiote Europako Batzordeari, eta Europako Batzordeak horri buruzko objekziorik egiten ez badu hilabeteko epean.
b) Gehienez ere bi urteko epean, merkatu garrantzitsuei buruzko gomendio berrikusia hartzen denetik, Europako Batzordeari aurrez jakinarazi gabeko merkatuetarako.
Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak ez badu Merkatu Nabarmenen Gomendioan ageri den merkatu garrantzitsu bati buruzko azterketa zehaztutako epeen barruan bukatu, ORECEk laguntza emango dio, Batzordeak hala eskatzen dionean, merkatu zehatzaren azterketa bukatzeko eta ezarri beharreko betebehar espezifikoak zehazteko. Merkatuaren eta Lehiaren Batzorde Nazionalak, laguntza horretaz baliatuta, sei hilabeteko epean jakinaraziko dio neurri-proiektua Europako Batzordeari.
Industria, Energia eta Turismo Ministerioak, 3/2013 Legearen 5.2 artikuluan xedatutakoari jarraiki, komunikazio elektronikoen merkatu zehatz bat aztertzeko eskatu ahal izango dio Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalari, interes orokorreko arrazoiak daudenean edota lehia eraginkorrik ez egotearen zantzuak sumatuz gero.
Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak, 3/2013 Legearen 20.16 artikuluan xedatutakoaren arabera onartzen dituen urteko edo urte anitzeko jarduera-planetan, non bere helburuak eta lehentasunak adieraziko dituen, aztertuko dituen merkatu nabarmenak identifikatu beharko ditu, baita azterketa hori egiteko beharrezkoak diren jarduerak ere, atal honetan aurreikusitako epeen barnean.
Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionaleko presidenteak, 3/2013 Legearen 39.1 artikuluan aipatzen den urteko parlamentu-kontrolaren esparruan, merkatuen azterketen emaitzen berri eman beharko du, eta paragrafo honetan ezarritako epeak bete.
3.Aurreko paragrafoan aipatzen den azterketaren helburua hauxe izango da: erreferentzia-merkatuak lehia eraginkorreko ingurune batean garatzen ari diren zehaztea. Bestela, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak aintzat harturiko merkatu bakoitzean botere nabarmena duen operadorea edo operadoreak identifikatuko eta publiko egingo ditu, aurrez Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren eta Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren txostena jasota.
Operadore batek edo batzuek erreferentzia-merkatu batean (lehen mailako merkatua) botere nabarmena dutenean, dela banaka, dela elkartuta, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak adierazi ahal izango du botere nabarmena dutela aurreko merkatuarekin estuki lotutako beste erreferentzia-merkatu batean ere (bigarren mailako merkatua) , bi merkatuen arteko loturagatik posible denean bigarren mailako merkatuan
lehenengoan bezainbesteko pisua izatea, eta, ondorioz, operadorearen merkatuan boterea indartzea. Kasu horretan, egokiak diren betebehar espezifikoak ezarri ahal izango dira bigarren mailako merkatuan, hurrengo paragrafoaren arabera.
4.Lehia eraginkorraren ingurunerik ez dagoela egiaztatzen den merkatuetan, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak egokiak diren betebehar espezifikoak ezarriko dizkie merkatu horietan botere nabarmena duten operadore gisa identifikatutako operadoreei, aurrez Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren eta Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren txostenak jasota. Ondorio horietarako, mantendu edota aldatu egin ahal izango ditu operadoreek ezarrita zeuzkaten betebehar espezifikoak. Betebehar espezifiko horiek zehaztean, handizkako merkatuetako neurriek izango dute lehentasuna, txikizkako merkatuetako jarduketekiko.
Goiko lerrokadetan aipatzen diren betebehar espezifikoak identifikatutako arazoaren izaeran oinarrituko dira, proportzionatuak izango dira, eta Lege honetako 3. artikuluko helburuak betetzeko xedean justifikatuta egongo dira. Betebehar horiek beharbeharrezkoa den epean baino ez dira egongo indarrean.
5.Lehia eraginkorra dagoela egiaztatzen den merkatuetan, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak kendu egingo dizkie betebehar espezifikoak, halakorik izanez gero, merkatu horietan botere nabarmena dutela adierazitako operadoreei.
14. artikulua. Erreferentzia-merkatuetan botere nabarmena duten operadoreei aplikatzeko betebehar espezifikoak.
1.Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak, artikulu honetako 5. paragrafoa garatzean zehaztutako moduan eta baldintzetan, betebehar espezifikoak ezarri ahal izango dizkie artikulu horren arabera merkatuan botere nabarmena dutela adierazitako operadoreei; zehazki, ondo gai hauetan ezarri ahal izango dizkie betebehar espezifikoak:
a) Gardentasuna, interkonexioari eta sarbideari dagokienez; horien arabera, operadoreek informazio mota jakin bat publiko egin beharko dute; esaterako, kontabilitateari, espezifikazio teknikoi, sareen ezaugarriei, horniduraeta erabilerabaldintzei, eta, halakorik bada, zerbitzuen edo aplikazioen sarbidea edo erabilera murrizten duten baldintzei buruzkoa, baita prezioei buruzkoa ere. Bereziki, b) hizkiaren arabera, operadore bati ez diskriminatzeko betebeharrak ezartzen zaizkionean, erreferentzia-eskaintza bat argitara dezala eskatu ahal izango zaio.
Halaber, bermatuko da d) hizkiaren arabera sarearen azpiegiturarako handizkako sarbidearekin lotuta betebeharrak dituzten operadoreek erreferentzia-eskaintza bat izatea. Errege-dekretu bidez, eskaintza horretako elementuen gutxieneko edukia ezarriko da.
b) Ez diskriminatzea; bereziki, bermatu beharko da operadoreak inguruabar berdintsuetan antzeko zerbitzuak eskaintzen dituzten bestelako operadoreen baldintza baliokideak aplikatzea eta, era berean, operadoreak hirugarrenei bere zerbitzurako edo filialen edo elkartuen zerbitzurako ematen duen kalitate berdineko zerbitzu eta informazioa ematea, eta baldintza berdinetan.
c) Kontuak bereiztea, hala dagokionean zehazten diren formatuan eta metodologiarekin.
d) Sareetako elementu edo baliabide espezifikoetarako eta horiek erabiltzeko sarbidea izatea, baita lotutako baliabideetara eta zerbitzuetarako ere; esaterako, identitate, lokalizazio eta presentziako baliabide eta zerbitzuetara.
e) Prezioak kontrolatzea (adibidez, prezioak finkatzea) , prezioak kostuei begira zehaztea, eta kostuen kontabilitate bat ezartzea; guztia ere, prezio lehiakorrak eratzen direla bermatzeko eta azken erabiltzaileei kalte egiten dieten gehiegizko prezioak zein lehiakorrak ez diren marjinak saihesteko. Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak ardura berezia jarriko du, prezioak kontrolatzeko ezartzen diren mekanismo horiek balio dezaten lehia eraginkorra sustatzeko, bai eta kontsumitzaileen nahiz erabiltzaileen onurak sustatzeko ere, zerbitzuen prezioari eta kalitateari dagokienez. Operadoreak egiten duen inbertsioa laguntzeko, batez ere hurrengo belaunaldiko sareetan, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak kontuan izango du egindako inbertsioa, eta dagokion kapital
inbertituarekiko errendimenduaren arrazoizko tasa bat baimenduko du, inbertsio-proiektu berri batek dituen arrisku espezifiko guztiengatik.
2.Salbuespenezko eta behar bezala justifikatutako inguruabarretan, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak aurreko paragrafoan zerrendatutako gaietara mugatzen ez diren sarbideari edo interkonexioari buruzko betebehar espezifikoak ezarri ahal izango ditu, aurrez zortzigarren xedapen gehigarrian aurreikusitako kontsulta-mekanismoaren mende jarrita.
3.Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak artikulu honetako 1. paragrafoko d) hizkian aurreikusitako sarbiderako betebehar espezifikoak ezartzeko egokitasuna aztertzen duenean, bereziki ondoko elementu hauek hartu beharko ditu kontuan:
a) elkarren artean lehiatzen diren baliabideak erabiltzeko edo instalatzeko bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa, merkatuak garatzeko duen erritmoa aintzat hartuta, kontuan izanda unean uneko interkonexio edo sarbide mota, aldez aurreko bestelako sarbide-produktuen bideragarritasuna barne; esaterako, hodietarako sarbidea,
b) proposatutako sarbidea emateko aukera, dagoen gaitasuna aintzat hartuta,
c) baliabideen jabearen hasierako inbertsioa, egindako inbertsio publikoak eta inbertsioei berezko zaizkien arriskuak ahaztu gabe,
d) lehia epe luzera babesteko beharra, arreta berezia jarrita ekonomikoki eraginkorra den eta azpiegituretan oinarritutako lehiari,
e) hala dagokionean, jabetza intelektualaren arloko eskubideak, eta
f) zerbitzu paneuropearren hornidura.
4.Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak komunikazio elektronikoen sare publikoen operadore bati betebehar espezifikoak ezartzen dizkionean, sarbidea erraz dezan, aipatutako operadoreari edo sarbide horren onuradunei baldintza tekniko edo operatibo zehatz batzuk ezarri ahal izango dizkie; betiere, hori beharrezkoa denean sarearen funtzionamendu normala bermatzeko, errege-dekretu bidez ezartzen denaren arabera. Arau edo espezifikazio tekniko zehatzei men egiteko betebeharrak 11. artikuluan aipatzen diren arauen araberakoak izango dira.
5.Errege-dekretu bidez, Gobernuak identifikatu egingo ditu Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak artikulu honetan erreferentzia-merkatutzat jotzen diren merkatuetan ezarri ahal izango dituen betebehar espezifikoak, eta, halaber, betebehar horiek ezartzeko, aldatzeko edo ezabatzeko baldintzak zehaztuko ditu.
15. artikulua. Gatazkak ebaztea.
1.Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak Lege honen eta garapen-araudiaren araberako betebeharrekin lotuta operadoreen artean sortutako gatazkak ebatziko ditu, bai eta operadoreen eta interkonexio-sarbideko betebeharren onuradun diren beste erakunde batzuen artean sortutakoak ere, sarbideeta interkonexio-kontzeptuei Lege honen II. eranskinean ematen zaien definizioaren arabera.
Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak, alderdiei entzunaldia egin ondoren, gatazkaren xedeari buruzko ebazpen loteslea emango du, Batzorde hori sortzeko Legean adierazitako epean; hala ere, behin-behineko neurriak ezarri ahal izango ditu, behin betiko ebazpena eman arte.
2.Mugaz haraindiko gatazka bat sortzen bada, eta gatazka horretako alderdietako bat Europar Batasuneko beste estatu kide batean finkatuta badago, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak, alderdietako edozeinek hala eskatzen dionean, gatazkari konponbidea emateko ahaleginak eragindako beste araugintzako agintaritza nazionalarekin edo nazionalekin koordinatuko ditu, errege-dekretu bidez ezartzen diren baldintzetan.
Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak eskatu ahal izango du ORECEk auzia konpontzeko hartu beharreko neurriei buruzko irizpena egitea.
Eskaera hori ORECEri helaraztean, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak ORECEk irizpena eman arte itxaron beharko du, auzia konpontzeko neurriak hartu baino
lehen. Hori ez da oztopo izango Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak, beharrezkoa denean, premiazko neurriak har ditzan.
Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak enpresa bati auzi bat ebaztean jarritako betebehar orok kontuan izan beharko du, ahal bezainbeste, ORECEren irizpena.
IV. KAPITULUA
Bereizketa funtzionala
16. artikulua. Nahitaezko bereizketa funtzionala.
1.Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak ondorioztatzen badu 14. artikuluan xedatutakoaren arabera ezarritako betebehar espezifikoak ez direla nahikoa izan lehia eraginkorra lortzeko, eta merkatuan oraindik ere lehiaren inguruko arazo garrantzitsu eta iraunkorrak daudela, edota merkatuan sarbide-produktuen handizkako merkatuekiko akatsak daudela, erabaki ahal izango du, salbuespenezko neurri gisa, merkatuan modu bertikalean integratuta dauden eta botere nabarmena duten operadoreei ondoko betebehar hau ezartzea: era independentean jarduten duen enpresa-unitate bati sarbideproduktuen handizkako hornidurarekin lotutako jarduerak transferitzea.
Enpresa-unitate horrek enpresa guztiak hornituko ditu sarbide-produktuz eta -zerbitzuz, sozietate nagusiaren beste enpresa-unitate batzuk barne; epe, termino eta baldintza berberetan (bereziki, prezioeta zerbitzu-mailei dagokienez) , eta sistema eta prozesu berberen bidez.
Artikulu honetan aurreikusten den bereizketa funtzionalerako betebeharrak ez die kalterik egingo lehiaren alorreko araudia aplikatzean har litezkeen egiturazko neurriei.
2.Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak bereizketa funtzionalaren betebehar bat jartzeko asmoa duenean, proposamen bat egingo du; bertan, honako hauek jasoko ditu:
a) atera dituen ondorioak justifikatzen dituzten zergatiak,
b) azpiegituran oinarrituta, arrazoizko epean lehia izateko aukera gutxi dagoela edo aukerarik ez dagoela ziurtatzen duten arrazoiak,
c) aurreikuspenen arabera, ondoko hauen gainean izango duen eragina azaltzen duen analisi bat: agintaritza arautzailearen gainean, enpresaren gainean (bereziki, bereizitako enpresaren langileen gainean eta komunikazio elektronikoen sektorearen gainean, oro har) , sektorean oro har inbertsioak egiteko pizgarrien gainean (bereziki, gizarteeta lurralde-kohesioa bermatzeko beharrari dagokionez) , eta beste alderdi interesdunen gainean (besteak beste, azpiegituretako lehiaren gainean izango duen eragina eta kontsumitzaileen gainean izan lezakeen edozein ondorio negatibo) , eta
d) identifikatutako lehia-arazoak edo merkatu-akatsak konpontzeko biderik egokiena betebeharra ezartzea dela justifikatzen duten arrazoien azterketa.
3.Neurri-proiektuak hurrengo elementu hauek jasoko ditu:
a) bereizketaren izaera eta maila zehatzak; bereziki, bereizitako enpresaerakundearen estatutu juridikoa zehaztuz,
b) bereizitako enpresa-erakundearen aktiboak, baita erakunde horrek hornitu behar dituen produktu edo zerbitzuak ere,
c) bereizitako enpresa-erakundeak enplegatutako langileen independentzia bermatzeko gobernantza-mekanismoak eta dagokion pizgarri-egitura,
d) betebeharrak betetzen direla bermatzeko arauak,
e) prozedura operatiboen gardentasuna bermatzeko arauak; bereziki, beste alderdi interesdunei begira, eta
f) betetzea bermatzeko jarraipen-programa, urteko txostena argitaratzea barne.
4.Bereizketa funtzionalerako betebeharra ezartzeko proposamena Europako Batzordeari aurkeztuko zaio; nolanahi ere, aurrez, horren gaineko txostena egin beharko
dute Industria, Energia eta Turismo Ministerioak eta Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak, 68. artikuluko 1. paragrafoaren arabera Araugintzako Agintaritza Nazional diren aldetik.
5.Europako Batzordeak erabakia hartu ondoren, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak sarbide-sarearekin lotutako merkatuen azterketa koordinatua egingo du, 13. artikuluan aurreikusitako prozedurari jarraiki. Ebaluazioa oinarri hartuta, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak dagozkion betebehar espezifikoak inposatu, mantendu, aldatu edo kenduko ditu, Industria, Energia eta Turismo Ministerioak eta Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak txostena egin ondoren.
17. artikulua. Borondatezko bereizketa funtzionala.
1.Merkatu egoki batean edo batzuetan botere nabarmena duen enpresa batek beste jabetza bateko pertsona juridiko bereizi bati transferitu nahi badizkio tokiko sarbidesarearen aktiboak edo horien zati handi bat, edota enpresa-erakunde bereizi bat ezarri nahi badu, txikizkako hornitzaile guztiei (baita bere txikizkako banaketei ere) guztiz baliokideak diren sarbide-produktuak hornitzeko, aurrez jakinaren gainean jarri beharko ditu Industria, Energia eta Turismo Ministerioa, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioa eta Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionala. Enpresek asmo horren edozein aldaketa eta bereizketa-prozesuaren azken emaitza ere jakinaraziko diete Industria, Energia eta Turismo Ministerioari, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioari eta Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalari.
2.Borondatezko bereizketa funtzionala egiten bada, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak aztertuko du zein efektu izango duen aurreikusitako trantsakzioak erakunde horri erregelamendu bidez ezarritako betebeharren gainean, eta sarbidesarearekin lotutako merkatuen azterketa koordinatua egingo du, 14. artikuluan aurreikusitako prozedurari jarraiki. Ebaluazioa oinarri hartuta, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak dagozkion betebehar espezifikoak inposatu, mantendu, aldatu edo kenduko ditu, Industria, Energia eta Turismo Ministerioak txostena egin ondoren.
18. artikulua. Bereizketa funtzionalerako betebehar espezifiko gehigarriak.
Bereizketa funtzionala ezarri zaien edo erabaki duten enpresak 14. artikuluan
adierazitako edozein betebeharren mende egon ahalko dira, erreferentziako edozein merkatutan, baldin eta merkatu horietan botere nabarmena dutela adierazi bada.
V. KAPITULUA
Zenbakikuntza, helbideratzea eta izendapena
19. artikulua. Printzipio orokorrak.
1.Herritarrentzat eskuragarri dauden komunikazio elektronikoen zerbitzuetarako, beharrezkoak diren zenbakiak, helbideak eta izenak emango dira, zerbitzu horiek modu eraginkorrean emateko; baldintza hori kontuan hartuko da dagozkion plan nazionaletan eta garatzeko xedapenetan.
2.Aurreko paragrafoan xedatutakoari kalterik egin gabe, Espainiari dagokion herrialde-adierazlea duten Interneteko domeinu-izenak («.es») beren araudi espezifikoaren bidez arautuko dira.
3.Gobernuari dagokio zenbakikuntzaren, helbideratzearen eta izendapenaren plan nazionalak onartzea; errege-dekretu bidez egingo du hori, eta nazioarteko erakundeen eta foroen baitan hartzen diren erabaki aplikagarriak kontuan hartuta.
4.Industria, Energia eta Turismo Ministerioari dagokio plan nazionalen proposamenak egitea, horiek Gobernuari aurkezteko, baita plan horien araudi-garapena egitea ere; plan horiek ezarri ahal izango dituzte zenbakikuntzaren, helbideratzearen eta izendapenaren baliabide publikoak erabiltzearekin lotutako baldintzak; batez ere, baliabide
horiek erabiliko diren zerbitzuaren izendapena, zerbitzu horren hornidurari lotutako edozein betekizun barne.
5.Industria, Energia eta Turismo Ministerioari dagokio zenbakikuntzaren, helbideratzearen eta izendapenaren plan nazionaletan araututako baliabide publikoak erabiltzeko eskubideak ematea.
Eskubide horiek emateko prozedurak irekiak, objektiboak, diskriminaziorik gabeak, proportzionatuak eta gardenak izango dira. Prozedura horiek errege-dekretu bidez ezarriko dira.
Erabilera-eskubideak emateari buruzko erabakiak eskaera osoa jaso eta gehienez ere hiru asteko epean hartuko, komunikatuko eta argitaratuko dira; nolanahi ere, konparazio edo lehia bidezko hautapen-prozedurak aplikatzen direnean, epea gehienez ere sei astekoa izango da, eskaintzak jasotzeko epea amaitzen denetik kontatzen hasita. Dagokion epean ebazpen espresurik jakinarazi ez bada, eskaera administrazioisiltasunaren bidez ezetsitzat jo ahal izango da. Era berean, publiko egingo dira erabileraeskubideak ezesteari buruz hartzen diren erabakiak.
6.Herritarrentzat eskuragarri dauden telefono-zerbitzuak ematen dituzten operadoreek edo telefono-zenbakikuntzaren plan nazionaleko zenbakietara deiak egin eta jasotzea ahalbidetzen duten bestelako zerbitzuak eskaintzen dituzten operadoreek telefono-zenbakikuntza nazionaleko mailetara egiten diren deiak bideratu beharko dituzte, eta, nazioarteko deiak onartzen dituztenean, telefono-zenbakikuntzaren Europako espaziora eta nazioarteko zenbakikuntzako beste mailetara; guztia ere, zenbakikuntzaplan nazionaletan edo garapen-xedapenetan ezartzen diren baldintzetan, eta erabiltzaileak zerbitzu zehatz batzuetatik deskonektatzeko duen eskubideari kalterik egin gabe.
Herritarrentzat eskuragarri dauden telefono-zerbitzuak ematen dituzten operadoreek edo nazioarteko deiak onartzen dituzten bestelako zerbitzuak ematen dituzten operadoreek egokiak diren neurriak hartuko dituzte, telefono-zenbakikuntzaren espazio europarretik egiten diren edo espazio horretara egiten diren dei guztiak bideratu ahal izateko; betiere, Europako Erkidegoko beste herrialdeetatik edo herrialde horietara egiten diren deiei aplikatzen zaizkien antzeko tarifekin.
7.Plan nazionaletan arautzen diren zenbakikuntzaren, helbideratzearen eta izendapenaren baliabide publikoak erabiltzeko eskubideak emateak ez du esan nahi Lege honetan ezartzen den erabileraz haraindiko eskubideak ematen direnik.
8.Zenbaki-serie bat erabiltzeko eskubidea jaso duten operadoreek ezin izango dituzte beste operadore batzuk diskriminatu, operadore horien zerbitzuetarako sarbidea emateko erabiltzen diren zenbaki-sekuentziei dagokienez.
9.Operadore guztiak, eta, halakorik bada, fabrikatzaileak eta merkatariak derrigortuta egongo dira Industria, Energia eta Turismo Ministerioak zenbakikuntzaren, helbideratzean eta izendapenaren alorrean hartzen dituen erabakiak betetzeko beharrezkoak diren neurriak hartzera.
10.Azken erabiltzaileek plan nazionaletan araututako baliabide publikoetarako sarbidea izango dute, Legea garatzeko araudiak zehaztutako baldintzetan. Araudi horrek aurreikusi ahal izango du, justifikatuta dagoen kasuetan, azken erabiltzaileei zenbakiak, izenak edo helbideak erabiltzeko eskubideak ematea, maila zehatz batzuetarako; betiere, plan nazionaletan edo garapen-xedapenetan horretarako definitzen diren mailetarako.
11.Komunikazioen sare publikoak ustiatzen dituzten edo herritarrentzat eskuragarri dauden telefono-zerbitzuak ematen dituzten operadoreek, teknikoki eta ekonomikoki posible den guztietan, beharrezkoak diren neurriak hartuko dituzte azken erabiltzaileek Europar Batasunean geografikoak ez diren zenbakiak erabiliz zerbitzuetarako sarbidea izateko, eta, halaber, operadoreak erabiltzen dituen teknologia eta gailuak edozein direla ere, Europar Batasunean emandako zenbaki guztietara sarbidea izateko, estatu kideetako zenbakikuntza-plan nazionaletakoak, telefono-zenbakikuntzaren Europako esparrukoak eta Doako Deiaren Nazioarteko Zenbaki Unibertsalak barne.
12.Gobernuak zenbait zenbaki edo zenbaki-segida Europar Batasunaren barruan harmonizatzea sustatuko du, horrek, aldi berean, barne-merkatuaren funtzionamendua eta zerbitzu paneuropearren garapena bultzatzen duenean.
20. artikulua. Plan nazionalak.
1.Plan nazionalek eta horiek garatzeko xedapenek zehaztuko dute zein zerbitzutarako erabili ahal izango diren zenbakiak eta, halakorik bada, dagozkien helbideak eta izenak, baita zerbitzu horiek ematearekin lotutako edozein betekizun eta bere erabilerari lotutako baldintzak barne; zerbitzu horiek proportzionatuak eta diskriminaziorik gabeak izango dira. Halaber, plan nazionalek eta horiek garatzeko xedapenek prezioak finkatzeko printzipioa eta aplika daitezkeen gehieneko prezioen printzipioak jaso ahal izango dituzte, kontsumitzaileen babesa bermatze aldera.
2.Aipatutako planen edukia publikoa izango da, bai eta plan horiek garatzeko nahiz kudeatzeko egintzen edukia ere, segurtasun nazionalari eragin diezaioketen gaietan izan ezik.
3.Nazioarteko betebehar nahiz gomendioak betetzeko helburuarekin, edota behar beste zenbaki, helbide eta izen badirela bermatzeko, Industria, Energia eta Turismoko ministroak aldatu egin ahal izango ditu plan nazionalen egitura eta antolamendua, edota, horrelako planik edo zerbitzu bakoitzerako planik ez badago, zerbitzuak emateko beharrezkoak diren zenbaki-baliabideak eta baliabide alfanumerikoak erabiltzeari buruzko neurriak ezarri ahal izango ditu. Hori guztia egokia den aurrerapenaz argitaratuko den agindu bidez egingo du aipatutako ministroak, eta aurrez, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren nahitaezko txostena jaso beharko du. Ondorio horietarako, kontuan hartu beharko dira ukituen interesak eta hori guztia egiteko operadoreei zein erabiltzaileei sortzen zaizkien egokitze-gastuak.
4.Plan nazionalek edo horiek garatzeko xedapenek lehiaketaedo konparaziohautapenaren prozedurak ezarri ahal izango dituzte ezohiko balio ekonomikoa duten zenbakiak eta izenak erabiltzeko eskubideak emateko, edo interes orokorreko zenbait zerbitzu emateko bereziki egokiak diren zenbaki eta izenak erabiltzeko eskubideak emateko. Prozedura horiek publikotasunaren, konkurrentziaren eta diskriminazio ezaren printzipioak errespetatuko dituzte alderdi interesdun guztientzat.
21. artikulua. Abonatuek telefono-zenbakiak mantentzea.
1.Operadoreek bermatuko dute, 47. artikuluan ezarritakoaren arabera, telefonozenbakikuntzaren plan nazionaleko zenbakiekin abonatuek esleitu zaizkien zenbakiak mantendu ahal izatea, abonatuek aurrez hala eskatzean, zerbitzua ematen duen operadorea edozein izanda ere. Errege-dekretu bidez finkatuko dira zenbakia mantentzeko eskubidea izango duten kasuak, baita zenbakia mantentzeko beharrezko alderdi tekniko eta administratiboak ere. Errege-dekretu hori eta garapen-araudia aplikatzean, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak zenbakiak mantentzeko ezaugarriak eta baldintzak finkatu ahal izango ditu, zirkular bidez.
2.Operadore bakoitzak ordaindu beharko ditu zenbakiak mantendu ahal izateko hala sareko nola sistemetako elementuetan egin beharreko eguneratzeak eragindako kostuak, eta ez du horregatik kalte-ordaina jasotzeko eskubiderik izango. Telefonozenbakiak mantentzeak sortzen dituen gainerako kostuak aldaketaren eraginpean dauden operadoreen artean banatuko dira, dagokion akordioaren arabera. Akordiorik ez badago, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak ebatziko du. Zenbakiak mantentzeko erraztasunak aplikatzeko interkonexio-prezioak kostuen arabera bideratu beharko dira; eta, abonatuei zuzeneko kuotak ezarriz gero, ez dute, inola ere, erraztasun horiek erabiltzeko disuasio-ondoriorik izango.
22. artikulua. Balio sozialeko zerbitzu europar harmonizatuetarako zenbaki harmonizatuak.
1.Industria, Energia eta Turismo Ministerioak 116 zifrekin hasten diren zenbaki europar harmonizatuak herritarrei jakinaraztea sustatuko du, eta Espainian zenbaki horiek erreserbatuta dauden balio sozialeko zerbitzuak ematea bultzatuko du, zerbitzu horiek interesdunen eskura jarriz.
2.Industria, Energia eta Turismo Ministerioak egoki diren ekimenak bultzatuko ditu, desgaitasuna duten azken erabiltzaileek ahalik eta sarbide onena izan dezaten 116 zifrekin hasten diren zenbaki europar harmonizatuen bidez ematen diren zerbitzuetara jotzeko. Zenbaki horiek esleitzean, desgaitasuna duten azken erabiltzaileei eskaintzen zaizkien zerbitzuetarako sarbidea errazteko baldintzak ezarriko ditu aipatutako Ministerioak.
Aipatutako baldintzen artean, eta dagokion balio sozialeko zerbitzu jakinaren arabera, komunikazio osoa ahotsaren, testuaren eta bideoaren bidez ahalbidetzeko baldintzak jaso ahal izango dira, zentzumen-desgaitasuna duten pertsonak baztertuta geldi ez daitezen.
3.116 zifrekin hasten diren zenbaki harmonizatu europarren bidez ematen den zerbitzu bakoitza arautzeko edo ikuskatzeko eskumena duten herri-administrazioek zaindu beharko dute herritarrek balio sozialeko zerbitzu horien existentziari eta erabilerari buruzko informazio egokia jasotzen dutela.
III.TITULUA
Zerbitzu publikoaren betebeharrak eta eskubide zein betebehar publikoak, komunikazio elektronikoen sareak ustiatzean eta zerbitzuak ematean
I. KAPITULUA
Zerbitzu publikoaren betebeharrak
1.atala. Mugapena
23. artikulua. Zerbitzu publikoaren betebeharren mugapena.
1.Kapitulu honen xedea herritarrentzat eskuragarri dauden komunikazio elektronikoen zerbitzuen existentzia bermatzea da; betiere, zerbitzu horiek kalitate egokia izan beharko dute lurralde nazional osoan, benetako lehiaren eta hautapen-askatasunaren bidez, eta merkatuak azken erabiltzaileen beharrak behar bezala asebetetzen ez dituen kasuetako inguruabarrei aurre egin beharko diete.
2.Operadoreak zerbitzu publikoaren betebehar publikoen araubidearen mende egongo dira, titulu honetan ezarritakoaren arabera. Zerbitzu publikoaren betebeharrak ezartzen direnean, kapitulu honetan xedatutakoaren arabera, ordezko moduan aplikatuko da azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bateginak zerbitzu publikoa emateko zehaztutako araubidea.
3.Komunikazio elektronikoen sare publikoak ustiatzean eta zerbitzuak ematean zerbitzu publikoaren betebeharrak betetzean, halako betebeharrak galdagarri direnean, printzipio hauek errespetatu beharko dira: berdintasuna, gardentasuna, diskriminaziorik eza, jarraitutasuna, egokigarritasuna, eskuragarritasuna eta iraunkortasuna; eta, betiere, errege-dekretu bidez ezartzen diren baldintza eta terminoen arabera.
4.Industria, Energia eta Turismo Ministerioari dagokio artikulu honetan zerbitzu publikoaren betebehar publikoekin lotuta aipatzen diren administrazio-ahalak kontrolatzea eta horiez baliatzea.
5.Industria, Energia eta Turismo Ministerioak egiaztatzen duenean artikulu honetan aipatzen den zerbitzuetako edozein lehian ematen dela, izendatutako operadoreek eman beharrekoen antzeko prezio, estaldura eta kalitatearekin, zerbitzu hori emateari uztea xedatu ahal izango du, zerbitzu publikoaren betebehar gisa, eta, ondorioz, betebehar horietarako aurreikusitako finantzaketa ere bai; horretarako, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren aldez aurreko txostena beharko du, eta interesdunei entzunaldia egingo die.
24. artikulua. Zerbitzu publikoaren betebehar-kategoriak.
Operadoreak zerbitzu publikoaren ondoko betebehar-kategoria hauen mende egongo
dira:
a) Zerbitzu unibertsala, kapitulu honetako 2. atalean adierazitako baldintzetan.
b) Zerbitzu publikoaren beste betebehar batzuk, interes orokorrarengatik ezarritakoak, kapitulu honetako 3. atalean ezarritako eran eta baldintzetan.
2.atala. Zerbitzu unibertsala
25. artikulua. Kontzeptua eta aplikazio-eremua.
1.Zerbitzu unibertsaltzat jotzen da azken erabiltzaile guztientzat bermatzen den zerbitzuen multzoa, edozein dela ere azken erabiltzaileen lokalizazio geografikoa; zerbitzu horiek kalitate jakin batekoak izan beharko dira, eta arrazoizko preziokoak.
Zerbitzu unibertsalaren kontzeptu horretan, ondoko hauek bermatu beharko dira, Gobernuak errege-dekretu bidez ezartzen dituen termino eta baldintzetan:
a) Azken erabiltzaile guztiek, kokaleku finko batetik, komunikazio elektronikoen sare publiko baterako konexioa lortu ahal izatea, beren eskaerak arrazoizkotzat jotzen direnean errege-dekretuan zehaztutako terminoetan; bestelako faktoreen artean, horniduraren kostua egongo da termino horietan. Konexioak ahotsaren, faxaren eta datuen komunikazioak egiteko aukera eman behar du, Internetera modu funtzionalean jotzeko adina abiaduran. Internetera modu funtzionalean sartzeko aukera ematen duen komunikazio-sare publikora konektatzeak banda zabaleko datu-komunikazioak ahalbidetu behar ditu, segundoko 1 Mbit-eko beheranzko abiaduran. Gobernuak eguneratu egin ahal izango du abiadura hori, eboluzio sozial, ekonomiko eta teknologikoaren eta merkatuko lehia-baldintzen arabera, erabiltzaile gehienek erabiltzen dituzten zerbitzuak kontuan hartuta.
b) Herritarrentzat eskuragarri dagoen telefono-zerbitzua jasotzeko arrazoizko eskaera guztiak asebetetzea, aurreko lerrokadak aipatutako konexioaren bidez, nazioko nahiz nazioarteko deiak egin eta jaso ahal izateko.
c) Herritarrentzat eskuragarri dagoen telefono-zerbitzuko abonatuen esku zenbakien gida orokor bat jartzea, inprimatua edota elektronikoa, edo biak; gida hori urtean behin eguneratu beharko da, gutxienez. Errege-dekretu bidez zehaztuko da zein abonatukolektibok eska dezaketen gida inprimatua entregatzea. Era berean, abonatuen zenbakiei buruzko informazio orokorreko gutxienez zerbitzu bat jartzea zerbitzu horren azken erabiltzaile guztien esku, ordainpeko telefono publikoen erabiltzaileak barne. Herritarrentzat eskuragarri dagoen telefono-zerbitzura abonatutako guztiek aipatutako gida orokorrean azaltzeko eskubidea izango dute, datu pertsonalen babesa eta intimitateeskubidea arautzen dituzten arauak errespetatzeari kalterik egin gabe.
d) Lurralde nazional guztian ordainpeko telefono publikoen edo ahots bidezko telefoniarako sarbide publikoko bestelako puntuen eskaintza nahikoa egotea, arrazoizko moduan asebeteko dituena azken erabiltzaileek dauzkaten beharrak estaldura geografikoari, aparatu-kopuruari edo bestelako sarbide-puntuen kopuruari eta zerbitzuen kalitateari dagokienez. Eskaintza horrek bermatu beharko du desgaitasunak dituzten erabiltzaileek eskuragarri izango dituztela telefono horiek, eta ahalbidetu beharko du ordainpeko telefono publikoetatik larrialdi-deiak doan egin ahal izatea, inolako ordainketasistemarik erabili gabe, larrialdi-deien 112 zenbaki bakarra erabiliz, bai eta Espainiako bestelako larrialdi-zenbakiak ere.
e) Desgaitasuna duten azken erabiltzaileek paragrafo honen b) , c) eta d) lerrokadetan adierazitako zerbitzuak eskuratu ahal izatea, beste azken erabiltzaile batzuen maila baliokidean.
f) Pertsona fisiko diren kontsumitzaileei merkataritza-ustiapenaren baldintza normaletan aplikatzen direnekiko ezberdinak diren tarifa-aukerak edo -paketeak eskaintzea, baldintza garden, publiko eta diskriminaziorik gabekoetan; guztia ere, bereziki, behar sozial bereziak dituzten pertsonek zerbitzu unibertsalaren kontzeptua osatzen duten sarera eta zerbitzuetara sarbidea izango dutela bermatzeko. Helburu horrekin berarekin, egoki denean, prezioen mugapenak, tarifa komunak, baliokidetasun
geografikoa edo antzeko beste araubideak aplikatu ahal izango zaizkie artikulu honetan jasotako prestazioei.
Industria, Energia eta Turismo Ministerioak zerbitzu unibertsalaren parte diren kontzeptuen herritarrentzako tarifen bilakaera eta maila gainbegiratuko ditu, bai izendatutako operadoreak ematen dituenean, bai merkatuan eskuragarri daudenean (ez bada operadorerik izendatu zerbitzu horietarako) ; bereziki, kontsumoko prezioen eta errenten maila nazionalei dagokienez.
2.Errege-dekretu bidez, neurriak hartu ahal izango dira, desgaitasuna duten azken erabiltzaileei ere bermatzeko azken erabiltzaile gehienek operadoreak hautatzeko duten aukera. Era berean, zuzeneko laguntza-sistemak ezarri ahal izango dira errenta baxuak edo behar sozial bereziak dituzten pertsona fisikoak diren kontsumitzaileentzat.
3.Zerbitzu unibertsalean biltzen diren betebehar guztiak 27. artikuluan ezarritako finantzaketa-mekanismoen mende egongo dira.
4.Gobernuak, Europako Erkidegoko araudian xedatutakoarekin bat, zerbitzu unibertsalaren betebeharren irismena berrikusi ahal izango du.
26. artikulua. Zerbitzu unibertsala emateko ardura duten operadoreak izendatzea.
1.Zerbitzu unibertsala osatzen duen elementuetako edozein ematea merkatu askearen bidez bermatuta gelditzen ez den kasuetan, Industria, Energia eta Turismo Ministerioak operadore bat edo batzuk izendatuko ditu, zerbitzu unibertsalaren elementu horiek modu eraginkorrean emango dituztela berma dezaten eta, hala, lurralde nazional osoa estalita gera dadin. Ondorio horietarako, operadore desberdinak izendatu ahal izango dira zerbitzu unibertsalaren hainbat elementu emateko eta lurralde nazionaleko hainbat eremu barnean hartzeko.
2.Errege-dekretu bidez ezarriko da zerbitzu unibertsalaren zerbitzu, prestazio eta eskaintzak ematea bermatzeko ardura izango duten operadoreak izendatzeko sistema; sistema horrek efizientziaren, objektibotasunaren, gardentasunaren eta diskriminazio ezaren printzipioak beteko ditu, eta, a priori, ez da ezein enpresaren izendapena baztertuko. Nolanahi ere, lizitazio publikoko mekanismo bat aurreikusiko du aipatutako zerbitzu, prestazio eta eskaintzetarako. Operadoreak izendatzeko prozedura horiek bermatuko dute zerbitzu unibertsala modu errentagarrian ematen dela, eta esleitutako betebeharretatik eratorritako kostu garbia zehazteko modu gisa erabili ahal izango dira, 27.1 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.
3.Zerbitzu unibertsala emateko izendatutako operadoreak tokiko sarbide-sareko bere aktibo batzuk edo guztiak jabetza desberdineko pertsona juridiko bereizi bati entregatzeko asmoa duen kasuetan, Industria, Energia eta Turismo Ministerioari eman beharko dio horren berri, dagokion aurrerapenarekin, aurreikusitako eragiketak kokapen finko batetik sarbide-horniduran eta telefono-zerbitzuen eskaintzan izan ditzakeen ondorioak ebaluatzeko, 25. artikuluan ezarritakoarekin bat. Industria, Energia eta Turismo Ministerioak, egindako ebaluazioren ondorioz, betebeharrak inposatu, aldatu edo ezabatu ahal izango dizkio izendatutako operadoreari.
4.Industria, Energia eta Turismo Ministerioak errendimendu-helburuak ezarri ahal izango ditu, zerbitzu unibertsala emateko izendatutako operadoreari edo operadoreei aplikatzeko.
5.Industria, Energia eta Turismo Ministerioak Europako Batzordeari jakinaraziko dizkio zerbitzu unibertsalaren betebeharrak betetzeko izendatutako operadoreari edo operadoreei jarritako zerbitzu unibertsalaren betebeharrak, baita betebehar horiekin edo izendatutako operadorearekin edo operadoreekin lotutako aldaketak ere.
27. artikulua. Zerbitzu unibertsalaren kostua eta finantzaketa.
1.Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak zehaztuko du zerbitzu unibertsala emateko betebeharrak justifikaziorik ez duen kargarik sor diezaiekeen zerbitzu hori ematera behartuta dauden operadoreei.
Justifikaziorik ez duen karga hori egon daitekeela iritziz gero, zerbitzu unibertsala ematearen kostu garbia aldian behin zehaztuko du Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak, 26.2 artikuluan aurreikusitako izendapen-prozeduren arabera, edo operadoreak zerbitzu unibertsal hori emateko betebeharrik ez balu lortuko zuen aurrezpen garbiaren arabera.
Aurrezpen garbi hori zehazteko, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak metodologia bat garatu eta argitaratuko du, errege-dekretu bidez ezartzen diren irizpideen arabera.
2.Zerbitzu unibertsala emateko betebeharraren kostu garbia banaketa-mekanismo baten bidez finantzatuko da, gardentasunaren eta diskriminazio ezaren baldintzetan; zehazki, komunikazio elektronikoen sareak ustiatzeagatik edo zerbitzuak emateagatik urtean 100 milioi eurotik gorako ustiapen-sarrera garbiak lortzen dituzten operadoreek finantzatuko dute. Zifra hori eguneratu edo aldatu egin ahal izango da, Ministroen Kontseiluak onartutako errege-dekretu bidez, eta Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak aldez aurreko txostena eginda; betiere, merkatuaren eboluzioaren eta operadore desberdinek merkatuan une bakoitzean duten kuotaren arabera.
3.Kostu hori finkatu ondoren, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak zehaztuko du zenbateko ekarpena egin behar duen zerbitzu unibertsala finantzatzeko ekarpena egiteko betebeharra duen operadore bakoitzak.
Ekarpen horiek eta, hala dagokionean, aplikatzekoak diren kenkari eta salbuespenak, errege-dekretu bidez ezartzen diren baldintzen arabera egiaztatuko dira.
Jasotako ekarpenak Lege honen bidez sortzen den Zerbitzu unibertsalaren funts nazionalean gordeko dira.
4.Zerbitzu unibertsalaren funts nazionalaren helburua zerbitzu unibertsalaren finantzaketa bermatzea da. Zerbitzu unibertsalaren finantzaketari ekarpena egiteko betebeharra duten operadoreetatik eskudirutan datozen aktiboak funts horretan gordeko dira, horretarako izendatutako kontu espezifiko batean. Kontu horren kudeaketa-gastuak saldotik kenduko dira, eta kontuak sortzen dituen etekinak, halakorik egonez gero, ekarpenak egiten dituztenen ekarpenak gutxituko ditu.
Kontuan gorde ahal izango dira zerbitzu unibertsalaren edozein prestazio finantzatzeko edozein pertsona fisiko edo juridikok eskuzabaltasunez egindako ekarpenak.
Zerbitzu unibertsala emateko betebeharra daukaten operadoreek betebehar horrek eragiten dien kostu garbiari dagokion zenbatekoa jasoko dute funts horretatik, artikulu honetan ezarritako prozeduraren arabera kalkulatuta.
Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak izango du Zerbitzu unibertsalaren funts nazionala kudeatzeko ardura. Errege-dekretu bidez zehaztuko dira bere egitura, antolamendua, kontrol-mekanismoak eta ekarpenak egiteko modua eta epeak.
5.Errege-dekretu bidez, operadoreen arteko zuzeneko konpentsazio-mekanismo bat aurreikusi ahal izango da, kostuaren handitasunak Zerbitzu unibertsalaren funts nazionalaren kudeaketa-kostuak justifikatzen ez dituen kasuetarako.
3.atala. Zerbitzu publikoaren bestelako betebeharrak.
28. artikulua. Zerbitzu publikoaren bestelako betebeharrak.
1.Gobernuak, defentsa nazionalaren, segurtasun publikoaren, bide-segurtasunaren edota pertsonen segurtasunari edo babes zibilari eragiten dieten beharrek bultzatuta, zerbitzu publikoaren bestelako betebehar batzuk ezarri ahal izango dizkie operadoreei, zerbitzu unibertsalekoez bestelakoak.
2.Gobernuak, era berean, zerbitzu publikoaren bestelako betebehar batzuk ezarri ahal izango ditu, aurrez Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren eta eskumena duen lurralde-administrazioaren txostena jasota, arrazoi hauengatik:
a) Lurralde-kohesioarekin lotutako arrazoiak.
b) Batez ere osasungintzan, hezkuntzan, gizarte-ekintzan eta kulturan, zerbitzu eta teknologia berrien erabilera hedatzearekin lotutako arrazoiak.
c) Egoera berezietan eta behar adina artatuta ez dauden kolektibo zehatzetan komunikazioa errazteko beharrarengatik, jasotzen duten eskaintzaren nahikotasuna bermatzeko helburuarekin.
d) Bidalitako mezuaren edo igorritako edo jasotako mezuaren edukiaren egiaztatze fede-emailea osatzen duten zerbitzuen eskuragarritasuna errazteko beharrarengatik.
3.Errege-dekretu bidez arautuko da aurreko paragrafoan aipatzen diren betebeharrak ezartzeko prozedura eta horiek finantzatzeko modua.
4.Nolanahi ere, inolako kontraprestazio ekonomikorako eskubiderik ez duten larrialdizerbitzuetarako deiak bideratzeko betebeharra beren gain hartu behar dute, batetik, herritarrei telefono-zenbakikuntzaren plan nazionalaren zenbakietara dei nazionalak egiteko komunikazio elektronikoen zerbitzuak ematen dizkieten operadoreek, eta, bestetik, komunikazio elektronikoen sare publikoak ustiatzen dituzten operadoreek. Betebehar hori larrialdiak artatzeko 112 telefono-zenbakira zuzendutako deiei dagokienez eta errege-dekretu bidez zehazten diren bestelako deiei dagokienez ezartzen zaie aipatutako operadoreei, ordainpeko telefono publikoetatik egiten diren deiak barne; kasu horietan, ez dago inolako ordainbide erabiltzeko beharrik.
Nolanahi ere, larrialdietako dei-zerbitzua doakoa izango da erabiltzaileentzat, edozein dela ere zerbitzu hori emateko ardura duen herri-administrazioa, eta edozein dela ere erabilitako terminal mota.
Era berean, operadoreek doan jarriko dute, dei horiek jasotzen dituzten agintarien esku, jatorriaren kokapenari buruz errege-dekretu bidez zehazten den informazioa.
Errege-dekretu bidez zehaztuko dira larrialdi-zerbitzuetara deitzen duten pertsonen kokapenari buruzko informazioaren zehaztasuna eta fidagarritasuna zehazteko irizpideak.
Desgaitasuna duten azken erabiltzaileek izango duten larrialdi-zerbitzuetarako sarbidea bestelako azken erabiltzaileek dutenaren baliokidea izango da.
112zerbitzuak emateko ardura duten agintaritzek ziurtatuko dute herritarrek informazio egokia jasotzen dutela zenbaki horri buruz eta hori erabiltzeari buruz; bereziki, Europar Batasuneko beste estatu kideetara bidaiatzen duten pertsonei zuzendutako ekimen espezifikoen bidez.
II.KAPITULUA
Operadoreen eskubideak eta komunikazio elektronikoen sare publikoak hedatzea
1.atala. Operadoreek jabari publikoa okupatzeko, nahitaezko desjabetze-prozeduran onuradun izateko, eta haien aldeko zortasunak eta jabetzaren mugapenak ezartzeko
dauzkaten eskubideak
29. artikulua. Jabetza pribatua okupatzeko eskubidea.
