Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Administrazio zuzenbidea  >>  Legeria  >> Azpiegiturak

9/2013 Legea, uztailaren 4koa, uztailaren 30eko 16/1987 Legea, lehorreko garraioak antolatzeari buruzkoa, eta uztailaren 7ko 21/2003 Legea, aire-segurtasunari buruzkoa, aldatzen dituena

2013-07-04

Erakundea: Estatuko Buruzagitza

Argitalpena: EAO, 2013/7/5, 160. zk.

I.  XEDAPEN OROKORRAK

ESTATUKO BURUZAGITZA

7320

9/2013 Legea, uztailaren 4koa, uztailaren 30eko 16/1987 Legea, lehorreko garraioak antolatzeari buruzkoa, eta uztailaren 7ko 21/2003 Legea, airesegurtasunari buruzkoa, aldatzen dituena.

JUAN CARLOS I.a ESPAINIAKO ERREGEA

Honako hau irakurtzen duten guztiek jakin dezaten.

Jakizue: Gorte Nagusiek ondoko lege hau onetsi dutela, eta Nik, hemen, berretsi egiten dudala.

HITZAURREA Bai Estatuan bai Europar Batasunean bidaiarien eta salgaien lurreko garraioaren merkatuak izandako aldaketek Lehorreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen (hemendik aurrera, LGAL) edukia guztiz berrikustera eraman gaituzte, hura jatorriz 1987an onartu baitzen.

Berrikusteko garaian, bestalde, garraio-merkatuan sartzeko baldintzetan ahalik eta zorroztasun handienari eustea izan dugu irizpide, Europar Batasunaren arauek finkatutako ildotik, eta, aldi berean, merkatu horretan aritzen diren enpresei beren burua kudeatzeko gaitasun handiagoa ematea ere bilatu dugu.

Hartarako, LGALaren testuan Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko urriaren 21eko 1071/2009 Erregelamenduak (EE) ezarritako eskakizun berriak gehitu dira enpresen kokatzeko, gaitasun profesionaleko, finantza-gaitasuneko eta zintzotasuneko eskakizunak betetzeari dagokionez –errepide bidezko garraiolariaren lanbidean aritzeko bete beharreko baldintzei buruzko arau komunak ezartzen ditu erregelamendu horrek eta Kontseiluaren 96/26/EE Zuzentaraua indargabetzen du–.

Nazioarteko garraioaren arloan, funtsean, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko urriaren 21eko 1072/2009 eta 1073/2009 Erregelamenduetan (EE) xedatutako arauetara igortzea erabaki dugu, baita Espainiak izenpetutako nazioarteko hitzarmenak direla-eta, hala badagokio, aplikatzekoak diren gainerako arauetara ere; erregelamendu horien bitartez arau komunak ezartzen dira salgaien errepide bidezko nazioarteko garraiomerkatuan zein autokarren eta autobusen zerbitzuen nazioarteko merkatuan sartzeko, hurrenez hurren.

Aldaketa bereziki esanguratsuren bat nabarmendu beharra dago garraiobide jakin batzuei dagokienez. Hala, trenbide eta errepide bidezko erabilera orokorreko bidaiarien garraio publiko erregularrak kudeatzeko araubidea egokitu da Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2007ko urriaren 23ko 1370/2007 Erregelamenduan (EE) xedatutako arauetara –bidaiariak trenbide eta errepide bidez garraiatzeko zerbitzu publikoei buruzkoa eta Kontseiluaren 1191/69 eta 1170/70 Erregelamenduak (EEE) indargabetzekoa da erregelamendu hori–.Araubide horren berezko arau espezifikoak egituratu eta harmonizatu dira, halaber, zerbitzua kudeatzen duenaren eta haren administrazio titularraren arteko harremanaren kontratu-izaera indartuta.

Zeharo ezberdina den beste gai bati dagokionez, nabarmendu beharra dago gidaridun ibilgailuak alokatzeko jarduera behin betiko jasoko dela turismo-ibilgailuetako bidaiarien eskatu ahalako garraioaren modalitate zehatz modura; horrenbestez, garraio-jarduerari buruzko arau guztiak aplikatu behar zaizkio hari, eta ez garraioaren osagarri baino ez diren jarduerentzat adierazitakoak (azken horiek aplikatuko lirateke, ordea, gidaririk gabeko ibilgailuak alokatzeko jardueran; horrekin, baina, ez du batere edo ia zerikusirik).

Azkenik, salgaien garraioaren jarduera osagarriak berriro definitu dira merkatuaren oraingo errealitatera egokitzeko, baita operadore logistikoaren figura ere, aurretik LGALean aurreikusi gabekoa.

Merkataritza-esparruan, enpresaburuak arriskua bere gain hartuta garraio-jarduerak kontratatzeko eta ustiatzeko askatasun-printzipioak finkatu dira, betiere bidaiariak garraiatzeko administrazioaren titulartasuneko zerbitzu publikoak ez badira; gainera, Garraioko Arbitraje Batzordeen jardun-ahalmena indartu da.

Oztopo operatiboak murriztu dira, bidaiarien garraioren kontratazioan bitartekotza guztiz liberalizatuta, betiere turismo-esparruko bidaia-agentzien erregulazioari kalterik egin gabe. Eta malgutu egin dira salgaiak garraiatzeko merkatuan garraiolarien eta garraio-operadoreen jarduerak bereizten dituzten mugak.

Azkenik, LGALaren aldaketa honek ekarri duen administrazio-kargen murrizketa ere nabarmendu behar dugu, bai sektorean jarduten duten enpresentzat, bai administrazioarentzat berarentzat. Horrela bada, beste dimentsio bat eman zaio Garraio Enpresen eta Jardueren Erregistroari; zeinak, Merkataritza Erregistroarekiko koordinazioarekin batera, garraioaren jarduerak eta lanbideak egiteko gaitasuna ematen duten tituluak lortzeko izapide formalak eta dokumentuzko eskakizunak azkar ezabatzen lagunduko duen.

Enpresek gutxieneko ekipamendu informatiko bat eduki beharra, halaber, lagungarri ere izango da, epe laburrean, garraio-arloan eskudun diren Herri Administrazioko organoen aurreko prozedura oro telematikoki izapidetzeko.

Lehen artikulua.  Lehorreko garraioak antolatzeari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen aldaketa.

Lehorreko garraioak antolatzeari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legea honela aldatu da: Bat.  1. artikuluaren 1. puntua honela geratu da idatzita:

«1. Lege honetan xedatutakoaren arabera arautuko dira hauek:

1.  Errepide bidezko garraioak, horrelakotzat hartuta itzulikako bide finkorik gabe, eta energia hartzeko bitarteko finkorik gabe, era guztietako lurreko, hiriko edo hiriarteko, izaera publikoko eta, garraioa publikoa denean, baita izaera pribatuko ere, bideetan ibiltzen diren motordun ibilgailuetan edo ibilgailu-multzoetan egiten direnak.

2.  Trenbidezko garraioak, horrelakotzat hartuta ibilgailuak itzulikako bide finko batean ibiltzen direnean, bide hori euskarri eta gidari gisa baliaturik.

3.–Garraioaren jarduera lagungarriak eta osagarriak, horrelakotzat hartuta, lege honen ondorioetarako, garraio-agentziek, garraio-kudeatzaileek, operadore logistikoek, biltegizain/banatzaileek eta bidaiariak garraiatzeko geltokiek eta errepide bidezko salgaien garraio- eta logistika-zentroek edo multimodalek garatutakoak. Horrelakotzat ere hartuko da, orobat, errepideko ibilgailuak gidaririk gabe alokatzea.» Bi.  2. artikulua honela gelditu da idatzita:

«2. artikulua.

Lege hau garraioei eta jarduera lagungarri eta osagarriei aplikatuko zaie, baldin eta haien eskumena Estatuko Administrazio Orokorrarena bada.

Gainerako garraioei aplikatuko zaie azken xedapenetako bigarrenean xedatutako moduan.» Hiru.  17. artikulua honela gelditu da idatzita:

«17. artikulua.

1.  Garraio-enpresek edota jarduera lagungarri edo osagarrien enpresek autonomia ekonomiko osoz jardungo dute, eta arriskua beren gain hartuta kudeatuko dute jarduera.

2.  Nolanahi ere, garraioetan bidaiariak trenbide eta errepide bidez garraiatzeko zerbitzu publikoen arloko Europar Batasunaren xedapenak aplikatuko dira, baldin eta lege honek Administrazioaren titulartasuneko zerbitzu publikoaren izaera ematen badie garraioak ustiatzeko garaian eta, hala badagokio, sektore publikoaren kontratuei buruzko legediak zerbitzu publikoak kudeatzeko kontratuaren araubide ekonomikoari buruz xedatutakoa ere aplikatuko da.» Lau.  19. artikuluaren 1., 2. eta 3. puntuak honela geratu dira idatzita:

«1. Zerbitzu publikoa kudeatzeko kontratuetan zehaztuko da Administrazioaren titulartasuneko bidaiariak garraiatzeko zerbitzu publikoen tarifa-araubidea.

2.  Aurreko puntuan adierazitako garraio-tarifaren egitura kasu bakoitzean dagokion zerbitzuaren ezaugarrietara egokituko da; hartarako aintzat hartuko da lege honetan eta bidaiariak trenbide eta errepide bidez garraiatzeko zerbitzu publikoen arloko Europar Batasunaren xedapenetan ezarritakoa eta, hala badagokio, horiek betearazteko eta garatzeko emandako erregelamenduzko arauetan xedatutakoa.

Horrela ezarritako tarifek, kontratistak, hala badagokio, jaso beharreko gainerako konpentsazio ekonomikoekin edo beste eratakoekin batera, garraioa ustiatzeko kostu guztiak estali beharko dituzte zerbitzu publikoa kudeatzeko kontratuan adierazitako baldintzetan; halaber, berau eskaintzeko behar diren aktiboak, kontratistak eman beharrekoak, egoki amortizatzea ere ahalbidetuko dute, baita enpresaren arrazoizko etekin bat ere, produktibitate eta antolamenduko egoera normaletan. Ondorio horretarako, baldintza hori betetzen ez duten prezioak aplikatuz zerbitzu horiek eskaintzen dituztenekin horrelakoak kontratatzea baztertu beharko du Administrazioak. Eskaintza bat baztertu aurretik, baina, aurkeztu duen lizitatzaileak hura justifikatzeko aukera izango du.

3.  Zerbitzu publikoa kudeatzeko kontratu jakin baten tarifa-araubidea banaka berrikusi ahal izango du Administrazioak, ofizioz edo kontratistak eskatuta, baldin eta haren kostu-egitura osatzen duten partidek kontratuaren oreka ekonomikoan, goraka edo beheraka, nabarmen eragiten duen aldaketa bat izan badute.

Berrikuspen horretan, nolanahi ere, zati batean edo osorik kontratistaren kudeaketaren araberakoak diren kostuak kenduko dira.» Bost.  19. artikuluaren 4. puntua kendu da, edukirik gabe gelditu baita.

Sei.  19. artikuluaren 6. eta 7. puntuak honela geratu dira idatzita:

«6. Administrazioaren titulartasuneko bidaiariak garraiatzeko zerbitzu publiko baten tarifa ezin izango da berrikusi, harik eta zerbitzu hura kudeatzen duen kontratistak ordura arte dagozkion betebeharrak betetzen dituen arte; hots, Administrazioari erregelamenduan xedatutakoaren arabera eman beharreko estatistika-datuak, kontabilitate-dokumentuak edo txostenak ematen dizkion arte.

Kontratistak aurkeztutako dokumentu edo datuetan Administrazioak omisio, hutsegite edo faltsutasunen bat hautematen duenean, ofizioz zuzendu beharko ditu tarifaren gainean egindako berrikuspen guztiak, baldin eta horiek egiteko haietan oinarritu bada, eta egiazko datuetara egokitu beharko ditu.

Puntu honetan xedatutakoa ulertuko da, izan litezkeen zehapenak ezartzea alde batera utzi gabe.

7.  Kontabilitatearen ondorioetarako, berriz, Administrazioaren titulartasuneko bidaiariak garraiatzeko zerbitzu publikoen enpresa kontratistek jarduera bereizi gisa tratatu beharko dute horietako bakoitza, kontabilitateko atal berezi modura kudeatuz, burutzen ari diren beste edozein jardueratatik bereiz, hori bidaiarien garraioarekin zerikusia duen jarduera izan edo ez.

Bereizketa horren emaitza urtero jasoko da aditu independente batek egiaztatutako ustiapeneko kontu analitiko batean.

Sustapeneko eta Ekonomia eta Lehiakortasuneko ministroek, baterako agindu bidez, puntu honetan xedatutakoa zehatz-mehatz betetzeko behar diren zehaztapenak ezarri ahal izango dituzte.» Zazpi.  20. artikulua honela geratu da idatzita:

«20. artikulua.

Bidaiariak trenbidez eta errepide bidez garraiatzeko zerbitzu publikoei buruzko Europar Batasuneko arauetan xedatutakoaren arabera, Administrazioak xedatutako eskakizunak zerbitzu publikoaren betebehartzat joko dira interes orokorreko bidaiarien garraiorako zerbitzu publikoak bermatzeko, baldin eta operadore batek, bere interes komertzial hutsagatik, horiek bere gain hartuko ez balitu edo ordainsaririk jaso gabe neurri berean edo baldintza beretan beteko ez balitu.

Lurreko garraioei dagokionez zerbitzu publikoko betebeharrak adierazteko eta ezartzeko orduan, lege honetan eta aurretik aipatutako Erkidegoko arauetan xedatutakoa beteko da, baita xedapen horiek betearazteko eta garatzeko emaniko erregelamenduzko arauetan ezarritakoa ere.» Zortzi.  21. artikulua honela geratu da idatzita:

«21. artikulua.

1.  Bidaiarien garraio publiko orotan, bidaiarien nahitaezko aseguruak estaliko ditu haiek pairatzen dituzten kalteak, arloko legedi espezifikoan ezarritako moduan.

2.  Autobus eta autokar bidezko garraioetan, bidaiariei dagokienez ezarritako betebeharren erantzule izango da garraiolaria, autobus eta autokar bidezko bidaiarien eskubideei buruzko eta 2006/2004 Erregelamendua (EE) aldatzen duen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2011ko otsailaren 16ko 181/2011 Erregelamenduan (EB) xedatutako moduan; betiere obligazio horiek ez baditu guztiz estaltzen bidaiarien nahitaezko aseguruak, nahitaez eduki beharreko erantzukizun zibileko aseguruak (urriaren 29ko 8/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Ibilgailu Motordunen Zirkulazioko Erantzukizun Zibileko Nahitaezko Aseguruaren Legearen testu bateginean xedatuta) edo beste edozer aseguruk.

3.  Ustiapen-gastutzat hartuko da artikulu honetan xedatutako aseguruen zenbatekoa, eta, horrenbestez, tarifetan jasanarazi ahal izango da.» Bederatzi.  22. artikulua honela geratu da idatzita:

«22. artikulua.

1.  Salgaien lurreko garraioen zerbitzuak garraiolari gisa kontratatu ahal izateko, eta horiengatik bere izenean fakturak eman ahal izateko, era horretako garraioak egiteko gaitasuna ematen duen lizentzia edo baimen bat eduki beharra dago edo, bestela, salgaiak garraiatzeko operadore izateko baimen bat.

2.  Era horretako garraio-mota bat egiteko gaitasuna ematen duen garraio publikoaren lizentzia edo baimen bat dutenek kontratatu eta fakturatu ahal izango dituzte bidaiariak lurretik garraiatzeko zerbitzuak oro har.

Dena den, hartarako eskumena duen organoak zerbitzuaren kudeaketa esleitu dion kontratistak edo, bestela, era horretako zerbitzuak kudeatzeko edo koordinatzeko eskudun Administrazioak sortutako erakunde, organismo edo entitateak baino ezin izango du garraiolari gisa kontratatu Administrazioaren titulartasuneko zerbitzu publikoaren izaera duten bidaiariak garraiatzeko modalitateen prestazioa.

Bidaiariak garraiatzeko edozer modalitateren kontratazioan bidaia-agentziek edo beste bitartekari batzuek esku hartzea turismoari buruzko legedi espezifikoaren arabera arautuko da. Horri kalterik egin gabe, edozelan ere, garraiolarien kooperatibek eta horrelakoak merkaturatzeko sozietateek bidaiariak garraiatzeko baimena duten beren bazkideek eskaini beharreko bidaiarien eskatu ahalako garraioen kontratazioan bitartekotza egin ahal izango dute.

3.  Aurreko puntuetan xedatutakoari kalterik egin gabe, baldin eta garraiomodalitateren batean jarduteko legez edo erregelamenduz garraio publikoaren lizentzia edo baimen bat eskuratzetik salbuetsita badago, zerbitzu horiek materialki gauzatzen dituen enpresa-erakundearen titularrak ere kontratatu edo fakturatu ahal izango ditu horiek.» Hamar.  23. artikulua honela geratu da idatzita:

«23. artikulua.

Errepide bidezko bidaiarien garraioan, ekipajeek istripuen ondorioz izaten dituzten kalte edo galerengatik garraiolariek duten erantzukizuna 1.200 eurokoa izango da gehienez ekipaje bakoitzeko, bidaiariarentzat zenbateko edo baldintza hobeak espresuki hitzartu ezean; betiere autobus eta autokarreko bidaiarien eskubideei buruzko eta 2006/2004 Erregelamendua (EE) aldatzen duen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2011ko otsailaren 16ko 181/2011 Erregelamenduaren (EB) aplikazio-eremuan jasotako garraioei dagokienez.

Beste edozer kasutan, ekipajeek pairatzen dituzten kalteen edo galeren erantzukizuna gehienez 450 eurokoa izango da pieza bakoitzeko, bidaiariarentzat zenbateko edo baldintza hobeak espresuki hitzartu ezean.

Aurretik adierazitako ondorioetarako, bidaiariak eskatuta ibilgailuaren sotoan, gainaldean edo atoian berarekin batera doan edozer objektu edo objektu-multzo hartuko da ekipajetzat. Enpresa garraiolariak besteren kontura zerbitzua egiten duen ibilgailuaren barruan garraiatu behar duen edozer objektu enkargutzat hartuko da, baldin eta objektu horrek ez badu zuzeneko loturarik ibilgailuan doazen bidaiariekin.

Bidaiariak zaindu beharko ditu berarekin daramatzan eskuko ekipajeak eta, ondorioz, haren kontura joango dira ibilgailuaren barruan jaso ditzaketen kalteak, betiere enpresa garraiolariaren erantzukizuna frogatu ezean; horrela gertatuz gero, berriz, ekipajeei buruz aurretik xedatutako mugak aplikatuko dira. Nolanahi ere, eskuko ekipajeen galeraren edo kalteen erantzule izango da enpresa garraiolaria, baldin eta hori gertatu bada geldialdi batean bidaiari guztiak ibilgailutik jaitsi ondoren gidariak ez dituelako itxi ibilgailuan sartzeko ateak. Ondorio horietarako, ibilgailubarnealdean berotzeko, apaintzeko edo erabilera pertsonalerako bidaiariak berarekin daraman edozer objektu txiki hartuko da eskuko ekipajetzat.

Bidaiarien errepide bidezko garraioan, herri-administrazioen legeek eta erregelamenduek xedatutako betebeharrak eta formalitateak ez betetzeak bidaiariei ekarritako kalteen zein ez-betetze horren ondorioz Administrazioak erabaki ditzakeen jardueren erantzule izango da garraiolaria bidaia osoan eta helmugara iristean, betiere betebehar hori erabiltzaile edo bidaiari batek baimenik gabe egindako jarduera baten ondorio izan dela frogatu ezean.

Bidaiariak trenbidez garraiatzeari dagokionez, trenbideko bidaiarien eskubideei eta betebeharrei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2007ko urriaren 23ko 1371/2007 Erregelamenduan (EE) xedatutakoaren arabera zehaztuko da garraiolariaren erantzukizuna.» Hamaika.  24. artikulua kendu da, edukirik gabe gelditu baita.

Hamabi.  28. artikulua honela gelditu da idatzita:

«28. artikulua.

1.  Lege honen ondorioetarako, hau hartuko da multimodaltzat: batera edo ondoz ondo garraiobide bat baino gehiago erabiliz –batek lurrekoa izan behar du– salgaiak edo bidaiariak lekualdatzeko garraio-eragiketa bat, horretan esku hartzen duen garraiolari-kopurua edozer dela ere, betiere eragiketa hori garraioaren antolatzaileak guztiz planifikatuta eta koordinatuta badago, azken hori dela zamaketari bat, garraiolari bat edo garraio-operadore bat.

2.  Erregelamendu bidez, garraio multimodala egiten edo garraioen komodalitatea sustatzen laguntzeko arau bereziak ezarri ahal izango dira.» Hamahiru.  35. artikuluan 3. puntua erantsi da, idazkera honekin:

«3. Lurreko Garraioa Ikuskatzeko Zerbitzuek zaintza areagotuko dute arauhauste gehien egiten dituzten enpresen gainean, betiere aurreko puntuan aipatutako planetan adierazitakoari eta, hala badagokio, Europar Batasunak erabakitako irizpideei jarraituz.

Aipatutako zerbitzu horiek, edozelan ere, enpresa bat 138.4 artikuluan xedatutako erantzukizunetik salbuestea eragin zuten baldintzak benetan betetzen direla zainduko dute bereziki.» Hamalau.  36. artikulua honela idatzita geratu da:

«36. artikulua.

1.  Lurreko Garraioen Espainiako Kontseilua: garraio-sistemaren funtzionamenduan eragiten duten gaietan Administrazioa aholkatzeko, kontsultatzeko eta eztabaida sektorialerako goi-mailako organoa da.

2.  Estatuko Administrazio Orokorrak izendatutako adituek osatuko dute Kontseilua, hauek proposatuta: errepide bidezko garraioko enpresek, Errepide bidezko Garraioaren Espainiako Batzordeak; trenbidezko garraioko enpresek, beren elkarteen bitartez; garraio-enpresetako langileek, sektore horretan ordezkari gehien dituzten sindikatuen bitartez; garraioaren erabiltzaileek, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Kontseiluaren bitartez, desgaituak ordezkatzen dituzten erakundeen bitartez, salgaien garraioa erabiltzen duten enpresen elkarteen bitartez, bai eta, hala badagokio, garraioarekin lotutako beste jarduera-sektore eta garraiobide batzuetako enpresen elkarteen bitartez ere.

Halaber, beste kontseilari batzuk ere izendatu ahal izango ditu Administrazioak zuzenean, haien gaitasun profesionalari kasu eginda, bai eta lurreko garraioaren arloan espezializatutako Administrazio-ordezkariak ere.

3.  Erregelamenduz erabakiko dira Kontseiluaren osaera zehatza, horren kideak izendatzeko eskudun organoa eta eragindako sektoreek hautagaiak proposatzeko irizpideak eta prozedura.

4.  Kontseiluko kideek ez dute haiek izendatzea proposatu duten sektoreen ordezkari gisa hartzen parte, aditu gisa baizik. Ondorioz, Kontseiluaren eztabaidetan beste kontseilari batzuek baino ezin izango dituzte ordezkatu.

Horri kalterik egin gabe, lantalde iraunkorrak edo egoeraren araberakoak sortu ahal izango ditu Kontseiluak, irizpenak eman aurretiko azterlanak egiten lagun diezaioten. Lantalde horietan kontseilariak zein kontseilari ez direnak sartu ahal izango dira; halere, Kontseiluaren osoko bilkurak berresten dituenean baino ez dira kontuan hartuko haien ondorioak.

5.  Lurreko Garraioen Espainiako Kontseiluak Garraio Planak egiteko prozeduraren berri eman beharko du, baita erregelamenduz horrela xedatuta dauden gainerako gaiei dagokienez ere. Kontseiluak, gainera, egoki deritzen neurriak proposatu ahal izango ditu garraio-sistemaren koordinazioa eta eraginkortasuna hobetzeko.» Hamabost.  38. artikuluaren 1. puntuaren hirugarren lerrokada honela geratu da idatzita:

«Batzordeen arbitrajeari men egiteko akordioa dagoela joko da, baldin eta eztabaidaturiko zenbatekoa 15.000 eurotik gorakoa ez bada eta kontratuan esku hartzen dutenak horren aurka agertu ez badira kontratatutako garraioa edo jarduera hasi aurretik edo hasi beharreko unearen aurretik.» Hamasei.  Beste lerrokada bat, bigarrena, gehitu zaio 38. artikuluaren 3. puntuari, eta honela dio:

«Erregelamenduz prozedura sinplifikatu bat ezarriko da, zeinaren bitartez Garraioko Arbitraje Batzordeek salgaiak gorde eta, hala badagokio, besterenduko dituzten horrela dagokion kasuetan, betiere lurreko garraioaren kontratua arautzen duen legedian xedatutakoaren arabera.» Hamazazpi.  41. artikuluaren 2. puntua kendu da, edukirik gabe gelditu baita.

Hemezortzi.  42. artikulua honela geratu da idatzita:

«42. artikulua.

1.  Bidaiarien eta salgaien garraio publikoa egiteko horretarako gaitasuna ematen duen baimena eduki beharko da, Estatuko Administrazio Orokorraren eskudun organoak edo, hala badagokio, baimena helbideratuta dagoen autonomiaerkidegoarenak emana, baldin eta Estatuak eskumen hori eskuordetu badio.

Titularrak helbide fiskala duen tokian helbideratuko dira garraio publikoaren baimenak, oro har.

Dena den, baimena beste toki batean helbideratu ahal izango da, baldin eta titularrak justifikatzen badu garraioa ez dela bere jarduera nagusia eta, ondorioz, helbide fiskala jarduera nagusia egiten duen tokian duela, baina helbideratu nahi duen tokian establezimendu bat ere baduela, eta horretan ezarriko duela garraiojarduera, eta 43.1 artikuluaren c) paragrafoan adierazitako eskakizunak beteko dituela.

2.  Aurreko puntuan xedatutakoa gorabehera, garraio-modalitate hauek egiteko ez da aldez aurretik baimenik eskuratu beharko:

a)  Asko jota 40 kilometro orduko baimendutako gehieneko abiadura duten ibilgailuen bidezko bidaiarien edo salgaien garraioa.

b)  Beti ibilgailuaren erabilera esklusiboa diren makina edo tresna jakin batzuk lotuta dituzten ibilgailuetan egindako garraioa (talde elektrogeno, jasotzeko garabi, zundaketa-ekipo eta abarretarako bideratutakoak adibidez). Ibilgailu horietan makinak edo ekipoak ongi funtzionatzeko edo xedetzat dituzten zerbitzuak egoki eskaintzeko behar diren piezak, tresnak edo bestelako lanabes txikiak garraiatzea ere sartuko da salbuespen horren barruan.

Gainera, garraioaren merkatuan eragin txikia duten bestelako garraioak baino burutzen ez dituztenak ere salbuetsi ahal izango dira erregelamenduz baimena edukitzeko betebeharretik, dela garraiaturiko salgaiagatik, dela egindako distantzia txikiagatik, dela erabilitako ibilgailuen zama-ahalmen txikiagatik.

3.  Aurreko puntuan adierazitako kasuetan baimena edukitzeko betebeharraren salbuespena gorabehera, garraio horiek egiten dituztenek lege honetan eta berau garatzeko emandako arauetan jasotako gainerako eskakizunak bete beharko dituzte, aplikagarri zaien moduan; halaber, segurtasunari, osasunari edo trafiko, motordun ibilgailuen zirkulazio eta bide-segurtasunari buruzko legediaren arabera lortu beharreko baimenak, lizentziak edo gaikuntzak ere erdietsi beharko dituzte.» Hemeretzi.  43. artikulua honela geratu da idatzita:

«43. artikulua.

1.  Garraio publikoaren baimena emateko, erregelamenduz xedatutakoaren arabera eskakizun hauek betetzen dituela egiaztatu beharko du enpresa eskatzaileak:

a)  Espainiako naziotasuna edo Europar Batasuneko beste estatu kide batekoa edukitzea edo, bestela, garraiolariaren jarduera profesionala bere izenean egiteko atzerritarrei buruzko araubide orokorra arautzen duen legeriak eskatutako baimenak edukitzea.

b)  Pertsona fisiko bat ez denean, nortasun juridiko propioa izatea, kide diren pertsona horiengandik independentea.

Ezin izango zaie inola ere baimenik batera eman pertsona bat baino gehiagori edo ondasun-erkidegoei. Irabazi asmorik gabeko pertsona juridikoei ere ez zaie baimenik emango.

Pertsona juridikoak izanik, garraio publikoa egiteak haien xede sozialaren parte izan behar du espresuki.

c)  Espainian egoitza bat edukitzea, eta erregelamenduz zehaztutako kudeaketari eta funtzionamenduari buruzko dokumentuak han egotea, Lurreko Garraioa Ikuskatzeko Zerbitzuen eskuragarri.

d)  Espainian matrikulaturiko ibilgailu bat baino gehiago edukitzea erregelamenduz zehaztutakoaren arabera kasuak kasu eskatu beharrekoari jarraituz, betiere interes orokorreko arrazoiei kasu eginez; horiek, hala badagokio, ezarritako baldintzak bete beharko dituzte, proportzionaltasun eta diskriminaziorik ezaren printzipioak aintzat hartuta.

e)  Helbide eta sinadura elektronikoa edukitzea, baita kontratua eta bezeroekiko bestelako merkataritza-formalitate batzuk urrutitik dokumentatzeko behar den ekipo informatikoa ere.

f)  Indarreko legediak eskatutako izaera fiskal, laboral eta sozialeko betebeharrak betetzea.

g)  Kasuak kasu den garraio motari dagokionez erregelamenduz ezartzen diren zerbitzuak egoki eskaintzeko behar diren baldintza espezifikoak betetzea, betiere proportzionaltasun eta diskriminaziorik ezeko printzipioak betez.

2.  Aurreko puntuan adierazitako baldintzez gain, baldin eta baimenak bidaiarien garraio publikoa autobusean egiteko gaitzen badu edo salgaiak 3,5

tonatik gorako gehieneko masa baimenduko trakzio propioko gaitasuna duten ibilgailuetan edo ibilgailu-multzotan garraiatzeko gaitzen badu, errepide bidezko garraiolariaren lanbidean jarduteko bete beharreko baldintzei buruzko arau komunak ezartzen dituen Europar Batasunaren arauek eskatutako kokapen, zintzotasun, finantza-gaitasun eta gaitasun profesionaleko eskakizunak bete beharko dituzte, betiere arau horietan xedatutakoaren eta lege honetan eta berau garatzeko arauetan xedapen horiek gauzatzeko adierazitakoaren arabera.

Nolanahi ere, erregelamenduz aurreikusitako kasuren batean, enpresa batek funtzionatzen jarraitzeko baimena eman ahal izango du Administrazioak, interesdunak eskatuta, nahiz eta puntu horretan adierazitako baldintzaren bat aldi batean urratzen duen; baina gehienez sei hilabetez egon ahal izango da horrela.» Hogei.  44. artikulua honela geratu da idatzita:

«44. artikulua.

Errepide bidezko garraiolariaren lanbidean jarduteko bete beharreko baldintzei buruzko arau komunak ezartzen dituen Europar Batasunaren arauetan xedatutakoaren arabera, 43. artikuluaren 2. puntuak aipatutako kokapeneskakizuna betetzeko hau beharko du enpresa batek:

a)  Espainian kokatutako establezimendu bat eduki behar du, non, Lurreko Garraioa Ikuskatzeko Zerbitzuen eskuragarri, enpresaren agiri nagusiak gordetzen diren, bereziki kontabilitateko agiriak, langileen kudeaketarako agiriak, gidarien gidatze- eta atseden-denboren datuak jasotzen dituzten agiriak, bai eta 43.1

artikuluaren c) paragrafoan xedatutakoa aplikatuz eskatu beharreko beste edozer ere.

b)  Ibilgailu bat edo gehiago eduki behar du 43.1, 54.2 eta 55. artikuluetan xedatutakoaren arabera aplikatu beharreko baldintzetan.

c)  Enpresak Espainian jarduera burutzen duen ustiapen-zentroetan erregelamenduz xedatzen denaren arabera egokia den ekipamendu administratiboa eta teknikoa zein instalazioak eduki behar ditu.

Hogeita bat.  45. artikulua honela geratu da idatzita:

«45. artikulua.

Errepide bidezko garraiolariaren lanbidean jarduteko bete beharreko baldintzei buruzko arau komunak ezartzen dituen Europar Batasunaren arauetan xedatutakoaren arabera, zintzotasunaren eskakizuna betetzeko, ez enpresak, ez bere garraio-kudeatzaileak ere, ezin izango dute zigorrik jasota izan delitu edo falta penalik egiteagatik, eta ezin izango dute aurrez zigortuak izan merkataritzako, gizarte edo laneko, bide-segurtasuneko zein lurreko garraioak antolatzeko esparruekin lotutako arau-hausteak egin izanagatik, betiere horiek eskakizun hau galtzea badakarte, betiere lege honetan eta Europar Batasunaren arauetan xedatutakoari jarraituz.» Hogeita bi.  46. artikulua honela geratu da idatzita:

«46. artikulua.

Errepide bidezko garraiolariaren lanbidean jarduteko bete beharreko baldintzei buruzko arau komunak ezartzen dituen Europar Batasunaren arauetan xedatutakoaren arabera, finantza-gaitasunaren eskakizuna betetzeko hau beharko du enpresa batek:

a)  Urteko kontabilitateko ekitaldian betebehar ekonomikoei erantzuteko gauza izan beharko du.

Joko da edozer prozeduretan kaudimengabe deklaratutakoek ez dutela betetzen baldintza hori. Halaber, konkurtsoan deklaratutakoak hori urratzen dutela ere joko dira, garraio-baimenari buruzko eskudun Administrazioak arrazoizko epe batean finantzak saneatzeko itxaropen errealista dagoela uste ez badu.

Eskakizuna berriro betetzen dela xedatuko da, nolanahi ere, enpresa konkurtsoprozeduran lortutako hitzarmenaren eraginkortasunak babestuta gelditzen denetik aurrera.

Aitzitik, eskakizuna ez da inola ere betetzat joko konkurtso-prozedura likidaziofasean sartzen denetik aurrera.

b)  Gutxienez 9.000 euroko kapitala eta erreserbak eduki beharko ditu, ibilgailu bakar bat erabiltzen denean, eta 5.000 euro gehiago ibilgailu gehigarri bakoitzeko.

Hala ere, enpresa batek finantza-gaitasuna finantza- edo aseguru-erakunde batek emandako bermearen bidez froga dezan onartu edo eskatu ahal izango du Administrazioak; hura enpresa horren bermatzaile solidario bihurtuko da aurretik adierazitako zenbatekora arte, erregelamenduz xedatzen denaren arabera betiere.» Hogeita hiru.  47. artikulua honela geratu da idatzita:

«47. artikulua.

Errepide bidezko garraiolariaren lanbidean jarduteko bete beharreko baldintzei buruzko arau komunak ezartzen dituen Europar Batasunaren arauetan xedatutakoaren arabera, gaitasun profesionalaren eskakizuna betetzeko, enpresak garraio-kudeatzailearen lanak egiten dituen pertsona fisiko bat eduki beharko du gutxienez eta, hartarako, egiaztatu beharko du baldintza hauek betetzen dituela:

a)  Enpresaren garraio-jarduerak modu eraginkor eta iraunkorrean zuzentzea, arauetan xedatutakoari jarraikiz.

b)  Enpresarekin lotura erreal bat edukitzea, erregelamenduz xedatutakoaren arabera.

c)  Bidaiariak edo salgaiak, dagokionaren arabera, errepide bidez garraiatzeko gaitasun profesionala egiaztatzen duen ziurtagiria edukitzea, Administrazioak emana, erregelamenduz xedatutakoari jarraituz.

d)  Enpresak berak zintzotasunaren eskakizuna betetzea, 45. artikuluan adierazitako moduan.» Hogeita lau.  48. artikulua honela geratu da idatzita:

«48.  artikulua.

1.  Garraio publikorako baimenen ematea araututa egongo da; horrenbestez, hartarako eskatutako baldintzak betetzen ez direnean baino ezin izango da ukatu.

2.  Nolanahi ere, eta Erkidegoko arauekin eta, hala badagokio, aplikatu beharreko gainontzeko xedapenekin bat etorriz, baldin eta turismo-ibilgailuetako bidaiarien garraio publikoaren eskaintzak autonomiako edo tokiko esparruan muga kuantitatiboak baditu, erregelamenduzko mugak ezarri ahal izango dira era horretako ibilgailuetan hiriarteko garraioa egiteko gaitzen duten baimen berriak emateko zein gidaridun ibilgailuak alokatzeko gaitzen dutenak emateko.» Hogeita bost.  49. artikulua honela gelditu da idatzita:

«49.  artikulua.

1.  Garraio-baimenak, oro har, besterenezinak izango dira, aurreko titularraren nahitaezko jaraunsleen edo ezkontidearen alde izan ezik, haren heriotza, erretiro edo ezgaitasun fisiko edo legalaren kasuetan.

2.  Aurreko puntuan xedatutakoa gorabehera, garraio-baimenak aurreko titularraren nahitaezko jaraunsleak edo ezkontidea ez diren pertsonen alde besterentzeko aukera xedatu ahal izango da erregelamenduz, baldin eta horiek emateak mugak baditu ibilgailuen antzinatasuna dela-eta.

3.  Erregelamenduz, 43. artikuluan jasotako eskakizunei denborazko salbuespen jakin batzuk ezarri ahal izango zaizkie, enpresaren aldi baterako egoera kontuan har dadin baimenak besterentzeko kasuetan.» Hogeita sei.  51. artikulua honela geratu da idatzita:

«51. artikulua.

1.  Garraio-baimenak aurretik finkatutako eperik gabe emango dira; hala ere, baliozkoak izateko ofizioz oniritzia eman beharko zaie aldian behin, erregelamenduz xedatutakoaren arabera.

Oniritzia emanez, Administrazioak egiaztatuko du ez direla aldatu 43. artikuluan xedatutakoaren arabera eskatutako baldintzak.

Nahitaezkoa izanik ere ezarritako epearen barruan oniritzirik lortu ez duten baimenek baliozkoak izateari utziko diote automatikoki, Administrazioak era horretako berariazko deklarazio bat egin beharrik gabe.

Halaber, garraio-jardueran aritzeko gainerako gaikuntzek ere baliozkoak izateari utziko diote haiek indarrean egoteko baldintzapean lortu badira.

2.  Ezarritako epearen barruan oniritzia lortu ez dutelako baliozkotasuna galdu duten baimenak lehengora daitezkeen kasuak ezarri ahal izango dira erregelamenduan.

3.  Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 11.2 a) artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, eragindakoak ez du baimenik eman beharko Garraio Enpresen eta Jardueren Erregistroak lege honetan edo berau gauzatzeko edo garatzeko emandako arauetan araututako jarduerak eta lanbideak egiteko gaitzen duten tituluak emateko, oniritzia emateko edo aldatzeko behar-beharrezkoa den informazioa beste edozer erregistro publikotik eskuratu ahal izateko.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 4. artikuluan jasotako printzipioak aplikatuz, aurretik adierazitakoaren arabera informazioa lortzeak ez du inolako zergarik ekarriko.» Hogeita zazpi.  52. artikulua honela geratu da idatzita:

«52. artikulua.

1.  Aurreko artikuluan araututako kasutik kanpo, Administrazioak egiaztatzen duenean ez dela betetzen 43. artikuluan eskatutako baldintzaren bat, baimena eten egingo du, titularrari jakinarazita, harik eta ez-betetze hori zuzentzen duen arte.

Etete horrek, gainera, garraio-jardueran aritzeko baimen hori indarrean egoteko baldintzarekin lortu ziren gainerako gaikuntza guztiei ere eragingo die.

Etetea ekarri zuen ez-betetzea ez bada zuzendu oniritzia lortzeko gertueneko aldia bukatu aurretik, baimenak baliozkotasuna galduko du 51. artikuluan xedatutakoa betez.

Aipatutako 51. artikuluaren 3. puntuari buruzko baimenei dagokienez, eteteari mugarik gabe eutsiko zaio harik eta titularrak ez-betetze hori zuzendu duela egiaztatzen ez duen arte.

2.  Aurreko puntuan xedatutakoari kalterik egin gabe, baimenaren titularra erabilera orokorreko bidaiarien garraio erregularreko zerbitzu publikoren baten kudeaketaren kontratista denean, Administrazioak dagokion kontratua indargabetzeko beharrezko prozedura hasiko du, baldin eta hark ez badu egiaztatzen erregelamenduz xedatutako denboraren barruan ez-betetzea zuzendu duela.

3.  Artikulu honen aurreko puntuetan xedatutakoak ez dio kalterik egingo kasuak kasu bete beharreko eskakizunak ez betetzeagatik egokiak diren zehapenak jartzeari.» Hogeita zortzi.  53. artikulua honela geratu da idatzita:

«53. artikulua.

1.  Garraio Enpresen eta Jardueren Erregistroak hau du xedetzat:

a)  Lege honetan edo berau garatzeko emandako arauetan erregulatutako jarduerak eta lanbideak burutzeko gaitasuna ematen duten tituluetakoren bat lortzen duten enpresak eta pertsonak erregistratzea.

b)  Erabilera orokorreko bidaiarien garraio erregularreko zerbitzu publikoak kudeatzeko kontratuak erregistratzea.

c)  Erregelamenduz xedatzen diren eta aurreko paragrafoetan adierazten diren enpresei, pertsonei, tituluei eta kontratuei buruzko gorabehera eta datu guztiak jasotzea.

d)  Lege honetan tipifikatutako arau-hausteak egiteagatik ezarritako zehapenak, baita erregelamenduz garrantzitsutzat jotako zehapen-espedienteei buruzko oharrak ere.

2.  Erregistroan inskribatzea nahitaezkoa izango da, eta Administrazioak ofizioz egingo du.

3.  Erregistroaren antolamendua (lurralde-erregistroek eta erregistro nagusiak osatuta) erregelamenduz xedatzen denaren arabera eratuko da.

4.  Erregistroaren edukia zehatz eta baliozkotzat jotzen da.

5.  Erregistroan inskripzio edo ohar bat eginda, ezin izango da data bereko edo lehenagoko beste bat egin haren aurkakoa edo harekin bateraezina bada.

6.  Erregistroa publikoa da, honako baldintza hauetan:

a)  Erabateko publizitatea: kontsulta egiteko orduan beste edozer pertsona fisiko edo juridikok dituen indarreko titulu gaitzaileak ezagutu ahal izango ditu herritar orok, bai eta tarifa eta, erabilera orokorreko bidaiarien garraio erregularreko zerbitzu publikoak kudeatzeko kontratuei dagokienez, erregelamenduz zehaztutako zatia.

b)  Publizitate mugatua: zehapen-prozedura bati buruzko oharrak erreferentzia egiten zaien pertsonek baino ezin izango dituzte ezagutu.

c)  Publizitate arrunta: aurreko paragrafoetan jasota ez dauden eta pertsonen intimitateari ez dagozkion erregistro-datuak, dena delako subjektuaz gain, interes legitimoa egiaztatzen duten hirugarrenek ere ezagutu ahal izango dituzte.

Zuzeneko publizitatea ahalbidetzeko, erregistro-idatzoharraren edukiaren tratamenduak, aldi berean, hori manipulatzea edo telehustuketa ezinezkoa izatea bermatu beharko du.

Erregelamenduz xedatzen denaren arabera egingo da publizitate hori.

Puntu honetan xedatutakoa ulertuko da Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko legedian xedatutakoa jarraituz haien eta administrazio-organoen arteko eskumen-koordinazioaren arteko harremanen berri ematen dituzten printzipioak eta arauak direla-eta aplikatu beharreko guztiari kalterik egin gabe. Halaber, Europar Batasunak errepide bidezko garraiolariaren lanbidean jarduteko bete beharreko baldintzei buruzko arau komunen arloan emandako arauek ezarritako eskakizunak ere aplikatuko dira erregistroko datuak kudeatzeko eta tratatzeko garaian.» Hogeita bederatzi.  54. artikulua honela geratu da idatzita:

«54. artikulua.

1.  Garraio-eragiketa bat garraiolari gisa kontratatzen dutenek beren enpresaerakundearen bitartez egin beharko dute.

Horretatik salbuetsita gelditzen dira lege honetan xedatutakoaren arabera garraio horren kontratazioan bitartekotza-eginkizunak bakarrik egiteko esku hartzen dutenak edo, 76. eta 89.2 artikuluetan araututako kasuetan, beste garraiolari batzuen lankidetza erabiltzen dutenak.

2.  Aurreko puntuan xedatutakoaren ondorioetarako, kasu hauetan baino ez da joko erabilitako trakzio propioko gaitasuna duten ibilgailuak garraiolariaren enpresaerakundean txertatuta daudela: horiek jabetzan, finantza-errentamenduan edo errentamendu arruntean dituenean; azken kasu horretan lege honetan eta berau garatzeko emandako arauetan horretarako ezarritako baldintzak bete beharko dira.

Nolanahi ere, aipatutako ibilgailu horiek Espainian matrikulatuta egon beharko dute.

Atoi edo erdiatoi propioak edo kanpokoak erabiltzeko aukera egongo da, haien erabilerak trafikoa, motordun ibilgailuen zirkulazioa eta bide-segurtasuna direla-eta jarraitu beharreko arauei kalterik egin gabe.

Desgaitasuna duten pertsonentzat erregelamenduz eskatu beharreko oinarrizko irisgarritasun-baldintzak bete beharko dituzte bidaiariak garraiatzera bideratutako ibilgailuek.

3.  Garraiolariak erabilitako langileek enpresa-erakundean sartuta egon beharko dute aplikatu beharreko gizarte- eta lan-arloko legedian jasotako arauekin bat etorriz; halaber, burutzen dituen eginkizunen arabera kasuak kasu eskatu beharreko gaikuntzak, ziurtagiriak, lizentziak edo baimenak ere eduki beharko dituzte.» Hogeita hamar.  56. artikulua honela geratu da idatzita:

«56. artikulua.

Lege honetan eta berau gauzatzeko eta garatzeko emandako arauetan jasotako baimenak eta gaikuntzak emateko eskudun diren administrazio-organoen eta haien titularren edo eskatzaileen arteko komunikazioa egiteko bitarteko elektronikoak baino ez dira erabiliko.