1.Operadoreek jabetza pribatua okupatzeko eskubidea izango dute, kapitulu honetako baldintzetan, sarea instalatzeko behar-beharrezkoa den kasuetan, aurkeztutako proiektu teknikoan aurreikusitakoaren arabera; eta, betiere, teknikoki edo ekonomikoki bideragarria den beste aukerarik ez badago. Jabetza pribatua okupatu ahal izango da nahitaezko desjabetzearen bidez edota nahitaezko bide-zortasuna adierazita, komunikazio elektronikoen sare publikoen azpiegitura instalatzeko. Bi kasuetan, onuradun-izaera izango dute izapidetzen diren espedienteetan, nahitaezko desjabetzeari buruzko legedian xedatutakoarekin bat.
Operadoreek beren gain hartuko dituzte okupazio horrek eragindako kostuak. Jabetza pribatua okupatu baino lehen, egokia den prozedura abiarazi eta ebatziko du
Industria, Energia eta Turismo Ministerioak; prozedura horretan, izapide guztiak bete beharko dira, eta nahitaezko desjabetzeari buruzko legediak eragindako titularren alde ezarritako berme guztiak errespetatu beharko dira.
2.Industria, Energia eta Turismo Ministerioko organo eskudunak jabetza pribatua okupatzeko proiektu teknikoa onartzeak, inplizituki jasoko ditu, kasu zehatz bakoitzean, onura publikoko deklarazioa eta komunikazio elektronikoen sare publikoak instalatzeko
beharrezko okupazioa, nahitaezko desjabetzeari buruzko legedian aurreikusitako ondorioetarako.
3.Proiektu teknikoa onartu baino lehen, autonomia-erkidegoan lurraldeantolamenduaren gaian eskumena duen organoaren txostena jasoko da; txosten hori eskatzen denetik gehienez ere 30 egun balioduneko epean eman beharko da. Proiektuak eremu geografiko handi bati eragiten badio edo ingurumen-afekzioak izan baditzake, epe hori hiru hilabetera arte luzatuko da. Era berean, eragindako udalen txostena jasoko da, proiektu teknikoa indarrean dagoen hirigintza-antolamenduarekiko bateragarria den adierazteko; txosten hori eskaera jasotzen denetik 30 eguneko epean eman beharko da.
4.Zerbitzu publikoaren betebeharrak betetzearekin modu espezifikoan lotuta dauden komunikazio elektronikoen sare publikoak instalatzeko egiten diren desjabetzeetan Nahitaezko Desjabetzearen Legean ezarritako larrialdi-prozedura berezia aplikatuko da, dagokion proiektu teknikoa onartzen duen Industria, Energia eta Turismo Ministerioko organo eskudunaren ebazpenean hala jasotzen denean.
30. artikulua. Jabari publikoa okupatzeko eskubidea.
Operadoreek jabari publikoa okupatzeko eskubidea izango dute, kapitulu honetako
baldintzetan, dagokion komunikazio elektronikoen sare publikoa ezartzeko beharrezkoa den heinean.
Jabari publikoaren titularrek baldintza neutral, objektibo, garden, ekitatezko eta diskriminaziorik gabekoetan bermatuko diete operadore guztiei jabari horretarako sarbidea; inola ere ezin izango da ezarri, jabari publiko horren sarbideari edo okupazioari dagokionez, lehentasunezko eskubidea edo eskubide esklusiboa operadore zehatz baten mesedetan edo komunikazio elektronikoen sare zehatz baten mesedetan ezarri. Jabari publikoa sare bat instalatzeko edo ustiatzeko xedez okupatzeko edo erabiltzeko eskubidea ezin izango da lizitazio-prozeduren bidez eman edo esleitu.
31. artikulua. Jabari publikoaren eta jabetza pribatuaren okupazioari aplikatzeko araudia.
1.Edozein herri-administraziok onartutako araudiak, komunikazio elektronikoen sare publikoak hedatzeari eragiten dionean, komunikazio elektronikoen sare publikoak hedatzeko jabari publikoa edo jabetza pribatua okupatzeko eskubidea aitortu beharko du, titulu honetan xedatutakoarekin bat.
2.Dagozkien administrazioek aurreko paragrafoan xedatutakoaren arabera onartutako arauek, gutxienez betekizun hauek bete beharko dituzte:
a) Administrazio eskudunari dagokion eremuko aldizkari ofizial batean argitaratzea, baita herri-administrazio horren webgunean ere; kasu guztietan, gainera, bitarteko elektronikoen bidez eskuragarriak izan beharko dira.
b) Okupazio-eskaerak ebazteko prozedura azkar, xume, eraginkor eta diskriminaziorik gabea aurreikustea. Prozedura horrek ezin izango du sei hilabetetik gorakoa izan, eskaera aurkezten denetik kontatzen hasita, desjabetze-kasuetan izan ezik.
c) Prozeduren gardentasuna bermatzea, eta aplikatzekoak diren arauek operadoreen artean lehia leial eta eraginkorra sustatzen dutela bermatzea.
d) Lege honetan operadoreen eskubideak babesteko Administrazioaren eskuhartzeari jarritako mugak errespetatzen direla bermatzea. Zehazki, operadoreek eman beharreko dokumentazio-eskaerak arrazoitua izan beharko du, justifikazio objektiboa izan beharko du, lortu nahi den helburuarekiko proportzionatua, eta behar-beharrezkoa denera mugatu beharko dira.
3.Artikulu honetan aipatutako jabari publikoaren arautzaile edo titular diren herriadministrazioek titulartasun osoa edo partziala badute edota zuzeneko edo zeharkako kontrola gauzatzen badute komunikazio elektronikoen sare publikoak edo herritarrentzat eskuragarri dauden komunikazio elektronikoen zerbitzuak ustiatzen dituzten operadoreen gainean, egiturazko bereizketari eutsi beharko diote operadore horien eta dagokion jabari publikoa erabiltzeko eskubideak arautzeko eta kudeatzeko ardura duten organoen artean.
32. artikulua. Jabetza publikoaren edo pribatuaren kokalekua eta erabilera partekatzea.
1.Komunikazio elektronikoen operadoreek euren arteko akordioak egin ahal izango dituzte, beren borondatez, beren azpiegituren kokalekua edo erabilera partekatzeko baldintzak zehazteko; betiere, lehiaren defentsari buruzko araudia betez.
Herri-administrazioek operadoreen arteko borondatezko akordioak egitea sustatuko dute, titulartasun publikoko edo pribatuko ondasunetan dauden azpiegituren kokalekua eta erabilera partekatzeko; batez ere, komunikazio elektronikoen sare azkarretako eta ultra-azkarretako elementuak hedatzeari begira.
2.Jabetza publiko edo pribatua okupatzeko eskubidea duten operadoreei ere nahitaez jarri ahal izango zaie azpiegituren eta lotutako baliabideen kokalekua partekatzeko eta jabari publikoaren edo jabetza pribatuaren erabilera partekatzeko betebeharra. Ondorio horietarako, Industria, Energia eta Turismo Ministerioak komunikazio elektronikoen sare publikoak ezarriko diren jabari publikoaren edo jabetza pribatuaren erabilera partekatzeko edota azpiegituren eta lotutako baliabideen erabilera partekatzeko betebeharra ezarri ahal izango du, izaera orokorrarekin edota kasu zehatz batzuetarako. Hori guztia errege-dekretu bidez zehazten diren baldintzetan egingo du aipatutako Ministerioak, operadore ukituei aldez aurreko entzunaldia eginda, eta modu arrazoituan.
Herri-administrazio eskudun batek uste duenean ingurumeneko, osasun publikoko, segurtasun publikoko edo hirigintzaeta lurralde-ordenamenduko arrazoiengatik jabari publikoaren edo jabetza pribatuaren erabilera partekatzeko betebeharra ezartzea zilegi dela, aurreko lerrokadan ezarritako prozedura hasteko eskaera arrazoitua egin ahal izango dio Industria, Energia eta Turismo Ministerioari. Kasu horietan, Industria, Energia eta Turismo Ministerioak jabari publikoaren edo jabetza pribatuaren erabilera partekatzeko betebeharra ezarri baino lehen, aipatutako ministerio-sailak izapide bat egin beharko du, prozedura hasteko eskaera egin duen herri-administrazio eskudunak 15 egun balioduneko epean alegazioak egiteko aukera izan dezan.
3.Artikulu honekin bat hartutako neurriak objektiboak, gardenak, diskriminaziorik gabeak eta proportzionatuak izan beharko dira. Hala dagokionean, neurri horiek dagokien administrazio eskudunekin koordinatuta aplikatuko dira.
33. artikulua. Jabetzaren bestelako zortasunak eta mugapenak.
1.Jabari publiko erradioelektrikoa babestearen helburuak ondoko hauek dira: aprobetxamendu optimoa lortzea, bere degradazioa saihestea, eta irrati-komunikazioetako zerbitzuen funtzionamenduan kalitate-maila egokiari eustea.
Jabetzari eta eremu elektrikoaren intentsitateari mugapenak eta zortasunak ezarri ahal izango zaizkio, beharrezkoak direnean zerbitzu publikoak emateko erabiltzen diren instalazio zehatz batzuen babes erradioelektrikorako edota estazio edo instalazio erradioelektrikoen funtzionamendu egokia bermatzeko; betiere, segurtasun publikoko arrazoiengatik edota nazioarteko akordioengatik beharrezkoa denean, Lege honetako bigarren xedapen gehigarriaren eta Lege hau garatzen duten arauen baldintzetan.
2.Era berean, mugak ezarri ahal izango zaizkie jabari publiko erradioelektrikoa erabiltzeko eskubideei, juridikoki babestutako beste ondasun nagusi batzuk babesteko edo jabari publiko hori erabiltzeagatik ukituak izan daitezkeen zerbitzu publikoak babesteko; guztia ere, errege-dekretu bidez zehazten diren baldintzetan. Muga horiek ezartzean, aldez aurretik entzunaldi-izapidea egin beharko zaie ukituak izan daitezkeen jabari publiko erradioelektrikoa erabiltzeko eskubideen titularrei, eta gardentasuneta publizitate-printzipioak errespetatu beharko dira.
2.atala. Komunikazio elektronikoen sare publikoak hedatzeari eragiten dion herriadministrazioen araudia.
34. artikulua. Herri-administrazioen arteko lankidetza, komunikazio elektronikoen sare publikoak hedatzeko.
1.Estatuko Administrazioak eta herri-administrazioek Lege honetan eta gainerako ordenamendu juridikoan aurreikusitako mekanismoen bidez aritu beharko dute lankidetzan, komunikazio elektronikoen operadoreek jabetza publikoa eta pribatua okupatzeko daukaten eskubidea gauzatzeko helburuarekin, komunikazio elektronikoen sare publikoak hedatu ahal izateko.
2.Komunikazio elektronikoen sare publikoek oinarrizko izaera duen ekipamendua osatzen dute, eta horiek hirigintza-plangintzako tresnetan duten aurreikuspenak egiturazko ebazpen izaera dauka. Sare horiek instalatzea eta hedatzea interes orokorreko obrak dira.
3.Herri-administrazioek onartutako araudiak, komunikazio elektronikoen sare publikoak eta lurraldeedo hirigintza-plangintzako tresnak hedatzeari eragiten dionean, beren lurralde-eremuan komunikazio elektronikoen sare-azpiegiturak hedatzea sustatzeko edo errazteko beharrezko diren xedapenak jaso beharko ditu; zehazki, komunikazio elektronikoen sareak instalatzean eta zerbitzuak ematean lehia askea bermatzeko, eta operadoreek beren azpiegiturak kokatzea erabakitzen duten toki eta espazio fisikoetan eskaintza nahikoa egongo dela bermatzeko.
Hori horrela, araudi edo plangintza-tresna horiek ezin izango dituzte operadoreek jabari publiko eta pribatua okupatzeko duten eskubidearen murrizketa absolutu edo desproportzionaturik jarri, ez eta komunikazio elektronikoen sare-azpiegiturak instalatzeko konponbide teknologiko zehatzak, ibilbide edo kokaleku zehatzak agindu ere. Horren harira, baldintza batek ezinezko bihurtzen duenean jabari publikoa edo jabetza pribatua okupatzea, baldintza horren ezarpena erabat justifikatuta egon beharko da, eta bestelako aukerak ere jaso beharko ditu, operadoreen okupazio-eskubidea eta eskubide hori berdintasunezko baldintzetan baliatzea bermatzeko beharrezko direnean.
Herri-administrazioek lagundu egingo dute operadoreek beren azpiegiturak jartzea erabakitzen duten toki eta espazio fisikoen behar adinako eskaintza bermatzen eta gauzatzen; horretarako, identifikatu egingo dituzte toki eta espazio fisiko horiek, operadoreek komunikazio elektronikoen sare-azpiegiturak haietan kokatu ahal izateko, eta sareen hedapena lurralde-ikuspuntutik antolatzeko.
4.Herri-administrazioek beren eskumenez baliatzean onartutako arauek telekomunikazioen sektoreko araudian xedatutakoa bete beharko dute, arau horiek komunikazio elektronikoen sare publikoen hedapenari eragiten diotenean, bai eta lurraldeedo hirigintza-plangintzako tresnek ere. Zehazki, errespetatu beharko dituzte hamaikagarren xedapen gehigarrian eta telekomunikazioen alorrean onartutako erregelamendu-arauetan komunikazio elektronikoen sare eta zerbitzuen funtzionamendua bermatzeko ezarritako parametroak eta funtsezko betekizun teknikoak, baita Estatuak finkatzen dituen emisio erradioelektrikoen maila onargarrien mugak ere.
Herri-administrazioek, araugintzarako ekimenaz baliatzean, eta araudi horrek komunikazio elektronikoen sare publikoen hedapenari eragiten dionean, printzipio hauen arabera jardungo dute: premia, proportzionaltasuna, segurtasun juridikoa, gardentasuna, irisgarritasuna, sinpletasuna eta eraginkortasuna.
Operadoreek ez dute jada Administrazioaren eskuetan dagoen inolako dokumentazio edo informazio emateko betebeharrik izango. Industria, Energia eta Turismo Ministerioak ezarriko du, errege-dekretu bidez, zein modutan eman beharko zaien herri-administrazioei beren eskumenak gauzatzeko behar duten informazioa.
5.Operadoreek lurrazpiko edo eraikinen barneko kanalizazioak erabili beharko dituzte, kanalizazio horiek komunikazio elektronikoen sare publikoak hedatzea eta ustiatzea ahalbidetzen dutenean.
Halako kanalizaziorik ez dagoen kasuetan, edota arrazoi tekniko edo ekonomikoengatik erabili ezin direnean, operadoreek aireko hedapenak egin ahal izango dituzte, lehendik daudenetan oinarrituta.
Era berean, kasu berdinetan, operadoreek fatxadaz fatxada hedatu ahal izango dituzte komunikazio elektronikoen sare publikoak eta horiei lotutako baliabideak osatzen dituzten kableak eta ekipamenduak; nolanahi ere, horretarako, lehendik instalatuta dauden hedapenak, kanalizazioak, instalazioak eta ekipamenduak erabili beharko dituzte, ahal den heinean.
Aireko hedapenak eta fatxadaz fatxadakoak ezin izango dira egin ondare historikoartistikoko eraikinen kasu justifikatuetan edota segurtasun publikoari eragin diezaioketen kasuetan.
6.Merkataritza eta zenbait zerbitzu liberalizatzeko premiazko neurriei buruzko abenduaren 26ko 12/2012 Legeko hirugarren xedapen gehigarrian aipatzen diren herritarrentzat eskuragarri dauden komunikazio elektronikoen zerbitzuak emateko erabilitako estazio edo azpiegitura erradioelektrikoak instalatzeko, ezin izango da galdatu instalazioen, funtzionamenduaren edo jardueraren aurretiazko lizentzia eskuratzea, ez eta antzekoak edo analogoak diren bestelakoak ere, aipatutako legean adierazitako baldintzetan.
Jabari pribatuetan goiko lerrokadan adierazitakoez bestelako komunikazio elektronikoen edo estazio erradioelektrikoen sare publikoak instalatzeko, herriadministrazio eskudunek ezin izango dute eskatu instalazioen, funtzionamenduaren edo jardueraren, edo ingurumen-izaerako aurretiazko lizentzia edo baimenik, ez eta antzekoak edo analogoak diren bestelako aurretiazko lizentzia edo baimenak ere, baldin eta operadoreak, ordurako, lizentzia edo baimena emateko eskumena duen herriadministrazioari komunikazio elektronikoen sarea hedatzeko edo instalatzeko plan bat aurkeztu badio eta plan horretan aipatutako azpiegiturak edo estazioak jasotzen badira, eta, betiere, administrazio horrek plana onartu badu.
Hedatzeko edo instalatzeko planean, operadoreak kableak eta ekipamenduak airez edo fatxadaz fatxada hedatzeko kasuak aurreikusi beharko ditu, goiko paragrafoan adierazitako baldintzetan.
Operadoreak aurkeztu beharreko hedapenedo instalazio-plan horrek Ministroen Kontseiluak onartutako errege-dekretu bidez eskatzen diren baldintza teknikoak errespetatu beharko ditu, eta bertan zehaztutako edukiari lotuko zaio.
Komunikazio elektronikoen sare publikoak hedatzeko edo instalatzeko plana onartutzat joko da, baldin eta, plana aurkeztu denetik bi hilabeteko epean, herriadministrazio eskudunak ez badu ebazpen espresurik eman.
Goiko lerrokaden arabera aurretiazko lizentziak edo baimenak eskatu ezin diren kasuetan, erantzukizunpeko adierazpenak egingo dira, aintzat hartuta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71. bis artikuluan ezarritakoa; erantzukizunpeko adierazpen horietan jasoko da indarreko araudian ezarritako lege-aurreikuspenak betetzen direla. Edozein kasutan, adierazleak dagokion tributuaren ordainagiria izan beharko du, beharrezkoa den kasuetan.
Erantzukizunpeko adierazpenak indarrean dagoen araudiaren arabera eska daitezkeen betekizunen betetzeari buruzko adierazpen esplizitu bat jaso beharko du, eta, hala dagokionean, hori egiaztatzen duen agiria ere eduki beharko da.
Azpiegitura edo estazio erradioelektrikoekin zerikusia duten hainbat jarduketa egin behar direnean, erantzukizunpeko adierazpenak batera izapidetuko dira; betiere, hori egin ahal denean.
Erantzukizunpeko adierazpena aurkezteak, eta une horretatik aurrera instalazioa egiteko gaikuntza izateak, ez du adierazten, inola ere, aplikatzekoa den araudira egokitzen direnik azpiegitura edo estazio erradioelektrikoen baldintzak, eta ez du mugatuko edozein antolamenduko administraziok (izan Estatukoa, autonomikoa edo tokikoa) kasu bakoitzean aplikatzekoa den sektore-ordenamenduaren arabera egiaztatzeko,
ikuskatzeko, zehatzeko eta, oro har, kontrolatzeko esleituta dituen administrazio-ahalen erabilera.
Erantzukizunpeko adierazpen batean sartutako edo erantsitako edozein datu, adierazpen edo dokumentu zehaztugabea edo faltsua denean, edo falta denean, edota erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu ez denean, ezin izango da instalazioa ustiatu, eta, hala dagokionean, kendu egin beharko da instalazioa, gertaera horiek izan direla egiaztatzen den unetik kalterik egin gabe sor litezkeen zigor-, zibiledo administrazioerantzukizunei.
Erregelamendu bidez ezarriko dira funtsezko izaera hori izango duten erantzukizunpeko adierazpenaren elementuak.
7.Baldin eta jada jabari publiko edo pribatuan kokatuta dagoen komunikazio elektronikoen sare publiko finko edo mugikorraren azpiegituraren batean, komunikazio elektronikoen estazio erradioelektrikoak barne, berrikuntza teknologikorako edo egokitzapen teknikorako jarduerak egiten badira, eta ondorioz ekipamendu berria txertatzen bada edo emisio erradioelektrikoak maiztasun-banda berrietan edo beste teknologia batzuekin egiten badira, obra zibileko eta masta-obrako elementuak aldatu gabe, ez da inolako emakida, baimen edo lizentzia berririk beharko, ez eta aurrekoaren aldaketarik ere, eta, halaber, ez zaie erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiazko komunikazioa aurkeztu beharko lurraldearen antolamenduaren, hirigintzaren edo ingurumen-arrazoien arabera eskudun diren herri-administrazioei.
8.Herri-administrazioek komunikazio elektronikoen transmisio-sareko azpiegitura baten edo elementu baten kokalekua aldarazten duten proiektuak egiten dituztenean, entzunaldia egingo diote ukitutako azpiegituraren operadore titularrari, proiektatutako aldaketaren alderdi teknikoen, ekonomikoen eta bestelako era batekoen inguruan egoki diren alegazioak egin ditzan.
35. artikulua. Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren eta herri-administrazioen arteko lankidetza-mekanismoak, komunikazio elektronikoen sare publikoak hedatzeko.
1.Industria, Energia eta Turismo Ministerioak eta herri-administrazioek elkar informatzeko, elkarlanean aritzeko eta lankidetzan aritzeko betebeharrak dauzkate telekomunikazioei eragin diezaieketen arau-jarduketak gauzatzean, indarrean dagoen ordenamenduan ezarritakoaren arabera.
Lankidetza hori, besteak beste, hurrengo paragrafoetan ezarritako mekanismoen bidez egingo da, eta mekanismo horiek Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren eta herri-administrazio eskudunen arteko koordinazioeta lankidetza-akordioen bidez osatu ahal izango dira; kasu guztietan, entzunaldi-izapidea bermatuko zaie interesdunei.
2.Komunikazio elektronikoen sare publikoen hedapenari eragiten dioten lurraldeko edo hirigintzako plangintza-tresnak onartzeko, aldatzeko edo berrikusteko ardura duten organoek Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren dagokion txostena jaso beharko dute. Txosten horretan zehaztuko da plangintza-tresna horiek bat datozen Lege honekin eta telekomunikazioen sektore-araudiarekin, baita dagokien lurralde-eremuan komunikazio elektronikoetako sare publikoetarako dauden beharrak zein diren ere.
Nahitaezko txosten hori dagokion plangintza-tresna onartu baino lehen prestatu beharko da, eta loteslea izango da telekomunikazioen sektoreko araudiarekiko egokitzapenari dagokionez; bereziki, Lege honek eta lege hau garatzen duen araudiak ezarritako telekomunikazioen araubide juridikoari eta komunikazio elektronikoen sare publikoen beharrei dagokienez. Txosten horrek espresuki adierazi beharko du zein puntu eta alderditan den loteslea.
Industria, Energia eta Turismo Ministerioak gehienez ere hiru hilabeteko epean emango du txostena. Azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 83.4 artikuluan xedatutakoari kalterik egin gabe, epe hori amaitutakoan, txosten baieslea igorri dela ulertuko da, eta plangintza-tresna izapidetzen jarraitu ahal izango da.
Nahitaezko txostena eskatzen ez bada, ezin izango da onartu dagokion lurraldeedo hirigintza-plangintzako dagokion tresna, telekomunikazioen gaietan Estatuko eskumenez baliatzeari dagokionez.
Txostena aldekoa ez bada, lurraldeko edo hirigintzako plangintza-tresnak onartzeko, aldatzeko edo berrikusteko prozedurak izapidetzeaz arduratzen diren organoek gehienez ere hilabeteko epea izango dute, txostena jasotzen den egunetik kontatzen hasita, Industria, Energia eta Turismo Ministerioari bidaltzeko txostenari egiten dizkioten alegazioak, ingurumeneko, osasun publikoko, segurtasun publikoko edo hirigintzaeta lurralde-antolamenduko arrazoietan oinarrituta.
Industria, Energia eta Turismo Ministerioak, aurkeztutako alegazioak kontuan hartuta, beste txosten bat igorriko du, alegazioak jaso dituenetik gehienez ere hilabeteko epean. Azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 83.4 artikuluan xedatutakoari kalterik egin gabe, epe hori amaitutakoan, txosten baieslea igorri dela ulertuko da, eta plangintza-tresna izapidetzen jarraitu ahal izango da. Txostenak izaera loteslea dauka; beraz, txostena berriz ere aldekoa ez bada, ezin izango da dagokion lurraldeedo hirigintza-plangintzako tresna onartu, telekomunikazioen gaian Estatuko eskumenez baliatzeari dagokionez.
3.Agindu bidez, Industria, Energia eta Turismoko ministroak ezarri ahal izango du aurreko paragrafoan aipatzen diren txostenak eskatzeko modua, baita organo eskatzaileak eman beharreko informazioa ere, lurraldeedo hirigintza-plangintzako tresna motaren arabera; halaber, hori guztia bide elektronikoaren bidez izapidetzea eskatu ahal izango zaie herri-administrazio eskudunei.
4.Komunikazio elektronikoen sareak instalatzea eta hedatzea interes orokorreko obrak diren heinean, herri-administrazioen betebeharra da beraien lurralde-eremuan komunikazio elektronikoen sare-azpiegituren hedapena erraztea. Horretarako, elkarren arteko informazioeta lankidetza-betebeharrak bete beharko dituzte, beraien jarduketez eta eskumenez baliatzean.
Herri-administrazioen arteko akordiorik ez badago, komunikazio elektronikoen sare publikoen beharra erabat justifikatuta dagoenean, eta, betiere, aurreko artikuluko 4. paragrafoan ezarritako komunikazio elektronikoen sareen eta zerbitzuen funtzionamendua bermatzeko parametroak eta funtsezko betekizun teknikoak betetzen badira, Ministroen Kontseiluak komunikazio elektronikoen sare-azpiegitura zehatz baten kokaleku edo ibilbide bat baimendu ahal izango du; kasu horretan, herri-administrazio eskudunak nahitaez txertatu beharko ditu, bere antolamendu-tresnetan, bere ebazpenak horietara egokitzeko ezinbesteko zuzenketak.
5.Herri-administrazio eskudunak kautelazko neurri bat edo ebazpen bat izapidetzen duenean, eta kautelazko neurri horrek galarazi edo geldiarazi egiten duenean aurreko artikuluko 4. paragrafoan ezarritako komunikazio elektronikoen sare eta zerbitzuen funtzionamendua bermatzeko funtsezko parametroak eta betekizun teknikoak betetzen dituen azpiegitura bat instalatzea, edota ebazpenak ezespena ematen badio azpiegitura hori instalatzeari, ondare historiko-artistikoko eraikinetan izan ezik, Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren aldez aurreko nahitaezko txostena beharko da; Ministerio horrek gehienez ere hilabeteko epea izango du txosten hori igortzeko, eta txosten hori igorriko du, hala dagokionean, aipatutako neurria edo ebazpena izapidetzeko ardura duten organoekin konponbide negoziatu bat lortzeko saiakerak egin ondoren.
Azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 83.4 artikuluan xedatutakoari kalterik egin gabe, epe hori igarotzen denean, txosten baieslea igorri dela ulertuko da, eta neurria edo ebazpena izapidetzen jarraitu ahal izango da.
Nahitaezko txostena eskatzen ez denean, eta txostena aldekoa ez den kasuetan, ezin izango da neurria edo ebazpena onartu.
6.Industria, Energia eta Turismo Ministerioak, Estatuan ezarpen handiena duten tokiko erakundeekin elkarlanean, aurreko artikuluko 6. atalean aipatzen den erantzukizunpeko adierazpenaren eredua egitea sustatuko du.
7.Era berean, Industria, Energia eta Turismo Ministerioak gomendioak onartuko ditu, herri-administrazio eskudunek atal honetan jasotako arauak edo tresnak egiteko. Arau eta tresna horiek Estatuan ezarpen handiena duten tokiko erakundeekin batera egindako udal-ordenantzen ereduak eduki ahal izango dituzte. Udalerrien kasuan, artikulu honetako 2. paragrafoan aipatzen den txostena eskatzeko beharraren ordez, ezarri ahal izango da Industria, Energia eta Turismo Ministerioari tresna-proiektua aurkezteko
beharra, udalerriko alkatearen adierazpen batekin batera, gomendio horiek betetzen direla egiaztatuz.
8.Industria, Energia eta Turismo Ministerioak, errege-dekretu bidez, informaziopuntu bakarra sortu ahal izango du, eta komunikazio elektronikoetako operadoreek puntu horren bidez eskuratu ahal izango dute, modu elektronikoan, komunikazio elektronikoei eta horiekin lotutako baliabideen sareak instalatzeari eta hedatzeari aplikatzeko baldintzei eta prozedurei buruzko informazio guztia.
Autonomia-erkidegoak eta toki-korporazioak, Industria, Energia eta Turismo Ministerioarekin egokia den lankidetza-hitzarmena sinatuta, informazio-puntu bakarrari atxiki ahal izango zaizkio; kasu horretan, komunikazio elektronikoen operadoreek puntu horren bidez aurkeztu beharko dituzte, formatu elektronikoan, aurreko artikuluko 6. paragrafoan aipatzen diren erantzukizunpeko adierazpenak, baita beharrezkoa den jabari publiko eta pribatua okupatzeko mota guztietako baimenak ere, dagokion autonomiaerkidego edo toki-korporaziora zuzentzen diren sareak hedatzeko.
Informazio-puntu bakarra Industria, Energia eta Turismo Ministerioak kudeatuko du, eta Ministerio horren ardura izango da, halaber, komunikazio elektronikoen operadoreek komunikazio elektronikoen sareak eta horiekin lotutako baliabideak instalatzeko eta hedatzeko aurkeztutako erantzukizunpeko adierazpen eta eskaera guztiak puntu horri atxiki zaion autonomia-erkidegoari edo toki-korporazioari bidaltzea.
Herri-administrazioek informazio bakarreko puntu hori erabiltzea sustatuko dute Industria, Energia eta Turismo Ministerioak, autonomia-erkidegoek eta Estatuan ezarpen handiena duten toki-erakundeen elkarteek, administrazio-kargak eta kostuak gutxitzeko, operadoreek administrazioarekin duten harremana errazteko, eta administrazio-izapideen betetzea sinplifikatzeko.
36. artikulua. Komunikazio elektronikoen azpiegitura-aurreikuspena hirigintzaproiektuetan eta baliabide publikoekin finantzatutako obra zibiletan.
1.Hirigintza-proiektuak egitean direnean, hirigintza-proiektu teknikoak obra zibileko azpiegitura-instalazioa aurreikusi beharko du, komunikazio elektronikoen sare publikoak hedatzea errazteko; horrez gain, sare pasiboko elementuak eta ekipamenduak jaso ahal izango ditu, artikulu hau garatzean onartzen den telekomunikazioen araudi teknikoan zehazten den baldintzetan.
Komunikazio elektronikoen sare publikoak hedatzea errazteko goiko lerrokadaren arabera instalatzen diren azpiegiturak hirigintza-obretatik lortzen den emaitzaren parte izango dira eta udalaren jabari publikoaren barnean egongo dira. Jabari publiko horren titular den herri-administrazioak interesa duten operadoreen eskura jarriko ditu azpiegitura horiek, berdintasuneko, gardentasuneko eta diskriminaziorik gabeko baldintzetan.
Errege-dekretu bidez ezarriko dira azpiegitura horiek izan beharreko dimentsioak eta gutxieneko ezaugarri teknikoak.
2.Baliabide publikoekin erabat edo partzialki finantzatutako obra zibiletan, komunikazio elektronikoen sare publikoak hedatzea errazteko lotutako baliabideak eta obra zibileko beste azpiegitura batzuk instalatzea aurreikusiko da, errege-dekretu bidez zehazten diren kasuetan eta baldintzetan. Baliabide eta azpiegitura horiek interesa duten operadoreen eskura jarriko dira, berdintasuneko, gardentasuneko eta diskriminaziorik gabeko baldintzetan.
3.atala. Komunikazio elektronikoen sare publikoak ostata ditzaketen azpiegituretara sartzea.
37. artikulua. Komunikazio elektronikoen sare publikoak ostata ditzaketen azpiegituretara sartzea.
1.Komunikazio elektronikoen sare publikoak hedatzeko erabil daitezkeen azpiegituren titular diren herri-administrazioek azpiegitura horietarako sarbidea erraztuko dute; betiere, sarbide horrek ez baditu arriskuan jartzen titularrak azpiegitura horietan
ematen dituen izaera publikoko zerbitzuen jarraitutasuna eta segurtasuna. Sarbide hori erraztu beharko dute baldintza objektiboetan, gardentasun-baldintzetan, eta komunikazio elektronikoen sare publikoak instalatzen edo ustiatzen dituzten operadoreak diskriminatu gabe. Inola ere ezin izango da lehentasunezko eskubiderik edo eskubide esklusiborik ezarri aipatutako azpiegituretarako sarbideari dagokionez, komunikazio elektronikoen operadore edo sare zehatz baten mesedetan. Zehazki, sare bat instalatzeko edo ustiatzeko azpiegitura horietarako sarbidea ezin izango da lizitazio-prozeduren bidez eman edo aitortu.
2.Estatuaren eskumeneko garraio-azpiegiturak kudeatzeaz arduratzen diren erakundeek edo sozietateek, baita Estatuaren, autonomia-erkidegoen edo tokierakundeen jabari publikoan dauden azpiegituren titular edo kudeatzaile diren komunikazio elektronikoez bestelako sektoreetako enpresek eta operadoreek ere, edo nahitaezko desjabetzen onuradun diren enpresek eta operadoreek, eta azpiegitura horiek komunikazio elektronikoen sare publikoak hedatzeko erabil badaitezke, azpiegitura horietarako sarbidea erraztuko diete komunikazio elektronikoen sare publikoak instalatzen edo ustiatzen dituzten operadoreei; betiere, sarbide horrek ez baditu arriskuan jartzen titularrak azpiegitura horietan ematen duen zerbitzuaren jarraitutasuna eta segurtasuna. Zehazki, sarbide hori emango da azpiegitura hauetako bati dagokionean: bide-azpiegitura, trenbideetakoa, portuetakoa, aireportuetakoa, ur-hornidurakoa, saneamendukoa, garraiokoa eta gasa nahiz elektrizitatea banatzekoa. Sarbidea berdintasuneko, gardentasunezko eta diskriminaziorik gabeko baldintzetan eman beharko da.
3.Komunikazio elektronikoen sare publikoak hedatzeko erabil daitezkeen azpiegituratzat joko dira sareak hedatzeko eta instalatzeko beharrezkoak diren komunikazio elektronikoen kableak, ekipamenduak, gailuak edo bestelako edozein baliabide analogo hedatzeko eta gordetzeko erabil daitezkeen tutuak, zutabeak, hodiak, kaxak, kamerak, armairuak eta lotuta dagoen edozein baliabide.
4.Errege-dekretu bidez zehaztuko dira komunikazio elektronikoen sare publikoak hedatzeko erabil daitezkeen azpiegituren sarbidea errazteko prozedurak, epeak, betekizunak eta baldintzak, baita sarbide hori ukatzeko arrazoiak ere.
5.Industria, Energia eta Turismo Ministerioak informazioa ematera behartu ahal izango ditu herri-administrazioak eta beren erakunde nahiz sozietateak, baita artikulu honen lehenengo bi paragrafoetan aipatzen diren enpresak eta operadoreak ere, informazio hori beharrezkoa denean inbentario xehatu bat modu koordinatuan egiteko; inbentario horretan, zehaztuko dira komunikazio elektronikoen sare publikoak hedatzeko erabil daitezkeen azpiegituren izaera, eskuragarritasuna eta kokaleku geografikoa. Inbentario hori komunikazio elektronikoen sareen eta zerbitzuen operadoreei emango zaie.
6.Alderdiek askatasunez negoziatuko dituzte artikulu honetan aipatzen diren akordioak eta akordio horien baldintzak, baita kontraprestazio ekonomikoak ere. Alderdietako edozeinek sarbideari eta bere baldintzei buruzko gatazka bat aurkeztu ahal izango du Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalean. Batzorde horrek, alderdiei entzunaldia egin ondoren, gatazkaren xede diren muturrei buruzko ebazpen loteslea emango du, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionala sortzeari buruzko ekainaren 4ko 3/2013 Legean adierazitako epean, kalterik egin gabe behin betiko ebazpena eman arte behin-behineko neurriak hartzeko aukerari.
7.Artikulu honetan aipatzen diren azpiegituren titular diren herri-administrazioek eskubidea izango dute operadoreek azpiegitura horiek erabiltzeagatik egoki diren konpentsazio ekonomikoak ezartzeko.
38. artikulua. Estatuaren eskumeneko garraio-azpiegiturak kudeatzen dituzten organoen edo erakundeen titulartasuneko komunikazio elektronikoen sareetara sartzea edo horiek erabiltzea.
1.Estatuko Administrazio Orokorrekoak diren organo edo erakundeak, baita Estatuaren eskumeneko garraio-azpiegiturak kudeatzeaz arduratzen den beste edozein erakundek edo sozietatek ere, komunikazio elektronikoen zerbitzuak zuzenean edo
bitarteko erakundeen edo sozietateen bidez ematen dituztenean, edo komunikazio elektronikoen sare publikoen ustiapena merkaturatzen dutenean, negoziatu egingo dute beren titulartasuneko komunikazio elektronikoen sareetan sartzeko edo horiek erabiltzeko interesa duten komunikazio elektronikoen sareen eta zerbitzuen operadoreekin.
2.Komunikazio elektronikoen sareen eta zerbitzuen operadore guztientzat, baita aipatutako organo edo erakundeetakoak direnentzat edo horietara atxikita daudenentzat ere, sare horietara sartzeko edo horiek erabiltzeko baldintzak ekitatezkoak, diskriminaziorik gabeak, objektiboak, gardenak eta neutralak izan behar dira, eta, horrez gain, merkatuko prezioan emanak; betiere, gutxienez inbertsio-kostuak berreskuratzea eta horien eragiketa eta mantentzea bermatzen bada. Ezin izango da, inola ere, sare horietara sartzeko edo horiek erabiltzeko lehentasunezko eskubiderik edo eskubide esklusiborik ezarri, komunikazio elektronikoen operadore zehatz baten edo sare zehatz baten mesedetan. Nolanahi ere, artikulu honetan aipatzen diren komunikazio elektronikoen sareak instalatuta dauden garraio-azpiegituren segurtasuna zaindu beharko da, baita azpiegitura horietan ematen diren zerbitzuena ere.
3.Alderdiek askatasunez hitzartuko dituzte artikulu honetan aipatzen diren sarbideari edo erabilerari buruzko akordioak, aurreko paragrafoan ezarritako baldintzetatik abiatuta. Alderdietako edozeinek sarbideari eta bere baldintzei buruzko gatazka bat aurkeztu ahal izango du Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalean. Batzorde horrek, alderdiei entzunaldia egin ondoren, gatazkaren xede diren muturrei buruzko ebazpen loteslea emango du, aipatutako Batzorde Nazionala sortzeari buruzko Legean adierazitako epean, kalterik egin gabe behin betiko ebazpena eman arte behin-behineko neurriak hartzeko aukerari.
III. KAPITULUA
Komunikazio elektronikoen sareei eta zerbitzuei lotutako komunikazioen sekretua,
datu pertsonalen babesa, eta izaera publikoko eskubide nahiz betebeharrak
39. artikulua. Komunikazioen sekretua.
1.Herritarrentzat eskuragarri dauden komunikazio elektronikoen sare publikoak ustiatzen dituzten edo komunikazio elektronikoen zerbitzuak eskaintzen dituzten operadoreek komunikazioen sekretua bermatu beharko dute, Konstituzioaren 18.3 eta 55.2 artikuluekin bat; horretarako, beharrezkoak diren neurri teknikoak hartu beharko dituzte.
2.Operadoreak behartuta daude baimentzen diren intertzeptazioak egitera, aintzat hartuta Prozedura Kriminalaren Legearen 579. artikuluan, Inteligentzia Zentro Nazionaleko aurretiazko kontrol judiziala arautzen duen maiatzaren 6ko 2/2002 Lege Organikoan eta lege organikoaren maila duten bestelako arauetan ezarritakoa. Era berean, operadoreek beren gain hartu beharko dituzte artikulu honetan eta dagozkien erregelamenduetan ezartzen diren neurriak.
3.Aurreko paragrafoan aipatzen den intertzeptazioa erraztu beharko da legezko intertzeptazio-agindutik abiatuta zehazten den sarearen akabera-puntu bat edo terminal zehatz bat jatorri edo helburu gisa duen edozein komunikaziorako; baita informazioa biltegiratzeko edo prozesatzeko gailu baterako bada ere. Era berean, intertzeptazioa terminal ezagun batean egin ahal izango da, eta behin-behineko kokatze-datuekin, lokal publikoetatik egiten diren komunikazioetarako. Intertzeptazio-subjektuaren eta erabilitako terminalaren artean lotura finkorik ez dagoenean, terminala era dinamikoan zehaztu ahal izango da, intertzetapzio-subjektuak identifikazio pertsonaleko kode baten bidez komunikaziorako aktibatzen duenean.
4.Mota guztietako komunikazio elektronikoetarako erraztuko da sarbidea; batez ere, haien sarpen eta estaldura direla eta, telefonia-zerbitzuko eta datuen transmisioko zerbitzuen edozein modalitateren bidez egiten diren komunikazio elektronikoetarako, izan bideo edo audioen komunikazioa, mezuen elkar trukea edo fitxategiak, edota faksimileen transmisioa.
Erraztutako sarbideak balioko du intertzeptatutako komunikazio elektronikoaren intertzeptazioak eta intertzeptazioari buruzko informazioa gainbegiratzeko eta horiek jasotze-zentroetara transmititzeko, eta sarbide horrek komunikazioa egiteko baliatzen den seinalea jasotzea ahalbidetuko du.
5.Behartuta dauden subjektuek legezko intertzeptazio-aginduan adierazitako datuak eman beharko dizkiote agente ahaldunduari, zerbitzuaren ezaugarriak direla eta beren eskura ez daudenak izan ezik; datu horien artean, ondoko hauek egongo dira:
a) Intertzeptazio-neurriaren xede den subjektuaren identitatea edo identitateak. Identitatetzat jotzen da komunikazio elektronikoen edozein zirkulazioren jatorria edo
helburua adieraz dezakeen etiketa teknikoa; oro har, abonatuak sarbide fisiko bati, kasu bakoitzean, eslei diezaiokeen komunikazio elektronikoaren identitate-zenbaki fisiko baten bidez identifikatzen da (adibidez, telefono-zenbaki bat) , edo komunikazio elektronikoen identitate-kode logiko edo birtual baten bidez (adibidez, zenbaki pertsonala) .
b) Komunikazio elektronikoan nahasita dauden beste alderdien identitatea edo identitateak.
c) Erabilitako oinarrizko zerbitzuak.
d) Erabilitako zerbitzu osagarriak.
e) Komunikazioaren norabidea.
f) Erantzun-adierazpena.
g) Amaieraren arrazoia.
h) Behin-behineko markak.
i) Lokalizazio-informazioa.
j) Kontroledo seinaleztapen-kanalaren bidez elkar trukatutako informazioa.
6.Behartuta dauden subjektuek, aurreko paragrafoan intertzeptazioari dagokionez adierazitako informazioaz gain, ondoko datu hauek ere eman beharko dizkiote agente ahaldunduari, zerbitzuaren ezaugarriak direla eta beren eskura ez daudenak izan ezik, komunikazioan parte hartzen duen eta behartutako subjektuaren bezero den edozein alderdiri buruz:
a) Pertsona fisikoaren edo juridikoaren identifikazioa.
b) Hornitzaileak jakinarazpenak egiteko erabiltzen duen helbidea.
Eta, nahiz eta abonatua ez izan, dena delako zerbitzuak hurrengo datuetakoren bat izateko aukera ematen badu:
c) Zerbitzuaren titularraren zenbakia (bai abonatuaren direktorio-zenbakia, bai abonatuaren komunikazio elektronikoen identifikazio guztiak) .
d) Terminalaren identifikazio-zenbakia.
e) Interneteko zerbitzuen hornitzaileak esleitutako kontu-zenbakia.
f) Helbide elektronikoa.
7.Behartuta dauden subjektuek, aurreko paragrafoan adierazitako datuekin batera, deiaren jatorriko eta deiaren helburuko sarearen terminalaren edo akabera-puntuaren kokapen geografikoari buruzko informazioa eman beharko diote agente ahaldunduari, zerbitzuaren ezaugarriak direla eta informazio hori beren eskura ez dagoenean izan ezik. Zerbitzu mugikorren kasuan, komunikazio-puntuaren ahalik eta posiziorik zehatzena emango da, eta, kasu guztietan, ukitutako oinarri-estazioaren identifikazioa, lokalizazioa eta mota adieraziko dira.
8.Behartuta dauden subjektuek, artikulu honetako 5., 6. eta 7. paragrafoan aurreikusitako datuen artetik, legezko intertzeptazio-aginduan jasota daudenak soilik eman beharko dizkiote agente ahaldunduari.
9.Legezko intertzeptazio-agindua gauzatu baino lehen, behartutako subjektuek ondoko honi buruzko informazioa eman beharko diote agente ahaldunduari: intertzeptazioneurriaren xede diren subjektuek erabiltzen duten telekomunikazio-sistemaren zerbitzuei eta ezaugarriei buruzkoa, eta, beren esku egonez gero, pertsona fisikoen kasuan,
dagozkien abonatu-izenak, nortasun-agiri nazionaleko, atzerriko nortasun-txarteleko edo pasaporteko zenbakiarekin, eta, pertsona juridikoen kasuan, izendapenarekin eta identifikazio fiskaleko kodearekin.
10.Behartuta dauden subjektuek une oro prest izan beharko dituzte interfaze bat edo gehiago; horien bidez, intertzeptatutako komunikazio elektronikoak eta intertzeptazioari buruzko informazioa intertzeptazioak jasotzeko zentroetara transmitituko dira. Interfaze horien ezaugarriak eta intertzeptatutako komunikazioak zentro horietara transmititzeko formatua Industria, Energia eta Turismo Ministerioak ezarritako espezifikazio teknikoen mende egongo dira.
11.Baldin eta behartuta dauden subjektuek legezko intertzeptazioaren xede diren komunikazioei konprimatzeko, zifratzeko edo digitalizatzeko prozeduraren bat aplikatzen badiete, edo beste edozein kodetze mota, prozedura horien ondoriorik gabe entregatu beharko dituzte komunikazio horiek; betiere, itzulgarriak badira.
Intertzeptatutako komunikazioak, intertzeptazioak jasotzeko zentrora bidaltzean, komunikazioaren hartzaileak jasotzen duen kalitate berekoak izan behar dira gutxienez.
40. artikulua. Zerbitzu teknikoek komunikazio elektronikoak intertzeptatzea.
1.Komunikazio-sekretua erabat errespetatuz, eta, Prozedura Kriminalaren Legean ezarritakoaren arabera, edukiak intertzeptatu ahal izateko baimen judiziala izateko derrigortasuna aintzat hartuta, jabari publiko erradioelektrikoa modu eraginkorrean erabiltzeko edota interferentzia kaltegarriak lokalizatzeko xedea duten kontrol-eginkizunak gauzatzeko beharrezkoa denean oro har herritarrei zuzenduta ez dauden seinaleak intertzeptatzeko ekipamenduak, azpiegiturak eta instalazio teknikoak erabiltzea, ondorengo hau aplikatuko da:
a) Telekomunikazioen Administrazioak komunikazioen edukiari eragiteko arriskua ahalik eta gehien gutxitzeko moduan diseinatu eta ezarri beharko ditu seinaleak intertzeptatzeko bere sistema teknikoak.
b) Egindako intertzeptazio teknikoen ondorioz edukiak agerian geratzen badira, edukiak agertzen diren euskarriak zehapen-espedientea amaitu arte zaindu beharko dira, halakorik bada; bestela, berriz, berehala suntsitu beharko dira. Eduki horiek ezin izango dira inola ere zabaldu.