Halaber, bitarteko elektronikoak ere nahitaez erabiliko dira erabilera orokorreko bidaiarien garraio erregularreko zerbitzu publikoak kudeatzeko kontratuak esleitzeari, kontrolatzeari, aldatzeari edo iraungitzeari buruzko komunikazioetan.

Lege honetan xedatutakoa betez bertan jasotako baimenen eta gaikuntzen titularrei izapidetutako zehapen-prozedurei buruzko komunikazioak ere egingo dira bitarteko elektronikoak bakarrik erabiliz.

Aurreko lerrokadetan xedatutakoa ulertuko da Administrazio jarduleak dokumentu zehatzen bat fisikoki aurkeztea espresuki eskatzen duen kasuei kalterik egin gabe, ezta garraioa zaintzeaz arduratzen diren indarrek errepidean egiten dituzten jakinarazpen edo komunikazioei ere.

Artikulu honetan xedatutakoari jarraituz bitarteko elektronikoak erabiliz egiten diren komunikazioek erregelamenduz erabakitakora egokitu beharra izango dute legedian herritarrek zerbitzu publikoetara jotzeari buruz ezarritako irizpideak kontuan harturik.

Hala ere, kausa teknikoengatik artikulu honetan aipatutako komunikazioak bitarteko elektronikoz egiterik ez dagoenean, Herri Administrazioen administrazioprozedurari eta araubide juridikoari buruzko legedi orokorrean xedatutakoaren arabera baliozkoa den beste edozer prozeduraren bitartez egingo dira.» Hogeita hamaika.  57. artikuluaren 2. eta 3. puntuak kendu dira, edukirik gabe gelditu baitira: Hogeita hamabi.  59. artikulua honela gelditu da idatzita:

«59. artikulua.

Berari dagozkion eginkizun publikoetan sektoreak parte hartzeko bide modura duen eginkizuna betez, eskumen hauek egongo dira Errepide bidezko Garraioaren Espainiako Batzordearen esku:

a)  Errepide bidezko garraioaren arloan ematen diren xedapen guztiak egiteko prozeduran parte hartzea, garraioko enpresa eta elkarteen ordezkari.

b)  Errepide bidezko garraioaren edo haren jarduera lagungarri edo osagarriren baten garapenean eragiten duten garraio-arloko programa edo plan guztiak egiteko prozeduran parte hartzea, garraio-enpresa eta -elkarteen ordezkari.

c)  Administrazioari proposatzea errepide bidezko garraioaren sektorerako interes orokorrekotzat jotzen diren jarduerak har ditzan.

d)  Administrazioak egiten dizkion kontsulta guztiak bideratzea.

e)  Legez edo erregelamenduz egozten zaizkion gainontzeko eginkizun guztiak gauzatzea.

Hogeita hamahiru.  60. eta 61. artikuluak kendu dira, edukirik gabe gelditu baitira.

Hogeita hamalau.  63. artikuluaren 1. puntuaren c) paragrafoa eta 2. puntua kendu dira.

Hogeita hamabost.  67. artikuluaren a) paragrafoa kendu da, edukirik gabe gelditu baita.

Hogeita hamasei.  68. eta 69. artikuluak kendu dira, edukirik gabe gelditu baitira.

Hogeita hamazazpi.  71. artikulua honela geratu da idatzita:

«71. artikulua.

Administrazioaren titulartasuneko zerbitzu publikoen izaera dute erabilera orokorreko bidaiarien garraio publikoek, eta hala nahi duen pertsona orok, bereizkeriarik gabe, erabil ditzake lege honetan eta berau betearazteko eta garatzeko emandako arauetan ezarritako baldintzetan.

Aipatutako zerbitzu horiek, oro har, Administrazioak kudeaketa-kontratua esleitzen dion enpresak eskainiko ditu. Administrazioak, halere, zerbitzu bat zuzenean kudeatzea erabaki ahal izango du, baldin eta uste badu hori interes orokorrerako egokiagoa dela haren izaera eta ezaugarriak direla-eta.

Lege honetan edo errepide bidez bidaiariak garraiatzeko zerbitzu publikoen gaineko Europar Batasunaren arauetan edo xedapen horiek betearazteko eta garatzeko emandako erregelamenduzko arauetan aurreikusi gabekoari dagokionez, zerbitzu publikoak kudeatzeko kontratuei aplikatu beharreko sektore publikoaren kontratazioari buruzko legedi orokorrean ezarritako arauen bidez zuzenduko da garraio horien kudeaketa.» Hogeita hemezortzi.  72. artikulua honela geratu da idatzita:

«72. artikulua.

1.  Lurralde-kohesioa bermatzearren, Administrazioak baino ez ditu esleituko erabilera orokorreko bidaiarien garraio erregularreko zerbitzu publikoak kudeatzeko kontratuak, eta ezingo dira eman trafiko bera barnean hartzen duten beste batzuk, interes orokorreko arrazoi sendoengatik erregelamenduz salbuetsitako kasuetan izan ezik.

Ondorioz, sortzen diren zerbitzu berriek ezin izango dute jaso lehendik daudenek barnean hartutako trafikorik.

Era berean, ezin izango da zerbitzu berririk ezarri horren barruan sartutako herriguneen tamaina txikiagatik eta lehendik ezarrita zeudenekiko hurbiltasun geografikoagatik ezin bada guztiz ezberdina definitu.

2.  Aurreko puntuan adierazitako ondorioetarako, zerbitzu bakoitza osatzen duten trafikoak garraioa egiten den herri edo herrigune ezberdinen arteko erlazioak zehaztuko ditu, ibilgailuek geldialdi bat eginda leku batetik bestera doazen bidaiariak hartzeko eta uzteko.

Izan litezkeen bat etortze batzuk aintzat hartzeko, zerbitzu berriaren izapideak hasten diren unean trafiko baimenduko lehengo zerbitzuen geralekuak baino ez dira hartuko kontuan.

3.  Autonomia-erkidego bateko lurraldean guztiz sartutako trafikoak barne hartzen dituen aurretiko zerbitzu bat kudeatzeko kontratu berri bat esleitzeko prozedura hasi aurretik, zerbitzu horren barruan trafiko horiek mantentzeari edo eskumen autonomikoko zerbitzu independente gisa bereizteko aukerari buruzko txostena eskatu beharko dio Estatuko Administrazio Orokorrak erkidego horri.

4.  Zerbitzu bakoitza kudeatzeko kontratuak iraupen-epea zehaztuko du; hartarako, horren ezaugarriak eta kontratistak berau eskaintzeko beharrezkoak diren eta prestazioan gehien erabiltzen diren aktiboak amortizatzeko epeak hartuko ditu kontuan. Nolanahi ere, kontratuek ezin izango dute hamar urte baino gehiago iraun, gaia arautzen duen Europar Batasunaren legedian xedatutakoari jarraituz.

Aktibo horiek amortizatzeko baldintzak direla-eta beharrezkoa denean, halere, luzatu ahal izango da kontratu-iraupena, gehienez ere jatorriz ezarritako aldiaren erdia den epe batez.» Hogeita hemeretzi.  73. artikulua honela geratu da idatzita:

«73. artikulua.

1.  Kontratu ireki baten bidez esleituko dira erabilera orokorreko bidaiarien garraio erregularreko zerbitzu publikoak kudeatzeko kontratuak; horretan, 74.2

artikuluan xedatutakoari kalterik egin gabe, enpresari orok izango du proposamen bat aurkezteko aukera. Kontratazio-organoek berdintasunez tratatuko dituzte lizitatzaileak, diskriminaziorik gabe, eta gardentasun-printzipioaren arabera jardungo dute.

Administrazioak, nolanahi ere, kontratua zuzenean esleitzea erabaki ahal izango du, baldin eta, urteko batez besteko balioa, erregelamenduz xedatutakoaren arabera kalkulaturik, urtean 100.000 eurotik beherakoa bada, aldez aurretik horren egokitasuna arrazoi bidez justifikaturik.

2.  Kontratua arautuko duten baldintza-agiriak finkatuko ditu zerbitzua eskaintzeko baldintzak; 70. artikuluan xedatutakoaren arabera Administrazioak onartutako proiektua hartuko du oinarritzat horrek.

Dena den, agiri horretan hauek jasoko dira:

a)  Zerbitzua definitzen duten trafikoak.

b)  Zerbitzuak zehazki izango dituen ibilbidea edo azpiegiturak, egoki denean.

c)  Kontratistak gutxienez egin beharko dituen garraio-espedizioen kopurua.

d)  Bidaiariek beren buruen eta ekipajeen garraioaz gainera gutxienez jaso beharko dituzten prestazioak.

e)  Zerbitzu hori modu jarraituan egoki eskaintzea bermatuta egon dadin kontratistak, hala badagokio, bete beharko dituen gaitasun tekniko, profesional eta ekonomikoko gutxieneko baldintzak.

f)  Kontratistak zerbitzuaren prestaziora gutxienez atxiki beharreko ibilgailukopurua, baita haien ezaugarri teknikoak eta, egokia denean, haien gehieneko antzinatasun-muga ere.

g)  Kontratistak zerbitzuaren prestaziora atxiki beharko duen gutxieneko langile-kopurua.

h)  Baldin eta lehendik eskatzen den zerbitzu bat bada, aurreko paragrafoan zehaztutako gutxieneko kopurura iristeko esleipendunak lan-harremana subrogatu beharreko aurreko kontratistaren langileak.

i)  Kontratistak zerbitzua eskaintzeko aurkeztu beharko dituen instalazio finkoak, horrelakorik badago.

j)  Bidaiariei aplikatu beharreko tarifa-araubidea.

k)  Kontratistak zerbitzua ustiatzearen ondoriozko diru-sarrera guztiak edo zati bat bere egiteko duen eskubidea.

l)  Kontratistak zerbitzua eskaintzeagatik eskuratzeko eskubidea duen bestelako konpentsazioak; horiek kalkulatzeko oinarritzat erabili beharreko parametroak adierazi behar dira.

m)  Kontratistak Administrazioari ordaindu beharreko kanona edo partaidetza, hala badagokio, eta hori kalkulatzeko oinarritzat erabili beharreko parametroak, proportzionaltasun-irizpideen arabera, zerbitzuaren kostu-egituran nabarmen eragin gabe.

n)  Administrazioari zerbitzu-ustiapenak eragindako diru-sarrerak egoki kontrolatzea errazteko kontratistak eduki beharko dituen makinak edo tresnak edo, hala badagokio, bitarteko elektronikoak, informatikoak edo telematikoak.

ñ)  Zerbitzu-prestazioari buruz erabiltzaileekin izandako edozer eztabaidaren gainean Garraioko Arbitraje Batzordeen arbitrajeari men egiteko kontratistak hartutako konpromisoa.

o)  Kontratuaren iraupen-epea.

Administrazioak, gainera, zerbitzua mugatzen eta haren prestazioa eratzen duten zirkunstantzia guztiak ere jaso beharko ditu agirian.» Berrogei.  74. artikulua honela geratuko da idatzita:

«74. artikulua.

1.  Lizitatzaileek eskainitako aldaerak edo hobekuntzak kontratu-esleipenean hartuko dira kontuan, baldin eta aukera hori agirian espresuki aurreikusi bada soilik.

Agirian xede horretarako adierazitako irizpideak, nolanahi ere, kontratatu beharreko zerbitzuaren ekonomia- eta tarifa-araubidearekin, segurtasunarekin, eraginkortasunarekin edo kalitate eta maiztasunarekin lotuta egongo dira. Halaber, ingurumen-faktoreak hartuko dituzte kontuan bereziki, baita lurraldea egituratzen duten bidaiariak garraiatzeko zerbitzu publikoen sarearekiko integrazio hobea ere.

Esleipen-irizpideak zehazterakoan, lehentasuna emango zaie baldintza-agirietan ezarritako formulak aplikatuta lortzen diren zifra edo ehunekoen bidez baliozta daitezkeenei.

2.  Kontratuaren esleipendunak 42. artikuluan araututako bidaiarien garraio publikoaren baimenaren titularra izan beharko du, edozelan ere.

3.  Baldin eta kontratu berri batek aurretik eskaintzen zen zerbitzu bat kudeatzea badu xedetzat, hori aurreko kontratistari esleituko zaio, betiere aurreko kontratua behar den moduan bete badu eta haren eskaintzari emandako balioztapena aurkeztutako gainerakoetan onena denaren berdina bada.

4.  Betiere, ezetsi egin behar dira baldintza anormalak edo neurritik kanpokoak, teknikoki desegokiak, ezartzen dituzten eskaintzak, edo zerbitzua baldintza egokietan eskaintzea eta zerbitzuaren jarraitasuna egokia izango dela ziurtatzen ez dutenak.» Berrogeita bat.  75. artikulua honela geratu da idatzita:

«75. artikulua.

1.  Dena delako zerbitzu publikoa kudeatzeko kontratuak agirian ezarritako baldintzak bilduko ditu, Administrazioak onartu dituen esleipendunaren zehaztapenak edo aldaketak gehituta.

Administrazio-dokumentuan formalizatu beharko da kontratua, betiere kontratistak eskritura publiko bihurtzeko eskatu ezean; horrela eginez gero, haren kontura joango dira gastuak.

2.  Kontratuan ezarritako baldintzetan eskaini beharko du zerbitzua kontratistak eta, orobat, lege honetan eta berau betearazteko eta garatzeko emandako arauetan oro har ezarritako betebehar guztiak ere bete beharko ditu Administrazioaren titulartasuneko bidaiariak garraiatzeko zerbitzu publikoak egitearekin lotuta.

Edozelan ere, kontratistak plaza-kopuru jakin bat erreserbatu beharko du horrela eskatzen duen administrazio publikoarentzat espedizio batzuetan ikasleak edo langileak titulartasun publikoko ikastetxe edo lantokietatik, eta haietara, garraiatzeko. Horrelakoetan, kontratistak plazak erreserbatzen dituen Administraziotik jasoko duen ordaina ez da inoiz izango zerbitzuaren tarifa arrunta aplikatuta ateratzen dena baino handiagoa.

3.  Kontratua agirian horrela xedatu denean baino ezin izango da aldatu, betiere hori egiteko baldintzak modu argi, zehatz eta zalantzarik gabeko batean zehaztu badira.

Hala ere, Administrazio kontratatzaileak, kontratistari entzunaldia eman ondoren, kontratua aldatu ahal izango du zerbitzuaren prestazioa esleitzeko orduan zerbitzuen eskaera potentzialarekin lotuta kontuan hartu ziren egoeretan ondoren izandako aldaketetara egokitzeko, edota zerbitzuaren inguruan sortutako trafiko berriak estaltzeko beharragatik, dela beste kontratu batzuen bitartez horiei erantzuten ez zaielako, dela horietaz arduratzen zen zerbitzua bertan behera geratu delako, betiere erregelamenduz xedatutakoari jarraikiz. Kasu horretan, Administrazioaren organo kontratatzaileak hartutako aldatzeko erabakiak amaituko du administrazio-bidea, hura berehala betearazi beharrekoa izango da, eta kontratistak nahitaez bete beharko du.

Oso bereziki, puntu honetan xedatutako ondorioetarako, Administrazio kontratatzaileak aldez aurretik zegoen zerbitzu bat aldatzea komeni den aztertuko du, baldin eta, inauguratu ondoren, ikastetxeak, osasun-zentroak edo garraioeskaera handia sortzen duten bestelakoak ezarri edo itxi badituzte.

Kontratuaren aldaketak finantza-araubidean eragiten duenean, Administrazioak haren oreka ekonomikoa berrezarri beharko du, alderdi kontratatzailearen onerako, betiere sektore publikoaren kontratuei buruzko legedian xedatutakoaren arabera.

Kausa edozer dela ere, kontratuaren aldaketa 1. puntuan xedatutakoaren arabera formalizatu beharko da.

4.  Hartarako aplikatu beharreko lan-legediari kalterik egin gabe, prozedura baten xedea aurretik zegoen zerbitzu bat kudeatzeko kontratu berri bat esleitzea denean, aurreko prestazioan aurreko kontratistak zituen langileekiko lan-harremana subrogatzeko betebeharra ezarri beharko dio baldintza-agiriak esleipendun berriari, 73.2 artikuluaren g) eta h) paragrafoetan adierazitako moduan.

Kasu horretan, kontratazio-organoak lizitatzaileei eman beharko die, agirian edo dokumentazio osagarrian, subrogazioak eragiten dien langileen kontratuetako baldintzei buruzko informazioa; hau da, neurri horrek ekarriko dituen lan-kostuen ebaluazioa ahalbidetzeko beharrezko den informazioa. Horretarako, prestazioa ematen ari den enpresak, subrogazioak eragiten dien langileak enplegatzen dituenak, kontratazio-organoaren esku jarri beharko du informazio hori, hark eskatutakoan.

Informazio hori emango du Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa kontuan harturik.

Puntu honetan adierazitako ondorioetarako, dena delako zerbitzu publikoa kudeatzeko kontratuan zerbitzua ematera espresuki atxikitako langileak baino ez dira hartuko kontuan; hala, horiek zehazteko dagokion baldintza-agirian hasieran jasota zeudenak hartu behar izan ziren oinarritzat, 73.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Kontratista berria ez da izango zerbitzuak egiaz bere gain hartu aurretik sortu diren soldata-eskubideen erantzule, ez eta Gizarte Segurantzarekiko zorren, zergazorren edo aurreko enpresaburuak bere gain hartuak zituen bestelako zorren erantzule ere.» Berrogeita bi.  76. artikuluaren 1. puntua honela gelditu da idatzita:

«1.  Zerbitzua ematera atxikitako ibilgailuek aurre egin ezin dieten trafikoareagotzeei aurre egiteko, beste batzuk erabili ahal izango dira, bai kontratistarenak, bai beste garraiolari batzuek edozer formula juridiko baliozkoren bidez lagatakoak (gidariarekin edo gidaririk gabe).

42. artikuluan xedatutako baimenaren babesean egon beharko dute ibilgailu horiek.» Berrogeita hiru.  81. artikulua honela gelditu da idatzita:

«81. artikulua.

1.  Horrela justifikatzen duten interes orokorreko arrazoi objektiboak daudenean, eta lehendik daudenez gain beste zerbitzu bat ezartzea bideragarria edo egokia ez denean, aurretik dauden erabilera orokorreko bidaiarien garraio erregularreko zerbitzu publikoak kudeatzeko kontratuek sortutako eskubide eta betebehar guztiak kontratu bakar batean pilatzea erabaki ahal izango du Administrazioak, haietan jasotako zerbitzuak orduz geroztik batera eskain daitezen.

Kontratu bat era horretako pilaketa batean sartzeko, baina, gutxienez indarraldiko hiru urte igaro beharko dira, eta ezin izango da horrelakorik egin amaitzeko bi urte baino gutxiago geratzen badira.

2.  Kontratu bateratuaren indarraldia, erregelamenduz xedatzen denaren arabera, pilatu beharreko kontratuei geratzen zaien indarraldiaren arabera zehaztuko da, betiere trafikoen garrantzia aintzat hartuta.

3.  Artikulu honetan aurreikusitako pilaketa egiten denean, zerbitzuak batera egokiago eskaintzeko beharrezkoak diren aldaketa egin ahal izango ditu ustiapenbaldintzetan Administrazioak.» Berrogeita lau.  82. artikulua honela geratu da idatzita:

«82. artikulua.

1.  Erabilera orokorreko bidaiarien garraio erregularreko zerbitzu publikoak kudeatzeko kontratuak, betetakoan edo suntsiarazitakoan azkenduko dira.

2.  Kontratuak betetzat eta, ondorioz, suntsiarazteko beharrik gabe azkendutzat joko dira, iraupen-epea betetzen denean, dela hasieran ezarritakoa edota 72.4 artikuluan xedatutakoaren arabera hitzartutako luzapenak ekarritakoa.

Nolanahi ere, kontratu baten indarraldia amaitzen bada zerbitzu bera eskaintzeko beste bat esleitzeko prozedura bukatu gabe, aurreko kontratistak kudeaketa luzatu beharko du, Administrazioak horrela eskatzen badu, 85. artikuluan xedatutako moduan eta epeetan.

3.  Hauek dira kontratua suntsiarazteko arrazoiak:

a)  Kontratista pertsona fisikoa bada, hiltzea edo ezgai bihurtzea; kontratista sozietatea bada, nortasun juridikoa azkentzea.

b)  Beste edozein prozeduratan, kontratistaren konkurtsoa edo kaudimengabezia deklaratzea.

c)  Kontratistak lege honetan araututako bidaiarien garraio publikorako baimena galtzea, baita 52. artikuluan adierazitako arrazoiengatik etetea ere, betiere kontratistak ez badu egiaztatzen etetea eragin zuen ez-betetzea zuzendu duela erregelamenduz xedatutako epean.

d)  Kontratua formalizatu ondoren kontratistak zerbitzua ematen hasteko duen epea ez betetzea edo, hala badagokio, kontratuan espresuki adierazitakoa ez betetzea.

e)  Kontratistak kontratuari uko egitea.

f)  Kontratistak 73.2 artikuluaren m) edo n) paragrafoan adierazitako baldintzak ez betetzea, edota, erregelamenduz xedatutako moduan, manu bereko a) edo j) paragrafoan adierazitako baldintzak behin eta berriz ez betetzea, baita kontratuan ondorio hori espresuki eman zaion beste edozer baldintza edo eskakizun ez betetzea ere.

g)  Kontratistak kontratuan ezarritako edo adierazitako erregelamenduzko epean zerbitzua justifikaziorik gabe etetea.

h)  Administrazioa eta kontratista ados jartzea.

i)  Administrazioak zerbitzua erreskatatzea, hark interes orokorreko arrazoiengatik zuzenean kudeatzea erabakitzen duenean.

j)  Interes orokorreko arrazoiak direla-eta zerbitzua ezabatzea.

k)  Zerbitzua ustiatzea ezinezkoa izatea kontratua egin eta gero administrazio kontrataziogileak hartutako erabakien ondorioz.

l)  Kontratuan espresuki ezarritako gainerakoak.» Berrogeita bost.  83. artikulua honela gelditu da idatzita:

«83. artikulua.

1.  Kontratazio-organoak erabakiko du, ofizioz edo kontratistak eskatuta, erabilera orokorreko bidaiarien garraio erregularreko zerbitzu publikoak kudeatzeko kontratuak suntsiaraztea sektore publikoaren kontratuei buruzko legediaren arabera aplikatu beharreko prozeduraren bidez.

2.  Edozein prozeduratan kaudimengabezia deklaratuz gero, eta, hartzekodunen konkurtsoa bada, likidazio-fasean sartuz gero, kontratua suntsiarazi egingo da beti.

Administrazioak, konkurtsoa deklaratuz gero, kontratua ez suntsiarazteko aukera izango du, baldin eta bere ustez arrazoizko epean haren finantzasaneamendua gertatzeko aukera errealistak badaude, betiere likidazio-fasean sartu ez bada edota 82.3 artikuluaren c) paragrafoan adierazitako suntsiarazteko kausa ez badago.

3.  Aurreko artikuluaren 3. puntuko c), d), e), j) eta k) paragrafoetan xedatutako kasuetan, kontratua suntsiarazi egingo da beti.

4.  Kontratista pertsona partikularra denean, haren heriotza edo ezgaitasuna gertatzen bada, Administrazioak kontratua haren jaraunsleekin edo ondorengoekin jarraitzea erabaki ahal izango du, betiere horiek erregelamenduz xedatutako epean hasierako kontratistari eskatutako baldintzak betetzen badituzte edo betetzeko konpromisoa hartzen badute.

Sozietate kontratatzailearen nortasuna ez da iraungitzat joko, baldin eta besterik gabe forma juridikoa aldatzen badu betebehar ekonomikoak eta laboralak beren horretan utzita.

5.  Zerbitzua eskaintzen jarraitzeari uko egiten dion kontratistak, dena den, haren kudeaketa luzatu beharko du, Administrazioak horrela eskatuz gero, harik eta zerbitzua kudeatzeko beste kontratu bat esleitzeko prozedura amaitzen den arte, 85. artikuluan xedatutako moduan.

6.  Aurreko artikuluaren 3. puntuaren f) eta g) paragrafoetan xedatutako kasuetan, Administrazioak kontratua ez suntsiaraztea erabaki ahal izango du, baldin eta espedientean egiaztatzen bada interes orokorrari horrek kalte handiagoa egin diezaiokeela hari eusteak baino.

Nolanahi ere, horrelakoetan kasu bakoitzean dagokion zehapena jartzeko prozedura hasi beharko du Administrazioak, lege honetan xedatutakoaren arabera.

7.  Kontratua bi aldeen adostasunez suntsiarazi ahal izateko, ezin da egon kontratua suntsiarazteko kontratistari egotz dakiokeen kausarik, eta, gainera, espedientean egiaztatu behar da, interes orokorreko arrazoiak direla-eta, ez dela ez beharrezko ez komenigarri kontratuak irautea.» Berrogeita sei.  84. artikulua honela gelditu da idatzita:

«84. artikulua.

1.  Erabilera orokorreko bidaiarien garraio erregularreko zerbitzu publikoak kudeatzeko kontratuak suntsiarazteko akordioak espresuki adierazi beharko du kontratistak emandako fidantza galdu, itzuli edo ezeztatu behar den.

2.  Edozelan ere, baldin eta kontratua suntsiarazten bada 82. artikuluaren 3. puntuko c), d), e), f) eta g) paragrafoetan xedatutako arrazoiengatik edo kontratistari egotz dakiokeen beste edozer arrazoirengatik, hark eratutako fidantza bahituko du Administrazioak eta, gainera, kontratistak kalteak ordaindu beharko dizkio bahitutako bermea gainditzen duten neurrian.

Aurreko guztia gorabehera, horrelakoetan kasu bakoitzean dagokion zehapena jartzeko prozedura hasi beharko du Administrazioak, lege honetan xedatutakoaren arabera.

3.  Kontratua suntsiarazteko arrazoia kontratistaren konkurtso-deklarazioa denean, kasu bakar batean erabakiko da fidantza galtzea, kontratistaren erruz suntsiarazten denean kontratua.

4.  Kontratua bi aldeak ados jarrita suntsiarazten denean, Administrazioaren eta kontratistaren eskubideak eurek balio osoz onartutakoari egokitu behar zaizkio.

5.  Kontratua 82. artikuluaren 3. puntuaren i), j) edo k) paragrafoan xedatutako arrazoiak direla-eta suntsiarazten bada, Administrazio kontratatzaileak ordaina eman beharko dio kontratistari, egiten zaizkion kalteengatik.

Kalte-ordainaren zenbatekoa erabakitzeko orduan, kontratistak jasotzeari utziko dizkion etorkizuneko etekinak hartuko dira kontuan, betiere azken bosturtekoan edo, aldi txikiagoa denean, zerbitzua ematen hasi denetik igarotako aldian Administrazioari aitortu dizkion ustiapen-emaitzak aintzat hartuta.

Berrogeita zazpi.  85. artikulua honela geratu da idatzita:

«85. artikulua.

72.4  eta 73.1 artikuluetan xedatutakoa gorabehera, baldin eta erabilera orokorreko bidaiarien garraio erregularreko zerbitzu publiko bat eteten bada edo hori gertatzeko berehalako arriskua badago, Administrazioak larrialdiko neurri bat hartu ahal izango du; hots, zerbitzu publikoa kudeatzeko kontratu bat zuzenean esleitzea edo luzatzeko akordio formal bat edo zerbitzu publikoko betebehar jakin batzuk bete daitezen eskatzea.

Kasu horretan, Administrazioaren organo kontratatzaileak hartutako erabakiak amaiera emango dio administrazio-bideari, berehala betearazi beharrekoa izango da, eta kontratistak nahitaez bete beharko du.

Arestian xedatutako kasuan esleitzen den kontratuaren edo ezarritako luzapenaren iraupena, gehienez, bi urtekoa izango da.» Berrogeita zortzi.  87. eta 88. artikuluak kendu dira, edukirik gabe gelditu baitira.

Berrogeita bederatzi.  89. artikulua honela geratu da idatzita:

«89. artikulua.

1.  Erabilera bereziko bidaiari-garraio erregularrak zerbitzu horietarako behar den baimen berezia dagoenean soilik eskaini ahal izango dira. Baimen berezi horiek Administrazioak esleitzen ditu.

Erregelamenduz ezarritakoari jarraituz emango dira baimen horiek; horretarako, halaber, enpresa garraiolariak erabiltzaileekin edo haien ordezkariekin aldez aurretik garraioa dagokion kontratu edo aurrekontratuaren bitartez egitea hitzartuko du.

Baimena pertsona fisiko nahiz juridiko bati eman ahal izateko, hark, aldez aurretik, 42. artikuluan araututako bidaiarien garraio publikoko baimenaren titularra izan beharko du.

Erabilera bereziko garraio erregularrak egiteko baimenak erabiltzaileekin egindako kontratuan aipatutako epeaz emango dira; Administrazioak, halere, maiztasun jakin batean haren oniritzia eskatu ahal izango du, berau ematea eragin zuten baldintzei eusten dietela egiaztatzearren.

Garraioa sektore publikoaren barruko entitate, erakunde eta organismoren batek kontratatzen duenean, lege honetan eta berau garatzeko emandako arauetan espresuki xedatu gabekoari dagokionez, sektore publikoaren kontratuei buruzko legedian jasotako arauak bete beharko ditu kontratuak.

2.  Artikulu horrek aipatzen dituen garraioak egiteko, norberaren ibilgailuak nahikoak ez direnean, beste garraiolari batzuenak ere erabili ahal izango dira, betiere horiek 42. artikuluan araututako bidaiarien garraio publikorako baimena badute, erregelamenduz xedatzen denarekin bat etorriz.» Berrogeita hamar.  90. artikulua kendu da, edukirik gabe gelditu baita.

Berrogeita hamaika.  91. artikulua honela geratu da idatzita:

«91. artikulua.

Garraio publikoko baimenek zerbitzuak Estatuko lurralde osoan emateko gaituko dute, zerbitzuaren jatorria edo helmuga dela-eta inolako mugarik gabe.

Aurrekotik salbuetsita geldituko dira turismo-ibilgailuetan bidaiarien hiriarteko garraioa egiteko gaitzen duten baimenak, baita gidaridun ibilgailuak alokatzeko gaitzen dutenak ere; horiek, hala badagokio, erregelamenduz xedatutako baldintzak bete beharko dituzte zerbitzuen jatorri, helmuga edo ibilbideari dagokionez.» Berrogeita hamabi.  92. eta 93. artikuluak kendu dira, edukirik gabe gelditu baitira.

Berrogeita hamahiru.  94. artikuluaren 1. puntua honela geratu da idatzita:

«1. Garraio publikorako lizentzien edo baimenen titularren jarduerak, eskatu ahalako zerbitzuak ematearekin lotuta, kontratazio-askatasunaren printzipioa jarraituko du.» Berrogeita hamalau.  95. artikulua honela geratuko da idatzita:

«95. artikulua.

1.  Errepide bidezko garraioak egiteko orduan, oro har ezarritako legezko edo erregelamenduzko mugak errespetatu beharko dituzte ibilgailuen gehieneko masari dagokionez, baita erabilitako ibilgailuarentzat zirkulazio-baimenean eta ibiltzeko baliatutako gainerako dokumentazioan bereziki adierazitakoak ere.

2.  Errepide bidezko garraioak egiten direnean, ezarritako legezko edo erregelamenduzko mugak errespetatu beharko dituzte aplikatu beharreko gidatzeko denborari eta gidarien atsedenari dagokienez.» Berrogeita hamabost.  96. eta 97. artikuluak kendu dira, edukirik gabe gelditu baitira.

Berrogeita hamasei.  98. artikulua honela geratu da idatzita:

«98. artikulua.

1.  Salgaien garraio publikoaren baimenak era horretako garraioak egiteko gaitzen du, 54. artikuluan adierazitako baldintzetan.

Halaber, era horretako garraioen kontratazioan bitarteko izateko ere gaituko du, betiere 119.1 artikuluaren a) eta b) paragrafoetan xedatutakoa gertatzen bada.

2.  Salgaien garraioak egitean, gidaria eta tripulazioa ez diren pertsonak egon ahal izango dira ibilgailuan, baldin eta horrela ahalbidetzen badu zirkulaziobaimenak, betiere horiek garraiatzeak ez badakarkio inolako ordainsaririk garraiolariari.» Berrogeita hamazazpi.  99. artikulua honela geratu da idatzita:

«99. artikulua.

1.  Bidaiarien garraio publikorako baimenak era horretako garraioak egiteko gaitzen du, 54. artikuluan adierazitako baldintzetan, baita haien kontratazioan bitarteko izateko ere.

Baimen horren titularrek, halere, hartarako adierazitako legezko eta erregelamenduzko baldintzak betetzen dituztenean baino ezin izango dute lege honetan zehaztutako bidaiarien garraio erregularreko moduren bat eskaini.

2.  Edozelan ere, erabilitako ibilgailuan doazen bidaiarien ekipajea garraiatzeko gaitzen du baimenak.

Halaber, bidaiariak garraiatzeko baimena duten ibilgailuek, erregelamenduz xedatutakoaren arabera, bidaiarien ekipajeak ez diren bestelako objektuak edo enkarguak ere garraiatu ahal izango dituzte, baldin eta hori bateragarria bada ibilgailuaren ezaugarriekin eta horrek ez badie justifikatu gabeko eragozpen edo molestiarik eragiten bidaiariei.

3.  Bidaiarien eskatu ahalako garraioak, oro har, erabilitako ibilgailuaren edukiera osoa hartuta kontratatu beharko dira.

Aurrekoa gorabehera, salbuespenezko hainbat kasu zehatz daitezke erregelamenduan, zeinetan, garraio-sistema egoki antolatzearren, banaka ordainduta plazaka kontratatzea onar daitekeen.

4.  Lege honetan xedatutako lankidetza-kasuak alde batera utzita, gidariarekin turismo-ibilgailuak bakarrik aloka daitezke.

Gidaridun turismo-ibilgailuak alokatzea bidaiariak garraiatzeko modalitate bat da; horretan aritzeko baimena eskuratu beharra dago, 42. eta 43.1 artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz eta garraio-modalitate horri dagokionez erregelamenduan bereziki ezarritakoa betez.» Berrogeita hemezortzi.  102. artikulua honela geratuko da idatzita:

«102. artikulua.

1.  Garraio pribatu osagarriak dira enpresek edo beste erakunde batzuek garraiatzeko xederik gabe egiten dituztenak, beren jarduera nagusia behar den moduan garatzeko beharrezkoa edo egokia den osagarri gisa.

2.  Garraio pribatu osagarriek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a)  Salgaien garraioa izanez gero, enpresarenak izango dira edo hark saldu, erosi, alokairuan eman edo hartu, ekoitzi, erauzi, eraldatu edo konpondutakoak; halaber, salmenta, erosketa, alokairu, ekoizpen, erauzpen, eraldatze edo konpontze hori enpresaren jarduera ekonomiko nagusiaren parte ere izango da.

Bidaiarien garraioa izanez gero, erabiltzaileak enpresaren zentro bateko langileak edo horiei laguntza ematen dieten beste pertsona batzuk izango dira; bigarren kasuan, orobat, hartarako erregelamenduz xedatutako arauak bete beharko dira.

b)  Enpresak jarduera nagusiarekin lotuta burutzen dituen lanak egiten dituen tokietako bat izan beharko du garraioaren jatorriak edo helmugak.

c)  Erabilitako ibilgailuek enpresaren antolamenduan integratuta egon beharko dute, 54.2 artikuluan xedatutako moduan. Kasu horretan, erabilitako atoiek eta erdiatoiek ere egon beharko dute enpresaren antolamenduan integratuta jabetza, finantza-errentamendu edo errentamendu arrunt gisa.

d)  Ibilgailuen gidariek enpresaren antolamenduan integraturik egon beharko dute, eta egokiak diren gaikuntzak eduki beharko dituzte, 54.3 artikuluan xedatutako moduan.

e)  Garraioa ezin izango da modu independente batean kontratatu edo fakturatu. Enpresaren jarduera nagusia den produktu edo zerbitzuaren amaierako prezioari gehituko zaio horren kostua Balio Erantsiaren gaineko Zerga aplikatu aurretik.

3.  Aurreko puntuan adierazitako baldintzak bete ezean, garraio publikoaren araubide juridikoa jarraitu beharko du garraioak.

Hori betetzen dela egiaztatzeko, garraioa egitean aurreko puntuaren a), c) eta d) paragrafoetan adierazitako baldintzak egiaztatzeko behar den dokumentazioa eraman beharko dute ibilgailuan.» Berrogeita hemeretzi.  103. artikulua honela geratu da idatzita:

«103. artikulua.

1.  Horretarako gaitasuna ematen duen baimena eduki beharko da garraio pribatu osagarriak egiteko, Estatuko Administrazio Orokorraren eskudun organoak emanda edo, hala badagokio, baimena helbideratuta dagoen autonomiaerkidegoarenak emanda, baldin eta Estatuak eskumen hori eskuordetu badio.

Titularrak helbide fiskala duen tokian helbideratuko dira garraio pribatu osagarriaren baimenak, oro har.

Nolanahi ere, beste toki batean helbideratu ahal izango dira baimenak, baldin eta titularrak egiaztatzen badu leku horretan lokal edo instalazio batzuk dituela, zeinetan garraio osagarria beharrezkoa den jarduera nagusiaren zatia egiten duen.

2.  Aurreko puntuan xedatutakoa gorabehera, garraio-modalitate hauek egiteko ez da aldez aurretik baimenik eskuratu beharko:

a)  42.2 artikuluan adierazitako ezaugarri berak dituen garraioa.

b)  101. artikuluan zehaztutako garraio pribatu partikularrak.

c)  105. artikuluan zehaztutako garraio ofizialak.

d)  Bidaiariak turismo-ibilgailuetan garraiatzea, osasun-garraioa bada izan ezik.

e)  Salgaiak garraiatzea 3,5 tonako gehieneko masa baimendua gainditzen ez duten ibilgailuetan.

f)  Hil-garraioa, Estatuko lurralde osoan askatasunez egin ahal izango baita, jatorria edo ibilbidea edozer dela ere.

Gainera, sisteman eragin txikia duten bestelako garraiobide pribatuak baino egiten ez dituztenak ere salbuetsi ahal izango dira erregelamenduz baimena edukitzeko betebeharretik, dela garraiaturiko salgaiagatik, dela egindako distantzia txikiagatik.

3.  Artikulu honetan adierazitako kasuetan garraio-baimena edukitzeko betebeharraren salbuespena gorabehera, garraio horiek egiten dituztenek lege honetan eta berau garatzeko emandako arauetan jasotako gainerako eskakizunak bete beharko dituzte, aplikagarri zaien moduan; halaber, segurtasunari, osasunari edo trafiko, motordun ibilgailuen zirkulazio eta bide-segurtasunari buruzko legediaren arabera lortu beharreko baimenak, lizentziak edo gaikuntzak ere erdietsi beharko dituzte.» Hirurogei.  104. artikuluaren 2. puntua honela geratu da idatzita:

«2. Garraio pribatu osagarrirako baimenei 51. eta 52. artikuluetan adierazitako arauak aplikatuko zaizkie, kasu honetan, aurreko puntuan eta 102. artikuluan adierazitako eskakizunak betetzearekin lotuta.» Hirurogeita bat.  106. artikulua honela geratuko da idatzita:

«106. artikulua.

Espainian matrikulatu gabeko ibilgailuak erabiliz zati batean Espainiako lurraldetik igarotzen diren nazioarteko garraio-zerbitzuak egitea kasuak kasu aplikatu beharreko nazioarteko hitzarmenetan eta Espainia kide den nazioarteko erakundeek onartutako xedapenetan ezarritakoaren arabera arautuko da.» Hirurogeita bi.  107. artikulua honela geratu da idatzita:

«107. artikulua.

Espainian matrikulaturik ez dauden ibilgailuak erabiliz jatorria eta helmuga Espainiako lurraldean dituzten garraioak kasu hauetan bakarrik egin ahal izango dira: Europar Batasunaren salgaien nazioarteko garraio-merkaturako eta autokareta autobus-zerbitzuen nazioarteko merkaturako sarbideari buruzko arauetan kabotaje-garraioei dagokienez xedatutakoa betetzen bada, edota horrelakoak Espainiak izenpetutako nazioarteko hitzarmen batean berariaz aurreikusita badaude.» Hirurogeita hiru.  108. artikulua honela gelditu da idatzita:

«108. artikulua.

Nazioarteko garraioa egiteko gaitzen duten tituluak ematea, Erkidegoko lizentzia barne, Espainiar Estatuari dagokionean baino ezin izango dituzte lortu titulu horiek Espainian kokaturiko enpresek, betiere aldez aurretik kasu bakoitzean egoki den garraio-baimenaren titularrak badira (lege honetan araututa daude horiek).

Espainian matrikulatutako ibilgailuak erabiliz Espainiako lurraldetik pasatzen diren nazioarteko garraio bateko zatiak egiteko, nolanahi ere, lege honetan araututako garraio-baimena beharko da, kasu bakoitzean garraio hori osorik egiteko gaitzen duen titulua lortu behar izateari kalterik egin gabe.» Hirurogeita lau.  109. artikulua kendu da, edukirik gabe gelditu baita.

Hirurogeita bost.  110. artikulua honela gelditu da idatzita:

«110. artikulua.

Lege honen ondorioetarako, turismo-garraiotzat hartuko dira eskaini eta kontratutako bidaia konbinatu baten barruan egiten direnak, betiere era horretako bidaiei dagokienez kontsumitzaileak eta erabiltzaileak defendatzeari buruzko legedian ezarritakoa betez eginez gero.

Halaber, horrelakoak turismo-garraiotzat ere hartuko dira, baldin eta, 24 ordutik gorako iraupenik izan gabe eta ostatu-gau bat barnean hartu gabe, bidaia-agentzien edo turismoari buruzko legedi espezifikoak onartutako beste bitartekari batzuen bitartez eskaintzen badira, eta turismo-arloko beste zerbitzu osagarri batzuekin batera ematen badira (hala nola mantenua, turismo-gida edo antzekorik).» Hirurogeita sei.  111. artikulua honela gelditu da idatzita:

«111. artikulua.

Bidaia-eskaintza konbinatu batean jasotako lekualdaketaren bat egiteko erabilera orokorreko errepide bidezko bidaiarien garraio erregularreko zerbitzu publiko bat erabili behar denean, eskaintza horrek ezin izango ditu aldatu zerbitzu publikoa kudeatzeko kontratuan adierazitako baldintzak.

Gainerako kasuei dagokienez, araubide berezi bat ezarri ahal izango da erregelamenduan, eskatu ahalako garraioari aplikatu beharreko arau orokorrak bidaia konbinatu baten zerbitzuek dituzten ezaugarri bereziekin harmonizatzeko.» Hirurogeita zazpi.  119. artikulua honela geratu da idatzita:

«119. artikulua.

1.  Errepide bidezko salgaien garraioak kontratatzeko orduan bitartekari izan nahi dutenek (dela garraio-agentzia, garraio-kudeatzaile, biltegizain/banatzaile, operadore logistiko edo beste edozeren moduan) garraio-operadore gisa jarduteko baimen bat eskuratu beharko dute.

Nolanahi ere, hauek ez dute baimen hori lortu beharko salgai-garraioaren kontratazioan bitartekari izateko:

a)  Salgaien garraio publikoko baimenen titularrek, baldin eta horiek eskuratzeko egiaztatu dituzten eskakizunak, erregelamenduan xedatutakoaren arabera osotara hartuta, garraio-operadore gisa jarduteko baimena eskuratzeko eskatutakoen berdinak edo zorrotzagoak badira.

b)  Salgaien garraio publikorako baimenen titularrek, baldin eta beste garraiolari batzuen lankidetza baino ez badute lortzen beren garraio-ahalmena une jakin batean gainditzen duten garraio-eskariei erantzuteko, erregelamenduan xedatutako moduan.

c)  Garraiolari-kooperatibek eta merkaturatze-sozietateek, baldin eta salgaiak garraiatzeko baimenaren titular diren bazkideek emandako garraioak merkaturatzera mugatzen bada haien bitartekotza.

2.  Garraio-operadore gisa jarduteko baimena emateko egiaztatu beharko da salgaien garraio publikorako eskatutakoen antzeko baldintzak betetzen direla, dagokion jardueraren izaera dela-eta erregelamenduan ezartzen diren egokitzapenak eginda.

Halaber, salgaien garraio publikorako baimenen indarraldiari eta oniritziari buruz ezarritako arauen antzeko batzuk ere aplikatuko zaizkio baimen horri.

3.  Garraio-operadore gisa jarduteko baimenak barneko zein nazioarteko garraioen kontratazioan bitartekari izateko gaituko ditu titularrak.

Garraio-operadore gisa jarduteko baimenaren titularrek beren izenean kontratatu beharko dute bai zerbitzuaren eskatzailearekin bai zerbitzua eman behar duen garraiolariarekin.

Puntu honetan adierazitako baldintzak ere aplikatuko zaizkio garraio-baimenen titularrek eta 1. puntuan aipatutako merkaturatzeko sozietateek eta kooperatibek egiten duten bitartekotzari.» Hirurogeita zortzi.  120. artikulua honela geratu da idatzita:

«120. artikulua.

Lege honen ondorioetarako, garraio-agentziatzat hartuko dira erabiltzaileen eta garraiolarien arteko erakunde laguntzaile gisa salgai-garraioen kontratazioan bitartekari izateko espezializatutako enpresak.

Agentziek, beren jardueraren barruan, garraioak kontratatzeko behar diren kudeaketa, informazio, eskaintza eta zama eta zerbitzuen antolaketarako aurretiko jarduera guztiak egin ahal izango dituzte.» Hirurogeita bederatzi.  121. artikulua honela geratu da idatzita:

«121. artikulua.

Lege honen ondorioetarako, enpresa hauek hartuko dira garraio-kudeatzailetzat:

salgaien nazioarteko garraioak besteren kontura antolatzen espezializaturiko enpresak, salgaiak kontsignatario gisa hartuz edo garraiatu behar dituztenei emanez eta, hala badagokio, era horretako garraioei datxezkien administrazio-, zerga-, aduana- eta logistika-gestioak eginez edo haien kontratazioan bitartekari izanez.» Hirurogeita hamar.  122. artikulua honela gelditu da idatzita:

«122. artikulua.