2.Arau horiek berak aplikatuko dira komunikazio elektronikoen sareak modu egokian erabiltzen direla eta komunikazio elektronikoen zerbitzuak behar bezala ematen direla zaintzeko.
3.Artikulu honetan xedatutakoak ez die kalterik egingo 60. artikuluak Administrazioari ematen dizkion ahalmenei.
41. artikulua. Datu pertsonalak babestea.
1.Herritarrentzat eskuragarri dauden komunikazio elektronikoen sare publikoak ustiatzen dituzten edo komunikazio elektronikoen zerbitzuak ematen dituzten operadoreek, identifikatzeko eta datuak biltzeko gailuen euskarri diren komunikazioen sare publikoak barne, neurri tekniko eta kudeaketako neurri egokiak hartu beharko dituzte beren sarea ustiatzean edo zerbitzuak ematean segurtasuna zaintzeko, datu pertsonalen babesa bermatzeko helburuarekin. Neurri horien artean, gutxienez ondoko hauek hartuko dituzte:
a) Datu pertsonaletarako sarbidea baimendutako pertsonek baino ez dutela izango bermatzea, eta, betiere, Legeak baimenduriko helburuetarako.
b) Bildutako edo transmititutako datu pertsonalak babestea ustekabean edo legez kontra suntsitzearen aurrean, nahi gabe galdu edo aldatzearen aurrean, edo baimenik gabe edo legez kontra bildu, tratatu, kontsultatu edo ezagutaraztearen aurrean.
c) Datu pertsonalak tratatzeari dagokionez, segurtasun-politika bat eraginkortasunez aplikatzen dela bermatzea.
Datuak Babesteko Espainiako Agentziak, datu pertsonalak tratatzean segurtasuna bermatzeko duen eskumenaz baliatzean, aukera izango du komunikazio elektronikoen sare publikoak ustiatzen dituzten edo herritarrentzat eskuragarri dauden komunikazio elektronikoen zerbitzuak ematen dituzten operadoreek hartutako neurriak aztertzeko, eta jardunbide egokirako gomendioak egin ahal izango ditu, neurri horiekin lortu behar litzatekeen segurtasun-mailari dagokionez.
2.Komunikazio elektronikoen sare publikoaren edo zerbitzuaren segurtasuna urratzeko arrisku berezia dagoen kasuetan, komunikazio elektronikoen sare hori ustiatzen duen edo zerbitzu hori ematen duen operadoreak arrisku horren eta hartu beharreko neurrien berri emango die abonatuei.
3.Datu pertsonalak urratzen badira, herritarrentzat eskuragarri dauden komunikazio elektronikoen zerbitzuen operadoreak lehenbailehen emango dio urraketa horren berri Datuak Babesteko Espainiako Agentziari. Datu-urraketak abonatu edo partikular baten intimitateari edo datu pertsonalei modu negatiboan eragin badiezaieke, operadoreak abonatuari edo partikularrari ere emango dio urraketa horren berri, lehenbailehen.
Ez da beharrezkoa izango ukitutako abonatu edo partikular bati datu pertsonalen urraketari buruzko jakinarazpena egitea, baldin eta hornitzaileak frogatu badu, Datuak Babesteko Espainiako Agentziak eskatuta, babes teknologikoko neurri egokiak aplikatu dituela, eta neurri horiek segurtasun-urraketak kaltetutako datuei aplikatu zaizkiela. Mota horretako babes-neurriak izan litezke datuak ulergaitz bihurtzen dituztenak datu horietara jotzeko baimenik ez dutenentzat.
Hornitzaileak ukitutako abonatu edo partikularrei jakinarazteko duen betebeharrari kalterik egin gabe, hornitzaileak ez badio abonatuari edo partikularrari datu pertsonalen urraketaren berri eman, Datuak Babesteko Espainiako Agentziak hori egitera behartu ahal izango du, urraketak izan ditzakeen ondorio kaltegarriak ebaluatu ostean.
Abonatuari edo partikularrari zuzendutako jakinarazpenean, gutxienez datu pertsonalen urraketa zer-nolakoa izan den eta informazio gehiago lortzeko nora jo dezakeen adieraziko da; horrez gain, urraketa horren eragin kaltegarri posibleak arintzeko neurriak gomendatuko dira. Datuak Babesteko Espainiako Agentziari egin beharreko jakinarazpenean, urraketaren ondorioak ere deskribatuko dira, bai eta datu pertsonalen urraketaren harira hornitzaileak proposatutako edo hartutako neurriak ere.
Operadoreek datu pertsonalen urraketen inbentarioa eduki beharko dute, eta bertan adierazi beharko dira arau-hauste horiekin lotutako egintzak, ondorioak eta hartutako neurriak. Inbentarioak aukera eman beharko dio Datuak Babesteko Espainiako Agentziari paragrafo honetan araututako jakinarazpen-betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. Errege-dekretu bidez, inbentarioaren formatua eta edukia ezarri ahal izango dira.
Artikulu honetan ezarritakoaren ondorioetarako, datu pertsonalen urraketatzat joko da herritarrentzat eskuragarri dauden komunikazio elektronikoaren zerbitzuak ematean transmititutako, bildutako edo tratatutako datu pertsonalak ustekabean edo legez kontra suntsitzeak, galtzeak, aldatzeak edo baimenik gabe ezagutarazi edo kontsultatzeak segurtasuna urratzea.
Datuak Babesteko Espainiako Agentziak gidalerroak egin ahal izango ditu, eta, beharrezkoa denean, jarraibideak eman ahal izango ditu, ondoko hauen gainean: hornitzaileak zein inguruabarretan jakinarazi behar duen datu pertsonalen urraketa, jakinarazpen horrek zein formatu izan behar duen, eta hori guztia nola gauzatu behar duen; guztia ere, Europako Batzordeak gai horretan onartzen dituen xedapenak erabat errespetatuta.
4.Artikulu honetan xedatutakoak ez dio kalterik egingo Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa eta hori garatzeko araudia aplikatzeari.
42. artikulua. Komunikazio elektronikoei eta komunikazioen sare publikoei buruzko datuak gordetzea eta lagatzea.
Komunikazio elektronikoen zerbitzuen edo komunikazioen sare publikoen esparruan sortutako edo tratatutako datuak gordetzean eta dagokion baimen judizialaren bidez
ahaldundutako agenteei lagatzean, Zigor Kodean edo zigor-lege berezietan jasotako delitu larriak detektatzeko, ikertzeko eta epaitzeko helburuarekin, komunikazio elektronikoei eta komunikazio-sare publikoei buruzko datuak gordetzeari buruzko urriaren 18ko 25/2007 Legean ezarritakoa beteko da.
43. artikulua. Komunikazio elektronikoen sare eta zerbitzuetan zifratzea.
1.Komunikazio elektronikoen sareen bidez transmititzen den edozein informazio mota zifratze-prozeduren bidez babestu ahal izango da.
2.Zifratzea informazioaren segurtasun-tresna bat da. Zifratzea informazioaren konfidentzialtasuna babesteko erabiltzen denean, erabilitako algoritmoak edo edozein zifratze-prozedura Estatuko Administrazio Orokorreko organo bati edo organismo publiko bati emateko betebeharra ezarri ahal izango da zifratzea erabiltzeko baldintzen artean, baita zifra-aparatuak inolako kosturik gabe emateko betebeharra ere, indarrean dagoen araudiaren arabera kontrolatzearren.
44. artikulua. Komunikazio elektronikoen sare eta zerbitzuen osotasuna eta segurtasuna.
1.Herritarrentzat eskuragarri dauden komunikazio elektronikoen sare eta zerbitzuen operadoreek behar bezala kudeatuko dituzte beren sare eta zerbitzuei eragin diezaieketen segurtasun-arriskuak, segurtasun-maila egokia bermatzeko eta segurtasun-gertakariek erabiltzaileengan eta interkonektatutako sareetan izan dezaketen eragina saihesteko edo ahal beste murrizteko.
2.Halaber, komunikazio elektronikoen sare publikoen operadoreek horien osotasuna bermatuko dute, sare horiek erabiltzen dituzten zerbitzuak ematen jarraitutasuna ziurtatzeko.
3.Herritarrentzat eskuragarri dauden komunikazio elektronikoen sareak ustiatzen edo zerbitzuak ematen dituzten operadoreek sare edo zerbitzuen ustiapenean eragin nabarmena izan duten segurtasun-urraketak edo osotasun-galerak jakinaraziko dizkiote Industria, Energia eta Turismo Ministerioari.
Hala dagokionean, Ministerioak jakinaren gainean jarriko ditu beste estatu kide batzuetako agintaritza nazional eskudunak eta Sareen eta Informazioaren Segurtasunaren Europako Agentzia (ENISA) . Orobat herritarrak informatu ahalko ditu, edota enpresak hori egitera behartu, urraketa zabaltzeak interes publikoa duela uste denean. Ministerioak, urtean behin, jasotako jakinarazpenei eta paragrafo honetan xedatutakoarekin bat hartutako neurriei buruzko laburpen-txostena aurkeztuko die Batzordeari eta ENISAri.
Era berean, Ministerioak Barne Ministerioko Segurtasuneko Estatuko Idazkaritzari jakinaraziko dizkio operadore estrategiko nazionalei eragiten dieten gertaerak, baldin eta interesgarriak badira azpiegitura erabakigarrien babesa hobetzeko, horiek arautzen dituen apirilaren 28ko 8/2011 Legearen esparruan. Ministerioak, halaber, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalari jakinaraziko dizkio paragrafo honetan aipatzen diren segurtasunurraketak edo osotasun-galerak, Batzorde horrek erreferentzia-merkatuetan ezarritako betebehar espezifikoei eragiten dietenean edo eragin diezaieketenean.
4.Industria, Energia eta Turismo Ministerioak aurreko betebeharrak betetzen direla ikuskatzeko mekanismoak ezarriko ditu, eta, hala badagokio, egoki diren jarraibideak emango ditu, operadoreentzako lotesleak, aplikatzeko epemugei buruzkoak barne, komunikazio elektronikoen sare eta zerbitzuen osotasunari eta segurtasunari buruzko zenbait neurri har ditzaten. Horien artean, ondoko hauek ezarri ahal izango ditu:
a) Bere zerbitzu eta sareen segurtasuna eta osotasuna ebaluatzeko beharrezkoa den informazioa emateko betebeharra, segurtasun-politikei buruzko dokumentuak barne.
b) Organismo independente batek edo agintaritza eskudun batek egindako segurtasun-ikuskaritza bat egiteko eta emaitza Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren esku jartzeko betebeharra. Operadoreak ordainduko du ikuskaritzaren kostua.
5.Zehazki, operadoreek herritarrentzat eskuragarri dauden telefono-zerbitzuen ahalik eta eskuragarritasun handiena bermatuko dute, komunikazioen sare publikoen bitartez, sareak huts egite katastrofiko bat badu edo ezinbesteko kasuetan, eta larrialdizerbitzuak etenik gabe eskuratu ahal izatea bermatzeko beharrezko neurri guztiak hartuko dituzte.
6.Artikulu honetan xedatutakoak ez dio kalterik egingo Lege honen 4. artikuluaren 4. paragrafoan adierazitakoari.
IV. KAPITULUA
Eraikinetako azpiegitura komunak eta komunikazio elektronikoen sareak
45. artikulua. Eraikinetako azpiegitura komunak eta komunikazio elektronikoen sareak.
1.Errege-dekretu bidez, eraikinen barnealdeko eta higiezin multzoetako komunikazio elektronikoen azpiegitura komunei buruzko lege-araudia garatuko da. Errege-dekretu horrek zehaztuko ditu bai sare publikoekiko barne-sarearen interkonexio-puntua, bai barne-sareari aplikatzeko baldintzak. Era berean, arautuko ditu komunikazio elektronikoen azpiegitura komunik ez dagoenean sistema indibidualen bidez komunikazio elektronikoen zerbitzu-sarbideari aplikatu beharreko bermeak, baita horiek instalatzeko araubidea ere, gaia arautzen duten lege-mailako xedapenetan aurreikusi gabeko alderdi guztietan.
2.Eraikinen barneko eta higiezin-multzoetako obra zibilen azpiegitura arautzen duen oinarrizko araudi teknikoak kontuan hartu beharko ditu 1. paragrafoan aipatzen den araudiaren arabera finkatutako komunikazio elektronikoen sistemen eta sareen euskarribeharrak; hala, aurreikusi beharko du obra zibileko azpiegiturak behar adinako ahalmena izatea hainbat operadoreren sareak igarotzea ahalbidetzeko, eta operadoreei azpiegitura horiek batera erabiltzeko aukera errazteko.
3.Komunikazio elektronikoen azpiegitura komunen araudiak bizilekuaren, industriaren, hirugarren sektorearen eta zuzkiduraren erabilera duten eraikinen eta higiezin-multzoen jasangarritasuna sustatuko du; hala, eraikin eta higiezin-multzo horien energia-efizientzia, irisgarritasuna eta segurtasuna hobetzen duten informazioaren eta komunikazioaren teknologiak txertatzea erraztuko du.
4.Operadoreek sarbide ultra-azkarreko komunikazio elektronikoen sare finkoen azken tarteak instalatu ahal izango dituzte, baita horiei lotutako baliabideak ere, jabetza horizontalaren araubideari atxikita dauden edo atxiki behar duten eraikinetan, finketan eta higiezin-multzoetan, edota, osotasunean edo zati batean, urtebetetik gorako errentamenduaren xede izan diren edo diren eraikinetan, etxebizitza bakar bat duten eraikinetan izan ezik; guztia ere, higiezinaren edozein jabekidek edo, halakorik bada, edozein errentarik aipatutako sareak erabiltzeko helburuarekin.
Eraikinaren barnean edo higiezin-multzoan komunikazio elektronikoen azpiegitura komunik ez dagoen eraikinen kasuan, edota dagoen azpiegiturak dagokion sarbide ultraazkarra instalatzeko aukerarik ematen ez duenean, instalazio hori eraikineko elementu komunak erabiliz egin ahal izango da. Arrazoi teknikoengatik edo ekonomikoengatik instalazio hori eraikinaren edo finkaren barnean egiterik ez dagoen kasuetan, instalazioa eraikinetako fatxadak erabilita egin ahal izango da.
Paragrafo honetan aipaturiko sarearen azken tarteak eta lotutako baliabideak instalatzeko asmoa duen operadoreak, edozer instalatzen hasi baino lehen, asmo hori idatziz jakinarazi beharko dio jabeen erkidegoari edo, hala badagokio, eraikinaren jabeari; jakinarazpen horrekin batera, egin nahi duen jarduketaren proiektua aurkeztu beharko du. Lerrokada honetan aipaturiko idatzizko komunikazioa eta jarduketa-proiektua aurkezteko formatua, edukia eta epe formalak erregelamendu bidez zehaztuko dira. Betiere, operadoreak izango du idatzizko komunikazioa entregatu dela egiaztatzeko ardura.
Instalazioa ezin izango da egin, baldin eta komunikazioa egiten denetik hilabeteko epean, jabeen-erkidegoak edo jabeak operadorearen aurrean egiaztatzen badu eraikineko jabekide edo errentari batek ere ez duela interesik proposatutako azpiegiturekiko, edota adierazten badu erantzuna jaso eta hurrengo hiru hilabeteen barruan eraikinaren barnean
komunikazio elektronikoen azpiegitura komun bat instalatuko duela edota aurrez dagoena egokituko duela, sarbide ultra-azkarra ahalbidetzeko. Komunikazioa egiten denetik lehen adierazitako hilabeteko epean operadoreak ez badu erantzunik jaso, edota erantzuna jasotzen duenetik hiru hilabeteko epean ez bada komunikazio elektronikoen azpiegitura komuneko instalazioa egin, operadorea gaituta egongo da sarearen azken tarteen eta lotutako baliabideen instalazioa hasteko; horretarako, hala ere, beharrezkoa izango da operadoreak jabeen erkidegoari edo jabeari adieraztea instalazioa zein egunetan hasiko den egiten.
Aurreko lerrokadako prozedura ez zaio aplikatuko sarbide ultra-azkarraren komunikazio elektronikoen sare finkoko azken tarteak eta lotutako baliabideak eraikin batean edo higiezin-multzo batean instalatu nahi dituen operadoreari, baldin eta eraikin edo higiezin-multzo horretan beste operadore bat sare horien azken tarteak instalatzen hasi bada edo instalatu baditu; prozedura hori ez da aplikatuko, halaber, ondoko edo inguruetako eraikin edo finketan sare horietarako sarbidea emateko beharrezkoa den instalazio bati jarraipena emateko tarteen kasuetan, eta ekonomikoki efizientea eta teknikoki bideragarria den beste aukerarik ez dagoenean. Kasu guztietan, eta edozein instalaziori hasiera eman baino lehen, operadoreak jabeen erkidegoari edo jabeari komunikazioa egin beharko dio, gutxienez hilabete lehenago; komunikazio horrekin batera, egin nahi duen jarduketaren deskribapena aurkeztuko du. Betiere, beharrezkoa izango da operadoreak jabeen erkidegoari edo jabeari adieraztea instalazioa zein egunetan hasiko den.
5.Operadoreak izango dira aurreko paragrafoan aipatzen diren sareak eta horiei lotutako baliabideak instalatzeko jardueren ondorioz eraikinetan edo finketan egiten duten edozein kalteren erantzule.
6.Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren agindu bidez, zehaztuko da zein alderdi tekniko bete behar dituzten operadoreek sarbide ultra-azkarreko komunikazio elektronikoen sare finkoei lotutako baliabideak instalatzean eta artikulu honetako 4. paragrafoan jasotako kasuei lotutako obra zibila egitean; guztia ere, herritarrei eragozpenak eta kargak gutxitzeko, sareen instalazioa optimizatzeko, eta operadoreei
s a r e a k |
h e d a t z e k o |
e r r a z t a s u n a k |
e m a t e k o . |
7.Industria, Energia eta Turismo Ministerioak sarbide-sareen azken tarteak batera erabiltzeko betebehar objektibo, garden, proportzionatu eta diskriminaziorik gabeak ezarri ahal izango dizkie operadoreei eta dagozkien lotutako baliabideen jabeei, aurrez jendaurreko informazioaren izapidea eginda; baita eraikinen edo higiezin-multzoen barrutik joaten direnei dagokienez, edota kanpoaldean kokatutako lehenengo kontzentrazioedo banaketa-puntura artekoei dagokienez ere; betiere, azpiegitura hori bikoiztea ekonomikoki ez-efizientea edo fisikoki bideragarria ez bada.
8.Industria, Energia eta Turismo Ministerioak inbentario zentralizatu eta eguneratu bat sortuko eta mantenduko du, instalatutako telekomunikazioen azpiegitura komunak dituzten eraikin edo higiezin-multzo guztiei dagokienez. Inbentario hori operadoreen esku jarriko da.
V. KAPITULUA
Azken erabiltzaileen eskubideak
46. artikulua. Komunikazio elektronikoen zerbitzuen azken erabiltzaileen eskubideak.
1.Komunikazio elektronikoen zerbitzuen azken erabiltzaileak dira kapitulu honetan aitortzen diren eskubide espezifikoen titular, aipatutako kapituluan zehaztutako baldintzetan. Operadoreek nahitaez errespetatu behar dituzte kapitulu honetan aitortutako eskubideak.
Kapitulu honek herritarrentzat eskuragarri dauden komunikazio elektronikoen sareen eta zerbitzuen azken erabiltzaileei eskubide espezifikoak aitortzeak ez die kalterik egingo azaroaren 16ko 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Kontsumitzaile
eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren testu bateginak kontsumitzaileei ematen dizkien eskubideei.
2.Lege honek eta bere erregelamendu-garapenak komunikazio elektronikoen zerbitzuen azken erabiltzaileen eskubide espezifikoei buruz jasotzen dituzten xedapenak, Europar Batasunaren Zuzenbideko xedapenetan berariaz aurreikusitako alderdietan, lehentasunez aplikatuko dira, kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubideak oro har arautzen dituzten xedapenekin gatazkaren bat egonez gero.
47. artikulua. Herritarrentzat eskuragarri dauden komunikazio elektronikoen sare eta zerbitzuen azken erabiltzaileen eskubide espezifikoak.
1.Komunikazio elektronikoen sare eta zerbitzuen azken erabiltzaileen eskubide espezifikoak errege-dekretu bidez ezarriko dira. Errege-dekretuak alderdi hauek arautuko ditu:
a) Azken erabiltzaileek herritarrentzat eskuragarri dauden komunikazio elektronikoen sareak ustiatzen edo zerbitzuak ematen dituzten operadoreekin kontratuak egiteko daukaten eskubidea, baita aipatutako kontratu horien gutxieneko edukia ere, 53. artikuluan xedatutakoari kalterik egin gabe.
b) Kontratua edozein unetan indargabetzeko eskubidea. Eskubide horren barnean dago kontratua aldez aurretik eta inolako penalizaziorik gabe indargabetzeko aukera, operadoreak ezarritako kontratu-baldintzak aldatzen direnean, kontratuan zehaztutako baliozko arrazoiengatik, kalterik egin gabe kontratua alde bakarraren erabakiz indargabetzeko bestelako kausei.
c) Operadorez aldatzeko eskubidea, telefono-zenbakikuntzaren plan nazionaleko zenbakiak mantenduta, hala aurreikusten den kasuetan, gehienez ere lanegun bateko epean. Ezin izango dira azken erabiltzaileak beste operadore batera transferitu, haien borondatearen kontra.
Azken erabiltzaileek operadore-aldaketari buruzko informazio egokia jaso beharko dute, eta prozesu hori operadore hartzaileak zuzendu beharko du, prozesuaren aurretik eta ondoren, baita prozesua amaitu eta berehala ere.
Azken erabiltzaileek operadore lagatzaileekin dituzten kontratuak, zenbaki-mantentzea dela eta ukitutako zerbitzuei dagokienez, automatikoki indargabetuta geldituko dira operadorea aldatzeko prozesua amaitutakoan.
Operadoreak edo horien izenean dihardutenak atzeratu egiten badira zenbakiak mantentzen, edota zenbaki horiek gehiegikeriaz mantentzen badituzte, abonatuek konpentsazioa jasotzeko eskubidea izango dute, errege-dekretu bidez zehaztutako terminoetan; errege-dekretu horretan, era berean, finkatuko da zein kasutan emango den konpentsazio hori automatikoki. Kontratuak indargabetzeko baldintzak eta prozedurak ezingo dira operadorez aldatzeko disuasio-faktore izan.
d) Herritarrentzat eskuragarri dauden komunikazio elektronikoen zerbitzuei buruzko informazioa jasotzeko eskubidea, kalterik egin gabe 54. artikuluan ezarritakoari; informazio hori egiazkoa, eraginkorra, behar adinakoa, gardena eta alderagarria izan beharko da.
e) Erabiltzaileak, aldez aurretik eskatuta, zein kasu, epe eta baldintzatan erabili ahal izango duen zerbitzu jakin batzuekiko deskonexio-eskubidea; bestelako zerbitzutzat jotzen diren zerbitzuen sarbidea berariaz eskatu beharko da.
f) Zerbitzuaren jarraitutasunerako eskubidea eta zerbitzua etetean konpentsazio automatikoa jasotzeko eskubidea, errege-dekretu bidez zehazten diren kasuetan.
g) Industria, Energia eta Turismo Ministerioak kontratuen baldintza orokorrak onartzeko kasuak; kontratu horien artean egongo dira azken erabiltzaileen eta zerbitzu publikoaren betebeharrak dauzkaten komunikazio elektronikoen sareak ustiatzen edo zerbitzuak ematen dituzten operadoreen artean egindakoak.
Aurreko lerrokadak aipatzen duen administrazio-onarpenak ez ditu baztertzen indarreko araudiaren arabera aipatutako kontratuetan jasotako kontratazio-baldintza orokorrei dagokienez egoki diren administrazio-kontrola zein kontrol judiziala.
h) Herritarrentzat eskuragarri dauden komunikazio elektronikoen zerbitzuen kalitateari buruzko informazio guztia, alderagarria, egokia, fidagarria, eguneratua eta kontsultaerraza jasotzeko eskubidea, baita eta desgaitasuna duten azken erabiltzaileentzat sarbide baliokidea bermatzeko hartutako neurriei buruzkoa ere.
i) Merkataritza-zirkulazioan dagozkion zerbitzuak ordaintzeko erabiltzen diren ordainketa-baliabideetatik bat hautatzeko eskubidea.
j) Larrialdi-zerbitzuak doan eta inolako ordainbiderik erabiltzeko beharrik gabe eskuratzeko eskubidea.
k) Fakturazio xehatu, argi eta akatsik gabekoa jasotzeko eskubidea, kalterik egin gabe erabiltzaileak hala eskatzean banakatu gabeko fakturak jasotzeko eskubideari.
l) Hirugarren batek bere terminalera egindako deiaren desbideratze automatikoa eteteko eskubidea.
m) Egiten dituen deietan bere linearen identifikazioa ez agertzeko edota bere deia jasotzen duen erabiltzaileari bere linearen identifikazioa ez agertzeko eskubidea, doako prozedura sinple baten bidez.
Azken erabiltzaileek ezin izango dute eskubide horretaz baliatu 112 zenbakiaren bidez egiten diren larrialdi-deien kasuan edota errege-dekretu bidez zehazten diren larrialdideien zerbitzuak ematen dituzten erakundeei egindako komunikazioen kasuan.
Epealdi mugatu batean, azken erabiltzaileek ezin izango dute eskubide hori baliatu, baldin eta helburu-linearen abonatuak bere lineara asmo txarrez egindako deiei edo dei gogaikarriei buruzko informazioa eskatu badu.
n) Jasotzen diren deietan, jatorrizko linearen identifikazioa ez agertzeko eskubidea eta linea hori identifikatuta ez daukaten deiak baztertzeko eskubidea, doako prozedura sinple baten bidez.
Kasu horretan eta aurrekoan, telefono-zenbakikuntzako plan nazional bateko zenbakietara dei nazionalak egiteko komunikazio elektronikoen zerbitzuak ematen dituzten operadoreek, baita komunikazio elektronikoen sare publikoak ustiatzen dituzten operadoreek ere, errege-dekretu bidez ezartzen diren baldintzak bete beharko dituzte jatorrizko linearen eta konektatutako linearen identifikazioa bistaratzeari, mugatzeari eta ezabatzeari dagokienez.
2.Operadoreek bezeroarentzako arreta-zerbitzu bat izan beharko dute. Zerbitzu hori doakoa izango da erabiltzaileentzat, eta bere helburua izango da informazioa ematea eta bezeroen kexei zein erreklamazioei erantzutea.
Bezeroari telefono-kanalaren bidez ematen zaizkion arreta-zerbitzuek zuzeneko arreta pertsonala bermatu beharko dute, aipatutako arreta hori hobetzeko bere esku dituen beste baliabide tekniko batzuk modu osagarrian erabiltzeko aukeraz gain. Operadoreek egindako kudeaketak edo erreklamazioak dokumentu bidez egiaztatzeko metodoak jarriko dituzte beren bezeroen eskura; esaterako, erreferentzia-zenbaki bat emanez edota bezeroari dokumentu bat euskarri iraunkorrean bidaltzeko aukera eskainiz.
48. artikulua. Datu pertsonalak babesteko eta pribatutasunerako eskubidea, eskatu gabeko komunikazioei, zirkulazioeta lokalizazio-datuei, nahiz abonatu-gidei dagokienez.
1.Eskatu gabeko komunikazioetan datu pertsonalak eta pribatutasuna babesteari dagokionez, komunikazio elektronikoen zerbitzuen azken erabiltzaileek eskubide hauek izango dituzte:
a) Pertsona baten partaidetzarik gabeko dei automatikoak edo fax-mezuak ez jasotzeko eskubidea, aurrez ez badu horretarako baimen informaturik eman.
b) Aurreko hizkian ezarritakoez bestelako sistemen bidez egindako deiak jasotzeari uko egiteko eskubidea, merkataritza-komunikazio helburua dutenean eta nahi ez direnean, eta eskubide horri buruzko informazioa jasotzeko eskubidea.
2.Zirkulazio-datuetan eta hainbat zirkulazio-daturen lokalizazio-datuetan datu pertsonalak eta pribatutasun babesteari dagokionez, komunikazio elektronikoen zerbitzuen azken erabiltzaileek eskubide hauek izango dituzte:
a) Beren zirkulazio-datuak anonimo bihurtzeko edo ezeztatzeko eskubidea, datu horiek komunikazio bat transmititzeko beharrezko izateari uzten diotenean. Abonatuen fakturaziorako eta interkonexioen ordainketarako beharrezkoak diren zirkulazio-datuak soilik tratatu ahal izango dira zerbitzuaren faktura aurkaratzeko epea amaitu arte, operadoreak egindako kargua itzultzeko epea amaitu arte, faktura ordaintzeko epea amaitu arte edota operadoreak faktura ordainarazteko duen epea amaitu arte.
b) Beren zirkulazio-datuak komunikazio elektronikoen zerbitzuen merkataritzasustapena egiteko edo balio erantsiko zerbitzuak emateko erabiliak izateko eskubidea; betiere, zerbitzu edo merkataritza-sustapen horietarako beharrezkoak diren heinean eta denboran, eta soilik horretarako adostasun informatua eman badute. Azken erabiltzaileek zirkulazio-datuen tratamendurako emandako adostasuna edonoiz ezesteko eskubidea izango dute, eta berehalako ondorioekin.
c) Zirkulazio-datuez bestelako lokalizazio-datuak tratatzeko eskubidea, soilik datuok anonimo bihurtzen direnean edota azken erabiltzaileek aurrez adostasun informatua eman badute, eta soilik balio erantsiko zerbitzuak emateko beharrezkoa den heinean eta denboran, halakorik bada, tratamendua jasoko duten datuen, tratamenduaren helburuaren eta iraupenaren, eta emango den balio erantsiko zerbitzuaren ezagutza argiarekin. Azken erabiltzaileek beren adostasuna edozein unetan eta berehalako ondorioekin ezesteko eskubidea izango dute, zirkulazioaz bestelako lokalizazio-datuen tratamenduari dagokionez.
Azken erabiltzaileek ezin izango dute eskubide horretaz baliatu 112 zenbakiaren bidez egindako larrialdi-deien kasuan edo Industria, Energia eta Turismo Ministerioak zehazten dituen larrialdi-deien zerbitzuak ematen dituzten erakundeei egindako komunikazioen kasuan.
3.Abonatuen gidei buruzko datu pertsonalen babesari eta pribatutasunari dagokienez, komunikazio elektronikoen zerbitzuen azken erabiltzaileek eskubide hauek izango dituzte:
a) Abonatuen gidetan azaltzeko eskubidea.
b) Beren datuak gidetan sartu baino lehen, beren datuak gidetan sartuko direla doan jakiteko eta gida horien helburua ezagutzeko eskubidea.
c) Gidetan ez azaltzeko eskubidea edo azken erabiltzailearen datu batzuk ez agertzea eskatzeko eskubidea, datu horiek gidaren hornitzaileak ezarri duen helbururako egokiak diren heinean.
4.Artikulu honetako 2. paragrafoko a) eta c) hizkietan ezarritakoak ez die kalterik egingo komunikazio elektronikoen eta komunikazioen sare publikoen datuak gordetzeari buruzko urriaren 18ko 25/2007 Legean ezarritako betebeharrei.
49. artikulua. Abonatuen gidak.
1.Komunikazio elektronikoen zerbitzuen abonatuen gidak lehia askearen araubidean prestatuko eta merkaturatuko dira, eta araubide horretan bertan emango dira horiei buruzko informazio-zerbitzuak ere.
Ondorio horietarako, abonatuei telefono-zenbakiak esleitzen dizkieten enpresek informazio egokia hornitzeko arrazoizko eskaera guztiei eman beharko diete erantzuna, abonatuen zenbakiei eta herritarrentzat eskuragarri dauden gidei buruzko informaziozerbitzuak eman ahal izateko; guztia ere, onartutako formatu batean, eta ekitatezko baldintzetan, baldintza objektiboetan, kostuen arabera bideratutakoetan, eta diskriminaziorik gabeko baldintzetan. Informazio hori ematean eta ondoren erabiltzean, bestalde, datuen babeserako unean-unean indarrean dagoen araudia bete beharko da.
Industria, Energia eta Turismo Ministerioak doan eman beharko dizkie operadoreek ematen dizkioten datuak abonatuen telefono-gidak egingo dituzten erakundeei, abonatuen zenbakiei buruzko telefono-kontsultaren zerbitzua ematen duten erakundeei eta larrialdideien zerbitzuak ematen dituzten erakundeei, errege-dekretu bidez ezartzen diren baldintzen arabera.
2.Azken erabiltzaileei abonatuen zenbakiei buruzko buruzko informaziozerbitzuetara jotzeko eskubidea bermatzen zaie. Horretarako, Industria, Energia eta Turismo Ministerioak betebeharrak eta baldintzak ezarri ahal izango dizkie azken erabiltzaileen sarbidea kontrolatzen duten enpresei, abonatuen zenbakiei buruzko informazio-zerbitzuak emateari dagokionez; betebehar eta baldintza horiek objektiboak, ekitatezkoak, diskriminaziorik gabeak eta gardenak izan beharko dira.
3.Teknikoki eta ekonomikoki posible den guztietan, Industria, Energia eta Turismo Ministerioak neurriak hartuko ditu, azken erabiltzaileei Europako Erkidegoko beste herrialde bateko abonatuen zenbakiei buruzko informazio-zerbitzura ahots-dei edo SMS bidez sarbidea bermatzeko.
50. artikulua. Zerbitzu-kalitatea.
1.Industria, Energia eta Turismoko ministroaren agindu bidez, zerbitzu-kalitatearen gutxieneko betekizunak ezarri ahal izango zaizkie komunikazio elektronikoen sare publikoen operadoreei, zerbitzua degradatzea eta sareetako zirkulazioa oztopatzea edo moteltzea saihesteko helburuarekin, errege-dekretu bidez ezartzen diren prozeduren arabera.
Industria, Energia eta Turismo Ministerioak, betekizun horiek ezarri baino lehen eta egoki den unean, jarduteko arrazoien laburpena, aurreikusitako betekizunak eta proposatutako jarduera-ildoa emango dizkio Europako Batzordeari. Komunikazio Elektronikoetarako Europako Arautzaileen Erakundearen (ORECE) esku ere jarriko da informazio hori.
2.Era berean, kuantifikatu beharreko kalitate-parametroak ezarri ahal izango dira, baita kalitatea egiaztatzeko mekanismo posibleak ere, bermatzearren azken erabiltzaileek –desgaitasuna duten azken erabiltzaileak barne– informazio guztia, alderagarria, fidagarria eta kontsultaerraza izango dutela eskura.
51. artikulua. Zenbaki edo zerbitzuetara sartzea.
1.3. artikuluan ezarritako helburuak lortzeko beharrezkoa den heinean, eta, bereziki, erabiltzaileen eskubide zein interesak babestearren, zerbitzu mota jakin batzuek bete beharreko gutxieneko gaitasunei edo funtzionalitateei buruzko betekizunak ezarri ahal izango dira errege-dekretu bidez edota zenbakikuntzarako, helbideratzeko eta izendatzeko Plan Nazionaletan eta horiek garatzeko xedapenetan.
2.Era berean, errege-dekretu bidez, eta Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak aldez aurreko txostena eginda, ezarriko da zein baldintzatan blokeatu ahal izango duten zenbaki edo zerbitzuetarako sarbidea komunikazio elektronikoen sare publikoen operadoreek edota herritarrentzat eskuragarri dauden komunikazio-zerbitzuen operadoreek; betiere, baimendu gabeko zirkulazio-arrazoiengatik eta iruzur-helburua duten zirkulazio irregularreko arrazoiengatik justifikatuta badago; horrez gain, erregedekretu bidez ezarriko da zein kasutan atxikiko dituzten komunikazio elektronikoen zerbitzuak ematen dituztenek dagozkien sarrerak, interkonexioa dela eta edo bestelako zerbitzuak direla eta. Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak zenbaki edo zerbitzuetara sarbidea blokeatzea agindu ahal izango du, iruzur-helburuak dituzten zirkulazio irregularreko arrazoiengatik, horien jatorria aipatutako operadoreek sarbide edo interkonexioari dagokionez duten gatazka batean dagoenean eta hala planteatu diotenean Batzordeari. Ezin izango da, inola ere, Lege honen aplikazio-eremuan sartuta ez dauden zerbitzuak blokeatzeko eskaera paragrafo honen babesean egin; esaterako, Informazio Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legean arautzen diren informazio-gizarteko zerbitzuak.
3.Telekomunikazioetarako eta Informazio Gizarterako Estatuko idazkariaren ebazpen bidez, ezarri ahal izango da zenbaki batzuk edo zenbakikuntza-maila batzuk eskuragarriak izango direla soilik erabiltzaileak aurrez eta espresuki hala eskatzen badu, aipatutako ebazpenean ezartzen diren baldintzetan; betiere, komunikazio elektronikoen zerbitzuen azken erabiltzaileen eskubideak babesteko helburuarekin, eta, bereziki, zerbitzu zehatz batzuk ematean aplikatzen diren fakturazioarekin eta tarifekin zerikusia duten eskubideak babesteko.
52. artikulua. Desgaitasuna duten pertsonen sarbiderako oinarrizko baldintzak arautzea. Errege-dekretu bidez, oinarrizko baldintzak zehaztu ahal izango dira, desgaitasuna
duten pertsonek komunikazio elektronikoekin lotutako teknologia, produktu eta zerbitzuetarako sarbidea izan dezaten. Aipaturiko arauan, hainbat betekizun ezarriko zaizkie operadoreei, desgaitasuna duten erabiltzaileei honako hauek bermatzeko:
a) Komunikazio elektronikoen zerbitzuei dagokienez, azken erabiltzaile gehienek duten sarbidearen baliokidea izatea.
b) Azken erabiltzaile gehienentzat eskuragarri dauden enpresa eta zerbitzuak aukeratu ahal izateko onura izatea.
53. artikulua. Kontratuak.
1.Azken erabiltzaileen eta herritarrentzat eskuragarri dauden komunikazio elektronikoen sareak ustiatzen edo zerbitzuak ematen dituzten operadoreen artean kontratu bat egin baino lehen, operadoreek azken erabiltzaileei emango diete, gutxienez, azaroaren 16ko 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren testu bateginean ondorio horietarako ezartzen den informazioa.
Aurreko lerrokadan ezarritakoaz gain, operadoreek, kontratua egin baino lehen, komunikazio elektronikoen zerbitzuari buruzko informazio espezifikoa ere emango diete azken erabiltzaileei; eman beharreko informazio hori errege-dekretu bidez ezarritako da, eta, gutxienez, alderdi hauei buruzkoa izango da:
a) Hornitu beharreko zerbitzuen deskribapena eta zerbitzu horiek erabiltzean egon daitezkeen mugapenak.
b) Aplikatzekoak diren prezio eta tarifak, errege-dekretu bidez ezartzen diren kontzeptu eta azalpenekin.
c) Kontratuen iraupena eta kontratuak indargabetzeko arrazoiak.
d) Hornitutako terminal-ekipamendua erabiltzeko aukerei dagokienez ezarritako murrizketei buruzko informazioa.
e) Zenbakiak mantentzeari dagokionez aplikatzekoak diren baldintzak.
2.Azken erabiltzaileen eta herritarrentzat eskuragarri dauden komunikazio elektronikoen sareak ustiatzen edo zerbitzuak ematen dituzten operadoreen artean egindako kontratuen edukia errege-dekretu bidez arautuko da; kontratu horiek, argi eta garbi ulertzeko moduan eta eskuratzeko erraz, ondoko eduki espezifiko hau izango dute, gutxienez:
a) Emandako zerbitzuak; bereziki, honako hauek:
i) Larrialdi-zerbitzuetara jotzeko eta deia egiten duten pertsonen kokapenari buruzko informazioa eskuratzeko aukera ematen den edo ez, baita larrialdi-zerbitzuak emateko beste edozein mugapen ere.
ii) Zerbitzu eta aplikazioetara sartzea edo horiek erabiltzea mugatzen duen beste edozein baldintzari buruzko informazioa.
iii) Eskaintzen den zerbitzuaren gutxieneko kalitate-mailak; zehazki, hasierako konexioa egiteko epea eta, hala dagokionean, erregelamendu bidez zehaztutako zerbitzukalitatearen beste parametro batzuk.
iv) Sarearen lotunea agortzea edo asetzea saiheste aldera, enpresak zirkulazioa neurtzeko eta kudeatzeko ezarritako edozein prozedurari buruzko informazioa, baita prozedura horiek zerbitzuaren kalitateari eragin diezaioketen moduari buruzko informazioa ere.
v) Eskainitako mantentze motak eta bezeroari emandako laguntza-zerbitzuak, baita zerbitzu horiekin harremanetan jartzeko bideak ere.
vi) Hornitzaileak ezarritako edozein murrizketa, hornitutako terminal-ekipamendua erabiltzeko aukerei dagokienez.
b) Abonatuaren erabakia, bere datu pertsonalak gida zehatz batean agertzeko aukeraren inguruan, eta dagozkion datuak.
c) Kontratuaren iraupena, eta kontratua berritzeko, zerbitzuak amaitzeko eta kontratua indargabetzeko baldintzak, honako hauek barne:
i) Sustapenak aprobetxatzeko beharrezko diren gutxieneko erabilerak edo iraupenak, edo bestelako betekizunak.
ii) Zenbakia eta bestelako identifikatzaileak mantentzearekin lotutako gastu guztiak.
iii) Kontratua indargabetzearekin lotutako gastu guztiak, terminal-ekipamenduekin erlazionatutako kostuen berreskurapena barne.
iv) Operadorea aldatzen baina zenbakia mantentzen den kasuetan, operadore lagatzaileak zein baldintzatan hartzen duen aurreordainketa-txarteletan geratzen den edozein kreditu ordaintzeko konpromisoa, hala dagokionean.
d) Auziak ebazteko prozedurei hasiera emateko modua, 55. artikuluarekin bat.
e) Segurtasuna edo osotasuna urratuz gero, edo mehatxurik edo urraketarik egonez gero, enpresak har ditzakeen neurri motak.
3.Errege-dekretu bidez, kontratuetan agintaritza eskudunak zehaztutako informazioa nahitaez jasotzeko beharra ezarri ahal izango da, ondoko hauei dagokienez: komunikazio elektronikoen sare eta zerbitzuak legez kontra jarduteko edo eduki kaltegarria zabaltzeko erabiltzeari dagokionez, eta segurtasun pertsonalerako, pribatutasunerako eta datu pertsonaletarako arriskuen aurrean babesteko neurriei dagokienez, emandako zerbitzurako egokiak badira.
4.Operadoreek idatziz edo bestelako edozein euskarri iraunkorrean entregatu edo bidali beharko diete erabiltzaileei egindako kontratua.
54. artikulua. Informazio gardena argitaratzea.
1.Errege-dekretu bidez ezarriko da zein baldintza bete beharko dituzten komunikazio elektronikoen sare publikoen operadoreek edo herritarrentzat eskuragarri dauden komunikazio elektronikoen zerbitzuen operadoreek informazio garden, alderagarri, egoki eta eguneratua argitaratzeko aplikatzekoak diren prezio nahiz tarifei dagokienez, kontratuen amaierarekin zerikusia duten gastuei eta baldintzei dagokienez –hala dagokionean–, bai eta azken erabiltzaileei ematen dizkieten zerbitzuetara jotzeari eta horiek erabiltzeari dagokionez ere. Informazio hori guztia modu argian, ulergarrian eta erraz eskuratzeko moduan argitaratuko da.
2.Industria, Energia eta Turismo Ministerioak alderagarria den informazioa zabaltzea sustatuko du, azken erabiltzaileek bestelako erabilera-modalitateen kostua modu independentean ebaluatzeko aukera izan dezaten (adibidez, ordezko giden edo antzeko tekniken bidez) , eta baldintzak arautuko ditu, hirugarrenek doan erabili ahal izan dezaten komunikazio elektronikoen sare publikoen operadoreek edo herritarrentzat eskuragarri dauden komunikazio elektronikoen operadoreek argitaratutako informazioa, gida interaktiboak edo antzeko teknikak saltzeko edo erabiltzea baimentzeko helburuarekin.
3.Errege-dekretu bidez, baldintzak arautuko dira, komunikazio elektronikoen sare publikoen operadoreek edo herritarrentzat eskuragarri dauden komunikazio elektronikoen zerbitzuen operadoreek ondoko hauek berma ditzaten:
a) Prezio espezifikoen baldintzei lotutako edozein zenbaki edo zerbitzuri dagokionez, aplikatzekoak diren tarifei buruzko informazioa eskaintzea abonatuei, zerbitzu-kategoria bakoitzari dagokionez; informazio hori deiak egin aurreko unean ematea eskatu ahal izango da.
b) Larrialdi-zerbitzuetara jotzeko aldaketa guztien berri ematea abonatuei, edo abonatuta dauden zerbitzuan deiak egiten dituzten pertsonen kokalekuari buruzko informaziora jotzeko aldaketa guztien berri.
c) Zerbitzuetara eta aplikazioetara sartzea edo erabiltzea mugatzen duten baldintzetan izandako aldaketen berri ematea abonatuei.
d) Sarearen lotunea agortzea edo asetzea saiheste aldera, hornitzaileak zirkulazioa neurtzeko eta kudeatzeko ezarritako edozein prozedurari buruzko informazioa ematea, baita prozedura horiek zerbitzuaren kalitatean izan dezaketen eraginari buruzko informazioa ere.
e) Abonatuei beren datu pertsonalak gida batean agertzea edo ez agertzea erabakitzeko daukaten eskubidearen berri ematea, bai eta datu moten berri ere.
f) Desgaitasuna duten abonatuei haiei zuzendutako produktu eta zerbitzuei buruzko informazio xehatua ematea aldian behin.
4.Industria, Energia eta Turismo Ministerioak abonatu zahar zein berriei interes publikoko informazioa doan eta formatu jakin batekin zabaltzea agindu ahal izango die komunikazio elektronikoen sare publikoen operadoreei edo herritarrentzat eskuragarri dauden komunikazio elektronikoen zerbitzuen operadoreei, hala dagokionean, operadore horiek abonatuekin harremanetan jartzeko erabiltzen normalean dituzten bideen bitartez. Informazio horrek ondoko alderdi hauek jasoko ditu:
a) Komunikazio elektronikoen zerbitzuak legez kontra jarduteko edo eduki kaltegarriak zabaltzeko zer-nola erabili ohi diren –bereziki, horrek hirugarrenen eskubide eta askatasunak kaltetzean, egile-eskubideak eta antzekoak urratzea barne–, baita horien ondorio juridikoak ere.
b) Komunikazio elektronikoen zerbitzuak erabiltzean segurtasun pertsonalerako, pribatutasunerako eta izaera pertsonaleko datuetarako dauden arriskuen aurrean babesteko neurriak.
5.Industria, Energia eta Turismo Ministerioak, aldian behin, 55. artikuluko 1. paragrafoan ezarritako eztabaidak konpontzeko prozedura kudeatzean lortutako datuak argitaratuko ditu. Datu horien banakapen-maila jasotako erreklamazioen xede diren zerbitzuei, gaiei eta operadoreei buruzko informazioa lortzea ahalbidetzeko modukoa izango da.
55. artikulua. Eztabaidak konpontzea.
1.Pertsona fisikoak diren azken erabiltzaileek eskubidea izango dute judizioz kanpoko prozedura garden, diskriminaziorik gabeko, sinple eta doakoaz xedatzeko, herritarrentzat eskuragarri dauden komunikazio elektronikoen sareak ustiatzen dituzten edo zerbitzuak ematen dituzten operadoreekin dauzkaten eztabaidak konpontzeko, baldin eta eztabaida horiek komunikazio elektronikoen zerbitzuen azken erabiltze gisa aitortuta dauzkaten eskubide espezifikoei buruzkoak badira, Lege honetan eta garapen-araudian ezarritakoaren arabera, eta Europako Erkidegoko araudian jasotakoarekin bat.
Helburu horretarako, Industria, Energia eta Turismo Ministerioak, agindu bidez, prozedura bat ezarriko du, pertsona fisikoak diren azken erabiltzaileek eztabaida horiek helaraz diezazkioten, goiko paragrafoan ezarritako printzipioen arabera. Operadoreak prozedurara meneratzera behartuta daude, baita amaiera jartzen dion ebazpena betetzera ere. Abiarazten den prozedurak ebazpen espresua jakinarazteko gehieneko epea ezarriko du; epe hori igarota, erreklamazioa administrazio-isiltasunaren bidez ezetsi egin dela ulertu ahalko da, kalterik egin gabe Telekomunikazio Administrazioak erreklamazioa espresuki ebazteko duen betebeharrari, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 43.
artikuluan xedatutakoarekin bat. Ebazpenaren kontra, errekurtsoa aurkeztu ahal izango da administrazioarekiko auzien jurisdikzioan.
2.Goiko paragrafoan ezarritakoak ez dio kalterik egingo azken erabiltzaileek eztabaidak kontsumoko arbitraje-batzordeei ebazteko xedez helarazteko duten eskubideari, gai horretan indarrean dagoen legediaren arabera. Kontsumoko arbitrajebatzordeek eztabaida konpontzea erabakitzen badute, ezin izango da goiko paragrafoko prozedurara jo.
IV. TITULUA
Ekipamenduen eta aparatuen egokitasuna ebaluatzea
56. artikulua. Normalizazio teknikoa.
1.Errege-dekretu bidez, ezarri ahal izango da zein kasutan eta zein baldintzatan argitaratu beharko dituzten herritarrentzat eskuragarri dauden komunikazio elektronikoen sare publikoen eta zerbitzuen operadoreek Espainian eskainitako interfazeen espezifikazio tekniko zehatz eta egokiak, herritarrek aipatutako interfaze horien bidez ematen diren zerbitzuetara sartzeko aukera izan baino lehen.
2.Errege-dekretu bidez zehaztuko dira telekomunikazioetako ekipamenduei eta aparatuei aplikatu beharreko espezifikazio teknikoak gauzatzeko moduak, egokitasunebaluazioaren prozeduretan oinarrizko betekizunak betetzen direla bermatzeko, eta ebaluazio horren aplikaziotik salbuetsitako ekipamenduak eta aparatuak finkatuko dira.
Araudiak aurreikusten duen kasuetan, Industria, Energia eta Turismo Ministerioak aurrekoez bestelako espezifikazio teknikoak onartu ahal izango ditu telekomunikazioaparatuetarako.
57. artikulua. Egokitasuna ebaluatzea.
1.Telekomunikazio-aparatuek dagozkien xedapenetan jasotako funtsezko betekizunekiko egokitasuna ebaluatu beharko dute, ezartzen diren xedapen guztiekin bat etorri beharko dira, eta egindako ebaluazioaren ondorioz dagokien marka eraman beharko dute. Telekomunikazio-aparatuak izango dira titulu hau garatzen duen errege-dekretuan espresuki salbuesten ez den edozein gailu, ekipamendu erradioelektrikoa edo telekomunikazioko terminal-ekipamendua bada, edo biak aldi berean. Titulu honetan xedatutakoa aplikatzetik salbuetsita egongo da errege-dekretu bidez zehazten den ekipamendu-erabilera; esaterako, erabiltzaileak berak eraikitako irrati-amateurren ekipamenduak, merkatuan saltzeko ez direnak, beraien araudi espezifikoan ezarritakoarekin bat.
2.Goiko paragrafoan adierazitako telekomunikazio-aparatuak Europar Batasunekoak ez diren hirugarren herrialdeetatik inportatzeko, merkaturatzerako, zerbitzuan jartzeko eta erabiltzeko, beharrezkoa izango da Europar Batasunean ezarritako agente ekonomikoak edo erabiltzaileak aurrez ziurtatzea ondorio horietarako ezartzen den errege-dekretuan zehazten diren prozeduren bidez aplikatzeko funtsezko betekizunekiko egokitasuna, baita errege-dekretu horretan ematen diren xedapenak betetzen dituela ziurtatzea ere.
3.Adierazitako errege-dekretuan ezartzen diren betekizun guztiak betetzearen barnean dago komunikazio elektronikoen sare publiko baten akabera-puntuetara konektatzera bideratutako aparatuen konexioa gaitzea. Betekizunak betetzeak ez du ekipamendu erradioelektrikoak erabiltzeko baimena ematen, Lege honek ezarritakoaren arabera erabilera horretarako baimena edo jabari publiko erradioelektrikoaren emakida beharrezkoa den kasuetan.
4.Industria, Energia eta Turismo Ministerioak telekomunikazio-aparatuetarako borondatezko ziurtagirien prozedura osagarriak sustatu ahal izango ditu; prozedura horiek aurreko kapituluetan adierazitako egokitasun-ebaluazioa jaso beharko dute, gutxienez.
5.Industria, Energia eta Turismo Ministerioak egokiak diren kontrolak egin ahal izango ditu, merkatuan dauden ekipamenduek beren egokitasuna titulu honetan
xedatutakoaren arabera ebaluatu dutela ziurtatzeko. Merkatuan dauden ekipamenduen ardura duen pertsona fisiko edo juridikoak doan jarriko ditu ekipamendu horiek eskura, aipatutako kontrolak egin ahal izateko.
Errege-dekretu bidez ezarriko da titulu honetan xedatutakoa betetzen ez duten produktuak merkatutik kentzeko aplikatu beharreko prozedura.
58. artikulua. Elkarrekiko onespena.
1.Haien egokitasuna Europar Batasuneko beste estatu kide batean funtsezkoak diren betekizunekiko ebaluatu duten telekomunikazio-aparatuak, edota Europar Batasunak hirugarren herrialdeekin egin dituen elkarrekiko onespen-akordioen arabera ebaluatu dutenak, eta, horrez gain, gai horretan aplikatzekoak diren gainerako xedapenak betetzen dituztenak, IV. tituluan zehaztutakoari dagokionez, egokitasuna Espainian egiaztatu duten aparatuen izaera berekoak izango dira, alorreko gainerako legexedapenak ere betetzen dituztenean.
2.Industria, Energia eta Turismo Ministerioak ezarriko ditu Europar Batasunak hirugarren herrialdeekin ezartzen dituen elkarrekiko onespen-akordioetan aipatzen diren telekomunikazio-aparatuen onespena aitortzeko prozedurak.
3.Espektro erradioelektrikoa Europar Batasunean harmonizatu gabeko irratiparametroekin erabiltzen duten telekomunikazio-aparatuak ezin izango dira merkatuan jarri Industria, Energia eta Turismo Ministerioak baimentzen ez dituen bitartean; horrez gain, telekomunikazio-aparatuei aplikatu beharreko arauen arabera ebaluatuko da haien egokitasuna, eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak bete beharko dituzte.
59. artikulua. Instalazioek eta instalatzailek bete beharreko baldintzak.
1.Telekomunikazio-aparatuak instalatu beharko dira agente ekonomikoak emandako jarraibideak betez, eta, betiere, funtsezko betekizunekiko egokitasuna ziurtatzeko baldintzak aldatu gabe mantenduz, titulu honetako aurreko artikuluetan ezarritako moduan.
2.Telekomunikazio-ekipamenduak edo -sistemak instalatzeko edo mantentzeko zerbitzuak lehia askearen araubidean emango zaizkie hirugarrenei, eta Lege honetan eta garapen-araudian ezarritako mugak baino ez dira izango.
Telekomunikazio-ekipamenduak edo -sistemak instalatzeko edo mantentzeko zerbitzuak eman ahal izango dituzte Europar Batasuneko estatu kide bateko nazionalitatea daukaten pertsona fisiko edo juridikoek; beste nazionalitate batekoek ere eman ahal izango dituzte, Espainiako Erresuma lotesten duten nazioarteko akordioetan hala aurreikusita badago. Gainerako pertsona fisiko edo juridikoentzat, Gobernuak aurreko arauaren salbuespen orokor edo partikularrak baimendu ahal izango ditu.
Errege-dekretu bidez ezarriko dira telekomunikazio-ekipamenduak edo -sistemak instalatzeko edo mantentzeko zerbitzuak hirugarrenei ematean oinarritutako jardueran aritzeko eska daitezkeen betekizunak; betekizun horiek izan ahalko dira jardueran aritzeko gaitasun teknikoari eta lanbide-kualifikazioari buruzkoak, bitarteko teknikoei buruzkoak eta aseguruaren, abalaren edo beste edozein berme finantzarioren gutxieneko estaldurari buruzkoak. Jardueran sartzeko eta jarduera horretan aritzeko betekizunak proportzionatuak, diskriminaziorik gabeak, gardenak eta objektiboak izango dira, eta lotura garbi eta zuzena izango dute betekizun horiek justifikatzen dituen interes orokor zehatzarekin.
Telekomunikazio-ekipamenduak edo -sistemak instalatzeko edo mantentzeko zerbitzuak hirugarrenei emateko interesa dutenek, jardueran hasi baino lehen, jardueran aritzeko betekizunak betetzearen inguruko erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko dute telekomunikazioen enpresa instalatzaileen Erregistroan, bide elektroniko edo telematikoen bidez.
Erantzukizunpeko adierazpenak telekomunikazio-ekipamendu edo -sistemak instalatzeko edo mantentzeko zerbitzuak hirugarrenei emateko gaikuntza ematen du, Espainiako lurralde guztian eta zehaztu gabeko iraupenarekin.
Erregelamendu bidez finkatutako betekizunen betetzen ez dela egiaztatzen denean, jakinarazpen bat bidaliko zaio interesdunari, hamabost eguneko epean ez-betetze hori konpon dezan. Interesdunak ez badu epe horretan egoera konpondu, ebazpena emango da; horrenbestez, adierazpenak eraginkortasuna galduko du, eta erregistroko inskripzioa indargabetu egingo da.
Jatorrizko adierazpenean jasotako daturen bat aldarazten duen gertaera oro Telekomunikazioen eta Informazio Gizartearen Estatuko Idazkaritzari jakinarazi beharko dio interesdunak, bide elektronikoen edo telematikoen bidez, gertatzen denetik gehienez ere hilabeteko epean; aipatutako Idazkaritzak telekomunikazioen enpresa instalatzaileen Erregistroan inskribatuko du aldaketa.
Baldin eta, telekomunikazio-ekipamenduak edo -sistemak instalatzeko edo mantentzeko zerbitzuak ematearen ondorioz, pertsonen edota telekomunikazio-sare publikoen segurtasuna arriskuan jartzen bada, Telekomunikazioen eta Informazio Gizartearen Estatuko Idazkaritzak arrazoitutako ebazpen bat eman ahal izango du, aurrez interesdunari entzunaldia eginda; ebazpen horren bidez, kautela-neurri gisa eta berehala, eta beharrezkoa den denbora guztirako, interesdunaren instalatzeko jarduera etenaraziko du, kalterik egin gabe VIII. tituluan ezarritakoaren arabera egokia den zehapenespedientea abiarazteko aukerari.
Telekomunikazio-ekipamenduak edo -sistemak instalatzeko edo mantentzeko zerbitzuak askatasunez eman ahalko dituzte Espainiako lurraldean, behin-behinean edo aldi baterako, jarduera horretan aritzeko Europar Batasuneko beste estatu kide batzuetan ezarritako pertsona fisiko edo juridikoek; hala eta guztiz ere, lekualdatzen diren profesionalek lanbide-kualifikazioa aitortzeko esparruan dauzkaten betebeharrak bete beharko dituzte.
3.Telekomunikazioko enpresa instalatzaileen Erregistroa publikoa izango da eta errege-dekretu bidez arautuko da. Erregistro horretan, ofizioz inskribatuko dira telekomunikazio-ekipamenduak edo -sistemak instalatzeko edo mantentzeko zerbitzuak emateko asmoa adierazi duten pertsona fisikoei edo juridikoei buruzko datuak, bai eta datu horien aldaketak ere, adierazpenetan jasotako datuetatik abiatuta. Erregistroan inskribatzeko izapideek ezin izango dute atzeratu jardueran aritzeko gaikuntza.
V. TITULUA
Jabari publiko erradioelektrikoa
60. artikulua. Jabari publiko erradioelektrikoa administratzea.
1.Espektro erradioelektrikoa jabari publikoko ondasun bat da, Estatuaren esku daude haren titulartasuna eta administrazioa. Administrazio hori titulu honetan eta Espainiak parte hartzen duen nazioarteko tratatu eta akordioetan ezarritakoaren arabera gauzatuko da, Europar Batasunean aplikatu beharreko araudiari eta Telekomunikazioen Nazioarteko Batasunaren zein nazioarteko beste organismo batzuen ebazpen eta gomendioei jarraituta.
2.Jabari publiko erradioelektrikoa administratzean, aintzat hartuko dira, batetik, jabari publiko horren gizarte-, kulturaeta ekonomia-balioa, eta, bestetik, Europar Batasuneko beste estatu kide batzuekin eta Europako Batzordearekin lankidetzan aritzeko beharra, espektro erradioelektrikoaren erabilera Europar Batasunean estrategikoki planifikatzeko, koordinatzeko eta harmonizatzeko.
Lankidetza horren barruan, Europar Batasuneko espektro erradioelektrikoari buruzko ikuspuntu politikoak koordinatzea sustatuko da, eta, hala dagokionean, komunikazio elektronikoko barne-merkatua sortzeko eta horrek funtzionatzeko beharrezko baldintzak harmonizatzea. Horretarako, Europar Batasunaren politiken hainbat alderdi hartuko dira kontuan (hala nola, segurtasunari, osasunari, interes publikoari, adierazpen-askatasunari, kulturari, zientziari, gizarteari eta teknikari buruzkoak) , baita espektroaren erabiltzailekomunitateen interesak ere; horrez gain, aintzat hartuko dira, beti, irrati-maiztasunak
modu efiziente eta eraginkorrean erabiliko dela bermatzeko beharra, kontsumitzaileentzako onurak, eskalako ekonomiak eta zerbitzuen elkarreragingarritasuna.
3.Besteak beste, ondoko hauek dira jabari publiko erradioelektrikoaren administrazioari aplikatu beharreko printzipioak:
a) Baliabidea modu eraginkorrean eta efizientean erabiltzen dela bermatzea.
b) Neutraltasun teknologikoa eta zerbitzuen neutraltasuna sustatzea, baita espektroaren bigarren mailako merkatua ere.
c) Komunikazio elektronikoen merkatuan lehia handiagoa sustatzea.
4.Jabari publiko erradioelektrikoa administratzearen helburua esparru juridikoa ezartzea da, jabari hori erabiltzeko baldintza harmonizatuak bermatzen dituena eta haren eskuragarritasun eta erabilera eraginkorra ahalbidetuko dituena; administratzeko eginkizunaren barruan, hainbat jarduera biltzen dira; besteak beste, ondoko hauek:
a) Planifikatzea: Erabilera-planak egitea eta onestea.
b) Kudeatzea: Ustiatzeko eta erabilera-eskubideak emateko baldintza teknikoak ezartzea, aurretiazko plangintzaren arabera.
c) Kontrolatzea: Emisioak teknikoki egiaztatzea; interferentziak detektatzea eta ezabatzea; instalazioen, ekipamenduen eta aparatu erradioelektronikoen ikuskatze teknikoa egitea, eta azken horiek merkatuan martxan jartzen direla kontrolatzea.
Horren barruan dago jabari publiko erradioelektrikoa babestea, zeina, besteak beste, honetan oinarritzen den: dagokion lurralde-eremuan, eman ez diren erabilera-eskubideko maiztasun eta kanal erradioelektrikoetan eduki substantiborik gabeko emisioak egitean, maiztasun edo kanal erradioelektriko horiek, egiazki, okupazio edo erabilera eraginkor baten xede izan edo ez.
d) Zehapen-araubidea aplikatzea.
5.Satelite-sareen bidez maiztasun erradioelektrikoak erabiltzea jabari publiko erradioelektrikoaren administrazioaren barnean dago.
Era berean, Estatuarentzat erreserbatzen da espainiar subiranotasunaren esparruan eta komunikazio-sateliteen bidez orbita-espektro baliabideak erabiltzeko beharrezkoa den jabari publiko erradioelektrikoa erabiltzeko aukera. Jabari publiko erradioelektrikoa nazioarteko Zuzenbidea betez ustiatuko da, Estatuak zuzenean kudeatuta edota emakida bidez, errege-dekretu bidez zehazten den moduan. Nolanahi ere, kudeaketa nazioarteko organismoekin egindako hitzarmenen bidez ere egin ahal izango da.
61. artikulua. Gobernuak jabari publiko erradioelektrikoa administratzeko dituen ahalak. Gobernuak errege-dekretu bidez garatuko ditu jabari publiko erradioelektrikoa zuzen
administratzeko baldintzak. Errege-dekretu horretan, ondorengo hauek arautuko dira, gutxienez:
a) Espektro erradioelektrikoa erabiltzeko planak egiteko prozedura; horien artean egongo dira Maiztasunak Esleitzeko Koadro Nazionala, irrati-difusiorako eta telebistarako plan tekniko nazionalak –Gobernuak onartu beharko ditu–, eta defentsa nazionalerako espektro erradioelektrikoaren beharrak. Azken gai horri buruzko datuek isilpeko izaera izango dute.
b) Osasun publikoari arriskurik eragiten ez dioten emisio erradioelektriko onargarrien maila bakarrak zehazteko, kontrolatzeko eta ikuskatzeko prozedura; maila horiek kasu guztietan eta une oro errespetatu beharko dituzte instalatzeke edo instalatuta dauden instalazio edo azpiegiturek, jabari publiko erradioelektrikoa erabiltzen dutenean. Emisio erradioelektriko onargarrien maila bakar horiek zehaztean, kontuan hartuko dira bai jabari publiko erradioelektrikoa erabiltzeko irizpide teknikoak, bai pertsonen osasuna zaintzeko irizpideak; guztia ere, Europako Batzordearen gomendioek ezartzen dutenarekin bat. Gainerako herri-administrazioek, hala autonomikoek nola tokikoek, errespetatu egin beharko dituzte muga horiek.
c) Jabari publiko erradioelektrikoa erabiltzeko eskubideez baliatzeko gaikuntzarako prozedurak, epeak eta baldintzak; gaikuntza horrek Administrazioaren baimen orokorraren, baimen indibidualaren, afektazioaren edo emakidaren forma izango du.
Bereziki, jabari publiko erradioelektrikoa erabiltzeko eskubideak emateko prozedura irekiak arautuko dira; prozedura horiek irizpide objektiboetan, gardenetan, diskriminaziorik gabekoetan eta proportzionatuetan oinarrituko dira, eta, besteak beste, erabilitako teknologia, zerbitzuen interesa, bandak eta aprobetxatze-maila hartuko dituzte kontuan. Prozedura horiek kontuan hartuko dute jabari publikoa erabiltzeak interesdunarentzat duen balorazio ekonomikoa ere, jabari publiko hori eskasian dagoen baliabide bat baita; hala dagokionean, bestalde, kontuan hartuko dituzte lizitatzaileek aurkeztutako eskaintzak ere.
Nolanahi ere, irratiedo telebista-edukien zerbitzu-hornitzaileei irrati-maiztasunak erabiltzeko eskubide indibidualak ematea beharrezkoa den kasuetan, Europar Batasuneko Zuzenbidearekin bat ezarritako interes orokorreko helburu bat lortzeko, salbuespenak ezarri ahal izango zaizkio prozedura irekiaren betekizunari.
d) Maiztasun-banden erabilera berriz esleitzeko prozedura, espektro erradioelektrikoa era efizienteago batean erabiltzeko helburuarekin; betiere, zerbitzu berriak emateko edo teknologia berriak ebaluatzeko egokitasunaren arabera. Prozedura horrek jarduketen egutegia eta lotutako kostuen ebaluazioa jaso ahal izango ditu; bereziki, berriz esleitzeko jarduketa horiek eragiten dituzten erabilera-eskubideen titularrei sortutako kostuena; titular horiek funts ekonomiko baten bidez konpentsatu ahal izango dira, edo ezartzen den beste edozein konpentsazio-mekanismoren bidez.
e) Jabari publiko erradioelektrikoa erabiltzeko titulu gaitzaileei lotutako baldintzak, diskriminaziorik gabeak, proportzionatuak eta gardenak. Baldintza horien artean egongo dira maiztasunen erabilera eraginkor eta efizientea bermatzeko beharrezko direnak, bai eta operadoreek 63. artikuluan aurreikusitako lizitazio-prozesuetan beren gain hartutako konpromisoak bermatzeko beharrezko direnak ere. Baldintza horien helburua erabiltzaileentzat ahalik eta onura handienak lortzea sustatzea da, baita inbertsiorako eta berrikuntzarako behar adina pizgarri mantentzea ere.
f) Jabari publiko erradioelektrikoa xede esperimentaletarako edo epe laburreko ekitaldietarako erabiltzeko titulu gaitzaileak emateko baldintzak.
g) Espektro erradioelektrikoa behar bezala erabiltzea, ekipamendu eta aparatuen
bidez.
62. artikulua. Jabari publiko erradioelektrikoa erabiltzeko titulu gaitzaileak.
1.Jabari publiko erradioelektrikoaren erabilera komuna, berezia edota pribatiboa izan ahalko da.
Jabari publiko erradioelektrikoa modu komunean erabiltzeko, ez da titulu gaitzailerik beharko; nolanahi ere, ondorio horietarako zehazten diren maiztasun-bandetan erabili beharko da jabari publiko hori, eta zehazten diren ezaugarri teknikoekin.
Jabari publiko erradioelektrikoa modu berezian erabiltzen da elkarrekin ustiatzeko gaitutako maiztasun-bandak erabiltzea duenean xede, operadoreedo erabiltzailekopuruaren aldetik mugarik gabe, eta kasu bakoitzean ezartzen diren baldintza teknikoekin eta ezartzen diren zerbitzuetarako.
Jabari publiko erradioelektrikoa modu pribatiboan erabiltzen da eremu fisiko batean modu esklusiboan ustiatzen denean edota maiztasun zehatz batzuen erabiltzaile kopuru mugatu batek ustiatzen duenean.
2.Jabari publiko erradioelektrikoa erabiltzeko eskubideak ematen dituzten titulu gaitzaileek baimen orokorraren, baimen indibidualaren, administrazio-afektazioaren edo -emakidaren forma izango dute. Titulu gaitzaileak emateko epea sei astekoa izango da, eskaera administrazio-organo eskudunaren edozein erregistrotan sartzen denetik hasita, kalterik egin gabe kopuru-muga duten erabilera-eskubideetarako ezarritakoari. Epe hori ez da aplikatzekoa izango maiztasunen nazioarteko koordinazioa beharrezkoa denean edo posizio orbitalen erreserbei eragiten dienean.
3.Jabari publiko erradioelektrikoa erabiltzeko eskubideak baimen orokorraren bidez emango dira, ondorio horretarako gaitutako maiztasun-bandak modu berezian erabiltzen direnean, instalatutako komunikazio elektronikoen sare publikoen bidez edo komunikazio elektronikoen operadoreek ustiatutako sare publikoen bidez.
Baimen orokorra eskuratzeko, nahikoa izango da Telekomunikazioen eta Informazio Gizartearen Estatuko Idazkaritzari jakinarazte soila; betiere, Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren agindu bidez ezarritako prozeduraren bidez eta agindu horretan ezarritako betekizunak betez, eta dagozkion tasak ordaintzeko betebeharrari kalterik egin gabe. Estatuko Idazkaritza horrek egiaztatzen duenean jakinarazpenak ez dituela betetzen lehen ezarritako betekizunak, gehienez ere 15 eguneko epean ebazpen arrazoitua emango du, eta jakinarazpena egin gabe dagoela joko da.
4.Jabari publiko erradioelektrikoa erabiltzeko eskubideak baimen indibidualaren bidez emango dira ondoko kasu hauetan:
a) Irrati-amateurrek edo eduki ekonomikorik gabeko beste batzuek, beren araudian horrela ezartzen bada, modu berezian erabiltzeko eskubidearen erreserba den kasuetan.
b) Eskatzaileari autoprestaziorako erabilera pribatiborako eskubidea ematen zaion kasuetan, herri-administrazioen kasuan izan ezik, orduan demanio-afektazioa beharko baita.
5.Aurreko paragrafoetan jasota ez dauden gainerako kasuetan, jabari publiko erradioelektrikoa modu pribatiboan erabiltzeko eskubidea izateko, administrazio-emakida beharko da. Emakida hori emateko, beharrezkoa izango da eskatzaileek komunikazio elektronikoen operadore-izaera izatea, eta ez izatea azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bateginean arautzen den kontratatzeko debekurik.
Ikus-entzunezko zerbitzuak emateko erreserbatutako jabari publiko erradioelektrikoa modu pribatiboan erabiltzeko emakidak Telekomunikazioen eta Informazio Gizartearen Estatuko Idazkaritzak emango ditu, ikus-entzunezko titulu gaitzaileari atxikita. Emakida horien iraupena ikus-entzunezko titulu gaitzaileak duen bera izango da. Kasu horietan, ez da beharrezkoa izango emakida jasotzen duen operadoreak komunikazio elektronikoen operadore-izaera izatea; aski izango da ikus-entzunezko zerbitzuen emailearen izaera izatea.
6.Telekomunikazioen eta Informazio Gizartearen Estatuko Idazkaritzari dagokio titulu gaitzaileak ematea, 63. artikuluan jasotako lizitazio-prozeduren bidez ematen diren kasuetan izan ezik.
Jabari publiko erradioelektronikoaren emakidak emateko ebazpenak errege-dekretu bidez ezartzen den moduan eta epeetan emango dira. Errege-dekretu horrek, era berean, zehaztuko du zein informazio egingo den publiko emakida horien gainean.
7.Europar Batasuneko erakundeek deitutako lizitazio-prozeduretan komunikazio elektronikoen zerbitzu harmonizatuak emateko hautatzen direnak Operadoreen Erregistroan erregistratuko dira, baldin eta lizitazio-prozedura horietan jabari publiko erradioelektrikoa erabiltzeko eskubideak haien alde erreserbatzen badira. Telekomunikazioen eta Informazio Gizartearen Estatuko Idazkaritzak emango die jabari publikoaren gaineko emakida lehen aipatutako operadoreei. Emakida horietan, besteak beste, lizitazio-prozeduretan ezarritako baldintzak jasoko dira, baita operadoreak prozedura horretan bere gain hartutako konpromisoak ere.
8.Maiztasunak Esleitzeko Koadro Nazionalean edo titulu gaitzaileak emateko lizitazio-prozedurak arautzen dituzten oinarrietan kautelak ezarri ahal izango dira jarrera espekulatiboak saihesteko edo jabari publiko erradioelektrikoa erabiltzeko eskubideen pilatzea ekiditeko; bereziki, operadore batek edo enpresa-talde batek erabili ahal izango duen maiztasun-kopuruari mugak ezarrita edo titularrak bere erabilera-eskubideak ustiatzeko dituen epe zehatzak zehaztuta. Ondorio horietarako, Industria, Energia eta Turismo Ministerioak irrati-maiztasunak erabiltzeko eskubideak saltzeko edo lagatzeko agintzen duten neurriak hartu ahal izango ditu, besteak beste. Kautela horiek era proportzionatuan, diskriminaziorik gabe eta gardentasunez ezarriko eta aplikatuko dira.
9.Jabari publiko erradioelektrikoa erabili baino lehen, beharrezkoa izango da Telekomunikazioen eta Informazio Gizartearen Estatuko Idazkaritzak proiektu teknikoa onartzea eta instalazioak ikuskatzea edo aldeko aitorpena ematea, aldez aurretik baimendutako baldintzetara egokitzen direla egiaztatzeko.
Zerbitzuaren izaera, erabilitako maiztasun-banda eta erabiltzen diren instalazioen garrantzi teknikoa aintzat hartuta, edota espektroaren kudeaketan eraginkortasuna areagotzeko xedez, proiektu teknikoaren onarpenaren ordez, erantzukizunpeko adierazpen bat eskatu ahal izango da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71 bis artikuluan ezarritakoarekin bat; hala eta guztiz ere, Telekomunikazioen eta Informazio Gizartearen Estatuko Idazkaritzak edozein unetan egin ahal izango du proiektu teknikoa aurkezteko eskaera. Era berean, aurretiazko ikuskapena egin beharrean, teknikari eskudun batek egindako ziurtagiri bat aurkeztea erabaki ahal izango da.
10.Komunikazio elektronikoen sareak edo zerbitzuak ustiatzen dituzten operadoreek, jabari publiko erradioelektrikoa erabiltzen dutenean, erabilera horri dagokion titulu gaitzailea eduki beharko dute.
Beste pertsona edo erakunde batzuen mandatua betez eta jabari publiko erradioelektrikoa erabiliz emisio erradioelektrikoak materialki egingo dituzten operadoreek, emisio horiek egiten hasi baino lehen, egiaztatu beharko dute erakunde horiek jabari publiko erradioelektrikoa erabiltzeko dagokion titulu gaitzailea daukatela. Erakunde horiek ez badaukate dagokion titulu gaitzailea, operadore horiek ezin izango dute beren sarea aipatutako erakundeen esku jarri, eta, ondorioz, ezin izango diete beren sareetarako sarbidea eman, eta ezin izango dituzte aipatutako emisioak egin.
63. artikulua. Lizitazio-prozedura baten bidez emandako titulu gaitzaileak.
1.Espektro erradioelektrikoa modu eraginkorrean eta efizientean erabiltzea bermatzeko beharrezkoa denean, eta, betiere, behar bezala kontuan izanda erabiltzaileek ahalik eta onura handiena lortzeko eta lehiaren garapena errazteko beharra, Industria, Energia eta Turismo Ministerioak, aurrez alderdi interesdunei eta kontsumitzaileen zein erabiltzaileen elkarteei entzunaldia eginda, mugatu egin ahal izango du jabari horren gainean eman beharreko demanio-emakiden kopurua, komunikazio elektronikoen sare publikoak ustiatzeko eta zerbitzuak emateko. Erabilera-eskubideak ematea mugatzeko erabaki oro argitaratu egin beharko da, erabakia hartzeko arrazoiak azalduta. Titulu gaitzaileen kopurua mugatzeko arrazoiak desagertzen diren heinean, Ministerioak berak berrikusi egin ahal izango du ezarritako mugapena, ofizioz edota alderdi batek eskatuta.
2.Industria, Energia eta Turismoko ministroak, aurreko paragrafoan aurreikusitakoaren arabera, mugatu egiten duenean maiztasun-banda jakin batean eman beharreko demanio-emakiden kopurua, lizitazio-prozedura bat izapidetuko da emakida horiek emateko; prozedura horrek publikotasunaren, konkurrentziaren eta diskriminazio ezaren printzipioak errespetatuko ditu alderdi interesdun guztientzat. Horretarako, deialdia eta lizitazioaren oinarriak onartuko dira, Industria, Energia eta Turismoko ministroaren agindu bidez.
Lizitazio-prozedura Industria, Energia eta Turismoko ministroaren agindu bidez ebatzi beharko da, eta gehienez ere lizitazio-deialdia egiten denetik zortzi hilabeteko epean.
64. artikulua. Jabari publiko erradioelektrikoa erabiltzeko titulu gaitzaileen iraupena eta horiek aldatzea, iraungitzea eta errebokatzea.
1.Jabari publiko erradioelektrikoa modu pribatiboan erabiltzeko eskubideak, kopurumugarik gabeak, indarrean bost urte betetzen dituzten urte naturaleko abenduaren 31n amaituko den eperako emango dira, oro har; eskubide horiek bost urteko aldietarako berritu ahal izango dira, jabari publiko horren erabilgarritasunaren eta plangintzaaurreikuspenen arabera. Errege-dekretu bidez zehaztuko da zein kasutan ezarri ahal izango den beste indarraldi bat jabari publiko erradioelektrikoa modu pribatiboan erabiltzeko eskubideetarako, kopuru-mugarik ez dutenean.
2.Jabari publiko erradioelektrikoa modu pribatiboan erabiltzeko eskubideek, kopurumuga dutenean, dagokien lizitazio-prozeduretan aurreikusitako iraupena izango dute; iraupen hori gehienez hogei urtekoa izango da, luzapen posibleak barne, eta ezin izango dira automatikoki berritu. Lizitazio-prozeduran erabilera-eskubideen iraupen zehatza zehaztean, kontuan hartuko dira, beste irizpide batzuen artean, eskatzen diren inbertsioak eta inbertsio hori amortizatzeko epeak, erabilera-eskubideei atxikitako betebeharrak (esaterako, ezartzen den gutxieneko estaldura) , eta ematen diren erabilera-eskubideen maiztasun-bandak, errege-dekretu bidez zehazten diren baldintzetan.
3.Objektibotasuneta proportzionaltasun-printzipioen arabera, eta gehienbat plangintza-beharrak, erabilera efizientea eta espektro erradioelektrikoaren eskuragarritasuna kontuan hartuta, errege-dekretu bidez ezartzen diren baldintzetan, Industria, Energia eta Turismo Ministerioak aldatu egin ahal izango ditu jabari publiko erradioelektrikoa erabiltzeko titulu gaitzaileak, aldez aurretik interesdunari entzunaldia eginda.
Tituluak lizitazio-prozeduraren bidez eman badira, beharrezkoa izango da, gainera, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak aldez aurreko txostena egitea eta Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Kontseiluari eta, hala badagokio, gainerako erabiltzaileen elkarte adierazgarrienei entzunaldia egitea, behar adinako epe batean; epe hori ezin izango da lau astetik beherakoa izan, salbuespenezko inguruabarretan salbu. Kasu horietan, ministro-agindu bidez egingo da aldaketa, Ekonomia Gaietarako Gobernuaren Ordezko Batzordeak aldez aurreko txostena eginda, eta agindu horrek epe bat ezarriko du, titularrak aldaketa horretara egokitzeko.
Jabari publiko erradioelektrikoa erabiltzeko titulu gaitzaileen aldaketa aurretik dauden eskubideen iraupena luzatzea izan ahalko da, baita aurreko paragrafoetan ezarritako iraupenetatik harago ere; betiere, titulua eman zenean zeuden baldintzak era justifikatuan aldatu behar diren kasuetan.
4.Jabari publikoa erabiltzeko titulu gaitzaileak ondorengo kasuotan iraungiko dira:
a) Herri-administrazioen ondareari buruzko azaroaren 3ko 33/2003 Legearen 100. artikuluan adierazitako egoerak gertatzean.
b) Jabari publiko erradioelektrikoa erabiltzeko eskubidearen titularra hiltzean edo pertsona juridiko titularra iraungitzean.
c) Titularrak uko egitean; uko-egite hori Industriako, Energia eta Turismo Ministerioko organo eskudunak onartzean hasiko da ondorioak izaten.
d) Jabari publiko erradioelektrikoa erabiltzeko eskubidearen titularrak operadoreizaera galtzean, eta izaera hori izatea beharrezkoa denean, edota titularrak zerbitzuak ematea eragozten duen edozein kausa gertatzean.
e) Jabari publiko erradioelektrikoa erreserbatzeagatiko tasa ez ordaintzean.
f) Sareak galdu egiten duenean Maiztasunak Esleitzeko Koadro Nazionaleko ezaugarri teknikoekiko egokitasuna, eta titularrari beste banda batzuk emateko aukerarik ez dagoenean.
g) Titularraren eta Industria, Energia eta Turismo Ministerioko organo eskudunaren arteko akordioaren ondorioz.
h) Titulu gaitzaileak eman zirenerako epea amaitzean. Kopuru-mugarik gabeko erabilera-eskubideen kasuan, titulu gaitzaile horiek eman zirenerako epea amaitzean, titulu horiek berritu gabe.
i) Titularrak bere betebeharrak larriki eta behin eta berriro ez betetzean, eta hori errebokazio-kausa gisa jasota dagoenean.
j) Titulu gaitzailean Lege honen arabera ezarritako bestelako kausengatik.
5.Industria, Energia eta Turismo Ministerioko organo eskudunak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko administrazio-prozedura orokorraren bidez, jabari publiko erradioelektrikoa erabiltzeko titulu gaitzaileak errebokatzea erabaki ahal izango du, kausa hauengatik:
a) Jabari publiko erradioelektrikoa erabiltzeko baldintzak eta betekizun teknikoak ez betetzea.
b) Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga ez ordaintzea.
c) Jabari publiko erradioelektrikoa ez erabiltzea modu eraginkorrean edo efizientean.
d) Urtebeteko epean, eta titulu gaitzaile bati berari dagokionez, jabari publiko erradioelektrikoa erabiltzeko titulua transferitzeko edo eskubideak lagatzeko bi administrazio-baimen jarraian errebokatzea.
e) Maiztasunak esleitu ziren helburuez bestelako batzuetarako erabiltzea, edo maiztasun horiek esleitu ziren zerbitzu-eskaintzaz edo jardueraz bestelako batzuetan erabiltzea.
65. artikulua. Jabari publiko erradioelektrikoaren babes aktiboa.
1.Telekomunikazioen eta Informazio Gizartearen Estatuko Idazkaritzak, edozein unetan, jabari publiko erradioelektrikoaren babes aktiboa egin ahal izango du, eduki substantiborik gabeko emisioak eginez erabilera-eskubideak eman ez diren maiztasun eta kanal erradioelektrikoetan, dagokion lurralde-eremuan.
Ahalmen horretaz baliatuko da kalterik egin gabe jabari publiko erradioelektrikoa titulu gaitzailerik eduki gabe erabiltzeagatik izan daitezkeen erantzukizunak galdatzeko egin daitezkeen ikuskatzeeta zehapen-jarduketei, interferentzia kaltegarriak egiteagatik edota Lege honetako VIII. tituluan ezarritako zehapen-araubidean tipifikatutako beste edozein arau-hauste egiteagatik.
2.Errege-dekretu bidez arautuko da jabari publiko erradioelektrikoaren babes aktiboaren ahalmenaz baliatzeko prozedura, baldin eta maiztasun edo kanal erradioelektrikoa okupatuta badago edo erabiltzen izaten ari bada, horretarako titulu gaitzailea izan gabe; betiere, hurrengo arau hauek bete beharko dira:
a) Egiaztatuko da maiztasun edo kanal erradioelektrikoa dagokion titulu gaitzalea izan gabe okupatuta dagoela edo erabiltzen izaten ari dela.
b) Maiztasun edo kanal erradioelektrikoa titulu gaitzailerik gabe okupatzen edo erabiltzen ari den pertsona fisiko edo juridikoari aurretiazko entzunaldia egingo zaio, edo, hala dagokionean, maiztasun horren emisioa igortzen den finkako edo higiezineko azpiegituren titularrari, 10 egun baliodunetan egoki irizten diona alega dezan.
c) Hala dagokionean, aurretiazko entzunaldi-izapidea egin ondoren, aurrez aipatutako pertsonari edo titularrari eskatuko zaio 8 egun balioduneko epean baimendu gabeko emisioak eteteko.
d) Baimendu gabeko emisioak eteten ez baditu, Telekomunikazioen eta Informazio Gizartearen Estatuko Idazkaritza bere emisioak egiten hasi ahal izango da aipatutako maiztasun edo kanal erradioelektrikoan.
66. artikulua. Teknologiaeta zerbitzu-neutraltasuna jabari publiko erradioelektrikoa erabiltzean.
1.Maiztasunak Esleitzeko Koadro Nazionalean adierazitakoaren arabera eskuragarri dauden komunikazio elektronikoen zerbitzuetarako irrati-maiztasunen bandetan, komunikazio elektronikoen zerbitzuetarako baliatzen den edozein teknologia mota erabili ahal izango da, Europar Batasuneko Zuzenbidearekin bat.
Hala ere, diskriminaziorik gabeko murrizketa proportzionatuak aurreikusi ahal izango dira komunikazio elektronikoen zerbitzuetarako erabilitako hari gabeko sarbideko teknologia motetarako edo sare erradioelektrikoetarako, beharrezkoak direnean ondorengo hauetarako:
a) Interferentzia kaltegarriak saihesteko.
b) Osasun publikoa eremu elektromagnetikoen aurrean babesteko.
c) Zerbitzuaren kalitate teknikoa ziurtatzeko.
d) Irrati-maiztasunen erabilera ahalik eta gehien partekatzen dela bermatzeko.
e) Espektroa modu eraginkorrean erabiltzen dela bermatzeko.
f) Interes orokorreko helburu bat lortzen dela bermatzeko.
2.Maiztasunak Esleitzeko Koadro Nazionalean komunikazio elektronikoen zerbitzuetarako eskuragarri daudela adierazitako irrati-maiztasunen bandetan, komunikazio elektronikoen edozein zerbitzu mota eman ahal izango da, Europar Batasuneko Zuzenbidearen arabera.
Dena den, ematen diren komunikazio elektronikoen zerbitzu motak murriztu egin ahal izango dira, modu proportzionatuan eta diskriminaziorik gabe, eta, hala dagokionean, Telekomunikazioen Nazioarteko Batasunaren Irrati-komunikazioen Erregelamenduko betekizun bat betetzea galdatu ahal izango da.
Komunikazio elektronikoen zerbitzu bat komunikazio elektronikoen zerbitzuetarako eskuragarri dagoen banda espezifiko batean ematea agintzen duten neurriak justifikatuta egon beharko dira, Europar Batasuneko Zuzenbidearen arabera definitutako interes orokorreko helburuak lortzen direla bermatzeko; interes orokor horiek ondoko hauek izan ahalko dira, besteak beste:
a) Bizitzaren segurtasuna bermatzea.
b) Gizarteko, eskualdeko edo lurraldeko kohesioa sustatzea.
c) Irrati-maiztasunak modu ez-eraginkorrean erabiltzea saihestea.
d) Komunikabideen kulturaeta hizkuntza-aniztasuna eta pluraltasuna sustatzea; esaterako, irrati-difusio eta telebista-zerbitzuak emanda.
Maiztasun-banda bat komunikazio elektronikoen zerbitzu jakin bat emateko espezifikoki esleituko da soilik bizitzaren segurtasunarekin erlazionatutako zerbitzuak babesteko beharrak hala justifikatzen duenean edota, salbuespen gisa, Europar Batasuneko Zuzenbidearen arabera definitutako interes orokorreko helburuak lortzeko beharrezkoa denean.
3.Maiztasun-bandak erabiltzeko aurreko paragrafoetan aurreikusten diren murrizketak ezarri baino lehen, beharrezkoa izango da alderdi interesdunei, arrazoizko epe batean, proposatutako neurriari buruzko oharrak egiteko aukera ematea.
4.Aldizka, Telekomunikazioen eta Informazio Gizartearen Estatuko Idazkaritzak berrikusi egingo du aurreko paragrafoen arabera ezarritako maiztasun-bandak erabiltzeko murrizketei eustearen egokitasuna, halakorik ezarri denean; berrikuspen horien emaitzak argitaratu egingo ditu, eta organo eskudunari dagozkion proposamenak igorriko dizkio, onar ditzan.
67. artikulua. Jabari publiko erradioelektrikoko bigarren mailako merkatua.
1.Jabari publiko erradioelektrikoa erabiltzeko titulu gaitzaileak transferitu egin ahal izango dira, eta jabari publiko erradioelektrikoa erabiltzeko eskubideak laga egin ahal izango dira, osotasunean edo partzialki, errege-dekretu bidez zehaztutako baimenbaldintzetan.
Aipaturiko errege-dekretuan, berebat, jabari publiko erradioelektrikoa erabiltzeko tituluak transferitzeko edo eskubideak lagatzeko aukera ematen duten maiztasun-bandak identifikatuko dira; bereziki, Europar Batasunaren esparruan identifikatzen diren maiztasun-bandak.
2.Lagapena osotasunean edo partzialki egiteak ez du, inola ere, erabiltzeko eskubidea lagatzen duen titularra Administrazioaren aurrean bereganatu dituen betebeharretatik salbuetsiko. Jabari publiko erradioelektrikoa erabiltzeko titulu gaitzailea transferitzean edo eskubideak lagatzean, errespetatu egin beharko dira Maiztasunak Esleitzeko Koadro Nazionalean edo plan teknikoetan erabilerari dagokionez ezarritako baldintza teknikoak, edota, hala dagokionean, aplikatzekoak diren Europar Batasuneko neurri teknikoetan ezarritakoak.
3.Errege-dekretu bidez, irrati-maiztasunak erabiltzeko eskubide indibidualak transferitzeko edo alokatzeko murrizketak ezarriko dira, eskubide horiek hasieran doan eskuratu direnean.
VI. TITULUA
Telekomunikazioak administratzea
68. artikulua. Estatuko Administrazio Orokorraren eta bere organismo publikoen eskumenak.
1. Ondoko hauek izango dira Telekomunikazioen Araugintzako Agintaritza Nazional:
a) Gobernua.
b) Industria, Energia eta Turismo Ministerioko goi-organoak eta zuzendariak, Lege honek arautzen dituen gaiei dagokienez ministerio horri esleitutako eskumenak berenganatzen badituzte, departamentuko egitura organikoaren arabera
c) Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioko goi-organoak eta zuzendariak, Lege honek arautzen dituen gaiei dagokienez ministerio horri esleitutako eskumenak berenganatzen badituzte, departamentuko egitura organikoaren arabera.
d) Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionala, Lege honek arautzen dituen gaiei dagokienez esleitu zaizkion eskumenak baliatzean.
2.1. paragrafoan adierazitako araugintzako agintaritza nazionalak, esleituta dauzkaten eskumenak garatzean, lankidetzan arituko dira beste Estatu batzuetako gainerako kontrol-organoekin eta Europar Batasuneko dagokien organismoekin, komunikazio elektronikoei buruzko Europako Erkidegoko araudia modu koherentean aplikatzen dela sustatzeko eta barne-merkatua garatzen laguntzeko. Horretarako, aktiboki bultzatuko dituzte Batzordeak eta Komunikazio Elektronikoetarako Europako Arautzaileen Erakundeak (ORECE) koordinazio handiagoa sustatzeko dauzkaten helburuak. Halaber, bi erakundeekin elkarlanean arituko dira, merkatu-egoera bereziak tratatzeko tresna eta konponbide mota egokienak zein diren zehazteko.