Lege honen ondorioetarako, enpresa hauek hartuko dira logistika-operadoretzat:

enpresa-jarduera garatzeko beren bezeroek behar dituzten salgaiak hornitzeko, garraiatzeko, biltegiratzeko edo banatzeko eragiketak besteren kontura kudeatu, kontrolatu eta antolatzen espezializaturiko enpresak.

Logistika-operadoreak jardueran bere edo besteren azpiegiturak, teknologia eta bitartekoak erabili ahal izango ditu.» Hirurogeita hamaika.  123. artikulua honela gelditu da idatzita:

«123. artikulua.

Lege honen ondorioetarako, enpresa hauek hartuko dira biltegizain/ banatzailetzat: besteren salgaien gordailuzain jarduten espezializaturiko enpresak, baldin eta, gainera, horiek banatzeaz edo horien banaketa kudeatzeaz arduratzen badira, gordailugileak emandako argibideei jarraikiz.

Biltegizain/banatzaileak, bere jardueraren barruan, bestelako zereginak ere egin ahal izango ditu, hala nola zamak finkatzea edo bereiztea, izakinak kudeatzea edo biltegiratutako salgaien garraioa eta banaketa prestatzeko edo osatzeko beste batzuk.» Hirurogeita hamabi.  125. eta 126. artikuluak kendu dira, edukirik gabe gelditu baitira.

Hirurogeita hamahiru.  127. artikulua honela gelditu da idatzita:

«127. artikulua.

1.  Bidaiariak garraiatzeko geltokiek garraio publikoko ibilgailuen herri/hirietako irteerak, iritsierak eta igarotzeak pilatzea dute xede, erabiltzaileei eta garraiolariei garraioa prestatzeko zerbitzuak edo horren osagarri direnak eskainiz edo haiek garatzeko erraztasuna emanez.

2.  Salgaien garraio- eta logistika-zentroek hainbat zerbitzu eta instalazio biltzen dituzte salgaien garraio-, logistika- eta banaketa-jarduerak gara daitezen errazteko, eta horiek prestatzeko edo osatzeko beste batzuekin integratzen dituzte.

3.  Bidaiarien garraiorako geltokiak eta salgaien garraio- eta logistika-zentroak horrelakotzat hartzen dira pertsona edo erakunde, publiko edo pribatu, bakar batek kudeatzen dituenean, eta erregelamenduz ezarritako baldintzak eta eskakizunak betetzen dituztenean.

Ez dira inola ere geltoki edo zentrotzat hartuko ibilgailuen garaje edo aparkalekurako bakarrik diren lurrak edo instalazioak. Ez dira horrelakotzat hartuko hainbat garraio-enpresa edo jarduera lagungarri eta osagarrien zenbait enpresa edo horiei atxikitako jarduerak egiten dituztenak kokaturik dauden lurrak, elkarrengandik gertu daudelako bakarrik, baldin eta erakunde bakar baten zuzendaritzak ez baditu haien instalazioak, ekipamenduak eta zerbitzu komunak batera kudeatzen.» Hirurogeita hamalau.  134. artikulua kendu da, edukirik gabe gelditu baita.

Hirurogeita hamabost.  137. artikuluaren 2. puntua honela geratu da idatzita:

«2. Gidaririk gabeko ibilgailuen alokairuaren egiaztagiriei buruzko baldintzak ezarri ahal izango dira erregelamenduan, hauek bermatzearren: kontratua dagoela, horren iraupen-epea eta errentariak ibilgailua legez erabiltzen duela zehazteko bestelako kontu batzuk.» Hirurogeita hamasei.  138. artikuluari 4. puntu bat gehitu zaio, honela dioena:

«4. Artikulu honen 1. eta 2. puntuetan xedatutakoa gorabehera, horietan aipatutako pertsonak ez dira gidatzeko denborei eta atsedenei dagokienez gidariek egindako arau-hausteen erantzule izango, ezta takografoa manipulatu, faltsutu edo gaizki erabiltzeari dagokionez egindakoen erantzule ere, baldin eta egiaztatzen badute horiek eragin zituzten gertaerak haien gidarietakoren batek egindako diziplinarik ezeko edo desobedientziako hutsegite larri baten ondorio izan zirela, bai eta horrelakoetan legezko xedapenek edo aplikatu beharreko hitzarmen kolektiboak xedatutako zigorrak ezarri dituztela ere, betiere epai irmo batek zehapen hori bidezkotzat jo badu edo langileak ez badu erreklamazio judizialik egin horretarako aurreikusitako epean.

Salbuespen hori ez da kontuan hartuko tartean dagoen gidariarentzako diziplinazko zehapena enpresan mailaz igo dadin atzeratzea edo ezgaitzea baino ez bada.» Hirurogeita hamazazpi.  140. artikulua honela geratu da idatzita:

«140. artikulua.

Hauek hartuko dira arau-hauste oso larritzat:

1.  Hartarako lege honetan eta berau betearazteko eta garatzeko emandako arauetan xedatutakoaren arabera nahitaezkoa den titulu gaitzailerik eduki gabe garraio publikoak egitea.

Garraio hori egiteko titulu gaitzaile bat baino gehiago eduki behar denean, arauhauste honetan eroriko dira horietakoren bat ez dutenean, nahiz eta gainerako guztiak eduki.

Puntu honetan tipifikatutako arau-haustea ez da gertatuko, baldin eta gertaera horiek arau-hauste arina eragiten badute 142.1 artikuluan xedatutakoaren arabera.

2.  Garraio-baimenaren edo garraio-operadorearen titularra izan gabe garraiozerbitzuak garraiolari gisa kontratatzea edo bere izenean fakturatzea.

Edozelan ere, garraio-baimen baten edo garraio-operadorearen titular den pertsona juridikoa izanda ere, hirugarrenei edo pertsona juridikoari berari garraiozerbitzuak ematea beren izenean kontratatzen edo fakturatzen dutenak arauhauste horretan eroriko dira, baldin eta horiek, aldi berean, baimen horren titularrak ez badira.

Puntu honetan tipifikatutako arau-haustea ez da gertatuko, baldin eta gertaera horiek arau-hauste arina eragiten badute 142.1 artikuluan xedatutakoaren arabera.

3.  Ibilgailu bat gidatzeko zerbitzuekin batera alokatzea edo ibilgailu baten erabileraren edozer lagapen, baldin eta titularrak gidatzeko zerbitzuak ematen badizkio lagapen-hartzaileari.

Arau-hauste horretan eroriko dira errentatzaile edo lagatzailea zein errentari edo lagapen-hartzailea.

Ez da arau-hausterik egongo errentatzailea edo lagatzailea kasu bakoitzean dagokion garraio-baimenaren titularra denean.

4.  Titularrek titulu gaitzaileak beste norbaiti lagatzea, esanda nahiz esan gabe.

5.  Erabilera orokorreko bidaiarien garraio erregular bat antolatzea edo ezartzea Administrazio eskudunak era horretako zerbitzu publiko bat kudeatzeko kontratatuta egon gabe, erabilitako bitartekoak norberarenak edo besterenak diren alde batera utzita.

6.  Bidaiari-garraio baten plazak banaka saltzea, baita aurretik finkatutako trafikoez arduratzen diren espedizio batzuetan sartutako zerbitzuak behin eta berriro ematea edo saltzea ere, gaikuntza bakarra 42. artikuluan araututako garraiobaimena duela.

Arau-hauste bera egingo dute turismo-zerbitzuak hartarako adierazitako legezko baldintzak urratuz ematen dituztenek.

7.  Lege honetan eta betearazteko eta garatzeko emandako arauetan araututako jarduerak eta lanbideak egiteko gaitzen duen tituluren bat faltsutzea edo horietan agertu behar duen daturen bat faltsutzea.

Erantzukizuna, halakoetan, hauena izango da: bai hori legez kanpokoa dela jakinik titulua faltsifikatu edo faltsifikatzen nahiz merkaturatzen lagundu dutenena, bai baimenik gabeko garraio edo jarduerak zuritzeko erabili dutenena.

8.  Administrazioak eskari-egileari eman beharreko edozein titulu, egiaztagiri edo agiritarako aurkeztu behar diren agiriak faltsutzea, edo agiri horietan agertu behar duten datuetako edozein faltsutzea.

9.  Enpresak nahitaez eraman behar duen kontabilitateko, estatistikako edo kontroleko edozein agiri faltsutzea edo agiri horietako datuak faltsutzea.

10.  Takografoa, abiadura-mugatzailea edo haren elementuren bat manipulatzea, baita ibilgailuan nahitaez eraman beharreko bestelako kontrol-tresna edo -bitartekoak ere, haien funtzionamendua edo neurketak aldatzearren.

Arau-hauste bera egingo dute xede berarekin edozer elementu mekaniko, elektroniko edo bestelakorik ezartzen dutenek, ikuskapena egitean funtzionamenduan ez badaude ere.

Arau-hauste horren erantzule hauek izango dira: ibilgailuan manipulatutako aparatua edo tresna ezarrita duen garraiolaria eta, halaber, berau manipulatu dutenak edo ezartzen edo merkaturatzen lagundu dutenak.

11.  Enpresa bat 138.4 artikuluan jasotako erantzukizunaren salbuespenaz baliatzea eragin zuten baldintzak faltsutzea.

12.  Lurreko Garraioa Ikuskatzeko Zerbitzuei edo garraioa zaintzeko ardura dutenei lan egiten ez uztea edo trabak jartzea, eta, horrenbestez, legez edo erregelamendu bidez agindu zaizkien zereginak osorik edo zatiren batean bete ezinik uztea eta horiek adierazitako jarraibideei edo egindako eskariei batere kasurik ez egitea edo neurri batean bakarrik egitea edo ibilgailu bat geldiarazteko agindua urratzea.

Nolanahi ere, arau-hauste hori eragingo du enpresa baten jabeek, langileek, laguntzaileek edo mendekoek ikuskapen-zerbitzuetako langileei enpresaren dokumentazioa nahitaez egon beharreko lokal edo ibilgailuetara edo dokumentazio horretara heltzen ez uztea edo trabak jartzea.

Gidarien gidatzeko denborei eta atsedenei buruzko legedia betetzeari buruzko errekerimenduei dagokienez, eskatutako dokumentazioa aurkezten ez den edo kontrolatzea ezinezko egiten duen moduan aurkezten den ibilgailu bakoitzeko arauhauste bat dagoela joko da.

13.  Atzerrian matrikulaturiko ibilgailuekin barne-garraioa egitea Espainian, Europar Batasunaren araudian xedatutakoaren arabera kabotaje-eragiketak definitzen dituzten baldintzak urratuta (horren bitartez salgaien errepide bidezko nazioarteko garraio-merkatura jotzeko arau komunak edo autokar- eta autobuszerbitzuen nazioarteko merkatura jotzeko arau komunak ezartzen dira), horiek egiten dituena Erkidegoko lizentziaren titularra izan arren.

14.  Administrazioaren adostasunik edo bestelako justifikaziorik gabe erabilera orokorreko bidaiarien garraio erregularreko zerbitzu publiko bat kudeatzeko kontratuan adierazitako zerbitzuak etetea, erregelamenduz xedatutako epean.

15.  Salgai arriskutsuen garraioak edo zamalanak egitea honelakoren bat gertatzen denean:

15.1  Istripu edo gorabehera larriren batengatik ibilgailua geldiarazi izana ez jakinaraztea, edo halakoetan egokiak diren segurtasun- eta babes-neurriak ez hartzea, hori ezinezkoa denean izan ezik.

15.2  Jarioak dituzten zisternak erabiltzea.

15.3  Ibilgailua onesteko eskudun organismoak emandako ziurtagiririk ez edukitzea –burutzen duen garraiorako erregelamenduz eskatu beharreko baldintzak betetzen dituela egiaztatzen du horrek–, ziurtagiri hori iraungita eramatea edo garraiatutako salgaietarako eskatutakoa ez beste bat eramatea.

15.4  Salgaiak soltean garraiatzea, aplikatu beharreko erregulazio espezifikoan hori baimenduta ez dagoenean.

15.5  Arriskuaz ohartarazteko panelak, plakak edo etiketak ez dituzten ibilgailuak, gordailuak edo edukiontziak erabiltzea edo eskatzen den beste edozer seinale edo marka ez eramatea, baita horiek ezin irakurri izateko moduan eramatea ere.

15.6  Salgaiak errepidez garraiatzea, hori egitea baimenduta ez dagoenean.

15.7  Dena delako salgaien garraioa arautzen duten arauetan agindutakoen bestelako ibilgailuak edo gordailuak erabiltzea.

Nolanahi ere, arau-hauste hori egingo da zisternak, bateria-ibilgailuak edo hainbat elementutako gas-edukiontziak erabiltzean, baldin eta haiek erabiltzea ez badago baimenduta salgai arriskutsu hori garraiatzeko.

15.8  Ibilgailuan garraiatutako salgai guztiak barnean hartzen dituen garraiogutun bat ez eramatea, edo horiek zein diren jaso gabe eramatea.

15.9  Salgaiak garraiatzea, kasu bakoitzean beharrezkoa den baimena, baimen berezia edo aldez aurretiko baimena eduki gabe edo haietan zehaztutako baldintzak urratuta.

15.10  Salgai arriskutsuen garraioari buruzko legedian zehazki adierazitako erretzeko debekua ez betetzea.

15.11  Salgai arriskutsuen garraioa ez identifikatzea ibilgailuaren kanpoko aldean.

15.12  Sua edo babestu gabeko argiak erabiltzea, baita argi-aparatu eramangarriak ere, txinpartak eragin ditzaketen azalerekin.

15.13  Garraiatutako salgaia oker jasotzea garraio-gutunean.

15.14  Garraio-unitateko garraiatu beharreko kopuruen mugari buruzko edo betetze-mailari buruzko arauak ez betetzea.

15.15  Ibilgailuak, gordailuak edo edukiontziak erabiltzea garraiatutako salgaientzat egokiak ez diren arrisku-panel, -plaka, -etiketekin edo beharrezkoa den beste edozer seinale edo markarekin.

15.16  Fardel berean baterako biltze-arauak ez betetzea.

15.17  Ibilgailu berean batera kargatzeko debekuak ez betetzea.

15.18  Dena delako salgaiak garraiatzeko aplikatu beharreko arauek baimendu gabeko ontziak edo bilgarriak erabiltzea.

Arau-hauste honetan sartuko da kalte handiak edo jarioak dituzten edo eskatutako baldintza teknikoren bat betetzen ez duten ontziak edo bilgarriak erabiltzea.

15.19  Salgai arriskutsuak garraiatzea, kargatzea edo deskargatzea, baldin eta eragiketa horietan esku hartzen duten enpresek ez badute nahitaezko segurtasunkontseilaririk edo gai edo jarduera horri dagokionez horien jarduna burutzeko gaituta ez dagoenen bat badute.

Puntu honetan jasotako arau-hausteen erantzukizuna hauena izango da:

a)  Garraiolariarena, 15.1 paragrafoan tipifikatutako arau-hausteagatik.

b)  Garraiolari eta zamaketariarena, 15.2, 15.3, 15.4 eta 15.5 paragrafoetan tipifikatutako arau-hausteengatik.

c)  Garraiolari eta zamaketari edo bidaltzailearena, kasuaren arabera, 15.6, 15.7, 15.8, 15.9, 15.10 eta 15.11 paragrafoetan tipifikatutako arau-hausteengatik.

d)  Garraiolari eta zamaketariarena, 15.12 paragrafoan tipifikatutako arauhausteagatik.

e)  Zamaketari edo bidaltzailearena, kasuaren arabera, 15.13, 15.14, 15.15, 15.16, 15.17 eta 15.18 paragrafoetan tipifikatutako arau-hausteengatik.

f)  Segurtasun-aholkularia nahitaez eduki behar duen enpresarena, 15.19

paragrafoan tipifikatutako arau-hausteagatik.

Puntu honetan eta 141.5 eta 142.7 artikuluetan xedatutako ondorioetarako, hau joko da bidaltzailetzat: salgai arriskutsuaren bidalketa agindu duen pertsona fisiko edo juridikoa, garraio-gutunean horrela ageri dena, alde batera utzita bidalitako salgaien hartzailea pertsona hori bera edo hirugarren bat den. Zamaketaritzat hartuko da salgai arriskutsuen zamalanak egiten dituen edo haietaz arduratzen den pertsona fisiko edo juridikoa.

16.  Garraio publikoko jarduerak egitea edo haien bitartekari izatea, nahitaezkoa den baimena eskuratzeko eta horri eusteko eskatutako baldintzen bat urratuta, betiere urratutako eskakizuna 43.1 artikuluaren f) paragrafoan adierazitakoa ez bada.

Nolanahi ere, arau-hauste hori egingo dute bizilekuaren edo kokapeneskakizuna betetzeko eduki beharreko ustiapen-zentroen edo lokalen kokapenaldaketa Garraio Enpresen eta Jardueren Erregistroari jakinarazten ez diotenek.

17.  Garraiolariek, garraio-agentziek, garraio-kudeatzaileek, biltegizain/ banatzaileek, logistika-operadoreek edo beste edozer garraio-langilek garraiozerbitzuak kontratatzea baimendu gabeko garraiolariekin edo garraiooperadoreekin.

Edozelan ere, hauek eroriko dira arau-hauste horretan: lanbidez garraioan jarduten duen pertsona juridiko bat, baldin eta berau osatzen duen pertsonaren bat kontratatzen badu garraio-zerbitzu bat egiteko, edo haiek kontzeptu horrengatik eginiko fakturak ordaintzen baditu, betiere pertsona horiek, aldi berean, garraiobaimen edo garraio-operadore baten titularrak ez badira.

18.  Garraio publiko edo pribatuak egitea gaitasun profesionaleko ziurtagiririk edo kualifikazio-txartelik (GPA) ez duten gidariak erabilita.

19.  21.1 artikuluan eskatutako asegurua edukitzeko betebeharra ez betetzea edo aseguruak estaldura nahikorik ez edukitzea.

20.  Takografoa, abiadura-mugatzailea edo haren elementuren bat ez edukitzea, ezta ibilgailuan nahitaez eraman beharreko bestelako kontrol-tresna edo -bitartekoak ere.

Arau-hauste horretan eroriko dira takografoa ezarrita edukita ere erabiltzen ez dutenak edo homologatu gabeko takografoa ezarrita dutenak.

21.  Takografoan edo enpresaren egoitzan eduki beharreko gidari-txarteletan erregistro-orririk edo erregistratutako daturik eza oso nabarmena izatea.

Arau-hauste horren barruan sartuko da erregistroak erregelamenduz ezarritako eremu-egitura edo fitxategi-luzapena bete gabe gordetzea.

22.  Gidari-txartela edo gidatzeko denboren eta atsedenen erregistro-orria takografoan txertatuta ez eramatea, baldin eta hori beharrezkoa bada, edo gaizki egitea, baita beste gidari baten txartel bat edo gidariarenak ez diren izen-abizenak dituen erregistro-orri bat erabiltzea edo ondoren horren kopia bat eman zaiolako erabili beharko ez litzatekeen txartela txertatuta eramatea.

Halaber, arau-hauste horren eragile ere izango da erregistro-orri edo inprimatzedokumentu batean gidatzeko denboren eta atsedenen datuak ez jasotzea, baldin eta gaia arautzen duten Europar Batasunaren arauek arau-hauste oso larritzat jotzen badute.

23.  Ibilgailuak baimenduta duen gehieneko masa osoa gutxienez ehuneko 25ean gainditzea edo ardatz bakoitzeko gehieneko masa gutxienez ehuneko 50ean gainditzea.

Ehuneko horiek ehuneko 20 eta 40ra murriztuko dira, hurrenez hurren, ibilgailuak baimenduta duen gehieneko masa 12 tonatik gorakoa denean.

Ibilgailuak legokiokeen masa baino handiagoarekin zirkulatzeko baimen berezi bat duenean, aipatutako ehuneko horiek baimen berezi horretan zehaztutako gehieneko masari buruzkoak izango dira.

Ibilgailuaren gehieneko masa osoa gainditzen denean, arau-haustearen erantzukizuna garraioan edo kontratazioan esku hartu duten garraiolariarena zein zamaketariarena, bidaltzailearena eta bitartekariarena izango da, betiere horietako batek ez badu frogatzen horrelakorik ezin zaiola egotzi.

Ardatzeko gehieneko masa gainditzen denean, erantzukizuna salgaiak ibilgailuan estibatu dituenarena edo hori egiteko argibideak eman dituenarena izango da.

Paketeen eta aldairen garraioetan ez zaio erantzukizunik eskatuko zamaketariari, ezta bidaltzaileari ere, masa baimenduaren gaineko soberakinagatik, betiere horretan haien jarduerak erabakigarria izan dela egiaztatzen ez bada.

24.  Takografoan erregistratutako datuak irakurtzen ez uzteko bezain zikinduta edo hondatuta dauden erregistro-orriak edo gidari-txartelak erabiltzea.

25.  Gidatzeko denboren eta atsedenen erregistro-orri bera erabiltzea dagokion denboran baino gehiagoan, horrek irakurtzen uzten ez duen erregistropilaketa eragin duenean.

26.  Takografoaren jarduera-hautatzailea gaizki erabiltzea.

27.  Erabilera orokorreko bidaiarien garraio erregularreko zerbitzu publikoak ematea, honelakoren bat gertatzen denean:

27.1  Administrazioaren kontratistak berak zerbitzua ez ustiatzea, espresuki baimendutako lankidetzako kasuetan izan ezik.

27.2  Dena delako zerbitzu publikoa kudeatzeko kontratuan ezarritako espedizioen gutxieneko kopurua edo trafikoak ez betetzea, artikulu honen 14. puntuan adierazitakoaren arabera kalifikatu behar ez denean.

27.3  Txartelak saltzea edo eskuratu dituztenei ibilgailuan sartzeko aukera, hori justifikatzen duten legezko edo erregelamenduzko zirkunstantziak gertatu ezean.

Halaber, arau-hauste hori egongo da erabiltzaile-kategoria jakin batzuei, edo herri edo eremu geografiko jakin batzuetan zerbitzua erabili nahi dutenei, txartelak eskuratzea edo erreserbatzea galarazten bazaie enpresak oro har erabilitako prozeduraren bat erabiliz, edo gainerako erabiltzaileekiko bereizkeriazko tratua jasotzen badute eskuratze edo erreserba horrekin lotuta.

27.4  Zerbitzua burutzerakoan, erabiltzaileak justifikaziorik gabe ibilgailuz aldatzea bidaian zehar.

27.5  Dena delako zerbitzu publikoa kudeatzeko kontratuan aurreikusitako tarifa-araubidea ez betetzea.

27.6  Erabilera orokorreko errepide bidezko bidaiarien garraio erregularreko zerbitzu publikoentzat oro har ezarritako ibilgailuen irisgarritasun-baldintzak edo baldintza-agirian edo zerbitzu horren kontratuan bereziki adierazitakoak ez betetzea.