3.1. paragrafoan adierazitako araugintzako agintaritza nazionalek, esleituta dauzkaten eskumenak garatzean, printzipio arautzaile objektibo, garden, ez-diskriminatzaile eta proportzionatuak aplikatuko dituzte, helburu eta irizpide hauen arabera:
a) Inguru arautzaile aurreikusgarria sustatzea, berrikuspen-aldi egokietan ikuspuntu arautzaile koherentea bermatuz.
b) Merkatuari zuzendutako inbertsio efizientea sustatzea eta azpiegitura berri eta hobetuetan berrikuntza bultzatzea, sarbideari buruzko betebehar orok enpresa inbertitzaileek hartzen dituzten arriskuak behar bezain kontuan hartzen dituela ziurtatuz, eta, horrez gain, inbertitzaileen eta sarbidea eskatzen duten alderdien artean lankidetzako hainbat modalitate baimentzea; guztia ere, inbertsioen arriskua dibertsifikatzeko, eta merkatuko lehia nahiz diskriminazio ezaren printzipioa errespetatzen direla zaintzeko.
c) Betebehar espezifikoak ezartzea soilik lehia eraginkor eta jasangarririk ez dagoen kasuetan, eta lehia eraginkor eta jasangarria dagoenean betebehar horiek kentzea.
d) Komunikazio elektronikoen sare eta zerbitzuak hornitzen dituzten enpresei inguruabar bertsuetan tratu diskriminatzailerik ematen ez zaiela bermatzea.
e) Lehia kontsumitzaileen onurarako babestea eta, posible denean, azpiegituretan oinarritutako lehia sustatzea.
f) Lehiari eta kontsumitzaileei dagokienez, eskualde geografikoetan dagoen baldintza-aniztasuna behar bezain kontuan hartzea.
g) Erantzukizunak gauzatzean, eraginkortasuna, lehia jasangarria eta azken erabiltzaileentzako ahalik eta onura handiena sustatzea.
69. artikulua. Industria, Energia eta Turismo Ministerioa.
Industria, Energia eta Turismo Ministerioko goi-organoek eta zuzendaritza-kideek, departamentuko egitura organikoaren arabera ministerio horri esleitutako eskumenak beren gain hartzen dituztenean, eginkizun hauek izango dituzte:
a) Gobernuak Lege honen 4. artikuluan aipatzen diren defentsa nazionalerako eta babes zibilerako telekomunikazio-zerbitzuetan zehaztutako politika gauzatzea.
b) Operadoreen Erregistroa kudeatzea.
c) Sareetara eta lotutako baliabideetara sarbideari, interoperabiliteateari eta interkonexioari dagokienez Lege honek eta erregelamendu-garapenak esleitutako eskumenak baliatzea; bereziki, ondoko kasu hauetan:
1.Jabari publiko erradioelektrikoa erabiltzeko eskubideak lortzeko lizitazioprozeduretan.
2.Komunikazio elektronikoen sektorean datu pertsonalei eta intimitatea babesteari buruzko araudia betetzen dela bermatzeko beharrezkoa denean.
3.Telekomunikazioen arloko nazioarteko konpromisoak betetzen direla bermatzeko derrigorrezkoa denean.
d) Gobernuari proposatzea zenbakikuntzaren, helbideratzearen eta izendapenaren plan nazionalak onartzea, plan horietan araututako baliabide publikoak erabiltzeko eskubideak ematea, eta Lege honetako II. tituluko V. kapituluak esleitzen dizkion gainerako eskumenez baliatzea.
e) Gobernuari proposatzea III. tituluko I. kapituluan aipatzen diren zerbitzu publikoaren betebeharren garapena eta eboluzioa errazteko jarraitu beharreko politika, eta politika hori garatzea komunikazio elektronikoen sareak ustiatzeko eta zerbitzuak emateko hainbat operadoreri dagozkien zerbitzu publikoen betebeharrak kontrolatzeko eta horiei jarraipena egiteko eskumena bere gain hartuta.
f) Gobernuari proposatzea komunikazio elektronikoen sareak ustiatzean eta zerbitzuak ematean izaera publikoa duten eskubide eta betebeharrak aitortzeko eta bermatzeko jarraitu beharreko politika, baita III. tituluko II, III eta V. kapituluetan aipatzen diren azken erabiltzaileen eskubideak aitortzeko eta bermatzeko ere.
g) Telekomunikazioen enpresa instalatzaileen Erregistroa kudeatzea.
h) Eraikinen barneko eta higiezin-multzoetako komunikazio elektronikoen azpiegitura komunei buruzko araudia lantzeko proposamenak egitea, eta horiek Espainian duten ezarpenaren jarraipena egitea.
i) IV. tituluan ekipamenduen eta aparatuen egokitasunaren ebaluazioari dagokionez aipatzen diren eginkizunak betetzea.
j) V. tituluan jabari publiko erradioelektrikoa administratzeari dagokionez aipatzen diren eginkizunak betetzea. Bereziki, eginkizun hauek izango ditu:
1.Jabari publiko erradioelektrikoa planifikatzeko proposamena egitea, jabari hori kudeatzea eta kontrolatzea, eta jabari hori erabiltzeko titulu gaitzaileak izapidetzea eta esleitzea.
2.Estatuko Administrazio Orokorrari instalazio erradioelektrikoak baimentzeko eta ikuskatzeko esleitutako eginkizunak betetzea, Lege honen 61. artikuluan aipatzen diren baimendutako emisio erradioelektrikoen maila bakarrei dagokienez.
3.Internet bidez eskuragarri egongo den irrati-maiztasunen erregistro publiko bat kudeatzea; erregistro horretan, jabari publiko erradioelektrikoa modu pribatiboan erabiltzeko administrazio-emakiden titularrak jasoko dira.
4.Irrati-difusioaren eta telebistaren plan tekniko nazionalen proiektuak egitea eta horiek garatzea.
5.Emisio erradioelektrikoak teknikoki egiaztatzea, irrati-komunikazioko sistemen interferentzia kaltegarriak, arau-hausteak, irregulartasunak eta perturbazioak identifikatzeko, lokalizatzeko eta ezabatzeko, eta erabilera-eskubideen titularrek jabari publiko erradioelektrikoa modu eraginkor eta efizientean erabiltzen dutela ziurtatzea.
6.Jabari publiko erradioelektrikoa babestea; horretarako, besteak beste, emisioak egin ahal izango ditu dagokien lurralde-eremuan erabilera-eskubideak eman gabe dituzten maiztasun eta kanal erradioelektrikoetan.
7.Orbita-espektro baliabideen esleipena kudeatzea, satelite bidezko komunikazioetarako.
8.Azterlanak eta txostenak egitea, eta, oro har, Estatuko Administrazio Orokorrari aholkua ematea, jabari publiko erradioelektrikoaren administrazioari dagokionez.
9.Espektro erradioelektrikoaren plangintzarekin lotutako nazioarteko organismoetan parte hartzea.
k) Lege honetan aipatzen diren telekomunikazioen alorreko tasak borondatezko aldian kudeatzea.
l) Telekomunikazio-operadoreek eta telebista bidezko ikus-entzunezko komunikaziozerbitzuaren zerbitzu-emaile pribatuek egin beharreko ekarpenak borondatezko aldian kudeatzea, likidatzea, ikuskatzea eta biltzea, Estatuko esparru geografikoan edota autonomia-erkidego baten esparru geografikoa baino handiagoan arituko dira; horiek guztiak Espainiako Irrati eta Telebista Korporazioa finantzatzeko abuztuaren 28ko 8/2009 Legearen 5. eta 6. artikuluetan daude araututa.
m) Europako Erkidegoko araudiak, Lege honek eta garapen-araudiak espresuki esleitutako eginkizunak betetzea.
n) Lege edo errege-dekretu bidez esleitzen zaizkion gainerako eginkizunak betetzea.
70. artikulua. Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionala.
1.Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren izaera, eginkizunak, egitura, pertsonala, aurrekontua eta gainerako alderdiak Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionala sortzeko Legean daude araututa.
2.Zehazki, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak ondoko eginkizun hauek beteko ditu Lege honek araututako gaietan:
a) Komunikazio elektronikoen sareei eta zerbitzuei dagozkien erreferentziamerkatuak definitzea eta aztertzea –horien artean, handizkako eta txikizkako erreferentziamerkatuak–, bai eta merkatu horien esparru geografikoa ere, haien ezaugarriak direla eta betebehar espezifikoak ezartzea zilegi denean, Lege honen 13. artikuluan eta garapenaraudian ezarritako baldintzetan.
b) Merkatuan botere nabarmena duen operadorea edo operadoreak identifikatzea, erreferentzia-merkatuen azterketa egitean lehia eraginkorrik ez dagoen egoeretan jarduten dutela ondorioztatzen denean.
c) Erreferentzia-merkatuetan botere nabarmena duten operadoreei dagozkien betebehar espezifikoak ezartzea, hala dagokionean, Lege honen 14. artikuluan eta garapen-araudian zehaztutako moduan.
d) Lege honen 15. artikuluan aipatzen diren komunikazio elektronikoen merkatuetan gertatzen diren gatazkak ebaztea.
Bereziki, ebatzi beharko ditu operadoreen artean sortutako gatazkak, Industria, Energia eta Turismo Ministerioak jabari publikoa edo jabetza pribatua elkarrekin erabiltzeko ezarritako betebeharra praktikan jartzeko baldintza zehatzak zehazteari dagokionez, edota azpiegiturak eta lotutako baliabideak batera kokatzeari buruzkoak, Lege honen 32. artikuluan araututako prozedurarekin bat. Halaber, ebatzi beharko ditu komunikazio elektronikoen sare publikoak ostata ditzaketen azpiegituretara sartzeari buruzko gatazkak, eta Estatuaren eskumeneko garraio-azpiegiturak kudeatzen dituzten organo edo erakundeen titulartasuneko komunikazio elektronikoen sareetarako sarbideari buruzko gatazkak, Lege honen 37. eta 38. artikuluetan ezarritako baldintzetan.
e) Salbuespenezko neurri gisa, merkatuan modu bertikalean txertatuta dauden eta botere nabarmena duten operadoreei bereizketa funtzionalaren betebeharra ezartzea erabakitzea, Lege honen 16. artikuluan adierazitako betekizunak eta prozedurak betez.
f) Zenbakiak mantentzeko ezaugarriak eta baldintzak finkatzea, errege-dekretu bidez horretarako ezartzen diren alderdi teknikoak eta administratiboak aplikatuz.
g) Operadoreen arteko harremanetan esku hartzea, edota operadoreen eta sarbidenahiz interkonexio-betebeharren onuradun diren beste erakundeen arteko harremanetan; betiere, zerbitzuen sarbidearen, interkonexioaren eta interoperabilitatearen egokitasuna
sustatzeko, eta, hala dagokionean, bermatzeko, Lege honen 12. artikuluan eta garapenaraudian ezarritako baldintzetan.
h) Lege honen 27. artikuluan aipatzen den zerbitzu unibertsala emateko kostu garbiaren zenbatekoa zehaztea.
i) Zerbitzu unibertsalaren kostu garbia zehazteko metodologia definitzea eta berrikustea, bai kostuak bai sarrerak egozteko; metodologia hori prozedura eta irizpide objektiboetan, gardenetan, diskriminaziorik gabekoetan eta proportzionatuetan oinarritu beharko da, eta izaera publikoa izan behar du.
j) Zerbitzu unibertsala emateko ardura duen operadoreak edo operadoreek lortutako mozkin ez-monetarioak kuantifikatzeko prozedura ezartzea.
k) Aplikazioen programa-interfazeak (API) eta programazioen gida elektronikoak (EPG) dituzten operadoreei betebeharrak jartzea erabakitzea, baliabide horietarako sarbidea erraz dezaten; betiere, beharrezkoa bada azken erabiltzaileek irrati-difusioko eta telebistako zerbitzu digital zehatz batzuetarako sarbidea izango dutela bermatzeko.
l) Gobernuak eta Industria, Energia eta Turismo Ministerioak kontsulta egiteko aukera izatea komunikazio elektronikoei dagokienez; batez ere, merkatuko garapen askeari eta lehiakorrari eragin diezaioketen gaietan. Era berean, Batzorde honi kontsultak egiteko aukera izango dute autonomia-erkidegoek eta toki-korporazioek, komunikazio elektronikoei dagokienez.
Eginkizun hau betetzean, komunikazio elektronikoen gaian Batzordearen eskumenei eragiten dieten arauak egiteko prozesuan parte hartuko du, txostenen bidez.
m) Komunikazio elektronikoen operadoreek hala eskatzean, arbitraje-eginkizunak betetzea, bai zuzenbidekoak, bai ekitatezkoak, Arbitrajeari buruzko abenduaren 23ko 60/2003 Legean xedatutakoa aplikatuz.
n) Europako Erkidegoko araudiak, Lege honek eta garapen-araudiak espresuki esleitutako eginkizunak betetzea.
ñ) Lege edo errege-dekretu bidez esleitzen zaizkion gainerako eginkizunak betetzea.
VII. TITULUA
Telekomunikazioen alorreko tasak
71. artikulua. Telekomunikazioen alorreko tasak.
1.Estatuko Administrazio Orokorrak kudeatutako telekomunikazioen alorreko tasak Lege honen I. eranskinean jasotakoak izango dira.
2.Tasa horiek ondoko helburu hauek izango dituzte:
a) Europako Erkidegoko Zuzenbide eratorria eta administrazio-egintzak prestatzeko eta gauzatzeko araugintza-lanak sortutako administrazio-gastuak estaltzea; adibidez, interkonexioari eta sarbideari buruzkoak.
b) Lege honetan ezarritako araubidea kudeatzeak, kontrolatzeak eta gauzatzeak sortzen dituen gastuak estaltzea.
c) Jabari publikoa okupatzeko eskubideak, jabari publiko erradioelektrikoa erabiltzeko eskubideak eta zenbakikuntza kudeatzeak, kontrolatzeak eta gauzatzeak sortzen dituen gastuak estaltzea.
d) Lege honen 6. artikuluan arautzen diren jakinarazpenak kudeatzea.
e) Nazioarteko lankidetzak, harmonizazioak, normalizazioak eta merkatu-azterketak sortutako gastuak estaltzea.
3.Paragrafoan xedatutakoari kalterik egin gabe, jabari publiko erradioelektrikoa, zenbakikuntza eta komunikazio elektronikoen sareak instalatzeko beharrezkoa den jabari publikoa erabiltzeagatik ezarritako tasen helburua izango da baliabide horiek era optimoan erabiltzen direla bermatzea, erabileraren xede den ondasunaren balioa eta eskasia kontuan izanda. Tasa horiek diskriminaziorik gabeak, gardenak, objektiboki justifikatuak eta helburuarekiko proportzionatuak izan beharko dira. Era berean, 3. artikuluan ezarritako
helburu eta printzipioak betetzea sustatu beharko dute, errege-dekretu bidez ezartzen diren baldintzetan.
4.Aurreko paragrafoetan aipatzen diren tasak era objektibo, garden eta proportzionatuan ezarriko dira, administrazio-kostu gehigarriak eta horietatik eratorritako kargak minimizatuz.
5.Telekomunikazioen alorreko tasak aplikatzeko, kudeatzeko eta biltzeko egintzak administrazio-bidean berrikustean, Tasa eta Prezio Publikoei buruzko apirilaren 13ko 8/1989 Legearen 22.3 artikuluan aurreikusitakoa bete beharko da.
6.Bai Industria, Energia eta Turismo Ministerioak, 1. paragrafoan aipatutako tasei dagokienez, bai artikulu honetako 2. paragrafoan subsumitu daitezkeen tasak kudeatzen eta likidatzen dituzten administrazio eskudunek, administrazio-gastuen eta orotara bildutako zenbatekoaren urteko laburpena argitaratuko dute. Era berean, artikulu honetako 3. paragrafoan subsumitu daitezkeen tasak kudeatzen eta likidatzen dituzten administrazio eskudunek komunikazio elektronikoen sare eta zerbitzuen operadoreengandik bildutako guztizko zenbatekoa argitaratuko dute urtero.
VIII. TITULUA
Ikuskapena eta zehapen-araubidea
72. artikulua. Ikuskapen-eginkizunak.
1. Telekomunikazioen alorrean, ondoko hauek daukate ikuskatzeko eginkizuna:
a) Industria, Energia eta Turismo Ministerioak.
b) Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak.
2.Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren eskumena izango da ondoko hauek ikuskatzea:
a) Komunikazio elektronikoen zerbitzu eta sareak, eta horiek emateko eta ustiatzeko baldintzak.
b) Ekipamendu eta aparatuak, instalazioak eta sistema zibilak.
c) Jabari publiko erradioelektrikoa.
d) Komunikazio elektronikoen sare eta zerbitzuen gainean dauden tarifikazio gehigarriko zerbitzuak.
3.Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalari dagokio, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionala sortzeko Legean ezarritako baldintzetan, telekomunikazioetako operadoreen jarduerak ikuskatzea, baldin eta, Lege honen arabera, jarduera horien gainean zehapen-eskumena badu.
4.Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak, ikuskapen teknikoarekin lotutako jarduera zehatz batzuk egiteko, eta Lege honen aplikazio-eremuan bere eskumenekoak diren gaietan, Industria, Energia eta Turismo Ministerioak jardutea eskatu ahal izango du.
73. artikulua. Ikuskatzeko ahalak.
1.Industria, Energia eta Turismo Ministerioko Telekomunikazioen eta Informazio Gizartearen Estatuko Idazkaritzara bideratutako funtzionarioek agintaritza publikoaren izaera daukate telekomunikazioen alorrean ikuskapen-eginkizunak betetzean, eta, dagokien gobernu-agintaritzaren bidez, Segurtasun Indar eta Kidegoen beharrezko babesa eskatu ahal izango dute.
2.Operadoreek edo Lege honetan aipatzen diren jarduerak egiten dituztenek ikuskapen-langileei, beren eginkizunak betetzean, euren instalazioetan sartzen uzteko betebeharra daukate. Langile horiei, halaber, ondoko hauek kontrolatzeko baimena eman beharko diete: egiten dituzten zerbitzu edo jardueretara atxikitako elementuak, instalatzen edo ustiatzen dituzten sareak, eta nahitaez eduki edo mantendu behar dituzten dokumentuak.
Telekomunikazioen ekipamenduak, estazioak edo edozein motatako instalazioak dauden finken edo ondasun higiezinen titularrek artikulu honetan aipatzen diren ikuskapen-langileei ondasun horietan sartzeko baimena emateko betebeharra izango dute. Ondorio horietarako, ikuskapen-langileak aipatutako finka edo higiezinetan sartu ahal izateko titular horien baimena edo baimena judiziala beharko da soilik Konstituzioaren arabera babestutako etxebizitza batean sartzeko edota bertan erregistroak egiteko derrigorrezkoa denean. Administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organoek gehienez ere 72 orduko epean emango dute baimen judiziala emateari buruzko ebazpena.
3.Operadoreak edo Lege honetan aipatzen diren jarduerak egiten dituztenak behartuta daude ikuskapen-langileen esku behar adina liburu, erregistro eta dokumentu jartzeko, horien euskarria edozein izanda ere, baita baliabide teknikoak ere; programa informatikoak eta fitxategi magnetikoak, optikoak edo beste mota batekoak barne.
Era berean, ikuskapen-langileek ekipamenduen titulartasuna edota emisio edo jardueren egiletza zehazteko eskatzen dieten edozein dokumentazio mota jarri beharko dute haien eskura.
4.Aurreko bi paragrafoetan ezarritako betebeharrak eskatu ahal izango zaizkie operadoreei eta Lege honetan aipatzen diren jarduerak egiten dituztenei, zuzeneko erantzukizuna dutenean Lege honek araututako sarea ustiatzeari, zerbitzua emateari edo jarduera egiteari dagokionez; betebehar horiek eskatu ahal izango zaizkie, halaber, aurreko jarduketei euskarria ematen dietenei, telekomunikazioen ekipamendu edo instalazioak kokatzen diren finken edo higiezinen titularrei, enpresen elkarteei, eta horien guztien administratzaileei eta langileei.
5.Operadoreak edo Lege honetan aipatzen diren jarduerak egiten dituztenak behartuta egongo dira Industria, Energia eta Turismo Ministerioko funtzionarioen ikuskapenen mende egotera. Titulu honetako hurrengo artikuluekin bat, zehapena ezarriko da instalazioetara, finketara edo ondasun higiezinetara sartzea ukatzean edo oztopatzean, edota eskatutako informazio edo dokumentazioa ematen ez denean, ikuskapen-lana oztopatzeagatik.
6.Bereziki, ikuskapen-langileek ondoko ahalak izango dituzte:
a) Enpresaren lokal, instalazio, ekipamendu, liburu edo agiri guztiak eta gainerako ondasunak zigilatzeko, ikuskapena egiteko behar beste denboran eta beharrezkoa den neurrian.
b) Egiaztapenak egiteko, neurketak egiteko, argazkiak ateratzeko, bideoak grabatzeko, eta irudinahiz -soinu grabazioak egiteko.
7.Industria, Energia eta Turismo Ministerioak ikuskatzeko, egiaztapenak egiteko edo ikertzeko xedez egin beharreko jarduerak ondoko hauetan gauzatu ahal izango dira, bere zerbitzuek hautatuta:
a) Ikuskatutako pertsona edo erakundearen edota horiek ordezkatzen dituenaren edozein bulego, langela edo egoitzatan.
b) Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren lokaletan bertan.
c) Ikuskapenaren xede diren gertakarien inguruko frogak dauden edozein bulego, langela, egoitza edo tokitan.
8.Industria, Energia eta Turismo Ministerioko Ikuskaritzako langileek, artikulu honetan aurreikusitako eginkizunak betetzeko, doako sarbidea izango dute erregistro publiko guztietara; bereziki, Jabetza Erregistroetan eta Merkataritza Erregistroetan, erregistro-informaziorako sarbidea bide elektronikoen bidez egingo da, dagokien araudietan zehazten den eran.
74. artikulua. Telekomunikazioen alorreko arau-hausteengatiko erantzukizuna. Telekomunikazioen arloko arau-hausteengatiko administrazio-erantzukizuna ondoko
hauei eskatuko zaie:
a) Komunikazio elektronikoen sareak ustiatzeko edo zerbitzuak emateko ezarrita dauden baldintzak betetzen ez direnean, jarduera garatzen duen pertsona fisiko edo juridikoari.
b) Sareak ustiatzean edo zerbitzuak ematean Lege honen 6. artikuluan aipatutako jakinarazpena egin gabe edo jabari publiko erradioelektrikoa erabiltzeko titulu gaitzailea eduki gabe, titulu hori beharrezkoa denean, jarduera egiten duen pertsona fisiko edo juridikoari.
Jarduera egiten duen pertsona fisiko edo juridikoa identifikatzeko, lankidetza eskatu ahal izango zaio Zuzenbidean baliozkoa den edozein titulu juridikoren bidez ekipamenduak eta instalazioak xedagarri dituen pertsona fisiko edo juridikoari, edota halako titulu juridikorik ez duenari, baita ekipamenduak eta instalazioak dauden finkaren edo higiezinaren titular den pertsona fisiko edo juridikoari ere. Pertsona fisiko edo juridiko horrek ez badu aipatutako lankidetza ematen, eta funtsezko moduan hartzen badu parte jarrera arau-hauslean, pertsona hori jarduera egiten duenak egindako arau-hausleen erantzulea dela joko da. Erantzukizun hori jarduera egiten duen pertsona fisiko edo juridikoari eska dakiokeenaren solidarioa da.
c) Arau-hausteak egiten dituztenean erabiltzaileek, telekomunikazioetako enpresa instalatzaileek, telekomunikazioetako ekipamenduekin eta aparatuekin lotutako agente ekonomikoek edota, aurreko lerrokadetan jasota egon gabe, telekomunikazioei buruzko araudian araututako jarduerak egiten dituzten beste pertsona batzuek, hautsitako aginduak tipifikatutako jarduera egiten duen pertsona fisiko edo juridikoari, edota dagozkien arauek erantzukizuna modu espezifikoan esleitzen dioten pertsona fisiko edo juridikoari.
75. artikulua. Arau-hausteen sailkapena.
Telekomunikazioak arautzen dituzten arauen hausteak oso larriak, larriak edota arinak izan daitezke.
76. artikulua. Arau-hauste oso larriak. Arau-hauste oso larriak dira:
1.Lege honek arautzen dituen alorretan gaikuntza egokia izan gabe jardutea, gaikuntza hori legez beharrezkoa denean.
2.Ez betetzea 6.1 eta 6.2. artikuluetan ezarritako betekizunak, komunikazio elektronikoetako zerbitzuen sareak ustiatzeko eta zerbitzuak eskaintzeko.
3.Jabari publiko erradioelektrikoa, maiztasunak edo kanal erradioelektrikoak erabiltzea 62. artikuluan jabari publiko erradioelektrikoa modu pribatiboan erabiltzeko aipatzen den emakida izan gabe.
4.Jabari publiko erradioelektrikoa, maiztasunak edo kanal erradioelektrikoak erabiltzea espektro erradioelektrikoa erabiltzeko dagokion planean edo Maiztasunak Esleitzeko Koadro Nazionalean ezarritakoari egokitu gabe.
5.Baimendu gabeko emisio erradioelektrikoak egitea, jabari publiko erradioelektrikoa erabiltzeko planetan edo Maiztasunak Esleitzeko Koadro Nazionalean ezarritakoa urratzen dutenean, edota horiek garatzea edo ezartzea kaltetzen dutenean.
6.Lege honetan kaltegarri gisa definitutako interferentziak berariaz produzitzea Espainian edo ondoko herrialdeetan, baita Espainiako lurraldetik kanpo emisioak transmititzen dituen itsasontzi, aireontzi edo bestelako edozein objektu flotagarritan edo airez garraiatutako beste edozein objektutan instalatuta dauden edo horietan funtzionatzen ari diren estazio erradioelektrikoek eragindakoak ere, Espainiako lurraldean osotasunean edo partzialki jaso ahal izateko.
7.Interferentziak egotean Telekomunikazioen eta Informazio Gizartearen Estatuko Idazkaritzak interferentziak egiteari uzteko egindako eskaera ez betetzea.
8.Telekomunikazioen terminalak edo ekipamenduak instalatzea, martxan jartzea edo erabiltzea, bai jabari publiko erradioelektrikoa erabiltzen dutenak, bai komunikazio
elektronikoen sare publikoetara zuzenean edo zeharka konektatutakoak, beren egokitasuna Lege honetako IV. tituluaren arabera ebaluatu ez dutenean, eta komunikazioei edo sareei kalte oso larriak eragiten zaizkienean.
9.Ekipamendu edo aparatuak inportatzea edo handizka saltzea, horien egokitasuna ez denean ebaluatu Lege honetako IV. tituluan xedatutakoaren arabera edo Espainiako Estatuak egindako nazioarteko akordio edo hitzarmenen arabera.
10.Oro har herritarrentzat zuzenduta ez dauden telekomunikazioak baimenik gabe intertzeptatzea, eta edukia zabaltzea.
11.Industria, Energia eta Turismo Ministerioak komunikazio elektronikoen alorrean dituen eginkizunak betez emandako ebazpenak ez betetzea, ebazpen horiek administrazio-bidean irmoak direnean, eta, halaber, Lege honen 81. eta 82. artikuluetan aipatutako aurretiazko neurriak eta kautela-neurriak ez betetzea.
12.Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak komunikazio elektronikoen alorrean dituen eginkizunak betez emandako ebazpenak ez betetzea, ebazpen horiek administrazio-bidean irmoak direnean, edota Lege honen 82. artikuluan aipatutako kautela-neurriak ez betetzea, alderdien borondatez abiarazitako arbitraje-prozeduran emandakoak salbu.
13.Administrazio-bidean irmoak diren ebazpenak ez betetzea, azken erabiltzaileen eta operadoreen arteko eztabaidengatiko erreklamazioei buruzkoak.
14.Eraikinen barnean eta higiezin-multzoetan telekomunikazioen azpiegitura komunak modu arduragabean instalatzea, instalazio horrek komunikazio elektronikoen sare publikoetan oso kalte larriak egiten dituenean.
15.Operadoreek indarrean dagoen araudiaren arabera zerbitzuen sarbideari, interkonexioari eta interoperabilitateari dagokionez dauzkaten betebeharrak larriki ez betetzea.
16.Zenbakiak mantentzeko ezarritako ezaugarriak eta baldintzak larriki ez betetzea.
17.Arau-hauste larriak behin eta berriro egitea, Lege honen 79.4 artikuluan adierazitakoaren arabera.
77. artikulua. Arau-hauste larriak. Hauek dira arau-hauste larriak:
1.Estazio erradioelektrikoak baimenik gabe instalatzea, telekomunikazioen araudian xedatutakoaren arabera baimen hori beharrezkoa denean; baimendutakoez bestelako ezaugarriak dituzten edo, halakorik bada, onartutako proiektu teknikoan jasotakoez bestelako ezaugarriak dituzten estazio erradioelektrikoak instalatzea; edota itsasontzi, aireontzi edo bestelako edozein objektu flotagarritan edo airez garraiatutako beste edozein objektutan estazio erradioelektriko bat instalatzea, baldin eta estazio erradioelektriko horren bidez atzerritik lurralde nazionalera emisioak transmititu badaitezke, osotasunean edo partzialki.
2.Jabari publiko erradioelektrikoa erabiltzea 62. artikuluan aipatzen den titulu gaitzaile egokian aurreikusitakoez bestelako baldintzetan edo, halakorik bada, instalazioen proiektu teknikoan onartutakoez bestelako baldintzetan; besteak beste, tituluan jasotakoez bestelako parametro teknikoak erabiliz, edo onartutakoez bestelako kokalekuak erabiliz, edo baimendutako emisio-potentziak baino handiagoak erabiliz, baldin eta horrek eragozpenak sortzen baditu beste operadore batzuek Espainian edo ondoko herrialdeetan beren zerbitzuak zuzen emateko.
3.Jabari publiko erradioelektrikoa modu pribatiboan erabiltzeko emakiden titularrek ez betetzea Industria, Energia eta Turismo Ministerioak ezarritako funtsezko baldintzak.
4.Espainian edo ondoko herrialdeetan, Lege honek kaltegarritzat definitutako interferentziak egite soila, interferentzia horiek aurreko artikuluan jasota ez daudenean.
5.Identifikazio-seinale faltsu edo engainagarriak emititzea.
6.Lege honen 61. artikulua garatzen duen araudian ezarritako esposizio-mugak betetzen ez dituzten emisio erradioelektrikoak egitea eta araudi horretan ezarritako gainerako segurtasun-neurriak ez betetzea, instalazio erradioelektrikoak seinaleztatzeko
edo hesitzeko betebeharrak barne. Era berean, baimendu gabeko emisioen bidez, muga horiek larriki ez betetzen laguntzea.
7.Jabari publiko erradioelektrikoa erabiltzeko titulu gaitzaileak transferitzea edo eskubideak lagatzea, Lege hau garatzeko araudiak horretarako ezarritako betekizunak bete gabe.
8.Telekomunikazio Administrazioak aplikatzekoa den araudi europarraren eta nazionalaren arabera telekomunikazio-ekipamenduen eta -aparatuen egokitasuna ebaluatzeko egindako esleipen edo egiaztapenetatik eratorritako betebeharrak ez betetzea.
9.Komunikazio elektronikoen sare publikoetara konektatuko terminalak edo ekipamenduak instalatzea, martxan jartzea edo erabiltzea, euren egokitasuna Lege honetako IV. tituluaren arabera ebaluatu ez dutenean.
10.Ekipamendu edo aparatuak saltzea edo saltzeko eskaintzea, bai establezimenduetan, bai bide telematiko edo telefonikoen bidez, ekipamendu edo aparatu horien funtsezko betekizunekiko egokitasuna ez denean ebaluatu Lege honetako IV. tituluan ezarritakoaren arabera edo Espainiako Estatua lotesten duten nazioarteko xedapenen, akordioen edo hitzarmenen arabera.
11.Ikuskatua izateari uko egitea edo ikuskapena oztopatzea; ikuskapena egiten denean laguntzarik ez ematea, laguntza eskatzen denean; eta ekipamendu eta instalazioak xedagarri dituen pertsona fisiko edo juridikoak edota ekipamendu eta instalazio horiek kokatuta dauden finkaren edo higiezinaren titularrak ez identifikatzea sare edo zerbitzuak Lege honen 6. artikuluan aipatzen den jakinarazpena egin gabe ustiatzen edo ematen dituen pertsona fisiko edo juridikoa, edo jabari publiko erradioelektrikoa erabiltzeko titulu gaitzailea eduki gabe ustiatzen edo ematen dituena, titulu hori derrigorrezkoa denean.
12.Telekomunikazio-ekipamendu eta -sistemak instalatzeko eta mantentzeko jardueran aritzea erantzukizunpeko adierazpena egin gabe edota 59. artikuluan aipatzen diren betekizunak bete gabe.
13.Eraikinen barnean eta higiezin-multzoetan telekomunikazio-azpiegitura komunak modu arduragabean instalatzea, baldin eta komunikazio elektronikoen sare publikoetan kalteak egiten baditu, arau-hauste oso larritzat jo behar denean izan ezik.
14.Erregelamendu bidez xedatutakoaren arabera telekomunikazio-ekipamenduetan edozein lekutan jarri beharreko markatzea aldatzea, manipulatzea edo ez jartzea; ekipamenduen dokumentazioa edo instalazio-eskuliburuak aldatzea; eta aparatuaren ezaugarri teknikoak edo funtzionamendu-maiztasunak aldatzeko informazioa ematea.
15.Normalizaziorako eta homologaziorako Administrazioaren erakunde laguntzaileek ez betetzea preskripzio teknikoetan eta baimen edo hitzarmenetan zehaztutakoa, erregelamendu bidez zehaztutakoaren arabera.
16.Zerbitzu publikoaren betebeharrak betetzeari uko egitea, Lege honetako III. tituluaren eta garapen-araudiaren arabera.
17.Komunikazio elektronikoen zerbitzuak emateko edo horien sareak ustiatzeko baldintzak betetzeari uko egitea.
18.Operadoreek berandu edo gaizki betetzea administrazio-bidean irmo diren ebazpenak, ebazpen horiek azken erabiltzaileen eta operadoreen arteko eztabaidengatiko erreklamazioei buruzkoak direnean.
19.Zenbakikuntza-planetan dauden zenbakikuntza-baliabideak erabiltzeko eskubideak esleitzeko eta emateko funtsezko baldintzak ez betetzea.
20.Operadoreek ez betetzea komunikabide elektronikoen zerbitzuak ematean edo sareak ustiatzean osotasunari eta segurtasunari buruzko betebeharrak.
21.Operadoreek ez betetzea komunikazio elektronikoen sare publikoak kokatzeko jabari publikoa edo jabetza pribatua elkarrekin erabiltzeko ezarritako betebeharrak, edo azpiegiturak eta lotutako baliabideak elkarrekin erabiltzeko ezarritako betebeharrak.
22.Operadoreek edo lotutako dagozkien baliabideen jabeek ez betetzea sarbidesarearen azken bitarteak modu partekatuan erabiltzeko ezarritako betebeharrak.
23.Europako Batzordeak adierazitakoaren arabera nahitaez bete beharrekoak diren arau edo espezifikazio teknikoen erabilerari lotutako betebeharrak ez betetzea.
24.Eraikinen barneko eta higiezin-multzoetako telekomunikazioen instalazio komunei buruzko dokumentazioan, Administrazioari edo jabeei aurkeztutakoan, ezaugarri teknikoak aldatzea, manipulatzea edo ez adieraztea.
25.Herri-administrazioek zuzenean edo zeharka kontrolatutako operadoreek 9. artikuluan ezarritako betebeharrak ez betetzea.
26.Berandu edo gaizki betetzea Industria, Energia eta Turismo Ministerioak komunikazio elektronikoen alorrean dauzkan eginkizunez baliatzean emandako ebazpenak, administrazio-bidean irmoak direnean, edota Lege honen 81. eta 82. artikuluetan aipatutako aurretiazko neurriak eta kautela-neurriak.
27.Berandu edo gaizki betetzea Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak komunikazio elektronikoen alorrean dituen eginkizunak betez emandako ebazpenak, ebazpen horiek administrazio-bidean irmoak direnean, edota Lege honen 82. artikuluan aipatutako kautela-neurriak ez betetzea, alderdien borondatez abiarazitako arbitrajeprozeduran emandakoak salbu.
28.Operadoreek indarrean dagoen legediaren arabera zerbitzuen sarbideari, interkonexioari eta interoperabilitateari dagokionez dauzkaten betebeharrak ez betetzea.
29.Komunikazio elektronikoen sare baten titularrak Administrazioari ez jakinaraztea aipatutako sare horren bidez zerbitzuak ematen ari dela; betiere, aplikatzekoa den araudiaren arabera informazio hori ematea beharrezkoa bada.
30.Komunikazio elektronikoen sare publikoak erakundeen esku jartzea, emisio erradioelektrikoak egin ditzaten, jabari publiko erradioelektrikoa erabiltzeko dagokion titulu gaitzailea eduki gabe.
31.Telekomunikazio-instalazioei dagokienez, errealitatearekin bat ez datozen ziurtagiriak egitea.
32.Operadoreek, nahita, Lege honen 39. artikulua garatuz komunikazioen legezko intertzeptazioari dagokionez ezarritako betebeharrak ez betetzea.
33.Zenbakikuntza-plan nazionalen eta nazioartekoen kontrako zirkulazioa egitea.
34.Herritarrentzat eskuragarri dauden komunikazio elektronikoen sare publikoetan eta zerbitzuetan zirkulazio irregularra egitea, iruzur-helburuekin.
35.Administrazioak eskatutako datuak ez ematea, komunikazio elektronikoen araudian aurreikusitakoaren arabera datu horiek emateko beharra dagoenean, baldin eta hiru hilabete igaro badira informazio-errekerimenduan emandako epea amaitu zenetik, edota informazio hori bera emateko bigarren errekerimenduan emandako epea amaitu bada.
36.Zenbakiak mantentzeko ezarritako ezaugarriak eta baldintzak ez betetzea.
37.Kontsumitzaileen eta azken erabiltzaileen eskubideak larriki urratzea, Lege honen III. tituluan eta garapen-araudian ezarritakoaren arabera.
38.Arau-hauste arinak behin eta berriro egitea, Lege honen 79.4 artikuluan adierazitakoaren arabera.
78. artikulua. Arau-hauste arinak. Hauek dira arau-hauste arinak:
1.Baimendu gabeko edozein emisio erradioelektriko mota egitea, edo espektro erradioelektrikoa erabiltzeko dagokion planari egokitzen ez zaion edozein emisio erradioelektriko mota egitea, arau-hauste larritzat edo oso larritzat jo behar denean izan ezik.
2.Komunikazioak baimendu gabeko estazioak erabiliz ezartzea.
3.Espainian edo ondoko herrialdeetan interferentzia soilak egitea; betiere, arauhauste larritzat edo oso larritzat jo behar ez direnean.
4.Administrazioak eskatutako datuak ez ematea edo datu horiek ematen justifikaziorik gabe atzeratzea, komunikazio elektronikoen araudiak aurreikusitakoaren arabera datu horiek eskatu beharra dagoenean.
5.Jabari publiko erradioelektrikoa, maiztasunak edo kanal erradioelektrikoak erabiltzea jabari publiko erradioelektrikoa erabili ahal izateko 62. artikuluan aipatzen diren baimen orokorra, baimen indibiduala edo demanio-afektazioa eduki gabe, horiek edukitzea legez beharrezkoa denean.
6.Irrati-amateurren estazio erradioelektrikoak baimenik gabe instalatzea.
7.Baimen orokorren, baimen indibidualen edo demanio-afektazioen titularrek ez betetzea jabari publiko erradioelektrikoa erabiltzeko Industria, Energia eta Turismo Ministerioak ezarritako funtsezko baldintzak.
8.Komunikazio elektronikoen sareak ustiatzean edo zerbitzuak ematean, ez betetzea Lege honetan eta garapen-araudian jarduera horiek egiteko ezarritako betekizunak, 6.1 eta 6.2 artikuluetan aurreikusitakoez bestelakoak.
9.Telekomunikazio-azpiegiturak Lege honetan ezarritako betekizunak bete gabe instalatzea; betiere, arau-hauste larritzat edo oso larritzat jo behar ez den kasuetan.
10.Operadoreek ez betetzea komunikazioak legez intertzeptatzeari dagokionez Lege honen 39. artikulua garatzean ezarritako betebeharrak; betiere, arau-hauste larritzat edo oso larritzat jo behar ez bada.
11.Zerbitzu publikoaren betebeharrak eta izaera publikoko betebeharrak ez betetzea, eta kontsumitzaileen zein azken erabiltzaileen eskubideak urratzea, Lege honen III. tituluan eta garapen-araudian ezarritakoaren arabera.
12.Zerbitzuaren kalitatearen arloko betebeharrak ez betetzea.
13.Administrazioari edo jabeei telekomunikazio-instalazio komunei buruzko dokumentazioa ez aurkeztea, araudiaren arabera dokumentazio hori aurkeztea derrigorrezkoa denean.
79. artikulua. Zehapenak.
1.Aurreko artikuluetan tipifikatutako arau-hausteak egiteagatik, ondoko zehapen hauek ezarriko dira:
a) Arau-hauste oso larriak egiteagatik, arau-hausleari hogei milioi eurora arteko isuna jarriko zaio.
Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak zehapen-eskumenak dituen esparruko arau-hauste oso larri tipifikatuak egitean, honako isun hau jarriko zaio arau-hausleari: arau-haustea osatzen duten ekintzen edo ez-egiteen ondorioz lortutako irabazi gordinaren zenbatekotik beherakoa ez den eta zenbateko horren boskoitzetik gorakoa ez den zenbatekoa. Irizpide hori aplikatu ezin den kasuetan, zehapenaren gehieneko muga 20 milioi eurokoa izango da.
b) Arau-hauste oso larrien ondorioz, eta inguruabarren arabera, operadorea bost urtera arte ezgaitu ahalko da, komunikazio elektronikoen sareak ustiatzeko edo zerbitzuak emateko. Era berean, bost urtera arte ezgaitu ahalko da instalatzaile-jardueran aritzeko.
c) Arau-hauste larriak egiteagatik, arau-hausleari bi milioi eurora arteko isuna jarriko
zaio.
Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak zehapen-eskumenak dituen arauhauste larri tipifikatu bat egiteagatik, honako isuna jarri ahalko zaio arau-hausleari: arauhaustea osatzen duten ekintzen edo ez-egiteen ondorioz lortutako etekin gordinaren bikoitzera arteko zenbatekoko isuna; irizpide hori aplikatu ezin daitekeenean, zehapenaren gehieneko muga bi milioi eurokoa izango da.
d) Arau-hauste arinak egiteagatik, 50.000 eurora arteko isuna jarriko zaio arauhausleari.
2.Arau-hauslearen jardueran aritzeko titulu gaitzailea behar denean, eta arauhausleak ez duenean halako titulurik, ekipamendu edo aparatuak zigilatzeko edo konfiskatzeko edota instalazioak ixteko zehapena ezarri ahalko da, 76. eta 77. artikuluetan jasotako edozein arau-hausterengatik ezarritako zehapenen osagarri.
3.Arau-hausleei dagokien zehapenaz gain, arau-hauslea pertsona juridiko bat denean, isuna jarri ahalko zaie bere legezko ordezkariei edota akordio edo erabakian
parte hartu duten zuzendaritza-organoak osatzen dituzten pertsonei; zehazki, 5.000 eurora arteko isuna ezarri ahalko zaie arau-hauste arinen kasuan, 30.000 eurora artekoa arau-hauste larrien kasuan, eta 60.000 eurora artekoa arau-hauste oso larrien kasuan.
Ez zaie zehapenik jarriko kide anitzeko administrazio-organoetako kide izanik bileretara joan ez direnei, kontra bozkatu dutenei edo beren botoa babestu dutenei.
4.Lege honetan xedatutakoaren ondorioetarako, behin eta berriz ez-betetzetzat joko da hiru urteko aldian mota berdineko bi arau-hauste edo gehiago egiteagatik behin betiko zehapena ezartzea.
80. artikulua. Zehapenaren zenbatekoa zehazteko irizpideak.
1.Ezartzen den zehapenaren zenbatekoa, adierazitako mugen barnean, mailakatu egingo da, kontuan hartuta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 131.3 artikuluan aurreikusten duena, baita ondorengoak ere:
a) Zehatutako subjektuak aurrez egindako arau-hausteen larritasuna.
b) Arau-hausteen oihartzun soziala.
c) Araua hausteak arau-hausleari ekarri dion onura.
d) Egindako kaltea eta kalte horien konponketa.
e) Arau-hausleak bere borondatez betetzea zehapen-prozeduran ezarritako kautelaneurriak, halakorik ezarriz gero.
f) Instalazioetara sartzeari uko egitea edo horietara sartzea oztopatzea, edota eskatutako informazioa edo dokumentazioa emateari uko egitea edo emateko oztopoak jartzea.
g) Araua hausteari uztea, zehapen-espedientea izapidetu baino lehen edo izapidetzen den bitartean.
2.Zehapena ezartzeko, era berean, kontuan hartuko da arau-hauslearen egoera ekonomikoa. Egoera hori zehazteko, aintzat hartuko dira haren ondarea, sarrerak, izan ditzakeen familia-kargak eta eragiten dioten eta frogatzen dituen gainerako inguruabar pertsonalak.
Arau-hauslea tasak ordaintzera behartuta egongo da, baldin eta 6. artikuluan aipatzen den jakinarazpena egiteagatik edota jabari publiko erradioelektrikoa erabiltzeko tituluaz gozatzeagatik hala egitea bazegokion.
81. artikulua. Zehapen-prozedura baino lehenagoko neurriak.
1.Zehapen-prozedura hasi baino lehen, Industria, Energia eta Turismo Ministerioko organo eskudunak, aldez aurreko entzunaldirik gabeko ebazpen bidez, ustezko jarduera arau-hauslea bertan behera uztea agindu ahal izango du, premia larriko arrazoiak daudenean, eta premia hori ondorengo kasuetako batean oinarritzen denean:
a) Ustezko jarduera arau-hausleak segurtasun publiko, babes zibil eta larrialdietako zerbitzuen funtzionamenduari kalte larriak eragiteko aukera dagoenean.
b) Ustezko jarduera arau-hausleak giza bizitza arriskuan jar dezakeenean.
c) Komunikazio elektronikoen beste zerbitzu edo sare batzuk modu larrian interferitzean.
2.Jarduera bertan behera uzteko agindu hori zuzenduko zaio bertan behera uzte hori gauza dezakeen edozein subjekturi, kalterik egin gabe dagokion zehapen-prozeduran gerora erantzukizunak mugatzeari. Agindu hori nahitaez betearazteko, ebazpenean xedatu ahal izango da Segurtasuneko Indar eta Kidegoek laguntza ematea, Gobernuko agintaritzaren bidez.
Ebazpenean, neurriaren esparru objektiboa eta iraupena zehaztuko dira; iraupenak ezin izango du hilabetetik gorakoa izan.
82. artikulua. Zehapen-prozedurako kautela-neurriak.
1.76. eta 77. artikuluetan aipatzen diren arau-hausteen kasuan, zehapenespedientea abiarazitakoan, kautela-neurriak hartu ahal izango dira, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 136. artikuluaren arabera; kautela-neurriak ondoko hauek izan ahalko dira:
a) Baimendu gabeko emisio erradioelektrikoak berehala bertan behera uztea agintzea.
b) Ustez arau-hauslea den beste edozein jarduera berehala bertan behera uztea agintzea.