Halaber, zerbitzuaren enpresa esleipendunak arau-hauste hori ere egingo du, baldin eta bere langileek berau erabiltzea galarazten edo zailtzen badiete desgaitasuna duten pertsonei, baita ibilgailuak horretarako egokituta egoteko betebeharrik ez badago, betiere, azken kasu horretan, pertsona horiek behar diren bitarteko guztiak ematen badituzte ibilgailuan sartzeko eta hori uzteko eta plaza arrunt batean kokatzeko.

28.  Bidaiari-garraio erregular eta erabilera berezikoa egitea dagokion baimenean ezinbestekotzat jotako baldintzetako edozein bete gabe, non eta arauhauste hori ez dagoen berariaz beste era batera tipifikaturik lege honetan.

29.  Eskola-umeen eta adingabeen erabilera bereziko garraioetan, adin egokiko adindun bat ez egotea, gidariaz gain, adingabeez arduratzeko, zeinak ibilgailuaren segurtasun-mekanismoen funtzionamendua dakien, betiere hori nahitaezkoa bada.

30.  Eskola-ume eta adingabeen erabilera bereziko garraioetan, adingabe bakoitzak bere lekua edo eserlekua ez izatea, eta ateen ondoan behar beste eserleku ez gordetzea mugikortasun urriko pertsonentzat.

31.  Garraiolariek, garraio-agentziek, garraio-kudeatzaileek, biltegizain/ banatzaileek, logistika-operadoreek edo beste edozer garraio-profesionalek salgaien lurreko garraio-zerbitzuak kontratatzea beren izenean egiteko betebeharra urratuta, bai eta hartarako gaikuntzarik ez duenak erabilera orokorreko bidaiarien garraio erregularreko zerbitzu publikoak kontratatzea ere garraiolari gisa.

32.  Salgaien garraioak edo bidaiarien eskatu ahalako garraioak egitea 54. artikuluan ezarritako baldintzak bete gabe.

Arau-hauste bera egingo dute dagozkien betebeharrak bete gabe laguntzaile gisa aritzen diren enpresek edo pertsonek.

33.  Takografoak, abiadura-mugatzaileak edo haien elementuren batek gaizki funtzionatzea garraiolariaren erruz, baita ibilgailuan ezarrita eraman beharreko gainerako kontrol-tresnek edo -bitartekoek ere, baldin eta artikulu honen 10. puntuan adierazitakoaren arabera kalifikatu behar ez bada.

34.  Takografoa erabiltzea aldian behingo kalibratzea edo berrikustea ezarritako epe eta moduan egin gabe, baimendu gabeko tailer batean konponduta egonik edo nahitaezko zigilu edo plakarik gabe.

35.  Ibilgailuan dagoeneko erabili diren gidatzeko denboren eta atsedenen erregistro-orriak edo nahitaez eraman beharreko inprimatze-dokumentuak ez eramatea, erabilitako takografo-mota edozein dela ere (analogikoa edo digitala).

Arau-hauste bera egingo da gidari-txartela ibilgailuan eraman ezean, takografo analogikoa erabili arren, baldin eta eskatu beharreko aurreko aldiaren gidatzebaldintzak ikusteko beharrezkoa bada.

36.  Zentroren batek ez betetzea garraioa antolatzeko arauek erregulatzen duten kualifikazioren bat lortzeko edo mantentzeko behar diren ikastaroak emateko gaitzen duen baimena eskuratzeko eskatutako baldintzaren bat.

37.  Gidarien gidatzeko denboren eta atsedenen gainean aplikatu beharreko legedia ez betetzea kasu hauetan:

37.1  Egunean gidatzeko gehieneko denborak, gutxienez, behar baino ehuneko 50 handiagoak izatea, baita eguneko atsedenak lau ordu eta erditik beherakoak izatea ere.

37.2  Astean edo bi astetan gidatzeko gehieneko denborak, gutxienez, behar baino ehuneko 25 handiagoak izatea.

37.3  Egunean gehienez gidatzeko denborak behar baino bi ordutik gora handiagoak izatea, betiere 37.1 paragrafoan xedatutakoaren arabera kalifikatu behar ez bada.

37.4  Sei ordutik gora gidatzea erregelamenduz eskatutako etenaldiak egin gabe.

37.5  Eguneko atseden normala bi ordu eta erdiz baino gehiagoz murriztea edo atseden murriztua edo zatikatua bi orduz baino gehiagoz murriztea, baita taldean gidatuta ere, betiere 37.1 paragrafoan xedatutakoaren arabera kalifikatu behar ez bada.

37.6  Asteko atseden normala bederatzi orduz baino gehiagoz murriztea edo atseden murriztua lau ordutik gora gutxitzea.

38.  Bidaiarien ekipajeez bestelako objektuak edo enkarguak garraiatzea bidaiarien garraio publikorako baimen bat erabiliz, aplikatu beharreko barneko edo nazioarteko arauen arabera eskatu beharreko baldintzak bete gabe.» Hirurogeita hemezortzi.  141. artikulua honela geratu da idatzita:

«141. artikulua.

Hauek hartuko dira arau-hauste larritzat:

1.  Garraio-baimen bat ezeztatzen denean, edo legez edo erregelamenduz ezarritako beste arrazoiren bat gertatzen denean, baimen hori berori edo haren kopia bat edo beste edozer dokumentazio Administrazioari itzultzeko betebeharra ez betetzea; betiere, dena delako agiri horrek baliozkoa den itxura eduki behar du.

2.  Ibilgailuak baimenduta duen gehieneko masa osoa behar baino, gutxienez, ehuneko 15 eta, gehienez, ehuneko 25 handiagoa izatea edo ardatz bakoitzeko gehieneko masa behar baino, gutxienez, ehuneko 30 eta, gehienez, ehuneko 50

handiagoa izatea.

Ehuneko horiek gehieneko masa osoaren ehuneko 10 eta 20ra eta ardatz bakoitzeko gehieneko masaren ehuneko 25 eta 40ra murriztuko dira, hurrenez hurren, ibilgailuak baimenduta duen gehieneko masa 12 tonatik gorakoa denean.

Erantzukizunaren ondorioetarako,140.23 artikuluan ezarritako arauak aplikatu beharko dira.

3.  Ibilgailuan ezarrita eraman beharreko kontrol-tresna edo -bitartekoren baten aldian behingo azterketa ez egitea ezarritako epean eta moduan, 140.34

artikuluan xedatutakoaren arabera arau-hauste oso larritzat hartu behar ez denean.

4.  Lurreko Garraioaren Ikuskapen Zerbitzuen edo garraioa zaintzeaz arduratzen diren indarren jarduerari traba handiak jartzea, 140. artikuluaren 12. puntuan adierazitakoaren arabera arau-hauste oso larritzat hartzea eragingo zuen kasurik izan ezean.

Gidarien gidatzeko denborei eta atsedenei buruzko legedia betetzeari buruzko errekerimenduei dagokienez, arau-hauste bat egongo da beharrezko dokumentazioa eskatutakoaz bestelako epean eta moduan aurkezten duen ibilgailu bakoitzeko.

5.  Salgai arriskutsuen garraioak edo zamalanak egitea honelakoren bat ere gertatuz gero:

5.1  Eskatu beharreko idatzizko argibideak ibilgailuan ez eramatea.

5.2  Aplikazio-arauetan edo idatzizko argibideetan xedatutakoa ez betetzea ibilgailuaren ekipamenduari edo tripulazioko kideei dagokienez.

5.3  Ibilgailuaren edo garraiatutako zamaren arabera nahitaezkoak diren su-itzalgailuak ez edukitzea, edota horiek egoki funtzionatzeko moduan ez egotea.

5.4  Salgai arriskutsuak garraiatzen dituzten unitateetan bidaiariak garraiatzea era horretako garraioak erregulatzeko arauetan baimendu gabeko kasuetan.

5.5  Salgai arriskutsuak garraiatzea bidaiarien ibilgailuetan, baimentzen ez diren kopuruetan.

5.6  Behar bezala itxita ez dauden fardelak edo zisternak erabiltzea garraioan, eta itxita egonda ere, aldez aurretik ez garbitu izana.

5.7  Egiturari dagokionez egokia ez den edukiontzi batean salgai-fardelak garraiatzea.

5.8  Beharrezkoa denean, zisternaren garbiketa-ziurtagiria ez edukitzea.

5.9  Ontzien eta bilgarrien saiakuntza-datei, ikuskapenei eta erabilera-epeei buruzko xedapenak ez betetzea.

5.10  Salgai arriskutsuak ontzi edo bilgarri hondatuetan garraiatzea, betiere hori ez bada arau-hauste oso larritzat hartu behar 140.15 artikuluaren 18. paragrafoan xedatutakoaren arabera.

5.11  Garraio-gutunean jaso beharreko daturen bat ez jasotzea edo oker jasotzea, baldin eta hori ez bada arau-hauste oso larritzat hartu behar 140.15

artikuluaren 8. eta 13. paragrafoetan xedatutakoaren arabera.

5.12  Fardelak oker etiketatzea edo markatzea.

5.13  Zamalanak egitean zisterna-ibilgailuak lurrera konektatzeko betebeharra ez betetzea, hala eskatzen denean.

5.14  Kargatzeko edo deskargatzeko plantetan nahitaezko egiaztapenak ez egitea kargatu aurretik, bitartean edo ondoren.

5.15  Segurtasun-aholkulariek ez betetzea araudi espezifikoak egotzitako betebeharrak.

5.16  Eskudun agintariek ez betetzea urteko txostena eta istripu-parteak igortzeko betebeharra.

5.17  Ez betetzea urteko txostenak legez ezarritako epean gordetzeko betebeharra.

5.18  Salgai arriskutsuak erabiltzen dituzten langileei ez ematea ustekabeko arriskuak prebenitzeko prestakuntza egokia.

Puntu honetan jasotako arau-hausteen erantzukizuna hauena izango da:

a)  Garraiolariarena, 5.1, 5.2, 5.3, 5.4 eta 5.5 paragrafoetan tipifikatutako arauhausteengatik.

b)  Garraiolari eta zamaketariarena 5.6 eta 5.7 paragrafoetan tipifikatutako arau-hausteengatik.

c)  Garraiolari eta zamaketariarena, 5.8 paragrafoan tipifikatutako arauhausteagatik.

d)  Zamaketariarena, 5.9 eta 5.10 paragrafoetan tipifikatutako arauhausteengatik.

e)  Zamaketariarena edo bidaltzailearena, kasuaren arabera, 5.11 eta 5.12

paragrafoetan tipifikatutako arau-hausteengatik.

f)  Zamaketariarena, 5.13 eta 5.14 paragrafoetan tipifikatutako arauhausteengatik.

g)  Segurtasun-aholkularia nahitaez eduki behar duen enpresarena, 15.15, 15.16 eta 5.17 paragrafoetan tipifikatutako arau-hausteagatik.

h)  Langileak hartzen dituen enpresarena, 5.18 paragrafoan tipifikatutako arauhausteagatik.

6.  Oro har ezarritakoez edo tituluan bertan zehazki adierazitakoez bestelako baldintzetan erabiltzea titulu gaitzaileak, betiere baldintza horiek ez betetzea espresuki tipifikatuta ez badago lege honetan.

7.  Garraio-zerbitzuak eskaintzea horrelakoak egiteko edo horien kontratazioan bitartekari izateko beharrezko titulu gaitzailerik gabe, bai banaka egiten bazaio hartzaile bakar bati, bai jendaurrean jakinarazten bada edozer bitarteko erabiliz.

8.  Ibilgailuak gidariarekin alokatzea erregelamenduz xedatutako bulego edo lokaletatik kanpo, baita aldez aurretik kontratatu gabeko bezeroak bilatzea edo jasotzea ere.

Gidaridun ibilgailuen errentatzaileek arau-hauste hori ere egingo dute, baldin eta zerbitzuaren ohiko prestazioaren mugak urratzen badituzte baliatzen duten baimena helbideratuta dagoen lurraldean.

9.  Garraio publikoak edo pribatuak egitea hirugarren herrialde baten gidariziurtagiri bat behar duen pertsona baten zerbitzuak erabiliz ibilgailua gidatzeko, baldin eta horrelakorik ez badu edo berau emateko baldintzaren bat betetzen ez badu.

10.  Erabilera orokorreko bidaiarien garraio erregularreko zerbitzu publiko bat ematea kudeaketa-kontratuan kontratistari ezarritako baldintza edo betebeharren bat bete gabe, baldin eta hori ez bada arau-hauste oso larritzat hartu behar 140. artikuluaren 14. edo 27. puntuan xedatutakoaren arabera.

Halaber, arau-hauste hori egingo du nahitaezkoa den kasuetan eta ezarritako mugen barruan bidaiarien fardelak doan eramateko betebeharra betetzen ez duen zerbitzuaren kontratistak.

11.  Gidatzeko denboren eta atsedenen homologatu gabeko erregistro-orriak erabiltzea, edota erabilitako takografoarekin bateraezinak direnak erabiltzea.

12.  Erregistro-orri edo inprimatze-dokumentu batean gidatzeko denboren eta atsedenen datuak ez jasotzea, baldin eta gaia arautzen duten Europar Batasunaren arauek arau-hauste larritzat jotzen badute.

13.  Takografoan edo enpresaren egoitzan eduki beharreko gidari-txarteletan erregistro-orririk, inprimatze-dokumenturik edo erregistratutako daturik ez egotea, falta hori nabarmena izan gabe.

14.  Garraio pribatuak egitea lurreko garraioa arautzeko arauen arabera horretarako beharrezkoa den baimena, ziurtagiria edo lizentzia eduki gabe.

Puntu honetan tipifikatutako arau-haustea ez da egongo, baldin eta gertaera horiek arau-hauste arintzat jotzen badira 142.1 artikuluan xedatutakoaren arabera.

15.  Bidaiariak garraiatzeko baimendu gabeko zerbitzuetarako txartelak saltzea, betiere arau-hauste oso larritzat jo behar ez bada 140. artikuluaren 5. edo 6. puntuaren arabera.

Industria edo zerbitzuen titularrek ere egingo dute arau-hauste hori, orobat, baldin eta, garraioarekin zerikusirik ez badute ere, txartel horiek jarduera burutzen den lokal edo establezimenduetan saltzea baimentzen badute.

16.  Turismo-ibilgailuetan bidaiarien hiriarteko garraio publikoak egitea, baldintza hauetakoren bat betetzen bada:

16.1  Zerbitzua baimendu gabeko udalerri batean hastea.

16.2  Aplikatu beharreko tarifa-araubidea ez betetzea.

17.  Nahitaez bete beharreko kontrol-, estatistika- edo kontabilitatedokumentazioa falta izatea, berau izapidetu gabe egotea edo funtsezko datuak falta izatea.

Halaber, arau-hauste hori ere eragingo du dokumentazio hori ezkutatzeak edo ez gordetzeak, baita Administrazioari ez jakinarazteak edo jakinarazpen hori justifikatu gabe atzeratzeak ere, hartarako erregelamenduz xedatutakoa bete gabe.

Arau-hauste horretan ere eroriko dira enpresak, baldin eta erabiltzaileen erreklamazioak nahitaez aurkeztu behar diren dokumenturik ez badute, horren erabilera ukatzen edo oztopatzen badute, edo, horren edukia ezkutatzen badute edo kasu bakoitzean eskudunak diren Lurreko Garraioaren Ikuskapen Zerbitzuei egin beharreko jakinarazpena justifikaziorik gabe atzeratzen badute.

Puntu honetan tipifikatutako arau-hausterik ez da egongo, baldin eta egiaztatutako gertaerak arau-hauste oso larritzat hartu behar badira 140. artikuluaren 12., 21., 22. edo 35. puntuan xedatutakoaren arabera, edo artikulu honen 9. edo 10. puntuan adierazitakoaren arabera kalifikatu beharrekoak badira.

18.  Gidariarekin alokatzeko ibilgailuak gordeta edo aparkatuta egon ohi diren lekutik ateratzea, beharrezko dokumentazioa barruan eraman gabe edo hori oker beteta duela.

19.  Garraioko Arbitraje Batzordeak salgaien garraio baten hartzaileari jasotako salgaiak bere esku jartzeko egindako eskaerari entzungor egitea, bere esku utzi behar baditu 38.3 artikuluan xedatutakoaren arabera.

20.  Garraioa antolatzeko arauek erregulatutako kualifikazioren bat lortzeko edo horri eusteko beharrezko ikastaroak ematea, honelakoren bat gertatzen denean:

20.1  Irakasleek dena delako gaia emateko eskatutako titulazio edo prestakuntza espezifikoko baldintzak ez betetzea.

20.2  Emandako ez etortzea bat ikastaroa aurrez homologatutako ereduarekin.

20.3  Emandako ikastaroa bat ez etortzea eskudun administrazio-organoari jakinarazitakoaren ezaugarriekin.

20.4  Ez jakinaraztea administrazio-organoari, horretarako aurreikusitako bideen bitartez eta ezarritako epean, irakaslea edo emandako gaia ez datozela bat hasieran jakinarazitakoekin.

20.5  Ez jakinaraztea administrazio-organoari, horretarako aurreikusitako bideen bitartez eta ezarritako epean, ikastaroan izena emandako ikasleen ehuneko berrogeita hamar edo gehiagok justifikaziorik gabe ez dutela parte hartu.

21.  Elikagaien edo salgai galkorren garraioak egitea salgai horietarako adostasuneko ziurtagiririk ez duen edo iraungita edo faltsututa duen ibilgailu bat erabiliz.

Arau-hauste hori egitearen erantzukizuna garraiolariarena zein bidaltzailearena izango da.

22.  Zamaketariek edo ohiko erabiltzaileek garraio-zerbitzuak kontratatzea baimendu gabeko garraiolariekin edo garraio-operadoreekin, betiere hori ez bada oso larritzat hartu behar 140.17 artikuluan xedatutakoaren arabera.

23.  Bidaiarien garraio-zerbitzuak ematea mugikortasun mugatuko pertsonen irisgarritasunari buruzko agindu teknikoak betetzen ez dituzten ibilgailuekin, betiere hori arau-hauste oso larritzat hartu behar ez bada 140.27.6 artikuluan xedatutakoaren arabera.

24.  Gidarien gidatzeko denboren eta atsedenen arloan aplikatu beharreko legedia ez betetzea kasu hauetan, betiere arau-hauste oso larritzat hartu behar ez bada 140. artikuluaren 37. puntuan ezarritakoaren arabera:

24.1  Gidatzeko gehieneko denbora gutxienez hirurogei ordutik gora gainditzea astean edo ehun ordutik gora bi astetan.

24.2  Egunean gidatzeko gehieneko denborak ordubetetik gora gainditzea.

24.3  Bost ordutik gora gidatzea, baina sei gainditu gabe, erregelamenduz eskatutako etenaldiak egin gabe.

24.4  Eguneko atseden normala, murriztua edo zatikatua ordubetetik gora murriztea.

24.5  Asteko atseden normala hiru orduz baino gehiagoz murriztea edo atseden murriztua bi ordutik gora gutxitzea.

25.  Aurreko artikuluan aurreikusitako arau-hausteetako edozein, bere izaera, gertatzeko era edo gorabeherengatik oso larritzat kalifikatu behar ez denean; gorabehera horiek gertatu izana justifikatu egin beharko da, eta dagokion ebazpena arrazoitu.» Hirurogeita hemeretzi.  142. artikulua honela geratu da idatzita:

«142. artikulua.

Hauek hartuko dira arau-hauste arintzat:

1.  Garraio publikoak edo pribatuak egitea, baita garraio-zerbitzuak garraiolari gisa kontratatzea edo bere izenean fakturatzea ere, kasu bakoitzean nahitaezkoa den baimena edo lizentzia eduki gabe, betiere egiaztatzen bada horiek egiteko edo kontratatzeko unean berau eskuratzeko eskatutako eskakizun guztiak betetzen zirela, eta hori zehatzeko espedientearen hasiera jakinarazi ondoko 15 eguneko epean eskatu dela.

2.  Dena delako ibilgailuak baimenduta duen gehieneko masa osoa behar baino gutxienez ehuneko 5 eta gehienez ehuneko 15 handiagoa izatea edo ardatz bakoitzeko gehieneko masa behar baino gutxienez ehuneko 20 eta gehienez ehuneko 30 handiagoa izatea.

Ehuneko horiek gehieneko masa osoaren ehuneko 2,5 eta 10era eta ardatz bakoitzeko gehieneko masaren ehuneko 15 eta 25era murriztuko dira, hurrenez hurren, ibilgailuak baimenduta duen gehieneko masa 12 tonatik gorakoa denean.

Erantzukizunaren ondorioetarako,140.23 artikuluan ezarritako arauak aplikatu beharko dira.

3.  Gidatzeko denboren eta atsedenen erregistro-orri zikinak edo hondatuak erabiltzea, baldin eta, halere, erregistratuko datuak irakur badaitezke; orriak aurreikusitako denboran baino gehiagoan erabiltzea, horrek ez badu datu-galerarik eragin, eta orri horiek baimenik gabe kentzea, erregistratutako datuetan eragiten ez duenean.

Arau-hauste horren barruan ere sartuko da takografo digitalak erregistratutako gidari-jarduerak inprimatu beharreko paperik ez egotea edo gutxi egotea, betiere hori arau-hauste oso larritzat hartu behar ez bada 140.22 artikuluan xedatutakoaren arabera.

4.  Erregistro-orri edo inprimatze-dokumentu batean gidatzeko denboren eta atsedenen datuak ez jasotzea, baldin eta gaia arautzen duten Europar Batasunaren arauek hori arau-hauste arintzat jotzen badute.

5.  Jendaurrean nahitaez erakutsi beharreko idazkun edo oharren bat ez egotea.

6.  Banako ordainketarekin plazaka kontratatutako bidaiarien hiriarteko garraioetan erabiltzaileei garraio-titulu egokiak emateko betebeharra edo horiek emateko edo itzultzeko ezarritako arauak ez betetzea, edo horiek eskatu beharreko edozer baldintza urratuz ematea.

7.  Salgai arriskutsuak garraiatzea honelakoren bat ere gertatuz gero:

7.1  Ibilgailuari buruzko nahitaezko dokumentuak ez eramatea, horiek eduki arren, betiere hori ez bada arau-hauste oso larritzat hartzen 140.15 artikuluaren 3. paragrafoan xedatutakoaren arabera.

7.2  Eskatutako tamainarik ez duten panelak, plakak, etiketak, markak, letrak, irudiak edo sinboloak erabiltzea.

7.3  Tripulazioko kide bakoitzaren identifikazio-agiri argazkidun bat ez eramatea ibilgailuan, horrelakorik eskatzen denean.

7.4  Arriskua ohartarazteko plakak, panelak edo etiketak behar bezala lotuta ez eramatea.

7.5  Nahitaezko informazio guztia jasotzen ez duten garraioko edo harekin lotutako dokumentuak erabiltzea, hori arau-hauste larritzat edo oso larritzat hartzen ez denean 141.5 artikuluaren 11. paragrafoan eta 140.15 artikuluaren 8. edo 13. paragrafoetan xedatutakoarekin bat etorriz.