Horien artean,
i) Zerbitzu bat edo zerbitzu batzuk emateari uzteko aginduak ematea, edota horiek atzeratzeko aginduak, baldin eta zerbitzuak ematearen ondorioz lehia larriki kalte badaiteke, 14. artikuluaren arabera merkatu-azterketa batean oinarrituta ezarritako betebehar espezifikoak bete arte. Neurri hori, oinarrian dituen arrazoiekin batera, lehenbailehen jakinaraziko zaio ukitutako operadoreari, eta arrazoizko epe bat finkatuko da, enpresak neurria bete dezan.
ii) Komunikazio elektronikoen sareak edo zerbitzuak hornitzen dituen operadore batek horretan jarrai dezan eragoztea, edota dauzkan erabilera-eskubideak etetea edo kentzea, zerbitzuak emateko edo sareak ustiatzeko ezarritako baldintzak modu larrian eta behin eta berriro betetzen ez baditu, edota erabilera-eskubideak emateko baldintzak edo ezarritako betebehar espezifikoak modu larrian eta behin eta berriz betetzen ez baditu; betiere, araua hausteari uztea eskatzera bideratutako neurriek porrot egin badute.
iii) Behin-behineko premiazko neurriak hartzea, ezarritako baldintzak ez-betetzea zuzentzeko; zehazki, zerbitzuak emateko edo sareak ustiatzeko, edota erabileraeskubideak emateko ezarritakoak, edo betebehar espezifikoak; guztia ere, ez-betetze horiek berehalako mehatxu larriak badira segurtasun publikorako edo osasun publikorako, edota arazo ekonomiko edo operatibo larriak sortzen badizkiete espektro erradioelektrikoaren beste hornitzaile edo erabiltzaile batzuei. Ondoren, konponbideak proposatzeko aukera eman beharko zaio operadore interesdunari. Hala badagokio, agintaritza eskudunak behin-behineko neurriak berretsi ahal izango ditu; neurri horiek zehapen-prozedurari amaiera ematen dion ebazpenera arte mantendu ahal izango dira.
c) Arau-hausleak erabilitako ekipamenduak edo instalazioak zigilatzea; hala dagokionean, Legearen 98. artikuluan aurreikusitako betearazpen subsidiarioaren araubidea aplikatuko da.
d) Beren onespena aplikatzekoa den araudiaren arabera ustez ebaluatu ez duten ekipamenduak eta aparatuak merkatutik kentzea.
e) Tituluaren eraginkortasuna behin-behinean etetea eta instalazioak behinbehinean ixtea, gehienez ere sei hilabeteko epean.
2.Arau-hausleak ez duenean jabari publiko erradioelektrikoa okupatzeko edo erabiltzeko titulu gaitzailerik, edota arau-haustearen bidez 61. artikulua garatzen duen araudian ezarritako emisio erradioelektrikoen mailak gainditzen badira, aurreko paragrafoko a) lerrokadan aurreikusitako kautela-neurria derrigorrean egongo da sartuta zehapen-espedientea abiarazteko akordioan, jabari publiko hori behar bezala erabiltzen dela zaintzeko helburuarekin.
3.Kalterik egin gabe manu honetan gehieneko epe bat finkatuta duten kasuei, kautela-neurriak zehapen-prozedura ebatzi arte mantendu ahal izango dira; betiere, beharrezkotzat jotzen bada egokitu litekeen azken ebazpenaren eraginkortasuna ziurtatzeko. Salbuespen gisa, egokitasuna aplikatzekoa den araudiaren ebaluatu ez duten ekipamenduak eta aparatuak merkatutik kentzeko kautela-neurria altxatu egin beharko
da, ukitutako ekipamenduen eta aparatuen egokitasunaren ebaluazioa egin dela egiaztatzen denean.
83. artikulua. Preskripzioa.
1.Lege honetan araututako arau-hauste oso larriak hiru urtera preskribatuko dira; larriak, bi urtera; eta, arinak, urtebetera.
Arau-haustea egin den egunean bertan hasiko da zenbatzen arau-haustearen preskripzio-epea. Zehatzeko prozedura hasteak, interesduna jakitun dela, eten egingo du preskripzioa. Preskripzio-epea berriz ere abian jarriko da, baldin eta zehapenespedienteak hilabetetik gora geldirik ematen badu, ustezko arduradunari egotzi ezin zaion kausa dela tarteko.
Arau-hauste jarraituaren kasuan, zenbatzen hasteko data jarduera arau-hauslea egiteari uzten zaion eguna izango da, edota arau-haustea kontsumitzen den azken egintzaren eguna. Hala ere, espedientearen xede diren ekipamendu, aparatu edo instalazioak Administrazioaren esku ez dauden bitartean, edota horiek erabiltzeko ezinezkotasuna modu fede-emailean jasotzen ez den bitartean, araua hausten jarraitzen dela joko da.
2.Arau-hauste oso larriengatik ezarritako zehapenak hiru urtera preskribatuko dira; arau-hauste larriengatik ezarritakoak, bi urtera; eta arau-hauste arinengatik ezarritakoak, urtebetera. Zehapenen preskripzio-epea zehapena ezartzen duen ebazpena irmo bihurtzen den egunaren biharamunean hasiko da zenbatzen. Exekuzio-prozedura hasteak, interesduna jakitun dela, eten egingo du preskripzioa; hala ere, preskripzio-epea berriz ere abian jarriko da, baldin eta aipatutako prozedurak hilabetetik gora geldirik ematen badu, ustezko arau-hausleari egotzi ezin zaion kausa dela tarteko.
84. artikulua. Zehatzeko eskumenak.
Ondoko hauek izango dute zehatzeko eskumena:
1.Telekomunikazioen eta Informazio Gizartearen Estatuko idazkariak, hurrengo paragrafoetan jasotzen ez diren zehapenak ezartzeko.
2.Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak, bere jarduketa-eremuan, 76. artikuluko 12., 15. eta 16. paragrafoetan tipifikatutako arau-hauste oso larrien kasuan, 77. artikuluko 11., 27., 28., 35. eta 36. paragrafoetan tipifikatutako arau-hauste larrien kasuan, eta 78. artikuluko 4. paragrafoan tipifikatutako arau-hauste arinen kasuan.
3.Datuak Babesteko Espainiako Agentziak, 77. artikuluko 37. paragrafoan tipifikatutako arau-hauste larrien kasuan eta 78. artikuluko 11. paragrafoan tipifikatutako arau-hauste arinen kasuan, baldin eta 48. artikuluak datuak eta pribatutasuna babesteko azken erabiltzaileei aitortzen dizkien eskubideak urratzen badira.
4.Zehatzeko ahalaz baliatzean, herri-administrazioen jarduerari oro har aplikatzen zaion prozedura bera erabiliko da. Hala ere, prozedurak urtebete iraungo du gehienez ere, alegazioen epea ez da hilabetetik beherakoa izango.
Lehenengo xedapen gehigarria. Lege honetan erabilitako terminoen esanahia.
Lege honen ondorioetarako, II. eranskinean definitutako terminoek bertan zehaztutako esanahia izango dute.
Bigarren xedapen gehigarria. Mugapenak eta zortasunak.
1.Lege honen 33. artikuluko 1. paragrafoan aipatzen diren jabetza-mugapenek eta zortasunek ondoko hauei eragin ahalko diete:
a) Eraikinen gehieneko altuerari.
b) Industriak, goi-tentsioko instalazio elektrikoak eta elektrifikatutako trenbide-lineak kokatu ahal izateko gutxieneko distantziari.
c) Transmisore erradioelektrikoak instalatu ahal izateko gutxieneko distantziari.
2.Defentsa nazionalari eta aireko nabigazioari aplikatu beharreko indarreko legearaudia salbuespen dela, ezin izango zaizkio jabetzari, erregelamendu bidez, ondoko hauek baino baldintza astunagoak dituen mugapenik edo zortasunik ezarri:
a) 1.000 metrotik beherako distantzietarako, estazioko gutxieneko altuerako antena hartzaileen goiko aldetik behatzen den horizontalaren gaineko angelua, eraikin baten punturik altuena gehienez hiru gradukoa izango da.
b) Industria baten edo goi-tentsioko edo trenbideko linea elektriko baten eta estazioaren edozein antena hartzaileren arteko gehieneko mugapena 1.000 metrokoa izango da.
Estazioaren inguruetan, transmisore erradioelektrikoak hurrengo mugapen hauekin instalatuko dira:
|
Transmisorearen itxurazko potentzia erradiatua, |
Babestu beharreko instalazioen eta |
|
|
transmisorearen antenaren arteko |
||
Maiztasun-gama |
babestu beharreko instalaziorantz |
||
gehieneko mugapena |
|||
|
– Kilowattak |
||
|
– Kilometroak |
||
|
|
||
|
|
|
|
|
0,01 < P < 1 |
2 |
|
f ≤ 30 MHz |
1 < P ≤10 |
10 |
|
|
P > 10 |
20 |
|
|
0,01 < P ≤ 1 |
1 |
|
f > 30 MHz |
1 < P ≤ 10 |
2 |
|
|
P > 10 |
5 |
|
|
|
|
3.Eremu elektrikoaren intentsitate-mugapenak sentikortasun handia duten ekipamenduak dituzten instalazioetarako izango dira galdagarri. Sentikortasun handiko ekipamenduak ikerketak egiteko xedea duten instalazioetan erabiltzen direla jotzen da:
a) Behaketa erradioastronomikoan aritzen diren estazioak, eta mugapenak ondoko hauek izango dira:
Erradioastronomia behatzeko estazioetan potentzia-fluxuaren espektro-dentsitateari dagokionez onargarri diren gehieneko mailak
Maiztasun zentrala |
Kanal-bandaren zabalera |
Potentzia-fluxuaren espektro- |
Behaketa |
|
(MHz) |
(kHz) |
dentsitatea |
erradioastronomikoak |
|
(dB(W/(m2 · Hz) )) |
||||
|
|
|
||
|
|
|
|
|
13,385 |
50 |
–248 |
Jarraitua. |
|
25,61 |
120 |
–249 |
Jarraitua. |
|
151,525 |
2950 |
–259 |
Jarraitua. |
|
325,3 |
6600 |
–258 |
Jarraitua. |
|
327 |
10 |
–244 |
Espektro-marrak. |
|
408,05 |
3900 |
–255 |
Jarraitua. |
|
1413,5 |
27000 |
–255 |
Jarraitua. |
|
1420 |
20 |
–239 |
Espektro-marrak. |
|
1612 |
20 |
–238 |
Espektro-marrak. |
|
1665 |
20 |
–237 |
Espektro-marrak. |
|
1665 |
10000 |
–251 |
Jarraitua. |
|
2695 |
10000 |
–247 |
Jarraitua. |
|
4995 |
10000 |
–241 |
Jarraitua. |
|
10650 |
100000 |
–240 |
Jarraitua. |
|
15375 |
50000 |
–233 |
Jarraitua. |
Maiztasun zentrala |
Kanal-bandaren zabalera |
Potentzia-fluxuaren espektro- |
Behaketa |
|
(MHz) |
(kHz) |
dentsitatea |
erradioastronomikoak |
|
(dB(W/(m2 · Hz) )) |
||||
|
|
|
||
|
|
|
|
|
22200 |
250 |
–216 |
Espektro-marrak. |
|
22355 |
290000 |
–231 |
Jarraitua. |
|
23700 |
250 |
–215 |
Espektro-marrak. |
|
23800 |
400000 |
–233 |
Jarraitua. |
|
31550 |
500000 |
–228 |
Jarraitua. |
|
43000 |
500 |
–210 |
Espektro-marrak. |
|
43000 |
1000000 |
–227 |
Jarraitua. |
|
76750 |
8000000 |
–229 |
Jarraitua. |
|
82500 |
8000000 |
–228 |
Jarraitua. |
|
88600 |
1000 |
–208 |
Espektro-marrak. |
|
89000 |
8000000 |
–228 |
Jarraitua. |
|
105050 |
8000000 |
–223 |
Jarraitua. |
|
132000 |
8000000 |
–223 |
Jarraitua. |
|
147250 |
8000000 |
–223 |
Jarraitua. |
|
150000 |
1000 |
–204 |
Espektro-marrak. |
|
165500 |
8000000 |
–222 |
Jarraitua. |
|
183500 |
8000000 |
–220 |
Jarraitua. |
|
215750 |
8000000 |
–218 |
Jarraitua. |
|
220000 |
1000 |
–199 |
Espektro-marrak. |
|
244500 |
8000000 |
–217 |
Jarraitua. |
|
265000 |
1000 |
–197 |
Espektro-marrak. |
|
270000 |
8000000 |
–216 |
Jarraitua. |
|
|
|
|
|
(1) Aurreko balioak 0 dBi-ko antena hartzaile erradioastronomiko baten ustezko irabazi bati dagozkio.
(2) Denboran aldakorrak diren hedapen-baldintzak dituzten sistema interferienteetarako, emandako mailak ezingo dira gainditu, datuen galerak % 2a gainditzen duen neurrian.
b) Astrofisikako behaketa-instalazioak babesteko, eremu elektrikoaren intentsitatearen mugapena, edozein maiztasunetan, 88,8 dB-koa (µV/m) izango da behatokia dagoen tokian.
4.Espektro erradioelektrikoa hobeto aprobetxatzeko, Administrazioak estazioen arteko bateragarritasun erradioelektrikoa hobetzen duten elementu teknikoak erabiltzeko betebeharra ezarri ahal izango du instalazioetan.
Hirugarren xedapen gehigarria. Eraikinetako azpiegitura komunak arautzen dituen legedia aplikatzea.
Eraikinen barnean dauden telekomunikazioen azpiegitura komunek bete beharrekoak izango dira Lege honetan ezarritakoa, otsailaren 27ko 1/1998 Errege Lege Dekretua, telekomunikazio-zerbitzuetarako sarbidea izateko eraikinetako azpiegitura komunei buruzkoa, eta horiek garatzeko erregelamenduak.
Laugarren xedapen gehigarria. Informazio konfidentziala.
Araugintzako Agintaritza Nazional bati edozein motatako datuak edo informazioak ematen dizkioten pertsona fisikoek eta juridikoek, euren funtzioetan jarduten ari direla eta datuen babesaren eta pribatutasunaren alorrean indarrean dagoen legedia errespetatuta, adierazi ahal izango dute, modu justifikatuan, emandako datuei edo informazioari dagokienez zein zati den haien ustez konfidentziala, hori zabaltzeak kaltetu egin ditzakeelako, zati horien konfidentzialtasuna aitortzeko helburuarekin. Araugintzako Agintaritza Nazional bakoitzak erabakiko du, modu arrazoituan, eta egokiak diren ebazpenen bidez, informazioa indarrean dagoen legediaren arabera konfidentzial gisa babesgarria den edo ez.
Bosgarren xedapen gehigarria. Telekomunikazioen eta Informazio Gizartearen Aholkularitza Batzordea.
1.Telekomunikazioen eta Informazio Gizartearen Aholkularitza Batzordea Gobernuaren aholkularitza-organo bat da, telekomunikazioen eta informazio-gizartearen alorretan; Industria, Energia eta Turismoko ministroa da Batzorde horretako presidentea, edota ministro horren eskuordetza duen pertsona.
2.Batzordearen eginkizunak izango dira telekomunikazioei eta informazio-gizarteari dagozkien gaietan azterlanak, eztabaidak eta proposamenak egitea, kalterik egin gabe informatika-politika gaietan Gobernua informatzeko eskumena duten ministerioen arteko kide anitzeko organoei dagozkien eskumenei. Era berean, Gobernuak zehaztuko gaiei buruzko txostenak egitea dagokio Batzordeari, edota, bere ekimenez, egokiak iruditzen zaizkion gaiei buruzkoak. Telekomunikazioen eta Informazio Gizartearen Aholkularitza Batzordean proiektuei edo arau-proposamenei buruzko eztabaida egitea Gobernuari buruzko azaroaren 27ko 50/1997 Legearen 24.1.c) artikuluan aipatzen den entzunaldiaren baliokidea izango da.
Gobernuak, errege-dekretu bidez, Telekomunikazioen eta Informazio Gizartearen Aholkularitza Batzordearen osaera eta funtzionamendu-araubidea ezarriko ditu. Batzorde horretako kideek hauek guztiak ordezkatuko dituzte: Estatuko Administrazio Orokorra, administrazio autonomikoak, tokiko administrazioa (elkarte edo federazio adierazgarrienen bidez) , erabiltzaileak (desgaitasuna duten pertsonak barne, horien erakunde adierazgarrienaren bidez) , komunikazio elektronikoen zerbitzuak ematen edo sareak ustiatzen dituzten operadoreak, ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuak ematen dituztenak, informazio-gizarteko zerbitzuak ematen dituztenak, telekomunikazioen eta informazio-gizarteko ekipamenduak fabrikatzen dituzten industriak, sindikatuak eta sektoreko ingeniaritza-elkargo ofizial adierazgarrienak.
Seigarren xedapen gehigarria. Hertsapen-isunak.
Ematen diren ebazpenak edo informazio-errekerimenduak betetzen direla ziurtatzeko, Industria, Energia eta Turismo Ministerioak edota Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak hertsapen-isunak jarri ahal izango dituzte, egunean 125 eurotik 30.000 eurora bitartekoak; guztia ere, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurreikusitako baldintzetan.
Hertsapen-isunak ezar litezkeen zehapenekiko independenteak izango dira, eta horiekiko bateragarriak.
Xedapen honetan aurreikusitako hertsapen-isunen zenbatekoa Altxor Publikoan sartuko da.
Zazpigarren xedapen gehigarria. Baldintzapeko sarbiderako betebeharrak, irratidifusioko nahiz telebistako zerbitzu zehatz batzuetarako sarbiderako eta formatu zabaleko telebistarako, eta transmisio-betebeharrak.
1.Errege-dekretu bidez, komunikazio elektronikoen sare publikoen operadoreei aplikatzeko baldintzak ezarri ahal izango dira, teleikusleei eta entzuleei zuzendutako telebistaeta irrati-zerbitzu digitaletarako sarbidea baldintzatzeari dagokionez, edozein dela ere erabilitako transmisio-bidea. Era berean, errege-dekretu bidez arautuko da Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak aipatutako baldintza horiek berrikusteko prozedura, behartuta dagoen operadoreak aipatutako merkatuan botere nabarmena izateari uzten dion kasuan.
2.Azken erabiltzaileei irrati-difusioko eta telebistako zerbitzu digital zehatz batzuetarako sarbidea bermatzeko beharrezkoa den heinean, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak betebeharrak ezarri ahal izango dizkie aplikazio-programen interfazeak (API) eta programazioaren gida elektronikoak (EPG) dituzten operadoreei, Gobernuak errege-dekretu bidez zehazten duen eran eta zehazten dituen zerbitzuetarako;
guztia ere, operadore horiek baliabide horietarako sarbidea arrazoizko baldintza zuzenetan eta diskriminaziorik gabekoetan eman dezaten.
3.Telebista digitalaren zerbitzuak banatzeko erabilitako komunikazio elektronikoen sare publikoek formatu zabaleko telebista-programak eta -zerbitzuak banatzeko gaitasuna izan beharko dute. Sare horien operadoreek, formatu zabaleko telebista-programak edo -zerbitzuak jasotzen dituztenean, ondoren banatzeko, formatu hori mantentzeko betebeharra izango dute.
4.Ministroen Kontseiluak onartutako errege-dekretu bidez, eta zerbitzu publikoaren obligazio gisa, irratieta telebista-programen kanal zehatz batzuk transmititzeko arrazoizko eskakizunak ezarri ahal izango zaizkie, baita desgaitasuna duten erabiltzaileei sarbide egokia eskaintzeko zerbitzu osagarriak transmititzeko eskakizunak ere, herritarrentzat irratieta telebista-programak banatzeko komunikazio elektronikoen sareak ustiatzen dituzten operadoreei, baldin eta sare horien azken erabiltzaileen kopuru nabarmen batek irratieta telebista-programak jasotzeko bide nagusi gisa erabiltzen baditu, eta beharrezkoa denean argi eta garbi definitutako interes orokorreko helburuak lortzeko, modu proportzionatu eta gardenean, eta aldizka berrikusteko moduan.
Halaber, errege-dekretu bidez, baldintzak ezarri ahal izango zaizkie telebista digitaleko zerbitzu eta ekipamenduen hornitzaileei, desgaitasuna duten azken erabiltzaileentzat ikus-entzunezko telebista-komunikazio zerbitzu interoperagarriak ematen lagun dezaten.
5.Ministro-agindu bidez, arautuko da lurreko telebista digitaleko hainbat digitalen kudeatzaileentzako betebeharrak eta betekizunak ezartzea, baita lurreko telebista digitaleko zerbitzuen informazio-parametroen Erregistroa sortzea eta arautzea ere. Industria, Energia eta Turismo Ministerioari dagokio lurreko telebista digitaleko zerbitzuen informazio-parametroak kudeatzea, esleitzea eta kontrolatzea, eta aipatutako Erregistroa eramatea.
Zortzigarren xedapen gehigarria. Jakinarazpen-mekanismoa.
Araugintzako agintaritza nazional batek Lege honetako 13., 14. eta 16. artikuluen eta zazpigarren xedapen gehigarriaren arabera eta garapen-araudiaren arabera hartutako neurriak, baita estatu kideen arteko trukeetan ondorioak izan ditzaketen neurri guztiak ere, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2002ko martxoaren 7ko 2002/21/EE Zuzentarauaren 7, 7 bis eta 7 ter artikuluetan aipatzen diren jakinarazpen-mekanismoen mende egongo dira, bai eta Europar Batasunak horiek garatzeko emandako arauen mende ere. Aipaturiko zuzentaraua komunikazio elektronikoen sareak eta zerbitzuak arautzeko esparru komun bati buruzkoa da (Esparru-zuzentaraua) .
Bederatzigarren xedapen gehigarria. Herritarrentzat eskuragarri dauden komunikazio elektronikoen sare publikoen edo zerbitzuen operadoreei ezartzeko betebeharrei buruzko txostena.
Lege hau indarrean sartu ondoren edozein herri-administraziok arau-neurri bat onartzeko edota arau-neurri hori betearazteko administrazio-egintza bat onartzeko, Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren nahitaezko txostena beharko da, neurriaren helburua denean herritarrentzat edo talde espezifiko batentzat eskuragarri dagoen komunikazio elektronikoen sare publikoen edo zerbitzuen operadoreei, oro har, Lege honen 28. artikuluan aurreikusitakoez bestelako zerbitzu publikoaren betebeharrak ezartzea, sare edo zerbitzu horietan tratatutako edo kudeatutako informazioa gainbegiratzeko betebeharrak ezartzea, edo kudeatutako zirkulazioarekiko agente ahaldunduekin lankidetzan aritzeko betebeharrak ezartzea.
Arau-neurri edo administrazio-egintza horrek espresuki jaso beharko ditu Lege honen
28. artikuluan aurreikusitakoez bestelako zerbitzu publikoaren betebeharretatik, izaera publikoko betebeharretatik edo ezartzen den beste edozein administrazio-kargatik eratorritako kostuak finantzatzeko mekanismoak. Kostu horiek ezin izango dira herritarrentzat eskuragarri dauden komunikazio elektronikoen sare publikoen edo zerbitzuen operadoreen kargura izan, betebehar edo karga horiek ez direnean zuzenean
komunikazio elektronikoen arau-esparrutik eratortzen, baizik eta politika publikoko bestelako arrazoiei erantzuten badiete; nolanahi ere, interes publikoko arrazoiak daudenean, ondorioztatu ahal izango da kostu horiek operadoreek hartu behar dituztela beren gain, partzialki bada ere.
Araua edo administrazio-egintza izapidetzean, funtsezko betekizuna da Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren nahitaezko txostena eskatzea.
Hamargarren xedapen gehigarria. Irrati-maiztasunei eta osasunari buruzko Ministerioen Arteko Batzordea sortzea.
Errege-dekretu bidez arautuko dira irrati-maiztasunei eta osasunari buruzko Ministerioen Arteko Batzordearen osaera, antolamendua eta eginkizunak. Batzorde horren egitekoa da herritarrak, herri-administrazioak eta hainbat industria-agente informatzea emisio erradioelektrikoei ezarritako murrizketei buruz, emisio erradioelektrikoen aurrean onartutako osasuneko babes-neurriei buruz eta emisio erradioelektrikoak sortzen dituzten instalazioek aldian behin izaten dituzten hainbat kontrolei buruz; batez ere, irratikomunikazioen arloan. Era berean, Batzorde horrek emisio erradioelektrikoei eta horien ondorioei buruzko azterlanak eta ikerketak egingo eta zabalduko ditu, eta emisioen murrizketek, osasuneko babes-neurriek eta ezarritako kontrolek pertsonen osasuna nola zaintzen duten ikertuko eta zabalduko dute; horrez gain, azterlan eta ikerketa horietan oinarrituz, neurriak ezartzeko eta kontrolak egiteko proposamenak egingo ditu, bai eta daudenak hobetzeko proposamenak ere.
Ministerioen Arteko Batzordeko kide izango dira, kasu guztietan, Industria, Energia eta Turismo Ministerioa, Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioa, eta Carlos III.a Osasun Institutua, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren aldetik.
Batzorde horrek irrati-maiztasunen eta osasunaren alorreko talde aholkulari edo laguntzaile bat izango du, eta bertan parte hartuko dute hauek guztiek: autonomiaerkidegoek, Estatuan ezarpen handiena duten tokiko erakundeen elkarteek, aditu independenteen talde batek, elkarte zientifikoek eta herritarren ordezkariek; guztiek ere, emisio erradioelektrikoei dagokienez, herritarren osasun-prebentzioaren eta -babesaren aldian behin ebaluazioa eta jarraipena egingo dute, eta ikerlanak, identifikaziorako neurri adostuak, erregistroak eta herritarrak artatzeko protokoloak egitea proposatuko dute.
Batzordea eta talde aholkularia sortzeko eta horiek funtzionarazteko, ministerioei eta parte hartzen duten gainerako administrazioei esleitutako egungo baliabide pertsonalak, teknikoak eta aurrekontukoak erabiliko dira, gastu publikoa areagotu gabe.
Hamaikagarren xedapen gehigarria. Komunikazio elektronikoen sare eta zerbitzuen funtzionamendua bermatzeko funtsezko parametro eta eskakizun teknikoak.
Komunikazio elektronikoen sareen eta zerbitzuen funtzionamendua bermatzeko ezinbestekoak diren funtsezko parametro eta eskakizun teknikoak Ministroen Kontseiluak onartutako errege-dekretu bidez ezarriko dira.
Hamabigarren xedapen gehigarria. Tributuen Lege Orokorra aplikatzea.
Lege honetan aurreikusitakoak ez die kalterik egingo Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorrak Tributu Administrazioari esleitzen dizkion eskumen eta ahalmenei; bereziki, tributu-garrantzia duten datuetara sartzeari dagokionez.
Hamahirugarren xedapen gehigarria. Egintzak argitaratzea.
Industria, Energia eta Turismo Ministerioak Lege honetan aipatzen diren alorretan esleituta dauzkan eskumenez eta funtzioez baliatzean izapidetzen dituen prozeduretako faseetako egintzak Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu ahal izango dira, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 60. artikuluan aurreikusitakoarekin bat. Era berean, Industria, Energia eta Turismo Ministerioak Lege honetan aipatzen diren alorretan
esleitutako eskumenez eta funtzioez baliatzean ematen dituen ebazpen, administrazioegintza edo izapide-egintza guztiak Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko dira, jakinaraziak izan behar diren interesdun potentzialen kopuru zehaztugabea izan dezaketenean; hori guztia, azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.6 artikuluaren a) hizkian xedatutakoaren arabera.
Hamalaugarren xedapen gehigarria. Banda zabalerako, ekonomia zein enplegu digitalaren garapenerako eta zerbitzu digital berrietarako laguntza publikoak koordinatzea.
Errege-dekretu bidez identifikatuko dira banda zabalerako laguntza publikoei dagozkien organo eskudunak, bai eta Administrazioak eta organismo publikoak koordinatzeko prozedurak ere. Laguntza horien deialdiak eta esleipenak Europako Erkidegoko esparrua eta Lege honen 3. artikuluan jasotako helburuak errespetatu beharko ditu beti, baita I+G+B sustatzeari eta ekonomia, enplegu digitala eta sare ultra-azkar berriek ahalbidetzen dituzten zerbitzu digital berri guztiak garatzeari dagozkionak ere; betiere, gizartearen nahiz lurraldearen kohesioa bermatuz.
Hamabosgarren xedapen gehigarria. Estatuko Administrazio Orokorrari baliabideak esleitzea eta Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionaleko pertsonala txertatzea.
1.Gobernuak beharrezkoak diren aldaketak onartuko ditu Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren oinarrizko egitura organikoa garatzeko errege-dekretuan, bermatzearren Lege hau indarrean sartu arte Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren eskumenekoak ziren eginkizunak, Lege honek Industria, Energia eta Turismo Ministerioari esleitzen dizkionak, betetzen direla.
Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren oinarrizko egitura organikoa aldatzeko errege-dekretua ez da indarrean sartuko Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren aurrekontua eskumen-banaketa berrira egokitu arte, eta baliabide materialak onartu arte; kontuan hartuko dira, bereziki, sistema eta aplikazio informatikoak, eta Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionaleko beharrezko pertsonalaren txertaketa, Industria, Energia eta Turismo Ministerioak esleitzen zaizkion eginkizun berriak bete ditzan.
2.Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionaleko pertsonala, Lege hau indarrean sartu arte aipatutako Batzordearen eskumenekoak ziren eginkizunak betetzen ari zena, eta Lege honek Industria, Energia eta Turismo Ministerioari esleitzen dizkionak, Estatuko Administrazio Orokorrean txertatuko da, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionala sortzeari buruzko Legeko seigarren xedapen gehigarrian adierazitako baldintzetan.
3.Lege honek Industria, Energia eta Turismo Ministerioari esleitzen dizkion eginkizun berriak eraginkortasunez baliatzeko data Presidentetzako ministroaren agindu bidez zehaztuko da, Energia eta Turismoko ministroaren, Ekonomia eta Lehiakortasuneko ministroaren eta Ogasun eta Herri-administrazioko ministroen proposamenari jarraiki. Nolanahi ere, xedapen honetan aipatzen diren jarduketa guztiak Lege hau indarrean sartzen denetik lau hilabeteko epean egin beharko dira.
Hamaseigarren xedapen gehigarria. Red.es enpresa-erakunde publikoa.
1.Red.es erakundea, Telekomunikazioei buruzko apirilaren 24ko 11/1998 Lege Orokorreko seigarren xedapen gehigarriaren bidez sortua, enpresa-erakunde publiko gisa eratzen da, bat etorriz Estatuko Administrazio Orokorraren Antolamendu eta Funtzionamenduari buruzko apirilaren 14ko 6/1997 Legearen 43.1.b) artikuluan aurreikusitakoarekin. Erakunde hori Industria, Energia eta Turismo Ministeriori atxikia gelditzen da, Telekomunikazioen eta Informazio Gizartearen Estatuko Idazkaritzaren bitartez.
2.Red.es enpresa-erakunde publikoak nortasun juridiko propioa dauka, jarduteko gaitasun osoa, bai eta ondare propioa ere. Enpresa-erakunde hori zuzenduko dute
xedapen gehigarri honetan, bere Estatutuan, aipatutako 6/1997 Legean eta aplika dakizkiokeen gainerako arauetan ezarritakoak.
3.Enpresa-erakunde publikoaren xedea bere ondarea osatzen duten ondasun eta eskubideak kudeatzea, administratzea eta xedatzea da, eta berari dagokio parte hartzen duen edo etorkizunean parte har dezakeen sozietateetako kapitalaren ordezkaritzatituluak edukitzea, administratzea, eskuratzea eta besterentzea. Enpresa-erakunde publikoak, bere xedea betetzean, enpresa-irizpideen arabera jardungo du.
Bere xedea betetzeko, enpresa-erakunde publikoak legedi zibilean eta merkataritzalegedian aurreikusitako era guztietako administrazio-egintzak eta xedapen-egintzak egin ahal izango ditu. Era berean, xede horrekin lotutako jarduera komertzialak edo industrialak egin ahal izango ditu, bere gobernu-organoek hitzartutakoaren arabera. Berak partaidetutako sozietateen bidez ere jardun ahal izango du.
Red.es enpresa-erakunde publikoak ondoko eginkizun hauek ere izango ditu:
a) Espainiari dagokion herrialde-kodearen (.es) mende dauden Interneteko domeinuen izenen eta helbideen erregistroa kudeatzea, Industria, Energia eta Turismo Ministerioak eta dagokion araudiak zehaztutako erregistro-politikaren arabera.
b) Izenak eta Zenbakiak Esleitzeko Interneteko Korporazioaren (ICANN) izenen eta domeinuen Erregistroaren kudeaketa koordinatzen duten organoetan parte hartzea, edo korporazio hori ordezten duen erakundean, baita aholkularitza ematea Industria, Energia eta Turismo Ministerioari ICANNen Gobernu Aholkularitzaren Batzordean, eta, oro har, aholkularitza eskatzen zaion guztietan, aholkularitza ematea Estatuko Administrazio Orokorrari gainerako nazioarteko organismo guztietan, eta, bereziki, Europar Batasunean, bere eskumenekoak diren gai guztietan.
c) Telekomunikazioen sektorearen eta informazio-gizartearen behatzaile izatea.
d) Azterlan eta txostenak egitea eta, oro har, Estatuko Administrazio Orokorrari aholkularitza ematea informazio-gizarteari dagokion guztian, Industria, Energia eta Turismo Ministerioak ematen dituen jarraibideen arabera.
e) Informazio Gizartea sustatzea eta garatzea.
4.Erakundearen kontratatzeko, eskuratzeko eta besterentzeko araubidea zuzenbide pribatuan ezarritako arauetara egokituko da, kalterik egin gabe azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Sektore Publikoaren Kontratuen Legearen testu bateginean xedatutakoari.
5.Enpresa-erakunde publikoaren ondare-araubidea 6/1997 Legeko 56. artikuluko aurreikuspenetara egokituko da. Hala ere, bere ondarea osatzen duten ondasunak xedatzeko eta besterentzeko egintzak zuzenbide pribatuaren mende egongo dira. Bereziki, Red.es enpresa-erakunde publikoak bere aktiboak bideratu ahal izango ditu xedapen honetako hirugarren paragrafoko e) hizkian berari esleitutako funtzioetara, eta, aldi batez, aipatutako paragrafoan a) , b) , c) eta d) hizkietan esleitutako funtzioei dagozkien sarreretatik eta gastuetatik ateratzen denaren ustiapen-defizita finantzatzera.
6.Enpresa-erakunde publikoak, langileak kontratatzean, lan-zuzenbidea bete beharko du, 6/1997 Legearen 55. artikuluan jasotako aurreikuspenen arabera, eta, betiere, berdintasun-, merezimendueta gaitasun-printzipioak errespetatu beharko ditu.
7.Enpresa-erakunde publikoaren aurrekontu-araubidea, araubide ekonomikofinantzarioa, kontabilitate-araubidea, esku-hartzeko araubidea eta kontrol finantzarioaren araubidea Aurrekontuen Lege Orokorrean ezarritakoa izango da, 6/1997 Legearen 58. artikuluan eta hirugarren xedapen iragankorrean aurreikusitakoaren arabera.
8.Erakundearen baliabide ekonomikoak Estatuko Administrazio Orokorraren Antolamenduari eta Funtzionamenduari buruzko apirilaren 14ko 6/1997 Legearen 65. artikuluko 1. paragrafoan zerrendatutako edozeinetatik etorri ahal izango dira. Red.es enpresa-erakunde publikoaren baliabide ekonomikoen artean daude hurrengo paragrafoan arautzen den eta Espainiari dagokion «.es» herrialde-kodearen mende Interneteko domeinuen izenei buruzko eragiketak erregistratzeagatik prezio publiko gisa bildutakotik datozen sarrerak.
9.«.es» domeinuko izenak esleitzeagatiko, berriztatzeagatiko eta izenak erregistratzeko bestelako eragiketengatiko prezio publikoak.
Prezio publikotzat joko da Red.es enpresa-erakunde publikoak, Esleitzeko Agintaritzaren eginkizunaz baliatzean, Espainiari dagokion herrialde-kodeko Interneteko domeinuko izenak esleitzeagatik, berriztatzeagatik eta erregistroko bestelako eragiketengatik ordaintzen den diruzko kontraprestazioa.
Red.es erakundeak «.es» domeinuko izenak esleitzeagatik, berriztatzeagatik eta bestelako eragiketak erregistratzeagatik ordaindu beharreko prezio publikoen tarifak ezarriko ditu, dagokion instrukzioaren bidez, eta, betiere, Industria, Energia eta Turismo Ministerioak aldez aurretik baimenduta. Prezio publikoen zenbatekoa ezartzeko edo aldatzeko proposamenarekin batera, txosten ekonomiko-finantzario bat aurkeztu beharko da, Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Araubide Juridikoa arautzen duen apirilaren 13ko 8/1989 Legearen 26. artikuluan aurreikusitakoaren arabera; txosten horrek proposatzen diren prezio publikoen zenbatekoa justifikatuko du, bai eta dagozkien kostuen estaldura finantzarioaren maila ere.
Paragrafo honetan aipatutako prezio publikoen diru-bilketa kudeatzea Red.es enpresa-erakunde publikoari dagokio. Erakunde horrek zehaztuko du diru-bilketa likidatzeko eta ordaintzeko prozedura, aurreko lerrokadan aipatutako instrukzioaren bidez, eta, bertan, deklarazio-ereduak, epeak eta ordaintzeko moduak ezarriko ditu.
Red.es enpresa-erakunde publikoak «.es» domeinu-izenen erregistro-eragiketei dagozkien prezio publikoen zenbateko osoa edo zati bat aurretiaz ordaintzea edo gordailatzea eskatu ahal izango du.
Hamazazpigarren xedapen gehigarria. Informazioaren eta komunikazioaren teknologien alorreko berrikuntza.
Gobernuak informazioaren eta komunikazioen teknologien alorrean berrikuntza sustatzeko neurriak dituen plan bat garatuko du; teknologia horiek, halaber, sare ultraazkarrak hedatzeko xedez hurrengo urteetan egingo den esfortzu inbertitzailea aprobetxatzen lagunduko dute. Aipatutako planean, besteak beste, jarduketa hauek egongo dira:
a) Operadoreen eta industriaren arteko lankidetza-foro bat martxan jartzea sustatzea, sare ultra-azkarrak hedatzeak industria elektronikoarentzat eta gainerako industriarentzat ekarriko dituen aukerak identifikatzeko eta indartzeko.
b) Sektorean berrikuntza-politikak eta industria-ehunduran berrikuntza teknologikoa estimulatzea, garapenean edo hazkundean parte hartzen duten agente guztiekin lankidetzan.
c) Erosketa berritzaileak eta eskari goiztiarraren merkatua indartzeko neurriak ezartzea, informazioaren eta komunikazioen teknologiekin lotutako I+G+B proiektuak martxan jartzeko.
Hemezortzigarren xedapen gehigarria. Banda zabal ultra-azkarra unibertsalizatzea.
Gobernuak Sare Ultra-azkarren Estrategia Nazional bat ezarriko du; estrategia horrek bi helburu izango ditu: batetik, banda zabalean sartzeko sareen hedapena sustatzea, finkoa zein mugikorra, banda hori unibertsalizatzeko xedez, eta, bestetik, herritarrek, enpresek eta administrazioek hori bereganatzea sustatzea, gizarteeta lurralde-kohesioa bermatzeari begira.
Estrategiak beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu Europarako Agenda Digitalak ezarritako eta, aldi berean, Espainiarako Agenda Digitalean txertatutako estalduraeta bereganatze-helburu zehatzak lortzeko, eta, bereziki, pixkanaka hedatuko den banda zabaleko datuak komunikatzeko aukera emango duen konexio baten unibertsalizazioa lortzeko. Hala, banda zabal horrek 2017. urtean gutxienez 10 Mbps-ko Interneteko abiadura izango du, eta 2020. urtea amaitu baino lehen gutxienez 30 Mbps-ko abiadura izango du erabiltzaile guztientzat, eta gutxienez etxeen % 50ean 100 Mbps-tik gorako
abiadura-zerbitzuetarako sarbidea egongo da. Banda zabala unibertsalizatzeko ekimena garatzean, zerbitzu unibertsalaren esparruan zerbitzu horrekiko dagoen eguneratzea ebaluatuko da, eta, kasu guztietan, kontuan hartuko da Europar Batasunak gai horretan emandako araudia eta orientazioak.
Estrategiak banda zabal ultra-azkarreko estaldurari buruzko txosten bat egiteko beharra ezarriko du. Txosten horren bidez, zehatz-mehatz jakin ahal izango da banda zabaleko komunikazio elektronikoen zerbitzuen horniduraren egoera zein den eta, era berean, merkatu-zuloak dauden tokiak zein diren.
Estrategiaren barnean, herritarrek, enpresek eta administrazioek banda zabal ultraazkarra gehiago bereganatzeko eta erabiltzeko politikak egongo dira. Zehazki, Estrategian beharrezkoak diren jarduketak jasoko dira, lehentasunez sustatzeko 2016. urtean eskualdeko osasun-zentroetan, unibertsitate publikoetan, Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetan eta hiriko nahiz eskualdeko liburutegi publikoetan komunikazioen sare publikorako konexio bat egotea. Konexio horrek, 2020. urtean, Interneterako sarbide funtzionaleko gaitasuna izango du, gutxienez 30 Mpbs-ko eta 100 Mbps-ko abiaduran. Neurri horiek autonomia-erkidegoen beharrezko lankidetza eta koordinazioarekin gauzatuko dira.
Gutxienez urtean behin, Industria, Energia eta Turismo Ministerioak Sare Ultraazkarren Estrategia Nazionalaren bereganatzeari eta betetzeari buruzko informazioa emango dio Parlamentuari, eta, bereziki, sare ultra-azkarrak hedatzeko eboluzioari eta zerbitzu hori unibertsalizatzeko helburuak betetzeari dagokienez.
Hemeretzigarren xedapen gehigarria. Irrati-amateurren estazio erradioelektrikoak.
Irrati-amateurren estazio erradioelektrikoak instalatzean, merkataritza eta zerbitzu zehatz batzuk liberalizatzeko abenduaren 26ko 12/2012 Legeko hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoa aplikatuko da, kalterik egin gabe irrati-amateurren estazio erradioelektrikoetako antenak higiezinen kanpoaldean instalatzeko eskubidea arautzen duen azaroaren 16ko 19/1983 Legea eta lege hori garatzeko araudia aplikatzeari.
Lehenengo xedapen iragankorra. Lege hau indarrean sartu arreko araudia.
Lege hau indarrean sartu baino lehen indarrean zeuden telekomunikazioen alorreko erregelamendu-arauek eta Telekomunikazioei buruzko azaroaren 3ko 32/2003 Lege Orokorra garatzeko erregelamendu-arauek indarrean jarraituko dute, Lege honi aurka egiten ez dioten alderdietan, garapen-araudia onartu arte.
Bigarren xedapen iragankorra. Herri-administrazioek zuzenean edo zeharka kontrolatutako operadoreak 9. artikuluan aurreikusitako araubidera egokitzea.
Herri-administrazioek zuzenean edo zeharka kontrolatutako operadoreak 9. artikuluan ezarritakora egokitu beharko dira, Lege hau indarrean sartzen denetik gehienez ere urtebeteko epean.
Hirugarren xedapen iragankorra. Jabari publiko erradioelektrikoa erabiltzeko emakidei lotutako baldintzak.
Jabari publiko erradioelektronikoa erabiltzea dakarten telekomunikazioen sareak ustiatzeko edo zerbitzuak emateko titulu gaitzaileei lotutako baldintzak, baldin eta titulu gaitzaile horiek Lege hau indarrean sartu baino lehen eman badira, lizitazio publikoko prozeduren bidez, eta lizitazioak arautzeko oinarrietan edo operadorearen eskaintzan aurreikusita bazeuden, jabari publiko erradioelektrikoa modu pribatiboan erabiltzeko emakidei lotuta geldituko dira.
Laugarren xedapen iragankorra. Teknologiaeta zerbitzu-neutraltasunaren printzipioak murriztea, komunikazio elektronikoen zerbitzuak emateko espektro erradioelektrikoa erabiltzeko titulu gaitzaileetan.
1.Komunikazio elektronikoen zerbitzuak emateko espektro erradioelektrikoa erabiltzeko titulu gaitzaileetan ezarritako baldintzak, baldin eta titulu horiek 2011ko maiatzaren 25a baino lehen eman baziren, eta murrizketak ezartzen badizkiete teknologiaeta zerbitzu-neutraltasun printzipioei, Lege honen 66. artikuluan zehaztutako moduan, baliozkoak izango dira 2016ko maiatzaren 25era arte.
2.Aurrekoari kalterik egin gabe, komunikazio elektronikoen zerbitzuak emateko espektro erradioelektrikoa erabiltzeko titulu gaitzaileen titularrek, baldin eta titulu horien indarraldia 2016ko maiatzaren 25etik gorakoa bada, beren titulu gaitzaileetan Lege honen
66. artikuluan zehaztutako moduan ezarrita dauzkaten teknologiaeta zerbitzu-printzipioen murrizketak ebaluatzea eskatu ahal izango diote Telekomunikazioen eta Informazio Gizartearen Estatuko Idazkaritzari, 2016ko maiatzaren 25a baino lehen.
Ebazpena eman baino lehen, Telekomunikazioen eta Informazio Gizartearen Estatuko Idazkaritzak murrizketen ebaluazio berria jakinaraziko dio titulu gaitzailearen titularrari, ebaluazioaren ondoren tituluak duen irismena adierazita, eta 15 egun balioduneko epea emango dio eskaera baztertzeko.
Tituluaren titularrak eskaera baztertzen badu, titulu gaitzailean zehaztutako teknologiaeta zerbitzu-neutraltasunaren printzipioen murrizketek bere horretan jarraituko dute 2016ko maiatzaren 25era arte, titulua lehenago iraungitzen denean izan ezik.
3.2016ko maiatzaren 25etik aurrera, teknologiaeta zerbitzu-neutraltasunaren printzipioak komunikazio elektronikoen zerbitzuak emateko espektroa erabiltzeko 2011ko maiatzaren 25a baino lehen emandako titulu gaitzaile guztiei aplikatuko zaizkie, kalterik egin gabe Lege honen 66. artikuluan adierazitako baldintzetan ezar daitezkeen murrizketei.
4.Xedapen hau aplikatzeko orduan, lehia leiala sustatzeko neurri egokiak hartuko
dira.
5.Xedapen hau betez hartzen diren neurriak ez dira, inola ere, titulu gaitzaile berritzat joko.
Bosgarren xedapen iragankorra. 28. artikuluan aipatzen diren zerbitzu zehatz batzuk ematea.
Sociedad Estatal Correos y Telégrafos, SA enpresak zuzenean emango ditu Lege honen 28.2 artikuluan aipatzen diren telex-zerbitzuak, zerbitzu telegrafikoak eta antzeko ezaugarriak dauzkaten komunikazio elektronikoen bestelako zerbitzuak; hala dagokionean, artikulu horren 3. paragrafoan aurreikusitako errege-dekretuak xedatutakora egokitu beharko dira.
Era berean, Nabigazio Zibileko Zuzendaritza Nagusiari dagokio itsasoan giza bizitzaren segurtasun-zerbitzuak ematea, zerbitzu horiek 28.1 artikuluan bil daitezkeenean.
Seigarren xedapen iragankorra. Lege honetako I. eranskinean ezarritako tasak finkatzeko araubide iragankorra.
Lege honetako I. eranskineko 4. paragrafoan aurreikusitako tasaren zenbatekoak Estatuaren Aurrekontu Orokorren Legearen bidez finkatu arte, ondoko hauek aplikatuko dira:
a) Erregistro-ziurtagiriak egiteagatik, 42,51 euro.
b) Ziurtagiria egiteagatik kasu hauetan: telekomunikazioen azpiegitura komunen proiektu teknikoa telekomunikazioen administrazioari aurkeztu zaiola egiaztatzeko, zuinketa-aktaren kasuan, instalazio-buletinaren kasuan eta proben protokoloaren kasuan, halakorik bada, obra-amaieraren ziurtagiriak eta bere eranskinen kasuan, 42,51 euro.
c) Espezifikazio teknikoak betetzen direla egiaztatzeko ziurtagiriak egiteagatik,
335,49 euro.
d) Aurretiazko ikuskapen-egintza bakoitzagatik edo egindako egiaztatze tekniko bakoitzagatik, 352,72 euro.
e) Aurretiazko ikuskapen-egintzaren ordezkoa den eta teknikari eskudunak egindako ziurtagiri bakoitza aurkezteagatik, 88 euro.
f) Jabari publiko erradioelektrikoa modu pribatiboan erabiltzeko baimena edo emakida izapidetzeagatik, 68,46 euro.
g) Irrati-amauteurrek jabari publiko erradioelektrikoa modu berezian erabiltzeko baimena izapidetzeagatik, 111 euro.
h) Irrati-amateurren estazioetan jarduteko gaitasun-azterketetara aurkezteagatik, 22,98 euro.
i) Telekomunikazioen enpresa instalatzaileen erregistroan inskribatzeagatik, 104,54
euro.
j) Telekomunikazio-ekipamenduen eta -aparatuen egokitasunaren ebaluazioari buruzko irizpen teknikoa eskatzeagatik eta igortzeagatik, 345,82 euro.
Zazpigarren xedapen iragankorra. Aurrez eskatutako administrazio-baimen edo -lizentziak.
1.Lege hau indarrean sartu baino lehen hasitako prozedurak eskaera egitean indarrean zegoen araudiaren arabera izapidetuko eta ebatziko dira, baldin eta prozedura horien xedea aurreko araudiaren arabera beharrezko ziren lizentziak edo baimenak eskuratzea bada, obretarako, instalazioetarako, funtzionamendurako edo jarduerarako, edo ingurumen-izaerakoak, edo antzeko izaerako beste batzuk.
2.Aurreko paragrafoan xedatutakoa gorabehera, ebazpena baino lehen, interesdunak atzera egin ahalko du eskaeran, eta, horrela, araudi berria aplikatzea aukeratu, hura aplikagarria izango den alderdietan.
Zortzigarren xedapen iragankorra. Operadoreen Erregistroa.
Lege hau indarrean sartzean, mantendu egingo dira Operadoreen Erregistroan agertzen diren datuen inskripzioak. Erregistro hori Telekomunikazioei buruzko azaroaren 3ko 32/2003 Lege Orokorraren 7. artikuluan arautzen da.
Bederatzigarren xedapen iragankorra. Herri-administrazio eskudunek egindako lurraldeedo hirigintza-plangintzako araudiak eta tresnak egokitzea, komunikazio elektronikoen sare publikoen hedapenari eragiten diotenean.
Herri-administrazio eskudunek egindako lurraldeedo hirigintza-plangintzen araudiak eta tresnek, komunikazio elektronikoen sare publikoen hedapenari eragiten badiote, Lege hau indarrean sartzen denetik gehienez ere urtebeteko epea izango dute 34. eta 35. artikuluetan ezarritakora egokitzeko.
Hamargarren xedapen iragankorra. Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak eginkizunak aldi batean gauzatzea.
Lehen Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren eskumenekoak ziren eginkizunei dagokienez, eta, Lege honetan ezarritakoaren arabera, orain Industria, Energia eta Turismo Ministerioari esleitzen zaizkionak, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak beteko ditu, Lege honek Industria, Energia eta Turismo Ministerioari esleitzen dizkion eginkizun berriak betetzen hasteko datara arte, hamabosgarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera.
Hamaikagarren xedapen iragankorra. Lege hau indarrean sartu aurretik hasitako prozedurak.
Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren eskumenekoak ziren eta Lege honek Industria, Energia eta Turismo Ministerioari esleitzen dizkion eginkizunekin lotutako
prozedurak, hamabosgarren xedapen gehigarrian eginkizun berriez baliatzeko adierazitako data baino lehen hasi badira, aipatutako Ministerioak izapidetuko ditu, hamabosgarren xedapen gehigarriko data iristen denean.
Hamabigarren xedapen iragankorra. Estazio edo azpiegitura erradioelektrikoen araubide iragankorra, herritarrentzat eskuragarri dauden komunikazio elektronikoen zerbitzuak emateko; betiere, horiek instalatzeko lizentziaedo baimen-eskaera aurkeztu bada.
Herritarrentzat eskuragarri dauden komunikazio elektronikoen zerbitzuak emateko estazio edo azpiegitura erradioelektrikoek instalatuta eta funtzionatzen jarraitu ahal izango dute, baldin eta horiek instalatzeko instalazioen, funtzionamenduaren edo jardueraren lizentzia edo baimena eskatu bada aurrez, edo ingurumen-izaerakoa, edo 34.6 artikuluan aipatzen diren antzeko izaera duten beste batzuk; hori guztia, kalterik egin gabe herriadministrazio eskudunek aipatutako 34.6 artikuluan eta Merkataritza eta Zenbait Zerbitzu Liberalizatzeko Premiazko Neurriei buruzko abenduaren 26ko 12/2012 Legearen 5. artikuluan esleituta dituzten egiaztatzeko, ikuskatzeko, zehatzeko eta, oro har, kontrolatzeko dituzten administrazio-ahalez baliatzeari.
Hala ere, eta aipatutako abenduaren 26ko 12/2012 Legeko xedapen iragankorrean aurreikusitakoarekin bat, adierazitako lizentziak edo baimenak eskatu dituzten eta herritarrentzat eskuragarri dauden komunikazio elektronikoen zerbitzuak ematen dituztenek, dagozkien instalazioen jarraitutasunari eta funtzionamenduari kalterik egin gabe, izapidetzen ari diren eskaera horiek bertan behera utzi ahal izango dituzte, eta erantzukizunpeko adierazpenak aurkeztea edo, hala dagokionean, titulartasuna aldatzeko aurretiazko komunikazioak aurkeztea erabaki ahal izango dute, aipatutako Legean aurreikusitako moduan.
Egiaztatzeko, ikuskatzeko, zehatzeko eta, oro har, kontrolatzeko administrazio-ahalez baliatzean, errespetatu egin beharko dira 34.4 artikuluan eta hamaikagarren xedapen gehigarrian aipatutako komunikazio elektronikoen sare eta zerbitzuen funtzionamendua bermatzeko beharrezkoak diren oinarrizko parametro eta eskakizun teknikoak.
Xedapen indargabetzaile bakarra. Arauak indargabetzea.
Lege honetako xedapen iragankorretan ezarritakoari kalterik egin gabe, xedapen hauek indargabetuta gelditzen dira:
a) Telekomunikazioei buruzko 11/1998 Lege Orokorra, apirilaren 24koa.
b) Telekomunikazioei buruzko 32/2003 Lege Orokorra, azaroaren 3koa.
c) Indargabetuta gelditzen dira, halaber, Lege honetan ezarritakoaren aurka dauden maila bereko edo txikiagoko xedapen guztiak.
Azken xedapenetako lehenengoa. Jokoa arautzeko maiatzaren 27ko 13/2011 Legea aldatzea.
Jokoa arautzeko maiatzaren 27ko 13/2011 Legea honela geratzen da aldatuta:
Bat. 7. artikuluaren 3. paragrafoa aldatu egiten da, eta honela geratzen da idatzita:
«3. Jokoen edo horien operadoreen publizitatea eta zuzeneko nahiz zeharkako sustapena zabaltzen duen edozein erakundek, publizitate-sarek, publizitate-agentziak, ikus-entzunezko komunikazioaren edo komunikazio elektronikoaren zerbitzuak ematen dituenak, komunikabidek edo informaziogizarteko edozein zerbitzuk egiaztatu beharko du iragarkiak edo publizitate-deiak txertatzeko eskaera egiten duenak jokoa arautzeaz arduratzen den agintaritzak emandako titulu gaitzaile egokia duela, eta agintaritza horrek eskatutako publizitatea egiteko baimena ematen diola; halako titulu gaitzailerik ez badu, ezin izango du horretan jardun. Jokoa arautzeko ardura duen agintaritzak, bere webgunearen
bidez, eguneratuta eta eskuragarri izango du gaitutako operadoreei buruzko informazioa.
Publizitate-saretzat jotzen da editoreen izenean eta horiek ordezkatuz iragarleei informazio-gizartearen zerbitzuetan publizitate-espazioak erabiltzeko aukera ematen dien erakundea, eta, halaber, iragarkiak iragartzen den produktuarekiko edo zerbitzuarekiko interesa duen publikora bideratzean publizitate-emaitzak hobetzeko aukera ematen duena.»
Bi. 7. artikuluaren 4. paragrafoa aldatu egiten da, eta honela geratzen da idatzita:
«4. Jokoa arautzeko ardura duen agintaritza, joko-jardueren publizitatea etetea eskatzeko administrazio-ahalaz baliatzean, zuzenduko zaio dagokion erakundeari, publizitate-sareari, publizitate-agentziari, ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuak edo komunikazio elektronikoen zerbitzuak ematen dituenari, komunikabideari, informazio-gizartearen zerbitzuari edo dagokion publizitatesareari, eta modu arrazoituan adieraziko dio aplikatzekoa den araudiarekiko arauhaustea.
Erakundeak, publizitate-sareak, ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuak edo zerbitzu elektronikoak ematen dituenak, komunikabideak, informazio-gizartearen zerbitzuak edo publizitate-sareak eskaera jasotzen duenetik hiru egun naturaleko epea izango du errekerimendua bete duela komunikatzeko. Publizitate-mezuak publizitatea autoarautzeko sistema batek aurrez igorritako aldeko kontsulta-txosten bat badu, eta sistema horrek jokoa arautzeko ardura duen agintaritzarekin Lege honen 24. artikuluko 5. paragrafoan aurreikusitako lankidetza-hitzarmen bat badu, ulertuko da fede onez jardun zuela, aurretiazko aldeko kontsulta-txosten horretara egokitu bada, zehapen-espediente baten esparruan egindako ustezko administrazio-jarduketa baten kasuan.»
Hiru. 21. artikuluaren 8. paragrafoa aldatu egiten da, eta honela geratzen da idatzita:
«8. Baimendu gabeko jokoa pertsegitzea, espainiar Estatuko esparruan egin nahiz Espainiatik kanpo egindakoa, Estatuko lurraldera bideratzen bada; titulu gaitzailerik ez duten operadoreek edo antolatzaileek egindako eragiketei buruzko informazioa eskatu ahal izango zaie, edota ematen ari ziren zerbitzuak bertan behera uztea, ordainpeko zerbitzuen edozein hornitzaileri, ikus-entzunezko zerbitzuak ematen dituzten erakundeei, komunikabideei, informazio-gizarteko zerbitzuei edo komunikazio elektronikoen zerbitzuei, publizitate-agentziei eta publizitate-sareei.»
Lau. 36. artikuluaren 3. paragrafoa aldatu egiten da, eta honela geratzen da idatzita:
«3. Zehazki, ikus-entzunezko zerbitzuak, komunikazio elektronikoak eta informazio-gizarteko zerbitzuak ematen dituztenak, komunikabideak, baita publizitate-agentziak eta publizitate-sareak ere, Lege honetan aipatzen diren jokoak sustatzearen, babestearen eta iragartzearen administrazio-erantzuleak izango dira, baldin eta jarduera horiek egiten dituztenek titulu gaitzailerik ez badute, edota horiek iragarten badituzte baimenik izan gabe, baimen horretan finkatutako mugetatik kanpo, edota gai honetan indarrean dauden arauak urratuz. Hala ere, 40
d) artikuluan aurreikusitako arau-haustearen kasuan, informazio-gizartearen zerbitzuak ematen dituztenei publizitatea egiten dieten publizitate-sareak izango dira erantzule. Informazio-gizartearen zerbitzuen erantzukizuna publizitateagentzien eta -sareen subsidiarioa izango da; betiere, agentzia eta sare horiek informazioa-gizarteko zerbitzuak behar bezala identifikatzen baditu, aurretiaz jokoa arautzeko ardura duen agintaritzak hala eskatuta, eta Espainian establezimendu iraunkor bat badute.
Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak du ikus-entzunezko komunikaziozerbitzuak ematen dituztenei prozedurak abiarazteko eta zehapenak ezartzeko
eskumena; kasu horietan, Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorrean jasotako zehapen-araubidea ezarriko da, aurreko paragrafoan aurreikusitako salbuespena izan ezik, 40. artikuluko e) hizkiko arauhausteei dagokienez.»
Bost. 40. artikuluaren e) hizkia aldatu egiten da, eta honela geratzen da idatzita:
«e) Ez betetzea jokoa arautzeko ardura duen agintaritzak informazioa emateko edo zerbitzuak emateari uzteko egindako errekerimenduak, ordainpeko zerbitzuen hornitzaileei, ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuak ematen dituztenei, informazio-gizartearen edo komunikazio elektronikoen zerbitzuak ematen dituztenei, komunikabide sozialei, publizitate-agentziei eta publizitatesareei zuzenduta daudenean.»
Azken xedapenetako bigarrena. Informazio Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea aldatzea.
Informazio Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea aldatu egiten da, eta honela gelditzen da idatzita:
Bat. 10. artikuluaren 1 f) paragrafoa aldatu egiten da, eta honela geratzen da idatzita:
«f) Informazio-gizarteko zerbitzuak prezioei erreferentzia egiten badie, produktuaren edo zerbitzuaren prezioari buruzko informazio argi eta zehatza eman beharko da, eta aplikatzekoak diren zergak biltzen dituen edo ez adieraziko da. Hala dagokionean, bidalketa-gastuei buruzko informazio argi eta zehatza ere emango da.»
Bi. Legearen 18. artikuluaren 1. paragrafoa aldatu egiten da; aurrerantzean, honela egongo da idatzita:
«1. Herri-administrazioek, koordinazioaren eta aholkularitzaren bidez, sustatuko dute korporazio, elkarte edo erakunde komertzialek, profesionalek eta kontsumitzaileenek borondatezko kodeak egitea eta aplikatzea Lege honetan araututako gaietan. Estatuko Administrazio Orokorrak Europako Erkidegoko edo nazioarteko esparrurako jokabide-kodeak egitea sustatuko du, batez ere.
Kontsumitzaileei eta erabiltzaileei eragiten dieten jokabide-kodeak, gainera, lehia desleialari buruzko urtarrilaren 10eko 3/1991 Legeko V. kapituluaren mende egongo dira.
Jokabide-kodeak, batez ere, zilegi ez diren edukiak detektatzeko eta horiek kentzeko prozedurei buruzkoak izango dira, baita hartzaileak bide elektronikoen bidez jasotako eta eskatu ez dituzten merkataritza-komunikazioen aurrean babesteko ere; era berean, jokabide-kode horiek informazio-gizartearen zerbitzuak eskaintzean sortzen diren gatazkak ebazteko judizioz kanpoko prozedurei buruzkoak ere izan ahalko dira.»
Hiru. Honela idatzita gelditzen dira 20. artikuluaren 1. eta 3. paragrafoak:
«1. Bide elektronikoaren bidez egindako komunikazio komertzialak haien izaera argi eta garbi identifikatzeko modukoak izan beharko dira; argi eta garbi identifikatu beharko da, halaber, zein pertsona fisiko edo juridikoren izenean egiten den komunikazioa.»
«3. Aurreko paragrafoetan ezarritakoak ez dio kalterik egingo kontsumoari buruzko eskumen esklusiboak dituzten autonomia-erkidegoek onartutako araudiek xedatutakoari.»
Lau. Honela idatzita geratzen da 21. artikuluaren 2. paragrafoa:
«2. Aurreko paragrafoan xedatutakoa ez da aplikatuko aurretiazko kontratuharreman bat dagoen kasuan; betiere, zerbitzu-emaileak hartzailearen harremanetarako datuak legezko moduan lortu baditu eta bere enpresaren produktuei edo zerbitzuei buruzko merkataritza-komunikazioak bidaltzeko erabiltzen baditu, eta produktu nahiz zerbitzu horiek bezeroak hasieran kontratatu zituenen antza badute.
Edonola ere, zerbitzu-emaileak datuak sustapen-helburuetarako tratatzeari uko egiteko aukera eskaini beharko dio hartzaileari, doako prozedura xume baten bidez, bai datuak jasotzeko unean, bai zerbitzu-emaileak bidaltzen dizkion komunikazio komertzial guztietan ere.
Komunikazioak posta elektroniko bidez igorri badira, bitarteko hori posta elektronikoko helbide bat edo beste helbide elektroniko baliodun bat izan beharko da, bertan eskubide horretaz baliatu ahal izateko; hori dela eta, debekatuta egongo da helbide elektroniko hori jasotzen ez duten komunikazioak bidaltzea.»
Bost. 22. artikulua honela geratzen da idatzita:
«22. artikulua. Zerbitzu-hartzaileen eskubideak.
1.Hartzaileak edozein mementotan errebokatu ahal izango du komunikazio komertzialak jasotzeko emandako baimena; horretarako, nahikoa izango da igorleari bere borondatea jakinarazte soila.
Horretarako, zerbitzu-emaileek doako prozedura sinpleak gaitu beharko dituzte, zerbitzu-hartzaileek eman zuten baimena errebokatu ahal izan dezaten. Komunikazioak posta elektroniko bidez igorri badira, bitarteko hori posta elektronikoko helbide bat edo beste helbide elektroniko baliodun bat izan beharko da, eskubide horretaz baliatu ahal izateko; hori dela eta, debekatuta egongo da helbide elektroniko hori jasotzen ez duten komunikazioak bidaltzea.
Halaber, prozedura horiei buruzko informazio eskuragarria eman beharko dute, bitarteko elektronikoen bidez.
2.Zerbitzu-emaileek datuak biltegiratzeko eta berreskuratzeko gailuak erabili ahal izango dituzte hartzaileen terminal-ekipamenduetan, baldin eta horiek baimena eman badute. Horretarako, aurretik, gailuen erabilerari buruzko eta datuak tratatzeko xedeei buruzko informazio argia eta osoa eman beharko zaie, datu pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoarekin bat.
Teknikoki posiblea eta eraginkorra den kasuetan, hartzaileak nabigatzaileko parametro egokien edo beste aplikazio batzuen bidez eman ahal izango du bere datuak tratatzeko baimena.
Aurrekoa ez da eragozpen izango datuak biltegiratzeko edo modu teknikoan horietara sartzeko, soilik komunikazio baten transmisioa komunikazio elektronikoen sare baten bidez egiteko bada edota, behar-beharrezkoa den heinean, hartzaileak espresuki eskatu duen informazio-gizarteko zerbitzu bat emateko bada.»
Sei. 35. artikuluaren 1. paragrafoa aldatu egiten da; aurrerantzean, honela egongo da idatzita:
«1. Industria, Energia eta Turismo Ministerioak kontrolatuko du informaziogizarteko zerbitzuak ematen dituztenek Lege honetan eta lege hau garatzeko xedapenetan informazio-gizarteko berezko zerbitzuei dagokienez ezarritako betebeharrak betetzen dituzten.
Hala ere, 8., 10., 11., 15., 16., 17. eta 38. artikuluetan organo eskudunei egiten zaizkien erreferentziak, kasu bakoitzean, gaiaren arabera eskudun diren organo jurisdikzionalei edo administrazio-organoei egiten zaizkiela ulertuko da.»
Zazpi. 37. artikulua honela idatzita gelditzen da:
«37. artikulua. Erantzuleak.
Informazio-gizarteko zerbitzuak eskaintzen dituztenak titulu honetan ezarritako zehapen-araubidearen mende daude, Lege hau aplikatzekoa zaienean.
38.3i) eta 38.4 g) artikuluetan aurreikusitako arau-hausteen zergatia informazio-gizartearen zerbitzuak ematen dituztenek publizitatea erakusteko espazio propioak lagatzeagatik informazioa biltegiratzeko eta berreskuratzeko gailuak instalatzea denean, arau-haustearen erantzuleak izango dira bai informaziogizartearen zerbitzuak ematen dituena, bai aipatutako espazio horietan iragarkiak jartzea zuzenean kudeatzen duen publizitate-sarea edo agentea, baldin eta ez badu neurririk hartu informatzeko betebeharraren betetzea eta erabiltzailearen baimena lortzea eskatzeko.»
Zortzi. Honela gelditzen da 38. artikuluaren 3 c) paragrafoa:
«c) Posta elektronikoaren bidez edo bestelako antzeko komunikazio elektroniko baten bidez komunikazio komertzialak masiboki bidaltzea, edo zerbitzuaren hartzaile bati berari behin eta berriz eta sistematikoki bidaltzea, bidalketa horietan 21. artikuluan ezarritako betekizunak betetzen ez badira.»
Bederatzi. 38. artikuluaren 3 i) paragrafoa honela geratzen da idatzita:
«i) 4 g) paragrafoan aurreikusitako arau-hauste arina egiten berrerortzea, baldin eta horrela adierazi bada zehapen-prozedura abiarazi aurreko hiru urteetan emandako ebazpen irmoaren bidez.»
Hamar. 38.4 artikuluko g) lerrokada aldatu egiten da; aurrerantzean, honela egongo da idatzita:
«g) Datuak biltegiratzeko eta berreskuratzeko gailuak erabiltzea, informazioa eman ez denean edo zerbitzu-hartzailearen baimena jaso ez denean, 22.2 artikuluan ezarritako baldintzetan.»
Hamaika. 39 bis artikulu berria sartzen da; hona hemen edukia:
«39 bis artikulua. Zehapenak moderatzea.
1.Zehapen-organoak ezarriko du zehapenaren zenbatekoa; horretarako, eskala bat aplikatu du, kontuan hartuta dagokion kasuak zein larritasun duen, eta larritasun horren aurre-aurretik dagoen arau-hauste motako zenbatekoa aplikatuz, kasu hauetan:
a) Inputatuaren erruduntasuna edo egitatearen antijuridikotasuna asko jaitsi dela uste denean, 40. artikuluan adierazitako hainbat irizpideekiko bat-etortze nabarmenaren ondorioz.
b) Erakunde arau-hausleak bere egoera irregularra modu arretatsuan erregularizatu denean.
c) Ukituaren jarrerak arau-haustea gauzatzera bultza zezakeela uste denean.
d) Arau-hausleak, bat-batean, bere erruduntasuna aitortzen duenean.
e) Xurgapenagatiko fusio-prozesu bat gertatu denean, arau-haustea prozesu hori baino lehenagokoa denean, eta ezin zaionean arau-haustea erakunde xurgatzaileari egotzi.
2.Zehapen-eskumena duten erakundeek, egitatearen izaera kontuan hartuta eta aurreko paragrafoan ezarritako irizpiderik baden aztertuta, zehapen-prozedura ez abiaraztea erabaki ahal izango dute, eta, horren ordez, subjektu erantzuleari ohartarazpena egitea, zehapen-organoak zehazten duen epean egoki diren neurri zuzentzaileak hartu dituela egiazta dezan, eta, betiere, aurrebaldintza hauek betetzen badira:
a) Egitateak arau-hauste arinak edo larriak izatea, Lege honetan xedatutakoaren arabera.
b) Organo eskudunak arau-hauslea lehenago ez zehatzea edo ohartaraztea, Lege honetan aurreikusitako arau-hausteak egiteagatik.
Arau-hausleak ez badu ohartarazpenean adierazitakoa zehapen-organoak zehaztutako epean betetzen, dagokion zehapen-prozedura abiaraziko da, ez-betetze horrengatik.»
Hamabi. Aldatu egiten da 40. artikulua, eta honela geratzen da idatzita:
«40. artikulua. Zehapenen zenbatekoa mailakatzea.
Jartzen diren isunen zenbatekoa irizpide hauek kontuan hartuta mailakatuko da:
a) Araua nahita hautsi den.
b) Araua hausten zenbat denbora igaro den.
c) Izaera bereko arau-haustea egiten berrerortzerik izan den, aurreko arauhaustea ebazpen irmoaren bidez adierazi denean.
d) Sortutako kalteen izaera eta zenbatekoa.
e) Arau-haustearen bidez lortutako onurak.
f) Egindako arau-hausteak zenbateko fakturazio-bolumenari eragiten dion.
g) Egindako arau-hausteari aplikatzekoa den jokabide-kode bati edo publizitatea autoarautzeko sistema bati atxikitzen zaion, baldin eta kode edo sistema horrek 18. artikuluan edo azken xedapenetako zortzigarrenean ezarritakoa betetzen badu, eta organo eskudunak edo organo eskudunek kode nahiz sistema horiei buruz aldeko txostena eman badute.»
Hamahiru. Aldatu egiten da 43. artikulua, eta honela geratzen da idatzita:
«1. Lege honetan aurreikusitakoa ez betetzeagatik zehapenak ezartzeko eskumena Industria, Energia eta Turismoko ministroak izango du arau-hauste oso larrien kasuan, eta Telekomunikazioen eta Informazio Gizartearen Estatuko idazkariak arau-hauste larrien eta arinen kasuan.
Aurrekoa gorabehera, gaiaren arabera eskudun diren organoek eta Lege honetako 38.2 artikuluko a) eta b) lerrokadetan aipaturiko erakundeak emandako ebazpenak ez betetzeagatik zehapenak ezartzea bete ez den ebazpena eman zuen organoari dagokio. Era berean, Datuak Babesteko Agentziari dagokio Lege honen 38.3 c) , d) e i) eta 38.4 d) , g) eta h) artikuluetan tipifikatutako arau-hausteak egiteagatik zehapenak ezartzea.
2.Lege honetan araututako zehatzeko ahala baliatzean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean eta berau garatzen duten arauetan ahal hori baliatzeari dagokionez xedatutakoa beteko da. Hala ere, prozedura erraztuaren iraupena hiru hilabetekoa izango da, gehienez ere.»
Hamalau. Bost bis paragrafoa sartzen da seigarren xedapen gehigarrian, eta honela gelditzen da idatzita:
«Bost bis. Esleipen-agintaritzak, aurretiazko dagokion errekerimendu judizialaren arabera, kautelaz eten edota indargabetu egingo ditu Zigor Kodean tipifikatutako delituetako edo faltetako baten bat egiteko erabiltzen diren domeinuizenak. Esleipen-agintaritzak era berean jardungo du Estatuko Segurtasun Indarren eta Kidegoen bidez kautelaz eteteko errekerimendu bat zuzentzen zaionean, prebentzio-diligentzia gisa, egitateak ezagutu eta hurrengo 24 orduetan.
Era berean, Lege honen 8. eta 11. artikuluetan eta bat datozen artikuluetan ezarritakoaren arabera, agintaritza administratibo edo judizial eskudunak, informazio-gizartearen zerbitzu bat ematea eteteko edo eduki bat kentzeko,
esleipen-agintaritzari eskatu ahal izango dio domeinu-izen bat kautelaz etetea edo indargabetzea.
Era berean jardungo da legez aurreikusitako gainerako kasuetan.
Aurreko bi lerrokadetan aurreikusitako kasuetan, domeinu-izen bat kautelaz etetea edo indargabetzea agindu ahal izango da soilik zerbitzu-emaileak edo pertsona arduradunak legez kontrako jarduera bertan behera uzteko errekerimendua bete ez duenean.
Konstituzioak, dagozkien eskubide eta askatasunei buruzko arauek edota gaietan aplikatzekoak diren arauek organo jurisdikzionalei eskumena modu baztertzailean esleitzen badiete jarduerez edo eskubideez baliatzean esku hartzeko, soilik agintaritza judizial eskudunak eskatu ahal izango du kautelazko etetea edo indargabetzea. Neurri horiek adierazpenerako eta informaziorako eskubide eta askatasunei eragiten dietenean, bai eta Konstituzioaren 20. artikuluan ezarritako baldintzetan babestutako gainerakoei ere, soilik organo jurisdikzional eskudunek erabaki ahal izango dituzte aipatutako neurriak.
Etetea domeinu-izena Interneteko helbideratzearen ondorioetarako ez erabiltzean eta domeinu-izen horren titulartasuna eta erregistro-datuak aldatzeko debekuan oinarrituko da; hala ere, harremanetarako datu berriak erantsi ahal izango ditu. Domeinu-izenaren titularrak bi aukera baino ez ditu izango: domeinuizena berritzea edota berritze-modalitatea aldatzea. Kautela-etetea altxatu arte mantenduko da, edota domeinu-izena indargabetzea agintzen duen behin betiko ebazpen batean berretsi ahal izango da.
Indargabetzeak etetearen ondorio berdinak izango ditu erregistro-aldia amaitu arte, eta gelditzen den denbora urtebetetik beherakoa bada, urtebete gehiagoz; denbora hori igarotakoan, domeinu-izena berriz esleitu ahal izango da.»
Hamabost. Zortzigarren xedapen gehigarri berri bat sartzen da, eta honela dio:
«Zortzigarren xedapen gehigarria. Espainian ezarritako domeinu-izenen erregistroen arteko lankidetza, legezko kontrako jardueren aurkako borrokan.
1.Espainian ezarritako domeinu-izenen erregistroak seigarren xedapen gehigarriko Bost bis paragrafoan ezartzen denaren mende egongo dira, esleitzen dituzten domeinu-izenei dagokienez.
2.Espainian ezarritako domeinu-izenen erregistro-erakundeak derrigortuta egongo dira agintaritza publikoek eskatzen dituzten domeinu-izenen titularrei buruzko datuak ematera, agintaritza horiek ikuskatzeko, kontrolatzeko eta zehatzeko dituzten eskumenez balia daitezen, baldin eta pertsegitzen diren administrazio arau-hausteek lotura zuzena badute esleitzen diren domeinu-izenekin identifikatutako Interneteko webgune bateko jarduerarekin.
Datu horiek emateko betebeharra izango dute, halaber, beharrezkoak direnean erregistro-erakunde horiek kudeatzen duten domeinu-izen batekin lotutako ekipamenduak tartean dauden zibersegurtasun-intzidenteak ikertzeko eta arintzeko. Informazio hori legez edo erregelamenduz zehazten den organo, organismo edo erakundeari emango zaio.
Bi kasuetan, eskaera arrazoitutako idazki bidez egin beharko da; idazki horretan, zehaztu beharko da zein datu eskatzen diren, eta adierazi beharko da eskatzen diren datuen beharra eta proportzionaltasuna, bete nahi den helbururako. Eskatzen diren datu pertsonalak badira, datu horiek lagatzeko ez da titularraren baimenik beharko.»
Hamasei. Bederatzigarren xedapen gehigarria sartzen da, eta honela dio:
«Bederatzigarren xedapen gehigarria. Interneteko sareari eragiten dioten zibersegurtasun-intzidenteak kudeatzea.
1.Informazio-gizarteko zerbitzuak ematen dituztenak, domeinu-izenen erregistroak eta Espainian ezarrita dauden agente erregistratzaileak obligatuta
daude CERT zentro eskudunarekin lankidetzan aritzera, Interneteko sareari eragiten dioten zibersegurtasun-intzidenteak ebazteko, eta obligatuta daude adierazitako segurtasun-gomendioen edo Lege honetatik eratortzen diren jokabidekodeetan ezarritako gomendioen mende jardutera.
Segurtasun-intzidenteen aurrean erantzuteko ekipamenduak kudeatzen dituzten organoek, organismo publikoek edo sektore publikoko beste edozein erakundek agintaritza eskudunekin elkarlanean jardungo dute beharrezkoak diren ebidentzia teknikoak emateko, zibersegurtasun-intzidente horietatik eratorritako delituak pertsegitzearren.
2.Aurreko eginkizun eta betebeharrez baliatzeko, informazio-gizarteko zerbitzuak ematen dituztenek, komunikazioen sekretua errespetatuta, beharrezkoa den informazioa emango diete CERT zentro eskudunari eta agintaritza eskudunei, zibersegurtasun-intzidenteak behar bezala kudeatzeko, baita intzidente horietan konprometituta edo inplikatuta egon daitezkeen IP helbideak ere.
Era berean, segurtasun-intzidenteen aurrean erantzuteko ekipamenduak kudeatzen dituzten organoek, organismo publikoek edo sektore publikoko bestelako edozein erakundek zibersegurtasun-intzidenteekin lotutako informazioa elkar trukatu ahal izango dute beste CERT zentro batzuekin edo nazioko zein nazioarteko agintaritza eskudunekin; betiere, informazio hori beharrezkoa bada beren jardueraeremuan intzidenteak prebenitzeko.
3.Gobernuak, sei hilabeteko epean, programa bat jarriko du martxan, kooperazio publiko-pribatuaren eskema bat sustatzeko, Espainiako Interneteko sareari eragiten dioten zibersegurtasun-eraso eta -intzidenteak identifikatu eta arintzearren. Horretarako, zibersegurtasun-alorreko jokabide-kodeak egingo dira, eta kode horiek aplikatuko zaizkie informazio-gizarteko zerbitzuak emateen dituztenei, domeinu-izenen erregistroei eta Espainian ezarritako agente erregistratzaileei.
Jokabide-kodeek zibersegurtasun-intzidente horiek modu eraginkor eta efikazean kudeatu ahal izateko txertatu beharreko arau, neurri eta gomendioak zehaztuko dituzte, baita lankidetza-araubidea, kodera atxikitzeko nahiz kodea ezartzeko baldintzak, eta sortzen diren ekimenak analizatzeko eta berrikusteko prozedurak ere.
Telekomunikazioen eta Informazio Gizartearen Estatuko Idazkaritzak koordinatuko ditu jokabide-kode horietatik eratorrita martxan jartzen diren jarduketak.
4.Definitzen diren jokabide-kodeen arabera, informazio-gizarteko zerbitzuak ematen dituztenek CERT zentro eskudunak jakinarazitako zibersegurtasunintzidenteek eragindako erabiltzaileak identifikatu beharko dituzte, eta adierazi beharko diete zein ekintza gauzatu behar dituzten, beren ardurapean, eta jarduketadenborak zein diren. Betiere, adierazi beharko diete zein kalte jasan ahalko lituzketen hirugarrenek, xedapen honetan aipatzen diren zibersegurtasunintzidenteak konpontzen laguntzen ez badute.
Erabiltzaileek ez badute zibersegurtasun-intzidentea eragin duten elementuak desinfektatzeari edo ezabatzeari dagokien ardura gomendatutako epean betetzen, zerbitzuak ematen dituztenek, CERT zentro eskudunak egindako errekerimenduari jarraiki, isolatu egin beharko dute saretik ekipamendu edo zerbitzu hori, asmo txarreko jarduera amaitu arte hirugarrenei ondorio negatiboak saihestearren.
Aurreko lerrokada aplikatu ahalko zaio Espainian geolokalizatutako edozein ekipamendu edo zerbitzuri, «.es» domeinu-izen batekin operatibo dagoenari edota Erregistroa Espainian ezarrita duenari.
5.Erregelamendu bidez zehaztuko dira segurtasun-intzidenteen aurrean erantzuteko ekipamendu-eginkizunak izango dituzten organoak, organismo publikoak edo sektore publikoko beste edozein erakunde edo CERT zentro eskudunak, xedapen honetan aurreikusitako ondorioetarako.
6.Telekomunikazioen eta Informazio Gizartearen Estatuko Idazkaritzak bermatuko du intzidente, mehatxu eta ahultasunei buruz informazio-truke arina egongo dela Barne Ministerioko Segurtasuneko Estatuko Idazkaritzarekin, Azpiegitura Kritikoak Babesteko neurriak ezartzen dituen apirilaren 28ko 8/2011 Legean xedatutakoaren arabera. Alde horretatik, bi organoak koordinatzeko mekanismoak ezarriko dira, Lege honen esparruko intzidenteen aurrean erantzun koordinatua emango dutela bermatzeko.»
Azken xedapenetako hirugarrena. Eraikuntzaren Antolamenduari buruzko azaroaren 5eko 38/1999 Legea aldatzea.
Eraikuntzaren Antolamenduari buruzko azaroaren 5eko 38/1999 Legean zortzigarren xedapen gehigarria sartzen da, testu honekin:
«Zortzigarren xedapen gehigarria. Jabari pribatuko eraikinetan sare-azpiegiturak edo estazio erradioelektrikoak instalatzea.
Jabari pribatuko eraikinetan sare-azpiegiturak edo estazio erradioelektrikoak instalatzeko obrek ez dute beharko obraedo eraikin-lizentziarik, ezta bestelako baimenik ere; nolanahi ere, obra horien sustatzaileak erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko du eraikuntza-obretan eskuduna den agintaritzaren aurrean, eta adierazpen horretan jasota egongo da obrak egingo direla teknikari eskudun batek izenpetutako proiektu edo txosten tekniko baten arabera, eta bertan justifikatuko du Eraikuntzaren Kode Teknikoko aplikatzekoak diren betekizunak betetzen direla. Komunikazio elektronikoen sareen azpiegiturak instalatzeko obrak egin eta amaitu ondoren, sustatzaileak obra-amaierari buruzko komunikazio bat aurkeztu beharko du agintaritza eskudunaren aurren, eta komunikazio horretan adieraziko da proiektu edo txosten teknikoaren arabera egin direla obra horiek.»
Azken xedapenetako laugarrena. Komunikazio elektronikoei eta komunikazioen sare publikoei buruzko datuak gordetzeari buruzko urriaren 18ko 25/2007 Legea aldatzea.
Aldatu egiten da komunikazio elektronikoei eta komunikazioen sare publikoei buruzko datuak gordetzeari buruzko urriaren 18ko 25/2007 Legea, eta honela gelditzen da:
Bat. 6. artikuluaren 2. paragrafoa aldatu egiten da, eta honela geratzen da idatzita:
«2. Soilik agente ahaldunduei lagako zaie informazioa formatu elektronikoaren bidez, eta lagapen hori 1. artikuluan adierazitako helburuak lortzeko beharrezkoa den informaziora mugatu beharko da.
Ondorio horietarako, hauek izango dira agente ahaldunduak:
a) Segurtasun Indar eta Kidegoetako kideak, polizia judizialaren eginkizunak betetzen dituztenean, Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 547. artikuluan aurreikusitakoarekin bat.
b) Aduana Zaintzako Zuzendaritza Erantsiko funtzionarioak, polizia judizial gisa dituzten eskumenez baliatzean, Prozedura Kriminalaren Legearen 283. artikuluko 1. paragrafoaren arabera.
c) Inteligentzia Zentro Nazionaleko langileak, pertsonen edo erakundeen segurtasun-ikerketak egiten ari direnean, Inteligentzia Zentro Nazionala arautzen duen maiatzaren 6ko 11/2002 Legean eta Inteligentzia Zentro Nazionala baino lehenagoko kontrol judiziala arautzen duen maiatzaren 6ko 2/2002 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera.»
Bi. 7. artikuluaren 3. paragrafoa aldatu egiten da, eta honela geratzen da idatzita:
«3. Lagapen-agindua exekutatzeko epea ebazpen judizialak ezarriko du, kontuan hartuta lagatzearen premia eta esku artean dagoen ikerketa, baita eragiketaren izaera eta zailtasun teknikoa ere.
Beste eperik ezartzen ez bada, 7 egun naturaleko epean egin beharko da lagapena, subjektu obligatuak agindua jasotzen duen egunaren biharamuneko 8:00etatik kontatzen hasita.»
Hiru. Aldatu egiten da 10. artikulua, eta honela geratzen da idatzita:
«10. artikulua. Arau-hausteak eta zehapenak.
1.Lege honetan aurreikusitakoaren arau-hausteak izango dira:
a) Arau-hauste oso larria da 3. artikuluan aipatzen diren datuak inoiz ere ez gordetzea.
b) Arau-hauste larriak dira:
i) 3. artikuluan aipatzen diren datuak behin eta berriz edo modu sistematikoan ez gordetzea.
ii) Datuak 5. artikuluan ezarritako epetik behera gordetzea.
iii) 8. artikuluan datuen babeserako eta segurtasunerako ezarritako betebeharrak nahita ez betetzea.
c) Arau-hauste arinak dira:
i) 3. artikuluan aipatzen diren datuak ez gordetzea; betiere, arau-hauste oso larri edo larritzat jotzen ez bada.
ii) Datuen babeserako eta segurtasunerako 8. artikuluan ezarritako betebeharrak ez betetzea; betiere, arau-hauste larritzat jotzen ez bada.
2.Aurreko paragrafoan aurreikusitako arau-hausteei, artikulu honetako 1.b) .iii eta 1.c) .ii paragrafoetan adierazitakoei izan ezik, Telekomunikazioen Lege Orokorrean ezarritako zehapen-araubidea aplikatuko zaie; zehapen-eskumena Telekomunikazioen eta Informazio Gizartearen Estatuko idazkariak izango du, kalterik egin gabe agente ahalmendunei datuak lagatzeko betebeharra ez betetzetik erator daitezkeen zigor-erantzukizunei.
Aipatutako arau-hausteak zehatzeko prozedura Telekomunikazioen eta Informazio Gizartearen Estatuko idazkariaren akordioaren bidez hasiko da; nolanahi ere, Barne Arazoetako Ministerioak prozedura hori hasteko eskaera egin ahal izango du.
Betiere, Barne Arazoetako Ministerioaren nahitaezko txosten erabakigarria jaso beharko da zehapen-prozedura ebazteko.
3.Artikulu honetako 1.b) .iii eta 1.c) .ii paragrafoetan aurreikusitako arauhausteei Telekomunikazioen Lege Orokorrean ezarritako zehapen-araubidea aplikatuko zaie, eta Datuak Babesteko Espainiako Agentziak izango du zehapeneskumena.»
Lau. Aldatu egiten da xedapen gehigarri bakarreko 5. paragrafoa, eta honela idatzita gelditzen da:
«Ondoko hauek xedapen honetan aurreikusitakoaren arau-hausteak izango dira, 10. artikuluan aurreikusitakoez gain:
a) Aipatutako erregistro-liburua ez eramatea arau-hauste oso larria da.
b) Arau-hauste larriak dira aipatutako erregistro-liburua behin eta berriz edo modu sistematikoan ondo osatu gabe eramatea, eta datuak xedapen honetan aurreikusitako pertsonei eta bertan zehaztutako kasuetan nahita ez lagatzea eta ez ematea.
c) Arau-hauste arinak dira erregistro-liburua ondo osatu gabe eramatea, edo datuak xedapen honetan aurreikusitako pertsonei eta bertan zehaztutako kasuetan nahita ez lagatzea eta ez ematea; betiere, arau-hauste oso larritzat edo larritzat jotzen ez badira.»
Azken xedapenetako bosgarrena. Telekomunikazio-zerbitzuetarako sarbiderako eraikinetako azpiegitura komunei buruzko otsailaren 27ko 1/1998 Errege Lege Dekretua aldatzea.
Aldatu egiten da telekomunikazio-zerbitzuetarako sarbiderako eraikinetako azpiegitura komunei buruzko otsailaren 27ko 1/1998 Errege Lege Dekretuaren 3. artikuluko 1. paragrafoa, eta honela idatzita gelditzen da:
«1. Errege Lege Dekretu hau indarrean sartzen denetik aurrera, 2. artikuluan aipatutako edozein eraikin eraikitzeko edo osorik birgaitzeko baimena emateko, beharrezkoa izango da dagokion proiektu arkitektonikoari azpiegitura komun propio bat instalatzea aurreikusten duen proiektua eranstea. Azpiegitura horrek baldintza tekniko egokiak izan beharko ditu, gutxienez, Errege Lege Dekretu honen 1.2 artikuluan adierazitako funtzioak betetzeko, kalterik egin gabe unean-unean garatzeko ematen diren arauetan zehazten denari.
Errege Lege Dekretu honetan arautzen den azpiegituraren instalazioak dagokion proiektu teknikoa izan beharko du, eta proiektu tekniko hori sinatu beharko du ingeniaritzako, ingeniaritza teknikoko, masterreko edo graduko unibertsitatetitulu ofizial bat duenak, eskumenak baditu titulazio horretako ikasketa-planaren alorretan.
Errege-dekretu bidez zehaztuko da proiektu tekniko horrek izan beharreko gutxieneko edukia.»
Azken xedapenetako seigarrena. Sinadura Elektronikoari buruzko abenduaren 19ko 59/2003 Legea aldatzea.
Sinadura Elektronikoari buruzko abenduaren 19ko 59/2003 Legeko 8.2. artikulua honela idatzita geratzen da:
«2. Ziurtagiri elektronikoen baliozkotasun-epea egokia izango da ezaugarriei eta sinadura sortzeko datuak sortzeko erabilitako teknologiari dagokienez. Aitortutako ziurtagirien kasuan, aldi horrek ezingo du bost urtetik gorakoa izan.»
Azken xedapenetako zazpigarrena. Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorra aldatzea.
Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorra honela aldatzen da:
Bat. Aldatu egiten da 5. artikuluaren 2. paragrafoaren lehen lerrokada, eta honela idatzita gelditzen da:
«2. Eskubide hori gauzatzeko, Estatuko edo autonomia-erkidegoko estaldura duten telebista-komunikazioko zerbitzuak ematen dituztenek euren programazioaren urteko emisio-denboraren ehuneko 51 erreserbatu beharko dute Europako obretarako. Era berean, kuota horren ehuneko 50 Espainiako hizkuntzetako edozeinetan egindako Europako obretarako egongo da erreserbatuta. Nolanahi ere, emisio-denboraren ehuneko 10 zerbitzua ematen duenaren produktore independenteen Europako obretarako egongo da erreserbatuta, eta ehuneko 10 horren erdia azken bost urteetan produzitutakoa izan beharko da. Zenbaki honetan aipatzen den emisio-denbora zenbatzean, ez da kontuan hartuko informazioei, kirol-emanaldiei, jokoei, publizitateari eta teletestuzein telesalmentazerbitzuei eskainitako denbora.»
Bi. Aldatu egiten da 17. artikulua, eta honela geratzen da idatzita:
«1. Ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzua ematen dutenek eskubidea daukate kontraprestazioaren truke produktuak film luzeetan, film laburretan,
dokumentaletan, pelikuletan, telebista-sailetan, kirol-programetan eta entretenimendu-programetan ezartzeko.
Ordainketarik egiten ez den kasuetan, baizik eta soilik ondasun edo zerbitzu zehatz batzuk doan ematen badira –esaterako, produkziorako laguntza materialak edo sariak, gero programa batean sartu ahal izateko–, hori produktua kokatze soila izango da, eta, ondorioz, onartuta egongo da; betiere, ondasun edo zerbitzu horiek balio nabarmena badute.
2.Programa zerbitzua ematen duenak edo bere filialetako batek produzitu edo enkargatu badu, publikoari argi eta garbi eman beharko zaio produktuaren ezarpenari buruzko informazioa programaren hasieran eta amaieran, baita publizitate-etenaren ondoren berriz hastean ere.
3.Ezarpenak ezin du baldintzatu ikus-entzunezko zerbitzuak ematen dituenaren erantzukizuna, ezta argitalpen-independentzia ere. Era berean, ezin du ondasunak edo zerbitzuak erostera edo errentan hartzera zuzenean bultzatu, ez eta ondasun edo zerbitzu horien sustapen zehatzak egitera, edo produktuari ez dagokion gailentasuna ematera ere.
4.Debekatuta dago produktua haurrentzako programazioan ezartzea».
Hiru. Aldatu egiten da 38. artikulua, eta honela geratzen da idatzita:
«38. artikulua. Europar Batasunean emandako zerbitzuak jasotzeko askatasuna.
1.Espainiako lurralde guztian ikus-entzunezko zerbitzuak jasotzeko askatasuna bermatzen da, baldin eta ikus-entzunezko zerbitzu horien titularrak Europar Batasuneko estatu kide batean ezarrita badaude, eta, betiere, ez badute espainiar jurisdikziopean ezarritako emaileen emisioetan teknikoki interferitzen. Mugaz Haraindiko Telebistari buruzko Europako Hitzarmenaren esparruan, eta Europan kulturaeta hizkuntza-aniztasunerako eskubidea bideratzeko xedez, Europar Batasuneko herrialde baten mugakide diren zona guztietan, uhin hertziarren bidez zabaldutako programak emititzeko eta jasotzeko aukera emango da; horretarako, mugaz haraindiko eremuetan espektro erradioelektrikoaren plangintza egokia bermatuko da.
2.Estatuko ikus-entzunezko agintaritza eskudunak, salbuespenez eta 2010/13 Zuzentarauaren 3. artikuluan ezarritakoaren arabera, mugatu egin ahal izango du jasotzeko askatasun hori, baldin eta Europar Batasuneko estatu kide batetik datozen telebistako ikus-entzunezko zerbitzuek modu larrian eta behin eta berriz urratzen badute Espainiako legedian adingabeen babeserako ezarritakoa, edota arraza, sexua, erlijioa edo nazionalitatea dela eta gorrotoa indartzen badute; betiere, zerbitzu horiek aurreko hamabi hilabeteetan gutxienez bi aldiz eragin badituzte halako jokabideak.
Ikus-entzunezko agintaritzak, kasu horietan, eta mugatze-neurriak hartu baino lehen, alegatutako arau-hausteak zein diren eta arau-hauste hori berriz eginez gero hartzeko asmoa duen neurriak zein diren jakinaraziko die ikus-entzunezkoen titularrari eta Europako Batzordeari; horrez gain, kontsultak egiten hasiko da Europako Batzordearekin eta ikus-entzunezko zerbitzuen titularra ezarrita dagoen estatu kidearekin, adiskidetasunezko akordio bat lortzeko helburuarekin.
Aurreko paragrafoan aipatutako subjektuekin egindako kontsultetan ez bada akordiorik lortzen eta arau-hausteek jarraitu egiten badute, zenbaki honetako lehenengo lerrokadan aurreikusitako neurriak hartu ahal izango dira, arau-hausteak jakinarazten direnetik hamabost eguneko epean.
Batzordeak kontrako erabakia ematen badu, premiaz amaiera eman beharko zaie dagozkien neurriei.
3.Gainera, ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzua eskaera bati erantzunez ematen bada, jasotzeko askatasuna modu proportzionatuan mugatu ahal izango da, ordena publikoa, segurtasun publikoa nahiz osasun publikoa babestearren, edota kontsumitzaileak eta inbertitzaileak babestearren. Kasu horretan, neurriak
hartu baino lehen, ikus-entzunezko agintaritzak neurriak hartzeko eskatu beharko dio eskaera bidezko zerbitzuak ematen dituen subjektuari dagokion jurisdikzioko Europar Batasuneko estatu kideari, eta, neurriok hartu ez baditu edo nahikoak izan ez badira, eskatu beharko dio jakinarazteko Europako Batzordeari eta aipatutako estatu kideari neurriak hartzeko duen asmoa.
Premia-kasuetan, ikus-entzunezko agintaritzak neurri horiek hartu ahal izango ditu, eta neurri horiek ahalik eta azkarren jakinaraziko dizkio Europako Batzordeari eta zerbitzuak ematen dituen subjektuari dagokion jurisdikzioko estatu kideari, premiaren arrazoiak zein diren adieraziz.
Batzordeak kontrako erabakia hartuz gero, ikus-entzunezko agintaritzak uko egin beharko dio proposatutako neurriak hartzeari edo, hala dagokionean, premiaz amaiera emango die dagozkien neurriei.
4.Aurreko bi zenbakietan aipatutako neurriak Estatuko ikus-entzunezko agintaritza eskudunak igorritako instrukzio-espedientearen bidez egiaztatu beharko dira.»
Lau. Aldatu egiten da 39. artikulua, eta honela geratzen da idatzita:
«1. Estatuko agintaritza eskudunak, 2010/13 Zuzentarauaren 4. artikuluan ezarritakoarekin arabera, Espainiako legedia zaintzeko neurriak hartu ahal izango ditu, artikulu honetan aurreikusitako prozedurari jarraiki, telebistako ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzu bat ematen duena Europar Batasuneko beste estatu kide batean ezarrita badago eta bere zerbitzua, osotasunean edo batez ere, Espainiako lurraldera bideratzen badu eta estatu kide horretan ezarri bada zorrotzagoak diren Espainiako arauak saihesteko.
Kasu horretan, Estatuko agintaritza eskuduna, behar bezala arrazoitutako eskaeraren bidez, aipatutako beste estatu kidearekin harremanetan jarri ahal izango da, planteatutako arazoetarako bientzat gogobetekoan den konponbidea lortzeko.
2.Eskaera egiten denetik bi hilabeteko epean ez bada gogobeteko konponbide bat lortzen, Estatuko agintaritza eskudunak artikulu honetako bat zenbakian aurreikusitako neurriak hartu ahal izango ditu; betiere, objektiboki beharrezkoak badira eta bete nahi diren helburuekiko diskriminaziorik gabe eta modu proportzionatuan aplikatzen badira.
3.Aipatutako neurriak hartu baino lehen, ikus-entzunezko agintaritzak aplikatu beharreko neurrien proiektua jakinarazi beharko die Europako Batzordeari eta telebistako ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzua ematen dituena ezarrita dagoen estatu kideari; neurrien proiektuarekin batera, dagokion justifikazioa ere aurkeztuko die. Neurrien proiektua Europako Batzordeak onartu beharko du; Batzordearen erabakia ezezkoa den kasuetan, ikus-entzunezko agintaritzak uko egin beharko dio proposatutako neurriak hartzeari.»
Azken xedapenetako zortzigarrena. Estatuaren eskumeneko garraio-azpiegiturak kudeatzen dituzten organo edo erakundeek kudeatzen duten jabari publikoa eta beren titulartasuneko jabetza pribatua okupatzeko baimena emateko baldintzak arautzea.
Lege honen 29. eta 30. artikuluetan aurreikusitakoaren ondorioetarako, Ministroen Kontseiluak onartutako errege-dekretu bidez, eta Industria, Energia eta Turismo Ministerioak eta Sustapen Ministerioak batera proposatuta, zehaztuko da zein baldintzatan baimendu beharko dieten Estatuaren eskumeneko garraio-azpiegiturak kudeatzen dituzten organo edo erakundeek kudeatzen duten jabari publikoa eta beren titulartasuneko jabetza pribatua okupatzeko eskubidea erabiltzea komunikazio elektronikoen sareen eta zerbitzuen operadoreei, ondasun horietara eraginkortasunez sartzeko printzipioaren, kargak murrizteko printzipioaren eta administrazio-sinplifikatzen printzipioaren arabera; guztia ere, ekitatezko baldintzetan, diskriminaziorik gabeko baldintzetan, eta baldintza objektibo eta neutraletan.
Azken xedapenetako bederatzigarrena. Konstituzio-oinarria.
Lege hau Konstituzioaren 149.1.21 artikuluan aurreikusitakoaren babesean eman da; artikulu horrek telekomunikazioen alorreko eskumen esklusiboa ematen dio Estatuari. Era berean, telekomunikazioen sektoreko merkatu-batasuna bermatzera bideratutako Lege honetako xedapenak Konstituzioaren 149.1.1 artikuluaren babesean eman dira, non espainiar guztiak Konstituzioan jasotako eskubideak gauzatzean eta betebeharrak betetzean berdintasunez aritzea bermatzeko oinarrizko baldintzak arautzen diren, bai eta Konstituzioaren 149.1.13 artikuluaren babesean ere, zeina jarduera ekonomikoaren plangintza orokorraren oinarriak ezartzeari eta koordinatzeari buruzkoa den.
Azken xedapenetako hamargarrena. Garapen-eskumenak.
Gobernuak eta Industria, Energia eta Turismoko ministroak, Lege honetan aurreikusitakoarekin bat eta bakoitzak bere eskumenen esparruan, Lege hau garatzeko eta aplikatzeko beharrezkoak diren erregelamendu-arauak eman ahal izango dituzte.
Azken xedapenetako hamaikagarrena. Indarrean sartzea.
Lege hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean.
Horrenbestez,
Lege hau betetzeko eta betearazteko agintzen diet espainiar guztiei, norbanakoei eta agintariei.
Madrilen, 2014ko maiatzaren 9an.
JUAN CARLOS E.
Gobernuko presidentea,
MARIANO RAJOY BREY
I. ERANSKINA
Telekomunikazioen alorreko tasak
1.Operadoreen tasa orokorra
1.Operadoreei zerbitzu unibertsala finantzatzeko ezar dakiekeen ekarpen ekonomikoari kalterik egin gabe, 25. artikuluan eta III. tituluan zehazten den moduan, operadore guztiek urteko tasa bat ordaindu beharko dute; tasa hori ez da izango ustiaketaren sarrera gordinen milako 1,5etik gorakoa izan, eta sortutako gastuak ordaintzera bideratuta egongo da (kudeaketako, kontroleko eta exekuzioko gastuak barne) , 68. artikuluan adierazitako araugintzako agintaritza nazionalek Lege honetan ezarritako araubide juridikoa aplikatzearen ondorioz.
Aurreko lerrokadan adierazitakoaren ondorioetarako, sarrera gordintzat joko dira Lege honen aplikazio-esparruan sartzen diren komunikazio elektronikoen sareak ustiatzearen eta zerbitzuak ematearen ondorioz operadoreak orotara lortzen dituen sarrerak. Horrenbestez, ez dira sarrera gordintzat joko operadore batek emandako zerbitzuei dagozkienak, baldin eta horien zenbatekoa komunikazio elektronikoen sareak ustiatzen edo zerbitzuak ematen dituzten operadoreen zerbitzuak ordaintzeko helburuarekin jasotzen badu erabiltzaileen aldetik.
2.Tasa urte bakoitzeko abenduaren 31n sortuko da. Nolanahi ere, abenduaren 31 baino lehen operadoreak galdu egiten badu horrela jarduteko gaikuntza, berari egotz dakizkiokeen arrazoiak direla eta, egoera hori gertatzen den egunean sortuko da tasa.
3.Urteko tasa horren zenbatekoa ezin izango da Lege honetan zehaztutako araubide juridikoa aplikatzearen ondorioz sortutako eta arestian adierazitako gastuak baino handiagoa izan; kudeaketako, kontroleko eta exekuzioko gastuak barne.
Xede horrekin, Industria, Energia eta Turismo Ministerioak txosten bat argitaratuko du urte bakoitzeko apirilaren 30a baino lehen; bertan, jasoko dira 68. artikuluan aipatzen diren araugintzako agintaritza nazionalek Lege honetan ezarritako araubide juridikoa aplikatzearen ondorioz egindako gastuak.
Txostenean, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak Lege honetan ezarritako araubide juridikoa betez egindako gastuak jasoko dira, bereizita; gastu horiek oinarri gisa erabiliko dira, Batzordeak Estatuko Aurrekontu Orokorren kargura izango duen urteko diru-kopurua finkatzeko eta Batzordeak Lege hau aplikatzeko behar beste baliabide finantzario izango duela bermatzeko.
Tasaren zenbatekoa honela kalkulatuko da: 68. artikuluan aipatutako araugintzako agintaritza nazionalek Lege honetan ezarritako araubide juridikoa aplikatzearen ondorioz aurreko ekitaldian egindako gastuen zenbatekoari, aipatutako txostenean jasotzen denari, telekomunikazio-operadore bakoitzaren aurreko ekitaldiko ustiapenaren diru-sarrera gordinak adierazten dituen ehunekoa aplikatuko zaio, telekomunikazio-operadoreek ekitaldi horretan bertan lortutako ustiapenaren sarrera gordinei dagokienez.
Errege-dekretu bidez zehaztuko dira Lege honetan ezarritako araubide juridikoa aplikatzeagatik 68. artikuluan aipatzen diren araugintzako agintaritza nazionalek egindako gastuak kalkulatzeko sistema, tasa hori likidatzeko kudeaketa-sistema, eta, halaber, ustiapeneko sarrera gordinen zenbatekoa Industria, Energia eta Turismo Ministerioari deklaratzeko telekomunikazioen operadoreek bete behar dituzten epeak nahiz baldintzak ere, aipatutako ministerio horrek telekomunikazioen operadore bakoitzak ordaindu behar duen tasaren zenbatekoa kalkulatzeko.
Aipatutako deklarazioa ez bada epean aurkezten, subjektu pasiboari errekerimendua egingo zaio, modu fede-emailean jakinarazia, 10 eguneko epean deklarazioa aurkez dezan. Ez badu halakorik egiten, organo kudeatzaileak zeharkako estimazioaren araubidean zehaztutako ustiapenaren sarrera gordinen behin-behineko likidazioa igorriko dio, Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 53. artikuluan xedatutakoarekin bat, zehapenaren zenbatekoa eta bidezkoak diren berandutza-interesak barne dituela. Zehapena ezartzeari dagokionez, Tributuen Lege Orokorrean xedatutakoa beteko da.
2.Zenbakikuntza-, helbideratzeeta izendapen-tasak
1.Tasaren zergapeko egitatea zenbakiak, helbideak edo izenak erabiltzeko eskubideak ematea da.
Tasaren subjektu pasiboak erabilera-eskubideen onuradun diren pertsona fisiko edo juridikoak izango dira.
Tasa urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean sortuko da, hasierako aldikoa izan ezik, hori erabilera-eskubideak ematen diren datan sortuko baita.
Tasa ordainarazteko prozedura errege-dekretu bidez ezarriko da. Ordaindu beharreko zenbatekoa zehazteko, biderkatu egingo dira erabilera-eskubideen xede diren zenbakien, helbideen edo izenen kopurua eta horietako bakoitzaren balioa; desberdina izan ahalko da dagokien zerbitzu eta planen arabera.
Oro har, telefono-zenbakikuntzaren plan nazionaleko zenbaki bakoitzaren balioa 0,04 eurokoa izango da zenbakikuntza-, helbideratzeeta izendapen-tasa finkatzeko, ondorio horietarako telefono-sareetan mezu-zerbitzuak emateko bakarrik erabilitako zenbakiak barne hartuta. Balio horri hurrengo taulan espezifikatzen diren koefizienteak aplikatuko zaizkio, adierazten diren heinetarako eta zerbitzuetarako:
Koefizientea |
Zerbitzua |
Heina |
Luzera (zifrak) |
|
(NXYA) |
||||
|
|
|
||
|
|
|
|
|
0 |
Interes sozialeko zerbitzuak. |
0XY, 112, 10YA |
3 eta 4 |
|
0 |
Balio sozialeko zerbitzu harmonizatu |
116 A (A = 0 eta 1) |
6 |
|
europarrak. |
||||
|
|
|
||
0 |
Barne-erabilera, operadore bakoitzaren |
12YA (YA= 00 19) |
Zehaztugabea. |
|
|
esparruan. |
22YA |
|
|
|
|
2XYA (X ≠ 2) |
|
|
2 |
Telefono-sareen gaineko mezuak. |
3XYA |
5 eta 6 |
|
79YA |
||||
|
|
|
||
|
|
99YA |
|
|
3 |
Zenbakikuntza laburra eta aurrezenbakiak. |
1XYA (X≠1) |
4, 5 eta 6 |
|
50YA |
||||
|
|
|
||
1 |
Zenbakikuntza geografikoa eta bokal nomada |
9XYA (X≠0) |
9 |
|
geografikoa. |
8XYA (X≠0) |
|||
|
|
|||
1 |
Mugikorren zenbakikuntza. |
6XYA |
9 |
|
7XYA (X=1, 2, 3, 4) |
||||
|
|
|
||
1 |
Zenbakikuntza bokal nomada. |
5XYA (X=1) |
9 |
|
1 |
Interneterako sarbide-zenbakikuntza. |
908A |
9 |
|
909A |
||||
|
|
|
||
10 |
Tarifa bereziak. |
80YA (Y=0, 3, 6, 7) |
9 |
|
90YA (Y=0, 1, 2, 5, 7) |
||||
|
|
|
||
10 |
Zenbakikuntza pertsonala. |
70YA |
9 |
|
30 |
Abonatu-zenbakiei buruzko telefono-kontsulta. |
118 A (A= 1 9) |
5 |
|
2 |
Makinaz makinako komunikazioak. |
590 A |
13 |
|
|
|
|
|
Oharra: Mailaren identifikazioari dagokion zutabean, NXYA zifrek markatutako zenbakiaren lehenengo 4 zifrak adierazten dituzte. X, Y, A zifrek 0 eta 9 bitarteko balio guztiak har ditzakete, bestelako zerbait esaten den kasuetan izan ezik. Gidoiak adierazten du erreferentziatutako zifrek gidoiaren bi aldeetan ageri diren balioetako edozein har dezaketela (horiek barne) .
Telefono-zenbakikuntzaren plan nazionalean eta plan hori garatzeko xedapenetan Lege hau indarrean sartu eta gero esleitzen diren zenbakikuntza-baliabideei aplikatzeko koefizienteak sartu ahal izango dira; betiere, koefiziente horiek ez badira 30 baliotik gorakoak, azken erabiltzaileei 9 zifrako zenbakiak erabiltzeko eskubideak ematen zaizkien kasuetan izan ezik; kasu horretan, tasaren gehieneko balioak ezin izango du 100 eurotik gorakoa izan.
Tasa hori kalkulatzeko ondorioetarako, ulertuko da telefono-zenbakikuntzako plan nazionaleko zenbaki guztiak, baita telefono-sare publikoetan mezu-zerbitzuak emateko
soilik erabiltzen direnak ere, bederatzi digituz osatuta daudela. Digitu gutxiago dituen zenbaki bat erabiltzeko eskubideak ematen direnean, osa daitezkeen bederatzi digituko zenbaki guztiak erabiltzeko eskubideak ematen direla joko da, zenbaki horien hasierako zati gisa erabiltzeko eskubidearen xede diren zenbakiak mantenduz. Luzera handiagoko zenbakiak erabiltzeko eskubideak ematen direnean, zenbaki horien aurreneko bederatzi zifrekin osa daitezkeen bederatzi digituko zenbaki guztietarako ematen direla joko da.
Era berean, zenbakikuntzarako, helbideratzeko eta izendapenerako ondoko tasa hauek ezartzen dira:
|
|
Kode bakoitzaren |
Zenbaki mota |
Erreferentziako araua |
balioa |
|
|
(euroak) |
|
|
|
Nazioarteko seinaleztapen-puntuaren |
UIT-T Q.708 Gomendioa. |
1.000 |
kodea (CPSI) . |
|
|
Nazioko seinaleztapen-puntuaren |
UIT-T Q.704 Gomendioa. |
10 |
kodea (CPSN) . |
|
|
Datu-sarearen adierazlea (CIRD) . |
UIT-T X.121 Gomendioa. |
1.000 |
Tetra sare mugikorraren adierazlea |
UIT-T E.218 Gomendioa. |
1.000 |
(IRM) . |
|
|
Eramangarritasun-operadorearen |
Eramangarritasun espezifikazio |
1.000 |
kodea (NRN) . |
teknikoak. |
|
Sare mugikorraren adierazlea (IRM) . |
UIT-T E.212 Gomendioa. |
1.000 |
|
|
|
Tasa berri hauek atzeraeraginik gabe aplikatuko dira, Lege hau onartzen den urtearen ondorengo urteko urtarrilaren 1etik aurrera.
Zenbakikuntzarako, helbideratzerako eta izendapenerako tasaren balioa Estatuko Aurrekontu Orokorren Legean finkatuko da, urtero.
2.Aurreko epigrafean xedatutakoari kalterik egin gabe, tasa horrengatik ordaindu beharreko zenbatekoa finkatzean, kontuan hartu ahal izango da erabiltzeko eskubidearen xede diren zenbakiak eta izenak erabiltzearen merkatu-balioa eta pertsona edo erakunde onuradunak horietatik lor dezakeen errentagarritasuna, 19. artikuluan xedatutakoaren arabera.
Kasu horretan, plan nazionaletan edo horiek garatzeko xedapenetan eta horietan ezartzen diren baldintzetan horrela aurreikusita dagoen salbuespenezko kasuetan, tasaren urteko zenbatekoaren ordez lizitazio-prozedura batetik lortzen den tasa ezarri ahal izango da; bertan, erreferentziako hasierako balio bat zehaztuko da, bai eta erabiltzeko eskubidea ematearen iraupena ere. Lizitazioaren esleipen-balioa erreferentziabalio hori baino handiagoa izango balitz, lizitazioaren esleipen-balioa izango da tasaren zenbatekoa.
3.Interesdunak eskatuta zenbakikuntza-baliabideen esleipena bertan behera uzten denean, proportzionalki dagokion zenbakikuntza-tasaren zenbatekoa itzuliko zaio, dagokion urteko ekitaldian. Horretarako, errege-dekretu bidez ezarritako prozedura jarraituko da.
4.Tasa horren bidez lortutako sarreren zenbatekoa Altxor Publikoan sartuko da, eta Estatuko Administrazio Orokorrak Lege honetan ezarritako araubide juridikoa kudeatzeko, kontrolatzeko eta exekutatzeko egiten dituen gastuak finantzatzeko erabiliko da.
3.Jabari publiko erradioelektrikoa erreserbatzeagatiko tasa
1.Jabari publiko erradioelektrikoko edozein maiztasun operadoreek modu pribatiboan edo modu berezian erabiltzeko erreserbatzean, pertsona edo erakunde baten edo batzuen alde, urteko tasa bat ordaindu beharko da, paragrafo honetan ezartzen diren baldintzetan.
Subjektu obligatuek tasa horrengatik ordaindu beharreko zenbatekoa finkatzeko, kontuan izango dira erreserbatutako maiztasuna erabiltzeak duen merkatu-balioa eta onuradunak horretatik lor dezakeen errentagarritasuna.
Aipatutako merkatu-balioa eta erreserbaren onuradunak lor dezakeen errentagarritasuna zehazteko, besteak beste parametro hauek hartuko dira kontuan:
a) Banden erabileraeta pilaketa-maila, dagozkion eremu geografikoetan.
b) Erreserba zein zerbitzu motatarako erabili nahi den eta, bereziki, zerbitzu mota horrek III. tituluan jasotako zerbitzu publikoaren betebeharrak dituen.
c) Erreserbatzen den espektroko banda edo azpibanda.
d) Erabilitako ekipamenduak eta teknologia.
e) Erreserbatutako jabari publikoaren erabileratik edo aprobetxamendutik eratorritako balio ekonomikoa.
2.Tasa horri dagokionez ordaindu beharreko zenbatekoa biderketa hau eginda lortuko da: erreserbatutako jabari publikoaren erreserba erradioelektrikoen unitatekopurua bider unitateari esleitzen zaion balioa, eurotan. Uharte-lurraldeetan, dagokion tasa zehazteko erabiltzen diren unitate erradioelektrikoak kalkulatzeko aplikatu beharreko azalera kalkulatuko da itsas zonaren gainean zabaltzen den eskatu gabeko estaldura kenduta. Paragrafo honetan xedatutakoaren ondorioetarako, erreserba erradioelektrikoaren unitatetzat jotzen da ohiko neurri-eredu bat, urtebeteko aldian kilohertz bateko banda-zabalera baten okupazio potentzialekoa edo benetakoa, kilometro karratu bateko lurralde baten gain.
3.Aurreko parametroen kuantifikazioa Estatuko Aurrekontu Orokorren Legeak zehaztuko du. Jabari publiko erradioelektrikoa erreserbatzeagatik ordaindu beharreko tasari dagokionez paragrafo honetako 1. epigrafeko b) lerrokadan adierazten den parametro-murrizketa Estatuaren Aurrekontu Orokorren Legean zehaztuko da; murrizketa hori koefiziente horren balioaren 100eko 75era artekoa izango da Lege honetako 25. eta
28.artikuluetako 1. eta 2. paragrafoen arabera zerbitzu publikoaren betebeharrak dauzkaten komunikazio elektronikoen sare eta zerbitzuetarako, edota zerbitzu publikoak administrazio-emakida bidez zuzenean edo zeharka kudeatuta ematera bideratutako jabari publikorako.
Era berean, aurreko lerrokadan aipatzen den Legeak hauek guztiak finkatuko ditu:
a) Zerbitzu erradioelektrikoen erreserba erradioelektrikoko unitate-kopurua kalkulatzeko formula.
b) Zerbitzu erradioelektriko motak.
c) Jabari publiko erradioelektrikoa erreserbatzeagatiko tasa dela eta ordaindu beharreko gutxieneko zenbatekoa.
4.Jabari publiko erradioelektrikoaren erreserbaren titularrak ordaindu beharko du tasa. Erreserba erradioelektrikorik ez duten estazio hartzaile soilak tasa ordaintzeko beharretik salbuetsita egongo dira. Ordaindutakoaren zenbatekoa Altxor Publikoan sartuko da.
5.Tasaren zenbatekoa urtero ordaindu beharko da. Zenbateko hori, hasieran, demanioa erabiltzeko titulu gaitzailea ematen den egunean sortuko da, eta, hortik aurrera, urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean.
6.Ordainarazteko prozedura errege-dekretu bidez ezarriko da. Tasaren zenbatekoa ordaintzen ez denean, jabari publiko erradioelektrikoa okupatzeko eskubidea eten edo galdu ahal izango da, salbu eta tasaren likidazioaren aurka administrazio-bidean edo administrazioarekiko auzien jurisdikzioan abiarazitako aurkaratze-prozeduran ordainketa etetea hitzartu bada.
7.Herri-administrazioak tasa hori ordaintzeko beharretik salbuetsita egongo dira, jabari publiko erradioeletrikoa erreserbatzean esklusiboki defentsa nazionala, segurtasun publikoa eta larrialdiak xede dituzten interes orokorreko derrigorrezko zerbitzuak emateko, baita interes orokorrekoak diren bestelako derrigorrezko zerbitzuetarako erreserbatzean ere, zuzeneko edo zeharkako inolako kontrapartida ekonomikorik gabe; esaterako, tasak, prezio publiko edo pribatuak, edo zerbitzuak emateagatiko bestelako sarrerak, hala nola publizitateagatiko sarrerak. Horretarako, Industria, Energia eta Turismo Ministerioari eskatu beharko diote salbuespena, eskaera oinarritua eginez. Era berean, ez dira
ordaintzekoak izango satelite bidezko irrati-difusio soinudun zein telebistakoetatik etorritako loturak.
4.Telekomunikazio-tasak
1.Emakida eta baimen jakin batzuk emateko, erregistroetan inskripzioak egiteko, ziurtagiriak egiteko, nahitaezko ikuskaritza-jarduketak egiteko, irizpen teknikoak emateko eta azterketak gauzatzeko egin beharreko kudeaketa-lanak beharrezkoak diren izapideen eta jarduketen kostua konpentsatzeko tasak ordainarazteko eskubidea sortuko du, hurrengo lerrokadetan xedatzen denaren arabera.
2.Tasaren zergapeko egitea izango da Administrazioak kudeaketa zehatza egitea erregistro-ziurtagiriak emateko; telekomunikazioen azpiegitura komunen proiektu teknikoa aurkezteko eta eraikinen barnean telekomunikazioen azpiegitura komunak babesten dituen instalazio-ziurtagiria edo -aldizkaria aurkezteko; telekomunikazio-ekipamendu eta -aparatuen espezifikazio teknikoak betetzeko; ekipamendu eta aparatu horien egokitasuna ebaluatzeko irizpen teknikoak emateko; telekomunikazioen enpresa instalatzaileen erregistroan inskribatzeko; Lege honetan edo lege-mailako beste xedapen batzuetan ezarrita dauden eta nahitaezkoak diren ikuskapen-jarduerak edo egiaztapen teknikoak egiteko, edota aipatutako ikuskapenedo egiaztatze-jardueren ordez teknikari eskudun batek egindako ziurtagiriak aurkezteko; jabari publiko erradioelektrikoa modu pribatiboan erabiltzeko demanio-emakidak izapidetzeko; jabari hori modu berezian erabiltzeko baimen orokorrak edo indibidualak izapidetzeko, eta irrati-amateurren estazioetan jarduteko gaitzen duten azterketak egiteko.
3.Tasaren subjektu pasiboak ondoko pertsona natural edo juridiko hauek izango dira, kasuaren arabera: dagokion ebaluazioaren ziurtagiri edo irizpen teknikoa eskatzen duena; telekomunikazioen enpresa instalatzaileen erregistroan dagokion erantzukizunpeko adierazpena aurkezten duena; telekomunikazioen azpiegitura komunen proiektu teknikoaren aurkezpen-ziurtagiria eskatzen duena; zuinketa-akta, instalazio-aldizkaria eta proben protokoloa eskatzen duena, eta, hala dagokionean, obra-amaierako ziurtagiria eta eranskinak eskatzen dituena; nahitaezko ikuskatze-jarduerak egin behar dituena; jabari publiko erradioelektrikoa modu pribatiboan erabiltzeko demanio-emakidak edo -izapidetzeak eskatzen dituena; jabari publiko erradioelektrikoa modu berezian erabiltzeko baimen orokorrak edo indibidualak izapidetzea eskatzen duena; irrati-amateurraren estazioetan jarduteko titulua lortzeko azterketetara aurkezten dena, eta nahitaezko ikuskatzeedo egiaztatze-jardueren ordez teknikari eskudunak egindako ziurtagiriak aurkezten dituena.
4.Tasaren zenbatekoa Estatuaren Aurrekontu Orokorren Legean ezarriko da. Tasa dagokion eskaera egiten den unean sortuko da. Tasaren errendimendua Altxor Publikoan sartuko da. Errege-dekretu bidez ezarriko da tasa likidatzeko modua.
Espezifikazio teknikoak betetzen direla ziurtatzeko probak edo saioak egitea prezio publikotzat joko da, baldin eta interesdunak proba edo saio horiek Europar Batasuneko edozein estatu kideren Administrazioaren mende dauden zentroetan egin baditzake, edota Espainiako Administrazioaren mende dauden zentroetan, edo zentro pribatuetan edo besteren zentroetan, interesdunaren aukeran; betiere, proba horiek egiteko eskaera interesdunak bere borondatez egin badu, indarrean dagoen araudiak horretara behartu gabe.
5.Jabari publiko erradioelektrikoa modu berezian erabiltzeko baimen indibidualak izapidetzeko tasa ordaintzeko beharretik salbuetsita egongo dira eskaera egiten duten urtean 65 urte betetzen dituzten eskatzaileak, edo ordurako beteta dituztenak, baita pentsio publiko baten onuradun direnak edota 100eko 33ko edo gehiagoko minusbaliotasun-maila aitortua dutenak ere.
5.Tasak borondatezko epean kudeatzea eta biltzea
Industria, Energia eta Turismo Ministerioak borondatezko epean kudeatu eta bilduko ditu eranskin honetako tasak.
II. ERANSKINA
Definizioak
1.Abonatua: edozein pertsona fisiko edo juridiko, herritarrentzat eskuragarri dauden komunikazio elektronikoen zerbitzuak eskaintzen dituen edozein hornitzailerekin aipatutako zerbitzuak jasotzeko kontratu bat duena.
2.Agente ekonomikoa: telekomunikazio-ekipamenduen eta -aparatuen fabrikatzailea, ordezkari baimendua, inportatzailea eta banatzailea.
a) Banatzailea: hornidura-kateko pertsona fisiko edo juridikoa, produktu bat merkaturatzen duen fabrikatzaileaz edo inportatzaileaz bestelakoa.
b) Fabrikatzailea: produktu bat fabrikatzen duen pertsona fisiko edo juridikoa, edota produktu bat diseinatzeko edo fabrikatzeko agindua ematen duena, produktua bere izenarekin edo marka komertzialarekin merkaturatzen duenean.
c) Inportatzailea: Europar Batasunean ezarritako pertsona fisiko edo juridikoa, Europako Erkidegoko merkatuan hirugarren herrialde baten produktua sartzen duena.
d) Ordezkari baimendua: Europar Batasunean ezarritako pertsona fisiko edo juridikoa, fabrikatzaile baten idatzizko agindua jaso duena, haren izenean jardun dezan Europako Erkidegoko dagokion legediaren arabera fabrikatzaileak dauzkan eginbehar espezifikoei dagokienez.
3.Aplikazio-programaren interfazea (API) : kanpoko aplikazioen arteko softwareinterfazea, irrati-difusioko operadoreek edo zerbitzu-emaileek eskura jartzen dutena, eta irrati zein telebista digitalaren zerbitzuetarako telebista digitaleko ekipamendu aurreratuaren baliabideak.
4.Araugintzako Agintaritza Nazionala: Gobernua, ministerio-sailak, goi-organoak, zuzendariak eta organismo publikoak, Lege honen arabera bertan aurreikusten diren eskumenez baliatzen direnean.
5.Azken erabiltzailea: komunikazioen sare publikoak ustiatzen ez dituen, herritarrentzat eskuragarri dauden komunikazio elektronikoen zerbitzuak ematen ez dituen, eta halakoak birsaltzen ez dituen erabiltzailea.
6.Deia: bi noranzkoko ahozko komunikazioa ahalbidetzen duen konexioa, herritarrentzat eskuragarri dagoen komunikazio elektronikoen zerbitzu baten bidez egindakoa.
7.Erabiltzailea: herritarrentzat eskuragarri dagoen komunikazio elektronikoen zerbitzu bat erabiltzen edo eskatzen duen pertsona fisiko edo juridikoa.
8.Eskubide bereziak: enpresen kopuru mugatu bati lege-, erregelamenduedo administrazio-tresna baten bidez ematen zaizkion eskubideak, baldin eta eremu geografiko espezifiko batean:
a) Objektiboak, proportzionalak eta diskriminaziorik gabeak ez diren irizpideen arabera, zerbitzu bat emateko edo jarduera zehatz bati ekiteko bi enpresa edo gehiago izendatzen edo mugatzen badituzte, edo
b) Enpresa bati edo enpresa gehiagori, irizpide horien arabera, legeedo erregelamendu-abantailak ematen badizkiete, eta abantaila horiek larriki zailtzen badute eremu geografiko horretan bertan eta oinarrian antzekoak diren baldintzetan zerbitzu bera emateko edo jarduera berari ekiteko beste enpresa batek duen gaitasuna.
9.Eskubide esklusiboak: enpresa bati lege-, erregelamenduedo administraziotresna baten bidez ematen zaizkion eskubideak; tresna horretan, eremu geografiko espezifiko batean zerbitzu bat emateko edo jarduera zehatz bat hasteko eskubidea erreserbatzen zaio enpresari.
10.Espektro erradioelektrikoa: espazioan gida artifizialik gabe hedatzen diren uhin elektromagnetikoak, eskuarki 3.000 GHz-tik beherako maiztasuna dutenak.
11.Espezifikazio teknikoa: produktu baten beharrezko ezaugarriak definitzen dituen dokumentu batean jasotako espezifikazioa; esaterako, kalitate-mailak, erabileraezaugarriak, segurtasuna, dimentsioak, sinboloak, frogak eta froga-metodoak, paketatzea,
markatzea eta etiketatzea. Kategoria horren barnean daude produktuari aplikatzekoak diren arauak, terminologiari dagokionez.
12.Formatu zabaleko telebista-zerbitzua: zabalera osoko formatuan aurkezteko produzitutako eta editatuko programek, erabat edo partzialki, osatzen duten telebistazerbitzua. Mota honetako telebista-zerbitzuetarako erreferentzia-formatua 16:9 dimentsioetakoa da.
13.Helbidea: zifren eta sinboloen kate edo konbinazioa, konexio baten akaberapuntu espezifikoak identifikatzen dituena eta bideraketarako erabiltzen dena.
14.Herritarrentzat eskuragarri dagoen telefono-zerbitzua: herritarrentzat eskuragarri dagoen zerbitzua, zuzenean edo zeharka nazioko deiak edota nazioko eta nazioarteko deiak egiteko eta jasotzeko, telefono-zenbakikuntzako plan nazional bateko edo nazioarteko plan bateko zenbaki baten edo gehiagoren bidez.
15.Interferentzia kaltegarria: irratinabigazio-zerbitzuek edo bestelako segurtasunzerbitzuek funtzionatzeko arriskutsuak izan daitezkeen interferentzia guztiak, edota nazioarteko, Europako Erkidegoko edo nazioko araudiaren arabera funtzionatzen duen irrati-komunikazioko zerbitzu bat degradatu edo larriki oztopa dezaketen edo behin eta berriz eten dezaketen interferentzia guztiak.
16.Interkonexioa: operadore batek berak edo beste operadore batek erabilitako komunikazioen sare publikoen konexio fisiko eta logikoa, operadore baten erabiltzaileek aukera izan dezaten operadore beraren edo beste operadore baten erabiltzaileekin komunikatzeko edota beste operadore batek ematen dituen zerbitzuetara jotzeko. Alderdi interesdunek edota sarerako sarbidea duten hirugarrenek eskain ditzakete zerbitzu horiek. Interkonexioa sare publikoen operadoreen arteko sarbide mota berezi bat da.
17.Irrati-komunikazioa: uhin erradioelektrikoen bidez transmititutako telekomunikazio oro.
18.Izena: abonatuak, erabiltzaileak edo bestelako erakundeak –esaterako, sareko elementuak– identifikatzeko erabiltzen den karaktereen konbinazioa (zifra hamartarrak, hizkiak edo sinboloak) .
19Komunikazio elektronikoaren sare bat ustiatzea: sare hori sortzea, aprobetxatzea, kontrolatzea edota martxan jartzea.
20.Komunikazio elektronikoen sare publiko finkoen tokiko begizta edo begizta abonatua: sarearen akabera-puntua eta banaketa-gailua edo komunikazio elektroniko finkoen sare publikoen antzeko instalazioa lotzen dituen zirkuitu fisikoa.
21.Komunikazio elektronikoen sarea: transmisio-sistemak eta, hala dagokionean, kommutazioedo bideraketa-ekipamenduak eta gainerako baliabideak, baita kableen, onda hertziarren, bitarteko optikoen edo bestelako bitarteko elektromagnetikoen bidez seinaleak garraiatzeko aukera ematen duten eta aktiboak ez diren elementuak ere, tartean direla satelite-sareak, lurreko sare finkoak (zirkuitu-kommutazioaren sarea eta paketatzesareak, Interneteko sarea barne) eta mugikorrak, linea elektrikoak (seinaleak transmititzeko erabiltzen diren heinean) , soinuaren eta telebistaren irrati-difusiorako erabilitako sareak eta kable bidezko telebista-sareak, garraiatutako informazio mota edozein dela ere.
22.Komunikazio elektronikoen zerbitzua: oro har, ordainketa baten truke ematen den zerbitzua. Zerbitzu hori, bere osotasunean edo hein nagusian, komunikazio elektronikoen sareen bidez seinaleak garraiatzean datza, barne direla telekomunikazioen zerbitzuak eta irrati-difusiorako erabilitako sareetan transmititzeko zerbitzuak, baina kanpo direla komunikazio elektronikoen sareen eta zerbitzuen bidez transmititutako edukiak ematen dituzten zerbitzuak edo aipatutako eduki horien argitaratze-kontrolean oinarritzen diren jarduerak; definizio horretatik kanpo gelditzen dira, era berean, 98/34/EE Zuzentarauaren 1. artikuluan zehaztutako informazio-gizarteko zerbitzuak, beren osotasunean edo hein nagusian komunikazio elektronikoen sareen bidez seinaleak garraiatzen oinarritzen ez direnean.
23.Komunikazioen sare publikoa: komunikazio elektronikoen sare bat, osotasunean edo partzialki herritarrentzat eskuragarri dauden komunikazio elektronikoen zerbitzuak
emateko erabiltzen dena, eta sarearen akabera-puntuen arteko seinale-transferentziak jasaten dituena.
24.Kontsumitzailea: edozein pertsona fisiko edo juridiko, profesionalak ez diren helburuetarako herritarrentzat eskuragarri dauden komunikazio elektronikoen zerbitzu bat erabiltzen edo eskatzen duena.
25.Lokalizazio-datuak: komunikazio elektronikoen sare batean edo komunikazio elektronikoen zerbitzu baten bidez trataturiko edozein datu, herritarrentzat eskuragarri dagoen komunikazio elektronikoen zerbitzu baten erabiltzaile baten terminalekipamenduaren kokaleku geografikoa adierazten duena.
26.Lotutako baliabideak: komunikazio elektronikoen sare batekin edo komunikazio elektronikoen zerbitzu batekin lotura duten azpiegitura fisikoak, sistemak, gailuak, zerbitzuak edo bestelako baliabide edo elementuak, sare edo zerbitzu horren bidez zerbitzuak ematea ahalbidetzen edo laguntzen badute, edo horretarako ahalmena badute. Besteak beste, ondoko hauek izango dira: eraikinak, eraikinetako sarrerak, eraikinetako kableatua, antenak, dorreak eta bestelako euskarri-eraikinak, hodiak, mastak, sarbideahoak eta banagailuak.
27.Lotutako zerbitzuak: komunikazio elektronikoen sare bati edo komunikazio elektronikoen zerbitzu bati lotutako zerbitzuak, sare edo zerbitzu horren bidez zerbitzuak ematea ahalbidetzen edo laguntzen dutenak edota horretarako potentziala dutenak. Besteak beste, honako hauek dira: zenbakien itzulpena edo antzeko funtzionalitatea duten sistemak, baldintzapeko sarbide-sistemak eta programen gida elektronikoak, baita bestelako zerbitzuak ere; esaterako, identitatearen, lokalizazioaren eta presentziaren zerbitzua.
28.Maiztasunak ematea: maiztasun-banda bat irrati-komunikazioko zerbitzu batek edo gehiagok erabiltzeko ematea, hala dagokienean, espezifikatzen diren baldintzetan.
29.Maiztasunak esleitzea: estazio erradioelektriko batek maiztasun edo kanal erradioelektriko jakin bat espezifikatutako baldintzetan erabiltzeko administrazio-baimena.
30.Maiztasunen erreserba: espektro erradioelektrikoaren zati bat, zeina erabiltzeko eskubideak pertsona fisiko edo juridiko bati ematen dizkion Administrazioak, baldintza espezifikoetan.
31.Merkatuan botere nabarmena duen operadorea: indibidualki edo beste batzuekin batera, posizio nagusiaren baliokidea duen operadorea; hau da, lehiakideekiko, bezeroekiko eta, azkenik, pertsona fisikoak diren kontsumitzaileekiko modu nabarmenean jarrera independentea izateko aukera ematen dion indar ekonomikoko posizioa duena.
32.Operadorea: komunikazio elektronikoen sare publikoak ustiatzen dituen pertsona fisiko edo juridikoa, edota herritarrentzat eskuragarri dauden komunikazio elektronikoen zerbitzuak eskaintzen dituena; betiere, Industria, Energia eta Turismo Ministerioari jardueran hasi dela jakinarazi badio edota Operadoreen Erregistroan inskribatuta badago.
33.Ordainpeko telefono publikoa: herritarrentzat oro har eskuragarri dagoen telefonoa, zeina erabiltzeko ordainbide gisa txanponak, kreditueta zordunketa-txartelak edo aurreordainketa-txartelak erabil daitezkeen, markatze-kodeak erabiltzen dituzten txartelak barne.
34.Sarbide baldintzatuko sistema: soinuaren edo telebistaren irrati-difusioko zerbitzu babestu bat modu ulergarrian eskuratzeko baldintza gisa kuota bat ordaintzea edo aurretiazko bestelako baimen indibidual bat jasotzea ezartzen duen neurri tekniko edo mekanismo tekniko oro.
35.Sarbidea: komunikazio elektronikoen zerbitzuak emateko helburuarekin, baliabideak edo zerbitzuak beste operadore baten esku jartzea, zehaztutako baldintzetan eta oinarri esklusiboan edo ez-esklusiboan, baita informazio-gizarteko zerbitzuak edo irrati-difusioko eduki-zerbitzuak emateko eskaintzen badira ere. Termino horretan, besteak beste ondoko alderdi hauek jasotzen dira: bitarteko finkoen eta ez-finkoen bidez ekipamendu-konexioa eska dezaketen sare-elementuetarako eta lotutako baliabideetarako sarbidea (horrek, batez ere, tokiko begiztarako sarbidea biltzen du, bai eta tokiko begizta horren bidez zerbitzuak errazteko beharrezko diren baliabide eta zerbitzuetarako sarbidea
ere) ; azpiegitura fisikoetarako sarbidea (esaterako, eraikinak, hodiak eta mastak) ; pertinenteak diren sistema informatikoetarako sarbidea (laguntzeko sistema eragileak barne) ; informazio-sistemetarako sarbidea edo aurre-eskaeretarako, horniduretarako, eskaeretarako, mantentzeeta konpontze-eskaeretarako eta fakturaziorako datu-baseak; dei-zenbakia bihurtzeko sarbidea edo antzeko funtzionalitatea duten sistemetarako sarbidea; sare finko eta mugikorretarako sarbidea; bereziki, ibiltaritza-helburuekin; telebista digitaleko zerbitzuetarako sarbide baldintzatua duten sistemetarako sarbidea; baita sare pribatu birtualeko zerbitzuetarako sarbidea ere.
36.Sarearen akabera-puntua: abonatuak komunikazioen sare publiko batera jotzeko baliatzen duen puntu fisikoa. Kommutazioedo bideraketa-eragiketak gertatzen diren sareak badira, sarearen akabera-puntua sare espezifikoaren helbide baten bidez identifikatuta egongo da, eta sare espezifiko hori zenbaki bati edo abonatu baten izenari lotuta egongo da.
37.Telebista digitaleko ekipamendu aurreratua: telebistetara konektatzeko deskodegailuak edo telebista digital interaktiboko zerbitzuak jaso ditzaketen telebista digital integratuak.
38.Telekomunikazioak: hari, erradioelektrizitate, bitarteko optiko edo bestelako sistema elektromagnetikoen bidez, edozein motatako zeinu, seinale, idazki, irudi, soinu edo informazio transmititzeko, emititzeko edo jasotzeko ekintza oro.
39.Terminal-ekipamendua: komunikazio elektronikoen sare publiko batera konektatzera bideratutako ekipamendua; hau da, sare publikoaren akabera-puntuekin zuzenean konektatzera bideratutakoa edota, haren bidez, interfuntzionatzera bideratutakoa, informazioa bidaltzeko, prozesatzeko edo jasotzeko helburuarekin.
40.Zenbaki ez-geografikoak: telefono-zenbakikuntzako plan nazionalean identifikatutako zenbakien artean, geografikoak ez direnak. Besteak beste, telefono mugikorren zenbakiak, doako deien zenbakiak eta tarifikazio gehigarrien zenbakiak bilduko dituzte.
41.Zenbaki geografikoa: telefono-zenbakikuntzako plan nazionalean identifikatutako zenbakia, bere egituraren zati batean esanahi geografikoa duena, deiak sarearen akabera-puntu fisikoaren kokapenera bideratzeko.
42.Zenbakia: besteak beste izen bat edo helbide bat adieraz dezaketen zifra hamartarren katea.
w.boe.es |
BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO |
D. L.: M-1/1958 ISSN: 02 |
|
|
|