7.6  Indarreko araudiak eskatutako daturen bat ez jasotzea urteko txostenetan edo istripu-parteetan.

7.7  Enpresak dituen segurtasun-aholkularien nortasuna eta haien erantzukizun-arloak ez jakinaraztea eskudun organoei.

7.8  Urteko txostenak ez gordetzea erregelamenduz ezarritako epean, betiere horiek eskudun organoei igorri badizkiete.

7.9  Urteko txostena edo istripu-parteak erregelamenduz ezarritako epez kanpo igortzea eskudun agintariei.

Puntu honetan jasotako arau-hausteen erantzukizuna hauena izango da:

a)  Garraiolariarena, 7.1, 7.2, 7.3, eta 7.4 paragrafoetan tipifikatutako arauhausteengatik.

b)  Zamaketariarena edo bidaltzailearena, kasuaren arabera, 7.5 paragrafoan tipifikatutako arau-haustearengatik.

c)  Segurtasun-aholkularia nahitaez eduki behar duen enpresarena, 7.6, 7.7, 7.8 eta 7.9 paragrafoetan tipifikatutako arau-hausteagatik.

8.  Garraio publikoan edo pribatuan jardutea, jarduera horretarako legezko gaitasuna egiaztatzeko eta garraio-mota zehazteko eskatzen diren agiri formalak ibilgailuan eraman gabe; betiere, arau-hauste hori larritzat edo oso larritzat jotzekoa ez bada, 140.1 eta 141.14 artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Agiri horiek ibilgailuaren kanpotik ikusteko moduko tokian egoteko betebeharra ez betetzea ere sartuko da arau-hauste honen barruan, betiere horrela espresuki eskatzen bada garraio-modalitate hori arautzen duten xedapenetan.

9.  Ibilgailuak gidaririk gabe alokatzea erregelamenduz ezarritako baldintzak urratuz, betiere arau-hauste oso larritzat hartu behar ez bada 140.3 edo 140.32

artikuluan xedatutakoaren arabera.

10.  Erabilera bereziko bidaiarien garraio publiko erregularrak egitea baimenean ezarritako baldintzaren bat bete gabe, hori funtsezkotzat jotzen ez denean.

11.  Bidaiarien garraioan, enpresako langileek garraioak erabiltzen dituzten pertsonei begirunerik ez gordetzea, hitzez nahiz egitez.

12.  Eskolako eta adingabeen garraioan, entitate kontratatzaileak horrelakoetan garraioa erregulatzen duten arauen arabera behar diren agiriak edo egiaztagiriak garraiolariari eskatzeko betebeharra ez betetzea.

13.  Bidaiarien garraioan, erregelamenduz xedatutako kopuruan ez edukitzea diru xeherik txanponetan edo billetetan.

14.  Bidaiari-garraioen erabiltzaileek debeku hauek ez betetzea:

14.1  Ibilgailuetan sartzeko ateak ireki edo itxi daitezen edo bortxatzea.

14.2  Ibilgailuetara edo ibilgailuetako edozein konpartimentutara sartzeko ateak irekitzeko edo ixteko mekanismoetan ibiltzea, garraio-enpresako langileek soilik eragitekoak direnean.

14.3  Ibilgailuan larrialdietarako ezarrita dauden segurtasun- edo sorospenmekanismoetako edozer erabiltzea bidezko arrazoirik gabe.

14.4  Ibilgailua uztea edo horretara sartzea hartarako ezarritako geralekuetatik kanpo, bidezko kausarik egon ezean.

14.5  Ibilgailua abian dela, gidariaren arreta galaraz dezakeen edo gidariaren lana oztopa dezakeen edozein ekintza egitea, bidezko arrazoirik gabe.

14.6  Erabiltzaileentzat prestatuta ez dauden lekuetan bidaiatzea.

14.7  Zerbitzua erabili ahal izateko beharrezko garraio-titulurik gabe bidaiatzea.

14.8  Ibilgailuak edo garraio-geltokiak hondatzea edo zikintzea eragin dezakeen bidegabeko ekintza oro.

15.  Garraioa antolatzeko arauek erregulatutako kualifikazioren bat eskuratzeko edo horri eusteko beharrezko diren ikastaroak ematea, administrazioorgano eskudunari jakinarazi gabe horretarako aurreikusitako bideak eta epea baliatuta, gutxienez ikastaroan izena emandako ikasleen ehuneko hogeita bostek justifikatutako arrazoirik gabe huts egin duela, betiere hori ez bada arau-hauste larritzat hartu behar 141.20 artikuluan xedatutakoaren arabera.

16.  Salgai galkorren garraioan jardutea ibilgailuak arauzko identifikaziomarkak eta seinaleak eraman gabe edo xedatutakoak ez diren tokietan eramanez.

Puntu honetan jasotako arau-hausteen erantzukizuna garraiolariarena edo ibilgailuaren titularrarena izango da:

17.  Gidatzeko gehieneko denborak gainditzea, baita atsedenaldiak murriztea ere, betiere hori ez bada arau-hauste larritzat edo oso larritzat hartzen 141.24 edo 140.37 artikuluetan xedatutakoaren arabera.

18.  Garraio Enpresen eta Jardueren Erregistroan jaso beharreko edozer datu edo gorabehera ez jakinaraztea, baita beste arrazoiren batengatik administrazioari jakinarazi beharreko edozer ere, betiere hori ez bada arau-hauste oso larritzat hartu behar 140.16 artikuluan xedatutakoaren arabera.

19.  Aurreko artikuluetan aipatzen diren arau-hausteak, beren izaera, jazotzeko era edo ezaugarriengatik larritzat jo behar ez direnean; arau-hausteak ezaugarri horiek izan baditu, frogatu egin beharko da, eta ebazpena arrazoitu egin beharko da.» Laurogei. 143. artikulua honela geratu da idatzita:

«143. artikulua.

1.  Aurreko artikuluetan tipifikatutako arau-hausteengatik ezarri beharreko zehapenak mailakatu egingo dira ezaugarri hauen arabera: arau-hausteak gizartean duen eragina, nahita egin den edo ez, eragindako kalteen izaera (arreta bereziki jarrita gaitasun-baldintzetan edo segurtasunean), legez kontra ateratako onura zenbatekoa den eta arau-haustea ohikoa den edo behin baino gehiagotan egin den. Arau eta kopuru-muga hauen arabera ezarriko dira zehapenak:

a)  142. artikuluko 13., 14., 15., 16., 17. eta 18. puntuetan zehaztutako arauhausteak 100 eta 200 euro arteko isunekin zehatuko dira.

b)  142. artikuluko 8., 9., 10., 11. eta 12. puntuetan zehaztutako arau-hausteak 201 eta 300 euro arteko isunekin zehatuko dira.

c)  142. artikuluko 1., 2., 3., 4., 5., 6. eta 7. puntuetan zehaztutako arauhausteak 301 eta 400 euro arteko isunekin zehatuko dira.

d)  141. artikuluko 17., 18., 19., 20., 21., 22., 23. eta 24. puntuetan zehaztutako arau-hausteak 401 eta 600 euro arteko isunekin zehatuko dira.

e)  141. artikuluko 8., 9., 10., 11., 12., 13., 14., 15. eta 16. puntuetan zehaztutako arau-hausteak 601 eta 800 euro arteko isunekin zehatuko dira.

f)  141. artikuluko 1., 2., 3., 4., 5., 6. eta 7. puntuetan zehaztutako arauhausteak 801 eta 1.000 euro arteko isunekin zehatuko dira.

g)  140. artikuluko 24., 25., 26., 27., 28., 29., 30., 31., 32., 33., 34., 35., 36., 37. eta 38. puntuetan zehaztutako arau-hausteak 1.001 eta 2.000 euro arteko isunekin zehatuko dira.

h)  140. artikuluko 16., 17., 18., 19., 20., 21., 22. eta 23. puntuetan zehaztutako arau-hausteak 2.001 eta 4.000 euro arteko isunekin zehatuko dira.

i)  140. artikuluko 1., 2., 3., 4., 5., 6., 7., 8., 9., 10., 11., 12., 13., 14. eta 15. puntuetan zehaztutako arau-hausteak 4.001 eta 6.000 euro arteko isunekin zehatuko dira.

j)  Aurreko i) paragrafoan adierazitako arau-hausteak 6.001 eta 18.000 euro arteko isunekin zehatuko dira, baldin eta, arau-hausteen arduradunari, administrazio-bidea amaitzen duen ebazpenaren bitartez, zehapena ezarri bazaio lehenago, lege honetan oso larritzat jotako beste arau-hauste bat egin izanagatik aurreko hamabi hilabeteetan.

k)  Lege honetako 141.25 eta 142.19 artikuluak aplikatu behar direnean, isunen zenbatekoak d), e) eta f) eta a), b) eta c) idatz-zatietan ezarritako mugen artekoak izango dira, hurrenez hurren.

2.  Zehapenak ezartzeak ez du kenduko eragindako kalte eta galerak ordaintzeko izan daitekeen obligazioa.

3.  140. artikuluko 16. puntuan aurreikusitako arau-hauste bat egin dela jakitean, administrazio jarduleak Garraio Enpresen eta Jardueren Erregistroari jakinaraziko dio beharrezko idatzoharra egin dezan eta, ofizioz, dagozkion baimenen gaineko eskudun administrazioari jakinaraz diezaion, horrek eten dezan 52. artikuluan xedatutako moduan.

Baldin eta 140. artikuluko 10. zenbakian zehaztutako arau-haustean baimena duten tailerrek esku hartu badute, isuna ezartzeaz gain, eskumena duen erakundeari baimen horiek kentzeko eskatuko zaio.

4.  Ibilgailua berehala ibilgetzeko agindu beharko da, harik eta arau-haustea eragin duten arrazoiak desagertu arte, kasu hauetan:

a)  140. artikuluko 1., 10.,11., 12., 15.6, 15.7, 15.11, 15.18 edo 23. puntuetan edo 141. artikuluko 2. puntuan xedatutakoaren arabera salatu beharreko arauhausteak errepidean egiteko unean detektatzen dituztenean.

b)  Eguneko gidatzeko denborak edo eguneko eteteko edo atsedeneko nahitaezko aldiaren urraketak errepidean bertan detektatzen dituztenean, betiere arau-haustea ez bada arintzat hartu behar eta ibilgailuari helmugara iristeko geratzen zaiona 30 kilometrotik gorakoa ez bada.

c)  Segurtasunerako arriskua ekar dezaketen portaera arau-hausleak errepidean detektatzen dituztenean, nahiz eta aurretik adierazitako kasurik ez egon.

Puntu honetan xedatutako ondorioetarako, Lurreko Garraioaren Ikuskapen Zerbitzuetako kideek edo garraioa zaintzeaz arduratzen diren indarretako agente jarduleek ibilgailuaren eta salgaien dokumentazioa atxiki beharko dute, baita baimena ere, harik eta ibilgetzea eragin zuten arazoak zuzentzen dituzten arte; edozelan ere, ibilgailua, haren karga eta jabetzak zaintzea garraiolariaren erantzukizuna izango da.

Ibilgailua ibilgetzea segurtasunarentzat arriskutsua izan badaiteke, garraiolariak ibilgailua eraman beharko du agintari jarduleak izendatzen duen tokira. Horrela egin ezean, hark ezingo du neurri hori hartu. Aurretik adierazitako eragiketek ekartzen dituzten gastuak, edozelan ere, garraiolariaren kontura joango dira; horrenbestez, horiek ordaindu beharko ditu ibilgailua hari itzuli aurretik.

Agintari jarduleek ibilgailua ez ibilgetzea erabaki ahal izango dute, baldin eta neurri horrek segurtasunarentzat arrisku handiagoa ekar badezake soilik, baina hori espresuki jasoko da salaketan.

5.  140. artikuluko 1., 2., 3., 4., 5., 6., 7., 8., 9., 10., 11., 14., 15.6, 15.7, 15.11, 15.18, 16., 17., 18., 20., 23., 37.1 eta 37.2 puntuetan zehaztutako arau-hausteek zintzotasuna galtzea ekarriko diote enpresa arau-hauslean garraio-kudeatzailearen postua betetzen duen pertsonari, gutxienez urtebetez, betiere eskudun organoak aurkakoa erabakitzen ez badu arrazoitutako ebazpen bidez, kasu zehatz horretan neurriz kanpokoa izango litzatekeela iritzita.

Nolanahi ere, zintzotasuna galtzea neurriz kanpokotzat joko da, baldin eta arauhauslea ez badute beste arau-hauste oso larri bat egiteagatik zigortu orain zehatutakoaren aurreko 365 egunetan.

Puntu honetan xedatutakoaren ondorioetarako, administrazio jarduleak zehapen-espediente bat bideratu beharko du garraio-kudeatzailearen inguruan, zintzotasuna galtzea proposatuta, arau-hauste hori egiteagatik enpresaren inguruan bideratzen denaren izapideetatik kanpo baina horien aldi berean. Hala badagokio, ez da egokia izango kudeatzaileak zintzotasuna gal dezan erabakitzea, baldin eta azken horrek frogatzen badu arau-haustea eragin duten gertaerak ezin zaizkiola leporatu bere kargua dela-eta.

Arau-haustea baimenik eduki gabe egin bada, kontratua edo faktura bere izenean edo pertsona juridiko baten ordezkari gisa izenpetu edo eman duen pertsona fisikoak galduko du zintzotasuna.

Zehatzeko ebazpenak garraio-kudeatzaileak zintzotasuna galtzea badakar, berau hartzen duen organoak Garraio Enpresen eta Jardueren Erregistroari jakinaraziko dio beharrezko idatzoharra egin dezan eta, ofizioz, baimenen gaineko eskumena duen administrazioari jakinaraz diezaion, horrek eten dezan, 52. artikuluan xedatutako moduan.» Laurogeita bat.  144. artikulua kendu da, edukirik gabe gelditu baita.

Laurogeita bi.  146. artikuluaren 2., 3. eta 4. puntuak honela geratu dira idatzita:

«2. Lege honetan aurreikusitako zehapenak ezartzeko prozedurak bertan ezarritako arau espezifikoak beteko ditu, baita erregelamenduz adierazten direnak ere. Arau horietan aurreikusi gabekoari dagokionez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak xedatutakoa aplikatuko da.

Arau-hausteetan kapitulu honetan aipatutako berrerortze eta ohikotasun kasuak gertatzen diren egiaztatze aldera, lege honetan tipifikatutako arau-hausteengatik hasitako zehapen-prozedura orotan, Garraio Enpresen eta Jardueren Erregistroan galdetu beharko da, bererrortzea edo ohikotasuna eragin dezakeen zehapenik lehenago ezarri den jakiteko.

Gehienez urtebetean jakinarazi beharko da zehatzeko prozeduraren ebazpena, prozedura hasteko erabakia hartzen den egunetik zenbatuta.

Lege honetan xedatutako zehapenak ezartzeko prozedura ofizioz hasiko da eskudun organoaren erabaki bidez, dela bere ekimenez, dela goragoko agindu baten ondorioz, beste organo batzuek arrazoiturik eskatuta edo salaketa bidez.

Garraio Enpresen eta Jardueren Erregistroan ageri den interesdunaren helbide elektronikoan edo posta-helbidean egingo dira jakinarazpenak, egoki denaren arabera.

Nolanahi ere, Lurreko Garraioa Ikuskatzeko Zerbitzuek edo errepideko garraioa zaintzeaz arduratzen diren indarrek egindako salaketek, salatutakoari momentuan ematen zaizkionek, hasiera emango diote zehatzeko prozedurari, eta salaketaren jakinarazpentzat hartuko dira, betiere hark zehapena bere borondatez une horretan ordaintzen badu; ordainketa horrek, halaber, prozedura arruntean ezarritako ondorio berak izango ditu. Ordainketa hori eskudirutan (eurotan) egin beharko da, edo kreditu-txartel baten bidez.

Lege honetan ezarritako arau-hausteak zehatzeko eskumena duten herriadministrazioetako organoek Garraio Enpresen eta Jardueren Erregistroari jakinarazi beharko dizkiote ezarritako zehapenak, administrazio-bideari amaiera ematen dion zehapen-ebazpenetik kontatzen hasi eta 30 eguneko epearen barruan, idatzoharra egin dadin.

3.  Diruzko zehapenak erregelamenduz ezarritakoaren arabera ordaindu ahal izango dira.

Interesdunak zehapen-espedientea jakinarazi ondoko 30 eguneko epea amaitu aurretik zehapena bere borondatez ordaintzea erabakitzen duenean, ehuneko 30

murriztuko da hasieran proposatutako zehapenaren diruzko zenbatekoa.

Diruzko zehapena zehatzeko ebazpena eman aurretik ordaintzeak salatutako gertaerekin ados egotea esan nahiko du, eta interesdunak alegazioak aurkezteari uko egitea ekarriko du, baita prozedura amaitzea ere; halere, ebazpen adierazia eman beharko da. Zehatzeko prozedura era horretan bukatutzat jo arren, prozedura modu arruntean bukatzean jar zitzakeen errekurtso berak aurkeztu ahal izango ditu interesdunak.

4.  2. puntuan ezarritakoa gorabehera, Espainiako lurraldean bizilekua dutela egiaztatzen ez duten pertsonek egindako arau-hausteengatik zehapenak ezartzean eta betearaztean, jarraian adierazten diren arauak aplikatuko dira, baita, hala badagokio, erregelamenduz espresuki adierazten direnak ere:

a)  Salaketaren xede izan den garraioa egitean erabilitako ibilgailua ibilgetuta geldituko da, harik eta salatutako enpresak adierazitako zehapena ordaintzen duen edo haren zenbatekoa ipintzen edo ordainketa bermatzen duen arte.

Salatutakoak ordainketa eskudirutan (eurotan) edo kreditu-txartel baten bidez egin beharko du.

Halere, zehapenaren zenbatekoa salaketaren unean ordaintzen ez duenean, salaketan proposatutako zehapenaren zenbateko osoa ordaintzeko kauzio nahikorik duen pertsona edo erakunde bat adierazi ahal izango du salatutakoak, betiere erregelamenduz xedatutakoaren arabera.

b)  Zehatzeko espedientearen baitan, salatutakoari edozer jakinarazpen egiteko saioak huts egiten badu, bizi den herrialdeko garraio-arloko eskudun ministerio-sailari igorriko zaio hura, horren berri eman diezaion; jakinarazpena behin betiko egintzat hartuko da horrela.

c)  Administrazio-bideari azkena ematen dion ebazpen bidez ezarritako zehapenak borondatezko aldian ordaintzen ez dituztenean, baldin eta espedientea izapidetzean ibilgailua ibilgetuta gelditu bada, jendaurreko enkantean saldu ahal izango da hori, erregelamenduz ezarritako moduan; era horretan lortutako dirua gastu hauek ordaintzeko atxikiko da: zehapena, ibilgetzeak eta enkanteak eragindako gastuak, baita garraiolariak ibilgailua, zama eta jabetzak zaintzeko duen erantzukizunaren ondorioz gerta litezkeen gainerako gastuak ere. Soberakina, horrelakorik badago, salatutako pertsonaren esku geldituko da.» Laurogeita hiru.  149. artikulua honela gelditu da idatzita:

«149. artikulua.

Administrazioak lege honetan aurreikusitako kausaren batengatik ibilgetutako ibilgailu bat zaintzeaz arduratu behar duenean, jakinarazpenaren bidez ohartaraziko dio titularrari bi hilabetetik gora igarotzen badira alegaziorik aurkeztu gabe, ibilgailu hori ibilgailuak tratatzeko zentro baimendu batera eramatea erabaki ahal izango duela, ondoren suntsi eta deskutsa dezaten.» Laurogeita lau. Beste hamargarren xedapen gehigarri bat erantsi da; honela dio:

«Hamargarrena.

Gobernuari ahalmena ematen zaio 46. artikuluko b) paragrafoan adierazitako zenbatekoak aldatzeko, baldin eta hori egokia bada Europar Batasunaren arauetan egin litezkeen aldaketetara egokitzeko.

Halaber, Gobernuari ahalmena ematen zaio Europar Batasunaren arau horiek etorkizunean ezar ditzaketen arau-hauste berriak eta zehatzeko irizpideak gure antolamendu juridikoan eransteko, erregelamendu bidez.

Baldin eta, errepide bidezko garraiolariaren lanbidean jarduteko bete beharreko baldintzei buruzko arau komunak ezartzen dituen eta 96/26/EE Zuzentaraua indargabetzen duen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko urriaren 21eko 1071/2009 erregelamenduaren (EE) 6.2 b) artikuluak ematen dizkion ahalmenak gauzatuz, arau-hauste berriak xedatzen baditu Europako Batzordeak eta horiek behin eta berriz egiteak garraio-enpresaren zintzotasuna galtzea badakar, Gobernuak, Erkidegoko arauak ahalbidetzen duen neurrian, errepikatze horrek enpresa arau-hauslearen tamainarekin lotzeko proportzionaltasun-irizpideak ezarri ahal izango ditu.» Laurogeita bost.  Hamaikagarren xedapen gehigarria erantsi da; honela dio:

«Hamaikagarrena.

1.  22., 43. eta 102. artikuluetan xedatutakoa gorabehera, Espainiako Gurutze Gorriak eta osasun-laguntzako zerbitzuak izaera orokorreko xede humanitario eta sozialarekin ematea jarduera nagusitzat duten beste erakunde batzuek eginiko garraioak horren beharrezko osagarritzat hartuko dira eta, ondorioz, garraio pribatu osagarritzat joko dira, kasu hauetan:

a)  Pertsonak garraiatzea, baldin eta Ongintzako erakundeak berak egiten badu haien osasun-laguntza.

b)  Ordainsaririk jaso gabe egiten diren osasun-garraioak.

c)  Egoera berezien ondoriozko osasun-garraioak (hala nola erreskateko eta salbamenduko eragiketak, istripuak, hondamendiak, zoritxar publikoak, gizartegatazkak, izurriteak, arrisku edo istripu kolektiboak eta antzeko gertaerak).

d)  Aurreikusi ezin diren larrialdi edo urgentzien ondoriozko osasun-garraioak.

e)  Zirkulazioko istripuetan zauritutakoak dagokien ospitale- edo laguntzazentrora berehala garraiatzea.

f)  Dena delako ongintzako erakundeak kirol-, kultura- eta jolas-jarduerei emandako osasun-estaldura dela-eta egindako garraioak.

g)  Lurralde batean dauden garraiobide publiko edo ofizialak osasun-garraio zerbitzuen beharrei erantzuteko nahikoak ez direnean egiten diren era horretako garraioak.

h)  Lurralde batean egiten diren osasun-garraio zerbitzuak, osasun-arloko eskumena duen organoaren iritziz eskumen-maila nahikoa edo egokia ez denean erabiltzailearen hautapen askea bermatzeko.

Xedapen honetan aipatutako erakundeei garraio horiek emateak eragindako kostuak sartu egingo dira erakundeok izaera humanitario eta sozialeko jarduera orokorraren ondorioz dituzten gastuen artean eta, horrenbestez, horrelakoak emateagatik jaso dezaketen ordainketa jarduera orokor horri buruzkoa izango da; ondorioz, ez da pertzepzio independentetzat hartuko 102.2 artikuluko e) paragrafoan xedatutako ondorioetarako.

2.  Espainiako Gurutze Gorriak eta gainontzeko ongizatezko erakundeek, 102.2 artikuluaren d) paragrafoan jasotako eskakizunak betetzen dituztela egiaztatzeko, gidariak haien erakundeko kide direla adierazten duten agiriak ordeztu ahal izango dituzte gidari horiek haiekin harreman desinteresatua dutela egiaztatzen duten agiriekin.» Laurogeita sei.  Hamabigarren xedapen gehigarri bat erantsi da; honela dio:

«Hamabigarrena.

Matxura edo istripua izan duten ibilgailuak errepideko laguntzako eragiketa baten barruan garraiatzen direnean lege honetan xedatutakoa beteko da; nolanahi ere, ez da alde batera utziko trafikoari, motordun ibilgailuen zirkulazioari eta bidesegurtasunari buruzko legedian eragiketa horiek egiteko baldintzei buruz edo horrelakoak egiten dituzten enpresek edo erabili behar diren ibilgailuek eta gainerako baliabideek bete beharreko ezaugarriei buruz xedatutakoa.» Laurogeita zazpi.  Azken xedapenetako bigarren bat erantsi da; honela dio:

«Azken xedapenetako bigarrena.

1.  3. eta 4. artikuluak eta 12. artikuluaren 1. puntua oinarrizko legedia dira, Konstituzioaren 149.1.13 artikuluaren babesean emanda; artikulu horrek Estatuari esleitzen dio jarduera ekonomikoaren plangintza orokorraren oinarrien eta koordinazioaren gaineko eskumena.

2.  14. artikulua oinarrizko legedia da, Konstituzioaren 149.1.4. eta 16. artikuluaren babesean emanda; artikulu horiek Estatuari esleitzen diote defentsaren eta osasunaren oinarrien eta koordinazio orokorraren gaineko eskumena, hurrenez hurren.

3.  22. artikulua eta 119. artikuluaren 3. puntuaren bigarren eta hirugarren lerrokadak Konstituzioaren 149.1.6. artikuluaren babesean eman dira; artikulu horrek Estatuari esleitzen dio merkataritza-legediaren gaineko eskumena.

4.  29. eta 30. artikuluak eta 31. artikuluko azken lerrokada –lurralde-planen homologazioko lankidetzari dagokionez–, oinarrizko legedia dira, eta Konstituzioaren 149.1.4. artikuluaren babesean eman dira, artikulu horrek Estatuari esleitzen baitio defentsaren gaineko eskumena.

5.  32. artikuluaren 2. eta 3. puntuak Konstituzioaren 149.1.29. artikuluaren babesean eman dira, artikulu horrek Estatuari esleitzen baitio segurtasun publikoaren gaineko eskumena.

6.  37. eta 38. artikuluak Konstituzioaren 149.1.6. artikuluaren babesean eman dira, horrek Estatuari esleitzen baitio prozesuei buruzko legeriaren gaineko eskumena.

7.  55. artikuluaren lehen eta hirugarren lerrokadak; 140. artikuluaren 10., 11., 15., 20., 21., 22., 23., 24., 25., 26., 33., 34., 35. eta 37. puntuak; 141. artikuluaren 2., 5., 11., 12., 13. eta 24. puntuak, eta 142. artikuluaren 2., 3., 4., 7. eta 17. puntuak Konstituzioaren 149.1.21. artikuluaren babesean eman dira, horrek Estatuari esleitzen baitio trafikoaren eta motordun ibilgailuen zirkulazioaren gaineko eskumena.

8.  71. artikuluak, 72. artikuluaren 1. puntuak, 73. artikuluaren 1. puntuak eta 75. eta 85. artikuluek Konstituzioaren 149.1.18. artikuluaren babesean emandako oinarrizko legedia osatzen dute; Konstituzioaren artikulu horrek Estatuari esleitzen dio administrazio-kontratuei buruzko oinarrizko legedia emateko eskumena.

9.  94. artikuluaren 2. puntuak, Konstituzioaren 149.1.1. artikuluan ezarritakoaren babesean emandako oinarrizko legedia osatzen du; Konstituzioaren artikulu horrek Estatuari ematen dio eskumena Konstituzioko eskubideak erabiltzeko eta betebeharrak betetzeko orduan espainiar guztien berdintasuna bermatzen duten oinarrizko baldintzak arautzeko.

10.  Lege horren gainerako xedapenak Konstituzioaren 149.1.21. artikuluan xedatutakoaren babesean eman dira; artikulu horrek Estatuari esleitzen dio autonomia-erkidego batetik baino gehiagotik igarotzen diren lurreko garraioen eta trenbideen gaineko eskumena.» Bigarren artikulua.  Aire-segurtasunari buruzko uztailaren 7ko 21/2003 Legearen aldaketa.

78. artikulua aldatu da, eta hamahirugarren xedapen gehigarri bat erantsi zaio airesegurtasunari buruzko uztailaren 7ko 21/2003 Legeari.

Bat.  78. artikuluaren 2. paragrafoa kendu da.

Bi.  Hamahirugarren xedapen gehigarri bat erantsi da; honela dio:

«Hamahirugarren xedapen gehigarria.  Aire-segurtasunaren tasa.

1.  Aire-segurtasunaren tasa sortu da, eta lege honek arautuko du, bai eta tasei eta prezio publikoei buruzko apirilaren 13ko 8/1989 Legean tasentzat zehaztutako gainerako arau-iturriek ere.

2.  Aire Segurtasuneko Estatuko Agentziak jarduera egitea eta airesegurtasunaren arloko ikuskapen- eta azterketa-zerbitzuak ematea da airesegurtasunaren gaineko tasaren zergapeko egitatea.

3.  Espainiako aireportuetan ontziratzen diren irteerako bidaiariek ordaindu beharko dute tasa, subjektu pasibo zergadun gisa, hegaldiak ondoren izan ditzakeen tarteko etapak eta helmuga edozer direla ere. Ondorio horietarako, bidaiaritzat hartuko dira garraio- edo errentamendu-kontratu baten ondorioz bidaiari moduan garraiatutako pertsonak. Bidaiariak garraioa edo errentamendua norekin kontratatu duen, horixe izango da ordezko subjektu pasiboa; hau da, partikular bat, administrazioak, organismoak edo aireko garraioko enpresa bat.

4.  Tasa ez zaio aplikatuko estatu-aireontzi espainiarretan edo autonomiaerkidegoen eta bestelako toki-erakundeen zerbitzukoetan egindako bidaiarigarraioari, betiere zerbitzu publiko ez-komertzialak egiten badituzte, edota atzerriko estatu-aireontzietan egindakoari, haien estatuek salbuespen bera egiten badiete Espainiako Estatuko aireontziei.

5.  Tasa hori ez da eskatuko bidaiarien garraioan, baldin eta tasa indarrean jarri aurretik eskuratu bada titulua, garraioa noiz egiten den alde batera utzita.

6.  Tasa bidaiaria ontziratzeko momentuan sortuko da, eta ordezko subjektu pasiboak likidatuko dio aireportu-kudeatzaileari bidaiaria garraiatzen duen aireontzia atera aurretik edota, Aire Segurtasuneko Estatuko Agentziak onartuta aireportu-kudeatzaileak horrela erabakitzen duenean, hil bakoitzeko lehen hamar egunen barruan aurreko hilean sortutakoei dagokienez.

7.  Tasa horrengatik aireportu-kudeatzaileak jasotzen dituen zenbatekoak hilero sartuko dizkio Aire Segurtasuneko Estatuko Agentziari zuzeneko transferentzia bidez, lehen hamabost egun naturalen barruan betiere.

Hilero (H) transferitu beharreko kantitatea aireportu-kudeatzaileak aurreko hilean (H-1) benetan kobratutako Aire Segurtasuneko Estatuko Agentziaren eskubideen zenbateko guztien batura izango da. Zenbateko horrek barnean hartuko ditu aireportu-kudeatzaileak aurreko hilean (H-1) sortutako tasengatik fakturatu eta jaso dituen zenbatekoak zein sortzapen-hilean ordaindu ez direlako aurreko hiletako fakturazioagatik hil horretan benetan kobratutako zenbatekoak, bai eta, hala badagokio, ordainketa atzeratzeagatik izan litezkeen interesen zati proportzionala ere.

Hileko likidazioarekin batera, aireportu-kudeatzaileak ziurtagiri bat bidaliko dio Aire Segurtasuneko Estatuko Agentziari; bertan, sartutako kantitatea banakatuko da berau ordaindu behar duen subjektuaren eta tasa sortzeko dataren arabera, baita aurreko hilean ontziratutako bidaiari-kopurua ere.

8.  Tasa horren zenbatekoa 0,579885 eurokoa izango da irteerako bidaiari bakoitzeko.

9.  Kanariar Uharteetako, Balear Uharteetako, Ceutako eta Melillako aireportuetan sortutako aireportu-segurtasuneko ondare-prestazio publikorako 78.2

artikuluan xedatutako murrizketak aplikatuko zaizkio tasa horren zenbatekoari.

10.  Aire Segurtasuneko Estatuko Agentziari dagozkio tasa kudeatzea eta kobratzea, aireportu-kudeatzaileak laguntza emanez 7. paragrafoan xedatutako moduan.

11.  Tasa horrengatik bildutakoaren zenbateko osoa Aire Segurtasuneko Estatuko Agentziaren sarreren aurrekontuan sartuko da.» Lehen xedapen gehigarria.  Zerbitzu publikoaren betebeharren adierazpena.

Ministroen Kontseiluari dagokio zerbitzu publikoaren betebehar berriak adieraztea, Sustapen Ministerioak proposatuta eta aurretik Ekonomia Gaietarako Gobernuaren Ordezko Batzordeak txostena eginda.

Betebehar horiek berrikusteko edo aldatzeko beharrezko izango dira Ministroen Kontseiluaren erabakia eta Ekonomia Gaietarako Gobernuaren Ordezko Batzordearen txostena, baldin eta berrikuspen edo aldaketa horrek konpentsatzeko diru-laguntza berriak ematea edo lehendik horretarako ematen zirenak handitzea badakar.

Bigarren xedapen gehigarria.  Izen-aldaketak.

Egun indarrean dagoen legedian Garraiolarien eta Garraioaren Jarduera Lagungarri eta Osagarrien Erregistro Orokorrari egindako aipamen guztiak Garraio Enpresen eta Jardueren Erregistroari egindakotzat jo beharko dira.

Lehorreko garraioak antolatzeari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legean eta hori betearazteko eta garatzeko emandako erregelamenduzko arauetan «Bidaiarien garraio erregularraren emakida» eta «emakida-titulua» terminoen ordez hau ipini beharko da:

«erabilera orokorreko bidaiarien garraio erregularreko zerbitzu publikoa kudeatzeko kontratua».

Halaber, «emakidaduna» hitzaren ordez «zerbitzu publikoko kontratista» ezarriko da.

«Eskatu ahalako garraiorako gaitzen duen baimena», «eskatu ahalako garraio publikorako baimena» eta «eskatu ahalako garraiorako baimena» terminoen ordez, berriz, «garraio publikorako baimena» terminoa erabili beharko da.

Bidaiarien garraio erregularren sailkapenak (iraunkorrak edo aldi baterakoak) desagertuko dira.

Hirugarren xedapen gehigarria.  Gaitasun profesionaleko ziurtagiriak.

Garraioan eta horren jarduera lagungarri eta osagarrietan jarduteko gaitasun profesionala adierazteko 2011ko abenduaren 4a baino lehenago emandako ziurtagiriak, ordura arte gaia arautzen zuten xedapenak betez emandakoak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko urriaren 21eko 1071/2009 Erregelamenduak (EE) –errepide bidezko garraiolarien lanbidean jarduteko bete beharreko baldintzei buruzko arau komunak ezartzen eta 96/26/EE Zuzentaraua indargabetzen duenak– onartutako ereduaren araberako gaitasun profesionaleko ziurtagiriarekin parekatzen dira.

Ondorioz, Garraio Enpresen eta Jardueren Erregistroan gai horri buruz dauden idatzohar guztiak aldatuko dira; hala, «(dena delako jardueran) aritzeko gaikuntza profesionala» esapidearen ordez hauxe ipiniko da: «errepide bidez (salgaiak edo bidaiariak) garraiatzeko gaikuntza profesionala».

Laugarren xedapen gehigarria.  Garraio Enpresen eta Jardueren Erregistroa beste erregistro batzuekin koordinatzea.

1.  Gehienez urtebeteko epean, lege hau indarrean jartzen denetik aurrera zenbatuta, Justizia eta Sustapen ministerioek behar diren neurriak hartuko dituzte Merkataritza Erregistroa eta Garraio Enpresen eta Jardueren Erregistroa koordinatuta egon daitezen; hartara, elkarrekiko informazioa lortu ahal izango dute gai hauei buruz: garraioko edo garraio-operadoreko baimenen enpresa titularren izena, helbidea eta kapital soziala, bai eta haien ordezkari diren pertsonen nortasuna ere.

2.  Gehienez urtebeteko epean, lege hau indarrean jartzen denetik kontatzen hasita, Barne eta Sustapen ministerioek behar diren neurriak hartuko dituzte Garraio Enpresen eta Jardueren Erregistroa eta Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren gainerako erregistroak koordinaturik egon daitezen, erregistro horietan jasotako datuak trukatu ahal izan ditzaten.

3.  Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 11.2 a) artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, eragindakoak ez du baimenik eman beharko xedapen honetan aipatutako erregistroen sistemen artean informazioa trukatzeko.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 4. artikuluan jasotako printzipioak aplikatuz, xedapen honen arabera informazioa lortzeak ez du inolako zergarik ekarriko.

Bosgarren xedapen gehigarria.  Trenbideko garraioa egiteko gaitzen duten tituluen eta lizentzien erregistroa.

Trenbidezko garraioa egiteko gaitzen duten titulu eta lizentziei ere aplikatuko zaizkie Lehorreko garraioak antolatzeari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 53. artikuluan adierazitako erregistro-betebeharrak, artikulu hori II. tituluaren barruan egon arren.

Seigarren xedapen gehigarria.  Zamaketari nagusiaren aurkako zuzeneko ekintza bitartekotza-kasuetan.

Lurreko garraioen kontratazioaren bitartekotza-kasuetan, garraioa benetan egin duen garraiolariak zuzeneko ekintza izango du, ordaindu gabeko zatiagatik, zamaketari nagusiaren eta, baldin badago, azpikontratazioaren katean aurretik izan dituen guztien aurka, baldin eta kontratatu duenak garraioaren prezioa ordaintzen ez badu, betiere azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bateginaren 227.8 artikuluan xedatutako kasurik ez badago.

Lehen xedapen iragankorra.  Erabilera-indize txikia eta aldi baterako zerbitzu erregularrak dituzten erabilera orokorreko errepide bidezko bidaiarien garraioko zerbitzu erregularrak.

Lehorreko garraioak antolatzeari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 87. eta 88. artikulu ezabatuen babesean erabilera-indize txikia eta aldi baterako zerbitzu erregularrak dituzten erabilera orokorreko errepide bidezko bidaiarien garraioko zerbitzu publiko erregularrak ustiatzeko emandako baimen bereziak oraindik indarrean egongo dira hasieran emandako epea amaitzen den arte.

Lege hau indarrean jartzen denetik aurrera, zerbitzu horiek eman ahal izateko, zerbitzu publikoa kudeatzeko kontratu bat eduki beharko da, eta horrek erabilera orokorreko bidaiarien zerbitzu erregularrei aplikatu beharreko araubide berrira egokituta egon beharko du.

Bigarren xedapen gehigarria.  Garraio Enpresen eta Jardueren Erregistroa.

1.  Sustapen Ministerioak erregistroa publiko egin beharko du, gehienez ere urtebeteko epean, lege hau indarrean jartzen denetik aurrera zenbatuta; hori guztia Lehorreko garraioak antolatzeari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 53. artikuluaren 6. puntuaren a) paragrafoan adierazitako moduan.

2.  Xedapen honen aurreko puntuan erregistro-publizitatearen arloan jasotako aurreikuspenak betetakoan, erregelamendu bidez kendu ahal izango da garraio-baimen motaren bat, edo guztiak, garraio-txarteletan formalki dokumentatzeko beharra, betiere horrek ez badio kalterik egiten merkatua antolatzeko arauak betetzen direla egoki kontrolatzeko jarduerari.

Hirugarren xedapen iragankorra.  Enpresen ekipamendu informatikoa eta komunikazio elektronikoak.

Lege hau indarrean sartzen denean, garraio edo operadoreko baimenen titularrek ez dute egiaztatu beharko lehorreko garraioak antolatzeari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 43.1 artikuluaren e) paragrafoan zehaztutako sinadura elektronikoa eta ekipamendu informatikoa dituztela, harik eta, 2014ren ostean, baimenen hurrengo oniritzia lortu behar duten arte.

Administrazioaren eta baimen-, lizentzia- eta kontratu-titularren artean bide elektronikoz egin beharreko komunikazioa, aipatutako Legearen 56. artikuluan aurreikusia, ez da aplikatuko, harik eta, aurreko lerrokadan adierazitakoarekin bat etorriz, atxikitako subjektuek sinadura eta ekipamendu informatikoa eduki behar duten arte.

Laugarren xedapen iragankorra.  Lehorreko garraioak antolatzeari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legean araututako baimenen oniritzia ofizioz ematea.

Lehorreko garraioak antolatzeari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legean araututako baimenen oniritzia ofizioz ematen hasiko da Administrazioa eragindako guztiak sinadura elektronikoa eta ekipamendu informatikoa edukitzera behartuta daudenetik aurrera – aurreko xedapen iragankorrean adierazita dago betebehar hori–.

Xedapen indargabetzaile bakarra.  Arauak indargabetzea.

1.  Hauek indargabetuko dira: Lehorreko garraioak antolatzeari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen VI. titulua (150-165. artikuluak); Lehorreko garraioak antolatzeari buruzko Legearen Araudia onartzen duen irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren 52. eta 53. artikuluak, 73. artikuluaren 3. puntua eta VII. eta VIII. tituluak; lehorreko garraioen osasun-erregelamendua onartzen duen 1936ko uztailaren 7ko dekretua; 1942ko martxoaren 9ko ministro-agindua, trenbide-txarteletan familia ugarien aldeko prezio-murrizketaren onura aplikatzeko arauak izaera orokorraz ematekoa; 1946ko otsailaren 27ko ministro-agindua, bidaiariak garraiatzeko zerbitzu publikoetako baimenei buruzkoa; 1950eko abuztuaren 3ko ministro-agindua, autobus-geltokietako ekipajeak eta enkarguak fakturatzeko tarifei buruzkoa; 1988ko apirilaren 14ko ministro-agindua, errepide bidezko bidaiarien garraio erregularraren emakidak ordeztekoa; 1992ko abenduaren 3ko ministro-agindua, salgaien garraio publikoaren eta garraio-agentzien baimenen funtsezko baldintzak zehazten dituena, Lehorreko garraioak antolatzeko erregelamenduaren 198 c) eta 201.6 artikuluekin lotuta 2000. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako; 1995eko ekainaren 20ko ministro-agindua, errepide bidezko garraioaren eta haren jarduera lagungarri eta osagarrien baimena eteteko eta berrezartzeko araubideak aldatzen dituena; 1997ko uztailaren 23ko ministro-agindua, Lehorreko garraioak antolatzeari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen erregelamendua, garraiolarien kooperatiben eta merkaturatze-sozietateen arloan, garatzen duena, eta lege honen hein bereko edo apalagoko gainerako xedapenak, betiere bertan xedatutakoaren aurkakoak badira.

2.  Aurreko puntuan xedatutakoari kalterik egin gabe, 2001eko abuztuaren 2ko agindua indarrean dagoela joko da espresuki; agindu horren bidez Lehorreko garraioak antolatzeari buruzko Legearen erregelamenduaren 235. artikulua garatzen da, trenbidepasaguneak kentzeari eta babesteari dagokienez.

Azken xedapenetako lehena.  Lehorreko garraioak antolatzeari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen erregelamendua.

1.  Indarrekotzat joko da irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuak onartutako Lehorreko garraioak antolatzeari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen erregelamendua, baita hori betearazteko emandako xedapenak ere, betiere lege honetan edo Europar Batasunak gaian aplikatu beharrekoari buruz onartutako xedapenetan jasotakoaren aurkakoak ez badira.

2.  Lege hau indarrean sartzen denetik kontatzen hasita bi urteko epean, Lehorreko garraioak antolatzeari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen edukian sartutako aldaketen araberako egokituko du gobernuak aipatutako erregelamendua.

Azken xedapenetako bigarrena.  Eskumen-tituluak.

Lehorreko garraioak antolatzeari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legea aldatzen duen lege honen xedapenak eskumen-titulu hauen babesean eman dira:

1.  22. artikulua eta 119. artikuluaren 3. puntuaren bigarren eta hirugarren lerrokadak eta hirugarren xedapen iragankorra aldatzen dituztenak, Konstituzioaren 149.1.6. artikuluaren babesean; horrek Estatuari esleitzen dio merkataritza-legediaren gaineko eskumena.

2.  38. artikulua aldatzen duena, Konstituzioaren 149.1.6. artikuluaren babesean; horrek Estatuari esleitzen dio prozesuei buruzko legeriaren gaineko eskumena.

3.  71. artikulua, 72. artikuluaren 1. puntua, 73. artikuluaren 1. puntua eta 75. eta 85. artikuluak aldatzen dituztenak oinarrizko legedia dira Konstituzioaren 149.1.18. artikuluaren babesean; horrek Estatuari esleitzen dio administrazio-kontratuei buruzko oinarrizko legedia emateko eskumena.

4.  140. artikuluaren 10., 11., 15., 20., 21., 22., 23., 24., 25., 26., 33., 34., 35. eta 37. puntuak, 141. artikuluaren 2., 5., 11., 12., 13. eta 24. puntuak, eta 142. artikuluaren 2., 3., 4., 7. eta 17. puntuak aldatzen dituztenak, Konstituzioaren 149.1.21. artikuluaren babesean; horrek Estatuari esleitzen dio trafikoari eta motordun ibilgailuen zirkulazioari buruzko eskumena.

5.  Gainerako xedapenak, Konstituzioaren 149.1.21. artikuluan xedatutakoaren babesean; artikulu horrek Estatuari esleitzen dio autonomia-erkidego batetik baino gehiagotik igarotzen diren lurreko garraioen eta trenbideen gaineko eskumena.

Azken xedapenetako hirugarrena.  Lehorreko garraioak antolatzeari buruzko Legearen testu bategina egiteko baimena.

Gobernuari baimena ematen zaio, urtebeteko epean, lege hau indarrean jartzen denetik aurrera zenbatuta, testu bakar batean eraberritu ditzan Lehorreko garraioak antolatzeari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legea zein indarrean jarri zenetik izan diren haren aldaketak, eraberritutako manuak elkarrekin erregularizatu, argitu eta harmonizatuta.

Azken xedapenetako laugarrena.  Indarrean jartzea.

1.  Lege hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hogei egunera jarriko da indarrean».

2.  Aurreko paragrafoan xedatutakoari kalterik egin gabe, bigarren artikulua Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hiru hilabetetara jarriko da indarrean».

Beraz, Lege hau betetzeko eta betearazteko agintzen diet espainiar guztiei, norbanakoei eta agintariei.

Madrilen, 2013ko uztailaren 4an.

JUAN CARLOS E.

Gobernuko presidentea, MARIANO RAJOY BREY

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra